Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria

73
JARDUNALDIARI BURUZKO MEMORIA

Transcript of Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria

JARDUNALDIARI BURUZKO MEMORIA

TEKNOLOGIA IRAKASLEAREN ESKURA

JARDUNALDIARI BURUZKO MEMORIA

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 2

Sarrera

Datu teknikoak

Jardunaldiaren egitaraua

Sarrera

Helburuak

Komunikazioa

Izen-emateak

Jardunaldia

Hizlari nagusien ideiak • Santiago Moll • Iñaki Telleria

TEKNOLOGIA IRAKASLEAREN ESKURA

JARDUNALDIARI BURUZKO MEMORIA

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 3

Gehiago …

Lantaldeetako ideiak • Haur eta Lehen Hezkuntza • Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Hezkiketa • Unibertsitate ikasketak / Graduondokoak / Hezkuntza ez formala

Parte hartzaileen balorazioa

Materiala osagarriak • Argazkiak

Klikasi

Beste baliabide batzuk

Kontaktua

SARRERA

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria

Sarrera Urtero bezala, Azkue Fundaziotik Jakintza Librearen Jardunaldiak egitasmoarekin lotutako topaketa antolatu

dugu. Urtez-urte gai ezberdina landu izan dugu eta 2015eko 5. edizio honetarako hezkuntza arloa aukeratu

izan dugu.

Jardunaldi honen izenburua Teknologia irakaslearen eskura izan da eta honetan teknologiaren aplikazioa

didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak

eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Guztira, bost ikastetxe, arlo eta etapa ezberdinei

lotutako proiektu ezberdinen arduradunek euren esperientzien oinarriak azaldu dizkigute; gure ingurukoak

eta baita estatu mailakoak ere.

Baina batez ere jardunaldi hau, partekatze, elkartruke eta hausnarketarako gunea bilakatzea izan da gure

helburua: esperientzia ezberdinen bidez zalantzak argitzea, eztabaidatzea, ideiak hartzea, lankidetzarako

bideak elkarrekin topatzea, profesionalen artean elkar ezagutzea eta abar.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 5

Sarrera Horregatik jardunaldiaren formatua praktikoa izan da: hitzaldi nagusiez gain, ikasketa mailaren

araberako hiru lan talde osatu ditugu eta horretako bakoitzari dagozkion gai zehatzen inguruan sakonago

lantzeko aukera izan dugu.

Azkue Fundaziokook ere, Klikasi.eus (euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko sortutako plataforma)

aurkeztuko dugu.

Memoria txosten honetan jardunaldi honen inguruko guztiak bildu izan ditugu.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 6

Helburuak • Egun irakaskuntzan eskolak emateko eta ikastetxeetako didaktika zehazteko lanean,

teknologiak eskaintzen dituen aukerak eta onurak ikusaraztea. Eta horrekin lotuta,

euskarazko irakaskuntzan nola aplikatu daitekeen aztertzea.

• Parte hartzaileek hausnarketa egitea, partekatzea, eztabaidatzea eta horren emaitza

jasotzea. Emaitza horiek baliatu Azkue teknologiaren komunikazio eta aplikazioan

erreferente bihurtzeko hezkuntza arlorako baita ere.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 7

• Egun irakaskuntzan eskolak emateko eta ikastetxeetako didaktika zehazteko lanean,

teknologiak eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea.

• IKTen aplikazioaren inguruan egunerokotasunean sortzen zaizkien zalantza, arazo eta

abarretaz eztabaidatzea.

• Beste ikastetxe batzuetako errealitatea ezagutzea eta ideiak hartzea, esperientziak

partekatzea …

• Bigarren zatian, etapa ezberdinen arabera banatutako taldeetan, egoerari buruzko

amankomuneko hausnarketa egitea, partekatzea, eztabaidatzea eta horren emaitza

jasotzea.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 8

• Hausnarketa horretako ondorioak beste taldekoekin partekatzea.

• Klikasi plataforma ezagutzera ematea.

• Irakasleak gaitasun digitalak eskuratzeko prozesuan laguntzea.

• Hezkuntza arloan gai honen inguruan sortzen diren zalantzak, ideiak eta abar Azkue

Fundazioak jasotzea eta horrela gure etorkizuneko egitasmo eta edukietan irtenbidea

emateko aukerak ikustea.

Helburuak

Datu teknikoak Data: 2015eko maiatzaren 7a

Data erabakitzeko arlo eta maila ezberdinetako ikastetxe eta irakasleei galdeketa egin

genien.

Lekua: Euskararen Etxea.

• Hitzaldi nagusiak eta Klikasiko aurkezpena, beheko solairuko areto handian

• Kafea: beheko solairuko areto txikian

• Saio dinamikoak, hiru talde ezberdinetan banatuta:

• Beheko solairuko areto handian

• Bigarren solairuko areto balioaniztuan

• Bigarren solairuko mediategian

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 9

Jardunaldiaren egitaraua

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 10

1. Taldea Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Begoñazpi Ikastola: Nerea Bilbao eta

Jon Ruiz @Begonazpiikas

2. Taldea Bigarren Hezkuntza

Batxilergoa Lanbide Heziketa

Lauaxeta Ikastola:

Aitor Pagaldai eta Jon Agirre

@lauaxetaikastol

3. taldea Unibertsitate ikasketak,

graduondokoak Hezkuntza ez formala

Ainhoa Ezeiza,

UPV/EHUko irakasle-ikertzailea

@ainhoaezeiza

08:30 Harrera eta ate irekiera 09:00 Ongi etorria eta agurra: Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria 09:05 Hitzaldia: La transformación del tiempo y el espacio en el aula a través de las Nuevas Tecnologías y el aprendizaje cooperativo. Santiago Moll (@smoll73) bigarren hezkuntzako irakaslea eta http://justificaturespuesta.com/ blogaren egilea. 10:00 Hitzaldia: Gaitasun digitalak ikasgelara. IKTak Lanbide Heziketan – Fpeuskadi Iñaki Telleria (@itelleria): Ikastetxeetako kudeaketa aplikazioen dinamizatzailea Tknika, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan eta IKT koordinatzailea. 10:45 Galderen tartea 11:00 Aurkezpena: Klikasi.eus, euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko sortutako plataforma. Amaia Ocerin (@amaia_ocerin), Azkue Fundazioko teknikaria 11:15 Atsedena eta kafea 11:45 Taldekako saioak: Hezkuntza zikloaren arabera hiru areto ezberdinetan aldi bereko hausnarketa eta ezagutza trukea.

13:45 Jardunaldiaren amaiera eta agurra

Komunikazioa

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 11

Kartelak Eskuorriak

Komunikazioa

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 12

Bannerrak Aurkezpen bideoa

Komunikazioa

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 13

Sare sozialak eta beste komunikazio baliabideak Mailing kanpainak

• Bi kanpainen bidalketa, mezu ezberdinekin.

• Hartzaileak: • Euskal Autonomi Erkidegoko

hezkuntza sareko ikastetxeak, mota guztietakoak

• Euskararen Etxera bisitan etorri izan diren ikastetxeak

• Banakako profesionalak • Irakasleak, gure eguneroko

kontaktuak • Gure kontaktuak • Berritzeguneak • IRALE • Euskaltegiak • Hedabideak

• Etengabeko sustapen eta zabalkundea gure sare sozialen bidez

• Bloga • Facebook • Twitter • Pinterest • Instagram

• Elkarrizketak hedabideekin • Elkarrizketak • Bizkaia Irratiako “Lau Haizetara”

saioko tartea

Izen emateak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 14

Jatorria

Jardunaldiaren formatua txikia zen.

• Aretoek eta Euskararen Etxeak dauzkaten edukiera kontutan izanda eta bideratu nahi

genituen jarduera motak ekitaldia baldintzatu zuten, bai espazio aldetik eta baita

gehienezko parte hartzaile kopurua ere.

• Parte hartzaile kopurua: 60-65 lagunetako muga ezarri genuen.

• Kopuru hori bete zen.

Bizkaia 48

Gipuzkoa 12

Araba 2

Izen emateak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 15

Nola izan zuten jardunaldiaren berri Saio dinamiketarako taldeen banaketa

1go Taldea: HaurHezkuntza / LehenHezkuntza

2. Taldea: BigarrenHezkuntza/Batxilergoa/LanbideHeziketa

3. taldea:Unibertsitateikasketak,graduondokoak/Hezkuntza ez formala

Kaleko kartelak,eskuorriak

Azkue Fundazioarenmailinga

Lagun/lankide batekesanda

Sare sozialen bidez

JARDUNALDIA

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 17

Santiago Moll: Gelan espazioaren eta denboraren eraldaketa

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 18

Santiago Moll: Gelan espazioaren eta denboraren eraldaketa

1. Denbora

Denbora kudeatu vs. denbora eraldatu.

Konfort eremua: http://es.wikipedia.org/wiki/Zona_de_confort

Konfort eremutik atera eta ikasketa eremura pasa. Hori pasatuz gero, arazo nagusi bat izango dugu:

beldurraren eremura sartzen gara (beldurra txarto ateratzeari, lotsa dugu, erridikulua, kritika, inbidia, …)

eta hor konfort eremura itzuli edo erronken eremura igaro.

Kudeatutako denbora lineala da eta ez du astirik ematen eraldatzeko.

Zelan eraldatu dezakegu denbora? Aukeratuz, baztertuz, automatizatuz eta askatuz.

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 19

Santiago Moll: Gelan espazioaren eta denboraren eraldaketa

2. Espazioa

Espazioa kudeatu vs. espazioa eraldatu.

Hezkuntzako mailak igo ahala, espazioa zurrundu egiten da. Askatasuna baztertu egiten da adinean gora

egin ahala.

Isiltasuna oso ondo baloratua dago gelan. Isiltasuna ondo dago batzuetan, baina hezkuntza disrupzioa

ere beharrezkoa da, espazioa inbadituz eta ikasketa kolaboratiboaren bidez.

ZELAN ERALDATU DENBORA ETA ESPAZIOA GELAN?

Ikasketa kooperatiboaren bidez eta teknologia berrien bidez

IKTak hezkuntzan integratzeko 3 era daude:

• Electronic learning (e-learning) http://es.wikipedia.org/wiki/Aprendizaje_electr%C3%B3nico

• Blended learning (b-learning) ikasketa presentziala eta teknologia bidez ikasketa ez-presentziala

nahasten ditu. http://es.wikipedia.org/wiki/Aprendizaje_semipresencial

• Flipped classroom http://www.theflippedclassroom.es/

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 20

Santiago Moll: Gelan espazioaren eta denboraren eraldaketa

Flipped classroomen ezaugarriak:

• Azaldu eta erakutsi gauza desberdinak dira

• “Cooperar” ez da “colaborar”. “Cooperar” hitzak esan nahi du elkar lagundu. “Colaborar” batek

beestea lagundu.

• Etxetik abiatu gelara iristeko. Etxean umeak bideoak ikusten ditu oinarrizko ezagutza jasotzeko eta gelan

ezagutza hori landu egiten da ikasketa kooperatiboaren bidez.

Etxean nola lan egiteko azalpenak ematen ditu irakasleak. Ikasleak etxean jasotzen ditu horiek eta

aurre-ezagutza batzuekin dator klasera. Eta orduan klasean ikasketa kooperatiboaren bidez ikasiko

dugu. Eta denbora gehiago izango dugu klasean bestelako kontu batzuen gainean aritzeko.

Orain arteko irakaskuntza estiloa eta berria tartekatu daitezke.

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 21

Santiago Moll: Gelan espazioaren eta denboraren eraldaketa

Zein plataforma erabili ahal ditugu?

• Bloga

• Youtube

• Moodle

• Testuliburua birtuala da (dropbox eta USB)

• Smart notebook (arbel digitala)

• Camtasia (ordenagailuaren pantaila grabatzeko balio du) 70€

• Pitivi, Movie Maker, iMovia (bideo editoreak)

Testuliburua:

Papera, paperezko liburua digitalizatua, liburu digitala eta liburu interaktiboa.

http://justificaturespuesta.com/dos-tipos-de-esquemas-para-aprender-estudiar/

Gelan smartphone erabiltzen du. WhatsApp taldea du gurasoekin, adibidez.

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 22

Santiago Moll: Gelan espazioaren eta denboraren eraldaketa

Ikasketa kooperatiboa zer da?

Elkarri laguntzea da. http://es.wikipedia.org/wiki/Aprendizaje_cooperativo

Ikasketa kooperatiboa oinarrizko taldeen bidez artikulatzen da: laukiak (laguntzeko gaitasuna duten

ikasleak), hirukia (ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak) eta borobila (erdibidean daudenak). Talde

kooperatiboen oinarrizko egitura.

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 23

Santiago Moll: Gelan espazioaren eta denboraren eraldaketa

Emozioak landu, irakatsi

Emozioak kudeatu vs. emozioak eraldatu.

Oso erraza da kontzeptua irakastea, baina zaila da emozioak irakastea.

Emozioak a posteriori kudeatzen dira, gatazkak sortzen direnean.

Kontua da a priori lantzea eta, horretarako, beharrezkoa da emozioak gelan bertan lantzea, eta ez

kanpoan (orain ohikoa den bezala).

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 24

Iñaki Telleria: Gaitasun digitalak ikasgelara

Tknikan egiten du lan, IKT arloan. Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa da. Lanbide Heziketako zentroei zerbitzua ematen die. Antolakuntza eredua: https://www.youtube.com/watch?v=TUhkwbrD4Fw Tknikan talde bat osatu dute, IKT taldea, bost ikastetxeetako bost IKT sustatzailek hartzen du parte. Teknologia erabiltzeak denbora beste era batera antolatzeko aukera ematen digu. Baina hori ez da beti horrela izaten. IKT sustatzailearen izaera: IKTak pedagogikoki zelan erabiltzeaz gain, webguneak, sare sozialak eta abarrak kudeatzen dituzte. Beraz, ikaslea helburu hartu behar dugu. Social Media Plana egiten ari dira 12 ikastetxeeetan: • Behaketa • Helburuen definizioa • Protokoloen definizioa • Gauzatzea • Ebaluazioa

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 25

Iñaki Telleria: Gaitasun digitalak ikasgelara

Irakasleak gaitzen ari dira: • Komunikazioa • Segurtasuna • Bideoen edizioa • Edukien sorkuntza • Zaintza teknologikoa Baina emaitzak ez dira izan uste bezain onak. Ikanos proiektua: Zeharkako modu batez irakasteko modua aldatu eta gainera ikasleak digitalki gaitu. 11 ikastetxe, 50 irakasle, 250 ikasle. IKTak txertatu: gailu mugikorren erabilera, bideoaren erabilera, lainoan dauden aplikazioen erabilera, sare sozialen erabilera.

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 26

Iñaki Telleria: Gaitasun digitalak ikasgelara

Hizlari nagusien ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 27

Bertaratutakoak ikasketa etapa ezberdinen araberako lan taldeetan banatu dira.

Talde bakoitzean hizlari batek hitzaldia eskaini eta ondoren etapari eta gaiari dagozkion

zailtasun, aukera, baliabide, dinamika eta abarrei buruz eztabaidatu eta esperientziak

partekatu dituzte.

Horrela osatu dira hiru taldeak:

1. Taldea Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Begoñazpi Ikastola: Nerea Bilbao eta

Jon Ruiz @Begonazpiikas

2. Taldea Bigarren Hezkuntza

Batxilergoa Lanbide Heziketa

Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta

Jon Agirre @lauaxetaikastol

3. taldea Unibertsitate ikasketak,

graduondokoak Hezkuntza ez formala

Ainhoa Ezeiza,

UPV/EHUko irakasle-ikertzailea

@ainhoaezeiza

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 28

Begoñazpi ikastolakoak euren esperientziak kontatu dituzte eta ikasteko gogoarekin datoz.

Konpetentzia digitala bermatzeko prozesu bat daukate. Ikastolako misioan ikastetxe

teknologiko aurreratua izan nahi dutela aipatzen da. Eta horren arabera urteko planean

eta plan estrategikoetan agertu egiten dira horri lotutako kontuak.

Formazioa beharrezkoa da. Hasiera batean kanpoko jendea ekartzen zen, baina

azkenean eurek ez dute errealitatea ezagutzen eta oso goitik ari dira. Orduan, orain

bertako bat formatu egiten da eta horrek gero lantalde baten bidez landu egiten du landu

egin beharrekoa.

Haur eta Lehen Hezkuntza Gidaritza: Begoñazpi Ikastola (Nerea Bilbao eta Jon Ruiz) (@Begonazpiikas)

Hizlarien laburpena

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 29

Irakasle proiektua: ikasleak tresna baten trebatu egiten dira eta gero ikasleak bihurtzen

dira irakasle. Eta ikastetxeko irakasleei klasea eman egiten dizkiete eurek. Rol aldaketak ere

onura batzuk dakartza (ez bakarrik merkeago ateratzen dela).

Jon Ruiz (Begoñazpi ikastola):

Etorkizuneko erronkak: gauzak asko aldatu dira azken urteotan, baina guztietara moldatu

egin gara. Beraz, etorriko denari aurre egiteko kapazak izango gara. Ikasketa prozesua

etengabea da.

Ipad-ak sartuko dituzte hurrenez hurren mailaz maila. Horrez gain, formazioa bai barrukoa,

bai kanpokoa, baina baita familiei ere. Baina funtsezkoa da aukerak aztertzea: zein da

beharrizanetara ondoen egokitzen dena.

Haur eta Lehen Hezkuntza Gidaritza: Begoñazpi Ikastola (Nerea Bilbao eta Jon Ruiz) (@Begonazpiikas)

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 30

Ausartu behar gara gauzak egiten perfektu ez izan arren. Bertsioz bertsio joan egin behar

da (0.0tik 2.4ra adibidez).

Apurka-apurka joan behar dugu, zirriborroetatik eraikitzen, zirriborroak berritu, hobetu eta

egokitu behar dugu.

Arlo guztiak izan behar ditugu kontuan, baina argi edukita arlo pedagogikoak izan behar

duela lehentasun (arlo ekonomiko edo teknikoen gainetik).

Erronkak:

• Autonomia

• Ikaskuntza prozesuaz jabetzea

• Lan kooperatiboa

• Aniztasuna bermatu

• Gaitasun digitala

Haur eta Lehen Hezkuntza Gidaritza: Begoñazpi Ikastola (Nerea Bilbao eta Jon Ruiz) (@Begonazpiikas)

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 31

• Hasiera batean tresnak eta baliabideak eskasak ziren, baina gaur egun asko daude.

Baina, hala ere, horrek zertarako balio du? Tresnak baino ez dira, zure metodologiara

eta abarrera moldatzen ez badituzu, ez dute balio. Aberastasun pittin bat emateko

balio du, baina osterantzean ez.

• HH eta LHren artean ezberdintasun handiak daude. Zenbat eta txikiago izan, orduan

eta teknologien erabilera txikiagoa. Txikiei irakatsi egiten diete oraindik. Ume txikiak

egiten hasi dira txokotan lantzen eta horietako bat informatika txokoa da. Umeek

ulertzen zuten zelan egin, zelan konpartitu, ...

• Ordenagailua txertatu dugu liburua zegoen lekuan. Bide beretik goaz eta orduan

zenbat eta nagusiago orduan eta autonomia handiagoa.

• Txanela materiala digitalizatuta dago. Eta ona da.

Haur eta Lehen Hezkuntza Gidaritza: Begoñazpi Ikastola (Nerea Bilbao eta Jon Ruiz) (@Begonazpiikas)

Taldeetan parte hartzaileek esandakoak

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 32

• Ikasleak natibo digitalak dira, baina etxeko errealitatetik eskolako errealitatera jauzi

handia dago. Etxean gauza asko erabiltzen ditu, jolasak eta abar (ikasten) eta eskolan

kontrara (betiko metodologia, betiko parametroetan).

• Gela bat da ikasleak ikasteko gunea eta irakasleak ikasteko gunea.

• Helburua da irakasleek metodologia aldatzea. Eta, orduan, hasiko dira eurak ere

tresnak eskatzen. Gainera, horrek ere lagunduko du aniztasunari erantzun hobea

ematen.

Haur eta Lehen Hezkuntza Gidaritza: Begoñazpi Ikastola (Nerea Bilbao eta Jon Ruiz) (@Begonazpiikas)

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 33

Haur eta Lehen Hezkuntza Gidaritza: Begoñazpi Ikastola (Nerea Bilbao eta Jon Ruiz) (@Begonazpiikas)

Txiokatutako ideiak

Lan taldeetako ideiak

Zirriborroetatik eraikitzen joaten gara materiala: hobetu, egokitu, berritu #IrakaslearenEskura @Begonazpiikas

Metodologia aldatzen ez badugu, teknologia berriek ez dute ezertarako balio #IrakaslearenEskura @Begonazpiikas

Haur eta Lehen Hezkuntzako taldean @Begonazpiikas eko ordezkariak gidari #IrakaslearenEskura

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako talde dinamikak @Begonazpiikas-ko Nerea Bilbao eta Jon Ruiz

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 34

Haur eta Lehen Hezkuntza Gidaritza: Begoñazpi Ikastola (Nerea Bilbao eta Jon Ruiz) (@Begonazpiikas)

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 35

Lauaxetakoek metodologia aurreratu eta IKTeen inguruan egiten dute lan.

4 ardatz ditu beraien IKTak integratzeko egitasmoak:

• Proiektu pedagogikoan integratuta egotea. Zentzua izan behar du IKTak erabiltzeak,

gauza bera egiteko ez du merezi.

• Planifikazioa eta komunikazioa. Urteetako proiektua denez, etapak ondo definituta

egon behar dira. Komunikazioa ondo landu dute, eskola komunitate guztia hartzen da

kontuan.

• Formazio plana diseinatu dute eskola komunitate osoarentzat. Gurasoei formazioa

ematen zaie bai metodologia aurreratuetan baita IKTen erabileran ere.

• Sormen lana. Eskola bere hezkuntzarako baliabideak sortu behar ditu, eta horiek ikasleei

helarazteko modua ere bai. Ahalegin handia egiten dute materialgintzan. Klikasi

proiektua oso baliotsua da beraientzat.

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Hizlarien laburpena

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 36

Teknologia berriak bai, baina lehenik metodologia.

Metodologia berriek bitarteko berriak eskatzen dituzte. Dagoeneko epe laburrean testu

liburu guztiak kenduta izango dituzte.

8 inteligentzia lantzen dituzte. Adibidez, inteligentzia linguistikoa da bat. Hori lantzeko 3

modu erabiltzen dituzte: irakaslearekin, eskuekin eta Ipadarekin. Kasu honetan erabiltzen

duten aplikazioa bitsboard da.

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 37

3 urteko gelan hasten dira IKTekin.

Metodologia berri hauek erabiltzen dituzte:

• Pentsamendurako trebeziak

• Arazoak konpontzeko metodologia. Arazo bat probokatzen die ikasleei eta beraiek

aztertu eta konponbidea topatzen saiatzen dira. Adibidez, eraikuntza tailer bat dute

metodologia honekin funtzionatzen duena, besteak beste, geometria ikasteko.

• Lan kooperatiboa

• Portfolioa

Ikaslea da bere ikasketa prozesuaren jabe. Ikasle autonomoa eta konszientea da bere

prozesuaaren inguruan. IKTak bitartekoak dira prozesu horretan baina ez bakarrak. Ikasleak

ikasteko bitartekoak aukeratzeko entrenamendua behar du.

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 38

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

Taldeetan parte hartzaileek esandakoak

• Baliabideak sortzea, lanaren antolaketa, politika orokorra:

• Metodologia aurreratuak ezin dira izan irakaslearen harrikada, eskolak politika

bat izan behar du horren inguruan.

• IKTen bidez erabiltzeko materiala sortzeko garrantzitsua da irakasleek liberazioa

izatea. Materiala bera sortzeak baino denbora gehiago eskatzen du askotan,

adosteak zein eduki zehatz, zein unitate moldatuko den beste gailu batzuekin

erabiltzeko.

• Metodologia berriekin batera, baliabideak, materiala sortzea. Batzuk materiala

sortzen zaletuak dira eta asko sortzen dute baina gero ez da normalean

partekatzen.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 39

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

• Dedikazioak, baliabideak… edo ikastetxeetan aitortu eta esleitzen dira edo oso

zaila da hori gabe emaitza txukunak izatea.

• Eduki berriak lantzea baino garrantzitsuagoa da , progresiboki joatea ikasleen

gaitasunak garatzen: hausnartzeko gaitasuna adibidez…

• Lauaxetaren kasuan ikastetxeko lana transbersala da. Maila bereko irakasleen

artean lantzen dira gaiak. Ez departamentuka. Ikastetxe batzuetan,

departamentuen gune fisikoak ez dira existitzen edo ez dira hain zurrunak,

irakaslean batetik bestera mugitzen dira. Irakasleak departamenduka

beharrean, metodologiaka antolatzen dira.

• Beste irakasleei bideoak egiteko formakuntza eskaini zaie Lauaxetan, adibidez.

• Irakasleak dira proiektuaren gidariak (bidearena) eta ikasleak moldatzen dira

bide horretan, aplikazio horretan, aurrera eta atzera joateaz, behar dutena

errepikatuz, bueltatu, berriz aurrera… erritmo ezberdinetara egokitzeko oso

baliagarria.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 40

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

• Ikastetxeen arazoa: gurasoak erakartzea. Kulturalki familiek formazioetan parte

hartzeko ohitura gutxi dute orokorrean. Aipatu da lehen zikloetan, metodologia

egokiarekin parte hartzeko ohitura hartzen badute, hasieratik joaten badira,

hurrengo zikloetan parte hartzeko ohitura hartuko dutela.

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 41

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

• Azpiegiturak:

• IKTak erabiltzeko ikastetxeko infraestrukturak oso garrantzitsuak dira, zeresan

handia dute (fibra, filtroak…)

• Tresnak erabiltzeaz gain irakasleak, eskola publikoan, tresnak mantentzeaz

arduratu behar du. Gainera , batzuetan tresnak bai baina azpiegitura falta da

(geletan entxufeak, erortzen ez den sarea…). Departamentu teknikoak falta dira

eskola publikoetan.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 42

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

• Gatazkak, kontraesanak, zalantzak:

• Klaustro batean eztabaida izan dute duela gutxi: Gelan telefonoak debekatu

edo telefonoak erabiltzen erakutsi.

• Ikasleen esaten diegu “ensayo-error” dinamikarekin ikasteko, baina irakasleak

prest gaude dinamika horrekin ikasteko?

• Gatazka laboralak ere azaleratzen dira metodologia hauek aplikatu nahi

direnean.

• Erresistentziak eta beldurrak egoten dira IKTen erabileraren inguruan. Irakasle

askok gehienetan ikasleengana jotzen dute arazo teknikoen aurrean (naturala

ere bada, arrazoi horregatik ez genuke mugatu behar erabilera)

• Kontraesana. Jakintza: notak gailentzen dira gehienetan beste gauza askoren

gainetik eta hori goitik (gobernutik) markatuta etortzen da eta sarri gurasoek ere

emaitza horiek ikusi nahi izaten dituzte.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 43

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

• Gurasoek kezka agertzen dute metodologia aurreratuekin, batez ere LHkoak, ea

gero batxilergoan ondo ibiliko diren beraien umeak, partikularrekoak ezin diola

bere umeari lagundu…

• Ikastetxe batzuetako familien baliabide ekonomikoak oso mugatuak dira eta

eskatzeko mugak izaten dituzte. Ipad baten bizitza adibidez 4 urtekoa jotzen da,

liburuak gradualki kentzen joanez gero, 4 urteko liburuekin konparatuta, Ipadaren

balioaren berdina da edo kasu batzuetan Ipadarekin aurreztu ere egiten da.

Dena den, familia batzuei inbertsio hori eskatzea gogorra izaten da.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 44

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

• Hizkuntzak eta baliabideak:

• Euskaraz sortzen diren baliabideak konpartitzen ez direla ados guztiok

• Dena den, bideo bat ingelesez topatzen badugu erabiltzen dugula aipatu da

eta gaztelaniazkoak erabiltzeko konplexu larregi dugula. Batzuetan,

euskarazkoak ez direnak ere modu naturalagoan erabili ditzakegula.

• Etorkizuna nolakoa irudikatzen duzue?

• Norbaitek aipatu du berdina ikusten duela

• Beste batzuek: oso zaila dela etorkizuna irudikatzea, ezin imajinatu.

• Lauaxetan adibidez 6 urtetan asko aldatu dira gauzak eta aldatzen joango

direla aurreikusten da.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 45

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

• Espazioetan aldaketak bai: eraikuntza barru aldeak horma gabe irudikatu dituzte

batzuk, ez dute irudikatu urruneko irakaskuntza ez presentzialik, gune fisiko bat

behar dela azpimarratu dute, baina beste modu batean antolatua agian.

• Eraikin batzuk oso zaharkituak daude eta asko mugatzen dute. Badaude

adibideak, IKTen erabilerarekin lotuak ez baina adibidez geometriako ikasgaian,

formak lantzera ikastetxe kanpoko espazioetara joan direnak.

• Irakaslearen rolean aldaketa handiak egotea aurreikusi dute, metodologiarekin

lotuta

• Etorkizuna: errealitateko proiektuarekin bat datorrena sortzea eta egokitzen

jakitea da garrantzitsuena.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 46

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

• Bestelakoak:

• Ematen du irakasleak denetik jakin behar duela

• Irakaslea dinamizatzaile hutsa izan behar da

• Laguntza bereziko ikasleekin IKTak erabiltzea abantaila da (adibidez audio +

bideoak… emaitzak askoz hobeak izaten dira ikasle hauekin (PT batek esana)

• Softwarea mugatzeak laguntzen du zerbaitetan? Lauaxetako kasuan beraiek

kontrolatzen dute instalatzen den guztia. Mantentzea oso erraza izatea

garrantzitsua da. 2 tresna aipatu dira: MERAKI eta Airwatch. Ez daukazu zertan

esan ikasleari berari instalatzeko, eta arazo teknikoak oso gutxi izaten dira.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 47

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

Klikasi baliagarria da? • Orokorrean ideia gustatu da. • Pena izan da tresnaren funtzionamendua ezin ikusi izana. • Baliabideak banan banan igo beharrean, hainbat lotura batera igo ahal izatea

aztertu. Lauaxetak iTunesU erabiltzen du. Moodle bidez ere eduki konpartitze hau egitea proposatu da (pasahitza etab…)

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 48

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

Txiokatutako ideiak

#IrakaslearenEskura gurasoak trebatzen ditugu metodologia berri eta IKTetan @lauaxetaikastol

#IrakaslearenEskura IKTak integratzeko formazio planean gurasoak txertatuta @lauaxetaikastol

#IrakaslearenEskura eskola publikoetan departamentu teknikoa behar da azpiegiturak behar direnean erabilgarri egoteko

#IrakaslearenEskura IKTak bai baina lehenik metodologia @lauaxetaikastol

Taldekako lana hastera goaz #IrakaslearenEskura jardunaldian. @lauaxetaikastol gidari DBH/Batxilergo etapan

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 49

Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa / Lanbide Heziketa Gidaritza: Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol)

Lan taldeetako ideiak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 50

Unibertsitate ikasketak / Graduondokoak / Hezkuntza ez formala Gidaria: Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea (@ainhoaezeiza)

Lan taldeetako ideiak

Hizlariaren laburpena

Ainhoa Ezeiza EHUko irakasle-eskolan da irakasle. Hainbat ikasgai ematen ditu,

horietako bat hizkuntzaren didaktika. Ikasgai hori emateko ez dute programaziorik.

Whatsapp talde bat dute, Moodlen informazioa eta materiala jartzen dute eta foroan

debateak sortzen dituzte.

Ikasleekin whatsapp talde bat izatearen arrisku eta aukeraz jardun genuen eta hainbat

zalantza agertu ziren:

• Zer dio legeak honi buruz? Talde batean sartzen zaren momentuan taldeko

gainontzeko kideek zure telefonoa lortuko dute.

• Irakasleak informazioa eta lanak bidaltzeko erabili dezake spamer bihurtzeraino.

• Bestetik, erabilgarria da oharrak bidaltzeko.

Taldeetan parte hartzaileek esandakoak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 51

Unibertsitate ikasketak / Graduondokoak / Hezkuntza ez formala Gidaria: Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea (@ainhoaezeiza)

Lan taldeetako ideiak

Ikasleek Moodleko foroa whatsappa baino formalago ikusten dute eta hori idazteko

moduan nabaritzen da. Foro honetan, azterketa noiz izango den jarri zuten eta

azterketa horretan honako galdera hau egin zuten ikasleek eztabaidatu zezaten:

Bitartekaritza teknologikoak zertan baldintzatzen du bitartekaritza soziala?

Taldean ere gai horri buruz eztabaidatu dugu, batzuk bilera edo klasean telefono

mugikorrak gorde eta ez direla begiratu behar, beste batzuk, zergatik ez? Klasea

aspergarria da, whatsappa begiratu dugu, bestela ere beste gauza batzuetan

pentsatzen egongo da ikaslea.

Ainhoak beste proiektu hau ere erakutsi digu: Ilusionista Sozialen Mintegia. Mintegi hau

ikerketa-talde bati dago atxikita: ILUSIONISMO SOZIALA. Hezkuntzaren jabe-gabetzea,

partaidetza eta jakintza herrikoiak dira ardatza.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 52

Unibertsitate ikasketak / Graduondokoak / Hezkuntza ez formala Gidaria: Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea (@ainhoaezeiza)

Lan taldeetako ideiak

Ainhoa Ezeizak aldarrikatzen du ikasleek asko dakitela eta horren adibide bat da EHUn

antolatu zuten Kultura Zientifikoa sustatzeko I. Ikasle Topaketa. Kimikako ikasle batek,

Zikoinaren Teoria baieztatzeko frogak ekarri zituen.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 53

Lan taldeetako ideiak

Txiokatutako ideiak

@ainhoaezeiza: guk aldarrikatzen dugu ikasleek asko dakitela #IrakaslearenEskura

#IrakaslearenEskura @ainhoaezeiza -k ilusionista sozialen mintegia erakutsi digu http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es

Bitartekaritza teknologikoak zertan baldintzatzen du bitartekaritza soziala? @ainhoaezeiza -rekin #IrakaslearenEskura

Hasi gara lanean @ainhoaezeiza -ren taldean #IrakaslearenEskura jardunaldian. Ikasleekin whatsapp taldeak erabiltzeari buruz ari gara

Unibertsitate ikasketak / Graduondokoak / Hezkuntza ez formala Gidaria: Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea (@ainhoaezeiza)

Unibertsitate arloko esperientziak partekatzeko gidaria @ainhoaeus dugu #IrakaslearenEskura jardunaldian

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 54

Lan taldeetako ideiak Unibertsitate ikasketak / Graduondokoak / Hezkuntza ez formala Gidaria: Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea (@ainhoaezeiza)

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 55

Parte hartzaileen balorazioa Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren ebaluazio eta balorazioa egiteko banatu

izan genuen balorazio inkesten emaitzak bildu eta aztertu ditugu.

Guztira, jardunaldira etorri ziren lagunen %50ak bete zuen inkesta eta horien erantzunak

jaso ditugu hemen.

Balorazio inkesta horretan arlo ezberdinei buruz iritzia ematea eskatu genien:

• Jardunaldiaren iraupena eta lekua.

• Jardunaldiaren gaia eta landutako edukiak, erabilitako baliabideen inguruan etab.

• Etorkizunera begira eta esperientzia honetatik abiatuta, gai honen inguruko beste

jardunaldi, ikastaro… batean parte hartzeko intentzioaz.

Hiru atal nagusi hauetako bakoitzean galdera ezberdinak jaso genituen. Guztira 12

galderaz osatuta zegoen galdetegia eta azalpenak, iradokizunak eta abar emateko

beste bi tarte.

Galdera guztiak 0tik eta 10era puntuatzea eskatu zitzaien, 0 batere ados (edo

interesgarria) eta 10 guztiz ados (edo interesgarria) izanik.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 56

Parte hartzaileen balorazioa IRAUPENA ETA LEKUA

Atal honetako balorazioa bataz beste 8,44 puntutakoa izan da.

8 puntutik gorako balorazioa jaso izan dira galdera guztietan, antzeko balorazioa. Hobeen

baloratutakoa, nahiz eta galdera guztietan antzekoa eta orekatua izan, jardunaldiaren

iraupena egokitzat jo dela; eta, ostera, baloraziorik baxuena, gaia lantzeko denbora izan

dela.

Kasu honetan ez da alde handia ematen eta horregatik ezin dugu esan galdera batean

eta bestean jasotako erantzunek kontra esana suposatzen dutenik.

• Jardunaldiaren iraupena egokia izan da

• 8,63ko bataz besteko puntuaketa.

• Balorazio oso ezberdina: gehiengoek, %88,88k, 8 eta 10 punturen arteko

balorazioa egin dute. %11,11ak 7 puntu eskaini eta %3,71k 6 puntu.

• Ez dago 6 puntu baino gutxiago eskaini duen parte hartzailerik.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 57

5. Parte hartzaileen balorazioa • Gaia lantzeko denbora nahikoa izan da

• 8,22koa izan da bataz besteko puntuaketa.

• Kasu honetan antzeko zerbait: 8 eta 10 puntuen artean balorazio nahiko

(%66,6ak). Eta 7 punturekin %22,22ak eta 6rekin %11,11ak.

• Ez dago 6 puntu baino gutxiago eskaini duen parte hartzailerik.

• Jardunaldia ospatzeko lekua aproposa iruditu zait; eroso egon naiz

• 8,56ko bataz besteko puntuaketa.

• Parte hartzaileen %55,55ek 9 edo 10 punturekin baloratu dute. %40,75k 7 edo

8 punturekin.

• Lagun batek 5 punturekin baloratu du.

• Ez dago puntu gutxiagorekin baloratu izan duen parte hartzailerik.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 58

5. Parte hartzaileen balorazioa • Erabilitako baliabideak, materialak eta abar egoki iruditu zaizkit

• 8,33ko bataz besteko puntuaketa.

• Kasu honetan ere balorazioa oso ona izan da.

• %37ak 9 edo 10 puntu eskaini ditu. %55,55k 7 edo 8 puntu eman ditu.

• Ez da egon 6 puntu baino gutxiago eman izan duen parte hartzailerik.

GAIA ETA EDUKIAK Bataz beste 8,48 puntu jaso izan ditu atal honek.

Puntuaketarik altuena, jardunaldiaren gaiaren interesa baloratzerakoan (9,15 punturekin).

Eta beste aldean, Klikasiren erabilgarritasuna baloratzeko unean, 7,63 punturekin. Kasu

honetan, oso ongiko balorazio bat izanda, puntu gutxiago esleitu izan dituzten lagunek

arrazoitu egin izan dute horren zergatia: interneteko konexioa eten egin zela azaltzeko

unean, azalpen laburregia izan zela, adibideak ikusi ahal izatea falta zela edo/eta

sakonago ikusiko dutela.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 59

5. Parte hartzaileen balorazioa Baina guzti hau kontutan izanda ia 8 punturekin baloratu izan dela ere galdera hau eta

%85,16rentzat tresna baliogarria bilakatu eta etekina aterako diotela uste izan dutela.

• Jardunaldiaren gaia interesgarria iruditu zait

• 9,15ko bataz besteko puntuaketa.

• Balorazio oso altua: bertaratutakoen %51,8k 10 puntutako balorazioa egin du;

%18,51k, 9 puntutakoa; %25,9k 8 puntutakoa.

• Ez dago 6 puntu baino gutxiago eskaini izan duenik.

• Kasu honetan berezitasun bat eman da. Parte hartzaile batek bi hizlari

nagusien hitzaldiak banaka puntuatu izan ditu. Kasu honetan bere balorazioa

oso ezberdina izan da hizlari bakoitzeko: Santiago Molleri 8 puntu eman dizkio

eta Iñaki Telleriari puntu baxuagoak eman izan dizkio, 6 puntu.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 60

5. Parte hartzaileen balorazioa • Gaia lantzeko edukiak aproposak izan dira

• 8,69ko bataz besteko puntuaketa.

• Bertaratutakoen %29,6k 10 puntutako balorazioa egin du; %25,93k, 9

puntutakoa; %40,74k 8 puntutakoa; %25,93k 7 puntutakoa

• Ez dago 7 puntu baino gutxiago eskaini izan duen parte hartzailerik.

• Hizlariek egindako aurkezpenak interesgarriak iruditu zaizkit: edukien ekarpena,

gaiaren interesa, gaia lantzeko modua, azalpenak …

• 8,89ko bataz besteko puntuaketa.

• Bertaratutakoen %33,33ek 10 puntutako balorazioa egin du; %40,74k, 9

puntutakoa; %18,51k, 8 puntutakoa; %7,40k, 7 puntutakoa.

• Ez dago 7 puntu baino gutxiago eskaini izan duen parte hartzailerik.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 61

Parte hartzaileen balorazioa • Jardunaldian erabilitako aurkezpenak/baliabideak egokiak iruditu zaizkit

• 8,56ko bataz besteko puntuaketa.

• Bertaratutakoen %22,22ak 10 puntutako balorazioa egin du; %33,33ak, 9 puntutakoa;

%37,03ak, 8 puntutakoa; %3,70ak, 7 edo 6 puntutakoa.

• Ez dago 6 puntu baino gutxiago eskaini izan duen parte hartzailerik.

• Landutakoa baliogarria izango zait eta praktikan jarriko dudala uste dut

• 7,96ko bataz besteko puntuaketa.

• Aurreko galderetan bezala balorazioa oso ona izan da: bertaratutakoen %14,81ak 10

puntutako balorazioa egin du; %18,51ak, 9 puntutakoa; %44,44ak, 8 puntutakoa;

%18,51ak, 7 puntutakoa (5 parte hartzailek). %3,70ak 6 puntu eskaini dizkio.

• Ez dago 6 puntu baino gutxiago eskaini izan duen parte hartzailerik.

• Beraz, esan genezake kasu honetan ere oso baliogarria suertatu zaiela jardunaldian

zehar landutakoa, %33,32k ziur aplikatuko duela (10 eta 9 puntu esleitu izan

dituztenak) eta beste %62,95aren kasuan, baiezkoa suposatuko beharko genuke

baita, 8 edo 7 puntu eskaini dituztelako.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 62

Parte hartzaileen balorazioa • Klikasi: baliabidea erabilgarri ikusten dut eta etekina aterako diodala uste dut

• 7,63 puntutako balorazioa izan du galdera honek.

• Hemen oso puntuaketa ezberdina eman da, egia esan: %18,51ak, 10 puntutakoa;

%22,22ak, 9 puntutakoa; %29,62ak, 8 puntutakoa; %14,81ak, 7 puntutakoa; %11,11ak,

6 puntutakoa.

• Ez dago 5 puntu baino gutxiago eman izan duen erabiltzailerik.

• Beraz, 10 eta 9 puntuetako balorazioak kontutan izanda, esan genezake parte

hartzaileen %40,73entzako guztiz baliabide erabilgarri iruditu zaiela. Kopuru hau 8 eta

7 puntuekin baloratu izan dituztenak kontutan hartzen badugu, guztira %85,16rentzat

tresna baliogarria bilakatu da eta etekina aterako diotela uste izan dute.

• Ez dago erabiltzailerik gaizki baloratu izan duena.

• Eta kontutan izan behar dugu atal honetan Klikasiren webguneko azal orria bakarrik

ikusteko aukera izan zutela, interneterako sarbidea eten egin bai zen eta 10 minutu

eskaseko aurkezpena egiteko tartea izan genuelako bakarrik.

• 6 eta 5 punturekin baloratu izan dutenek hauxe azpimarratu nahi izan dute, hain

zuzen ere: adibideak ikustea falta izan zela, tresna interesgarri eta baliogarritzat

ikusten dutela baina frogatu nahi dutela.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 63

Parte hartzaileen balorazioa ETORKIZUNERA BEGIRA

• Atal honetan 8,76 puntutako balorazioa egin dute.

• Honetan galderak arlo honetako jardunaldiak antolatzearen beharraz eta izena

emateko intentzioaz galdetzen zitzaien zuzenean.

• Emaitzak ikusita, esan genezake %100ean asmatu dugula gaiarekin: beharra ikusten

dute eta hurrengo batean izena emango dutela azpimarratzen dute.

• Teknologia arloko gaien inguruan beste jardunaldi/ikastarorik egitea beharrezkoa dela

iruditzen zait

• Galdera honen balorazioa bataz beste 8,78 puntutakoa izan da.

• Dudarik gabe, esan genezake oso beharrezkoa ikusten dutela bertaratutakoek

teknologia eta hezkuntza gaien alorrean horrelako beste jardunaldiak

burutzea: %48,15entzat guztiz beharrezkoa, 10 punturekin baloratu izan

dutelarik; %14,81ak 9 punturekin erantzun dio galdera honi; %33,33ak 8 puntu

eman izan dizkio.

• Ez dago 7 puntu baino gutxiago eman izan duen lagunik.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 64

Parte hartzaileen balorazioa • Zalantzarik gabe, hurrengo baten ere izena emango dudala uste dut

• Galdera honen balorazioa bataz beste 8,74 puntutakoa izan da.

• Antzeko kasua ematen da: %51,85entzat guztiz beharrezkoa, 10 punturekin baloratu

izan dutelarik; %23,80ak 9 punturekin erantzun dio galdera honi; %14,81ak 8 puntu

eman izan dizkio; %11,11ak, 3 lagunek, 7 puntu eman izan dizkiote.

• Beraz, ia %100ean baieztatzen dute hurrengo aukera batean izena emango dutela

baita ere.

GEHIAGO …

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 66

Klikasi • Klikasi plataformaren garapena bukatuta, une honetan komunikazio, zabaltze eta

formakuntza faseei ekin dizkiegu.

• Alde batetik, plataformaren ezaugarri, helburuak eta abar trasmititu eta gizarteratzen

gabiltza, hezkuntza arloko erakunde gorenei aurkezten diegun batera.

• Bestalde, plataforman mota ezberdinetako erabiltzaileei aurkezpenak burutzen

gabiltza eta bertan izena eman eta edukiak argitaratzen hasteko animatzen.

• Ikastetxe aukeratu batzuei, Klikasin sartzeko gonbidapen zuzena luzatu genien

udaberriaren hasieran. Beraiek izan dira hasierako forgak egin izan eta lehenengo

edukiak argitaratu izan dituztenak.

• Orain hurrengo faseari ekingo diogu: Berritzegunetan aurkeztuko dugu eta behar/nahi

dituzten ikastetxeetara ere joango gara, Klikasiren inguruko saio praktikoak

eskaintzera.

• Euskararen Etxean hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako saioak antolatuko

ditugu, Klikasiren inguruan informazioa eta trebakuntza eskaintzeko.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 67

Klikasi • Saioetako helburuak:

• Klikasi zer den eta zertan datzan erakustea.

• Irakasle, ikastetxe eta ikasleentzako onurak azaltzea.

• Adibide praktikoak ikustea.

• Klikasi erabiltzen irakastea: izen ematea, edukiak argitaratzea, edukiak

partekatzea, beste erabiltzaile batzuekin elkarreragitea eta harremana…

• Zure ikastetxean horrelako saio bat burutzea nahi baduzue edo Euskararen Etxera

hurbildu nahi baduzue hori egitera, gurekin kontaktuan jartzea besterik ez duzue

behar.

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 68

Klikasi

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren argazki bilduma (Flickr) Hemen sakatu bilduma osoa ikusteko

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 69

Materiala osagarriak

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 70

Beste baliabide batzuk

Gure webgunea

Gure bloga

Sare sozialetan:

• Gure ekimen eta egitasmoak

• Lehiaketak

• Euskararen Etxeari buruzko informazioa

• Euskaraz arlo digitalean aritzeko mota askotariko

baliabideak: aplikazioak, pluginak, hiztegiak,

mugikor/tabletetarako app-ak…

• Blog eta webgune interesgarrien erreferentziak

• Euskara eta teknologia ardatz hartuta, askotariko gaiak:

baliabideak, irakaskuntzan teknologia aplikatzeko ideiak,

aplikazioak, praktika egokiak …

• Euskararen Etxean burutzen ditugun jarduerak

• Sare sozialak

Egunero-egunero informazioa zabaltzen

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren memoria 71

Kontaktua Beste edozein gai landu nahi duzuela, eduki bat lantzeko proposamena bota, zalantza,

iradokizun eta abarrerako … gurekin kontaktuan jar zaitezkete:

[email protected]

94 402 80 81

72

#Eskerrik asko

Eta hurrengo

jardunaldira arte