Prentsa oharra- Elegiteak Lamiakoko Earle Planari

3
www.bildu.info/leioa [email protected] / 944008038 Prentsa-oharra Bilduk Lamiakoko EARLE Plan Bereziari alegazioak egin dizkio: Plan honek ez du auzoa hobetuko, hormigoi gehiago ekarriko du eta ez ditu gune publiko eta eremu berdeak sortuko Orain dela zenbait aste Udalak Lamiakoko EARLE Plan Berezia behin-behinean onartu zuen. Egitasmo honek garai bateko lantegien eraisteak sortutako gune hutsak garatuko ditu. Halaber, azkenaldian Alkateak zenbait komunikabideetan kanpaina bat hasi du, bere ustez, Lamiako hobetuko duen Plan honen ustezko alde onak goraipatuz. Bilduren udal taldeak honako prentsa-oharraren bidez jakinarazi nahi du aipatutako planari alegazioak aurkeztu dizkiola. Ez dugu uste plan honek Lamiako auzoko beharrei erantzuten dienik; bai, ordea, lurren jabea den Bruesa enpresaren beharrei. Plana aurreko udalbatzak onartutako HAPOaren aldaketatik sortutako zentzugabekeria dela uste dugu. Interneteko honako helbidean http://issuu.com/bilduleioa/docs/alegaciones_al_plan_especi al-bildu argitaratu dugun alegazioen dokumentuan kontsulta daitezkeen irregulartasun tekniko ugariez gain, hauek dira Planaren aurka egotearen arrazoiak: Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa: Plan honek jatorrizko Plan Orokorrean onartutakoarekin zerikusi gutxi du. Iragan legegintzaldian Udalak Plan Orokorra aldatu zuen lurren jabea zen Bruesa enpresaren mesederako, Lamiakoko Auzokideen Elkartearen kontrako jarrerari muzin eginez. Auzoko etxebizitza kopuruaren handitze itzela: Plan Orokorrak 112 etxebizitza eraikiko zirela zioen lekuan orain 228 eraiki nahi dituzte. Eremu publikoen desagertzea: Plan Orokorrak 3 etxebizitza-bloke, plaza handi bat eta herri-onurarako

description

Bilduk Lamiakoko EARLE Plan Bereziari alegazioak egin dizkio: Plan honek ez du auzoa hobetuko, hormigoi gehiago ekarriko du eta ez ditu gune publiko eta eremu berdeak sortuko

Transcript of Prentsa oharra- Elegiteak Lamiakoko Earle Planari

www.bildu.info/leioa [email protected] / 944008038

Prentsa-oharra

Bilduk Lamiakoko EARLE Plan Bereziari alegazioak egin dizkio: Plan honek ez du auzoa hobetuko, hormigoi gehiago ekarriko du eta ez ditu gune publiko

eta eremu berdeak sortuko

Orain dela zenbait aste Udalak Lamiakoko EARLE Plan Berezia behin-behinean onartu zuen. Egitasmo honek garai bateko lantegien eraisteak sortutako gune hutsak garatuko ditu. Halaber, azkenaldian Alkateak zenbait komunikabideetan kanpaina bat hasi du, bere ustez, Lamiako hobetuko duen Plan honen ustezko alde onak goraipatuz.

Bilduren udal taldeak honako prentsa-oharraren bidez jakinarazi nahi du aipatutako planari alegazioak aurkeztu dizkiola. Ez dugu uste plan honek Lamiako auzoko beharrei erantzuten dienik; bai, ordea, lurren jabea den Bruesa enpresaren beharrei. Plana aurreko udalbatzak onartutako HAPOaren aldaketatik sortutako zentzugabekeria dela uste dugu. Interneteko honako helbidean http://issuu.com/bilduleioa/docs/alegaciones_al_plan_especial-bildu argitaratu dugun alegazioen dokumentuan kontsulta daitezkeen irregulartasun tekniko ugariez gain, hauek dira Planaren aurka egotearen arrazoiak:

Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa: Plan honek jatorrizko Plan Orokorrean onartutakoarekin zerikusi gutxi du. Iragan legegintzaldian Udalak Plan Orokorra aldatu zuen lurren jabea zen Bruesa enpresaren mesederako, Lamiakoko Auzokideen Elkartearen kontrako jarrerari muzin eginez.

Auzoko etxebizitza kopuruaren handitze itzela: Plan Orokorrak 112 etxebizitza eraikiko zirela zioen lekuan orain 228 eraiki nahi dituzte.

Eremu publikoen desagertzea: Plan Orokorrak 3 etxebizitza-bloke, plaza handi bat eta herri-onurarako gune berdeak aurreikusten zituen. Orain, hau guzti hau desagertu eta 4 etxebizitza-bloke eraikitzea da asmoa.

Metroaren zarataren arazoari irtenbiderik ez: Metroaren lurperatzearen alde borrokatzeko borondate politiko falta izan arren, etxebizitza berriak trenbidearen ondoan eraikiko dira intsonorizaziorako nahikoak diren baldintza teknikoak zehaztu gabe.

Eliza bat lur publikoetan: Hornikuntza publikoetara zuzendutako ehunka metroren lagapena egin zaio Gotzaingoari Lamiakoko EARLEn hoberen kokatuta dagoen lursailean eliza berria eraikitzeko. Gune hutsik eta eremu berderik egongo ez den lekuan beste eliza bat jartzea zentzugabekeria da, ikusita gainera auzoan badagoela eliza bat.

www.bildu.info/leioa [email protected] / 944008038

Auzokideei berri eman gabe: Udalak ez entzunarena egin dio Bilduk auzoan erakusketa publikoa egiteko eta udal teknikariek proiektua auzokideei azaltzeko eskaerari.

Bilduren proposamena eta alegazioak Lamiakoko EARLE Plan Bereziaren inguruan

1- Hiri-Antolamenduaren Plan Berezian eta Hirigintza Jardueraren Programan sumatutako irregulartasunak zuzentzea.

2- HAPOaren aldaketaren aurretik zeuden erabilera publikoko gune hutsak (gune berdeak eta oinezkoentzako guneak) berreskuratzea.

3- Metroaren lurperatzea, zarataren arazoari behin betiko irtenbidea emateko.

4- Hirigintza ekimen honetatik zentro erlijioso bat eraikitzeko aukera kentzea; berau erabilera kultural, sozial eta auzokoen erabilerarako hornidura publikoak ordezkatzea.

5- Gune berdeak eta eremu hutsak eraikinen eta bide lokalaren artean kokatzea; honela, plano gainean aurreikusitako egungo kokapena desagertuta, dagoeneko gutxiegi erabiltzen diren edo bere helburua betetzeko baliogarriak ez diren gune hauek suposatzen duten horma desagertzea lortuko da.

6-Bildu-Leioak EARLEko 14C eremurako hirigintza-azterketa berria atzeraezinezko behartzat du, ez soilik eraikuntzaren ikuspuntutik, baizik eta hirigintzaren lehen betebeharra pertsonen oinarrizko beharrei erantzutea dela oinarritzat hartuta.

Ildo honetatik, aipatutako antolamendu berriak (udal talde politiko guztien artean eztabaidatzekoa, Toki Administrazioko Plangintzaren gaineko Aholku Batzordea berariazko organoa ahaztu gabe), gutxieneko zerbitzu publiko edo izaera publikoko zerbitzu eta gune huts eta berdeak jartzea izan beharko du saihestezinezko premisa moduan. Aipatutakoak beharrezkoak dira Leioako auzoetariko bat pilatutako eremu eta pertsonen bizitzaren baldintza naturalekin bat datozen zenbait elementutik urrunduta dagoen eremu ez bihurtzeko.