Proiektuetarako sarrera

2
MARTXOAK 10 GATAZKAK BIDERATZEKO ESTRATEGIAK. ELKARRIZKETA, KONPROMEZUA, BITARTEKOTZA. Los problemas son oportunidades para demostrar lo que se sabe. Duke Ellington (1899-1974) Compositor y músico de jazz estadounidense Considera las contrariedades como un ejercicio. Lucio Anneo Séneca (2 AC-65) Filósofo latino Proiektuak aurrera eramateko bide horretan, noski, etengabe jendearekin harremanetan zaudete. Taldekideekin gatazkak sortuko dira, dudarik gabe, pertsona ezberdinek eta iritzi desberdinek topo egingo dutelako. Baina gatazka bizitzaren zati bat da; ezin dugu saihestu, baina ikasi dezakegu nola bideratu. Gatazka, gauzak hobetzeko eta pertsona bezala hezteko aukera batean bihurtu behar dugu. Izan ere, gure arteko harremanak onak badira, lan giroa ere ona izango da. Eta denok garatu dezakegun tresna bat badugu: elkarrizketa. Martxoaren 10ean, hortaz mintzatuko gara. Gatazkei aurre egiteko bakoitzak zein estilo duenaz ohartuko gara. Eta asertibitatea gure iritzia eta interesak inor mindu gabe defendatzeko oso baliogarria dela ikasiko dugu. Zeren eta kontu honetan, emozioak daude jokuan, sentimenduak, haserrea, eta harreman munduan ere jasangarritasuna bilatu behar dugu. Zuen lasterketa iraupenekoa baita, eta zuen barneko mundua babesten baduzue, ez zarete erreko eta ez duzue hainbeste sufrituko. Komunikazioa oso inportantea da: gauzak nola adierazi zaindu, “ni” mezuak erabili, ohiko akatsak ez egin,… Hau guztia martxan jarriko dugu elkarrizketetan, gure tresna nagusienean. Eta batzuetan denon konpromezuak (konpromezua akordio eredu bat bezala ulertua) behar dira aurrera segitzeko. Eta beste batzuetan, bien arteko akordioa ez bada lortzen, bitartekari bati deitu beharko zaio. Bitartekotza bogan dago gaur egun, eta arlo askotan, apustua indartsua da.

description

Olatz eta Aintzane

Transcript of Proiektuetarako sarrera

MARTXOAK 10GATAZKAK BIDERATZEKO ESTRATEGIAK.

ELKARRIZKETA, KONPROMEZUA, BITARTEKOTZA.

Los problemas son oportunidades para demostrar lo que se sabe.Duke Ellington (1899-1974) Compositor y músico de jazz estadounidense

Considera las contrariedades como un ejercicio.Lucio Anneo Séneca (2 AC-65) Filósofo latino

Proiektuak aurrera eramateko bide horretan, noski, etengabe jendearekin harremanetan zaudete.

Taldekideekin gatazkak sortuko dira, dudarik gabe, pertsona ezberdinek eta iritzi desberdinek topo egingo dutelako. Baina gatazka bizitzaren zati bat da; ezin dugu saihestu, baina ikasi dezakegu nola bideratu. Gatazka, gauzak hobetzeko eta pertsona bezala hezteko aukera batean bihurtu behar dugu. Izan ere, gure arteko harremanak onak badira, lan giroa ere ona izango da. Eta denok garatu dezakegun tresna bat badugu: elkarrizketa.

Martxoaren 10ean, hortaz mintzatuko gara. Gatazkei aurre egiteko bakoitzak zein estilo duenaz ohartuko gara. Eta asertibitatea gure iritzia eta interesak inor mindu gabe defendatzeko oso baliogarria dela ikasiko dugu. Zeren eta kontu honetan, emozioak daude jokuan, sentimenduak, haserrea, eta harreman munduan ere jasangarritasuna bilatu behar dugu. Zuen lasterketa iraupenekoa baita, eta zuen barneko mundua babesten baduzue, ez zarete erreko eta ez duzue hainbeste sufrituko.

Komunikazioa oso inportantea da: gauzak nola adierazi zaindu, “ni” mezuak erabili, ohiko akatsak ez egin,… Hau guztia martxan jarriko dugu elkarrizketetan, gure tresna nagusienean. Eta batzuetan denon konpromezuak (konpromezua akordio eredu bat bezala ulertua) behar dira aurrera segitzeko. Eta beste batzuetan, bien arteko akordioa ez bada lortzen, bitartekari bati deitu beharko zaio. Bitartekotza bogan dago gaur egun, eta arlo askotan, apustua indartsua da. Zuetako batzuk horretarako prest zaudete beharbada, eta pertsona horiek sarearen osasunerako biziki inportanteak ageriko dira.

Bukatzeko, saiatu behar dugu autonomoak izaten, baita emozionalki ere; harreman arazoak ongi kudeatzea baliogarria izango baitzaigu ekolider bezala, baita seme-alaba, bikote edota lagun bezala ere.