PDF CNC8070 ProgrEskuliburua 00 09

download PDF CNC8070 ProgrEskuliburua 00 09

of 188

description

CNC 8070 - Programaziorako eskuliburua 00-09

Transcript of PDF CNC8070 ProgrEskuliburua 00 09

  • LANBIDE EKIMENA 1

    PPRROOGGRRAAMMAAZZIIOORRAAKKOO EESSKKUULLIIBBUURRUUAA

  • LANBIDE EKIMENA

    3

    FAGOR Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ezin daiteke dokumentazio honen zatirik erreproduzitu, transmi-

    titu, transkribatu, datuak berreskuratzeko sistema batean biltegiratu edo inongo hizkuntzatara itzuli, Fagor Automationen berariazko baimenik eduki gabe. Debekatuta dago softwarea baimenik gabe bikoiztea edo erabiltzea, bai software osoa, bai zati bat.

    Eskuliburu honetan deskribatutako informazioak moldaketak izan ditzake aldaketa teknikoen ondorioz. Fagor Automationek beretzat gordetzen du eskuliburuaren edukia aldatzeko eskubidea, eta ez du aldaketa horiek jakinarazteko obligaziorik.

    Eskuliburuan agertzen diren marka erregistratu edo komertzial guztiak beren jabeenak dira. Hirugarren pertsonek marka horiek beren helburuetarako erabiltzeak jabeen eskubideak urra ditzake.

    Baliteke CNCak atxikita doan dokumentazioan jasotakoak baino eginkizun gehiago egin ahal izatea; hala ere, Fagor Automationek ez du bermatzen aplikazio horien baliozkotasuna bermatzen. Beraz, Fagor Automationek berariaz baimenik ematen ez badu, dokumentazioan jasota ez dagoen CNCaren edozein aplikazio ezinezkotzat hartu beharra dago. Nolanahi ere, FAGOR AUTOMATIONek ez du erantzukizunik izango CNCak jasan edo eragin ditzakeen lesio, kalte fisiko edo materialengatik, baldin eta atxikitako dokumentazioan azaldu ez bezalako beste modu batez erabiltzean gertatu badira.

    Egiaztatuta dago eskuliburu honen edukia eta bertan deskribatutako produktuaren kasuan duen baliozkotasuna. Hala ere, baliteke nahigabeko akatsen bat egin izana, eta, horrexegatik, ez da erabateko kointzidentzia bermatzen. Edonola ere, sarritan egiaztatzen da dokumentazioan jasotako informazioa, eta beharrezkoak izan litezkeen zuzenketak ere egiten dira; horiek guztiak hurrengo edizio batean argi-taratuko dira. Hobetzeko egiten dituzun iradokizunak eskertuko ditugu.

    Eskuliburu honetan deskribatutako adibideak ikaskuntzan erabiltzeko prestatu dira. Industria-aplikazioetan erabili aurretik, behar bezala moldatu beharko dira, eta, horrez gain, segurtasun-arauak betetzen direla egiaztatu beharko da.

    Makinaren segurtasun-sistemak

    Makina-fabrikatzailearen erantzukizuna da makinaren segurtasun-sistemak gaituta egotea, pertsonei lesiorik ez eragiteko eta CNCari edo harekin konektaturik dauden produktuei kalterik ez egiteko. CNCa abian jartzean eta parametroak baliozkotzean, honako segurtasun-sistema hauen egoera egiaztatzen da:

    9 Harrera-alarma ardatz analogikoetan. 9 Softwarearen mugak ardatz lineal analogikoetan eta sercos ardatzetan. 9 Jarraipen-akatsaren monitorizazioa ardatz analogikoetan eta sercos ardatzetan (buruan izan

    ezik), bai CNCan eta bai erreguladoreetan ere.

    9 Joera-testa ardatz analogikoetan.

    Horietakoren bat desgaituta baldin badago, CNCak ohar-mezu bat erakusten du, eta gaitu egin beharko da lan-ingurune segurua bermatu ahal izateko.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 4

    FAGOR AUTOMATIONek ez du erantzukizunik izango pertsonei eragindako lesioengatik, ezta CNCak jasan edo eragin ditzakeen kalte fisiko edo materialengatik ere, baldin eta segurtasun-sistemetako bat baliogabetuta edukitzearen erruz gertatu badira.

    Hardwarearen hedapenak

    FAGOR AUTOMATIONek ez du erantzukizunik izango pertsonei eragindako lesioengatik, ezta CNCak jasan edo eragin ditzakeen kalte fisiko edo materialengatik ere, baldin eta Fagor Automationek baimendu gabeko pertsonalak hardwarea aldatu izanaren erruz gertatu badira.

    Fagor Automationek baimendu gabeko pertsonalak CNCaren hardwarea aldatzeak bermea galtzea eragingo du.

    Birus informatikoak

    FAGOR AUTOMATIONek bermatu egiten du instalatuta dagoen softwareak ez duela inolako birus informatikorik. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da ekipoa birusetatik garbi edukitzea, egoki funtzio-natuko duela bermatzearren.

    CNCan birus informatikoak agertzeak gaizki funtzionatzea eragin dezake. CNCa zuzenean beste PC bati konektatzen bazaio, sare informatiko baten barruan konfiguratua badago edo disketeak edo beste euskarri informatiko batzuk erabiltzen badira informazioa trukatzeko, birusen aurkako softwarea instalatzea gomendatzen da.

    FAGOR AUTOMATIONek ez du erantzukizunik izango pertsonei eragindako lesioengatik, ezta CNCak jasan edo eragin ditzakeen kalte fisiko edo materialengatik ere, baldin eta sisteman birus informatikoren bat agertzearen erruz gertatu badira.

    Sisteman birus informatikoak agertzeak bermea galtzea eragingo du.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 5

    Produktuaren inguruan

    Oinarrizko ezaugarriak

    Oinarrizko ezaugarriak

    PCan oinarritutako sistema irekia. Windows XP

    Ardatz kopurua. gehienez 28

    Buru kopurua. gehienez 4

    Biltegi kopurua. gehienez 4

    Exekuzio-kanalen kopurua. gehienez 4

    Bolante kopurua. gehienez 3

    Erregulazio mota. Erregulazio mota digitala. Analogikoa / Digitala Sercos

    Komunikazioak. (PC104) RS232 / Ethernet (ICU) RS485 / Ethernet (MCU) RS485 / Ethernet

    PLC integratua. PLCaren exekuzio-denbora. Sarrera digitalak / Irteera digitalak. Markak / Erregistroak. Tenporizadoreak / Kontagailuak. Sinbolo mugagabeak.

    < 1ms/K 1024/1024 8192/1024 256 / 256

    Bloke-prozesuaren denbora. < 1 ms

    Urruneko moduluak

    Komunikazioa urruneko moduluekin. CANopen / CANfagor

    Sarrera digitalak moduluka (CANopen / CANfagor). 16 edo 32/16

    Irteera digitalak moduluka (CANopen / CANfagor). 24 edo 48/16

    Sarrera analogikoak moduluka (CANopen / CANfagor). 4/8

    Irteera analogikoak moduluka (CANopen / CANfagor). 4/4

    PT100 tenperatura-zundentzako sarrerak (CANopen). 2

    Kontaketa-sarrerak (CANfagor). 4 TTL diferentziala / Sinusoidala

    Pertsonalizazioa

    PCan oinarritutako sistema irekia, guztiz pertsonalizagarria. INI konfigurazio-fitxategiak. FGUIM konfigurazio bisualerako erreminta. Visual Basic, Visual C++ eta abar Barneko datu-baseak Microsoft Accessen. OPC interfaze bateragarria.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 6

    Software-aukerak

    Kontuan hartu beharra dago eskuliburu honetan deskribatutako prestazioetako batzuk instalatutako software-aukeren mende daudela. Hurrengo taula honetako informazioa argibideetarako da; software-aukerak eskuratzeko orduan, ordering handbook-ek eskainitako informazioak bakarrik balio du.

    -OL modeloa -M modeloa -T modeloa

    Sistema irekia. Administratzaile modurako sarbidea Aukera Aukera Aukera

    Exekuzio-kanalen kopurua 1etik 4ra 1etik 4ra 1etik 4ra

    Ardatz kopurua 3tik 28ra 3tik 28ra 3tik 28ra

    Buru kopurua 1etik 4ra 1etik 4ra 1etik 4ra

    Biltegi kopurua 1etik 4ra 1etik 4ra 1etik 4ra

    COCOM bertsioa Aukera Aukera Aukera

    Makina konbinatua (M-T) Aukera Aukera Aukera

    Erregulazio digitala ez Fagor Aukera Aukera Aukera

    Erradioaren konpentsazioa Aukera Estandarra Estandarra

    C ardatza Aukera Estandarra Aukera

    RTCP transformazioa Ez dago Aukera Aukera

    Abiadura handiko mekanizazioa (HSC) Aukera Aukera Aukera

    Haztagailuaren ziklo finkoak Ez dago Aukera Aukera

    GP modeloarentzako zulaketaren ISO zikloak. (G80, G81,G82, G83).

    Aukera

    Tandem ardatzak Aukera Aukera Aukera

    Sinkronismoak eta espekak Aukera Aukera Aukera

    Kontrol tangentziala Aukera Aukera Aukera

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 7

    Adostasun-adierazpena [CNC 8070]

    Fabrikatzailea:

    Fagor Automation, S. Coop.

    San Andres auzoa 19 zk., P.K. 20500, Arrasate -Gipuzkoa- (ESPAINIA).

    Hauxe adierazten dugu:

    Erantzukizun osoa geure gain hartuz, adierazten dugu adostasuna duela honako produktu honek:

    Fagor CNC 8070 Zenbakizko Kontrola

    Adierazpen honek aipagai duena, honako arau hauekin.

    Behe-tentsioko arauak.

    EN 60204-1 Segurtasuna makinetan. Makinetako ekipo elektrikoa.

    Bateragarritasun elektromagnetikorako arauak.

    EN 61000-6-4 Industria-inguruneetako emisioen arau orokorra.

    EN 55011 Irradiatuak. A Klasea, 1 Multzoa.

    (*) EN 55011 Gidatuak. A Klasea, 1 Multzoa.

    (*) EN 61000-3-2 Korronte-harmonikoak.

    (*) EN 61000-3-3 Tentsio-gorabeherak eta Flickerrak

    EN 61000-6-2 Industria-inguruneetako immunitate-arau orokorra.

    EN 61000-4-2 Deskarga elektrostatikoak.

    EN 61000-4-3 Eremu elektromagnetikoak, irrati-frekuentzian irradiatuak.

    EN 61000-4-4 Iragankor azkarrak eta jarraituak.

    (*) EN 61000-4-5 Goi-tentsioko pultsu gidatuak sarean (Surges).

    EN 61000-4-6 Irrati-frekuentziako eremuek gidatutako asalduak.

    EN 61000-4-8 Sareko frekuentzien eremu magnetikoak.

    EN 61000-4-11 Tentsio-bariazioak eta etenak.

    ENV 50204 Irrati-telefono digitalek sortutako eremuak.

    (*) PCI unitate zentrala duen 8070 modeloarentzat bakarrik.

    Europako Zuzentarauen xedapenekin bat etorriz: 73/23/EEE, Behe Tentsioko 93/68/EEEk aldatua, eta

    89/336/EEE, 92/31EEEk eta Bateragarritasun Elektromagnetikoko 93/68/EEEk eta horren eguneraketek aldatua.

    Arrasaten, 2007ko martxoaren 20an.

    Izpta.: Julen Busturia

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 8

    Adostasunaren adierazpena [LCD 15" monitore pasiboa]

    Fabrikatzailea:

    Fagor Automation, S. Coop.

    San Andres auzoa 19 zk., P.K. 20500, Arrasate -Gipuzkoa- (ESPAINIA).

    Hauxe adierazten dugu:

    Erantzukizun osoa geure gain hartuz, adierazten dugu adostasuna duela honako produktu honek:

    Fagor LCD-15 Monitore pasiboa Zenbakizko Kontrola

    Adierazpen honek aipagai duena, honako arau hauekin.

    Behe-tentsioko arauak.

    EN 60204-1 Segurtasuna makinetan. Makinetako ekipo elektrikoa.

    Bateragarritasun elektromagnetikorako arauak.

    EN 61000-6-4 Industria-inguruneetako emisioen arau orokorra.

    EN 55011 Irradiatuak. A Klasea, 1 Multzoa.

    EN 61000-6-2 Industria-inguruneetako immunitate-arau orokorra.

    EN 61000-4-2 Deskarga elektrostatikoak.

    EN 61000-4-3 Eremu elektromagnetikoak, irrati-frekuentzian irradiatuak.

    EN 61000-4-4 Iragankor azkarrak eta jarraituak.

    EN 61000-4-6 Irrati-frekuentziako eremuek gidatutako asalduak.

    EN 61000-4-8 Sareko frekuentzien eremu magnetikoak.

    EN 61000-4-11 Tentsio-bariazioak eta etenak.

    ENV 50204 Irrati-telefono digitalek sortutako eremuak.

    Europako Zuzentarauen xedapenekin bat etorriz: 73/23/EEE, Behe Tentsioko 93/68/EEEk aldatua, eta

    89/336/EEE, 92/31EEEk eta Bateragarritasun Elektromagnetikoko 93/68/EEEk eta horren eguneraketek aldatua.

    Arrasaten, 2007ko martxoaren 20an.

    Izpta.: Julen Busturia

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 9

    Bertsioen historikoa

    Jarraian, eskuliburuaren erreferentzia bakoitzean gehitutako prestazioen zerrenda agertzen da.

    Erref. 0201 Softwarea V01.00

    Lehen bertsioa.

    Erref. 0212 Softwarea V01.10 I/O digitalen zenbakiak pertsonalizatu.

    Makina-parametroak: NDIMOD, DIMODADRR, DIMOD, NDOMOD, DOMODADRR, DOMOD.

    Haztagailua sarrera digitaletatik kudeatu; ez da onartzen urruneko kontaketa-sarreretatik kudeatzea ("Counter" modulua).

    Makina-parametroak: PRBDI1, PRBDI2, PRBPULSE1, PRBPULSE2.

    Mahai gaineko haztagailu bat konfiguratu.

    Makina-parametroak: PROBE, PRB1MIN, PRB1MAX, PRB2MIN, PRB2MAX, PRB3MIN, PRB3MAX.

    Birposizionamenduaren aitzinamendua definitu, erreminta ikuskatu ondoren.

    Makina-parametroak: REPOSFEED.

    Jog teklen tratamendu berria. Ardatza eta noranzkoa hautatzeko tekla desberdinak.

    Makina-parametroak: JOGKEYDEF.

    Mahai birakarientzako zinematikak (TYPE9tik TYPE12ra).

    Zinematikak ardatz baten gainean dituen neurriak ezagutu.

    Aldagaiak: (V.)A.HEADOF.xn

    PLCan teklatua simulatu.

    Aldagaiak: (V.)G.KEY

    Sercos ardatzak aparkatu eta desaparkatu PLCan.

    Eskuzko modua. Haztagailu bidez edo gabe erremintak kalibratu.

    Eskuzko modua. Jatorri-taula automatikoki kargatu.

    Eskuzko modua. "F" aitzinamendua eta "S" abiadura programatu.

    MDI modua. Blokeen analisi sintaktikoa.

    Erabilerak modua. Babeserako pasahitzak definitu.

    Blokea bilatu. Hasierako blokea definitu.

    Erreminten taulan hobekuntzak egin.

    Ardatza aukeratu/desaukeratu bolantearen bidez mugitzeko.

    Ibilbide teorikoa simulatu.

    Programaren exekuzioa berretsi [START] tekla modu ez-automatiko batean sakatuz.

    #SCALE sententzia berria. Eskala orokorraren eskala.

    #SELECT PROBE sententzia berria. Haztagailuaren aukeraketa.

    #PROBE sententzia berria. Haztagailuaren ziklo finkoak.

    #WARNING sententzia berria. Oharren programazioa.

    #RPT sententzia berria. Blokeen errepikapena.

    Eskala orokorraren faktore aktiboa ezagutu.

    Aldagaiak: (V.)G.SCALE

    Haztagailu aktiboa zein den ezagutu.

    Aldagaiak: (V.)G.ACTIVPROBE

    Hobekuntzak abiadura handiko mekanizazioaren programazioan (#HSC).

    Hobekuntzak ardatz-trukearen programazioan (#SETAX, #CALL AX, #FREE AX, #RENAME).

    Makroak: Programa batean makroen kopurua gehienez ere 50 izango da.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 10

    Erref. 0501 Softwarea V02.01

    WINDOWS XP Sistema Eragilea.

    Larrialdiko itzalketa bateria bidez (Unitate zentrala PC104).

    Kanal anitzeko sistema, gehienez ere 4 kanal. Ardatzen eta buruen trukea, kanalen arteko komunikazioa eta sinkronizazioa, parametro aritmetiko komunak, kanal bidezko aldagaiak erabili ahal izatea eta abar.

    Buru anitzeko sistema, gehienez ere 4 buru.

    Erreminta kudeatu zenbait biltegirekin, gehienez ere 4 biltegi.

    CNCaren eta Sercos erreguladorearen arteko parametroak homogeneizatu.

    Sercos abiaduran kontrolatu.

    Mahai-buruaren zinematika berriak (TYPE13tik TYPE16ra).

    C ardatzerako zinematika berriak (TYPE41etik TYPE43ra).

    Hizkuntza berriak (Euskara eta Portugesa).

    Makina-parametroak: LANGUAGE.

    Softkey bertikalak ezkerretara edo eskuinetara jarri.

    Makina-parametroak: VMENU.

    Tandem ardatzak.

    Makina-parametroak: TANDEM, TMASTERAXIS, TSLAVEAXIS, TORQDIST, PRELOAD, PRELFITI, TPROGAIN, TINTTIME, TCOMPLIM.

    Gantry ardatza. Bi ardatz horien jarraipen-akatsen artean baimendutako gehienezko diferentzia, warning bat erakutsi aurretik.

    Makina-parametroak: WARNCOUPE.

    Kota teorikoei edo errealei konpentsazio gurutzatua aplikatu.

    Makina-parametroak: TYPCROSS.

    Kota teorikoei edo errealei ardatzaren konpentsazioa aplikatu.

    Makina-parametroak: TYPLSCRW.

    Erradioaren konpentsazio modu lehenetsia (G136/G137).

    Makina-parametroak: IRCOMP.

    I0ren bulkada mota definitu.

    Makina-parametroak: REFPULSE.

    Aplikazioen artean memoria partekatu.

    Makina-parametroak: PLCDATASIZE.

    Makina-parametro generikoak OEM.

    Makina-parametroak: MTBPAR.

    Sercos aldagaiak irakurri CNC bidez.

    Makina-parametroak: DRIVEVAR.

    Espeka elektronikoen editorea.

    Makina-parametroak: CAM.

    Lasaiera-erpinaren konpentsazioa.

    Makina-parametroak: BAKANOUT, BAKTIME, ACTBAKAN.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 11

    Jokabide berria errotazio-ardatzetarako.

    Makina-parametroak: AXISMODE, UNIDIR, SHORTESTWAY.

    Sercos transmisioa 8 eta 16 MHz-tan.

    Makina-parametroak: SERBRATE.

    Aurrerapen-denbora definitu ardatzak posizioan har daitezen.

    Makina-parametroak: ANTIME.

    PLCaren markak: ADVINPOS.

    PLC. TMOPERATION markak 13 eta 14 balioak har ditzake.

    PLC. Sistema eragilearen blokeoa detektatu.

    PLCaren markak: MMCWDG.

    PLC. Konpentsazio gurutzatuaren taulak desgaitu.

    PLCaren markak: DISCROSS.

    PLC. Gantry ardatzetan paralelismoa zuzendu.

    PLCaren markak: DIFFCOMP.

    PLC. CNC blokeak exekutatu.

    PLC komandoa: CNCEX.

    PLCaren markak: FREE.

    PLC. Parametro aritmetikoak eta fabrikatzailea CNCRD bidez irakurriz gero, horren balioa bider 10000 itzultzen du (irakurketa float moduan).

    PLC. Kanpo-sinboloak definitu.

    PLC komandoa: PDEF.

    Ez da beharrezkoa RESTIN marka PLCan ardatzak edo buruak aparkatzeko/desaparkatzeko.

    Ez da beharrezkoa (V.).TM.MZWAIT aldagaia M06ri atxikitako azpierrutinan.

    Iragazkiak aplikatu buruaren erresonantzia-frekuentziak ezabatzeko, C ardatz gisa lan egiten duenean edo hariztatze zurrunean.

    Aldagaien irakurketa eta idazketa hobetu PLC bidez. Ondorengo aldagaiak erabiltzea bakarrik izango da asinkronoa.

    Erremintaren aldagaiek irakurketa asinkronoa izango dute, baldin eta aktibo dagoena beste bat bada edo biltegian ez badago.

    Irakurketa asinkronoa izango dute erremintaren aldagaiek, aktiboa dagoena izan ala ez.

    Irakurketa eta idazketa asinkronoa izango dute maila aktiboko parametro aritmetiko lokalei dagozkien aldagaiek.

    Softwarearen bertsioa ezagutu.

    Aldagaiak: (V.)G.SOFTWARE

    Egokitzapen-aldagaiak PLC bidez.

    Aldagaiak: (V.)A.PLCFFGAIN.xn (V.)A.PLCACFGAIN.xn (V.)A.PLCPROGAIN.xn

    Posizioaren egokitzapen-aldagaiak.

    Aldagaiak: (V.)A.POSINC.xn (V.)A.TPOSINC.xn (V.)A.PREVPOSINC.xn

    Egokitzapen fineko aldagaiak.

    Aldagaiak: (V.)A.FEED.xn (V.)A.TFEED.xn (V.)A.ACCEL.xn (V.)A.TACCEL.xn (V.)A.JERK.xn (V.)A.TJERK.xn

    Kontaketa-sarrerek duten informazioa erdietsi.

    Aldagaiak: (V.)A.COUNTER.xn (V.)A.COUNTERST.xn (V.)A.ASINUS.xn (V.)A.BSINUS.xn

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 12

    Buruak aparkatu eta desaparkatu.

    Erradioaren konpentsazioaren hasierako eta amaierako jokabidea, lekualdaketa bat programatzen ez denean.

    Erradioaren konpentsazio mota aldatu, mekanizazioa egin bitartean.

    Programaren bidez erreminta bat biltegiko posizio jakin batean kargatu.

    #MCALL sententzia berria. Azpierrutina modalen programazioa.

    #EXBLK sententzia berria. Kanal batean bloke bat exekutatu.

    NR. Errepikapenen kopurua blokean programatu.

    2D eta 3D hutsuneen zuzeneko bereizmena, softkey gabe.

    Editorearen ziklo finko bat bakarka simulatu.

    Fitxategiak programa-editoretik edo profilen editoretik DXF formatuan inportatu.

    CNC 8055/8055i-aren programak programa-editoretik inportatu.

    Softkey bidez aukeratu berriro jar dadila burua, erreminta ikuskatu ondoren.

    Backup-restore baliabidea.

    Hobekuntzak profilen editorean.

    Laguntzak programen editorean. Programazioarentzako testuinguru-laguntzak. "#" programatzean, sententzien zerrenda agertzen da. "$" programatzean, instrukzioen zerrenda agertzen da. "V" programatzean, aldagaien zerrenda agertzen da.

    Pasahitz berezia zinematiken makina-parametroen taularako.

    CAN konfigurazioa gorde sistemaren abioan testatu dadin.

    Diagnosi moduan, Sercos konexioaren informazio zehaztua agertzen da (erreguladorearen eta konektatutako motorraren mota eta bertsioa).

    Diagnosi moduko edozein apartatutik konfigurazioaren informazio osoa inprimatzen da.

    Zikloen editoretik bakarkako ziklo bat simulatzeko aukera dago.

    Doikuntzak egiteko laguntzak. Osziloskopioa, bode-diagrama, zirkulartasun-testa.

    Erref. 0504 Softwarea V02.03

    SERPOWSE makina-parametroaren balio berriak Sercos II plakarentzat.

    Ardatz independentea duten programazio-komandoak.

    PLC komandoa: MOVE, FOLLOW.

    Espeka elektronikoak dituzten programazio-komandoak.

    PLC komandoa: CAM.

    Kontsulta-seinale berriak, interpoladore independentearentzat aldagarriak (espeka elektronikoa eta ardatz independentea).

    Ardatz simulatuek ez dute balio baliozkotze-kodearen ondorioetarako.

    Parametroak homogeneizatzean ez da G00FEED eta MAXVOLT bidaltzen erreguladorera.

    #CAM sententzia berria. Espeka elektronikoaren programazioa (kota errealak).

    #FOLLOW sententzia berria. Ardatz independentearen sinkronizazioa (kota errealak).

    #MOVE sententzia berria. Ardatz independentearen mugimendua.

    DDSSETUP modua.

    G31. Jatorri polarra interpolazioaren erdialdera lekualdatu aldi baterako.

    G112. Parametroen seta erreguladorera aldatu.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 13

    Erref. 0509 Softwarea V03.00

    Tornu modeloa. ISO mekanizazio-zikloak, ziklo finkoen editorea, tornuko erreminten kalibraketa, tornuko erreminten geometria kontsultatzeko aldagaiak.

    Ardatz inklinatua.

    CAN bus mota aukeratu.

    Makina-parametroa: CANMODE.

    G95 funtzioa eskuzko moduan erabiltzeko aukera eman.

    Makina-parametroa: FPRMAN.

    Tornu modeloa. Grafikoen konfigurazioa hautatu.

    Makina-parametroa: GRAPFTPECH.

    Tornu modeloa. Ardatzen konfigurazioa hautatu.

    Makina-parametroa: GEOCONFIG.

    Parametroen seta hautatu sinkronizaziorako.

    Makina-parametroa: SYNCSET.

    C ardatza mantenduta.

    Makina-parametroa: PERCAX.

    Hobekuntzak C ardatzarentzako zinematikak definitzean.

    Biltegirik gabeko sistema.

    Dorre-biltegi baterako lurreko erremintak. TMOPERATION erregistroak 3, 4, 9 10 balioak bil ditzake.

    CNCRD eta CNCWR komandoak. Aldagaietan, kanal-zenbakia eta indizeak zenbaki oso baten bidez, erregistro baten bidez edo sinbolo baten bidez defini daitezke.

    PLCaren offset metatua irakurtzeko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].A.ACTPLCOF.xn

    Jarraipen-akatsaren estimazio lineal bat erdiesteko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].A.FLWEST.xn

    Feed forward edo AC forward balioak berehala irakurtzeko aldagaiak.

    Aldagaiak: (V.)[ch].A.ACTFFW.xn (V.)[ch].A.ACTACF.xn

    Exekutatzen ari den fitxategiaren linearen zenbakia jakiteko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].G.LINEN

    Zer ziklo mota aktibo dagoen jakiteko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].G.CYCLETYPEON

    Erremintaren orientazioa ezagutzeko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].G.TOOLDIR

    HSC modua aktibo dagoen jakiteko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].G.HSC

    3D ibilbide batean aitzinamendu teorikoa irakurtzeko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].G.F3D

    Bistaratutako warning-zenbakia zein den ezagutzeko aldagaia.

    Aldagaiak: (V.)[ch].G.CNCWARNING

    (V.)G.CNCERR aldagaia kanal bidezkoa izango da aurrerantzean.

    #SERVO sententzia berria. Buruarentzako begizta mota, irekia edo itxia, aukeratu.

    #SYNC sententzia berria. Buruen sinkronizazioa.

    #TSYNC sententzia berria. Buruen sinkronizazioa.

    #UNSYNC sententzia berria. Buruen sinkronizazioa.

    #MILLCY sententzia berria. Tornu modelo batean fresatzeko makinaren zikloak aukeratu.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 14

    #LATHECY sententzia berria. Fresatzeko makina modelo batean tornu-zikloak aukeratu.

    #CYL sententzia. Zinematika bat definitu C ardatza aktibatzean.

    #FACE sententzia. Zinematika bat definitu C ardatza aktibatzean.

    Hobekuntzak koordenatuen transformazioan (#CS/#ACS).

    Piezaren zeroa mantendu transformazioa desaktibatzean.

    Buruekin 45-an lan egin. Bi alternatibetako bat aukeratu.

    Planoaren ardatzen biraketa mantendu MODE 6 bidez.

    G33. (Q1) parametro berria sarrera-angelua definitzeko.

    G63. Hariztatze zurruna egin bitartean erreminta ikuskatzea baimentzen da.

    G112. Dagoeneko ez da onartzen G112 funtzioa buruarentzat.

    Irizpidea aldatzen du kanalean buru master berri bat onartzean.

    Hobekuntzak erreminten taulan.

    Erref. 0601 Softwarea V03.01

    CAN busa. Transmisio-abiadura 110, 120 eta 130 m-ko luzera duten harietarako.

    Makina-parametroak: CANLENGTH.

    Ardatzen akoplamendua. Ardatz-akoplamendu batean lehenetsitako egoera konfiguratu.

    Makina-parametroak: LINKCANCEL.

    Erradioaren konpentsazioa. Erradioaren konpentsazioa baliogabetzeko modua.

    Makina-parametroak: COMPCANCEL.

    Harrera bikoitza (barnekoa+kanpokoa) duen sistema, PLCtik kommutatu daitekeena.

    Makina-parametroak: FBACKSRC, FBACKDIFF.

    PLCaren markak: FBACKSEL(axis), ACTBACK(axis).

    PLCak sinkronizazio baten hasiera adierazten du posizioan.

    PLCaren markak: SYNCRONP.

    Sercos. Sercos eraztunaren egoera.

    PLCaren markak: SERCOSRDY.

    Parametroak homogeneizatzean MODUPLIM parametroa bidaltzen da.

    Pantailen txekeoa abioan; elementuren bat falta baldin bada, backup-etik berrezartzen da.

    Edizio modua. Programen edizioa 8055aren lengoaian.

    DDSSetup modua. Erreguladore guztien datuak aldi berean gorde eta kargatu.

    ";" karakterea erabili pieza-programan ohar bat programatzeko.

    Aldagaiak. Tornuko erreminten geometria.

    Aldagaiak. Erremintaren zenbakia beso aldatzailearen pintzetan.

    Aldagaiak: (V.)TM.TOOLCH1[tm] (V.)TM.TOOLCH2[tm]

    Modu automatikoa. Programa bat independenteki exekutatzeko aukera ematen du.

    #EXEC sententzia. Ez da akatsik agertzen kanala okupatuta badago; sententziak itxoin egiten du abian den eragiketa amaitu arte.

    #EXBLK sententzia. Ez da akatsik agertzen kanala okupatuta badago; sententziak itxoin egiten du abian den eragiketa amaitu arte.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 15

    Erref. 0606 Softwarea V03.10

    Aitzinamendua. Mekanizazioaren gehienezko aitzinamendua.

    Makina-parametroak: MAXFEED.

    Aitzinamendua. Mekanizazioaren aitzinamendu lehenetsia, programaturik ez dagoenean.

    Makina-parametroak: DEFAULTFEED.

    Erabiltzailearen teklak ezin dira jog tekla bezala konfiguratu.

    Makina-parametroak: USERKEYDEF.

    CAN busean integratutako teklatu bat edo jog panel bat desgaitu.

    PLCaren markak: PANELOFF.

    Bolante sakagailuduna. Ardatz bat sekuentzialki aukeratu bolante bidez mugitzeko.

    PLCaren markak: NEXTMPGAXIS.

    CNCEX komandoa. PLCtik jaurtitako CNCEX komandoak baliogabetu.

    PLCaren markak: PLCABORT.

    CANopen protokoloa.

    Makina-parametroak: CANMODE.

    Blokea bilatu. M, H, F, S funtzioak PLCra bidali.

    Makina-parametroak: FUNPLC.

    Hariztatzea. Hariztatzea egiten den bitartean override aldatu.

    Makina-parametroak: THREADOVR, OVRFILTER.

    Ardatz hila. Blokeen arteko lotura kudeatu.

    PLCaren markak: DEAD(axis)

    Zinematikak. Fabrikatzailearen zinematikak txertatu makina-parametroen bitartez.

    Zinematikak. Zinematika batean parte har dezaketen ardatzen kopurua handitzen da (5etik 8ra).

    Zinematikak. 41/42 mota. Offset angeluarra errotazio-ardatzerako.

    Zinematikak. 41/42 mota. C ardatzaren gainean erreminta lerrokatu gabe utzi.

    Zinematikak. 43 mota. Offset angeluarra errotazio-ardatzerako.

    OEM Makina-parametroak.

    Programan, PLCan edo interfazean idazteko baimena duten parametroen heina.

    Unitateen aldaketak eragindako parametroen heina.

    Parametro bakoitzak informazio-ohar bat eduki dezake atxikia.

    Iragazki berriak, neurri txikiak FAGOR.

    I0aren bilaketa. Buru mikrodunentzako bilaketa-metodo berria. Burua bi aldiz igarotzen da mikrotik.

    Bi ardatz analogiko konfiguratu harrerarako sarrera eta irteera analogiko berberarekin.

    Erreguladorean sortutako warning-ak bistaratzen ditu CNCak.

    M funtzioen zerrenda M funtzio bakoitzak informazio-ohar bat eduki dezake atxikia.

    Bolante orokorra. CNCak zenbait bolante orokor eduki ditzake.

    Bolante orokorra. Bolante orokor batek zenbait ardatz mugiaraz ditzake aldi berean.

    Hobekuntzak editorearen softkey batzuen itxuran.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 16

    Hobekuntzak leiho grafikoaren softkey batzuen itxuran.

    Edizio modua. OEM azpierrutinen eta azpierrutina orokorren programaziorako laguntza-fitxategiak.

    Edizio modua. Laguntza-fitxategia erabil daitezkeen azpierrutinen zerrendarekin.

    Edizio modua. Hobekuntzak testuinguru-laguntzetan.

    Edizio modua. Testuinguru-laguntzak desaktibatzeko softkey berria.

    Edizio modua. Hobekuntzak softkeyen itxuran.

    Modu automatikoan softkey bat eskaintzen da edizioan dagoen programa aukeratzeko.

    Modu automatikoan eta eskuzkoan _FEEDHOL markaren egoera agertzen da.

    Modu automatikoan eta eskuzkoan ardatzen eta buruaren INHIBIT markaren egoera agertzen da.

    Modu automatikoa. Buru guztien informazioa agertzen du.

    Eskuzko modua. Buru guztien informazioa agertzen du.

    Retrace funtzioa.

    Kontrol tangentziala.

    Erreminten taula. Posizioak hasieratzeko softkey berria; 1 posizioan T1, 2 posizioan T2, eta abar.

    Erreminten taula. Softkey berriak, zuzentzaile baten datu guztiak kopiatzeko eta itsasteko.

    CNCak egiaztatzen du programatutako biraketa-noranzkoa (M3/M4) bat ote datorren erreminten taulan aldez aurretik definitutakoarekin.

    Berme-erregistroaren txostena sortu.

    Warning eta akats leihoak ezkutatu.

    M02/M30. Ez da beharrezkoa M02 edo M30 programatzea programa-pieza bat amaitzeko.

    Erreminta batean aldez aurretik erabakitako biraketa-noranzkoa baliogabetu.

    Aldagaiak: (V.)G.SPDLTURDIR

    Kanalean baimendutako gehienezko aitzinamendua PLC bidez aldatu.

    Aldagaiak: (V.)[ch].PLC.PLCG00FEED

    Larrialdiko errelearen egoera erakutsi.

    Aldagaiak: (V.)G.ERELAYST

    HSC. FAST modu berria.

    C ardatza. #CYL sententzian nahitaezkoa da erradioa programatzea.

    M funtzioen zerrenda. Blokea bilatzen den bitartean funtzioa PLCra bidaltzen den edo ez definitzeko eremu berria.

    Hobekuntzak blokearen bilaketan.

    Erremintak kalibratu.

    Eskuzko kalibraketa. Kalibratzez amaitu ondoren, [START] sakatuz gero balio berriak onartzen dira.

    Kalibratze erdi automatikoa. Tornuko erremintak kalibratu.

    Kalibratze erdi automatikoa. Kalibratzez amaitu ondoren, [START] sakatuz gero balio berriak onartzen dira.

    Eskuz kalibratu. Kalibratzez amaitu ondoren, CNCak balio berriak onartzen ditu.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 17

    Erref. 0608 Softwarea V03.11

    Simulagailua. Hardware-giltza sarean jartzeko aukera.

    Linea-grafikoak. Hobekuntzak grafikoak pantailan zabaltzeko orduan.

    Retrace funtzioa. Zenbait hobekuntza retrace funtzioan.

    HSC. CORNER komando berria.

    Makina-parametro batzuen balio lehenetsia desberdina da CNCarentzat eta PC batean instalatutako simulagailuarentzat.

    G33. Overridearen muga bere horretan mantentzen da hariztatzen hasteko unearen atzerapenean.

    RTCP. RTCPan inplikatuta ez dauden ardatzen makina-erreferentzia bilatzea onartzen da.

    #ABORT sententzia berria. Programaren exekuzioa bertan behera utzi eta beste puntu batean jarraitu.

    Erref. 0610 Softwarea V03.12

    Parametroak homogeneizatzean, CNCak REFSHIFT eta FBMIXTIME parametroak bidaltzen ditu.

    Harrera mistorako denboraren konstantea.

    Makina-parametroak: FBMIXTIME.

    Ardatzak Sercos posizioan daudenean, homogeneizatzean CNCak REFSHIFT parametroaren balioa bidaltzen du erre-guladorera, horrek kontuan har dezan; era horretan, CNCaren kota eta erreguladorearena berdinak dira.

    Softwarea V03.13

    Zeinu-irizpidea offset (neurriak) eta erremintaren higadurarentzat.

    Makina-parametroak: TOOLOFSG.

    Erremintaren higadura modu inkremental edo absolutu baten arabera zehaztu.

    V.TM.TOOLCH1[mz] / V.TM.TOOLCH2[mz] aldagaiak, PLCtik idazteko baimena dutela.

    MDI modua. Exekuzioan dagoen blokea baliogabetu, mekanizazio-baldintzei eutsiz.

    Erref. 0704 / Erref. 0706 Softwarea V03.14

    Unitate zentrala MCU eta ICU. RAM bateriarekin. Bolanteak unitate zentralarekin lotu. I/O lokalak. Harrerako sarrera lokalak. Haztagailu lokalak.

    Bolanteak unitate zentralarekin lotu daitezke.

    Makina-parametroak: COUNTERTYPE, COUNTERID.

    Harrerako sarrera lokalak.

    Makina-parametroak: COUNTERTYPE, COUNTERID.

    I/O lokalak kudeatu.

    Makina-parametroak: NLOCOUT, EXPSCHK.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 18

    PLCaren erregistro ez-hegazkorren kopurua.

    Makina-parametroak: BKUPREG.

    PLCaren kontagailu ez-hegazkorren kopurua.

    Makina-parametroak: BKUPCOUN.

    Parametro aritmetiko komun ez-hegazkorren kopurua.

    Makina-parametroak: BKUPCUP.

    Haztagailu lokalen konfigurazioa.

    Makina-parametroak: PROBETYPE, PRBID.

    Buruaren erreferentzia bilatu.

    Makina-parametroak: REFINI.

    Buruaren erreferentziaren bilaketa lehen mugimenduarekin batera automatikoki egiten den zehaztu.

    CNCa itzaltzen den bitartean, aplikazioa berrabiatzea baimentzen da.

    Atazen leihora sartzeko baimena ematen da, saguarekin fabrikatzailearen ikonoaren gainean klik eginez (goiko aldean

    egoera-barraren ezkerretara).

    Kanaletan sartzeko baimena ematen da, saguarekin egoera-barraren ikonoen gainean klik eginez.

    Eragiketa modu baten orrialdeetan sartzeko baimena ematen da saguarekin moduaren izenaren gainean klik eginez (egoera-barraren goiko eskuinaldean).

    Biraketa-abiaduraren muga (G192) buruak biraketa-abiadura konstantean (G97) lan egiten duenean ere aplikatzen da.

    Erref. 0707 Softwarea V03.15

    Parametroak homogeneizatzean, CNCak ABSOFF parametroa bidaltzen du harrera absolutua dagoenean. Errotazio-ardatzetan edo buruetan, Sercos abiaduran lanean ari direnean, CNCak egiten du kotaren moduluaren kalkulua. Parametroak homogeneizatzean, PP76(7)=0 erreguladorearen parametroa zehazten da.

    Hardware mota ezagutu.

    Aldagaiak: (V.)G.HARDTYPE

    Erremintak ibilbidean duen aitzinamendu teorikoa.

    Aldagaiak: (V.)[ch].G.PATHFEED

    Ardatz analogiko bat kudeatu irteera analogikoaren eta Sercos erreguladore baten bigarren harreraren bitartez.

    Diagnosi moduan sartzen den bakoitzean, CNCak SystemInfo.txt eta SercosInfo.txt fitxategiak sortzen ditu.

    PLCaren akatsek informazio gehigarriko fitxategi bat eduki dezakete atxikia, PLCaren mezuek bezalaxe.

    Erabiltzailearen taulak. Jatorrien taulan C ardatz gisa aktiba daitezkeen buruak agertzen dira.

    Jatorrien lekualdaketa C ardatzarentzat.

    CNCak warning bat agertzen du kanala beste kanal batean erabiltzen ari diren erreminta baten zain dagoenean.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 19

    Erref. 0709 Softwarea V03.16

    Tandem buruak.

    Diagnosi modua. PUZaren, plakaren eta egonlekuaren tenperaturaren monitorizazioa.

    CNCak harreren nahasketa erabiltzen du kontsigna kalkulatzeko; konpentsazioak, zirkulutasun-testa eta abar kalkulatzeko, berriz, CNCak zuzeneko harrera erabiltzen du.

    CNCak ez du zinematikarik onartzen piztu ondoren. Makina-parametroak: KINID

    CNCak ez du uzten overridea aldatzen hariztatzen ari den bitartean, baldin eta detektatzen badu gamaren batean ez dagoela aktibo feed forward delakoa (FFWTYPE parametroa), edo feed forward aktiboa % 90 baino txikiagoa bada.

    Erref. 0712 Softwarea V03.17

    Sercos abiadura moduan lanean ari diren buru eta errotazio-ardatz moduludunetan, transmisio-erlazioa ez-osoa izanik eta PP76(7)=1 erreguladorearen parametroarekin, parametroen homogeneizazioak ez du birdefinitzen PP76(7)=1 parametroa; CNCak warning bat agertzen du erabiltzaileak erreguladorearen PP4 parametroaren balioa birkalkulatu dezan (GC6 komandoa).

    Tandem sistema batean, ardatz edo buru maisuak kanpo-harrera eduki behar du, eta morroiak barne-harrera.

    C ardatza, M02, M30 exekutatu ondoren edo larrialdi edo reset baten ondoren mantendua.

    Makina-parametroak: PERCAX.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 20

    Erref. 0801 Softwarea V03.20

    CNCak MTB karpeta berezi bana du instalatutako software mota bakoitzarentzat: MTB_T, tornuarentzat; MTB_M, fresatzeko makinarentzat; eta MTB_MC, motion controlentzat.

    PT100 sarrerak konfiguratu.

    Makina-parametroak: NPT100, PT100.

    Kotaren konpentsazioa gantry ardatzetan.

    Makina-parametroak: MAXDIFF.

    Haztagailu lokalen egoera.

    Aldagaiak: (V.)G.PRBST1 (V.)G.PRBST2.

    Harrera-alarmak.

    Lehenespenez, harrera-alarmak aktibatuta daude. FBACKAL makina-parametroa.

    Ardatz analogikoetan harrera-alarma bat gauzatzen denean, REFPOIN(axis) marka (=0) jartzen da.

    Gama-aldaketa.

    CNCak parametroen set berria bere gain har dezan, itxoin egin behar du PLCak GEAR1etik GEAR4ra bitarteko marketako baten berrespena jaso arte.

    Gama-aldaketa amaitutzat jotzen da PLCak AUXEND seinalearen berrespena jasotzen duenean.

    Sercos burua. Gama-aldaketak murrizpenean aldaketa bat sortzen duenean bakarrik eragingo dio erreguladoreari.

    CNCak tandem baten morroi den ardatzaren edo buruaren gama aldatzeko baimena ematen du.

    Koten latcheoa, haztagailu baten edo sarrera digital baten laguntzaz.

    Aldagaiak: (V.)[ch].A.LATCH.xn (V.)[ch].A.LATCH.xn

    PLCaren komandoa: TOUCHPROBE

    PLCaren markak: PROBE1 ACTIVE, PROBE2ACTIVE.

    PLCaren markak: LATCH1ACTIVE(axis), LATCH2ACTIVE(axis), LATCH1DONE(axis), LATCH2DONE(axis).

    PLC.

    PSWSET marka berria. PLCaren marka honek adierazten du badagoela fabrikatzailearen pasahitz bat.

    GEAROK marka berria. PLCaren marka honek adierazten du buruarentzat CNCan eta PLCan aukeratutako parametroen setak ez datozela bat.

    CNCOFF marka berria. CNCa itzaltzeko sekuentzia hasi.

    DINDISTC1, DINDISTC2, DINDISTC3, DINDISTC4 marka berriak. Kanalen arteko mekanizazioaren banaketa dinamikoa.

    TCAM komando berria. Espeka elektronikoaren programazioa (kota teorikoak).

    PLCaren programak mnemonikoen zenbait fitxategi eduki ditzake ("plc" luzapena).

    PLCaren programan, ez da beharrezkoa "\" zatiketa-karakterea erabiltzea adierazpen logiko bat bi lineatan zatitzeko.

    PLCaren akats bakoitzaren definizioan, horrek larrialdiko errelea irekiko duen edo ez aukeratu daiteke.

    Testu-informazio gehigarriko fitxategiak fitxategi bakarrean bildu.

    Kontaktuen editorea.

    Ardatzen sinkronizazioa. Errotazio-ardatz bat ardatz infinitu bat balitz bezala kudeatu, eta, era horretan, ardatzaren gehikuntza mugagabeki kontatzeko aukera izan, moduluak duen balioa edozein izanik ere.

    Aldagaiak: (V.)[ch].A.ACCUDIST.xn

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 21

    Akatsak eta warningak.

    Akatsen eta warningen bidez, akatsak konpontzeko eskuliburua eskuratu dezakegu.

    10000 eta 20000 artean dauden akatsak fabrikatzailearentzat erreserbatuta daude, warning edo akatsekin loturik testu propioak sortu ahal izan ditzan hainbat hizkuntzatan.

    Buruaren zinematika berriak (TYPE17tik TYPE24ra).

    #WARNINGSTOP sententzia berria. Warning bat erakutsi eta programaren exekuzioa eten.

    #TCAM sententzia berria. Espeka elektronikoaren programazioa (kota teorikoak).

    #DINDIST sententzia berria. Kanalen arteko mekanizazioaren banaketa dinamikoa.

    CNCak ardatz nagusiak aparka ditzake.

    Ardatzak kanalean duen posizioari erreferentzia egiten dion "?" komodinaren bitartez programatu daitezke ardatzak.

    CNCak aukera ematen du buruei G130 (azelerazio-portzentajea) eta G132 (jerk-portzentajea) funtzioak aplikatzeko.

    Profilen editorea. Autoeskalaren eta ardatz-izenen bidezko koordenatu-ardatzak.

    Profilen editorea. Zooma eta area grafikoa teklatuaren bidez korritu.

    Profilen editorea. Tornu modeloan, GRAPHTYPE parametroak zehaztuko digu ardatzen orientazioa.

    Edisimu modua. Plano inklinatuen programaziorako laguntzak.

    Edisimu modua. Programaren simulaziorako, "Start" ikonoa sakatzen denean, CNCak kanaleko buruen benetako konfigura-zioa eta makina-parametroen konfigurazioa hartzen du. CNCak pizteko unean zituen kota errealak izango dira simulaziorako hasierako kotak.

    Edisimu modua. Azpierrutinen egoera, ziklo finkoak, blokeen errepikapena eta begiztak kontsultatzeko leiho berria.

    Edisimu modua. "Start" softkey sakatzen denean, editatzen ari garen programa gordetzen da.

    Modu automatikoa. Retrace funtzioa baliogabetzen duten funtzio eta sententzia berriak.

    Modu automatikoa. Azpierrutinen egoera, ziklo finkoak, blokeen errepikapena eta begiztak kontsultatzeko leiho berria.

    Modu automatikoa. [START] tekla sakatzen denean, editatzen ari garen programa gordetzen da.

    Diagnosi modua. Fagor fitxategia sortu akatsen diagnosirako.

    Erreminten taula. Gehikuntzazko higadura bat aukeratzen denean, baimendutako gehienezko gehikuntza defini daiteke; lehenespenez, 0,5 mm (0,019685 hazbete).

    Makina-parametroen taula. Konpentsazio-taulak inportatu eta esportatu.

    Lan modu baten barruan, orrialdeak alderantziz aukeratu [SHIFT] teklaren laguntzaz.

    Doikuntzak egiteko laguntzak. Bode.

    Interfazearekin loturiko aldagaiak.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 22

    Segurtasun-baldintzak

    Irakurri jarraian datozen segurtasun-neurriak, pertsonei lesiorik ez eragiteko eta produktu honi eta berarekin konektatutako produktuei kalterik ez egiteko. FagorAutomation-ek ez du erantzukizunik hartzen oinarrizko segurtasun-arau hauek ez betetzeak eragin dezakeen edozein kalte fisiko edo materialekin loturik.

    Abian jarri aurretik, egiaztatu ezazu CNCa txertatzen den makinak 89/392/CEE Zuzentarauan xedatu-takoa betetzen duela.

    Konpontzean kontuan izan beharrekoa

    Aparailua gaizki badabil edo akatsen bat badu, konexioa kendu eta asistentzia teknikoko zerbitzuari deitu.

    Aparailuaren barrualdean ez ibili Fagor Automation-eko pertsonal baimenduak bakarrik manipula dezake aparailuaren barrualdea.

    Aparailua sare elektrikora konektatuta dagoen bitartean ez manipulatu konektoreak

    Konektoreak (sarrerak/irteerak, harrera eta abar.) manipulatu aurretik, ziurtatu ezazu aparailua ez dagoela sare elektrikora konektatuta.

    Pertsonei kalterik ez egiteko kontuan izan beharrekoa

    Moduluen arteko konexioak Aparailuarekin batera eskainitako lotura-kableak erabili.

    Kable egokiak erabili

    Arriskurik ez izateko, aparailu honentzat gomendatutako sareko kableak, Sercos eta bus CAN bakarrik erabili. Unitate zentralean talka elektrikoko arriskurik ez izateko, sareko konektore egokia erabili. 3 eroale dituzten potentzia-kableak erabili (horietako bat lurra da).

    Gainkarga elektrikoak ekidin Deskarga elektrikorik eta sute-arriskurik ez izateko, aparailuaren unitate zentra-laren atzeko aldean zehaztutako neurrien barruan aurkitzen den tentsio elek-trikoa aplikatu.

    Lurreko konexioa egin

    Deskarga elektrikoak gerta ez daitezen, modulu guztien lur-borneak lurren puntu zentralarekin konektatu. Era berean, produktu honen sarrera eta irteeren konexioa egin aurretik, segurtatu lur-konexioa egina dagoela. Deskarga elektrikorik gerta ez dadin, aparailua piztu baino lehen, lur-konexioa gauzatu dela egiaztatu.

    Inguru hezeetan ez lan egin Deskarga elektrikorik gerta ez dadin, % 90etik beherako hezetasun erlatiboa duten inguruetan lan egin beti, 45C-tan (113F) kondentsaziorik gabe.

    Leherketarik gerta daitekeen inguruetan ez lan egin

    Arriskurik, lesiorik edo kalterik gerta ez dadin, leherketarik gerta daitekeen inguruetan lanik ez egin.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 23

    Produktuari kalterik ez egiteko kontuan izan beharrekoa

    Lan-ingurunea

    Aparailu hau prest dago industria-inguruneetan erabiltzeko, Europar Batasunean indarrean dauden zuzentarauak eta arauak betez gero. Fagor Automation-ek ez du erantzukizunik hartzen CNC hau beste era bateko baldintzetan (bizitegi edo etxebizitzen inguruetan) muntatzen bada jasan edo jasanaraz ditzakeen kalteen aurrean.

    Aparailua toki egokian instalatu

    Ahal den guztietan, zenbakizko kontrolaren instalazioa kalte egin diezaioketen likido hozgarrietatik, produktu kimikoetatik, kolpeetatik eta abarretatik urrun egitea gomendatzen da. Aparailuak batera-garritasun elektromagnetikoari buruzko Europako zuzentarauak betetzen ditu. Nolanahi ere, asaldu elektromagnetikoak sor ditzaketen iturrietatik urrun edukitzea gomendatzen da, esate baterako: Ekipoaren sare berean konektatuta dauden karga indartsuak. Hurbil dauden transmisore eramangarriak (Irrati-telefonoak, irrati-emisore afiziona-tuak). Hurbil dauden irrati/TB transmisoreak. Hurbil dauden arku bidezko soldadura-makinak. Hurbil dauden goi-tentsioko lineak.

    Bilgarriak Fabrikatzailearen erantzukizuna da ekipoa muntatzen den bilgarriak Europar Batasunak erabilera horretarako emandako zuzentarau guztiak betetzen dituela bermatzea.

    Makinatik datozen interferentziak ekidin

    Makinak akoplatu gabe eduki behar ditu interferentziak eragiten dituzten elementu guztiak (erreleen bobinak, kontaktoreak, motorrak eta abar).

    Elikadura-iturri egokia erabili Teklatuaren eta urruneko moduluen elikadurarako, 24 v DC kanpoko elikadura-iturri egonkortua erabili.

    Elikadura-iturria lurrera konektatua Kanpoko elikadura-iturriaren zero volteko puntua makinaren lurreko puntu nagusira konektatu beharko da.

    Sarrera eta irteera analogikoen konexioak

    Konexioa kable pantailatuen bidez egin, maila guztiak dagokien terminalarekin konektatuz.

    Ingurumen-baldintzak

    Funtzionamendu-erregimenean izan behar duen giro-tenperaturak +5C eta +45C artean egon behar du (41F eta 113F artean). Funtzionamendurik gabeko erregimenean izan behar duen giro-tenperaturak -25C eta 70C artean egon behar du (-13F eta 158F artean).

    Unitate zentralaren egonlekua Unitate zentralaren eta egonlekuaren horma bakoitzaren artean beharrezko tartea egon dadila bermatu. Korronte zuzeneko haizagailu bat erabili egonlekuaren aireztapena hobetzeko.

    Elikaduraren sekzionamendu-eragingailua

    Elikaduraren sekzionamendu-eragingailua erraz eskuratzeko moduko toki batean kokatu eta lurretik 0,7 eta 1,7 metro arteko distantzia batera jarri. (2,3 eta 5,6 oin artean).

    Aparailuaren beraren babesak

    Urruneko moduluak Sarrera-irteera digital guztiek isolamendu galvanikoa dute, barneko eta kanpoko zirkuituen artean optoakopladoreak erabiliz.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 24

    Segurtasun-sinboloak

    Eskuliburuan ager daitezkeen sinboloak

    Arriskuaren edo debekuaren sinboloa. Pertsonei edo aparailuei kalte egin diezaieketen ekintzak edo eragiketak adierazten ditu.

    Kontuz edo arretaz ibiltzeko sinboloa Eragiketa batzuek sor ditzaketen egoerak eta horiek eragozteko har litezkeen neurriak adierazten ditu.

    Obligazio-sinboloa. Nahitaez egin beharrekoak diren ekintzak eta eragiketak adierazten ditu.

    Informazio-sinboloa. Oharrak, abisuak eta aholkuak adierazten ditu.

    Produktuak eraman ditzakeen sinboloak.

    Lur-babesaren sinboloa. Puntu hori tentsio elektrikopean egon daitekeela adierazten du.

    Bermearen baldintzak

    Hasierako bermea

    FAGORek fabrikatu edo merkaturatzen dituen produktu guztiek 12 hilabeteko bermea dute amaierako erabiltzailearentzat, eta FAGORek helburu horri begira ezarria duen bermearen kontrolerako sistemaren bitartez kontrolatu ahal izango du zerbitzu-sareak.

    Gure biltegietatik produktu bat irteten denetik amaierako erabiltzailearengana iristen den arte doan denbora hori bermearen 12 hilabete hauen aurka joan ez dadin, FAGORek bermearen kontrol-sistema bat ezarri du, fabrikatzaileak edo bitartekariak FAGORi xedea, identifikazioa eta makina instalatu den eguna jakinaraz diezaion, bermearen gutun-azalean produktu bakoitzarekin batera doan agiriaren bidez. Sistema horri esker, erabiltzaileari urtebeteko berme hori segurtatzeaz gain, beste herrialde batzuetatik beren eran-tzukizunpeko eremuan sartzen diren FAGOR ekipoen berri jaso ahal izango dute sareko zerbitzu-zentroek.

    Bermearen hasiera-eguna agiri horren instalazio-data gisa ageri dena izango da; FAGORek 12 hila-beteko epea ematen dio fabrikatzaileari edo bitartekariari produktua instalatzeko eta saltzeko, eta beraz, bermearen hasiera-data produktu hori gure biltegietatik irten eta handik urtebetera ere izan daiteke, betiere bermearen kontrol-orria bidali baldin badigute. Bermea, horrenbestez, produktua Fagorreko bilte-gietatik irteten denetik bi urtetara luzatzea dakar praktikan. Aipatutako orri hori bidali ez bada, berme-aldia produktua gure biltegietatik irten eta handik 15 hilabetetara amaituko da.

    Aipatutako berme horren barruan ekipoetako funtzionamendu-akatsak konpontzeko Fagorren erabiltzen diren materialen eta esku-lanaren gastu guztiak sartuko dira. FAGORek konpromisoa hartzen du bere produktuak konpondu edo ordezkatuko dituela produktu horiek fabrikatzen hasten diren egunetik katalogotik desagertu eta handik 8 urtetaraino doan epealdi horretan guztian.

    FAGORen eskumena da konponketa hori berme gisa definitutakoaren barruan sartzen den ala ez erabakitzea.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 25

    Salbuespen-baldintzak

    Konponketa gure lantegietan egingo da eta, beraz, aipatutako berme horretatik kanpora geratuko dira ekipo bat konpontzeko bertako pertsonal teknikoak egin beharreko lekualdaketan sortutako gastu guztiak, arestian aipatutako berme-aldi horren barruan egon arren.

    Aipatutako berme hori aplikatzeko baldintza izango da ekipoak instrukzioekin bat etorriz instalatu izana, tratu txarrik egin ez izana, istripu edo arduragabekeria baten ondorioz kalterik jasan ez izana eta FAGORek baimendu gabeko langileek manipulatu ez izana. Asistentzia edo konponketa egin ondoren, matxuraren arrazoia ezin bazaio elementu horiei egotzi, bezeroa behartuta egongo da sortutako gastu guztiak ordain-tzera, indarrean dagoen tarifekin bat etorriz.

    Horren barruan ez da sartzen beste berme inpliziturik edo espliziturik, eta FAGOR AUTOMATIONek ez du inolako erantzukizunik hartzen sor litezkeen beste kalte edo galera batzuengatik.

    Konponketen gaineko bermea

    Hasierako bermearekin batera, FAGORek beste berme bat ere eskaintzen du bere konponketa estandarren gainean, honako baldintza hauetan:

    EPEALDIA 12 hilabete.

    KONTZEPTUA Sare propioaren lokaletan konpondutako (edo ordezkatutako) elemen-tuen gaineko esku-lana eta piezak barne hartuko ditu.

    SALBUESPEN-BALDINTZAK

    Hasierako bermearen kapituluan aplikatzen diren berberak.

    Konponketa berme-aldian egiten bada, bermearen luzapenak ez du ondoriorik izango.

    Aurrekontu bat eskatuta egin baldin bada konponketa hori, hau da, hondatutako zatia bakarrik konpondu baldin bada, berme hori ordezkatutako piezen gainekoa izango da eta 12 hilabeteko iraupena izango du.

    Soltean emandako ordezkoek 12 hilabeteko bermea dute.

    Mantentze-lanetarako kontratuak

    Gure CNC sistemak erosi eta instalatzen dituen banatzaileak edo fabrikatzaileak beren eskura dute ZERBITZUAREN KONTRATUA.

    Birbidaltzeko baldintzak

    Unitate zentrala edo urruneko moduluak bidali behar badituzu, beren jatorrizko kaxaren barruan bildu jatorrizko enbalatze-materialarekin. Jatorrizko enbalatze-materiala ez baduzu, honela paketatu ezazu:

    1. Eskura ezazu kartoizko kaxa bat, barruko 3 neurriak aparailuarenak baino gutxienez 15 cm (6 hazbete) handiagoak dituena. Kaxa horretarako erabilitako kartoiak 170 Kg-ko erresistentzia eduki behar du (375 libra).

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 26

    2. Jar iezaiozu aparailuari etiketa bat, eta bertan adierazi aparailuaren jabea, helbidea, harrema-netan jartzeko pertsonaren izena, aparailu mota eta serieko zenbakia. Matxuraren bat gertatuz gero, adieraz ezazu, halaber, zer sintoma duen eta egizu horren deskribapen labur bat.

    3. Bil ezazu aparailua polietilenoz edo antzeko material batez, babesteko. Unitate Zentrala bidal-tzera bazoaz, babes ezazu bereziki pantaila.

    4. Aparailua kartoizko kaxan sartzean, ongi bete ezazu poliuretanozko aparrarekin alde guztietatik, bigungarri modura.

    5. Kartoizko kaxa paketatzeko zintarekin edo grapa industrialekin zigilatu.

    CNC-aren mantentze-lanak

    Garbiketa

    Aparailuan zikinkeria pilatzeak pantaila gisa joka dezake eta barneko zirkuitu elektronikoetan sortutako berotasuna egoki ezabatzea eragotzi eta, halaber, neurriz gain berotzea eta Zenbakizko Kontrolean matxuraren bat gertatzea eragin dezake horrek.

    Era berean, pilatutako zikinkeria horrek, kasu batzuetan, elektrizitatearen eroale gisa joka dezake eta, horren ondorioz, aparailuaren barne-zirkuituetan akatsak sortu, batez ere hezetasun handiko egoeretan.

    Aginte-mahaia eta monitorea garbitzeko, ur desionizatuarekin eta/edo etxeko ontzi-garbigarri ez-urragarriekin (likidoak, inoiz ez hautsak) bustitako zapi leun bat erabiltzea gomendatzen da, edo bestela, alkohola % 75ean murriztua.

    Ez erabili presio handiko aire konprimiturik aparailua garbitzeko, horren ondorioz kargak metatu daitezkeelako eta, aldi berean, deskarga elektrostatikoak eragin.

    Aparailuen aurreko aldean erabilitako plastikoek jasan ditzakete:

    9 Gantz eta olio mineralak 9 Baseak eta lixibak 9 Garbigarri disolbatuak 9 Alkohola 9 Saia zaitez disolbatzailerik ez erabiltzen, esate baterako Klorohidrokarburoak, Bentzola, Esterrak

    eta Eterrak, aparailuaren aurrealdea egiteko erabilitako plastikoak honda ditzaketelako.

    Prebentziozko ikuskapena

    Abian jartzeko etengailuari eragitean CNCa pizten ez bada, aztertu konexioak.

    9 Aparailuaren barrualdean ez ibili. Fagor Automation-eko pertsonal baimenduak bakarrik mani-pula dezake aparailuaren barrualdea.

    9 Aparailua sare elektrikoan konektatuta dagoen bitartean ez manipulatu konektoreak. Konek-toreak (sarrerak/irteerak, harrera eta abar) manipulatu aurretik, ziurtatu ezazu aparailua ez dagoela sare elektrikora konektatuta.

    Fagor Automation-ek ez du erantzukizunik bere gain hartzen oinarrizko segurtasun-arau hauek ez betetzeagatik edozein kalte material edo fisiko gertatzen bada.

  • Fabrikazio Mekanikorako Zenbakizko Kontroleko Makinen Programazioa

    LANBIDE EKIMENA 27

    Gaiari buruzko agiriak

    Jarraian, zure CNCarentzat erabil ditzakezun eskuliburuen zerrenda dator; produktuarekin batera doan CD-ROMean

    aurkituko dituzu horiek guztiak. Eskuliburu horietako batzuk inprimatuta ere eskuratu daitezke, eskaera eginez gero.

    Eskuliburua formatu elektronikoan eskuratu

    daiteke; CD-ROMean dator.

    Eskuliburua inprimatuta eskuratu

    daiteke.

    OEM eskuliburuak

    Makinaren fabrikatzailearentzat edo instalazioa eta doikuntza egiteko ardura duen pertsonarentzat prestatutako eskuliburuak. OEM eskuliburuak bi hizkuntzatan eskaintzen dira; gaztelaniaz eta ingelesez.

    Eskuliburua Deskribapena

    Hardwarearen konfigurazioa (M/T modeloa)

    Eskuliburu honek hardwarearen konfigurazioa eta ele-mentu bakoitzaren datu teknikoak zehazten ditu.

    Instalazioaren eskuliburua (M/T modeloa)

    Eskuliburu honek CNCaren instalazioa eta doikuntza egiteko modua zehazten ditu.

    USER eskuliburuak

    Azken erabiltzailearentzat prestatutako eskuliburuak; hau da, CNCarekin lan egingo duen pertso-narentzat. USER eskuliburuak zenbait hizkuntzatan eskaintzen dira.

    Eskuliburua Deskribapena

    Eragiketen eskuliburua (M/T modeloa)

    Eskuliburu honek CNCarekin lan egiteko modua zehazten du.

    Programaziorako eskuliburua (M/T modeloa)

    Eskuliburu honek CNCa programatzeko modua zehazten du.

    Haztagailuarekin lan egitea (M modeloa)

    Eskuliburu honek haztagailuaren desplazamenduak eta ziklo finkoak programatzeko modua zehazten du. Fresatzeko maki-naren modeloa.

    Haztagailuarekin lan egitea (T modeloa)

    Eskuliburu honek haztagailuaren desplazamenduak eta ziklo finkoak programatzeko modua zehazten du. Tornu modeloa.

    Mekanizazioaren ziklo finkoak (M modeloa)

    Eskuliburu honek mekanizazioaren ziklo finkoak programatzeko modua zehazten du. Fresatzeko makinaren modeloa.

    Mekanizazioaren ziklo finkoak (T modeloa)

    Eskuliburu honek mekanizazioaren ziklo finkoak programatzeko modua zehazten du. Tornu modeloa.

    Gidaliburu azkarra (M/T modeloa)

    CNCaren programazio-lengoaiaren laburpen-gidaliburua.

    Programazio-adibideak (M modeloa)

    Fresatzeko makinaren modelorako programazio-adibideen eskuliburua

    Programazio-adibideak (T modeloa)

    Tornu modelorako programazio-adibideen eskuliburua

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 28

    OEM/USER eskuliburuak

    Beste eskuliburu batzuk, nola makinaren fabrikatzailearentzat hala azken erabiltzailearentzat prestatuak.

    Eskuliburua Deskribapena

    Prestazio berriak

    Aukerako eskuliburua da, aurreko bertsioaz geroztik CNCan egin diren aldaketak eta prestazio berriak, oraindik eskuliburuetan agertzen ez direnak, zehazten dituena.

    Akatsen zuzenketa

    CNCak erakuts ditzakeen akats-mezu batzuen deskri-bapena eskaintzen du eskuliburu honek, eta horrela-koak eragiten dituzten arrazoiak eta konponbideak adierazten ditu.

    Exekuzio-kanalak Eskuliburu honek kanal anitzeko sistema bat konfi-guratzeko eta horrekin lan egiteko modua zehazten du.

    Gai bakarrekoak Eskuliburu honek CNCaren zenbait prestazio konfi-guratzeko eta horiekin lan egiteko deskribapen zehatz bat eskaintzen du.

  • LANBIDE EKIMENA

    29

    PPRROOGGRRAAMMAA BBAATTEENN EERRAAIIKKUUNNTTZZAA 11

    1.1 Programazio-lengoaiak

    CNCak programazio-lengoaia propioa du, eta eskuliburu honetan azaltzen da. Programaren edizioa blokez bloke egiten da, baina bloke horietako bakoitza ISO lengoaian edo goi-mailako lengoaian idatzita egon liteke. Ikus "1.3 Programa-blokeen egitura" 33. orrialdean.

    Komandoak goi-mailako lengoaian editatzen direnean, erabil daitezkeen komandoen zerrenda bat eskaintzen du editoreak laguntza modura.

    8055 lengoaia

    Programak CNC 8055 lengoaian editatzeko aukera eskaintzen du CNCak. CNC 8055 lengoaian progra-matzeko aukera hori pieza-programen editorean gaitzen da. Kontsultatu ezazu eragiketen eskuliburua aukera hori gaitzeko.

    Liburu honetan ez da 8055aren lengoaia jasotzen; kontsultatu ezazu produktu horri buruzko dokumen-tazio berezia. Jakina, 8070 eta 8055 funtzionalki bi produktu desberdin direnez gero, zenbait kontzeptu ere desberdinak izango dira.

    1.2 Programaren egitura

    CNCaren programa bat bloke edo instrukzio multzo bat da, eta, azpierrutinetan edo programaren gorputzean behar bezala antolaturik, lortu nahi den piezaren mekanizaziorako beharrezkoa den informazioa eskaintzen diote CNCari.

    Bloke bakoitzak eragiketa bat exekutatzeko beharrezkoak diren funtzio edo komando guztiak ditu. Halere, hainbat eratakoak izan daitezke eragiketa horiek: mekanizazioa, ebaketa-baldintzen prestakuntza, makinaren elementuen kontrola eta abar.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 30

    % example

    (Programaren izena)

    N5 F550 S1000 M3 M8 T1 D1

    (Mekanizazio-baldintzak finkatzen ditu)

    N6 G0 X0 Y0

    (Posizionamendua)

    N10 G1 G90 X100

    N20 Y50

    N30 X0

    N40 Y0

    (Mekanizazioa)

    N50 M30

    (Programa-amaiera)

    Azpierrutina lokal batzuek eta programaren gorputzak osa dezakete CNC programa. Azpierrutina lokalak programaren hasieran definituta egongo dira.

    CNC programa

    Azpierrutina

    Blokea

    ...

    Blokea

    Programaren gorputza

    Blokea

    ...

    Blokea

    Blokea

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 31

    Programaren gorputza

    Programaren gorputzak egitura hau du.

    ` Burua: Buruak programaren gorputzaren hasiera adierazten du. Burua programatzea nahita-ezkoa da programak azpierrutina lokalak dituenean.

    ` Programa-blokeak: Programaren atal nagusia da, eta mugimenduak, eragiketak eta abar jasotzen ditu.

    ` Programaren amaiera

    Programaren burua

    Programaren burua "%" karakterea eta, horren atzetik, programaren izena daraman bloke bat dator. Programaren izenak 14 karaktere onartzen ditu eta letra larriz, letra xehez eta zenbakiz osatuta egon liteke (ez du onartzen zuriunerik).

    %0123

    %PROGRAM

    %PART923R

    Burua programatzea nahitaezkoa da programak azpierrutina lokalak dituenean; ez baldin baditu, aukeran dago burua programatzea.

    Buruan zehaztutako izenak ez du inolako erlaziorik fitxategia gordetzeko erabiltzen den izenarekin. Bi izen horiek desberdinak izan daitezke.

    Programaren gorputza

    Eragiketak, mugimenduak eta abar exekutatzeko ardura duten blokeek osatzen dute programaren gorputza.

    Programaren amaiera

    Programaren gorputzaren amaiera M02 edo M30 funtzioen bitartez zehazten da, eta bi funtzio horiek baliokideak dira. Funtzio horien programazioa ez da nahitaezkoa; horietako bakar bat ere exekutatu gabe iristen bada programaren amaierara, CNCak exekuzioa amaitu eta warning bat erakusten du, xehetasun horren berri emanez.

    M30

    M02

    Programaren amaierara iritsi ondoren CNCak duen jokabidea desberdina izango da, M02 edo M30 funtzioa programatu den ala ez kontuan izanik.

    M02/M30rekin M02/M30 gabe

    CNCak programaren lehen blokea hautatzen du Bai Bai

    CNCak buruaren biraketa geldiarazten du Bai Ez

    CNCak hasierako baldintzak hartzen ditu Bai(*) Ez

    CNCak hasieratu egiten ditu ebaketa-baldintzak Bai Ez

    (*) SPDLSTOP makina-parametroa konfiguratuta dagoen moduaren arabera geldituko da burua.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 32

    Azpierrutinak

    Azpierrutina bat bloke multzo bat da eta, behar bezala identifikaturik, beste azpierrutina baten bidez edo programaren bidez dei diezaiekegu, behin edo behin baino gehiagotan. Oro har, programan zenbait aldiz errepikatzen diren eragiketak edo desplazamenduak definitzeko erabili ohi dira azpierrutinak. Ikus "11. Azpierrutinak" kapitulua.

    Azpierrutina motak

    CNCak bi eratako azpierrutinak ditu, hots, azpierrutinak lokalak eta globalak. Bada hirugarren mota bat, OEM azpierrutinak, eta hori azpierrutina globalen kasu berezi bat da, fabrikatzaileak definitua.

    Azpierrutina globalak

    Azpierrutina globala CNCaren memorian biltegiratua dago, programa independente modura. Exeku-tatzen ari den edozein programa edo azpierrutinaren bidez dei diezaiokegu azpierrutina horri.

    Azpierrutina lokalak

    Azpierrutina lokala programa baten zati gisa definitua dago. Definituta dagoen programaren bidez bakarrik dei diezaiokegu azpierrutina horri.

    Programa batek zenbait azpierrutina lokal eduki ditzake, baina horiek guztiek programaren gorputzaren aurretik egon behar dute definituta. Azpierrutina lokal batek bigarren azpierrutina lokal bati dei diezaioke, baina horretarako baldintza izango da deia egiten duen azpierrutina hori deia jasotzen duen azpierrutinaren ondoren definituta egotea.

    %L POINTS

    G01 X-Y-(2 Puntua)

    G01 X-Y-(3 Puntua)

    G01 X-Y-(4 Puntua)

    M17

    %PROGRAM

    G81 XY (1 Puntua. Punteatzearen definizioa)

    LL POINTS (Azpierrutinari deitzea)

    G81 XY (1 Puntua. Punteatzearen definizioa)

    LL POINTS (Azpierrutinari deitzea)

    G84XY (1 Puntua. Punteatzearen definizioa)

    LL POINTS (Azpierrutinari deitzea)

    G80

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 33

    1.3 Programa-blokeen egitura

    ISO kodean edo goi-mailako lengoaian dauden komandoen bitartez definitu daitezke bai azpierrutinak osatzen dituzten blokeak eta bai programaren gorputza ere. Programa egiteko idatzitako blokeak erabiliko dira lengoaia batean edo bestean, baina programa batean bi lengoaietan idatzitako blokeak konbina daitezke Bloke hutsak (lerro hutsak) ere programatu daitezke.

    Bi lengoaia horietan edozein eratako adierazpen aritmetiko, erlaziozko edo logiko erabil daiteke.

    Programazioa ISO kodean

    Ardatzen mugimendua kontrolatzeko bereziki diseinatua dago, desplazamenduei buruzko informazioa eta baldintzak eskaintzen dituelako, baita aitzinamenduari eta abiadurari buruzko ohar batzuk ere. Erabil daitezkeen komando batzuk dira hauek:

    9 Geometria eta lan-baldintzak zehazten dituzten mugimenduak prestatzeko funtzioak, esate baterako: interpolazio linealak, zirkularrak, hariztaketak, ziklo finkoak eta abar.

    9 Ebaketa-baldintzen kontrol-funtzioak, esate baterako: ardatzen aitzinamenduak, buruaren abiadurak eta azelerazioak.

    9 Erreminten kontrol-funtzioak. 9 Funtzio osagarriak, hainbat azalpen teknologiko ematen dituztela. 9 Koten definizioa.

    Programazioa goi-mailako lengoaian

    Lengoaia honek kontrol-komando batzuk eskaintzen dizkio erabiltzaileari, beste lengoaia batzuek erabilitako hiztegiaren oso antzekoak, esate baterako: $IF, $GOTO, #MSG, #HSC eta abar. Erabil daitezkeen komando batzuk dira hauek:

    9 Programazio-sententziak. 9 Fluxuaren kontrol-instrukzioak, programaren barruan begiztak eta jauziak eraikitzeko. 9 Azpierrutinak definitzea eta parametro lokalen bidez deitzea; alde horretatik, aldagai lokaltzat

    hartuko da definitu den azpierrutinak bakarrik ezagutzen duena.

    Era berean, edozein eratako adierazpen aritmetiko, erlaziozko edo logiko erabiltzeko aukera ematen du.

    Parametro aritmetikoak, aldagaiak, konstanteak eta adierazpen aritmetikoak

    Konstanteak, parametro aritmetikoak, aldagaiak eta adierazpen aritmetikoak ISO blokeetatik nahiz goi-mailako komandoetatik erabil daitezke.

    Programazioa ISO kodean

    ISO kodea osatzen duten funtzioak letra eta zenbakiz osatuak daude. Letrak hauek dira lengoaiaren parte: "N", "G, "F", "S", "T", "D", "M", "H", "NR" eta ardatzak identifikatzeko erabiltzen direnak.

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 34

    Zenbakien artean, berriz, "0" eta "9" arteko digituez gain, "+" eta "-" zeinuak eta "." puntu hamartarra ditugu Era berean, zenbakien ordez parametro bat, aldagai bat edo adierazpen aritmetiko bat erabil dezakegu, baldin eta horren emaitza zenbaki bat bada.

    Programazioak zuriuneak ere onartzen ditu letren, zenbakien eta zeinuen artean, baita zeinurik ez erabiltzea ere, positiboa balitz.

    Blokearen egitura

    Bloke batek honako funtzio hauek eduki ditzake, baina ez da beharrezkoa izango horiek guztiak programatzea. Datuek ez dute aurrez ezarritako hurrenkerarik bete behar, eta blokearen edozein partetan programatu daitezke. Salbuespen bakarrak bloke-jauziaren baldintza eta blokearen identifikazioarena izango dira, horiek hasieran programatu behar direlako beti.

    / N G G X..C F S T D M H NR

    / Bloke-jauziaren baldintza

    Bloke-jauziaren marka aktibo baldin badago, CNCak ez ditu exekutatuko programatuta dagoen ataleko blokeak, eta hurrengo blokean exekutatzen jarraituko du.

    Exekutatzen ari denaren ondorengo blokeak irakurtzen joango da kontrola, egin beharreko ibilbidea aurrez kalkulatu ahal izateko. Blokea irakurtzen den unean bertan aztertzen da bloke-jauziaren baldintza.

    N Blokearen identifikazioa

    Blokea erreferentzien edo jauzien xede gisa erabiltzen denean programatu behar da blokearen identi-fikazioa. Kasu horretan, blokean bera bakarrik programatzea gomendatzen da. Bi eratara irudikatu daiteke:

    ` "N" letra, horren atzetik blokearen zenbakia (0-4294967295) eta ":" karakterea datozela (etiketa bloke-jauzi baten xede gisa erabiltzen denean bakarrik), baina ez da beharrezkoa izango inolako hurrenkerarik betetzea eta zenbaki txandakatuak onartuko dira.

    Etiketa ez bada jauzi baten xede eta ":" zeinurik gabe programatzen baldin bada, blokearen edozein posiziotan joan daiteke, eta ez nahitaez hasieran.

    ` "[]" motako etiketak; non 14 karaktere arte izan daitekeen luzeraz eta, horrez gain, letra larriz, letra xehez eta zenbakiz osatuta egon daitekeen (ez du zuriunerik onartzen).

    Bi datuak bloke berean programatu daitezke.

    N10: X12 T1 D1

    [CICLO] G81 I67

    X34 N10 S100 M3

    G Prestakuntza-funtzioak

    G funtzioek geometria eta lan-baldintzak zehazten dituzte, esate baterako: interpolazio linealak, zirkularrak, alakak, ziklo finkoak eta abar. Ikus "1.5 funtzioen zerrenda" 38. orrialdean.

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 35

    X..C Puntuaren kotak

    Funtzio hauek ardatzen desplazamendua erabakitzen dute. Ikus "1.4 Ardatzen programazioa." 37. orrialdean.

    Unitate motaren arabera, programazio-formatua honelakoa izango da:

    9 Milimetrotan, 5.4 formatua (5 zenbaki oso eta 4 hamartar). 9 Hazbetetan, 4.5 formatua (4 zenbaki oso eta 5 hamartar).

    F Ardatzen aitzinamendua

    "F" letra bidez adierazten da aitzinamendua, lortu nahi den aitzinamendu-balioa atzean daramala.

    S Buruaren abiadura

    Funtzio honek buruaren abiadura erabakitzen du.

    Buruaren izena 1 edo 2 karakterek definituko dute. Lehen karakterea S letra da eta bigarren karak-terea, aukerakoa, 1 eta 9 arteko zenbaki-atzizki bat izango da. Horrela, ardatzen izena S eta S9 bitarteko heineko edozein izan liteke.

    Ardatzaren letraren bidez adierazten da abiadura, ardatza desplazatu nahi den kota atzean daramala. S1, S2... buruetarako, "=" zeinua programatu behar da izenaren eta abiaduran artean.

    S1000 S1=334

    T Erremintaren zenbakia

    Programatutako mekanizazioa exekutatzeko erabiliko den erreminta hautatzen du funtzio honek. Erreminta hori "T" letraren bidez adierazten da, atzetik erreminta-zenbakia (0-4294967295) daramala.

    D Zuzentzailearen zenbakia

    Erremintaren zuzentzailea hautatzen du funtzio honek. "D" letraren bidez adierazten da zuzentzailea, zuzentzailearen zenbakia atzetik duela. Erreminta bakoitzarentzat erabil daitezkeen zuzentzaileen kopurua erreminten taulan definituta dago.

    M H Funtzio osagarriak

    Funtzio osagarriek makinaren elementu desberdinak kontrolatzea ahalbidetzen dute (buruaren biraketa-noranzkoa, hozgarria eta abar). "M" edo "H" letren bidez adierazten dira funtzio horiek, atzetik funtzioaren zenbakia (0-65535) daramatela.

    NR Blokeko errepikapenen kopurua

    Blokearen exekuzioa zenbat aldiz errepikatuko den adierazten du. Desplazamendu bat programatua duten blokeetan bakarrik programatu ahal izango da.

    Blokea ziklo finko modal baten eraginpean aurkitzen bada, blokearen errepikapena programatu den hainbat aldiz errepikatuko da. NR0 programatzen baldin bada, desplazamenduak exekutatuko dira, baina ez da ziklo finko modala exekutatuko horietako bakoitzaren amaieran.

    G91 G01 X34.678 F150 NR4

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 36

    Blokeen iruzkina

    Blokeei, iruzkin modura, edozein eratako informazioa gehitzeko aukera ematen du CNCak. Programa exekutatzen denean, CNCak ez dio jaramonik egiten informazio horri.

    Programan iruzkinak gehitzeko hainbat metodo eskaintzen ditu CNCak. Ikus "1.8 Iruzkinen progra-mazioa." 48. orrialdean.

    Programazioa goi-mailako lengoaian

    Goi-mailako lengoaia osatzen duten komandoak kontrol-sententziak ("#") eta fluxuaren kontrol-instrukzioak ("$") dira.

    Blokearen egitura

    Bloke batek honako komando hauek eduki ditzake, baina ez da beharrezkoa izango horiek guztiak programatzea.

    / N

    / Bloke-jauziaren baldintza

    Bloke-jauziaren marka aktibo baldin badago, CNCak ez ditu exekutatuko programatuta dagoen ataleko blokeak, eta hurrengo blokean exekutatzen jarraituko du.

    Exekutatzen ari denaren ondorengo blokeak irakurtzen joango da kontrola, egin beharreko ibilbidea aurrez kalkulatu ahal izateko. Blokea irakurtzen den unean bertan aztertzen da bloke-jauziaren baldintza.

    N Blokearen identifikazioa

    Blokea erreferentzien edo jauzien xede gisa erabiltzen denean programatu behar da blokearen identifikazioa. Kasu horretan, blokean bera bakarrik programatzea gomendatzen da. Bi eratara irudikatu daiteke:

    ` "N" letra, horren atzetik blokearen zenbakia (0-4294967295) eta ":" karakterea datozela. (etiketa bloke-jauzi baten xede gisa erabiltzen denean bakarrik), baina ez da beharrezkoa izango inolako hurrenkerarik betetzea eta zenbaki txandakatuak onartuko dira.

    Etiketa ez bada jauzi baten xede eta ":" zeinurik gabe programatzen baldin bada, blokearen edozein posiziotan joan daiteke, eta ez nahitaez hasieran.

    ` "[]" motako etiketak; non 14 karaktere arte izango den luzeraz eta, horrez gain, letra larriz, letra xehez eta zenbakiz osatuta egon daitekeen (ez du zuriunerik onartzen).

    Bi datuak bloke berean programatu daitezke.

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 37

    # $ Komandoak goi-mailako lengoaian

    Goi-mailako lengoaian dauden komandoek fluxuaren kontrol-instrukzioak eta sententziak biltzen dituzte.

    ` Sententziak aurretik "#" sinboloa dutela programatzen dira, eta bloke bakoitzean bakarra programatu daiteke. Hainbat funtzio egiteko erabiltzen dira.

    ` Fluxuaren kontrol-instrukzioak aurretik "$" sinboloa dutela programatzen dira, eta bloke bakoi-tzean bakarra programatu daiteke. Begiztak eta programa-jauziak eraikitzeko erabiltzen dira.

    Parametroei eta aldagaiei balioak izendatzea ere goi-mailako komandotzat har daitezke.

    Blokeen iruzkina

    Blokeei, iruzkin modura, edozein eratako informazioa gehitzeko aukera ematen du CNCak. Programa exekutatzen denean, CNCak ez dio jaramonik egiten informazio horri.

    Programan iruzkinak gehitzeko hainbat metodo eskaintzen ditu CNCak. Ikus "1.8 Iruzkinen progra-mazioa." 48. orrialdean.

    1.4 Ardatzen programazioa

    Ardatzaren izenaren bidez programatzea

    Ardatzaren izena 1 edo 2 karakterek definituko dute. Lehen karakterea X-Y-Z-U-V-W-A-B-C letretako bat izango da. Bigarren karakterea aukerakoa da eta 1 eta 9 arteko zenbaki-atzizki bat izango da. Horrela, ardatzen izena X, X1X9,...C, C1C9 heineko edozein izan liteke.

    Ardatzaren letraren bidez adierazten dira desplazamenduak, ardatza desplazatu nahi den kota atzetik duela. X1, Y2... motako ardatzetarako, "=" zeinua programatu behar da ardatzaren eta kotaren artean.

    X100

    Z34.54

    X2=123.4

    A5=78.532

    Komodinen bidez programatzea

    Ardatzak komodinen bidez ere programatu daitezke. Komodinei esker programatu eta kanaleko ardatzen aipamena egin daiteke haren barruan duten posizioaren bitartez, hutsuneak kontatuz. Komodina "?" karak-terearen bidez adierazten da, eta atzetik daramatza ardatzaren posizio-zenbakia, lehen ardatzerako ?1 forma, bigarren ardatzerako ?2 forma eta abar Hutsune baten posizioa programatzen baldin bada, CNCak akats bat erakutsiko du.

    Kanal batean, ardatzek hurrengo banaketa izanda, komodinek honako ardatzen aipamena egingo dute.

    ?1 komodina Y ardatzari dagokio

    ?2 komodina X ardatzari dagokio

    ?3 komodinak akatsa ematen du; ez dago ardatzik posizio horretan

    ?4 komodina Z ardatzari dagokio

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 38

    Komodin horien bitartez, erabiltzaileak desplazamendu bat programatu dezake era honetan.

    ?1 = 12345.1234 ?2 = 50.34

    Desplazamenduak programatzeko ez ezik, ardatzak aipatzeko ere erabil daitezke komodinak, G funtzio eta sententzia hauetan.

    G funtzioak Sententziak

    G14 G134 #MOVE ABS #LINK

    G45 G135 #MOVE ADD #UNLINK

    G74 G145 #MOVE INF #PARK

    G92 G158 #CAM ON #UNPARK

    G100 G170 #CAM OFF #SERVO ON

    G101 G171 #FOLLOW ON #SERVO OFF

    G112 G198 #FOLLOW OFF

    G130 G199 #TOOL AX

    G132

    1.5 G funtzioen zerrenda

    CNCan erabil daitezkeen G funtzioen zerrenda ikus daiteke hurrengo tauletan. Taulako "M", "D" eta "V" eremuek honako esanahi hau dute:

    ` M Funtzio modala ` D Funtzio lehenetsia ` V Bistaratutako funtzioa

    Funtzio bakoitzarekin batera, eskuliburu honetako zein kapitulutan deskribatzen den adierazten da; kapitulua adierazten ez bada, beste eskuliburu batean agertuko da funtzioaren deskribapena.

    M Funtzio modala

    Funtzio modal batek, programatu ondoren, aktibo irauten du "G" funtzio bateraezin bat programatu arte, M02 edo M30 exekutatu arte, larrialdi bat edo reset bat egin arte edo CNCa itzali eta piztu arte.

    "!" bidez adierazten diren kasuetan, ulertu behar dugu funtzio horrek aktibo irauten duela, M02 edo M30 exekutatu arren, reset bat egin arren edo CNCa itzali eta berriro piztu arren.

    D Funtzio lehenetsia

    Lehenespenez aktibatzen den funtzioa da; hau da, pizten den unean CNCak bere egiten duen funtzioa, M02 edo M30 exekutatu ondoren eta larrialdi bat edo reset bat egin ondoren.

    "?" bidez adierazten den kasuetan, ulertu beharra dago fabrikatzaileak CNCaren makina-parametroak pertsonalizatu dituen moduaren arabera aktibatuko dela funtzio lehenetsia.

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 39

    V Bistaratutako funtzioa

    Funtzioa bistaratu egiten da modu automatikoan nahiz eskuzkoan, mekanizazioa gauzatzen ari den baldintzekin batera.

    Funtzioa M D V Esanahia

    G00 * ? * Posizionamendu azkarra 7.1

    G01 * ? * Interpolazio lineala 7.2

    G02 * * Interpolazio zirkularra (helikoidala) eskuinetara 7.3/ 7.6

    G03 * * Interpolazio zirkularra (helikoidala) ezkerretara 7.3/ 7.6

    G04 Tenporizazioa 9.1

    G05 * ? * Ertz kamustu kontrolatua (modala) 8.3

    G06 * Arkuaren erdialdea koordenatu absolututan (ez-modala) 7.3.5

    G07 * ? * Ertz bizia (bizia) 8.1

    G08 * Arku tangentea aurreko ibilbidearekiko 7.4

    G09 * Hiru puntu bidez definitutako arkua 7.5

    G10 * * Ispilu-irudia ezabatzea 8.8

    G11 * * Ispilu-irudia X-n 8.8

    G12 * * Ispilu-irudia Y-n 8.8

    G13 * * Ispilu-irudia Z-n 8.8

    G14 * * Ispilu-irudia programatutako helbideetan 8.8

    G17 * ? * X-Y plano nagusia, eta Z ardatz longitudinala 3.1

    G18 * ? * Z-X plano nagusia, eta Y ardatz longitudinala 3.1

    G19 * * Y-Z plano nagusia, eta X ardatz longitudinala 3.1

    G20 * * Plano nagusia bi helbideren arabera, eta ardatz longitudinala 3.1.1

    G30 Jatorri polarraren aurre-aukeraketa 4.6

    G31 * Jatorri polarra arkuaren erdialdera lekualdatzea aldi baterako 7.3.4

    G33 * * Neurri iraunkorreko hariztatze elektronikoa 7.7

    G36 * Ertzak biribiltzea 8.4

    G37 * Sarrera tangentziala 8.6

    G38 * Irteera tangentziala 8.7

    G39 * Ertzak alakatzea 8.5

    G40 * * Erradioaren konpentsazioa baliogabetzea 10.1

    G41 * * Erremintaren erradioa ezkerretara konpentsatzea 10.1

    G42 * * Erremintaren erradioa eskuinetara konpentsatzea 10.1

    G45 Kontrol tangentziala aktibatzea eta baliogabetzea 15.1

    G50 * ? Ertz erdi-kamustua 8.2

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 40

    Funtzioa M D V Esanahia

    G53 * Jatorri-dekalajea baliogabetzea 4.5

    G54 ! * 1. jatorri absolutua lekualdatzea 4.4

    G55 ! * 2. jatorri absolutua lekualdatzea 4.4

    G56 ! * 3. jatorri absolutua lekualdatzea 4.4

    G57 ! * 4. jatorri absolutua lekualdatzea 4.4

    G58 ! * 5. jatorri absolutua lekualdatzea 4.4

    G59 ! * 6. jatorri absolutua lekualdatzea 4.4

    G60 * Ertz bizia (ez-modala) 8.1

    G61 * Ertz kamustu kontrolatua (ez-modala) 8.3

    G63 * * Hariztatze zurruna 7.8

    G70 * ? * Hazbetetan programatzea 3.2

    G71 * ? Milimetrotan programatzea 3.2

    G72 * Eskala faktorea 8.10

    G73 * * Koordenatu-sistemaren biraketa 8.9

    G74 * Makina-erreferentziaren bilaketa 2.4

    G90 * ? Kota absolututan programatzea 3.3

    G91 * ? * Kota inkrementaletan programatzea 3.3

    G92 ! * Koten aurre-aukeraketa 4.3

    G93 * * Mekanizazioaren denbora segundotan zehaztea 5.2.1

    G94 * ? Aitzinamendua milimetro/minutuko (hazbete/minutuko) 5.2.1

    G95 * ? * Aitzinamendua milimetro/birako (hazbete/birako) 5.2.1

    G96 * * Ebaketa-abiadura iraunkorra 6.2.2

    G97 * * Biraketa-abiadura iraunkorra 6.2.2

    G108 * * Aitzinamendua egokitzea blokearen hasieran 5.2.2

    G109 * Aitzinamendua egokitzea blokearen amaieran 5.2.2

    G112 * Ardatz baten parametro-gama aldatzea 9.4

    G130 * * Aplikatu beharreko azelerazio-portzentajea ardatz edo buruko 5.2.5

    G131 * * Aplikatu beharreko azelerazio-portzentajea, orokorra 5.2.5

    G132 * * Aplikatu beharreko jerk-portzentajea, ardatz edo buruko 5.2.6

    G133 * * Aplikatu beharreko jerk-portzentajea, orokorra 5.2.6

    G134 * * Aplikatu beharreko Feed-Forwardaren portzentajea 5.2.7

    G135 * * Aplikatu beharreko AC-Forwardaren portzentajea 5.2.8

    G136 * * Blokeen arteko trantsizio zirkularra 10.1.2

    G137 * * Blokeen arteko trantsizio lineala 10.1.2

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 41

    Funtzioa M D V Esanahia

    G138 * * Konpentsazioa zuzenean aktibatzea/baliogabetzea 10.1.2

    G139 * * Konpentsazioa zeharka aktibatzea/baliogabetzea 10.1.2

    G145 Kontrol tangentziala izoztea (esekita uztea) 15.2

    G151 * * * Diametrotan programatzea 3.4

    G152 * Erradiotan programatzea 3.4

    G157 * * Ardatzak salbuestea jatorri-lekualdaketan 4.4.2

    G158 * * Jatorri-lekualdaketa inkrementala 4.4.1

    G159 ! * Jatorri-lekualdaketa absolutu gehigarriak 4.4

    G170 * Hirth ardatzak desaktibatzea 9.3

    G171 * * Hirth ardatzak aktibatzea 9.3

    G180-G189 * OEM azpierrutinak exekutatzea 11.4

    G192 * * Biraketa-abiadura mugatzea 6.2.1

    G193 * Aitzinamenduaren interpolazioa 5.2.2

    G196 * * Ebaketa-puntu iraunkorraren aitzinamendua 5.2.3

    G197 * * Tresna iraunkorraren erdialdearen aitzinamendua 5.2.3

    G198 Softwarearen beheko mugak definitzea 9.2

    G199 Softwarearen goiko mugak definitzea 9.2

    G200 Eskuzko interbentzio esklusiboa 7.9.2

    G201 * Eskuzko interbentzio gehigarria aktibatzea 7.9.1

    G202 * * Eskuzko interbentzio gehigarria baliogabetzea 7.9.1

    G261 * * Arkuaren erdialdea koordenatu absolututan (modala) 7.3.5

    G262 * * Arkuaren erdialdea hasierako puntuarekiko 7.3.5

    G263 * * Arkuaren erradioa programatzea 7.3.2

    G264 * * Arkuaren erdialdearen zuzenketa baliogabetzea 7.3.6

    G265 * * Arkuaren erdialdearen zuzenketa aktibatzea 7.3.6

    G266 * Aitzinamenduaren portzentajea % 100ean 5.2.4

    Haztagailuarekin lan egitea

    Funtzioa M D V Esanahia

    G100 * Haztagailuaren bidez neurtzea

    G101 * Neurketak emandako offseta barneratzea

    G102 * Neurketak emandako offseta salbuestea

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 42

    Mekanizazioaren ziklo finkoak. M Modeloa (fresatzeko makina)

    Funtzioa M D V Esanahia

    G80 * * Ziklo finkoa baliogabetzea

    G81 * * Zulaketa egiteko ziklo finkoa

    G82 * * Zulaketa iraganaldi aldakorrarekin egiteko ziklo finkoa

    G83 * * Zulaketa sakona iraganaldi iraunkorrarekin egiteko ziklo finkoa

    G84 * * Hariztaketa ardatzarekin egiteko ziklo finkoa

    G85 * * Otxabuketa egiteko ziklo finkoa

    G86 * * Mandrinaketa egiteko ziklo finkoa

    G87 * * Hutsune angeluzuzena egiteko ziklo finkoa

    G88 * * Hutsune angeluzuzena egiteko ziklo finkoa

    G98 * * Abiapuntuko planora itzultzea ziklo finkoaren amaieran

    G99 * * Erreferentziazko planora itzultzea ziklo finkoaren amaieran

    G160 * Lerro zuzenean egindako mekanizazio anizkoitza

    G161 * Paralelogramoan egindako mekanizazio anizkoitza

    G162 * Sarean egindako mekanizazio anizkoitza

    G163 * Sarean egindako mekanizazio anizkoitza

    G164 * Zirkunferentzian egindako mekanizazio anizkoitza

    G165 * Arku-korda bidez programatutako mekanizazioa

    Mekanizazioaren ziklo finkoak. T Modeloa (tornua).

    Funtzioa M D V Esanahia

    G66 * Profilari jarraitzeko ziklo finkoa

    G68 * X ardatzean arbastatzeko ziklo finkoa

    G69 * Z ardatzean arbastatzeko ziklo finkoa

    G81 * Tarte zuzenen torneaketa egiteko ziklo finkoa

    G82 * Tarte zuzenen aurpegiketa egiteko ziklo finkoa

    G83 * Zulatzeko / ardatzez hariztatzeko ziklo finkoa

    G84 * Tarte kurbatuen torneaketa egiteko ziklo finkoa

    G85 * Tarte kurbatuen aurpegiketa egiteko ziklo finkoa

    G86 * Luzetara hariztatzeko ziklo finkoa

    G87 * Aurretik hariztatzeko ziklo finkoa

    G88 * X ardatzean artekatzeko ziklo finkoa

    G89 * Z ardatzean artekatzeko ziklo finkoa

    G160 * Aurreko aldean zulatzeko / ardatzez hariztatzeko ziklo finkoa

    G161 * Alde zilindrikoan zulatzeko / ardatzez hariztatzeko ziklo finkoa

    G162 * Matadera axialak fresatzeko ziklo finkoa

    G163 * Matadera erradialak fresatzeko ziklo finkoa

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 43

    1.6 M funtzio osagarrien zerrenda

    CNCan erabil daitezkeen M funtzioen zerrenda ikus daiteke hurrengo taulan. Funtzio bakoitzarekin batera, eskuliburu honetako zein kapitulutan deskribatzen den adierazten da; kapitulua adierazten ez bada, beste eskuliburu batean agertuko da funtzioaren deskribapena.

    Funtzioa Esanahia

    M00 Programa gelditzea 5.6.1

    M01 Programa-gelditze baldintzatua 5.6.1

    M02 Programa-amaiera 1.2.1

    M03 Burua eskuinetara abiaraztea 6.3

    M04 Burua ezkerretara abiaraztea 6.3

    M05 Burua gelditzea 6.3

    M06 Erreminta aldatzea 5.6.1

    M17 Azpierrutina global edo lokalaren amaiera 11.1

    M19 Buruaren geldiketa orientatua 6.5

    M29 Azpierrutina global edo lokalaren amaiera 11.1

    M30 Programa-amaiera 1.2.1

    M41 Aukeratu 1 abiadura gama 6.4

    M42 Aukeratu 2 abiadura gama 6.4

    M43 Aukeratu 3 abiadura gama 6.4

    M44 Aukeratu 4 abiadura gama 6.4

  • Mekanizazio bidezko Produkzioa

    LANBIDE EKIMENA 44

    1.7 Sententzia eta instrukzioen zerrenda

    CNCan erabil daitezkeen sententzien eta instrukzioen zerrenda ikus daiteke hurrengo tauletan. Horietako bakoitzarekin batera, eskuliburu honetako zein kapitulutan deskribatzen den adierazten da; kapitulua adierazten ez bada, beste eskuliburu batean agertuko da funtzioaren deskribapena.

    Instrukzioa Esanahia

    $GOTO Bloke-jauzia 18.2.1

    $IF Baldintzazko exekuzioa 18.2.2

    $ELSEIF

    $ELSE

    $ENDIF

    $SWITCH Baldintzazko exekuzioa 18.2.3

    $CASE

    $BREAK

    $DEFAULT

    $ENDSWITCH

    $FOR Blokeen errepikapena 18.2.4

    $BREAK

    $CONTINUE

    $ENDFOR

    $WHILE Blokeen baldintzazko errepikapena 18.2.5

    $BREAK

    $CONTINUE

    $ENDWHILE

    $DO Blokeen baldintzazko errepikapena 18.2.6

    $BREAK

    $CONTINUE

    $ENDDO

  • Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa

    LANBIDE EKIMENA 45

    Sententzia Esanahia

    L Azpierrutina globalari deitzea 11.2.2

    LL Azpierrutina lokalari deitzea 11.2.1

    #ABORT Programaren exekuzioa bertan behera uzte