PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak...

16
“GORDAILUA” GIPUZKOAKO ONDARE HIGIGARRIAREN ZENTROA GOBERNATU ETA OSOKI MANTENTZEA (IRUNGO AUZOLAN KALEA, 4) BALDINTZA TEKNIKO BEREZIEN EN AGIRIA AURKIBIDEA 1.- Kontratuaren gaia 2.- Eskaintzaren irismena 2.1.- Kontratistaren eginkizunak 2.2.- Kontratuaren barruan sartzen diren instalazioak 2.3.- Kontratuaren barruan ez dauden instalazioak 2.4.- Zerbitzua emateko behar den pertsonala 2.5.- Azpikontratek esku hartzea 2.6.- Eskaini beharreko prezioaren osaera 2.7.- Fakturazioa 3.- Mantentze osoaren plana 4.- Mantentze planean sartu beharreko elementuen zerrenda 4.1.- Eraikuntza elementuak 4.2.- Elektrizitatea 4.3.- Klimatizazioa 4.4.- Iturgintza 4.5.- Saneamendua eta euri urak 4.6.- Sua detektatzea eta itzaltzea 4.7.- Kontrol zentralizatua / Segurtasuna 4.8.- Telefonoak, eta ahotsa eta datuak komunikatzeko sarea 4.9.- Ebasketen aurkako ekipoak 4.10.- Eraikinaren kudeaketa kontrola 4.11.- Tximistorratzak 4.12.- Karga nasaren plataforma 4.13.- Zubi-garabia, polipastoak 4.14.- Sekzio ateak, tolesgarriak eta azkarrak 4.15.- Biltegietako altzariak eta ekipoak 4.16.- Beste batzuk (bulegoko altzariak, estoreak, etab.) 5.- Ordezko piezak eta biltegi zerbitzua 6.- Matxurak konpontzeko zerbitzua 7.- Aldian aldiko txostenak 8.- Kudeaketa informatizatua 9.- Segurtasuna eta osasuna 10.- Eskaintza teknikoak aurkezteko formatua document.doc 1/16

Transcript of PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak...

Page 1: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

“GORDAILUA” GIPUZKOAKO ONDARE HIGIGARRIAREN ZENTROA GOBERNATU ETA OSOKI MANTENTZEA (IRUNGO AUZOLAN KALEA, 4)

BALDINTZA TEKNIKO BEREZIEN EN AGIRIAAURKIBIDEA

1.- Kontratuaren gaia2.- Eskaintzaren irismena

2.1.- Kontratistaren eginkizunak2.2.- Kontratuaren barruan sartzen diren instalazioak2.3.- Kontratuaren barruan ez dauden instalazioak2.4.- Zerbitzua emateko behar den pertsonala2.5.- Azpikontratek esku hartzea2.6.- Eskaini beharreko prezioaren osaera2.7.- Fakturazioa

3.- Mantentze osoaren plana4.- Mantentze planean sartu beharreko elementuen zerrenda

4.1.- Eraikuntza elementuak4.2.- Elektrizitatea4.3.- Klimatizazioa4.4.- Iturgintza4.5.- Saneamendua eta euri urak4.6.- Sua detektatzea eta itzaltzea4.7.- Kontrol zentralizatua / Segurtasuna4.8.- Telefonoak, eta ahotsa eta datuak komunikatzeko sarea4.9.- Ebasketen aurkako ekipoak4.10.- Eraikinaren kudeaketa kontrola4.11.- Tximistorratzak4.12.- Karga nasaren plataforma4.13.- Zubi-garabia, polipastoak4.14.- Sekzio ateak, tolesgarriak eta azkarrak4.15.- Biltegietako altzariak eta ekipoak4.16.- Beste batzuk (bulegoko altzariak, estoreak, etab.)

5.- Ordezko piezak eta biltegi zerbitzua6.- Matxurak konpontzeko zerbitzua7.- Aldian aldiko txostenak8.- Kudeaketa informatizatua9.- Segurtasuna eta osasuna10.- Eskaintza teknikoak aurkezteko formatua

Agiri hau bi eranskin hauek osatzen dute:

- I. eranskina: Instalazioen inbentarioa

- II. eranskina: Gutxieneko mantentze lanen protokoloa

document.doc 1/13

Page 2: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

document.doc 2/13

Page 3: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

“GORDAILUA” GIPUZKOAKO ONDARE HIGIGARRIAREN ZENTROA GOBERNATU ETA OSOKI MANTENTZEA (IRUNGO AUZOLAN KALEA, 4)

BALDINTZA TEKNIKO BEREZIEN AGIRIA

1.- KONTRATUAREN GAIAKontratuaren gaia hau da: Irungo Auzolan kalearen 4. zenbakian dagoen “Gordailua” Gipuzkoako Ondare Higigarriaren Zentroko eraikuntza elementuen eta instalazioen gobernatzea eta mantentze integrala, prebentiboa, tekniko-legala eta zuzentzailea.

Eraikin hori 2011ko irailean amaitu zuten, eta eraikuntza-berme hedatua du, 2016ko irailera arte.

Agiri honetako I. eta II. eranskinez gain, zeintzuk instalazioen inbentarioari eta mantentze protokoloei buruzkoak diren hurrenez hurren, beste eranskin bat dago, Eraikinaren eta horren instalazioen funtzionamendua izenekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak egina. Dokumentu horretan, zentroaren ezaugarriak eta funtzionamendua azaltzen dira zehatz-mehatz, eta Departamentuak lizitatzaileen eskuragarri jariko du. Horrez gain, eraikinaren Erabiltze eta mantentze gidaliburua eskura dezakete lizitatzaileek; proiektua prestatu eta obra zuzendaritza eraman zuten Astigarraga eta Lasarte arkitektoek idatzi zuten gidaliburua, 2011ko irailean.

2.- ESKAINTZAREN IRISMENAEskaintza honetan, hiru atal hauek sartzen dira nagusiki:

- Eraikina gobernatzea (instalazioak gobernatzea; ikus-entzunezkoak erabiltzea).

- – Biltegiak eta gordailuak kudeatzea.

- Eraikinaren mantentze integrala (eraikuntza elementuak eta instalazioak).

Atal horiek zehatzago azaltzen ditugu ondoren:

2.1.- Kontratistaren eginkizunakProposamenean, honako hauek jasoko dira:

a)

b) Eraikineko eraikuntza elementuen eta instalazioen mantentze prebentiboa eta zuzentzailea; instalazioen mantentze lanak egiteko, ordenagailuz lagundutako mantentze ingeniaritza (GMAO) erabiliko da, eta mantentzaileak horren bidez ateratako datu historikoen kopia emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

c)

d) Gaur egun dagoen kontrol zentralizatuko sistema erabiliz gobernatzea instalazioak, eta jabetzak izendatutako arduradunaren eskariei erantzutea.

e) Eraikuntzako instalazio eta elementuen aldian behingo ikuskapen ofizialen egutegia kontrolatzea, gai hori zuzentzen duten arautegien arabera ikuskapena derrigorrean egin behar den kasuetan, eta ikuskapen horietan laguntza teknikoa eman eta gainbegiratzea.

f) Areto Balioaniztuneko instalazioak eta ikus-entzunezkoak erabiltzea, Internet eta Intranet bidezko transmisioak egitea eta, orobat, astelehenetik ostiralera bitartean egiten diren jarduerak grabatzea, goizeko urte osoan zehar 08:00etatik jarduerak amaitu arte, horretarako behar den pertsonal teknikoa erabiliz.

document.doc 3/13

Page 4: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

g) Matxurak konpontzeko zerbitzua ematea, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan zehar, pertsona-bilagailuez edo telefono mugikorraz baliatuta, larrialdiren bat gertatuz gero ordubetez azpiko epean eraikinean azaldu ahal izateko.

h) Zentroan dauden instalazioetan (behin-behineko eta finkoetan) berrikuntza txikiak egitea; berrikuntza horiek garrantzi txikikoak izango dira eta ez dute eten larririk sortu behar berezko mantentze-lan prebentibo eta zuzentzaileetan.

i) Mantentze lanak egitean sortutako hondakin arriskutsuak kudeatzea, eta eraikinaren barruan sortutako hondakin arruntak bildu eta kanpoan uztea, Txingudi Zerbitzuak SAk adierazitako ordu eta lekuetan.

j) Instalazio berriak jartzean eta erakusketak nahiz emanaldiak muntatu eta desmuntatzean, lanak kontrolatu eta horien jarraipena egitea, eraikinean erabilgarri dauden ekipoak eta baliabideak behar bezala erabiltzen direla egiaztatzeko.

k) Aholkularitza teknikoa eman eta txostenak egitea.

l) Eraikinaren barruan, objektuak (aulkiak, mahaiak, ekipoak…) eta gauzak (paketeria) jaso eta dagokien lekura eramatea.

m) Eskaini beharreko prezio globalaren barruan, instalazioetan egin beharreko aldaketa edo hobekuntza txikiak sartu behar dira: besteak beste, telefonoak edo entxufeak jartzea, zoru faltsuaren banaketan aldaketak egitea eta abar, eta orokorrean, ezarritako ordutegiaren barruan egiten diren lan txiki guztiak.

n) Barruan sartzen da, era berean, aldi baterako erakusketarako segurtasun sistemak prestatzea, langile oso espezializatuen esku-hartzea eskatzen duten instalazio konplexuen kasuan izan ezik.

o) Eraikina itxi aurretik ikuskatzea, eta bidegabe sartzearen kontrako alarma jartzea.

p) Biltegiak eta gordailuak kudeatzea-

Mantentze lanetarako behar diren ekipo, lanabes eta tresnak esleipendunaren kontura izango dira; horrek, bere eskaintzan, izango dituen lanabesak deskribatu beharko ditu.

- Zentroko arauak betez, bildumetako piezak lekutzea gordetegietan, betiere piezen neurriek horretarako aukera ematen badute. Kontuan izan behar da pieza horiek mugitzeko makineria erabili beharko dela (orga elektrikoak, traspaletak…). Lan hori egiteko, eraikinean garraioko eskorga egokiak daude (FENWICK motakoak dira).

- Bildumetako piezak aurkitzea gordetegietan, pieza horiek beste gela batzuetara aldatzea eta kokapen berrian egokitzea, betiere piezen neurriek horretarako aukera ematen badute. Kontuan izan behar da pieza horiek mugitzeko makineria erabili beharko dela (orga elektrikoak, traspaletak…). Lan hori egiteko, eraikinean garraioko eskorga egokiak daude (FENWICK motakoak dira).

- Bildumetan piezak sartzeko zein bertatik ateratzeko lanetan parte hartzea: garraiolarien kontrola, ate kontrola...

- Zentroan erakusketa txikiak muntatzeko lanetan parte hartzea.- Apal mugikorrak irekitzea eta ixtea, Zentroak ezarritako errutinaren

arabera.- Gordailuko materialak duen kokapenaren logistika kontrola eramatea,

Zerbitzuko programa informatikoaren bidez.

FENWICK motako ekipoak kenduta (n atalean adierazitakoak), mantentze lanetarako behar diren ekipo, lanabes eta tresnak esleipendunaren kontura izango dira; horrek, bere eskaintzan, izango dituen lanabesak deskribatu beharko ditu.

document.doc 4/13

Page 5: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

2.2.- Kontratuaren barruan dauden instalazioak:Kontratuaren arabera, eraikuntza bera mantentzeaz gain (eraikuntza elementuak), instalazio hauen mantentze prebentibo, tekniko-legal eta zuzentzailea egin behar da (arreta berezia jarri behar zaio Legionelosiaren prebentzio eta kontrolari):

Klimatizazioa, geotermia barruan dela.

Ur bero sanitarioa

Haizagailuak; hezetasuna kentzeko makinak; husteko eta xurgatzeko ponpak.

Eraikineko lokaletako (biltegiak, tailerrak, bulegoak, eta abar) baldintza higrotermikoak kudeatzeko sistema (kontrola eta jarraipena).

Iturgintzako instalazioa eta euri uren zein ur beltzen saneamendua.

AT instalazio elektrikoa (transformazio-zentroa); BT instalazioa; informatika-aparailuetarako elektrizitate berezia.

Segurtasuneko instalazioa (alarmak, bidegabe sartzearen kontrako sistemak, CCTV, ebasketa kontrakoa, etab.) eta suteak detektatzeko eta itzaltzeko sistema (BIES, langarreztagailuak, detekzioa, etab.), arrisku orotakoa.

UPS (ziurtatutako elikatze-iturriak).

Ahotsa eta datuak komunikatzeko sarea.

Areto balioaniztuneko eta bulegoetako ikus-entzunezko ekipoak.

Tximistorratzak

2.3.- Kontratuaren barruan ez dauden instalazioak: Igogailuak

Instalazio fotovoltaikoa

Ondareko objektuak tratatu eta zaharberritzeko instalazio bereziak (anoxia ekipoa; erauzketako instalazioa; liofilizagailuak; izozkailua; mikrotornua; eta abar).

HANWEL zundak eta ekipoak, Wifi bidez jarraipen higrotermikoa egitekoak.

Ekipo informatikoak

Su-itzalgailuen eta suteetarako ur-harguneen berrikusteak.

Eraberritze eta muntaketa garrantzitsuak.

Nolanahi ere, informatikako ekipoena alde batera utzita, esleipendunak instalazio horien mantentzea koordinatu beharko du.

2.4.- Zerbitzua emateko behar den pertsonala2.4.1.- Solaskidea Ingeniari tekniko edo goi-mailako bat, jabetzarekiko solaskide eta arduradun

izango dena.

Administrazioarekiko harremanak batez ere euskaraz izango direnez, enpresako ordezkari izendatzen den eta solaskidea nahiz koordinazio lanen arduraduna izango den pertsonak euskaraz jakin beharko du, kontratua behar bezala gauzatuko dela bermatzeko moduan.

2.4.2. Pertsonal finkoa:

document.doc 5/13

Page 6: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

Ofizial gaitu bat. Kontratuko lanak egiteko, ofizial horrek astean 40 orduko arduraldia beharko duela balioetsi da teknikoki; datu hori zehaztu egin beharko da baldintza administratibo berezien agirian.

Langile horien gutxieneko presentzia-ordutegia, atsedenaldia barruan dela, honakoa izango da: 08:00etatik 16:00etara, astelehenetik ostiralera, urte osoan zehar. Ordutegi horretan, 2.1 atalean deskribatutako lanak egingo dituzte.

Gainera, Areto Balioaniztunean egiten diren jardueretan, bertako instalazioak gobernatu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik jarduerak amaitzen diren arte, urte osoan zehar. Zeregin horretan sartzen da, orobat, jarduera horiek Internet eta Intranet bidez ematea eta grabazio eta transmisio berezien ardura duen lantaldeari laguntza teknikoa ematea. Arratsaldeko ordutegian programatzen diren ekitaldietarako, horiek hasi baino ordu erdi lehenago gutxienez hasi beharko da laguntza teknikoa ematen, sor litezkeen behar teknikoak bideratu ahal izateko. Areto Balioaniztuneko instalazioen zaintzak ez du, inolaz ere, lehen aipatutako eguneroko mantentze eta gobernatze lanak baztertzea ekarri behar.

Langile finkoek 5 urteko esperientzia izango dute, gutxienez, antzeko lanetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak menderatu beharko dituzte.

2.4.2. Pertsonal ez finkoa: 2.4.3.1.- Ingeniari tekniko edo goi-mailako bat, eraikineko eraikuntza

elementuetan egin beharreko mantentze prebentibo eta zuzentzailea gainbegiratu eta horren jarraipena egiteko. Adierazitako eginkizunez gain, irtenbide teknikoak proposatzeko ardura izango du, gerta litezkeen patologiak behar bezala konpontzeko. Hala badagokio, egin beharreko esku-hartzearen balorazio ekonomikoa egingo du.

2.4.3.2. Behean zerrendatutako instalazioak zaintzeko behar diren langile espezializatuak, prestakuntza egiaztatutakoak (zerrenda orientagarria da, eta ez itxia).

Transformazio zentroa

Iturgintza

Klimatizazioa

Suteak detektatu eta itzaltzeko sistema

Segurtasuna

Ahotsa eta datuak komunikatzeko sarea

Ikus-entzunezko ekipoak

Telebista antenak

Tximistorratzak

Bizitza lineak

Beste batzuk

Kontratuari atxikitako langileei dagokienez –presentzia zuzenekoak nahiz espezializatuak izan– egiten den edozein aldaketa jabetzari jakinarazi beharko zaio aldez aurretik, eta langile horrek mantentze lan edo mantentze mota bakoitzean duen gaitasun teknikoa justifikatu beharko da.

2.5.- Azpikontratek esku hartzea

document.doc 6/13

Page 7: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

Esleipendunak egiaztagiri ofizialik ez duenean, edo zerbitzu espezializatuago bat eskaintzeari komenigarri irizten dionean, lan jakin batzuk azpikontratatu ahal izango ditu; hala eginez gero, jabetzari horren berri eman beharko dio, eta, esku hartu baino lehen, azpikontratatuaren egiaztagiriak nahiz funtsezko datuak aurkeztu beharko ditu.

Esleipenduna da azpikontratatuek egindako mantentze-lanen erantzulea jabetzaren aurrean; lan horiek ez diote inolaz ere kostu gehigarririk sortuko administrazioari, esleipendunak bere gain hartuko baititu, bereak balira bezala.

2.6.- Eskaini beharreko prezioaren osaera:Eskaintza era honetan osatuko da:

A atala: Urteko prezio itxi bat, agiri honetako 2. atalean deskribatutako lan guztiak egiteko. Prezioaren barruan hau sartzen da: ordezkatzea bai lanparak bai mantentze prebentibo eta zuzentzailea egiteko beharrezkoa den material txikia. Kontzeptu horretan, 12.000 euroko gastu muga ezartzen da (BEZa kanpo), eta gastu hori zehatz-mehatz justifikatu beharko da hileko faktura finkoaren bidez. B atala: Orduko prezioen zerrenda, kontratistari eskatu ahal izango zaizkion lanei erantzuteko. Lan horiek mota honetakoak izango dira: agiri honen xede diren eraikinen mantentze lanekin lotura izan arren, agirian definitutako kontratuaren dedikazio esparruaren barruan sartzen ez direnak, beren neurri edo konplexutasunarengatik (hau da, ohiko ordutegi arruntetik kanpo egin behar diren edo unean uneko langileek beren gain hartu ezin dituzten halako garrantzi bateko berrikuntzak dira). Lan-eskuaren unitateko prezioak, edozein espezialitatetarako kalkulatuak, honakoak dira:

- 1. mailako ofiziala, orduko ……………………………………………… 29 €

- 2. mailako ofiziala, orduko ……………………………………………… 29 €

- 1. mailako ofiziala, matxurak konpontzeko 24 orduko arreta, aparteko orduko…. 43 €

C atala: Portzentajezko beherapen bakarra, kontratua gauzatzeko beharrezkoak diren ordezko materialen prezioei ezartzekoa.

Merkatuko tarifak edo prezioak dituzten materialei dagokienez, horien fakturazioak ez du publikoarentzako salmenta prezioa (PSP) gaindituko.

Merkatuan tarifarik edo preziorik ez duten materialei dagokienez, horien gehienezko fakturazio prezioa hau izango da: exekuzio materialaren (EM) prezioa, Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntza Materialen Prezioen Oinarrian adierazitakoa, gehi % 20.

BARRUAN DAUDEN ETA EZ DAUDEN ESKULANAREN ETA MATERIALEN LABURPEN TAULA

MANTENTZE PREBENTIBOA MANTENTZE ZUZENTZAILEA

MATERIALAK ESKULANA MATERIALAK ESKULANA

ERAIKUNTZA ELEMENTUAK

EZ BARRUAN BARRUAN EZ BARRUAN BARRUAN

INSTALAZIOAK BARRUAN BARRUAN BARRUAN* BARRUAN**

* Tarifako prezioa unitateko 30 € edo hortik beherakoa denean

document.doc 7/13

Page 8: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

** Premiazko arrazoiengatik edo zentroaren behar bereziengatik langile finkoentzat ezarritako arduraldiko ordutegiaren barruan burutu ezin denean izan ezik.

2.7. Fakturazioa:Urteko prezio itxiaren barruan dauden lanak hamabi hileko faktura berdinetan fakturatuko dira; hilabetea igarotakoan aurkeztuko dira. Fakturarekin batera, mantentze prebentibo eta prebentzio eta zuzentzailea egiteko hilabete horretan erabilitako materialaren xehetasun baloratua aurkeztuko da, material horren tarifako prezioa 30 euro edo hortik gora bada.

Gainerako lanak, berriz, lan horiek amaitu eta jabetzak hartzen dituenetik hamabost egunen barruan fakturatuko dira. Faktura horietan, lan bakoitza eskatzerakoan jabetzak emandako eskaera erreferentzia edo zenbakia adierazi beharko da.

3.- MANTENTZE INTEGRALAREN PLANAIrungo Auzolan kalearen 4. zenbakian dagoen “Gordailua” Gipuzkoako Ondare Higigarriaren Zentroa gobernatu eta osoki mantentzeko lanen artean, honakoak egin beharko dira:

a) Mantentze programa idatzi eta gauzatzea, eta mantentze prebentiboaren plangintzan sartutako protokoloak egunean jartzea. Jabetzak programa hori onartu beharko du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuak aldeko txostena aldez aurretik egin ondoren.

b) Kontratuan sartutako instalazioen eta ekipoen dokumentazio teknikoa egunean jarrri eta kontrolatzea, eta ziurtatzea instalazio eta ekipo horiek behar bezala erabiltzen direla muntaketa eta emanaldietan.

c) Mantentze zuzentzaileko abisuak jasotzea, eta lan horiek mantentze plan orokorraren barruan egitea.

d) Gobernatze eta mantentze lanak egitea.

e) Aholkularitza teknikoa ematea, energia-fakturak aztertzea, kontsumoak arrazionalizatzea eta kontsumoa gutxitzeko hobekuntzak aztertzea.

f) Hileko txostenak egitea eraikinetako instalazioei buruz, eta hiru hilean behingoak eraikinetako eraikuntza elementuei buruz. Txosten horietan, lanak, gorabeherak eta gomendatutako hobekuntza garrantzitsuenak aipatuko dira laburtuta.

g) Biltegia kudeatzea. Material garrantzitsuenen hornidura eta biltegiratzea. Aurreko txosten horietan, materialen inbentarioa ere jaso beharko da.

h) Beste zerbitzu premiazko batzuei erantzutea.

i) Mikrofitxak irakurtzeko ekipoak eta fotokopiagailuak zaintzea (tonerra, papera eta abar).

Egindako edozein lanetan, sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeaz arduratuko da esleipenduna.

Hiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan utziko dira. Esleipendunak hondakin arriskutsuak (iragazkiak, olioak, likido sukoiak, lanpara fluoreszenteak, …) kudeatuko ditu, baimenduta dauden hondakinen kudeatzaileen bidez. Esleipendunak, urtero, sortutako hondakinen zerrenda aurkeztuko du, hondakin mota, kopuruak eta azken jasotzailea adierazita. Hondakin arriskutsuak kudeatzeko gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

document.doc 8/13

Page 9: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

4.- MANTENTZE PLANEAN SARTU BEHARREKO ELEMENTUEN ZERRENDAEskaintzak egitean kontuan hartuko dira, gutxienez, segidan modu ez zehatzean azaltzen diren instalazioak, I. eranskinean zehaztutakoaren arabera:

4.1. Eraikuntza elementuak:

Egitura

Estalkiak eta teilatu lauak

Fatxada itxiturak, eraikina estaltzen duen metalezko sareta barne.

Iragazgaizteak eta isolamenduak

Kanpoko arotzeria: leihoak, ateak, etab.

Igeltserotza, barneko zatiketak eta itxiturak.

Barneko arotzeria.

Estaldurak: paretak eta sabaiak (zarpiatuak; azuleju-estaldurak; egurrezko panel egiturak eta ijezketak; pinturak,…).

Estaldurak: zoruak eta eskailerak (zeramikazko baldosak; harrizko zoladurak; zoladura tekniko flotagarriak,…).

Beirak

Errementaritza:

Barandak

Burdin hesiak

Sarrerako ateak (ibilgailuen sarrera); ate lerragarriak (oinezkoen sarrera)

Lorezaintza

Beste batzuk

4.2. Elektrizitatea:

Transformazio zentroa

Talde elektrogenoa

Koadro orokorrak

Koadro elektrikoak (argiak/indarra)

Barruko argiteria: Luminariak; mekanismo elektrikoak; eta larrialdiko argiak.

Kanpoko argiteria

Motor elektrikoak

UPS (ziurtatutako elikatze-iturriak).

Lur sistemaren sarea

4.3. Klimatizazioa

Ekoizteko (bero ponpak), doitzeko eta kontrolatzeko ekipoak.

Ponpa zentrifugoak.

document.doc 9/13

Page 10: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

Klimatizatzaileak.

Aireztapen eta erauzketako unitateak.

Bero ponpa

Hedapen ontzia

Galdara elektrikoa (ACS)

Hezegailuak

Instalazio geotermikoa

4.4. Iturgintza:

Ur banaketaren sareak

Balbulak eta txorrotak

Gailu sanitarioak

Presio taldeak

Urmaela (kultura ondare higigarriko objektuak zaharberritzeko).

4.5. Saneamendua eta euri urak:

Gailuen hustubide sarea; zorrotenak (Fullflow motakoak); teilatu hodiak; eta hustu-lekuak.

Xukatzeko ponpak

Ur beltzen sarea eta kutxatilak

4.6. – Sua detektatzeko eta itzaltzeko sistema

Detektagailuak

Detektatzeko zentral analogikoa

Itzalgailuak

Ur tanga (CPI)

Suteetako ur-hargune ekipatuak

Uhate su-ebakitzaileak

Errezel su-ebakitzaileak

Instalazio automatikoak

Ur lainoztatua eta dagozkion biltegiak

Exutorioak

4.7. Kontrol zentralizatua / Segurtasuna

Intrusioa

Kamerak

Monitoreak

Kontroleko zentraltxoa

Sarreren kontrola

document.doc 10/13

Page 11: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

4.8. Telefonoak, eta ahotsa eta datuak komunikatzeko sarea

4.9. Ebasketen aurkako ekipoak

4.10. Eraikinaren kudeaketa kontrola

Kudeaketa zentrala eta moduluak

4.11. Tximistorratzak

4.12. Karga nasaren plataforma

4.13. Zubi-garabia, polipastoak

4.14. Sekzio ateak, tolesgarriak eta azkarrak

4.15. Biltegietako altzariak

Apalak

Armairu konpaktuak

Apalategiak

Koadroetako orraziak

Plataforma mugikorrak

Garabi mugikorra

Etb.

4.16. Beste batzuk

Altzariak

Estoreak, eta abar.

Barra kodearen irakurgailua

Hainbat lanabes

Jabetzak eta esleipendunak lan horiek aldatu ditzakete elkarren arteko adostasunez. Hala eginez gero, kontratuaren zenbateko ekonomikoa ere aldatu egingo litzateke, erregelamendu eta araudiek eskatutako gutxienekoak betez, betiere.

5.- ORDEZKO PIEZAK ETA BILTEGI ZERBITZUAKontratuan, makina bakoitzak zenbat ordezko pieza izango dituen zehaztuko da, eta baita horien gutxieneko stock maila zenbatekoa izango den eta nola biltegiratu eta zainduko diren.

Era berean, ordezko materiala erosteko gestioak enpresa esleipendunaren esku utzi ditzake Gipuzkoako Foru Aldundiak, zerbitzua arinagoa eta merkeagoa izan dadin.

6.- MATXURAK KONPONTZEKO ZERBITZUA

document.doc 11/13

Page 12: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

Eskaintzan, instalazioetan gerta litezkeen matxurak konpontzeko lanak sartuko dira; larrialdi kasutan, gehienez ordubeteko erantzun-denbora bermatu beharko da.

Zerbitzu hori eguneko 24 orduetan zehar emango da, 365 egunez urtean, eta abisuak telefono bidez edo antzeko beste moduren bat erabiliz hartzeko zerbitzu iraunkorra izango du esleipendunak.

7.- ALDIAN ALDIKO TXOSTENAK- Hilean behin, edo aldian-aldian egiten den lan bat amaitzen denean,

instalazioetan egindako lanen historia jasotzen duen txosten bat egingo da, bertan zera hauek adieraziz: lanak, datak, matxurak, erantzun-denborak, matxuren arrazoiak, jarritako materialak eta ordezko piezak, etab. Txosten berean, biltegiko inbentarioa eguneratuko da.

Hileko txosten horietan, eraikinetako barrutietako giro baldintzen parametroak ere jasoko dira.

- Hiru hilean behin, txosten bat egingo da eraikineko eraikuntza elementuen mantentze zuzentzaileari buruz; egokia bada, antzemandako patologien irismena eta horiek konpontzeko gauzatutako irtenbide teknikoak zehaztu dira.

Enpresa esleipendunak aztertuko du ea, instalazioen aprobetxamendua hobetzeko eta erabiltzaileari zerbitzu hobea emateko, instalazio horietan zer aldaketa egin behar diren edo egin litezkeen; osterantzean, energi kontsumoan edo beste zerbaitetan aurreztea ekar dezaketen moldaketak ere aztertu beharko ditu.

- Urtean behin, amaierako txosten bat egingo da instalazioen eta eraikinen mantentze eta gobernatzeari buruz; txosten horretan, hainbat energi kontsumo, matxurak, hobekuntzak, konponketak, etab. aztertuko dira eta, higiezinaren ustiapenaren kudeaketan funtzionamendu egokiena eta aurrezpen handiena ahalbidetzeko, neurri zuzentzaileak proposatuko dira.

- Txosten horiek guztiak Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Teknikoari (edo Zentroko arduradunari) eta Arkitektura Zerbitzuari igorriko zaizkio.

8.- KUDEAKETA INFORMATIZATUA.Instalazioen mantentze zerbitzua kudeatzeko, programa informatikoren batez baliatuko da enpresa esleipenduna.

Funtsean, programa horrek eginkizun hauek beteko ditu:

Makina bakoitzaren datu teknikoak biltegiratzea. Makina bakoitzaren mantentze gamak eta eragiketak biltegiratzea. Makina bakoitzean egin beharreko lanak simulatu eta programatzea. Makina bakoitzerako lan aginduak bidaltzea. Makina bakoitzean egindako lanei buruzko datuen historikoa biltegiratzea. Biltegia kudeatzea. Euskarri informatikoan txostenak egitea.9.- SEGURTASUNA ETA OSASUNAKontratista behartuta egongo da laneko arriskuen prebentzioari buruz legedian jasotako aurreikuspenak betetzera. Era berean, zerbitzua ematearen ondorioz –zuzenean edo zeharka– gerta daitezkeen edo bat-batean gerta daitezkeen istripu, kalte, galera eta urratzeen erantzukizuna hartuko du bere gain.

document.doc 12/13

Page 13: PLIEGO DE CONDICIONES TÉCNICAS PARA LA ... · Web viewHiri hondakinak eta horien parekoak (papera/kartoia, ontziak…) kontratuaren xede diren eraikinetan dauden bilketa guneetan

10.-ESKAINTZA TEKNIKOAK AURKEZTEKO FORMATUAEskaintza teknikoak formatu honen arabera aurkeztuko dira:- Gehienez 100 orri (DIN A4), bi aldeetan idatziak.- Mantentze gamen aurkezpena, berriz, agiri honen II. eranskinean erabiltzen diren

formatu eta aurkezpen moduaren arabera egingo da.- Paperean ez ezik, eskaintza PDF formatu digitalean ere aurkeztuko da.

Donostia, 2013ko abuztuaren 2a

Arkitektura Zerbitzua

document.doc 13/13