Saro Manrique de Lara METODOLOGIA

11
“Saro Manrique de Lara” metodologia Ingelesa goiztiarraren ezarpena eta jarraipena Egilea: Maialen Gonzalez “Irungo La Salleko” Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ingeles irakaslea

description

La Sallen erabiltzen duten Saro Manrique de Larak proposatutako metodologia azaltzen duen dokumentua

Transcript of Saro Manrique de Lara METODOLOGIA

“Saro Manrique de Lara”

metodologia Ingelesa goiztiarraren ezarpena eta jarraipena

Egilea: Maialen Gonzalez

“Irungo La Salleko” Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ingeles irakaslea

2

Nola irakasten da ingelesa EAEko ikastetxeetan? Gauza jakina da ingelesa, atzerriko hizkuntza gisa, irakasteko zenbait metodo daudela.

Hala ere, EAEn, Derrigorrezko Hezkuntza sisteman gaur egun hiru metodologia nagusi

desberdintzen direla esan daiteke. Alde batetik, Euskal Eskola Publikoek “Hezkuntza

Eleanitza programa” izenekoa erabiltzen dute, Ikastolen Federazioak, aldiz, “Eleanitz

Proiektua” eta Kristau Eskolek, ordea, “Saro Manriqueren proiektua”. Nahiz eta egon

badauden hiru metodologia nagusi hauen artean kokatzen ez diren eskolak, gehiengoa

hiru multzo hauetakoren batean kokatzen da.

Funtsean hiru metodoek antzeko helburuak dituzte, baina horiek lortzeko bideak,

desberdinak dira. Honela, hiruek ingelesa beste eduki batzuk ikasteko erreminta bezala

erabiltzen dute. Gainera, Haur Hezkuntzan antzeko metodoa erabiltzen dute eta

hirurak daude beste arloetan baino, arlo komunikatiboan zentratuagoak.

Era berean, arlo komunikatibo hori bereziki lantzeko, estrategia edo pausu berdinak

jarraitzen dituzte hiruek, hala nola, irakasleak uneoro ingelesez hitz eginez, entzumena

eta ahozkotasuna landuz, eta material egokia eta erakargarria erabiliz.

Beraz, helburu bera lortzeko eduki ezberdinak lantzen dituzte programa desberdinen

bitartez.

3

Ikastetxean kokatuz

Gaur egun, Irungo La Salle ikastetxean ingelesa atzerriko hizkuntza bezala irakasteko

martxan dagoen metodoa Saro Manrique de Larak duela urte gutxi batzuk sortutakoa

da. Mondragon Lingua programaren barnean kokatzen da eta esan bezala, egun,

EAEko Kristau Eskola sareko zenbait eskolatan aplikatzen da. Esan beharra dago Irungo

La Salle ikastetxea kontzertatua dela eta Kristau Eskolen sarearen parte dela.

Ikastetxean ingeleseko bi irakasle daude Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan.

Irakasle bat Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan eta Lehen Hezkuntzako lehen

zikloan irakasten du, eta bigarrenak, ordea, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren

zikloetan.

Bi irakasleak etengabeko kontaktuan daude, metodoa bera etengabeko prozesu baten

parte delako, Haur Hezkuntzako 4 urteko gelan hasi eta Lehen Hezkuntzako 6.mailan

bukatzen dena (zenbait ikastetxetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan jarraipena du,

baina ez honetan). Hau dela eta oso koordinatuta daude, eta behar duten guztietan

biltzeaz gainera, ikasturte bukaeran bilera bat egiten dute kurtsoko balantzea egin eta

hurrengo ikasturtera begira aldaketak edota hobekuntzak egiteko.

Behin ikastetxea apur bat kokatuta, jarraian, Saro Manriqueren metodologiari berari

helduko diot.

4

Metodoa orokorrean

Saro Manriqueren proiektua ulertzeko, lehenengo, metodologia guztian zehar

presente dagoen ideia azaldu behar da.

Hezkuntza integralak gaitasunen garapen harmonikoa suposatzen du, eta guztientzako

eta haur bakoitzarentzako autonomia sustatzen du. Ikaskuntza eraikuntza

pertsonalaren prozesu bat da, beste neska eta mutikoekin batera ematen dena, heldua

bitartekaria delarik eta ingurunearekin interakzioa dagoelarik. Ikaskuntza

esanguratsuaren bitartez ematen da, hau da, norbera den, pentsatzen duen eta

ezagutzen duen tokitik; motibagarriak diren ekintzen bitartez, ekintza mentalaren

bitartez, eta ikasten duena beste ikaskuntza egoerei aplikatzea ahalbidetzen dion

gatazka eta berregituratze kognitiboarekin, alegia, funtzionaltasun kognitiboarekin.

Horretaz gain, metodoa honako funtsezko printzipiotan oinarritzen da:

Ikaskuntza autonomoaren garapena; beste eduki batzuen ikaskuntza atzerriko

hizkuntza baten bitartez; hizkuntza erabiliaz ikasten da; hemen eta orain behar den

hizkuntza ikasten da; hizkuntzaren erabilera komunikazioan oinarritu behar da batez

ere; komunikazioak erreala izan behar du, ez da simulatu behar; benetako

materialaren erabilerara ohitu; ikaskuntza prozesuak gaitasunen garapenean eta

hizkuntzaren bereganatzean oinarritu behar dira.

Ikaskuntza autonomoaren garapenari dagokionean, besteak beste, erabakiak eta

ardurak hartzea, ikaskuntza antolatzea, ebaluaketa mota desberdinetan parte hartzea

(berdinen artekoa, auto-ebaluazioa), ikaskuntza prozesuaren kontzientzia hartzea eta

hizkuntzaren inguruan hausnartzea lantzen dira.

Bestalde, hizkuntza beste eduki batzuk ikasteko erabiltzearen inguruan, esan,

hizkuntza instrukzio bitartekari bat bihurtzen da, eta ez da helburu bat bere horretan.

5

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.zikloa

Lehenago esan dudan moduan, Irungo La Salle ikastetxean ingeleseko bi irakasle daude

Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan. Ni Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako

lehenengo zikloari irakasten diot ingelesa, alegia, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei.

Horregatik, jarraian, proiektuaren metodologia Haur Hezkuntzan eta Lehen

Hezkuntzako lehen zikloan nola planteatuta dagoen azalduko dut, gainontzeko

zikloetan sakondu gabe.

Oro har, Haur Hezkuntzarako eta baita Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklorako ere

xede orokor bat dagoela esan daiteke: haurrek ingelesaren bitartez izaera osasuntsu

eta afektiboa eta kognitiboki garatzen laguntzea, sustatzea eta ahalbidetzea. Era

berean, haur guztien autonomia pertsonalaren eta ikaskuntzaren garapen progresiboa

laguntzea eta sustatzea, proposamen esanguratsu eta motibagarrien bidez.

Dena den, badaude etapa bakoitzarenak propioak diren helburuak, edukiak eta baita

metodologia ere.

� Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntzari dagokionean, esan, 4 urteko gelan ematen zaiola hasiera proiektuari,

3 urteko gelan ez baita ingelesa (atzerriko hizkuntza bezala) sartzen.

Lehenik eta behin etapa honetarako finkatutako helburuak aipatuko ditut, bai orokorra

eta baita espezifikoak ere.

� Helburu orokorra:

Haurrak ingelesarekin ohitzea honen ahozko tratamendua sustatuz.

� Helburu espezifikoak:

-Haurrak proposamen esanguratsuen bidez motibatu, hartara, ingelesa erabiliz

ekintza desberdinak egin nahi izan ditzaten.

-Ingelesaren ahozko tratamendua lehenetsi.

-Haurrak ingeleseko fonema eta soinuekin ohitu.

-Idatzizko hizkuntzarenganako hurbilpen adierazgarri eta funtzionala ahalbidetu.

Bestalde, edukiei dagokienean, jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptualak

desberdintzen dira.

6

� Jarrerazkoak:

-Ingelesarekiko interesa eta estimazioa

� Prozedurazkoak

-Lehen eta bigarren hizkuntzan garatzen diren elkarrizketaren prozeduren finkatzea

-Eguneroko egoeren eta testuinguruan aurkitzen direnen ulermena

-Eguneroko egoeretan eta testuinguruan aurkitzen direnetan produkzioa ematea

-Ingelesez idatzitako testuen erabilpena, hala nola, ipuinak, kartelak etab.

� Kontzeptualak

-Ipuin, errima eta abarretatik abiatuz fonema minimoen bereganatzea eta

erabilpen funtzionala ematea

Helburu horiek lortzeko eta eduki horiek lantzeko metodologia espezifiko bat jarraitzen

da, baldintza didaktiko batzuk betetzea ezinbestekoa delarik. Honela, espazioaren,

taldeen, denboraren, eta eduki eta sekuentzia didaktikoen antolaketa finkatu behar

dira.

Espazioaren antolaketa. Ekintza mota bakoitzerako espazio bat finkatzea beharrezkoa

da, hartara, haurrek ekintza eta espazioa erlazionatu eta momentu bakoitzean zer

nolako hizkuntza erabili behar duten barneratuko dute. Honela, ipuinen kontaketarako

espazio bat dago, kasu honetan, gelaren erdian geratzen den gune nagusia;

antzerkirako beste bat; liburuxkak osatzeko beste bat etab.

Taldeen antolaketa. Orokorrean, haurrak talde handian lan egiten dute, nahiz eta oso

maiz talde txikian egoten diren. Gauzak horrela, banaka, binaka, hirunaka, taldeka eta

talde handian lan egiteko ekintzak antolatzen dira, hizkuntza praktikatzeko aukera

desberdinak sortuz.

Denboraren antolaketa. Ikastetxearen kasuan, Haur Hezkuntzan haurrek ordu erdiko 3

saio dituzte astean. Era berean, saio bakoitzak denbora mugatu bat dauka ekintza

bakoitzerako. Honela, normalean, jarduera nagusiak ordu laurdeneko tartea hartzen

du, gainontzeko denbora hasierako eta bukaerako agurrekin eta birpasatzeko

ekintzekin betetzen delarik (azken ekintza hauek aurrerago azalduko dira).

Baliabide materialen antolaketa. Materialaren oinarrizko ardatza ipuinez osatua dago,

horietatik abiatuz sortzen direlarik unitate didaktikoak. Lantzen diren ipuinak mota

ezberdinetakoak izaten dira: animaliekin erlazionatutakoak, protagonistak animaliak

direlarik; adin horietako haurren eguneroko bizitzako egoerak jasotzen dituztenak,

alegia, ohera joan nahi ez izatea, gaileta gehiegi jatea… Bestalde, Oxford Reading Tree

7

Scheme taldeko zenbait ipuin lantzen dira, zeinetan, pertsonaia bat protagonista den

ipuin guztietan. Horretaz aparte, 5 urteko gelan ipuin tradizionalak erabiltzen hasten

dira, hala nola, “Ahate itsusia” eta “Urre-kizkur”.

Hau horrela, ipuin bakoitzari errima edota abesti bat dagokio, unitate bakoitzean

lantzen dena. Gainera, ipuin guztiak ez dira berdin kontatzen. Batzuetan pertsonaien

“siluetak” erabiltzen dira, besteetan, ipuina formatu handian aurkitzen da eta horren

bidez kontatzen da, eta bestetan, ipuina ikus-entzunezko euskarririk gabe kontatzen

da, horren errepresentazioa egiten delarik. Dena den, normalean ipuin guztiekin

antzerki txikiak egiten dira haurrek ipuinean lantzen den hiztegi eta hizkuntza

barneratzen joan daitezen.

Ipuinak eta dagozkien errimak eta abestiak landu ondoren, haurrek ipuinaren inguruko

liburuxka bat osatzen dute, zeina ipuina kontatzeko balio dien. Horrela, taldeka

liburuxka erabiliz ipuina kontatzen diete taldekideei, “presentations” direlakoak

eginez.

Unitate bakoitzak, gutxi gora behera, 3-4 aste hartzen ditu, Oxford Reading Tree

ipuinak salbu, horiek gehienez ere astebetean lantzen baitira.

Eduki eta sekuentzia didaktikoen antolaketa. Orain azaldutakoa hobe ulertzearren,

saioen estruktura orokorra azalduko dut jarraian:

-Agurra eta hasierako ekintzak. Saio bakoitzean gelako arduradun bat dago,

zeinak eguneroko errutinak egin behar dituen, betiere, agurrari eta hasierako

ekintzei lotutakoak.

-Birpasatzeko ekintzak. Momentu honetan dagoeneko landuak dauden ekintzak

egiten dira, adibidez, errimak, ipuinak, abestiak eta abar.

-Ekintza nagusia. Hau da saioko momentu zentrala. Momentu honetan beti

zerbait berria sartzen da eta lehen esan bezala, momentu luzeena izaten da.

-Birpasatzeko ekintzak. Berriz ere dagoeneko landutako ekintzak jasotzen dira,

bigarren puntuaren antzera.

-Agurra. Talde handia biltzen da berriro ere eta hurrengo saiora arte agur

esaten da.

Estruktura hau irakasleak nahi bezain malgua izan daiteke. Izan ere, irakasleak

erabakitzen baitu horietako momentu bakoitza zein ekintzarekin bete, zein material

erabili eta abar. Honela, estruktura hori finkoa bihurtzen da, baina baita aberatsa eta

askotarikoa ere.

8

Bestalde, saio guztietan ahozkotasuna lantzen da gehien bat, hitz egiten edo azaltzen

ari denaren ideia nagusia ulertzea, errutinazko egoeretan ahozko produkzioa ematea

eta ingelesezko fonemen lanketa errima, abesti eta abarren bidez.

Ikaskuntzaren autonomiaren garapena

Haur Hezkuntzako bi urte hauetan zeharka lantzen diren aspektuen artean, haurrek

gelan egiten diren ekintzetan ardurak hartzea eta haien ikaskuntza prozesuan gero eta

autonomoagoak izatea daude.

Gela bakoitzean arduradun bat dago, egunero aldatzen dena (4 urteko gelan, figura

hau Kipper izenarekin ezagutzen da, eta 5 urteko gelan, aldiz, Barney izenarekin).

Honela, arduradunak gelakideak agurtu behar ditu, haurrak berak erabakitzen duelarik

nor agurtu; irakasleari banatu beharreko materiala banatzen lagundu behar dio; zein

ekintza egin behar duten asmatzen saiatuko da eta abar.

Horrez gain, saioetan estruktura finko bat edukitzeak, haurrek, orokorrean, momentu

bakoitzean zer egin eta nola joan behar diren jakitea ahalbidetzen du.

Era berean, ingelesa era natural batean erabiltzea ahalbidetzen dieten egoerak jartzen

zaizkie haien eskura.

� Lehen Hezkuntzako lehen zikloa

Esan beharra dago, ziklo honek Haur Hezkuntzako helburu eta eduki guztiak barne

hartzen dituela. Halere, horiez gain, zenbait helburu eta eduki gehiago agertzen dira,

aurreko zikloan biltzen ez direnak bakarrik aipatuko ditudalarik.

Helburuei dagokienean, helburu orokorra apur bat zabaltzen dela esan daiteke:

-Haurrak ingelesarekin ohitzea honen ahozko tratamendua eta baita idatzizko

hizkuntza ere sustatuz. Ingelesaren ikaskuntzaren trantsizioan lagundu, Lehen

Hezkuntzako bigarren zikloko edukien bitartez.

Espezifikoei dagokienean, aldiz, Haur Hezkuntzako helburuez gain, honako hauek

gehitzen dira:

-Haurrak proposamen esanguratsuen bidez motibatu beste ezagutza arloetako

edukiak ingelesez ikas nahi izan ditzaten.

-Idatzizko hizkuntzarenganako hurbilpen adierazgarri eta funtzionala ahalbidetu

idazketa eta irakurketa prozesuak eskatzen dituzten lanak eskuragarri jarriz hala

behar duten ikaskuntza egoeretan.

9

Beste alde batetik, edukiei erreferentzia eginez, oraingoan ere Haur Hezkuntzako

guztiez gain, honako hau agertzen da lehen aldiz prozedurazkoen taldean:

-Hezkuntza artistikoko gaiekin (musika, artea, antzerkia…) erlazionatutako

prozeduren finkatzea, Hezkuntza Fisikoko eta Matematiken arloko gaiekin batera.

Lehen ziklo honetan ere, Haur Hezkuntzan bezalaxe, zenbait baldintza didaktiko

ematea beharrezkoa da metodologia jakin bat aurrera eramateko, eta hartara,

proposatutako helburuetara iritsi eta landu nahi diren edukiak jorratzeko. Beraz,

oraingoan ere, espazioaren, taldeen, denboraren, eta eduki eta sekuentzia didaktikoen

antolaketaz jardungo naiz.

Espazioaren antolaketa. Etapa honetan, aurrekoan baino gutxiago mugatzen dira

espazioak. Talde handiko ekintzak gelaren erdian geratzen den espazio nagusian

burutzen dira, taldeka egiten direnak, talde edo txokoetan burutzen direlarik.

Taldeen antolaketa. Bi kurtso hauetan, gehienetan talde txikietan egiten da lan.

Badaude hainbat momentu non banaka, binaka edota talde handian egiten den, hala

nola, gelako arduradunak agurrak egiten dituenean, edo eguneroko plana (aurrerago

azalduko dut) komentatzen denean. Baina, oro har, talde txikietan egiten da lan.

Denboraren antolaketa. Astean 45 minutuko hiru saio ematen dira eta oraingoan ere,

denbora egin beharreko lanaren edota taldearen beharren arabera banatzen da,

hasiera eta bukaerako ekintzei, ekintza nagusiari edo birpasatzeko ekintzei denbora

gehiago eskainiz.

Baliabide materialen antolaketa. Lehenik eta behin, esan beharra daukat, haurrek ez

dutela ikaslibururik erabiltzen eta aurreko etaparen antzera, ipuinek osatzen dutela

materialaren ardatz nagusia, nahiz eta dagoeneko ez izan erabiltzen den material mota

bakarra. Normalean hiruhileko bi ipuin, beraz, bi unitate didaktiko lantzen dira eta

ipuin gehienak narrazio hutsa baino gehiago dira, alegia, beste eduki batzuk erakusten

dira ipuinen bitartez. Adibidez, hazi baten bizitzari buruzko ipuin bat dago, Afrika eta

hango fruitu bitxiekin erlazionatutako beste bat eta abar. Gainera, ipuin hauek Haur

Hezkuntzakoak baina apur bat luzeagoak, eta noski, konplexuagoak ere izaten dira.

Ipuinak unitate didaktikoen parte direnez, errimak eta abestiak ere lantzen dira, nahiz

eta aurreko etapan baina modu apalagoan egin. Gainera, errima eta abestiez gain, aho-

korapiloak, irakurketa ozenak eta abar ere egiten dira.

Horrez gain, ipuin eta ipuinen artean, artearekin, dantzarekin, musikarekin eta

antzerkiarekin erlazionatutako edukiak jorratzen dira baita ere. Era berean, landutako

ipuin bakoitzeko performance bat, alegia, antzerki bat, eta presentation edo aurkezpen

bat egiten dute, honen bidez ahoskatzea, ulermena eta memoria lantzeaz gain,

besteen aurrean hitz egitera ohitzen direlarik. Zehatzagoak izateko, normalean, eta

10

denborak hala baimentzen badu behintzat, landutako abestiak, errimak, aho-

korapiloak eta abar ere aurkezten dira gelakideen aurrean.

Ziklo osorako karpeta bat dute, non, bi kurtsoetan zehar egindako lan guztiak sartzen

joaten diren. Gainera, ingelesa eskolatik eta are gehiago, gelatik atera daitekeela

frogatzeko, ikasleek gurasoei landutako ipuinak kontatzen dizkiete, modu honetan eta

bide batez, guraso, eskola eta ikasleen arteko harremana estutu nahi delarik.

Eduki eta sekuentzia didaktikoen antolaketa. Lehen egin dudan moduan, orain ere,

ohiko saio baten estruktura azaltzera pasako naiz zuzenean.

-Agurra eta hasierako ekintzak. Saio bakoitzean gelako arduradun bat dago,

zeinak eguneroko errutinak egin behar dituen, betiere, agurrari eta hasierako

ekintzei lotutakoak. Gainera, egunero, saioan egingo dena idazten da arbelean.

Hasieran, irakasleak egiten du. Lehenengo mailaren bukaeran, eguneko

arduradunak idazten du gelako egunerokoan eta, bukatzeko, bigarren mailan,

bakoitzak bere ingeleseko koadernoan kopiatzen du.

-Birpasatzeko ekintzak. Momentu honetan dagoeneko landuak dauden ekintzak

egiten dira.

-Ekintza nagusia. Hau da saioko momentu zentrala. Momentu honetan beti

zerbait berria sartzen da eta lehen esan bezala, momentu luzeena izaten da.

-Birpasatzeko ekintzak. Berriz ere dagoeneko landutako ekintzak jasotzen dira,

bigarren puntuaren antzera.

-Agurra. Talde handia biltzen da berriro ere eta eguneko planean idatzitako

ekintzak egin direnetz egiaztatzen da. Gainera, lehenengo mailako bigarren

hiruhilekotik aurrera, saioaren inguruko komentarioak konpartitu eta bigarren

mailaren kasuan, koadernoan idatzi behar dituzte.

Bestalde, lehen ziklo honetan sartzen den eta egunero egiten den elementu

garrantzitsu bat aipatu nahiko nuke, alegia, eguneko plana. Irakasleak arbelean idazten

du eta aurretik esan moduan, beti estruktura finko bat jarraitzen denez, planak ere

itxura estrukturatu bat izango du. Hau egitearen helburua, alde batetik, ikasleek saio

horretan egin beharrekoak zeintzuk diren ikustea da, eta bestetik, hizkuntza idatzia

barneratzen hastea, honen bidez hasten baitira konturatzen ingelesa ez dela idazten

den bezala ahoskatzen. Planari hasiera eman baino lehen, data ere idazten da.

Honelako itxura izango luke (letra etzanean azalpena sartu dut):

Tuesday, 7th February 2012

1st Hello (Agurra eta hasierako ekintzak)

Jon’s the class leader today. (Eguneko arduraduna nor den)

11

2nd Tongue twister (Birpasatzeko ekintza)

3rd Story (Birpasatzeko ekintza)

4th Booklet (Ekintza nagusia)

5th Comments (Saioa zer iruditu zaien)

6th Bye-bye (Agurra eta bukaerako ekintzak)

Lehen kurtsoan, irakasleak idazten du arbelean, azken hiruhilekoan eguneko

arduradunak talde osoaren egunerokoan kopiatzen hasiko delarik.

Bigarren kurtsoan, aldiz, bakoitzak ingeleseko koaderno bat dauka, non, astean behin

eguneko plana kopiatu behar duten. Baina plana kopiatzeaz gainera, saioa zer iruditu

zaien ere idatzi behar dute.

Ikaskuntzaren autonomiaren garapena

Haur Hezkuntzaren jarraipena den aldetik, gelako ekintzetan ardurak hartzea eta haien

ikaskuntza prozesuan gero eta autonomoagoak izatea bezalako aspektuak ere lantzen

dira.

Lehenago esan moduan, gelako arduradun bat dago egunero –class leader-, zeina

gelakideak agurtzeaz, eguneko plana osatzen laguntzeaz eta aurrerago, plana idazteaz

arduratu behar dira. Horretaz gain, lehen ziklo honetan, talde txiki bakoitzeko

arduradun bat izendatzen da egunero, beharrezkoa den materiala talde guztiari

banatzeaz arduratzen dena.

Gainera, Haur Hezkuntzan bezalaxe, saioetan estruktura finko bat edukitzeak, haurrek

momentu ezberdinetan zer egin eta nola jokatu behar duten jakitea ahalbidetzen du.

Halaber, logikoa den moduan, hemen ere ingelesa era natural batean erabiltzea

ahalbidetzen dieten egoerak jartzen dizkiegu haien eskura.