SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa,...

9
Hondakinak, gure ardura SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea LH LH Hondakinak, gure ardura MURRIZTU 1 Gure eguneroko bizitzan jarduera arrunta da erosketak egitea. Baino gure erosketak egin aurretik, goazen produktu hauek nondik datozen ausnarketa egitea. Kontsumitzen ditugun ondasun materialen ekoizpen-prozesua lehengaien erauzketarekin hasten da. Lehengaiak naturatik hartzen diren eta kontsumo-ondasunak sortzeko erabiltzen diren materialak dira. Lehengaien jatorria hauetako bat izan daiteke: Landareak: zelulosa, kooia, egurra, lurrinak egiteko estraktua, zerealak, frutak eta barazkiak, haziak... Animaliak: artilea, larrua, zeta, esnea... Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko fasean ingurumen-inpakturik handiena duten lehengaiak jatorri mineralekoak dira, gehienek tratamendu fisikoak eta kimikoak behar dituztelako. Energia sortzeko behar diren materialak eta egunero erabiltzen ditugun produktuetako asko fabrikatzeko baliatzen diren metalak meatzaritzako tekniken bidez lortzen dira. Gure lurraldean jarduera hori gero eta urriagoa da, batez ere meategiak agortzen ari direlako. Behin lehengaien erauzketa eginda, ekoizpen prozesua dator. Prozesu honetan materialak lantzen dira, pertsonentzat ondasun baliagarri bihurtzeko asmoz. Prozesu honek bilakaera haundia izan du denboran zehar. Lehen produktu gehienak eskuz egiten ziren eta industria iraultzaz geroztik, makinen bidez lantzen dira. Industria mota ezberdinak sortu dira: metalurgia, siderurgia, zementu fabrikak, kimikoak, petrokimikoak, elikagaien industria, ehungintza industria...

Transcript of SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa,...

Page 1: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

Hondakinak,gure ardura

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA

2015-2016 ikasturtea

LHLHHondakinak,gure ardura

MURRIZTU

1Gure eguneroko bizitzan jarduera arrunta da erosketak egitea. Baino gure erosketak egin aurretik, goazen produktu hauek nondik datozen ausnarketa egitea.

Kontsumitzen ditugun ondasun materialen ekoizpen-prozesua lehengaien erauzketarekin hasten da. Lehengaiak naturatik hartzen diren eta kontsumo-ondasunak sortzeko erabiltzen diren materialak dira. Lehengaien jatorria hauetako bat izan daiteke:

• Landareak: zelulosa, kooia, egurra, lurrinak egiteko estraktua, zerealak, frutak eta barazkiak, haziak...

• Animaliak: artilea, larrua, zeta, esnea...• Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai

elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)...

Naturatik erauzteko fasean ingurumen-inpakturik handiena duten lehengaiak jatorri mineralekoak dira, gehienek tratamendu fisikoak eta kimikoak behar dituztelako. Energia sortzeko behar diren materialak eta egunero erabiltzen ditugun produktuetako asko fabrikatzeko baliatzen diren metalak meatzaritzako tekniken bidez lortzen dira. Gure lurraldean jarduera hori gero eta urriagoa da, batez ere meategiak agortzen ari direlako.

Behin lehengaien erauzketa eginda, ekoizpen prozesua dator. Prozesu honetan materialak lantzen dira, pertsonentzat ondasun baliagarri bihurtzeko asmoz. Prozesu honek bilakaera haundia izan du denboran zehar. Lehen produktu gehienak eskuz egiten ziren eta industria iraultzaz geroztik, makinen bidez lantzen dira. Industria mota ezberdinak sortu dira: metalurgia, siderurgia, zementu fabrikak, kimikoak, petrokimikoak, elikagaien industria, ehungintza industria...

Page 2: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 2

Behin produktua sortuta, merkataritza dator. Honen helburu nagusia, ekoizleak kontsumitzaileekin harremanetan jartzea da edo, hobeto esanda, ekoizleek egindako produktuak kontsumitzaileen esku jartzea. Oro har, hiru garraio mota erabiltzen dira: lurreko garraioa, itsas garraioa eta aireko garraioa. Garraioa ingurumena gehien hondatu eta kutsatzen duen jardueretako bat da. Horregatik, tokian tokiko merkataritza sustatu behar da, ingurumenari kalte gutxiago egiten diolako eta, orokorrean, iraunkorragoa delako.

Fabrikatu ondoren, produktuak saltokietara eramaten dira, eta hor erosten ditugu, gure kontsumorako. Kontsumo arduratsuagoa eta iraunkorragoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da arau batzuk argi edukitzea:

• Behar duguna soilik erosiko dugu, horretarako erosketa zerrenda egina ematea ezinbestekoa da.

• Poltsa berrerabilgarriak edo orga erabiliko dugu gure erosketak garraiatzeko, plastikozko poltsak baztertuz.

• Garbikariak aukeratzean, kontzentratuak lehenetsiko ditugu. • Produktuak bilgarri gutxirekin eta ahal den kasuetan soltean erosten ahaleginduko gara.• Ez ditugu erabili eta botatzeko produktuak erosiko.• Produktu toxikoak ez erosten ahalenduko gara.• Bertako produktua aukeratzen saiatuko gara, atzerritik ekarritakoaren aurrean. • Ontzi familiarrak aukeratuko ditugu.

Ikasleen fitxan, informazio guzti hau lantzeko, jolas bat plantetatu da. Irudian beraiek markatu beharko dute herritarrek dituzten kontsumo ohitura onak edo jasangarriak izan daitezkeenak.

Page 3: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 3

Jarraian beste jarduera bat planteatu zaie. Bihar bazkaltzeko espagetiak sukaldatuo ditugu, haragi eta tomatearekin eta postrerako jogurta izango dute. Hori izanik mezua, eta dena gu sortzeko gai ez garenez, supermerkatura joan beharko dute erosketak egitera. Supermerkatuan produktu bakoitzeko aukera ezberdinak izango dituzte eta beraiek hondakin gutxiena sortuko duena aukeratu beharko dute.

2

Espagetiakjada prest

Espagetipakete txikia

Espagetipakete familiarra

Haragi xehatu freskoa

Haragi xehatua enbasatua

Tomate flaskoa Tomate naturala Tomate brik txikiak Tomate sobre indibiduala

Aukera egokiena ontzi familiarra erostea izango da, elikagai gehiago baitago eta berria erostea denboran luzatu egingo da eta modu horretara hondakin gutxiago sortuko dugu.

Haragiaren kasuan bi aukera ditugu, paperean bildua erostea harategian edo supermerkatuko frigorifikoetan topatzen diren ontziratuak erostea. Harategian erosten dugunak, papera eta plastikoa izaten ditu baio hauek banandu eta bakoitza dagokion bilketa lerroan utz daitezke. Bestetik, ontziratuen kasuan, goikaldekoan film-a izaten da eta azpiko erretilua plastikozko edo poliestirenozkoa (bilketa lerro horian uztekoak). Azken hauen birziklapena, batez ere poliestirenozko erretiluarena, konplexuagoa da.

4 aukera hauen artean gure aukerak tomate naturalak izan beharko luke, berak ematen baitigu hondakin gutxiena sortzeko aukera, gainera, hondakin hauek edukiontzi marroian edo konpostagailuetan utziz gero, konposta sortuko da, gure baratzetan erabilgarria den produktu berri bat.

Erosotasunari begiratuz gero, eta guk tomatea etxean prestatu nahi ez badugu, aukerak, beirazko fraskoan, brik ontzietan eta ontzi metaliko indibidualetan erostea da. Guztietan egokiena beirazko fraskoan erostea da bi arrazoiengatik, ontzia %100ean birziklagarria delako eta oso erreza delako berrerabiltzen. Brik ontziak, kartoiez, plastikoz eta metalez osatuta daude eta hauek birizklapena konplikatua denez, hau da aukeratu beharko ez genukeen formatoa.

Page 4: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 4

Jogurt txikiak bildukiekin

Jogurt makina Jogurt ontzi familiarra

Jogurt beirazko ontzian

Aukerarik egokiena yogurta etxean egitea da. Horretarako, jogurt bat eta litro bateko esne ontzi bat behar dira. Guztiak nahastu eta makinan jarrita 7 jogurt lortuko ditugu. 7 jogurtak pote berrerabilgarrietan egiten direnez jogurtak berez ez dute hondakinik sortzen, prestaketa lanerako erabiliko esne ontzia eta jogurta besterik ez. Ontzi familiarra ere egokia izan daiteke jogurt kopuru bat baino gehiago datorrelako barruan, baino ontzia beti hondakin gisa sortuko da.

Orohar gure etxeetan erosten diren jogurtak gehiegizko bilgarriak izaten dituzte eta jogurt potea eta tapa erosi eta gero botatzekoak izaten dira (bilketa lerro horira). Produktu honek hondakin kopuru altuak sortzen ditu.

Murrizketan sinestea garrantzitsua da! Hona froga

Askotan hondakinen murrizketan ezer gutxi egin dezakegula iruditu arren, gure gutxia, herriar kopuruagatik biderkatzen badugu, gure gutxia asko bihurtu daiteke. San Marko Mankomunitateak orain urte batzuk hau frogatzeko ”Ekoshopper” kanpaina jarri zuen abian. Bertan 100 familiak parte hartu zuten eta erosketa jasangarriago bat nola egin zitekeen erakutsi zitzaien. Familia horietako bakoitzak erosketa batean, 153.46 g aurreztea lortu zuen. Astean behin egiten zen erosketa zela kontsideratuz, urtean familia hauen hondakinen murrizketa, 7.979,92 g-takoa izango zela aurreikusi zitekeen. San Marko Mankomunitatean dauden familia kopurua kontutan hartuz (126.000 familia), urtean 1.005,469 tona aurreztera iris daitekeela frogatu zen.

Beraz, murrizketa, hondakinen gaien egin daitekeen lehenengo lan honi dagokion garantzia eman behar zaio.

Ikasleei herritarrei beraien hondakiak murrizteko aholkuak ematea proposatzen zaie. Orohar, murrizketaren aldeko gomendioak ondorengo hauek dira:

- Erosketa zerrenda egina eraman.

- Hautatu produktu kontzentratuak.

- Ontzi familiarrak lehenetsi.

- Soltean erosi.

- Aukeran, beira hautatu.

- Gehiegizko bilgarriak ekidin.

- Erabili eta botatzeko produktuen erabilera ekidin.

- Brik motako ontzien erabilera saihestu

- Poltsa berrerabilgarriak edo orga erabili.

Page 5: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 5

HONDAKINA NOLA BERRERABILI

1. Arropa Familiako beste norbaiti ematen zaio, lehengusu txikiei....

2. Beirazko ontziak Tomatea, atuna, mermeladak, piperrak... enbotatzeko erabiltzen dira.

3. Eskolako liburuak, ipuinak, musika tresnak...

Eskolan jartzen dira salgai beste ikasle batek erosi eta berrerabiltzeko edo ezaguna den norbaiti ematen dizkiegu.

4. JostailuakONG batzuetara bideratu, halako gauzak ez dituzten ikasleei elarazteko, herriko jende pobreari elarazi, bigarren eskuko azoketan trukatu...

5. MP3, tablet, mugikorrak...Beste batzuei emanez. Normalean senide zaharrenak berria erosten duenean etxeko gazteenari iristen zaio erabilitakoa, hori ere berrerabiltzeko modua da.

Ikasleei berrerabili zer esan nahi duen galdetu diegu. Askotan ikasleek ez dute oso garbi berrerabili eta birziklatu arteko ezberdintasuna. Ona hemen definizioak:

• BERRERABILI: Sortutako hondakin bati, bizitza luzatuko diegu, aurretik izan duen erabilpen berdin edo ezberdin bat emanez.

• BIRZIKLATU: Hondakinak, tratamendu fisiko edo/eta kimikoak jasan ditzake, berau suntsitu eta produktu berriak sortzeko.

Berrerabili eta birziklaturen arteko ezberdintasuak ondo definitu ostean, ikasleei etxean zer berrerabiltzen duten galdetu zaie. Esaterako:

GOAZEN BERRERABILTZERA!!!Ikastetxe askotan eta batez ere Lehen Hezkuntzan, berrerabilera asko lantzen da plastikako ikasgelan. Hondakinak modu askotan berrerabiltzen dituzue. Ikasleen fitxan, gero guk kanpainan zehar erabiliko ditugun tapoi-biziak egitea proposatzen da. Horretarako, beharrezkoak direnak oso sinpleak dira.

Beharrezkoak dira:• Plastikozko tapoia• Mugitzen diren begiak• Kola• Errotulatzaile iraunkorrak

BERRERABILI

3

4

Jarraian berrerabilpena lantzeko hainbat webgune:• Papera berrerabiltzeko hainbat aukera: https://www.bricoblog.eu/manualidades-reciclando-papel/• Berrerabilpena orohar: http://artes.uncomo.com/manualidades-de-materiales-reciclados/

Badira bailaran berrerabilera bultzatzen duten hainbat ekintza:• Ezkio-Itsason (Igartubeitia baserrian). Ez bota berrerabiil familia tailerra antolatu berri dute

(informazio gehiago 943 722 978)• Beasainen, Berrizberri haur jaio berriei zuzendutako bigarren eskuko denda. • Beasainen, Rastro Remar (Katea kalea, 5). Bigarren eskuko denda. Beraien helburu nagusia ez da

berrerabilpena, baztertze arriskuan dauden pertsonak laguntzea baino.

Page 6: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 6

Hondakinak murrizten saiatu gara, behar genuena soilik erosiz. Ondoren, hondakinen bizitza luzatzen saiatu gara, hondakinak berrerabiliz. Baina bizitza gehiago luzatzeko aukerarik ez badugu, zer egin behar dugu hondakin horrekin? Zer bururatzen zaizue?

Ikasleei galdera hau erantzutea eskatzen zaie. Erantzuna erreza da: BIRZIKLATU

BIRZIKLATU

5Hondakinak birziklatu ahal izateko, lehenik eta behin etxeetan, eskolan, jangelan, kiroldegian...gaika sailkatu behar ditugu. Jakingo al zenuke esaten ondorengo hondakin mota non utzi behar den? Zehaztu hondakin bakoitzari dagokion bilketa lerroa.

GARB

IGUN

EA

1 2 3 4 5 6 7 8 9

BILKETA-LERRO HORIA

BILKETA-LERRO BERDEA

BILKETA-LERRO URDINA

BILKETA-LERRO MARROIA

BILKETA-LERRO GRISA

Bilketa lerro bakoitzean utz daitezkeen hondakin motak asko dira. Hondakin guzti hauek, PUNTU BERDEA zigilua dute barneratua.

Puntu berdeak, adierazten digu gure eskuetan dugun hondakinak birziklapen ziklo batean barneratu behar dugula, hau da, dagokion bilketa lerroan utziz.

Zalantzarik izanez, gero, ikus Sasieta Mankomunitateak sortutako birziklapen gida: http://www.sasieta.eus/fitxategiak/dokumentuak/argitalpena/hondakinen_gida_eus-2.pdf

2

9

2

8

2

2

2*

7

3

5

2

5

2

4

2

2

2

2

4

2

2

4

2

3

6

1

2

2**

9

2

5

2

9

2

2

2

7

2

3

4

2

7

(*) Kolonia potea plastikozkoa bada 2ra, beirazkoa bada, 1era(**) Kafe kapsula hutsak soilik birzikla daitezke. Beteta egonez gero errefusara doaz.

Page 7: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 7

Ondorengo galderak erantzun ahala eraman itzazu letra zenbakidunak beheko taulara eta gure kanpainaren mezu garrantzitsuena lortuko duzu.

1. Zein koloretakoa da materia organikoa utzi behar den bilketa lerroa?

2. Zein bilketa lerrotan utzi behar da hamaiketakoa biltzeko erabiltzen dugun aluminiozko papera?

3. Zein 3 herritan daude Sasietako garbiguneak? (Laguntza behar baduzu ikus www.sasieta.eus webgunea?

4. Zer egiten da bilketa lerro marroian botatzen den materia organikoarekin?

5. Osatu esaldia:

Gure hondakinak sailkatu behar ditugu etxean, ondoren dagokion

bilketa lerroan utziz, birziklatu ahal izateko.

612

6

8

2

1

15 2

9

5

2

5

16

2

11 10

10

10

3

7

7

10

5 4

10

10

19

6

2

7

17 7

11

2

2

5

5

5

5 13

14

7

17

3

7 7

18

3 5

9

5

14 5

1

12

15

15

8 5 10

52

9

11

7

9 10 5

63

10

10

10

10 4

4

10

10

13

11 9

5

7

11

7

6

13

10

6

7

14

7

14

5

16

16

9

3

9

15

5

7

B O

M R

O

DA

R

A

L

O

U

E

I

U

I

T

A

L T

L

D

O

O

I

ZA

T

K

O

D

R

R

Z

E

A

R

P

A

H

RE

R

G

O

H

M

B

B

G

K

Z

R

K

I

R

K

R

R

IS

E

I

I

N

R

R

R

R

N

U

B

A U

I

U

N

I

A

II

X

A

A

A

I

E

I

A

K

A

O T

A

N

AN

U

S A

U

6. Zer utzi behar da edukiontzi honetan?

Page 8: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 8

Ba al zenekien?Hondakinak gaika bilduz eta dagozkion bilketa lerroan utziz hondakina birziklatzeko aukera dugu. Baina ba al dakizu zein produktu berri sortzen diren hondakin bakoitzarekin?7

8 zereal kaxa

Liburu bat

6 brik kaxa 40 plastikozko botila

Beirazko botila

Beirazko botila

Bizikleta hagun bat

Jantzi polarra Zapata kaxa bat

80 freskagarri lata

Aiketa hau osatu ahal izateko, Acrobat Reader programan “marcas al agua” aktibo eduki behar da. Horretarako, ikus irudia:

Page 9: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO BIRZIKLAPEN KANPAINA 2015-2016 ikasturtea I 9

Produktu berriak egiteko materialak bi moduz lor daitezke, naturatik, fitxa hasieran planteatutako bidaia eginez, lehengaien erauzketa, ekoizpen prozesua eta merkaturatzea edo hondakinak birziklatuz dagoeneko lehengai prest izango genuke eta ekoizpen prozesua eta merkaturatzea baino ez litzake geratuko. Erauzketa hori ekiditeak, ingurumen onura asko dakartza:

Ikastetxeetan sortzen den hondakin mota berezi bat, idazketako materialak (boligrafoak, errotulagailuak....) ONG bati bideratutako diru edo material birziklatuz egindako produktu bihurtu daitezke. http://www.terracycle.es/es/brigades/brigada-de-instrumentos-de-escritura.html wengunean bilketa honi buruzko informazio osoa izan dezakezu.

Gure hondakinak gure ardura dira!Murriztu, berrerabili, birziklatu...ahaleginak merezi du!

Zabortegietara doazen hondakinen

murrizketa

CO2 isurketa murriztu

Uraren aurrezpena

Energia aurrezpena

Lanpostu berrien sorrera

4 beira botila birziklatuz, hozkailu batek egun osoz piztua egoteko behar duen energia kopurua aurrezten da.

Paper tona bat birziklatuz, 50.000 litro ur aurrezten dira.

Bi tona plastiko birziklatuz, petrolio tona bat aurrezten da.

Ikasleek askotan ez dute jakiten zer egiten den behin hondakinak bilketa lerroan utzi ondoren. Bilketta lerro urdin eta horiaren gestioaz Ecoembes arduratzen da eta jarraian agertzen den link-ean inforgrafia bidez, oso argi geratzen da hondakin ezberdinak jarraitzen duten bidea etta zein produktu egiten diren hondakinekin.https://www.ecoembes.com/es/ciudadanos/envases-y-proceso-reciclaje/como-funciona-el-proceso-de-reciclaje(Oharra: orrialde hau gazteleraz eta ingelesez dago soilik)

Bilketa lerro berdeari dagokionez, http://www.daledecomeramriglu.com web gunean, bilketa lerro berdean zer utz daitekeen, zer ez, “para que sirve su comida” atalean, beiraren birziklapenari buruzko bideo labur bat dago, jolasak daude... oso interesagrria den orrialdea izan daiteke, bilketa lerro berdearen inguran gehiago jakiteko.

Birziklapenak hondakkinak lehengai bezala erabiltzeko aukera ematen digu produktu berriak sortuz. Horretaz gain, ingurumenari ere onura haundiak ahalbideratzen dizkio, esaterako: