SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO...

37
SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

Transcript of SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO...

Page 1: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

Page 2: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

2

Ikastaroaren aurkibidea

1. Ikastaroaren helburua .................................................................... 3

1.1 SARRERA ....................................................................................................... 3

2. Blog korporatiboa, marketingeko tresna ........................................ 4

2.1. ZER DA BLOG KORPORATIBO BAT? .................................................................. 4

2.2. ERABILTZEKO ARRAZOIAK .............................................................................. 5

3. Blogak sortzeko tresnak ................................................................. 6

3.1 BLOGAK SORTZEKO TRESNAK .......................................................................... 6

4. WordPress ...................................................................................... 8

4.1. ZER DA WORDPRESS? .................................................................................... 8

4.1.1. WordPress.com ...................................................................................... 9

4.1.2. WordPress.org ..................................................................................... 10

4.2. WORDPRESS INSTALATZEA ........................................................................... 11

4.2.1. WordPress.com erabiliz instalatzea ......................................................... 12

4.2.2. WordPress.org erabiliz instalatzea .......................................................... 19

4.3. WORDPRESS-ERAKO OINARRIZKO ERABILERA GIDA ........................................ 24

4.3.1. Saioaren hasiera .................................................................................. 24

4.3.2. WordPress-eko administrazio-panela....................................................... 25

4.3.3. Sarrera bat sortu .................................................................................. 26

4.3.4. Aipamenen kudeaketa ........................................................................... 28

4.3.5. Kategorien kudeaketa ........................................................................... 28

4.3.6. Gaien Kudeaketa .................................................................................. 30

4.3.7. Widget-en kudeaketa ............................................................................ 31

4.3.8. Orrialdeen kudeaketa ............................................................................ 33

4.3.9. Menuen kudeaketa ............................................................................... 34

5. Zure blog korporatiboa nola sustatu ............................................. 36

Page 3: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

3

1. Ikastaroaren helburua

1.1 SARRERA

Ikastaro honetan, parte-hartzaileak blog korporatiboaren munduan murgilduko

ditugu; izan ere, gure negozioaren marketingeko eta sustapeneko tresnak dira

blogak. Blogak sortzeko eta mantentzeko plataforma desberdinez hitz egingo

badugu ere, Wordpressen on lineko bertsioan zentratuko gara, eta tresna horren

oinarrizko kontzeptuak azalduko ditugu. Bestalde, saioan adibideak eta jardunbide

egokiak azalduko ditugu. Izan ere, baliagarri izango ditugu gure blogger alderdi

berriari arrakastaz ekiteko.

Ikastaro honetan, parte-hartzaileak blog korporatiboaren munduan

murgilduko ditugu.

Wordpressen on lineko bertsioan zentratuko gara, eta tresna horren

oinarrizko kontzeptuak azalduko ditugu.

Page 4: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

4

2. Blog korporatiboa, marketingeko tresna

2.1. ZER DA BLOG KORPORATIBO BAT?

Enpresa batek martxan jarritako bloga da, eta publikoarengana ahalik modurik

leunenean hurbiltzea du helburu, publikoarekin komunikazio sinesgarria sortuz, eta

horrela, enpresa bere sektoreko gainerako enpresetatik bereiziko du.

Enpresak bere helburuak erdietsi ditzan laguntzeko sortu dira blog korporatiboak.

Helburu horiek ez dute komunikazio alorrekoak izan beharrik, beste alor

batzuetakoak ere izan baitaitezke: Giza Baliabideak, Marketinga eta proiektuen

garapena, besteak beste.

Komunikazio-estrategiaren arabera, blog korporatibo bat edo bestea erabil

dezakegu. Hemen ditugu blog korporatibo mota batzuk:

Markaren blogak: Marka bat sartu, hura sustatu eta aldatzen saiatzen dira.

Produktu edo zerbitzuen blogak: produktuaren probak egitea eta bezeroen

iritziak entzutea izango litzateke erabileretako bat.

Bezeroen blogak: Bezeroen arazoei irtenbidea ematen oinarritzen dira.

Langileen blogak: Enpresak ezagutzen ditu eta domeinu korporatiboan eta

domeinu propioetan egon daitezke. Teknologia berrien sektorean daude

bereziki hedatuta.

Ekitaldien blogak: Ekitaldiei laguntzeko balio dute.

Sektoreko blogak: Bloga enpresako merkatuaren sektorera bideratuta dago,

ez enpresara bertara.

Page 5: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

5

2.2. ERABILTZEKO ARRAZOIAK

IRUDIA: Irekiera, dinamismoa, elkarrizketa.

POSIZIONAMENTUA: SEO hobetzen du, “autoritate” moduan jartzen gaitu.

EKONOMIA: Eskuragarria.

FEEDBACK: Kritikak, gomendioak… Hobetzeko aukerarekin, betiere.

Page 6: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

6

3. Blogak sortzeko tresnak

3.1 BLOGAK SORTZEKO TRESNAK

Blogak sortzeko tresnen aukera gero eta zabalagoa da eta segmentu gehiagotara

zuzenduta dago. Hemen ditugu egungo hainbat adibide:

WordPress. Blogak garatzeko plataformarik ohikoena da. Blogak

pertsonifikatzeko duen gaitasunarengatik nabarmentzen da (gaiak, widgets-

ak). Emaitza oso profesionala da eta zerbitzua espainieraz eskaintzen du. Bi

bertsio daude:

WordPress.com: Aukera honek hosting-a barne hartzen du eta

aukerarik sinpleena da.

WordPress.org: Aukera hau da osatuena eta hosting-a

kontratatzea derrigorrezkoa da.

Blogger-a: 1999an sortu zen Pyra Labs-en eskutik eta blogak sortzeko lehen

tresna garrantzitsua izan da. Googlerena da 2004tik. Hori dela eta, Googleko

gainerako produktuekin txertatzen duenez, hori da abantaila nagusia.

Erabiltzeko erraza da, doakoa eta gaztelaniaz dago eskuragarri. WordPress-

ek bezala, diseinua errazten duten hainbat gai edo plantilla ditu.

TypePad: Blogak sortzeko lehen tresna da. Ordaindu egin behar da, baina 2

asteko probaldia du. WordPressen antzeko funtzionamendua du.

Bilatzaileetarako eta sare sozialetarako gako-hitzak optimizatzeko tresnak

nabarmentzen dira.

Tumblr: Blogging zerbitzuaren eta sare sozialen arteko nahastea da. Dotorea

eta sinplea da multimedia-edukia argitaratzeko garaian. Twitter eta

Facebook-ekin duen sinkronizazioarengatik, posta elektroniko bidez

argitaratzeko duen gaitasunarengatik eta mugikorretarako doako aplikazioa

duelako da nabarmena.

Page 7: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

7

Facebook notes: Estekak, irudiak, bideoak eta hitzorduak txertatzeko aukera

ematen du.

Squarespace: Negozioetara zuzendutako zerbitzua da. Blog pertsonalak ere

sor daitezke. Ordainketa bidezko zerbitzua da. Hala ere, 2 asteko doako

probaldia eskaintzen du. Kustomizatzeko tresnak dituzu. Sare sozialekin,

txantiloiekin, mugikorretarako aplikazioekin batera ibiltzeko aukera ematen

du eta WordPress, Blogger eta TypePad-ekin edukia trukatzeko tresna bat

du.

Google Sites: Funtzio nagusiez gain (enpresaren webguneak eta

antolatzaileen wikiak), Blogak ere sor ditzake.

Page 8: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

8

4. WordPress

4.1. ZER DA WORDPRESS?

WordPress zer den azaldu baino lehen, CMS zer den definitzea komeniko litzateke.

CMS Content Management System-en edo edukien kudeaketa-sistemaren

(euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria emateko

egitura ematera zuzendutako plataformak dira. CMSek diseinuari eta edukiari

trataera desberdina emateko aukera ematen dute.

Gure kasuan, WordPress Blogen sorrerara bideratuta dagoen CMS bat da. PHP eta

MySQL teknologien mende dago garatuta eta GPL lizentzia du. Horri esker, kodea

alda daiteke (ezagutza zehatzekin, erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitu

daiteke). Matt Mullenweg da sortzailea eta dagoeneko desagertuta dagoen

b2/cafelog hartu zuen sortzeko abiapuntu. Hauek dira CMS ezagunena bihurtzeko

arrazoiak:

Erabiltzeko erraztasuna.

GPL lizentzia.

Edukien kudeatzaile gisa dituen ezaugarriak.

Euskarria ematen dioten garatzaileen eta diseinatzaileen komunitate handiak

garatzen eta pluging eta gai berriak sortzen jarraitzen du.

Ohar gisa, nabarmendu behar da 2011ren erdialdean, Interneteko guneen % 14,7k

WordPressekin funtzionatzen zutela. W3Techs.com helbidearen arabera, 2013an,

ehuneko hori % 18,5era iritsi zen.

WordPress erabiltzeko garaian bi aukera daude: WordPress.com eta WordPress.org.

Hostinaz nor arduratzen den, horrek bereizten ditu funtsean.

Page 9: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

9

4.1.1. WordPress.com

Zalantzarik gabe, bietatik aukerarik errazena izan ohi da gomendagarriena Blogekin

hasteko garaian. Harrigarria da WordPress.com tresnarekin zein erraza den bloga

sortzea. Oso azkar sortzen dira gainera.

Bi aukerak doakoak diren arren, esan genezake hau dela doako aukera bakarra.

Hauek dira arrazoiak:

WordPress.com hosting-az arduratzen da. Ondorioz, ez dugu ostatua

ordaindu beharrik.

WordPress.com helbideak bere domeinua ere eskaintzen du. URL honela

geratuko litzateke: xxxxxxxxx.wordpress.com.

Or ohar, WordPress.com erabiltzearekin lotutako abantaila hauek aipa genitzake:

Guztiz doakoa da.

Erraz eta bizkor instalatu eta konfiguratzen da.

Mantentze- eta segurtasun-lanez arduratzen da eta automatikoki

eguneratzen da.

Doako domeinua eskuratuko duzu (xxxxxxxxx.wordpress.com).

Zure domeinua erabil dezakezu. Zure domeinua izateak zure blogaren

profesionaltasun-irudia hobetzen du.

Desabantailei dagokienez, WordPress.com tresnarekin lotuta, hauek aipa ditzakegu:

Hainbat muga ditu.

Blogetan ezin da publizitaterik sortu.

WordPress da zure webgunearen jabea eta haren erabilera-baldintzak jarraitu

behar dira.

Page 10: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

10

Gaiak mugatuta daude, ezin dituzu premium eta gai propioak erabili.

Artxiboen erabilera mugatuta dago. Uneotan, eremuaren muga 3 GBekoa da.

Ezin da PHP, CSS eta HTML kodea aldatu.

Ezin dira pluging-ak instalatu.

WordPress.com helbidearekin, hauek ere kontrata ditzakezu:

Zure domeinua.

Aparteko eremua.

CSS-ak pertsonalizatu ahal izatea.

Bideoen kudeaketa.

Zure blogetik publizitatea kendu.

Erabiltzaile-mugarik ez.

4.1.2. WordPress.org

Hau da bien artetik aukerarik profesionalena eta osatuena. Blogaren kontrola nahi

duten esperientziadun erabiltzaileentzako aukerarik gomendatuena da.

WordPress.com aukerarekin, oinarrizko aldeak zerrenda ditzakegu:

WordPress.org deskargatu egin daiteke eta hosting bat behar du instalatzeko.

WordPress.org aukerak domeinu propioa erabiltzea behar du.

Oro har, WordPress.com erabiltzearekin lotutako abantaila hauek aipa genitzake:

Blogaren kontrola, blogaren jabea zara.

Page 11: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

11

PHP, CSS eta HTML kodea alda daiteke. Horri esker, ukitu pertsonala eman

dakioke blogari.

Domeinu propioa izateak blogaren irudi profesionala hobetzen du.

Gai gehiago erabil daitezke. Doakoez gain, premium gaiak eta gai propioak

daude.

Gaiak aldatu egin ahal izango dira beharretara egokitzeko.

Plugin-ak instala daitezke.

Widgets asko erabil daitezke.

Publizitateari eta horren onurei buruzko kontrola.

Laburbilduz, WordPress.org helbidearekin:

Hostinga kontratatu behar da.

Domeinu propioa behar da.

Urteko gastua: Hostinga + Domeinua 40 euro inguru.

Mantentzea. Softwarea instalatu eta eguneratzeaz, spamez, segurtasun-

kopiez, arrotzen kontrako babes-neurriez eta abar arduratu behar da.

4.2. WORDPRESS INSTALATZEA

WordPress instalatzeko garaian, zer aukera hautatu den hartu behar da kontuan.

Hautatutako aukeraren arabera, instalatzeko modua guztiz desberdina da.

Page 12: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

12

4.2.1. WordPress.com erabiliz instalatzea

Erregistratu

Lehenik erregistratu egin beharko da. Horretarako, nabigatzailean

http://es.wordpress.com/ helbidea sartu beharko dugu.

Orrialde horretan gaudela, erregistratu egin behar da orrialdearen goialdean

estekatik. Horrek erregistratzeko orrialdera eramango gaitu.

Page 13: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

13

Erregistratzeko orrialde honetan, datu hauek sartu beharko ditugu:

Posta elektronikoaren helbidea: Hemen sartuko dugu WordPress.com

helbidean sortuko dugun kontuarekin lotu nahi dugun postaren helbidea.

Kontu honetan, jakinarazpen guztiak jasoko ditugu.

Erabiltzaile-izena: Kontuaren erabiltzaileari WordPress.com helbidean jarriko

diogun izena.

Pasahitza.

Page 14: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

14

Blog-helbidea: Erregistratzen garenean sortuko den blogaren helbidea

sortuko dugu hemen. Nabarmendu beharrekoa da WordPress.com

domeinuaren eta domeinu propioaren artean hautatzeko aukera ematen

duela. WordPress.com helbideko domeinua hautatzen baldin badugu,

helbidea honen antzekoa izango da: aukeratutako_izena.wordpress.com.

Datuak bete ostean, doako aukerako botoia sakatuko dugu

erregistratzen jarraitzeko.

Oharra: Garrantzitsua da hemen bi gauza egiten ari garela ulertzea. Lehenenik,

WordPress.com aukerako erabiltzaile bat sortu behar da. Eta bigarrenik, blog

bat sortu behar da (aukeratutako_izena.wordpress.com). Gainera, kontuan

izan behar da erabiltzaile batek blog bat baino gehiago izan ditzakeela.

Hurrengo pantailan, sartu berri dugun kontura posta bat bidali digutela jakinaraziko

digute. Honekin, erregistratzeari amaiera emango diogu.

Kontua aktibatu

Hurrengo pausoa kontua aktibatzea izango da. Horretarako, gure postara joango

gara eta iritsi berri zaigun posta zabalduko dugu.

Page 15: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

15

“Activate Site” esteka sakatuko dugu kontua aktibatzeko.

Blog berria konfiguratu

Kontua aktibatu ostean, leiho berri bat zabalduko zaigu, eta bertan, blog berria

konfiguratu ahal izango dugu WordPress.com helbidean.

Horrela, blog berriko konfigurazioaren 1. pausoarekin hasiko gara. Pauso honetan,

datu hauek sartuko ditugu:

Page 16: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

16

Blogaren izenburua: Blogari emango diogun izenburua. Gogoratu erregistroan

helbidea eman genion bloga.

Eslogana: Blog berriaren eslogana.

Hizkuntza: Blog berriaren hizkuntza.

Datuak sartu ondoren, sakatuko dugu.

2. pausoan, sortzen ari garen Blog berrirako gaia aukeratuko dugu. Izango duen

itxura izango da gaia. Bat baino gehiago daude aukeran.

Gaia aukeratu ostean, sakatuko dugu.

Page 17: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

17

3. pausoan, 2. pausoan aukeratu dugun gaia pertsonalizatzeko aukera izango dugu.

Hurrengo pausora joateko, sakatuko dugu.

Page 18: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

18

4. pausoan, blog berria Twitter edo FaceBook-eko gure kontuekin lotu dezakegu.

Hurrengo pausora joateko, sakatuko dugu.

Hau da bosgarren eta azken pausoa. Blogean lehen sarrera sortzeko aukera eman

digu.

Hasteko, WordPresseko interfazean sakatuko dugu.

Eta horrekin, WordPress.com helbidean gure kontua sortuko dugu, blog berria prest

izango dugu nahi duguna idatzi ahal izateko (aukeratutako_izena.wordpress.com).

Page 19: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

19

4.2.2. WordPress.org erabiliz instalatzea

Aukera honen instalazioa konplexuagoa da.

Kontuan izan behar da aukera honek ostatatzea behar duela instalatzeko.

Horretarako, bi aukera ditugu:

Doako aukera: Gune askok eskaintzen dute doako ostatatzea. Oro har,

azpidomeinu bat ere emango dizute. Aukera hori da mugatuen dagoena.

Ordaintzeko aukera: Ostatatzeko hostinga kontratatzea. Aukera honekin,

gure domeinua beste nolabait kontratatu beharko dugu. Aukera hori da

osatuena eta funtzionalena.

Gure blogerako ostatatzea bilatzeko garaian, WordPress-en beharrak kontuan hartu

behar dira:

Tokia diskoan: WordPress-en azken bertsioek behar duten gutxieneko tokia

64 MB dira. Hala ere, lasaiago egoteko, gutxienez 256 MB izatea

gomendatzen da.

Teknologiak: WordPress-ek PHPean lan egiten du eta MySQL erabiltzen du

datu-base gisa.

Transferentzia-tasa: Garrantzitsua da kontuan izatea; izan ere, elementu

horrek bermatzen du blogeko kargaren bizkortasuna.

Hosting-hornitzailea eta domeinua kontratatu ostean, instalatzen has gaitezke.

1. pausoa: WordPress deskargatu

Oso erraza da, nabigatzailean http://es.wordpress.org/ url-a sartu besterik ez da

egin behar.

Page 20: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

20

WordPress-en orrialdean, botoia sakatuko dugu

WordPressen azken bertsioa duen (kasu honetan, 3.7.1) konprimatutako fitxategia

deskargatzeko (.zip formatua).

2. pausoa: MySQL-n datu-basea sortu

Datu-basea sortuko dugu, eta bertan, blogeko datuak bilduko dira. Horretarako,

MySQL erabiliko dugu. Hori da WordPressek erabiltzen duen datu-baseen

kudeatzailea.

Hauek dira instalazioan bete beharko ditugun datu garrantzitsuak:

MySQL datu-basearen izena.

MySQL datu-basearen erabiltzailearen izena.

Erabiltzailearen pasahitza.

Datu basearen zerbitzaria. Oro har, zerbitzaria webgunearen zerbitzari

berberean egon ohi da ostatatuta (localhost), baina bestela, zerbitzaria

jakinaraziko da (mysql.zerbitzaria.com).

Datu-basearen erabiltzaileari esleitu beharko dizkiogu erabili ahal izateko

beharreko pribilegioak.

Page 21: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

21

3. pausoa: Artxiboak zerbitzarira igo

Lehenik eta behin, 1. pausoan deskargatu dugun .zip fitxategia deskonprimatu

beharko da. Datuak deskonprimatuta baldin badituzu, zerbitzariaren karpeta

egokira igo beharko dituzu. Interneterako karpeta da. Izena zerbitzariaren

araberakoa izango da (kasu batzuetan, public_html, htdocs edo web). Fitxategiak

zerbitzarira igo ahal izateko, FTP protokoloa (File Transfer Protocol edo Fitxategiak

Transferitzeko Protokoloa) erabiltzen da. Oro har, FTP bezeroak izeneko tresnak

erabiltzen dira, baina kasu batzuetan, hostingak emandako kudeaketa-tresnak

(cPanel) barnean izan ohi du.

4. pausoa: WordPress konfiguratu

Pauso hau egiteko, “wp-config-sample.php” fitxategia aldatu besterik ez dugu egin

behar.

Artxibo honetan, hau baino ez dugu aldatu behar:

Zure datu-basearen izena: 2. pausoan datu-basea sortzen dugunean

aukeratutako izena.

Erabiltzailearen izena: 2. pausoan sortutako erabiltzailea.

pasahitza: 2. pausoan idatzi dugun pasahitza.

Page 22: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

22

Aldatu ostean, fitxategia gorde egingo dugu eta “wp-config.php” izena jarriko

diogu.

5. pausoa: azken instalazioa

WordPress instalatzen amaitzea besterik ez zaigu geratzen. Horretarako, gure

nabigatzailean http://zuredomeinua.com/wp-admin/install.php url-a sartu beharko

dugu. Errorerik baldin badago, arretaz berrikusi “wp-config.php” fitxategia eta

probatu berriro.

Page 23: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

23

Orrialde honetan, datu hauek sartuko ditugu:

Blogaren izenburua.

WordPressen erabiltzaile-administratzailearen izena.

Pasahitza.

Blogarekin erlazionatzea nahi duzun posta elektronikoa.

Horrela, WordPress-en instalazioa osaturik izango dugu WordPress.org aukerarekin.

Page 24: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

24

4.3. WORDPRESS-ERAKO OINARRIZKO ERABILERA GIDA

Gida honen bidez, WordPress plataforma erabiltzen hasteko oinarrizko kontzeptuak

eman nahi ditugu.

4.3.1. Saioaren hasiera

Identifikazio-pantailara joan gaitezke:

Hosting propioa izanez gero: Nabigatzailean http://[domeinuaren izena]/wp-

admin url-a sartuz gero.

WordPress.com helbidearen kasuan: http://es.wordpress.com/ orrialdean

esteka sakatuz.

Behar bezala identifikatu ostean, WordPress-eko administrazio-panelera joko dugu.

Page 25: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

25

4.3.2. WordPress-eko administrazio-panela

Aplikazio honetatik, gure bloga kudeatuko dugu. Erabili ahal izateko bi ikuspegi

ditu:

Lehenetsitako ikuspegia.

Idazmahiko edo dashboard-eko ikuspegi klasikoa. Ikuspegi hau erabiliko dut

gainerako gidan; izan ere, osatuena iruditzen zait.

Hemendik, blogaren alor guztiak kontrola ditzakegu. Oinarrizko gida honetan,

hauek landuko ditugu: sarrerak, aipamenak, kategoriak, gaiak, widget-ak,

orrialdeak eta menuak.

Page 26: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

26

4.3.3. Sarrera bat sortu

Idazmahaiko alboko menutik, esteka bat izango dugu, eta

bertan sakatuta, sarrera bat sortuko dugu,

Entradas/Añadir nueva (Sarrerak/Berria gehitu).

Bi esteketako edozein sakatu ostean, Creación/Edición de entradas (Sortu/Editatu

sarrerak) pantailara iritsiko gara.

Sarrerako edukia editatzeko bi aukera izango ditugu:

Ikusizkoa: Testua emaitzan ageri den moduan landuta.

Page 27: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

27

Testua: Testua laua, etiketekin.

Gainera, beste hainbat gauza ere egin ahal izango dira. Beste batzuen artean,

irudiak edo bideoak txertatu.

Edukia sartu eta nahi dugun tratamendua eman ondoren, sarrera argitaratzeko

ordua iritsi da. Horretarako, Publicar (Argitaratu) modulua dago.

Modulu honetatik eta sakatuz, sarrera gure blogean argitaratuko dugu.

Page 28: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

28

4.3.4. Aipamenen kudeaketa

Postean jasotako aipamenen kudeaketan sartzeko, alboko menuko Comentarios

(Aipamenak) aukera hautatu beharko dugu.

Aipamen bakoitza zer sarrerari dagokion identifikatu ahal izango dugu. Gainera,

edukia ikusi ahal izango dugu.

Aipamena kudeatzeko pantailan, beste hainbat gauzaren artean, hauek egin ahal

izango ditugu: aipamenak baztertu, aipamenei erantzun edo aipamenak

zakarrontzira bidali.

4.3.5. Kategorien kudeaketa

Kategorien bidez, sarrerak gaien arabera antolatzen dira. Horrela, bilaketa eta

nabigazioa errazten ditugu.

Page 29: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

29

Kategorien kudeaketan sartzeko, alboko menuan Entradas/Categorías

(Sarrerak/Kategoriak) aukera hautatu behar da.

Pantaila honetan, kategoria berriak sor ditzakegu eta lehendik daudenak editatu eta

ezabatu ditzakegu.

Orain, kategoriak eta sarrerak nola lotzen diren azalduko dugu. Horretarako,

Creación/Edición de entradas (Sortu/ Editatu sarrerak) pantailan sartu beharko da,

bai sarrera berriaren altan, bai lehendik dagoen sarreraren edizioan.

Page 30: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

30

Pantaila honetan, Categorías (Kategoriak) modulua dugu. Modulu honetan, nahi

dugun kategoria editatzen edo sortzen ari garen sarrerari eslei diezaiokegu.

4.3.6. Gaien Kudeaketa

Blogak izan ditzakeen itxura desberdinak dira gaiak. Oro har, bloga sortzen denean,

gaia aukeratzen da, baina administrazio-

panelari esker, beste batekin truka dezakegu

edo gaia ere alda dezakegu.

Gaiak administratzeko pantailara iristeko,

alboko menuan, Apariencia/Temas

(Itxurak/Gaiak) aukera hautatuko dugu.

Gaiak administratzeko pantaila honetan, eskuragarri dauden gai-zerrendaren

artetik, blogerako gai berria aukeratu ahal izango dugu.

Aukeratu dugun gaia pertsonalizatzeko, botoia sakatuko dugu.

Page 31: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

31

4.3.7. Widget-en kudeaketa

Widget-ak alboko menuetan jartzeko aukera ditzakegun

elementuak dira. Aukera dezakezun Widget kopurua eta

horien kokapena aukeratutako gaiaren araberakoa da.

Widget-en administrazio-pantailara iristeko, alboko

menuan, Apariencia/Widgets (Itxura/Widget-ak)

aukeratuko ditugu.

Pantaila hau bi eremutan bana daiteke:

Barretan jartzeko eskuragarri dauden Widget guztiak dauden eremua.

Barretan instalatuta dauden Widget guztiak dauden eremua.

Page 32: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

32

Edozein Widget aukera dezakegu barran instalatzeko. Horretarako, instalatu nahi

dugun Widgeta aukeratuko dugu.

Orain, botoi asakatu besterik ez dugu egin behar, eta Widgeta barran

instalatuko da.

Page 33: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

33

4.3.8. Orrialdeen kudeaketa

Orrialdeak inoiz aldatzen ez diren eduki estatikoak dira; esate baterako: “Quiénes

somos” (Nor gara?) edo “Contacto” (Harremanetarako). Eduki horiek beti ikusteko

moduan egotea nahi dugu.

Orrialdeak sortzeko pantailara iristeko, alboko

menuan, Páginas/Añadir nueva (Orrialdeak/Beste bat

gehitu) aukera hautatuko dugu.

Pantaila honetan, orrialdearen edukia sortuko dugu. Edukia editatzeko aukerak

Creación/Edición de entradas (Sortu/Editatu sarrerak) pantailako berberak dira.

Pantaila honetan, orrialdeak izango duen izenburua eta edukia sortuko ditugu.

Orrialdea amaitu ostean, blogean argitaratzea besterik ez zaigu faltako.

Horretarako, argitaratu modulua erabiliko dugu, sarreretan bezala. botoi

sakatu, eta orrialde berria blogean eskuragarri izango dugu.

Page 34: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

34

4.3.9. Menuen kudeaketa

Blogeko menua sortu eta aldatu egin dezakegu. Menuak orrialdeen, kategorien edo

esteken arabera daude sortuta. Nabarmendu dezakegu goitibeherako menuak sor

ditzakegula menuaren barnean.

Menuak sortzeko pantailara iristeko, alboko menuan,

Apariencia/Temas (Itxurak/Gaiak) aukera hautatuko

dugu.

Pantaila honetan, menu berriak sortu ahal izango ditugu eta lehendik daudenak

aldatu ahal izango ditugu. Gure blogean jarriko dugun menu nagusia ere aukeratu

ahal izango dugu.

Page 35: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

35

Menuko aukera berria aukeratzea erraza da; horretarako, aukera berria aukera

dezakegu ezkerreko moduluan eta botoia sakatu. Horrekin, aukera

berria agertuko da eskuineko moduluan; hau da, menuko aukeretan. Hemen,

aukerak arrasta ditzakegu kokapen egokian jartzeko. Kontuan izan goitibeherako

menuak sor daitezkeela. Horretarako, aukera azpian jarri beharko dugu eta

zertxobait eskuinetara eraman beharko dugu. Menua antolatu ondoren, kokapena

soilik erabaki eta gorde egin beharko dugu botoia sakatuz.

Page 36: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

36

5. Zure blog korporatiboa nola sustatu

Lerro editoriala definitu: Audientzia eta helburua definitu, baita estiloa,

tonua eta edukiak ere. Gaiak zure helburuarekin eta ikusten zaituztenekin

bat etorri behar du.

Bechmarking: Lehia aztertzen du

Ikuspegia: Zu ikusten zaituztenek gaian “espezialista” moduan ikusi

beharko zaituzte “autoritate” mailara iristeko.

Egileak: Propioak, kontratatuak edo gonbidatuak izan daitezke

Aldizkakotasuna: Aldizkakotasunak eta kalitateak erritmo berbera izan

behar dute, baina gutxienez, astean behingoa izatea eskatzen da, nahiz eta

onena astean bi izatea izan. Edukien iraungitzearen araberakoa ere izango

da: Unean uneko edukiak edo denboraldien arabera aldatzen ez direnak

diren.

Krisi kabinetea: Trolls edo Spamak agertzen baldin badira, jarraitu

beharreko arauak edo operatibak definitzea. Ikus: Akismet

Egile-eskubideak kontrolatzea: Aukera desberdinak daude: hitzorduak,

linkeatu, berriz argitaratu, baina ez kopiatu! Argazkien eta bideoen kasuan,

kontuan izan egile-eskubide bidez babestuta egon daitezkeela (stock.xchng,

openphoto, Freerange)

Izenburua-Mezua: Pertsuasio-izenburua –ekintzara bultzatzen du-

/informazio-izenburua –mezuaren hedapena-. Izenburua kazetaritzakoa eta

txioa egiteko modukoa izan dadin saiatu. Sarrerako izenburuak edukira

egokitu behar du.

Post: Storytelling: Narrazio-teknikak erabiltzea blogeko edukien

garapenean. Gogoan izan istorioak hobeto gogoratzen direla. Hori dela eta,

apain ezazu testigantzekin, istorioekin, anekdotekin eta hitzorduekin.

Horretarako, pauso hauek jarraitu behar dituzu: Planteamendua, korapiloa

Page 37: SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO …e-forma.kzgunea.eus/pluginfile.php/4054/block_html/content/Sustatu... · (euskaraz) siglak dira. Edukien sorrerari eta administrazioari euskarria

SUSTATU ZURE NEGOZIOA BLOG KORPORATIBO BATEKIN

37

eta amaiera. Sarrera luzeak saihestu. Azalpenak linkekin ordezkatu. Esaldia

garrantzitsuenarekin hasi.

SEO posizionamendua:

1. Hasieran, edukien sorreran arreta handiagoa jarri SEOn baino.

2. Gako-hitzak bilatu. Google Trends. Keywords-ak sartu izenburuetan eta

argazkietan. Sartu keywords-ak lehen 70 karakteretan.

3. Ez gainditu % 5eko dentsitatea.

4. Bikoiztutako edukiak zigortu egiten du.

5. Estekak sortu, baina erregulartasunez.

6. Irakurleei edukia partekatzea erraztu

Ordena eta antolaketa. Blogaren orrialde nagusiak sarreren zerrenda

estekekin laburtuta eduki beharko luke. Kategoriak eta etiketak behar bezala

erabili sarrerak klasifikatzeko.

Post berriak sustatu. Sare sozialetako kanalak erabili eduki berriak

zabaltzeko.