Rol jokoa manu eta fernando

8
BITARTEKARITZA FORMALEKO PROZESU BATEN SIMULAZIOA ETA PROZESU HORRETAKO FASEEN AURKEZPENA Paco CASCÓN Helburuak - Bitartekaritza prozesua eta prozesu horretako faseak zehatz aztertzea. - Prozedura horretako berezko abildadeak lantzea. Garapena 1. Trebatzaileak bitartekaritza prozesu baten errepresentazio inprobisatua proposatuko du, “Manu eta Fernandoren kasua” emanez. Izan ere, hori da modurik onena bitartekaritza prozedurarekin kontaktuan jartzeko, zailtasunak ezagutzeko eta garapen formalarekiko jakin-mina pizteko. 2. Lau parte-hartzaileren kolaborazioa eskatzen da, eurek uste duten moduan bitartekaritza lana egiteko. Euretako bi gatazkan dauden aldeak izango dira (borroka izan duten DBH 3ko ikasle bi), eta beste biak bitartekariak izango dira. Gainontzekoak behatzaileak izango dira, dagokion galdetegia betez. 3. Aldeen rola beteko duten parte-hartzaileei paper bana emango zaie, eta irakurtzeko eskatuko zaie, pertsonaiaren “azalean sartu” daitezen. Bitartekari lana egingo dutenei, berriz, euren lana egiteko zelan koordinatuko diren adostea eskatuko zaie. Batzuei zein besteei, taldearen gelatik irteteko eskatuko zaie.

Transcript of Rol jokoa manu eta fernando

Page 1: Rol jokoa manu eta fernando

BITARTEKARITZA FORMALEKO PROZESU BATEN

SIMULAZIOA ETA PROZESU HORRETAKO FASEEN

AURKEZPENA

Paco CASCÓN

Helburuak

- Bitartekaritza prozesua eta prozesu horretako faseak zehatz aztertzea.

- Prozedura horretako berezko abildadeak lantzea.

Garapena

1. Trebatzaileak bitartekaritza prozesu baten errepresentazio inprobisatua

proposatuko du, “Manu eta Fernandoren kasua” emanez. Izan ere, hori da modurik

onena bitartekaritza prozedurarekin kontaktuan jartzeko, zailtasunak ezagutzeko

eta garapen formalarekiko jakin-mina pizteko.

2. Lau parte-hartzaileren kolaborazioa eskatzen da, eurek uste duten moduan

bitartekaritza lana egiteko. Euretako bi gatazkan dauden aldeak izango dira

(borroka izan duten DBH 3ko ikasle bi), eta beste biak bitartekariak izango dira.

Gainontzekoak behatzaileak izango dira, dagokion galdetegia betez.

3. Aldeen rola beteko duten parte-hartzaileei paper bana emango zaie, eta irakurtzeko

eskatuko zaie, pertsonaiaren “azalean sartu” daitezen. Bitartekari lana egingo

dutenei, berriz, euren lana egiteko zelan koordinatuko diren adostea eskatuko zaie.

Batzuei zein besteei, taldearen gelatik irteteko eskatuko zaie.

Page 2: Rol jokoa manu eta fernando

4. Bien bitartean, gainontzekoei errepresentazioa aztertzeko gidoia emango zaie eta

denen artean komentatuko da. Hori garrantzitsua da, geroago prozeduraren

alderdirik esanguratsuenei buruz eztabaidatzeko.

Komenigarria da gomendio sinple batzuk ematea, errepresentazioa ondo irten

dadin:

- Garrantzitsua da “aktoreak” boluntarioki irtetea.

- “Aktoreek” ez dute behatze-gida ezagutuko.

- Errepresentazioak ez du hamabost edo hogei minutu baino gehiago iraungo.

- Simulazioan, errepikapenak edo aldaketak onar daitezke, argitu nahi dena

argitu arte.

5. Errepresentazioaren ostean, eztabaida hasiko da, honako gaiei buruz:

bitartekaritza prozesua eta bere faseak, bitartekariek fase bakoitzean duten jokaera

eta aldeen kontrola, errepresentazioa aztertzeko gidoiak planteatutako galderei

erantzunez.

Esperientzia intuitibo hau aprobetxatu behar da, bitartekaritza prozesuko faseak eta

fase horien zentzua deskubritu eta aztertzeko oinarrizko elementu motibatzailea

den aldetik.

6. Ondoren, trebatzaileak, bitartekaritza prozesuko faseen eskema grafikoaren

gardenkia erabiliz, eta arnasketaren mugimenduarekin duen antzekotasuna

baliatuz, fase horietako bakoitzaren esanahia, helburua eta denborazko ordenazioa

labur azalduko du. Honakoak dira faseak:

aurrebitartekaritza

bitartekaritza

- aurkezpena eta jokoaren arauak

- kontadazu

- arazoa argituz

- konponbideak proposatuz

- adostasuna lortzea.

Page 3: Rol jokoa manu eta fernando

7. Azkenik, parte-hartzaile bakoitzari “Bitartekaritza prozesuaren faseak:

helburuak eta garapena” agiriaren kopia bat emango zaio, eta fase bakoitzaren

komentario zehatza egingo da, helburuaren eta bitartekarien taldeak berau

garatzearen arteko bereizketa argia eginez eta adibide argigarriak emanez.

Laguntza handikoa izan daiteke lehenago simulatutako kasuko datuak erabiltzea.

Modu horretan, fase bakoitzaren garapen egokia lortzeko kezka piztuko da, bai eta

bitartekaritza prozesua aurrera eramateko behar diren abildadeak ezagutu eta

menperatzeko ere.

Page 4: Rol jokoa manu eta fernando

MANU ETA FERNANDOREN KASUA

FERNANDO

Fernando zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Manu ikasgelako kide bat da.

Mutiko inteligentea da, baina ez zaio ikastea gustatzen, eta Institutuan arazoak izan

ditu irakasleekin, batzuetan txarto erantzuten duelako. Eta ikaskideekin ere izan

ditu arazoak, harroputz hutsa delako eta ezin duelako jasan inork aurre egitea.

Aurten joan zara lehenengoz Institutura, baina lehendik ere ezagutzen zenuen Manu,

auzotik, bere koadrilakoa izan ez arren.

Lehengo egunean, diskotekan, norbaitek bultza egin zion beste norbaiti;

kontua da neska bat zure gainera jausi zela. Elkarri barkamena eskatu ostean, denbora

luzez aritu zineten berbetan, neska atsegina zelako eta gustura zeundelako berarekin.

Bat-batean, Manu agertu zen, koadrilarekin. Bultzada batez erditik kendu

zintuen eta esan zizun uzteko bakean bere neska eta burutik ere ez

pasatzeko berriro harekin hitz egitea. Orduan, erantzun zenion nahi duzunarekin

egiten duzula berba eta inor ez duzula derrigortzen zurekin egotera. Iraindu egin

zintuen eta bultzaka hasi zitzaizun, bere koadrilakoekin batera. Zuk, egoera

gehiago ez okertzeko, hanka egin zenuen.

Astelehenean, Institutuan, lehenengo atsedenaldian, Manurengana joan eta esan

zenion ea bakarka ausartzen zen lehengoan diskotekan esan zizuna errepikatzen. Oso

harro jarri zen eta, azkenean, erabaki zenuten ikasgelatik irtetean topatuko

zinetela.

Arratsaldeko hiruretan, Institutuaren atzeko zelaian, borroka egin

zenuten. Zuk ezpaina apurtu zenion eta berak begia ubeldu zizun. Une batez

ikusmena ere galdu zenuen eta asko beldurtu zinen. Etxera heltzean, zure gurasoak

izutu egin ziren eta oftalmologoarengana eraman zintuzten. Begia aztertu ostean, esan

Page 5: Rol jokoa manu eta fernando

zizun ikusmena galtzeko zorian egon zinela. Txosten bat egin zuen eta, hori hartuta,

zure gurasoek salaketa bat jarri zuten Guardia Zibilarenean.

Zuk uste duzu Manu harroputz hutsa dela, ez duela gainontzeko inor

errespetatzen eta lezio bat merezi duela. Gainera, uste duzu berak hasi zuela dena.

Arazo hau Eskola Kontseiluraino heldu barik konpondu nahiko zenuke, beti ere

barkamena eskatzen badu eta ez badu gehiago zure eta besteen kontra egiten.

Zure nahia da gai hau ahalik eta arinen ahaztea, ez duzulako ikasle

liskargilearen itxura eman nahi, eta gurasoei arazo gehiago sortzeko gogorik ere ez

duzulako.

Page 6: Rol jokoa manu eta fernando

MANU ETA FERNANDOREN KASUA

MANU

Manu zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Fernando Institutuko kide berri

bat da, aurten heldu dena, zuk lehenagotik ezagutzen zenuen arren, auzotik.

Eskola pribatu batetik dator eta, zure ustez, batzuetan harroputz samarra da

ikasgelan. Hori dela eta, ez duzu batere gogoko.

Lehengoan, diskotekan, zure neskarekin ligatzen saiatu zen. Eta, noski, hori

zuk ez diozu onartuko, ez berari, ez beste inori. Horregatik, horretan ikusi

zenuenean, zure lagunak eta zu berarengana joan, inguratu eta, azkenean,

Fernandok handik ospa egitea lortu zenuten.

Zuk ahaztuta zeneukan kontu hori, baina astelehenean, Institutuan,

Fernando zuregana etorri zen atsedenaldian, eta desafioa jo zizun, esanez ea

ausartzen zinen bakarka esaten diskotekan lagunekin esandakoa. Hiruretan geratu

zineten, Institututik irtetean, eta ikaskide guztien aurrean egin zenuten borroka.

Berak ezpaina apurtu zizun, baina zuk begia ubeldu zenion. Orain jakin duzu bere

gurasoek zure aurkako salaketa jarri dutela Guardia Zibilaren aurrean, medikuaren

arabera Fernando ikusmena galtzeko zorian egon zen eta. Zuk ez duzu uste

hainbesterako izan zenik.

Institutuan biak kalera botatzeko asmoa zuten, baina tutoreak proposatu

dizue bitartekaritza taldearekin konpontzeko gaia. Zuk ez daukazu horretarako

interes handirik, uste duzulako orain gutxi egin daitekeela arazoa konpontzeko,

baina, azkenean, tutorearen aholkuari kasu egitea erabaki duzu, bitartekaritzara

joz.

Page 7: Rol jokoa manu eta fernando

Prest zaude gertatutako guztiaz ahazteko, baina Fernandoren gurasoek

salaketa erretiratzea nahi duzu, Fernandok zure neska bakean uztea, eta Eskola

Kontseiluraino ez heltzea.

Page 8: Rol jokoa manu eta fernando

BEHAKETARAKO ESKEMA

Ze baldintza jarri dute bitartekariek, esku hartu aurretik? Ze testuinguru aukeratu dute bitartekaritzarako? (non, noiz, zelan, eta abar) Bitartekariek neutralak izatea lortu dute? Zer gertatu da? Bitartekaritzak funtzionatu du? Bitartekariek bazuten aitortutako aginterik? Euren proposamen eta eskaerak

entzun eta errespetatu dira? Aldeek aukera izan dute hitz egiteko eta elkarri entzuteko? Beti batera egin dute lan, ala bitartekariak antagonistekin bakarka ere bildu

dira? Tentsioa arintzea lortu dute? Hurbiltasuna eta konfiantza sortu dute? Aldeek onartu dute arazoa biena zela? Egon da aldeen informazioa eta emozioak biltzeko unerik? Eta saihestu nahiko luketen akatsak onartzeko unerik egon da? Antagonistek komunean dituzten alderdiak aitortzeko unerik egon da?

Arazoa isolatzea lortu da, ala arazoa beti izan da «bestea»? Aldeei galdetu zaie ze baliabide, desira eta aukera zuten arazoa

konpontzeko? Euren jarreretatik harago joaten lagundu zaie aldeei, bakoitzaren beharrizan

eta interesetara hurbiltzeko? Konponbide sortzaileak pizteko laguntza eman da? Alde biak ase dituen konponbidea aurkitu da? Hartutako erabakia praktikan jartzeko zehaztasunak eman dira? (nork zer

egiten duen, noiz, non, eta abar) Ados jarri dira elkartzeko eta, horrela, aurkitutako konponbidea ebaluatzeko?