Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin...

12
Markina-Xemein Udaletik Rokodromoa egin da herriko kiroldegian Kirol batzordearen eskariari erantzunez, instalazio berria daukagu herritarron eskura. 2012ko udazkena - 4.zbk www.markina-xemein.com Batzar irekiak egin ditu Udalak aurrekontuak osatzeko Jendetza batu da Ondarearen jardunaldietan Berbalagun: “euskara dakigunok daukagu ez dakitenen premia” 36 lagunek eskatu dute ortu publikoa Hezkidetza-plana jarri da martxan herriko eskoletan Euskara Zerbitzua berreskuratu da 2-3 9 11 4 5 6 mx udaletik

Transcript of Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin...

Page 1: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

Markina-Xemein Udaletik

Rokodromoa egin da herriko kiroldegian

Kirol batzordearen eskariari erantzunez, instalazio berria daukagu herritarron eskura.

2012ko udazkena - 4.zbk

www.markina-xemein.com

Batzar irekiak egin ditu Udalak aurrekontuak osatzeko

Jendetza batu da Ondarearen jardunaldietan

Berbalagun: “euskara dakigunok daukagu ez dakitenen premia”

36 lagunek eskatu dute ortu publikoa

Hezkidetza-plana jarri da martxan herriko eskoletan

Euskara Zerbitzua berreskuratu da

2-3

9 11

4 5 6

mxudaletik

Page 2: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

Markina-Xemein Udaletik

2

Hainbat pausu eman ditu Markina-Xemeingo Udalak 2013ko aurrekontuak egokiago egiteko asmoz. Horretarako, Udala auzorik auzo batzartu zen lehenengo; ostean, herriguneko auzoetako biztanleekin ere egin zituen batzarrak. Bestalde, erretiratuekin eta gazteekin ere elkartu zen. Guzti horietan, herritarren ekarpen, kexa zein iradokizunak batu dira; eta horiek aztertzen ari da orain Udala. Ekarpenak aztertu ostean, ahal diren guztiak aurrekontuetan sartuko dira.

Bilera horien helburua aurrekontu parte-hartzaileak egitea izan da. Izan ere, horietan atera diren ondorioak aurrekontuetan islatuko dira. Horrela, herritarren erabakiek aginduko dute dirua nola kudeatu.

Udal aurrekontuen osaketa, herritarren eskura

2013ko aurrekontuak egiteko, herritarrengana jo du Udalak iritzi eske. Denona den dirua denontzat nola banatu erabakitzeko orduan, garrantzitsua

dela irizten dio Udalak denon parte hartzea bultzatzeari.

Bileretako irudiak

Page 3: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

2012ko udazkena - 4.zbk

www.markina-xemein.com

3

Aurrekontuaren osaketa

Udaleko aurrekontua egitean au-rreikusi egin behar da zenbat diru-sarrera edukiko dugun eta zertan gastatu diru hori. Horren ostean, ataletan zer portzentajetan bana-tuko den erabaki behar da.

Aurrekontua bi ataletan bana-tzen da: sarrerak eta gastuak.

Ondoren azaltzen dugu 2012ko aurrekontua zelan banatu den. Agertzen direnak banatu beha-rreko atal horiek dira. Garran-tzitsua deritzogu herritarrek banaketa hori nola egiten den ulertzeari, Udaleko dirua nola kudeatzen den hobeto barneratu ahal izateko.

2013ko aurrekontuak oraindik zehazteko daude. Dagoen dirua atal berdinetan banatu behar den arren, geuri dagokigu eraba-kitzea dagoen dirua zer portzen-tajetan banatu atal bakoitzera.

AmalloaArretxinagaAtxondoaBarinagaIruzubietaIturretaLarruskainMeabeSan MartinHerrigunea: Goialdea, erdialdea eta behealdea.JubilatuakGazteak

%100

%90

%80

%70

%60

%50

%40

%30

%20

%10

%0sarrerak

Zuzeneko zergak: kontribuzioa (Diputazioak kobratzen du, baina udalari ematen dio ostean), automobilen zerga (automobila edukitzearren urtero ordaintzen duguna), plusbaliak (pisuak, lokalak edo terrenoak pertsona baten eskuetatik beste batenetara pasatzen direnean, salmenta bat egon delako edo herentzia bat kobratu delako or-daintzen den dirua)…

Zeharkako zergak: obrak egiten direnean, udaletxean ordaindu behar den dirua.

Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: tasak, Udalak ematen dituen zerbitzuen kostua ordaintzeko dira. Eza-gunenak: urarena, zaborrena edo agiri administratiboren bat eskuratu behar denean udaletxean ordaintzen dena. Kapitulu honetan sartzen dira ere kiroldegiko kuotak eta bankuek ematen duten interesa Udalaren dirua bertan izatearren.

Transferentzia arruntak: Kantitate handiena Diputa-zioak Udalari hilero-hilero ordaintzen diona (Udalkutxa) da. Beste diru-sarreraren batzuk ere egon daitezke, beste administrazioren batek edo batzuek emanda, baina nor-malean oso diru gutxikoak izaten direnak.

Ondarezko sarrerak: Udalak lokalaren bat alokatzen badu, bertatik kobratzen duen dirua (herriko arraindegia eta Uhagoneko taberna, esate baterako).

Inbertsio errealak inorenganatzea. Etxeak eraikitzen direnean, konstruktoreek ordaindu behar duten dirua.

Kapital transferentziak: Diputazioak, Eusko Jaurlaritzak edo Madrilgo Gobernuak obra konkreturen bat egiteko ematen dituzten diruak. Horretan gastatzeko direnak, ez beste ezertan.

Aktibo finantzieroak: Aurreko urteetan sobratu den di-rua (remanentea).

Pasibo finantzieroak: maileguren (prestamo) bat eska-tuz gero.

Pertsonal gastuak: Beharginen soldatak eta euron Gi-zarte Segurantza

Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: Obrak egiten direnean udaletxean ordaindu behar den dirua.

Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: Suministro guztiak (argia, gasa, telefonoa…), brigadak behar duen mate-riala, bulegoetako materiala, udal eraikinak garbitzearen kostuak, mantenimenduko gastu guztiak (farolak be-rriztatu, banku gehiago erosi, udal automobilen aberiak, automobilei sartzen zaien gasoila), aseguruetako polizak (eraikinenak, erantzukizun zibilekoa, automobilen ase-guruak, beharginen eta politikoen aseguruak), edozein enpresa kontratatzen bada lanen bat egin edo zerbitzua emateko (abokatuak, Euskara Zerbitzua…), jaietarako or-daintzen diren gauza guztiak.

Finantza gastuak: Maileguen (prestamo) interesak, eta leasing edo renting-ean makinaren bat erosiz gero, ho-rren interesak be bai.

Trasferentzia arruntak: Mankomunitareari ordaintzen zaiona, auzoei eta Kirol eta Kultura taldeei ematen zaie-na, Uhagon kultur elkarteari ematen zaiona…

Inbertsioak: Udalak egiten dituen obra handiak edota lurren erosketak, esate baterako.

Pasibo finantzieroak: maileguen (prestamo) amortiza-zioa eta Diputazioari bueltatu behar zaizkionean aurreko urteetako Udalkutxaren likidazio negatiboak.

%100

%90

%80

%70

%60

%50

%40

%30

%20

%10

%0gastuak

Hainbat bilera egin dira:

Page 4: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

Markina-Xemein Udaletik

4

Batzordeak badoaz aurrera euren proiektuekin, eta lan bikaina egiten ari dira herritar denen laguntzari esker. Batzordeak sendotu ahala, euren proiektuak nabariagoak izaten ari dira.

Udalak herritar guztiek batzordeetan parte-hartzeko apustua egin nahi du. Horrela, nork bere ekarpenak eginez, herritarrek hartuko dituzte herriari dagozkion erabakiak arlo ezberdinetan.

Udalak batzordeetan parte hartzeko gonbidapena egiten dizu. Ateak zabalik daude. ANIMATU!

Batzordeak

mxINGURUMENA

36 lagunek eskatu dute ortu publikoa

Zaborren gaian kontzientzia sortu

eta ondo kudeatzen ikasi behar dugu

Markina-Xemeingo Udalak herriko lur-sail batzuk ortu legez egokitu eta herrita-rren eskuetan ipini nahi izan ditu. Es-

kariak egiteko epea zabalik egon da azaroan eta 36 lagunek eman dute izena. Udalak balo-razio ona egin du proiektu berritzaile honetan, herritar askok eman dute-eta izena.

Horrelako esperientziak dozenaka daude mar-txan Euskal Herrian, eta Udal honek uste du gurean betetzen direla bete beharreko bal-dintzak esperientzia hau martxan jartzeko.

Udalak datorren urterako ipini nahi du mar-txan proiektua; baina, edozein kasutan, udal aurrekontuaren eta egoera ekonomikoaren mende egongo dela aditzera eman nahi da.

Ortua eskatzeko baldintzak berton erroldatuta egotea eta lursail propiorik ez edukitzea izan dira. Lehentasuna hurrengoek edukiko dute:

Beharbarikdaudenak%50•Jubilatuak%25•Gainontzekoherritarrak%25.

Ortuetan, norberak kontsumitzeko ortuariak baino ezingo dira sartu edo erein. Horrega-tik, galarazita egongo da bertatik ateratako produktuak saltzea. Ortuok erabiltzeko epea 5 urtekoa izango da.

Udaleko Ingurumen batzordeak kanpaina bat ipini nahi du martxan urtarriletik aurrera, zaborren inguruko hausnarketa egin eta gaiari buruzko kontzientzia sor-tzeko. Kontuan hartu behar da Markina-Xemeingo 5.000 biztanleetako bakoi tzak

zabor kilo bana sortzen duela egunean. Kontzientzia sortu eta ikasi egin behar dugu:

zenbat eta gutxiago kontsumitu, orduan eta hondakin gutxiago sortuko dugu.

Hondakin bakoitza dagokion poltsan sartu behar dugu, eta poltsa bakoitza dagokion

edukiontzian: papera, kristala, ontziak edota hiri-hondakinak. Bakoitza berean, kanpoan ezer utzi barik. Horretaz gain, gogo-

ratu etxeko traste zaharrak kalera ateratzeko, aurretiaz telefono dei bat egin behar dela zenbaki honetara: 946138245.

Markina-Xemein garbia eta txukuna nahi dugu. Horretarako, beharrezkoa dugu herritar guztien laguntza. Ahalegindu gaitezen

ohitura eta jokabide onak izaten; seguru denon artean lortuko dugula.

Hurrengo batzordea:URTARRILAREN 16an, 19:00etan.

[email protected]: 689 983 797

Ortuak egingo diren lurrak, Barroetan.

Markina-Xemein garbia

Page 5: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

2012ko udazkena - 4.zbk

www.markina-xemein.com

5

mxPAREKIDETASUNA

Markina-Xemeingo Udaleko Parekide-tasun batzordeak

hezkidetza-programa ja-rri du martxan herriko ikasle eta gurasoentzako. Hezkidetzak autonomoak izateko, gure bizitzako proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan egoteko eta abarrerako behar ditu-gun gaitasunak garatzea ahalbidetzea du helburu. Azken batean, gizon eta emakumeen arteko ber-dintasun eta ezberdinta-sunetik hezi beharrean, hierarkizaturik ez dauden balore, portaera, arau eta espektatiben sistema batean berdin prestatzea da helburua.

Programa Urtxintxa Eskola ari da eskaintzen, Astialdiko Hezkuntza eta Suspertze Soziokul-turaleko Eskola.

Markina-Xemeingo eskola bietan garatuko da programa, DBHko ikasleekin. Ikasturtean, ordu biko sei tailer izango dituzte eskarmentu handiko hezitzaileekin. Metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izango da, talde dinamiken bidez egingo dena.

DBHko maila bakoitzean arlo bat jorratuko dute. Lehenengo mailan, etxeko ardu-rak eta familiaren ardurak partekatzea landuko dute; bigarren mailan, sexualitatea; hirugarrenean, indarkeria sexista; eta laugarrenean, lanbide-orientazio ez sexista.

Programaren barruan gurasoentzako tailerrak ere antolatu dira. Lehenengoa, jolas ez sexistei buruzkoa, azaroaren 27an egin zen kultur aretoan. Bertan bildu ziren hainbat herritar seme-alabentzako ipuin, jolas eta olgeta egokiei buruz gehiago jakiteko.

Hezkidetza programa ebaluatzeko metodologia iraunkorra erabiliko da: partai-deek saioak baloratuko dituzte, eta Udalak jasoko du ebaluazioa. Horrez gain, kurtso amaieran memoria egingo da.

Hezkidetza plana jarriko da martxan herriko eskoletan

Hurrengo batzordea:URTARRILAREN 15ean, 19:00etan.

[email protected]: 689 992 766

“Emakumeenganako indarkeriarik ez” lelopean elkarretaratzea egin zen Goiko Portalean

Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna zela eta, Indarkeria sexista aztertzen taile-rra antolatu zuen Udaleko Parekidetasun batzordeak. Uhagonen egin zen hitzaldia Bilgune Feministako kideen eskutik.

Azaroaren 25ean bertan elkarretaratzea egin zen Goiko Porta-lean “Emakumeenganako indarkeriarik ez” lelopean. 60 lagun inguru bildu ziren bertara indarkeria gaitzestera.

Gurasoak, jolas ez sexistei buruzko tailerrean

Indarkeriari buruz bilgune feministakoek eskainitako tailerra.

Markina BHIko ikasleak hezkidetza programaren barruko saioan.

Page 6: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

Markina-Xemein Udaletik

6

Hainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz Bizi Nahi Dut” herri-las-

terketa egin zen Markina-Xemeinen. Kontseiluak bultzatutako ekimen hori Euskal Herriko hainbat herritan egin zen egun berean, eta gurean 50 he-rritarrek egin zuten bat “Euskaraz bizi nahi dugu” aldarrikapenarekin.

Bestetik, kiroldegiak herritarrei helarazitako jar-dueren liburutxoan azaldutako euskara akatsak zirela eta, Udala eta Euskara batzordea enpresa-rekin harremanetan jarri ziren, datozen urteetan akatsak zuzentzeko.

Herritarren euskalduntzeari dagokionez, ikasturte honetan Peñascal Kooperatibako ikasle etorkinei egunero euskara klaseak emango dizkie AEK-k. Euskara batzordeak bitartekari lana egin du, eta AISA programaren barruan egingo da behar hori.

Zinema euskaraz ekimenaren barruan, bete egin zen kultur aretoa azaroaren 30ean “Barrura begiratzeko leihoak” filma ikustera joan zen jende mordoa.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horren harira, Mihiluze jokoa antolatu zuten XATek eta Euskara batzordeak elkarlanean.

Ikastetxeetan euskararekin jolasteko lehiaketatxoa ere antolatu zen, ikasle guztiek parte hartu eta gure inguruko berbekin jolasteko aukera izan zuten, trukean arkatz bana jaso zuten.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen abenduaren 3an

Aurtengo Gabonetako egitarau zabala jasoko zenuten etxeetan honezkero. Urtero le-gez, herriko elkarteek, Uhagon kulturguneak eta Markina-Xemeingo Udalak hainbat ekintza antolatu dituzte. Denak Jai batzordearen bidez koordinatu dira. Horrela, ia

egunero edukiko dugu zer edo zer jai-egunez gozatzeko: musika, antzerkia, dantza, kirola eta abar.

Aurten, gainera, egun berezi bat ere edukiko dugu. Bizi ditugun sasoi txarrak ikusirik, elkartasuna beharrezkoa dela uste dugu. Ondorioz, egun berezi horretan pertsona, kolek-tibo, elkarte edo behar izana duen baten bati laguntzea izango da helburua. Abenduaren 30ean egingo da elkartasun-jaia, bai goizez, bai arratsaldez umeentzako txokoa, jokoak, musika eta abar egongo dira. Iluntzean, Irrien Lagunen emanaldia egongo da. Gune nagu-sia frontoi txikia izango da, eta bertan egingo dira ekintza gehienak.

Auten, ia egunero edukiko dugu ekintzaren bat Gabon jaiez gozatzeko

2013ra begira, Euskara Zerbitzua berreskuratzea izan da Euskara batzordearen lehentasuna. Horretarako, behar izan diren pausoak eman ditu udalak, eta dagoeneko martxan dago. Euskara Zerbitzua azpikontratatu egingo da. Elhuyar Aholkularitzaren bitartez kontratatu da zerbitzua.

Euskara Zerbitzua, martxan

mxEUSKARAHurrengo batzordea:ABENDUAREN 27an, 18:30etan.

[email protected] Tfnoa: 689 992 818

mxKULTURAHurrengo batzordea:URTARRILAREN 9an, 19:00etan.

[email protected] Tfnoa: 689 992 775

Barrura begiratzeko lehioak filmaren ostean zuzendariarekin hitz egiteko aukera egon zen.

Page 7: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

2012ko udazkena - 4.zbk

www.markina-xemein.com

7

egin zen. Bai Udala, bai antolatzaileak pozik eta adeitsu azaldu dira, dena ondo atera zelako eta giro aparta sortu zelako. Eskerrik asko, Udalaren izenean KPRko gazteei!

Gabonetan ere hainbat ekintza egingo dira: San Silvestre lasterketa, esku pi-lota partidak, mendi irteerak… guztiak Gabonetako programan jaso dira.

Kirol batzordeak karpa bat, helmugetan erabiltzeko puzgarria eta podium bat erosi ditu herrian egiten diren kirol eki-taldietan erabili ahal izateko.

Bestetik, rokodromoa ere amaituta dago. Inaugurazioa egin zen, eta ur-tarrilera arte, edonork dohainik proba-tzeko aukera edukiko du martitzen eta eguen arratsaldeetan.

Kirol batzordea diru-laguntzen ba-naketa nola egin aztertzen ari da. Horretarako, denentzako balioko

duen irizpide orria ari da sortzen. Bost ar-datz nagusitan sailkatuko dira irizpideak, hau da, hurrengoak hartuko dira kontuan diru-laguntzak emateko: euskara, berdin-tasuna, autogestioa, herria dinamizatu eta herritarren parte hartzea, eta gaz-teengan kirola sustatzea.

Egin diren ekintzen artean, azaroaren 2an eta 3an KPRko gazteek antolatu zuten Lea-Artibaiko Rallye-a aipatu behar da. Kirol batzordeak onartuta, Udalak diruz lagundu zuen eta irteera ekitaldia udaletxe aurrean

Diru-laguntzen banaketa egiteko irizpide orria lantzen ari da batzordea

mxK I R O L AHurrengo batzordea:URTARRILAREN 22an, 19:[email protected] Tfnoa: 659 992 848

Herritarrak, rokodromoaren inagurazio ekitaldian

Page 8: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

Markina-Xemein Udaletik

8

mxbarri

motzak

Azaroko Osoko Bilkuran Gerediagako A-8ko autopistarako sarrera berria-ren inguruko mozioa onartu zen.

Markina-Xemeingo Bilduren proposamena izan zen, eta Bildu eta Aralarren aldeko bozkekin egin du aurrera. EAJk ez zuen bozketan parte hartu, Udalaren eskume-na ez dela iritzita.

Mozioa A-8ko errepide zati horretan ezarri den tarifa sistema egokia ez dela iritzita

aurkeztu zen. Helburua N-634 errepideko trafikoa murriztea da, baina tarifak oso altuak dira. Ondorioz, egin nahi izan den hobekuntzak Bilbo aldera doazen gida-riak ekonomikoki zigortzen ditu.

Horregatik, mozioarekin Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari tarifikazio sistema propo-samen berria bidali eta hura ezartzea pro-posatu dio, gure eskualdeko herritarren baldintzak hobe daitezen.

Ibaibarreneta auzoa eta autoak pasatzen diren bidearen artean oinezkoentzako espaloi berria

egin da. Erreka alboan bizikleten-tzako bide gorria dago lehendik, baina oinezkoentzakoa falta zen. Orain, bai autoek, bai bizikletek bai oinezkoek pasatzeko aukera daukate. Obra horrekin Ibaibarre-neta atzeko proiektua amaitutzat ematen da.

Bide horia egin da Arretxinagaraino oinezkoak autoengandik babeste-ko helburuagaz. Bidea Lea-Artibai

ikastetxeko aldean hasten da eta Arre-txinagaraino heltzen da, erreka albotik. Obra horrekin oinezkoek ez daukate au-toak pasa tzen diren bide beretik joan beharrik, eta lasaiago eta seguruago ibiltzeko aukera edukiko dute.

Kiroldegi aurrean argiak aldatzen ibili dira oraintsu Markina-Xemeingo udal langileak. Kontsumo baxuko argiak ipintzeko diru-laguntza dago Agenda 21 programaren barruan. Horregatik, azken urteetan herriko faroletako bonbilak

aldatu dira, eta aldatzen joango dira gutxinaka. Aldatzen azkenak izan dira kirol-

degikoak. Proiektu honekin herriko argi danak aldatuko dira apurka-apurka, kon-

tsumoa hobetzeko eta energia eraginkortasun handiagoa edukitzeko.

Mozioa Gerediagako A-8ko sarrerako tarifen kontra

Espaloi berria Ibaibarreneta atzean

Oinezkoentzako bidea Arretxinagaraino

Kontsumo baxuko argiak

Gerediagako A-8ko autopistarako sarrera berria.

Page 9: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

2012ko udazkena - 4.zbk

www.markina-xemein.com

9

mxbarri

motzakAurtengo Ondarearen

Europar Jardunaldiak oso arrakastatsuak

izan dira gurean. Urriko bi asteburutan, Markina-Xemeingo ondarea hobeto ezagutzeko aukera egon da bisita gidatu, kontzertu eta hitzaldien bidez.

Egitarauaren barruan hainbat ekimen egin zi-ren. Alde batetik, do-rretxeak, jauregiak eta baserriak izenburupean lau bisita gidatu egin zi-ren. Hormetxe baserria, Alde Zaharra eta Ugarte eta Barroeta dorretxeak bisitatu ahal izan ziren. Ia 200 lagun batu ziren bisitetan.

Bestetik, kontzertu barroko bikaina es-kaini ziguten Xemeingo elizan Martin Al-berdik (organoa), Maddi Txurrukak (tron-peta) eta Xemein Abesbatzak.

Herriko musikariek magiaz bete zuten Xe-meingo eliza.

Azkenik, Alberto Santanak 500 urte a tzera eraman gintuen, garai hartan Markinan eta Xemeinen bizi zen giroa azalduz. Denera 500 lagunetik gora bil-du ziren, erdiak ingurukoak. Azpimarra-tu behar da Xemeingo elizan Ondarearen Europar Jardunaldien barruan antolatu zen hitzaldia Bizkaia osoan antolatu zen ekintzarik jendetsuena izan zela.

Ondarearen Europako Jardunaldien an-tolaketan Herri Biblioteka eta Uhagon Elkartea ibili dira Udalaren laguntzare-kin. Jardunaldion helburua Bizkaiko On-dare historiko eta kulturala ezagutzera ematea da. Interes handia somatzen da ondarearekiko, beraz, aurrerantzean ere bide honetan lanean jarraituko dugu.

Itzelezko arrakasta eduki dute Ondarearen Europar jardunaldiek

Markina-Xemeingo Udala Biz-kaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren ba-

rruan sartuta dago. Proiektu hori dela eta, 2013an 10.185,19 euroko diru laguntza jasoko da herrian gazteria-arloko jarduerak egiteko.

Gazteria arlorako diru-laguntza

Uda aurretik heldu zen Markina-Xemeingo Udalera Es-painiako bandera jartzeko agindua; dokumentu haren arabera “Espainiako Konstituzioak horrela agintzen

duelako”. Bandera udaletxean ipini ezean, alkatea inhabi-litatuko lukete.

Herritarren gehiengoaren kontrako agindua izanik, Udal Gobernu Taldeak gaia auzitegietara eramatea erabaki

zuen. Halan eta ere, ostera ere etorri da bandera ipintzeko agindua.

Ondorioz, epe laburrean, Markina-Xemeingo Udala derrigortu-ta egongo da Espainiako bandera udaletxean ipintzera; argi lagata, Udal Gobernu Taldearen gogoz kontra izango dela, euskaldunak sentitzen garelako, eta gurea ikurrina delako.

Espainiako bandera jartzeko agindua

Herritarrak Hormetxe baserriari buruzko azalpenak entzuten.

Alberto Santana Xemeingo elizan.

Page 10: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

Markina-Xemein Udaletik

10

mxbiblioteka

Herriko liburuen artxibo erraldoia osatuko da, herritarren laguntzarekin

Beste egitasmo bat ere jarri du martxan Herri Bibliote-kak: “Alkarraz Leitza!” pro-

grama. Egitasmoa 8 urtera arteko

haurren gurasoei zuzenduta dago,

baina interesa duen edonoren-

tzako ateak zabalik daude.

Irakurketa oinarri duen talde

hori hilean behin batuko da, eta

irakurketaren inguruko gaiak jo-

rratuko dituzte. Hainbat kontu

landuko dituzte taldean: liburuak

aukeratzen ikasi, ipuin gomenda-

garriak ezagutu, kontu tradizio-

nalak berreskuratu, ipuinak zelan

kontatu, edo taldearen interesen

araberako gaiak jorratu, besteak

beste.

Lehen saioa abendu hasieran egin

zen, baina oraindik interesa duen

orok Herri Bibliotekara hurbildu

besterik ez du.

Gurasoentzako tailerrak

Urtero legez, aurten be Peru Abarka album lehiaketa martxan dago. Bi ataletan banatzen da sariketa: narrazio lehiaketa eta ilustrazio lehiake-ta. Narrazio lehiaketako lanak aurkezteko epea zabalik dago dagoene-

ko, urtarrilaren 25era arte. Informazio osatua www.peruabarka.com helbidean aurkitu daiteke.

Peru Abarka sariketa, martxan

Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak egitasmo bi jarri

ditu martxan udazkenean.

Alde batetik, “Astindu etxeko liburuak” kanpaina sortu da, liburuei erabi-lera ematea helburu duen kanpaina.

Ekimen honen bidez, herri-tarrei euren etxeko liburuak antolatzea eskainiko zaie. Bibliotekako arduradunak etxeetara joango dira eta liburuak erregistratuko di-tuzte. Trukean, etxeetako liburutegiak bibliotekako zerbitzuan sartuko dira, hau da, herriko artxiboan egongo dira. Herritar bakoitzak auke-ratuko du zer liburu utzi bibliotekari.

Lagatako liburuak bakoitzak bere etxean edukiko ditu eta eskariren bat balego jabeari eskatu eta bibliotekako arduradunekin adostuko du liburua non laga.

Ekimen honetan parte hartzeko nahikoa da herriko bibliotekara joan eta izena ematea.

“Astindu etxeko liburuak” ekimenaren helburua etxeetan erabili barik dauden liburuei irtenbidea bilatzea da, erabilera ematea. Gainera, ekimena-

rekin Best Sellerrak kudeatu ahal izango dira, eskoletan derrigorrezko irakurketa diren liburuak ez dira erosi behar izango eta unibertsitateko gidaliburuak ere eskuragarri egongo dira.

Ekimenez beteta dator udazkenean Herri Biblioteka. Alde batetik, “Astindu etxe-ko liburuak” kanpaina jarri du martxan; bestetik, “Alkarraz Leitza!” egitasmoa ere badago. Biak herri osoari zabalik.

Helburua etxeetan erabili barik dauden liburuei irtenbidea bilatzea da, erabilera ematea

Irakurketaren inguruko gaiak jorratuko dituzte hilean behin guraso eta interesa dutenek

Page 11: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

2012ko udazkena - 4.zbk

www.markina-xemein.com

11

mxtaldeak

berbetan

“Euskara dakigunok daukagu ez dakitenen premia, horrela sortuko baitugu euskaldun

komunitate zabal eta tinkoa”

BERBALAGUN

2006tik dago martxan Berbalagun egitasmoa. Parte hartzeko ez da ezer berezirik behar, euskara zabaltze-ko gogoa eta denbora apur bat baino ez. Berbalagun egitasmoak urteak daramatza beharrean Markina-Xemeinen. AEKren proiektua da eta Garbiñe Idoeta da koordinatzailea. Berak esan digu zelakoa den

egiten duten lana.

Askotan entzun dugu Berbalagun egitas-moaren berri, baina zer da proiektu hau?Motzean esateko, euskaraz berba egiten ikasi nahi duenari edo euskara praktikatu nahi duenari –eguneroko bizitzan horre-tarako aukerarik ez daukalako- laguntza ematea da; hau da, euskaraz dakitenak ez dakitenekin, edo gutxiago dakitenekin, elkartzea hitz egiteko. Horretarako tal-deak berak erabakitzen du noiz eta nola elkartu: kafea hartzen, kirola egiten, pa-seotxo bat ematen... Ez da ezer berezi-rik behar, euskara zabaltzeko gogoa eta denbora apur bat baino ez. Azken batean, euskara dakigunok daukagu ez dakitenen premia, horrela sortuko baitugu euskaldun komunitate zabal eta tinkoa. Euskal hiztu-nak behar ditu euskarak, euskara erabiliko dutenak; arlo guztietan.

Zein da helburua?Orokorrean, euskaldungaiek, euskara ikasi nahi dutenek edo euskara ikasten ari di-renek, euren harremanak euskaraz izatea du helburu.

• Ikastarorenbategitenaridirenakikasprozesuan aurrera egitea eta ohiko akatsak zuzentzea.

• Euskaldunberriakeuskararenerabilerarengarrantziaz konturatzea eta euskaldun zaharrak euskararen erabilera sozialaren erantzukizunaz kontzientzia hartzea.

• Euskaldunberri(etorkinberriakbarne)eta euskaldun zaharren arteko kalita-tezko harremanak eta lotura afektiboak garatzea eta elkar ezagutza bultzatzea. Euskara eta euskal kultura ez ezik, par-te hartzaileen ama hizkuntza eta kultu-ra gutxiagotuak ere ezagutzera ematea eta prestijiatzea.

Noiz hasi zen Markina-Xemeinen egitas-moa?Markina-Xemeinen, Lea-Artibai eskualde-ko beste hainbat herritan bezala, 2006an hasi zen martxan.

Ordutik hona ze bilakaera eduki du?Hasieran, hiru talde sortu ziren Markina-Xemeinen. Hamabi urte hauetan taldeak desagertu, gehitu edo beste batzuk sor-tu dira. Gaur egun, hiru taldetan daude berbalaguna egiten duten bost euskaldun berri, eta horiekin bost euskaldun zahar elkartzen dira astean behin edo birritan. Talde gehiago ez egoteko arrazoirik han-dienetakoa euskaldun zahar boluntario

gehiago ez egotea da.

Zer egin behar du jendeak berbalagun izan nahi badu?

Parte hartzeko AEK euskaltegira deitu bai-no ez dago, eta datuak eman, esanez prest daudela eta zein ordutegi datorkien ondo. Gero geu jarriko ginateke harremanetan taldea lotzeko.

Horretarako nahikoa da astean ordubete edo bi hartzea euskaraz berba egiteko, edozeri buruz; elkar ezagutzeko; kultura, ohitura... elkarri ezagutarazteko; jende berria ezagutzeko. Beraz, ez dago aitza-kiarik. Animatu eta izan BERBALAGUN! •

Berbalaguneko kide batzuk

Page 12: Rokodromoa egin da herriko kiroldegian - Markina-Xemein aldizkaria_4zbk-OK.pdfainbat ekimen egin ditu Euskara batzordeak ikasturtea hasi zenetik. Alde batetik, irai-lean, “Euskaraz

A3916 ONDARROA - ERMUA - BILBAO (Autopistatik)ONDARROATIK IRTEERAK:Lanegunetan eta larunbatetan: 05:40etik 19:40era orduro.

05:40 - 07:40 - 09:40 - 11:40 13:40 15:40 - 17:40 - 19:40

Larunbatetan 6:10etan Ondarrutik Bilbora zerbitzu bat dago.

Jaiegunak: 06:40etik 20:40era orduro.

07:40 - 09:40 - 11:40 - 13:40 15:40 17:40 - 19:40

BILBOTIK IRTEERAK:Lanegunetan eta larunbatetan:07:10etik 22:10era orduro.

07:10 - 09:10 - 11:10 - 13:10 15:10 17:10 - 19:10 - 21:10

Astelehenetik ostiralera 7:30etan zerbi-tzu bat dago Markinatik Ondarrura.

Jaiegunak: 08:10etik 22:10era orduro.

09:10 - 11:10 - 13:10 - 15:10 - 17:10 19:10 - 21:10

A3915 ONDARROA - DURANGO - BILBAO (Autopistatik)ONDARROATIK IRTEERAK:Lanegunetan eta larunbatetan: 06:10etik 20:10era orduro.

Jaiegunak: 07:10etik 20:10era orduro.

07:10 - 09:10 - 11:10 - 13:10 15:10 - 17:10 - 19:10

Eskola egunetan ordu hauetako zerbi-tzuek lotura dute Durangon A3924 linearekin: 06:10 07:10 08:10 09:10 12:10 eta 13:10.

BILBOTIK IRTEERAK:Lanegunetan eta larunbatetan: 07:40etik 21:40era orduro.

Jaiegunak: 08:40etik 21:40era orduro.

09:40 - 11:40 - 13:40 - 15:40 17:40 19:40 - 21:40

A3512 BILBAO-LEKEITIO (Autopistatik)LEKEITIOTIK IRTEERAK:Astelehenetik larunbatera: 06:30etik 21:30era orduro.

07:30 - 09:30 - 11:30 - 13:30 15:30 17:30 - 19:30 - 21:30

Jaiegunak: 08:30etik 21:30era orduro.

09:30 - 11:30 - 13:30 - 15:30 17:30 19:30 - 21:30

BILBOTIK IRTEERAK:Astelehenetik larunbatera:

06:00etan. 06:45etik 13:45era orduro.

15:00etan. 15:45etik 20:45era orduro.

06:00 - 07:45 - 09:45 - 11:45 13:45 15:45 - 17:45 - 19:45

Jaiegunak: 6:45etik 20:45era orduro

07:45 - 09:45 - 11:45 - 13:45 15:45 17:45 - 19:45

UDAL TELEFONOAK

Markina-Xemeingo Udala - Goiko portala, 3

HARRERA ( 946167454

ARLO EKONOMIKOA ( 946169214

HIRIGINTZA ETA OBRAK ( 946169193

UDALTZAINGOA ( 656791144

@ [email protected]

www.markina-xemein.com

BIBLIOTEKA ( 94 616 90 47

ATXONDO KIROLDEGIA( 94 616 77 31

UHAGON ( 94 616 63 03www.uhagon.com

BETI JAI Jubilatuen Elkartea( 94 616 65 71

SAN ROKE EGOTETXEA( 94 616 62 21

GIZARTE ZERBITZUAK( 94 616 90 27

ESKUALDEKO NEKAZARITZA BULEGOA( 94 616 62 59

LEA ARTIBAIKO AMANKOMUNAZGOA( 94 616 90 68

ENPLEGU BULEGOA (LANBIDE)( 94 683 07 00

JABETZA ERREGISTROA( 94 616 81 48

POSTETXEA ( 94 616 63 28

AZARO FUNDAZIOA( 94 616 91 72

BAKE EPAITEGIA( 94 616 60 20

NOTARITZA ( 94 616 80 25

BUTANOA ( 943 88 25 76

SOS DEIAK ( 112

GENERO INDARKERIA ( 900 840 111

OSASUN ETXEA( 94 616 63 06

ALKOHOLIKO ANONIMOAK( 616 272 612

SUHILTZAILEAK( 94 465 75 15

TELEFONO INTERESGARRIAK

Bizkaibuseko ordutegiak

Markina-Xemeingo Udala

Bertso-albistea

Doinua: Haizea dator

Saso bateko jai paganutanzan solstizixo egunegero Belengo kontakizunazheldu zan kristautasuneedonok dauke nahi dabeniensinesteko askatasunebaña Gabonek aspaldi galdueben eukien zentzune.Kontsumismuan jaixek ospatzenzahar, gazte eta umekontzientzi apur bat bada barruenondino gatzen jakune.Handinahi barik ospatu daigunaurtengo ospakizunebaloretako benetan zer dan ta zer ez balixoduneia datorren urte barrixekdakarren biher doguneAkarregitxik etorten danakekarri ezin dozkune.