Plantilla normalizada para WORD · Web viewTxosten hau «Arreta goiztiarraren arloko...

31
GENEROAREN ARABERAKO ERAGINARI BURUZKO TXOSTENA, PROIEKTU HONI DAGOKIONA: «ARRETA GOIZTIARRAREN ARLOKO LANBIDE- KUALIFIKAZIOA EGIAZTATZEKO BALIO DUTEN TITULUEN, IKASKETEN ETA LANBIDE- GAITASUNEN KATALOGOA EZARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUA» Txosten hau «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua» izeneko proiektuaren tramitazioa dela-eta igortzen da, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen (aurrerantzean 4/2005 Legea) 18. artikulutik 20. artikuluraino ezarritakoari jarraikiz; zehazki, 19.1 artikuluaren lehen apartatuan jasotakoa, zeinaren arabera: «Administrazio-arau edo egintza bat egiten hasi aurretik, hori sustatzen duen administrazio-organoak ebaluatu egin behar du zein den proposamen horrek emakumeek eta gizonek kolektibo gisa bizi duten egoeran izan lezakeen eragina. Horretarako, aztertu behar du administrazio-arau edo -egintzan proiektatu den jarduketak ondoren positiboak edo kontrakoak izan litzakeen emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak ezabatzeko eta horien arteko berdintasuna sustatzeko helburu orokorrean». Era berean, txostena egiteko, kontuan hartu dira honako ebazpen honetan zehaztutako jarraibideak: 40/2012 Ebazpena, abuztuaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena (40/2012 Ebazpena, aurrerantzean). Izan ere, horren bitartez, Gobernu Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakia argitaratzea xedatu zen: «Genero-eraginaren aurreko ebaluazioa gauzatzeari buruzko jarraibideak (eta dagozkien eranskinak) onartzekoa, eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ekidin eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeari buruzkoa argitara dadila xedatzen da». Gainera, indarrik gabe utzi zuen Gobernu Kontseiluaren 2007ko otsailaren 13ko Erabakia, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 14ko 5/2007 Ebazpenaren bidez argitaratua. Jarraibide horiek 4/2005 Legean xedatua betetzen dute; zehazki, lege horren 19. artikuluko bigarren zenbakia, Eusko Jaurlaritzari honako hau agintzen baitzaio: «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Donostia kalea, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tel.: 945 01 93 92 – Faxa: 945 01 91 57 – Helb. elek.: [email protected] ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gizarte Politiketako Sailburuordetza Familia Politikako eta DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES Viceconsejería de Políticas Sociales Dirección de Política Familiar y

Transcript of Plantilla normalizada para WORD · Web viewTxosten hau «Arreta goiztiarraren arloko...

GENEROAREN ARABERAKO ERAGINARI BURUZKO TXOSTENA,PROIEKTU HONI DAGOKIONA: «ARRETA GOIZTIARRAREN ARLOKO

LANBIDE-KUALIFIKAZIOA EGIAZTATZEKO BALIO DUTEN TITULUEN, IKASKETEN ETA LANBIDE-GAITASUNEN KATALOGOA EZARTZEN DUEN DEKRETU-

PROIEKTUA»

Txosten hau «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua» izeneko proiektuaren tramitazioa dela-eta igortzen da, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen (aurrerantzean 4/2005 Legea) 18. artikulutik 20. artikuluraino ezarritakoari jarraikiz; zehazki, 19.1 artikuluaren lehen apartatuan jasotakoa, zeinaren arabera:

«Administrazio-arau edo egintza bat egiten hasi aurretik, hori sustatzen duen administrazio-organoak ebaluatu egin behar du zein den proposamen horrek emakumeek eta gizonek kolektibo gisa bizi duten egoeran izan lezakeen eragina. Horretarako, aztertu behar du administrazio-arau edo -egintzan proiektatu den jarduketak ondoren positiboak edo kontrakoak izan litzakeen emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak ezabatzeko eta horien arteko berdintasuna sustatzeko helburu orokorrean».

Era berean, txostena egiteko, kontuan hartu dira honako ebazpen honetan zehaztutako jarraibideak: 40/2012 Ebazpena, abuztuaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena (40/2012 Ebazpena, aurrerantzean). Izan ere, horren bitartez, Gobernu Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakia argitaratzea xedatu zen: «Genero-eraginaren aurreko ebaluazioa gauzatzeari buruzko jarraibideak (eta dagozkien eranskinak) onartzekoa, eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ekidin eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeari buruzkoa argitara dadila xedatzen da». Gainera, indarrik gabe utzi zuen Gobernu Kontseiluaren 2007ko otsailaren 13ko Erabakia, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 14ko 5/2007 Ebazpenaren bidez argitaratua.

Jarraibide horiek 4/2005 Legean xedatua betetzen dute; zehazki, lege horren 19. artikuluko bigarren zenbakia, Eusko Jaurlaritzari honako hau agintzen baitzaio: «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak proposatuta, arauak edo gidalerroak onetsi behar ditu, non adieraziko diren, batetik, zein izan behar diren aurreko paragrafoetan aipatzen den generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteko erregelak eta, bestetik, zein administrazio-arau edo -egintza dauden salbuetsita aurretiazko ebaluazio hori eta ondoko artikuluetan jasotzen diren gainerako izapideak egin behar izatetik».

1.- ARAU-PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN OROKORRA

Arau-proiektu hau izaera orokorreko xedapen arauemailea da –dekretu bat, zehazki–, helburu nagusitzat duena otsailaren 2ko Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Integralari buruzko 13/2016 Dekretuaren (aurrerantzean 13/2016 Dekretua) 22.1 artikuluaren azken lerrokadan jasotako mandatua betetzea, hori bera zehazten den baldintza zehatzetan, eta zeinaren arabera Eusko Jaurlaritzak arreta goiztiarraren arloko

Donostia kalea, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tel.: 945 01 93 92 – Faxa: 945 01 91 57 – Helb. elek.: [email protected]

ENPLEGU ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILAGizarte Politiketako SailburuordetzaFamilia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALESViceconsejería de Políticas SocialesDirección de Política Familiar y Diversidad

lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa xedatuko duen.

Ezarritakoarekin bat etorrita, proposatzen den dekretuak eragin zuzena izango du eremu biopsikosozialeko profesionalen legezko interesetan. Profesional horiek arreta goiztiarraren eremuan garatzen dituzte beren funtzioak, gizarte-zerbitzuen eremutik, hau da, haren esparruko esku-hartze soziala garatuz edo hari zerbitzu emanez.

Hori dela eta, dekretuaren edukiak ez du lekurik 40/2012 Ebazpeneko lehen jarraibideko 2.1 epigrafeak, generoaren ikuspuntutik garrantzirik ez izateagatik, dela emakumeen eta gizonen egoeran eraginik ez dutelako, dela eragin hori hutsaren hurrengoa delako, generoaren araberako eraginari buruzko txostenarekin batera joan behar izatetik salbuesten dituen lege- edo erregelamendu-mailako arau juridikoen proiektuen artean.

Horrenbestez, proiektaturiko dekretua izapidetzeko espedientearekin batera generoaren araberako eraginari buruzko txosten bat egin beharko da, aipatu 40/2012 Ebazpenean jasotako jarraibideen arabera gauzatu beharko dena.

Hortaz, jarraibide horiek betetze aldera, dekretu-proiektuaren deskribapen orokorra azaltzen da orain. Hona hemen xehetasunak.

1. puntua – Proiektuaren izendapena.

Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretua.

2. puntua – Organo sustatzailea.

40/2012 Ebazpeneko lehen jarraibideko 3. epigrafean xedatuaren arabera, hainbat dira, modu bateratuan, generoaren araberako eraginari buruzko txosten honen xede den dekretua sustatzen duten administrazio-organoak; zehazki, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Hezkuntza Saila eta Osasun Saila.

Horrela izanda, Enplegu eta Gizarte Politiketako, Hezkuntzako eta Osasuneko sailburuen 2018ko martxoaren 14ko Aginduak, zeinaren bidez hasiera ematen zaion «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua» gauzatzeko prozedurari, bere bigarren apartatuan, Gizarte Politiketako Sailburuordetza izendatzen du aipatutako dekretu-proiektua gauzatzeko ardura duen organo gisa, eta bai ere beharrezko prozeduraren bideratzea eta tramitazioaren arduradun.

3. puntua – Zerikusia duten arau eta planak.

Zehazki:

Hezkuntza-alorrean:

– 18/1998 Dekretua, ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena.

2/23

– 2001eko martxoaren 27ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Prestakuntza eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroen (Berritzeguneak) funtzionamendua eta antolamendua arautzen duena.

– Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa: Arreta Goiztiarra Hezkuntzaren Baitan

Osasun-alorrean:

– 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko gaixo eta erabiltzaileen eskubide eta obligazioen karta onartzen duena.

– Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.– «Osasun Politikak Euskadirako 2013-2020» Osasun Plana; planaren 4.2

helburua «Arreta Goiztiarrari» eskaintzen zaio.

Gizarte-zerbitzuen alorrean:

– 13/2016 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Integralari buruzkoa.

– 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

– 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuena.

Orokorrean, aurrez aipatutako hiru eremuei dagokienez –hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak–: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.

4. puntua – Proiektuaren helburu orokorrak.

«Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua»ren xedea da, 13/2006 Dekretuaren 22.1 artikuluaren azken lerrokadan jasotako mandatuaren markoan, garapena ematea pertsonal-betekizunei ─aipatutako artikulu berean agertzen dira─, EAEko Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroei eskatzen baitzaizkie, eta, bereziki, zentro horietako bakoitzak izan beharreko Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Zentroei (aurrerantzean AGEZ): bai erantzukizun publikokoak direnak, izan kudeaketa publikokoak edo itunpeko kudeaketa pribatukoak, kontratudunak edo hitzarmena dutenak, eta bai Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sartuta ez dauden titulartasun eta kudeaketa pribatukoak ere.

Hori guztia, aipatutako Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroek eskumeneko foru-aldundiaren nahitaezko funtzionamendu-baimena lortzeko eta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sartu nahi izanez gero, aurretiazko homologazioa eskuratzeko; halaber, Sisteman sartzeko asmoa izanez gero, betetzekoak izango dituzte, era berean, 13/2016 Dekretuaren 25. artikuluak arautzen dituen kalitateko, efikaziako eta kostu ekonomiko eta sozialeko irizpideak.

Puntu honetan, 22.1 artikulu horretan doazen araudi-aurreikuspenekin lotuta ezarri behar da arau-agindu hori, kontuan hartuko baitira beherago zehaztutako betekizunak eskatzeko Arreta Goiztiarreko Zentroetako langileei eta, bereziki, Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeetan sartuko diren profesionalei; izan ere, horrelako taldeak nahita eduki behar dituzte aipatutako zentroek. Hauek dira eskakizunak:

3/23

1.– Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeak titulazio edo kualifikazio egokia duten profesionalek osatuta egongo dira eta, gutxienez, eginkizun hauen artetik hiru bete beharko dituzte:

a) Psikomotrizitatea. b) Psikoterapia. c) Fisioterapia. d) Logopedia. e) Gizarte-lana.

2.– Diziplinari dagokion prestakuntza ez ezik, lehenago aipatu profesionalek prestakuntza espezializatua izan beharko dute arreta goiztiarrean, edo, bestela, esperientzia espezializatua dutela erakutsi beharko dute.

Aurreko aurreikuspenekin bat etorriz, eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutako agindua ahalik eta modurik egokienean gauzatzeko, xedapen batzuk arautzea da proiektatutako arauaren edukiaren xede nagusia; eta, horien bidez, esparru biopsikosozialeko profesionalek eta Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeetako kide diren profesionalek egiaztatzeko aukera frogatzeko badutela behar den kualifikazioa, esperientzia eta prestakuntza espezifikoa arreta goiztiarraren eremuan edo arloan lan egiteko eta funtzio hauetakoren bat edo batzuk betetzeko: psikomotrizitatea, psikoterapia, logopedia edo gizarte-lana.

Aurrekoarekin bat, hauxe zehazten da:

Alde batetik, eta lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko, zer ikasketa, unibertsitate-titulu edo gradu-titulu eduki behar den egiaztatzeko goian adierazi diren funtzioetako bat edo batzuk bete edo gauza daitezkeela: psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia edo gizarte-lana.

Alde horretatik, eta psikomotrizitatearen funtzioari begiratuta, psikomotrizitatearen alorreko titulazio osagarri bat edukitzeko eskakizuna ezarri da, kontuan hartuta, gaur egun, ez dagoela psikomotrizitatearen diziplina edo metodologia ikasteko aukera ematen duen unibertsitate-gradurik, psikomotrizitatea betetzeko aukera emango duten unibertsitate-tituluak edo gradu-tituluak identifikatzeaz gainera.

Horrekin lortu nahi den azken helburua da, hain zuzen, egiaztatu ahal izatea psikomotrizitatearen funtzioa beteko duen pertsonak, aldez aurretik, konpetentzia eta trebetasun egokiak eskuratu dituela benetan, eta ebehar adinako gaikuntza ere baduela psikomotrizitatea haurrekin behar bezala lantzeko, arreta goiztiarraren jardun-esparruan.

Ildo horretatik, psikomotrizitatearen esparruan eskatzen den prestakuntza espezifiko osagarriaren baldintzak deskribatzen dira.

Bestalde, eta lanbide-konpetentzia egiaztatzeko, bai prestakuntzaren bidez, bai esperientziaren bitartez, arreta goiztiarraren esparruan bete diren funtzioen bidez eskuratuta:

Arreta goiztiarreko prestakuntza espezializatuak bildu beharreko baldintzak; alde horretatik, prestakuntzak zer izaera izan behar duen azaltzen da, eta, oro har, prestakuntzan zehar irakatsi behar diren ikasgaiak edo gai-arloak zerrendatzen dira.

4/23

Arreta goiztiarraren lan-esparruan edo -eremuan duen esperientzia egiaztatzeko baldintzak edo inguruabarrak (esperientziari dagokionez).

5. puntua – Berdintasuna sustatzeko helburuak.

Dekretu-proiektuan ez dago emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzera bideratuta dagoen aurreikuspen espezifikorik.

Baieztapen horrek ekimen arauemailea integratzen duten xedapenen izaera propioari eta berariazko edukiari erantzuten dio, zeinaren ardatza baita, funtsean, langileen betekizunak arautu eta garatzea, arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa eta lanbide-gaitasunak egiaztatze aldera.

2. GENEROAREN ARABERAKO ERAGINAREN AURREKO EBALUAZIOA

6. puntua– Aurreikusten al da emakumeek eta gizonek etorkizuneko arauaren edo administrazio-egintzaren ondoriozko onuretan edo emaitzetan izango duten presentzia lagungarria izango dela sektorean desberdintasunak gutxitzeko? (2.a)

Kasu honetan, proiektu arauemaileak baldintzak ezartzen ditu arreta goiztiarreko profesionalek Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Talde batean parte hartzeko edo, psikomotrizitateko, psikoterapiako, fisioterapiako, logopediako edo gizarte-laneko funtzioak gauzatzeko. Baldintza horiek bai kualifikazioari eta bai gaitasun profesionalari lotuta daude; lehenengoari dagokionez, profesionalak unibertsitate-titulua edo graduko titulua izan beharko du, eta, dagokion kasuan, eskatzen den titulazio osagarria ere bai, eta bigarren puntuari dagokionez, arreta goiztiarraren arloko prestakuntza-eskakizunak bete beharko dira gaitasun hori ziurtatzeko.

Behin hori aipatuta, eta kontutan hartuta EAEn osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen eremuetatik garatzen direla arreta goiztiarraren eremuan kokatzen diren esku-hartzeak, lan-eremu horretan emakumeek eta gizonek duten presentzia zein den islatzen saiatuko gara segidan –bai beren jarduna garatzen duten sistema zehatzaren eta bai eremu profesionalaren arabera–, baita kontraste bat ezartzen ere, gizon eta emakumeek lan-merkatuan duten egoera orokorrarekin.

Lan-merkatuaren testuinguruan, oro har, biztanleria okupatuaren datuetan ardaztuta eta langile horiek beren funtzioak edo lanbideak betetzen dituzten kategoria profesionalei erreparatuta, 2007-2015 aldiko «Lan Merkatuaren Zentsuko» (LMZ) datuek modu argi eta jarraituan erakusten dute, beheko taulako urte guztietan zehar, gizon okupatuen ehunekoa handiagoa dela emakumezkoena baino, generoaren araberako kolektiboetako bakoitza termino absolutuetan hartuz.

Biztanleria okupatua. Kategoria profesionala sexuaren arabera. EAE. 2007-2015Datu absolutuak

Kategoria

GUZTIRA Gizonak 1 Emakumeak 6

Abs. Abs. Abs.2007 GUZTIRA 974.400 567.818 406.582

4. Ez gaitua 254.553 90.425 164.129

5. Gaitua 442.745 318.756 123.990

5/23

6. Arduraduna 15.508 14.724 784

7. Teknikaria 204.808 104.375 100.433

8. Zuzendaria 56.785 39.539 17.246

9 0 0 0

2009 GUZTIRA 951.200 527.009 424.191

4. Ez gaitua 160.743 62.399 98.344

5. Gaitua 456.116 281.823 174.293

6. Arduraduna 32.301 25.030 7.271

7. Teknikaria 225.899 104.936 120.963

8. Zuzendaria 75.852 52.532 23.320

9 289 289 0

2010 GUZTIRA 942.100 518.717 423.383

4. Ez gaitua 157.204 55.126 102.078

5. Gaitua 481.480 296.982 184.498

6. Arduraduna 36.689 27.832 8.857

7. Teknikaria 198.117 92.339 105.778

8. Zuzendaria 68.154 46.248 21.906

9 455 191 264

2011 GUZTIRA 928.700 508.651 420.049

4. Ez gaitua 179.334 69.708 109.626

5. Gaitua 450.312 276.450 173.862

6. Arduraduna 39.289 30.048 9.240

7. Teknikaria 189.267 85.496 103.771

8. Zuzendaria 70.498 46.948 23.550

9 0 0 0

2013 GUZTIRA 891.056 478.721 412.335

4. Ez gaitua 103.348 37.798 65.550

5. Gaitua 499.086 298.739 200.346

6. Arduraduna 29.119 21.919 7.200

7. Teknikaria 187.959 76.223 111.736

8. Zuzendaria 71.544 44.041 27.503

9 0 0 0

2014 GUZTIRA 886.360 473.714 412.646

4. Ez gaitua 113.694 38.578 75.117

5. Gaitua 447.104 272.741 174.363

6. Arduraduna 31.194 22.177 9.017

7. Teknikaria 221.831 94.779 127.051

8. Zuzendaria 72.537 45.438 27.099

9 0 0 0

2015 GUZTIRA 894.889 471.864 423.025

4. Ez gaitua 261.479 111.189 150.290

5. Gaitua 296.868 179.972 116.896

6/23

6. Arduraduna 61.251 42.167 19.085

7. Teknikaria 174.365 72.592 101.773

8. Zuzendaria 65.060 45.710 19.350

9 35.866 20.234 15.632

Halaber, datuen azterketa sakonago batek aditzera ematen duenez, gizonezkoen presentzia emakumezkoena baino handiagoa bada ere termino absolutuetan, errepresentazio handiago horrek ez du islarik kategoria profesional guztietan.

Hala ere, gizonen presentzia nagusi da oraindik, segida osoan zehar, lan kualifikatu bat eskatzen duten kategoria profesionaletan, eta, bereziki, arduradunei eta zuzendariei dagozkien kategorietan. Eta, kontrara, emakumezkoen presentzia nabarmen handiagoa da gizonezkoena baino lan ez kualifikatua eskatzen duten kategoria profesionaletan, eta izaera teknikoa dutenetan.

Ondorioz, emakumezkoek ordezkaritza baxuagoa dute oraindik egun lanpostu kualifikatuetan; etena are nabarmenagoa da, gainera, arduradunen eta zuzendarien kategorien baitako lanpostuetan.

Aipatutakoa hala izanda ere, deskribatzen den egoera oso bestelakoa da emakumezkoek hezkuntzako, osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako eremuetan duten presentziari dagokionean, azaleratuko diren datuek adierazten dutenez.

Zehazki, eta hezkuntza-sistemari erreparatuta, EUSTATek landutako «Eskola Jarduerari buruzko Estatistika» lanak agertzen duenez, honako datuok islatzen dira 2015/2016 ikasturteko EAEko irakasleei dagokienez.

EAEko irakaskuntza-langileak sexuaren, mailaren, lurralde historikoaren eta titulartasunaren arabera.

2015/16EAE

  Guztiak Publikoak PribatuakGuztira      Araubide orokorreko irakaskuntzak 42.772 28.154 14.618Unibertsitatekoak ez diren mailak (1) 36.934 23.469 13.465 Haur eta Lehen Hezkuntza 18.824 11.876 6.948 Haur Hezkuntza 9.734 6.568 3.166 Lehen Hezkuntza 11.772 7.449 4.323 Hezkuntza berezia (2) 532 342 190 Bigarren Hezkuntza 15.966 9.434 6.532 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 10.317 5.799 4.518 Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa (HLPP) 703 201 502 Batxilergoa (3) 5.202 2.914 2.288 Lanbide Heziketa (LH) 3.984 2.643 1.341 Helduen Hezkuntza (HHE) 676 641 35Unibertsitate-ikasketak 5.838 4.685 1.153Araubide bereziko ikasketak 1.230 829 401 Arte dramatikoen arte-irakaskuntzak 5 5 - Arte plastiko eta diseinuko arte-irakaskuntzak (4) 88 67 21 Hizkuntza-irakaskuntzak 368 368 - Musikako arte-irakaskuntzak 654 342 312 Dantzako arte-irakaskuntzak 18 18 - Kirol-irakaskuntzak 98 30 68   Gizonak  Araubide orokorreko irakaskuntzak 13.123 8.682 4.441Unibertsitatekoak ez diren mailak (1) 9.854 6.072 3.782 Haur eta Lehen Hezkuntza 2.772 1.659 1.113 Haur Hezkuntza 791 608 183

7/23

Lehen Hezkuntza 2.408 1.404 1.004 Hezkuntza berezia (2) 108 80 28 Bigarren Hezkuntza 6.444 3.744 2.700 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 3.543 1.849 1.694 Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa (HLPP) 348 100 248 Batxilergoa (3) 2.009 1.023 986 Lanbide Heziketa (LH) 2.210 1.505 705 Helduen Hezkuntza (HHE) 217 201 16Unibertsitate-ikasketak 3.269 2.610 659Araubide bereziko ikasketak 546 302 244 Arte dramatikoen arte-irakaskuntzak 2 2 - Arte plastiko eta diseinuko arte-irakaskuntzak (4) 50 35 15 Hizkuntza-irakaskuntzak 75 75 - Musikako arte-irakaskuntzak 323 159 164 Dantzako arte-irakaskuntzak 4 4 - Kirol-irakaskuntzak 92 27 65   Emakumeak  Araubide orokorreko irakaskuntzak 29.649 19.472 10.177Unibertsitatekoak ez diren mailak (1) 27.080 17.397 9.683 Haur eta Lehen Hezkuntza 16.052 10.217 5.835 Haur Hezkuntza 8.943 5.960 2.983 Lehen Hezkuntza 9.364 6.045 3.319 Hezkuntza berezia (2) 424 262 162 Bigarren Hezkuntza 9.522 5.690 3.832 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 6.774 3.950 2.824 Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa (HLPP) 355 101 254 Batxilergoa (3) 3.193 1.891 1.302 Lanbide Heziketa (LH) 1.774 1.138 636 Helduen Hezkuntza (HHE) 459 440 19Unibertsitate-ikasketak 2.569 2.075 494Araubide bereziko ikasketak 684 527 157 Arte dramatikoen arte-irakaskuntzak 3 3 - Arte plastiko eta diseinuko arte-irakaskuntzak (4) 38 32 6 Hizkuntza-irakaskuntzak 293 293 - Musikako arte-irakaskuntzak 331 183 148 Dantzako arte-irakaskuntzak 14 14 - Kirol-irakaskuntzak 6 3 3

(1) Irakasle bakoitza ematen dituen maila bakoitzeko zenbatzen da, baina baten baino ez dagozkien zenbatekoetan.(2) Hezkuntza Bereziko berariazko ikasgeletan eskolak ematen dituen irakaslea.(3) Batxilergo presentziala eta/edo urrutikoa ematen duen irakaslea.(4) Diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzak ematen dituen irakaslea.Data: 2017ko irailak 14Iturria: EUSTAT, Eskola Jarduerari buruzko Estatistika.

Aurreko taulako datuak ikusita, oso nabarmena da irakasleriaren feminizazioa; hezkuntzako lehen garaian ematen da bereziki –Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan–, baita Hezkuntza Bereziaren eremuan ere –proiektatu den ekimenak barne hartzen duen eremu materialari lotzen zaiona zuzenean–, non 424 emakume agertzen diren 108 gizonen aurrean.

Bestalde, eta osasun-sistemari begiratzen badiogu, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari beren zerbitzuak ematen dizkioten osasungintzako langileen datuen arabera, 2018ko ekainaren 30ean, emakumezkoak gehiago dira gizonezkoak baino, bai oro har bai arau-proiektuen aplikazio-esparruko eremu profesional desberdinetan, hau da, psikomotrizitatean, psikoterapian, fisioterapian, logopedian eta gizarte-laneko eremuetan.

  Gizonak G% Emakumeak E % GUZTIRAOSASUNGINTZAKO LANGILEAK GUZTIRA 4.800 % 16,5

6 24.179 % 83,44 28.979

Finkoak 2.764 % 18,78 11.957 % 81,22 14.721

Bitarteko langileak 556 % 14,36 3.317 % 85,64 3.873

8/23

Ordezkoak 266 % 12,52 1.859 % 87,48 2.125

Behin-behinekoak 1.214 % 14,70 7.046 % 85,30 8.260

KOPURUA DIZIPLINAKO Gizonak G% Emakumeak E % GUZTIRA

PSIKIATRIA 120 % 38,96 188 % 61,04 308

PSIKOLOGIA KLINIKOA 27 % 20,00 108 % 80,00 135

HAUR PSIKIATRIA 9 % 20,45 35 % 79,55 44

FISIOTERAPEUTA 88 % 19,38 366 % 80,62 454

TERAPEUTA OKUPAZIONALA 6 % 12,00 44 % 88,00 50

LOGOPEDIAN DIPLOMATUA   % 0,00 10 % 100,00 10GIZARTE LANGILEA 10 % 8,26 111 % 91,74 121

KOPURUA TITULAZIOKO - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA Gizonak G% Emakumeak E % GUZTIRA

A1 / MEDIKUNTZA 2.889 % 37,10 4.898 % 62,90 7.787

B1 / ERIZAINTZA 1.205 % 9,10 11.336 % 85,64 13.237Data: 2018ko ekainak 30Iturria: Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritza.

Bukatzeko, gizarte-zerbitzuen sistemako langileei dagozkien datu erlatiboei erreparatuz gero, EUSTATek aurtengo ekainean egindako «Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikak» emakumeen portzentaje handiagoa islatzen du gizarte-zerbitzuen eremuan lanean, gizonezkoena baino.

Edonola ere, honako taula honetan azpimarratzen dira, aztertutako araudi proiektatuan jasotako aurreikuspenekin bat etorrita, beren funtzioa Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Talde batean bete dezaketen profesionalei dagozkien datuak.

EAEko gizarte-zerbitzuetan lan egiten duten langileak lurralde historikoa, titulartasuna eta kualifikazioa kontutan hartuta, sexuaren arabera. 2016

Guztira Gizonak EmakumeakGuztira 30.703 10.227 20.476Administrazio-zuzendaritzako langileak 3.772 1.108 2.664Zerbitzuetako langileak 2.722 534 2.187Ostalaritza 723 136 587Garbiketa 1.369 102 1.267Beste zerbitzu batzuk 630 297 333Osasun-arloko langileak 8.036 844 7.192Medikuak 281 124 157Osasun Laguntzaile Teknikoak (OLT) eta fisioterapeutak

1.063 140 923

Klinika laguntzaileak 6.515 551 5.964Terapeuta okupazionalak 177 29 148

9/23

Teknikariak 2.171 231 1.940Psikologoak eta pedagogoak 756 125 631Gizarte-laguntzaileak 1.344 94 1.250Droga-mendekotasunen prebentzioko teknikariak 71 12 59Hezkuntzako langileak 3.262 1.069 2.193Hezitzaileak eta irakasleak 1.395 404 991Monitoreak, langileburuak eta EEEko arduradunak 1.644 621 1.023Animatzaile soziokulturalak 223 44 179Bestelako langileak 1.848 414 1.434Zerbitzu pertsonalak (zaintzaileak, etxeetako laguntzaileak, etab.)

1.242 221 1.021

Bestelakoak 606 193 413EEEren erabiltzaile diren langileak 8.892 6.026 2.866

(1) Enplegu-zentro bereziak (EZB)Data: 2018ko maiatzak 28Iturria: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Gizarte-zerbitzuei eta gizarte-ekintzari buruzko estatistika.

Aurreko taulako datuetatik ondoriozta daitekeenez, proiektatutako dekretuan barne hartutako xedapenekin bat etorrita EAEko Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroen markoan, eta, era berean, zentro horiek izan beharreko Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeen markoan garatu beharreko funtzioak gauza ditzaketen eremu profesional guztietan emakumeen presentzia handiagoa da gizonena baino, medikuen lanbidean salbu, eta osasun-sisteman dauden datuetan ez bezala, non emakumeak guztizko osoaren % 62,90eko proportzioan ageri diren, eta % 37,10ekoan gizonezkoak.

Azkenik, beharrezkoa da EAEko unibertsitateetan lehen eta bigarren zikloko eta graduko ikasketak bukatu zituzten ikasleei dagozkien datuak ezagutzea, bai titulazioaren arabera eta bai sexuaren arabera. Horretarako, EUSTATen «Unibertsitateko Estatistika» lanak, 2015/2016 ikasturte akademiko-unibertsitarioari erreferentzia egiten dionak, honako datuok agertzen ditu dekretu-proiektuaren 3.1 artikuluak Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Talde bateko parte izan nahi duten profesionalei eskatu beharreko unibertsitate- edo gradu-titulu bakoitzari dagokionez, psikomotrizitate, psikoterapia, fisioterapia, logopedia edo gizarte-laneko funtzioak bete ahal izateko.

EAEko unibertsitateetan lehen eta bigarren zikloko eta graduko ikasketak bukatu dituzten ikasleak, titulazioaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera. 2015/16TITULUA Guztira Gizonak EmakumeakJarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak 120 89 31Medikuntzako gradua 263 77 186Medikuntzako lizentzia 16 5 11Pedagogia 2 0 2Psikopedagogia 1 0 1Haur Hezkuntza 452 43 409Lehen Hezkuntza 803 283 520Gizarte Hezkuntza 209 49 160Erizaintza 353 55 298Fisioterapia 50 18 32Psikologiako lizentzia 11 3 8Psikologiako gradua 380 79 301Gizarte Lana 178 35 143

Data: 2017ko irailak 14Iturria: EUSTAT.

Azaldutako datuak aintzat hartuta, Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeetan sartzeko bidea ematen duten titulazio guztietan da askoz nabarmenagoa emakumezkoen presentzia

10/23

gizonezkoena baino, psikomotrizitatean jarduteko bidea emango luketen Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan salbu (Gorputz Hezkuntza). Psikomotrizitatearen diziplina eta metodologiak egun ez du unibertsitate-gradurik –prestakuntza ez araututzat jotzen da–, eta, horren ondorioz, marko kontzeptual edo teoriko komun bat duten titulazio desberdinek egin dezakete.

Adierazitako datu guztiak ikusirik, eta aintzat hartuta proiektatutako araudiak eragina duen eremu profesional eta lan-eremuetan emakumezkoen presentzia nagusi dela, ondoriozta daiteke emakumeak izango direla EAEko Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan sartzeko aukera gehiago izango dituztenak, eta modu horretan Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeetako parte izateko.

Adierazitakoaren ildo beretik, proiektatutako araudiak, neurri batean, lan-sektorean hauteman daitekeen emakumeen eta gizonen egoeraren eragin diferentziala gainditzen laguntzen du. Kualifikazio handiago bat edo espezializazio profesionalago bat eskatzen duten lan-kategorietan gizonen eta emakumeen presentzian dagoen aldea txikiagotzen laguntzen duelako gertatzen da hori, lana duten gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eza ezabatzen laguntzearekin batera.

7. puntua– Aurreikusten al da etorkizuneko arauak edo administrazio-egintzak desberdintasunak desagerrarazi edo, behintzat, gutxituko dituela baliabideak eskuratzeari dagokionez? (2.b)

Aurreko gaiari buruz adierazitakoarekin bat etorrita, emakumeen ordezkaritza gizonezkoena baino handiagoa da proiektatutako arauaren eraginpeko eremu profesionaletan (hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak).

Eta, era berean, nabarmen handiagoa da emakumezkoen kopurua EAEko Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan kokatutako Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeek gauzatu beharreko funtzioak burutzeko beharrezkoak diren unibertsitate-titulua lortu zutenen artean; hala, proiektatutako araudiak emakume langileen presentzia handiagoa sustatu behar luke talde horietan, eta, era berean, emakumeek lan-merkatura sartzeko dauzkaten zailtasunak gutxiagotzen lagundu behar luke.

8. puntua.– Erabakiak hartzeari dagokionez, etorkizuneko arauak edo administrazio-egintzak aurreikusten al du emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izatea edo ordezkaritza hori, gutxienez, esparruan duten presentziaren maila berekoa izatea? (2.c)

Orain aztertuko duguna da zer parte-hartze izan duten emakumeek eta gizonek «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua» lanaren lanketa- eta gauzatze-prozesuan, dekretuak arautu nahi duen eremuari lotutako erabaki-hartzean izandakoarekin batera. Lehenik eta behin azpimarratu behar da ekimen arauemailea arreta goiztiarraren arloko esku-hartzeen multzoan ardazten dela, hiru jarduketa-eremu desberdinetatik egiten dena: hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak.

Hori horrela, eta 13/2016 Dekretuaren 9.2 artikuluko h) apartatuan eta 10.2 artikuluko e) apartatuan xedatutakoari jarraiki, biak ala biak dekretu beraren 22.1 artikuluko azken in fine lerrokadari lotuak daudenak, ekimen arauemaileak bere jatorrian dauka Arreta Goiztiarreko

11/23

Erakundearteko Kontseiluak egindako proposamena, Arretako Erakundearteko Batzorde Teknikoak onartutako irizpide eta gomendio teknikoetan oinarrituta. Puntu honetan, eta goian aipatutako organo kolegiatuen osaketari dagokionez, honakoa adierazten da.

Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua.

Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua lehendakariak eta zazpi batzordekidek osatzen dute –duten kargua eta ordezkatzen duten administrazio publikoari erreparatuta─, era honetan:

– Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, presidente gisa. – Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

idazkaritza-funtzioak hartzen dituena. – Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria. – Eusko Jaurlaritzako Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria. – Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.– Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonalaren Sustapeneko zuzendari

nagusia.– Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendekotasunaren Arretako zuzendari

nagusia.– EUDELen ordezkari bat, emakumea dena.

Aipatutako pertsonetatik 5 emakumeak dira; horietako bat organo kolegiatuko lehendakaria da. Eta, bestalde, 3 dira gizonak, horietako bat idazkari gisa ari dena. Horrenbestez, kide anitzeko organoan emakumeak eta gizonak modu orekatuan ordezkatuta daudela ikusten da.

Arretako Erakundearteko Batzorde Teknikoa.

Arretako Erakundearteko Batzorde Teknikoa honako langile tekniko hauek osatzen dute:

– Eusko Jaurlaritzako haurtzaro-politikan eskumena duen zuzendaritzak proposatuta izendatutako pertsona 1; idazkaritza eramango du, eta gizona da.

– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak proposatuta izendatutako pertsona 1; gizona da.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak proposatuta izendatutako pertsona 1; gizona da.

– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta izendatutako 2 pertsona; gizon bat eta emakume bat.

– Foru-aldundietako bakoitzak proposatuta izendatutako 3 pertsona, Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeen arduradun gisa; 2 gizonezko (Bizkaiko Foru Aldundikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa), eta emakumezko bat (Arabako Foru Aldundia).

– Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeetako 3 teknikari (lurralde historiko bakoitzak proposatutako ordezkari bana); 3rak dira emakumeak.

– Euskadiko ordezkaritza handieneko udal-elkarteak proposatuta izendatutako pertsona 1, oinarrizko gizarte-zerbitzuen ordezkari gisa jardungo duena; emakumea da.

12/23

Aipatutako kide horietatik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak proposatutakoa izango da lehendakari lanak egingo dituena, eta Eusko Jaurlaritzako haurtzaro-politikan eskumena duen zuzendaritzak proposatua idazkaria izango da; biak dira gizonezkoak.

Ondorioz, ordezkaritza orekatua hauteman daiteke emakume eta gizonen artean kide anitzeko organoan; 6 gizonak dira, eta beste 6 emakumeak, azken horietan gehienak foru-administraziotik datozenak (4 guztira).

Dekretu-proiektuaren testuaren aurretiazko abiatzea eta onarpena.

Behin dekretu-proiektua egiteko prozedura hasita, dekretu-proiektuak arautu nahi duen esparruarekin zerikusia duten erabakiak landu, bete eta hartzeari dagokionez, parte-hartzailetzat hartu behar ditugu honako pertsona hauek, Eusko Jaurlaritzako kargudunak eta teknikariak bereizita.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako kargudunei dagokienez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Hezkuntza sailburua eta Osasun sailburua nabarmentzen dira, zeinak, modu bateratuan, honako xedapen hauek eman dituzten goian aipatutako prozeduraren barruan:

– 2018ko martxoaren 14ko Agindua, hasiera ematen diona « Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua » egiteko prozedurari.

– 2018ko uztailaren 16ko Agindua, aipatutako dekretu-proiektuaren aurretiazko onarpena ematen duena.

Eta, halaber, Gizarte Politiketako sailburuordeak aintzat hartzen duenez aipatutako 2018ko martxoaren 14ko Enpleguko eta Gizarte Politiketako, Hezkuntzako eta Osasuneko sailburuen Aginduak esandakoa, bere bigarren apartatuan ezartzen denez, Gizarte Politiketako Sailburuordetza izendatzen du aipatutako dekretu-proiektua lantzeko organo arduradun gisa, eta baita dagozkion izapideak egin eta prozedura tramitatzeko.

Bestetik, arlo teknikoari dagokionez, gizon batek esku hartu du dekretu-proiektua egiteko eta onartzeko prozeduraren izapideak egin eta tramitatzeko lanetan; zehazki, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako aholkulari juridikoak.

Dekretu-proiektua egiteko eta onartzeko hasiera batean behar diren izapide eta txostenei dagokienez, eta goian aipatutakoak gorabehera, honako hauek dira:

Entzunaldi-izapidea.

EAEko eremu biopsikosozialeko profesionalak batu eta ordezkatzen dituzten elkargo ofizial desberdinekin entzunaldi-izapide bat aurreikusten da; honakoekin zehazki:

– Euskadiko Fisioterapeuten Lanbide Elkargoa.– Euskadiko Logopeden Elkargo Ofiziala.– Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoa.– Arabako Psikologoen Elkargo Ofiziala.– Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

13/23

– Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala.– Arabako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala.– Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala.– Gipuzkoak Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala.

Eta, era berean, entzunaldi-izapidea egiten da «EUDEL» Euskadiko Udalen Elkartearekin, EAEko udal-elkarte garrantzitsuena delako. Entitateko egungo presidentea Getxoko alkatea da; lehen lehendakariordea Irungo alkatea da; eta, azkenik, bigarren lehendakariordea Errenteriako alkateordea da. Hala, bi gizon eta emakume bat dira.

Eta erakundeko batzorde eragilean, 15 kidekoa bera, aurreko hiru pertsonez gain —bi gizon eta emakume bat—, beste lau emakume eta zortzi gizon daude.

Horrenbestez, elkarteko antolakuntza-postuetan gizonen presentzia emakumeena baino dezente handiagoa da, eta, beraz, emakumeek eta gizonek batzorde eragilean duten ordezkaritza ez da orekatua, emakumeak % 40 baino gutxiago direlako, bost emakume baino ez, eta ez sei, % 40ko presentziari legokiokeen gutxienekoa.

Beste administrazio batzuen parte-hartzea eta beroriekiko kontsulta.

Kontuan hartuta dekretu-proiektuaren edukia nahitaez aplikatu beharko dutela haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko lurraldeetako gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta teknikariek, izapidea foru-aldundiekin egingo da.

Aurreko ondorioetarako, esan behar da Arabako Foru Aldundian emakume batek zuzentzen duela Gizarte Zerbitzuen Saila, diputatu legez; bai eta sail horren antolaketa-egituran dagoen Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza, bertan ere emakume bat baita zuzendari.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eskumen hau esleituta dauka: «Departamentua Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin koordinatzea»; erakunde autonomo hori Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari atxikita dago.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bere gain du alor hauetako funtzioak betetzea: desgaitasunaren eta dependentziaren balorazio eta diagnosia, dependentziaren prebentzioai eta autonomia pertsonalaren sustapena eta arreta goiztiarreko zerbitzuak emate. Gizonezko bat du zuzendari-gerente gisa. Bukatzeko, Balorazio Unitate Teknikoko arduraduna emakumea da.

Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez, Gizarte Ekintza Sailak emakume bat du zuzendari, diputatu legez; sail horren antolaketa-egituran dagoen Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiak, titular gisa, gizonezko bat dauka, zuzendari nagusiaren kargua hartzen duena.

Aipatutako zuzendaritza arduratzen da erantzuna emateaz, Balorazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, beren garapenean arazoak erakusten dituzten edo erakusteko arriskua duten 0tik 6 urtera arteko haurrek aldi baterako edo modu iraunkorrean dauzkaten beharrei. Desgaitasuna Ebaluatzeko Ataleko Burutzan jardunean ari den teknikaria gizona da.

14/23

Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionez ere, emakume batek zuzentzen du Gizarte Politikako Saila, diputatu legez. Eta, era berean, sail horren antolaketa-egituran dagoen Mendekotasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusian ere emakume bat dago zuzendari.

Zuzendaritza hori arduratzen da, Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Zerbitzuaren bitartez, dependentzia edo desgaitasuna onartua duten pertsonei arreta egoki bat emateaz, beharrak dituzten herritarrentzako zerbitzu-prestazioaren bidez. Mendetasunaren Ebaluazio, Orientazio eta Kalifikaziorako Ataleko Burutzan jardunean ari den teknikaria gizona da. Goian azaldutakoa dela eta, ondorioztatzen da gehienbat emakumeak direla foru-administrazioetan eta dekretu-proiektuaren edukiaz erabakitzeko ahalmena izanik zuzendaritza- eta ardura-postuetan dauden pertsonak, 6 emakume eta 4 gizon baitaude.

Kontsulta-organo hauen nahitaezko irizpenak eta txostenak eskatzea:

– Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundea– Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza– Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoa– Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua– Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala– Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseilua– Kontrol Ekonomikoko Bulegoa– Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa

Kide anitzeko kontsulta-organoek nahitaezko irizpenak emateari dagokionez, honako hau adierazten da:

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundea.

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren administrazio-erakunde autonomo bat da, Lehendakaritzari atxikia, eta Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen bitartez sortua.

Emakunderen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea –benetakoa eta eraginkorra–, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintza, ekonomia, kulturgintza eta gizartearen eremu guztietan. Alde horretatik, Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak finkatuta dauzka helburu moduan sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea, berdintasun hori —izatez eta zuzenbidez— osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea, eta Euskadin emakumea diskriminatzeko edozein bide deuseztatzea.

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundea gidatzen duten organoak Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria dira.

Egun, emakume bat da zuzendaria: Izaskun Landaida Larizgoitia; eta idazkari nagusia ere emakumea da: Zuriñe Elordi Romero.

Bestalde, Zuzendaritza Kontseiluari dagokionez, ez dago sexuaren arabera bereizitako daturik kide anitzeko organo horretako kideei buruz, eta, horrenbestez, ezin dugu ondorioztatu organo horretan modu orekatuan ordezkatuta dauden ala ez gizonak eta emakumeak.

15/23

Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoa.

Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoak 12 kide izango ditu, 6 Eusko Jaurlaritzaren ordezkari moduan eta beste 6 foru-aldundien eta udalen ordezkari moduan, 3 lehenengoen ordezkaritzan eta beste 3 bigarrenen ordezkaritzan.

Aurrekoa kontuan hartuta, Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoa, zehazki, honako hauek osatuko dute:

a) EAEko Administrazio Orokorraren ordezkari moduan:– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua; kidea ez ezik, presidentea ere

izango da.– Gizarte Politiketako sailburuordea– Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria– Hiru ordezkari, kargudunak berak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako

sailburuak izendatuta; zehazki:- Ekonomiako, Finantzetako eta Aurrekontuetako sailburuordea.- Funtzio Publikoko sailburuordea.- Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

b) EAEko gainerako administrazio publikoen ordezkari moduan: – Foru-aldundi bakoitzak izendatutako hiru ordezkari– Udalek «EUDEL» Euskadiko Udalen Elkartearen bidez izendatutako hiru

ordezkari

Aipatu kideetatik, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua lehendakaria da, eta idazkaria EAEko Administrazio Orokorra ordezkatzen duten kideek aukeratu beharko dute. Kargua Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari egokitu zaio.

Hori esanda, egun, sei emakume daude organoan —presidentea haien artean—, eta sei gizon —idazkaria, besteak beste—.

Ordezkatzen dutenari dagokionez, bi emakumek eta lau gizonek EAEko Administrazio Orokorra ordezkatzen dute, eta hiru emakumek eta hiru gizonek, EAEko gainerako administrazio publikoak (foru- eta udal-administrazioak); eta, zehazki, hiru emakumek foru-aldundiak ordezkatzen dituzte, eta emakume batek eta bi gizonek, EAEko udalak.

Horrenbestez, kide anitzeko organoan emakumeak eta gizonak modu orekatuan ordezkatuta daudela ikusten da.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua 12 pertsonak osatutako organoa da; horietatik 6 pertsonak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren markoan eskuduntzak dauzkaten autonomia-, foru- eta udal-administrazio publikoen ordezkari gisa jarduten dute, eta gainerako 6ak Euskadiko Osasun Sistemaren ordezkari gisa, honako osaerari jarraiki:

a) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ordezkari gisa:– Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.– Foru-aldundiek izendaturiko pertsona bana.– Udalek EUDELen bidez izendatutako pertsona 1.

16/23

– Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Sailak izendatutako pertsona bat, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak izendatua.

b) Euskadiko Sistema Sanitarioaren ordezkari gisa:– Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua.– Osasuneko sailburuak izendatutako 5 pertsona.

Aipatutako osaketa ikusita, hauek osatzen dute kide anitzeko organoa: 7 emakume –horietako bat lehendakaria– eta 5 gizon; horien artean, 5 emakume eta gizon 1 dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ordezkari direnak, eta 2 emakume eta 4 gizon Euskadiko Osasun Sistemaren ordezkari ari direnak.

Halaber, idazkaritza-funtzioak egiten dituen pertsona gehitu behar da, egun gizona dena.

Bada, ordezkaritza orekatua ematen da emakume eta gizonen artean aipatutako kide anitzeko organoan, izaera orokorrari erreparatzen badiogu, baina ez horrela ordezkatutako eremuetan arreta jartzen badugu, ez baita batean ere ematen ordezkaritza orekatu hori; hori horrela, emakumeak gehiago dira Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren ordezkaritzan, eta gizonezkoak gehiago Euskadiko Osasun Sistemaren ordezkaritzan.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua 48 kideko organoa da. Hau da organo horren osaera, zehatz-mehatz:

a) Administrazio publikoen aldetik:– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal Albeniz;

kontseiluko burua da.– Gizarte Politiketako sailburuordea, Lide Amilibia Bergaretxe,

lehendakariorde gisa.– Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, Emilio Sola Ballojera– Kide bat, osasun-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, etxebizitza-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, kultura-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, lan-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkari– Kide bat, giza eskubideen arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, droga-mendekotasunen arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, gizarteratze-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, immigrazio-arloan eskumena duen sailaren ordezkari – Kide bat, ekonomiaren eta plangintza ekonomikoaren arloan eskumena

duen sailaren ordezkari– Kide bat, turismo-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, herrizaingo-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Ekintza Batzordearen

ordezkari– Kide bat, foru-aldundi bakoitzaren ordezkari– EAEko udalen lau ordezkari

b) Zerbitzu sozialen, sindikalen, enpresen, kooperatiben eta profesionalen esparruko erakundeei dagokienez:

17/23

– Kide bat, EAEko Pentsiodunen eta Erretiratuen Probintzia Elkarteen Lurralde Federazioaren ordezkari

– Kide bat, EAEn familien arloan lan egiten duten erakundeen ordezkari, Familiaren Batzorde Iraunkor Sektorialak proposatuta

– Kide bat, EAEn haurren arloan lan egiten duten erakundeen ordezkari, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialak proposatuta

– Kide bat, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari– Kide bat, EAEko lurralde-esparruan dauden eta zerbitzu sozialen esparruan

lan egiten duten emakume-elkarteen ordezkari, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Kontsulta Batzordeak proposatuta

– Kide bat EAEko Urritu Fisikoen Konfederazio Koordinatzailearen (ELKARTEAN) ordezkari gisa

– Kide bat, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko elkarteen EAEko FEVAS federazioaren ordezkari

– Kide bat, buru-gaixotasuna duten pertsonen eta senideen elkarteen Euskadiko FEDEAFES federazioaren ordezkari

– Kide bat, EAEko lurralde-esparruan desgaitasun sentsorialen arloan lan egiten duten elkarteen ordezkari

– Kide bat, EAEko lurralde-esparruan droga-mendekotasunen arloan prebentzioaren eta gizarteratzearen alde lan egiten duten elkarteen ordezkari, Droga-mendekotasunen Aholku Batzordeak proposatuta

– Kide bat, immigranteen aldeko Euskadiko GKE-en koordinakundearen ordezkari, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroak proposatuta

– Kide bat, EAEn sexu-orientazioaren ondorioz diskriminatzearen aurka lan egiten duten gay, lesbiana eta transexualen elkarteen ordezkari

– Kide bat, gizarteratzearen alde eta gizarte-bazterketa handiaren aurka lan egiten duten elkarteen ordezkari, Gizarteratze Batzorde Iraunkorrak proposatuta

– Lau kide, gizarte-zerbitzuen sektorean parte hartzen duten EAEko enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten enpresa-elkarteen ordezkari, haiek berek izendatuta

– Kide bat, gizarte-zerbitzuen sektorean presentzia duten EAEko kooperatiben ordezkari, haiek berek izendatuta

– Lau kide, ordezkaritza handieneko erakunde eta konfederazio sindikalen ordezkari, bai eta, betiere EAEko esparruan, langileen ordezkarien eta enpresa-batzordeko kideen % 10 edo gehiago lortu duten eta administrazio publikoetako pareko organoetan gauza bera lortu duten ordezkaritza handikoen ordezkari ere

– Kide bat, EAEn gizarte-lanean diplomadun direnen elkargo ofizialen ordezkari

– Kide bat, EAEko gizarte-hezitzaileen elkargo ofizialen ordezkari

Aurreko pertsonez gain, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluak idazkaritza-lanak egiteko beste pertsona bat dauka, eta, lehendakaritzako funtzioa hartzen duen pertsona ez bezala, ez dago kide anitzeko organoa osatzen duten pertsonen artean. Pertsona horrek gizarte-zerbitzuen esparruan eskumena duen sailari atxikita egon beharko du, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak izendatuko du. Egun, izendatzeke dago idazkaritza-funtzioak beteko dituen pertsona.

Zehazki, sexuaren arabera, hauek osatzen dute organoa: 29 emakumek —haien artean presidentea— eta 17 gizonek. Bi pertsona daude oraindik izendatzeke. Ordezkatzen dutenari dagokionez, 16 emakumek eta 8 gizonek administrazio publikoak ordezkatzen

18/23

dituzte, eta 13 emakumek eta 2 gizonek, berriz (izendatzeko dauden bi pertsona horien faltan), gizarte-zerbitzuen, zerbitzu sindikalen, enpresen, kooperatiben eta profesionalen elkarteak ordezkatzen dituzte.

Nolanahi ere, oro har, ikusten da emakumeen presentzia gizonena baino handiagoa dela, eta esan daiteke organo horretan ez dela orekatua emakumeen eta gizonen ordezkaritza.

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala.

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala 26 pertsonak osatzen dute, honela osatu ere:

– Mahaiburua.– Kide bat, osasun-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, justizia-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, familia-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, immigrazio-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, gazteria-arloan eskumena duen sailaren ordezkari– Kide bat, foru-aldundi bakoitzaren ordezkari– EAEko udalen hiru ordezkari– 11 kide, EAEn haurren arloan lan egiten duten 11 erakunderen izenean– Kide bat, EAEn gizarte-lanean diplomadun direnen elkargo ofizialen

ordezkari– Kide bat, EAEko gizarte-hezitzaileen elkargo ofizialen ordezkari

Aurreko pertsonez gain, Batzordeak idazkaritza-lanak egiteko beste pertsona bat dauka, kide anitzeko organoa osatzen duten pertsonen artean ez dagoena, lehendakari-eginkizuna betetzen duen pertsona ez bezala. Pertsona horrek gizarte-zerbitzuen esparruan eskumena duen sailari atxikita egon beharko du, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak izendatuko du. Batzordeko idazkari izendatutako pertsona Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako emakumezko teknikari bat da.

Bestalde, esan behar da Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialak 2017ko otsailaren 10ean eta 2017ko maiatzaren 30ean egindako bileretan haurren eta nerabeen esparruan lan egiten duten erakunde sozialen ordezkari diren 10 batzordekideak berritzea erabaki zela, baina, egun, aukeratutako erakundeen ordezkari kide izango diren pertsonak izendatu gabe daude.

Hori horrela, eta izendapen horiek egin bitartean, egun, 16 pertsonak osatzen dute organoa —idazkaria barne—, eta horien artean zortzi emakumeak dira, besteak beste presidentea eta idazkaria, eta beste zortziak gizonak dira.

Hori ikusita, eta EAEko haurren esparruan lan egiten duten erakundeak ordezkatzen dituzten eta batzordekide diren 11 pertsonak aukeratu ondoren sortzen den egoera berria edozein izanda ere, egun, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua da kide anitzeko organo horretan.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea.

19/23

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 32 kide ditu. Hau da organo horren osaera, zehatz-mehatz:

– 8 kide, erakunde eta konfederazio sindikal handienen ordezkari moduan (A taldea).

– 8 kide, enpresa-konfederazioen ordezkari moduan (B taldea). – Zortzi kide, honako hauek ordezkatzeko: merkataritza-, industria- eta

nabigazio-ganberak; aurrezki-kutxak eta finantza-erakundeak; kooperatibak; lan-sozietate anonimoak; arrantza-elkarteak; nekazaritza-elkarteak; kontsumitzaileen elkarteak; eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko elkarteak (C taldea).

– 8 aditu, kualifikazio, esperientzia eta independentzia aitortua dutenak (D taldea).

Aipatutako pertsona horiez gain, lehendakari bat eta idazkari nagusi bat dauzka kontseiluak.

Kargu horien titularrak, bietako kasu batean ere ez, ezingo du kide anitzeko organoko kideetako bat izan. Hori horrela, 34 izango dira osotara kontseilua osatuko dutenak. Egun gizona da lehendakaria, eta emakumea idazkari nagusia.

Zehazki, sexuaren arabera, hauek osatzen dute organoa: 15 emakumek —haien artean idazkari nagusia— eta 19 gizonek —haien artean presidentea—.Ordezkariei dagokienez, hona hemen osaera sexuaren arabera: bost emakume eta hiru gizon, ordezkari gehien duten sindikatu eta sindikatu-konfederazioen ordezkari; hiru emakume eta bost gizon, enpresa-konfederazioen ordezkari; bi emakume bat eta sei gizon, merkataritza-, industria- eta nabigazio-sektoreko erakunde eta elkarteen, aurrezki-kutxa eta finantza-erakundeen, kooperatiben, lan-sozietate anonimoen, arrantza-elkarteen, nekazaritza-elkarteen, kontsumitzaileen elkarteen eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko elkarteen ordezkari; eta, azkenik, lau emakume eta lau gizon, kualifikazio, esperientzia eta independentzia aitortuko aditu-taldeen ordezkari.

Aurrekoa ikusita, eta gizonen presentzia oro har emakumeena baino handiagoa izan arren, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua da organo horretan.

Hori horrela izanda ere, ordezkaritza-eremu desberdinak aztertzera jotzen badugu, ez da emakume eta gizonen ordezkaritza orekatu bat hautematen C taldeko sektore, instituzio, erakunde edo elkarteetan, horietan gizonak baitira erabat nagusi.

9.– Aurreikusten al da etorkizuneko arauan edo administrazio-egintzan proposatutako helburuak eta neurriak lagungarriak izango direla emakumeei eta gizonei egokitzen zaizkien gizarte-arauak eta balioak gainditzeko edo aldatzeko? (2.d)

Proposatutako dekretu-proiektuaren edukia ikusirik, edozein pertsonak, dena delakoa bere sexua, arreta goiztiarraren alorreko gaitasun profesionalak eta kualifikazio profesionala ziurtatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, parte egin ahal izango du EAEko Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan, eta, bereziki, zentro horietako bakoitzak izan beharreko Arreta Goiztiarreko Esku-hartzeko Taldeetan.

Horren guztiaren ondorioz, nahiz eta dekretu-proiektuan ez den berariaz nabarmentzen emakumeei eta gizonei esleitzen zaienaren arau sozialak edo balioak gainditzeko edo

20/23

aldatzera bideratutako aurreikuspenik, artikuluen edukiak ez dio laguntzen helburu horiek erdiestea oztopatzen.

10.– Bermatzen al da diskriminazioa galarazteko eta berdintasuna sustatzeko arauak bete eta beste tresna juridikoak erabiliko direla? Eta aurreikusten al da haiek hobetzea? (2.e)

4/2005 Legeak, bere 36. artikuluan, honako neurriak ezartzen ditu enpleguaren arloan berdintasuna sustatzeko:

«Euskal administrazio publikoek, haien eskumenen eremuan, emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta tratu-berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izateko beharrezko baldintzak bultzatu behar dituzte, norberaren edo besteren konturako lanetan sartzeari nahiz lanaren, prestakuntzaren, lanpostu-igoeraren, soldataren eta kontratua deuseztatzearen baldintzei dagokienez».

Puntu honetan, eta nahiz eta proiektatutako arauak ez duen emakumeen sarbidea sustatu edo hari nagusitasuna emango dion berariazko neurri zehatzik ezartzen Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan –eta, bereziki, Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeek garatu beharrekoetan– garatzen diren funtzio profesionalen jardunerako, ez da ezta alderantzizko neurririk ezartzen emakumeei funtzio horietarako sarbiderik ez emateko aukera-berdintasun egoki batzuetan.

Hori horrela, nabarmendu behar da txosten honen xedeko dekretu-proiektuko testuak bete egiten duela apartatu honetan aztertutako araudiak berdintasunaren alorrean agintzen duena, eta ulertzen da eragin ONURAGARRIA duela.

3.- EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA BULTZATZEKO ETA DESBERDINTASUNAK DESAGERRARAZTEKO NEURRIAK

3.a: Jaso al da neurririk araua edo administrazio-egintza gauzatzeko proiektuaren testuan?

Adierazi zer artikulutan jasotzen diren neurriak eta haien deskribapena.

…genero-ikuspuntua kontuan hartzea sustatzeko?

Bai Ez

emakumeen eta gizonen egoerek erakusten dituzten aldeen ezagutza hobetuzemakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jasoz printzipio moduan, helburu moduan edo adierazpen nahiz azalpen gisa hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiten edo sustatzen da

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista zaindu da dekretuaren testu osoan.

genero-gaiei buruzko prestakuntza duten pertsonen eta/edo berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen partaidetza sustatuzberdintasuna jasoz onartzeko, baloratzeko edo

21/23

egikaritzeko eduki edo irizpide moduan hautaketa-prozesuetan, diru-laguntzetan, prestakuntza-hitzarmen edo -jardueretan eta abar.beste batzuk, zehaztu _____________________

... emakumeen eta gizonen partaidetza orekatua sustatzeko?

Bai Ez

hautatze-epaimahaietan

sariak emateko epaimahaietankontsulta-organoetan

zuzendaritza-organoetan

beste batzuk, zehaztu _____________________

... ekintza positiboak lantzeko?

Bai Ez

emakumeentzatgizonak berdintasunaren alde inplikatzekobeste batzuk, zehaztu _____________________

... itxuraz neutroa dena baina generoaren araberako eragin onuragarria izan dezakeena?

Bai Ez

indarkeriaren biktimentzat

guraso bakarreko familientzatmendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzatbeste batzuk, zehaztu ___________________________

... askotariko diskriminazioa pairatzen duten emakumeen desberdintasun-egoerak berdintzeko?

Bai Ez

adinagatik

gizarte-mailaren arabera

sexu-aukeraren arabera

desgaitasunak izateagatik

etnia eta/edo arrazaren araberanazio-jatorriaren arabera

beste batzuk, zehaztu _____________________

... debekuak edo zehapenak ezartzekoa denik?

Bai Ez

sexua dela eta diskriminatzeagatikhizkuntzaren eta irudien erabilera sexista egiteagatikbeste batzuk, zehaztu ___________________________

3.b: Arau edo administrazio-egintzaren proiektuaren edukiaz gain, aurreikusten al da bestelako neurririk...

Deskribapena

... berdintasunerako helburu eta neurrien eraginkortasuna osatu edo handitzeko?

hedapena indartzeko ekintzakjarraipena egiteko eta ebaluatzeko jarduerak

22/23

Bai Ez

estatistikak egokitzea eta azterlan espezifikoak egiteainformazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzakarauak, planak edo programak egokitzea edo prestatzeaberdintasunerako planak egiteaegiturak eta zerbitzuak sortzeabestelakoak, zehaztu

Txostena egin duenaren sinaduraSinatua: MIGUEL ANGEL HURTADO PEDROSO FAMILIA POLITIKAKO ETA ANIZTASUNEKO ZUZENDARITZA

Proiektuaren ardura duen zuzendariaren sinadura:Sinatua: LIDE AMILIBIA BERGARETXEGIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUORDEA

Sinadura elektronikoarekin igorritako dokumentua (jatorrizko dokumentuaren baliotasun eta eraginkortasun berdina du)

23/23