Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz,...

34
Behinola 27 Hi z pide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 Uste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar; baina, komenigarria da gogora ekartzea hitzak gizaki egiten gaituen eguneroko miraria direla. Hitzekin ikasten ditugu gauzen izenak, hitzekin adierazten dugu sentitzen duguna, hitzekin ematen diogu bizia mugarik gabeko gure irudimenari. Hitzekin denbora eta espazioa gainditzen ditugu, beste garai batzuetako pertsonekin min- tzatzen gara, edo gugandik urruti daudenekin. Horixe da liburuen lilura, hamaika hizkuntza ezberdinetan aritzen diren pertsonek pentsatzen eta amesten dutena ezagutzeko bidea, alegia. «Hizpide» honetan, joan den azaroan Gasteizen burutu zen «Haur Lite- ratura eta Eskola» biltzarrean aurkeztu ziren txosten nagusiak (Agustín Fernández Paz-ena eta Teresa Colomer-ena) eta mahainguru baten trans- kribaketa eskaintzen dira. Ondoren, «Hizpide» izeneko atala ixteko, eta aipatu Biltzarretik kanpo jada, Mari Jose Olaziregik Mariasun Landa- ren Iholdi obrari buruz egindako artikulu bat dator. Elena Odriozola

Transcript of Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz,...

Page 1: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 27

� Hizpide �

Hitzak sorginAGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ

Gasteiz, 1999.11.26

Uste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar; baina,komenigarria da gogora ekartzea hitzak gizaki egiten gaituen eguneroko mirariadirela. Hitzekin ikasten ditugu gauzen izenak, hitzekin adierazten dugu sentitzenduguna, hitzekin ematen diogu bizia mugarik gabeko gure irudimenari. Hitzekindenbora eta espazioa gainditzen ditugu, beste garai batzuetako pertsonekin min-tzatzen gara, edo gugandik urruti daudenekin. Horixe da liburuen lilura, hamaikahizkuntza ezberdinetan aritzen diren pertsonek pentsatzen eta amesten dutenaezagutzeko bidea, alegia.

«Hizpide» honetan, joan den azaroan Gasteizen burutu zen «Haur Lite-ratura eta Eskola» biltzarrean aurkeztu ziren txosten nagusiak (AgustínFernández Paz-ena eta Teresa Colomer-ena) eta mahainguru baten trans-kribaketa eskaintzen dira. Ondoren, «Hizpide» izeneko atala ixteko, etaaipatu Biltzarretik kanpo jada, Mari Jose Olaziregik Mariasun Landa-ren Iholdi obrari buruz egindako artikulu bat dator.

Ele

na O

drio

zola

Page 2: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 28

� Hizpide �

1. Irakurketa eta Haur Literaturara hurbilketaEskola eremuan irakurketa nola sustatu… ez da erraza horri buruz hitzegitea, azken urteotan liburu eta artikuluetan hainbestetan errepikatu-tako argudioak baino zerbait gehiago esan nahi izanez gero behintzat. Ezda erraza, eta badakit, erabiliegiak izateagatik topiko hutsal eta zentzu-gabe bihur daitezkeen ideia eta proposamenak adierazteko arrisku han-dia dudala.

Beraz, zailtasun nagusi hori onartuta, guraso eta irakasle asko kezka-tzen duten gai horri buruzko nire jarrera azaltzen saiatuko naiz.

Egun ez du inork eztabaidatzen, teorikoki bederen, edozein pertso-naren heziketan irakurketak eta idazketak duten garrantzia, bizitzan oso-tasunez moldatu ahal izateko ezinbesteko oinarrizko gaitasun bi baitira.Hala ere, sarritan, praktikak gezurtatu egiten du guztien adostasun teo-riko hau. Gehiegi kezkatu gabe ikusten baitugu nola egungo gizarteanedozein helduk eman dezakeen bizitza osoa irakurketa eta idazketa osomodu murriztuz erabilita ere (analfabetismo funtzionala da, gero etahandiagoa dena). Eta, eskola eremuan gertatzen dena ikusita, batzuetanbadirudi ziztuan goazela kontrako norabidean. Eta are okerragoa dena,askotan ikusten dugu familia eta eskola kexu itxurati eta erabiliegiakerrepikatzera mugatzen direla, salatutako egoerari aurre egiteko bideakurratu gabe.

Ohiko lelo baita gaur haurrek irakurtzen duten gutxiagatiko kezkaadieraztea, edo joera hau zuzentzeko bideek dituzten zailtasunak ahotanizatea. Paradoxikoki, inoiz baino liburu gehiago argitaratu, saldu eta iraku-rri izan diren urteetan sortu da kezka hau. Itxuraz, argitaratze-merkatuahaize alde dabil, baita Galiziakoa bezalako egoera diglosikoan ere. Nondira, bada, kezkarako arrazoiak?

Arazoak ikuspegi anitz duen arren,hazten ari den gizarte-fenomeno bat na-barmendu beharko litzateke, agian: esko-la-adinei zuzendutako kultur merkatua-ren barruan, liburuaren tokia bigarrenmailakoa da gero eta gehiago, lehen zuenerreferentzi balioa galduz doalarik. Etaorokortzen ari da edukin gero eta hutsa-lagoak dituzten ikus-entzunezko materia-len kontsumoa (telebista, bideojokoak,ordenadorea).

Datozen urteetan beharbada areago-tu egingo den fenomeno honetan dagohain zuzen ere, egun guraso eta hezitzaileaskoren artean zabaltzen ari den kezka-

Page 3: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 29

� Hizpide �

ren hazia: irakurketa (eta irakurketari lotutako baloreen mundua) gaurez da erreferentzi balio eztabaidaezina. Bestalde, gero eta argiago egiazta-tzen da ikasleak, adinarekin haziz doan prozesuan, ez direla berez li-buruetara hurbilduko, bizigarri erakargarri eta hurbilagokoak baitituzte.

Kontua ez da, ordea, irakurketa eta ikus-entzunezkoak kontrajartzea,hauek hura bazterrera ez dezaten baizik. Ondorioa argia da, pertsonareneta gizartearen ikusmolde jakina dugunon artean behintzat: defendatuegin behar dugu irakurketa eta aktiboki lortu behar dira irakurleak. Hordu sorrera oro har «irakurketaren sustapena» izenaz ezagutzen ditugunteknika eta estrategia multzoak (irakurketa bera bezain zaharrak dirabatzuk; orain ematen diegun zentzua da berrikuntza).

2. Haur eta liburuen arteko topalekua oztopatzen dutenzergatiak

Haatik, gai honi buruz hitz egitean, esplizituki onartu egiten dugu ezdela erraza haurrak liburuetara hurbil daitezen. Hala bada, hurbilketahori galarazten duten zergatiak aztertubeharko ditugu. Nire ustez hiru multzobereiz daitezke:

2.1. Faktore sozio-instituzionalak.2.2. Famili-faktoreak.2.3. Eskola-faktoreak

Lehenengoen artean, ondasunen ba-naketa bidegabekoa eta ezberdina aipatubeharko genuke. Eta joera nagusi den ikus-garritasunaren kultura, azalkeriarena, hu-tsaltasunarena.

Elena Odriozola

Ele

na O

drio

zola

Page 4: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 30

� Hizpide �

Eta baita errealitate honen aurrean instituzioek dagiten politika ere.Ez dago ezberdintasunak zuzentzeko borondaterik: Non dago liburute-gi-sarea? Non hezkuntza sistemaren benetako hobekuntza?

Famili-faktoreak, hein batean, aurrekoen ondorio dira. Familia be-hartsuenetan, aukera gutxi daude kulturarako sarbideak izateko, oina-rrizko beste behar batzuek baitute lehentasuna. Eta familia askotan ezdago seme-alaben irakurketarekiko maitasuna bideratzeko ezinbestekobizigarriak eskaintzeko aukerarik.

Eskola-faktoreei dagokienez, zerikusi handia dute irakurketaren sus-tapenari lotutako hezkuntza politikekin (izan ere ez direnak askotan).Eta, batez ere, irakasleek irakurketari ematen dioten eginkizunarekin.Irakasleek sentitzen ez badute irakurketa ikaskuntzarako tresna huts be-zala baino areago bultzatzearen beharra, ez dute eraginik izango irakur-zaletasuna sortzeko orduan. Aitzitik, irakurketarekiko jarrera akuilatzai-

lea baldin bada, emaitzak berehala egiaztatzen dira. Eta, jakina,ikasleengan dauden kultur ezberdintasunak ezabatzeko (edo ezezabatzeko) eskolak izango duen egitekoa ere hor dago. Bere laneta jokaerarekin areagotu eta sendotu egin ditzake, edo, alderan-tziz, etxean jasoko ez dituzten bizigarriak eskain diezazkieke haurhoriei: liburuekin harremana, irakurketa bera, beharrezkoa dengiro eragingarria, eta abar. Beharrezkoa da, beraz, gure ikasleenartean irakurketa aktiboki sustatzea.

3. Irakurketa sustatzeko nire proposamenaGaur egun, «irakurketa sustatu» nahi omen duten zenbait

proposamen oso egokiak izan daitezke jolas edo zirku ikuspun-tutik. Zerikusi gutxi dute, ordea, irakurketaren sustapenarekin.

Adituek baino egin ezin duten lantzat dute oraindik irakaslebatzuek, eta ez dira konturatzen hori baino errazagoa dela, etaoinarrizko teknikak liburuak maite dituen edozeinen eskuetandaudela. Izan ere, irakurketa sustatzea, funtsean, haurrak eta li-buruak elkartzen lagunduko duten bideak sortzea baino ez bai-ta. Familian, liburutegian, eskolan. Guztiak dira garrantzitsuak,baina eskola eremura mugatuko naiz ni hemen.

Zenbaitek uste duenaren kontra, niri ez zait gaizki iruditzenirakurketa eta eskola estuki loturik ager daitezen; bide horieksortzeko leku pribilegiatutzat baitut ikasgela. Eskuhartze eza(irakurketarekiko interes eza bultzatzen duena) edo sustapenokerra (sarritan liburuak esplizituki arbuiatzera daramana), baiiruditzen zaizkit gaizki.

Elena Odriozola

Page 5: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 31

� Hizpide �

Badakigu familia erabakiorra dela irakurlearen formakuntzan. Ho-rrek ez gaitu, ordea, ikasgelako ezinbesteko lanetik ihes egitera eramanbehar. Izan ere, familian irakurri egiten baldin bada, eskolak indartuegingo baitu liburuekiko zaletasun hori; eta, etxeko giroak baztertu egi-ten baldin badu irakurketa, orduan eskola izango baita etxeko hutsunehoriek betetzeko toki egokia, sorburutikako ezberdintasunak zuzentzenlagunduko duelarik.

Irakasleok irakurzaletasuna sortzen eta sendotzen egin dezakegun lanagarrantzi handikoa da. Askotan kontatu dudan arren, interesgarria iru-ditzen zait nire gaztaroko esperientzietako bat hemen errepikatzea. Gi-jóngo Unibertsitate Laboralean nenbileneko kontua da. Urte bateanHizkuntzan irakasle ezberdin bat egokitu zitzaidan. Haren eskola asko-tan atsegin handiz bizi izan genuen erritual bera: aldean liburu lodi batzekarrela sartu ohi zen irakaslea ikasgelan (gerora jakin nuen Kiplingenlanen liburuki bat zela), isiltzeko eskatzen zigun eta irakurtzen hastenzen. Ordu osorako ematen zuen kontaketa izaten zen gehienetan, etaeskola ordua luza zezan eskatzea ez zen arraroa, Kiplingen hitzek harra-patuta, istorioaren bukaera ezagutu beharra sentitzen baikenuen. Ziu-rrenik, askok denbora galtzea iritziko zioten irakasle haren jardunari.Baina, urteek ezarritako tartetik, oso gogoan ditut eskola haiek (orto-doxoago batzuk ahaztu egin ditut ordea) eta ziurtatu dezaket hitzekikonire maitasuna sendotzeko garrantzi handikoak izan zirela.

Harrigarria da eskoletatik zenbat gauza egin daitezkeen, askotan su-matu ere egiten ez direnak. Gainera, dirudiena baino errazagoa da guz-tia. Tekniketako batzuk, oinarrizkoenak, guztion eskumenean daude.Beste batzuek formakuntza berezia behar dute, esperientziaren eta irakur-ketaren bidez lor daitezkeen baliabideak. Edozein modutan, badaude

Ele

na O

drio

zola

Ele

na O

drio

zola

Page 6: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 32

� Hizpide �

oinarrizko premisa batzuk: irakurketa sustatzeko ezinbestekoa da liburuakmaitatzea, haur eta gazte literaturari buruzko oinarrizko ezagupen ba-tzuk behar dira eta, batez ere, argi izan behar da irakurtzea ez dela inoizdenbora galtzea edo «materia-benetan-garrantzitsuen» arteko hutsuneakbetetzeko baino ez den bigarren mailako jarduera.

Oso oinarrizkoa da nire proposamena, eta edonork egin dezakeenzerbaitetan du ardatza: neska-mutilak eta liburuak elkar daitezen bideaksortzea.

Hamaika modu dago bide horiek sortzeko. Badira modu errazak etabadira landuagoak. Badira aurretiko ezagupen eta prestakuntza behardutenak, eta badira edonoren eskumenean daudenak. Edozein irakas-lek, edozein gurasok susta dezake irakurketa. Nahi izatea eta esku arteanliburu onak edukitzea baino ez dira behar.

Urte hauetan kaleratu diren liburu askotan daude proposamenhoriek, edo aldizkari profesionaletan bildutako esperientzia anitzetan.Oinarrizko batzuk bakarrik aipatuko ditut hemen:

Eskola eremuan bidegile diren zenbait proposamen:

a) Zentroan oro har:

- Zentroko liburutegi orokorra bultzatzea.- Haur eta Gazteentzako liburuen erakusketak antolatzea.- Idazleekin egoteko aukerak eskaintzea.- Familiei zuzenduta irakurketa sustatzeko kanpainak egitea.- Liburuarekin zerikusia duten datak ospatzea.- Ikasleen sorkuntza lanak hedatzeko bideak irekitzea.- Liburutegiak proposatutako jardueren berri emango duen eta, aldi

berean, liburutegiaren erabilera bultzatuko duen aldizkaria sor-tzea.

Elena Odriozola

Elena Odriozola

Page 7: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 33

� Hizpide �

b) Ikasgelan:- Ikasgelako liburutegia sortzea, ikasleek kudeatuko dutena.- Ipuin eta poemak ozenki kontatu eta irakurtzea, ez ordea bazterre-

ko jarduera bailitzan.- Testu irakurriak oinarri dituzten era askotako jarduerak (hizkun-

tza, plastika, antzerkia,…) egitea.- Ikasleek ipuin, poema, antzerki eta komikiak sor ditzaten zuzen-

dutako estrategia anitz eta askotarikoak erabiltzea.- Ikasleen sorkuntza lanak bilduko dituzten talde-liburuak egitea.- Txotxongilo edo bestelako antzerkia sistematikoki erabiltzea.- …

Hitz bitan, irakurketari mesedegarri izango zaion giroa sortzea dakontua. Eta giro hori sor daiteke liburutegi orokorraren (zentro askotanliburu ustez berri eta guzti itxita egon ohi den hori, bai) erabilera bultza-tuko dituzten kanpainak aurrera eramanez, gela-liburutegi dinamiko etaautogestionatuak sortuz, eskolaratzen diren liburu berrien aldizkako berriemanez, familiei zuzendutako kanpainak eginez, ikasleen sorkuntza la-nak argitaratzeko aldizkariak eginez… Eskola askotan egin ohi direnjarduerak, alegia. Baina beste askotan zientzi fikzio kontaketa kimerikoe-nak bezain arraroak direnak.

Uler gaitezen progresista deituko dudan ikuspuntutik, jasanezina dahonetaz ahaztea. Izan ere, hizkuntzaren mekanismoak menperatzen di-tuen pertsona, hitzen balio zehatza ezagutzen duena, bere egiatik hitzegin/irakurri/idazteko egia hori argitasunez eta zehaztasunez adierazte-ko gai dena, ez baita erraz aliena daitekeen pertsona. Aitzitik, pertsonakritikoa eta sortzailea izango da, adierazpen/komunikazio ahalmenakosotasunez erabili ahal izango dituena gizarte demokratikoago eta aske-agoan.

Elena Odriozola

Page 8: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 34

� Hizpide �

Ia egunero igarotzen naiz Alvaro Cunqueiro Vigon egon zen urteetanzehar bizi izan zen etxe ondotik. Aparteko idazlea izan zen Cunqueiro,kultura eta liburuak biziki maite zituen pertsona. Aldeko ez ziren garaie-tan, 1963an, Irudimena eta sorkuntza izeneko saiakeran, halaxe idatzizuen Cunqueirok:

idazle bati dagokiona argi, jarraian eta ondo kontatzea da. Giza osota-suna kontatzea, begirada berriekin elikatu egin behar duena gainera. Etadieta honetan argi dagoen zerbait baldin badago, zera da: gizakiak, lehenbi-zi –ura edaten duenak bezala– ametsak edan beharra duela, alegia.

Hau, ondo begiratuta, urte batzuk geroago Fantasiaren gramatika li-buruan Rodarik esandako bera da; ezagunak dira hitzok, baina ezin diot,bukatzeko, hemen ere aipatzeko gogoari eutsi:

Sormena eta fantasia baliagarriak baldin badira pertsonentzat, itxurazezertarako ere balio ez dutelako da hain zuzen ere. Pertsona osoari baliozaizkio, ordea. Emankortasunaren mitoan oinarritutako gizarteak gizakielbarriak baino behar ez baditu –gauzatzaile zintzoak, erreproduzitzaile ar-duratsuak, borondaterik gabeko tresna otzanak–, gaizki eginda dagoela esannahi du eta aldatu beharra duela. Aldatzeko, gizonezko eta emakume sor-tzaileak behar dira, irudimena erabiltzen dakitenak. Aska dezagun guztionirudimena mundua eraldatzeko.

Elena Odriozola

Page 9: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 35

� Hizpide �

Haur eta gazte literaturak kontuan hartzen ditu –berariaz, esperientziasozialagatik edo ustekabean, orain ez du horrek axola– haurtzaro eta nera-bezaroan zeharko literatur esperientziaren harrera posibilitateak. Neska-mutileta nerabeak gure gizartean hitzaren erabilera poetikora sar daitezen uztendu literatura mota honek. «Oraingo» sartzea, hasiera-hasieratik –demagunsehaska kantekin– parte har baitezakete haurrek literatur komunikazioan;eta «etorkizuneko» sartzea, haur-liburuek irekitzen baitie beren kulturangaratutako literatur korpusaren osotasuna eratzen duten genero, baliabide,topiko edo figura estilistikoei buruzko ezagutza.

Literatur hizkuntzari lotutako elementuetariko bat, irudi eta sinboloenerabileraren bidezko ebokazio eta konnotazio ahalmena da; kontzeptuenazalpen logikotik aldendu eta pertsonaren maila anizkoiei dagokien komu-nikazio osoagora jotzeko aukera, alegia. Zentzumenak, adimena, identi-fikazio afektiboa, irudimena edo hunkipena erakartzen ditu literatur tes-tuak neurri eta bizitasun aldakorrean, eta horregatik osatzen du giza komu-nikazio era berezia.

Guztiok ezagutzen ditugu aipatutako onura horiek, baina propio ekarriditut berriz ondorengo hausnarketari ekin aurretik. Izan ere uste baitut haureta gazteentzako liburuen egungo ekoizpenak baduela zenbait kontu haus-narketarako. Hots, egungo haur eta gazte literaturan ez al da dimentsiometaforiko eta sinbolikoa ahultzen, hitzaren oihartzuna arintzen eta eboka-

Irudiak gogoanTERESA COLOMER

Gasteiz, 1999.11.25

Ele

na O

drio

zola

Page 10: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 36

� Hizpide �

tutako irudien indarra kaskartzen ari beste elementu batzuen mesede-tan? Ez al dira horien truke nagusitzen ari argumentuaren intriga, sortu-tako munduarekiko identifikazio zuzena –hizkuntzaren berbeta formakerrepikatzea barne– eta ilustrazioen lehentasuna? Egoera honen zerga-tiak, beharbada, fikzio-irakurketa kontsumo objektu bezala ulertzeanegongo da, edo irakurketa errazekoa diruditen testuekin irakurleak erakar-tzeko nahian, edo gazteei zuzendutako liburuen bokazio moralizatzai-lean,…

Txikienentzako albumei dagokienez, ilustrazioa hizkuntza artistikobezala garatu izanak irudi aberastasun handia eskaintzen du gaur egun,irakurlearen –eta eroslearen– arreta bereganatzen duen aberastasuna, etaalbumen istorioen funtsa eta hizkuntza bera itzalean uzten dituena. Sarri-tan, «begiratzeko liburuak» izan ohi dira; irudiek dute nagusitasuna etatestuari lagundu baino gehiago, irentsi egiten dute ia.

Horrela, zaila da irudi horiekin gozatzen ari diren neska-mutilekirakurketak eskatzen duen ahaleginari ekiteko interesa sentituko dutelapentsatzea. Testuaren irakurketa entzutea ez zaie balio izan testuak be-rak, hala irudien laguntzarekin nola autonomoki, istorio bat eraikitzekoahalmena duela pentsatzeko. Izan ere, askotan, irudiaren informazioaerrepikatu baino ez baitu egiten testu horrek, edo irudien aberastasunarieusteko argumentu-eskema hala-holakoa eskaini baino ez. Testuarenpobreziak ez die haurrei eskaini hitzak berez emozio eta plazer berriakematen dituela egiaztatzeko aukerarik. Marraztutako otso talde ikaraga-rri baten aurrean testuak ez badu esaten pertsonaiak otso batzuekin topoegin zuela baino gehiago, edo umorezko xehetasunez jositako irudienaurrean testuak eguneroko istorio laua baino garatzen ez badu, zertarakosaiatu, hitzetatik sortutako mundua irudikatzeko, irakurlearengandik geroeta ahalegin handiagoa, trebetasun teknikoa, azkartasuna edo kontzen-trazioa eskatzen dituzten lerroen irakurketan murgiltzen?

Neska-mutilentzako narrazioei dagokienez, eta areago nerabeei zu-zendutakoetan, antza denez, testuen ekoizpena edo aukeraketa, horienbalizko irakurketa errazetik abiatzen da. Hala, dirudienez, hizkuntza es-tandarizatuak, hiztegi murriztuak eta adiera bakarreko irakurketak li-buruen irakurketa –eta salmenta– errazten du. Badira egileei lexikoa etaliteratur konplexutasuna gutxitzeko eskatzen dieten argitaletxeak ere. Ogiagaurko eta gosea biharko; kalitatezko irakurketan jarraipena izango du-tela espero daitekeen irakurleengan hain zuzen ere. Beste kontu bat dakalitate eta eskakizun mailak dibertsifikatzea irakurle mota ezberdineiliteratur ekoizpen mota ezberdinak eskaini ahal izateko. Baina kulturmerkatuaren ebidentzia hau ez dagokio haurtzaro eta nerabezaroan ze-har kalitatezko literatur esperientzia eraikitzen ahalegintzen den hezike-ta lanari.E

lena

Odr

iozo

la

Page 11: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 37

� Hizpide �

Adin honetako liburuetan lotuta daude halaber ikus-entzunezko fikzio-aren eragina eta literatur fikzioa. Gazteentzako liburu askok zinema-gi-doitarako joera dute. Narratzailearen ahotsak berariaz notario kutsuahartzen du eszenan agertzen denaren berri hertsiki emateko. Eta pertso-naien mugimenduak ezagutarazteko, hauei hitza emanez, beren artekoelkarrizketak zuzenean entzuten ditugu. Zalantzarik gabe, egungo gus-tuari lotzen zaizkion lanak dira. Elipsia, azkartasuna eta laburtasunanagusitzen dituzte beste garai batzuetako erritmo geldoa eta xehetasunnaharotasuna baztertuz. Baina lan horietan nagusitzen diren esaldi erra-zen eta justaposizioen sintaxia eta denotazio hizkuntza, sinpletasun etakondentsazio narratiboaren zerbitzura baino, genero txikiko lanen ber-dinketan eta hutsalkerian erortzen dira.

Esandakoaz gainera bada beste joera bat ere: fikzio-mundua irakur-leen bizimoduekiko testuinguru homogeneotan kokatzeak irakurleakerakarriko dituenaren ustea, alegia. Liburuetako pertsonaiak, arazoaketa hizkuntza irakurlearenak bezalakoak badira, proiekzio-prozesua be-rehalakoa izango omen da. Zentzu berean, dirudienez, irakurleak moral-ki bideratzeko lanean, arazo-egoerak eta pertsonaien jokabide aukerake-ta zuzen eta esplizituki azaltzea eraginkorragoa omen da literaturak be-rezkoak dituen kultur moldaketarako bide zeharkako eta inplizituakbaino.

Ondorioz, literatur testua sarritan mugatzen da argumentuak ekoiz-teko makina izatera, berez agortzen dena edo, pertsonaia bitartekari duenestaldura ahularen bidez, irakurlearen adimenari zuzendutako kontzep-tuen azalpenaren zerbitzura dagoena. Aspaldidanik dakigu ordea, edo-zein argumentu bihur daitekeela kontaketa ahul zein maisu lan. MarcSorianok ere (1995:46) esan zuen ikasketa-estrategia, publizitate edodiskurtso politikoei buruzko azterketek zera adierazten dutela:

COLOMER, T. (1998): Laformación del lector literario.Narrativa infantil y juvenilactual. Madrid: FundaciónGermán Sánchez Ruipérez.

LODGE, D. (1998): El arte dela ficción. Barcelona: Penínsu-la.

SORIANO, M. (1995): «Del’image du texte au texte del’image». La Revue del livres porenfants. 163-164, 47-50.

El País. 12-11-99.

AIPATUAK

Elena Odriozola

Ele

na O

drio

zola

Page 12: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 38

� Hizpide �

«haurrek eta heldu gehienek, testuak –bereziki “irudizko espresioen”bidez– dakartzan irudiak baino ez dituzte jasotzen testutik. Irudi horie-tatik abiatuta bakarrik lortzen dute, askotan ibilbide luzeen ondoren,kontzeptuen abstrakzioa eta orokortzea».

Duela egun gutxi egunkarietan irakurri genuen badela Brutus 1 ize-neko programa informatiko bat literatur kontaketak sortzeko gai dena.Adimen artifizialean adituak direnek mende laurdena daramate istorio-

ak idazteko programak diseinatzen, baina hauda ezaugarri literarioen bidez ekoizteko lehenahalegina. Irakurleek testuak literaturatzat harditzaten bereziki nabarmenak iruditu zaizkienzenbait elementu hautatu dituzte programarenegileek. Elementu horietako lehena, hain zuzenere, irakurlearen gogoan irudiak sortaraztekoahalegin handia egitea izan da. Agertutako al-bisteak dioenez, «programa honen sortzaileeninspirazio iturrietako bat Víctor Hugoren lanakizan dira, idazle honen estilo sinple-samarragorabehera, Los Miserables irakurri duen inorkez baititu ahaztu Pariseko gandoletako eszenenirudi fisikoak».

Egiaz, zaila da gutako gehienontzat irakurri-tako liburu baten argumentu osoa gogoratzea,irakurketan zehar guztiz eraman bagaitu ere.Haatik, sortutako giroa edo lanaren tonua moduaskoz ere iraunkorragoz mantentzen da guregogoan. Eta zalantzarik gabe, liburuak gogoraekartzean edo horietaz hitz egitean, zirrara be-rezia eragin ziguten eszena eta xehetasunetatikabiatu ohi gara ia beti.

Irudi literarioen indarra, hauen ebokazio etakonnotazio ahalmena da irakurritakoa bururaekartzen laguntzen diguna. Horrela, jende as-kok izan dezake gogoan erre gabe sutan dagoensasiaren irudia, Bibliaren zein pasartetan ager-tzen den zehaztu ezin izanda ere. Irudien eta es-zenen indarra da giza-gogoan belaunaldiz-belau-naldi isladatzen dena. Irudien indar horri eskerberrerabili eta betikotzen dira topiko literarioakedo elementu mitikoak, kontaketa zehatzetanduten loturatik harantzago.

Elena Odriozola

Page 13: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 39

� Hizpide �

Transmisio bide hau folklorearen bidez eskaini ohi zaie haurrei. Kris-talezko jauregia, Joan bai baina itzuli ezineko gaztelua, errautsetatik ga-raile altxatzen den fenix hagaztia edo Marierrauskin, ispiluen aukerakezkagarriak, lokartutako edo harri bihurtutako munduak, eraztunenahalmenak, ahanzturaren lakuak, zazpi zenbakiaren magia eta beste ha-maika irudi eta sinbolo indartsu dira haurren ametsetan bizia hartzendutenak folklorearen ezagutzaren bitartez. Honi esker gozatzen dutehaurrek elementu horiek egungo kulturan berreraikitzean. Basoaren etaotsoaren belztasunaren aurrean, Txanogorritxuren gorriaren bizitasunakarriskuan dagoen errugabetasuna irudikarazten digu bai La lista de Schin-dler filmeko zuri-belztasuna zeharkatzen duen beroki gorridun neska-rengan, bai Mr. Jeckill eta Mr. Hide-n (Txertoa) Londresko gauean Mr.Hidek zapaldutako neskarengan.

Baina literaturak ez du berreraiki edo berregin bakarrik egiten. Be-launaldietan zeharko haur eta gazteentzako liburuen hedapen zabalakeszena, elementu eta irudi asko gehitu dizkio giza-gogoari. Hala, Barrie-ren Inoiz ez Lurraldea, Cheshire-ren katuaren irribarrea, Stevenson-enupelatik entzundako elkarrizketa, Anderson-en ahatetxoa nola beltxargabilakatzen den, Defoe-ren irla hutsean naufragoak giza-oinatza nola aur-kitzen duen… gure kulturaren zati dira gaur.

Haur eta gazteentzako liburu klasikoen bertsioak egitearen aldekoargudioetako bat horixe da hain zuzen ere, elementu horien interesaalegia. Badira uste dutenak liburu hauen hizkuntzaren sendotasuna, ar-gumentuaren zailtasuna edo esanahi-mailak ezin erraztu direla haur etanerabeei hurbilarazteko aitzakiarekin. Uste horren kontra, egokitzape-nen aldekoek, eszena eta irudiak mantendu egiten direla eta horiek aur-kitzea irakurlearentzat onuragarria dela azpimarratzen dute. Horrela,elementu hauek irakurleen ametsei gehitzea edo horien bitartez lortzenduten ezabaezinezko ezagutza abantaila handia dira. Konplexuegiak di-relako etorkizunean irakur ditzaten –betiere hipotetikoki– baztertzeakematen duena baino abantaila handiagoa, jakina.

Eta gaur egungo ikuspuntutik, zalantzarik gabe haur eta gazte litera-turak eskaintzen ditu orain ere maila horretako aurkikuntza garrantzi-tsuak dituzten lanak. Maria Griperen Beiraginaren seme-alabak (SM,1987) narrazioak adibidez, irudi multzo bikaina eskaintzen du Gura-ri Guztien Hiriaren egite alegorikoan. Pasilloetan zeharko protago-nisten noraezeko ibilia beren irudiak ispiluetan desagertzen diren arte,kristal edo buztinezko gauzen erabilera sinbolikoa, haurrak eta har-tzen dituzten nagusien arteko topaketaren eszena, gurdi beltzean ger-tatutako bahiketa eta abar bezalako eszenek ahalmen berezia dute zi-rrara hunkigarri eta sinbolikoa sortarazteko irakurleengan, esanahienulermen literala edo itzulpen logikotik harantzagokoa.

Page 14: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 40

� Hizpide �

Edo Joan Manuel Gisbert eta Alfonso Ruanoren El guardián del olvi-do albumak bere irudi ederren ebokazio biderkatzailearen mailako tes-tua eskaintzen du. Berriki kaleratu den beste album batean, El perroazul, istorio konbentzional batek aurkikuntza adierazgarri eta azalezinbatetik abiatuta hartzen du izaera: txakurraren urdintasuna irudiarenintentsitate plastikoak indartzen du.

Zentzumenekin jolastuz sortutako ebokazioa bereziki zaintzen dutenirudiak ditugu aipatutako adibideetan. David Lodge literatur kritikariakdio «sinbolo bihurtu aurretik benetako ogi eta benetako ardo» egiteadela hori. Eta halaxe argudiatzen du:

Ogia eta ardoa beren esanahi sinbolikoagatik –eta modu nabarie-gian– baino sartzen ez badira istorioan, horrek narrazioaren sinesgarrita-suna saboteatuko du giza ekintza den heinean. (1998:208-209)

Ideia honi adibidea jartzeko, D.H.Lawrence-en Mujeres enamoradasliburutik (1921ean argitaratua) hartutako zati bat iruzkintzen du Lod-gek. Zati horretan trenaren igarotzearekin izututa dagoen behorra men-peratzeko pertsonaiak egin beharreko ahalegina deskribatzen da, gerta-tzen ari denari begira bi neskatxa daude. Gizonezkoen botereak eta ka-pitalismoak nekazaritzari inposatutako meatze-industria batetik, eta be-horraren bidez adierazitako natura bestetik nola kontrajartzen diren sin-bolizatzeko balio du eszenak Lodgek dioenez. Aldi berean, behorrarekinbat datozen bi emakumeetako baten ikuspuntuak eszenaren esanahi sexua-la sinbolizatzeko balio du zaldizkoaren nagusitasunak eragindako zirra-

raren bitartez. Areago, geroago zaldizko meatzariaren etaneskaren artean izango den harremana aurreratzen du.Halaxe dio Lodgek:

Haztegi sinboliko mamitsu horrek, ordea, askoz ereeraginkortasun gutxiago izango luke Lawrencek lortukoez balu aldi berean irakurleak eszena bere xehetasun garbi

eta sentsualetan irudikatzea. Zarata itsusia, trenak galgatzean bagoienmugimendua, esateko modu eta sintaxi onomatopeikoz kontatu dira:talka eginez, hurbilago eta hurbilago, kolpe karrankariz, ikaragarriz. Etaondoren behorraren irudi adierazgarria, izututa ere dotore: «Behorrakahoa ireki zuen eta goratu egin zen poliki, izu-haizeak altxatuko bai-luen». (1998:211)

Alderantzizkoa gertatzen da, ordea, haur eta gazteentzako liburuakbaloratzean edo eskolan horietaz lanak egitean. Irakurketa-fitxen bidez,behin eta berriz nabarmentzen dira argumentua eta pertsonaien jokaeraeta sentimenduen deskribapenetik ondorioztatutako baloreak.

Herri-ipuinen eskema narratiboen errepikapena eta ipuinotako per-tsonaien funts psikologiko eza ikusita, argi dago hau ez litzatekeela bideE

lena

Odr

iozo

la

Page 15: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 41

� Hizpide �

Elena Odriozola

ona izango aho-tradizioa, adibidez, aztertzeko. Hala ere, kontaketa hauekhaurren irudimenean utzitako arrastoa ukaezinezkoa da. Eta «landu gabe»eman beharko bagenizkio baloreak irakurleari, erreflexu mekaniko hu-tsa balitz bezala («balora ezazu jokabidea», «zer egingo zenuke zuk»erakoak), dudarik gabe, ipuin hauek zuzenean eramango gintuzketemaltzurkeriara, urrikalmendu gabeziara edo balore patriarkaletara. Hauxeda hain zuzen ere herri-ipuinei hezitzaileek eginiko kritika ideologikoaelikatu zuen gaizki-ulertua. Kritika horrek hamarkadetan zehar izan zi-tuen susmopean herri-ipuinak, Bruno Bettelheim psikoanalista beza-lako egileak literatura mota honen irudi, eszena eta sinboloen sakonekobaloreak nabarmentzen hasi ziren arte.

Argumentua laburtzea, pertsonaiak deskribatzea eta hauen jokabi-deak baloratzea ariketa erakargarriak dira bitartekoentzat. Errazak dirazuzentzeko; argumentua, adibidez, objetibatu egin daiteke, eta gai etabaloreek bideratu egin dezakete eztabaida morala, oso aukera egokiahaurren heziketarako. Horixe da, hain zuzen ere, haur eta gazte literatu-ra eskolan izateari irakasleek ikusten dioten abantaila handietako bat;horregatik izan ohi dute sarritan bigarren hezkuntzan aholkatutako irakur-ketek gelan lantzen ari diren gaiarekiko lotura.

Arreta irudietan jartzeak, berriz, bete-betean garamatza irakurleektestua jasotzeko dituzten era ezberdinetara. Eta hori, bere aldakortasuna-gatik, ez da hain erosoa. Gure ingurune kulturalean, jasotze erari edoharrerari jaramon egitea ez da ohikoa irakaskuntzan –tradizio anglo-saxoiarrean, adibidez, ez bezala–. Zailtasun hori bera dela eta, irakurke-tari buruzko ikerketetan ere ez da behar beste aztertu irudiak gogoaneratzearen gaia. Ondorioz, eskolak ez du sortu eta hedatu arlo hau lan-tzeko jarduerarik. Testu baten pertzepzio-oihartzuna edo dituen irudieta metaforen sorkuntza nabarmentzea ez da azaleko kontuetara muga-tzea, baizik eta irakurlea testua bereganatu eta ulertzera eraman duenerakargarritasunaren plazerrari jaramon egitea.

Zirrara sortarazi dioten eszena eta irudiak ikasleari aukeratzen uztea,erantzun pertsonala –elementu hauek jasoko dituzten sorkuntza lanenbitartez– luze eta zabal emateko aukera eta denbora ematea, irakurri-takoak gogora ekarri dionaren oihartzun eta esanahia beste irakurleekineztabaidatzeko aukerak bultzatzea,… ohitura bihurtu beharko liratekeenbide egokiak dira.

Page 16: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 42

� Hizpide �

Haur eta gazte literaturan ekoiztutako testu askoren lehortasuna, li-teratur kikildura salatu dugu orain arteko lerroetan. Baina arlo honetanbeste arazo zenbait ere badago. Hauetako batzuk aipatuko ditugu ondo-ren. «Poetikotasunaren» ahultasun ezberdinak testuetan sartzean sortu-takoak adibidez. Uste dut, nolabait, honako epigrafeetan taldeka dai-tezkeela:

1. Ugaritasunaren katalogoakTestu batzuk poetikoak omen dira irudi kopuru handiaz eraikita dau-

delako. Sarritan nahastu ohi dituzte aho-tradiziotikako elementuak etasortu berri direnak. Askotan nahita saiatzen dira herentzia folklorikotikabiatu eta eguneratzen, egungo gizarteko gauza eta egoerei haien legeakegokituz. Ahalegin honetan, elementuen artikulazioan datza arazoa.Egilea ez baldin bada aski trebea, gai eta irudi literarioak pilaketa nahasibezala eskainiko dira eta ez ehun baten indar-korapilo bezala, eta, ebokatubaino gehiago, lar asebeteko dute. Irakurleak zailtasunak izango dituelkar itoko diren irudi pilatuetan mugitzeko.

Aldaera narratibo ordenatuagoan, sorkuntza-prozedura jakin bate-kin abiatzen da irudi-segida. Txokolatezko etxetxoa erakarpena eta arris-kuaren arteko anbibalentziaren irudia da Grimm anaien ipuinean. Bai-na egungo literaturak jar ditzake pertsonaiak etxe ezberdinak bisitatzen,adibidez, txokolatezkoa, izozkizkoa, kristalezkoa, kezkoa,… Horietakobakoitzean, aukeratutako materialaren ezaugarrietatik abiatuko da esze-nen deskribapena. «Zer gertatuko litzateke mundua –edo etxetxoak–txokolatezkoa, izozkizkoa,… izango balitz» erako logikan sartzen garahorrela.

Errekurtso hau oso erabilia da haurrentzako egungo testuetan, hi-rurogeita hamar hamarkadan Gianni Rodarik hedatutako sorkuntza-ba-liabideetako asko darabiltenetan.

Atzerriratzeak, ezaugarriak gurutzatzeak edo bereizgarriak estrapola-tzeak sail edo katalogo bezala eratutako (edo abenturen jarraikako kapi-tuluz osatutako) lanak ekarri dituzte –lekuen edo pertsonaien araberabaino aldatuko ez direnak–. Irudi bakanak ez du orduan bere ebokazioahalmenagatik funtzionatzen. Mekanismoaren logikarantz lekualdatzenda interesa, aldaketak eragindako ondorioak egiaztatzearen eta irudika-tutakoaren sinesgarritasun eta koherentzia onartzearen plazerrerantz.

Irakurlearekiko umore-konplizitatea lortu nahian erabiltzen dira as-kotan baliabide horiek, irudimen-jolaserako proposamen bezala. Etaondorio baliotsuak lortu dituzte Sylvia Plath, Ahlberg, Joles Sennell,Miquel Obiols, Joan Manuel Gisbert… eta abarrek.

Ele

na O

drio

zola

Page 17: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 43

2. Estereotipoen poetikaEgungo kulturak eder eta iradokitzailetzat dituen elementuak liburue-

tan agertzea eta liburuon poetikotasuna identifikatzea, haurrentzako li-buru askoren arazo larri bat da.

Oro har, elementu hauek hiru alorretan bana daitezke: Lehenengo,naturarena; animalia jakin batzuk aipatuz –tximeletak, esaterako–, eraaskotako paisaiak –lasaitasunarekin lotutako lakuak, adibidez–, natu-rako beste elementu batzuk –hodeiak, izarrak, ilargia edo landaretza («txo-ri», «zuhaitz» edo «lore» generikoetan mantendu ohi da ebokazioa, iru-diaren topikoak indar gehiago hartzen duelarik horrela)–. Bigarrenik,giza ospakizun eta jai jarduerena; feria, zirkua edo betiko jostailuak. Eta,hirugarrenik, kultura humanistikoarena («letretako» zentzuarekin eta ez«zientzia eta teknologienarekin»); museoak, liburuak, poemak, margo-lanak eta kantuak positiboki ebokatuz.

Gaur egungo haur-narratibaren azterketak (Colomer, 1998) adieraz-ten du zortzi urtetik aurrerako irakurleei zuzendutako ipuinetan sartuohi direla batez ere elementu hauek. Adin gutxiagokoei eskainitako iru-di-multzo positiboak (pertsonaien ongizate fisikoan oinarritutakoak: jan,lo egin, jantzi, besarkatuak izan, etab.) alboratuz egin ohi da. Eta badiru-di funtzionatzen duela, izan ere, adin horretan haurrek ezagutu behardute, edo ahal dute, beren esperientzia hurbiletik sortutako irudiak bai-no kulturalki konnotatuagoak diren irudiak. Horrekin bat nator.

Baina hortik ez dago jo beharrik koloreen, pailazoen eta txorimaloenerabilera errepikatura, ilargiak eragindako lilura behin eta berriz aipatze-ra. Ez da horregatik testua poetikoagoa izango. Gainera, sarritan, aipatu-tako elementuak jo eta ke erabiltzeak edo hamaika aldiz zerrendak erre-pikatzeak (adibidez, protagonistak poltsikoan dituen gauzak –aurreikus-teko modukoak: puxtarri bat, luma urdin bat… edo baliokideak–) ekin-tza ahultzen du.

� Hizpide �

Elena Odriozola

Page 18: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 44

Irudi multzo hau topikoki erabiltzeak badu zerikusirik haur-liburue-tan agertzen den diskurtso ekologiko makalarekin ere. Grisa, koloreenkontra. Hiria, naturaren kontra. Industria eta lana, aisia eta pertsonenarteko harremanen kontra. Diskurtsoa ahula da ideologikoki loreak edoortzadarra aipatze hutsera mugatzen baldin bada. Bestelakoa da, adibi-dez, Momo (Alfaguara-DDB) liburuan lortutako irudien indar sortzai-lea; Enderen liburuan «gizon grisak», irudi sotil batetik abiatuta (paper-zorroa, bonbina, kezko zigarro grisa, ahots atono eta hauskara, axolaga-bekeria pertsonal nabaria), pertsonaiak kezkagarriak dira beren ikusezi-nezko barneratzea, erakartzeko ahalmena eta ukaezinezko eraginkorta-sunagatik.

Dudarik gabe, atal honetan kokatzen dira haurrentzako egungo poe-sia-ekoizpenaren arazoetako asko. Poesia hori irakurriz ondorioztatzenda egilerik onenek badakitela hartzailearen esperientzia mugatura egoki-tzen. Irakurlearengandiko hurbileko hizkuntza darabilte, haurren gaieierantzuten diete, erreferente zehatzak aipatzen dituzte, umorea eta es-presio-baliabide jakinak nagusitzen dituzte –metafora, kasu–, eta formalaburretan eta folkloretik jasotako genero ezberdinetan dabiltza harat--honatean.

Baina egia da halaber, ekoiztutako poesiaren kopuru handi batek porrotegiten duela ahalegin horretan. Testu askotan umeek errealitate zehatza-rekiko duten ikusmodua indargabetu egiten da txikigarri gozoegien era-bilera gehiegizkoarekin, edo krudelkeria –zeinarengatik umeek benetakointeresa duten– errugabetasun gozotu bilakatzen da.

3. Ulertezinaren zehaztasunik ezaHirugarren arazo mota da hau. Esanahi inplizituak iradokitzen di-

tuzten irudien bidez sakontasuna lortu nahi duten testuak (edo bitarte-kariek halakotzen dituztenak) dira, egiazki irudi egokiak eraikitzen ezdituzten arren. Beren dirdiraren indarra baino, testu horietako irudiakatzemanezinak eta arinegiak gertatzen dira.

Haatik, badute eragina irakurlearengan. Hau, bitartekari nagusia batezere, errudun eta argudiorik gabe sentitzen da espero zuena baino askozgutxiago jaso duenean liburutik. Badakigu irakurleak laguntzaile-jarrerahartzen duela; irakurtzen hasten denean, irakurleak jarrera baikorra du,berarentzat testu orok du koherentzia eta zentzua. Beraz, halako lanenaurrean, irakurleen irakurketa-klabeak ezartzen saiatzen dira. Eta lite-keena da, irakurle harritu eta saiatu horien hausnarketa-ahaleginak azke-nean zentzua ematea testuaren iradokizunei. Horrela, prozesu horrekordezkatu egin dezake lan horien ahultasuna. Paradoxa hau neketsua da,ordea, literatur komunikazioan atsegin hartzeko bidean.

Jakina da, testu bat ulertzeak ez du esan nahi testu horren aukerak

� Hizpide �

Ele

na O

drio

zola

Page 19: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 45

agortzen direnik. Haur eta gaz-te literaturan, hain zuzen ere,irakurleak irudi eta sinboloenesangura mailei buruzko kon-tzientzia esplizitu txikia du. Hazinahi izan ez zuen haurra lilura-garria da haurrentzat, baina nes-ka-mutilek ez dute partehartzenmito berri honek eragin ditueneztabaida eta interpretazio ani-tzetan –bibliografia orrialdeasko eta asko bete dituena–.

Egiaz, testuak interpretatze-ko bitarteko laguntza eskain-tzean oinarritzen da eskolako li-teratur heziketa. Esanahi batzukesplizitatu egiten dira, bainakontuan izanda atsegina ematen duena ez dela literatur testua esanahiaerakusten duen testu batera «itzultzea», baizik eta ondorengo berrirakur-keta edo berriz gogora ekartzea –gozatzeko ahalmena handiagoa izakiorain–.

Lodgeren adibidean, trenaren aurrean izututako behorrarengan zal-dizkoak erakusten duen indarra sexu harremanaren klabean irakurtzeakesanahi berriak gehitu eta esplizitatzen ditu, baina, hala ere, Lawrence-ren testua da –eta ez Lodgerena– gugan zirrara eragiten duena.

Sinbolo edo irudi bat bere azalpen hutsera mugatzen dela pentsatzea-ren arriskua da eskolan parafrasiaren erabilera baztertzera eraman zuenateoria estrukturalisten hedapenarekin. «Ezinezkoa da sakonekoa eta for-ma bereiztea» eta «literatur testua ezin da beste modu batera adierazi»bezalako esaldiak askotan errepikatu ziren hirurogeita hamar hamarka-datik aurrera. Gaur egun, berriz, parafrasia garaile itzuli da eskolara,ulermenerako tresna bezala, literaturaren giza erabileran (esanahien ez-tabaida) ohikoa den jarduera den heinean.

4. Alegoria, baliabideIrudiak eta sinboloak balorazio moralaren zerbitzura jartzeko bidea

alegoria erabiltzea da. Hemen kokatzen dira parabola erlijiosoak, fabuladidaktiko eta satirikoak… eta haurren hezkuntzarantz bideratutako tes-tu asko.

Zentzu literaletik harantzagoko esanahirik ez da iradokitzen kontaketahauetan. Testua klabean irakurri beharra dago; eta klabe horrek etenga-be garamatza aipatzen ez den beste esanahi batera. Horrela, alegoriaren

� Hizpide �

Elena Odriozola

Page 20: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 46

� Hizpide �

garapen narratiboak urratsez-urrats eta adiera bakarrez egiten du batparaleloki doan esanahi inplizituarekin.

Alegoriak eskaintzen duen plazerra honako faktoreetan datza: ele-mentuak deszifratzen irakurleak duen trebezian, berak ezarriko baituesanahi paraleloa; egileak erabilitako analogien bidez lortutako koheren-tzia balioesteko irakurlearen ahalmenean; eta onartuak ohi diren jokae-ren arazo, akats edo aurreiritziak agerian uzterainoko lekualdatzearenbidez, egileak lortutako komikotasun, izuikara, eta abarretan.

Gaur egungo haurrentzako testu batzuk klabe alegorikoan irakurdaitezke. Beste batzuek, gehienek, partzialki bakarrik erabiltzen dutealegoria, zein aldizka, zein amets bat edo pertsonaiak irakurritako testubat etab. tartekatuz. Alonsoren Feral y las cigüeñas, Galeanoren Harriasutan (Elkar) edo Martín Gaiteren El castillo de las tres murallas izangolirateke horren adibide.

Guztiarekin ere, beharrezkoa da kontaketak bere mezua esplizita ezdezan, bestela nabariegia izango baita mezua eta baliabidearen eraginkor-tasuna hutsean utziko du. Beharrezkoa da, halaber, behin klabea ulertu-ta, kontaketa errazegi aurreikusteko modukoa izan ez dadin. Hau da,alegorian zehar garbitasunez «lerratu» behar da, eta ez artifizialtasun gora-beheratsuan nahastu ezkutuko esanahiari dagokionez «bat etor» dadin.Akats hauek guztiak, zori txarrez, askotan ikus daitezke haur literaturan.

Irakurleen formakuntzarako bereziki garrantzitsua den alde bat na-barmendu nahian azaldu ditut honainoko arazo horiek. Irudi eta eszene-tatik abiatutako testuaren dimentsio gogorazle eta konnotatzaileak, moduezabaezinez eratzen du esperientzia literarioa adin txikienetik hasita. Etahoriek dira geroko irakurlea sortuko duen sariaren bermerik onena.Horien gabezia edo ahultasuna eta liburuak baloratzean eskaintzen zaien

arreta eskasa, beraz, konpentsatu egin behar dira. Hala bada, kor-pusaren kalitatean oinarritutako hierarkiak ezarriko dituen kritikaegin beharko da. Eta orain erabili ohi diren beste balore batzukalboratu: irakurlearentzat ulerterraza den ala ez edo, gaiari dagokio-

nez, egokia den ala ez, esate baterako. Era berean,testuen ulermen eta atsegintasuna lantzeko jardue-

rak zabaldu eta dibertsifikatu egin beharkodira eskolan. «Irudiaren» gizartean, hizkun-tzak sorturiko irudiek tasunik gizatiarrena es-kaintzen jarraitzen dute.

Elena Odriozola

Page 21: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 47

Zer egiten du eskolak literaturaren alde?XABIER BALERDI

� Hizpide �

Behinola, sona handiko espainiar literatur-krtikari batek Camilo José Cela-ren Madera de boj liburuaren iruzkina egin zuen. Iruzkin honen aitzinsola-sean honako altxor hau idatzi zuen:

… gure azken berrogeita hamar urteotan garrantzi handiko idazlea denez,eta oso ezaguna –agian, bere izena eta Cervantesena izango dira letragabeek etaDBHko ikasleek ezagutzen dituzten bakarrak–, ez da harritzekoa liburuak sor-tarazi duen ikusmina.

Gasteizen bildutako irakasleok arestian aipatu hitzek islatzen duten ezja-kintasunari, hau da, eskolak literaturaren alde ezer gutxi egiten duelakouste okerrari aurre egiten ahalegindu ginen. Bertan ikus ahal izan genuena-ren arabera, irakasle asko daude anonimotasunaren arrimura egundoko la-nak burutzen ari direnak.

Idazki honen helburu nagusienak bi lirateke: lehenengoa, Gasteizko Bil-tzarrean entzundako zenbait ideia bildu; bigarrena, azken urteotan hainbatirakasleren artean han-hemenka jasotako gogoeten berri eman.

Era honetako laburpenak definizioz injustoak direla jakin arren, buru-tzen dugun lanean erreflesiorako geldiunea izan daitekeela irizten diot. Be-raz, idazki honetan jaso gabe geratu diren ideien aurrean desenkusatuz, heldiezaiodan gaiari.

* * *

Otto

Ubb

eloh

de

Page 22: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 48

� Hizpide �

Irakurzaletasunaz ari garenean, bistan da faktore desberdin ugarikesku hartzen dutela. Gizarteak edota familiak, esaterako, eskolak adinaeragin du irakurlearengan. Hauek guztiek elkarren arteko harreman ko-herentea izan ezean, gure ahaleginek etsipenaren uretan itotzeko arris-kua dute. Eskolak ez luke inoiz perspektiba hau galdu behar. Hala ere,honek ez gaitu beste muturrera eraman behar, hots, eskolak gai honeninguruan ezer egin ez dezakeen ustera.

Alfer-lanean arituko ginateke, baldin eta ikaslea inguratzen duen errea-litatea aintzakotzat hartuko ez bagenu. Irakasleok burutzen ditugun pro-gramaketen atzean, Ikastetxeko Kurrikulum Proiektuaren atzean edotairakurzaletasuna lantzeko aurreikuspen zoragarrien atzean, ikasleak dau-de. Teoria hauek guztien gibelean, Ainhoa, Cristian, Igor edota Uxuedaude. Hauetako bakoitzak etxean giro desberdin bat izango du. Haue-tako bakoitzak ikaskuntza erritmo desberdin bat izango du. Hauetakobakoitzak ipuin baten aurrean izango duen aurre-jokaera, ziurrenik ere,desberdina izango da. Dibertsitate honek jartzen ditu, sarri, hankaz gorairakaskuntzaren inguruko teoria ugari, eta, nola ez, maila berean, irakur-zaletasunarenak.

Ikaslearen periferian kokatzen diren elementu determinatzaile bezalahiru aipatuko nituzke: etxea, gizartea eta eskola. Testu honen xede nagu-sia eskolaren papera aztertzea dela jakin arren, ezin gera naiteke etxekogiroaren eta gizartearen inguruan hitz bi esan gabe.

EtxeaEtxeko giroaren eraginak egundoko garrantzia duela, bistan da. Azken

urteotan burututako azterketek diotenaren arabera, irakurtzeko ohituraeskolan hasi aurretik bereganatzen hasten da gizabanakoa. Txiki-txikita-tik gurasoekin batera irudi erakargarriak ikusten, ipuinak entzuten edo-

ta liburuak eskuartean erabil-tzen ohituta dagoen haurrakeskolan hasiko denean sensi-biltate berezi bat izango duipuin nahiz liburuengan. Gu-rasoek kulturaren inguruanadieraz dezaketen interesakuste baino eragin handiagoadu seme-alaben heziketan.Seme-alabei hasieran etaseme-alabekin aurreraxeagoipuinak irakurtzea, dituztenliteratur kezkez arduratzea,

Otto Ubbelohde

Page 23: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 49

� Hizpide �

euren iritziak jasotzea edota liburute-gietara eramatea bezalako aktibitateakbehar bezala bideratuak egonez gero,ikaslearentzat bermapuntu sendo batizango da, eta, jakina, ondo errotutakozuhaitza nekez makurtzen da.

Irakurketarako joera duten gurasoekeragin zuzena izan ohi dute euren seme-alabengan. Ume hauentzat, liburuabere inguruko errealitatea hornitzenduen beste elementu bat da. Bere etxe-ko paisaiaren osagarri den neurrian, ezzaio arrotz egiten. Aldiz, egun osoa te-lebistaren aurrean igarotzen duten gu-rasoen seme-alabek telebistarako joeranaturala izango dute. Azken hau, gu-rasoei zenbait mementotan eroso gerta badakieke ere, gerora ezin amata-tuko sua bilaka daiteke. Nola esan diezaiekegu gure seme-alabei irakur-tzea ona dela, baldin eta ez baldin bagaituzte inoiz liburu batekin ikus-ten? Nola bidal dezakegu ume bat bere gelara, auskalo zeinek eta zeinkriteriopean aukeratutako liburu bat irakurtzera, gu telebistaren aurreangauden bitartean?

Ume txikientzat, bederen, helduok egiten duguna eredugarri da.Helduok telebista ikustera bagoaz, umeak telebista ikustera doaz; hel-duok inguratzen gaituen errealitatearekin interesa badugu, umeek inte-resa izango dute; helduok egunero-egunero irakurtzeko paradatxoa har-tuko bagenu, umeek egunero-egunero irakurtzeko paradatxoa hartukolukete.

GizarteaLan honetan, ezin hasiko naiz bizitzea egokitu zaigun gizarte eredu

honen hausnarketa sakon bat egiten. Baina bai azpimarratu nahiko nukeegun bizi dugun globalizazio garai hauetan komunikabideek eta tekno-logia berriek –guri dagokigun kasuan telebista aipatuko nuke gehienbat–literaturarengan oro har eta haur literaturarengan bereziki duen eragina.Izan ere, haurrek bizi dituzten esperientzien portzentai handi batek tele-bista du oinarri.

Irakasleok askotan hitz egin dugu, gure ikasleek telebista gehiegi ikus-ten dutela eta honek irakurketarako tartea murrizten diela. Telebistakdituen balore positiboen arrimura, hauek ere errekonozitu behar bai-tzaizkio, ondorio kaltegarriak datoz. Azken hauek ugariagoak izan arren–norbaitek esaten dudanaren inguruan dudarik edukiko balu Giovanni

Otto Ubbelohde

Page 24: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 50

� Hizpide �

Sartoriren Homo videns la sociedad teledirigida liburua irakurtzera gomi-tatuko nuke–, liburua (irakurzaletasuna) vs telebista (teknologia berriak)planteamentua ez zait oso bidezkoa iruditzen. Irakasleon estreinako plan-teamentua liburuaren mesedetan telebistaren aurkakoa izango balitz, aldezaurretik galdutako guda litzakeela irizten diot. Eta ez dut uste egoeraindarrak alferrik galtzeko modukoa denik. Horrenbestez, liburuak –etaliburua esaten dudanean, ipuina, irakurketa, finean, literatura– telebistaordezkatu bainoago honen aldamenean egon beharko luke. Ikasleak li-teratura bere aisialdirako beste elementu bat bezala kontsideratu behar-ko luke, kirola egitea edota telebista ikustea bezala.

Eskola• Eguneroko jardunaIrakurtzeko zaletasuna ez da irakasten, kutsatu egiten da. Olaziregiren

hitzok hartuko ditut abiapuntzat eskolaren papera aztertzeko.Ikasleek, eskuarki, eskolak agintzen dizkien liburuetatik at, ez dute

irakurtzeko ohiturarik. Orain arte esandakoaren arabera, garbi dago,egoera honen zama osoa ezin dezakegula eskola-komunitatearengan soilikjaurtiki behar. Dena den, eskolak berari dagokiona aztertu beharko luke,konplexurik gabe, eta egoera hobetze aldera oinarri sendoak eraikitzenhasi.

Adituen aburuz, irakurtzeko ohitura falta eskolak orain arte jarraianzerrendatuko ditudan puntuei emandako tratamenduan oinarritu dai-teke:

* Ikasleen adin ebolutiboarekin zer ikustekorik ez dutenliburuen irakurketa eskatzea. Ikasle bakoitzari, duen adi-naren araberako liburua eman behar zaio aukeran irakur-keta gorrotagarria bihur ez dadin. Oraindik ere, hama-bost urteko ikasleak joanak joan bezalako liburua besaz-pian daramatela ikus ditzakegu. Izango al du Etxaiderenlan hau irakurtzeko parada hobeagorik!* Irakurketari garrantzi eskasa ematen dieten irakasleekintopatzea. Burua datoz betetzeari, irakurtzeari baino ga-rrantzi handiagoa ematen diote.* Hizkuntzaren irakaskuntza gramatikaltasunean soilik oi-narritzea.* Irakurtzen dugun liburu bakoitzeko, lan monografikoakburutzea. Irakasleok gure ikasleek irakurtzen duten liburubakoitzeko lan mardulak eskatzeko joera «pedagogikoa»izan dugu urte askotan. Lan astun bat burutu behar izana-ren baldintzapean egiten den irakurketa mediatizaturikAsisko

Page 25: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 51

� Hizpide �

dagoela esan daiteke. Ikasleek pertsonaianagusiaren psikologia aztertzeko, esate-rako, irakurri ahala apunteak nahiz erre-ferentziak hartu behar izateak irakurketa-ren plazerraz gozatzeko bidean etenduranabaria suposatzen du. Ene ustez irakur-keta muxu-truk egitea, gure azken hel-burua lortzeko beste urrats garrantzitsu batda. Guk geuk ere, liburu bat irakurtzendugunean ez gara aldi oro oharrak har-tzen ari, astunegia litzateke. Bultzatu eta hauspotu nahi dugun irakur-ketaren helburua, oso bestelako dela iruditzen zait. Hala ere, orainarte esandakoak ez du esan nahi ezer idatzi behar ez dugunik. Irakur-keta eta idazketa sormenezko lana diren neurrian izango dira eragin-garri eta aberasgarri. Beraz, premisa honen arabera, irakurritako li-buruen zentzuzko lantxoak eskatzea onuragarria oso gerta dakiekeikasleei. Irakurritako liburuen fitxak egitea, balioespen laburrak buru-tzea, irakurritakoaren irizpide kritiko bat azaltzea, horma-irudiak sor-tzea edota irakurritako ipuinei beste amaiera desberdin bat emateabezalako aktibitateek aparteko lekua eduki beharko lukete gurean.Finean, irakurketan oinarritutako idazketa sortzailea.

* Aurre-aukeraketa batean oinarritu gabeko irakurketa. Haurrek eurenkabuz liburu egokiak aukeratzeko gaitasun urria dute. Liburutegiragoazenean, sarri, eskuratzen duten lehenengo liburua hasiko dirairakurtzen. Aurre-aukeraketa bat egin gabe. Noraezean dabilen ikas-leari laguntza eskaini behar zaio, ikasle jakin honentzat eta ez besteinorentzat lagungarria izango den laguntza. Honek esfortzu gehigarribat (beste bat) suposatzen du irakasleontzat. Egunean egon behar du.Eta egunean egoteko bide bakarra, gaiaren inguruan argitaratzen denliteratura ezagutzea da. Argitaratzen diren liburu berrien nahiz zaha-rren berri izateak haur eta gazte literaturaren irakurle izatera bultza-tzen gaitu, ezinbestean. Jakin badakigu, merkaturatzen diren liburuguztien erreferentzia zehatza izatea lan nekeza, hein batean, ezinezkoadela. Hale ere, interes apur batekin, argitaratzen diren liburu saldobaten berri eduki dezakegu.

* Liburutegiarekin, kontuz! Azken urteotan, oso modan dago ikaslee-kin astero-astero liburutegira joan eta irakurketa libreko saioak buru-tzea. Jarduera hau oso zentzuzkoa eta aurrerakoia iruditu arren, hel-buru jakin batzuekin eta benetan zer nahi dugun jakin gabe aurreraeramaten badugu, bilatzen ari garenaren kontrakoarekin tupust egi-teko arriskua dugu. Liburutegira esku hutsik joan, ez dakigu zeinkriteriopean aukeratu duten liburu baten lerro batzuk irakurri eta

Asisko

Page 26: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 52

� Hizpide �

ordu erdi bat igaro ostean, gelara nahiz etxera eskuhutsik bueltatzeak ez du zentzu handiegirik. Liburu-tegira joatea, eraginkorra izan daiteke, irakurketa bera,prozesu bezala, dignifikatzen delako. Baina irakurke-tarako gogoa benetan piztuko badiegu, tentuz jokatubeharko dugu. Ikasle bakoitzaren kontrol zehatza era-man beharko dugu: liburutegira zein liburu daramanjakin, irakurtzen hasi den liburua egokia den ala ezikusi, liburuarekin zenbat denbora ematen duen kon-trolatu, aukeratu duen liburua etxera eramatera gon-bidatu…* Lexiko zaila. Ikasleentzat liburuak nahiz testuakaukeratzen ditugunean zorrotz jokatu behar dugu oso.Helduok, zenbaitetan, halako militantzia kultural ba-tengatik edo, lexiko aldetik zailtasun handiak dituz-ten liburuak irakurri ohi ditugu. Oheratzeko garaian,aipatu liburuaren aldamenean zazpiehun orri baino

gutxiago ez duen hiztegi mardula eraman behar izan dugu behinbaino gehiagotan gurekin batera. Gure ikasleei ezin eska diezaiekeguhalako esfortzua. Liburu bat irakurtzera doazenean, liburuak erosobehar du izan, bai gaiaren ikuspegitik bai eta lexiko aldetik ere. Sarri,lexiko aberats honen erabilpena, ikasleen hiztegia aberasteko aitza-kiarekin justifikatu izan da. Helburua, zilegi bada ere, izango duteaurrerago euren hiztegia aberasteko aukera hobeagorik. Ez dezagunbidea zaildu!

* Derrigorrezko irakurketa. Idazle gehientsuenen aburuz, ezin dezake-gu inor liburu bat irakurtzera behartu –denok ditugu gogoan oroi-menaren galbahean Penac-en pasarte hura–. Teoria mailan oso irizpi-de aurrerakoi baten aurrean gaudela ezin uka. Haatik, eskolako errea-litatea oso konplexua da. Irakurzaletasuna azken puntu honetan esan-dakora mugatuko bagenu soilik, eta behar bezala asmatuko ez bage-nu, ikasle askok, agian, ez lukete inoiz liburu bakar bat ere irakurriko.Behartuta ere, liburuak nola-hala irakurtzea lortuko genuke, baina ezginateke benetako irakurzaletasuna jorratzen arituko. Seguraski, bes-te hainbat eta hainbat aspektutan bezala, erdigunean legoke gakoa.

• Eskola-liburutegiaHerriko liburutegiaz landa, eskolak liburutegi zerbitzu egoki bat es-

kaini beharko lieke ikasleei. Ez da nahikoa, liburuz betetako gela batedukitzearekin. Arduradun baten gidaritzapean, liburutegiak eskolakoegunerokotasunaren elementu dinamikoa behar du izan, eragilea bezaineraginkorra. Ikasleek liburutegia eskolako erreferentzi gunetzat hartzen

Grandville

Page 27: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 53

� Hizpide �

duten neurrian, bilakatuko da liburutegia irakurzaletasunaren akuila-tzaile.

Ikastolan eskuratzen ditugun liburuak, doan jasotzen ditugunak na-hiz aldiro-aldiro erosten ditugunak, sarrera egoki bat eta jarraipen estubat izan ezean ez dira ikasleen eskuetara ailegatuko.

Bestalde, liburutegiak leku erosoa, atsegina eta erakargarria behar duizan. Armonia berezi bat sortzea egokia litzateke oso. Apainketa aproposbatek, irakurketarako eserleku erosoek, ordenak, garbitasunak edotamusikak armonia hau lor dezakete.

Biltzarreko mahai-inguruan bildutako lau irakasleetatik hiruk eureneskoletako liburutegietako esperientzien berri eman zuten. Irakasle hauenaburuz, eskola-liburutegien helburu nagusienak, besteak beste, haueklirateke:

Ikasle irakurzaletuak sortzea.Irakurtzeko zaletasuna garatzeko topaleku izatea.Informazioa bilatzeko, sailkatzeko eta aukeratzeko gaitasunak gara-

tzea.Irakaskuntza programaren euskarri izatea.Eskolako kultur-ekintzen elkargune bihurtzea.Zerbitzu eta aukera zabal bat eskaintzea.

Liburutegian egin daitezkeen jarduerei buruz ere luze eta zabal hitzegin zen. Hona hemen, labur-labur emanda, aipatu zirenen guztien ar-tean azpimarragarrienak: idazleekin topaketak, ipuin kontaketak, irakur-keta librea, literatur asteak, «irakur maratoia», irakurritako liburuen fi-txak egin, ipuinetan oinarritutako jolasak…

Esandako guztia eraginkorra izango bada, bistan da, libutegiko ardu-radunaren eta irakasleen arteko koordinazioak garrantzi itzela duela.

• Eta gela barruan… zer?Orain arte irakurketara hurbiltzeko bideaz jardun dut. Baina zer da

gelara sartu, atea itxi eta lanean hasten garenean egiten duguna? Zeinurrats ematen ditugu irakurketa ulergarria izan dadin? Izan ere, dasta aldaiteke irakurketaren plazerra, irakurri dugun testua behar bezala ulertugabe? Irakurketaren didaktikaren programaketari zer nolako garrantziaematen diogu?

Gasteizko mahai-inguruan gelaren barruan burutzen diren hainbateta hainbat esperientzien berri izan genuen. Hauen artean, testua oina-rritzat hartzen duen ikuspegi eraikitzaileaz hitz egin zen. Metodologiahau darabilen Derioko herri Ikastetxeko ordezkariak euren egunerokojardunean burutzen dituzten ekintzen berri eman zuen. Guztien artean,honako hauek lirateke, agian, esanguratsuenak:

Gra

ndvi

lle

Page 28: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 54

� Hizpide �

Gela barruan, arduradun baten gidaritzapean,mailegu-zerbitzua eskaini.Astean behin ikasleek irakurritako liburaren azal-pena egiteko aukera dute.Irakurritako liburuen erreseinekin txosten batosatu.Gelako liburuen balorazioa egin.Astean behin ipuin bat kontatu edo irakurri.Ipuin bat hainbat egunetan irakurri. Egundokoarrakasta omen du, egunero-egunero ipuin kon-taketa noiz iritsiko den zain baitaude.Hilean behin ipuin irakurketa bat prestatu.

Astean zehar, nahi dutenean, liburu bat etxera eraman.

Esperientziak esperientzi, Colomer eta Camps-en ikerlarien ustetanegun eskola gehienetan irakurketaren irakaskuntza puntu hauetan la-burbil daiteke:

1. Irakasleak testu liburutik irakurgai bat aukeratzen du.2. Ikasle batek testua ahots-goraz irakurtzen du, gainerakoek irakur-

keta jarraitzen duten bitartean.3. Akatsik eginez gero irakasleak nahiz beste ikasle batek zuzentzen

dio.4. Amaieran, irakasleak testuaren inguruko galderak egiten dizkie

ikasleei.5. Testuan oinarritutako gramatika ariketak.

Ikasleek jarduera honekin senti dezaketenaz jabetzeko McDowell-ekproposatzen duen ariketatxo hau ekarri nahi dut gurera:

IrakurketaPlot ro yo pedrí en el catón. Socré un ban cote. El graso estaba cantamente

linendo. No lo drinió. Una Para jocia y un Pari joci estaban plinando a miendidor. Estaban gribblando atamente. Yo grotí al Pari y a la Para fotna-mente. No goffrieron un platión. Na el hini yo no putre licrerlo. Yo lindrévala. Possrí fobanamente.

Galderak1. ¿Dónde pedrió el escritor plot ro?2. ¿Drinió al graso?3. ¿Quién estaba plinando a su endidor?4. ¿Estaban gribblando atamente o sapamente?5. ¿Lindrió o no?

Grandville

Page 29: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 55

� Hizpide �

Galdera hauei, seguraski, arazo handirik gabe erantzuna eman die-zaiekegu. Baina, ulertu al dugu testua? Sarri, hauxe gertatzen zaigu ikas-leekin ere. Testu bat irakurri bai, galderak erantzun ere bai, baina testua-ren muina ulertu ez. Eta hemen egon daiteke gakoa. Testuaren ulergarri-tasunari lehentasuna eman behar diogu, nahiz eta hasiera batean denbo-ra gehiago erabili behar izan. Arin, motel, zatika… irakurtzen dugulaere, garrantzitsuena letrek esan nahi digutena ulertzea da.

Irakasleok arestian azaldutako ariketa baino dezente haratago joangaitezkeela iruditzen zait. Ikastetxe bezala, matematikarako edota hiz-kuntzetarako ziklo nahiz kurtsoko programaketa bat dugun bezala, irakur-keta eta honekin batera literatura jorratzeko programaketa bat edukitzeaezinbestekoa iruditzen zait. Etapa bakoitzak bere ezaugarri propialak ditueta hauetan oinarrituta burutu beharko litzateke programaketa hau.

Garbi dago, programaketa hau eskola bakoitzarena izango dela. Agian,nire eskolarako balio dezakeenak aldamenean dudan eskolarako ez dubalio. Finean, irakasleok ditugun ideia on guzti horiek nola-hala antola-tzea eta espazioan eta denboran jarraipen logiko bat ematea besterik ezlitzateke izango. Hitz bakar batean esanda, egun egiten duguna egiten ezdugunarekin bateratzea eta sistematizatzea.

Amaitze aldera, nik neuk urteotan LehenHezkuntzako 5. Eta 6. mailako ikasleekinburutu ditudan hainbat ekimen aipatukoditut. Ekimen bakoitzaren azpian bi ikur ida-tzi ditut: +aspektu positiboak adierazteko;-aspektu negatiboak adierazteko.

• Liburu bat aukeratu eta denon arteanirakurri

+ Eskuartean libururik hartzen ez duenikasleari, irakurtzea atsegina izan daite-keela ikustarazi.

- Denek erritmo berbera eraman behardute.

• Liburu bat aukeratu eta epe bat adostuetxean irakur dezaten

+ Bakoitzak bere irakurketa-erritmoa ze-hazten du.

- Planteamendu honek ez du bermatzenikasle guztiek liburua irakurriko dute-nik

Grandville

Page 30: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 56

� Hizpide �

• Irakaslearen ahots-gorako irakurketa+ Ikasleek, esfortzu gehiegirik egin gabe, ikaragarri gozatzen dute.

Plazer hau irakasleak irakurtzen duena transmititzeko gaitasunare-kin hertsiki loturik dago.

- Ez du.

• Liburu-zerrenda bat prestatu eta ikasle bakoitzak duen gaitasuna-ren araberako aukeraketa bat egin

+ Literatura ikasleengan hurbiltzeko bide samurra.- Irakaslearentzat esfortzu handia suposatzen du.

• Ikasleei zein gai duten gustukoen galdetu. Ondoren, aukeratutakogaiarekin erlazionaturik dagoen liburua eskaini

+ Berak aukeratutako gaia izaki, ikaslearen motibazioa altua da oso.- Irakaslearentzat esfortzu handia suposatzen du.

• Idazleekin topaketak+ Desmitifikazioa, motibazioa…- Idazle eta ikasleen arteko kimikarik sortzen ez bada, zapore min-

gotsa gera daiteke, eta, jakina, literaturan zaporeak egundoko ga-rrantzia du.

• Liburu bat irakurri ostean, honako ariketa hauek proposa diezaie-kegu: fitxak egin, idazleari eskutitz bat bidali, marrazkiak, horma-iru-diak, idatzizko laburpenak, ahozko laburpenak, antzezlan bat, rol-jo-koa, irakurritako liburuen erakusketa, liburu nahiz idazle onena aukera-tzeko bozketak antolatu, eskolako aldizkarian edota zenbait kasutan es-kola-irratitik irakurritako liburuen berri eman…

Hau guztia esan ondoren, gure ikasleek irakurzaletasunarekiko joeraezkorra azaltzen badute, zaudete lasai! Idazleekin tarteka-marteka egitendiren enkontru horietako batean, idazleak bere saioa bukatu zueneanikasleei liburuak irakurtzearen onurak azaltzeko eskatu nion. Haren eran-tzuna honako hau izan zen:… eta irakurtzen ez baduzue,lasai, ez zaizue ezer gertatuko.Irakurzaletasunaren ingu-ruan fundamentalistegia iza-tea, antza, ez dago oso mo-dako.

Page 31: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 57

� Hizpide �

Iholdi argitaratzea (Erein, 1988) mugarri berria gertatu zen Landaren literaturibilbidean. Ziur asko Landaren lanik lortuena izanik, bere literatur kalitatea dela--eta IBBYren Ohorezko Zerrendan sartu zuten. Baina haur eta gazte literaturanoharkabean ez uzteko moduko beste zertzelada bat ere badu lan honek: lehenaldiz, Asun Balzola (Bilbo, 1942) ilustratzaile bilbotar sonatua Mariasun Landa-ren testuak ilustratzen hasi zen. Bikote ia perfektoa osatzen dute: idazlearen este-tika minimalista oso era iradokitzailean ezkontzen da ilustratzailearen forma arineta marra sotilekin. Asun Balzolaren poesia, detallismoa, esperimentazioa, tek-nika berritzaileak… Mariasun Landaren poetikaren esplizitazio plastikoa da. Bienarteko konplizitate artistikoa Iholdi-rekin hasi zen, eta gaur egunean bizirik dirau,adiskidetasunak bermaturik.

Gaztelaniazko argitalpenak –Cuadernos secretos (Edebé, 1994)– beste bi ipuinere bazekartzan («Ainhoa» eta «Alex»); euskarazko jatorrizkoan, 1988an eta 1990anargitaratuak ziren. Horrez gain, ordea, Asun Balzolaren ilustrazioak desagertu eginziren: gaztelaniazko eta katalanezko irakurleek ez zuten aukerarik izan ilustratzai-learen irakurketa hain berexia jasotzeko. Zorionez, ipuinon frantsesezko itzulpe-nean, Suitzako La Joie de Lire sona handiko argitaletxeak jatorrizko ilustrazioakberreskuratu ditu eta, beraz, jatorrian zuen nortasuna itzuli dio ipuin bakoitzari.Azpimarratzeko modukoa da, bestalde, Frantziako kritikak zein harrera ona egindien ipuinoi; Livres au trèsor (selection 1997, 17) aldizkarian argitaraturiko erre-seinak ez du zalantza egiteko aukerarik uzten:

Mariasun Landaren Iholdi (1988):literatura ona testu laburrean1

MARI JOSE OLAZIREGI

EHU

Page 32: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 58

� Hizpide �

Avec Mariasun Landa on aborde un tout autre registre, celui de l’intime.Alex, La petite tante et Iholdi parlent de la pudeur des sentiments que les enfantsdissimulent par eur imagination. Iholdi est le cahier intime d’une fillette bas-que. A l’interieur, les petits riens de la vie d’un enfant. Iholdi, dans son apparen-te insignificance, est le récit pour enfants le plus abouti de cette année. Ce sontdes micro-nouvelles que n’aurait pas désavouées Raymond Carver, tant ellesressemblent à ses short-cuts par leur minimalisme, mais surtout par leur struc-ture narrative. En effet, tous ces petits morceaux de vie sans importance pren-nent soudain tout leur sens par un furtif changement de perspective, une mise enabîme prodigieuse.

Txan fantasma (1984) lanarekin Mariasun Landak modernotasunaekarri zuen euskarazko haur eta gazte literaturara; Iholdi-rekin, bilakaerapoetikoan beste aurrerapauso bat eginez, estetika posmodernoagoei hel-du zien. Ildo horretatik, ez da harritzekoa aurreko iruzkin horretan Lan-darenak Carver-en errelatoekin lotzea. J. Barth-ek, «Posmodernismo re-visado» izeneko artikuluan (El Paseante 14, 1989, 96), hasierako He-mingwayen neorrealismo minimalistaranzko joera duen Estatu Batue-tako gaur eguneko literatur korrontean txertatzen du Carver. Haren erre-latoetan sarri agertu ohi diren bakarrizketak estilo-ekonomiaren adibideeredugarri dira, eta argazki antzeko deskripzio horiek botere sinbolikodudaezina dute.

Iholdi-rekin, Landa, oso denbora tarte laburrean, errealismo kritiko-tik gertu zeuden planteamenduetatik errelato berritzaileagoetara igarozen: errelatook I. Calvinok bere Sei proposamen hurrengo milurtekorakoezagunean aipatzen zituen ezaugarri guztiak betetzen dituzte. Izan ere,Iholdi liburu zatikatua da, 16 mikro-kontakizunez osatua: kontakizu-non itxura bateko soiltasuna, zehaztasuna eta iradokitzeko indarra gaidira edozein irakurle harritzeko. Askotariko gaien inguruko narraziookez diote ezer zor, laburtasunean zein intentsitatean, A. Monterrosorenipuin hiperlabur ezagunari. Hona, erakusgarri, «Sikologoa» izenekoa:

Andereñoak ipuin motz bat idazteko agindu digu. Nirea gelako motze-na izan da. Horrela zioen:

«Ikastola batean haur guztiak oso txikiak ziren. Egun batean haur batgaldu egin zen eta zorri batek jan zuen. Eta iñor ez zen konturatu».

Amaiera.—Benetan laburra hire puina! –esan dit andereñoak eta kezkatuta so-

matu dut.Handik piska batera galdetu dit ea nire ipuina gizon bati erakusten utziko

niokeen eta nik baietz erantzun diot. Gizon horrek Sikologo izena du.

Ipuinaren eduki txundigarriak harrituta uzten gaitu noski, eta gogoe-ta egiteko bidea ematen digu. Bigarren maila narratiboan azaltzen zai-

Asun Balzola

Page 33: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 59

� Hizpide �

gun neskatilaren ipuin horrek pentsakor uzten gaitu: idazleak haurrensentimenduetan arakatzeko duen abildadearen adibide garbia dugu.

Orokorrean, ipuinotan baliabideen soiltzeak indartu egiten du bila-tutako efektua: ildo horretatik, Carver-en poetikotasunaz gain, Katheri-ne Mansfield-en kontakizunak (1888-1923) ere aipatu behar genituzke,Zelanda Berriko idazleak bere haur pertsonaiekiko duen sentsibilitateadela eta.

Asun Balzolak berak ere aipatua du M. Landa eta K. Mansfield-enarteko literatur kidetasuna (ikus CLIJ 100, 1997, 8). Europako moder-nismoaren fundatzaileetako bat izanik, errelato laburraren generoan saiatuzen gehien Mansfield. Bere ipuinetan, sotiltasun eta zorroztasun psiko-logiko ezohikoak dira nagusi, eta testuak oihartzun sinbolikoz josirikdaude. D. Ward-ek, Preludio y otros relatos bildumaren gaztelaniazkoedizioari egin zion hitzaurrean (Alianza, 1993), K. Mansfield-en testueidarien umore burlatia eta tristura hunkigarria aipatzen ditu. Iholdi osa-tzen duten narrazioetan bezala, gertakarien kontakizun sotila une etairuditan oinarritzen da, pixkanaka-pixkanaka sendotuz doazen ataltxolaburretan. Bietan ala bietan ere, aipagarria da pertsonaiak barrutik sor-tzeko gaitasuna, irakurleari erabat sinesgarri gertatzeko abilezia. Biek eregrina tematsua erakusten dute hitz zehatzaren bila. Dena dago kalkula-turik, aldez aurretik pentsatuta soildurik, baita hitzen kopurua bera ere.

Iholdi osatzen duten ipuin gehienak lehen pertsonan kontaturik dau-de, orainaldian, eta, eraginkortasun estilistiko handiz, haur protagonis-ten ikuspuntua erakusten dute. Baina ez dut uste estrategia narratibohoriek baliabide bakarra direnik azaldutako sentimendu horien intentsi-tatea azaltzeko. Gehienetan, haurren mundua eta hura betetzen dutenbakardade, ulertezintasun edo tristura sentimenduak mikromundu gi-sara agertzen zaizkigu: kontrastean, helduen munduko mutur-sartzeak.Adibide modura, «Marrazkia» izeneko errelatoa aipa dezakegu: protago-nistak marrazkiarekin duen harreman magikoa hautsi egiten da maistra-ren ustekabeko agerpenarekin; «Kometa» izenekoan, haize-parpail batengalerak amaren errieta afektibo txikia dakarkio protagonistari.

Zertzelada laburren bidez deskribaturik, Iholdi-ko pertsonaia txikiekharriturik uzten dute irakurlea, hain dituzte sentimendu goiztiar sako-nak. Pertsona txikiok haurtzaroko bizipenen irudi txundigarria eskain-tzen dute, hain zuzen ere ustekabekoa gertatzen delako. Aurreko atale-tan ere aipatu dugu: Mariasun Landarentzat, haurtzaroaz pentsa daite-keen azken gauza da singlea eta espero izatekoa dela. Hala, protagoniste-tako batek ez du dudarik egiten barrenean tristuraren arra daramala sen-titzen duela aitortzeko (ikus Harra eta sagarra izeneko ipuina).

Honako azterketa hau osatzeko, Iholdi-rekin batera Izeba txikia (1988)eta Alex (1990) aipatu beharko genituzke. Antz nabarmenak dituzte ipuin

OHARRAK

1. «Iholdi (1988): estetikaminimalista, testu bikainbaten zerbitzura»izenburupean argitaraemandakoa Intimismoazharaindi: emakumezkoekidatzitako euskal literatura(Eusko Ikaskuntza,Donostia, 2000) liburuan.

Asun Balzola

Page 34: Hizpide - galtzagorri.eus · Behinola 27 Hizpide Hitzak sorgin AGUSTÍN FERNÁNDEZ PAZ Gasteiz, 1999.11.26 U ste dut izenburuak, aski garbia izaki, ez duela azalpen handirik behar;

Behinola � 60

� Hizpide �

biok: lehen pertsonan kontaturik, aurkezten dizkiguten protagonistakberezi samarrak dira, eta kontakizunaren hasieran norbaiten esperoandaudela adierazten dute. Ainhoa zain dago bere ilobatxoa noiz helduko:neskatilaren irrika eta jakinminak oso agerian jartzen dute gertakizunakhaurrarengan izango duen eragin psikologikoa. Alex ere, ospitalean, bereadiskide Ninaren zain dago.

Alex ipuineko protagonista-narratzailea menturazalearen antipode-tan dago, pertsonaia maskulino atipikoa, irakasle anker batek «Alex al-drebes» deitzeraino kritikatua. Karmentxu, Txan fantasma-ren protago-nistaren antzera, Alex berezia da eta ahalmen bereziak ditu. Oraingoanez du autismo zantzurik, baina pertsonaia baztertua da sentiberatasunberezia izate hutsagatik, batek baino gehiagok femeninotzat joko lukeensentiberatasuna duelako. Patuaren aginduz, ipuinaren amaieran, Alex«nahi-gabeko-heroia» bilakatuko da; eta ospitalean idazten duen koadernohori azkena izango da, bakardadea gainditu baitu eta Nina maitea hizke-ta-lagunik onena bilakatu baitzaio.

Estetika minimalistatik gertu dauden kontakizunen multzoarekinamaitzeko, Maria eta aterkia (1988) ipuin zoragarria gogoratu nahi dugu.Ipuinean Mariaren eta haren goardasolaren arteko maitasun-istorioakontatzen zaigu; istorioa etenik geratuko da, haize erauntsi batek Mariaeta haren goardasol maitea banantzen dituenean. Goardasolak bidaialuze iskanbilatsua izango du bere maitearengana itzultzeko: itsasoan ze-har, botila mezudunak aurkituko ditu, eta naufrago bat beraren irla gal-duan, «esperantza» noiz ikusiko. R. Irigoienek ezbairik gabe laudatu zuenlana bere iruzkinean: irakurle helduek ere irakurtzeko modukoa delaesan zuen. Haur Literatura onaren ezaugarriak ditu, beraz, Landarenipuin honek ere.