Sexua eta txokolatea

6
Sexua eta Txokolatea Plazerra eta Kontsumismoa Gai Hunkigarriak: Garazi Ramos

Transcript of Sexua eta txokolatea

Page 1: Sexua eta txokolatea

Sexua eta

Txokolatea

Plazerra eta

Kontsumismoa

Gai Hunkigarriak:Garazi Ramos

Page 2: Sexua eta txokolatea

Sexua eta Txokolatea

Egia esan iragarkiak gorrotatzen ditut. 8 pelikula ikusiko nituzke iragarkiak ekiditeko... 8 pelikula zatika, nozki… Baina txokolatea “saltzen” dutenek nire harreta deitzeko kapazak dira.

5 adibide erraz eta efektiboak aukeratu ditut...

5 adibide… nahi dudana azaltzeko.

Lehenengo eta bigarrenak “Valor” markari dagozkio:

“Placer adulto”

Adinez nagusiagoa den alaba heldua egin da txoko-latea jan eta gero. Valor txokolatea jatea helduentzat zuzendutako plazerra da, horregaitik alaba gazteari begiak estaltzen zaizkio. Irudi hori ikus ez dezan. http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Tw0W0pIqGkk

Bikote bat agertzen da, ohean txokolatea jaten. Biak helduak dira, beraz txokolateaz gozatu dezakete. Mu-tilak neskari ahora ematen dio txokolatea. Bapatean, neskak “¿has tomado precauciones? galdetzen dio. http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=sOKB4ehrhw0

Page 3: Sexua eta txokolatea

Sexua eta Txokolatea Sexua eta Txokolatea

Neska bat ikusten dugu izozki bat jaten. Izozkia era sentsual batean jaten dago eta bapatean desiatzen duen mutila agertzen da. http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=PDZY9NAPzuM

Honetan ere, neska bat ikusten dugu txokolatea era sentsual batean jaten. Oraingoan ez da mutilik agert-zen, plazerra forma berri batean aurkitu duelako.http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=M3TfcgErfa0

Hirugarren eta laugarren adibideak “Nestle” markari dagozkio:

“Atrévete a sentir más” “Sensaciones”

Page 4: Sexua eta txokolatea

Sexua eta Txokolatea

Azken adibidia: Secret Sensations Chocolat Fondant:

Berriro ere... Bikote bat daukagu txokolateaz gozatzen.

“Lleva tiempo que un corazón se der-rita” esaten du iragarki honek...

Kasu honetan, amodioarekin lotzen da gehiago.

“Lleva tiempo que un corazón se derrita”

“Placer adulto”,

“Atrévete a sentir más”

“El placer ya tiene forma”…

Page 5: Sexua eta txokolatea

Sexua eta Txokolatea Sexua eta Txokolatea

Debekatuta dago, nahiz eta umeei txokolatea ikaragarri gustatu eta txokolatearen kontsumitzaile haun-diak direla ikusita.

Lehengo iragarkian, beste alaba nagusia egin dela ikusten dugu, ezkutuan txokolatea probatu duelako.

Bikotea agertzen den iragarkian, neskak “¿has tomado precauciones?” galdetzen dio mutilari. Eta mu-tilak: “sí, es sin azúcar” erantzuten dio. Berriro ere kondoiak goraipatzen dira… Eta “es sin azúcar” hori kondoiekin erlazionatu dezakegu. Biak zerbait ekiditeko balio dutelako.

Nestlé Gold-ek “atrévete a sentir más” esaten digu. Eta berriro ere neska bat agertzen da txokolatea era sentsual batean jaten. Ezpain batzuk agertzen dira era sentsual batean txokolateari haginkada bat ematen. Eta bapatean eskaileretatik mutila ikusten dugu. Eta berriro ere sexuarekin lotzen da. Neska eta mutila lotzen ditu.

Nestle Gold-en bigarren adibidean “el placer no es abstracto, no es una sensación, ya tiene forma esat-en digu”. Honetan ere, haginkadak eta ezpainak haginekin kozka egiten agertzen dira. Baina honetan ez da mutilik agertzen. Neskak berak, plazerra bilatzen du. Bakarrik.

Eta azkeneko iragarkian amodioarekin jolasten da gehienbat. Bikote bat agertzen da izozkia jaten eta benetako maitasuna topatzen “lleva tiempo que un corazón se derrita”.

Bestetik, eta off-eko ahotsari bagagozkio, bai sexuarekin erlazionatutako iragarkiek bai txokolatearekin erlazionatuta daudenak, ahots sentsual bera erabiltzen dutela konturatu naiz. Entonazioa, tonua eta ahotsaren ezaugarriak berdinak dira… distantzia intimoarekin lotu daitezkenak.

Agian ni naiz eta gazteleraz esaten den bezala, “la que tiene la mente sucia”… Baina ez dut uste. Apropos erlazionat-zen dituzten kontzeptuak dira. Ez dago desberdintasunik iragarkien artean:

Esaldiak antzekoak dira bi adibideetan… nagusiengan sortzen duten plazerraz ari dira, gehiago sentitzera lagundu nahi dituzte nagusiak… eta umeei begiak estaltzen zaizkie. Umeek ezin dute pro-batu… ezta ikusi ere. Debekatuta dago.

“El placer ya tiene forma”…

Hauek entzuten ditudanean, sexuan pentsatzen dut. Kondoiak etab. saltzeko, esaldi berdinak erabiltzen dituzte, bestela ikusi beste spot hau: Anuncio Durex Sensitivo. Eta ez bakarrik irudiagatik, bikote bat agertzen delako sexuaz gozatzeko prest, baizik eta mezuagaitik.

Page 6: Sexua eta txokolatea

Eta nire ondorioa hauxe litzateke:

Zenbat alditan entzun dugu txokolatea sexuaren ordezkoa dela? Nik behintzat, askotan… eta horrek saldu egiten du. Deprimituta gaudenean, badirudi txokolatea jaten dugula eta gehienetan deprimitzen gaituz-tenak amodiozko kontuak dira… beraz, txokolatea sexua ordezkatzeko jaten dugula kontatzen digute. Eta horrek plazerra sortzen digu. Eta iragarkiek plazer horrekin jolasten dute.

Txokolatearen kontsumoa sexuarekin lotzen da. Gainera iragarki hauetan ikusten dugun bezala, emak-umea da gehienbat txokolatea jaten duena. Sexua ordezkatzeko txokolatea bilatzen duena, emakumea da. Agian, emakumea sexuarekin plazerra lortzea zailagoa daukalako… agian, gehiago deprimitzen delako amodio kontuengatik.

Sexua eta Txokolatea