Teilaren esanahiak naroa

13
TEILAREN ESANAHIAK

description

 

Transcript of Teilaren esanahiak naroa

Page 1: Teilaren esanahiak naroa

TEILAREN ESANAHIAK

Page 2: Teilaren esanahiak naroa

• Teilak esanahi asko eta ezberdinak izaten ditu. Gure kultura tradizionalean, teilak etxea errepresentatzen zuen neurrian, jabegotasun pribatua ere errepresentatzen zuen .

Page 3: Teilaren esanahiak naroa

• Horrela izanda, artzainen txabolen teilatuetan, teila ipintzea debekatuta zegoen txabola heurena ez zelako.

Page 4: Teilaren esanahiak naroa

• XIX. mendearen bukaera arte, Euskal Herrian bataiatu gabe hiltzen ziren jaio berriak etxeko teilatuaren hegal azpian lurperatzen ziren, horma eta itoginen artean, edo ondoko soroetan.

Page 5: Teilaren esanahiak naroa

• Kasu hauetan, umearen hilotzaren gorputzaren gainetik eta azpitik bi teila jartzen ziren ataude moduan, etxearen babesa irudikatuz.

Page 6: Teilaren esanahiak naroa

• Emakumeak erditu eta gero, etxetik irten ezinik denbora epe bat egon behar ziren, kutsatuta izango balitz bezala. Lehenengo irteera elizara izaten zen eta buruan teila bat jarrita joan behar ziren.

Page 7: Teilaren esanahiak naroa

• Antzinean, herri askotan, defuntuaren arimaren zeruko bidea errazteko, teilatutik teila bat altzatzen zen.

Page 8: Teilaren esanahiak naroa

• Beste batzuetan, gelako leiho bat zabaltzen zen. Kasu hauetan, teila, hildakoaren gelaren parean altzatzen zen eta askotan kendutako teilak gurutze bat eginez ipintzen ziren. Beraz, adibide hauetan, hildakoa teilaren azpian, zainduta eta babestuta zegoen.

Page 9: Teilaren esanahiak naroa

• Teila, lur eremuen eta mendiko basoen mugaketan ere sarritan agertzen da, bost mugarri jartzen ziren.

Page 10: Teilaren esanahiak naroa

• Teilak, mugarrien testigantza ematen zuen eta trikimailu baten ondorioz hau mugitzen bazen ere, teila edo teilak han gelditzen ziren benetako lekua zein zen adierazteko.

Page 11: Teilaren esanahiak naroa

• Zentzu berean, Bizkaiko Izaro uhartearen parean Bermioko alkateak teila bat jaurtiz, hau esaten du: “Horraino heltzen dira Bermeoko itoginak”

Page 12: Teilaren esanahiak naroa

• Jai horren helburua, Bermeoko jabetza bertaraino iristen dela adierazi nahi du. Gaur egun ekintza horien arteko bizirik dauden adibide bakarra Bermioko jai hau dugu.

Page 13: Teilaren esanahiak naroa

• HAU IZAN DA NIRE MINTZALDIA ETA ESPERO DUT ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!!