POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka...

28
Derioko azoka - Udalekuak - Idi probak - Liburu eguna POLIXENE TRABUDUA mitinlari eta emakume ospetsua 2002ko ekaina 5. zenbakia POLIXENE TRABUDUA mitinlari eta emakume ospetsua

Transcript of POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka...

Page 1: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

Derioko azoka - Udalekuak - Idi probak - Liburu eguna

PPOOLLIIXXEENNEE TTRRAABBUUDDUUAAmmiittiinnllaarrii eettaa eemmaakkuummee oossppeettssuuaa

2002ko ekaina 5. zenbakia

PPOOLLIIXXEENNEE TTRRAABBUUDDUUAAmmiittiinnllaarrii eettaa eemmaakkuummee oossppeettssuuaa

Page 2: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio
Page 3: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

ERITXIABadira hamalau urte Txorierriko bailara

ezagutzen dudala eta urte guzti hauetanzer gertatu zaidan deigarrien azaldubeharko banu, ezinbestekoa izango litzate-ke niretzat onartzea izugarria izan delaTxorierri osatzen duten udalerrietan emanden garapena; eta garapena aipatzendudanean, bai industri garapena, bai hiri-garapena datozkit burura.

Begi bistan dago bailarako udalerriekeskaintzen diguten irudia eta errealitateaguztiz ezberdinak direla, bai herrien egitu-rari dagokionez baita biztanlegoaren ego-era soziolinguistikoari dagokionez.

Egunero Txorierri zeharkatzen dugu-nontzat, deigarriena udalerri guztietaneraiki den etxebizitza kopurua izandaitekeelakoan nago, udalerri batzuetan

etxebizitza kopurua bikoiztu dela esateraere ausartuko nintzateke, hiriguneei dako-kienez batez ere. Guzti honek biztanlekopuruan ere bere eragina izan duela ezdago zalantzarik; zenbat eta etxebizitzagehiago eraiki udalerri batean orduan etabiztanle kopuru altuagoa aurrikusten da.Nahiz eta herri-garapen hau aspalditiknabaritu azken bost urteotan areagotudela esatera ere ausartuko nintzateke.

Bestalde, udalerrietako biztanlegoarenegoera soziolinguistikoan ere aldaketanabarmena nabaritu dela esan beharkolitzateke. Egia da etxebizitza hauek;prezioak direla, hiriburuarekin eta ingurukoherriekin dituzten komunikazioak direla,jende ugari erakarri dutela. Guzti haukontuan hartuz, eta erroldan ematenzaizkigun datuen arabera, pozgarria da

guretzat euskaldun kopuruaren %arenigoera biztanle kopuruaren %arena bainoaltuagoa dela jakitea.

Ezin da ahaztu euskaldun portzentaiaigoera honetan, paper garrantzitsua jokatudutela bailaran bertan kokaturik daudeneskola edota beste zenbait ikastetxek zeineuskaltegik. Guztiek egin dute euskararenaldeko apustua eta nahi baino maizagoborrokari gogor eutsi behar izan arren ezdute inoiz etsi.

Beraz, nahiz eta batzuetan gure lanakgustatuko litzaigukeen baino fruitu eskasa-goak ematen dituela pentsatu, gogor ekinbehar diogu gure apostuari eta pausu txikiakemanez ere bidea egiten dela pentsatu.

-Eritxia...................................................................3

-Laburrak eta albisteak.....................................4

-Erreportajea

Polixene Trabudua................................10

-Zer deritzozu....................................................13

-Deriko azoka....................................................14

-Udalekuak.........................................................16

-Baserri mundua................................................18

-Zientzia eta Teknologia.......................................19

-Jose Angel Bilbao, idi probetan beteranoa.......20

-Liburu Eguna....................................................22

-Sukaldaritza.....................................................24

-Denbora pasa..................................................25

-Agenda.............................................................26

ZER NON

3

BBaaddiirraa hhaammaallaauu uurrttee

Testua: Lurdes Lasuen (Txorierriko Mankomunitateko Euskara Teknikaria)

Argitaratzailea: TOTOAN, Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa (Lagatzu, Zorrizketan, Arrekikili) Tf.: 94 452 34 47e-posta: [email protected]

Zuzendaria: Xabier Goienetxe

Erredakzio burua: Maite Aranburu

Erredakzio taldea: Patxi Gaztelumendi, Arantzazu Mendiguren, Fernando Larrondo, Jose Angel Mentxaka, Iñigo Hernani, Alberto Legarreta, Lurdes Lasuen, Mari Tere Onaindia.

Kolaboratzaileak: Amagoia Guezuraga, Iñaki Bilbao, Belen Gana, Oihana Astobieta, Fernando Olabarrieta, Derioko Nekazaritza Eskola (Mendikoi),Puri Martinez.

Zuzentzailea: Alberto Mtz. de la CuadraPublizittate eta banaketa: Arantza AtxutegiMaketatzailea: Ainara TorresInprimategia: GZ printekAle kopurua: 4.750Lege gordailua: BI 137-02 ISBN 1578-9322

diruz lagundutako aldizkaria

Page 4: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

LLAABBUURRRRAAKK EETTAA AALLBBIISSTTEEAAKK

EEkkaaiinnaakk 2277,, oosstteegguunnaa22,30etan, berbena Egan-berri taldearekin. Herriko plazan

EEkkaaiinnaakk 2288,, oossttiirraallaa18,00etan, umeentzako margo lehiaketa

SaiheskiaTrikitixa

20,00etan, paleta txapelketa. Hirugarren eta laugarren postuak

21,00etan, paleta txapelketaren finala23,00etan, Ken Zazpi taldearen kontzertua 00,00etan, berbena Hakker taldearekin

EEkkaaiinnaakk 2299,, llaarruunnbbaattaa10,00etan, kalejira txistulariekin11,00etan, haur parkea 17,30etan, haur parkea

Fanfarrea 20,30etan, sardina dastaketa 22,30etan, berbena Joselu Anaiak taldearekin

EEkkaaiinnaakk 3300,, iiggaannddeeaa10,00etan, kalejira txistulariekin11,00etan, Haur parkea 00,00etan, zaldi erakusketa18,00etan, “Galaxi” kale antzerkia, Hortz Muga taldearekin 20,00etan, Euskal Dantzak Galdakaoko Andra Mari dantza

taldearekin 22,30etan, Kepa Junkeraren kontzertua

LLOOIIUUNN,, SSAANN PPEEDDRROO EETTAA SSAANNTTAA LLUUZZIIAA JJAAIIAAKK 22000022

Loiuko San Pedro eta Santa Luzia jaiak hemen bertan ditugu! Oraingoan, urterolegez, hainbat ekitaldi, txapelketa eta denbora pasa ezin hobeak antolatu dituzteLoiuko Jai Batzordeak eta Udalak, loiuztarrek zein bizitariek egun berezi hauek giroezin hobeagoan igaro ditzaten!

EEGGIITTAARRAAUUAAEEGGIITTAARRAAUUAA

Page 5: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

5

LLAABBUURRRRAAKK EETTAA AALLBBIISSTTEEAAKK

Nagusien ibilaldian 132 bikotek parte hartu eben, horreetatiklauk probea amaitu barik itzi ebelarik. Nagusiak nahiko goiz hasiziran, 8etan. Txikien ibilaldian, bestalde, 24 bikote ibili ziran,helmugara danak heldu ziralarik. Honeentzat, hasteko orduabederatzi eta erdiak zan.

Lehenago esan dogun moduan, aurten jente gitxiago ibili da,ze normalean 150-160 bikote egoten da. Arrazoiak, denporea,Herri Urrats Senperen... Batek daki.

Baina badakigu zer egin behar dan ibilaldi neurtu bat irabaz-teko edo behintzat postu on bat lortzeko? Gutxi gorabeherahauxe da esplikazinoa. Nagusiak bete behar izan daben zirkuituankontrolerako 3 gune dagoz, urteera eta helmuga dan tokiaaparte. Bikoteak, bakotxa bere zenbakiagaz, gune horreetatikpasatzean, tarte bakotxa betetzeko emon daben denporeaemongo dabe, eta tarte guztietan emondako denporeak orribaten idatzita itziten dira.

Bestalde, esan behar da, proba eguna baino lehenagoantolatzaileetariko batzuek eginda daukiela zirkuitua, baita ondoneurtuta be bakotxak tarte desbardinetan emon dauazandenporeak.

Tarte bakotxeko denpora horreekaz bataz bestekoa egiten da,eta hori izango da, hain zuzen be, bikote paretehartzaileek lortubehar dabena.

Aurretik jarritako marka horretara hurbildu beharko dira, nahi-taez, eta marka horretatik gorako eta beherako denporak penali-zazino bat eukiko dabe. Bikoteak lortutako penalizazinoarenarabera egingo da azkenengo sailkapena.

Esan behar da, antolatzaileen aldetik ondo jagoten dala biko-teen mantenua, eta horregaitik, bigarren kontrolean, indarrakerrekuperatzeko tokia dago, edari eta frutakaz.

Txikien zirkuituari jagokonez, esan dogu laburragoa izan dala(11 km), eta kontrolerako gune bi euki dituala azpimarratu beharda. Horretaz aparte, klasifikazinorako arauak bardinak dira.Amaitzeko, gauza bat. Orain, badakizue zer dan ibilaldi neurtu bat.Datorren urtean Deriokoa zuon zain eukiko dozue

DDEERRIIOOKKOO XXVVII..IIBBIILLAALLDDII NNEEUURRTTUUAA

Urtero lez, San Isidro jaiakaz bat ibilaldi neurtua egiten da. Bi izaten dira: nagusiena,21,900 km-koa, eta txikiena, 11 km-koa. Aurtengoan, halandabe, beherakadea igarrida partehartzaileen kopuruan.

Testua: Fernando Larrondo

AALLDDIIZZKKAARRIIAANNPPUUBBLLIIZZIITTAATTEEAAJJAARRRRII GGUURRAA

DDUUEENNAAKK DDEEIITTUUBBAAIINNOO EEZZ DDUU EEGGIINN

BBEEHHAARR

TTLLFFNNOOAA:: 9944 445522 3344 4477668866 5588 9922 3388

EE--MMAAIILL:: aaiikkoorrttxxoorrii@@yyaahhoooo..eess

Page 6: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

LLAABBUURRRRAAKK EETTAA AALLBBIISSTTEEAAKK

EEkkaaiinnaakk 2200,, oosstteegguunnaa18:00etan, txupinazoa eta kalejira Elaiak taldearekin.20:00etan, eskusoinu kontzertua Pentagrama taldearen eskutik

eta Txuma Olagueren koroaren ikuskizuna.

EEkkaaiinnaakk 2211,, oossttiirraallaa14:30etan, umeentzako jokoak izango dira Goronda Gane

ikastetxeak antolatuta.16:30etan, kalejira Elaiak taldearekin.17:30etan, umeentzako antzerkia izango da, Goronda Gane

ikastetxeak antolatuta.19.00etan, sokamuturra eta ponyak, Viveros Pericak antolatuta.20:30etan, umeen tortillen aurkezpena.21:30etan, nagusien tortillen aurkezpena.22:30etan, pilota partiduak.23:30etan, berbena Drin-Dots taldearekin.

EEkkaaiinnaakk 2222,, llaarruunnbbaattaa11:00etan, kalejira Elaiak taldearekin.12:30etan trikitri emanaldia.19:00etan, herri kirolak.23:00etan, su artifizialak.23:30etan, Alaitz eta Maideren kontzertua eta berbena Sorbeltz

taldearekin.

EEkkaaiinnaakk 2233,, iiggaannddeeaa11:30etan, kalejira Elaiak taldearekin.12:30etan, gaztetxoen pilota partiduak.14:00etan, kazuela aurkezpena, Sukalki.16:00etan, tabernen arteko mus txapelketa.18:30etan, dantza ikuskizuna, Gorantzaileak taldeak antolatuta.20:30etan, berbena Continente taldearekin.23:30etan, Sanjuanada.24:00etan, berbena Continente taldearekin.

EEkkaaiinnaakk 2244,, aasstteelleehheennaa11:30etan, meza nagusia eta ohorezko aurreskua.12:30etan, kalejira, Elaiak taldearekin.12:15etan, umeentzako jokoak.13:30etan, jubilatuentzako lunch-a.18:00etan, umeentzako jokoak.20:00etan, erromeria, Alma Navarra taldearekin 22:00etan, azken traka eta jaien amaiera.

Aurten ere, ehundaka lagun hurreratuko dira Sondikako herritarrekin batera jaizoriontsu eta alaiak ospatzeko. Betiko moduan, kontzertuak, umeentzako jokoak, torti-lla lehiaketak, sokamuturra eta antzerkiak izango ditugu ikusgai Sondikan. Horrela,bada, eta eguraldia lagun, dena dago prest jaiei hasiera emateko! Ondo pasa eta eutsigoiari!

BBAADDAATTOOZZ SSOONNDDIIKKAAKKOO SSAANN JJUUAANN JJAAIIAAKK!!!!!!

EEGGIITTAARRAAUUAA

OONNDDOO PPAASSAA JJAAIIEETTAANN !!!!!!

Page 7: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

7

LLAABBUURRRRAAKK EETTAA AALLBBIISSTTEEAAKK

Maiatzaren 12an, zortzi urtetik hamar urte bitarteko neskengimnasia lehiaketa egin zen Zornotzako kiroldegian, Bizkaiko ForuAldundiak eta Bizkaiko Gimnasia Federazioak antolatuta.

Lezamako neska talde bi aurkeztu ziren, eta nagusien taldeakfinaletara heltzea lortu zuen. Zorionak neskak, eta segi aurrera!

LLEEZZAAMMAAKKOO GGIIMMNNAASSTTAAGGAAZZTTEEAAKK

Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta batzen dira Ipar Uriben.Eta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira.

Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio etaGetxon burututako finala.

Gatikan saio bat egin zan, eta bestea Lezaman giro ezin ede-rragoan egindako bertso afaria. Azken honetan 60 bat lagun afal-tzen egon ziren eta sekulako giroa egon zan osteko bertso saio-an.

Finala maiatzaren 11n jokatu zan Getxon, Algortako San Nikolasikastolan, eta bertan Etxahun Lekue izan zan onena. Beragaz bateraaritu ziren Xabier Paia algortarra, Miren sopeloztarra, Ortzi GaritanoDeriokoa, Asier Legarreta eta Miren Ibarluzea mungiarrak, Aitzol deCastro leioarra eta Josu Landeta getxoztarra.

Zuberoa da Euskal Herriko herrialderik txikiena, EuskalHerriko ekialdean. Bertan euskararen eta ekonomiaren egoeralarria danez, Xiberoa garatzen ekimena jarri da abian EuskalHerrian. Larrabetzun be “Biba Xiberoa!” lemape horretan taldesendo bat hasi da lanean.

Xiberoa garatzen horretarako diru bilketa handia egin da herrian,kamiseta ugari saldu dira Biba Xiberoa! lelodunak eta Zuberoara irte-era bat be egingo da ekainean. Guztira, 60 lagun baino gehiago joan-go da bertako errealidadea ezagutzera. Maiatzaren 18an ekitaldi bitxibat egin zan guzti hori azaltzeko Larrabetzuko plazan.

““BBIIBBAA XXIIBBEERROOAA!!”” EEKKIIMMEENNAA LLAARRRRAABBEETTZZUUNN

EETTXXAAHHUUNN LLEEKKUUEE IIPPAARRUURRIIBBEEKKOO BBEERRTTSSOOLLAARRIITTXXAAPPEELLDDUUNNAA

AALLDDIIZZKKAARRIIAA JJAASSOO

GGUURRAA DDUUEENNAAKK

DDEEIITTUU BBAAIINNOO EEZZ

DDUU EEGGIINN BBEEHHAARR

TTLLFFNNOOAA:: 9944 445522 3344 4477

EEDDOO

EE--MMAAIILLEEZZ EESSKKAATTUU

aaiikkoorrttxxoorrii@@yyaahhoooo..eess

Page 8: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

LLAABBUURRRRAAKK EETTAA AALLBBIISSTTEEAAKK

EEkkaaiinnaakk 1144,, bbaarriikkuuaa19,00 Txupinazoa20,00 Idi-probak. Lañe, Jose Angel Bilbao eta

Jose Mª Bidaurrazagaren idi buztarriak21,00 Saiheskia eta sardinak22,30 ARABA taldeagaz erromeria

EEkkaaiinnaakk 1155,, zzaappaattuuaa16,00 Mus Txapelketa17,00 Umeen jokoak18,00 Tortilla Txapelketa ( ume saila eta nagusi saila)22,00 NAKAR taldeagaz erromeria

Txarri harrapaketa

EEkkaaiinnaakk 1166,, ddoommeekkaa09,00 Zamudio ermita guztietatik bira

Sukalki eta paella txapelketa12,00 Mezea12,30 BERTOKO Trikitixa Taldea

13,30 Sukalki eta paellen aurkezpena18,00 HIRU BAT Dantza Taldea19,30 Erromeria Trikitixagaz

EEkkaaiinnaakk 1177,, aasstteelleehheennaaAuzoko hildakoen aldeko mezea.

SSAANNTTOO TTOOMMAASS,, BBEETTIIKKOO EERRRROOMMEERRIIAARRII EEUUTTSSII GGUURREEAANNEEkkaaiinnaarreenn 1144ttiikk 1177rraa oossppaattuukkoo ddiirraa

Euskal Herrian ohikoa dogun erromeriaren osagai guztiak ditu, Zamudioztarrak izenbereko auzoan ospatuko dabezan Santo Tomas jaiak. Batetik aspaldiko urteetan holanizan dalako, eta jai batzordea osatzen daben auzotarrak be, horreri eutsi gura izandautsielako. Jendearen erantzuna ikusita be, gogoz eta gustura hartzen dituela esangeinke.

Ikusi besterik ez dago, batez be denborea lagun danean,inguruko landetan lagun artean zein famili artean batzen danjendetza. Parajeak be, egia esan, horretara gonbidatzen dau, etaudan egiten doguzan urteeren txupinazoa izaten dira SantoTomasak. Hainbat zamudioztarrek urte hasieratik gorriz daukiebere agendan asteburu hau. Asko dira beste alde batetik, eta adinguztietakoak,aspaldiko urteetan, kanping denda hartu eta koadri-lan asteburua pasatzen doazenak.

Egitarauari buruz, betiko antzera, sukaldaritza lehiaketak,dantza, trikitixa, idi probak, umeentzako jokoak, azken urteotakoklasiko egin jakun Zamudioko ermitetako ibilbidea eta bertakobaseliza politean egingo diren mezak izango dira aurten be.

Behar neketsua daukie batzordekoak, holango auzo txikibaten jaiak aurrera ataratzeko, baina garrantzitsuena eguraldialagun izatea da.

Holan izan daitela.

Zamudioko jaietan izan zan Hiru-Bat dantza taldea eta Santo Tomasen be izango dogu

Page 9: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

9

LLAABBUURRRRAAKK EETTAA AALLBBIISSTTEEAAKK

Mendi Gailur taldeak GaztelumenditikBerreagara doan ibilbidea proposatzendeusku. Txango hau Lezamako plazatikhasiko da. Hortik Goitioltzara daroan bideahartuko dogu eta Goiko tabernako aldapapasau ostean, Basabaleko bidetik abiatukogara. Basabaleko baserrian bidea amai-tzen da eta guk aurrera doan pista hartukodogu, Basabale erreka albo batera itxita.

Hortik gutxira, Gaztelura doan pistarahelduko gara. Hemen ezkerretaraGaztelumendirekin (324 m) topauko garaeta hortik zuzen abiatuko gara beregailurrera, orain dala gitxi pinu botatakoalderditik.

Gaztelumendin geldialditxo bat eginahal dogu, nahi izanez gero, indarrakhartzeko eta bide batez gerra denborakohiru bunker eta 36ko gudan hildakoenaldeko monumentu frankista ikusteko.

Gaztelumenditik bidea hartu beharrean,gailurretik mendebalderantza doan bideahartzen badogu, errepidera helduko garalaster. Bide honi jarraituta, Fika eta Lezamaartean dagoen Urruztimeneko mendaterajoango gara. Hemen errepidea utzi etanorabide berdina duen pistatik abiatukogara. Ezkerretara Txorierri bailara daukagueta eskoatara Mungialdea.

Kilometro batzuk egin doguzGaztelumenditik eta bidea estutzen doa. Iaez da nabaritzen, baina pitika-pitikaBerreagara igotzen hasi gara. Ia hiru ordupasau dira eta Berreagako gailurreangaude. Gailurra bera ostalduta dago etasasiartean dago mendi honen tontorra(364 m).

Behin geure helburua bete ondoren(Berreagara heltzea), jatsi egin behardogu. Horretarako, etorri garan bidetik buel-ta emon eta handik 15 minutugarrenean,

barriro bidexka pista bihurtzen dan lekuan,eskoatarantz jasten dan pistatik joangogara. Pista honetatik Jule auzora heldukogara.

Hemendik errepideari jarraituta,Zamudioko Parke Teknologikora helduko garaeta hemendik Lezamarantza joango gara.

Egun eder hau honela amaituko da:mendiaz gozatuz eta gainera, atea jokadabilen udarako geure gorputz ederraprestatzen.

GGAAZZTTEELLUUMMEENNDDIITTIIKK BBEERRRREEAAGGAARRAAPentsau deigun egun oso bat daukagula guretzat, egun ezin ederragoa egiten dauela.

Ba zer osansuntsuagoa ibilbidetxu bat egitea baino? Gauza bakar bat behar dogu: nahiizatea.

Testua: Arantzazu Mendiguren

Page 10: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

NNoonnddiikk ddaattoorr PPoolliixxeennee iizzeennaa??Nire amak seme bi izan zituen ni jaio

baino lehen, baina biak erditzean hil ziren.Beraz, ni jaiotzean, bizirik baina larri samar,aitak elizara eroan ninduen bataiatu etaarima behintzat salbatzearren. Dirudienez,momentuko presekin, ez zitzaion ezelakoizenik bururatu eta abadeari galdetu zion.Honek, egun hartako santuaren izena ipin-tzea aholkatu zion eta aitak Greziako jain-kosa baten izena –Polixene– jartzeaerabaki zuen.

GGaarraaii hhaarrttaann eemmaakkuummee gguuttxxiikk iikkaasstteennzzuutteenn……

Hori egia da, baina etxean ikastekoaukera eskuratu zidatenean, ezin ezetzesan! Zazpi urte nituela hasi nintzenSondikako eskolan ikasten. Gero, Bilboko

Ronda kalean zegoen Hijas de la Cruz-enurteak egin nituen eta Magisteritzako ikas-ketak burutu nituen. Ikasketak amaitzean,Sondikan Portu berri zegoen ikastolanlanean hasi nintzen.

ZZeellaann eezzaagguuttuu zzeennuutteenn eellkkaarr JJoosseekk eettaazzuukk??

Bikote askok erromerietan ezagutzenzuten elkar, eta Jose eta neu ere dantzaegiten maitemindu ginen. Txorierriko gaztegehienak Asuara joaten ginen igandearratsalde guztietan dantza egiten. Bi etxe-ren artean zegoen patio antzeko bateandoinuak, biribilketa eta pasodobleenakdantzatzen genituen. Sofia eta Elena nirelagunekin plazan nengoela, hara non ger-turatzen zaidan mutil galant bat dantzatzenote nuen galdezka. Laster jakin nuen gazte

xarmant hura Jose de MandalunizGaldakaokoa eta Athletic-eko jokalariazela.

Garai hartan, 16 urterekin, Magisteritzakohirugarren kurtsoan nengoen eta gurasoekez zidaten senargairik hartzen uzten ikas-ketak amaitu arte, eta, beraz, erdibidekoaukera hartzea erabaki genuen. Horrelabada, Josek astegunetan Bilboko akade-miatik trenera laguntzen zidan. Bost urtepasa ondoren eta 21 urte betetzen nituenegun berberean ezkondu ginen Begoñakobasilikan.

ZZuueenn eezzkkoonnttzzaa eezz zzeenn nnoollaannaahhiikkooaaiizzaann......

Jose de Mandaluniz, Athletic-eko joka-laria izanik, oso famatua zen, eta nik mitin-lari moduan gero eta garrantzi gehiago

Polixene TrabuduaSondikan jaiotako mitinlarieta emakume ospetsua da.Bizitza guztia bere idealen-gatik borrokatuz aritu da,eta horrek buruko min batbaino gehiago ekarri dio,izan ere, ideal horiek kar-tzelara eraman zuten1933. urtean, eta 40 urtebaino gehiago eman beharizan zituen Venezuelanerbesteraturik.

Gaur egun, borrokalarisutsu eta adoretsu hauZeberion bizi da Unai beresemerik gazteenarekin.

POLIXENE TRABUDUA,,mitinlari eta emakume ospetsua

Larrinagako espetxean, Haydée Agirrere mitinlariarekin

Testua: Maite Aranburu

Page 11: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

11

hartzen nengoan, horregatik, gure ezkon-tza ohikoa baino “zaratatsuagoa” izan zen.Txistulari eta danbolinteroak, ezpatadan-tzariak, berrehun gonbidatu ArtxandakoJauregizar jatetxean bazkaltzen…

Eztei bidaia ere garai hartarako luxuz-koa egin genuen, izan ere, DonostiakoMaria Cristina hotelean gaua pasa etahandik Bartzelona, Mallorca, Valentzia etaMadrilera egin genuen. Itzuleran, nire aitazenak, Prudentzio Trabuduak, Sondikaneraikitako etxean jarri ginen bizitzen.

ZZeellaann ssaarrttuu zziinneenn aabbeerrttzzaalleettaassuunnaarreennggiirrooaann??

Jose de Mandalunizen eraginpean hasinintzen abertzaletzen, nire familia monar-kikoa baitzen, berea, aldiz, guztiz naziona-lista. Elkarrekin ibiltzen hasi ginenean,Primo de

Riveraren diktadura garaian, abertzale-tasuna goraka zihoan. Gazteentzat erakar-garria gertatzen zen joera hura, politikahutsetik haratago, kultura eta harremanenaldetik sare aberatsa eskaintzen baitzuen:Mendigoizaleak zirela, Emakume AbertzaleBatza, antzerkiak...

Ikasketak amaitu bezain lasterSondikako ikastola sortu berrian andereñoizendatu zidaten eta han jardun nuenezkondu aurretik nahiz ondoren, gerra

lehertu arte. Horretaz gain, Bidebarrietakaleko batzokian euskarazko eskolakematen nituen, besteak beste, Lauaxetarekin.Bera izan zen nire lehenengo mitinaematen animatu ninduena!

MMiittiinnllaarrii iizzaatteeaakk aarraazzoo aasskkoo eekkaarrrrii ddiizzuu......Bat baino gehiago! Kartzela, erbestera-

tzea...

ZZeerrggaattiikk kkaarrttzzeellaarraattuu zziinnttuuzztteennLLaarrrriinnaaggaakkoo eessppeettxxeeaann HHaayyddééee AAggiirrrreeeettaa zzuu??

Mitin batean independentziaren aldearitu izana leporatu ziguten eta horregatikhamabost egun kartzelaratu ziguten!Oraindik ere, ondo gogoratzen dut zelan1933ko urtarrileko goiz hotz batean, esko-la ematen ari nintzela, ikastola aurreanauto beltz handi bat geratu zen. Hirupolizia etorri ziren nire bila Indautxukokomisariara eramateko.

Han zegoen jadanik Haidée. Handik,eta ezelango azalpenik eman barik,Larrinagako kartzelara eroan gintuzten.

Nonbait, Errepublikako agintariei ezzien mesede handirik egin gu bezalakomitinlarien espetxeratzeak, kartzelaldiaabertzaleen aldeko propaganda bihurtubaitzen.

KKaarrttzzeellaann eeggoonn oosstteeaann mmiittiinnllaarrii iizzaatteennjjaarrrraaiittzzeekkoo ggooggoorriikk zzeennuueenn??

Kartzelako egonaldia ez zen inondikere gustukoa izan, baina handik indarberri-turik irten nintzen. 1932ko urrian, EuskoAlderdi Jeltzaleko aldizkarian, Jagi-Jagin,idazten hasi nintzen, eta Larrinagan nen-goela ere, pare bat artikulu idatzi nituen.Ez nuen ezelan ere indarra eta adoreagaldu nahi.

GGiirroo ppoolliittiikkooaa ggeerroo eettaa kkrruuddeellaaggooaa iizzaa--nniikk,, zzeellaakkooaa zzeenn zzuueenn eettxxeekkoo eeggooeerraa??

Oso zaila da gerrak iraun zuen bitarteanfamilian eta herrian bizi izan genuen ego-era azaltzea.

Erraietaraino, odoleraino sartutakoizua sentitzen genuen. Zurrumurruek,eta irratitik faxistei buruz entzuten geni-tuen berriek odola izoztu egiten ziguten.

Gainera, nire senarra 1936ko urrianEusko Gudarosteko batailoien artekobitartekari moduan hasi zen. Sondikahelburu militarra zen, bertan zegoelakoBizkaiko aireportu bakarra, eta nire aitazenak, Prudentzio Trabuduak, familia hartueta Gernika aldeko baserri batera joatekoburubidea hartu zuen.

BBiittaarrtteeaann hhiirruu sseemmee aallaabbaa iizzaann zzeennii--ttuueenn......

Egia da, Gernikara joatea erabakigenuenerako jaioak ziren Eguzkiñe(1933ko ekainean jaioa), Joseba (1935kouztailean) eta Unai (1937ko martxoan). Ezzen erraza izan egoera horri aurre egiteakhiru ume txiki izanik eta gizona frentean

“Mitin batean indepen-dentziaren alde aritu

izana leporatu ziguteneta horregatik

hamabost egunkartzelaratu ziguten!”

Page 12: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

zegoela. Baina asko geunden egoera ber-berean! Horrezaz gain, garai gogor horre-tan, baserrira joateak ume zein famili oso-aren bizitzan lasaitasun apur bat ekartzeaksuposatu zuen.

GGeerrnniikkaakkoo bboonnbbaarrddaakkeettaa eerree zzuuzzeenneeaanniikkuussii zzeennuueenn......

Hori gogoratzeak oraindik urduri jar-tzen nau! Arratsaldeko hirurak aldera, son-dikarrek Alcahuete deitzen diogun hegaz-kin txikia azaldu zen eta baserri gaineanitzulingurua egin. Harrituta geratu ginen,hegazkin horiek bonbarderoei helburuakerakusteko erabiltzen ziren eta. Ordu erdi-ra edo, hiru hegazkin handi agertu ziren.Bat-batean, herriaren parean, hara nonaskatzen dituzten bonbak eta etorritakotokitik alde egiten duten. Minutu gutxirahan datoz berriro.

Oraingoan, bonbak bota eta gero,beste buelta bat eman zuten Gernika gai-nean, herritik kanporantz ihesi zihoan jen-dea metrailatuz. Eta horrela arratsaldeosoan. Zerua ere ilundu egin zen, gorantzzihoazen gar eta kearekin. Dena ilun etaisilik geratu zen. Isiltasun arraro bat.Bonben eta metraileten zarata bainogehiago, Gernikako bonbardaketarenondoren zabaldu zen isiltasun hura geratuzait oroimenean betirako.

SSoonnddiikkaarraa iittzzuullii oosstteeaann,, bbeerrrriizz eerree iihheessii......Gau batean senarra etorri zitzaidan

Francoren soldaduak Artebakarrara iritsizirela eta, ihes egin beharrean geundelaesanez. Zailtasun handiz, baina Bilbokoportuan zegoen Goizeko Izarra itsasontzi-ra heltzea lortu genuen. Azkenean,Donibane-Garazira heltzea lortu genuen.Bertan, Sondikako ikastolako ikasleekinegin nuen topo, izan ere, Jaurlaritzakgerratik ihesi irtendako haurrentzakoegonlekua antolatu zuen bertan. Gerrabukatzean, Europan giroa bero-bero zego-ela eta, Parisera joan ginen. Bitartean,Naya jaio zen (1942ko otsailean). Berriroere gerra bukatzean Bilbora buelta egingenuen, baina urte biren ostean, eta bizi-tza apur bat lasaitu zela uste genuenean,Frankismoak ez zigun behar bezala bizi-tzen uzten eta urte bi eta erdiren ondorenberriro Frantzian ginen.

AAzzkkeenneeaann zzeellaann aaggeerrttuu zziinneetteennVVeelleezzuueellaann??

Joseri Caracaseko Deportivo Vascoekipoa entrenatzea eskaini zioten. Beraz,harantza joan ginen. Maracaibon egin ditu-gu azkeneko berrogei urteak!

ZZeellaakkooaa zzeenn bbeerrttaakkoo bbiizziittzzaa??Ezin naiz kexatu! Oso momentu onak

igaro ditugu bertan. Esan dezaket familiaerabat errotu zela bertan.

VVeenneezzuueellaann ggeerrrraarreekkiinn ggaalldduuttaakkoo llaannbbii--ddeeaarrii hheelldduu aahhaall iizzaann zzeenniioonn......

Hasieran, haur eskola batean aritu nin-tzen, eta gerora, Sabanetako kartzelan

kondenatuta zeudenen irakasle bezalaaritu nintzen. Esperientzia ikaragarria izanzen baina oso pertsona ezberdin eta inte-resgarriak ezagutu nituen!

Gainera idazten jarraitzeko aukera ereizan nuen Maracaiboko Panoramaegunkarian.

LLiibbuurruuaakk eerree iiddaattzziiaakk ddiittuuzzuu...... Artículos de amama liburu idatzi nuen,

eta geroago, Crónicas de Amama. Bertan,bizitzako gorabeherak azaltzen saiatzennaiz, Euskal Herrian egondako denborakooroitzapenak eta Venezuelakoak.

“Zerua ere ilundu eginzen, gorantz zihoazen

gar eta kearekin”

Page 13: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

ZZEERR DDEERRIITTZZOOZZUU

Hemeterio UrkizaEz zen garai erraza izan. Bonbardaketak zeu-denean elizako kanpandorrera joaten ginenbabes bila. Han geratzen ginen hegazkinakdesagertzen ziren arte.

Manuel MermejoNik ez nuen guda garaia Euskal Herrian bizi.Estremadurakoa naiz eta berrogei urte daroa-guz emazteak eta biok Derion. Horretaz gain,garai hartan izugarrizko gosea pasa nuen.Egun asko ematen genituen ezer jan barik,baina gutxienez, ez zen hildakorik egonetxekoen artean..

Pedro LatxagaGerra denboran hamalau urte baino ez nitueneta ez daukat horri guztiari buruzko gomutahandirik, baina gure etxean osaba batek biziagaldu zuen frentean zegoela. Hori izan zenlatzena.

Pilar IzagirreNik ez nuen guda garaia bizi, baina etxekoeklarrialdi bat baino gehiago pasa behar izanzuten, izan ere, nire neba nagusia frentean hilzen. Horrezaz gainera, askotan entzun dutetxean zelan bonbardaketetan trenbidearentuneletan sartzen ziren. Garai latzak.

Serapio EtxebarriaOrokorrean, gose askoko denbora zela esandaiteke! Etxe gehienetan pasa zituzten kalami-dadeak zer edo zer ahora eramateko!

Mari Carmen ZabalaGure etxean ez genuen arazo handirik izan,baina jende asko etorri zen gurera babeslekubila. Noizean behin Axpe eta Dima aldekopertsona batzuk etortzen ziren etxera babes-leku bila.

ZZEELLAANN BBIIZZII ZZEENNUUEENN GGEERRRRAA DDEENNBBOORRAA??

13

Page 14: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

Furgoneta bat etorri da, gaztaz beteta,sarrerako hesian gelditu eta bere izenaeman du, antolatzailetako batek zerrendankonprobatu ostean, pasatzen utzi dio.Bere postua betetzera joan da, denatxukun jarri ondoren furgoneta atera du.Laster barazkiakaz datorrena, Deriobertakoa.

Hurrengoa Nafarroako matrikuladuna,ziur antzean esparragoduna izango da.Honela sartzen dira txarkuteria, ogi etatartak, pateak, oiloak..., beste horiek osogazteak dira eta landarakaz datoz,Nekazaritza Eskolakoak ei dira, traktorebatzuk ere agertu dira, barri-barriakerakusketarako.

BBeezzppeerraakkoo aannttoollaakkuunnttzzaakkBanaka batzuk lehenagotik dagoz.

Martxa noiz hasi den galdetu dugu, etahonela diosku antolatzailetako batek :“8etarako hemen egon behar da denaprest dagoen konprobatzeko. Gau osoanzinpeko guarda bi egon dira inork ezertxarrik egin ez dezan, txakur baten lagun-tzaz badaezpada ere”.

“Atzo be lana egon zen. Udaletxekolangileak ez aparkatzeko kartelak jartzeneta kaleak ixten. Beti egoten denezdespistaturen bat, garabiarentzat erelana zegoen automobilen bat tokiz alda-tzeko. Karpa eta “jaimak” kenduta -horiekgoizean muntatu ziren-, kalea hutsik

zegoen arratsaldeko 5etan. 6etarako,ostera, postu guztiak jarrita zeuden, etaez dira gutxi, 100 inguru .

Baina ez zen San Isidroren mirakuluaizan, langile brigada agertu, dozenatikgora, kamioietatik tutuak, olak, toldoak,jaitsi, jarri.... eta joan egin ziren”

“Aurten kaiolak muntatu beharizan doguz. Alde batetik “emu”-aksar tzeko, ez dabe askorik behar.Baina beste kaiola pauma edo paboerreala eta faisaientzat da eta esandeuskunez azken hauek dira bihurrie-nak eta zirrikitu guztiak ondo itxibehar dira, goitik be.”

EGUN BATEKO AZOKA,MMaaiiaattzzaarreenn 1122aa ddaa,, ddoommeekkaa,, DDEERRIIOONN EELLIIKKAAGGAAII EETTAA EESSKKUULLAANN AAZZOOKKAAddaaggoo iirraaggaarrrriittaa

Goizeko 9etan, Derioko Gernikako Arbola etorbidera hurbildu gara. Argi dago ezdela domeka arrunta. Kalea itxita dago, alde bietatik aterpedun postu luzeak, artez-artez ipinita. Kale amaieran, Institutu eta eskola parean karpa bat, eta jaima antzeko bi.Apur bat aurrerago kaiola handi batzuk.

Goizeko 9etan, Derioko Gernikako Arbola etorbidera hurbildu gara. Argi dago ezdela domeka arrunta. Kalea itxita dago, alde bietatik aterpedun postu luzeak, artez-artez ipinita. Kale amaieran, Institutu eta eskola parean karpa bat, eta jaima antzeko bi.Apur bat aurrerago kaiola handi batzuk.

Testua eta argazkiak: Jose Angel Mentxaka

Loren postua

Page 15: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

15

EGUN ASKOKO LANA

AAzzkkeenn oorrdduukkoo ssoorrpprreessaakk10ak dira eta ondo antolatutako

desordena ematen du, bakoitza bereradoa. Beti sortzen dira azken ordukosorpresak. Derioko emakumeen eskulanakjartzeko eta herriko artisten erakusketarakokarpa jarrita dago, baina ez dagomahairik!! Furgoneta hartu eta korrika dau-den lekutik hartzera.

Edo hegaztidunak datozela eta komen-tatzen dute kaiolaren alboak ondo daudela,baina ez direla fidatzen goiko sareaz, mehe-egia dela eta faisaiak apurtu dezaketela.Korrika sare gehiago jartzera, zegoenaindartzeko.

Askatzen dituzte azkenean ”paumak”eta arazorik ez, askatzen dituzte faisaiaketa, esan bezala saltoka hasten dira, hegazgurean, sarearen kontra. Badirudi beharbeste gogor dagoela. Eskerrak!

10:30etan azken kamioia, poniduna,umeen gozamenerako. 11ak dira eta denaia prest dago, txosnakoak talorako oreaegiten, txakolina edateko kopak mahaigainean jartzen, megafoniakoa eztarriaberotzen...

Noiz hasi da prestakuntza?: “Oraindela hiru hilabete dugun zerrenda batetikhasi behar izan dugu aukeratzen, banan-banan deitzen, azken egunetan konfirma-tzen... Gure irizpide nagusia da produktorebera ekartzea, ez saltzaile soilak, posibleaden neurrian Txorierri eta Bizkaikoak izateaeta urtero nobedadeak egotea”

ZZeenniittaa eettaa aammaaiieerraaJendea besterik ez da falta. Eguraldiaz

ezin gara kexatu behintzat, aste osoanhotza eta euria egin arren, gaur itzelezkoeguna irten da. Hasi da jendea hurbiltzen,hasieran banaka batzuk, gero tropelka.Eguerdiko ordu biak arte lasai ibili etaerosi daiteke, txakolina dastatu be, 4euroren truke kopa erosi eta gura besteedan. “Bertoko” taldekoak jo ta ke ari diragiroa alaitzen.

Ordu bi eta erdietan jende gainezkadago azoka, ez da hain erreza ez ibiltzea,ez erostea, ez talo eta txorizoa jatea.Handik lasterrera kopak amaituko dira,taloa eta apurka-apurka azoka beraere bai.

Baina ez, ez da amaitu, desmuntatuegin behar da. Badoaz saltzaileak, gehie-nak pozik polito saldu dutelako.Arratsaldean atzoko brigada etorriko dalaster eta dena eroango du, garbitzaileakostean.

Bihar, astelehena da eta “egunerokota-sunera” itzuli behar da kalea. Datorrenazokara arte behintzat.

“Eguraldiaz ezin garakexatu behintzat, aste

osoan hotza eta euria eginarren, gaur itzelezko

eguna irten da. Hasi dajendea hurbiltzen, hasieran

banaka batzuk, gerotropelka”

Emua prestatzen degustaziorako

Page 16: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

Duda barik esan geinke Derioko umeek badaukiela udakooporraldien zati on bat modu probetxosoan emoteko aukerea.Urtero lez, Nahaste Borraste taldeko neska-mutilak herriko umeeieuren aisialdiari zapore desbardin bat emoten ahalegintzen dira.

Aurreko urteetan udaleku honeetan parte hartu daben umeenkopurua, bataz beste, 52koa izan bada be, aurten kantidade fijobat jarri dabe, eta holan, 50 ume izango dira suerte hori eukikodabenak.

Baina, hasteko, argi itzi izan gura dabe arau batzuk errespetatubeharko dirala, udalekuetako kalidadearen eta antolaketaren

mesederako. Alde batetik, apuntatuta dagoanbaten bat ez bada agertzen edota oso gitxi joaten

bada, hurrengo batean ez dau izena emoterikeukiko. Bestalde, aurten kanpoan geratu dira-nak lehentasuna eukiko dabe hurrengokoetan.

50 umegaz egotea ez da, ez, bromatanhartzeko lana, eta horregaitik, bost moni-

tore kontratatu dira. Atentzino berezia behardaben umeak monitore pertsonalaeukiko dabe.

Udaleku honen helburunagusia, Nahaste Borrastetaldekoen berbetan, euske-raren eskolaz kanpokoerabilerea suspertzea etaumeen arteko hartuemonak,kalean eta olgetan, euskerazbizi izatea.

Beste helburu batzuk be aipatzenditue; ingurugiroa jagon eta ezagutzea, kolektibidadea edo tal-dea indartu, umeek euren arteko talde hartuemonak errespeta-tu daiezan, esperientzia desbardinak ezagutzea talde batenbarruan eta, batez be, dibertitzea eta momentu onak pasetea.

Derioko Udalak antolatutako udaleku hau garagarrilaren8tik 24ra iraungo dau, bitarte horretan hainbat jarduera dagozala.Euren artean azpimarragarrienak, hurrengo honeek:

-Cabárcenoko Parkera urteera, bertoko animalia eta piztiakezagutu eta ikusteko. Urteerahonetan umeei bideo bat emongojake, bisitaldiaren oroigarri modura.

UUDDAALLEEKKUUAAKKUdagaz batera udalekuak jatorkuz ume eta ez hain ume

diranen gozamenerako. Txorierriko herri guztietako udalekudako aisialdia modu on baten aprobetxetako aktibidade egitaraua prestaten dabizeuren herritarrentzat, batez be txikienentzat. Gaur, Derioko udalerrian NahasteBorraste aisialdi taldeak aurrera atara gura dauan Udako Kolonien proiektua datorgeure orrialdeetara.

Page 17: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

17

Garagarrilak 24 Azkenengo jaia Azkenengo jaia

EEGGUUNNAA TTXXIIKKIIAAKK NNAAGGUUSSIIAAKK

Garagarrilak 8 Alkar ezagutzeko jokoak. Alkar ezagutzeko jokoak.Taldeko jolasak Taldeko jolasak

Garagarrilak 9 Nor da nor? Jolasa Herriko Plazan Nor da nor? Jolasa Herriko Plazan

Garagarrilak 10 Urteera: Cabárceno + Oparia Urteera: Cabárceno + Oparia

Garagarrilak 11 Filminen tailerra Filminen tailerra

Garagarrilak 12 Akelarrea Akelarrea

Garagarrilak 15 Txikiak libre Urteera: Turtzios

Garagarrilak 16 Tailerrak Turtzioseko Kanpamentua

Garagarrilak 17 Uger egiten Turtzioseko Kanpamentua

Garagarrilak 18 Jokoak eta Pijama gaua antolatzea Nagusiak libre

Garagarrilak 19 Rallya Rallya

Garagarrilak 22 Marionetak eta ipuinak Marionetak eta ipuinak

Garagarrilak 23 Urteera: Ingurugiro eta Urteera: Ingurugiro etaTrenbide Museoetara Trenbide Museoetara

UDALEKUKO EGUTEGIA

-Turtzioseko kanpamentua, nagusientzakobaino ez dana izango. Bertan, izadia ezagutzekoeta kirolak egiteko aukerea eukiko dabe (kanoa,tirolina, senderismoa,..). Hiru egunekoa izango

da.

-Ingurugiro eta Trenbidearen Museoetaraurteerak: Azpeiti aldean, trenbide zaharrean ibiliko

dira. Bertako ingurugiroa eta, bide batez, Euskal Herriko antzina-ko bizimodua ezagutzeko aukerea eukiko dabe.

Nahaste Borraste taldeak edozein istripuri aurre egitekoaseguru bat kontratatu dau.

Testua: Fernando Larrondo

Page 18: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

BBAASSEERRRRII MMUUNNDDUUAA

Zeure buruari galdetzen badeutsazu…… nondik datozan eta zelan produzidu

edo ekoiztu diran orain jaten dozuzan piperrak… nora doazan landareei botatzen diran

“produktu fitosanitarioak” (botikak)… zergatik ugaldu diran horrenbeste

zorriak sagarrondoan eta arrak azetan, eta ezbakarrik zelan akaba daikezuzan

… zergatik negutegiak eta lantegiak geroeta antzekoagoak diran

… zure osasuna zertan datzan … ea elikagai batzuk horren merkeak

izatea susmagarria dan… zergatik gaur egun abereen satsa eta

mindak kutsagarri bilakatu diran… orain jaten dozuzan arraultza frijitu eta

txorizoak lortzeko hazi diran txarri eta oiloakzelango bizimodua eduki dabe

…zelako lurra heredatuko daben zeureseme-alabak

…orduan, beharbada nekazaritza ekolo-gikoa interesetan jatzu

ZZeerr ddaa nneekkaazzaarriittzzaa eekkoollooggiikkooaa eettaa zzeellaannssoorrttuu zzaann??

Kimika bako nekazaritza dalako ideia osozabalduta dago. Baina askoz gehiago da.Orain 100 urte egiten zan moduan ekoizteabe ez da. Beraz, ez da nekazaritza erromanti-koa, ezta nostalgikoa be.

Nekazaritza ekologikoaren aldekomugimendu gehienak XX. mendeko biga-rren erdian jaio ziran. Nekazaritza indus-trialak sortutako arazoak konpontzea zaneuren helburua. Ikerketa zan, bilakaera.

Jaten dogun ia guztia nekazaritza indus-trialetik dator. Jakiak ekoizteko modu bakarbat dagoala emoten dau, ekonomiaren araueijarraitzen deutsena.

OOrrdduuaann bbeehhaarrrreezzkkooaa eettee ddaa kkuuttssaattzzeeaa,,hhoorrrreennbbeessttee eenneerrggiiaa ggaassttaattzzeeaa,, bbaalliiaabbiiddeeggeenneettiikkooaakk ggaallttzzeeaa ((bbeettiikkoo llaannddaarree mmoottaakkaaddiibbiiddeezz)),, hhaaiinnbbaatt pprroodduukkttuu kkiimmiikkooeerraabbiillttzzeeaa??

Nekazari eta kontsumitzaile batzuk bestebide baten bila hasi ziran.

Gutxi gorabehera, orain 30 urte IFOAMderitzon nazioarteko erakundea sortu zan.Mugimendu ezberdinak antolatu eta alkarrenarteko araudia sortu eben.

Gaur egun, Europako nekazariak araubatzuk bete eta kontrolpean egon behardabe, “elikagai ekologikoak” izena erabiltzeko.Produktuetan aurkitzen dogun etiketa batenbidez ziurtatzen da nekazarien lana. Arauhorietan (2092/91 CEE) sintesi produktuak(ongarriak zein fitosanitarioak) ez erabiltzeaeskatzen da, baina ez hori bakarrik.

Txorierrin nekazari ekologiko bat dabillanean, Goikolexea auzoan, eta laster bestebatzuk hasiko dira beste produktuak eskain-tzen. Derioko Nekazaritza eskolako ikasleakbe honetaz ikasteko aukera daukie.

PPrraakkttiikkaann zzeerr tteekknniikkaa eerraabbiillttzzeenn ddiirraa??Oso gatxa da berba bitan esaten. Baina ortu txikia daukienentzako ahol-

ku batzuk emon geinkez:- Lurra zaindu: zikloa itxi, abeltzaintza

eta nekazaritza lotu: lurraren emankorta-suna lortzeko baliabide nagusiak satsa etaongarri berdeak doguz. Satsaren maneiuakontu handiz egin behar da: abere osa-suntsuek sortutakoa eta ondo konposta-tua (ez bakarrik zaharra edo heldua,ezpada ondo eginda). Ongarri berdeaklandareak dira: oloa, zalgea, babak,hazitakoan lurrarekin nahasten diraongarritzat.

- Lur analisiaren bidez jakin geinkebehar edo eza konkreturik dagoan.Egotekotan haitz txikituak edota beste

produktu mineral naturalak (kare-harria,edo dolomita, adibidez) bota geinkez, bainaez sistematikoki.

- Aniztasuna lortu beharra dogu: errota-zioak, (ez errepikatu barazki berdina tokiberdinean), landare mota asko hazi.

- Ahal danean lurra estali zuhaitzen azalzatiekaz, edo bedar sikuakaz, edota bestematerial organikoakaz. Bedar txar gitxiagoazalduko da eta euriaren eragina lurreanleunagoa izango da.

ZZeerr eeggiinn iizzuurrrriiaakk aazzaallttzzeenn ddiirraanneeaann??Egin beharko litzaken itauna beste hauxe

da: “Zelan egiten dozu nekazaritza ekologikoanbotikak ez botatzeko edo izurri larriak ezedukitzeko?

Eta erantzun orokorra izan leike: “Orekaeta aniztasuna berreskuratuz”. Praktikan zer?Ba…

- Hesi bizi bat landatu bazterretan: Zorriaketa insektu kaltegarriak jaten dabezan zomo-rroek babesa eta bizitzeko lekua aurkitzendabe bertoko zuhaitz eta zuhaixka askotan,adibidez: intsusa, hesilaharra, ereinotza, basa-erramua, zumeak, elorri zuria, zuhandorra,txorbaltza, astalarrosa eta hainbat… Holakolandare txiki interesgarriak ere badaude.

- Txori intsektujaleentzako egurrezkohabi-kutxak jarri inguruan (txori laguntzaileakbaino ez sartzeko zuloaren tamaina garrantzi-tsua da: amilotzarentzat 27 mm-koa, kaxka-beltzarentzat 32 mm-koa, adibidez.

- Izurriei ihes eragiten deutsen landarausaintsuak landatu (asentsio, berakatza, kapu-txina…)

- Izurriak agertzekotan (zorriak, harrak…)badagoz erremedio biologikoak; adibidezlandaretatik ataratako produktuak, guganeraginik ez daukienak.

Baina gure osasunagaz gertatzen danlegez, erremediorik onena prebentzioa da,eta horretarako, norbera eta natura ezagutubeharra dago.

NNEEKKAAZZAARRIITTZZAA EEKKOOLLOOGGIIKKOOAA

Testua: Derioko Nekazaritza Eskola (Mendikoi)

Page 19: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

@@19

ZZIIEENNTTZZIIAA EETTAA TTEEKKNNOOLLOOGGIIAA

Euskadin oraindino ez dago jenteaskorik, Internet etxean erabilten dauenik,baina apurka-apurka gero eta gehiagodira. Erakundeak ahaleginak egin ditueInternet indartzeko eta aurrerapentzatjoten da.

Gai honi buruz liburu asko idatzi leitekez,baina hemen aholku eta azalpen batzukbaino dira emongo, Interneten sartzekointeresgarri izan leitekez eta. Holan gaiarazotsu hau hobeto ulertzeko bideaemongo dogu.

ZZeellaann ssaarrttuu IInneetteerrnneetteenn..Etxetik konektatzeko gauza batzuk

euki behar doguz kontuan.

OOrrddeennaaggaaiilluuaa..Lehenengo ta bein ordenagailua

badaukazu, gitxienez, Pentiuma izan behardau. Konektatzeko, modem bategaz nahi-koa da. Ordanagailua zenbat eta hobea-goa, hainbat hobeto.

Ordenagailua erosi behar badozu,1.200 eurotan ordenagailu ona erosi zein-ke.

Modema gauza garrantzitsua da. USRobotics eta Zoom dira markarik onenak.Kanpooko modema hobea barrukoabaino.

Eusko Jaurlaritzak Konekta zaitez!plana atara eban. Helburua herritar guztieietxetik Interneterako sarbidea erreztea da.Horretarako, 270,46 _-ko diru laguntzeaemoten dau erosteko. Diru laguntzeaeskuratzeko nahikoa da Euskadin bizitzeaeta ekipoak gitxieneko ezaugarri teknikobatzuk eukitea. Ekipo bat erostera bazoaz,erreza da euzagarri horreek bete edogainditzea. Dendan bertan egiten dituetramite danak (Informazio gehiagohttp://www.konektazaitez.net/ edo 90225 25 95 zenbakian).

KKoonneekkttaattzzeekkoo mmoottaakk..Konektatzeko hiru era dagoz:-RTB. Normalean etxean daukaguna

da. Honetan modem analogikoa erabilibehar dogu. Gehienez 56 k-ko abiadurealortzen da. Dei bat egiten dau konektatze-ko eta konektatuta zagozenean ezin dozudeitu, ezta deirik jaso be. Denporearenarabera kobratzen da, dei lokala izangobalitz legez.

-RDSI. Lotura digitala da. Linea barriaipini behar dozu etxean eta RDSI moldagailuaerabili behar dozu. 64 k-ko abiadurea daukenkanal bi daukaz, bata konektatzeko etabestea berba egiteko. RTBn bezala, deilokala izango balitz legez kobretan dakonektatuta zagozenean.

Denpora asko erabiltzen badozueInternet, telefoniako operadore danak tari-fa finkoa dauke plana, diru kopuru finkobat ordaintzen dozu eta zuk gura dozunbeste egon zeintekez konektatuta.

-ADSL. Lotura digitala da. ADSL mode-ma eta etxeko linea erabilten ditu. Egunguztia egoten zara internetera konektatutaeta diru kopuru finko bat ordaintzen dozuhilero. Telefonoz berba egin zeinke eta eraberean Interneten egon. Abiadura handiaemoten dau, gehienez be 256 k-koa.

Web interesgarriak. http://adsl.internautas.org/article.php?

sid=70

HHoorrnniittzzaaiilleeaa..RTB, RDSI eta ADSL erabilteko kontra-

tatu egin behar dira. Hornitzaile mota bidagoz: telefonia eta Internet zerbitzuaemoten daben operadoreak eta bakarrikInternet zerbitzua emoten dabenak.

Danak konfiguratzeko informazioabialtzen dabe eta bezeroai laguntasunaemoteko atal bat eukiten dabe, arazorikegonez gero.

Telefoniako operadoreak RTB eta RDSIloturak doan emoten ditue eta konektatze-ko egin behar dan telefono deia kobratuzateratzen dabe dirua. Besteak legez,Internet zerbitzuaz ganera, beste zerbitzuosagarri batzuk eta beste konexio motabatzuk emoten ditue enpresentzat. ADSLegokiagoa da enpresentzat, etxeko erabil-tzaileentzat baino. Halan be, prezioa ez dahandia eta badago etxean eukiten dauenjentea. Jente horrek asko erabilten dau etakonekzinoa arin egitea gura izaten daudenporea aurreratzeko (hilean 39,07 euroordainduta euki zeinke ADSL etxean).

Azken baten, Internetera konektatzeko,urtenbiderik onena zein dan ikusi behar danorberaren egoerea eta beste alderdihoneek aztertuta:

- Zenbat erabiliko dan. Asko erabiltzenbada hobeto da RTB tarifa finkoagaz edoADSLgaz.

- Interneten garrantzia. Garrantzihandikoa bada, hoba da hornitzaile onbategaz kontratatzea konexinoa.

- Dirua. Kontuz euki behar da, aldezaurretik ondo aztertu behar dalako zelangogastuak daukazuzan.

- Hornitzaileak aukeratzerakoan ondoaztertu behar da, arazorik sortu ezkero,zelango atal teknikoa dauken eta zelangoarintasuna emoten dauen. Batzuetan hobaizaten da apur bat gehiago ordaintzea.

Web Interesgarriak.http://www.teltarifas.com/internet/http://www.nic.es/proveedores/relacion_isp.htmlhttp://www.sarenet.es/dossier/9903/

INTERNET MUNDUKO SAREAInternet modan dago. Gero eta gehiago erabilten da erosketak edo bankuaren kontuak

egiteko, bidaiak erosteko edo jendea ezagutzeko. Halan be, gehienbat informazio itu-rri legez erabilten da. Laguntasuna emoten daben orri asko dagoz eta orriotan jenteaskok sartzen dau doako informazinoa.

Testua: Albero Legarreta

Page 20: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

ZZaaiillaa ddaa iiddii pprroobbeettaann aarriittzzeeaa??Denbora asko daroat idiekaz lanean,

beraz, ez zait zaila iruditzen lehiaketetanaritzea, nahiz eta idi onak, lehiatzeko ondoprestatuak lortzeko denbora eta esfortzuasko egin behar den.

ZZeellaakkooaa ddaa iiddiieenn eegguunneerrookkoo bbeehhaarrrraa??Goizean hasita, jana eman ostean, kan-

pora ateratzen ditugu banan-banan garbi-tzeko. Arrastian, ostera, entrenatzekogaraia da. Beste kirolen bat izango balitzmoduan, idiak ere entrenatu egin behardira, sasoi onean egon daitezen.

ZZeerrttaann ddaattzzaa eennttrreennaammeenndduuaa??Sei idi dauzkat eta egun guztietan

entrenatzera eroaten ditut. Entrenamendua

alboko soroetara joan eta lurrari bueltaematea da, traktore batek egingo lukeenlegez. Gainera, auzokideek idiak eurenlurretan guk nahi beste entrenatzen uztendigute.

HHoorrrreellaa eennttrreennaattuu oosstteeaann,, nnooiizz eessaann ddaaii--tteekkee iiddii bbaatt pprreesstt ddaaggooeellaa pprroobbeettaannaarriittzzeekkoo??

Probetan hasteko adinik gomendaga-rriena 7 edo 8 urtekoa da, nahiz eta batzutan,idiaren tamaina egokia bada eta konpeti-tzeko prest badago, sei urterekin ere hasdaiteke.

JJaannaarrii bbeerreezziirriikk bbeehhaarr dduuttee??Pentsua, garagarra eta belar sikua. Inoiz

ez diegu belar berderik ematen animaliei.

ZZeellaakkoo iiddii mmoottaakk ddaauuddee??Klase askotakoak daude. Esaterako,

nik terreñoak, suizoak eta asturianoakdauzkat.

Euren arteko ezberdintasuna tamainada, batzuk besteak baino gehiago handitudaitezke eta.

IIddii pprroobbeekk ddiirruuaa eemmaatteenn dduuttee??Baietz esan behar da, baina idiak zain-

du ere egin behar dira.

San Isidro egunean eman zitzaion hasiera idi proben denboraldiari gure inguruetan.Horrela, bada, kirol honetan dihardutenek hilabete batzuk dituzte aurretik, euren idiakegiteko gai direna erakusteko. Idi probetan dabilen horietakoa dugu Jose Angel Bilbao.Lekunberri baserrian jaiotako zamudioztar hau txikitatik egon da idien munduan mur-gildurik. Animalia hauekin 33 urte eman ostean, oraindik ere indarra dauka animaliapisutsu eta bikain hauekin lehiatzen jarraitzeko.

JJoossee AAnnggeell BBiillbbaaoo,,IIddii pprroobbeettaann bbeetteerraannooaa

JJoossee AAnnggeell BBiillbbaaoo,,IIddii pprroobbeettaann bbeetteerraannooaa

Jose Angel Bilbaoren laguntzailea San Isidroko proban

“Beste kirolen bat izango balitz moduan,

idiak ere entrenatuegin behar dira”

Page 21: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

21

DDiirruu aallddeettiikk,, kkoossttuu hhaannddiikkooaa ddaa iiddiiaakkzzaaiinnttzzeeaa??

Gehien kostatzen dena idiak lortzeada, bertoko idi gutxi dago eta. Lehengehiago zeuden, baina jendeak idiak haz-teari utzi dio. Gu apurka-apurka hasi garabertoko behiekin idiak hazten. SanIsidroko proban aurkeztutakoak, esaterako,etxean jaiotakoak ziren.

OOssoo ggaarreessttiiaa ddaa kkaannppookkoo iiddii bbaatteekkaarrttzzeeaa??

Bai. Urte biko idiak 400.000 edo500.000 pezeta balio izan dezake.Gainera, hezi barik datoz. Ez du merezikanpotik ekartzeak. Guretzat hobe da idiaketxean hazi eta berton heztea.

ZZeennbbaatt uurrttee eeggiinn ddiittzzaakkee iiddii bbaatteekkpprroobbeettaann??

Bi edo hiru urte inguru egin ditzakeprobetan. Handik aurrera, normaleanharria tiratzeaz nekatzen hasten dira eta ezdute kirolean jarraitzeko balio.

IIddiiaakk zzaahhaarrttzzeeaann,, zzeerr eeggiitteenn dduuzzuu eeuurreekkiinn??Probetan 6-8 urterekin hasten dira.

Urte bi pasa ondoren, gutxi gorabehera 9dituztenean, kirol mundutik baztertu etaidiak loditzeari ekiten diogu. Zahartzendirenean, hil eta okela saltzen dugu.Gainera, Gabonetan asko eskatzen duteidi okela.

JJeennddee aasskkookk eezz dduu bbeeggii oonneezz iikkuusstteenniiddiiaakk jjoottzzeekkoo oohhiittuurraa......

Orain nahiko ondo kontrolatuta dagogai hori. Lehenago, idia nekatzean, edo-zein modutan ematen zitzaion egurra.Orain, arauak aldatu egin dituzte eta ezinduzu idia akuiluaz jo denbora guztian, mar-katu baino ezin duzu egin.

UUssttee dduuzzuu hheemmeennddiikk uurrttee bbaattzzuueettaarraakkiirrooll hhoonneekk lleehheenn zzeeuukkaann aarrrraakkaassttaalloorrttuukkoo dduueellaa??

Bai, ezelango duda barik. Lehenago, idiprobak lehiaketa ofizialetan bakarrik ikusizitezkeen. Orain, ordea, herri askotakojaietan probak jartzen dituzte, eta gauregun, hain tratu txarra ematen ez zaienez,gero eta jende gehiago dator probakikustera.

Gainera, jende asko hurbiltzen daikuskizun hauetara jakinminez, inoiz ezdutelako horrelako animaliarik ikusi.

Testua eta argazkiak: Maite Aranburu

“Lehenago, idia nekatzean, edozeinmodutan ematen

zitzaion egurra. Orain,arauak aldatu egin

dituzte eta ezin duzuidia akuiluaz jodenbora guztian,

markatu baino ezinduzu egin”

Page 22: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

Etorri be, ondo lagunduta etorri zan ondarrutarra. Bera anaiaTxomin gitarra hartuta izan zeuen poema gehienen laguntzaile;izan be Piztiak taldeko kitarjolea da Txomin Uribe. Eta musika etapoesiagaz batera Josu Aranbarri artista, zuzenean margolana egi-teko prest. Margo ezberdinak eskuartean eta buzo baltza jantzita.

Apirilaren 23an astegune izan bazan be, ondo bete zan KulturEtxea, eta edade guztietako larrabetzuarrak batu ziran poesiaentzuteko asmoagaz. Holango saio bat egiten zan lehen aldia zan,eta gabonetako kultur ekitaldietan Joseba Sarrionandian poema-kaz herritar talde batek errezitala egin ostean, literatur giroa sor-tzen joan da Larrabetzun. Gerora Bihotz Bakartien Kluba sortu da,eta Arrekikili euskara elkarteak klub honeri literatura eta liburuenganeko zeozer antolatzea eskatuta, klubekoek hilero ekitaldiezberdin bat egitea proposatu zeurien.

Liburu eguna aitzakia hartuta, Kirmen Uribek bere liburukopoemak errezitatu zituzen, banan-banan eta azalpenak emonez,poesia bera hobeto ulertuteko asmoagaz. Egia esan, bertan egon-dako umeak zein nagusiak gustora egon zirala esateko moduangagoz, izen be jenteak adi-adi jarraitu zeuen saio osoa, ordubeteingurukoa.

Gitarra elektrikoaren doinuak be asko lagundu zeuen horretan,musika berezia sortuz poesia babestuago egongo zalako beharbada. Eta horrek bat baino gehiago harritu eta giro itzela lortuzeuen Kultur Etxeko lau horman artean.

LLiibbuurruu eegguunnaaApirilaren 23an, mundu osoan Liburu Eguna ospatzen da. Gurean be, zelan edo

halan ospatu zan nazioarteko egun hori. Arrekikili euskara elkarteak, Bihotz BakartienKlubagaz batera Kirmen Uribe idazlea ekarri zeuen Larrabetzuko Kultur Etxera. KirmenUribe idazle gaztea da, eta iazko Durangoko Azoka aurretik aurkeztu zeuen bere lehe-nengo poesia liburua “Bitartean heldu eskutik”... gerora errezitalak egiten ibili da hain-bat lekutan.

LLiibbuurruueenn aallttxxoorrrraa eesskkoolleettaann

Eta Larrabetzuko eskolako liburutegia be, liburuz ganezkatopatu dogu. Antza danez, Kattalin izeneko pirata bat heldu zaneskoletara, eta bertara batu jakozan eskolako ikasle danak.Altxor bat topatuta, altxor horretan batutako 140 liburuak esko-lako liburutegian itxi zituen Kattalin pirata horrek, ipuina kontatuostean. Orain, liburutegian haur eta gazte literaturako liburuhorrek danak dagoz, eskolako ikasleek irakurtzeko aukera edukideien.

Eskolan, bai irakasleak eta baita ikasleak be pozik ikusten dira.Eta egunero-egunero martxa ederra dabil liburutegi aldean. Ikaslenagusienak maileguak antolatzeaz arduratzen dira, eta ikaslebakotxak gustoko dekon liburue hartu eta irakurten deu.Eskoletako ikasgela bakotxak bere liburutegitxoa dekon arren,liburutegi handira liburu barri asko heldu da Galtzagorri elkarteakantolatutako ekimen honegaz... eta oin gure gazteenak zer irakurriugari eukiko deurie.

Page 23: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

23

LLaarrrraabbeettzzuu,, ppooeessiiaa eettaa lliibbuurruu aarrtteeaann

Euskal Herritik heldutako egunkari-anuntzio batzuetan BBKirakurri eta enigma bat egin zitzaidan, zer ote zen bbk hori.Euskaldunek arkano eta kriptograma asko erabiltzen duzue, ezzarete nik utzi zintuztedanean bezain jende tolesgabe eta arrunta.

Propaganda ere apur bat arraroa egiten duzue batzuetan, etahorixe ba, BBK zeren sigla ote zen, eta bihotz bakartien klubarenaotu zitzaidan”... Eta Larrabetzun, poesia errezitaldiak egiten hasizan talde batek izen hori jarri. Beste barik. Joseba Sarrionandiantestu eta poe makaz orain arte Deustuko Gazte Lokalean,Gasteizeko gaztetxean, Zamudio dorretxean aritu ostean, aurreran-tzean be saio gehiago egiteko eskaintza jasota... poesia eta literatu-ran zeozer gehiago egiteko asmoa deko taldeak.

Taldea ganera, izan be zabala da, kluba hitzak ez dekoezelango izaerarik, gura dauenak hartu leike parte. Deustukoemankizunean bertako kazetari eta antzezlea dan Galder Perezekhartu zeuen parte, monologo antzeko bat irakurriz. Gasteizkogaztetxean, Kirmen Uribe idazleak hainbet poema irakurrizituzen... eta holan handituz joateko asmoa deko klubak.

Eskuartean asmo ugari dekoz bihotz bakartien klubak.Larrabetzun literatur tailerra martxan jartzea, literaturaren ingu-ruko hitzaldi eta ekitaldiak antolatzea, errezital barriak egitenjarraitzea, gauzak publikatzea (interneten zein papelean) etaliteraturzaletasuna bera hedatzea.

Klubean gaur egun batez be Hori Baiko jendea dabil, bainaadin guztietako lagunak parte hartzen dabe. Guraso pare bat erebadago... eta batzen dituena irakurzaletasuna da, nahiz eta izanmusikari, bertsolari, antzerkilari, ikasle, kazetari edo dana dalakoa.

Bihotz Bakartien Kluba Sarrionandiak asmatutako termino bat da. Berak Argia aldiz-kariari eskinitako elkarrizketan esaten dauenez... “Esperientzia pertsonalean oinarritu-riko broma bat da.

Bihotz Bakartien Klubagaztetxetik sortutako literatur taldea

Testua eta argazkiak: Patxi Gaztelumendi

Ekitaldi bat eskolan

Page 24: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

LLeeggaattzz bbuuzzttaannaakk,, EErrrroottaa eerraarraabbeetteeaakk

Osagaiak (4 lagunentzat):

4 legatz-buztan12 otarrainxka edo langostino6 onddo, osorikkilo 1 perretxiko

Bechamelaren osagaiak:100 gr. gurin100 gr. irinlitro bat esnegatza

Prestatzeko modua

Otarrainxkak salteatu egingo ditugu.Onddoak eta perretxikoak bechamela-rekin loditu, eta ondoren buztanak betekoditugu orearekin.Buztanak 15 minutuan edukiko ditugulabean. Bechamela prestatzeko, lehenengo etabehin gurina sartagin batetan urtzenipini. Urtuta dagoenean irina eta gatzpixka bat bota eta aurretik berotutakoesnearekin nahastu loditu arte.

Aurkezteko modua

Patatekin eta sasoiko barazki salteatue-kin txukunduko dugu.

ARTEA ERROTAMª Luisa Zarate

KKOONNEEJJUUAAOOssaaggaaiiaakk ((44 llaagguunneennttzzaatt))

- Koneju bat ( kilo bat ingurukoa)- Oliba olioa- Gatza- Berakatza- Kinpulea- Zanahoria- Ardau zuria- Tomatea- Uruna

Konejua zatitu eta gatza egin. Urunagaz pasau eta oliba olioagaz prijidu. Olio haupresinozko kazuela batera pasau eta berakatz atal bi, kinpula bat, zanahori bi eta toma-te natural bat bota txiki-txiki eginda. Basu bete ardau zuri bota; gatz apur bat egin.Bertara koneju prijidua bota eta 10 minutuan euki egiten. Zabaldu presiozko kazuela etakoneju zati guztiak beste kazuela batera atara eta berdura guztiak txinoagaz pasau etakonejuaren gainera bota. Hau guztia 10 minutuan irikiten euki.

EETTXXEEKKOO SSUUKKAALLDDAARRIITTZZAAMari Tere Onaindia

Page 25: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

““PPaauullaarreenn zzaazzppii ggaauuaakk””Patxi Zubizarreta JK IgerabideZortzi urtetik gorantzako umeen-

tzat aproposaPaula izenetko neskatxo batek

eritetxean egindako egonaldia duoinarri, hainbat istorio kontatzeko

““OOddoollbbiilldduuaakk””Josu LandaHemeretzi urte argitaratu gabe-

ko Altzako idazleak, Nerbioi ibaiarenbazterretan kokatzen dau nobelabaltz hau. 50.hamarkadan girotuta-ko lan honetan kontrabando, polizia,hilketa eta infiltrazioak hartu dituhiz-pide.

AAssttooaa ssaallggaaii

Bi lagun elkartzen dira kalean eta batak esaten diobesteari:

-Asto bat daukat, eta berak etxeko lan guztiak egitenditu: gosaria prestatu, garbitu, gosaldu, umeak eskolaraeraman...

Eta besteak esaten dio: -A...Bai? Horrelako asto bat eduki behar dut. Salduko

al didazu? Ehun mila emango dizut. -Ez, ez. Ez dago salgai. Horrelako asto bat oso ona

da, eta ezin da erraz aurkitu. -Bai, bai, baina nik behar dut. Berrehun mila emango

dizut. -Ezetz, hain asto ona... -Beno, azken eskaintza: bostehun mila. -Beno, beno, zuretzat izango da. Aste bat pasa ondoren, berriro ere elkartzen dira bi

lagunak. Astoa erosi zuenak, oso haserre, esaten dio besteari: -Zer demontre saldu zenidan? Asto horrek ez du

egiten ezer, dena apurtu eta ostikadak eman bakarrik. -Bai, bai...horrela hitz egiten baduzu astoari buruz, ez

duzu inoiz salduko.

GGOOMMEENNDDIIOOAAKKGGOOMMEENNDDIIOOAAKKLLIIBBUURRUUAAKK

““AAuusskkaalloo””Alaitz eta MaiderAlaitz eta Maiderrek maiatzaren

16an kaleratuko dute beren hiruga-rren diskoa, “Auskalo”.

Alaitz eta Maider izango diraekainaren amaieran egingo denPyrene jaialdian parte hartuko dutenartistetako batzuk. Oiartzungo biko-teak lehen egunean joko du, ekai-naren 28an, Els Pets, Biella Nuie etaLa Banda del Surdorekin batera. ElMundo de los Pirineos aldizkariakjoan den urtetik antolatzen duenPyrene jaialdiak kulturaz, naturaz etamendiaz gozatzeko aukera eskain-tzen du hiru egunez.

""NNuunnccaa eell ttiieemmppoo eess ppeerrddiiddoo""Manolo GarciaPasadan maiatzaren 27an argita-

ratu zen Manolo Garcia-ren musikakaxa berezia, "Nunca el tiempo esperdido". Kaxa berezi honetan 23kanta biltzen dira, horietako 14zuzenean grabatuta, beste batzukezezagunak eta gainera sorpresakere daude. Kaxak 5 CD biltzen ditu,abeslariaren argazkiak eta Manolokberak margotutako irudiak.

DDIISSKKOOAAKK

Irudi bien artean aurkitu 6 ezberdintasun. Zein daErandiko benetako eleiza?

UUMMOORREEAA

66 eezzbbeerrddiinnttaassuunnaakk

EESSAAEERRAA ZZAAHHAARRRRAA

25

Lehen, eskoletan mai-suek ikasleak jotzen zituztengaraietan, haur asko etaasko, beldurrez, eskolarajoan gabe geratu ohi ziren.

Hau da, "eskola ihesi"edo "piper" egin ohi zuten.

Eta jendeak ikus ezzitzan, bide ertzeko zuhaiztieta sasietan ezkutatzenomen ziren.

EESSKKOOLLAAUUMMEEAAKK

SSAASSIIZZ SSAASSIIAASSKKOO JJAANNEETTAA GGUUTTXXII

IIKKAASSII

Page 26: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio

AAGGEENNDDAAZZaammuuddiioo

-FUTBITO TXAPELKETA. Ekainak 1etik 24ra, Zamudioko kirol-degian

-PINTURA FIGURATIBO LEHIAKETA. Ekainak 22an,20:00etan. Udaletxean

-BENIDORMERAKO BIDAIA 3. adinekoarentzat. Ekainak 1etik14ra

-ESKOLAKO JAIA. Ekainak 22an, goizeko 10:00etatik hasita,jokoak, tailerrak, judo erakusketa, bertsolariak, herri bazkaria etaume berbena egongo da.

-MUSIKA, EUSKAL ABESTIAK. Maiatzaren 31n,20:30etan.Zamudioko elizan

-EGUN BATEKO IRTEERAK. Ekainaren 15ean, Viana, Lizarra.Ekainaren 22an, Medina de Pomar. Ekainaren 29an, Altamirakokobak, Santilana de Mar. Uztailaren 5ean, Estibaliz, Agurain,Zalduondo. Uztailaren 13an eta 14an, Andorra. Derio-Zamudiolasterketa. Ekainaren 2an

-ZAMUDIOKO SANTO TOMAS JAIAKEgitaraua 8.orrialdean

LLooiiuu-LOIUKO SAN PEDRO ETA SANTA LUZIA JAIAK

Egitaraua 4. Orrialdean

SSoonnddiikkaa-SONDIKAKO SAN JUAN JAIAK

Egitaraua 6. Orrialdean

LLeezzaammaa-PLATER TIRAKETA. Ekainaren 2an, 10:00etan. Errekatxun,

Lezamako XIII. Sari Nagusia. F. U. Bizkaiko Txapelteka.Lezurmendi Elkarteak antolatuta.

URBASARAKO IRTEERA. Ekainaren 9an. Lezamako EskolakoIkasleen Gurasoen Elkarteak eta Gailur Mendi Taldeak antolatuta.

-KURTSO AMAIERAKO JAIA. Ekainaren 15ean. Eskolan.Lezamako Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta.

-MENDI IRTEERA PANTIKOSARA. Ekainaren 15ean eta 16an.Gailur Mendi Taldeak antolatuta.

-GOMAZKO PALETA HERRI MAILAKO TXAPELKETARENFINALA. Ekainaren 15ean, 11:30etan. Frontoian. Lezamako PilotaElkarteak antolatuta.

-GINMASIA ERRITMIKOA ETA KARATE EMANALDIA.Ekainaren 16an. Frontoian. Lezamako Eskolako IkasleenGurasoen Elkarteak antolatuta.

-KONEKTA ZAITEZ. Ekainaren 17tik aurrera. 40 urtetik gora-koentzat informatika ikastaroa. Galdetu Lezamako UdalLiburutegian 94.455.61.26

-SAN JUAN. Ekainaren 23an. Zorrizketan euskara elkarteaketa udalak antolatuta.

20:30etan Lezamako abesbatza (kultur aretoan)21:15etan Magia ikuskizuna22:15etan Sua piztu eta abesteko ordua. -MENDI IRTEERA: Jorrios Turtziozetik. Ekainaren 30ean.

Gailur Mendi Taldeak antolatuta.-FUTBITO V. TXAPELKETA LEZAMAN. Uztaileko arratsaldee-

tan. Biziak Kirol Taldeak eta udalak antolatuta. Galdetu LezamakoUdal Liburutegian 94.455.61.26

-UDA. Kolonia irekiak Lezaman. 6 urtetik gorakoentzat.Uztailaren 1etik 12ra arte, 10:00etatik 13:30etara. Zorrizketaneuskara elkarteak eta udalak antolatuta. Galdetu Lezamako UdalLiburutegian 94.455.61.26

-ABENTURA BIDAIA HUESKARA. Uztailaren 13 eta 14an.Autobusa, alojamendua pentsio osoan (albergean), bi aktibitate(barranko jaitsiera eta rafting edo hidrospeed) eta asegurua.Galdetu Lezamako Udal Liburutegian 94.455.61.26

-TENIS IKASTAROA. Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra arte.Talde murriztuak. Biziak Kirol Taldeak antolatuta (AmaiaOlabarrieta 653.72.83.85)

DDeerriioo -EUSKO TRENBIDEAK-en ERAKUSKETA. Maiatzak 30tik ekai-

nak 5 arte. -SANJUANADA. Ekainaren 23an. Musika, Txitxiburrintzia eta

jokoak egongo dira mundu guztiarentzako

Page 27: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio
Page 28: POLIXENE TRABUDUA - aikor.tok-md.comEta Bizkaiko bertsolari txapelketarako sailkatzeko, eskualdeka txa-pelketak egin dira. Gure inguruan hiru saio egin dira aurten: bi sailkapen saio