IIRRUUNNGGOO II.. HHIIRRIITTAARR FFOORRUUAA Foro comision2.pdf · kapital mistoa izango duena,...

24
1 w w w.irun.org I I I R R R U U U N N N G G G O O O I I I . . . H H H I I I R R R I I I T T T A A A R R R F F F O O O R R R U U U A A A 2. LAN BATZORDEA: MUGAKO EKONOMIA BATETIK EKONOMIAREN DIBERTSIFIKAZIORA - GARRAIO-LOGISTIKA SEKTOREAREN EGINKIZUNA - INDUSTRI SEKTORE BERRIA - ZERBITZU BERRIEN EGITEKOA: ERAKUSTAZOKA, ERROMANIZAZIOAREN MUSEOA, UR LASTERRETAKO UBIDEA - MERKATARITZA ZENTRALA ETA SUSPERTUA - TEKNOLOGIA BERRIEN AUKERAK - TURISMOA - ENPLEGUA ARAZO/ALTERNATIBA ESKEMA 1.- EKONOMI EGOERA. AZKEN HAMARKADAKO BILAKAERA. - EKONOMI EHUNA: JARDUERAK ETA ENPLEGUA. - AZKEN HAMARKADAN GARATUTAKO PROIEKTUAK (PEB 93) 2.- LURREKO GARRAIOA - DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK 3.- INDUSTRIA - DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK

Transcript of IIRRUUNNGGOO II.. HHIIRRIITTAARR FFOORRUUAA Foro comision2.pdf · kapital mistoa izango duena,...

1

w w w.irun.org

IIIRRRUUUNNNGGGOOO III... HHHIIIRRRIIITTTAAARRR FFFOOORRRUUUAAA

2. LAN BATZORDEA:

MUGAKO EKONOMIA BATETIK

EKONOMIAREN DIBERTSIFIKAZIORA

- GARRAIO-LOGISTIKA SEKTOREAREN EGINKIZUNA - INDUSTRI SEKTORE BERRIA - ZERBITZU BERRIEN EGITEKOA: ERAKUSTAZOKA, ERROMANIZAZIOAREN MUSEOA, UR LASTERRETAKO UBIDEA - MERKATARITZA ZENTRALA ETA SUSPERTUA - TEKNOLOGIA BERRIEN AUKERAK - TURISMOA - ENPLEGUA

ARAZO/ALTERNATIBA ESKEMA 1.- EKONOMI EGOERA. AZKEN HAMARKADAKO BILAKAERA.

- EKONOMI EHUNA: JARDUERAK ETA ENPLEGUA. - AZKEN HAMARKADAN GARATUTAKO PROIEKTUAK (PEB 93)

2.- LURREKO GARRAIOA

- DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK

3.- INDUSTRIA

- DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK

2

w w w.irun.org

4.- MERKATARITZA

- DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK

5.- TURISMOA

- DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK

6.- ZERBITZU BERRIAK

- AURKEZPENA - EKONOMIAN DUTEN ERAGINA

7.- TEKNOLOGIA BERRIAK. EKONOMIARAKO AUKERAK

- DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK

8.- ENPLEGUA

- DATU ADIERAZGARRIAK - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK

9.- LORTU NAHI DEN EGOERA 10.- EKINTZARAKO ALTERNATIBAK 11.- AKTOREAK

3

w w w.irun.org

1.- EKONOMI EGOERA. AZKEN HAMARKADAKO BILAKAERA.

EKONOMI EHUNA: JARDUERAK ETA ENPLEGUA. Aurreko hamarkada hasieratik Irungo ekonomi bilakaeran bi krisi nabarmendu dira: batetik, krisi orokortu bat, eta bestetik, horri gainjartzen zaion sektore-krisi bat, hirian eragin berezia oso izan zuena. Azken krisi horren adierazgarririk onena 1993. urtetik 1994a bitartean dugu; Europako Merkatu Bakarra eratu izanaren eraginagatik eta horren ondoriozko jarduera-galeragatik aduana-sektorean eta hark berekin dakartzan zerbitzuetan. Azken urteotan hiriak muga elementuaren inguruan oso bilduta zegoen jarduera eraldatzen jakin du, dibertsifikatzeko joera duen ekonomian, zerbitzuen sektorea nagusi izan arren. Eskualdeko BPG : 808.3 milioi euro (Eustat 1996)

EKONOMI JARDUERA Ehunekoa ZERBITZUAK %68 INDUSTRIA %25 ERAIKUNTZA %5 LEHEN SEKTOREA %2

ENPLEGUAREN BILAKAERA IRUNEN EKONOMI JARDUERAREN ARABERA

1991 2000 ALD.91/00 Industria 4.115 4.307 4,7 Eraikuntza 1.437 1.508 4,9 Zerbitzuak 11.510 13.410 16,5

Iturria: EUSTAT

4

w w w.irun.org

- PEB 93-AREN BARRUAN GARATUTAKO EKONOMI PROIEKTUAK

NEURRIAK EKINTZA NAGUSIAK 2. Zaisa delako salgaien zentro integrala bultzatzea logistika esparruaren buru eta eragile moduan, banaketako Europako sarean sartua.

- Zaisa I eta II betearaztea -Zaisa III antolatzeko aurrerapena

4. Industri lurzoruaren ondare publikoa prestatzea eta sustatzea, eta berau kudeatzeko sozietate publiko bat eratzea.

- Industri lurzoruaren eskaintza berrirako alternatibak aztertzea - Gabiria industrialdea -Ohianzabaleta eta Arretxe-Ugalden lurzoruaren hirigintza sustatzea

5. Merkataritza-hirigintzarako Udalaren programak egitea eta merkataritza sustatzeko eta bultzatzeko sozietate bat eratzea.

- Irungo merkataritza-hirigintza aztertzea. - Elkartegintza bultzatzea. - Irungo merkataritza-kaleak

oinezkoentzat jartzea eta parking bat eraikitzea

- Higiezinak sustatzeko sozietatea eratzea, kapital mistoa izango duena, Irungo udal merkatua berritzeko proiektua garatzeko (Mendibil Merkataritza Parkea)

6. Eskualdeaz gaindikoa izango den merkataritza-gunea sortzea

- Irungo Txingudi Merkataritza Parkea zabaltzea

7. Eskualdea turismo-helburu bakartzat prestatzea. Turismo-ekimenetarako zentro bat sortzea, baita herrialde mugakideen arteko lankidetza Batzorde bat ere.

- Bidasoa Turismoa eratzea, Hondarribian kokatua - Azoketara eta sustapen-ekintzetara Hendaiarekin batera joatea.

9B. Balio handiena duten natura-elementuak lehenera ekartzea eta bultzatzea: hondartzak eta kostaldea, Jaizkibel, Aiako Harriak eta Txingudiko Badia.

- Plaiaundi ekologi Parkea sortzea (1. Aldia) - Zaisa I eta II-ko ibaiertz-zatiak leheneratzea - Jaizkibel Mendiaren Antolaketarako Plana egitea - Aiako Harria Parke Natural izendatzea

10. Hondarribia eta Hendaiako kirol-portuak garatzea, baita arrantzarako Hondarribiko portuko instalazioak ere.

- Hendaiako kirol-portua eraikitzea - Arrain-lonja eraikitzea - Hondarribiko kirol-porturako lanak eta arrantzarako portuaren hegoaldeko kai-muturreko lanak hastea

5

w w w.irun.org

2.- LURREKO GARRAIOA - DATU ADIERAZGARRIAK Garraio-sektorea tokiko ekonomiaren funtsezko sektorea dugu. Ekonomi susperraldiak eta geroz eta salgai gehiago trukatzeak on egin dio, baita Zaisa Garraio Zentroa egiteak ere. Urte hauetan modernizatu den sektorea da eta logistikaren munduarekin gero eta lotuago dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Irungo garraio-enpresek 1.278 kamioiko flota dute. Garraio-enpresen guztizkotik, 300ek 1.016 ibilgailu astunekin jarduten dute eta 123k 262 ibilgailu arinekin. Aipatzekoa da Zaisa Garraio Zentroaren sorrera, bigarren aldiak dagoeneko burutu dira eta bertan 137 enpresa kokatu dira eta 1.600 pertsonei (gutxi gora-behera)ematen diete lana. Zaisaren kapitala hauek osatzen dute: Irungo Udala –906 milioi jarri dituena-, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia –bakoitzak 902 milioi jarri ditu- eta beste bazkide pribatu batzuk. Irungo Udalak gehien lagun duen sektoreetakoa da, 900 milioi pezetatik gora jarri baititu lehen bi aldietan, eta Zaisaren hirugarren aldirako lurzoruaren zati handia erosi baitu (500 milioi pezeta baino gehiagotan baloratua). Tren-garraioari dagokionez, kontuan hartu behar da hiriak tren-lotune gisa duen egungo posizioa, hiriaren garapenean funtsezko faktore izan baitira tren-jarduera eta horrekin lotutako zerbitzuak. Trenen Europako eskema berrian, mugako guneetan jatorria duten zirkulazio/mugimendu nazionalek iraungo dutela. - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK Sektoreko enpresek lurzoru asko eskatu dute hau dela eta: Zaisan garraio-enpresak biltzeak sortutako sinergia, honek duen kokapen estrategikoa batuta eta Europako Batasunaren ingurunean merkatuaren liberalizazioak eta globalizazioak bultzatutako salgaien zirkulazioak, geroz eta handiagoa denak. Zaisa III Gutxi gora-beherako aurrekontua: 5.000 milioi Epea: 2002/2003 Azalpenak/Iruzkianak: Hirugarren aldia garatzearen bidez (Antton Ttipiko ibarrean kokatua eta 20 hektareako azalera duena), Zaisa penintsulako Garraio Zentro handienetakoa bihurtuko da, bakarrik Madrilek eta Bartzelonak gaindituko dute. Hirugarren aldian aparkaleku bat eraikiko da, 300 ibilgailu astunentzako lekua izango du. Zaisa III-ri esker 400 lanpostu sortuko dira.

6

w w w.irun.org

-AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/ PUNTU SENDOAK Aukerak Mehatxuak -Geografi kokapen estrategia -EBean herrialde berriak sartzea -Tren-espazioa berriz antolatzeari esker hiri-lehenera ekar daiteke. -Truke europarren hazkundea. -Tren-azpiegitura berrien garapena (abiadura handikoa, Somport, Baiona-Iruñea) -Tren/Errepideko garraioko intermodalitatearen sinergiak

-Trenaren Europako espazio berrian atzera egitea -Bide-ardatz berriak zabaltzea

Puntu ahulak PUNTU SENDOAK -Aparkatzeko azalera handiak behar izatea -Leku falta -Enpresentzako lurzoru eskari handia. -Botila-lepoak

-Azpiegitura onak -Logistikara moldatutako eta zuzendutako enpresak -Irunen tradizio handiko jarduera

7

w w w.irun.org

3.- INDUSTRIA - DATU ADIERAZGARRIAK Industri sektorea hazi egin da, establezimendu zein lanpostu kopuruan. Hauek dira eskualdean lanpostu gehien sortzen dituzten industri jarduerak: Art. Metalikoak, Egurra eta altzariak, eta Elikagaien Industria. Industri egiturari buruz aipatzekoa da enpresa txiki ugari daudela. ENPLEGUAREN BILAKAERA IRUNGO INDUSTRI SEKTOREAN

1991 2000 ALD.91/00 Industria 4.115 4.307 4,7

IRUNGO INDUSTRI SEKTOREKO ESTABLEZIMENDUEN BILAKAERA

1991 2000 ALD.91/00 Industria 335 457 36,4

Azken hamar urteetan hirian lurzoru garapen berriak egin dira, batez ere publikoak. 1986an Irungo Industrialdea, sozietate publikoa, eratu zen. Erakunde hauek daude bertan: Irungo Udala (%24,5), Gipuzkoako Foru Aldundia (%24,5) eta Eusko Jaurlaritza (%51). Sozietate horren bidez, hiru industrialde sortu dira: Gabiria, Oianzabaleta eta Arretxe Ugalde. Sabai industrialeko 116.000 metro karratu dira guztira. Honi zona pribatuen garapena gehitu behar diogu, adibidez Eskortza-Txumarraga, 60.000 metro karratu gehiago dituena. - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - Arretxe Ugalderen garapena: 63.957 m2 eraikigarri plantan. 5.020m2 zerbitzuetako eraikinean. 70-75 enpresa kokatzeko. 900-1000 lanpostu. - Eskortza-Txumarraga

8

w w w.irun.org

- AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/PUNTU SENDOAK Aukerak Mehatxuak -Geografi kokapen estrategikoa -Ingurune ona eta bizi-kalitatea -

-Ekonomia berriaren eskakizunak

Puntu ahulak PUNTU SENDOAK -Enpresa txikiak -Esportaziorik ez -Geografi egoera dela eta, lurzorua prestatzea zaila izatea -Hiriko enpresa-ehunaren antolaketa eskasa, ez dago Tokiko Merkataritza Ganbararik edo antzekorik.... -Industri kultura ahula -Erabil daitekeen lurzoru mugatua

-Ehuna oso dibertsifikatua -Enpresak kokatzeko eskari handia jaso dezake -Giza baliabideen prestakuntza handia

4.- MERKATARITZA - DATU ADIERAZGARRIAK Tradizionalki merkataritza sektoreak garapen handia izan du, mugan dagoen hiria izanik, historikoki merkataritza-hornidura garrantzitsua izan du eta eskualdean tradizio handia dauka, ondorioz, bezeroak erakartzeko ahalmen handia du 10-15 metroko erradioan norabide guztietan.. Irunek txikikazko merkataritzako 1.178 establezimendu ditu eta hortaz, Euskal Herriko merkataritza-dentsitaterik handienetakoa dauka. Eustaten datuen arabera, Irunek ia 4.000 pertsona ari dira “(txikikazko eta handizkako) merkataritza eta konponketa” lanetan. Hamarkada honetan bi merkataritzako estrategia erabili dira: batetik, merkataritzako hirigintza-plana garatzea hiriko erdialdean merkataritza integrala garatzeko, eta bestetik, Araso aldean merkataritza-gune bat ezartzea. Hona hemen Merkataritzako Hirigintza Planaren barruan egin diren ekintza nagusiak: elkartegintza bultzatzea, merkataritzako kaleak oinezkoentzat jartzea eta Irungo erdialdean parking bat eraikitzea. Aipatzekoa da elkartegintzari Irunen eman zaion bultzada; izan ere, 1993an 153 establezimendu elkartu egotetik 2000. urtean 341 izatera pasa da (hots, %127ko igoera).

9

w w w.irun.org

- UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - Mendibil Merkataritzako Parkea Gutxi gora-beherako aurrekontua: milioi Epea: 2002 Iruzkinak: Mendibil Merkataritzako Parkea eraikitzea, hiriko erdialdea aldatuko duen bultzagarri ekonomikoa eta urbanistikoa izango da. Sozietate publiko baten bidez egingo da eta Udalak sozietate horretan %51 du. Merkataritza Parkeak 12.000 metro karratutik gora ditu, zait hauetan banatuak: hornidura-azoka berria, merkataritza- eta aisialdi-gune bat eta parking bat. AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/ PUNTU SENDOAK Aukerak Mehatxuak -Geografi egoera estrategikoa -Azpiegitura berriak. Mendibil Merkataritzako Parkea. -Erdialdea birmoldatzea. Oinezkoentzat jartzea

-Merkataritza-gune handiak -Zirkulazioa arintzeko epe luzeegiak. - Auto-pilaketak larriagotuko dira hornidura berrien garapena dela eta.

Puntu ahulak PUNTU SENDOAK -Denda txikiak -Hirian sartzeko arazoak. -Irungo bariantea autoz betetzea -Hirian ibiltzeko arazoak. -Eskualdetik kanpo irudi falta.

-Merkataritza modernoa. -Mota askotako dendak. -Elkartegintza. -Irunen oso sustraitua dagoen sektorea. -Merkataritza-eskaintza erakargarria. -Nafarroako Bortzirietako eta Baztango burua eta Hendaia-Baiona ardatzeko hiri askorentzako erreferentzia.

10

w w w.irun.org

5.- TURISMOA - DATU ADIERAZGARRIAK Irun turismorako helburu bihurtzen ari da garatzen ari diren edo garatuko diren azpiegitura berriei esker, tradizionalki Hondarribiak izan duen bokazio turistikoa ez izan arren. Irun, turismo mailan, Bidaso-Txingudi eskualdearen sustapen turistikoaren politika barnean sartzen da, Hondarribiarekin batera, eta Irunen kasu batzutan, eskualde osoa turismo-helburu bakartzat eta desberdintzat jarri nahi da. Sustapen turistikoa Bidasoa Bizirik-ek egiten du. Gauzak horrela, eskualdean 2.119 hotel-plaza daude, eta azken bost urteotan %70 igo da. Aipatzekoa da Irunen hotel berriak zabaldu dituztela. 2000. urtean, batezbeste, %58,66 bete dira, eta betetze handiena abuztuan izan zen %91rekin. - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - Hauek dira Irunek turistak erakartzeko duen ahalmena garatzearekin lotutako proiektu nagusiak: Euskadiko Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka, Oxinbiribil Ur Lasterretako Ubidea eta Erromanizazioaren Museoa (ikus 6. puntua). Azpiegitura berri horiei esker, turismo mota desberdina bultzatuko da, tradizionalki zona horretan egin denaren bestelakoa. Hau da, negozio-, abentura-, kirol- eta kultura-turismoa indartuko da. - Bidasoaren historia eta kultura ezagutzeko ibilbidea: horren bidez, Txingudi Badiari buruzko kultura- eta turismo-baliabideak nabarmentzen dira. - Irunen Ibis hotel bat zabaltzea. - Eskualdeko proiektuak sartzea, (ur-turismoa, talasoterapia, ...)

11

w w w.irun.org

-AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/ PUNTU SENDOAK Aukerak Mehatxuak -Geografi kokapen estrategikoa -Jende asko erakartzeko azpiegitura berriak -Mota askotako turismoa garatzea: kultura, kirolak eta negozioei zuzendua. -Hiriak turismoaren esparruan maila ona izatea.

-Terrorismoa -Gure inguruko turismo-lehia. -Abiadura Handiko Trena jartzeko atzerapena -Hondarribiko aireportua bideragarria izango ote delako zalantza

Puntu ahulak PUNTU SENDOAK -Turismo-tradizio gutxi. -Giza baliabideen prestakuntza txikia -Bisitariek ostatu hartzeko hotel-eskaintza urria. -Hotel-eskaintza zaharkitua.

-Paisaia-zona -Eskualdearen marka turistikoan sartua -Merkataritza-eskaintza erakargarrian sartua -Gastronomia-eskaintza inguru naturalean

6.- ZERBITZU BERRIAK - AURKEZPENA Hirian zerbitzu sektore berria sortu da, eraikitzeko asmoa dagoen edo eraikitzen ari diren azpiegitura berrien inguruan dagoena, batez ere: Euskadiko Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka berria (Ficoba), Oxinbiribilgo Ur Lasterretako Ubidea edo Erromanizaziaoaren Museoa. Azpiegitura bakoitzaren nondik norakoa oso desberdina izan arren, horiek guztiek, kulturaren, kirolaren zein merkataritzaren bidez, gure hiriaren garapen ekonomikoa eta enplegua lagunduko dute. Ez dugu gehiago edo gutxiago jakin daitezkeen zifretan galdu nahi, baizik eta inbertsio horiek duten garrantzia azpimarratu, enplegua eta jarduera ekonomikoa bultza baitezakete, dagoeneko existitzen diren antzerako lekuetan egiaztatu ahal izan denez. - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK - Proiektua: Bidasoako Azoka Eremua Aurrekontua gutxi gora-behera: 2.800 milioi pezeta Epea: 2002 Iruzkinak: Garatutako proiektuak Azokarako eraikin bat egitea proposatzen du, eraikinak zati hauek izango ditu: auditorio bat, areto balioanitzak, erakusketa-pabilioiak eta publizitatea jartzeko Dorre bat. Halaber, azpiegitura bat eraikitzea proposatzen da, azoka-erakundeak hartzeko eta eskualdeko enpresei zein Donostia-Baiona ardatzean eta Gipuzkoan bizi diren pertsonei zerbitzu egiteko.

12

w w w.irun.org

Asmo handiko proposamena da, ekonomiaren eta jarduera erakartzearen aldetik eta eskualde osoan ezaguna izateko asmoa duelako. Gainera, azoka bezala erabiltzeaz gain, kulturari eta gizarteari ere mesede egingo dio, diseinu funtzionala irekia daukalako eta horri esker, erabilerak elkar daitezke. Orobat, Eremuaren Klusterra sortzea proposatzen da: azoka-jarduerarekin lotutako enpresen eta eragileen elkartea. -AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/ PUNTU SENDOAK

Aukerak Mehatxuak -Geografi kokapen estrategikoa -Proiektu berritzaileak eta jende asko erakartzen dutenak. -Mota askotako turismoa garatzea: kultura, kirol eta negoziotakoa. -Hiriaren irudia eraldatzea. -Enplegu nitxo garrantzitsua. -Ekonomia dibertsifikatzeko aukera. -Enpresentzako zerbitzu aurreratuen sektorea garatzea. -Informazio gizartea garatzea.

-Azpiegitura berri hauek sorturiko zirkulazio handitzea ez hartzea. -Bisitariak hartzeko bezain beste hotel-plaza ez egotea. -Ekonomia berriaren eskakizunak. -Aireportua koloka egotea. -Abiadura handiaren atzerapena. -Zirkulazioa arintzeko epe luzeegiak.

Puntu ahulak PUNTU SENDOAK -Turistak edo bisitariak hartzeko tradizio eskasa. -Giza baliabideen prestakuntza txikia. -Telekomunikazio azpiegiturak bultzatu beharra.

-Leku zoragarria. -Hirugarren sektorearen garapenean tradizio handia duen hiria. -Bi herrialdeen artean posizio giltzarria. -Ingurumenarekiko sentsibilitatea eta bizi-kalitate handia.

13

w w w.irun.org

7.- TEKNOLOGIA BERRIAK. EKONOMIARAKO AUKERAK. - EGOERARI BURUZKO DATUAK. Internet oraindik etxe gutxitan sartu da (%14,3, Europako Batasuneko %18ko tasatik urrun eta %54 duen Danimarkatik are urrunago, 2000ko 4 hiruhileko hasieran Eurobarometro 2000-ak emandako datuen arabera). Hala ere, azken 12 hilabeteotako hazkundea oso handia izan da, ekipo-kopurua ia bikoiztu da eta (2001-06-30ean Eustatek zituen datuen arabera, etxean Interneterako konexioa duten euskaldun kopurura %21,0 ziren, ikastetxean zutenak %7,8 eta lantokian zutenak %16,3). Etxean Internet erabiltzeko gaur egun ditugun azpiegiturek (hots, ahotsean orientatutako oinarrizko telefonia) ezinezko egiten dute zerbitzu aurreratuak eta multimedia erabiltzea. Egoera hori konpontzeko, Telefonicak ADSL zabaltzeko apustua egin du eta Euskaltel, gure autonomia erkidegoko beste operatzaile unibertsala, Eusko Jaurlaritzaren borondate politikoren beterazle gisa agertzen zaigu, hau da, kablea Euskadiko bazter guztietara eraman nahi du. Dena dela, kablea ezartzeak arazoak dakartza berekin, besteak beste, tirabirak, trabak eta maila-arazoak, operatzaile guztientzako berdintasuna aitortzen duen legezko eremu barnean. Interneten erabileran desberdintasun argia dago gizonen eta emakumeen artean: - %16, %12,7en aurka, 2000 bukaeran Eustatek jasotako datuen arabera. - 427, 263ren aurka, Konekta Zaitez programaren barruan 2000. urtean erositako ekipoak. Gehiengoaren ustez, Gobernuaren tarifa laua ez da behar bezain soziala. - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTUAK. Hona hemen gure hirian eragina duten Informazio Gizartearen garapenari buruzko proiektu garrantzitsuenak: a.- IruNet XXI, Irungo Udalaren proiektua, www.irun.org orrian agertzen ari dena, eta helburu hauek dituena: Internetez baliatzea SAC/010etik ematen diren zerbitzuak handitu eta osatzeko, eta funtzio publikoa partehartzaileago eta demokratikoago bihurtzeko, jendea prestatzeko eta dibulgazio-ekintzez eta azpiegituren sorreraz lagunduta (Terminal sarea, IruNet, etab.). Irungo Udalaren eta Adebisaren TRACS proiektuaren ildoetan oinarritua dago. b.- FICOBA, teknologi oinarri handia duen proiektua izaki, XXI. mendeko azoka-barruti batek behar dituen zerbitzuak emateko. c.- Eusko Jaurlaritzaren Konekta Zaitez programak, Kutxen ekimenarekin batera, dirulaguntzen bidez, ordenagailua eta Interneterako konexioa gero eta etxe gehiagotan sartzea errazten ari du. (690 ekipo 2000. Urtean, Irunen).

14

w w w.irun.org

d.- Bidasoa Bizirik on-line, enpresentzako aparteko sare moduan, eta gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituena Eskualdeko enpresentzat. e.- Irungo ZIBERGUNEA zabaldu berri dute, Enpleguaren aldeko Itunaren barruan Bidasoa Bizirik-en eta Udalaren ekimenez, Eusko Jaurlaritzaren Konekta Zaitez proiektuari atxikia. f.- Eusko Jaurlaritzaren PREMIA Programa, ikastetxe publiko guztiak maila oneko informatika-ekipamenduaz eta Interneterako konexioez hornitzeko. -AUKERAK/MEHATXUAK/PUNTU AHULAK/ PUNTU SENDOAK Aukerak Mehatxuak -Internet merkataritza-ekimenetarako merkatu unibertsala izaki. -Azokari esker teknologia-jarduera garrantzitsua sor daiteke, TIC enpresa berriak sortzea eta orain daudenak indartzea ekarriko duena berekin. -Zerbitzu publiko berriak sortzea (sarearen bidez izapideak egitea, sinadura elektronikoaren bitartez), baita pribatuak ere (aisialdirako, kulturarako, osasunerako erabilgarriak diren ekimenak). -Internet gizarte-oztopoak gainditzeko aukera moduan, kultura eta jakinduria eskuratzerakoan berdintsuagoa sortzeko.

-TIC enpresak behar dituen komunikazio eta eta zerbitzu azpiegitura berriak kontuan ez hartzea. -Enpresarien ekimenak beste udalerrietako teknologi parkeetara ihes egitea. -Azoka-proiektuaz ez baliatzea zerbitzu teknologikoko enpresen ingurua sortzeko. -Tokiko begiztan banda zabala neurrigabe edo berandu ezartzea. -TIC merkatuak apustu egin duen haririk gabeko konponbideak koloka egotea (osasungarritasuna, segurtasuna, etab.).

Puntu ahulak PUNTU SENDOAK -Hirian parke teknologikorik ez egotea. Miramonen lehia, etab. eta industri lurzoruaren kostu handia. -Hiriak duen tamainak maila handiko zerbitzuen itxaropenak dakar berekin, baina, aldi berean, Europan edo Estatuan diruz laguntzen diren proiektuetan parte hartzerakoan oso mugatua dago -TIC enpresetan behar bezain beste profesional kualifikatu ez egotea. -Askotan, herritarrak prestatuta ez egotea TIC-ek eskaintzen dituzten aukera eta zerbitzu berriez baliatzeko.

-Hirugarren sektorearen garapenean tradizio handiko hiria, gaur egun zuzenean probetxu gehien atera ahal zaio. -Irunek teknologi enpresak baditu (Internet zerbitzuen garapena, elektronika, plasma, segurtasun-sistemak). -Bidasoa Bizirik, teknologiak hartu eta horien aldeko apustua egiten duena Eskualdearen ekonomi garapenarentzat. -Udala, TIC-en bidez herritarrei zerbitzu egiteko argi eta garbi baliatu dena (SAC/010/irun.org).

15

w w w.irun.org

16

w w w.irun.org

8.- ENPLEGUA Eskualdearen BPG 134.491 milioi pezetakoa izan da (1996ko datuak, Eustaten kalkuluen arabera), hots, Gipuzkoaren BPG-aren %8,5 eta EAEko BPG-aren %2,8. Eskualdearen per capita BPG (eskualdean kokatuta dauden enpresa-establezimenduen produkzioaren arabera kalkulatua) 1,93 milioi pezetakoa da, Gipuzkoako batezbestekoaren %83, EAEren %84 eta Europako Batasunaren %77. Eskualdeak duen balio erantsiko egiturak berau hirugarren sektorean espezializatua dagoela islatzen du. Izan ere, produkzioaren %68 zerbitzu sektoreari baitagokio, %25 Industriari, %5 eraikuntzari eta %2 lehen sektoreari. Ikus daitekeenez, zerbitzu jarduera asko daude eskualdean, Gipuzkoa osoarekin alderatuz gero. Lan egiten duten eskualdeko biztanleei dagokionean, jarduera-multzo handien arabera sektorekako banaketa eta produkzio-esparruan aipatu duguna ez dira oso desberdinak. %62k zerbitzuetan dihardute, %25ek industrian, %9k eraikuntzan eta 4k lehen sektorean. Lan Merkatua eta Langabezia Langabezi Tasa Bidasoa-Txingudiko langabezia-tasa % 9,62ekoa da (2001eko irailean), Gipuzkoako batezbestekoa baina handiagoa, azken hori % 6,81koa da eta. Emakumezkoen langabezia-tasa %17,8koa da, gizonezkoen tasa baino askoz altuagoa, bigarrenek %4,9koa baitute. Azken urteotan, langabezi tasa asko jaitsi da eskualdean. Izan ere, azken bost urteotan, langabezi tasa 1997ko %14,5tik 2001eko %9,62ra pasa da. - UNEKO EDO GEROKO PROIEKTU BERRIAK Hirian garatzen ari diren enplegu-proiektu aipagarrienak hauek dira: a.- Ikerkuntza eta laguntza: enpresa-ekimen berriak, azaleratzen ari diren profil profesionalak batez ere ingurumenean eta turismoko, aisialdiko eta merkataritzako jardueretan, b.- Lan-munduan txertatzeko norberari egokitutako laguntza-zerbitzuak. Enplegu-prestakuntza ekintzak talde berezientzat. Lanerako Prestakuntza programak egitea eta betearaztea (lanbide hastapenetarako ikastegia, tailer-eskola,...). Abian dago enplegu gela.. c.- Jardunean dauden giza baliabideak berriz kualifikatzeko beharrei buruzko azterketa. Prestakuntza programak ezartzea. d.- Enplegurako ituna prestatzea, dagoeneko egindako jarduera horren barruan. Informazio teknologiak erabiltzeko baliabide-gunea abian jartzea, herritarrentzat eta enpresentzat. Lan-merkatuari eta emakumezkoen eta etorkinen egoerari buruzko diagnostikoak burutu dira.

17

w w w.irun.org

Emakumeak lan-munduan txertatzen laguntzeko zeharkako neurri moduan, haurrentzako ludoteka abian jarri da. Aukerak Mehatxuak -Geografi kokapen estrategikoa. -Merkataritza-trukeak gehitzea, euroa dela eta -Eurohiriaren erdigune bihurtzeko asmo handia. -Geroko enplegu-nitxoak aurkitzea lurraldearentzat.

-Enpresak berriz non kokatuko diren koloka dago. -Beste zona batzuen lehia. -Langabetu-tipologia batzuk kroniko bihurtu. -Etorkinen egoera.

Puntu ahulak PUNTU SENDOAK -Emakumezkoen langabezi tasa altua. -Langabezian dauden biztanleriaren ehuneko handi batek prestakuntza txikia du. -Ekonomi jarduera berriak jartzeko lurzoru gutxi.

-Hizkuntzak jakitea. -Bigarren mailako hezkuntza zentroen sarea. -Bizi-kalitate handia. -Erakundeek enplegurako duten sentsibilizazio handia. -Enplegu eta prestakuntza-gaietan ekintzen koordinazioa.

18

w w w.irun.org

9.- LORTU NAHI DEN EGOERA. Irun hiri kohesionatu eta integratu izateko prestatzea, Europako espazioan behar besteko maila izango duena eta Europako alde aurreratuenekin pareka daitezkeen errenta eta bizi-kalitate mailak edukiko dituena. 1.- Hiria lotune intermodala eta logistiko bihurtzea. Bertara sartzea errazago eginez eta beste lekuekin komunikazioa hobetuz. 2.- Industria-produkziorako oinarria garatzea: m2 bakoitzeko balio erantsidun handiko industria- eta ekonomia-jarduera erakartzea, lurraldean sortzen diren diru-sarreren iturriak dibertsifikatuz. 3.- Hiria zerbitzu-hiri handi bihurtzea (herri mugakideak kontuan hartuz). Hitzaren zentzu zabalean. Enpresentzako zerbitzu aurreratuak, turismoa, merkataritza,... 4.- Irun lurraldeko merkataritza-gunea izaki. Merkataritza sektorearekin lotutako proiektuak bultzatzea eta aprobetxatzea

5.- Informazio Gizartearen garapenean aurrera egitea, haren ahaltasun guztietan (tokiko begiztan banda zabala azkar eta txukun ezartzea, prestakuntza, munduko herritar guztiek erabili ahal izatea, sinadura elektronikoa benetan erabiltzea, WWW-aren zerbitzu berriak benetan erabilgarriak direnak, etab.). 6.- Turismo-eskaintza berregituratzea eta dibertsifikatzea, hiriaren eta inguruaren hornidura berriez baliatuz. Gastronomia-eskaintza bereizia eta maila onekoa aprobetxatzea inguru naturalean. 7.- Jarduera- eta enplegu-tasari dagokionez, Europako alde aurreratuenekin bat etortzea. 8.- Maila handiko ingurugiroari eustea, garapen ekonomikorako faktorea izaki (bizi-kalitatea, ekonomi eta bisitarien ekimenak erakartzea). Helburu hauek lortzeko, berebizikoa da kontuan hartzea orain arte eztabaidatutako gai guztietatik ondorioztatzen diren zenbati hausnarketa. Eskualdeak dituen indarrek eta ahultasunek behin betiko eragina izan dezakete egingo den garapen ekonomikoko edozein ekintzatan. INDARRAK Kokapena, komunikazioak eta posizio antolatzailea, Pasaiatik Hendaiaraino doan espazioan eta alde batzuetarako Donibane-Lohizuneraino ere. Ekipamendu eta zerbitzu maila handia (hezkuntza, osasuna, kultura), horri esker 100.000 biztanletik gorako populazioaren ardatza da. Balio erantsi handidun ekonomia-jarduerak aurkitzeko ahaltasuna, Gipuzkoako lurraldean situazio abantailatsua dauka. Biztanleen prestakuntza-maila handia, Gipuzkoako eskualdeen arabera bigarren postuan dagoelarik.

19

w w w.irun.org

AHULTASUNAK Bizirik irauteko nolabaiteko kultura, aduana-sektorearen krisiaren ondorioz. Gipuzkoan eta Euskal Herrian egiten diren politika orokorrei dagokionean, nolabaiteko bakartzea. Lo-hiri bihurtzeko arriskua. Garapen endogenorako ahalmen eskasa. ESTRATEGIAK Eskualde natural baten garapenaren buru izatea, Paisaiatik Hendaiaraino doana eta Donibane-Lohizune ere hartzen duena integratzeko asmoarekin. Etxebizitzei eta ekonomia-jarduerei leku egiteko planeamendu orekatua egitea. Garraio gaia berriz aztertzea, logistika eta aparkamenduko jarduerak direnak banatuz. Trenaren eta horrekin lotutako jardueren garapenari buruzko behatoki iraunkorra sortzea. Bat datozen interesetan oinarritutako aliantza estrategikoak egin beharra, hauekin: RENFE-rekin, gure inguruko udalerriekin eta erakunde ekonomikoekin eta enpresekin (KUTXA, MCC, CAF...) Paisaia eta Hendaia arteko kable bidezko komunikazioen garapenari buruzko hausnarketa, ahalmen handiko azpiegitura bat sortzeko. Egiten ari diren inbertsio garrantzitsuak errentagarri bihurtzeko premia (azoka, ur laserretako ubidea, museoak, merkataritzako ekipamenduak...). Azoka-eremuan jarduera iraunkorrak jartzea bideragarria ote den aztertzea. Jarduerak hauek izango lirateke: enpresa-mintegia eta bigarren sektoreko azalera ertainak, instalazioa mantendu ahal izateko eta jarduera ekonomikoko ingurua sortu ahal izateko. Ekonomia-jarduerak ezartzerakoan hautatzeko irizpideak erabiltzea, balio erantsi eskasa duten jarduerez bete ez dadin lekua.

20

w w w.irun.org

10.- EKINTZARAKO ALTERNATIBAK 1.—GARRAIO-LOGISTIKA SEKTOREAREN ZEREGINA Hiria lotune intermodal eta logistiko bihurtzea. Bertara sartzea errazago eginez Bertara sartzea errazago eginez eta beste lekuekin komunikazioa hobetuz..

a.- Hirira sartzea errazago egiteko ekintzak betearazteko epeak gutxitzea, N-1 egokitzea, berrantolatzea Saihesbidea banatzea.

b.- Balio erantsi handiko intermodalitatea eta logistika garatzea Zaisa IV Araso Bide berrietako zonak Gaintxurizketa aldea

c.- Trenaren arazoari konponbide integrala (abiadura handia, egingo den eskualdeko geltokia).

d.- Autobus-geltokia eraikitzea e.- Jarduerarako lurzoruz hornitzea (aparkalekua,..

2.-INDUSTRI SEKTORE BERRIA Industri produkzioaren oinarria garatzea: m2 bakoitzeko balio erantsi handiko industri eta ekonomi jarduera erakartzea, lurraldean sortzen diren diru-sarreren iturriak dibertsifikatuz.

a.- Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean dihardute industri eta logistika plataforma berri bat garatzeko ARASO aldean.

b.- Gaintxurizketako industri eta logistika eremua garatzea. c.- Hiriaren hazkundearen inguruan eta enpresak garatzeko espazio berriak sortzeko

hausnarketa egitea d.- Teknologi poloa sortzea. Zentro teknologikoak eta teknikoak eta enpresak gehiago

integratuta egotea. e.- Telekomunikazio azpiegiturez hornitzea industrialdeak. f.- Balio erantsi handiko enpresa berriak sortzeko politika (ekonomia berria,

ingeniaritzak,...). g.- Irun garatzeko profesionalen eta enpresa kudeatzaileen elkartea sortzea..

3. – ZERBITZU BERRIEN EGITEKOA: ERAKUSTAZOKA, ERROMANIZAZIOAREN MUSEOA, UR LASTERRETAKO UBIDEA Hiria zerbitzu-hiri handi bihurtzea (herri mugakideak kontuan hartuz). Hitzaren zentzurik zabalenean. Enpresentzako zerbitzu aurreratuak, turismoa, merkataritza,...

a.- Oiasso Proiektua-Erromanizazioaren Museoa. Gutxi gora-beherako aurrekontua: 400 milioi pezeta Epea: 2002

21

w w w.irun.org

Iruzkinak: Oiasso proiektuaren helburua hau da: Junkaleko eskola zaharrak erabat birgaitzea, museo bihurtzeko, Bizkaiko Golkoaren erromanizazioa gai nagusitzat izango duena, eta, eskualdean azken urteotan egindako azken aurkikuntza arkeologikoak erakutsiko dira bertan. Museoak espazio interaktibo izan nahi du, eta bere programan Santa Elena Ermita-Museoa (Erromatar Nekropolia)era sartuko eta kudeatuko du, eta garrantzi handiago emango dio. Proiektuaren barne berreskuratzea eta prestakuntza programa bat ere dago, baita ibilbide turistiko-kulturalean ibiltzeko aukera ere, Oisasso erromatar hiria izan zena eta inguruak ikusiz..

b.- Oxinbiribilgo Ur Lasterretako Ubidea

Gutxi gora-beherako aurrekontua: 600 milioi pezeta Epea: Iruzkinak: Oxibirinbiril Parkea izango den lekuan ur lasterretako ubidea eraikitzeari esker, aldi berean, padurako naturaz eta aisialdiaz gozatu eta kirola egin, garapen ekonomikoa eta lanpostuak sor daiteke. Slalom nazioarteko txapelketen bidez komunikabideetan oihartzun handia izango du. Ekonomi azterketa bat burutu da eta hirugarren urtean 60.000 erabiltzaile eta zuzeneko 30 lanpostu eta zeharkako 45 sortuko direla aurreikusi da.

c.- Telekomunikazio azpiegiturez hornitzea d.- Enpresentzako zerbitzu aurreratuak emateko lekuaz hornitzea e.- Aisialdirako guneak sortzea

4.- MERKATARITZA ZENTRALA ETA SUSPERTUA Irun lurraldeko merkataritza-gunea izaki. Merkataritza sektorearekin lotutako proiektuak bultzatzea eta aprobetxatzea.

a.- Iparralde Hiribidea garatzea: Aisialdirako eta merkataritzarako gunea sortzea hirigintzako garapenarekin Iparralde Hiribide inguruan.

b.- Behobia aldea berriz antolatzea (merkataritza aldea, egitasmo berezia) c.- Komunikazio-plana egitea “Irun merkataritza-hiri”

5.- TEKNOLOGIA BERRIEN AUKERAK

a.- Hirian kablea jartzea bultzatzea eta, era berean, berau antolatzea, aktore guztiak koordinatuz (operadoreak, Udala, eraikitzaileak,...). Kataluniako LOCALRET eredua jarraitu beharrek adibidea ematen du.

b.- Herritarrentzako prestakuntzan inbertitzea (zibergune berriaren esperientzia urruti

dauden auzoetara zabaltzea, etab.), baita enpresa txikiarentzat eta dendentzat ere. c.- Irteera gutxi dituzten lanbideetako titulatuak TIC-ekin lotutako lanbide edo

jardueretara birziklatzea erraztea. d.- Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek, Informazio Gizartearen tokiko garapenaren eginkizun

eragilean, ahaleginak bikoiztea, laguntzak bilatuz (Eusko Jaurlaritzaren

22

w w w.irun.org

dirulaguntzak, proiektu europarrak) ekimen berriak finantzatu eta bideragarri egiteko.

6.- TURISMOA Turismo-eskaintza berregituratzea eta dibertsifikatzea, hiriaren eta inguruaren hornidura berriez baliatuz. Gastronomia-eskaintza bereizia eta maila onekoa aprobetxatzea inguru naturalean

a.- Irunera turismoa erakartzeko proiektu nagusiak hauek dira: Euskadiko Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka, Oxinbiribil Ur Lasterretako Ubidea eta Erromanizazioaren Museoa (ikus 6. Puntua).

Azpiegitura berri horiei esker, turismo mota desberdina bultzatuko da, tradizionalki zona horretan egin denaren bestelakoa. Hau da, negozio-, abentura-, kirol- eta kultura-turismoa indartuko da. b.- Bidasoako historia eta kultura ezagutzeko ibilbidea: horren bidez, Txingudi Badiari

buruzko kultura- eta turismo-baliabideak azpimarratzen dira.

c- Irunen Ibis hotel bat zabaltzea.

d- Eskualdeko proiektuak sartzea, (ur-turismoa, talasoterapia, ...) e.- Maila oneko gastronomia-eskaintza bereizitua aprobetxatzea inguru naturalean.

7.- ENPLEGUA Jarduera- eta enplegu-tasari dagokionez, Europako alde aurreratuenekin bat etortzea.

a.- Herritarrentzako eta enpresentzako zibergunea sortzea, eta horren inguruan hiria informazio-gizartean estrategikoki kokatuko duten jarduerak egitea.

b.- NTIC-ak lurralde osora hurbiltzeko entitateen sarea sortzea. c.- Ekintzak detektatu eta abian jartzea (prestakuntza, ...), baldin eta giza baliabideak

enpresek dituzten benetako beharretara eta etorkizuna duten lanbideetara zuzentzen badituzte.

d.- Irunek unibertsitate-hiriaren maila izatea.

23

w w w.irun.org

11. Aktoreak 1.- GARRAIO-LOGISTIKA SEKTOREAREN EGINKIZUNA Irungo Udala Bidasoa bizirik Enpresa-ehuna: Enpresak, Enpresa Elkarteak Merkataritza Ganbara Foru Aldundia Hondarribiko eta Hendaiako Udalak Eurohiria Aena Renfe Sncf Feve Euskotren Eusko Jaurlaritza 2.- INDUSTRI SEKTORE BERRIA Irungo Udala Enpresa-ehuna: Enpresak, Enpresa Elkarteak Finantza-entitateak Bidasoa bizirik Merkataritza Ganbara Spri Eusko Jaurlaritza Teknologi zentroak 3.- ZERBITZU BERRIEN EGITEKOA: ERAKUSTAZOKA, ERROMANIZAZIOAREN MUSEOA, UR LASTERRETAKO UBIDEA Irungo Udala Ficoba, Kirol elkarteak, Santiagotarrak Bidasoa bizirik Merkataritza Ganbara Foru Aldundia Eurohiria Udalak (Hondarribia, Hendaia, Donostia, ...) 4.- MERKATARITZA ZENTRALA ETA SUSPERTUA Irungo Udala Bidasoa bizirik

24

w w w.irun.org

Merkatarien elkarteak, Mugan 5.- TEKNOLOGIA BERRIEN AUKERAK Udala Bidasoa bizirik Eusko Jaurlaritza GAIA FICOBA Telekomunikazio Operadoreak: Telefonica, Euskaltel,.. Teknologi enpresak Eraikitzaileak eta hirigintza-sustatzaileak Produkzio-sektore guztiak orokorrean. 6.- TURISMOA Udala Bidasoa bizirik Hendaia eta Hondarribiko Udalak Ostalarien elkartea 7.- ENPLEGUA Udala Bidasoa bizirik Inem Prestakuntza Zentroak Unibertsitatea Eusko Jaurlaritza