Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika...

6
#GetxoBiziEzazu Odol-emateak. Astelehenean, hilak 15, eta ostegunean, hilak 18, Algorta eta Areetako Geltokia plazetan. Goizez eta arratsaldez. Literatura solasaldia. 2018ko denboraldiaren hasiera. Ostegunean, hilak 18, 19:45ean, Algortako Kasinoan, Lara Morenoren “Piel de lobo” liburuari buruzko solasaldia. Sarre- ra dohainik. / Nabarmentzekoak > Bide berri batek Juan Bautista Uribarri eta Alango kaleak lotuko ditu (2. or.) > Neguko Bidaia kontzertu didaktiko-musikalen zikloak hamar urte beteko ditu (3. or.) > Izen-ematea Agate Deunarako, abesbatzentzat (4. or.) Doako alea 1484 zb. www.getxo.eus Urtarrila 11 >> Urtarrila 21 2017 San Inazio parkeko umeentzako jolaslekua berritzeko lanak hasi dira Aste honetan bertan hasi dira San Inazio parkeko umeen jolaslekua berritzeko lanak. 2 edo 3 astez luza- tuko dira lanak. Horrez gainera, lizi- tazio-bidean dira parkeko oinezkoen- tzako ibilbideak eta argiteria publikoa egokitu eta hobetzeko lanak, Gobernu Taldeak iaz zona horretan sustatu zuen prozesu parte-hartzailean jaso zen bezala. Proiek tuaren arabera, jolas-eremua egungo 121 m2tik 250 m2 ingurukoa izatera pasako da; eta elementu berriak jarriko dira bertan: zabu irisgarri bat, txikien tzako saski ba- tekin, habi-jesarlekua duen zabu bat, jolas-multzo txiki bat 8 urte artekoen tzat, jolas askotako beste multzo bat 14 urte bitartekoen tzat, malguki bikoitza, eskalatzeko ele- mentu bat eta e txetxo bat txikienen- tzat. Informazio-kartel bat jarriko da jolaslekuan, elementu bakoi tza erabiltzeko adin aproposak adie- razteko. Halaber, segurtasun-zoru jarraitu berria ipiniko da, jolasle- kuko elementu bakoi tzaren altue- rako erorikoekin bat datorrena. Lanak 57.000€ inguruko zenbatekoan esleitu dira. GAUEAN ekimenak San Nikolas parrokiako gela batean gaua pasatzea eskaintzen die sei gazte migratzaileri (5. or.) Saioa Agirre, Getxoko kirolari onena 2017an Saioa Agirre Elordui gimnasta urteko Getxoko kiro- lari onena izendatu dute berriz ere XI. Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren Galan. Ekitaldia joan den astear- tean, hilak 9, ospatu zen lehenengo aldiz Olatuan, Ki- rol Portuko itsas-bidaietako ontzien terminal berrian, Hamaika kirol 11garren edizioan goiburupean. Agirrek, hortaz, 2015ean lortutako titulua berretsi du. Epai- mahaiak aho batez onartu zuen erabakia. Iaz denboraldi aparta egin ondoren iritsi zaio gim- nasta getxotarrari kirolari onenaren saria. Izan ere, Espainiako txapeldunorde izan da –banakako abso- lutuan, uztaian eta zintan, guztiak lehen mailakoak- eta Euskadiko txapeldun, absolutuan eta aparatue- tan –uztai, mazo, pilota eta zintan-, maila nagusian ere. Ekitaldia amaitutakoan, Agirre hunkituta zegoen eta sinestezin egiten zitzaion sari hau bigarren al- diz lortzea. Amaiera bikaina izan da saria bere denboraldiarentzat “asko gozatu dudan arren, lan eta entrenamendu ordu asko izan direlako. Iaz bigarren geratu naiz nazio mailako 18 gimnasta onenen artean. Aurten, kanpora gehiago ateratzea espero dut sariketa eta txapel- ketetan parte hartzeko, nazioartean nire maila non dagoen jakiteko”, aipatu zuen. Gimnastak beste lau hautagaiekin lehiatzen zuen 2017ko kirolari onenaren sariagatik: Eunate Etxeba- rria judoka, Ibon Martínez saskibaloiko jokalaria, Ni- kolay Sena patinatzailea eta Eneko Van Horenbeke arraunlaria. Galaren aurkezpenean, Imanol Landa alkateak es- ker on zintzoena eta bere aitortza helarazi zizkien kirol elkarteei berauen lanarengatik, gizartean era- gin handia duen lana, “agente giltzarriak baitzarete osasuna ez ezik, gizarteratzea, berdintasuna, euskara eta ekonomia sortzea bezalako garrantzi handiko bestelako politikak ere sustatzeko”, esan zuen. Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa alkatearengandik

Transcript of Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika...

Page 1: Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika Eskolako Jazz taldeak emanaldia Areetako El Comercio tabernan. URTARRILAK 15 ASTELEHENA

#Ge txoBiziEzazu

Odol-emateak. Astelehenean, hilak 15, eta ostegunean, hilak 18, Algorta eta Areetako Geltokia plazetan. Goizez eta arra tsaldez.

Literatura solasaldia. 2018ko denboraldiaren hasiera. Ostegunean, hilak 18, 19:45ean, Algortako Kasinoan, Lara Morenoren “Piel de lobo” liburuari buruzko solasaldia. Sarre-ra dohainik.

/ Nabarmen tzekoak> Bide berri batek Juan Bautista Uribarri eta Alango

kaleak lotuko ditu (2. or.)

> Neguko Bidaia kon tzertu didaktiko-musikalen zikloak hamar urte beteko ditu (3. or.)

> Izen-ematea Agate Deunarako, abesba tzen tzat (4. or.)

Doako alea

1484 zb.www.ge txo.eus

Urtarrila 11>> Urtarrila 21

2017

San Inazio parkeko umeen tzako jolaslekua berri tzeko lanak hasi dira

Aste honetan bertan hasi dira San Inazio parkeko umeen jolaslekua berri tzeko lanak. 2 edo 3 astez luza-tuko dira lanak. Horrez gainera, lizi-tazio-bidean dira parkeko oinezkoen-tzako ibilbideak eta argiteria publikoa egokitu eta hobe tzeko lanak, Gobernu Taldeak iaz zona horretan sustatu zuen prozesu parte-har tzailean jaso zen bezala. Proiek tuaren arabera, jolas-eremua egungo 121 m2tik 250 m2 ingurukoa izatera pasako da; eta elementu berriak jarriko dira bertan: zabu irisgarri bat, txikien tzako saski ba-

tekin, habi-jesarlekua duen zabu bat, jolas-mul tzo txiki bat 8 urte artekoen tzat, jolas askotako beste mul tzo bat 14 urte bitartekoen tzat, malguki bikoi tza, eskala tzeko ele-mentu bat eta e txe txo bat txikienen-tzat. Informazio-kartel bat jarriko da jolaslekuan, elementu bakoi tza erabil tzeko adin aproposak adie-razteko. Halaber, segurtasun-zoru jarraitu berria ipiniko da, jolasle-kuko elementu bakoi tzaren altue-rako erorikoekin bat datorrena.Lanak 57.000€ inguruko zenbatekoan esleitu dira.

GAUEAN ekimenak San Nikolas parrokiako gela batean gaua pasa tzea eskain tzen die sei gazte migra tzaileri (5. or.)

Saioa Agirre, Getxoko kirolari onena 2017anSaioa Agirre Elordui gimnasta urteko Ge txoko kiro-lari onena izendatu dute berriz ere XI. Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren Galan. Ekitaldia joan den astear-tean, hilak 9, ospatu zen lehenengo aldiz Olatuan, Ki-rol Portuko i tsas-bidaietako on tzien terminal berrian, Hamaika kirol 11garren edizioan goiburupean. Agirrek, hortaz, 2015ean lortutako titulua berre tsi du. Epai-mahaiak aho batez onartu zuen erabakia.Iaz denboraldi aparta egin ondoren iri tsi zaio gim-nasta ge txotarrari kirolari onenaren saria. Izan ere, Espainiako txapeldunorde izan da –banakako abso-lutuan, uztaian eta zintan, guztiak lehen mailakoak-

eta Euskadiko txapeldun, absolutuan eta aparatue-tan –uztai, mazo, pilota eta zintan-, maila nagusian ere.Ekitaldia amaitutakoan, Agirre hunkituta zegoen eta sinestezin egiten zi tzaion sari hau bigarren al-diz lor tzea. Amaiera bikaina izan da saria bere denboraldiaren tzat “asko gozatu dudan arren, lan eta entrenamendu ordu asko izan direlako. Iaz bigarren geratu naiz nazio mailako 18 gimnasta onenen artean. Aurten, kanpora gehiago atera tzea espero dut sariketa eta txapel­ketetan parte har tzeko, nazioartean nire maila non dagoen jakiteko”, aipatu zuen.

Gimnastak beste lau hautagaiekin lehia tzen zuen 2017ko kirolari onenaren sariagatik: Eunate E txeba-rria judoka, Ibon Martínez saskibaloiko jokalaria, Ni-kolay Sena patina tzailea eta Eneko Van Horenbeke arraunlaria.Galaren aurkezpenean, Imanol Landa alkateak es-ker on zin tzoena eta bere aitor tza helarazi zizkien kirol elkarteei berauen lanarengatik, gizartean era-gin handia duen lana, “agente gil tzarriak bai tzarete osasuna ez ezik, gizartera tzea, berdintasuna, euskara eta ekonomia sor tzea bezalako garran tzi handiko bestelako politikak ere susta tzeko”, esan zuen.

Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa alkatearengandik

Page 2: Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika Eskolako Jazz taldeak emanaldia Areetako El Comercio tabernan. URTARRILAK 15 ASTELEHENA

STAF

F >

LANPOL TSASALEROSKETAGALDUTAKOAK

- Lan bila nabil, orduka edo barneko gisa, e txeko lanak egin edo zaha-rrak jagoteko. Tel.: 699 16 06 92.

- Salgai 18m-ko lonja, garajea ere bada, Arene aldean. Tel.: 670 042 605.

- Salgai IKEAko 3 beira-arasa han-diak, 50€gatik. Muntaturik daude eta erakusmahai bezala erabil daitezke. Tel.: 658 707 025.

- Salgai muskuluko elektroestimul-gailua. 400 fun tzio. 250€. Tel.: 658 707 025.

Tratu txarren biktimak arta tzeko Eusko Jaulari tzaren telefono zerbi tzua: 900 840 111

Ge txoberri Ge txoko Udaleko Komuni-kazio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazioak ager tzen dira astero.Komunikazioko zinego tzia: Amaia Agirre.Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: I tziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza,

Monika Rodrigo, Iñigo Olondo. Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Ge txo. e-posta: ge txokoudalapren tsa@ge txo.eusArte arduradunak: Flash Composition SLInprimaketa: Editorial Iparraguirre S.A.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioaren egunOn zerbi tzuaGordailu legala: BI-388-87

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazkota-sunaren eran tzule izango.

URTARRILAK 11 OSTEGUNAErakusketa. Algortako Kultur E-txean, Elena Sáenzen “Noche de la luna blanda” (paper gaineko man-dalak) izeneko erakusketa. Hilaren 25era arte.Ge txo zuzenean. Algortako The Pi-per´s Irish Pub tabernan, 20:00etan, Bringas (rock). Sarrera dohainik.Mugabarik. Norbanakoen treba tze eta garapenerako Elkartea. Pinturari buruzko triptikoa. Hizlaria: Emilio Melón Ortega (Arte Ederretan adi-tua). Lehenengo hi tzaldia: “Ams-terdam: una ciudad y dos pintores”. 19:30ean, Villamonteko Kultur E-txean.

URTARRILAK 12 OSTIRALAKontularien kluba. Liburutegiak Topaleku. Algortako Kultur E txean, 19:00etan, ipuin-kontalari izan edo en tzun nahi duten nagusiez osatu-tako taldearen saioa. Oraingo hone-tan, “Asia”. Sarrera dohainik.Kon tzertu didaktikoa. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, Erro tradizionaleko musika-tresnak. 11:00etan bertoko ikaste txeeetako ikasleen tzat eta 18:00etan familien-tzat. Cinema Paradiso. Andrés Isasi Mu-sika Eskolan, 21:00etan, jatorrizko ber tsioan azpida tziekin, “Felices sueños” filmaren proiekzio eta foru-ma. Zuzendaria: Marco Bellochio. Italieraz. 12 urtetik gorakoen tzat. Sarrera: 2,90€.

URTARRILAK 13 LARUNBATAGe txo Bizirik. Andra Mariko plata-formaren bilera irekia. Gaia: “Zer gerta tzen ari da Ge txon HAPOren inguruan eta Ze Ge txo nahi dugu”. 11:00etan Villamonteko Kultur E-txean.Kon tzertu korala. Coro de Cámara Gaudia Música (Guriezo) eta Zozoak abesba tza (Ge txo) taldeen emanal-dia. 20:00etan Areetako Andrés Is-asi Musika Eskolan.

URTARRILAK 14 IGANDEAHaur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “La vida del calabacín” filmaren proiek-zioa. Gaztelaniaz. Adin guztien tzat. Sarrera: 2,10€.Kalejira. 12:00etatik aurrera, Aree-tako kaleetan barrena, Andres Isasi Musika Eskolako Xaramel txis-tu-taldearen eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika Eskolako Jazz taldeak emanaldia Areetako El Comercio tabernan.

URTARRILAK 15 ASTELEHENA XXXII. Agate Deuna Koru Jaialdia. Izen-ematea. Algortako Kultur E-txean. Hilaren 26ra arte.Deustobide (Deustuko Uniber-

tsitatearen Hiritartasun Eskolako ikastaroak. Ge txoko kultur e txeetan. Hilaren 26ra arte.Zine tailerra. Theodore Melfiren “Figuras ocultas” filmaren proiek-zioa (16 urtetik gorakoen tzat). 18:30ean Algortako Kultur E txean (Villamonten). Antola tzailea: Enclave Ge txo.Odol-ateratzea. Algortako Geltokia plazan. Goizez eta arra tsaldez.

URTARRILAK 17 ASTEAZKENAMusika ikuskizuna. 19:00etan Areetako Andrés Isasi Musika Es-kolan, Schubert y los lieder. Artista gonbidatua: Ana Hernández (sopra-noa). Sarrera: 5€

Versadas. 19:00etan, Algortako Kultur E txean (Villamonte), olerkiza-leen klubaren ba tzarra. Gonbidatua: Antonio Colinas.

URTARRILAK 18 OSTEGUNAIpuinaren ordua. 18:00etan, Villa-monteko haur liburutegian “Cuentos diminutos” (gazteleraz; 3-5 urte) Anabel Muroren eskutik.Literatura solasaldia. 2018ko den-boraldiaren hasiera. 19:45ean, Al-gortako Kasinoan, Lara Morenoren “Piel de lobo” liburuari buruzko so-lasalia. Antola tzailea: Kultur E txea-ren sor tze-idazketa tailerra.Ge txo zuzenean. Silver Tavern´s Pub tabernan (Kirol Portua), 20:00etan, El hombre que fue lunes (indie). Sarrera dohainik.Odol-ateratzea. Areetako Geltokia plazan. Goizez eta arra tsaldez.

URTARRILAK 19 OSTIRALAMusika ikuskizuna. 18:00etan Areetako Andrés Isasi Musika Esko-lan, “Goazen i tsasora” I tsas-abesti eta kontakizunak. Euskaraz, 3 eta 9 urte bitarteko umeen tzat. Sarrera dohainik.Cinema Paradiso. Andrés Isasi Mu-sika Eskolan, 21:00etan, jatorrizko ber tsioan azpida tziekin, “Lady Mac-beth” filmaren proiekzio eta foru-ma. Zuzendaria: William Oldroyd. Ingeleraz. 16 urtetik gorakoen tzat. Sarrera: 2,90€.Ate irekietako jardunaldia. Madre del Divino Pastor Ikaste txea, Gobela kalea 17. Bi txanda: 15:15ean eta 18:00tan.

URTARRILAK 20 LARUNBATANeguko Bidaia. Kon tzertu didak-tiko-musikalen zikloa. 19:30ean, Areetako Andrés Isasi Musika Es-kolan, Cloverwind (Folk) taldearen emanaldia. Sarrera: 5€ (eskolako ikasleen tzat 3€). Abonamendua: 25€ (15€)

URTARRILAK 21 IGANDEAHaur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Spark, una aventura espacial” filma-ren proiekzioa. Gaztelaniaz. Adin guztien tzat. Sarrera: 2,10€. Mendi irteera. Gorostieta-Pu tzueta-Belate ibilbidea. Antola tzailea: Etor-kizuna Mendi Taldea. Informazioa: [email protected] edo 606 63 71 28 (wha tsapp).

Bide berri batek Juan Bautista Uribarri eta Alango kaleak lotuko ditu

Gobernu Ba tzordeak Algortako Juan Bautista Uribarri kalea luza tzeko obra-proiek tua one tsi du, Alango kalearekin lo tzeko bide berri baten bitartez. Lan hauekin alde horretako sarbi-dearen baldin tzak hobetuko dira ibilgailuen tzat. Lanak egingo diren eremuak 950m2ko azalera dauka eta bertan gal tzada bat jarriko da eta esparru osoa urba-nizatuko da. Aurreikusita dago lanak aurtengo bigarren seihi-

lekoan egitea eta horien kostua 197.000€ ingurukoa izango da. Bide berriaren proiek tuaren ara-bera, 5 metro zabalerako gal-tzada ipiniko da eta albo bana-tara espaloi bat egokituko da, 2,5 metro zabalerakoa. Espaloi ho-rietako baten alboan, 9 aparkale-ku prestatuko dira, ilaran. Bide berri hau egiteko neurria bat da-tor egungo Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) exiji-tzen diren beharrekin.

Zirkulazioaren antolamenduari dagokionez, proiek taturiko bi-dea noranzko bakarrekoa izango da eta Juan Bautista Uribarritik Alangoran tz doazen ibilgailuen-tzat zerbi tzuko bidea izango da. Foruak kaleko elkargunean, baimenduta egongo den mugi-mendu bakarra eskumatara bira ematea izango da, Alango kalean sar tzeko. Gal tzada osoa egongo da behar bezala seinaleztatuta eta zebra-pasagune jasoa egoki-tuko da, baliza argidunekin.Luzatuko den bide-zatiaren urbanizazioa dela eta, lorate-gi-zona bat edukiko du, baita hiri-al tzariak ere –paperon tziak jarriko dira espaloietan zehar-; egun dagoen argiteria publi-koaren sarea luzatuko da; eta bidean zehar argiak jarriko dira, besteak beste.

Santa Eugenia plazako hesia berrantolatu da

Santa Eugenia plazako lanak mugarri tzen dituen hesia berrantolatu du as-teon Udalak, Romo Kultur E txe (RKE) berriko ingurunea hobe tzeko lanak aurrera tzeko asmoz. Horren ondorioz, bidea i txi da oinezkoen tzat Kresal-tzu kalean, plaza ondotik igaro tzen den tartean, lanak amaitu bitartean. Oinezkoek plazaren erditik igaro behar dute.Halaber, bidea i txi den tartean dauden lau zuhai tzak udalerriko beste leku batera eramango dituzte, bizirik iraun dezaten, inguruneko beste ale ba-tzuekin egin den bezala. Plazan zoladura jar tzeko egungo lanak amaitu-takoan, zuhai tz gehiago landatuko dira RKEren ingurutan ipiniko diren lorategi berrietan.

Diru-lagun tzak 2018ko jaiak antola tzeko

Udalak diru-lagun tzak eska-tzeko deialdia one tsi du 2018an Ge txoko jaiak antola tzeko. Diruz lagunduko diren jaiak honako hauek izango dira: Inauteriak (Romo eta Algor-tan), Andra Mari, San Juan (Zu-billeta eta Andra Mari auzoak), Karmen, Nazioarteko Paella Txapel keta, Santa Ana, Iñaki Deunaren jaiak, Romo, San Ni-kolas (Portu Zaharra), Mese-deetako jaiak eta San Martin. Aurtengo aurrekontua 219.436 eurokoa izango da, hau da, iazkoa baino apur bat handia-goa.Jadanik irekita dago epea diru-lagun tzen eskariak aurkezteko eta i txi egingo da auzo bakoi-tzeko jaiegun zeha tza baino 30 egun lehenago.Baloratuko diren irizpideak, honako hauek izango dira: eska tzaileak duen eskarmen-tua jai berdina aurreko urteetan antola tzen, an tzeko jaiak anto-latzen duen eskarmentua eta aurkeztutako egitaraua. Oinarriak eta eranskinak www.ge txo.eus web-orritik deskarga-tu daitezke.

Jarduera-plana, lehen sektoreaz

Datorren ostegunean, urtarrilak 18, Ge txo Elkartegiaren instala-zioetan, udalerriko lehen sek-toreari buruzko bilera egingo dute. Topagunean, sektorearen ordezkari garran tzi tsuek, eragi-le ekonomikoek eta herritarrek parte hartuko dute, eta bertan plana aztertuko da eta egindako ekarpenak lehene tsiko dira.Planaren laugarren fasea da hau. Aldez aurretik elkarrizke-tak egin dituzte ekoizle, herritar

eta sektore ekonomikoarekin, eta beste leku ba tzuetan bide-ratutako jardunbide egokiak ere aztertu dira.

Page 3: Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika Eskolako Jazz taldeak emanaldia Areetako El Comercio tabernan. URTARRILAK 15 ASTELEHENA

XI. Kirolaren Gala Getxo Sasoi Sasoian300 lagun inguru bildu ziren Ge txoko Kirolaren Galan joan den asteartean Olatuan, Kirol Portuko i tsas bidaie-tako on tzien terminal berrian, Udalak eta Ge txo Kirolakek antolatuta. Udal agintariak, alderdi politikoetako eta klubetako ordezkariak eta kirolariak bildu ziren bertan, Imanol Landa alka-tea buru zutela; arra tsalde bikain bate-kin gozatu zuten, non giroa aparta izan zen, ohiko familiako argazkiarekin eta mokadu txo batekin amai tzeko. Han izan ziren saridun berria, Saioa Agirre, eta 2017ko kirolari onenaren saria ira-bazteko gainon tzeko hautagaiak: Eu-nate E txebarria, Nikolay Sena, Eneko Van Horenbeke eta Ibon Martínez.Azken hori izan zen, hain zuzen ere, galako per tsona nabarietakoena, kiro-lari onenaren titulua lortu ez bazuen ere sari berezietakoa bat jaso zuelako, Marka Hau tsiz kirolari desgaituei ema-ten zaiena. Ibon Martínez saskibaloi jokalariak 18 urte ditu eta Europako 20 urtez azpikoen txapelduna da. 7 urte zituela hasi zen joka tzen Ge txoko Saskibaloi Eskolan; kategoria guztieta-tik igaro ondoren denboraldi honetan seniorren talde berezian joka tzen du. Uztailean, gorren 21 urtez azpikoen Munduko Txapel ketan parte hartuko du, Washingtonen (EEBB).

Ekitaldian Jorge Camiña ere izan zen, mito bizia den kirolaria, Ai tzindariak sari berezia jaso tzeko. Gaur egun munduko tenislari onena da, 70 urte-tik gorakoen kategorian. Baina Jorgek, belar hockeyan ere jokatu zuen gazte-tan, eta modalitate horretan diploma lortu zuen 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan.

Horiekin batera izan ziren gainon-tzeko saridunak ere: José Angel Ortega Kali, Arenas eta Romoko fisio eta ma-sajista, Kiroltasuna saria; Romo Eskub-aloiko ordezkariak, Berdintasuna in­dartuz saria, emakumezkoen kirolean berdintasuna susta tzeagatik; Bizkerre Futbol taldea, Ge txo Berrituz saria, ki-rol jardueran berri tzaile izateagatik;

Ge txogaso enpresa, Ge txo Zabala saria, kirolaren aldeko sustapenagatik; eta azkenik, ekitaldi honetan saritutako gizon eta emakumezkoen talde gazte eta seniorrak: Club Tenis Fadura, Ge-txo Arraun (Maialen Ezkurra eta Oi-hane Pardo), Arenas Club eta Ge txo Aixerrota Bolei Taldea (Maider San txo eta Katalin García).

Kirolari, alkate eta udalbatzako ordezkariak oroitzapenezko argazkian, Galaren amaieran

Kirolari onenerako 5 hautagaiak elkarrekin argazkian

Ibon Martínezek “Marka Hautsiz” saria ere jaso zuen Jorge Camiña, bizirik dagoen Getxoko kirolaren mito handia

Page 4: Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika Eskolako Jazz taldeak emanaldia Areetako El Comercio tabernan. URTARRILAK 15 ASTELEHENA

Urtarrilaren 15etik 26ra bitartean zabalduko da Agate Deunaren koru-jaialdirako izena emateko epea, beste urte batez Kultur E txeak antolatuko du eta espero da bertan 30 taldek baino gehiagok parte har tzea.Ohikoa denez, jaialdia o tsailaren 4an, igandean, izango da. Talde mistoek (nagusiek eta umeek) eta helduenek bi gunetan jardungo dute: Andra Ma-ri-Algortan eta Romo-Areetan. Algortako eta Aree-tako Geltokia plazetako ekitaldian taldeak elkarrekin arituko dira. Jaialdian ikaste txeetako taldeak ere arituko dira. Ostiralean, o tsailak 2, goizez, eskolako ordutegian, izango da.Talde interesatuek izena eman behar dute Algortako Kultur E txean, 10:00etatik 14:00ak arte, eta 16:30etik 18:00ak arte. Baita kulture txea@ge txo.eus posta ele-ktronikoaren bidez ere, gaian Agate Deuna ipiniz. Informazio gehiago 94 491 40 80 telefono zenbakian edo www.ge txo.eus udal webgunean.

Gaudia Música eta Zozoaken kon tzertu korala

Datorren larunbatean, urtarrilak 13, 20:00etan, Guriezoko Gaudia Música kamara-abesba tzak eta Areetako Zozoak abesba-tzak kon tzertua eskainiko dute Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Errepertorioan XVI. mendetik XXI. mendera arteko erlijio-lanak, klasikoak eta herrikoiak eskainiko dituzte.Gaudia Música kamara-musika kantabriarrak José Ramón Riozek zuzen tzen du, 1986ko abenduan sortu zen eta Guriezoko haur kantarien jarraipena da. Zozoak abesba tza Izaskun Kintanak zuzen tzen du eta 31 aho ts mistoz osatuta dago, 1999an sortu zen Areetan musika irakasteko eta jendartean zabal tzeko helburuaz, herrien eta kulturen arteko lotura izan dadin.

Pintura eta arte digitalaren erakusketa

O tsailaren 28ra arte, Algortako Torrene Aretoa erakusto-kian, Carsarte- Pintura eta Arte Digitalaren Lehiaketa Na-zionalaren 2017 urteari dagokion erakusketa ikusi ahal izango da. Bi urtez behingo ekimena da eta 1997az geroztik, Ge txon egoi tza duen Consultoría Estratégica Independiente-Car-sak antola tzen du. Erakusketan saritutako artelanak eta epaimahakideek aukeratutako beste 15 lan izango dira ikusgai.

Paper gaineko mandalen erakusketa

Urtarrilaren 11tik 30ra bitartean, Algortako Kultur E txean, Elena Sáez artistaren La noche de la luna blanda izene-ko erakusketa bisitatu ahal izango da. Erakusketan, izen bereko liburuan ager tzen diren hainbat mikropoema ikusi ahal izango dira, izen handiko idazleek inspiratutako iru-di eta mandalekin batera, besteak beste Rumi edo Rilke, i tsasoa eta natura, isiltasuna eta bizi tzarekin uztartuta. Artistari buruz informazio gehiago hemen: www.ele-na-saenz.com

Neguko Bidaia kon tzertu didaktiko-musikalen zikloak hamar urte beteko ditu

Musika Eskolaren jardueren egitaraua osatuko du

Urtarrilaren 20tik o tsailaren 24ra bitartean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak hartuko du Neguko Bidaia kon tzertu didaktiko-musikalen zikloaren X. edizioa. Beste urte batez, ekimenaren helburua da “publikoari estilo ani tza gertura tzea, euskal eszenako ar­tistei eta taldeei protagonismo berezia eskainiz”. Ohikoa denez, saioak amaitu ondoren, artistek publikoare-kin solasaldi interesgarrietan hartuko dute parte.Kon tzertuak larunbatetan izango dira eta 19:30ean hasiko dira. Saio bakoi tzerako sarreraren prezioa 5 eurokoa da eta guztiak ikusteko abonamenduarena 25 eurokoa. Eskolako ikasleen tzat sarrerak 3 euroan salduko dira eta abonamendua 15 euroan.

EgitarauaLehenengo kon tzertua urtarrilaren 20an izango da eta protagonista Cloverwind talde eusko-irlandarra, eta hilaren 27an Bilboko Malú Garay abeslaria igoko da eszenatokira bere laukoteak lagunduta, gitarra, piano, kontrabaxua eta bateriaz osatutakoak.O tsailaren 3an Olga Revuelta sopranoak, Anus Ci-vidianek eta Pía Rojasek pianoan lagunduta, Schu-bert-i buruzko monografikoa eskiniko du. O tsaila-

ren 10ean, Malos tiempos taldearen fusio musikaren txanda izango da eta 17an Cuarteto Anido gitarraren klasikoarena. O tsailaren 24an, Travellin´ Brothers tal-deak zikloa i txiko du blues kon tzertu bat emanez.

Hainbat jarduera Musika Eskolan Bestalde, Andrés Isasi Musika Eskolak hainbat jar-duera antolatu ditu urtarrilerako. Kon tzertu didak-tikoak egongo dira hilaren 12an (erro tradizionaleko musika-tresnak) eta 26an (egurrezko haize-instru-mentuak). 11:00etan (ikaste txeetako ikasleen tzat) eta 18:00etan familien tzat izango dira.Jazz taldeak Jam Sessionak eskainiko ditu Areetako El Comercio tabernan hilaren 14, 21 eta 28an 19:30ean; eta Xaramel txistu taldeak kalejira egingo du eguer-dian Areetan hilaren 14an, eta Algortan hilaren 28an.Era berean, bi musika ikuskizun antolatu dituzte Musika Eskolako zuzendaritzakoek: hilaren 17an, 19:00etan, Schubert y los lieder, Impromptu taldeare-kin, eta Ana Hernández sopranoarekin; sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Halaber, txikientzat Goazen i tsasora izenburuko saioa eskainiko da hilaren 19an 18:00etan, dohainik.

Izen-ematea Agate Deunaren koru

jaialdirako

Cloverwind taldeak zabalduko du zikloa

Page 5: Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika Eskolako Jazz taldeak emanaldia Areetako El Comercio tabernan. URTARRILAK 15 ASTELEHENA

Per tsona boluntarioak prestatu eta parteka tzen dute afaria beraiekin

GAUEAN ekimenak San Nikolas parrokiako gela batean gaua pasa tzea eskain tzen die sei gazte migra tzaileri

Gazte migra tzaileen tzako ha­rrera eta topaketa gunea izatea da GAUEAN proiek tuaren hel­burua, Algortako San Nikolas parrokian abian jarri berria dena, Harribide Fundazioarekin elkar­lanean. Proiek tu honen asmoa da gazte horien zailtasun egoerei aurre egitea, bizikide tza eta sen­tsibilizazio ekimen baten bitar­tez. Eguneroko afaria eta heziketa eta astirako uneak parteka tzeko prest dauden per tsona bolunta­rioak egoten dira beraiekin. San Nikolas parrokiak dei bat egiten die gazteekin uneak eman nahi dituzten per tsonei, ekimenarekin bat egin dezaten. E txetik eraman dezakete parte har tzaileek afaria eginda edo jakiak erosi ahal di­tuzte, ondoren gazte beraiekin presta tzeko. Parrokiako txokoko sukaldean jakiak kozina tzako tresnak daude eta per tsona ba­tzuk bertaratu daitezke, baita fa­milia osoak ere.

San Nikolas parrokiak bere egoi tzan gela bat atondu du neguan sei gazte mi-gratzaile har tzeko, bertan gaua eman dezaten, a tsedena hartu, jan tziak gar-bitu, eta lagunduta plater bero bat afal dezaten. Horretarako parrokiak txoko bat eta oheak ditu eta duela bost urtez geroztik era egonkorragoan lau gazte migratzaile bizi diren parrokiako pi-suaren osagarria da abenduaren azken egunetan abian jarritako ekimena. Egi-tasmo hori Bilboko Ibarrekolandako eta Boluetako parrokietako egoi tzetan ere eramaten ari da aurrera, Harribide Fundazioaren lagun tzarekin. “Gazte horien zailtasun egoerei aurre egiten la­gundu nahi dugu, normalean duela gu txi heldutako eta kalean egoten diren gazteak

izaten baitira, eta toki bat eskaini nahi diegu, lagunduta senti tzeko. Aldi berean, uste dugu jendeak beraiei aurpegia jarri ahal izatea garran tzi tsua dela, beren isto­rioa ezagutu ahal izatea eta beraiekin egon ahal izatea, hau da, bizikide tzarako eta sen­tsibilizaziorako ere garran tzi tsua”, azaldu du Javier Garai parrokoak. Mutil horiek ez dute bizilekurik, aterpe txeetan, kalean edo adingabeen-tzako zentroetan egon izan baitira. Haien egoerari irtenbidea topatu bitar-tean, Harribide Fundazioak bidal tzen ditu eta gizartera tzeko plana eskain-tzen die. Elizara 19:00ak aldera hel-tzen dira gazteak eta ordubetez lagun-tza klaseak jaso tzen dituzte, batez ere gaztelera indar tzeko. Lagunduta ez

dauden mutilak izaten dira, adinez nagusiak direnak (adingabeak Foru Aldundiaren tutore tzapean baitaude), 20 bat urtekoak, familiarik gabekoak, eta batez ere Magrebeko ingurutik edo Saharaz hegoaldeko Afrikatik etorri-takoak. “Hasieran oso galduta egoten dira, ba tzuek gaztelera gu txi dakite eta gi­roarekin eta jendearekiko harremanarekin era onean harritu egiten dira. Horregatik, ildo horretan, esperien tzia ona izaten ari da, gustura, hartuta, senti tzen baitira mu­tilak”, adierazi du Javier Garaik.

Boluntarioak Profil desberdineko auzokide bolun-tarioek har tzen dute parte ekimen honetan. Euren zereginen artean aipa

ditzakegu honako hauek: gazteekin izaten dira, denbora ematen, lagun-tzeko, eta haiekin ere afaltzen dute. Boluntario batzuek gaztelerazko kla-seak ematen diz kiete aipatutako gaz-teei, afaria egiten dute beraiekin, afal-du ondorengoa, elkarrizketa ematen giro a tseginean, bi orduz, ( 20:30etik 22:30era). Gazteekin aisialdiko uneak parteka tzeko familiak ere batu egi-tasmo honen inguruan. “Partaide­tza zabalik dago per tsona guztion tzat. Bakarrik behar da gogoa izatea eta uneak parteka tzeko prest izatea”, zehaztu du parrokoak. Ekimenean parte hartu nahi duten per tsonek [email protected] posta elektronikora ida tz dezakete.

Osakidetzak alkateari bidalitako gutuna, hiritarrei esker ona

agertzekoHonen bidez, 2017ko abenduaren 9an, udalerriko bide publikoan biho tz-biriketako geldialdia pairatu zuen per-tsonari lagundu zioten auzokideek egindako lana esker-tu nahi diet, momentu hartan oso eguraldi txarra egiten bazuen ere. Aipatutako eskaera Osakide tzako Emergen-tziak Zerbi tzuko Koordinazio Zentroan lan egiten duen per tsonal sanitario batek helarazi nahi die.

Auzokide hauek biziraupenaren katean fun tsezkoak izan ziren biho tz-birikitako geldialdiari aurre egiteko. Areetako EAGko langileekin eta Ge txoko Udal tzaingoekin batera egindako esku-har tze azkar horri esker, arreta bikaina eman zioten gaixoari, Koordinazio Zentrotik jaso zituzten aginduak jarraituz Emergen tzietako taldea heldu arte. Guztiek eginiko lanari esker pazientea biho tz-biriketako geldialditik atera zuten, eta ondorioz, Guru tzetako Ospi-talera eraman ahal izan zuten.

Emergen tziak Osakidetzak ez daki zein auzokide anoni-moak parte hartu zuten bertan. Beraz, Ge txoko auzokide guztiei helarazi nahi die esker ona, zeren eta horrelako gertaerek ematen baitiote zen tzua gure lanari.

Zurrumurrurik Ez Estrategiaren Arte tailer gehiago gazteen tzat

Zurrumurrurik Ez Estrategiaren Arte Aplikatuen akademiak, Aisibiziak eta Udalak sustatuta, Eusko Jaurlari tzaren lagun tzarekin, tailer artistiko gehia-go antolatu ditu datorren astebururako, urtarrila-ren 12tik 14ra. 12 eta 18 urte bitarteko gazteen tzat, sen tsibilizazio sozialeko ekimena da, a tzerritarren kontrako estereotipo negatiboei eta zurrumurruei aurre egiten lagun tzeko, eta aldi berean, gazteen partaide tza aktiboa bul tza tzeko eta gazteen tzako

heziketa artistikoa eskain tzeko, ondoren herrita-rrengana egiteko eta eskain tza kultura eta artistikoa indar tzeko. Doako tailerrak bideo-artea, mugikorrarekin egin-dako film laburrak, ipuin-kontaria eta mikroteatroa lan tzeko izango dira. Parte hartu nahi duten gazteek izena eman beharko dute antirumores@ge txo.eus posta elektroniko edo wha tsappen bitartez (662 659 042) .

XXXVIII. Ge txoko Udala Txapel keta

Athletic Club taldeak irabazi zion Eibarri 3 eta 1eko emai tzaz futbol txapel ketaren finala; lehen urteko ka-dete mailako txapel keta hori duela gu txi jokatu zen Gobelako udal zelaian. Erreala sailkatu zen hirugarren tokian eta e txeko taldea, Romo FC, izan zen laugarren. Udalak babestutako txapel ketan jende ugari bildu zen zelaiko harmailetan eta final handi batez goza-tzeko aukera izan zuten; final horretan, gainera, futbol ikuskizun aparta eskaini zuten bi taldeek, gol-andana barne, lau guztira, bakarrik bedera tzi minutuan. Zu-ri-gorrien kapitainak, finala amaitutakoan, garaikurra –Aixerrotako errota- jaso zuen, txapeldunari ematen zaion saria.

Page 6: Saioa Agirrek saria jaso zuen Imanol Landa … eskutik. Jam session. 19:30ean, Andrés Isasi Musika Eskolako Jazz taldeak emanaldia Areetako El Comercio tabernan. URTARRILAK 15 ASTELEHENA

GEZURRA ESATEA MERKE ATERATZEN DA

Gara tzen ari garen proiek tuak urte guztietan bihur tzen dira errealitate ukigarri, eta, horrenbestez, urte guz-tietan hasten dira zerbi tzua ematen. Baina aurten, 2018. urtean, denbora luzez i txaron ditugun errealitateekin gozatuko dugu, eta, horri esker, gure bizi tza, zerbi tzuak eta ge txotarren-tzako proposamenak kalitate bikai-nekoak izango dira.Aurten, 2018an, guk, EAJ-PNV al-derdiak, irisgarritasunarekin eta mugikortasunarekin hartu genuen konpromisoa bereziki nabarmena izango da: irisgarritasun proiek-tuekin aurrera jarrai tzen dugu Ai-boan; Portu Zaharrera iristeko igo-gailu baten prestaketa lanak hasiko dira, baita Genera txu eta Usategi ar-

teko konexioa hobe tzeko lanak ere; horrez gain, Areneondon igogailu berria ere ikusiko dugu, eremu ho-rretako bizilagunak Algortako goiko aldera errazago iristeko, batez ere Alangoko anbulatorioran tz.Mugikortasunari dagokionez, Ge-txon bizi diren eta bertan lan egi-ten duten per tsona guztien tzako hobekun tza eraginkor eta nabarmen ugari aurten ikusiko ditugu: María Andresena eta Algortako Etorbideko berrantolaketa, Gainzako aparkale-kuko proiek tua eta hasierako lanak barne, baita Makaleta Etorbideko lanak ere, errepidea etorbide a tse-ginago eta seguruagoa izan dadin; Eusko Jaurlari tza eraiki tzen ari den Ibarbengoako aldirietako aparkale-

kua ere aipatu behar da, Uribe Kos-tako herrietatik datozenei Metrora iristea erraztuko diena; Romo Kultur E txea mar txan jar tzea, lehen mailako zerbi tzuak eskainiz adin guztietako herritarren tzat, eskain tza bikaina-rekin; ekonomia susta tzeko arloan, bestalde, sektore berri tzaileen alde-ko apustua egitea, Benturillenako mintegi berria barne; eta ekimen na-barmenen artean, Ge txon bul tza tzen ari den babes ofizialeko e txebizi tzen promozioa aipatu behar da, bereziki gazteei zuzendutakoa. 2018. urtea proiek tu eta konpromisoak erreali-tate bihur tzeko urtea izango da, beti bezala bete egiten ditugulako. Ge-txoko herritarrei ematen diegun hi-tza delako.

Urteko azken Osoko Bilkuran, Manuel Gainzako aparkalekua eraiki tzeko kre-ditu osagarriari babesa agertu zion PPk, EAJ-PNVrekin lortutako akordioaren frui-tu gisa; hala, zirkulazioa eta inguru horre-tako aparkamendua hobetu egingo dira. Horri esker, aparkalekua eraiki tzeko lanak 2019ra aurrera tzea lortu dugu. Hala ere, ez diogu soilik babesa eman; horrez gain, EAJ-PNVri eskatu dio-gu proiek tu horren pleguetan aukera guztiak ain tzat har daitezen, tartean, txandaka tzea, aloka tzea, sal tzea… Helburu bakarrarekin: ez dadin hu-tsik dagoen aparkaleku bat bihurtu, erabil tzeko aukerarik gabe, Ge txo An-tzokikoarekin gertatu den moduan.

Urte berri bat hasi dugu. Horrelako egunetan iraganaren balorazioa egi-ten dugu, eta hasi berri den urterako erronka berriak plantea tzen ditu-gu. Ge txoko Sozialisten ustez, iaz ez zen urte txarra izan ge txotarren tzat, bereziki gure gazteen tzat. Izan ere, PSE-EEren bul tzada eta tinkotasuna-ri esker, udal gobernuak Hiri Lur-zoruko E txebizi tza Plana praktikara eraman zuen, aurreko legegin tzaldian EAJ-PNVrekin adostutakoa. Dagoe-neko eraikita daudenez gain, laster Iturribarri, Sarrikobaso, Venancio eta Ormazakoak ere hasiko dira. Ez da Ge txoko e txebizi tzaren arazoa behin betiko konpon tzeko modua, ezta Ge-txoko gazteek nahitaez hartu behar izan duten (eta oraindik ere hartu behar duten) exodo bidearen auzia behin betiko konpon tzeko modua ere. Baina gobernu taldeak hartutako bes-te neurri ba tzuekin batera (e txetik joa-teko lagun tza, OHZrako lagun tzak eta diru lagun tzak), herritar askoren tzat arnasa edo a tseden har tzea abagunea izan daiteke. Gauza bera esan daiteke Sozialistei esker eskola materialerako beharrizan egoeran dauden familiek lortutako lagun tza edo bekei dago-kienez ere. Ezker baliagarria izaten ja-rraituko dugu, aukeren berdintasuna gertuago izan dezagun.

Ge txoberriren azken alean, berriz ere, gobernu taldeak udal hedabidea era-bili zuen Ge txorako gobernu taldeak berak dituen apustu eta proiek tuei publizitatea emateko. GUK taldetik bi gauza nabarmendu nahi ditugu: udal gobernuak hala jokatu beharko luke, Ge txorako goberna tzen, ez soilik pro-grama horren alde bozkatu dutenen-tzat; ez da egia gure taldea babes ofizia-leko e txebizi tzen aurka agertu denik. E txebizi tzak koka tzeko proposamenak EAJri jakinarazi genizkion, eta ados ez zeudenez, haien diskur tsoarekin jarrai-

tzea erabaki dute, GUKi buruz gezurra esaten proposamenik ez dugula egi-ten aipatuz. Gainera, jendea en tzutea ezinbestekoa dela irudi tzen zaigu; gazteak bezain garran tzi tsuak dira gure nagusiak, eta Nagusien E txean jarrai tzeko eskatu dute. Badakigu Ge-txon babes ofizialeko e txebizi tzak koka tzeko espazio gehiago daudela, baina, beti bezala, kontua borondate politikoa eta goberna tzen dutenek en-tzuten jakitea da. Izan ere, gure ustez ez da beharrezkoa horren modu inba-siboan eraiki tzen jarrai tzea, badirelako

beste alternatiba ba tzuk. Are gehiago, Euskadi eta eskualde mailako jarraibi-de berriek dagoeneko ezarri dute ez dela beharrezkoa EAJk eta PSE-EEk sine tsarazi nahi diguten bezainbeste e txebizi tza izatea. Jakina denez, Ge-txok eta ge txotarrek zein beharrizan dituzten pen tsatu behar da, baina ho-rretarako ezin dira datuak eta aurrei-kuspenak baztertu, gure udalerriak etorkizun hobea izan dezan politikak nola bideratu behar diren xeda tzen baitute. Harremanetarako: guk@ge txo.eus / 944660290

Abenduan, Irisgarri-tasun Uniber tsaleko Bulegoa sor tzea pro-posatu genuen. Izan ere, Ge txo denon-tzat izan dadila nahi dugunez gero, gure ustez, mugikortasun murriztua duen edozein per tsonak bere eskubide guz-tiak baldin tza berberetan gauza tzeko eskubidea izan behar du udalerrian zehar mugi tzeko orduan. Mozioa au-rrera irten ez zen arren, ez dugu amore eman, eta Ge txo irisgarriago batekin konpromiso handiena duen udal tal-dea izaten jarraituko dugu.

Udal talde politikoen iri tzia2018, ERREALITATEEN URTEA

URTE BARRI ON

IRISGARRITASUN UNI-BERTSALEKO BULEGOA

Bul tzada Manuel Gainzako aparkalekuari

Ez da egia oposizioko alderdiak, be-reziki EH Bildu alderdia, babes ofi-zialeko e txebizi tzen aurka daudenik. Romok paira tzen dituen arazoen ar-tean, jakina, e txebizi tza publikorik ez izateak eragiten duen arazoa dago, baina ezin dugu ahaztu ondarea zain-tzea eta memoria kolektiboa manten-tzea oso gai garran tzi tsuak direla. Izan ere, EAJk eta PSEk erai tsi nahi dituz-ten eraikinek auzoaren memoria bizia osa tzen dute eta birgaitu daitezke, aldi berean, aztarna ekologikoa mu-rrizteko helburuarekin. Hala ere, gaur

egun Romok duen arazorik larriena auzokideen iri tzien aurrean EAJren eta PSEren inposizioa eta gortasuna dira.Gobernu taldeak, argi dagoenez, Na-gusien E txea, Kultur E txea edota Udal Euskaltegia eraistea proposa tzeko es-kubidea du, baina gainerako alderdi politikoek ere aurka agertu eta eraikin historikoak defenda tzeko eskubidea daukagu. Bestalde, EAJk eta PSEk EH Bilduren proposamenak bereganatu izanagatik pozik gaude (e txebizi tza hu tsen errolda, alokairurako lagun-tzak), baina proposamen horiek iri tzi

publikoaren aurrean beraienak izango balira bezala aurkeztea eta guri eraso egiteko erabil tzea lo tsagabekeria izu-garria irudi tzen zaigu. Bi alderdiek ondo baino hobeto dakite neurri horiek EH Bilduren ekimenez ezarri zirela, eta legegin tzaldi osorako itundu zire-la. E txebizi tzaren arazoak konponbide integrala behar du: plangin tza egitea, politika berriak gara tzea, hu tsik dau-den e txebizi tzak mugiaraztea, eredu alternatiboak azter tzea, babes ofiziale-ko e txebizi tzak alokairura bidera tzea, neurri fiskalak finka tzea, etab.

EAJ eta PSE gezurretan ari dira Romori buruz hi tz egiten dutenean