Testua_Jabetza-erregistroa eta merkataritza-erregistroa

3
JABETZA-ERREGISTROA ETA MERKATARITZA-ERREGISTROA JABETZA-ERREGISTROA Jabetza erregistroan ondasun higiezinen jabetza eta gainerako eskubideak (usufruktuak eta abar) inskribatzen direneko artxiboa da. Helbururik garrantzitsuena ondasun higiezinen egiten diren negozio eta transakzio guztietan hiritarrei segurtasuna ematea da. Ez nahastu Jabetza Hiritarraren Ganberarekin, honek ez du zerikusirik Jabetza-Erregistroarekin. Ganbera horren partaide baitira (beren borondatez eta hileroko kuota bat ordainduz) izaera hiritarreko etxebizitza eta lokalen jabeak, eta, ganberak etxebizitzen, lanen eta titularen eskubideen inguruko aholkularitza ematen die (errentamendu-gaiak, etab.). Probintzia bakoitzean hainbat erregistro daude lurralde-eremurik garrantzitsuenetan: lurralde historiko bakoitzaren hiriburuetan (Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Donosita-San Sebastián). Lurralde historiko horiek ere zonalde edo barrutietan zatitzen dira eta erregistroak daude, baita ere, herri garrantzitsuenetan (Gernika-Lumo, Durango

description

Jabetza erregistroan ondasun higiezinen jabetza eta gainerako eskubideak (usufruktuak eta abar) inskribatzen direneko artxiboa da.

Transcript of Testua_Jabetza-erregistroa eta merkataritza-erregistroa

Page 1: Testua_Jabetza-erregistroa eta merkataritza-erregistroa

JABETZA-ERREGISTROA ETA MERKATARITZA-ERREGISTROA

JABETZA-ERREGISTROA

Jabetza erregistroan ondasun higiezinen jabetza eta gainerako eskubideak (usufruktuak eta abar) inskribatzen direneko artxiboa da. Helbururik garrantzitsuena ondasun higiezinen egiten diren negozio eta transakzio guztietan hiritarrei segurtasuna ematea da.

Ez nahastu Jabetza Hiritarraren Ganberarekin, honek ez du zerikusirik Jabetza-Erregistroarekin. Ganbera horren partaide baitira (beren borondatez eta hileroko kuota bat ordainduz) izaera hiritarreko etxebizitza eta lokalen jabeak, eta, ganberak etxebizitzen, lanen eta titularen eskubideen inguruko aholkularitza ematen die (errentamendu-gaiak, etab.).

Probintzia bakoitzean hainbat erregistro daude lurralde-eremurik garrantzitsuenetan: lurralde historiko bakoitzaren hiriburuetan (Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Donosita-San Sebastián). Lurralde historiko horiek ere zonalde edo barrutietan zatitzen dira eta erregistroak daude, baita ere, herri garrantzitsuenetan (Gernika-Lumo, Durango etab.). Barruti horietan herri txikiagoak ere sartzen dira.

Erregistro bakoitzeko arduraduna jabetza-erregistratzailea da. Hau zuzenbideko profesionala eta funtzionario publikoa da.

Jabetza-Erregistroa publikoa da, hau da, edozein hiritarrek kontsulta dezake. Erregistroan, ondasun

Page 2: Testua_Jabetza-erregistroa eta merkataritza-erregistroa

higiezinen edo hauen titularren edozein alderdiri buruz egin beharreko kontsulta, dagokion negozioa burutu aurretik, egin daiteke, eta hala egitea komeni da gainera. Adibidez, lur edo etxebizitza bat erosi aurretik, Erregistroan kontsulta egin daiteke dohain higiezin horren kokapena eta zirkunstantzia zehatzak ezagutzeko (ea hipotekarik duen, jabeak zeintzuk diren, nola eskuratu zen eta abar).

Baliozko agiriak baino ezin izango dira inskribatu. Dokumentu guztiak epaileek eta administrazioko agintariek sinatuak dira edo partikularrek sinatutakoak, gero notarioek baimentzen dituzte eta erregistratzaileek agirien legezkotasuna kontrolatzen dute. Horrela, eskuratutako eskubidea bermatu egingo da.

MERKATARITZA-ERREGISTROA

Jabetza-Erregistroaren antzera, partikularrek eratutako merkatariza-sozietateak (sozietate anonimoak, sozietate mugatuak eta abar) inskribatuta daudeneko artxiboa da.

Merkataritza-Erregistroa ere publikoa da, beraz, hiritarrek kontsulta dezakete merkataritza-sozietate baten egoerari buruzko informazioren bat bilatzeko interesik izanez gero (bazkideak, administratzailea, estatutuak eta abar).

Erregistratzaileak sozietateen eratze-agiri guztien legezkotasuna kontrolatzen du (notarioaren aurrean egindako eskritura publikoak, etab.), eta bere inskripzioa baimentzen du (aipatutako erregistratzailearen ustez, agiria zuzena ez bada, horrek ez du bere erregistroa baimenduko).

Page 3: Testua_Jabetza-erregistroa eta merkataritza-erregistroa