Perspektiba Konikoa

29
PERSPEKTIBA KONIKOA SARRERA OINARRIZKO KONTZEPTUAK PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Transcript of Perspektiba Konikoa

Page 1: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKOA

SARRERA

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Page 2: Perspektiba Konikoa

SARRERA

Perspektiba konikoa irudiak adierazteko marrazketa teknika bat da. Adierazteko teknika hau Errenazimenduko margolari eta zientzialariek asmatu eta garatu zuten, XVI. mendean. Perspektiba konikoaren bitartez sakontasunaren itxura lortzen da, hau da, hirugarren dimentsioaren itxura.

Page 3: Perspektiba Konikoa

SARRERA

Perspektiba konikoaren bitartez egindako irudiek objektu (eta espazioen) itxura erreala eskaintzen digute, teknika hau giza ikusmenaren funtzionamenduan oinarriturik baitago.

Page 4: Perspektiba Konikoa

SARRERA

Errenazimenduko pintore ospetsua izan zen Rafaelen koadro honek perspektiba konikoaren erabilera erakusten digu. Perspektiba konikoari esker, Rafaelek errealitatea modu fidagarrian adierazten digu bere koadroan.

Page 5: Perspektiba Konikoa

SARRERA

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

PERSPEKTIBA KONIKOA

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Page 6: Perspektiba Konikoa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Perspektiba konikoaren bidezko irudietan, sakonera adierazten duten lerroak, hau da, hurbiletik urrunera doazenak, ihes – puntua deituriko puntuan elkartzen dira.Era honetan, hurbileko formak handiagoak ikusten dira eta urrunekoak txikiagoak, objektuen itxura erreala eskainiz.

Errepidea zabalagoa ikusten da hurbilean eta estuagoa urrunean.

Page 7: Perspektiba Konikoa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Page 8: Perspektiba Konikoa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Page 9: Perspektiba Konikoa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Perspektiba konikoaren bitartez hiru dimentsioetako norabideak marrazteko, altuera, zabalera eta sakonera, bi sistema aztertuko ditugu: Perspektiba Koniko Paraleloa eta Perspektiba Koniko Zeiharra.

Page 10: Perspektiba Konikoa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Esperimentatzeko, ihes – puntuak bilatuko ditugu ondorengo irudan. Non elkartzen dira sakonera adierazten duten lerroak ?

Page 11: Perspektiba Konikoa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Sakonera adierazten duten lerroak ihes – puntu bakarreanelkartzen dira Perspektiba Koniko Paraleloan.

Page 12: Perspektiba Konikoa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Altuera beti norabide bertikalean mantentzen da, bai Perspektiba Koniko Paraleloan, bai Perspektiba Koniko Zeiharrean.

Page 13: Perspektiba Konikoa

SARRERA

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

PERSPEKTIBA KONIKOA

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Page 14: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

Perspektiba Koniko Paraleloa edo Aurrez Aurrekoa ihes –puntu bakarra duena da. Era honetako perspektiban, koadroaren planoa (KP), marrazkia egingo dugun orria, adierazi nahi dugun formen alde bat edo gehiagori paralelo ezartzen da.

Zabalera adierazten duten zuzen horizontalak, norabide horizontalean adierazten dira, altuera adierazten duten lerro bertikalek bertikal jarraitzen dute eta sakonera adierazten duten lerroak, hurbiletik urrunera doazenak, ihes – puntuan (IP) elkartuko dira.

Page 15: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

Beheko marrazkia Perspektiba Koniko Paraleloan egina dago, gelaren atzeko pareta ikuslearekiko (marrazkilariarekiko) paralelo agertzen da. Hau da, koadroaren planoarekiko (KP) edo marrazkia egingo dugun orriarekiko paralelo.

Page 16: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

Hauek dira Perspektiba Koniko Paraleloan erabiltzen diren elementuak:

• Koadroaren Planoa (KP): adierazi nahi dugun espazioa edo figura marrazteko erabiliko dugun planoa da. Marrazkia egingo dugun orria izango da.

• Lur Lerroa (LL): ikuslea kokatuta dagoen planoa adierazten du. Benetako neurriak jartzeko erabiltzen da.

• Horizonte Lerroa (HL): ikuslearen altueratik pasatzen den lerroa da.

• Ikuspuntua (IkP): ikuslea dagoen tokia adierazten du. Ikusleak nondik begiratzen duen markatzen duen puntua.

• Ihes – puntua (IP) edo Puntu Printzipala (PP): ikusleak begiratzen duen puntuaren proiekzioa da horizonte lerroan. Ikuslearen aurrez aurre dago.

Page 17: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

• Altuera (h): LL eta HLren arteko distantzia da, eta ikuslearen altuera adierazten du. Distantzia hau handia bada, ikuslea puntu altu batetik begiratuko balu bezala geratuko da irudia, eta distantzia txikia bada, ikuslea altuera baxu batetik begiratuko balu bezala geratuko da perspektiba marrazkia.

• Puntu Metrikoak (M eta M´): sakonera neurtzeko erabiltzen diren puntuak dira.

Page 18: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

Beheko marrazkian Perspektiba Koniko Paraleloan erabiltzen diren elementuak adierazita ditugu:

Page 19: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

Sakonera neurtzeko erabiltzen diren puntu metrikoak D eta D´ bezala adierazita ditugu beheko marrazkian.

Page 20: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

Beheko marrazkian Lur Lerroa (LL) irudiaren beheko aldean dagoen lerro horizontala izanik, bilatu hurrengo elementuak: Ihes – puntua (IP), Horizonte Lerroa (HL) eta Altuera (h).

Page 21: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

Perspektiba Koniko Paraleloa marrazteko, lehendabizi marrazkia egiteko orria (KP) ongi prestatu behar dugu, eta horretarako, beharrezko elementuak kontuan izan behar ditugu: Lur Lerroa (LL), Horizonte Lerroa (HL), altuera (h), Ikuspuntua (IkP), Ihes – puntua (IP) edo Puntu Printzipala (PP) eta Puntu Metrikoak (M eta M´).

HL

LL

h

IkP

IP – PPM M´

Page 22: Perspektiba Konikoa

SARRERA

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

PERSPEKTIBA KONIKO PARALELOA

PERSPEKTIBA KONIKOA

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Page 23: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Perspektiba Koniko Zeiharrak ihes – puntu bi erabiltzen ditu. Era honetako perspektiban, koadroaren planoa (KP), hau da, marrazkia egingo dugun orria, adierazi nahi dugun formen bi alderi zeihar kokatzen da.

Zabalera eta sakonera norabideak zeiharrak dira marrazkia egingo dugun orriari, beraz, bi norabide hauek ihes – puntu bana izango dute, F eta F´. Ihes – puntu hauek fokoak ere deitzen dira.

Altuera adierazten duten lerro bertikalek, bertikal jarraitzen dute perspektiba adierazpen mota honetan.

Page 24: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Beheko marrazkia Perspektiba Koniko Zeiharrean egina dago, eraikinaren bi aldeak ikuslearekiko (marrazkilariarekiko) zeihar agertzen dira. Hau da, koadroaren planoarekiko (KP) edo marrazkia egingo dugun orriarekiko zeiharrak.

Page 25: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Zeharkako Perspektiba Konikoaren elementuak aurrez aurrekoan agertzen diren berdinak dira, salbuespen batekin: ihes – puntuak. Zeharkako perspektiban ihes – puntu bi egongo dira. Hauek dira elementuak:

• Koadroaren Planoa (KP): irudia marrazteko erabiliko dugun planoa.

• Lur Lerroa (LL): ikuslea kokatuta dagoen planoa adierazten du. Benetako neurriak adierazteko erabiltzen da.

• Horizonte Lerroa (HL): ikuslearen altueratik pasatzen den lerroa da.

• Altuera (h): LL eta HLren arteko distantziak ikuslearen altuera adierazten du.

Page 26: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

• Ikuspuntua (IkP): ikuslea dagoen tokia adierazten du. Ikusleak nondik begiratzen duen markatzen duen puntua.

• Puntu Printzipala (PP): ikuspuntuaren proiekzioa Horizonte Lerroan. Ikuslearen aurrez aurre dago.

• Puntu Metrikoak (M eta M´): sakonera neurtzeko erabiltzen diren puntuak dira.

• Ihes – puntuak (edo fokoak) (F) eta (F´): F eta F´ ihes – puntuak Puntu Printzipalaren bi aldeetara egongo dira, bat ezkerrean eta bestea eskuinean. Hurbiletik urrunera doazen lerroak F eta F´ puntuetan elkartuko dira. Ihes – puntu bakoitza adierazi behar den espazio edo figuraren norabide bietatik bat marrazteko erabiliko da, zabalera edo sakonera.

Page 27: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Irudian Zeharkako Perspektiba Konikoa erabiliz marraztutako prisma bat dugu. Aztertu irudian hiru dimentsioen norabideak: altuera, zabalera eta sakonera.

Page 28: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Marrazkia behatu ondoren, galderak erantzun:

2. Zenbatekoa da ikuspuntuaren altuera ?

3. Zenbatekoa da prismaren altuera ?

4. Zenbatekoak dira prismaren zabalera eta sakonera (AB) eta (AC) ?

Page 29: Perspektiba Konikoa

PERSPEKTIBA KONIKO ZEIHARRA

Zeharkako Perspektiba Konikoa marrazteko, lehendabizi marrazkia egiteko orria (KP) ongi prestatu behar dugu, eta horretarako, beharrezko elementuak kontuan izan behar ditugu: Lur Lerroa (LL), Horizonte Lerroa (HL), altuera (h), Ikuspuntua (IkP), Puntu Printzipala (PP), Ihes – puntuak (F eta F´) eta Puntu Metrikoak (M eta M´).

HL

LL

h

IkP

PPM´ MF F´