«Pertsonok ez dugu harrotasuna eta duintasuna bezalako altxorrik» · 2015. 5. 3. · mentutik,...

2
Iker Tubia Iruñea Erretiraturik dago, baina ez dago geldirik egiteko prest. Patxi Urru- tiak (Amaiur, 1945) txikitatik argi zuen bestelako mundu bat eraiki nahi zuela, ondasunak denen ar- tean banatuko zituena. Zaharren harrotasuna aldarrikatu du, eta haiek politikan eta gizartean par- te hartzeko beharra. Ez dago so- bera kezkaturik, baina 4/08 su- marioa dela-eta auzitegiko aulkia zain du. Nola bizi da epaiketa baten zain dagoena? Oraingoz, nahiko lasai, nire ka- suan bizitzan izan ditzakedan kezka nagusienak gaindituak di- tudalako: ez dut umeren arazo- rik, ez etorkizunean eginen duda- naren kezkarik, nire bizitza nola- bait ere egina da, ogibidea ziurta- tua daukat, azkenengo urteak pa- txadaz eta alai bizitzeko egoeran nago, eta hori ez dit inork kentzen ahal. Bertze alde batetik, zahar- tzaroan kartzelaren hipotesia iza- tea beti gogorra da. Gizarte honek zer-nolako antolakuntza eta ba- lioak ditu ni bezalako pertsona bat kartzelara eramateko horre- lako egoera batean? Lehengoan, Garzoni berari ere erran nion «zure eskubidezko estatua man- tentzeko ni kartzelan sartu behar banauzu, zure estatu horrek ez du deuserako balio». Kartzelan izan zara. Nola bizi izan zenuen? Pobre eta gabetu batzuen eremua da kartzela; miseria baizik ez da- go. Ez da berreskuratzen, ez da gi- zarteratzen. Kartzela guzi-guziak bota beharko lirateke, denak. Ho- rretaz gain, kartzelak gure gizar- tean beti kutsu ezkorra izan du, baina militante gisa baldin bazau- de, horrek harrotasun bat gehia- go ere ematen dizu, gizarteak el- kartasuna eskaintzen dizulako. Alde horretatik, aberastasun ika- ragarriak ere ekartzen ditu. Ni izan naiz kartzelan, baina beti bu- rua tente, eta izugarrizko lagunak aurkitu ditut hor. Kartzelak, go- gortasunaren barruan, ematen ditu bizipoza izan daitezkeen zen- bait gauza. Hori ez duzu nahi, ez duzu zuk aukeratzen, baina hor zaudenez... Sakabanaketaren bi- tartez zure familia jipoitzen dute- la ikustea da gogorrena; mende- kua hartzen dute. Niretzat, kar- tzelaren alderik okerrena, gogo- rrena eta zailena hori zen. Zintzoki erantzun. Garai berriak dira? Garaiak aldatu dira? Alde horretatik, behintzat, ez. Ga- raia aldatu egin da; hemen, alde batetik, borroka armatua gaindi- tzeko eskaintza eta borondate ar- gia da; baina, bertze aldetik, ez dute hau bukatu nahi. Nahastu egiten dira interesak eta gizartea- ren etorkizun positiboa. Bietarik batek gainditu egin behar du, eta guk espero dugu mugimendua- ren bitartez aldatu egingo dugula. Garaiak ez dakit aldatu diren, baina iduri du zu ez zarela sobe- ra aldatu. Bizi osoa borrokan. Zorte hori izan dut. Beti, txiki-txi- kitatik amestu dut denek eskubi- de berak behar ditugula, eta de- nek bizitza on eta duin bat erama- teko aukerak izan behar ditugula. Eman ditudan pauso guziak izan dira ideia hori buruan nuela. Afri- kan egona naiz, hori dela eta. Handik itzuli nintzen ikusi nuela- ko zer desberdintasun dauden zurien eta beltzen artean, baina ez naski egoera ekonomikoan, bai- zik eta europar zuri kapitalistek buruan ditugun ideien eta haien errealitatearen artean. Hango jendea gure negozioetarako tres- na kontsideratzen ditu- gu. Ikusi duzun guzia ikusi- rik, zertan sinesten duzu? Gizakiengan. Gehienbat gauzak aldatu nahi duen jendearengan sinesmen osoa dut. Sinesten dut ere gutxiengo garenok gai izanen garela, pixka- naka bada ere, gehiengo sozialen beharrak bete- tzeko neurriak hartu edo inposatzeko. Zoritxa- rrez, pobre asko dago, baina ez pobre direlako. Pobreak badaude abera- tsek beren beharrak betetzeko ondasunak kendu egiten dizkie- telako da. Aberatsak dauden bi- tartean, pobreak beti izango dira. Aberatsak desagerrarazi behar ditugu, ez dugulako utzi behar inor berea ez den deus bere sake- letara eramaten. Apaiz izatekoa zinen; baina az- kenerako, kale. Gu, txikiak ginenean, apez fabri- ketara edo fraile fabriketara sar- tzen ginen herrietatik hainbertze eta hainbertze jende, ikasteko modu bakarra zelako eta gure gu- rasoek ere horretara bultzatzen gintuztelako. Injustiziak ikusita, misioetara joateko erabakia hartu nuen, eta horrek kristoren auke- rak eman zizkidan nire ideietan sakontzeko eta batez ere mundua ezagutzeko. Frantzian eta Kana- dan egon nintzen, eta, azkenean, Malira joan nintzen. Malin zorte ikaragarria izan nuen, hainbat militante komunistarekin junta- tu nintzelako lehenbiziko mo- mentutik, eta, nire sozialismo utopikoa alde batera utzita, haiek erakutsi zidaten zer zen marxis- moa eta zer interpretazio egin be- har zen bizitzari buruz eta harre- man sozialei buruz. Ordurako utzia nuen apezgoa, baina orduan erabat utzi nuen erlijioa, eta ikusi nuen afrikarrek ez dutela gure la- guntzarik behar. Hamar milioi urte bizi izan badira, ez dira atze- ratuak, badakite bizirik irauten. Elizan ez zenuen sinesten. Ikasi nituen hainbertze gauza. Europako konpainiak lapurtzeko daude han, eta Elizak lapurreta horretan bidea ireki bertzerik ez du egiten, gizon zuriaren alderik hoberena erakutsiz: irakaskun- tzan daude, osasun arloan lagun- tza ematen dute... baina gibeletik heldu dira besteak ondasun gu- ziak lapurtzeko. Zergatik itzuli zinen? Afrikak bizitzeko behar zuen le- henbiziko gauza zen harreman komertzialak aldatu. Egin beha- rreko iraultza bakarra zen kapita- lismoa nagusi den gure herrialde- etakoa, Europan eta AEBetan. Harreman komertzialek ito egi- ten dituztelako. Horretarako, ba- koitzak bere herrian borrokatu behar du bertze sistema bat gara- tzeko, bertze ideia eta filosofia ba- tzuekin. Eta hori izan zen ideia nagusia. Gero hemen ere aurkitu ginen Francoren azken urteak zi- rela, eta horrek ere lagundu zuen. Hona etorri eta berehala hasi nin- tzen bilatzen non ziren horrelako mugimenduan ibilki zirenak. Ilu- sioz gainezka ibilki ginen, gaine- ra, ustez eta iraultza lau egunez egingo genuela. Gainera, bazen bertze gauzatxo bat ere, orduan iraultzarantz emanen genituen aurrerapausoek fabriketatik hasi behar zuten. Fabrikak ziren ez- kertiarren eta iraultzaileen gotor- leku eta lan eremua. Bertze auke- ra guziak utzi gabe, saiatzen gi- nen fabriketan sartzen eta han antolatzen jendea. Nola gogoratzen dituzu Pamplo- nica enpresako borrokak? Orain zirrara ematen dit gogora- tzeak, oso borroka gogorrak zire- lako. Grebarako deialdia eta gre- ba baten buru jartzen zinenean, horrek zeuzkan ondorioak orain pentsatzeak zirrara ematen dit: azken finean, jendeak hilabete osoko lan saria bidean uzten zuen, eta jendea xuhur-xuhur «Pertsonok ez dugu harrotasuna eta duintasuna bezalako altxorrik» Patxi Urrutia b Erretiratua, Kontuz-eko eta Sasoiako kidea Langile borrokalari historikoa da Urrutia. Gizarte justuago baten aldeko borrokan aritu da gelditu gabe. Misiolari eta Pamplonica enpresako grebetan ibili zen, ezker abertzalean eta Sasoian dabil. Militantziak auzitegiko aulkira eramanen du aurki. 54 Elkarrizketa IGANDEKO BERRIA 2015eko apirilaren 26a Gizarte honek zer-nolako antolakuntza eta balioak ditu ni bezalako pertsona bat kartzelara eramateko?» «Europako konpainiak lapurtzeko daude Afrikan, eta Elizak lapurreta horretan bidea ireki bertzerik ez du egiten» «Jendeak ezin du sinesten ahal zenbaterainoko lapurreta egin duten gobernatzen ari diren politikariek, PSOEk eta UPNk» ‘‘

Transcript of «Pertsonok ez dugu harrotasuna eta duintasuna bezalako altxorrik» · 2015. 5. 3. · mentutik,...

Page 1: «Pertsonok ez dugu harrotasuna eta duintasuna bezalako altxorrik» · 2015. 5. 3. · mentutik, eta, nire sozialismo utopikoa alde batera utzita, haiek erakutsi zidaten zer zen marxis-moa

Iker Tubia Iruñea

Erretiraturik dago, baina ez dagogeldirik egiteko prest. Patxi Urru-tiak (Amaiur, 1945) txikitatik argizuen bestelako mundu bat eraikinahi zuela, ondasunak denen ar-tean banatuko zituena. Zaharrenharrotasuna aldarrikatu du, etahaiek politikan eta gizartean par-te hartzeko beharra. Ez dago so-bera kezkaturik, baina 4/08 su-marioa dela-eta auzitegiko aulkiazain du.Nola bizi da epaiketa baten zain

dagoena?

Oraingoz, nahiko lasai, nire ka-suan bizitzan izan ditzakedankezka nagusienak gaindituak di-tudalako: ez dut umeren arazo-rik, ez etorkizunean eginen duda-naren kezkarik, nire bizitza nola-bait ere egina da, ogibidea ziurta-tua daukat, azkenengo urteak pa-txadaz eta alai bizitzeko egoerannago, eta hori ez dit inork kentzenahal. Bertze alde batetik, zahar-tzaroan kartzelaren hipotesia iza-tea beti gogorra da. Gizarte honekzer-nolako antolakuntza eta ba-lioak ditu ni bezalako pertsonabat kartzelara eramateko horre-lako egoera batean? Lehengoan,Garzoni berari ere erran nion«zure eskubidezko estatua man-tentzeko ni kartzelan sartu beharbanauzu, zure estatu horrek ez dudeuserako balio». Kartzelan izan zara. Nola bizi

izan zenuen?

Pobre eta gabetu batzuen eremuada kartzela; miseria baizik ez da-go. Ez da berreskuratzen, ez da gi-zarteratzen. Kartzela guzi-guziakbota beharko lirateke, denak. Ho-rretaz gain, kartzelak gure gizar-tean beti kutsu ezkorra izan du,baina militante gisa baldin bazau-de, horrek harrotasun bat gehia-go ere ematen dizu, gizarteak el-

kartasuna eskaintzen dizulako.Alde horretatik, aberastasun ika-ragarriak ere ekartzen ditu. Niizan naiz kartzelan, baina beti bu-rua tente, eta izugarrizko lagunakaurkitu ditut hor. Kartzelak, go-gortasunaren barruan, ematenditu bizipoza izan daitezkeen zen-bait gauza. Hori ez duzu nahi, ezduzu zuk aukeratzen, baina horzaudenez... Sakabanaketaren bi-tartez zure familia jipoitzen dute-la ikustea da gogorrena; mende-kua hartzen dute. Niretzat, kar-tzelaren alderik okerrena, gogo-rrena eta zailena hori zen.

Zintzoki erantzun. Garai berriak

dira? Garaiak aldatu dira?

Alde horretatik, behintzat, ez. Ga-raia aldatu egin da; hemen, aldebatetik, borroka armatua gaindi-tzeko eskaintza eta borondate ar-gia da; baina, bertze aldetik, ezdute hau bukatu nahi. Nahastuegiten dira interesak eta gizartea-ren etorkizun positiboa. Bietarikbatek gainditu egin behar du, etaguk espero dugu mugimendua-ren bitartez aldatu egingo dugula. Garaiak ez dakit aldatu diren,

baina iduri du zu ez zarela sobe-

ra aldatu. Bizi osoa borrokan.

Zorte hori izan dut. Beti, txiki-txi-kitatik amestu dut denek eskubi-de berak behar ditugula, eta de-nek bizitza on eta duin bat erama-teko aukerak izan behar ditugula.Eman ditudan pauso guziak izandira ideia hori buruan nuela. Afri-kan egona naiz, hori dela eta.Handik itzuli nintzen ikusi nuela-ko zer desberdintasun daudenzurien eta beltzen artean, baina eznaski egoera ekonomikoan, bai-zik eta europar zuri kapitalistekburuan ditugun ideien eta haienerrealitatearen artean. Hangojendea gure negozioetarako tres-

na kontsideratzen ditu-gu.Ikusi duzun guzia ikusi-

rik, zertan sinesten

duzu?

Gizakiengan. Gehienbatgauzak aldatu nahi duenjendearengan sinesmenosoa dut. Sinesten dutere gutxiengo garenokgai izanen garela, pixka-naka bada ere, gehiengosozialen beharrak bete-tzeko neurriak hartu edoinposatzeko. Zoritxa-rrez, pobre asko dago,baina ez pobre direlako.Pobreak badaude abera-

tsek beren beharrak betetzekoondasunak kendu egiten dizkie-telako da. Aberatsak dauden bi-tartean, pobreak beti izango dira.Aberatsak desagerrarazi beharditugu, ez dugulako utzi beharinor berea ez den deus bere sake-letara eramaten. Apaiz izatekoa zinen; baina az-

kenerako, kale.

Gu, txikiak ginenean, apez fabri-ketara edo fraile fabriketara sar-tzen ginen herrietatik hainbertzeeta hainbertze jende, ikastekomodu bakarra zelako eta gure gu-rasoek ere horretara bultzatzen

gintuztelako. Injustiziak ikusita,misioetara joateko erabakia hartunuen, eta horrek kristoren auke-rak eman zizkidan nire ideietansakontzeko eta batez ere munduaezagutzeko. Frantzian eta Kana-dan egon nintzen, eta, azkenean,Malira joan nintzen. Malin zorteikaragarria izan nuen, hainbatmilitante komunistarekin junta-tu nintzelako lehenbiziko mo-mentutik, eta, nire sozialismoutopikoa alde batera utzita, haiekerakutsi zidaten zer zen marxis-moa eta zer interpretazio egin be-har zen bizitzari buruz eta harre-man sozialei buruz. Ordurakoutzia nuen apezgoa, baina orduanerabat utzi nuen erlijioa, eta ikusinuen afrikarrek ez dutela gure la-guntzarik behar. Hamar milioiurte bizi izan badira, ez dira atze-ratuak, badakite bizirik irauten.Elizan ez zenuen sinesten.

Ikasi nituen hainbertze gauza.Europako konpainiak lapurtzekodaude han, eta Elizak lapurretahorretan bidea ireki bertzerik ezdu egiten, gizon zuriaren alderikhoberena erakutsiz: irakaskun-tzan daude, osasun arloan lagun-tza ematen dute... baina gibeletikheldu dira besteak ondasun gu-ziak lapurtzeko.Zergatik itzuli zinen?

Afrikak bizitzeko behar zuen le-henbiziko gauza zen harremankomertzialak aldatu. Egin beha-rreko iraultza bakarra zen kapita-lismoa nagusi den gure herrialde-etakoa, Europan eta AEBetan.Harreman komertzialek ito egi-ten dituztelako. Horretarako, ba-koitzak bere herrian borrokatubehar du bertze sistema bat gara-tzeko, bertze ideia eta filosofia ba-tzuekin. Eta hori izan zen ideianagusia. Gero hemen ere aurkituginen Francoren azken urteak zi-rela, eta horrek ere lagundu zuen.

Hona etorri eta berehala hasi nin-tzen bilatzen non ziren horrelakomugimenduan ibilki zirenak. Ilu-sioz gainezka ibilki ginen, gaine-ra, ustez eta iraultza lau egunezegingo genuela. Gainera, bazenbertze gauzatxo bat ere, orduaniraultzarantz emanen genituenaurrerapausoek fabriketatik hasibehar zuten. Fabrikak ziren ez-kertiarren eta iraultzaileen gotor-leku eta lan eremua. Bertze auke-ra guziak utzi gabe, saiatzen gi-nen fabriketan sartzen eta hanantolatzen jendea. Nola gogoratzen dituzu Pamplo-

nica enpresako borrokak?

Orain zirrara ematen dit gogora-tzeak, oso borroka gogorrak zire-lako. Grebarako deialdia eta gre-ba baten buru jartzen zinenean,horrek zeuzkan ondorioak orainpentsatzeak zirrara ematen dit:azken finean, jendeak hilabeteosoko lan saria bidean uztenzuen, eta jendea xuhur-xuhur

«Pertsonok ez duguharrotasuna eta duintasunabezalako altxorrik»

Patxi Urrutia b Erretiratua, Kontuz-eko eta Sasoiako kidea

Langile borrokalari historikoa da Urrutia. Gizarte justuago baten aldeko borrokanaritu da gelditu gabe. Misiolari eta Pamplonica enpresako grebetan ibili zen, ezkerabertzalean eta Sasoian dabil. Militantziak auzitegiko aulkira eramanen du aurki.

54 ElkarrizketaIGANDEKO BERRIA

2015eko apirilaren 26a

Gizarte honek zer-nolakoantolakuntza eta balioak dituni bezalako pertsona batkartzelara eramateko?»

«Europako konpainiaklapurtzeko daude Afrikan, etaElizak lapurreta horretan bideaireki bertzerik ez du egiten»

«Jendeak ezin du sinesten ahalzenbaterainoko lapurreta eginduten gobernatzen ari direnpolitikariek, PSOEk eta UPNk»

‘‘

Page 2: «Pertsonok ez dugu harrotasuna eta duintasuna bezalako altxorrik» · 2015. 5. 3. · mentutik, eta, nire sozialismo utopikoa alde batera utzita, haiek erakutsi zidaten zer zen marxis-moa

bizi zen egunerokoan. Zer-nolakoindarra, gogoa eta konpromisoa.Denen onurarako izaten zen, bai-na eman beharreko pausoak osogogorrak izaten ziren. Bertze al-detik, zera lortu genuen: langile-ek erabakitzen bazuten grebazela, inork ez zuen lanik egiten,eta ateak ixten ziren. Uste dut ho-rrelako gauzak oso inportanteakdirela. Azken finean, gehiengobatek borrokarako deia egitenbadu, orain askok erraten dutenlanerako eskubideak eta tontake-ria horiek baztertu, eta inposatuegin behar da. Denendako arigara borrokan, eta etsaiak hautsiegin nahi izaten gaitu. Horri atxi-ki behar zaio hemendik aurreraere grebak eta mobilizazioak an-tolatzen direnean.Zer ondorio izan zituen?

Oso txarrak. Lantegia itxi zutela-ko, eta gero borroka ez genuenizan nagusiarekin, gure arteanbaizik. Pena, jende asko bidean

geratu zelako oso gaizki, hiru hil-dako badaude horren ondorioz:bat bihotzekoak emanda, bertzeaburua joanda eta bertzea alkoho-lari emanda.Nola ikusten duzu orain langile-

riaren borroka?

Gaurko egunean ez da borrokahandirik langileen artean. Nikuste dut CCOOk eta UGTk harre-man sindikalak negoziazio ma-haietara bideratu dituztela, aldebatera utziz lantegietako antola-kuntza. Langilearen indarra ezta-baidan eta batasunean dago, etahori bakar-bakarrik lor daitekelan sakon eta iraunkor baten on-dorioz. Nik daukadan esperien-tziak beti erakutsi du: greba gogo-rrak galdu eta gero, ondoko urte-an hitzarmenik hoberenak. Gugaizki ateratzen ginen, indarga-beturik, dirurik gabe, jipoituak.Baina ondoko urtean nagusiakbeti beldurra zeukan errepikatuzitekeela.

El corralito foral liburuan zure

izena ageri da. UGTko zuzenda-

ritza hartu zenuten troskistek,

baina berehala bota zintuzteten.

ETA VI.ekoek sozialismoarenalde markatu zuten beren ildoa.Frantzian zegoen esperientziazen ezkertiarrek ezin zutela egonCGTn, sindikatu komunistan, es-talinistak zirenez berehala kan-poratzen zituztelako. Sindikatusozialistan eztabaidarako eta lansindikalerako aukera gehiago ze-goen. Horren ondorioz, troskistataldeetan geundenak UGTn sartuginen. Ez genuen uste iraultzaile-ak zirenik, baina bai lagundukozigula gure sindikalismo bizitzazabaltzen. Zergatik kanporatu zintuzte-

ten?

Nafarroan gu ginen nagusi. Gumilitanteak ginen, eta hor agertuziren Urralburu, Asiain anaiak,Malon, Alberto Santos, Anzizar...Ez zuten jenderik; haiek ez zeki-

ten sindikalismoari buruz. Kon-trolatzeko sartu zituzten gure gai-netik. Ni neu Nicolas Redondokbota ninduen. Urralbururi errannion: «Noizbait ere aurpegiratu-ko dizkizut hamaika gauza; gau-zak aldatu egiten dira». Eta, azke-nean, izan nuen aukera, epaitegi-ko ate aurrean jarrita errannizkion hainbertze urtez gordeta-koak eta lapur bat besterik ez zela. Ustelkeriaz ari zarela, Kontuz-en

ere bazabiltza. Aurrera egiteko

indarrik baduzue?

Kontuz-ek bizitza luzea daukaarrazoi batengatik: ustelkeriaerrotua dago gizarte honetan.Guk ustelkeria kasu guziak argituarte ez dugu etsiko. Kutxarena daegin zitekeen lapurretarik han-diena, eta erran genuen dena ja-kin arte ez genuela etsiko. Jende-ak ezin du sinesten ahal zenbate-rainoko lapurretak egin dituztengobernatzen ari diren politika-riek, PSOEkoek eta UPNkoek.

Argituko da noizbait Nafarroa-

ko Kutxan zer gertatu den?

Dudarik gabe. Sanz eta Goñi auzi-petuak ditugu Audientzia Nazio-nalean, hor dugu Osasunaren gaipotoloa, non gaurko eta lehengogobernuek dudarik gabe erantzu-kizun handia duten diru galere-tan, eta baditugu hainbertze lan.Gainera, lasai, ez dugu inolakopresarik. Kutxan eta Osasunanparatu diegu harresi bat, eta horiez dute gaindituko. Ez dut erratenepaitegietan irabaziko dugunik,baina, epaileez gain, gizartea kon-turatuko da, eta dudarik gabe au-rrerapausoak emanen ditu. Hu-rrengo hauteskundeetan ondo-rioak izanen ditu honek. Bolo-bolo dabil aldaketaren

kontua, baina ez dago argi iza-

nen denetz. Alderdi asko aur-

keztuko dira.

Aldaketari buruz hitz egiten du-gunean akats bat dugu: dena uz-ten dugu maiatzaren 24an gerta-tuko denaren baitan. Hori pausotxiki bat da, horrek ateka bat pix-ka bat ireki dezake, baina ez du al-daketa esan nahi. Aldaketa da gi-zarte honen ikuspuntuak alda-tzea, gizartea bertze modu bateraantolatzea. Azken finean, daudenaberastasunak denen artean ba-natu behar ditugu. Badago nahi-ko ondasun Nafarroan denak on-gi bizitzeko. Badakigu gaur egu-nean botereak non dauden, ho-riek denak desegin behar ditugu.Hori ez da egun batean lortzenden aldaketa. Aurrerapauso han-diak ematen ari dira egunerokoazterketa politikoan. UPN lehenaldiz ikusten ari da gobernua galdezakeela, eta Euskal Herriarenaldeko taldeek, orain arte zokora-tutako horiek, naziotasun agiriadute. Horiek garaipenak dira.Aldaketarako mugimendu gu-

ziak dira beharrezkoak. Erretira-

tuenak ere bai. Ez zaude borro-

kan erretiroa hartzeko prest?

Sasoia elkartearen lana zoragarriada. Dimitri Azebazek BERRIAnerraten zuen zahar bat Afrikan bi-blioteka bat dela, eta gure gizarte-an baztertu egiten den trapu zaharbat dela. Nik hori Afrikan ikusinuen, jakin nahi duenak haienga-na jotzen du beti. Gu ari gara lan-tzen hirugarren adineko jendea-rekin harrotasuna, bere buruareninportantzia eta gizarte honenpartaide izateko gogoa. Uste dutoso aberatsak direla gure arteanditugun harremanak, baita egitendugun lana ere. Gainera, gizartea-ri ekarpen handiak egingo dizkio-lakoan nago. Azken finean, lanautzita ere pertsona zara, gizartehonetako partaide zara. Harrota-suna eta duintasuna bezalako al-txorrik ez dugu pertsonok.

IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

IGANDEKO BERRIA

2015eko apirilaren 26a 55Elkarrizketa