Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta...

16
2015eko urtarrila 149 zbk. Teknologia berriak ezagutzen

Transcript of Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta...

Page 1: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko urtarrila 149 zbk.

Teknologia berriakezagutzen

Page 2: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA2

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberri, AinhoaLuz eta Ana Aizpurua.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

KULTURA SAILA

Maisuak galdetzen dio Jaimitori:

- Zenbat da bi eta bi?- Ez dakit, auskalo! Ez badidazu datu

gehiago ematen…Jule Aldai eta Norah Garcia

- Aita, aita, ikusi al dezaket telebista?

- Bai, baina piztu ez.Celia Rubio eta Adrian Santos

- Aizu, zer ordu da?- Hamabiak

- Oi, zein berandu!- Lehenago galdetu beharko

zenidake!Arrate Leyaristi eta

Danel Muñoz

- Zer da umeak egiten duen lehen gauza

uretara jaustean?- Busti.

Irati Cid, June Simon eta Ander Rosales

- Ea, Gaizka, ba otedakizkizu bi izenorde?

- Nork, nik?- Bikain, mutiko!

Noa Dávila eta Ane Alorza

Page 3: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

- Zerbitzari! Ekar ezazubeste zopa bat, honek euli bat

dauka-eta.- Lasai, gizona, plateraren ertzean dagoen

armiarmak laster jango du-eta.Aiko Baglietto, Aitor Larramendi eta

Iñaki Iglesias

2015eko URTARRILA 3

JAJAJA

JAJAJA

Txikitto! eraberrituta dator

Urte berriarekin batera, eta ikusten duzuen moduan, Txikitto!aldizkaria ere berritu egin dugu. A ze aldea, ezta? Zuri-beltzetikkoloretara pasatu gara, eta ziur gaude zuen gustokoagoa dela orain,baietz? Baina ez hori bakarrik: hemendik aurrera zuetako ikaslebakoitzak ale bat eramango du etxera! Aldaketa horiekin espero duguzuek ere gu bezain pozik egotea. Eta ez ahaztu, zuen lan etaproposamenen zain gaudela. Ideia berriak badituzue, esaiguzue lasai,Txikitto! denon artean egin behar dugu-eta!

Lagun batek beste bati:- Zergatik edaten duk hainbeste?

- Medikuak edatea debekatu didalaahazteko.

Iker Horrillo eta Gorka Vila

- Ama, ama! Limoiek baal dute lumarik?

- Nola ba? Ez, seme, ez!- Ai ene, orduan kanarioari atera diot

zukua!Unax San Julian eta Paul Goiti

- Ama, ama, termometroa jaitsi da.

- Zenbat?- Leihotik 3 pisu.

Bernart, Telmo, Alex eta Beñat

Page 4: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

4

UNAI REFOYO

MAIALEN GUELLAR ROJASMAIDER CONCHAS

Hizki-zopa

Hizki-zopa

2015eko URTARRILA

Page 5: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

AURREKO HILEKO IRABAZLEA

Oraingoan ere langile jardun duzue, eta

aurreko hileko lehiaketako erantzun asko

jaso ditugu. Zozketa egin eta gero,

irabazlea EIDER AGIRRE izan da.

Argazkian duzue saria jasotzen. Zorionak!

Izen-abizena .............................................................................................................................

Adina .....................................................................Tel...............................................................

BIDALI ERANTZUNAK OTSAILAK 4 BAINO LEHEN....ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar.

Lehiaketa

AURKITU 7 DESBERDINTASUNAK

Page 6: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA

MADDI TERAN

IRATI ARIZMENDIARRIETA

Aurkitu bidea

Hizki-zopa

6

Page 7: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA 7

Teknologia berriek guztiz hartu dute gure gizartea. Edozeinaldetara begiratuta ere, teknologiaz inguraturik gaude; badakiguteknologia berrien munduak aldaketak jasaten dituela une oro,eta prest egon behar gara edozein aldaketarako.

EibarLAB´s-en helburu nagusia teknologia berrien ezagutzabultzatzea da. Abenduaren 20an udaletxeko patioan tailerbatzuk antolatu zituzten eta bertara gaztetxo asko hurbilduziren. Minirobotak, 3 D inpresoran egindako piezekin osatutakogabonetako apaingarriak, oihalak eta argiak nahastatutaegindako bolak eta bestelako bitxikeriak egin zituzten.

EibarLAB´s taldekoen iritziz, oso garrantzitsua da umeei etagaztetxoei teknologia berriekin praktikatzeko aukera ematea.Teknologia berriak eskuartean izateko aukera ematen zaienean,umeek eta gazteek pila bat ikasten dute. Gainera, guzti haumodu dibertigarrian egiten baldin bada, ikasten jarraitzekogogoa piztu egiten da.

EibarLAB´s-ek tailer arrakastatsuak eskaini ditu gaztetxoen artean

Teknologia berriak modu erakargarrian ezagutzen

Harrizko tresnak eta armak: Lehen hominidoeksortu zituzten duela 1.000.000 urte baino gehiago.Armen bidez, animalia basa�en ehiza hobetu ahalizan zen. Tresnek animalien za�katzea eta larru,hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakienbizimoduan lehen aldaketa esanguratsuak eraginez.

Sua sortzea: Sua lehenago�k ere erabiltzen bazenere, gizakiek sua beraiek sortzearen lehen aztarnaduela 200.000 urtekoa da.

Saskigintza: Buz�ngintza baino lehenagokoa delauste da. Saskiak janariak eta objektu txikiakgarraiatzeko lehen ontziak izan ziren.

Buz�ngintza: K. a. 8000. urtearen inguruan sortuzen (Neolitoaren hasieran) Europan. Buz�ngileenlabeak ondoren sortuko ziren metal-galdaketarakooinarria izan ziren.

Zerealen laborantza: K. a. 8500. urteareninguruan sortu zen. Nekazaritzak nomadismoamurriztu zuen eta lehen hirien sorrera eragin zuen.Hirietan lanaren gizarte-banaketa sortu zen etateknologien ugaritzea agertu zen.

Kobrearen metalurgia: K. a. 7000. urteareninguruan gaur egun Turkia den eskualdean.

Oihalgintza: Animalien zein landareen zuntzakerabiliz egindako lehen oihalak K. a. 5000. urteansortu ziren Anatolian, Mediterraneoko Levanten etaEgipton.

Gurpildun orga: Mota honetako tramankulubaten lehen irudikapena K. a. 3500. urteareningurukoa da, eta Kaukasoan sortu zen.

Garapen teknologikoaren mugarri historikoak

Page 8: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA8

Itsasoa ala mendia? Itsasoa, baina mendi hurbil.

Gozoa ala gazia? Gozoa.

Uda ala negua? Udazkena.

Jatekorik gustokoena? Begihandis bere tintan.

Zein liburu ari zara irakurtzen?Baztaneko trilogia, hirugarrena.

Umetan ikasgairik gustokoena?Gimnasia.

Eta gutxien gustatzen zitzaizuna?Matematika.

Kolorerik gustokoena? Morea.

Gustukoen dituzun kirolak? Surfa.

Animaliarik baduzu etxean? Bai, “Kirra”, txakurra, emea.

Txisteak kontatu alaentzun? Kontatu.

Birziklatzen duzu? Bai, noski baietz.

Telebistako saio bat? Eguraldia.

Pelikularik gustokoena?Asko…azkena: “Birdman”.

Egun perfektua: Surfa hasteko goizgoiz, hamaiketakoa Jatako puntaneta arratsaldean San Juan deGaztelugatxen, Ilunabarra ikusteko.

Nola dago mundua?Atzeratua.

Zerk haserretzen zaitu? Indarkeria matxistak.

Zerk poztu? Ia denak.

Oporretarako leku bat.Indonesia.

Euskara osasuntsu dago? Ez, gaixorik leku askotan.

Zer egin daiteke euskerabultzatzeko? Gustuz hartu.

Opariak egin ala jaso? Egin.

Gogoan duzun unerik pozgarriena?Lehenengo “tubo”-a uretan,erditzeak, Gorbeia eta Aizkorripuntan… asko dira.

Abesti gustokoena?Euskalduna (berria, je, je) naiz etaharro nago! Fermin Muguruza.

ANA URRUTIA

Bilbon jaio zen, 1972ko abuztuaren 30ean. Kazetaritzanlizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta 1999koudaran ailegatu zen EITB-ra. Orduz geroztik aurkeztendu Eguraldia saioa ETB-2n. Horrez gainera, telebistakohainbat saio ere aurkeztu ditu, hala nola “20 segundos”eta “Surf in Euskadi”.

IZENA AnaABIZENA UrrutiaOGIBIDEA Telebistako aurkezleaJAIOTERRIA BilboJAIOTEGUNA abuztuak 30

Page 9: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

Abenduaren 1ean, LaSalleko 4 urtekoakOlentzeroren etxera joanziren Euskal mitologiaezagutzera etaOlentzerori opariakeskatzera. Nahiz etaeguraldi eskasa izan,zoragarri ibili ziren. 19an,Olentzero ikastetxeraetorri zitzaigun etagabonetako jaialdiaospatu genuen.Urtarrilaren 27tik 30era, bakearen astea izango dugu geletanbakearen alde hainbat ekintza landuz eta ostiral arratsaldeanospakizuna egingo dugu globoak eta usoak askatuz.

2015eko URTARRILA 9

SAN ANDRES ikastetxean, urte berri hau,euskera bultzatzeko ekintzekin hasi dugu,hemen bi adibide: 6. mailakoek gosari osa-sungarrian prestatu dituzte egunari hasieraona emateko. Oso gozoa zegoen dena!

Eta 2. mailakoek, berriz, txotxongilo-saioakprestatu dituzte beste ikasleei erakusteko.Oso ondo pasatu dute!

ITURBURUN hasi berri gaude 2. hiruhilabeteko programa eta zereginberriekin. Hala ere, argazkiak berrikusten jardun dugunean Olentzeroren

bisita gogoratzeko aukera izan dugu. Begira ezazu zein ederto eginzitzaion harrera Olentzerori, menditikbehera jaisten ari zela, eta ikasleguztiak berari ongi-etorria ematen.

Bestalde, denok dakigu zein ondopasatzen duten ume eta gazteekantzerkia ikusten. Ba oraindik hobetopasatzen dute antzerkiko partaideizaten. Argazkian dituzue Goi-Ziklokoneska-mutil talde bi prest ingelesekoantzerkiak egiteko.

URKIZU ikastetxeko 3. zikloko ikasleek Herri Kirolak izan zituztenoporretatik bueltan. 2. eta 3. ziklokoak zinemara joan ziren“Lepel” filma ikustera; urtarrilaren 21ean 2. zikloko ikasleentxanda izan zen eta eurek izan zituzten Herri Kirolak; urtarrilaren23an, 3. ziklokoak, San Andres ikastetxera joan ziren antzerki-saiobat ikustera. Urtarrilaren 30ean, Encarni Genua etorriko zaiguikastetxera Haur Hezkuntzako haurrei “Galtzagorriak”txotxongilo-saioa aurkeztera.

Urte berri on denoi Arrateko Andra Mariikastetxetik! Atzean gelditu dira oporrak etalanean murgilduta gaude jada.

Olentzeroren bisitarekin amaitu genuen urtea,eta eskolan hasi eta urtarrilaren 14an OdolEmaileen tailerra izan dute LHko 5. mailakoikasleek. Urtarrilaren 23an, 3. ziklokoak, antzerkibat ikustera joan ziren San Andres eskolara etaurtarrilaren 26an, 6. mailakoak, Itziora joan zirenbisitan ikastetxea ezagutzera. Urtarrilaren 27an,3. ziklokoek, irteera pedagogikoa egin zutenZestoa-Ekaingo kobetara.

Page 10: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA10

Materiala:- Betaurrekoen plantilla- Artaziak- Margoak, errotuladorak, tenperak, zerak,(bakoitzak nahi duena)- Errotuladore beltza- Kartulina edo kartoia

1.- Aratosteetarako betaurreko dibertigarriakegiten hasteko, inprimatu gustoko duzunmarrazki bat.

2.- Marrazkia plantilla bezala erabili kartulinaedo kartoi baten gainean.

3-- Guztia moztu eta koloreatu.

Aratosteetarakobetaurrekoak

4.- Betaurrekoen “patillak” marraztu kartulina edokartoiaren gainean (marrazkia ikusi).

5.- Patillak moztu, tolestu lerro etenetik etabetarurrekoen atzekaldean pegatu.

Kartulinarekin laukizuzen bat egin. Erdian sudurhandi-handi bat moztu. Sudur honek liburuarenorriak eusteko balioko du. Begitxoekin etailetxoekin dekoratu.

Orri-markatzaileak

Ti-ta!

patillak

Page 11: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

FRUTA-KOKTELA

etxekoSUKALDARIA

PAUSOAK

1.- Fruta soilik erabili dezakezu, edobestela, esneki batekin batu(esnea, yogurta edo izozkia).

2.- Azukrea edo siropea gehitu ahaldiozu, baina hobeto gozoa denfruta bat erabiltzen baduzu. Hobeda yogurta edo esnea botatzeaizozkia baino.

3.- Fruta mingotzak erabiltzenbadituzu, laranja, limoia edopomeloa esate baterako, hobe dayogurta erabiltzea esnea baino.Banana, madaria, melokotoia,marrubiak edo sagarrak bezalakofrutak esnearekin batu ahal diraarazorik gabe.

4.- Aurkezpena zaindu: edalontzialtuak erabili (plastikozkoaktxikientzako), azukrea jarriedalontziaren goiko aldean,txokolatezko zatiak edo nata...Bizpahiru kolorezko pajitak ere jarriditzakezu (badaude bueltakematen dituztenak edo pertsonaiafamatuak dituztenak)...

2015eko URTARRILA 11

OSAGAIAK

� Nahi duzun fruta aukeratu� Azukrea edo siropea� Esnea, yogurta edo izozkia� Txokolatezko zatiak, nata� Koloretako pajitak

Page 12: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA12

URTARRILAK 31ZAPATUKO IPUINA19:00etan umeen liburutegian Eñaut Gorbeaipuin-kontalariaren eskutik “Aldrebeskeriak etabeste zenbait kontu”.

OTSAILAK 1ERA ARTEEibar Kirol Elkarteko 75.urteurrenekoerakusketa Portalean.

OTSAILAK 6JUAN BAUTISTA MUSIKA ESKOLAKOPIANO ETA KITARRA JAIALDIAColiseon 20:30etan.

OTSAILAK 7EÑAUT ELORRIETA-ren kontzertua.Coliseon 20:30etan.

OTSAILAK 12EGUEN ZURI15:30etan ikastetxeen kalejirak herriko kaleetanzehar.17:00etan Dantzaldia LISKER taldearen eskutiketa eskulan-tailerrak ASTIXAren eskutik.

ARIESOlentzerok oparitutako prakan zuloa egin duzu.Trankil esan… konpontzeko aukera dago eta!TAURUSJantzi txamarra urdin polit hori!! Zorte onaemango dizu eta.GEMINISEguneroko denbora antola ezazu: lanak,jolasa… Luzatu gihar horiek, motz geratukozara, bestela!CANCERPixkanaka-pixkanaka urrutirago iritsiko zara.Oraingo honetan astea patxadaz hartzeakomeni zaizu.

LEONon dituzu lehengo urteko margoak? Buruaeskerrak loturik daukazula!!! VIRGOErropa egokia eraman, hotz asko egiten ari daeta. Bestelan badakizu… zure laguna ez densukarra etorriko da bisitan.LIBRAZorte ona izan nahi baduzu laranja koloreaduen zeozer eraman zurekin; esate baterako,mandarina bat.SCORPIUSOlentzerok ez dizu ekarri eskatutakoa?Beharbada ez zara hain ongi portatu ,ezta?

SAGITARIUSZorteko zabiltza. Begiak zabal-zabalikbadituzu… dirua topatuko duzu!CAPRICORNIUSNahi ta ezin… laster amesten duzun hori lortukoduzu!ACUARIUSZure kolorea gorria da. Kolore gorria dutenfruitak jaten badituzu zorte ona seguru!!PISCISIgerian ez dakizula? Ba kiroldegian lasterikasiko duzu! Animo eta uretara!

URTARRILA ETA OTSAILEKOagenda

OTSAILAK 13KALDEREROEN KALEJIRA ETA ARATOSTEETAKO PREGOIAUrkizuko parketik 20:00etan irtengo diraUntzagaruntz. Behin Untzagara heldutakoanAratosteetako pregoia botako da.

OTSAILAK 15ARATOSTEETAKO PLAY-BACKA eta DJ ARNO17:00etan Untzagako Karpan LH 5 eta 6 mailakoumeei zuzenduta. Parte hartzeko oinarriakikastetxeetan.18:30etan umeentzako diskoteka DJ Arnorekin,Untzagan (karpan).

OTSAILAK 17ARATOSTE MARTITZENA17:00etan umeendako jolasak, Astixaren eskutikUntzagan.18:30etan sardinaren entierru txikia eta umeendakodiskoteka DJ Arnoren eskutik.

OTSAILAK 21“NUEVA ORLEANSEKO ZIRANO” ANTZEZLANA17:00etan Coliseon “Nueva Orleanseko Zirano”antzezlana VAIVEN taldearen eskutik.

horo

skopoa

Page 13: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

ZER IRAKURRI

BASAJAUNEN OPORRAKBasajaun oporretan dagoen bitartean, Axel hontza arduratuko dabasoa zaintzeaz. Baina animaliek ez diote jaramonik egiten eta basoananabasa gailentzen da. Gainera, negua dator eta ez dira prestatzen ari.

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

2015eko URTARRILA 13

AZKENEKO TXANTXANAMundua zeruko hegazki �kiek gobernatzen zuten garaikoa duzue historiahau. Aspaldikoa. Oso aspaldikoa. Aspaldi-aspaldikoa. Udazkenik etaudararik ez zen garaikoa. Soilik udaberria eta negua zirenekoa….

NOELIAREN ARKATigre batek dentista jan du. Beste tigre bati marrak ezabatu zaizkio.Sugeak barre egiten dio panterari. Lehoiak Tarzan barrregarri utzi nahidu. Hartza haserre dago. Gorila Malabarista haserreago. Ostrukaurdinari arrautza lapurtu nahi diote…

JIRAN-BIRANPoza poza po zapo, goma go mago: hitzaren magia…liburu honetandago.

NUR ETA DENBORAREN LIBURUAUda hasi eta euria ari du atertu gabe. Oporrak dira, jolasteko garaia,baina, eguraldi honekin, Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer eginjostatzeko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik,Denboraren liburua…

EZ GARA ELKARREKIN ZAHARTUKOHamabi urte bete berri ditut. Ekuazioa sinplea da: badira bost urte zazpiurte nituela. Honezkero handia naizela esan daiteke. Ez erabat heldua,egia da, baina zer egiten dudan jakiteko bezain handia bai…

Page 14: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA

bitxikeriak

KATUAK

Katu bati bibotea kenduzgero, oreka galduko dueta jauzi egingo da.

IZARREN KOLOREA

Izarra kolore batekoaedo bestekoa izango da,izarraren gainazalekotenperaturaren arabera.Izarrik beroenakurdinxkak dira; hotzenak,berriz, gorrixkak.

TXINPANTZEAK, BAI INDARTSUAK!Gizakiak baino lau aldizindartsuagoak dira.

MODERNOTIK GUTXI DUTATUAJEAK!Hain da zaharra, momiengorputzetan ere aurkitudituztela tatuajeak.

THOMAS ALVAEDISONBonbila elektrikoarenasmatzaileak…beldurrazion iluntasunari.

MUNDUKO TOKIRIKHOTZENALurrean inoiz neurtutakotenperaturarik baxuena -88,3 ºC da. Neurketa hori1960ko abuztuaren 24anegin zen Hego poloan, eta,hori dela eta esaten daAntartika dela lurrekolekurik hotzena.

MUNDUKO LORERIKHANDIENARafflesia Lorearen tamainabenetan izugarria da:metro bat zabal da, eta 7kilogramoko pisua du.

� Gorputzeko giharrikindartsuena mingaina da.

� Sudurrak bekokiarenluzera berdina dauka.

� Bulgariarrek baiesateko burua ezker�eskuin mugitzen dute;ezetz esateko, aldiz,burua goitik beheramugitzen dute…gurekontrakoa.

� Ba ahal zenekieneltxoek haginakdituztela? Ba…bai!

BEDERATZI!!!Aukeratu bederatzirenmultiploa den edozeinzenbaki. Adibidez: 18.Batu zenbaki horrendigituak: 1+ 8Zein da emaitza? 9. Bitxia, ezta?Bederatziren multiploaden edozein zenbakiaukeratu eta harendigituak batuz gero,emaitza beti da 9.

914

� Eguzkiak argiaemateari utzikobalio…lurrean 8minututara konturatukoginateke.

� Koala bere bizitza osoa urik edan gabe egon liteke.

Page 15: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

2015eko URTARRILA 15

KEPAREN TXAKURRA

ONDO LO EGIN, MAITEA

azen behin Kepa izeneko mutiko bat, Kepak 7 urtezituen eta Zarautzen bizi zen.

Kepak Urko izeneko anai bat zuen, 5 urtekoa. Urkoeta Kepa oso mutil onak ziren.

Keparen aita hil egin zen eta amarekin bizi ziren.

Lur izeneko txakur bat zuten, txakur hori Kepa etaUrkoren oso lagun ona zen.

Oso ondo jaten zuen eta ez zuen asko zikintzen.

Egun batean, Lur desagertu egin zen eta Urkok amari galdetu zion:

-Ama non dago Lur?

Amak ez zekiela esan zion, orduan bi mutilak negarrez hasi ziren, ama lasaitzen saiatuzen baina ez zuen lortu.

Hurrengo goizean poliziarengana joan ziren eta txakurra bilatzeko eskatu zieten. Gerokartelak jarri zituzten herriko toki guztietan eta jendeari galdetu zioten, baina inork ezzuen ikusi.

Orduan, etxera itzuli ziren, eta umeak etxeko lanak egin ondoren, Kepak Urkori esanzion:

-Bihar joango gara Lur bilatzera, prestatu motxila.

-Baina ezin gara joan amari ezer esan gabe.

-Zu trankil, gutun bat jarriko diogu ohe gainean. Ulertuta?

-Bai.

-Bale, orain lotara.

Hurrengo egunean Kepa eta Urko Lurren bila irten ziren kalera. Amak nota ikusteanpoliziari deitu zion, poliziak ordu batean aurkitu zituen eta amarengana eraman zi-tuen.

Ama oso pozik jarri zen eta logelara joan ziren hitz egitera. Amak beraiekin hitz eginzuen eta Lur gabe bizitza berri bat hasi behar zutela esan zien.

Urte horretako abenduaren 24an, Lur etxera bueltatu zen eta umeakoso pozik jarri ziren, eta Kepak esan zion amari:

-Gabonen magia izan da.

Amak baietz esan zuen eta denok oso pozik bizi izanziren.

Ala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadilaUntzagako plazan.

Markel Madrigal ( 6. Maila)

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

B

Page 16: Teknologia berriak ezagutzen - Etakitto · 2015-11-23 · izan zen. Tresnek animalien zakatzea eta larru, hezur eta zuraren lanketa erraztu zituzten, gizakien bizimoduan lehen aldaketa

zu margolari!