PATXO TELLERIA - GAUR ANTZERKI ZIKLOAN E K “Zirrara … · 2019. 10. 17. · Iturri bat erabili...

2
2004 urtea Azaroak 18 Osteguna Alea: 1295 www.kronika.net EREÑOTZUKO KULTUR ASTEA Estresaren kontrako terapia naturalak EREÑOTZUKO kultur astean gaur Estresaren aurkako terapia naturalak hitzaldia izango da, arratsaldeko 19:30etan, Txirrita Eskolan: Hizlaria Itziar Salegi naturopata izango da. T JUBILATU ETXEA Hitzaldia gaur GOIZ Eguzki Jubilatu Etxean, arteria eta hipertentsioari buruzko hitzaldia emango du Lucia Telle- riak. Hitzaldia arratsaldeko 19:00- etan izango da. T EMAKUME ZENTROA Osasunari buruzko hitzaldia ELKANO kaleko emakume zen- troan hitzaldia emango dute fibro- mialgia eta astenia kronikoari bu- ruz. Hizlari arituko da Bizi-Bide elkarteko Formica Neurologo Dok- torea. Hitzaldia arratsaldeko 16:00- etan izango da, Elkano kaleko 17garren zenbakian. T Ostiela aldizkariaren aurkezpena gaur OSTIELA aldizkariaren ale be- rriaren aurkezpena egingo dute gaur, arratsaldeko 20:30etan, Udal liburutegian, Biterin. T UDAL EUSKALTEGIA Udazkeneko barnetegia BARNETEGIA antolatu du Udal Euskaltegiak Abaltzisketako ater- petxean, azaroaren 19, 20 eta 21ean, bihartik igandera. Hainbat ekintza egingo dira: ibilaldiak, jokoak, dantza, bazterrak ezagutu eta abar. Hamaika ikasle eta bi irakasle dira joatekoak Abal- tzisketako aterpetxera. T PATXO Telleria gaur ikusi ahal izango dugu Biteriko antzerki zikloan, Sonata segundu batean eta piku obran. Antzezlana berak idatzi badu ere aktore lane- tan ere ikusiko dugu gaur arratsaldeko 20:00etako emanaldian. Patxo Telleria urtetan aritu da antzerki, telebista eta zine munduan sartuta, bai aktore eta baita idazle lanetan ere. Gaurko obrako protagonista den Jota Ese Bobok, hiltzen ari dela, bere bizitza ikusiko du begi aurretik pasatzen: musikari izan nahi duen mutiko baten istorioa da. Q Zeintzuk izan dira obra honetan egin dituzun lanak? Zuzendaritzan Aitor Mazo aritu da, Jokin Oregiren la- guntzarekin. Nik nahikoa izan dut idazle eta antzezle la- narekin. Q Zertan oinarritu zara antzezlan hau idazteko? Hala erabat originala da? Iturri bat erabili nuen, Michel Tournier idazle frantziarraren ipuin bat: Luze iraun dezala nire pozak. Bertan musikari baten istorioa kontatzen zen, txiki txikitatik musikoa iza- teko sortua den gizon bat, musikari-pailazo bihurturik bukatzen duena. Burutzen ez diren ametsen alegoria bat. Q Antzezlan honetan kon- tatzen da musikarako sen haundia duen mutil baten istorioa? Nolakoa da pertso- naje honen bizitza? Alde batetik gehienona beza- lakoa, hau da, gaztetako asmo- ak eta ilusioak ia inork ez ditu betetzen; bategatik edo bestea- gatik, susmatzen ez genuen moduan eta ofizioan bukatzen dugu, susmatzen ez genuen pertsonarekin, susmatzen ez genuen tokian... Baina bestal- de, oso bizitza erromantikoa eta intentsua da berea, gizaku- me honek sentsibilitatea (mu- sikarekiko eta harremanekiko) azal azalean baitauka. Q Musikak garrantzia haun- dia du obran eta aktoreak ere musikariak dira ezta? Jota Ese (Inaxio Tolosa) pro- tagonista da, eta pianoa, klari- netea, saxoa, tronpeta eta flau- ta maisuki jotzen ditu. Txus (Jose Kruz Gurrutxaga) anta- gonistetako bat da, eta baxua eta pianoan aritzen da. Baster (ni neu) pianoan. Q Zein da musikarekin du- zun harremana? Zergatik iruditu zaizu interesgarria musikak presentzia haundia hartzen duen obra bat egitea? Nik musikarekin harreman trumoitsua daukat: nik maite dut; berak berriz, soilik lagun bezala tratatzen nau. Ez nuen espreski musikal bat egin nahi. Gertatzen dena da niri istorio hau interesgarria iru- ditu zitzaidala, eta istorio hau kontatzeko ezinbestekoa da musika. Q Ze abesti entzuteko au- kera izango du ikusleak? Protagonista Bach zalea da, eta berau da gehien entzuten den autorea. Abestiak mol- datuta daude, jazz-era hur- bilduz. Ez zaigu gehiegi kostatu, izan ere, Bach-en musikak modernoa izaten jarraitzen baitu menderik mende. Q Ze garrantzia du testuak antzezlanean? Berebizikoa. Istorio bat kon- tatzen dugu, eta istorioa, batez ere, hitzen bidez kon- tatzen dugu. Gainontzeko elementuak, musika, irudia... istorioaren mesedetan daude. Q Zein klabe erabiltzen da antzerkian: umorea, dra- ma, ironia ...? Istorioa berez dramatikoa da, baina guk komizitatea era- biltzen dugu kontatzeko. Kontutan hartu protagonista komiko bilakatzen zaigula. Kabaret eta antzezpen ko- mikoen giroan kontatzen da istorioaren zati handi bat. Q Datozen hilabeteetarako ze asmo duzu? Proiektuak baditut, izan ere ofizio honetan aurrera bi- zirauteko beti aritu behar duzu labeari ikatza botatzen, makina geldituko ez bada. Proiektuak ditut buruan, bat baino gehiago, baina ez omen da zorte onekoa horre- taz hitz egitea. T PATXO TELLERIA - GAUR ANTZERKI ZIKLOAN “Zirrara sentitzeko gauza den edonori gomendatuko nioke gaurko antzerkira joatea” Q Gaur Biterin antzeztuko da ‘Sonata segundu batean eta piku’ antzezlana, arratsaldeko 20:00etan Q Patxo Telleriak idatzi du antzezlana eta aktore lanak egiten ditu. Patxo Telleria. (Argazkia: Argia). “Istorioa batez ere dramatikoa da baina guk komizitatea erabiltzen dugu hau kontatzeko”

Transcript of PATXO TELLERIA - GAUR ANTZERKI ZIKLOAN E K “Zirrara … · 2019. 10. 17. · Iturri bat erabili...

  • 2004 urtea Azaroak 18OstegunaAlea: 1295

    www.kronika.net

    EREÑOTZUKO KULTUR ASTEA

    Estresaren kontrako terapia naturalak

    EREÑOTZUKO kultur asteangaur Estresaren aurkako terapianaturalak hitzaldia izango da,arratsaldeko 19:30etan, TxirritaEskolan: Hizlaria Itziar Saleginaturopata izango da.

    JUBILATU ETXEA

    Hitzaldia gaurGOIZ Eguzki Jubilatu Etxean,arteria eta hipertentsioari buruzkohitzaldia emango du Lucia Telle-riak. Hitzaldia arratsaldeko 19:00-etan izango da.

    EMAKUME ZENTROA

    Osasunari buruzkohitzaldia

    ELKANO kaleko emakume zen-troan hitzaldia emango dute fibro-mialgia eta astenia kronikoari bu-ruz. Hizlari arituko da Bizi-Bideelkarteko Formica Neurologo Dok-torea. Hitzaldia arratsaldeko 16:00-etan izango da, Elkano kaleko17garren zenbakian.

    Ostiela aldizkariarenaurkezpena gaur

    OSTIELA aldizkariaren ale be-rriaren aurkezpena egingo dutegaur, arratsaldeko 20:30etan,Udal liburutegian, Biterin.

    UDAL EUSKALTEGIA

    Udazkeneko barnetegia

    BARNETEGIA antolatu du UdalEuskaltegiak Abaltzisketako ater-petxean, azaroaren 19, 20 eta21ean, bihartik igandera. Hainbatekintza egingo dira: ibilaldiak,jokoak, dantza, bazterrak ezagutueta abar. Hamaika ikasle eta biirakasle dira joatekoak Abal-tzisketako aterpetxera.

    PATXO Telleria gaur ikusiahal izango dugu Biterikoantzerki zikloan, Sonatasegundu batean eta pikuobran. Antzezlana berakidatzi badu ere aktore lane-tan ere ikusiko dugu gaurarratsaldeko 20:00etakoemanaldian. Patxo Telleriaurtetan aritu da antzerki,telebista eta zine munduansartuta, bai aktore eta baitaidazle lanetan ere. Gaurkoobrako protagonista denJota Ese Bobok, hiltzen aridela, bere bizitza ikusikodu begi aurretik pasatzen:musikari izan nahi duenmutiko baten istorioa da.

    Zeintzuk izan dira obrahonetan egin dituzun lanak?Zuzendaritzan Aitor Mazoaritu da, Jokin Oregiren la-guntzarekin. Nik nahikoa izandut idazle eta antzezle la-narekin.

    Zertan oinarritu zaraantzezlan hau idazteko?Hala erabat originala da?Iturri bat erabili nuen, MichelTournier idazle frantziarrarenipuin bat: Luze iraun dezalanire pozak. Bertan musikaribaten istorioa kontatzen zen,txiki txikitatik musikoa iza-teko sortua den gizon bat,musikari-pailazo bihurturikbukatzen duena. Burutzen ezdiren ametsen alegoria bat.

    Antzezlan honetan kon-tatzen da musikarako senhaundia duen mutil batenistorioa? Nolakoa da pertso-naje honen bizitza?Alde batetik gehienona beza-lakoa, hau da, gaztetako asmo-ak eta ilusioak ia inork ez ditubetetzen; bategatik edo bestea-

    gatik, susmatzen ez genuenmoduan eta ofizioan bukatzendugu, susmatzen ez genuenpertsonarekin, susmatzen ezgenuen tokian... Baina bestal-de, oso bizitza erromantikoaeta intentsua da berea, gizaku-me honek sentsibilitatea (mu-sikarekiko eta harremanekiko)azal azalean baitauka.

    Musikak garrantzia haun-dia du obran eta aktoreak eremusikariak dira ezta?Jota Ese (Inaxio Tolosa) pro-tagonista da, eta pianoa, klari-netea, saxoa, tronpeta eta flau-ta maisuki jotzen ditu. Txus(Jose Kruz Gurrutxaga) anta-

    gonistetako bat da, eta baxuaeta pianoan aritzen da. Baster(ni neu) pianoan.

    Zein da musikarekin du-zun harremana? Zergatikiruditu zaizu interesgarriamusikak presentzia haundiahartzen duen obra bat egitea?Nik musikarekin harremantrumoitsua daukat: nik maitedut; berak berriz, soilik lagunbezala tratatzen nau. Ez nuenespreski musikal bat eginnahi. Gertatzen dena da niriistorio hau interesgarria iru-ditu zitzaidala, eta istorio haukontatzeko ezinbestekoa damusika.

    Ze abesti entzuteko au-kera izango du ikusleak?Protagonista Bach zalea da,eta berau da gehien entzutenden autorea. Abestiak mol-datuta daude, jazz-era hur-bilduz. Ez zaigu gehiegikostatu, izan ere, Bach-enmusikak modernoa izatenjarraitzen baitu menderikmende.

    Ze garrantzia du testuakantzezlanean?Berebizikoa. Istorio bat kon-tatzen dugu, eta istorioa,batez ere, hitzen bidez kon-tatzen dugu. Gainontzekoelementuak, musika, irudia...istorioaren mesedetan daude.

    Zein klabe erabiltzen daantzerkian: umorea, dra-ma, ironia ...?Istorioa berez dramatikoa da,baina guk komizitatea era-biltzen dugu kontatzeko.Kontutan hartu protagonistakomiko bilakatzen zaigula.Kabaret eta antzezpen ko-mikoen giroan kontatzen daistorioaren zati handi bat.

    Datozen hilabeteetarakoze asmo duzu?Proiektuak baditut, izan ereofizio honetan aurrera bi-zirauteko beti aritu beharduzu labeari ikatza botatzen,makina geldituko ez bada.Proiektuak ditut buruan, batbaino gehiago, baina ezomen da zorte onekoa horre-taz hitz egitea.

    PATXO TELLERIA - GAUR ANTZERKI ZIKLOAN

    “Zirrara sentitzeko gauza den edonori gomendatuko nioke gaurko antzerkira joatea” Gaur Biterin antzeztuko da ‘Sonata segundu batean eta piku’ antzezlana, arratsaldeko 20:00etan Patxo Telleriak idatzi du antzezlana eta aktore lanak egiten ditu.

    Patxo Telleria. (Argazkia: Argia).

    “Istorioa batez eredramatikoa da baina

    guk komizitateaerabiltzen dugu hau

    kontatzeko”

  • IRAGARKI MERKEAKPertsona euskalduna behar da eguerdiz etxeko lanak egin eta umeak zaintzeko. Deitu:665 70 63 70

    Etxebizitza salgai Hernanin zentroan. Deitu: 659 30 82 51

    Gazte euskaldun bat etxe konpartitu bila dabil alokairuan sartzeko. Deitu: 615 79 92 27

    Kamarero bat behar da Hernaniko taberna batean lan egiteko. Deitu: 943 55 75 09

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta berte-brala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42)

    ZERBITZUAK

    Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 333288 DYA: 943 464622 Autobusak: 943 556662 Anbulatorioa: 943 006666Jokalari anonimoak: 943 331103Alkoholiko anonimo: 943 331103

    Egunez: AizpuruLatsunbeberri 11

    943 336077Gauez: Orue

    Lasarte. Jaizkibel plaza 2 943 362652

    FARMAZIAK TELEFONOAK

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa,argazkiak eta publizitatea: Hernani Komunikazioak:J.M.Irazu U. Agirre, E. Agirre, N. Legarreta eta A. Zerain.Egoitza: Larramendi 11. : 943-330899. Faxa: 943- 336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] gordailua:SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    Kantuz, txistulariak, musika banda eta Kriskitiñakodantzariak Santa Zeziliako kontzertuan

    Kontzertua larunbatean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Sandiusterrin.

    SANTA Zeziliatan urtero egi-ten dute kontzertu bereziaHernanin musika ingurukotaldeek. Aurten ere horrelaegingo dute eta elkarrekin ari-tuko dira, Kantuz Abesbatza,Hernani eta inguruko txistula-riak, Hernaniko Musika Ban-dako metal boskotea eta Kris-

    kitiñako dantzariak. Kontzer-tua Sandiusterrin egingo dute,larunbat honetan arratsaldeko19:00etan.

    Kontzertuko programaKontzertuan zuzendari aritukodira Amaia Sasiain eta PatxiApezetxea. 11 pieza joko

    dituzte guztira eta batzuetanbakarka eta beste batzuetanelkarrekin arituko dira. Aurre-ratu dutenez, Santa Zeziliakokontzertuan denetariko doi-nuak entzun ahal izango dira:polka, branlia edo branlesa(Xuberoan gaur egun jotzendena), besteak beste.

    GUK BADAGIKU NORAGOAZEN, ETA ZUK?Askagintza duela 25 urte Droga-mendekotasunen Prebentzioalantzeko eta honen inguruan lanegiteko sorturiko herri erakundeada. Urte asko pasa dira geroztik.Guk beti eman dugu AURPE-GIA, ez baitugu ezer ezkutatzekobeharrik. Zuregatik ezin dugugauza bera esan, nor zaren ere ezbaitakigu. Hernanin erroldatua ezzaudela jakin badakigu etaaurpegia eman ordez ostrukenmodura hanka tartean sartzen oteduzun pentsatzen hasiak gaude.

    Lehenik eta behin esan beha-rra daukagu Askagintzan Droga-mendekotasunen gaiaren inguru-an kezkatuta gaudela, baina ara-zo honi aurre egiteko pre-bentzioaren, heziketaren eta nor-malizazioaren bideak planteatzenditugu. Aldi berean debekuanoinarritutako neurriak salatzenditugu, baina baita drogen bana-lizazioa jarraitzen dutenakzalantzan jarri ere.

    Bestalde, kezkatuak gaudegaur egun ematen ari diren zenbaitdroga kontsumo zehatzen inguru-an. Gero eta gazteago hasten diradrogak kontsumitzen, drogakeskuratzeko gero eta zailtasungutxiago dago eta kontsumohorien ondorioak gero eta negati-boagoak eta konplexuagoak dira.Hau guztia ematen dela onartzen

    dugun narren, ez dugu ukatu nahipertsona orok plazerra lortzekoduen eskubidea, drogak eta sexua-litateak plazerra lortzeko iturridirela uka ezina delako.

    Ezin dugu ahantzi inguratzengaituen testuingurua prekarioadela, balore krisia dagoela etaheziketan eredu positiboak eskain-tzeko eta arauak eta mugak ados-teko orduan zailtasunak daudela.

    Kritikak egitea legezkoa da,baina manipulazioa izan daitekekritika horiek gezurretan, balorejuizioetan eta gaiztakerian oina-rritzen badira. Jakin badakiguHezkuntza zentroak, Gazte Txo-koa, Udala, elkarteak, tabernariasko, eta batez ere, ama eta aitaasko seriotasun osoz eta modukoordinatu eta planifikatuanlanean ari garela.

    Zure gutunak kalte handiaegin du. Larderia handiko idatziada zurea. Norantz joan behargenukeen zuk oso garbi duzulaematen du. Askagintzatik prestgaude zu entzuteko eta la-guntzeko, zure idatzian azaltzendiren eduki asko eta asko gaixota-sunaren eta frustrazioaren adieraz-le izan baitaitezke.

    Mirari Mugika, Maria AlbertaArsuaga, Garoa Gartziandia,Ane Iturbe, Marian Mendiola,Txus Congil, Leire Zumeta,Oihana Iruretagoiena.

    JASOTA BEZALA

    ESKOLA KIROLA - AASTEBURUKO EMAITZAK

    Errugbia T aldeak Em aitzak Futbola T aldeak Em aitzak

    B enjam inak 3 Urum ea B-Elizatxo B 4-1 B enjam inak 4 Langile B-Elizatxo A 5-6

    B enjam inak 3 Elizatxo A-Langile C 5-4 B enjam inak 4 Elizatxo C-Urum ea C 6-1

    B enjam inak 3 Langile A-Langile B 1-9 B enjam inak 4 Elizatxo B-Langile C 6-2

    Saskibaloia B enjam inak 4 Langile A-Urum ea D 6-5

    A lebin m utilak Elizatxo-Langile A 2-55 Infantil neskak Urum ea-Txingudi 1-4

    A lebin m utilak Inm aculada-Urum ea A 31-36 Infantil m utilak Inm aculada-Lasarte 1-8

    A lebin m utilak Langile B-Urum ea B 39-38 Infantil m utilak La Salle-Urum ea 4-3

    Infantil m utilak Langile-San Patricio 8-49 Infantil neskak Irungo La Salle-Langile BHI 1-6

    Infantil neskak Langile-M ariaren Lagundia 12-94 Eskupilota

    Infantil neskak Elizatxo-Am ara D 18-37 A lebin m utilak Urum ea-Langile D 5-1

    A lebin neskak Belen-Langile 38-27 A lebin m utilak Langile C-Langile B 5-3

    A lebin m utilak Langile A-Elizatxo 5-3

    B oleibola

    A lebin neskak LSB 1-Elizatxo 2-1

    Infantil neskak Langile-Santa Teresa 3-0

    Langile eta Mariaren Lagundiako taldeak larunbatean boleibolean.

    HITZ BITANPERKUSIOA

    ‘Zo Zomgo’ taldearen emanaldia kalean. Berriakmerkatari elkarteak antolatuta bihar Zo-Zomgo perkusiotaldearen emanaldia izango da Hernaniko kaleetan barrena.Emanaldia arratsaldeko 18:30etatik aurrera egingo dute.

    ELKARTE ARTEKO MUS TXAPELKETAGaurko partidak. Elizatxo A-Etxe Berri A, Xalaparta A-Jubilatu Etxea A, Peña Otaño A-. S.Barbara A, Txantxangorri A-Karobi A, Elizatxo B-Etxe Berri B, Xalaparta B-Jubilatu Etxea B,Peña Otaño B, S. Barbara B, Txantxangorri B-Karobi B.

    Su eman diote EHEko lokalari, auto bati eta grua batiErtzantzak 36 urteko hernaniarra atxilotu du ustez su berak eman dielakoan.

    ATZO, goizaldean su eman zioten garabi bati Tilosetan;kotxe bati Atzieta kalean; etaEHEk erabiltzen duen Udallokalari Larramendi kalean,Lizeaga auzoan. Kotxean etalokalean kalte haundiak eraginditu suak. Goizaldeko 04:00-etan eman zioten su gruari;segidan, kotxeari; eta ondore-nean, eman zioten su lokalari.Goizaldean, suhiltzaileek itza-li dute sua.

    Ertzantzak 36 urteko gizo-nezko bat atxilotu zuen, goi-zeko bostak pasatxoan, ustezsu berak eman dielako. Jaki-tera eman dutenez, atxilotuakhorrelako ekintzetan aurreka-riak ditu. EHEko lokalean kalte handiak eragin zituen suak.

    /ColorImageDict > /JPEG2000ColorACSImageDict > /JPEG2000ColorImageDict > /AntiAliasGrayImages false /DownsampleGrayImages true /GrayImageDownsampleType /Bicubic /GrayImageResolution 300 /GrayImageDepth -1 /GrayImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeGrayImages true /GrayImageFilter /DCTEncode /AutoFilterGrayImages true /GrayImageAutoFilterStrategy /JPEG /GrayACSImageDict > /GrayImageDict > /JPEG2000GrayACSImageDict > /JPEG2000GrayImageDict > /AntiAliasMonoImages false /DownsampleMonoImages true /MonoImageDownsampleType /Bicubic /MonoImageResolution 1200 /MonoImageDepth -1 /MonoImageDownsampleThreshold 1.50000 /EncodeMonoImages true /MonoImageFilter /CCITTFaxEncode /MonoImageDict > /AllowPSXObjects false /PDFX1aCheck false /PDFX3Check false /PDFXCompliantPDFOnly false /PDFXNoTrimBoxError true /PDFXTrimBoxToMediaBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXSetBleedBoxToMediaBox true /PDFXBleedBoxToTrimBoxOffset [ 0.00000 0.00000 0.00000 0.00000 ] /PDFXOutputIntentProfile () /PDFXOutputCondition () /PDFXRegistryName (http://www.color.org) /PDFXTrapped /Unknown

    /Description >>> setdistillerparams> setpagedevice