2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa...

9
SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO HONDAKINEI BURUZKO KANPAINA (V. Edizioa) 2016-2017 ikasturtea IRAKASLEAREN MATERIALA LH LH

Transcript of 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa...

Page 1: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKOIKASTETXEEI ZUZENDURIKO HONDAKINEI BURUZKO

KANPAINA

(V. Edizioa)

2016-2017 ikasturtea

IRAKASLEAREN MATERIALA

LHLH

Page 2: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 2

MURRIZTU

Gure eguneroko bizitzan jarduera arrunta da erosketak egitea. Baino gure erosketak egin aurretik, goazen produktu hauek nondik datozen hausnartzera.

Kontsumitzen ditugun ondasun materialen ekoizpen-prozesua lehengaien erauzketarekin hasten da. Lehengaiak naturatik hartzen diren eta kontsumo-ondasunak sortzeko erabiltzen diren materialak dira. Lehengaien jatorria hauetako bat izan daiteke:

• Landareak: zelulosa, kooia, egurra, lurrinak egiteko estraktua, zerealak, frutak eta barazkiak, haziak...

• Animaliak: artilea, larrua, zeta, esnea...• Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko

erabiltzen den lehengaia)...

Naturatik erauzteko fasean ingurumen-inpakturik handiena duten lehengaiak jatorri mineralekoak dira, gehienek tratamendu fisikoak eta kimikoak behar dituztelako. Energia sortzeko behar diren materialak eta egunero erabiltzen ditugun produktuetako asko fabrikatzeko baliatzen diren metalak meatzaritzako tekniken bidez lortzen dira. Gure lurraldean jarduera hori gero eta urriagoa da, batez ere meategiak agortzen ari direlako.

Behin lehengaien erauzketa eginda, ekoizpen prozesua dator. Prozesu honetan materialak lantzen dira, pertsonentzat ondasun baliagarri bihurtzeko asmoz. Prozesu honek bilakaera haundia izan du denboran zehar. Lehen produktu gehienak eskuz egiten ziren eta industria iraultzaz gerostik, makinen bidez lantzen dira. Industria mota ezberdinak sortu dira: metalurgia, siderurgia, zementu fabrikak, kimikoak, petrokimikoak, elikagaien industria, ehungintza industria...

Behin produktua sortuta, merkataritza dator. Honen helburu nagusia, ekoizleak kontsumitzaileekin harremanetan jartzea da edo, hobeto esanda, ekoizleek egindako produktuak kontsumitzaileen esku jartzea. Oro har, hiru garraio mota erabiltzen dira: lurreko garraioa, itsas garraioa eta aireko garraioa. Garraioa ingurumena gehien hondatu eta kutsatzen duen jardueretako bat da. Horregatik, tokian tokiko merkataritza sustatu behar da, ingurumenari kalte gutxiago egiten diolako eta, orokorrean, iraunkorragoa delako.

Fabrikatu ondoren, produktuak saltokietara eramaten dira, eta hor erosten ditugu, gure kontsumorako. Kontsumo arduratsuagoa eta iraunkorragoa egin ahal izateko, ezinbestekoa da arau batzuk argi edukitzea:

• Behar duguna soilik erosiko dugu, horretarako erosketa zerrenda egina ematea ezinbestekoa da. • Poltsa berrerabilgarriak edo orga erabiliko dugu gure erosketak garraiatzeko, plastikozko poltsak

baztertuz.• Garbikariak aukeratzean, kontzentratuak lehenetsiko ditugu. • Produktuak bilgarri gutxirekin eta ahal den kasuetan soltean erosten ahaleginduko gara.• Ez ditugu erabili eta botatzeko produktuak erosiko.• Produktu toxikoak ez erosten ahaleginduko gara.• Bertako produktua aukeratzen saiatuko gara, atzerritik ekarritakoaren aurrean. • Ontzi familiarrak aukeratuko ditugu. • Aukeran, beira hautatuko dugu eta brik motako ontzien erabilera saihestu.

Page 3: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 3

1Ikasleen fitxan, informazio guzti hau lantzeko, jolas bat plantetatu da. Irudian pertsona ezberdinak agertzen dira eta hauetako bakoitzak ohitura onak edo txarrak ditu erosketak egitera joaten direnean. Ikasleen lana pertsona hauen ekintzak aztertzea da eta azpian dagoen taulan pertsona bakoitzak ohitura onak edo txarrak dituen jarri beharko dute bakoitzaren zergatia azpimarratuz.

AneJonEli

LukenMikel

Maialen

Ander

Edurne

IZENA ZERGATIA

OHITURA ONAK

Ane Zerrenda duelako eta beharrezkoa bakarrik erosten ari delako.

Jon Orga daramalako eta gaztainak soltean erosten ari delako gehiegizko bilgarririk gabe.

Eli Bertako produktuak (sagarrak) erosten ari delako.

Luken Produktua (txokolatezko hautsa) ontzi familiarrean erosten ari delako.

OHITURA TXARRAK

Mikel Plastikozko poltsekin doalako.

Maialen Behar ez dituen produktuak edo gehiegi erosi dituelako.

Ander Zerrenda ahaztu duelako eta ez da gogoratzen zer erosi behar zuen.

Edurne Jaboi kontzentratua erosi beharrean xaboi arrunta erosten ari delako.

MURRIZTU

Page 4: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 4

2Jarraian beste jarduera bat planteatu zaie. “ Bihar nire urtebetetzea ospatzen dugu eta egingo dugun festarako erosketak egitera joan behar naiz. Baina supermerkatura joan naizenean aukera ezberdin pila batekin topatu naiz. Lagunduko zenidake hondakin gutxiena sortzeko zein produktu aukeratu behar dudan erabakitzen?” Ikasle bakoitzak ikurra jarri beharko dio produktu egokienari.

Egokiena ontzi familiarra edo 2 litroko ontzia hartzea da. Kas kantitate berdina lortzeko plastikozko 3-4 ontzi edo 6 lata beharko genituzkeelako.

Egokiena pitxarrak izan beharko luke, berak ematen baitigu hondakin gutxiena sortzeko aukera, gainera, inguru hauetan uraren kalitatea oso ona da eta ez dago inolako arazorik. Beste bietatik bat aukeratzekotan ontzi handia izango da aukera egokiena.

Osasuntsuagoa izateaz gain hondakin gutxiena sortzen duena ogitartekoa izango litzateke. Lehenengo aukeran, kanpoko poltsa handia izango genuke hondakin bezala eta horrez gain unitate bakoitza ere bilduki batekin etortzen da. Erdiko aukera okerrena da, pertsona bakar batentzako unitatea delako.

Egokiena magdalenak etxean egitea da edo bestela okindegian erostea, hondakin gutxiago sortzeaz gain osasuntsuago ere badirelako. Beste bi aukeren artean egokiena poltsa baten barruan magdalenak solte egotea izango litzateke, izan ere erdiko aukeran kartoizko kaxaren barruan magdalena unitate bakoitza beste bilduki batekin datorrelako.

Aukerarik egokiena etxean egindako zukua izango litzateke, sortzen dugun hondakina organikoa izanik konpost bihurtzeko aukera dagoelako. Bigarren aukera egokiena ontzi familiarra izango litzateke nahiz eta brik ontziak, kartoiez, plastikoz eta metalez osatuta dauden eta birziklatzeko zailak diren.

Aukera egokiena behin eta berriz erabiltzeko eskuzapien aukera izango litzateke. Besteak erabiliz gero hondakin asko sortuko genukeelako. Hori bai! Eskuzapi hauek erabiliz gero edukiontzi marroian utziko genituzke.

Egokiena soltean erostea izango litzateke, horrela behar dugun kantitatea erosten dugulako eta sortzen dugun hondakina ere besteak baino gutxiago izango litzateke. Lehenengo kasuan lata bat baino gehiago hartu beharko genuke. Zer esanik ez bigarren kasuan, zorro asko beharko genituzke guk nahi dugun kantitatea lortzeko.

Elikagai osasungarria izateaz gain aukera egokiena bigarrena izango litzateke, modu honetan sagarrak solte erosten ditugulako. Ontziratuen kasuan, goikaldekoa film-a izaten da eta azpiko bandeja poliespana (konplexuagoa birziklatzeko). Biak bilketa lerro horian uztekoak.

Page 5: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 5

Murrizketan sinestea garrantzitsua da! Hona frogaAskotan hondakinen murrizketan ezer gutxi egin dezkegula iruditu arren, gure gutxia, herritar kopuruagatik biderkatzen badugu, asko bihurtu daiteke. Orain dela urte batzuk hau frogatzeko azterketa bat egin zen. Bertan 100 familiak parte hartu zuten eta erosketa jasangarriago bat nola egin zitekeen erakutsi zitzaien. Familia horietako bakoitzak erosketa batean, 153,46 g hondakin aurreztea lortu zuen. Astean behin egiten zen erosketa zela kontsideratuz eta urteak 52 aste dituela kontutan hartuz, urtean familia bakoitzak 7.979 g aurrezten zuen, hau da familiako 8 kg gutxigorabehera urte batean.

Beraz, murrizketari, hondakinen gaian egin daitekeen lehenengo pauso honi, dagokion garrantzia eman behar zaio.

BERRERABILIIkasleei berrerabili zer esan nahi duen galdetuko diegu. Askotan ikasleek ez dute oso garbi berrerabili eta birziklaturen arteko ezberdintasuna. Ona hemen definizioak: 3

BERRERABILI BIRZIKLATUDefinizio egokia (irakaslearen laguntzaz)

Sortutako hondakin bati, bizitza luzatuko diegu, aurretik izan duen erabilpen berdin edo ezberdin bat emanez.

Hondakinak, tratamendu fisiko edo/eta kimikoak jasan ditzake, berau suntsitu eta produktu berriak sortzeko.

Berrerabili eta birziklaturen arteko ezberdintasuak ondo definitu ostean, ikasleei etxean zer berrerabiltzen duten galdetuko zaie. Esaterako:

HONDAKINA NOLA BERRERABILI

Erropa Familiako beste norbaiti ematen zaio, lehengusu txikiei....

Beirazko ontziak Tomatea, atuna, mermeladak, piperrak... enbotatzeko erabiltzen dira.

Eskolako liburuak, ipuinak., musika tresnak...

Eskolan jartzen dira salgai beste ikasle batek erosi eta berrerabiltzeko edo ezaguna den norbaiti ematen dizkiegu.

Jostailuak ONG batzuetara bideratu, halako gauzak ez dituzten ikasleei elarazteko, herriko jende pobreari elarazi, bigarren eskuko azoketan trukatu...

MP3, , tablet, mugikorrak...

Beste batzuei emanez. Normalean senide zaharrenak berria erosten duenean etxeko gazteenari iristen zaio bere zaharra, hori ere berrerabiltzeko modua da.

4 Ikastetxe askotan eta batez ere Lehen Hezkuntzan, berrerabilera asko lantzen da plastikako ikasgelan. Hondakinak modu askotan berrerabiltzen dituzue. Ikasleen fitxan, gero guk kanpainan zehar erabiliko ditugun tapoi-biziak egitea proposatzen da. Horretarako, beharrezkoak diren materialak oso sinpleak dira:

• Plastikozko tapoia• Mugitzen diren begiak• Kola• Errotulatzaile iraunkorrak

Page 6: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 6

Bilketa lerro bakoitzean utz daitezkeen hondakin motak asko dira.Ontziak diren hondakin hauek, PUNTU BERDEA zigilua dute barneratuta.

Puntu berdeak, adierazten digu gure eskuetan dugun hondakinak birziklapen ziklo batean barneratu behar dugula, hau da, dagokion bilketa lerroan utziz.

Jarraian berrerabilpena lantzeko hainbat webgune:• Papera berrerabiltzeko hainbat aukera: https://www.bricoblog.eu/manualidades-reciclando-papel/• Berrerabilpena orohar: http://artes.uncomo.com/manualidades-de-materiales-reciclados/

Badira bailaran berrerabilera bultzatzen duten hainbat ekintza:• Ezkio-Itsason (Igartubeitia baserrian). Ez bota berrerabili familia tailerra antolatu berri dute

(informazio gehiago 943 72 29 78)• Beasainen, Berrizberri (Dolare kalea, 3) haur jaio berriei zuzendutako bigarren eskuko denda. • Beasainen, Rastro Remar (Katea kalea, 5). Bigarren eskuko denda. Beraien helburu nagusia ez

da berrerabilpena, baztertze arriskuan dauden pertsonei laguntzea baino.

Hondakinak birziklatu ahal izateko, lehenik eta behin etxeetan, eskolan, jangelan, kiroldegian...gaika sailkatu behar ditugu.

Jakingo al zenuke esaten ondorengo hondakin bakoitza non utzi behar den? Zehaztu hondakin bakoitzari dagokion bilketa lerroa.

BIRZIKLATU5

Beirazko ontziak

Olioa Ehunkiak PilakOntzi arinak

PaperaKartoia

Organikoa Errefusa Garbigunea

Zalantzarik izanez, gero, ikus Sasieta Mankomunitateak sortutako birziklapen gida: http://www.sasieta.eus/fitxategiak/dokumentuak/argitalpena/hondakinen_gida_eus-2.pdf

2

9

2

8

2

2

2*

7

3

5

2

5

2

4

2

2

2

2

4

2

2

4

2

3

6

1

2

2**

9

2

5

2

9

2

2

2

7

2

3

4

2

7

OHARRAK: (*) Kolonia potea plastikozkoa bada 2ra, beirazkoa bada, 1era

(**) Kafe kapsula hutsak soilik birzikla daitezke. Beteta egonez gero errefusara doaz.

1 2 3 4 5 6 7 8 9

Page 7: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 7

Ondorengo galderak erantzun ahala, eraman itzazu letra zenbakidunak beheko taulara eta gure kanpainaren mezu garrantzitsuena lortuko duzu.6 1. Zein bilketa lerrotan utzi behar da hamaiketakoa biltzeko erabiltzen dugun aluminiozko papera?

2. Zein motatako ontzia da lata bat?

3. Sasieta mankomuniatateko zein herritan dago ontzien sailkatze planta?

4. Edukiontzi horian uzten ditugun hondakinen taldeetatik zein da gehien kostatzen dena birziklatzea?

5. Osatu esaldia:

hondakin gutxiago iritsiko da gure hondakinak

gaika sailkatzen baditugu etxean.

6. Osatu esaldia:

Hondakin gutxiago sortzeko gu gara.

12

5

1

2

9

5

5

2

8

18

9

10

2

13

3

8

9

3

8

6

11

16

4

5

9

17

3

6

7

5

18

3

3

10

13

6

14

6

7

6

6

11

9

13

4

3

2

8

9

3

9

10

4

9

11

6

14

9

9

10

3

3

8

6

16

14

8

7

9

3

11

9

1 4 3 3 6 2 7 4

H

L

R

R

E

I

I

G

M

Z

A

B

B

M

O

E

T

A

R

K

Z

A

B

E

A

R

E

I

U

R

Z

E

D

A

L

T

Z

R

T

B

D

R

R

R

L

I

K

G

U

B

A

U

P

I

A

O

U

R

Z

R

E

A

O

I

N

I

T

I

K

N

A

R

A

L

U

I

A

K

N

A

Ba al zenekien?Hondakinak gaika bilduz eta dagozkion bilketa lerroan utziz, hondakinak birziklatzeko aukera dugu. Baina ba al dakizu zein produktu berri sortzen diren hondakin bakoitzarekin? Ea asmatzen duzun.

7Ariketa hau osatu ahal izateko, Acrobat Reader programan “marcas al agua” aktibo eduki behar da. Horretarako, ikus irudia:

Page 8: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 8

8 zereal kaxa

Liburu bat

6 brik kaxa 40 plastikozko botila

Beirazko botila

Beirazko botila

Bizikleta hagun bat

Jantzi polarra Zapata kaxa bat

80 freskagarri lata

Ikasleek askotan ez dute jakiten zer egiten den behin hondakinak bilketa lerroan utzi ondoren. Bilketa lerro urdin eta horiaren gestioaz Ecoembes arduratzen da eta jarraian agertzen den link-ean inforgrafia bidez, oso argi geratzen da hondakin ezberdinak jarraitzen duten bidea eta zein produktu egiten diren hondakinekin.

https://www.ecoembes.com/es/ciudadanos/envases-y-proceso-reciclaje/como-funciona-el-proceso-de-reciclaje(Oharra: orrialde hau gazteleraz eta ingelesez dago soilik)

Bilketa lerro berdeari dagokionez, http://www.daledecomeramriglu.com web gunean, bilketa lerro berdean zer utzi daitekeen, zer ez, “para que sirve su comida” atalean, beiraren birziklapenari buruzko bideo labur bat dago, jolasak daude... oso interesagarria izan daiteke orrialde hau, bilketa lerro berdearen inguruan gehiago jakiteko.

Birziklapenak hondakinak lehengai bezala erabiltzeko aukera ematen digu produktu berriak sortuz. Horrez gain, ingurumenari ere onura haundiak ahalbideratzen dizkio, esaterako:

4 beira botila birziklatuz, hozkailu batek egun osoz piztua egoteko behar duen energia kopurua aurrezten da.

Paper tona bat birziklatuz, 50.000 litro ur aurrezten dira.

Bi tona plastiko birziklatuz, petrolio tona bat aurrezten da.

Page 9: 2016-2017 ikasturtea · 2016-10-17 · • Mineralak: burdina, urrea, kobrea, petrolioa, silizioa (beira eta osagai elektronikoak egiteko erabiltzen den lehengaia)... Naturatik erauzteko

Hondakinak Kitto! LH 2016-2017 ikasturtea 9

Produktu berriak egiteko materialak bi moduz lor daitezke, naturatik, fitxa hasieran planteatutako bidaia eginez, lehengaien erauzketa, ekoizpen prozesua eta merkaturatzea edo hondakinak birziklatuz dagoeneko lehengai prest izango genuke eta ekoizpen prozesua eta merkaturatzea baino ez litzake geratuko. Erauzketa hori ekiditeak, ingurumen onura asko dakartza:

Ikastetxeetan sortzen den hondakin mota berezi bat, idazketako materialak (boligrafoak, errotulagailuak....) ONG bati bideratutako diru edo material birziklatuz egindako produktu bihurtu daitezke. http://www.terracycle.es/es/brigades/brigada-de-instrumentos-de-escritura.html webgunean bilketa honi buruzko informazio osoa izan dezakezu.

Zabortegietara doazen hondakinen

murrizketa

CO2 isurketa murriztu

Uraren aurrezpena

Energia aurrezpena

Lanpostu berrien sorrera

Hondakinak kitto!Murriztu, berrerabili, birziklatu...ahaleginak merezi du!