PDF CNC8070 ProgrEskuliburua 10 18

154
LANBIDE EKIMENA 189 E E R R R R E E M M I I N N T T A A R R E E N N K K O O N N P P E E N N T T S S A A Z Z I I O O A A 1 1 0 0 Mekanizatu nahi den inguraketa programatzeko aukera ematen du erremintaren konpentsazioak, piezaren neurriak abiapuntutzat hartuta eta gero erabiliko den erremintaren neurriak kontuan hartu beharrik izan gabe. Horrenbestez, ez da beharrezkoa erremintaren erradioaren edo luzeraren araberako ibilbidea kalkulatzea eta zehaztea. Konpentsazio motak Erradioaren konpentsazioa (fresatzeko makinan) Erradioaren konpentsazioarekin lan egiten denean, erremintaren zentroak erreminta-erradioaren distantzia berean egiten du programatutako ibilbidea. Horrela, programatu den piezak neurri zuzenak izango ditu. Erradioaren konpentsazioa (tornuan) Erremintaren kalibraketan erabili diren aurpegietatik lortutako punta hartuko du punta teorikotzat (P) CNCak. Erradioaren konpentsaziorik gabe, punta teorikoak (P) mekanizazio-perdoiak uzten ditu zati inklinatu eta kurbatuetan ibilbidea egitean. Erradio-konpentsazioarekin, ordea, kontuan hartzen dira puntaren erradioa eta forma-faktorea edo erreminta mota, eta, horrela, progra- matutako piezaren neurriak lortzen dira. Luzeraren konpentsazioa Luzeraren konpentsazioarekin lan egiten denean, CNCak konpentsatu egiten du programatutako erreminten arteko luzera-diferentzia. (A) Erradioaren konpentsazioa. (B) Luzeraren konpentsazioa.

description

CNC 8070 - Programaziorako eskuliburua 10-18

Transcript of PDF CNC8070 ProgrEskuliburua 10 18

  • LANBIDE EKIMENA

    189

    EERRRREEMMIINNTTAARREENN KKOONNPPEENNTTSSAAZZIIOOAA 1100

    Mekanizatu nahi den inguraketa programatzeko aukera ematen du erremintaren konpentsazioak,

    piezaren neurriak abiapuntutzat hartuta eta gero erabiliko den erremintaren neurriak kontuan hartu beharrik izan gabe. Horrenbestez, ez da beharrezkoa erremintaren erradioaren edo luzeraren araberako ibilbidea kalkulatzea eta zehaztea.

    Konpentsazio motak

    Erradioaren konpentsazioa (fresatzeko makinan)

    Erradioaren konpentsazioarekin lan egiten denean, erremintaren zentroak erreminta-erradioaren distantzia berean egiten du programatutako ibilbidea. Horrela, programatu den piezak neurri zuzenak izango ditu.

    Erradioaren konpentsazioa (tornuan)

    Erremintaren kalibraketan erabili diren aurpegietatik lortutako punta hartuko du punta teorikotzat (P) CNCak. Erradioaren konpentsaziorik gabe, punta teorikoak (P) mekanizazio-perdoiak uzten ditu zati inklinatu eta kurbatuetan ibilbidea egitean. Erradio-konpentsazioarekin, ordea, kontuan hartzen dira puntaren erradioa eta forma-faktorea edo erreminta mota, eta, horrela, progra-matutako piezaren neurriak lortzen dira.

    Luzeraren konpentsazioa

    Luzeraren konpentsazioarekin lan egiten denean, CNCak konpentsatu egiten du programatutako erreminten arteko luzera-diferentzia.

    (A) Erradioaren konpentsazioa. (B) Luzeraren konpentsazioa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 190

    Konpentsazioaren balioak

    Erremintaren dimentsioetatik abiatuta kalkulatzen da kasu bakoitzean aplikatu beharreko konpentsazio-balioa.

    Erradioaren konpentsazioan, konpentsazio-balio hau aplikatzen da: erradioaren balioen eta hautatutako erremintaren erradioaren higadura-balioen arteko batura.

    Luzeraren konpentsazioan, berriz, konpentsazioaren balio hau aplikatzen da: luzeraren balioen eta hautatutako erremintaren luzetarako higaduraren balioen arteko batura.

    Bai T erreminta eta bai D zuzentzailea ere horietan definitu dira erremintaren neurriak programaren edozein ataletan aukeratu daitezke, baita konpentsazioa aktibo dagoenean ere. Ez bada zuzentzailerik aukeratzen, CNCak D1 zuzentzailea hartuko du.

    10.1 Erradioaren konpentsazioa

    Erradioaren konpentsazioa lan-plano aktiboan aplikatzen da; lan-plano aktibo hori aurrez hautatzen da G17 (XY planoa), G18 (ZX planoa), G19 (YZ planoa) edo G20 (erabiltzaileak definitutako planoa) funtzioen bitartez.

    Programazioa

    Erradioaren konpentsazioa honako funtzio hauen bitartez aukera daiteke:

    G41. Erreminta-erradioaren konpentsazioa ezkerretara.

    G42. Erreminta-erradioaren konpentsazioa eskuinetara.

    G40. Erradioaren konpentsazioa baliogabetzea.

    Erradioaren konpentsazioa fresatzeko makinan.

    Erradioaren konpentsazioa tornu horizontal batean.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 191

    Erradioaren konpentsazioa tornu bertikal batean.

    Aukeratu den konpentsazio motaren (G41/G42) eta mekanizazio-noranzkoaren arabera, programatutako ibilbidearen ezker edo eskuinaldean jarriko du erreminta CNCak eta, gero, konpentsazio-balioa aplikatuko du. Ez bada erradioaren konpentsaziorik aukeratzen (G40), programatutako ibilbidearen gainean jarriko du erremintaren zentroa CNCak fresatzeko makinen kasuan; aldiz, tornuen kasuan, erremintaren punta teorikoa jarriko du programatutako ibilbidearen gainean.

    Erradioaren konpentsazioa aktibo dagoenean CNCak aldez aurretik aztertzen ditu exekutatu beharreko blokeak, eta horri esker, kosketan, arku nuluetan... egon daitezkeen konpentsazio-akatsak hautematen dira. Horrelako akatsen bat hautematen badu, CNCak ez du exekutatuko akats hori duen blokea, eta pantailan ohar bat erakutsiko du, makinaren erabiltzaileari jakinarazteko programatutako profilean aldaketak egin direla. CNCak ohar bat erakutsiko du profil-zuzenketa bakoitzeko.

    Funtzioen ezaugarriak

    G40, G41 eta G42 funtzioak modalak dira eta bateraezinak elkarren artean. Makina piztean, M02 edo M30 funtzioak exekutatzean eta LARRIALDI edo RESET bat egin ondoren, CNCak G40 funtzioa hartzen du.

    Torneaketa-erreminten forma-faktorea

    Kalibraketan zer erreminta mota eta aurpegi erabili diren adierazten du forma-faktoreak. Erremintaren posizioaren eta makinako ardatzen noranzkoaren araberakoa izango da forma-faktorea.

    Honako adibide honetan F3 forma-faktorea azaltzen da hainbat makinatan. Ikus ezazue erremintaren posizio erlatiboa nola mantentzen den ardatzei dagokienez.

    F3 forma-faktorea tornu horizontal batean.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 192

    F3 forma-faktorea tornu bertikal batean.

    Jarraian, tornu horizontal arruntenetan zein forma-faktore erabilgarri dauden azaltzen da.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 193

    Erradioaren konpentsazioarekin loturiko funtzioak

    Erradioaren konpentsazioarekin loturiko funtzioak programaren edozein ataletan programatu daitezke, baita erradioaren konpentsazioa aktibo dagoenean ere.

    Blokeen arteko trantsizio mota aukeratzea

    Ibilbide konpentsatuak elkarren artean nola lotzen diren erabakitzen du blokeen arteko trantsizioak.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 194

    Programazioa

    Trantsizio mota honako funtzio hauen bitartez aukera daiteke programan bertan:

    G136. Blokeen arteko trantsizio zirkularra.

    G137. Blokeen arteko trantsizio lineala.

    G136. Blokeen arteko trantsizio zirkularra

    G136 funtzioa aktibo dagoenean, CNCak trantsizio zirkularren bidez lotzen ditu ibilbide konpentsatuak.

    G137. Blokeen arteko trantsizio lineala

    G137 funtzioa aktibo dagoenean, CNCak trantsizio linealen bidez lotzen ditu ibilbide konpentsatuak.

    (A) Blokeen arteko trantsizio zirkularra (G136). (B) Blokeen arteko trantsizio lineala (G137).

    Oharrak

    Kapitulu honetako ondorengo ataletan grafikoki deskribatzen da nola lotzen diren ibilbideak elkarren artean, aukeratu den trantsizio motaren arabera (G136/G137).

    Funtzioen ezaugarriak

    G136 eta G137 funtzioak modalak dira eta bateraezinak elkarren artean.

    Makina piztean, M02 edo M30 funtzioak exekutatzean eta LARRIALDI edo RESET bat egin ondoren, CNCak G136 edo G137 funtzioa hartzen du, IRCOMP makina-parametroaren arabera.

    Erradioaren konpentsazioa aktibatu eta baliogabetzeko estrategia

    Erradioaren konpentsazioa nola hasten eta nola amaitzen den erabakitzen dute hura aktibatu eta baliogabetzeko estrategiekin lotutako funtzioek.

    Programazioa

    Estrategia mota honako funtzio hauen bitartez aukera daiteke programan bertan:

    G138. Konpentsazioaren aktibazio/baliogabetze zuzena.

    G139. Konpentsazioaren zeharkako aktibazioa/baliogabetzea.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 195

    G138. Konpentsazioa zuzenean aktibatzea/baliogabetzea

    Konpentsazioa hasten denean, erreminta zuzenean mugitzen da hurrengo ibilbidearen perpendikularrera (ertza inguratu gabe).

    Konpentsazioa amaitzean, erreminta zuzenean mugitzen da programatutako puntura (ez du ertza inguratzen).

    (A) Konpentsazioaren hasiera. (B) Konpentsazioaren amaiera.

    G139. Konpentsazioa zeharka aktibatzea/baliogabetzea

    Konpentsazioa hasten denean, hurrengo ibilbidearen perpendikularrera mugitzen da erreminta, ertza inguratuz.

    Konpentsazioa amaitzean, azken puntura mugitzen da erreminta, ertza inguratuz.

    (A) Konpentsazioaren hasiera. (B) Konpentsazioaren amaiera.

    Aukeratutako trantsizioaren arabera (G136/G137) inguratuko du ertza erremintak.

    Oharrak

    Kapitulu honetako ondorengo ataletan grafikoki deskribatzen da erradioaren konpentsazioa nola hasten eta nola amaitzen den, aukeratu den estrategia motaren arabera (G138/G139).

    Funtzioen ezaugarriak

    G138 eta G139 funtzioak modalak dira eta bateraezinak elkarren artean.

    Makina piztean, M02 edo M30 funtzioak exekutatzean eta LARRIALDI edo RESET bat egin ondoren, CNCak G139 funtzioa hartzen du.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 196

    Erradioaren konpentsazioaren hasiera

    Erradioaren konpentsazioa honako funtzio hauen bitartez aukeratzen da:

    G41. Erreminta-erradioaren konpentsazioa ezkerretara.

    G42. Erreminta-erradioaren konpentsazioa eskuinetara.

    Funtzio horietakoren bat exekutatu ondoren, erradioaren konpentsazioa aktibatu egingo da lan-planoko hurrengo mugimenduan; mugimendu horrek lineala izan behar du.

    Aktibatu den estrategia motaren (G138/G139) eta trantsizio motaren (G136/G137) arabera, erradioaren konpentsazioa modu batera edo bestera hasiko da:

    G139/G136. Erreminta hurrengo ibilbidearen perpendikularrera mugituko da eta ertza inguratuko du ibilbide zirkular bat eginez.

    G139/G137. Erreminta hurrengo ibilbidearen perpendikularrera mugituko da eta ertza inguratuko du ibilbide lineal batzuk eginez.

    G138. Erreminta zuzenean mugituko da hurrengo ibilbidearen perpendikularrera. Programa-tutako trantsizio motak (G136/G137) ez du eraginik izango.

    Erradioaren konpentsazioa hasteko hainbat aukera adierazten dira jarraian azaltzen diren tauletan, aukeratutako funtzioen arabera. Programatutako ibilbidea lerro etengabe baten bidez irudikatzen da eta ibilbide konpentsatua lerro eten baten bidez.

    Konpentsazioaren hasiera desplazamendu programaturik gabe

    Konpentsazioa aktibatu ondoren, baliteke planoko ardatzek lehen mugimendu-blokean parte ez hartzea. Hala gertatzen da, esate baterako, ardatzak programatzen ez direnean, erreminta dagoen posizioaren puntu bera programatzen denean edo desplazamendu inkremental baliogabe bat programatzen denean.

    Horrelakoetan, erreminta aurkitzen den puntuan egingo da konpentsazioa, jarraian azaltzen den moduan. Planoan programatu den lehen desplazamenduaren arabera, hasierako puntutik ibilbidearen perpendikularrera mugituko da erreminta.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 197

    Planoan programatutako lehen desplazamendua lineala edo zirkularra izan daiteke.

    ZUZEN-ZUZEN ibilbidea

    Ibilbideen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira erradioaren konpentsazioa aktibatzeko modua eta aukeratu diren G136/G137 eta G138/G139 funtzioak.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 198

    Ibilbideen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den aktibatzeko estrategiaren (G138/G139) eta trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa izango da erradioaren konpentsazioa akti-batzeko modua.

    ZUZEN-ARKU ibilbidea

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularra duen tangentearen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira erradioaren konpentsazioa aktibatzeko modua eta aukeratu diren G136/G137 eta G138/G139 funtzioak.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 199

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularra duen tangentearen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den aktibatzeko estrategiaren (G138/G139) eta trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa da erradioaren konpentsazioa aktibatzeko modua.

    Erradioaren konpentsazio-tarteak

    Ibilbide konpentsatuen arteko lotura aukeratutako G136/G137 trantsizio motaren araberakoa bakarrik izango da.

    Jarraian azaltzen diren tauletan, adierazten da ibilbideen artean zein trantsizio mota egon daitekeen, aukeratu den G136 edo G137 funtzioaren arabera. Programatutako ibilbidea lerro etengabe batek ordez-katzen du, eta ibilbide konpentsatua lerro eten batek.

    ZUZEN-ZUZEN ibilbidea

    Ibilbideen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira ibilbideen arteko trantsizioa eta aukeratu den G136/G137 funtzioa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 200

    Ibilbideen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa izango da ibilbide konpentsatuak elkarren artean lotzeko modua.

    ZUZEN-ARKU ibilbidea

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularra duen tangentearen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira ibilbideen arteko trantsizioa eta aukeratu den G136/G137 funtzioa.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 201

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularra duen tangentearen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa izango da ibilbide konpentsatuak elkarren artean lotzeko modua.

    ARKU-ZUZEN ibilbidea

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularra duen tangentearen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira ibilbideen arteko trantsizioa eta aukeratu den G136/G137 funtzioa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 202

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularra duen tangentearen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa izango da ibilbide konpentsatuak elkarren artean lotzeko modua.

    ARKU-ARKU ibilbidea

    Ibilbide zirkularra duten tangenteen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira ibilbideen arteko trantsizioa eta aukeratu den G136/G137 funtzioa.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 203

    Ibilbide zirkularra duten tangenteen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa izango da ibilbide konpentsatuak elkarren artean lotzeko modua.

    Erradioaren konpentsazio mota aldatzea mekanizazioa egin bitartean

    Konpentsazioa aldatu egin daiteke G41 funtziotik G42 funtziora (edo alderantziz) hura baliogabetu beharrik izan gabe (G40). Aldaketa hori edozein mugimendu-bloketan egin daiteke, baita mugimendu baliogabea duten blokeetan ere; beraz, planoko ardatzak mugitu gabe edo puntu bera bi aldiz programatuta aldatu daiteke funtzioa.

    Aldaketa egin aurreko azken mugimendua eta aldaketa egin ondorengo lehen mugimendua modu independentean konpentsatuko dira. Konpentsazio mota aldatzeko, honako irizpide hauek jarraitu behar dira kasu bakoitzean:

    A. Ibilbide konpentsatuak moztu egiten dira

    Ibilbide programatuak konpentsatu egiten dira, bakoitza dagokion aldetik. Bi ibilbideen arteko ebaketa-puntuan egiten da alde-aldaketa.

    B. Ibilbide konpentsatuak ez dira mozten

    Beste tarte bat gehitzen da bi ibilbideen artean: lehen ibilbidearen puntu perpendikularretik (amaierako puntuan) bigarren ibilbidearen puntu perpendikularrera (hasierako puntuan). Programatutako ibilbidetik R distantziara daude bi puntuak.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 204

    Jarraian, kasu horien laburpen bat azaltzen da:

    Zuzen-zuzen ibilbidea

    Zuzen-arku ibilbidea

    Arku-zuzen ibilbidea

    Arku-arku ibilbidea

    Bide beretik joan eta etortzeko ibilbidea

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 205

    Erreminta-erradioaren luzera bera duen tarteko ibilbidea

    Erradioaren konpentsazioa baliogabetzea

    Erradioaren konpentsazioa G40 funtzioaren bitartez baliogabetzen da.

    Funtzio hori exekutatu ondoren, erradioaren konpentsazioa baliogabetu egingo da lan-planoko hurrengo mugimenduan; mugimendu horrek lineala izan behar du.

    Aukeratuko baliogabetze-estrategia motaren (G138/G139) eta trantsizio motaren (G136/G137) arabera, modu batera edo bestera baliogabetuko da erradioaren konpentsazioa:

    G139/G136. Erreminta azken puntura mugituko da eta ibilbide zirkular bat eginez inguratuko du ertza.

    G139/G137. Erreminta azken puntura mugituko da eta ibilbide lineal batzuk eginez inguratuko du ertza.

    G138. Erreminta zuzenean mugituko da azken puntura. Programatutako trantsizio motak (G136/G137) ez du eraginik izango.

    Jarraian azaltzen diren tauletan erradioaren konpentsazioa nola baliogabetu daitekeen azaltzen da, aukeratutako funtzioen arabera. Programatutako ibilbidea lerro etengabe baten bidez irudikatzen da eta ibilbide konpentsatua lerro eten baten bidez.

    Konpentsazioaren amaiera desplazamendu programaturik gabe

    Konpentsazioa baliogabetu ondoren, baliteke planoko ardatzek lehen mugimendu-blokean parte ez hartzea. Hala gertatzen da, esate baterako, ardatzak programatzen ez direnean, erreminta dagoen posi-zioaren puntu bera programatzen denean edo desplazamendu inkremental baliogabe bat programatzen denean.

    Horrelakoetan, erreminta aurkitzen den puntuan baliogabetuko da konpentsazioa, jarraian azaltzen den bezala. Planoan egin den azken desplazamenduaren arabera, erreminta azken puntura mugituko da programatutako ibilbidea konpentsatu gabe.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 206

    ZUZEN-ZUZEN ibilbidea

    Ibilbideen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira erradioaren konpentsazioa baliogabetzeko modua eta aukeratu diren G136/G137 eta G138/G139 funtzioak.

    Ibilbideen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den baliogabetzeko estrategiaren (G138/G139) eta trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa izango da erradioaren konpentsazioa balio-gabetzeko modua.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 207

    ARKU-ZUZEN ibilbidea

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularreko tangentearen arteko angeluak 180 edo gutxiago dituenean, elkarren artean independenteak dira erradioaren konpentsazioa baliogabetzeko modua eta aukeratu diren G136/G137 eta G138/G139 funtzioak.

    Ibilbide zuzenaren eta ibilbide zirkularra duen tangentearen arteko angeluak 180 baino gehiago dituenean, aukeratu den baliogabetzeko estrategiaren (G138/G139) eta trantsizio motaren (G136/G137) araberakoa izango da erradioaren konpentsazioa baliogabetzeko modua.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 208

    10.2 Luzeraren konpentsazioa

    Luzeraren konpentsazioa fresatzeko makinan

    Fresatzeko makinetan luzetarako ardatzari aplikatzen zaio luzeraren konpentsazioa, hau da, "#TOOL AX" sententziaren bitartez adierazitako ardatzari; horrelakorik ezean, plano-hautaketaren bitartez aukera-tutako ardatzari aplikatzen zaio.

    G17 funtzioa aukeratuz gero, luzeraren konpentsazioa Z ardatzari aplikatzen zaio.

    G18 funtzioa aukeratuz gero, luzeraren konpentsazioa Y ardatzari aplikatzen zaio.

    G19 funtzioa aukeratuz gero, luzeraren konpentsazioa X ardatzari aplikatzen zaio.

    G17, G18 edo G19 funtzioak exekutatzen direnean, hautatutako planoaren ardatz perpendikularra hartzen du luzetarako ardatz berri gisa CNCak. Horren ondoren "#TOOL AX" sententzia exekutatzen bada, aukeratutako luzetarako ardatz berriak aurrekoa ordeztuko du.

    Zenbait erreminta, zero kotan eta luzetarako konpentsazioa desaktibatuta dutela.

    Zenbait erreminta, zero kotan eta luzetarako konpentsazioa aktibatuta dutela.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 209

    Luzeraren konpentsazioa tornuan

    Torneaketan, kasuan kasuko zuzentzailean definitutako erreminta berriaren neurriak hartzen ditu kontuan CNCak, eta dorretxo erreminta-etxea lekualdatzen du, erreminta berriaren puntak aurrekoaren posizio bera izan dezan.

    Programazioa

    Luzeraren konpentsazioa aktibatu egiten da erremintaren zuzentzaile bat aukeratzean.

    Konpentsazioa aktibatzeko, "D" kodea programatu behar da; kodea zuzentzailearen zenbakiari dagokio, eta, han, definituta daude konpentsazio-balio gisa erabiliko diren erremin-taren neurriak.

    Konpentsazioa baliogabetzeko, "D0" kodea programatu behar da.

    Kode horietakoren bat exekutatu ondoren, luzeraren konpentsazioa aktibatu edo desaktibatu egingo da luzetarako ardatzaren hurrengo mugimenduan.

  • LANBIDE EKIMENA

    211

    AAZZPPIIEERRRRUUTTIINNAAKK 1111

    Azpierrutinak bloke multzoak dira, eta bloke horiek behar bezala identifikatuta badaude, behin edo gehiagotan dei egin dakieke beste azpierrutina edo programa batetik. Programan hainbatetan errepikatzen diren eragiketa edo desplazamendu multzoak definitzeko erabiltzen dira azpierrutinak.

    Azpierrutina motak

    CNCak bi azpierrutina mota erabiltzen ditu: lokalak eta globalak. Beste azpierrutina mota bat ere badago, OEM azpierrutina, fabrikatzaileak definituriko azpierrutina global berezia. Ikusi "11.4 G180-G189. OEM azpierrutinak exekutatzea" 218. orrialdean.

    Azpierrutina globalak: azpierrutina globala programa independente gisa gordea dago CNCaren memorian. Exekuzioan dagoen edozein programa edo azpierrutinatik dei egin dakioke azpierrutina honi.

    Azpierrutina lokalak: azpierrutina lokala programaren zati gisa definitua dago, eta definituta dagoen programatik bakarrik dei egin dakioke.

    Programa batek hainbat azpierrutina lokal izan ditzake, baina programaren gorputzaren aurretik definituta egon behar dute horiek guztiek. Azpierrutina lokal batek bigarren bati dei egin diezaioke baina, horretarako, azpierrutina deituaren atzetik definituta egon behar du azpierrutina dei-egileak.

    Azpierrutina eta parametroen inbrikazio-mailak

    Azpierrutina definituei programa nagusitik edo beste azpierrutina batetik dei egin dakieke; era berean, azpierrutina horrek bigarren bati dei egin diezaioke, eta bigarrenak hirugarren bati... CNCak, gehienez ere, 20 inbrikazio-maila mugatzen ditu dei horientzat.

    Parametro aritmetikoak azpierrutinetan

    Parametro lokalak: programak eta gainerako azpierrutinek ez dituzte ezagutzen azpierrutina jakin batean definituta dauden parametro lokalak, eta, horrenbestez, definitutako azpierrutinan bakarrik erabili daitezke parametro horiek.

    Posible da parametro lokalak azpierrutina batean baino gehiagotan definitzea; parametroen 7 inbrikazio-maila egon daitezke gehienez, azpierrutinek dituzten 20 inbrikazio-mailen barruan. Azpierrutinei egindako dei mota guztiek ez dute inbrikazio-maila aldatzen, eta, hala, #CALL, #PCALL, #MCALL deiek eta G180tik G189ra bitarteko funtzioek bakarrik aldatzen dute inbrikazio-maila.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 212

    Parametro globalak: kanaleko azpierrutinek eta programak partekatu egiten dituzte parametro globalak. Programako eta azpierrutinetako edozein bloketan erabil daitezke parametro globalak, horien inbrikazio-maila edozein izanik ere.

    Parametro komunak: kanaleko azpierrutinek eta programak partekatu egiten dituzte parametro globalak. Programako eta azpierrutinako edozein bloketan erabil daitezke parametro globalak, horien inbrikazio-maila edozein izanik ere.

    11.1 Azpierrutinen definizioa

    Buru batek, programaren gorputzak eta azpierrutina amaitzeko funtzioak osatzen dute azpierrutina, programaren gorputzarekin gertatzen den bezala.

    Azpierrutina lokalaren burua

    Azpierrutinaren burua bloke bat da eta bloke hori "%L" karaktereek, zuriune batek eta azpierrutinaren izenak osatzen dute. Azpierrutinaren izenak 14 karaktere izan ditzake eta letra larriz, letra xehez eta zenbakiz osatuta egon daiteke (ez du zuriunerik onartzen).

    %L 0123456789

    %L SUBROUTINE

    %L SUB234S

    Nahitaezkoa da burua programatzea. Azpierrutina bati dei egiten zaionean, buruaren izena era-biltzen da.

    Azpierrutina globalaren burua

    Azpierrutina global baten burua programa batek duena bezalakoa da, eta "%" karaktereek eta azpi-errutinaren izenak osatzen dute. Izenak 14 karaktere izan ditzake eta letra larriz, letra xehez eta zenbakiz osatuta egon daiteke (ez du zuriunerik onartzen).

    %0123

    %GLOBSUBROUTINE

    %PART923R

    Burua programatzea hautazkoa da. Azpierrutina global bati dei egiten zaionean ez da buruaren izena erabiltzen, fitxategia CNCan gordetzeko erabili den izena baizik.

    Buruan definitutako izenak ez du zerikusirik fitxategia gordetzeko erabili den izenarekin. Bi izenak desberdinak izan daitezke.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 213

    Azpierrutina globalaren edo lokalaren amaiera

    Azpierrutinen amaiera definitzeko M17 edo M29 funtzioak edo #RET sententzia erabil daitezke, baliokideak baitira. Azpierrutina amaitzeko nahitaezkoa da horietako bat programatzea.

    M17

    M2 9

    #RET

    11.2 Azpierrutinen exekuzioa

    CNCak honako komando hauek ditu azpierrutinei deitzeko.

    Komandoa

    Dei mota

    L Azpierrutina global bati dei egitea. Ez du parametroak hasieratzeko aukerarik ematen.

    LL Azpierrutina lokal bati dei egitea. Ez du parametroak hasieratzeko aukerarik ematen.

    #CALL Azpierrutina lokal edo global bati dei egitea. Ez du parametroak hasieratzeko aukerarik ematen.

    #PCALL Azpierrutina lokal edo global bati dei egitea. Komando honek parametroak hasieratzeko aukera ematen du.

    #MCALL Azpierrutina lokal edo global bati izaera modalez dei egitea. Komando honek parametroak hasieratzeko aukera ematen du.

    #MDOFF Funtzio baten izaera modala baliogabetzen du.

    Komando horietako bat exekutatu ondoren, aukeratutako azpierrutina exekutarazten du CNCak. Azpierrutina amaitzean, deia egin duen sententziatik aurrera jarraituko du programaren exekuzioak.

    Azpierrutina globalen kokapena (path)

    Azpierrutina global bati dei egitean, definitu egin daiteke haren path-a (kokapena). Path osoa adierazten denean, adierazitako direktorioan bakarrik bilatuko du azpierrutina CNCak. Azpierrutinaren path-a adierazten ez denean, honako direktorio hauetan bilatuko du azpierrutina CNCak, ordena honetan:

    1. #PATH sententziaren bitartez hautatutako direktorioa.

    2. Exekuzioan dagoen programaren direktorioa.

    3. SUBPATH makina-parametroaren bitartez definitutako direktorioa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 214

    LL. Azpierrutina lokal bati dei egitea

    LL komandoak azpierrutina lokal bati dei egiten dio. Dei mota horrek ez du azpierrutinako parametro lokalak hasieratzeko aukerarik ematen.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    LL sub

    sub Azpierrutinaren izena.

    LL sub2.nc

    L. Azpierrutina global bati dei egitea

    Azpierrutina global bati dei egiten dio L komandoak. Dei mota horrek ez du azpierrutinako parametro lokalak hasieratzeko aukerarik ematen. Azpierrutina globalen kasuan, horien path osoa definitu ahal izango da.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    L sub

    path Hautazkoa. Azpierrutinaren kokapena.

    sub Azpierrutinaren izena.

    L C:\Cnc8070\Users\Prg\sub1.nc

    L C:\Cnc8070\Users\sub2.nc

    L Sub3.nc

    #CALL. Azpierrutina lokal edo global bati dei egitea

    Azpierrutina lokal edo global bati dei egiten dio #CALL sententziak. Dei mota horrek ez du azpi-errutinako parametro lokalak hasieratzeko aukerarik ematen. Azpierrutina globalen kasuan, horien path osoa finkatu ahal izango da.

    Izen bereko bi azpierrutina daudenean (lokala eta globala) honako irizpide hau jarraitzen da: Deian path-a definitu bada azpierrutina globala exekutatuko da; bestela, azpierrutina lokala exekutatuko da.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 215

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    #CALL sub

    path Hautazkoa. Azpierrutinaren kokapena.

    sub Azpierrutinaren izena.

    #CALL C:\Cnc8070\Users\Prg\sub1.nc

    #CALL C:\Cnc8070\Users\sub2.nc

    #CALL Sub3.nc

    Path-aren definizioa

    Path-a definitzea hautazkoa da. Definitu egiten bada, CNCak karpeta horretan bakarrik bilatuko du azpierrutina; bestela, lehenetsitako karpetetan bilatuko du. Ikusi "Azpierrutina globalen kokapena (path)" 213. orrialdean.

    #PCALL. Azpierrutina lokal edo global bati dei egitea parametroak hasieratuz

    Azpierrutina lokal edo global bati dei egiten dio #PCALL sententziak. Dei mota horrek azpierrutinako parametro lokalak hasieratzeko aukera ematen du. Azpierrutina globalen kasuan, horien path osoa definitu ahal izango da.

    Izen bereko bi azpierrutina daudenean (lokala eta globala) honako irizpide hau beteko da: deian path-a definitu bada azpierrutina globala exekutatuko da; bestela, azpierrutina lokala exekutatuko da.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    #PCALL sub

    path Hautazkoa. Azpierrutinaren kokapena.

    sub Azpierrutinaren izena.

    P0 . . Pn Hautazkoa. Parametroak hasieratzea.

    #PCALL C:\Cnc8 07 0\Users\Prg\sub1.nc

    #PCALL C:\Cnc8070\Users\sub2.nc A12.3 P10=6

    #PCALL Sub3.nc A12.3 F45.3 P10=6

    Nola definitu parametro lokalak

    Dei egiteko sententziaren ondoren definitu behar dira parametroen balioak eta bi modu daude horre-tarako: P0-P25 parametroaren izenaren bitartez edo A-Z letren bitartez ( eta salbuetsiz); hain zuzen ere, A letra P0 parametroari dagokio eta Z letra P25 parametroari.

    Parametro lokalak definitzeko bi modu horiek baliokideak dira eta bloke berean konbina daitezke.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 216

    Path-aren definizioa

    Path-a definitzea hautazkoa da. Definitu egiten bada, CNCak karpeta horretan bakarrik bilatuko du azpierrutina; bestela, lehenetsitako karpetetan bilatuko du. Ikusi "Azpierrutina globalen kokapena (path)." 213. orrialdean.

    Parametro lokalen inbrikazio-mailak

    #PCALL sententzian parametro lokalak hasieratzen badira, sententzia horrek inbrikazio-maila berri bat sortuko du parametro lokalentzat. Gogoratu, parametroen 7 inbrikazio-maila egon daitezkeela gehienez, azpierrutinen 20 inbrikazio-mailen barruan.

    #MCALL. Azpierrutina lokal edo global bati izaera modalez dei egitea

    Azpierrutina lokal edo global bati dei egiten dio #MCALL sententziak. Dei mota horrek azpierrutinako parametro lokalak hasieratzeko aukera ematen du. Azpierrutina globalen kasuan, horien path osoa definitu ahal izango da.

    Izen bereko bi azpierrutina daudenean (lokala eta globala) honako irizpide hau beteko da: deian path-a definitu bada, azpierrutina globala exekutatuko da; bestela, azpierrutina lokala exekutatuko da.

    Dei mota horren bitartez, azpierrutinak izaera modala hartzen du; horrenbestez, azpierrutina aktibo mantentzen da hurrengo desplazamenduetan, eta hura errepikatu egiten da desplazamendu bakoitza amaitzean. Ikusi "azpierrutinaren izaera modalari buruzko oharrak." 217. orrialdean.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    #MCALL sub

    path Hautazkoa. Azpierrutinaren kokapena.

    sub Azpierrutinaren izena.

    P0 . . Pn Hautazkoa. Parametroak hasieratzea.

    #MCALL C:\Cnc8 07 0\Users\Prg\sub1.nc

    #MCALL C:\Cnc8070\Users\sub2.nc A12.3 P10=6

    #MCALL Sub3.nc A12.3 F45.3 P10=6

    Nola definitu parametro lokalak

    Dei egiteko sententziaren ondoren definitu behar dira parametroen balioak, eta bi modu daude horre-tarako: P0-P25 parametroaren izenaren bitartez edo A-Z letren bitartez ( eta salbuetsiz); hain zuzen ere, A letra P0 parametroari dagokio, eta Z letra P25 parametroari.

    Parametro lokalak definitzeko bi modu horiek baliokideak dira, eta bloke berean konbina daitezke.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 217

    Path-aren definizioa

    Path-a definitzea hautazkoa da. Definitzen bada, CNCak karpeta horretan bakarrik bilatuko du azpi-errutina; bestela, lehenetsitako karpetetan bilatuko du. Ikusi Azpierrutina globalen kokapena (path) 213. orrialdean.

    Azpierrutinaren izaera modala baliogabetzea

    Azpierrutinen izaera modala #MDOFF sententziaren bitartez baliogabetzen da, jarraian azaltzen diren kasuetan. Ikusi " #MDOFF. Azpierrutinaren izaera modala baliogabetzea." 217. orrialdean.

    M02 edo M30 funtzioak exekutatu edo reset bat egin ondoren

    Lan-planoa aldatzean

    Mugimendu bat haztagailuarekin programatzean (G100)

    Ardatzen konfigurazioa aldatzean (#FREE AX, #CALL AX eta #SET AX)

    Beste azpierrutina bati dei egitean (#PCALL, #CALL, L, LL, G180-G189)

    Ziklo finko bat aktibatzean

    Parametro lokalen inbrikazio-mailak

    #MCALL sententzian parametro lokalak hasieratzen badira, sententzia horrek inbrikazio-maila berri bat sortuko du parametro lokalentzat. Gogoratu parametroen 7 inbrikazio-maila egon daitezkeela gehienez, azpierrutinen 20 inbrikazio-mailen barruan.

    Azpierrutinaren izaera modalari buruzko oharrak

    Azpierrutina modala ez da exekutatuko azpierrutinaren beraren edo T edo M6 funtzioei loturiko azpi-errutinen barnean programaturiko mugimendu-blokeetan. Era berean, ez da hura exekutatuko blokeko errepikapen-kopurua NR 0 (zero) dela programatzen denean.

    Desplazamendu-bloke batean 0 ez den beste NR errepikapen kopuru bat programatzen denean azpierrutina modalen bat aktibo badago, mugimendua eta azpierrutina NR aldiz errepikatuko dira.

    Azpierrutina modal bat hautatuta dagoela #MCALL sententziako bloke bat exekutatzen bada, azpi-errutina aktiboa gelditu eta hautatutako azpierrutina berria modal bilakatuko da.

    #MDOFF. Azpierrutinaren izaera modala baliogabetzea

    #MDOFF sententziak baliogabetu egiten du azpierrutinaren izaera modala.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    #MDOFF

    #MDOFF

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 218

    11.3 #PATH. Azpierrutina globalen kokapena definitzea

    Azpierrutina globalen kokapen lehenetsia zein den definitzen du #PATH sententziak. Azpierrutina global bati dei egitean ez bada haren kokapena definitzen, #PATH sententzian definituriko karpetan bilatuko du azpierrutina CNCak.

    Azpierrutina global bati dei egitean haren kokapena definitzen bada, CNCak helbide horretan bakarrik bilatuko du azpierrutina eta ez du kontuan hartuko #PATH sententzian definituriko helbidea.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    #PATH ["path"]

    path Azpierrutinen kokapen lehenetsia

    #PATH ["C:\Cnc8070\Users\Prg\"]

    #PATH ["C:\Cnc8070\Users\"]

    11.4 G180-G189. OEM azpierrutinak exekutatzea

    Makinaren fabrikatzaileak definituriko OEM azpierrutinei dei egiten diete G180tik G189ra bitarteko funtzioek. Dei mota horrek azpierrutinako parametro lokalak hasieratzeko aukera ematen du.

    Makinaren fabrikatzaileak definitzen ditu OEM azpierrutinak. 10 azpierrutina definitzeko aukera ematen dio CNCak makinaren fabrikatzaileari; horrez gain, G180tik G189ra bitarteko funtzioekin elkar daitezke azpierrutina horiek eta, horrenbestez, funtzio horietakoren bat exekutatzean hari lotua dagoen azpierrutina ere exekutatu egingo da.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua:

    G180

    P0 . . Pn Hautazkoa. Parametroak hasieratzea.

    G183 P1=12.3 P2=6

    G187 A12.3 B45.3 P10=6

    Nola definitu parametro lokalak

    Azpierrutinako parametro lokalak hasieratzeko aukera ematen dute G180tik G189ra bitarteko funtzioek. Dei egiteko funtzioaren ondoren definitu behar dira parametroen balioak eta bi modu daude horretarako: P0-P25 parametroaren izenaren bitartez edo A-Z letren bitartez ( eta salbuetsiz); hain zuzen ere, A letra P0 parametroari dagokio eta Z letra P25 parametroari.

    Parametro lokalak definitzeko bi modu horiek baliokideak dira eta bloke berean konbina daitezke.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 219

    Informazio gehigarria blokean

    Parametroak hasieratzeaz gain, bestelako edozein informazio gehigarri gaineratu daiteke funtzio horien ondoan, baita desplazamenduak ere. Azpierrutinari dei egiteko funtzioaren aurretik programatu behar da informazio hori; bestela, parametroen hasieratze gisa joko ditu datu horiek CNCak.

    Blokean programatu den beste informazio guztia burutu ondoren exekutatuko da azpierrutina elkartua.

    G01 X50 F450 G180 P0=15 P1=20

    Lehenik eta behin X50 puntura bitarteko desplazamendua egiten da eta, horren ondoren, G180 funtzioari elkartuta dagoen azpierrutina exekutatzen da P0 eta P1 parametroak hasieratuta.

    G180 P0=15 P1=20 G01 X50 F450

    Parametroen hasieratze gisa interpretatzen dira datu guztiak eta, beraz, honako hau hartu behar da kontuan: P6(G)=1, P23(X)=50 eta P5(F)=450.

    Parametro lokalen inbrikazio-mailak

    Funtzio horiek parametro lokalak hasieratzen badituzte, inbrikazio-maila berri bat sortzen da parametro lokalentzat. Gogoratu parametroen 7 inbrikazio-maila egon daitezkeela gehienez, azpierrutinen 20 inbrikazio-mailen barruan.

    Resetaren, CNCa itzaltzearen eta M30 funtzioaren eragina

    G180tik G189ra bitarteko funtzioak ez dira modalak.

    11.5 Azpierrutinentzako laguntzak

    azpierrutinei laguntzeko fitxategiak

    #MCALL edo #PCALL sententzien bitartez deituriko OEM azpierrutinei (G180tik G189ra bitarteko funtzioak) eta azpierrutina globalei elkartu dakizkieke laguntza-fitxategiak; fitxategi horiek erakutsi egiten dira edizioan zehar. Azpierrutina bakoitzak bi laguntza-fitxategi izan ditzake; bat, testu motakoa (txt) eta, bestea, marrazki motakoa (bmp).

    Laguntza-leihoa erakusten da edizioan zehar, zuriunearen ondoren edo G18-G189 funtzioen edo azpierrutinaren izenaren atzeko tabuladorearen ondoren. Laguntza-leihoa informaziorako besterik ez da eta, beraz, ezin da kurtsorearekin bertara sartu edo leihoan nabigatu. Laguntza-fitxategia ikusgai dagoenean, bertan azaltzen den testua pieza-programan gaineratu daiteke [INS] teklaren bitartez. [ESC] tekla sakatuta laguntzeko leihoa desagertu egiten da, eta gako-hitza ezabatu edo programaren beste linea batera pasatzen da.

    8070 CNCaren editorean bakarrik ageri da laguntza-leihoa, baina horretarako desaktibatuta egon behar du 8055 Editorea softkey-ak. Laguntza hori beti dago aktibo, editoreari laguntzeko prog. laguntza softkey-aren egoera edozein izanik ere.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 220

    Nola sortu laguntza-fitxategiak

    Azpierrutina bakoitzak bi laguntza-fitxategi izan ditzake; bat, testu motakoa (txt) eta, bestea, marrazki motakoa (bmp). Ez da beharrezkoa bi fitxategiak definitzea, nahikoa baita horietako bat definitzea. Fitxategien izenak honako arau hau bete behar du:

    Azpierrutina Laguntza-fitxategien izena

    G180-G189 Horrekin elkartutako funtzioa izango da fitxategien izena.

    Adibidez: G180.txt eta G180.bmp.

    #MCALL

    #PCALL

    Fitxategien izena azpierrutinarena bera izango da.

    Adibidez: subroutine.txt eta subroutine.bmp.

    Laguntza-leihoa informaziorako besterik ez da eta, beraz, ezin da kurtsorearekin bertara sartu edo orrialdearen aitzinamendu-teklen bitartez leihoan nabigatu. Horregatik, laguntza-fitxategi laburrak erabiltzea gomendatzen da, esate baterako, azpierrutinaren parametroak deskribatu besterik egiten ez dituztenak.

    Laguntza-fitxategia ikusgai dagoenean, bertan azaltzen den testua pieza-programan txertatu daiteke [INS] teklaren bitartez. Horregatik, honako hau gomendatzen da:

    Laguntza-fitxategiak azpierrutinari dei egiteko linea izan dezala. Makinaren erabiltzaileak deiaren zati bat idatzi beharko du laguntza-leihoa ikusi ahal izateko eta, horregatik, laguntza-testua txertatu aurretik deia ezabatuko du editoreak.

    Laguntza-fitxategiko linea guztiek CNCaren ohar baten formatua izan dezatela, azpierrutinaren deia duen linea izan ezik.

    Testu-fitxategiak honako formatu hau izan dezake:

    G180 P0= P1= P2= P3= P4= P5=

    #COMMENT BEGIN

    ------------------------------ G180 ----------------

    P1 = Mugimendua X-en

    P2 = Mugimendua Y-n

    P3 = Mugimendua Z-n

    P4 = F aitzinamendua

    P5 = S Abiadura

    -------------------------------------------------------

    #COMMENT END

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 221

    Non gorde laguntza-fitxategiak

    Makinaren fabrikatzaileak ..\MTB\SUB\HELP\hizkuntza karpetan gorde ahal izango ditu laguntza-fitxategiak. Erabiltzailea lan-moduko MTB direktorioan egindako aldaketak desagertu egiten dira makina itzaltzean eta, horrenbestez, erabiltzaileak ..\USERS\HELP\hizkuntza karpetan gorde behar ditu laguntza-fitxategiak. Aukeratuta dagoen hizkuntzako karpetan bilatzen ditu laguntza-fitxategiak CNCak; fitxategiak ez badaude karpeta horretan, CNCak ez du inolako laguntzarik erakutsiko.

    CNCak fabrikatzailearen karpetan bilatzen ditu fitxategiak lehenengo, eta erabiltzailearenean gero; horregatik, makinaren fabrikatzaileak erabili ez dituen beste izen batzuk eman behar dizkie erabiltzaileak azpierrutina edo laguntza-fitxategiei. Bi fitxategiek izen bera badute, CNCak fabrikatzailearenak erakutsiko ditu lehenengo.

    Azpierrutina erabilgarrien zerrenda

    Testu-fitxategian (txt) azpierrutinen zerrenda edukitzeko baimena ematen du editoreak; pieza-programaren edizioan zehar erakutsiko da zerrenda hori, #PCALL edo #MCALL sententzia bat editatzen den bakoitzean.

    Azpierrutinen zerrenda edizioan zehar erakusten du editoreak, zuriunearen ondoren edo #PCALL edo #MCALL sententzien atzeko tabuladorearen ondoren. Zerrenda horrek aldagai-zerrendek bezala funtzionatzen du, eta, beraz, gezien bitartez mugi daiteke elementu horietan barrena. [ENTER] teklaren bitartez, editoreak kurtsorearen posizioan txertatzen du hautatutako linea. [ESC] tekla sakatuta azpierrutinen zerrenda desagertzen da, eta gako-hitza ezabatzen da edo programaren beste linea batera igarotzen da.

    Laguntza hori beti dago aktibo, editoreari laguntzeko prog. laguntza softkey-aren egoera edozein izanik ere.

    Nola sortu azpierrutinen zerrenda

    Azpierrutinen zerrendak testu-fitxategi (txt) batean egon behar du, eta pcall.txt izena izan behar du. Fitxategia editatzerakoan kontuan hartu behar da lineen izenek eta deia egingo zaien azpierrutinek izen bera izango dutela.

    C:\CNC8070\USERS\SUB\FAGOR.NC

    SUBROUTINE.NC

    EXAMPLE.NC

    POSITIONING.NC

    Non gorde azpierrutinen zerrenda

    Makinaren fabrikatzaileak ..\MTB\SUB\HELP\hizkuntza karpetan gordeko du pcall.txt fitxategia. Erabiltzailea lan-moduko MTB direktorioan egindako aldaketak desagertu egiten dira makina itzaltzean eta; horrenbestez, erabiltzaileak ..\USERS\HELP\hizkuntza karpetan gorde behar du pcall.txten fitxategia. Aukeratuta dagoen hizkuntzako karpetan bilatzen ditu laguntza-fitxategiak CNCak; fitxategiak ez badaude karpeta horretan, CNCak ez du inolako laguntzarik erakutsiko. pcall.txten fitxategia bi direktoriotan existitzen bada, bi direktorioetan dauden azpierrutinen izenak erakutsiko ditu zerrendak.

  • LANBIDE EKIMENA

    223

    BBLLOOKKEEAAKK EETTAA PPRROOGGRRAAMMAAKK EEXXEEKKUUTTAATTZZEEAA 1122

    12.1 Adierazitako kanalean programa bat exekutatzea

    Exekutatzen ari den programa erabiliz bigarren programa bat abiarazteko aukera ematen du #EXEC sententziak; bigarren programa hori beste kanal batean exekutatuko da. Adierazitako kanalean abiarazten da programaren exekuzioa, #EXEC sententziaren hurrengo blokearekiko paraleloan. Programa exekutatzeko erabili nahi den kanala okupatuta badago, gauzatzen ari den eragiketa amaitu arte itxarongo du CNCak.

    1 kanala 2 kanala

    %PRG1

    G00 X0 Y0 Z20

    G01 G90 X23 F100

    G81 Z5 I-20

    #EXEC ["PRG2.NC", 2]

    Exekuzioaren hasiera.

    G91 Y15 NR4 -----------------------------------> %PRG2

    G80

    G90 Z20

    M3 0

    ...

    M30

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua. Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #EXEC ["{prg}"]

    {prg} Pieza-programaren kokapena.

    {channel} Hautazkoa. Blokea exekutatzeko erabili nahi den kanala.

    #EXEC ["PRG1.NC",2]

    (2 kanalean exekutatuko du zehatutako programa)

    #EXEC ["MYPRG.NC"]

    (Azpierrutina gisa exekutatuko du programa)

    #EXEC ["C:\CNC80 70\USERS\PRG\EXAMPLE.NC",3]

    (3 kanalean exekutatuko du zehatutako programa)

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 224

    Programaren kokapena (path)

    Path osoa idatzita edo idatzi gabe defini daiteke exekutatu beharreko programa. Path osoa zehazten denean, adierazitako karpetan bakarrik bilatuko du programa CNCak. Path-ik zehazten ez denean, CNCak honako karpeta hauetan bilatuko du programa, ordena honetan:

    1. #PATH sententziaren bitartez hautatutako direktorioa.

    2. #EXEC sententziak exekutatzen duen programaren direktorioa.

    3. SUBPATH makina-parametroaren bitartez finkaturiko direktorioa.

    Blokea exekutatzeko erabili nahi den kanala

    Kanala programatzea hautazkoa da. Ez bada kanalik adierazten edo adierazitako kanala #EXEC sententzia exekutatzeko erabiltzen ari den kanal bera bada, azpierrutina gisa exekutatuko da bigarren programa. Kasu horretan, ekintza elkartu guztiak (hasieratzeak, PLCra bidaltzea...) burutuko dituzte M02 eta M30 funtzioek, baina ez dute programa amaituko. M02 edo M30 funtzioa exekutatu ondoren, #EXEC sententziaren ostean programatutako blokeak exekutatzen jarraituko du CNCak.

    Oharrak

    #EXEC sententzia duten programetan analisi sintaktiko edo bloke-bilaketa bat exekutatu, simulatu edo gauzatu daiteke. Kasu guztietan, jatorrizko programaren baldintza berdinetan exekutatzen dira #EXEC sententziaren bitartez deituriko programak.

    12.2 Adierazitako kanalean bloke bat exekutatzea

    Exekutatzen ari den programatik edo MDI modutik bloke bat beste kanal batean exekutatzeko aukera ematen du #EXBLK sententziak.

    Blokea exekutatzeko erabili nahi den kanala okupatuta badago, egiten ari den eragiketa amaitu arte itxarongo du CNCak. Blokea exekutatu ondoren, lehengo lan modura itzultzen da kanala.

    Programazioaren formatua

    Honako hau da programazioaren formatua. Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #EXBLK [{block}]

    {block} xekutatu beharreko blokea.

    {channel} autazkoa. Blokea exekutatzeko erabili nahi den kanala.

    #EXBLK [G01 X100 F550, 2]

    (2 kanalean exekutatuko du blokea)

    #EXBLK [T1 M6]

    (kanal aktiboan exekutatuko du blokea)

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 225

    Blokea exekutatzeko erabili nahi den kanala

    Kanala programatzea hautazkoa da. Kanalik adierazten ez bada eta sententzia programatik exekutatzen bada, blokea haren kanalean exekutatuko da. Sententzia MDI moduaren bitartez exekutatzen bada eta kanalik adierazten ez bada, blokea kanal aktiboan exekutatuko da.

    12.3 Programaren exekuzioa bertan behera uztea eta beste bloke edo programa batean berrabiaraztea

    CNCak exekuzioa eteteko modu berezi bat du, PLC bidez kudeatu beharrekoa; programaren exekuzioa bertan behera uzteko eta hura lehendik definitutako bloke zehatz batean edo beste programa batean behar bezala berrabiarazteko aukera ematen du exekuzioa eteteko modu berezi horrek.

    Exekuzioak zein puntutan jarraituko duen zehazteko #ABORT sententzia erabiltzen da. Ez bada zehazten exekuzioak zein puntutan jarraituko duen, ez da etengo programaren exekuzioa.

    Programaren exekuzioa bertan behera uztea

    Gehienetan, kanpo-sakagailu edo horretarako konfiguratutako tekla baten bitartez aktibatzen eta desak-tibatzen da aukera hori. Exekuzioa eteteko modu hori ez da aplikatzen [STOP] tekla sakatuz gero.

    Programa PLC bidez eteten denean, CNCak buruari kalterik egin gabe uzten du bertan behera progra-maren exekuzioa; jarraian, programaren historia hasieratu eta exekuzioa berrabiarazten du, #ABORT sententzia aktiboan adierazitako puntuan. Pieza-programan ez bada #ABORT sententzia aktiborik, ez da etengo exekuzioa.

    Hariztaketa eta mekanizazioko beste eragiketa etenezin batzuk

    Hariztaketako eragiketa etenezin batean programa bertan behera geratzen bada, kasu horretan reset bat egin izan balitz bezala jokatuko du CNCak.

    Exekuzioa bertan behera uzten denean, eragiketa behar bezala amaitu ondoren etenaraziko du exe-kuzioa CNCak. Programa etenda dagoela, programa bertan behera uzteko ordena errepikatu egin behar da CNCak hura aplika dezan.

    Programa berrabiarazi behar denerako oharrak

    Programa eteten denean hasieratu egiten da historia. Horregatik, gomendatzen da exekuzioa berra-biaraziko den blokean mekanizazio-baldintza minimo batzuk definitzea, besteak beste, aitzinamendua eta M funtzioak.

    Exekuzioak zein puntutan jarraituko duen definitzea

    Programaren beraren bloke batean edo beste programa batean jarrai dezake programaren exekuzioak. Exekuzioak beste programa batean jarraitzen badu, programa hasieratik exekutatuko da eta ezingo da hasierako blokea hautatu.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 226

    Programa beraren barnean zenbait jarraipen-puntu defini daitezke; programa etetean, une horretan aktibo dagoena erabiliko du CNCak, hau da, exekutatu den azkenekoa.

    Programazioaren formatua (1). Programa beraren bloke batean jarraitzen du exekuzioak

    Bi modu daude exekuzioak zein bloketan jarraituko duen definitzeko: blokearen zenbakia edo etiketak. Honako hau da programazioaren formatua:

    #ABORT {block}

    {block} Exekuzioaren jarraipena egingo duen blokea.

    #ABORT N12 0

    #ABORT [LABEL]

    Gogoratu, blokearen zenbakia salto baten xede denean, zenbakiaren atzetik ":" (bi puntuak) zeinua ipini behar dela hura programatzean.

    #ABORT N50 0

    ...

    N500: T1 D1

    Programazioaren formatua (2). Beste programa batean jarraitzen du exekuzioak

    #ABORT ["{prg}"]

    {prg} Exekuzioaren jarraipena egingo duen programa.

    #ABORT ["PRG.NC"]

    #ABORT ["C:\CNC8 0 7 0\USERS\PRG\EXAMPLE.NC"]

    Path osoa idatzita edo idatzi gabe defini daiteke exekutatu beharreko programa. Path osoa zehazten denean, adierazitako karpetan bakarrik bilatuko du programa CNCak. Path-ik zehazten ez denean, CNCak honako karpeta hauetan bilatuko du programa, ordena honetan:

    1. #PATH sententziaren bitartez hautatutako direktorioa.

    2. #ABORT sententziak exekutatzen duen programaren direktorioa.

    3. SUBPATH makina-parametroaren bitartez definituriko direktorioa.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 227

    Exekuzioak jarraituko duen puntua baliogabetzea

    Programaren exekuzioak jarraituko duen puntua baliogabetzen denean, ez da etengo programaren exekuzioa.

    Programazioaren formatua

    #ABORT OFF

    #ABORT OFF

    Programazioari buruzko oharrak

    Programaren hasieran programa nagusitik kanpo zein etiketatara salto egingo den programatzea gomendatzen da. Bestela, saltoaren etiketak programaren amaieran definituta badaude, programaren luzeraren arabera, #ABORT sententziak denbora asko eman dezake hura bilatzen.

  • LANBIDE EKIMENA

    229

    CC AARRDDAATTZZAA 1133 Ardatzak eta buruak C ardatz gisa aktibatzeko aukera ematen du CNCak; ardatz hori ardatz lineal baten

    ondoan interpolatuz gero, fresaketak egin daitezke biratzeko pieza baten gainazal zilindrikoan nahiz aurrealdeko gainazalean. Makinak zenbait ardatz edo buru eduki ditzake C ardatz gisa definituta, baina horietako bat bakarrik egon daiteke aktibo.

    C ardatza tornu batean

    Tornu batean, ohikoena da burua C ardatz gisa aktibatzea eta mekanizazioa egiteko erreminta motordun bat erabiltzea.

    C ardatza fresatzeko makina batean

    Fresatzeko makina batean, ohikoena da ardatz birakari bat C ardatz gisa aktibatzea eta mekanizazioa egiteko burua erabiltzea.

    C ardatz baten konfigurazioa

    Ardatz edo buru bat C ardatz gisa aktibatzeko, hura ardatz edo buru gisa definitu behar izan du aurrez makinaren fabrikatzaileak. Ardatz edo buru bat C ardatz gisa aktiba daitekeen edo ez jakiteko, CAXIS parametroa edo haren aldagaia kontsultatu behar da parametro-makinaren taulan.

    (V.)MPA.CAXIS.Xn

    Ardatza edo burua C ardatz gisa gaitu daitekeen edo ez adierazten duen aldagaia. 1balioa emango du baiezko kasuan, eta 0 balioa ezezkoan.

    Besterik adierazi ezean, C ardatzari eman zaion izena adierazten du CAXNAME parametroak parametro-makinaren taulan. C ardatz gisa gaitutako buruak izen hori hartuko du, pieza-programatik aurkakorik adierazi ezean.

    Jatorri-lekualdaketak C ardatzean

    Taulan jatorri-lekualdaketak definitu ondoren, G54tik G59ra bitarteko funtzioak eta G159 funtzioa erabiliz aktiba daitezke horiek programan. C ardatzean egiten diren jatorri-lekualdaketek honako berezitasun hauek dituzte:

    Jatorri-lekualdaketa bat aktibo egon ondoren C ardatza aktibatzen bada, ez da kontuan hartuko C ardatzari dagokion lekualdaketa.

    Buruak C ardatz gisa lan egiten duenean (#CAX sententzia), jatorri-lekualdaketa gradutan aplikatzen da.

    Aurrealdeko gainazalean (#FACE sententzia) edo gainazal zilindrikoan (#CYL sententzia) mekanizazioa aktibo dagoenean, unitate aktibotan, milimetrotan edo hazbetetan aplikatzen da jatorri-lekualdaketa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 230

    13.1 Burua C ardatz gisa aktibatzea

    Buru bat C ardatz gisa erabili nahi denean, hura C ardatz gisa gaitu behar da lehenengo. Burua C ardatz gisa gaitu ondoren, aurrealdeko gainazalean edo gainazal zilindrikoan programatu ahal izango dira meka-nizazioak #FACE edo #CYL sententzien bitartez.

    Burua C ardatz gisa aktibatzea

    #CAX sententziak buru bat C ardatz gisa aktibatzen du.

    Honako hau da programazioaren formatua. Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #CAX []

    {spdl} Hautazkoa. C ardatz gisa aktibatu nahi den burua.

    {name} Hautazkoa. C ardatzaren izena.

    #CAX

    #CAX [S1]

    #CAX [S,C]

    Master burua ez den beste buru bat C ardatz gisa aktibatu nahi denean bakarrik adierazi behar da burua. Bestela, ez da nahitaezkoa hura programatzea.

    C ardatzak zein identifikazio-izen izango duen adierazten du {name} parametroak. Pieza-programan desplazamenduak definitzeko erabili den izen bera izango du. Izenik adierazi ezean, CNCak berak izen-datuko du ardatza. Ikusi "C ardatz baten konfigurazioa." (229. orrialdea).

    Programazioa C ardatz gisa aktibatuko den burua Ardatzaren izena

    #CAX Master burua. CNCak emana

    #CAX[S1] S1 burua (master burua izan daiteke). CNCak emana

    #CAX [S,C] S burua (master burua izan daiteke). C

    #CAX [S3,B2] S3 burua (master burua izan daiteke). B2

    C ardatzarekin lan egiterakoan kontuan hartu beharreko oharrak

    Biraka zebilen buru bat C ardatz gisa aktibatu bada, eten egingo da haren biraketa. Buru bat C ardatz gisa aktibatuta dagoela ezin da buru horretan abiadurarik programatu.

    Burua C ardatz gisa aktibatzen denean, C ardatzaren makina-erreferentziaren bilaketa bat egiten du CNCak.

    C ardatz gisa aktibatuta dagoen buru baten aldagaietan sartzea

    Buru bat C ardatz gisa aktibatu ondoren, buruaren izen berria erabili behar da pieza-programaren edo MDI moduaren bitartez haren aldagaietan sartzeko. PLCaren edo interfaze baten bitartez ere era berean sartzen da aldagaietan; buruaren jatorrizko izena mantentzen da.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 231

    Burua C ardatz gisa desaktibatzea

    C ardatza desaktibatu egiten da #CAX sententziaren bitartez eta beste buruek bezala lan egiten jarraitzen du.

    #CAX OFF

    #CAX OFF

    Burua C ardatz gisa programatzea

    Buruak C ardatz gisa lan egin behar duenean, hura ardatz birakari bat izango balitz bezala programatuko da (gradutan).

    Master burua C ardatz gisa programatzea

    #CAX

    G01 Z50 C100 F100

    G01 X20 C20 A50

    #CAX OFF

    Edozein buru C ardatz gisa programatzea

    #CAX [S1,C1]

    (S1 burua C ardatz gisa aktibatuko da eta C1 izena izango du)

    G01 Z50 C1=100 F100

    G01 X20 C1=20 A50 S1000

    #CAX OFF

    13.2 Mekanizazioa aurrealdeko gainazalean

    Mekanizazio mota honetan, ardatz birakari bat nahiz buru bat erabili ahal izango da C ardatz gisa. C ardatz gisa buru bat erabiltzen bada, hura aurrez aktibatu beharko da C ardatz gisa #CAX sententziaren bitartez. Ikusi "13.1 Burua C ardatz gisa aktibatzea." 230. orrialdean.

    Mekanizazioa aurrealdeko gainazalean aktibatzea

    Mekanizazioa aurrealdeko gainazalean aktibatzen du #FACE sententziak eta, gainera, lan-planoa definitzen du. Definitutako lan-planoak erabakiko du C ardatz gisa zein ardatz aktibatuko den.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 232

    Honako hau da programazioaren formatua. Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #CAX [S1,C1]

    (S1 burua C ardatz gisa aktibatuko da eta C1 izena izango du)

    G01 Z50 C1=100 F100

    G01 X20 C1=20 A50 S1000

    #CAX OFF

    #FACE [ {abs}, {ord}]

    {abs} Lan-planoko abzisa-ardatza.

    {ord} Lan-planoko ordenatu-ardatza.

    {long} Hautazkoa. Erremintaren luzetarako ardatza.

    {kin} Hautazkoa. Zinematikaren zenbakia.

    #FACE [X,C]

    #FACE [X,C][1]

    #FACE [X,C,Z]

    #FACE [X,C,Z][1]

    Zinematika programatzea hautazkoa da; ez bada programatzen, makina-parametroetan definituriko eta mekanizazio mota honetarako baliagarria den lehen zinematika aplikatuko du CNCak.

    Mekanizazioa baliogabetzea aurrealdeko gainazalean

    Mekanizazioa desaktibatu egiten da #FACE sententziaren bitartez, jarraian azaltzen den moduan:

    #FACE OFF

    #FACE OFF

    C ardatzaren programazioa

    Ardatz lineal bat izango balitz bezala programatzen da C ardatza (milimetrotan edo hazbetetan); aukeratu den erradioaren arabera, CNCa bera arduratuko da dagokion desplazamendu angeluarra kalku-latzeaz. Mekanizazioa aktibatzen denean, erradiotan eta G94 funtzioa erabiliz (mm/min) lan egiten du CNCak.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 233

    #FACE [X,C]

    G90 X0 C-90

    G01 G42 C-40 F600

    G37 I10

    X37.5

    G36 I10

    C0

    G36 I15

    X12.56 C38.2

    G03 X-12.58 C38.2 R15

    G01 X-37.5 C0

    G36 I15

    C-40

    G36 I10

    X0

    G38 I10

    G40 C-90

    #FACE OFF

    M30

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 234

    13.3 Gainazal zilindrikoko mekanizazioa

    Mekanizazio mota honetan, ardatz birakari bat nahiz buru bat erabili ahal izango da C ardatz gisa. C ardatz gisa buru bat erabiltzen bada, hura aurrez aktibatu beharko da C ardatz gisa, #CAX sententziaren bitartez. Ikusi "13.1 Burua C ardatz gisa aktibatzea." 230. orrialdean.

    Mekanizazioa gainazal zilindrikoan aktibatzea

    Mekanizazioa gainazal zilindrikoan aktibatzen du #CYL sententziak; gainera, lan-planoa definitzen du. Zehazturiko lan-planoak zehaztuko du C ardatz gisa aktibatu beharreko ardatza.

    Honako hau da programazioaren formatua. Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #CYL [{abs},{ord},{long}{radius}]

    {abs} Lan-planoko abzisa-ardatza.

    {ord} Lan-planoko ordenatu-ardatza.

    {long} Erremintaren luzetarako ardatza.

    {radius} Mekanizazioa egiteko erabiliko den zilindroaren erradioa.

    {kin} Hautazkoa. Zinematikaren zenbakia.

    #CYL [X,C,Z45]

    #CYL [C,Y,Z30]

    #CYL [X,C,Z45][3]

    Erradioa 0 balioarekin programatzen bada, erremintaren puntaren eta biraketa-zentroaren arteko

    distantzia hartuko da zilindroaren erradiotzat. Erradio aldakorreko zilindroen gainazala erradioa adierazi beharrik izan gabe lantzeko aukera ematen du horrek.

    V3.10aren aurreko bertsioetan hautazkoa zen erradioa programatzea. Softwarea aurreko bertsio batetik abiatuta eguneratzen bada, programak zuzendu egin beharko dira.

    Zinematika programatzea hautazkoa da; ez bada programatzen, makina-parametroetan definituriko eta

    mekanizazio mota honetarako baliagarria den lehen zinematika aplikatuko du CNCak.

    Gainazal zilindrikoko mekanizazioa baliogabetzea

    Mekanizazioa desaktibatu egiten da #CYL sententziaren bitartez, jarraian azaltzen den moduan:

    #CYL OFF

    #CYL OFF

    C ardatzaren programazioa

    Ardatz lineal bat izango balitz bezala programatzen da C ardatza (milimetrotan edo hazbetetan); aukeratu den erradioaren arabera, CNCa bera arduratzen da dagokion desplazamendu angeluarra kalkula-tzeaz. Mekanizazioa aktibatzen denean, erradiotan eta G94 funtzioa erabiliz (mm/min) lan egiten du CNCak.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 235

    #CYL [Y,B,Z20]

    G90 G42 G01 Y70 B0

    G91 Z-4

    G90 B15.708

    G36 I3

    Y130 B31.416

    G36 I3

    B39.270

    G36 I3

    Y190 B54.978

    G36 I3

    B70.686

    G36 I3

    Y130 B86.394

    G36 I3

    B94.248

    G36 I3

    Y70 B109.956

    G36 I3

    B125. 664

    G91 Z4

    #CYL OFF

    M30

  • LANBIDE EKIMENA

    237

    AARRDDAATTZZ IINNKKLLIINNAATTUUAARREENN AANNGGEELLUU--AALLDDAAKKEETTAA 1144

    Beste ardatz batekin 90-ko angelua osatzen ez duen ardatz batean zehar mugitzeko aukera ematen du ardatz inklinatuaren angelu-aldaketak. Desplazamenduak sistema cartesiarrean programatzen dira, eta, horiek egiteko, desplazamenduak mugimendu bilakatzen dira ardatz errealetan.

    Zenbait makinatan, ardatzak ez daude modu cartesiarrean konfiguratuta, eta ardatzek ez dituzte 90-ko angeluak osatzen beren artean. Tornuaren X ardatza ohiko kasu horietako bat da; izan ere, malgutasun-arrazoiak direla eta, X ardatzak ez du 90-ko angelua osatzen Z ardatzarekin, eta beste balio bat hartzen du.

    X Ardatz cartesiarra

    X' Ardatz angeluarra

    Z Ardatz ortogonala

    Sistema cartesiarrean (Z-X) programatu ahal izateko, ardatz inklinatuaren angelu-aldaketa bat aktibatu behar da, hark mugimenduak ardatz erreal ez perpendikularretara (Z-X') bihur ditzan. Horrela, X ardatzean programaturiko mugimendu bat Z-X' ardatzen gaineko mugimendu bilakatuko da, hau da, Z ardatzean eta X' ardatz angeluarrean mugimenduak egiten hasiko da.

    Angelu-aldaketa aktibatzea eta desaktibatzea

    CNCak ez du inolako angelu-aldaketarik hartzen makina piztean; horiek pieza-programaren bitartez aktibatzen dira. Zenbait angelu-aldaketa egon daitezke aktibo.

    Angelu-aldaketak pieza-programaren bitartez desaktibatzen dira. Hala nahi izanez gero, eta kota cartesiarretan programatuz gero, angelu-aldaketa bat izoztu egin daiteke ardatz angeluarra lekualdatzeko.

    Resetak, CNCa itzaltzeak eta M30 funtzioak duten eragina

    Ardatz inklinatuaren angelu-aldaketa aktibo mantentzen da RESET baten ondoren edo M30 funtzioa aktibatu ondoren. CNCa itzaltzean, aldiz, desaktibatu egiten da angelu-aldaketa aktiboa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 238

    Ardatz inklinatuaren angelu-aldaketari buruzko oharrak

    Honako baldintza hauek bete behar dituzte angelu-aldaketa konfiguratzen duten ardatzek:

    Bi ardatzek kanal berekoak izan behar dute.

    Bi ardatzek linealak izan behar dute.

    Bi ardatzak ardatz maisu izan daitezke ardatz elkartu edo gantry ardatzez osaturiko bikote batean.

    Angelu-aldaketa aktibo dagoenean ezin da egin makina-erreferentziaren bilaketa.

    Angelu-aldaketa aktibo badago, irudikatutako kotak sistema cartesiarreko kotak izango dira. Bestela, ardatz errealen kotak irudikatuko dira.

    14.1 Angelu-aldaketa aktibatzea eta baliogabetzea

    Angelu-aldaketa aktibatzea

    Angelu-aldaketa aktibo dagoela, desplazamenduak sistema cartesiarrean programatzen dira eta, horiek egiteko, desplazamenduak mugimendu bilakatzen ditu CNCak ardatz errealetan. Pantailan irudikatutako kotak sistema cartesiarreko kotak dira.

    #ANGAX sententziaren bitartez aktibatzen da angelu-aldaketa. Gainera, angelu-aldaketa ardatz batean edo gehiagotan aktibatzeko aukera ematen du.

    #ANGAX ON [1, . . . , n]

    1, . . ., n Aktibatu beharreko angelu-aldaketa.

    Aktibatzeko sententzian angelu-aldaketa bat programatu behar da gutxienez; bestela, dagokion akatsa erakutsiko du makinak. Makina-parametroen taulan horiek definituta dauden ordenaren arabera erabakiko da angelu-aldaketaren zenbakia.

    #ANGAX ON [1]

    #ANGAX ON [5,7]

    Angelu-aldaketa bat baino gehiago aktiba daitezke, denak batera nahiz banaka. Angelu-aldaketa bat aktibatzean ez dira aurrekoak baliogabetzen.

    Sententzia horren bitartez berriz aktibatzen da izozturiko angelu-aldaketa bat. Ikusi "14.2 Angelu-aldaketa izoztea (esekita uztea)." 239. orrialdean.

    Angelu-aldaketa baliogabetzea

    Angelu-aldaketa aktiborik ez dagoenean, ardatz errealen sisteman programatzen eta exekutatzen dira desplazamenduak. Pantailan irudikatutako kotak ardatz errealen kotak dira.

    #ANGAX sententziaren bitartez desaktibatzen da angelu-aldaketa. Honako hau da programazioaren formatua. Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 239

    #ANGAX OFF

    1, . . ., n Hautazkoa. Aktibatu beharreko angelu-aldaketa.

    Ez bada angelu-aldaketarik definitzen, kanaleko guztiak desaktibatuko dira.

    #ANGAX OFF

    #ANGAX OFF [1]

    #ANGAX OFF [5,7]

    Ardatz inklinatuaren angelu-aldaketa aktibo mantentzen da RESET baten ondoren edo M30 funtzioa aktibatu ondoren. CNCa itzaltzean, aldiz, desaktibatu egiten da angelu-aldaketa aktiboa.

    14.2 Angelu-aldaketa izoztea (esekita uztea)

    Ardatz angeluarrean zehar mugitzeko modu berezi bat da angelu-aldaketaren izoztea; horretarako, sistema cartesiarrean programatu behar da kota. Eskuz egiten diren mugimenduetan ez da aplikatzen angelu-aldaketaren izoztea.

    #ANGAX SUSP sententziaren bitartez aktibatzen da angelu-aldaketaren izoztea eta hauxe izango da programazioaren formatua:

    #ANGAX SUSP [1, . . . ,n]

    1, . . ., n Aktibatu beharreko angelu-aldaketa.

    Ez bada angelu-aldaketarik programatzen, kanaleko guztiak izoztuko dira. Makina-parametroen taulan horiek definituta dauden ordenaren arabera erabakiko da angelu-aldaketaren zenbakia.

    #ANGAX SUSP Kanaleko angelu-aldaketa guztiak izoztea.

    #ANGAX SUSP [1] 1 angelu-aldaketa izoztea.

    #ANGAX SUSP [5,7] 5 eta 7 angelu-aldaketak izoztea.

    Angelu-aldaketa izoztu ondorengo lekualdaketak programatzea

    Angelu-aldaketa bat izoztuta dagoenean, ardatz angeluarraren kota bakarrik programatu behar da mugimendu-blokean. Ardatz ortogonalaren kota programatzen bada, ohiko angelu-aldaketaren arabera egingo da desplazamendua.

    Angelu-aldaketa baten izoztea desaktibatzea

    Reset baten ondoren edo M30 funtzioa erabili ondoren desaktibatu egiten da angelu-aldaketa baten izoztea.

    Angelu-aldaketa izoztu ondoren #ANGAX ON sententzia programatzen bada, berriz aktibatuko da angelu-aldaketa.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 240

    14.3 Angelu-aldaketari buruzko informazioa eskuratzea

    Angelu-aldaketaren konfigurazioa kontsultatzea

    Angelu-aldaketaren konfigurazio-datuak zuzenean kontsulta daitezke makinaren parametro-taulan edo jarraian azaltzen diren aldagaien bitartez:

    Definituriko angelu-aldaketen kopurua

    (V.)MPK.NANG

    Irakurtzeko aldagaia, PRG, PLC eta INT programak erabiliz.

    Makina-parametroen taulan definituriko angelu-aldaketen kopurua ematen du.

    Angelu-aldaketan parte hartzen duten ardatzak

    Aldagai horiek n angelu-aldaketari egiten diote erreferentzia. Nahitaezkoa da kortxeteak programatzea.

    (V.)MPK.ANGAXNA[n]

    (V.)MPK.ORTGAXNA[n]

    Irakurtzeko aldagaia, PRG, PLC eta INT programak erabiliz

    Ardatz angeluarraren izena ematen du lehenengoak. Ardatz ortogonalaren izena ematen du bigarrenak.

    Angelu-aldaketaren geometria

    Aldagai horiek n angelu-aldaketari egiten diote erreferentzia. Nahitaezkoa da kortxeteak programatzea.

    (V.)MPK.ANGANTR[n]

    Irakurtzeko aldagaia, PRG, PLC eta INT programak erabiliz

    Ardatz cartesiarraren eta hari elkartuta dagoen ardatz angeluarraren arteko angelua. Angelu positiboa izango da ardatz angeluarra erloju-orratzen noranzkoan biratu denean; angelu negatiboa izango da, ordea, kontrako kasuan.

    (V.)MPK.OFFANGAX[n]

    Irakurtzeko aldagaia, PRG, PLC eta INT programak erabiliz

    Angelu-aldaketaren jatorriaren offset-a. Makina-zeroaren eta ardatz inklinatuko koordenatu-sistemaren jatorriaren arteko distantzia.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 241

    Angelu-aldaketaren egoera kontsultatzea

    Angelu-aldaketaren egoera

    (V.)[n].G.ANGAXST

    Irakurtzeko aldagaia, PRG, PLC eta INT programak erabiliz.

    Kanalean definituriko angelu-aldaketaren egoera erakusten du.

    (V.)[n].G.ANGIDST

    Irakurtzeko aldagaia, PRG, PLC eta INT programak erabiliz

    Makina-parametroetan [i] posizioan definituriko angelu-aldaketaren egoera erakusten du.

    Bi aldagai horiek honako balio hauek ematen dituzte:

    Balioa Esanahia

    0 Angelu-aldaketa desaktibatuta dago

    1 Angelu-aldaketa aktibatuta dago

    2 Angelu-aldaketa izoztuta dago (esekita)

  • LANBIDE EKIMENA

    243

    KKOONNTTRROOLL TTAANNGGEENNTTZZIIAALLAA 1155

    Kontrol tangentzialari esker, ardatz birakari batek beti orientazio berbera eduki dezake programatutako ibilbidearekiko. Mekanizazio-ibilbidea plano aktiboaren ardatzetan definitua dago, eta CNCak ardatz bira-kariaren orientazioari eusten dio ibilbide osoan barrena.

    Ibilbidearekiko paraleloa den orientazioa.

    Ibilbidearekiko perpendikularra den orientazioa.

    Kontrol tangentziala aktibatzea eta desaktibatzea

    CNCak ez du kontrol tangentziala aktibatzen piztean; aktibazioa pieza-programaren bitartez egiten da. Kontrol tangentziala hainbat ardatzetan egon daiteke aktibo. Kontrol tangentziala behin aktibatuta, ardatz tangentziala ezin da eskuz mugitu, ezta programa bidez ere; CNCa arduratzen da ardatz hori orientatzeaz.

    Beste aukera bat kontrol tangentziala izoztea da, gero baldintza berdinetan berriro aktibatu ahal izan dadin.

    CNCan kontrol tangentziala bi modutara programatu daiteke: ISO kodean idatzitako funtzioen bidez edo goi-mailako lengoaian idatzitako komandoen bidez. Bi moduak baliokideak dira, eta biak batera erabil daitezke pieza-programa berean.

    Resetak, itzaltzeak eta M30 funtzioak duten eragina

    Kontrol tangentziala modala da. Pizteko unean, M02 edo M30 funtzioak exekutatu ondoren eta larrialdi edo reset baten ondoren, ezeztatu egiten da kontrol tangentziala.

    Kontrol tangentzialari buruzko oharrak

    Kontrol tangentziala bateragarria da erremintaren erradio eta luzeraren konpentsazioarekin. Ispilu-irudia ere erabil daiteke kontrol tangentziala aktibo dagoenean.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 244

    Kontrol tangentzialean onartutako ardatzak

    Kontrol tangentziala modulu motako ardatz birakarietan bakarrik aktiba daiteke. Planoko ardatzak, ezta luzetarako ardatza ere, ezin dira ardatz tangentzial gisa finkatu. Gantry motako ardatz bat ere izan daiteke ardatz tangentzial, baita ardatz birakariari atxikita dagoena ere.

    Erremintaren zaintza

    Kontrol tangentziala aktibo dagoenean egin daiteke erremintaren zaintza. Zaintza hasten denean, CNCak kontrol tangentziala desaktibatzen du, ardatzak mugitu ahal izateko. Zaintza amaitzen denean, CNCak kontrol tangentziala aktibatzen du berriro, lehengo baldintza berberetan.

    Ardatzak eskuz mugitzea

    Ardatz tangentziala ezin da mugitu kontrol tangentziala aktibo baldin badago. Kontrol tangentzialak ukitu gabeko ardatzak, ordea, libreki mugitu ahalko dira.

    Ardatzak jog-teklatuaren bidez eskuz mugitzen direnean, CNCak desaktibatu egiten du kontrol tangen-tziala. Desplazamendua amaitzen denean, CNCak kontrol tangentziala aktibatzen du berriro, lehengo baldintza berberetan.

    MDI modua

    Eskuzko modutik MDI modura sar gaitezke, kontrol tangentziala aktibatu eta ardatzak mugitzeko, MDI lengoaian programatutako blokeen bidez. Ardatz tangentziala ezin da mugitu kontrol tangentziala aktibo baldin badago.

    15.1 Kontrol tangentziala aktibatzea eta ezeztatzea

    CNCan bi modutara kudeatu daiteke kontrol tangentziala: ISO kodean idatzitako funtzioen bidez edo goi-mailako lengoaian idatzitako komandoen bidez. Bi moduak baliokideak dira eta biak batera erabil daitezke pieza-programa berean.

    Kontrol tangentziala aktibatzea

    Kontrol tangentziala aktibo dagoenean, desplazamenduak lan-plano aktiboko ardatzetan programatzen dira. Ardatz tangentzialaren desplazamenduak ezin dira programatu; CNCa arduratzen da ardatz hori orientatzeaz.

    Kontrol tangentziala G45 funtzioaren bidez edo #TANGCTRL sententziaren bidez aktibatzen da. Komando horiek izoztuta dagoen kontrol tangentzial bat berreskuratzeko ere balio dute. Horretarako, ordea, angelua berriro programatu behar da. Ikus "15.2. Kontrol tangentziala izoztea (esekitzea)" 248. orrialdean.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 245

    Programazio-formatua (1)

    Funtzio honen bidez, kontrol tangentziala ardatz batean edo gehiagotan aktiba daiteke. Hala ere, ez du uzten ardatz tangentzialaren posizionamendu-aitzinamendua definitzen. Funtzio honetan ardatz tangentzial bat gutxienez definitu behar da.

    G45 X~C

    X~C Kontrol tangentziala aktibatzen den ardatza eta angeluak ibilbidearekiko duen posizioa.

    Angelua gradutan adierazten da (359.9999).

    G45 A90

    G45 B45 W15.123 B2=-34.5

    Programazio-formatua (2)

    Sententzia honen bidez, kontrol tangentziala ardatz batean edo gehiagotan aktiba daiteke, eta ardatz tangentzialaren posizionamendu-aitzinamendua definitu ere bai. Aitzinamendua definitzeko ez da beharrezkoa inolako ardatzik aktibatzea.

    Programazioaren formatua hau da: Aukerako parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #TANGCTRL ON [, ]

    X~C Hautazkoa. Kontrol tangentziala aktibatzen den ardatza eta angeluak ibilbidearekiko duen posizioa.

    Angelua gradutan adierazten da (359.9999).

    F Hautazkoa. Ardatz tangentzialaren orientazio-mugimenduarentzako aitzinamendua.

    Bi parametroak hautazkoak diren arren, bietako bat gutxienez programatu beharko da.

    #TANGCTRL ON [A3 4.35]

    #TANGCTRL ON [A90, F300]

    #TANGCTRL ON [B-45, W15.123, F300]

    #TANGCTRL ON [F300]

    Bi programazio-formatuak konbinatzea

    Bi programazio-formatuak batera erabil daitezke pieza-programa berean. Adibidez, posizionamendu-aitzinamendua definitzeko erabil dezakegu sententzia, eta G45 funtzioa, berriz, kontrol tangentziala aktibatzeko.

    #TANGCTRL ON [F1000]

    G45 W45

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 246

    Posizionamendu-angelua programatzea

    Posizionamendu-angelua gradutan adierazten da (359.9999). Jarraitu beharreko ibilbidearen arabera definitzen da: angelu positiboa erloju-orratzen aurkako posizionamenduetan, eta negatiboa erloju-orratzen araberako posizionamenduetan.

    Posizionamendu-angelua kontrol tangentziala izozten (esekitzen) denean bakarrik mantentzen da berdin. Gainerako kasuetan, programatu egin beharko da kontrol tangentziala aktibatzen den bakoitzean. Ikus"15.2. Kontrol tangentziala izoztea (esekitzea)" 248. orrialdean.

    Ardatz tangentzialaren posizionamendu-aitzinamendua

    Ardatz tangentzialen aitzinamendua #TANGCTRL sententziaren bidez definitzen da. Aitzinamendu hau ardatz tangentzialen desplazamenduei bakarrik ezartzen zaie, ez planoko ardatzei (horiek F aitzinamen-duaren arabera mugitzen baitira).

    #TANGCTRL ON [F1000]

    Kontrol tangentziala ezeztatu arren, aitzinamendu tangentziala aktibo mantentzen da. Beraz, kontrol tangentziala aktibatzen den hurrengo aldian ezarriko da aitzinamendua.

    Ardatz tangentzialarentzat aitzinamendurik definitu ez bada, ardatz horrek honela jokatuko du. Nolanahi ere, ardatz tangentzial bakoitzaren aitzinamendu maximoa haren MAXFEED makina-parametroak muga-tuko du.

    Ardatz tangentziala bera bakarrik mugitu behar bada, horren aitzinamendua MAXFEED makina-parametroan definitutakoa izango da.

    Ardatz tangentziala planoko ardatzekin batera mugitu behar bada, horren aitzinamendua ardatz horientzat definitutakoa izango da.

    Kontrol tangentzialaren funtzionamendua

    Kontrol tangentziala aktibatzen den bakoitzean, CNCak honela jokatzen du:

    1. CNCak lehen tartearekiko orientatzen du ardatz tangentziala, eta programatutako posizioan kokatzen du.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 247

    2. Ardatz tangentziala kokatu ondoren hasten da planoko ardatzen interpolazioa. Tarte linealetan, ardatz tangentzialaren orientazioari eusten zaio; interpolazio zirkularretan, berriz, programatutako orientazioa mantentzen da ibilbide osoan.

    3. Bi tarteren arteko lotura dela-eta ardatz tangentziala berriro orientatu behar bada, CNCak unean uneko tartea amaituko du; jarraian, ardatz tangentziala hurrengo tartearekiko orientatuko du, eta aurrera jarraituko du.

    Kontrol tangentziala ezeztatzea

    Kontrol tangentziala G45 funtzioaren bidez edo #TANGCTRL sententziaren bidez ezeztatzen da.

    Programazio-formatua (1)

    Funtzio honek kanaleko ardatz guztietan ezeztatzen du kontrol tangentziala.

    G45

    G45

    Programazio-formatua (2)

    Sententzia honek ardatz batean edo gehiagotan ezeztatzen du kontrol tangentziala. Ardatzik progra-matzen ez bada, kontrol tangentziala kanaleko ardatz guztietan ezeztatuko da.

    Programazioaren formatua honako hau da: Aukerako parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #TANGCTRL OFF

    X~C Hautazkoa. Kontrol tangentziala ezeztatzen den ardatza.

    #TANGCTRL OFF

    #TANGCTRL OFF [A]

    #TANGCTRL OFF [B, W, V]

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 248

    Erradioaren konpentsazioan kontrol tangentziala ezeztatzea

    Erradioaren konpentsazioa aktibo egon arren, ezeztatu egin daiteke kontrol tangentziala. Hala ere, ezeztatu beharrean, kontrol tangentziala izoztea (esekitzea) gomendatzen da. Izan ere, #TANGCTRL OFF sententziak, kontrol tangentziala ezeztatzeaz gain, bloke gehigarri batzuk sortzen ditu, erradioaren konpen-tsazioaren amaiera eta hasierari dagozkionak.

    15.2 Kontrol tangentziala izoztea (esekitzea)

    Kontrol tangentziala izozten denean, CNCak programatuta zegoen angelua gogoratzen du. Kontrol tangentziala berreskuratzen denean, CNCak kontrola izoztu zen uneko angelu berbera ematen dio ardatzari. Kontrol tangentziala izozteak ez du erradioaren konpentsazioa ezeztatzen.

    Kontrol tangentzialaren izoztea aktibatzea

    Kontrol tangentziala izoztuta (esekita) dagoenean, desplazamenduak lan-plano aktiboko ardatzetan programatzen dira. Ardatz tangentzialaren desplazamenduak ezin dira programatu.

    Kontrol tangentziala G145 funtzioaren bidez edo #TANGCTRL sententziaren bidez izozten da.

    Programazio-formatua (1)

    Funtzio honek kontrol tangentziala izozten (esekitzen) du ardatz batean edo gehiagotan. Ardatzik programatzen ez bada, kontrol tangentziala izoztu egingo da kanaleko ardatz guztietan.

    Programazioaren formatua hau da: Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    G145

    K0 Hautazkoa. Kontrol tangentziala izoztea (esekitzea).

    X~C Hautazkoa. Kontrol tangentziala izozten den ardatza.

    K parametroak bi balio izan ditzake, 0 eta1 . 1 balioaz definitzen bada, lehenago izoztu (eseki) den ardatz tangentzial bat berreskuratu nahi dela esan nahiko du. K parametroa programatzen ez bada, CNCak K0 hartuko du.

    G145 K0

    G145 K0 A

    G145 K0 B W C

    G145 B A

    Programazio-formatua (2)

    Sententzia honek kontrol tangentziala izozten (esekitzen) du ardatz batean edo gehiagotan. Ardatzik programatzen ez bada, kontrol tangentziala izoztu egingo da kanaleko ardatz guztietan.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 249

    Programazioaren formatua hau da: Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #TANGCTRL SUSP

    X~C Hautazkoa. Kontrol tangentziala izozten den ardatza.

    #TANGCTRL SUSP

    #TANGCTRL SUSP [A]

    #TANGCTRL SUSP [B, W]

    Kontrol tangentzialaren izoztea ezeztatzea

    Kontrol tangentziala G145 funtzioaren bidez edo #TANGCTRL sententziaren bidez berreskuratzen da.

    Programazio-formatua (1)

    Funtzio honek kontrol tangentziala berreskuratzen du ardatz batean edo gehiagotan. Ardatzik progra-matzen ez bada, kontrol tangentziala berreskuratu egingo da kanaleko ardatz guztietan.

    Programazioaren formatua hau da: Aukerako parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    G145 K1

    K1 Kontrol tangentziala berreskuratzea.

    X~C Hautazkoa. Kontrol tangentziala berreskuratzen den ardatza.

    K parametroak bi balio izan ditzake, 0 eta1. 0 balioaz definitzen bada, kontrol tangentziala izoztu egin nahi dela esan nahiko du.

    G145 K1

    G145 K1 A

    G145 K1 B W C

    Programazio-formatua (2)

    Sententzia honek kontrol tangentziala berreskuratzen du ardatz batean edo gehiagotan. Ardatzik programatzen ez bada, kontrol tangentziala berreskuratu egingo da kanaleko ardatz guztietan.

    Programazioaren formatua hau da: Hautazko parametroak kortxete angeluarren artean adierazten dira.

    #TANGCTRL RESUME

    X~C Hautazkoa. Kontrol tangentziala berreskuratzen den ardatza.

    #TANGCTRL RESUME

    #TANGCTRL RESUME [A]

    #TANGCTRL RESUME [B, W, C]

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 250

    15.3 Kontrol tangentzialari buruzko informazioa lortzea

    Transformazio angeluarraren konfigurazioa ikustea

    Kontrol tangentzialaren konfigurazioari buruzko datuak zuzenean ikus daitezke makina-parametroen taulan, edo jarraian azaltzen diren aldagaien bidez.

    Ardatz birakaria modulu motakoa al da?

    (V.)[n].MPA.AXISMODE.Xn

    Aldagai honek ardatz birakaria zein motakoa den adierazten du; modulu motakoa baldin bada, 0 balioa itzuli behar du aldagaiak.

    Kontrol tangentzialari buruzko datuak ikustea

    (V.)A.TANGAN.Xn

    Aldagai honek Xn ardatzean programatutako angelua itzultzen du.

    (V.)G.TANGFEED

    Aldagai honek kontrol tangentzialarentzat programatutako posizionamendu-aitzinamendua itzultzen du.

    Kontrol tangentzialaren egoera ikustea

    (V.)PLC.TANGACTIVCn

    Aldagai honek kontrol tangentziala n kanalean aktibo dagoen adierazten du. Kontrol tangentziala aktibo dagoenean,1 balioa itzuliko du, eta bestela,0 balioa.

    (V.)PLC.TANGACTx

    Aldagai honek kontrol tangentziala x ardatzean aktibo dagoen adierazten du. Kontrol tangentziala aktibo dagoenean, 1 balioa itzuliko du, eta bestela, 0 balioa.

    (V.)[n].G.TGCTRLST

    Aldagai honek kontrol tangentzialak kanalean duen egoera itzultzen du. Kontrol tangentziala desak-tibatuta dagoenean, 0 balioa itzuliko du; aktibo dagoenean, berriz, 1balioa; eta izoztuta (esekita) badago, 2 balioa.

    (V.)[n].A.TGCTRLST.Xn

    Aldagai honek kontrol tangentzialak ardatzean duen egoera itzultzen du. Kontrol tangentziala desaktibatuta dagoenean, 0 balioa itzuliko du; aktibo dagoenean, berriz, 1balioa; eta izoztuta (esekita) badago, 2 balioa.

    Aldagaiak hasieratzea

    Kontrol tangentziala ezeztatzen denean, aldagai guztiak hasieratu egiten dira, s (V.) A.TANGFEED izan ezik. Izan ere, programatutako aitzinamendua bere horretan mantentzen da, gero kontrol tangentziala berriro aktibatu behar baldin bada.

    Kontrol tangentziala izozten (esekitzen) denean, aldagaiek honela jokatzen dute:

    (V.) A. TANGAN.XN Programatutako angeluaren balioari eusten dio. (V.) G.TANGFEED Ez da hasieratzen. (V.) PLC.TANGACTIVCn Ez da hasieratzen. (V.) PLC.TANGACTX Hasieratu egiten da.

  • LANBIDE EKIMENA

    251

    KKOOOORRDDEENNAATTUUEENN TTRRAANNSSFFOORRMMAAZZIIOOAA 1166

    Koordenatuen transformazio orokorraren deskribapena oinarrizko funtzionalitate hauek osatzen dute:

    Zinematikaren hautaketa. #KIN ID sententzia.

    Mekanizaziorako (plano inklinaturako) koordenatu-sistemaren definizioa eta hautaketa. #CS sententzia.

    Lokailuen koordenatu-sistemaren definizioa eta hautaketa. #ACS sententzia.

    RTCP transformazioa (Rotating Tool Center Point). #RTCP sententzia.

    Erreminta lan-planoarekiko zut jartzea (hirugarren ardatzarekiko paralelo). #TOOL ORI sententzia.

    Programan luzeraren konpentsazio inplizitua egokitzea. #TLC sententzia.

    Jarraian, hiru koordenatu-sistema ikusiko ditugu, adibide argigarri modura:

    XYZ: makinaren koordenatu-sistema.

    X' Y' Z': piezaren koordenatu-sistema.

    X" Y" Z": erremintaren koordenatu-sistema.

    Inolako transformaziorik egin ez bada eta burua abiatzeko posizioan baldin badago, 3 koordenatu-sistemak bat etorriko dira.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 252

    Burua biratuz gero, erremintaren koordenatu-sistema (X" Y" Z") aldatu egingo da.

    Horrez gain, beste koordenatu-sistema bat hautatzen bada mekanizaziorentzat (#CS sententzia) edo lokailuentzat (#ACS sententzia), piezaren koordenatu-sistema ere (X' Y' Z') aldatu egingo da.

    16.1 Plano inklinatuko mugimenduak

    XYZ ardatzen koordenatu-transformaziotik sortutako espazioko edozein planori deitzen zaio plano inklinatua.

    CNCaren bidez, espazio horretako edozein plano hauta daiteke, bertan mekanizazioak egiteko.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 253

    Mekanizazioaren plano inklinatua zehazteko, #CS eta #ACS sententziak erabiltzen dira (aurrerago azalduko ditugu, kapitulu honetan bertan).

    Kota berriak (eskuineko irudia) pieza-zero berriaren araberakoak dira, erreminta plano berriarekiko zut kokatuta dagoela kontuan izanda.

    Erreminta posizio horretan jartzeko, #TOOL ORI sententzia erabil daiteke, edota zinematikari atxikitako aldagaiak (buruko ardatz birakari bakoitza non kokatu behar den adierazten dute). Ikus "16.8 Zinematikari atxikitako aldagaiak", 276. orrialdean.

    Une horretatik aurrera, X eta Y ardatzen programazioa eta desplazamenduak hautatu den plano inklinatuan zehar egingo dira. Z ardatzekoak, berriz, plano horrekiko zutak izango dira.

    Erreminta plano inklinatuarekiko zut jartzeko eta horrela lan egiteko, #TOOL ORI sententzia erabili behar da (aurrerago azalduko dugu, kapitulu honetan bertan).

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 254

    16.2 Zinematikaren hautaketa (#KIN ID)

    Fabrikatzaileak 6 zinematika desberdin pertsonaliza ditzake makinarentzat. Erabilitako buru mota, horren ezaugarriak eta horren dimentsioak adierazten ditu zinematika bakoitzak.

    Koordenatu-transformazioarekin lan egiteko, erabili nahi den zinematika hautatu behar da. Normalean, fabrikatzaileak zinematika-zenbaki bat lehenesten du KIN ID makina-parametro orokorrean.

    Zinematika bat baino gehiago ezarri baldin badira, pieza-programa