Plitvice aintziren parkea

3
ELHUYAR 12/01 MUNDU IKUSGARRIA aintziren parkea aintziren parkea PLITVICE PLITVICE

Transcript of Plitvice aintziren parkea

ELHUYAR 12/01

M U N D U I K U S G A R R I A

aintziren parkeaaintziren parkeaPLITVICEPLITVICE

ELHUYAR 282 17

URAK BESTE INON EZ BEZALAKO

ESMERALDA-KOLOREA hartzen duPlitviceko Parke Nazionalean,Kroaziako Lika eskualdean.Aintzirak, ur-jauziak eta iturburuaktartekatzen dira, ikuskizun ezinederragoa eskaintzeko.

Parkeak 30.000 hektareako azaleradu; haietatik 22.000 basoa dira,eta gainerako 8.000 hektareak ura.Altuera desberdinetan dauden 16 aintzira, ur-jauzien bidez lotuta.Guztira, 92 ur-jauzi.

ALAITZ LETE/ ESKUBIDE BATZUK ERRESERBATUTA

ELHUYAR 12/01

M U N D U I K U S G A R R I A

Urak trabertinoan zulatutako presanaturalak dira aintzirak. Trabertinoakareharri-mota berezi bat da, leun-leuna. Kareharri-mota hori urkarstikoetan sortzen da,mikroorganismoen, algen etagoroldioaren eraginez urak disolbatutaduen karea pilatzen denean.

Zurezko bidezidorrei esker, bisitariek ur-jauzietara hurbiltzeko aukera dute. Bidehoriek, gainera, aintziren lehengaiababesteko balio dute, trabertinoa errazhondatzen baita zapalduz gero.

Jende gehiena udan joaten da Plitvicera,urtarorik lehorrenean. Hala ere, betiaurkitzen dute ura, aintzirak inguratzendituzten mendietan urtze-aldia motelabaina etenik gabekoa delako. Baina tokihau ikusgarria da neguan ere.Gehienetan, elurrak inguru osoaestaltzen du, eta ur-jauzi txikienakizoztu egiten dira.•

© PIOTR PALACKI/123RF © ZORAN JAGROVIC/123RF

ALAITZ LETE/ ESKUBIDE BATZUK ERRESERBATUTA