servidorJabi - David01 Urbanismo2 Planeamiento2 … Aurrerapena... · 2014. 5. 13. · David...

of 100/100
  • date post

    20-Sep-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of servidorJabi - David01 Urbanismo2 Planeamiento2 … Aurrerapena... · 2014. 5. 13. · David...

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    1

    AURKIBIDEA

    SARRERA

    A. HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK

    TESTUINGURUA ETA GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOAREN ARDATZAK

    HAPO-REN HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK

    (HERRI HELBURUAK - PROZESU PARTE-HARTZAILETIK ERATORRITAKO HERRI HELBURUAK BILTZEN DITU)

    HIRIGINTZA-EREDUAREN DEFINIZIOA

    B. HELBURU ETA IRIZPIDE ZEHATZAK

    PROPOSAMENEN ETA ALTERNATIBEN HASIERAKO DEFINIZIOA

    UDALAZ GAINDIKO ESKUMENEKO PROPOSAMENAK

    UDALAREN ESKUMENEKO PROPOSAMENAK

    SALLABENTE ETA OLARREAGA AUZOAK

    ZALDUAKO HERRIGUNEA

    ALTERNATIBEN BALIOESPENA

    ONDORIOZKO EGITURA OROKORRA

    LURZORU URBANIZAEZINAREN KATEGORIZAZIOA

    ANTOLAMENDU-EREMUEN DEFINIZIOA

    HIRI-LURZORUAREN ONDORIOZKO EGITURA OROKORRA

    BIZITEGIEN ESKAINTZA KUANTIFIKATZEA

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    3

    SARRERA

    BERRIKUSKETAREN IZAERA ETA EDUKIA

    HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRA AASS-EN BERRIKUSKETAREN IRUDIA

    Hiri Antolamendurako Plan Orokorra udalerriko lurralde guztiaren plangintza integralerako tresna da, eta bere funtsezko helburua udalerria bere osotasunean antolatzea da. Bere xedea lurraldeko egitura orokorra eta organikoa definitzea eta zehaztea da. Horretarako, udalerriaren ezaugarrietara eta lurralde antolamenduko tresnak ezartzen dituzten erreferentziazko esparrura moldatzen den lurralde antolamendu eredua ezarriko du. Beti ere, EAEko Lurzoru eta Hirigintza, ekaineko 30ko, 2/2006 Araudiaren xedapen tekniko eta legalak kontutan hartuta.

    Plan Orokorra udalerri bat antolatzeko gaitasuna duen tresna da, lurzoruaren hirigintza ezaugarrien determinazioak antolatuz bere espazio eta denbora dimentsioan, adostutako hirigintza eredua lortzeko balio du. Lurzoru eta Hirigintza 2/2006 Araudiaren arabera, plan orokorrek hirigintza antolamendua bere bi mailetan ezartzen dute, egiturazko antolamendua eta antolamendu xehatua.

    LHA 61. artikuluaren arabera, Plan Orokorraren funtsezko edukiak honako antolamendu determinazioak bildu behar ditu:

    • Izaera minimoarekin, udalerri osoaren egiturazko antolamendua eta hiri-lurzoru finkatuaren antolamendu xehatua.

    • Hautazko izaerarekin, lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren eta hiri-lurzoru finkatuaren kategoria ez duen hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua.

    Berrikuste prozesua bere fase bakoitzean ingurumen ebaluazio dokumentuez osatuta joango da.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    4

    METODOLOGIA OROKORRA ETA AURREIKUSITAKO FASEAK

    Ondoren planteatutako metodologia orokorra zehaztuko da, 9 faseetan banatzen dena. Hauetako fase bakoitza ataletan banatzen da, ikerketa tekniko desberdinetako lan ildoekin eta tailer ziklo edo parte-hartze herrikoiaren lan prozesuekin bat etorriz. Atal bakoitza agiri independenteetan eta lan prozesu eta parte-hartze tailerren antolakuntzan oinarritzen da.

    Plan Orokorraren berrikusketan garatuko diren proposatutako faseak honakoak dira:

    a. AURREDIAGNOSTIKO TEKNIKOA

    b. PARTE-HARTZE DIAGNOSTIKOA

    c. HERRI IRIZPIDE ETA HELBURUAK Aurrerakinaren agiria idazteko lehenengo urratsa udalerriaren garapen sozio-ekonomikorako herri helburuak modu parte-hartzailean zehazteko tailer bat antolatu zen (Herri Helburuak), parte-hartze diagnostikoko ondorioetan oinarrituta. Helburu hauek aurkezten den aurrerakinaren agiri honen neurri zuzentzaile moduan sartu dira.

    d. PROPOSAMEN ETA ALTERNATIBEN PARTE-HARTZE DETERMINAZIOA ETA AURRERAKINAREN AURKEZPENA Fase hau aurkezten den agiriari dagokio. Fase honetan HAPOren irizpide eta helburuak, hirigintza eredua eta proposamenak (irizpide zehatzak) definitzen dira, aurretik definitutako herri helburuak oinarritzat hartuta. Ingurumen-inpaktu esanguratsuak dituzten proposamenen kasuetan hainbat alternatiba planteatu dira eta IJTrekin bat aztertu dira.

    e. IRADOKIZUNEN ERANTZUNA

    f. PLANGINTZAKO IRIZPIDE ETA HELBURU OROKORREN ONARPENA

    g. HASIERAKO ONARPEN AGIRIA

    h. BEHIN-BEHINEKO ONARPEN AGIRIA

    i. BEHIN-BETIKO ONARPEN AGIRI BATEGINA

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    5

    PARTE-HARTZEA Agiri hau idazterako orduan paraleloki hainbat tailer garatu dira, egindako proposamenak adosteko eta garatzeko aukera eskaini dutenak. Hauek dira egindako tailer eta lan saioak:

    1. Lan saioa: ZALDIBARKO HAPO-REN HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK (HERRI HELBURUAK). 2. Lan saioa: MUGIKORTASUNA ETA EGUNEROKO ERABILERAK. 3. Lan saioa: ETXEBIZITZA ETA EKIPAMENDUAK. HIRI BILBEA. 4. Lan saioa: BASO-KUDEAKETA ETA ELIKADURA BURUJABETZA. 5. Gidatutako erakusketa: HAPO-REN PROZESU PARTE-HARTZAILEAREN AZALPENA ETA

    MUGIKORTASUNAREN INGURUKO ANALISI ZEHATZA.

    6. Tailer-festa: PROZESUAREN AMAIERAKO AZALPENA ETA SANTA ISABEL KALEAREN BEHIN-BEHINEKO OINEZKOTZEAREN HERRI EKINTZA.

    Tailer hauek, Zaldibar Eitten izenburua duten eta planaren prozesu parte-hartzaileari buruzko informazioa zabaltzea helburu duten, aldizkariekin eta www.zaldibareitten.com Web orrialdearekin batera osatu dira. Aurrerakinaren onarpen publikoaren ondoren hirugarren argitalpen bat egingo da, aurrerakinaren erakusketa eta informazio publikoaren fasearekin bat egingo duena.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    6

    SUSTATZAILEA ETA IDAZLE TALDEA Aurrerakinaren agiri hau Zaldibarko Udalak sustatuta egin da. Idazle taldea honela dago antolatuta:

    Arkitekto zuzendaria

    David Gutiérrez-Solana Journoud

    Ingurumen-zientzietan lizentziatua

    Sergio Gallego Mazarías

    Zuzenbidean lizentziatua

    Fulgencio Carlos Gutiérrez-Solana Sainz de la Maza

    Parte-hartzean espezializatutako arkitektoak

    Amaia Albeniz Goikoetxea

    Koldo Telleria Andueza

    Saioa Zuazubiskar Ardanza

    Arkitektoak

    Olatz Fresneda Landa

    Jabier Blanco Diez

    Geografian eta Ekonomi-zientzietan lizentziatua

    Juan Requejo Liberal

    Ekonomi eta Enpresa-zientzietan lizentziatua

    Antonio Cano Orellana

    Antropoligian lizentziatua

    Flor Savanti

    Bide ingeniaria

    Kimetz Etxebarria Munitxa

    Kartografia eta Geografia informazio sistema

    Imanol Goñi Aranburu

    Arte Ederretan lizentziatua

    Alejandro Carrascosa Vacas

    Kontsulta eta landa-lanen burutzea

    Ixone Zurikarai

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    7

    A. HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK

    TESTUINGURUA ETA GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOAREN ARDATZAK

    Diagnostikoaren dokumentua lantzean, ahalegin berezi bat egin zen Zaldibarko eredu sozio-ekonomikoaren alderdi giltzarriak, ahulguneak eta indarguneak hautemateko. Horrela, une honetan idazten ari den plangintza orokorreko dokumentuaren (HAPO) helburuak herria garatzeko epe luzeko estrategia sozio-ekonomiko batean kokatuko dira. Bestela esanda, HAPOk proposatutako planteamenduek parte-hartze prozesuan adierazitako herriaren ideia lortzeko bidean aurrera egiteko helburua izan behar dute.

    Ezaugarri nagusia Zaldibarko berezko baliabideei (natura, eraikin, gizarte, pertsona eta irudiari lotutako kapitala) etekina ateratzea izango da, autonomia handiagoa eta gertaera ekonomiko globalekiko mendekotasun txikiagoa izango duen egitura sozio-ekonomiko bat sortzeko.

    Jarraian, diagnostikoaren dokumentuan jasotako eredu sozio-ekonomikoaren diagnostiko-ondorio nagusiak gogoratuko ditugu:

    ARAZOAK

    EGITURAZKOAK

    • Ekonomiaren zati handi bat kanpoko baliabideetan eta kanpoko erosleetan oinarritzen da.

    • Baliabide endogenoak geldirik daude, abandonatuta eta agortutako eredu bati lotuta.

    • Elikagaien ekoizpenari eta lehen mailako ekoizpenari lotutako lurralde-aktiboak behar baino gutxiago erabiltzen dira, eta ez dute gizarte-baliorik.

    • Automozio-sektorearen industriarekiko mendekotasun arriskutsua.

    • Merkataritza azalera handitan kokatu da. Herriko komertzio txikiek zailtasunak dituzte bizirauteko.

    • Azpiegitura linealen ardatzek banaketa larriak eragiten dituzte herrigunean, eta udalerria zatitzen dute.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    8

    EPE ERTAIN ETA LUZEKO JOERAK

    • Durangaldeko ekonomia hirugarren sektorera aldatzen ari da, eta ahalmena galtzen ari da esportazioetan eta ekonomia autonomo gisa.

    • Baso-kudeaketaren dibertsifikazio urria kaltegarria da mendiaren kontserbaziorako.

    • Udalerria ez da oso erakargarria, bizileku gisa.

    • Udalerrian lanpostuak galdu dira sektore guztietan: lehen sektorea, industria, eraikuntza eta zerbitzuak.

    • Lehen sektoreko lanpostu batzuk (mintegiak) Magrebeko etorkinek betetzen dituzte.

    • Metalaren industrian eta industria mekanikoan lanpostuen kopurua gutxitu da, barne-prozesuen eraginez.

    • Zaldibartarrek gero eta gehiago egiten dute lana udalerritik kanpo. Gehienek zerbitzuen sektorean dihardute.

    • Herrigunean ez daude gizarte-kohesioa ahalbidetzen duten harremanetarako guneak.

    • Zaintza-lanen gizarte-aitortza falta da.

    EPE LABURREKO JOERA

    • Durangaldean 3.000 lanpostu galduko dira, aro ekonomiko honen testuinguruan.

    • Zaldibarko langabezia maila biztanleria aktiboaren % 10etik gorakoa da.

    • Merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak nabarmen murriztu dira udalerrian.

    • Merkataritza-etxabe eta industria-nabe asko ez dira erabiltzen.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    9

    AUKERAK

    EGITURAZKOAK

    • Lurzoru kuaternarioei eta ura eskuratzeko aukera handiari etekina ateratzea baratzeetan elikagaiak ekoizteko.

    • Basoak osotasun-irizpideen arabera kudeatzea.

    • Lurraldeko aktiboak udalaz gaindiko eskalan txertatzea, lurraldea erakargarriagoa egiteko.

    • Bainuetxe zaharraren inguruko ur-baliabideak eta landa-eremua bateratzea.

    • Zaldibar geografikoki kokatzea Ibaizabal-Deba korridorean eta EAEn.

    • Gizarte-kapital handia eta lankidetzarako espiritu bikaina herritarren askorengan.

    EPE ERTAIN ETA LUZEKO JOERAK

    • Udalerriko biztanleen gaitasun profesionala eta instrukzio maila nabarmen hobetzea.

    • Janariaren eta lehen mailako produktuen auto-hornikuntza hobetzea.

    • Lurralde-aktiboetan eta enpresa-ekimenetan txertatutako kudeaketa kolektiboko formuletatik eratorritako ahalmena.

    EPE LABURREKO JOERA

    • Energia berriztagarriei etekina ateratzeko gaitasuna, banakako eta taldeko kontsumo-zentroetan.

    • Jarduera ekonomikoak areagotzeko gaitasuna, kontsumoa murrizteari eta energia-eraginkortasunari dagokienez.

    • Ekologia industrialeko zirkuituak txertatzeko gaitasuna. Jarduera baten hondakinak beste baten imput gisa erabiltzen dira.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    10

    • Komunitate osoaren konponbidea, arreta eta zaintza pertsonaleko beharrei erantzuteko.

    • Lankidetza bidezko konponbidea, pertsonen mugikortasunaren arloan.

    • Elkarri laguntzeko ekimenen gaitasuna.

    Parte-hartze prozesuan landutako herri-helburuetan kezka eta aukera ugari jasotzen dira, askotan Hiri Antolakuntzako Plan Orokor baten edukiarekin lotura zuzena ez dutenak. Hori dela-eta, Plan Orokorraren eginkizunak, ahal den neurrian, erraztasunak eta tresnak ematea izan behar du, bere eskumenen esparruan, planteatutako eredu sozio-ekonomikoaren bilakaeran aurrera pausoak eman daitezen udal politiken bitartez.

    Hala ere, egindako hausnarketa kolektiboan, udalerriko errealitateari lotutako hainbat alderdiri buruzko ondorioak atera dira, soilik hirigintza-politiken bidez landu ezin daitezkeenak. Beraz, horiek lortzeko jarduerak eta politikak gizarte, zerga, ekonomia eta ingurumen arloak koordinatuta egin beharko dira.

    Gauzak horrela, beharrezkoa dirudi proposamen horiek oso azaletik jasotzea, Garapen sozio-ekonomikoaren ardatzak deitu ditugun horietan, egindako azterketa-prozesu trinkoa are erabilgarriagoa izan dadin udalerriarentzat, udal-politikaren arloetan.

    Bi ardatz estrategiko hautatu dira aztertutako arlo bakoitzerako, kontuan hartuta lana modu koordinatuan egitea komeni dela eta epe labur eta luzeko jarduerak bateragarriak izatea garrantzitsua dela.

    SOZIO-EKONOMIKOA

    1. ARDATZA - INDUSTRIA BIRMOLDATZEKO UDAL-PLANA

    Lehen aipatutako adierazle sozio-ekonomikoek argi azaltzen dute jarduera industriala berriro aktibatzeko prozesu bat abiatu behar dela, hautemandako jardueraren galerari aurre egiteko. Azaldu dugun bezala, Zaldibar egoera egokian dago jarduera ekonomikoa sortzeko barne-prozesuak sustatzeko, bere baliabideetatik abiatuta; izan ere, aktibo garrantzitsuak ditu lurraldean (bere egoera korridorean), eraikinetan (erabili gabeko eraikin industrialak), pertsonetan (jarduera industrialean esperientzia handia duten langabe ugari) eta gizartean (herriko elkarteen gaitasun handia). Hortaz, planak sustatutako industriaguneen hobekuntzarekin batera, ekimen publikoko dinamikak sortzeko xedea izango duen prozesu bat abiatu behar da, jarduera berriak sortze aldera.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    11

    2. ARDATZA – MERKATARITZA-EHUNA BIZIBERRITZEKO ETA ZAINTZA-LANEN KOMUNITATEAREN KONPONBIDERAKO PLANA

    Bigarrenez, azpimarratu behar dugu zer-nolako garrantzia duen herrigunearen hiri-jarduera mantentzea eta gizarte-kohesioa indartzea, ekoizpen-lana (merkataritza txikia eta zerbitzuak) eta erreprodukzio-lana (zaintza-lanak) sustatuz. Merkataritza txikia mantentzea eta/edo indartzea, eta herritarren arretarako ordaindu gabeko lanak kontuan hartzea giltzarria izango da Zaldibarrek herri bizia eta segurua izaten jarrai dezan, lotarako herri bat izateko arriskua saihestuta. Hori lortzeko, beharrezkoa izango da merkataritza txikia berpizteko eta laguntza osagarriak emateko plan publiko bat edukitzea, eta plan horren bidez bideratuko dira krisi ekonomikoak herritarrengan sortutako behar gero eta handiagoei erantzuteko komunitate-jarduerak.

    INGURUNE FISIKOA ETA LANDA-INGURUNEA

    3. ARDATZA - LEHEN SEKTOREA BIZIBERRITZEKO ETA ELIKADURA-BURUJABETZA SUSTATZEKO PLANA

    Balio agrologiko handiko eremuak identifikatzearekin eta jarduera horri lotutako ekipamendu publikoak proposatzearekin batera, planak politika publikoak proposatu behar ditu herriko produktuen kontsumoa bultzatzeko eta nekazari berrientzako lurzoruaren eskaintza areagotzeko. Herritarren beharrei erantzungo dion elikaduren burujabetza handiago batera iritsi nahi badugu, erronka integral bat egin behar dugu.

    4. ARDATZA - BASOGINTZA MODERNIZATZEKO PLANA

    Diagnostikoaren dokumentuan xehetasunez identifikatzen dira udalerriaren berezko balioak, eta hori abiapuntu bat izan daiteke basoaren ustiapen-eredu berri bat planteatzeko. Eredu berri hori dibertsoagoa (oraingo monolaborantzaren aurrean) eta iraunkorragoa izango da, eta herriko eredu sozio-ekonomikoari lotuta egongo da (esate baterako, hirigunerako biomasa sortzen). Horrek egurraren prezioen aldaketei eusteko gaitasun handiagoa izango duen ustiapen-eredu bat ezartzea ahalbidetuko du, eta sortutako aberastasuna gehiago banatuko da, herrian lanpostuak sortuko diren neurrian. Horretarako, beharrezkoa izango litzateke, lehen pauso gisa, Zaldibarko mendiak antolatzeko eta ustiatzeko plan bat garatzea.

    HIRIGINTZA

    5. ARDATZA - ETXEBIZITZA HUTSAK ERABILTZEKO ETXEBIZITZA-POLITIKA PUBLIKOA

    Etxebizitzari dagokionez, HAPOren planteamenduak eraikitako ondarearen optimizazioan eta etxebizitza hutsen erabileran oinarritzen dira. Horrekin batera, alderdi horietaz arduratuko diren politika publikoak egin beharko dira, non etxebizitzen eraberritzeak sustatuko diren, zerga-pizgarriak eskainiko diren edo udalaren bitartekaritza planteatuko den, etxebizitza hutsen erabilera bermatzeko.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    12

    6. ARDATZA - HERRIGUNEAREN BARNE-MUGIKORTASUNA BERRANTOLATZEKO POLITIKA AKTIBOA

    Diagnostikoaren parte-hartze prozesuan ikusi dugun moduan, oinezkoentzako komunikazio-eremuen gabeziak eragindako barneko mugikortasun-arazoa udal-plangintzak lehentasunez konpondu beharreko alderdietako bat zen. Horregatik, uztartu egin beharko dira herrigunearen barruan komunikazioak berriro egituratzeko HAPOren epe luzeko ekimenak eta berehala konpondu beharreko arazoak, hala nola kamioien igarotzea Euskal Herria kaletik edo espaloien gabezia eskolen eremura joateko.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    13

    HAPO-REN HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK

    PRINTZIPIO GIDARIAK

    HERRI-HELBURUAK

    HIRIGINTZA-EREDUA

    INGURUNE FISIKOA ETA PAISAIA

    LANDA- ETA BASO-INGURUNEA

    ONDARE HISTORIKOA, ARTISTIKOA ETA KULTURALA

    MUGIKORTASUNA ETA GARRAIOA

    INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN SEKTOREA

    ENERGIA, ZERBITZU-SAREAK ETA HONDAKINAK

    LANDA-AUZOAK (EITZAGA, GOIERRI, URIZAR, GAZAGA ETA ARANGUREN)

    SALLABENTE ETA OLARREAGA

    HIRIGUNEA

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    14

    PRINTZIPIO GIDARIAK

    1H HELBURUA

    Plangintza orokorra idazteko prozesua Zaldibarko estrategia sozio-ekonomikoa berriro definitzeko aukera gisa planteatzea, eta horren baitan behetik gora pentsatutako hirigintza-eredu berri bat proposatzea, non lana modu irekian egingo den eta erabakiak eztabaiden bidez hartuko diren.

    1.1I IRIZPIDEA

    HAPO idazteko oinarrietan honako printzipio gidari hauek txertatzea:

    1. Plangintzaren bidez lankidetzan jardutea, gaur egungo sistemaren krisiak gizarte gisa planteatzen dizkigun erronkei erantzuteko, gizarte-justiziaren eta baliabideen banaketa egokiaren ikuspegitik.

    2. Lana egiteko ingurunea sakon ezagutzea, udalerriaren mugak kontuan hartuta eta horren gaitasunak sustatuta.

    3. Paisaia-faktorea, modu integralean ulertuta, txertatzea, eta HAPOren idazketan gizarte- eta natura-balioak jasotzea.

    4. Idazketa-prozesuari ekitea, genero-berdintasuna prozesuaren oinarrizko ildotzat hartuta. 5. Irisgarritasun unibertsalaren helburua prozesuaren oinarrizko ildo gisa jasotzeko konpromisoa

    hartzea.

    1.2I IRIZPIDEA

    HAPOren idazketan diagnostikoaren parte-hartze prozesuan ateratako ondorioak txertatzea, eta, zehazki, Herri Helburuak izeneko dokumentua, aipatutako prozesuaren amaiera gisa adostu eta idatzi zena.

    1.3I IRIZPIDEA

    HAPOren idazkeratik eratorritako proposamenak lurraldearen baloraziora egokitzea. Balorazioa irizpide zientifiko eta objektiboen bidez egin da, eta Lurzoruaren Erabileren Egokitasuna izeneko dokumentuan jasota dago.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    15

    1.4I IRIZPIDEA

    HAPO dokumentuan kontrol-adierazleak eta -bitartekoak txertatzea, helburuen betetze maila eta planteatutako proposamenen eraginkortasuna ebaluatzeko. Adierazle horiek Udal Tokiko Agenda 21ean sartuko dira, eta oinarritzat hartuko dira dokumentuaren hurrengo berrikuspenak egiteko.

    HERRI-HELBURUAK

    2H HELBURUA INGURUNE FISIKOA

    Udalerriaren ingurumen-egoera eta naturarako sarbidea hobetzea, naturaguneak eta bertako basoak berreskuratuz.

    2.1I IRIZPIDEA

    Dibertsitate handiagoko (ez soilik pinua) baso-kudeaketa sustatzea, haren errendimendu ekonomikoa (produktu eta espezie berriak, biomasa, etab.) eta herriari egindako ekarpena (ingurumena, paisaia, enplegua, etab.) hobetzeko.

    2.2I IRIZPIDEA

    Lurzoru emankorrenak kontserbatzea eta berreskuratzea, erabilera desegokiak alde batera utzita (urbanizazioak, basogintza, azpiegiturak), lehen sektorea pixkanaka berreskuratzen joateko. Balio handieneko lurzoruen suntsiketaren bidez lurzoruaren erabilera ez hipotekatzea etorkizuneko belaunaldientzat.

    2.3I IRIZPIDEA

    Uraren kalitatea eta ibai-ibilguen kontserbazioa hobetzea, baso-landaketen okupazioak saihestuz, eta hirigunetan lurperatutako ibaiak azaleratzea.

    2.4I IRIZPIDEA

    Aixolaren urertzak berreskuratzea.

    2.5I IRIZPIDEA

    Hesi modura ageri diren azpiegiturek (A8, N-634, Euskotren) udalerrian eragindako zatiketa gainditzeko moduak bilatzea, bai hirigunean bai mendian. Goierriren garrantzia nabarmentzea, Bizkaian A8 autopistaren gainetik dagoen igarobide bakarra den neurrian.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    16

    2.6I IRIZPIDEA

    Zaldibarko landa-paisaia eta kultura-ondarea babestea eta horren balioa nabarmentzea, gizarte- eta kultura-eredurako herriko nortasunaren funtsezko elementuak diren neurrian: errotak, karobiak, gaztainadi eta pagadi motzak.

    2.7I IRIZPIDEA

    Espezie Exotiko Inbaditzaileen hedapena geratzea, eta harekin amaitzeko neurriak hartzea.

    2.8I IRIZPIDEA

    Herriko energia-baliabideen erabilera sustatzea: biomasa, eguzki-energia eta energia eolikoa.

    2.9I IRIZPIDEA

    Hainbat materiaren zikloa ixtea (hala nola inausketak, zabor organikoak, zurgindegien hondakinak, etab.), eta horiek herrian berrerabiltzeko metodoak erabiltzea.

    2.10I IRIZPIDEA

    Ibai Parke bat sortzea Ego ibaiaren urertzaren inguruan, Sallabente eta Olarreaga auzoen erosotasunerako.

    3H HELBURUA SOZIO-EKONOMIA

    Eredu sozio-ekonomiko bat sustatzea, autonomia handiagoa ekarriko duena (elikadura, energia, lehengaiak, ezagutza teknikoak eta tradizionalak, elkartzeko gaitasuna, etab.) eta gertaera ekonomiko globalei hobe eutsiko diena. Eredu hori berezko baliabideetan (lurraldekoak eta gizartekoak) oinarrituko da, askotan gutxi erabilita edo abandonatuta baitaude.

    3.1I IRIZPIDEA

    Denon artean Zaldibarko irudi/identitatea berreraikitzea, autopista bazterreko herri baten itxurak lausotzen baitu gaur egun. Hortaz, herriaren nortasunari lotutako elementuak berreskuratu behar dira. Ur sufretsuen iturburuaren eta haren landa-paisaiaren ahalmen handia.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    17

    3.2I IRIZPIDEA

    Elikadura-burujabetza lortzeko aurrera pausoak ematea, eta horretarako landatutako eremuak eta elikagaien tokiko ekoizpena areagotzea. Horrez gain, modu horretan ekonomiaren aniztasuna lortuko dugu, ekoizteko modu tradizionalen bidez bertan sortutako kalitatezko elikagaien eta produktuen eskaeraren igoeraz baliatuta.

    3.3I IRIZPIDEA

    Natura-, kultura- eta gizarte-ondarearen berreskurapenaren bidez udalerriaren irudia hobetzea, turismoaren garapena eta bertako produktuen balioa sustatuz.

    3.4I IRIZPIDEA

    Energia berriztagarriari eta ingurumenari lotutako industriaren gorakadaz baliatuta ekonomia dibertsifikatzea, zaldibartarren prestakuntza teknikoa kontuan hartuta.

    3.5I IRIZPIDEA

    Industrien produktibitatea hobetzea, eta horretarako energia berriztagarrien sarrera, energiaren ekoizpen bateratua edo industria batzuetan soberan diren produktuak beste batzuetan erabiltzeko aukera bultzatzea. Haren irudia eta zerbitzuak hobetzea.

    3.6I IRIZPIDEA

    Pertsonen eta enpresen energia-autonomia areagotzea, energia berriztagarrien bidez herriko energia-ekoizpena sustatuz eta eraikitako ondarearen isolamendua hobetuz.

    3.7I IRIZPIDEA

    Herritarren prestakuntzaz eta jarduera jakin batzuei buruzko ezagutza maila handiaz (giza kapitala) baliatzea, ezagutza teknikoak edo tradizionalak gal ez daitezen.

    3.8I IRIZPIDEA

    Elkarteen sareak eta tradizio biziek —hala nola, auzolana— duten indarraz baliatzea, zaintza pertsonalari, mendekotasunari edo elkarren arteko laguntzari lotutako herritarren arazoei erantzun kolektibo bat emateko.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    18

    3.9I IRIZPIDEA

    Zaintza pertsonaleko eta mendeko taldeen arretako lanak erraztea eta horien balioa nabarmentzea, bizikidetza-ereduaren eta gizarte-kohesioaren oinarri gisa ulertuta.

    04 HELBURUA HIRIGINTZA

    Jarduera eta lana Zaldibarren mantentzea eta sustatzea (merkataritza txikia eta industria), herritarrek beren premiak bertan asetzeko aukera izan dezaten beste inora joan gabe. Lohiri batean eraldatzea saihestea.

    4.1I IRIZPIDEA

    Azpiegiturek isolatutako herrigunearen, gainerako lurraldearen eta landa-auzoen (Goierri, Urizar, Gazaga, Eitzaga…) arteko erlazioa areagotzea, horien jarduera areagotuz. Erlazioetarako estrategiak.

    4.2I IRIZPIDEA

    Zalduako gune nagusiaren eta ondoko auzoen arteko lotura hobetzea, hirigintza-hesiak gaindituz. Lotura Artia, San Andres eta Arangurenekin.

    4.3I IRIZPIDEA

    Herriarentzat erreferentziako plaza bat edo espazio publiko bat sortzea. Horretarako, aukera nagusitzat hartzen da Euskal Herria kalea eta ospitale psikiatrikoaren parkea espazio publiko bihurtzea; izan ere, parkea berreskuratu daiteke, zaldibartarrek erabil dezaten.

    4.4I IRIZPIDEA

    Herrigunearen kaleak eta plazak sakonki birmoldatzea, autoaren inbasioa (baita trafiko astunarena ere) konpontzeko eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide seguruak bermatzeko. Sarbide segurua bermatu behar da oinarrizko ekipamenduetara, hala nola eskolak, bainuetxearen parkea eta Euskal Herria kalea.

    4.5I IRIZPIDEA

    Tokiko ekipamenduen sarea hobetzea, osasun (zentro medikoa) eta kultura (kultura-etxea) arloko ekipamenduen beharra azpimarratuz. Erabiltzen ez diren psikiatrikoaren eraikin batzuk erabiltzeko aukera (Las Hermanas eraikina).

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    19

    4.6I IRIZPIDEA

    Berdeguneak eta egoteko espazioak zabaltzea eta hobetzea (espazio estalien beharra, iturriak eta ibilbide tradizionalak mantentzea, errekak berreskuratzea, etab.). Herrigunearen hiri-baratzeak mantentzea eta horien balioa nabarmentzea.

    4.7I IRIZPIDEA

    Baliabide gutxiago dituzten herritarrei etxebizitza eskuratzeko aukera bermatzea, etxebizitza hutsen kopuru handiaren erabilera sustatuz eta jabetzaz bestelako kudeaketa-moduak sustatuz (alokairua, azalera eskubidea, kooperatibak lagapen-erabilerarekin, etab.).

    4.8I IRIZPIDEA

    Etxebizitzen eraberritzea sustatzea, haien irisgarritasun-baldintzak eta energia-eraginkortasuna hobetuz.

    4.9I IRIZPIDEA

    Hutsik dauden lonjak erabiltzeko ekimenak sustatzea, udalerriko merkataritza txikia babesteari begira.

    4.10I IRIZPIDEA

    Okupatu gabeko industria-nabeen eta -lurzoruen erabilera sustatzea, eta horietako batzuetan dauden sarbide- eta urbanizazio-arazoak konpontzea.

    4.11I IRIZPIDEA

    Sallabente, Olarreaga eta Eitzaga auzoetan dauden arazo zehatzak konpontzea edo gutxitzea. Arazo horiek industrialdeetako trafikoak, hondakindegiak eta programatutako azpiegitura berriek (Ermuko saihesbidea) eragiten dituzte.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    20

    HIRIGINTZA-EREDUA

    5H HELBURUA

    Lurraldea antolatzeko eredu iraunkor bat diseinatzea, Zaldibarko berezko balioen eta baliabideen ustiapenean eta horiei balioa ematean oinarrituko dena (natura, eraikuntza, gizartea, gizakia eta irudiari lotutako kapitala). Horren bidez, gizarte-kohesioa areagotuko da, eta autonomia handiagoa eta gertaera ekonomiko globalekiko menpekotasun txikiagoa izango duen egitura sozio-ekonomiko bat sortuko da.

    5.1I IRIZPIDEA

    HAPOren idazkeran Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren helburuak eta xedeak jasotzea.

    1. Aire, ur eta lurzoru garbiak eta osasungarriak bermatzea. 2. Natura-baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua bilatzea. 3. Naturaren eta biodibertsitatearen babesa indartu beharreko balio bakar gisa identifikatzea. 4. Lurraldeko oreka eta mugikortasuna ikuspegi komun batetik planteatzea. 5. Klima-aldaketaren eragina murriztea.

    5.2I IRIZPIDEA

    EAEko Landa Garapenerako Programaren ardatzak eta neurriak jasotzea.

    1. Nekazaritza- eta baso-sektorearen produktibitatea areagotzeko modua bilatzea. 2. Ingurumenaren eta landa-inguruaren hobekuntza ahalbidetzea. 3. Bizi-kalitatea hobetzea landa-eremuetan eta tokiko ekonomia dibertsifikatzea.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    21

    5.3I IRIZPIDEA

    HAPOren irizpide gisa jasotzea aldez aurreko Kontsulten Txostenean zehaztutako iraunkortasun-irizpideak. Txosten hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailak igorri du.

    Biodibertsitatean eragina duten iraunkortasun-irizpideak.

    Natura-baliabideen zaintzarekin bateragarria den HAPO batek honako irizpide hauek bete beharko ditu:

    1. Plangintzaren erabaki berriak justifikatzeko, haiek ingurumenean dituzten eraginei erreparatzea. 2. Hautemandako premiak asetzeko, azaleran izandako eragina ahal bezain txikia izan dela

    justifikatzea.

    3. Lurzoruaren artifizializazioa eta demografia-hazkundea bereiztea. Biztanle bakoitzeko artifizializatutako lurzoru-tasa gutxitzea.

    4. Lurzoru artifizializaduak modu intentsiboan erabiltzea, lurzoru berriak okupatu baino lehen. 5. Sailkatutako lurzoruen okupazioa agortzea, lurzoru berria sailkatu baino lehen. Sailkatutako

    lurzoruak desegokiak izateagatik ordezkatu behar direnean, haien desklasifikatzea bultzatuko da, plangintzako tresnan bertan.

    6. Biodibertsitateko elementu berezien gaineko erasanak saihestea (bertako landareak, mehatxatutako espezieen habitatak, Europar Batasunaren intereseko habitatak, ibaiak eta errekak, padurak, heskaiak…).

    7. Hainbaten artean hautatutako alternatiba ingurumen-terminoetan justifikatzea, hori bera ere aztertuta.

    8. Biodibertsitatearen egoera globala mantentzea edo hobetzea, baita ingurumen-zerbitzuak emateko haren gaitasuna ere. Ingurumen-kalteen prebentzioari lehentasuna ematea, kalteen konpentsazioaren aurrean.

    9. Saihestezintzat jotzen denean, gertatuko diren natura-ondasunaren galerak konpentsatzea. Plangintza-tresnan honako hauek definitu behar dira:

    9.1. Konpentsazioa non egingo den, lehentasunak oinarri hauen arabera zehaztuko dituen azterketa batetik abiatuta:

    9.1.1. Berreskuratu beharreko guneak. 9.1.2. Tokiko korridoreen sarea.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    22

    9.1.3. Aukerak. 9.2. Konpentsazio-jarduerak hartuko dituzten lurren lorpena sailkatutako lurrari lotuta geratuko

    da; esate baterako, atxikitako sistema orokor baten bidez edo zuzkidura publikoak lortzeko jarduera baten bidez.

    9.3. Konpentsazio-neurrien kostua sektore berriaren urbanizazio-gastu bat da. 9.4. Konpentsazio-neurriek eginak egon behar dute, eraikitze-lizentziak eman baino lehen. 9.5. Bigarren mailako eraginak dituzten garapenak eta urruneko urbanizazioak saihestu behar

    dira.

    10. Erauzketatik ateratako materialen trataera egokia bultzatzea, urbanizazioak edo azpiegituren garapenak aldatutako lurretan partekatu daitezen.

    5.4.I IRIZPIDEA

    HAPOren irizpide gisa sartzea Bizkaiko Foru Aldundiaren ingurumen-dokumentuak igorritako Erreferentzia Dokumentuan jasotako printzipioak, helburuak eta ingurumen-irizpide zehatzak.

    Ingurumen-helburuak:

    HAPOren berrikuspenari honako ingurumen-helburu hauek aplika dakizkioke:

    1. Lurraldearen erabilera orekatua lortzea. 2. Lurraren kudeaketa ezin hobea lortzea, kutsadura historikoa lehentasunez berreskuratuz eta

    bestelako kutsadura motak prebenituz. 

    3. Pertsonen mugikortasun-eskaria kudeatzea, garraio-moduak beste bide batzuetara bideratuta, hala nola oinez ibiltzera, bizikletaz ibiltzera eta garraio kolektiboa erabiltzera.

    4. Energia-aurrezkia, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea. 5. Dibertsitate biologikoaren galera gelditzea; horretarako, habitat eta ekosistemen funtzionamendu

    iraunkorra babestu eta berrezarri beharko da. Natura baliabideen kontsumo arduratsua sustatzea.

    6. Paisaiak babesten eta lurraldean planteatutako edo egindako azpiegiturak, eraikinak edo instalazioak bisualki ongi integratzen laguntzea. HAPOren ingurumen-ebaluazio estrategikoak ingurumen-aldagai hori kontuan hartu beharko luke, udalerriaren oraingo paisaiaren kalitatea kontserbatzeko edo hobetzeko.

    7. Natura-baliabideen kontsumo arduratsua sustzatzea.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    23

    8. Hondakin gutxiago sortzea eta hondakinen kudeaketa hobetzea, tratatu gabeko hondakinik batere ez isurtzea lortu arte.

    9. Ur-masen ekologia-egoera egokia lortzea eta hondamena eragoztea, modu ezin hobean pertsonen garapen eta bizi-kalitaterako eta ekosistemen egoerarako laguntza emateko.

    10. Lurralde osoko airearen kalitatea hobetzea, bereziki eragiten baitie pertsonen osasunari eta bizi-kalitateari, hiriguneetan arreta berezia jarrita.

    11. Kutsadura akustikoa prebenitu, ikuskatu eta gutxitzea, giza osasun, ondasun edo ingurumenerako ondoriozta daitezkeen kalteak saihestu eta gutxitzeko.

    12. Arrisku naturalak eta teknologikoak ez eragin edo, hala denean, ezabatzea. 13. Berotegi-efektuko gasen emisioa mugatzea. 14. Klima-aldaketarako egokitzapena kudeatzea; horretarako, aurreikusitako eraginen gaineko

    urrakortasuna gutxitzea.

    Ingurumen-irizpide estrategikoak.

    1. Zorroztasunez aztertu eta justifikatzea plangintzak erantzun beharreko beharrak. 2. Lehentasuna ematea jadanik artifizialduta dauden lurzoruen erabilerari, batez ere, nekazaritza-

    lurzorua eta lurzoru naturala gordeta.

    3. Herriko jatorrizko eremuetan eraiki eta urbanizatutako ondarea lehengoratzea eta etxebizitza hutsak erabiltzea lehenestea.

    4. Bigarren egoitzako edo hutsak diren etxebizitzen ugaritzea saihestea. 5. Hiri-banaketa eta -barreiatzea saihestea, erabilera edo jardueren kohesio espaziala eta integrazio

    egokia ahalbidetzeko, mugikortasun-beharren sorrera murrizte aldera.

    6. Udalerrian hainbat auzune badaude, banaka aztertu beharko dira, eta 2/2006 Legean zehazturiko baldintzak betetzen direla egiaztatuko da landako biztanle-gune gisa kalifikatzeko.

    7. Hiri-egitura trinkoak eta konplexuak sustatzea, planteatutako premiei erantzuteko. Etxebizitzen dentsitatea areagotzea hiri-lurzoruan.

    8. Lurzoruaren erabilerak modu misto eta malguan planifikatzea. 9. Egon daitezkeen garapenak garraio publikoa eta/edo ibilgailu pribatua ez den beste garraio mota

    batzuk eskura dauden lurzoruetan kokatuta egotea.

    Zaldibarko aireko ikuspegia.

    Sallabenteko aireko ikuspegia.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    24

    10. Egon daitezkeen garapenak kokatzea, iturri berriztagarrien ondoriozko energia-oinarri duten energia-horniduraren sistema deszentralizatuen bidez, hornidura energetikoa bideragarria eta erraza den lurzoruetan.

    11. Egon daitezkeen garapenak energia-eraginkortasun pasiboko baldintza egokiak dituzten lurzoruetan kokatzea.

    12. Deszentralizatutako instalazioen ezarpena erraztea, iturri berriztagarrien ondoriozko energia-oinarri duen energia hornitzeko.

    13. Balizko garapenak lurzoru egokietan kokatzea, ur ingurunea eta bertako zerbitzuak eta ingurua kontserbatu ahal izateko, urari eta kostaldeei buruzko arautegian ezarritako atzeraemanguneak eta zortasunak errespetatuz. Ur-masen ekologia-egoera egokia mantentzea edo lortzen laguntzea.

    14. Egon daitezkeen garapenak Uraren Euskal Agentziaren “Lurzorua uholde-arriskua kontuan izandako erabiltzeko irizpideei” jarraiki egin beharko dira. Ibaien lurraldearen arloko planaren lehen aldaketan jasotako eskakizunak aintzat hartuko dira (2012ko uztailaren 19ko Agindua, E-2 atala: Uholdeen aurkako zaintzari buruzko araudia eta E-4 atala: urbanizatu beharreko alde berrien drainaketari buruzko araudi espezifikoa), uholde-arriskuan dauden zonakatze berria ezartzen dutenak (Herri Jabari Hidraulikoaren Arautegiaren Aldaketari buruzko 9/2008 Errege Dekretuaren eta Uholde Arriskuen Ebaluazioari eta Kudeaketari buruzko 903/2010 Errege Dekretuaren arabera). Horretarako, lehentasunezko fluxuko aldeak eta urbanizatu beharreko alde berrien drainaketei buruzko irizpideak sartuko dira.

    15. Egon daitezkeen garapenak uren hornidura eta saneamenduaren sareak eskuragarri dituzten lurzoruetan kokatutako dira, eta, horrela, garapen horien zerbitzu egokia bermatuko dute.

    16. Batasunaren intereseko habitatak hondatzea eragoztea. 17. Garapen berriak aplikatzekoak diren soinuaren kalitatearen helburuak aurreikusita betetzen diren

    gune akustikoetan jarriko dira, lurraldearen ezaugarrien araberako erabilerak esleitzea sustatuz.

    18. Euskal Autonomia Erkidegoko Kutsadura Akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritako kalitate akustikoko helburuak betetzen direla ziurtatzea. Garapen berriak aplikatzekoak diren soinuaren kalitatearen helburuak aurreikusita betetzen diren gune akustikoetan jarriko dira. Horri dagokionez esan beharra dago azaroaren 28ko 5799/2013 Foru Agindua argitaratu zela Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2013ko abenduaren 11n. Horren bidez, jendaurreko izapidetzea ebatzi eta Bizkaiko foru errepideen zarata mapak behin betiko onetsi dira.

    19. Plan Orokorraren berrikuspenak ematen duen aukera baliatzea pasealekuen eta ibilbideen sare bat emateko herriari, ingurunea errespetatuz, herritarrek horiek guztiak goza ditzaten eta aire zabaleko kirola egin dezaten.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    25

    20. Ibai inguruetan edo ur-masen inguruetan eginiko jarduketetan, lehentasunezko helburutzat hartu beharko da kontuan espazioak mantentzea edo hobetzea, horiek ingurumenaren aldetik lehengoratzea sustatuz.

    21. HAPOren araudiak bermatu egin beharko du plangintza honen ingurumen ebaluazio estrategikorako eginiko azterlanetan ikusi den eta arriskuan den flora babesten eta artatzen dela. Baldin eta IITren bidez zaurgarri edo galzorian dauden espezien kategoriako taxon multzoren bat ikusten bada, babes hori emango duen hirigintza kalifikazioa aplikatuz babestu beharko du multzoa HAPOk.

    Azken urteetan inoiz urubi arrunten eta hontz zuriaren habiak ikusi dira udalerriko hainbat tokitan. Bi espezieak babes bereziko araubidearen barneko espezieen zerrendan daudenez gero, komenigarria da espezie horien habitata egokiro babestea HAPOren bidez. 

    1. Espezie exotikoen eta inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzeari buruzko abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuko flora inbaditzaileen espezieen gune berrien sorrera gutxitu beharko da.

    2. Europako intereseko habitatak babestu beharko dira, batez ere lehentasunezkotzat jotakoak. Aurreikusitako garapenek ez dituzte ukituko lehentasunezko intereseko habitatak, eta egokia da haien artapena sustatzeko baldintzatzaile gainjarria ezartzea haientzat.

    3. Planak aurreikusitako helburuak lortzeko hautabideen identifikazioan, deskribapenean eta ebaluazioan sartuko dira ingurumen irizpide estrategiko hauek. Horiek sartuko dira, ondorio-zuzenketaren aurrean, prebentziorako printzipioan eragina izateko; horretarako, garapen iraunkorra sustatuko da, aldi berean, zuzenketa- eta/edo konpentsazio-neurriak.

    Aisialdiko ibilbideen seinaleztapena.

    Santa Marina baseliza.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    26

    5.5I IRIZPIDEA

    Ildo estrategikoak eta ekintza-plana Zaldibarko iraunkortasunerako (Tokiko Agenda 21).

    1. Garapen ekonomiko orekatu, dibertsifikatu eta iraunkor bat lortzeko pausoak ematea. 1.1. Tokiko merkataritza sustatzeko programa. 1.2. Udalerrian industriaren dibertsifikazioa sustatzeko programa. 1.3. Udalerrian lehen mailako sektoreari eusteko programa.

    2. Udalerriaren gizarte-garapena sustatzea. 2.1. Udalerriaren gizarte-garapena sustatzeko programa, iraunkortasun-irizpideei erreparatuta. 2.2. Udalerriko ekipamenduak hobetzeko programa. 2.3. Udalerriko kudeaketan parte-hartzea bultzatzeko programa. 2.4. Tokiko Agenda 21 prozesuari jarraipena egiteko programa.

    3. Hirigintza orekatu baten alde egitea; hiri-espazioaren kalitatea hobetzea. 3.1. Hiri-espazioaren kalitatea hobetzeko programa. 3.2. Udalerriko ondare historikoa eta artistikoa zaintzeko programa.

    4. Naturaren eta paisaiaren balioak babestea eta hobetzea. 4.1. Natura-ingurunea zaintzeko programa.

    5. Udalerriaren ingurumen-kalitatea hobetzea. 5.1. Mugikortasun iraunkorra sustatzeko programa. 5.2. Kalitate akustikoa hobetzeko programa. 5.3. Hiri-hondakinen kudeaketan iraunkortasun-irizpideak txertatzeko programa. 5.4. Ibaiaren ingurumen-kalitatea hobetzeko programa. 5.5. Uraren kudeaketa hobetzeko programa. 5.6. Energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien ezarpena hobetzeko programa.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    27

    6H HELBURUA

    Lurralde osorako hirigintza-eredu bat bultzatzea, landa-ingurunearen (landa-auzoak) eta hiri-ingurunearen aukerak eta beharrak jasoko dituena, bi errealitate horien arteko erlazioak ezarriz.

    6.1I IRIZPIDEA

    Landa-ingurunearen oinarri ekonomikoa mantentzea eta zabaltzea. Horretarako, jarduera tradizionalak zaindu, eta ekonomia dibertsifikatuko da, garapen iraunkorrarekin bateragarriak diren jarduera berriak txertatuz.

    6.2I IRIZPIDEA

    Landa- eta hiri-inguruneko herritarren ongizate maila mantentzea eta hobetzea, eta horretarako gutxieneko oinarrizko zerbitzu publiko egokiak ziurtatzea, non aukeren berdintasuna eta bazterkeriarik eza bermatuko diren, bereziki bazterkeria-arriskuan dauden edo kalteberagoak diren pertsonen artean.

    6.3I IRIZPIDEA

    Landa-ingurunearen baliabide eta ondare naturalak eta kulturalak kontserbatzea eta berreskuratzea, haien izaerari eutsiko dioten eta garapen iraunkorrarekin bateragarria den erabilera ahalbidetuko duten jardueren bidez.

    7H HELBURUA

    Hirigintza-eredu berri bat diseinatzea, Zaldibarko herrigunearen eginkizuna bultzatuko duena, udalerriko jardueren bilgune gisa. Bertan kokatuko dira, beraz, herritarren dinamikak eta jarduera, eta udalerriaren gainerako eremuetan hirigintza-presioa arindu, eta nahitaezko mugikortasuna gutxituko da.

    7.1I IRIZPIDEA

    Zaldibarko herrigunean eta gainerako eremuetan eginiko jardueren eta erabileren arteko elkarrekintzaren bitartez, herrian eginiko jarduerek herrirako onura ekartzea bultzatuko da, herrigunearen bizimodua elikatuz.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    28

    7.2I IRIZPIDEA

    Herriko bizitza publikoa, soziala eta ekonomikoa bultzatuko da, Zaldibarko herrigunearen ekipamenduak eta jarduerak bilduz eta dibertsifikatuz, eta lurraldea babestuko da egokiak ez diren erabileren aurrean.

    7.3I IRIZPIDEA

    Lurzorua okupatzeko eredu trinkoa planteatuko da, erdiguneetako bilbean dauden hutsuneak betez, bai biziguneetan bai jarduera ekonomikoaren guneetan.

    7.4I IRIZPIDEA

    Nahitaezko mugikortasuna murriztuko duen hirigintza-eredu trinkoa planteatuko da, beharrezkoak ez diren bizileku-lana edo bizileku-aisia lekualdaketak saihesteko.

    7.5I IRIZPIDEA

    Garraio publikoan oinarritutako mugikortasun-estrategia berri bat bultzatuko da, mugikortasun moteleko alternatibak ezarriko dituena eta herrigunea lotuko duena landa-auzoekin eta gainerako eremuekin.

    7.6I IRIZPIDEA

    Eitzaga, Sallabente eta Olarreaga auzoei dagokienez, Zaldibarko herrigunearekin duten erlazioa sendotzeko eginahalak egingo dira, eta hobetuko dira, aldi berean, horien loturak Ermuko eta Eibarko hiri-bilbeekin.

    8H HELBURUA

    Hirigintza-eredu berri bat diseinatzea, eraikitako ondarearen erabilera, bereizketa eta eraberritzea sustatuko duena, eta, beharrezkoa ez bada, lurzoru berriaren okupazioa saihestuko duena.

    8.1I IRIZPIDEA

    Edonola ere, bizitegiei edo jarduera ekonomikoari lotutako hazkunde berriak saihestuko dira, lurzoru urbanizaezinen kokaleku isolatuetan.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    29

    8.2I IRIZPIDEA

    Lehentasuna emango zaio oraingo hiri-bilbeak betetzeari, etxebizitzak edo jarduera ekonomikokoak izan, lurzoru urbanizagarrien sailkapenaren aurrean.

    8.3I IRIZPIDEA

    Udalerriko bigarren etxebizitzen eta etxebizitza hutsen kopuru handia kontuan hartuta, etxebizitza hutsak berrerabiltzea eta eraikin tradizionalak eraberritzea lehenetsiko da (hala behar izanez gero hainbat etxebizitzatan banatuta), etxebizitza berriak eraikitzearen aurrean.

    8.4I IRIZPIDEA

    Pabilioi huts eta partzialki garatutako jarduera ekonomikorako lurzoru asko daudenez, horien okupazioa lehenetsiko da, lurzoru berrien okupazioaren aurrean.

    8.5I IRIZPIDEA

    Indarrean dagoen hirigintza-legediak ezarritakoaren arabera, familia bateko edo biko etxebizitzetan oinarritutako dentsitate gutxiko ereduak saihestuko dira; izan ere, lurzorua bizkor kontsumitzen dute, mantentze-lanen kostu handia dute, eta derrigorrezko mugikortasuna areagotzen dute.

    9H HELBURUA

    Hautemandako joera sozio-ekonomikoak hirigintza-ereduaren programazioan eta kuantifikazioan txertatzea.

    9.1I IRIZPIDEA

    Hirigintza-ereduaren egiturazko alderdiak Zaldibarko lurraldearen berezko ezaugarriek ematen dituzten arren, plangintzaren berrikuspenaren proposamenen kuantifikazioa eta programazioa legezko epeak kontuan hartuta egingo dira, gutxitan asmatzen duten epe luzeko prospekzioak saihestuz.

    9.2I IRIZPIDEA

    HAPO honen programazioa eta kuantifikazioa gaur egungo errealitate sozio-ekonomikora egokituko da, non baldintzatzaile nagusiak diren higiezinen burbuilaren eztanda eta krisi ekonomikoaren eta ekologikoaren testuinguru orokorra.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    30

    9.3I IRIZPIDEA

    Etxebizitza-politikak etxebizitza babestuen eraikuntza bultzatuko du nagusiki (ahal bada, jabetzaz bestelako erregimenetan), eta, horrez gain, aurreikusiko du, arretazko printzipio gisa, herritarren egoera ekonomikoak okerrera egin dezakeela.

    9.4I IRIZPIDEA

    Gaur egungo langabezia maila kontuan hartuta, HAPOren programazioa biztanleriaren balizko igoera bat lotzen saiatuko da sektore ekonomiko kaltetuenen laguntzarekin eta egitura ekonomikoaren dibertsifikazioarekin.

    INGURUNE FISIKOA ETA PAISAIA

    10. HELBURUA

    Ingurune fisikoaren lurralde-antolamendu bat planteatzea, eta horren oinarriak izatea natura-ingurunearen balioa nabarmentzea eta EAEk hartutako ingurumen-konpromisoak hartzea.

    10.1I IRIZPIDEA

    Herriko plangintza egokitzea, EAEk eta Bizkaiko Diputazioak onartutako ingurumen-konpromisoak, ekintza-jarduerak eta kudeaketa-planak txertatuz.

    10.2I IRIZPIDEA

    Katalogatutako basa-fauna eta -florari eta katalogatutako espezie inbaditzaileei buruzko araudia jasotzea.

    10.3I IRIZPIDEA

    Habitaten Zuzentarauaren araudia eta mugaketa jasotzea, eta horretan ezarritako habitatak identifikatzea eta babestea.

    10.4I IRIZPIDEA

    Eremuan dauden interes handieneko baliabideak, ekosistemak, habitatak eta espezieak babesteko lehentasunak zehaztea.

    Goierriko ikuspegia Arangurenetik.

    Zaldibarko ikuspegia Goierritik.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    31

    10.5I IRIZPIDEA

    EAErako onartutako espezie babestuen kudeaketa-planak baldintza gainjarri gisa ezartzea, hala nola bisoi europarraren kasua.

    11. HELBURUA

    Ingurune fisikoaren diagnostikoa oinarri hartuta, ingurumena babesteko eta hobetzeko neurriak proposatzen dira, lurraldearen ahalmenen arabera. Neurri horien bidez, bertako dibertsitate biologikoa, paisajistikoa eta funtzionala areagotuko da, baita ekosistemen zerbitzuak ere.

    11.1I IRIZPIDEA

    Udalerriko biodibertsitatearen, baliabide naturalen, interesguneen eta oinarrizko ziklo ekologikoen inbentarioa egitea.

    11.2I IRIZPIDEA

    Udalerriko interes handieneko paisaiak, baliabideak eta ekosistemak, habitatak eta espezieak babesteko, berreskuratzeko eta kontserbatzeko lehentasunak zehaztea.

    11.3I IRIZPIDEA

    Erreken eta urertzen egoera babestea eta hobetzea, diagnostikoaren QBR-ren (ibaiertzeko basoko kalitatearen indizea) azterketatik abiatuta. Horrela, baso-landaketen urertzetako okupazioa kontrolatuko da.

    11.4I IRIZPIDEA

    Bertako masak babestea; bereziki, arroken azaleratzeei lotutako artadiak Urizar eta Aranguren auzoetan. Goierriko pagadi-orbanak, Garraizko lizardia, Urizarko gaztainadia edo Goierriko sahastia.

    11.5I IRIZPIDEA

    Neurriak ezartzea erreken, Aixola urtegiaren eta bertako orbanen arteko lotura ahalbidetzeko.

    11.6I IRIZPIDEA

    Goierri auzoaren lotura-gaitasuna bultzatuko duten neurriak ezartzea, azpiegituren (A8, N-634, industrialdeak eta trenbidea) ardatzen gainetik eskualdean dagoen igarobide bakarra den neurrian.

    11.7I IRIZPIDEA

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    32

    Paisaiaren kalitatea eta dibertsitatea areagotzea, pinudien aurrean, eta horretarako bultzatzea, besteak beste, hostozabalen heskaien landaketa, pinuen artean; belardiak, landaketen artean; etab.

    11.8I IRIZPIDEA

    Belardi atlantikoak, bailara hondoen eta hegalen habitat nagusi gisa, ez okupatzea eraikin edo eraikuntza berrien bidez eta beste erabilerarik ez ematea.

    11.9I IRIZPIDEA

    Sastraken eta txilardien orbanak babestea eta kontserbatzea.

    11.10I IRIZPIDEA

    Higadura-prozesuak eta gerta daitezkeen uholdeak kontrolatzea. Arraseko mozketetan oinarritutako baso-kudeaketaren eraginez sortzen dira, eredu horrek ez baitu uholdeak kontrolatzeko aukerarik ematen eta lurzoruaren galera nabarmenak ekartzen baititu.

    11.11I IRIZPIDEA

    Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea eta horiekin amaitzea, estatuko legedian edo Flora Exotiko Inbaditzailearen Bizkaiko katalogoan jasota dauden fauna-espezieen haztegiak eta flora-espezieen mintegiak debekatuta.

    11.12I IRIZPIDEA

    Robinia sasiakazien masak kontrolatzea eta horiekin amaitzea, indarrez ari baitira errotzen udalerriaren mendebaldean.

    11.13I IRIZPIDEA

    Hondakindegien eta eraberritu gabeko harrobien ingurumen-birgaitzea.

    11.14I IRIZPIDEA

    Mintegien isurketak eta fitosanitarioen aplikazioak kontrolatzea, azaleko eta lurrazpiko uren kontserbazioa ziurtatzeko.

    Eitzaga auzoko aireko ikuspegia.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    33

    12. HELBURUA

    Haien kokalekua edo erlazioak direla-eta, interes berezia edo urrakortasun paisajistikoa duten eremuak identifikatzea, babestea eta lurraldeko oinarrizko elementu gisa aintzat hartzea.

    12.1I IRIZPIDEA

    Durangoko LZPen Miñota auzoa eta haren ingurua izenez interes bereziko paisaia gisa sartutako eremuaren babesa bultzatzea, bertan kokatzen baita Gazaga landa-auzoa.

    12.2I IRIZPIDEA

    Diagnostikoaren dokumentuan udalerrian hautemandako balio paisajistiko handiko eremuak identifikatzea eta babestea.

    12.3I IRIZPIDEA

    Baserri-landazabala konplexuaren balioa nabarmentzea, ondare natural eta paisajistikoaren elementu gisa.

    12.4I IRIZPIDEA.

    Paisaia kontuan hartzea, HAPOk garatu beharreko proposamenen eta alternatiben ingurumen-ebaluazioan.

    13. HELBURUA

    Balio ekologiko handiko guneen arteko lotura sustatzea, ingurune naturalaren zatiketa murrizten duten korridore ekologikoen sorreraren bitartez.

    13.1I IRIZPIDEA

    Goierri auzoan EAEren korridoreen sarean sartzeko proposatutako eskualde-loturako korridorearen mugaketa, babesa eta araudia jasotzea, baldintza gainjarri gisa.

    13.2I IRIZPIDEA

    Udalerrian korridore ekologikoak sortzea, aipatutako dokumentuaren garapen modura.

    13.3I IRIZPIDEA.

    Lotura-funtzioa betetzen duten bertako elementu txikiak babestea, hala nola heskaiak, hostozabalen unadak, tamaina handiko zuhaizti isolatuak, putzuak edo ur-laster txikiak.

    Goierriko Uriortua baserria.

    Eitzagaetxebarria baserria Eitzagan.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    34

    14. HELBURUA

    Lurzoru urbanizaezina antolatzeko kategoriak ezartzea, ingurune fisikoaren diagnostikoan hautemandako gabeziak, aukerak, urrakortasuna eta erabilera gaitasunak kontuan hartuta.

    14.1I IRIZPIDEA

    Udalerriko lurraldean sektoreen araberako banaketa eguneratu bat egitea, LAGen, Nekazaritzako eta Basogintzako LAPen eta Durangoko LZPen zehaztutako kategoriak eta azpikategoriak erabiliz.

    14.2I IRIZPIDEA

    Baldintza gainjarri gisa, honako kategoria hauek sartzea: higadura-arriskua, akuiferoen urrakortasuna, erabilera publikoko mendiak, balio paisajistiko handiko guneak eta loturako korridore ekologikoak.

    14.3I IRIZPIDEA

    HAPOn behar adina zuzentze-neurriak eta, hala behar bada, azpikategoriak sartzea, Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenean (IIT) hautemandako ingurumen-arriskuei eta biodibertsitatearen balizko galerei aurre egiteko.

    14.4I IRIZPIDEA

    LAGek ezarritakoaren arabera, LAGek finkatutako lurzoru-kategoriak azpikategoriatan banatzea, udalerriaren behar espezifikoetara egokituta.

    15. HELBURUA

    Uraren zikloa eta ibai-ekosistemak babestea.

    15.1I IRIZPIDEA

    Ibai-ibilguak identifikatzea eta babestea, Ibaiak eta Errekak Antolatzeko LAPen eta Plan Hidrologikoan zehazten den moduan.

    15.2I IRIZPIDEA

    Uraren Europako Esparru Zuzentarua betetzea; bereziki, goi-ibilguetan biodibertsitatearen galerak eta eragin negatiboak saihesteari dagokienez.

    Baldintzatzaile gainjarriak.

    Urertzeko zuhaiztia Garraiz errekan.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    35

    15.3I IRIZPIDEA

    Planteatutako proposamenak eta jarduerak udalerriaren baliabide hidrikoen eskuragarritasunera egokitzen direla bermatzea, gehiegizko ustiapena saiheste aldera.

    15.4I IRIZPIDEA

    Ur-lasterren kalitatea bermatzea, eta horretarako kontrolik gabeko isurketak saihestea, landa-auzoetako saneamenduak arazketa-kolektoreetara lotzea edo auzo horietan auto-arazketako sistemak proposatzea.

    15.5I IRIZPIDEA

    Lurrazpiko akuiferoen kalitatea bermatzea, kontrolik gabeko isurketak saihestuz eremu urrakorretan. Iturburuen eta hartuneen inguruak identifikatzea, zedarritzea eta horien erabilera arautzea.

    15.6I IRIZPIDEA

    Ibai-sistemen emari ekologikoa bermatzea, ibilguetan kontrolik gabeko bilketak eta oztopoak saihestuz.

    15.7I IRIZPIDEA

    Ongi kontserbatutako ibaiertzeko basoak identifikatzea eta babestea, ekosistema-funtzioak osorik betetzen direla bermatuz. Diagnostikoaren dokumentuan zehaztutako QBR (ibaiertzeko basoko kalitatearen indizea) indizeei egokitutako babes-zerrendak ezartzea.

    15.8I IRIZPIDEA

    Ibaiertza babesten duten basoak berreskuratzeko ekimenak sustatzea gune degradatuetan, eta berezko landareak berreskuratzea.

    15.9I IRIZPIDEA

    Ibaiertzeko bertako basoaren eginkizuna sustatzea, balio ekologiko handiko eremuen arteko lotura ekologiko gisa.

    15.10I IRIZPIDEA

    Artifizialki lurperatuta dauden eremuetan, jatorrizko ibilguak berreskuratzeko ekimenak sustatzea, biodibertsitatea babesteko eta uholdeak prebenitzeko neurri gisa.

    Gatika erreka lurperatuta eta bideratuta.

    Garraiz erreka Egañan eta mintegien ondoan.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    36

    15.11I IRIZPIDEA

    Uholde-arriskua duten eremuak identifikatzea eta babestea, babes-neurriak ezarriz uholdeei aurre egiteko eta biodibertsitatea zaintzeko. Landa-guneak edo lurzoru urbanizagarriak zedarritzea saihestuko da, baldin eta okupatzen badira azaleko uren babes-eremuak edo uholde-arriskua duten eremuak.

    15.12I IRIZPIDEA

    Ibilguari lotutako ondare-balioa duten eraikinak identifikatzea eta horien eraberritzea proposatzea, hala nola errotak eta burdinolak.

    16. HELBURUA

    Udalerriko Hezeguneek eratutako ekosistemak identifikatzea eta babestea.

    16.1I IRIZPIDEA

    Udalerriko hezeguneak identifikatzea eta babestea, ur-ekosistemek biodibertsitatean zer-nolako garrantzia duten kontuan hartuta. Horien balio ekologikoak, paisajistikoak, zientifikoak eta kulturalak babesteko bitartekoak ezarriko dira.

    16.2I IRIZPIDEA

    Plangintzan hezegune hauek sartzea: Aixola urtegiak eratutakoa, EAEko Hezeguneen LAPen (III. TALDEA) sartutakoak eta gerora identifikatu daitezkeenak.

    16.3I IRIZPIDEA

    Aixola urtegiarekin muga egiten duten paisaien eta ekosistemen zaintza bermatzea, balio naturaleko beste eremu batzuekiko lotura ziurtatuz.

    17. HELBURUA

    Neurriak txertatzea, biztanleria eta ingurumena zaratez babesteko modu eraginkorrean.

    17.1I IRIZPIDEA

    HAPOren esparruan alternatibak hautatzean eta erabakiak hartzean, zaratak pertsonengan eta ingurune naturalean zer-nolako eragina duen baloratzea eta kontuan hartzea.

    Aixolako urtegia.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    37

    17.2I IRIZPIDEA

    Udalerri osoaren zonakatze akustikoa egitea, plangintzaren aurrerakinak aurreikusitako erabileren arabera.

    17.3I IRIZPIDEA

    Udalerriko lurraldearen erabilera bakoitzari egokitutako kalitate akustikoak eraginkortasunez lortzen direla ziurtatzea, beharrezkoak diren zuzentze-neurriak ezarriz.

    18. HELBURUA

    Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak txertatzea.

    18.1I IRIZPIDEA

    Legezko prozedurak eta neurriak txertatzea, lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen kalitatea lehengoratzeko.

    18.2I IRIZPIDEA

    Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen inbentarioa HAPOren hirigintza-informazioan txertatzea, HAPOren jarraipenerako tresna gisa.

    18.3I IRIZPIDEA

    Ustez kutsatzen ari diren lurzoruak identifikatzea, eta horien mugaketa HAPOren hirigintza-informazioan txertatzea.

    Kontrolatu gabeko obra-hondakin eta teila isuriak baso-bideetan.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    38

    LANDA- ETA BASO-INGURUNEA

    19. HELBURUA

    Udalerrian elikadura-burujabetza babestea, eta ustiapenen iraunkortasuna hobetzea.

    19.1I IRIZPIDEA

    Udal-plangintzaren bidez elikadura-burujabetza areagotzeko ekimenak sustatuko dira, udalerrian bertan oinarrizko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa bultzatuz.

    19.2I IRIZPIDEA

    Ordenantzetan, nekazaritza-ustiapen berrietarako irizpideak txertatuko dira, egokitzapen paisajistikoari eta iraunkortasunari dagokienez, eta kontrolik gabeko hartuneak edo isurketak aztertuko dira.

    19.3I IRIZPIDEA

    Plangintzak sustatuko ditu, halaber, nekazaritza-erabileren dibertsifikazioa, produktu ekologikoen sarrera, nekazaritza transgenikoen debekua eta, Txakolinarena bezala, goraka ari diren herriko sektoreen babesa.

    20. HELBURUA

    Balio agrologiko handiko lurzoruak identifikatzea eta babestea, eta erabilera desegokietarako ez okupatzea.

    20.1I IRIZPIDEA

    Balio agrologiko handieneko lurzoruak babesteko neurriak ezarriko dira, nekazaritzari lotuta ez dauden erabileren aurrean, hala nola bizitegiak eta azpiegitura berriak.

    20.2I IRIZPIDEA

    Nekazaritza eta abeltzaintzarako lurzoruak sailkatuko dira, Nekazaritzako eta Basogintzako LAPen Trantsizioko Landa Paisaia eta Balio Estrategiko Handiko Nekazaritza Lurzorua azpikategorien arabera. Azterketa zehatzago bat egin ondoren, ezarritako azpi-guneen mugak egokituko dira.

    20.3I IRIZPIDEA

    Plangintzak ekoizpen-eremuen eta horiei lotutako ondare-elementuen arteko loturak bultzatu eta babestuko ditu. Plangintzaren bidez, baserriari lotutako nekazaritza-erabilerak babestu nahi dira; bereziki, Goierri eta Arangurengo hegaletan.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    39

    20.4I IRIZPIDEA

    Plangintza orokorraren hirigintza-araudian Nekazaritzako eta Basogintzako LAPek nekazaritza-eremuetan paisaiari eta lotura ekologikoari buruz ezarritako irizpideak txertatuko dira.

    21. HELBURUA

    Nekazaritza-ustiapenen errentagarritasuna eta produktibitatea areagotzeko ekimenak bultzatuko dira, jarduera publikoen bidez.

    21.1I IRIZPIDEA

    Udal-plangintzak auto-enpleguaren sorrera sustatuko du, nekazari berriei lurra eskuratzeko erraztasunak emanez.

    21.2I IRIZPIDEA

    Lurzorua erreserbatzeari buruzko lan arloa ezarriko da, diagnostikoaren dokumenturako egindako azterketa zehatzean oinarrituta, eta horren helburua udal-lurren banku bat sortzea izango da. Horrela, laborerako egokia den lurra eskuratzeko herritarren eskaera hautematen denean, abandonatutako edo erabili gabeko lurrak erabili ahal izango dira, indarrean dagoen legediak ezartzen duen bezala.

    21.3I IRIZPIDEA

    Udal-plangintzaren bidez, banku horretan lehen sektorearen zerbitzurako ekipamendu publikoak edukitzea bultzatuko da, eta horrela taldeko funtzionamendua ahalbidetuko da materiala erosteko eta biltzeko, produktuak garatzeko, eta, hala behar izanez gero, kontsumitzaileei zuzenean saltzeko.

    21.4I IRIZPIDEA

    Ekipamendu horiek hiriko eta landako eremuen arteko mugan kokatuko dira, ahal bada eraikita dauden eraikinetan; horrela, alde batetik, herrigunearen jarduera areagotuko da, eta, bestetik, landa-lurzoruan eraikin berriak egitea saihestuko da.

    21.5I IRIZPIDEA

    Nekazaritza-lurzoruen eta herrigunearen arteko hurbiltasunak lehen sektorean diharduten herritarren etxebizitza premiak herrigunean asetzea ahalbidetzen duenez, nekazaritza- edo paisaia-intereseko eremuetan etxebizitzak eraikitzea saihestuko da, lur emankorrenak lehen jarduerarako erabiliko direla bermatze aldera.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    40

    21.6I IRIZPIDEA

    Udal-ordenantzetan lehentasunak ezartzeko aukera aztertuko da, nekazari berriek herrigunean etxebizitza babestua eskuratzeko aukera izan dezaten.

    21.7I IRIZPIDEA

    Ordenantzetan irizpide teknikoak jasoko dira, eredu estentsiboen araberako nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueren ezarpena bultzatzeko eta errazteko.

    22. HELBURUA

    Basogintza-sektorea modernizatzeko ekimenak bultzatzea, kudeaketa iraunkorrago eta dibertsifikatuago baten alde eginez.

    22.1I IRIZPIDEA

    Ekoizpen-gune gisa mantentzea erabilera horretarako benetako bokazioa duten espazio guztiak. Udalerrian sektoreen araberako banaketa eguneratu bat egitea, Nekazaritzako eta Basogintzako LAPen eta Durangoko LZPen zehaztutako kategoriak eta azpikategoriak erabiliz.

    22.2I IRIZPIDEA

    Basoen erabilera iraunkorrago bat sustatzea, horri lotutako ingurumen-eraginak gutxituz eta basoen kudeaketa iraunkorra egiaztatzeko zigiluak txertatuz (PEFC/FSC).

    22.3I IRIZPIDEA

    Basogintza-sektorearen dibertsifikazioa sustatzea, eta horretarako bakantzeetan biomasarako egurra eskuratzeko ekimenak bultzatzea edo nekazaritza-abeltzaintzako erabilerarekin bateragarriak diren landaketa mistoak (hostozabalak eta fruta-arbolak) egitea.

    22.4I IRIZPIDEA

    Nekazaritzako eta Basogintzako LAPen baso-eremuen paisaiari eta lotura ekologikoari buruz ezarritako irizpideak plangintza orokorrean txertatzea.

    22.5I IRIZPIDEA

    Ordenantzetan irizpideak txertatzea, egiaztatutako egurraren —ahal bada herrikoa— erabilera sustatzeko eta/edo lehenesteko.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    41

    23. HELBURUA

    Landa-guneetan turismoa sustatzea, eta horretarako udalerriko aktiboen balioa nabarmentzea eta jarduera ekonomikoa hobetzeko ekimenak sustatzea, landa-auzoetan eta herrigunean.

    23.1I IRIZPIDEA

    Zaldibarko dorretxeari lotutako bainuetxe zaharraren parkeko ur sufretsuen iturburua berreskuratzea, Zaldibarko irudia berreskuratzeko baliagarria den elementu bat den neurrian; izan ere, gaur egun autopista bazterreko herri baten itxurak lausotzen du herriaren benetako irudia.

    23.2I IRIZPIDEA

    Turismoa sustatze aldera, herriaren irudia zaintzea eta bultzatzea, eta nekazaritza-ustiapenak eta paisaia tradizionala mantentzea.

    23.3I IRIZPIDEA

    Plangintzaren bidez, landa-etxeen eta intentsitate gutxiko beste eskaintza batzuen sorrera bultzatzea, balio paisajistiko handiko lurzoruetan dauden eraikinetan.

    23.4I IRIZPIDEA

    Plangintzaren bidez, landa-turismoa pizteko baliagarriak diren eta lurraldeari lotuta dauden jarduera-motak edo ekipamendu publikoak bultzatzea, bisitariak udalerrira erakartzeko.

    23.5I IRIZPIDEA

    Proposatu beharreko jarduera-mota edo ekipamendu publiko guztiak herrigunearen edo landa-auzoen ondoan kokatu beharko dira, eta kokaleku isolatuak saihestuko dira, udalerrian trafikoa areagotzen dutelako, jarduera ekonomikoa pizten lagundu gabe.

    23.6I IRIZPIDEA

    Edonola ere, herrigunea baino lehen kokatuko dira, trafikoa bertatik igaro ez dadin, eta, ahal bada, garraio publikoko linea baten ondoan.

    23.7I IRIZPIDEA

    Zaldibarko herrigunean autokarabanentzako aparkaleku bat egitea proposatuko da, horretarako kokaleku egokiena hautatuz.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    42

    23.8I IRIZPIDEA

    Baserri-kanpin bat kokatzeko gune egokiak sortzea proposatuko da.

    MUGIKORTASUNA ETA GARRAIOA

    24. HELBURUA

    Mugikortasun iraunkorreko eredu bat definitzea eskualde mailan, eta gaur egungo mugikortasun-ereduaren gabeziak konpontzeko garraio publikoa sustatuko duten neurriak planteatzea.

    24.1I IRIZPIDEA

    Garraio publikoaren erabilera bultzatzea, ete haren funtzionamendua auzo txikiek osatutako lurralde-egiturara egokitzeko beharra planteatzea. Garraio publikoan ibilgailu txikiagoak erabili behar direla planteatuko da maiztasuna areagotzeko, geltokien sistema malguago bat izateko eta landa-auzoak komunikatzeko.

    24.2I IRIZPIDEA

    Bizikletaren erabilera sustatzea, gaur-gaurkoz gutxi erabiltzen baita. Hala, eskualdeko bizikleta sarea osatzeko eta herrigunean bizikleta-sare bat sortzeko laguntza emango da.

    24.3I IRIZPIDEA

    Zaldibar inguruan N-634 errepidea, A8 autopista edo trenbidea bezalako azpiegiturek mugikortasunean eta bide-segurtasunean sortutako arazoei konponbideak bilatzea.

    24.4I IRIZPIDEA

    Herrigunearen sarreran aldirietako aparkaleku bat jartzea, udalerriko bisitariek bertan aparkatu dezaten, herrigunetik zirkulatu gabe.

    24.5I IRIZPIDEA

    N-634 errepidearen trafikoa moteltzea eta hirian txertatzea, herrigunean eta San Andres, Sallabente eta Olarreaga auzoetan. Errepide beretik sarbide berri bat egiteko eskatzea, eskualdeko Ibur-erreka industrialdera eta hondakindegira.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    43

    24.6I IRIZPIDEA

    Trenbideak Aranguren eta Artia artean eta San Andres eta erdialdearen artean eragindako zatiketa gainditzeko aukerak bilatzea. Epe motz eta ertaineko egoerak landuko dira (trenbidea lurperatzea planteatzen da).

    24.7I IRIZPIDEA

    Neurriak ezartzea, A8 autopistak Zaldibarko herrigunean eta Eitzaga auzoan sortutako kalte akustikoak murrizteko.

    25. HELBURUA

    Oinez, bizikletaz eta astiro joateko mugikortasun-sare alternatibo bat trazatzea, udalerri osoan eguneroko mugikortasuna berregituratzea ahalbidetuko duena, herrigunea eta landa-auzoak lotuz.

    25.1I IRIZPIDEA

    Plangintzan txertatzea, batetik, Berriz-Zaldibar-Ermua artean etorkizunean egongo den bizikleta-ibilbidearen trazaketa (Zalbidar eta Berrizen artean martxan da dagoeneko), eta, bestetik, Durangoko LZPek proposatutako ibai-ibilbidea. Mugikortasun iraunkorreko eredu berri baten ardatzak izango dira, eta udalerrian motorrik gabeko lekualdaketak ahalbidetuko dituzte.

    25.2I IRIZPIDEA

    Plangintzan bizikleta-sare baten trazaketa txertatzea, Ego ibaiaren Parke Linealaren jarraipen gisa. Sareak Sallabente eta Olarreaga auzoak Eibar eta Ermuarekin lotuko ditu.

    25.3I IRIZPIDEA

    Egunero erabiliko den oinezko eta bizikletentzako mugikortasun-sare bat definitzea eta seinaleztatzea, herrigunea eta landa-auzoak elkartzeko aukera emango duena.

    25.4I IRIZPIDEA

    Goierri eta Sallabente auzoak eta Aixola urtegia lotuko dituzten aisialdi-ibilbideak definitzea eta seinaleztatzea.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    44

    INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN SEKTOREA

    26. HELBURUA

    Hirigintza-baldintza egokiak sortzea, industriaguneen funtzionamendua hobetzeko eta horien balioa areagotzeko.

    26.1I IRIZPIDEA

    Iburerreka eta Sallabente industriaguneen sarbideak eta urbanizazioa hobetzea, eta, sarbideei dagokienez, saihesbiderako lotura egokia ziurtatzea trafiko astunerako.

    26.2I IRIZPIDEA

    San Andreseko industriaguneen sarbideak eta urbanizazioa hobetzea, N-634 errepiderako sarbide segurua sortuz.

    26.3I IRIZPIDEA

    Oinezkoentzako eta bizikletentzako loturak ezartzea, industriaguneen eta hiriguneen artean.

    26.4I IRIZPIDEA

    Industrialdeen ingurua eta ibai-ibilguekiko haien lotura hobetzeko irizpideak txertatzea, industrialdeen irudia eta haien merkataritza-balioa areagotzeko.

    26.5I IRIZPIDEA

    Eraikinen irudia hobetzea eta industriaguneetan energia berriztagarriak ezartzea sustatuko duten irizpideak txertatzea ordenantzetan.

    27. HELBURUA

    Hirigintza-baldintza egokiak sortzea, zerbitzuen sektoreko funtzionamendu eraginkorragoa lortzeko eta jarduera osagarriak erakartzeko.

    27.1I IRIZPIDEA

    Zerbitzuen sektorea hobetzeko, bide-egitura, irudia eta hiriguneen kalitate paisajistikoa hobetzea, enpresa berriak ezartzeko ingurune erakargarria sortzeari begira.

    Iburerreka industrialderako sarrera.

    San Andres industrialderako sarrera.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    45

    27.2I IRIZPIDEA

    Bizitegien eta industriaguneen artean tarteko guneen ezarpena sustatzea, goraka ari diren arloei lotutako jarduerak kokatzeko, hala nola energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak.

    27.3I IRIZPIDEA

    Tamaina handiko ekipamendu publiko bat sortzea, herrigunearen inguruan, enpleguaren sorrerari edo enpresen mintegi bat egiteari lotuta egongo den funtzio anitzeko ekipamendu gisa funtzionatuko duena.

    27.4I IRIZPIDEA

    Herrigunean merkataritza txikia sustatzea, gainerako jarduerei lotuta, gizarte-kohesioa eta bizi-kalitatea hobetzeko faktore gisa.

    27.5I IRIZPIDEA

    Herriguneko zerbitzuen sektorearen eta herriko lehen sektoretik eskuratutako produktuen arteko erlazioa sustatzea.

    27.6I IRIZPIDEA

    Tokiko sektorea ahul dezaketen merkatalguneak edo aisialdi-zentro handiak eskualdean ez jartzeko ahaleginak egitea, udal-eskumenen esparruan.

    27.7I IRIZPIDEA

    Jarduera ekonomikoen LAPa betetze aldera, hiriguneen merkataritza kaltetzen duten merkataritza-erabilerak ez jartzea isolatutako industrialdeetan.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    46

    ENERGIA, ZERBITZU-SAREAK ETA HONDAKINAK

    28. HELBURUA

    Udal-autonomia energetikoan aurrera egitea, eta Fackinga saihestea.

    28.1 I IRIZPIDEA

    Fracking gabeko udalerri gisa, plangintza orokorraren eskumenaren barruan beharrezkoak diren neurriak ezartzea, lurzorua, ura eta airea kutsatzen duen jarduera hori saihesteko.

    28.2I IRIZPIDEA

    Energia berriztagarrien ekoizpena sustatzea eraldatutako lurzoruetan, hala nola eguzki-energia edo energia minieolikoa jartzeko egokiak diren urbanizazioak edo industria-lurzoruak.

    28.3I IRIZPIDEA

    Biomasaren bidez, energia ekoizteko proiektuak ezartzeko aukera sustatzea, maila txikian.

    28.4I IRIZPIDEA

    Energia-kontsumoa eta igorpenak murritzeko neurriak ezartzea.

    28.5I IRIZPIDEA

    Argiteria publikoko sareen diseinu iraunkorra eta eraginkorra sustatzea, energiaren xahuketari eta argi-kutsadurari lotutako arazoak saiheste aldera.

    29. HELBURUA

    Udal-autonomia areagotzea, hondakinen kudeaketan.

    29.1I IRIZPIDEA

    Ahal den neurrian, materia- eta energia-ziklo itxietan oinarritutako eredu sozio-ekonomiko bat sortzeko pausoak ematea, zirkuituak ezarriz jarduera baten hondakinak beste batzuetan erabil daitezkeenean.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    47

    29.2I IRIZPIDEA

    Udalerriko zerbitzuei lotutako balio anitzeko ekipamendu publiko bat sortuko da, eta bertan konpostajeko udal-planta bat kokatuko da, hondakinen kudeaketari eta, hala badagokio, herri-mendietatik aterako egurraren ezpal-zatitzeari lotuta. Nolanahi ere, biziguneetan kamioien igarobidea saihestuko da.

    30. HELBURUA

    Dauden zerbitzu-sareak hobetzea, eta auto-arazketa sustatzea.

    30.1I IRIZPIDEA

    Ur-hornidurarako sarea hobetzea, Urkitzeko eta Azkorrako biltegien artean dagoen hoditeria berrituz.

    30.2I IRIZPIDEA

    Hirigintza-ordenantzan euri-uren saretik euri-ura hartzeko sistemak ezartzeko beharra adieraztea, gero ureztatzeetan edo garbiketan erabiltzeko.

    30.3I IRIZPIDEA

    Landa-auzoen saneamendua kolektoreetara lotzeko edo auto-arazketarako instalazioak sortzeko eginahalak egitea.

    30.4I IRIZPIDEA

    Aireko lineak arian-arian lurperatzeko erraztasunak ematea.

    Euri-urak biltzeko sistema.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    48

    ONDARE HISTORIKOA, ARTISTIKOA ETA KULTURALA

    31. HELBURUA

    Interes historiko, artistiko eta kulturaleko elementuak babestea eta horien balioa nabarmentzea.

    31.1I IRIZPIDEA

    Udalerriko intereseko elementu guztiak jasoko dituen katalogo bat osatzea. Bertan jasoko dira bai legez babestutako elementuak bai kontserbaziorako arreta berezia eskatzen dutenak, hala nola babesik ez duten baserri batzuk.

    31.2I IRIZPIDEA

    Babesteko unean, arreta jartzea elementuetan bertan, horien artean sortutako erlazioetan, multzoetan edo ibilbideetan, eta eratzen duten paisaian.

    31.3I IRIZPIDEA

    Berriki egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako elementuak katalogoan sartzea eta/edo ustezko gune arkeologikoak eguneratzea.

    31.4I IRIZPIDEA

    Arkitektura txikiko elementuak katalogoan sartzea, hala nola iturriak, karobiak, labeak, bordak, garaiak edo aletegiak.

    31.5I IRIZPIDEA

    Katalogoa plangintza orokorraren dokumentuaren ondoren eginez gero, oso kontserbazio-egoera txarrean egoteagatik premiazko eraberritzea behar duten elementuen zerrenda sartuko da plangintzaren dokumentuan.

    31.6I IRIZPIDEA

    Ingurumen arloko gogoetak txertatzea, ondare historikoaren kontserbazioan.

    Zeartza baserria Goierrin.

    Gazaga onandia baserria Gazagan.

    Aldatza kalea – Antzinako bidea.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    49

    LANDA-AUZOAK (EITZAGA, GOIERRI, URIZAR, GAZAGA ETA ARANGUREN)

    32. HELBURUA

    Landa-auzoen bizi-kalitatea hobetzea, sarbideak eta zerbitzuak hobetuz.

    32.1I IRIZPIDEA

    Udalerrira sartzeko eta auzoak lotzeko erabiltzen diren herri-bideen sarea berreskuratzea edo berritzea planteatuko da.

    32.2I IRIZPIDEA

    Landa-auzoetatik igarotzen diren azpiegitura linealen eraginak arintzeko ahaleginak egingo dira, trafikoa moteltzeko jardueren bidez, oinezkoen ibilbide alternatiboen bidez edo babes akustikoen bidez.

    32.3I IRIZPIDEA

    Erdiguneetako espazio publikoen egokitzapena sustatuko da, orain dauden ekipamendu publikoei lehentasuna emanez.

    32.4I IRIZPIDEA

    Saneamendu-sareak Durangaldeko eta Debabarreneko kolektoreetara lotzeko ekimenak bultzatuko dira.

    32.5I IRIZPIDEA

    Kontsumoa murrizteko argiteria-instalazioak berritzea, aireko sareak lurperatzea eta telekomunikazio-sareetarako loturak bultzatuko dira.

    32.6I IRIZPIDEA

    Bizigune txikietara egokitutako garraio publikoko sare baten sorrera sustatuko da.

    33. HELBURUA

    Auzoetako jarduera ekonomikoa indartzea, haien landa-izaerari eta kokatzen diren eremuaren ingurumen-kalitateari nahiz kalitate bisualari eutsiz. Horrela, haien hedapen neurrigabea saihestuko da.

    33.1I IRIZPIDEA

    Lehen sektoreko jarduera bultzatuko da, landa-auzoetako jarduera nagusi gisa.

    Urizar eta Gazaga auzoekin lotzeko oinezkoentzako jarraitasun falta.

    Eitzagako espazio publiko nagusia.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    50

    33.2I IRIZPIDEA

    Tokiko ekonomiaren dibertsifikazioa sustatuko da, ingurunearen ondare natural, kultural eta paisajistikoari lotutako turismo iraunkorraren aldeko apustuaren bidez.

    33.3I IRIZPIDEA

    Maila apaleko hirugarren sektoreko erabilerak ezartzeko baldintzak malgutuko dira, herriko ekonomiaren dibertsifikazioa ahalbidetze aldera.

    33.4I IRIZPIDEA

    Eraikin tradizional hutsak eta bigarren etxebizitza gisa erabilitako etxebizitzak daudela kontuan hartuz, horien eraberritzeak eta herritarrak horietan kokatzeko ekimenak lehenetsiko dira, bereizketa egiteko aukera malguagoak ezarriz.

    33.5I IRIZPIDEA

    Hainbat landa-auzo kokatzen dira balio paisajistiko handia duten eta lurraldearen leku askotatik ikus daitezkeen lekuetan; hortaz, paisaia-egokitzeko irizpideak txertatuko dira, horien irudi tradizionalak bere horretan iraun dezan.

    33.6I IRIZPIDEA

    Hainbat landa-auzo balio ekologikoa duten lekuetan daudenez, biodibertsitatearen eta lotura ekologikoaren aldeko neurriak proposatuko dira.

    33.7I IRIZPIDEA

    Ondarea eraberritu, eta horren balioa nabarmenduko da. Horretarako, ondare-elementuen arteko erlazioak ezarri, eta intereseko ibilbideak sortuko dira auzoetan.

    33.8I IRIZPIDEA

    Udalerriko landa-auzoak egokitu egin beharko dira, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen eta Bizkaiko Landaguneen Inbentarioaren arabera.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    51

    SALLABENTE ETA OLARREAGA

    34. HELBURUA

    Sallabente eta Olarreaga auzoetako hiri-baldintzak hobetzea. Horretarako, Eibarko eta Ermuko hiri-bilbeekiko lotura egokia ziurtatu; Zaldibarko gainerako eremuekiko komunikazioa hobetu; eta, herrigune horietatik igarotzen diren azpiegitura linealen eragina gutxituko da, ahal den neurrian.

    34.1I IRIZPIDEA

    Auzo horien hiri-baldintzak hobetzea. Horretarako, eraikitako ondarea optimizatzeko erraztasunak emango dira, eraberritzeak egiteko eta herritarrak etxebizitza hutsetan kokatzeko ekimenak sustatuz, etxebizitza horiek banatzeko aukerak malgututa.

    34.2I IRIZPIDEA

    Eibarko eta Ermuko hiri-bilbearekiko integrazio egokia erraztea. Horretarako, oinezkoentzako komunikazioak hobetuko dira, eta Ego ibaiaren parke lineala eta bi auzoak lotzeko egindako Ibai Parkearen aurreproiektua garatuko dira.

    34.3I IRIZPIDEA

    Zaldibarko gainerako eremuekiko komunikazio egokia sustatzea, Sallabentetik Eitzagara joateko sarbide zuzen bat egitea proposatuz, Ermutik igaro gabe.

    34.4I IRIZPIDEA

    N-634 errepidearen trafikoa moteltzea, auzo horietatik igarotzean, eta Ibur-Erreka eskualdeko industrialdera sartzeko bide berri bat egitea.

    34.5I IRIZPIDEA

    Tokiko espazio publikoak eta ekipamenduak hobetzea, baita hiri-sareen arteko lotura ere.

    34.6I IRIZPIDEA

    Ondarea erreberritzea eta horren balioa nabarmentzea, hiri-ingurunean hobeto txerta dadin.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    52

    HIRIGUNEA

    35. HELBURUA

    Zaldibarko hirigunea hiri-jardueraren erdigune gisa finkatzeko ekimenak sustatzea. Horretarako, haren hiri-bilbea beteko da; erabilera eta ekipamendu berriak ezarriko dira; eta, bertako espazio publikoen sarea eta mugikortasun-moduak berriz definituko dira osorik.

    35.1I IRIZPIDEA

    Lehenik eta behin, oraingo barne-ehunen harrera-ahalmena eta etxebizitza hutsen berrerabilpena aztertuko da, eraldatu gabeko lurzoruak okupatu baino lehen. Horretarako, HAPOk Lehentasunez Eraberritzeko Eremuak finkatuko ditu, eraikinen egoera dela-eta ahalegin berezia eskatzen duten gune edo auzoetan.

    35.2I IRIZPIDEA

    Etxebizitzen premia eta jarduera ekonomikoa herrigunea indartzera eta hiri-bilbea trinkotzera bideratuko dira. Hala, bilbean dauden eraiki gabeko lursailak beteko dira, lurzoru urbanizagarriko sektoreei jarraipena ematea edo horien zedarritzea saihestuz.

    35.3I IRIZPIDEA

    Lursail horietako parametroak definituko dira berriro, inguruko unitateetan daudenen antzeko dentsitate-jarduerak zehaztuz. Horrela, gabezia oso nabarmenak dituen hirigintza-ingurunea hobetu ahal izango da.

    35.4I IRIZPIDEA

    Hirigintza-jarduerak garatu gabeko edo partzialki garatutako hiri-lurzoruetan egin beharreko hiri-berrikuntzako ekimenak izango dira, eta honela banatuko dira: bizitegietarako hiri-berrikuntza, hiri-berrikuntza mistoa eta industriala.

    35.5I IRIZPIDEA

    Aipatutako jardueretako batzuek egiturazko helburuak dituzte, hala nola bainuetxearen parkea espazio publikoan sartzea, mugikortasun-eredua berriro definitzea, eta herrigunearen eta Artiaren, Arangurenen eta San Andresen artean dauden hesiak gainditzea.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    53

    35.6I IRIZPIDEA

    Aztertuko da, halaber, hirigunean eraikita dauden eremu batzuei dentsitate berria emateko egokitasuna, kokatuta dauden ingurunearen dentsitateak gainditu gabe.

    35.7I IRIZPIDEA

    Ordenantzetan etxebizitzen bereizketa errazteko irizpideak txertatuko dira, biztanleak oraingo ehunean finka daitezen.

    35.8I IRIZPIDEA

    Oraingo bilbe industrialak betetzea sustatuko da, eraldatutako lurzoruaren erabilera optimizatuz eta bizitegien eta industriaguneen arteko erlazioa hobetuz.

    36. HELBURUA

    Zaldibarko herrigunearen barne-mugikortasuna berregituratzea. Horretarako, mugikortasun-modu ahulenak (oinezkoak eta bizikletak) kontuan hartuko dituen eredu bat planteatuko da, eta erlazio egokiago bat bilatuko da, mugikortasun horietara bideratutako espazioen eta ibilgailuentzako espazioen artean.

    36.1I IRIZPIDEA

    Trafikoa moteltzea, eta N-634 errepidea herrian txertatzea, herrigunetik igarotzen den lekuan, eta auzoen arteko lotura egitea, oinezkoentzako komunikazioen bidez.

    36.2I IRIZPIDEA

    Trafiko astuna saihesbidetik egiten dela ziurtatzea, biziguneetatik igaro ez dadin.

    36.3I IRIZPIDEA

    Euskal Herria kaletik abiatuta, oinezkoek lehentasuna izango duten espazio publikoen sare bat sortzea, espazio eta ekipamendu publikoak lotuko dituena.

    36.4I IRIZPIDEA

    Landa-auzoetara eta herrigunera daramaten bideen jarraikortasuna sustatzea.

  • Z A L D I B A R K O H A P O P G O U D E Z A L D I B A R dokumentua/documento

    A U R R E R A K I N A / A V A N C E

    54

    36.5I IRIZPIDEA

    Barne-bideak berrantolatzeko planteatzea, oinezkoentzako espazioak areagotuz eta aparkaleku publikoak beste era batera kokatuz edo antolatuz.

    36.6I IRIZPIDEA

    Berriz-Zaldibar-Ermua bidegorriaren hiri-lurzoruari jarraipena ematea.

    36.7I IRIZPIDEA

    Urbanizazio-ordenantza bat sortzea, urbanizazio motak kale edo espazio bakoitzerako zehaztutako erabileretara egokituko dituena.

    37. HELBURUA

    Hiri-egitura orekatu bat lortzea, hiri-ehunen, espazio libreen eta ekipamendu publikoen arteko erlazio egokia izateko.

    37.1I IRIZPIDEA

    Euskal Herria kalearen lehen zatia eraldatuko da, Zaldibarrerako erreferentziako espazio publiko bat izan dadin, eta bainuetxe zaharraren parkea Zaldibarko espazio publikoan sartzea bultzatuko da.

    37.2I IRIZPIDEA

    Espazio libreen eta ekipamenduen sare bat garatuko da. Horren bidez, horien irisgarritasuna eta hurbiltasuna sustatuko dira; mendekotasun handiagoa duten taldeek erabiltzeko egokituko dira; eta, segurtasunik eza izatearen sentsazioa eman dezaketen lekuak saihestuko dira, generoaren ikuspegitik azterketa bat eginda.

    37.3I IRIZPIDEA

    Olazar kalea zuzkidura-ardatz gisa berreskuratzea sustatuko da, Zaldibarko dorretxearen ondoan kokatzen den balio