Sorgin eta mamu maltzurra

3
Oier Oier Oier Oier Atxurra Atxurra Atxurra Atxurra

description

Beldurrezko ipuinak

Transcript of Sorgin eta mamu maltzurra

Page 1: Sorgin eta mamu maltzurra

Oier Oier Oier Oier

Atxurra Atxurra Atxurra Atxurra

Page 2: Sorgin eta mamu maltzurra

Bazen behin Jorango izeneko antzinako

herritxo bat. Familia bat Jorango herrira joan zen

bizitzera , sorginduta zegoen gaztelu batera .

Behin , familia berria etxe berrira joan zen baina

ez zekien sorgin eta mamu bat zeudela etxe

barruan .

Gauetan gelaz gela ibiltzen ziren mamua

eta sorgina.

Gau batean ume txikiari logelan sartu

zitzaion mamua ; -Muu-muu, mamua naiz eta jan egingo zaitut- eta

horrela egiten zuen gauero. Umea negarrez hasten zen

Anaiari sorgina sartzen zitzaion gauero eta

aitarengana joaten zen baina aitak esaten zion

ohera joateko . Negarrez hasten zen .

Baina bat-batean gauzak lekutik mugitzen hasi

ziren baina gurasoek ez ziren ohartzen eta umeek ez

zekiten zelan azaldu . Gurasoek ez zieten kasurik

egiten. Sorgina eta mamua oso

maltzurrak ziren baina ez

zieten umeei minik egin nahi , or-

dea janaria jan , altzairuak

apurtu , kristalak ehun zatitan

zatitu eta arropak ezkutatzen

zituzten .

Page 3: Sorgin eta mamu maltzurra

Familiak ez zuen konpontzeko esperantzarik

eta herriko agure batengana abiatu zen.

Agurea oso jakintsua zen eta honek esan zien etxe

horretan konjuru bat zegoela. Antzina famili aberatsa

bizi zela eta gertaera tragiko bat izan ondoren espiritu

batzuk geratu zirela etxean. Orain haiek joatea lortu

beharko zutela eta berak bazekiela nola egin. Horrela

agurea joan zen haiek laguntzera.

Gau hartan egongelan daudela, zaratak entzuten hasi

ziren. Agureak, altxatuz, hitz hauek esan zituen:

“Kris, Kras,

utzi mundu hau

eta joan mundu berrira “

eta edabe bat bota zuen. Bat batean argiak eta zarata

ikaragarriak entzun ziren eta momentuan dena bukatu

zen.

Agurea nekatuta eta harrituta geratu zen baina

handik aurrera etxe baketsua izan zen eta familia

poz-pozik bizi zen.