Refugiados del Pacífico

3
atzerria rrak, afganiarrak, somaliarrak, sudandarrak eta uigur etniako (Txinako mendebaldean dago beren herrialdea) kideak daude gaur egun. «Bertan bizi direnek oso bal- dintza txarrak dituzte, bai ihes- lariek bai atxilotze zentroa jada uzteko aukera izan dutenek. Bal- dintza krudelak oso. Oihanaren erdian utzi dituzte, uharteko biztanleekin inolako harrema- nik izateko aukerarik gabe, oso urruti baitaude. Ez dute ez lanik ez estolderiarik. Ezta zaborrak biltzeko zerbitzurik ere. Etxeko- ei telefonoz deitu ahal izateko dirurik ere ez dute izaten. Gai- nera, Naurutik ateratzeko bai- menik ez dute», esplikatu dio GAUR8ri Breenek posta elektro- nikoz. Gainera, egoera gehiago gaiztotzeko, azken urteotan Nauruko bertako gaizkileen jo- muga bihurtu dira errefuxia- tuak. «Iheslarien protesten era- ginez, 200 pertsona inguru atxilotu zituzten, umeak barne. Protestari eutsiz gero, hiru urte- ko kartzela-zigorra ezarriko zie- tela esan zieten», dio eledunak. Australiako Gobernuak ihes- lariak bere itsasertzera iritsi ez daitezen sortutako atxilotze zentrorik ezagunena da Nauru- koa. Papua Ginea Berriko Manus uharteko instalazioak ere helbu- ru berarekin erabiltzen dira. Amnesty International gober- nuz kanpoko erakundeak argita- ra eman berri duen txosten ba- tek bertako baldintzak oso txarrak direla salatu du: ihesla- riz lepo egindako gelak, edateko moduko urik ez eta osasun zer- bitzurik ez. GEHIEN SALATUTAKO POLITIKA Nauru eta Manuseko zentroak “Ozeano Bareko Konponbidea” izeneko egitasmoaren zati dira, Australiak 2001etik 2007ra bul- tzatu zuen politikaren beste ka- pitulu bat, agian gehien salatu- takoa. Ekimen horren bitartez, herrialde aberatsak bere mugak aldatu zituen: Indonesiatik ger- tu dauden ehunen bat uharte ez dira Australia, etorkinak eta iheslariak hartzeari dagokionez. Beraz, uharte horietara iristen diren etorkinei ez die jaramonik egiten Gobernuak. Aldi berean, L ehen iheslari taldea eztabaida handia sortu duen Nauru uharteko zentrotik eramango dute: ha- mar pertsona, beste- ei bidea zabaltzeko. «Nauru eta Manusetik ihesla- riak Kanbodiara eramanda Aus- traliako Gobernua gizakien mi- seria salerosten ari da, eta orain erabat bakarrik uzten ditu», sa- latu du Chris Breen Melbourne- ko Refugee Action Collective el- karteko eledunak. Asiako herrialde txikiak oso historia iluna du iheslariei emandako tratuari dagokionez. Hala ere, berak hartuko ditu mi- la iheslari inguru hurrengo lau urteetan, 35 milioi dolarreko la- guntzaren truke. «Negozio hu- tsa da, arazo humanitario bati salneurria ipini diote», salatu du Billy Chia-Lung ekintzaileak Phonm Penh Kanbodiako hiri- buruan CHRA Cambodian Hu- man Rights Action Committee elkarteak duen bulegotik. Ekimenaren sustatzaileek esan dutenaren arabera, ihesla- riek Kanbodian dirua jasoko du- te (eskudirutan zein bankuko kontu batean). Gainera, lana aurkitzeko laguntza emango zaie, hezkuntza jasotzeko auke- ra izango dute, hizkuntzak ikas- tekoa, eta lau urteetarako asegu- ru medikua. Lehendabiziko hiru hilabeteetan etxebizitza ordain- du beharrik ez dute izango eta, hortik aurrera eta lehen urtea amaitu arte, alokairua ordain- tzeko laguntza jasoko dute. Ho- rrela esaten da bederen Austra- liako agintariak Nauruko zentroan banatzen aritu diren idatzi batean. XANTAIA NAURUKOEI Refugee Action Collective elkar- teak goitik behera aztertu duen dokumentuak eransten du la- guntza horiek Kanbodiara joa- tea berehala onartzen duten iheslarientzat soilik izango dire- la, eta hortik aurrera bestelako laguntzak emango dituztela. Breenek egiten duen irakurketa- ren arabera, era horretan estu- tzen ditu iheslariak Australiako Gobernuak, Kanbodiara joatea onar dezaten. Pablo L. Orosa (Phnom Penhetik) MIGRAZIOA ASIAN Australia eta Kanbodia, Ozeano Bareko iheslariekin negozio egiten Lau urtetan 35 milioi dolar, Australiak Ozeano Barean dituen zentroetan dauden mila inguru iheslariak Kanbodian hartzeagatik. Horixe izan zen bi herrialdeek iazko irailean adostu zutena. Orain betetzen hasi da orduan erabakitakoa, nahiz eta giza eskubideen aldeko elkarteek egitasmoa salatu duten. Australiako segurtasun indarrak, iheslariak itsasoan erreskatatu eta beste ontzi batera eramaten. GAUR8 JENDARTEA / b Iheslariak mugitzeko ituna iazko irailean sinatu zutenean oso garbi adierazten zen ihesla- riek onartuz gero eramango li- tuzketela beste leku batera, ez bestela. Baina ekintzaileek Nauru uhartean bertan bildu dituzten datuen arabera, bertan daude- nek ez dute onartu horrelakorik. Are gehiago: orain aste batzuk, Anibare Lodge izeneko eremuan zeuden 200 iheslari inguruk birkokapenaren aurkako mobili- zazioa egin zuten. «Protestak oso garbi adierazi zuen Kanbo- diari buruz Nauruko gehienek pentsatzen dutena», nabarmen- du du Ian Rintoul Refugee Ac- tion Collectiveko kideak. «Lotsa» hitza erabili izan da Nauruko egoera deskribatzeko. Nauru koralezko uharte bat da, munduko errepublika indepen- denterik txikiena, bai azalera kontuan hartuta, bai biztanle- riagatik ere. Ozeano Barearen hego-mendebaldean dago, ekua- toretik oso hurbil, Australiatik ipar-ekialdera, 4.000 kilometro ingurura. Teorian independente izanda ere, Australia da bertako beneta- ko kontrola duena. 10.000 per- tsona bizi dira bertan, horietako 2.500 inguru iheslariak eta asilo politikoa eskatu dutenak. GERRATIK IHES EGITEN Afrikatik, Ekialde Hurbiletik eta Asiako hegoaldetik Australiako itsasertzeko bidean zihoazela harrapatu zituzten. Bertako ere- muetan irandarrak, pakistanda-

description

Reportaje sobre los refugiados del Pacífico en Gara

Transcript of Refugiados del Pacífico

  • atzerria

    rrak, afganiarrak, somaliarrak,sudandarrak eta uigur etniako(Txinako mendebaldean dagoberen herrialdea) kideak daudegaur egun.

    Bertan bizi direnek oso bal-dintza txarrak dituzte, bai ihes-lariek bai atxilotze zentroa jada uzteko aukera izan dutenek. Bal-dintza krudelak oso. Oihanarenerdian utzi dituzte, uhartekobiztanleekin inolako harrema-nik izateko aukerarik gabe, osourruti baitaude. Ez dute ez lanikez estolderiarik. Ezta zaborrakbiltzeko zerbitzurik ere. Etxeko-ei telefonoz deitu ahal izatekodirurik ere ez dute izaten. Gai-nera, Naurutik ateratzeko bai-menik ez dute, esplikatu dioGAUR8ri Breenek posta elektro-nikoz. Gainera, egoera gehiagogaiztotzeko, azken urteotanNauruko bertako gaizkileen jo-muga bihurtu dira errefuxia-tuak. Iheslarien protesten era-ginez, 200 pertsona inguruatxilotu zituzten, umeak barne.Protestari eutsiz gero, hiru urte-ko kartzela-zigorra ezarriko zie-tela esan zieten, dio eledunak.

    Australiako Gobernuak ihes-lariak bere itsasertzera iritsi ezdaitezen sortutako atxilotzezentrorik ezagunena da Nauru-koa. Papua Ginea Berriko Manusuharteko instalazioak ere helbu-ru berarekin erabiltzen dira.Amnesty International gober-nuz kanpoko erakundeak argita-ra eman berri duen txosten ba-tek bertako baldintzak osotxarrak direla salatu du: ihesla-riz lepo egindako gelak, edatekomoduko urik ez eta osasun zer-bitzurik ez.

    GEHIEN SALATUTAKO POLITIKANauru eta Manuseko zentroakOzeano Bareko Konponbideaizeneko egitasmoaren zati dira,Australiak 2001etik 2007ra bul-tzatu zuen politikaren beste ka-pitulu bat, agian gehien salatu-takoa. Ekimen horren bitartez,herrialde aberatsak bere mugakaldatu zituen: Indonesiatik ger-tu dauden ehunen bat uharte ezdira Australia, etorkinak etaiheslariak hartzeari dagokionez.Beraz, uharte horietara iristendiren etorkinei ez die jaramonikegiten Gobernuak. Aldi berean,

    Lehen iheslari taldeaeztabaida handiasortu duen Nauruuharteko zentrotikeramango dute: ha-mar pertsona, beste-

    ei bidea zabaltzeko. Nauru eta Manusetik ihesla-

    riak Kanbodiara eramanda Aus-traliako Gobernua gizakien mi-seria salerosten ari da, eta orainerabat bakarrik uzten ditu, sa-latu du Chris Breen Melbourne-ko Refugee Action Collective el-karteko eledunak.

    Asiako herrialde txikiak osohistoria i luna du iheslarieiemandako tratuari dagokionez.Hala ere, berak hartuko ditu mi-la iheslari inguru hurrengo lauurteetan, 35 milioi dolarreko la-guntzaren truke. Negozio hu-tsa da, arazo humanitario batisalneurria ipini diote, salatudu Billy Chia-Lung ekintzaileakPhonm Penh Kanbodiako hiri-buruan CHRA Cambodian Hu-man Rights Action Committeeelkarteak duen bulegotik.

    Ekimenaren sustatzaileekesan dutenaren arabera, ihesla-riek Kanbodian dirua jasoko du-te (eskudirutan zein bankukokontu batean). Gainera, lanaaurkitzeko laguntza emangozaie, hezkuntza jasotzeko auke-ra izango dute, hizkuntzak ikas-tekoa, eta lau urteetarako asegu-ru medikua. Lehendabiziko hiruhilabeteetan etxebizitza ordain-du beharrik ez dute izango eta,hortik aurrera eta lehen urteaamaitu arte, alokairua ordain-tzeko laguntza jasoko dute. Ho-rrela esaten da bederen Austra-liako agintariak Naurukozentroan banatzen aritu direnidatzi batean.

    XANTAIA NAURUKOEIRefugee Action Collective elkar-teak goitik behera aztertu duendokumentuak eransten du la-guntza horiek Kanbodiara joa-tea berehala onartzen duteniheslarientzat soilik izango dire-la, eta hortik aurrera bestelakolaguntzak emango dituztela.Breenek egiten duen irakurketa-ren arabera, era horretan estu-tzen ditu iheslariak AustraliakoGobernuak, Kanbodiara joateaonar dezaten.

    Pablo L. Orosa (Phnom Penhetik)

    MIGRAZIOA ASIANAustralia eta Kanbodia, Ozeano Barekoiheslariekin negozio egiten

    Lau urtetan 35 milioi dolar, Australiak Ozeano Bareandituen zentroetan dauden mila inguru iheslariakKanbodian hartzeagatik. Horixe izan zen bi herrialdeekiazko irailean adostu zutena. Orain betetzen hasi daorduan erabakitakoa, nahiz eta giza eskubideen aldekoelkarteek egitasmoa salatu duten.

    Australiako segurtasunindarrak, iheslariakitsasoan erreskatatu etabeste ontzi batera eramaten. GAUR8

    JENDARTEA / b

    Iheslariak mugitzeko itunaiazko irailean sinatu zuteneanoso garbi adierazten zen ihesla-riek onartuz gero eramango li-tuzketela beste leku batera, ezbestela.

    Baina ekintzaileek Nauruuhartean bertan bildu dituztendatuen arabera, bertan daude-nek ez dute onartu horrelakorik.Are gehiago: orain aste batzuk,Anibare Lodge izeneko eremuanzeuden 200 iheslari ingurukbirkokapenaren aurkako mobili-zazioa egin zuten. Protestakoso garbi adierazi zuen Kanbo-diari buruz Nauruko gehienekpentsatzen dutena, nabarmen-du du Ian Rintoul Refugee Ac-tion Collectiveko kideak.

    Lotsa hitza erabili izan daNauruko egoera deskribatzeko.

    Nauru koralezko uharte bat da,munduko errepublika indepen-denterik txikiena, bai azalerakontuan hartuta, bai biztanle-riagatik ere. Ozeano Barearenhego-mendebaldean dago, ekua-toretik oso hurbil, Australiatikipar-ekialdera, 4.000 kilometroingurura.

    Teorian independente izandaere, Australia da bertako beneta-ko kontrola duena. 10.000 per-tsona bizi dira bertan, horietako2.500 inguru iheslariak eta asilopolitikoa eskatu dutenak.

    GERRATIK IHES EGITENAfrikatik, Ekialde Hurbiletik etaAsiako hegoaldetik Australiakoitsasertzeko bidean zihoazelaharrapatu zituzten. Bertako ere-muetan irandarrak, pakistanda-

  • 2015 | maiatza | 16

    GAUR8 4 / 5

    Armadak Relex operazioa jarrizuen abian, ozeanoko zati ho-rretan legez kontra dabiltzanontziak geldiarazteko. Harrapa-tzen zituztenak eramaten zituz-ten Nauru eta Manusera.

    Gizarteak horren aurka eman-dako erantzuna indartsua izanzen. Iheslariek zituzten baldin-tza penagarrien inguruko txos-tenek gehiago haserretu zituz-ten herritarrak. Azkenean, KevinRudd garaiko lehen ministro la-boristak politika hori alde bate-ra uztea erabaki behar izanzuen. 2008. urtea zen.

    Baina agintariaren erabakiakez zuen giroa baretu eta eztabai-dak gizartean jarraitu zuen. Ge-roztik izan diren gobernueketorkinen aurkako neurriak go-gortu baino ez dituzte egin. Bai-ta Ruddek 2013an zuzendu zuenExekutiboak berak ere. Iritzi pu-blikoak Ozeano Bareko Kon-ponbidea berreskuratu nahizuela salatu zuen.

    KANBODIA ETA FILIPINAK2011n Julia Gillard laborista zenlehen ministroa. Malaysiarekinitun bat sinatzeko ahaleginaegin zuen, asilo politikoa Aus-tralian eskatu duten 800 lagunbertara eramateko. Pertsonatrafikatzaileen negozioariamaiera jartzea zen ekimena-ren helburua, Gillardek berakesan zuenez.

    Baina epaileek erabaki zutenituna Konstituzioaren aurkakoazela, Malaysiak ez baititu sinatuiheslarien inguruko nazioartekoitunak. Baldintza horietan Aus-traliak ezin zuen arazoa kon-pondu. Mapari erreparatzenbadiozu, ikusiko duzu Asiakohego-ekialdean Kanbodia eta Fi-lipinak direla itun horiek sinatudituzten estatu bakarrak, adie-razi du Chia-Lung ekintzaileak.Kanbodia bazkide ona da etabertako Gobernua dirua hartze-ko prest dago.

    Ofizialki Kanbodiak Iheslaria-ren Konbentzioarekin bat eginbadu ere, iheslariak eta asilo po-litikoa eskatu duten pertsonakhartzeko garaian kontrako joeraerakutsi izan du. Vietnameko ja-torriko herritarrak, esaterako,egoera jasanezinean daude. Kh-mer Gorriek bidali egin zituzten

    Bangladesh eta Myanmartik abiatutako iheslariak, Malaysiako Poliziaren egoitzan, joan den astelehenean itsasoan erreskatatuak izan ondoren. Manan VATSYAYANA | AFP

    Asiako hego-ekialdeko uretan milakagizaki daude egunotan, jazarpena, gerraeta miseria atzean utzi nahian. Australiakahal duen guztia egiten du pertsonahoriek bere lurretara iritsi ez daitezen, etaIndonesiak eta Malaysiak iheslarizbetetako itsasontziren bat ikustendutenean, ura eta janaria eman etaaurrera jarraitzeko esaten diete, ezbaitituzte beren herrialdeetan nahi.Egunotako drama ikaragarri horrenatzean Myanmarren betidanik baztertutaegon den rohingya herria dago. NBE NazioBatuen Erakundeak eman dituen datuenarabera, azken hilabeteotan bikoiztu eginda etnia horretako kideen exodoa.

    NBEk berak emandako datuen arabera,rohingya etniako 729.000 gizaki bizi ziren2009an. Myanmarko mendebaldeandagoen Rakhine (Arakan, garai batean)estatuko iparraldean bizi dira batez ere,Bangladesheko mugatik gertu.Musulmanak dira. Britainiarrek XIX.

    mendean eremua kolonizatu zutenean,etorkin asko bertaratu ziren. Gaur egunrohingya etniako kideek gutxiengo batosatzen dute beren lurraldean etaMyanmarko diktadura militarrak legezkontrako etorkin moduan tratatzen ditu.Erabat instituzionalizatutakojazarpenaren eta delitu ikaragarrienbiktimak dira, Arakango RohingyaErakunde Nazionalak salatu duenez.

    Myanmarrek ez die myanmartar izaeraonartzen, Bangladeshetik etorritakoakdirelakoan. Ashin Wirathu fraide budistakorain hiru urte abian jarri zuen 969Mugimenduak ere argudio bera erabilizuen, rohingya etniakoen aurkako erasoakjustifikatzeko. Erasoaldiari hasieraemateko, emakume gazte budista batenbortxaketa erabili zuten. Ustez etniahorretakoak ziren erasotzaileak etaberehala atxilotu zituzten (batek bereburuaz beste egin zuen eta beste bieiheriotza zigorra ezarri zitzaien).

    Hala ere, budista batzuek hamarmusulman ezagun zihoazen autobus batiegin zioten eraso eta jipoitu egin zituztenbertan, hil arte. Poliziak ez zuen inoratxilotu. Ondorengo erasoetan 300rohingya inguru hil zituzten. Honelaesplikatu zituen erasook fraide budistabatek: Historikoki frogatuta dagorohingyak Bangladeshetik etorritako legezkontrako etorkinak direla, britainiarrekinetorri zirela. Ez dakite bakean bizitzen.Gure emakumeei dirua ematen dieteberaiekin ezkon daitezen eta islamabesarka dezaten. Gero rakhine etniakoemakumeek baino ume gehiago izatendituzte. Horrela, gure populazioarentzatbaliabide gutxiago geratzen dira. Gainera,komunitate biolentoa osatzen dute.

    Gobernuak bat egiten du garbiketaetnikoa justifikatzeko ideia horiekin.Milaka rohingya ghettoetan sartu dituzteeta baldintza penagarrietan bizi dira.NBEren laguntzari esker jaten dute.

    MYANMARTAR IZAERA ONARTZEN EZ DIETENEN DRAMA

  • atzerria

    da, eta giza eskubideen errespe-tuari dagokionez sailkapen guz-tietan atzeko postuetan agerida, laburbildu du egoera Breenekintzaileak.

    USTELKERIAChia-Lungek nabarmentzenduenez, Australiaren eta Kanbo-diaren arteko ituna negoziobat da: batek etorkinen arazoakonpontzen du eta besteak di-ru asko eskuratzen du. Pentsa,35 milioi dolar lau urtetan.

    Dirutza horri erantsi beharzaizkio Australiak Kanbodiarigarapen proiektuak abian jar-tzeko emandako 79 milioi dola-rrak. Ez dugu uste 35 milioi do-lar horiek iheslariak hartzekoerabiliko dituztenik. Bidean mi-lioi asko galduko dira, adierazidu Chia-Lungek.

    Izan ere, munduko herrialdeustelenetakoa da Kanbodia. Na-zioarteko Gardentasuna izeneko

    gobernuz kanpoko erakundea-ren arabera, 175 herrialdeko sail-kapenean 156. lekuan dago une-otan Kanbodia.

    Eroskeria hitza erabiltzen duBreenek. Etorkinen aldekoekdiote iheslariak Kanbodiara era-manda beraien egoera larriago-tu baino ez dela egingo. Ez dutebertako hizkuntza ezagutzen, ezdute ezagun bertako kultura,nabarmendu du Chia-Lungek.

    Gainera, Kanbodiako herritar-tasuna lortu ahal izateko zazpiurte egin beharko dituzte ber-tan, alegia, Vietnameko apatri-den egoera berean egongo dira.

    Azkenean egiten ari direnada iheslariak atxilotze zentrobatetik beste batera eramatea,esan du CHRA erakundeko ele-dunak. Asilo politikoa eskatuduten iheslari horiek Australia-ren ardura izaten jarraitzen du-te, eransten du Breenek, Can-berrak ezetz badio ere.

    Australiako herritarrak iheslarien egoera salatzeko ekitaldi batean hildakoen alde kandelak pizten. GAUR8

    herrialdetik agintaritza 1975eanlortu zutenean. 1980ko hamar-kadan itzuli ziren Kanbodiara,baina Gobernuak legez kontrakoetorkinak deitu zien eta ez zienherritartasuna eman nahi izan. Beraz, ezin zuten lurrik erosi,esaterako. Geroztik vietnamdarjatorriko 600.000 kanbodiaringuru Tonle Sal lakuaren ondo-ko herrixkatan bizi dira, edo-zein erasoren aurrean beren bu-rua defendatzeko inolako aukerarik gabe, legearen araberakanbodiarrak ez direlako.

    ZAPALDUTAKO HERRIAKLarriagoa da uigur etniako ho-gei lagunekin Phnom PenhekoGobernukoek egin zutena. Txi-nako mendebaldeko herri mu-sulman horretako kideek asilopolitikoa eskatu zuten 2009an,baina Kanbodiako agintariekguztiak Txinara deportatzeaerabaki zuten. Gutxienez horie-

    tako bi espetxean daude gauregun, ekintzaileek emandakoinformazioaren arabera.

    Urte berean, Hun Senen Exe-kutiboak Vietnamera itzuli zi-tuen montagnard etniako 45 la-gun. Asilo politikoa eskatuzuten Kanbodian. Alfer-alferrik,ordea. Kanbodia ez da lekuegokia Nauruko iheslariak bi-daltzeko. Mundu osoan gutxiengaratu diren herrialdeetako bat

    Asilo politikoa eskatu duten iheslari horiekAustraliaren ardura izaten jarraitzen dute,nabarmendu du Chris Breen ekintzaileak,Canberrak aurkakoari eusten badio ere

    Negozio hutsa da, arazo humanitario batisalneurria ipini diote, salatu du Billy Chia-Lung ekintzaileak CHRA Cambodian HumanRights Action Committee elkartearen bulegotik