Parte-hartzeko eskubidea

16
Ingurumenaren alorrean herri-erakundeek erabakiak hartzeko unean duten parte-hartzea: norbanakoen eskubideak eta administrazio publikoen betebeharrak Parte-hartzeko eskubidea

description

Ingurumenaren alorrean herri-erakundeek erabakiak hartzeko unean duten parte-hartzea: norbanakoen eskubideak eta administrazio publikoen betebeharrak

Transcript of Parte-hartzeko eskubidea

Ingurumenaren alorrean herri-erakundeek erabakiak hartzekounean duten parte-hartzea: norbanakoen eskubideak eta

administrazio publikoen betebeharrak

Parte-hartzeko eskubidea

Parte-hartzeko eskubidea

aurkibidea

Parte-hartzeko eskubidea ____________________________________ 1

Sarrera ...................................................................................................... 6

Eskubide eta betebeharrak legeetan........................................................ 8

Zer egin daiteke parte-hartze eskubidea urratuz gero? ........................ 10

Parte-hartzea, ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta xedapen

orokorrak egiteko prozeduretan ______________________________ 12

Ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta arauei dagokienez agintari

publikoek dituzten betebehar orokorrak................................................ 13

Berariazko betebeharrak plan eta egitasmoen ingurumen-ebaluazio

estrategikoan (ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioa) ............... 14

Plan edota egitasmoa sustatzen duen

organoaren betebeharrak.................................................................. 14

Plan edota egitasmoa ebaluatzeko ardura duen

ingurumen-organoaren betebeharrak .............................................. 14

Berariazko betebeharrak, hidrologia-plangintzari dagokionez ............. 15

Arroetako plan hidrologikoak egin eta onartzea ...............................17

Plan Hidrologiko Nazionala egitea................................................... 18

Izaera orokorreko xedapenak garatzerakoan kontuan hartu beharreko

betebehar espezifikoak........................................................................... 19

Proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeko

prozeduretan parte hartzea __________________________________20

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoaren betebeharrak

(organo substantiboa) ........................................................................... 21

Herritarrekiko betebeharrak.............................................................. 21

Pertsona interesdunen aurreko betebeharrak ................................. 22

Ingurumen-baimen integratuetako prozeduretan parte hartzea

(Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz legerian araututako

baimenak) _______________________________________________ 25

Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren betebeharrak, ingurumen-

baimen integratua emateari dagokionez________________________25

Betebehar orokorrak ......................................................................... 25

Herritarren aurreko betebeharrak..................................................... 25

Pertsona interesdunen aurreko betebeharrak ................................. 27

Informazio publikoa bestelako ingurumen-baimenetan ___________ 28

Genetikoki Eraldatutako Organismoak (GEO) borondatez askatzeko

baimena.................................................................................................. 29

Jarduera sailkatuentzako udal-lizentzia ................................................ 29

Emakida eta baimenen inguruko prozedurak,

uren arloari dagokionez..........................................................................29

Uren emakida orokorra, jabari publiko hidraulikoaren ustiapen orori

zuzendutakoa......................................................................................... 29

Jabari publiko hidraulikoan isurketak egiteko baimena........................ 30

Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko zorgunea erabiltzeko

eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenak ematea ..................30

Hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baimena....................................... 31

1

7

“Pertsona fisiko nahiz juridiko guztiek dute ingurumena artatzeko betebeharra.” 1

“Pertsona guztiek dute ingurumen osasungarri bat erabili eta ingurumen horretaz gozatzeko eskubidea;zentzu horretan, Administrazio publikoei dagokie eskubide horren egikaritzea bermatuko dueningurumen-politika egokiak sustatzea.”

“Pertsona guztiek dute ingurumena babesteko erabakietan parte-hartzeko eskubidea, bai zuzeneanbai ingurumenaren babeserako elkarteen bidez.” 2

“Ingurumenarekin lotutako arazoei aurre egiteko modurik egokiena pertsona interesdunen partehartzea bidezkoa da, bakoitzari dagokion mailan.” 3

Ingurumenean zuzenean nahiz zeharka eragi-ten duten gaien inguruko erabakiak hartzekoprozedurek, bi ikuspuntu desberdinetatik duteeragina herritarren gain:

Interesdunei: Legezko interes indibidualnahiz kolektiboen titularrak, hartuko denerabakiak zuzenean kaltetu nahiz eragitendituenak (esaterako, ingurumenaren aldelanean diharduten elkarteak).

Herritarrak, oro har. Pertsona guztioi da-gokigun ondasuna da ingurumena; beraz,pertsonak dira ingurumen hori babestekounean interesik handiena dutenak, norbe-raren burua zaintzea bezalakoa delako;izan ere, natur ingurunea da gizarteaksostengatzen dituen agertokia, pertsonenbizi-kalitatean eragin zuzena duena (intereszehaztugabea).

Egun bizi ditugun ingurumen-arazoekAdministrazioen eta gizarte osoaren lankidetzaeta konpromisoa eskatzen dute. Gizarteaneragina izan dezaketen gai publikoen inguruanherritarrek, parte hartzearen bidez,garrantzizkoak izan daitezkeen iritzi eta kezkakadierazi ditzakete, agintariek kontuan harditzaten; modu horretara, erabakiak hartzekoprozesuaren erantzukizuna eta gardentasunabermatzeaz gain, herritarrek kontzientziahartzearen alde egiten da ingurumenariburuzko arazoei dagokienez. Gainera,herritarren babesa ere lortzen da, hartutakoerabakien inguruan.

1 Euskal Herriko Ingurumena babesteko Lege Orokorraren 4. art.

2 Euskal Herriko Ingurumena babesteko Lege Orokorraren 3. art.

3 Ingurumen eta Garapenari buruzko Rioko Deklarazioaren 10. printzipioa

sarrera

6

Aarhus-eko hitzarmena, 2001eko urriaren 30azgeroztik indarrean dagoen nazioarteko hitzar-mena da. Horren premisa nagusia honakoada: ingurumenarekin lotutako arazoen ingu-ruan zenbat eta inplikazio eta sentsibilizaziopubliko handiagoa izan, ingurumena are etagehiago babestea lortzen da. Hitzarmenakegungo nahiz etorkizuneko belaunaldietakopertsona ororen eskubideak babesteko lagun-tza ematea du helburu, osasunerako eta ongi-zaterako egokia den ingurumen batean bizit-zeko aukera emanez. Norbanakoen eskubideakbermatu eta agintari publikoei betebeharrakezartzen dizkie, honako gaien inguruan: infor-mazioa eskuratzea, parte-hartze publikoa etajustizia atzitzea.

Europako Gobernu guztiek dute Aarhus-ekoHitzarmenean eta Europako Zuzentarauetanjasotako printzipioak garatzeko betebeharra.

Aharhus-eko Hitzarmenaren edukia, osteanetorri diren sektorekako arauetan islatu da,honako alorretan:

• Urak;

• Plan eta programa jakin batzuek

ingurumenean duten eraginaren

ebaluazioa;

• Genetikoki eraldatutako organismoak;

• Ingurumenaren gaineko eraginaren

ebaluazioa;

• Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol

Integratua.

Era berean, kontuan hartu beharra dago,ingurumenarekin lotutako administrazio-prozedurek, oro har, jendaurreko informazio-tramitea barne hartzen dutela (esaterako, isuribat egiteko baimena ematen duenespedienteak).

Legeak aintzatetsi egiten du ingurumeneanzuzenean nahiz zeharka eragiten duten gaieninguruan erabakiak hartzeko prozeduretanparte hartzeko eskubidea; eta AdministrazioPublikoei dagokie prozedura horiek sortu edotaonartzea.

Edozein pertsonak du (herritarrek oro har)parte hartzeko eskubidea; gainera, onartutakoerabakiaren ondorioz kalteren bat jasandezaketen legezko interesak edukiz gero(norbanakoak nahiz kolektiboak), pertsonainteresdun izaera izango du eta, horrenarabera, eskubide gehigarriak izango ditu parte-hartze maila batzuetan. Edozein kasutan ere,ingurumenaren babesa helburu dutenirabazteko asmorik gabeko elkarteek(ingurumen GKE-ek) pertsona interesdunizaera izango dute.

Legeak ez du aurrez zehazten zeintzuk direnparte hartzeko mekanismo zehatzak, etaherritarren parte-hartze erreal eta eraginkorrasustatzeko eginbehar orokorra ezarri baino ezdu egiten. Horretarako, dagozkion prozeduraktramitatzeko unean Administrazio publikoekbete beharreko gutxieneko baldintza batzukezarriko ditu:

Herritarrak nahiz pertsona interesdunakbehar bezala informatzea, bai erabakibeharreko gaiaz, bai parte-hartzeko eskubidearinahiz eskubide hori egikaritzeko moduaridagokionez.

Pertsona interesdunak entzutea, etaprozeduraren hasierako faseetan haien iritziakontuan hartzea, baita prozedura hasi aurretikere.

Prozesua bukatzean hartutako erabakiajustifikatzea, bai eta parte-hartze tramiteagauzatzeko modua ere.

Parte-hartzeko eskubide orokorra honetandatza:

Ingurumenari zuzenean nahiz zeharka era-giten dioten gaien inguruan erabakiak har-tzeko prozeduretan modu eraginkor etaerrealean parte-hartzea; Administrazio Pu-blikoei dagokie prozedura horiek sortuedota onartzea. Prozedura horiek bat datozjarduera publikoaren honako hiru esparruhauekin:

• Ingurumenean eragina duten jarduerazehatz batzuen inguruko baimenak 4

(kutsaduraren prebentzio eta kontrolintegralari buruzko legerian araututakobaimenak, genetikoki eraldatutako orga-nismoei buruzko legerian araututakoadministrazio-tituluak, ingurumen-eraginari buruzko aitorpenak);

• ingurumenari buruzko planak, egitas-moak eta politikak egin, onartu eta al-datzea (hemen sartzen dira, ingurumenaebaluatzeko estrategien eta uren arlokoplangintzaren mendeko planak).

9

• ingurumena babestea helburu dutenerregelamenduzko xedapenak edotatresna arauemaile orokorrak egin, aldatueta berrikustea.

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa deninformazioa aldez aurretik eskura izatea.

Parte hartzeko eskubideari buruzko nahizeskubide hori egikaritzeko moduei buruzkoinformazioa jasotzea, bai eta iradokizunakegin edota alegazioak aurkezteko jobeharreko administrazio publ ikoeskudunari buruzkoa ere.

Prozeduraren hasierako faseetan, arteanaukera dagoen bitartean eta erabakiak hartuaurretik, iradokizunak nahiz iritziakadieraztea.

Hartutako erabakien eta erabaki horiekoinarrian izan dituzten arrazoi eta gogoeteninguruko informazioa jasotzea. .

derecho a participar derecho a participar

4Uren arloko baimenak, araudi berezien bidez araupetzen dira.8

ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK LEGEETAN

Herritarren parte-hartzeko eskubidea urratuzharturiko ingurumenarekin lotutakoadministrazio-erabakiak errekurritzekomodukoak dira. Parte-hartze eskubidea hirumailatan urratu daiteke ingurumen arlokoerabakiak hartzeko unean:

Parte-hartzeko eskubidea egikaritu ahalizateko behar den informazioa (informazioosoa, egiazkoa eta ulergarria) ematen ezdenean.

Administrazio-prozeduran parte-hartzearitrabak jartzen zaizkionean, hala nola:

• Parte-hartzeko ezarri diren epeak ezerrespetatzea.

• Herritarrei informazio guztia ez ematea.

• Prozeduraren hasieran parte-hartzeaeragoztea (aukera eta alternatiba guztiakzabalik daudenean).

• Hartutako erabakien edota parte-hartzearen oinarriei buruzko informa-ziorik ez ematea herritarrei.

Prozeduraren fase jakin batzuetan partehartu ahal izateko legezkotasuna edotaakreditazioa eskatzen zaienean herritarrei,horretarako beharrik ez izan arren.

10 11

Norbaitek uste badu agintari publiko batiegozteko moduko egintza edota omisiorenbaten bidez parte-hartze publikoari buruzlegeak aintzatesten dituen eskubideak urratuzaizkiola, Administrazio-prozedura Erkideariburuzko Legean5 eta gainerako legeriaaplikagarrian jasotako administrazio-errekurtsoak jarri ahal izango ditu, bai etaadministrazioarekiko auzibideari buruzkoLegean6 aurreikusitako administrazioarekikoauzi-errekurtsoa ere, hala badagokio.

5 Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari etaAdministrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

6 Uztailaren 13ko 29/1998 legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzkoa.

ZER EGIN DAITEKE PARTE-HARTZEESKUBIDEA URRATUZ GERO?

derecho a participar derecho a participar

2INGURUMENAREKIN LOTUTAKO PLAN, EGITASMO ETA ARAUEI DAGOKIENEZ AGINTARIPUBLIKOEK DITUZTEN BETEBEHAR OROKORRAK

Herritarren artean interesdunak nortzukd i ren zehaztea , behar bes tekoaurrerapenarekin, prozesuan modueraginkorrean parte-hartzeko aukera izandezaten.

P l a n , e g i t a s m o e d o t a a r a u e nproposamenen (edota horien aldaketanah iz be r r i kuspenen) ingurukoi n fo rmaz ioa he r r i t a r re i ematea(komunikabide egokien bidez, esaterako,jakinarazpen publikoak edo baliabideelektronikoak).

Proposamen horiei buruzko informazioegokia herritarren esku jartzea (moduulergarrian), bai eta erabakitze-prozesuetanparte-hartzeko eskubideari eta iradokizunaknahiz alegazioak aurkezteko administraziopublikoari buruzko informazioa ere.

Plan, egitasmo edota xedapen orokorhorien inguruan erabakiren bat hartuaurretik, eta aukera guztiak zabalikdaudenean, herritarrei iradokizunak etairitziak adierazi ahal izateko eskubideabermatzea.

Erabakiak hartzeko unean, herritarrenparte-hartzeari buruzko emaitzak kontuanhartzea.

Hartutako erabakien eta erabaki horiekoinarrian izan dituzten arrazoi eta gogoeteninguruko informazioa herritarrei ematea,parte-hartze publikoaren prozesuariburuzko informazioa barne.

12 13

Parte-hartzea, ingurumenarekinlotutako plan, egitasmo eta xedapen

orokorrak egiteko prozeduretan

14 15

BERARIAZKO BETEBEHARRAK PLAN ETA EGITASMOEN INGURUMEN-EBALUAZIOESTRATEGIKOAN (ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioa) 7

Plan edota egitasmoa sustatzen duenorganoaren betebeharrak

Herritarren esku jartzea:

Kontsulta-fasean:

• plan edota egitasmoaren aurre-bertsioa;• ingurumen-iraunkortasunari buruzko

txostena8. Ulergarria izateaz gain,teknikoa ez den laburpen bat ere jasobehar du.

Dagokion plana edo egitasmoa onartu

ostean:

• onartutako plan edo egitasmoa;• kontsulten emaitzak kontuan nola hartu

diren jasotzen duen dokumentaziozehatza (horren inguruko laburpen ez-teknikoa barne)

Interesdunei kontsulta:

• gutxienez 45 eguneko epea egongo daplan edota egitasmoaren aurre-bertsioaaztertu (ingurumen-iraunkortasunariburuzko txostena barne) eta horreninguruan oharrak egiteko.

Plan edota egitasmoa ebaluatzeko ardura dueningurumen-organoaren betebeharrak

informazioa eskatu eta kontsultak egitekomodalitateak definitzea;

interesdunak nortzuk diren identifikatzea;

ingurumen-iraunkortasunari buruzkotxostenaren norainokoa eta xehetasun-nahiz zehaztapen-maila zehaztu ahalizateko interesdunei kontsulta egitea;

Interesdunei egindako kontsulta-prozesuaren berri ematea, baitaingurumen-iraunkortasunari buruzkotxostenaren xehetasunak eta zehaztapenmaila sustatzaileari jakinarazteko balioduen dokumentuarena ere. Dokumentuhorrek, gainera, honakoak hartuko ditubarne: ingurumenari buruzko irizpideestrategikoak, ingurumen arloko helburuenadierazleak eta kasuan-kasuan aplikatzekomoduko iraunkortasun-printzipioak.

7Ingurumenean eragin esanguratsua izan dezaketen plan eta egitasmoak (eta horien aldaketak),administrazio publiko batek sortu eta onartuak, hala agintzen duelako legezko edoerregelamenduzko xedapenen batek, Ministroen Kontseiluaren akordioak edota autonomiaerkidego bateko Gobernu Kontseiluak. (Apirilaren 28ko 9/2006 Legea, plan eta egitasmo

zehatz batzuek ingurumenean duten eraginari buruzkoa. BOE BOE 29.04.06)

8Plan edo egitasmoari buruzko ingurumen-azterlanari buruzkoa.

Uraren Esparru Zuzentarauak exijitzenduenez9, Estatu kideek alderdi interesdunguztien parte-hartze aktiboa sustatu behardute Zuzentaraua aplikatzeko unean eta, batezere, arroen hidrologia-planak egin, berrikusieta eguneratzerakoan. Modu horretara,mugape hidrografikoan Uraren EsparruZuzentarauaren arduraduna den arrokoerakundeak (Konfederazio Hidrografikoak),lankidetzan jardun beharko du planhidrologikoaren ondorioz jarduera etainteresetan kalteak jasaten dituzten eragileekin,bai eta planean bertan jasota dauden helburuakbetetzeko beharrezkoak diren eragileekin ere.

Uraren Esparru Zuzentarauko plangintza-prozesuko herritarren parte-hartzeak hiruinplikazio-maila izan beharko ditu:

Informazioa hornitzea: Parte-hartzemailarik oinarrizkoena da, eta informazioaeskuratzeko aukera ematea eta informaziohori alderdi interesdun guztiei helarazteadu helburu.

Herritarrei kontsulta. Hemen herritarguztiek dute parte hartzeko aukera,a d m i n i s t r a z i o a r e n h a s i e r a k oproposamenen aurrean erreakzionatuz.Prozesu honek dirauen artean, kontsultatudiren agenteen esperientzia, iruzkin, usteeta ideiak jaso behar dira.

9

2000ko urriaren 23ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/EEZuzentaraua, uren politikaren arloan erkidego mailako jarduera-esparrua ezartzen duena.14.1 artikulua. EEAO L327, 2000.12.22

Parte-hartzea, ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan

B E R A R I A Z K O B E T E B E H A R R A K ,H I D R O L O G I A - P L A N G I N T Z A R IDAGOKIONEZ

Parte-hartzea, ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan

Arroetako plan hidrologikoak egin eta onartzea

Arroetako erakundeek planifikatze-prozesuan parte-hartze publiko eraginkorrasustatzeko antolamendu eta prozedura-proiektua egingo dute; honako edukiakjaso beharko ditu:

a) Informazio publiko, kontsulta publikoeta parte-hartze publikoari buruzkoprozeduren antolaketa eta kronogramak.

b) Plan hidrologikoaren ingurumenarenebaluazio estrategikoari dagokionprozesuaren koordinazioa eta aurrekoprozedurekin duen lotura.

c) Prozesuaren fase desberdinetan erabilibeharreko parte-hartzeko metodo etatekniken azalpena.

Planak egiteko prozesuak bere gain hartukoditu 27/2006 Legean ezarritako baldintzak;batez ere, plangintza prozesuan funtsezkoinformazioaren emate akt iboar idagozkionak. Informazio horrek eskuragarriegon beharko du bai paperean, bai formatudigitalean, Ingurumen Ministerioarenorrialde elektronikoan eta mugapehidrografiko bakoitzaren web orrian.

Herritarrei honako hauen gainean egingozaie kontsulta:

• Arroetako planak egiteko lan-egitasmoaren proposamenari buruzkoagiriak.

• Lan-egitasmoan barne hartu denmugape hidrografikoari buruzkoazterlan orokorra.

• uren kudeaketaren inguruko gaigarrantzitsuen eskema.

• arroetako plan hidrologikoarenproiektua.

Aurreko horiei, prozesua erraztekobestelako dibulgaziozko dokumentuakere gehitu ahal izango zaizkie.

Dokumentu horiek eskuragarri egonbeharko dute bai paperean, bai formatudigitalean, Ingurumen Ministerioarenorrialde elektronikoan eta mugapehidrografiko bakoitzaren web orrian.

Dokumentu bako i t za pub l i kok ikontsultatzeko prozesuak sei hilabeteiraungo du, gutxienez. Kontsultapublikoaren bidez egindako ekarpenak,txostenetan jaso, eta plangintza-prozesuarigehituko zaizkio, planaren eranskinmoduan.

Arroetako erakundeek plangintza-prozesuan interesa duten alderdien parte-hartze aktiboa sustatuko dute, parte hartzehorretara herritar guztiak gonbidatuz.

Parte-hartze horri begira, foroak edolantaldeak sortu ahalko dira; horietan,alderdi interesdunez gain, uren arloanesperientzia handia duten adituek ere partehartu ahalko dute, plan hidrologikoakegiteko orduan aholkularitza eskainikodutenak.

1716

10Ekainaren 23ko 1/2006 Legea, Urei buruzkoa. EHAA, 2006.7.19

11Uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretua, Planifikatze Hidrologikoaren erregelamenduaezartzen duena. BOE 07.07.07

Parte-hartze aktiboa. Uraren kudeaketanbetidanik interesa izan duten alderdiezgain, gizarte osoa tartean sartzea duhelburu, foro edota lantalde zehatzen bidez.

Uraren Esparru Zuzentarauak eskatzen du,lehenengo parte-hartze maila biak bermatutaegotea, eta hirugarrena, berriz, sustatuta.

Uraren Euskal Legeak10 , Uraren EsparruZuzentarauak ezarritako baldintzak jasotzeazgain, pertsona eta erakunde erabiltzaileenparte-hartzearen inguruko printzipioak erejasotzen ditu, uraren politika sortu etaaplikatzerakoan.

Uraren Esparru Zuzentarauaren plangintza-prozesuaren arabera egindako planhidrologikoek dituzten helburu eta izaeragatik" ingurumenean efektu esanguratsuak dituzte"eta, beraz, ingurumenaren ebaluazioestrategikoa egin behar zaie.

Plangintza Hidrologikoko Araudiak herritarrenparte-hartzea modu efektiboan gauzatzekobeharrezkoak diren baldintzak ezartzen dituarroetako plan hidrologikoak egin nahizonartzerakoan, eta Plan Hidrologiko Nazionalaegiterakoan.

Parte-hartzea, ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan Parte-hartzea, ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan

1918

27/2006 Legean jasotako betebehar orokorrezgain, 8/200312 Legeak ezartzen du, izaeraorokorreko xedapenek entzunaldi tramite batizango dutela; xedapenaren izaerak halagomendatzen duenean, gainera, jendaurrekoinformaziopean ezarriko da (8. art.).

Entzunaldi tramite hori egin gabe utziko da,interes publikoak hala eskatzen duenean soilik;gainera, kasuan-kasuan egiaztatu beharko da.

Entzunaldia zuzenean edota legeakaintzatetsitako erakunde eta elkarteen bidezegingo da, baldin eta azken horiek kaltetutakopertsonak bildu edota ordezkatzen badituzte,eta horien helburuak xedapenaren xedearekinerlazionatuak baldin badira. Tramite horibetetzeko aukeratutako modalitatea arrazoitueta justifikatu egin beharko da.

Pertsona interesdunei entzutea ez dabeharrezkoa izango, aipatu erakunde etaelkarteek organikoki (esaterako, batzorde edotaaholku-kontseilutan) edo txosten nahizkontsulta espezifikoen bidez parte hartzendutenean.

Entzunaldia eta, hala badagokio, informaziopublikoa, arrazoizko epean egingo da, eta inoizere ez hogei egun balioduneko baino epelaburragoan. Hala ere, epe hori hamar egunbaliodunera murriztu ahalko da, horijustifikatzen duten arrazoiak daudenean.

12 Abenduaren 22ko 8/2003 Legea, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzkoa.EHAO, 03.12.30

Plan Hidrologiko Nazionala egitea

Plan Hidrologiko Nazionala egitekoorduan, betiere, herritarren parte-hartzeabermatuko da, plangintza-prozesu osoanzehar, hau da, aurretiazko kontsultafaseetan zein Planaren garatze eta onartzeedo berrikuste faseetan.

Plan Hidrologiko Nazionalaren proiektu-proposamenak eskuragarri egon beharkodu, bai paperean, bai formatu digitalean,Ingurumen Ministerioaren orrialdeelektronikoetan.

Alderdi interesdunei Plan HidrologikoNazional horren proiektu-proposamenariburuzko zuzeneko kontsulta egingo zaie.Kontsulta publiko horren prozesuak,gutxienez, sei hilabete iraungo du.Kontsulta horren bidez herritarrek egindakoekarpenak, txosten batean jaso, etaplangintza-prozesuari gehituko zaizkio.

IZAERA OROKORREKO XEDAPENAK GARATZERAKOAN KONTUAN HARTU BEHARREKOBETEBEHAR ESPEZIFIKOAk

Parte-hartzea, ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan Parte-hartzea, ingurumenarekin lotutako plan, egitasmo eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan

3

Proiektuen ingurumen-eraginaebaluatzeko prozeduretan parte hartzea

20

PROIEKTUA BAIMENTZEKO ESKUMENA DUEN ORGANOAREN BETEBEHARRAK (ORGANOSUBSTANTIBOA)

Administrazio Publikoek sustatu eta bermatuegingo dute pertsona interesdunen partehartzea, ingurumen-eraginaren ebaluazioabehar duten proiektuak baimentzekoprozeduren tramitazioan; era berean, partehartze hori erreala eta eraginkorra izatekobeharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.

Proiektuaren sustatzaileak kontuan hartubeharko ditu kontsulta eta informazio publikohorren ondorioz lortutako emaitzak; organosubstantiboak ere gauza bera egin beharkodu, proiektua baimentzeari dagokionez.

Herritarrekiko betebeharrak

Ingurumen-eraginari buruzko azterlanainformazio-publikoko tramitepean jartzea(30 egunez gutxienez), ingurumen eragi-naren ebaluaziopeko proiektuaren edukia,zabalera eta definizioa zehazteko aukerakartean zabal ik dauden faseetan.

Herritarrei informazioa ematea, baimen-prozedurarekin zerikusia duten aldegarrantzi tsuetan eta, batez ere:

• Proiektua baimentzeko eskaera.

• P r o i e k t u a i n g u r u m e n - e r a g i n aebaluatzeko prozedura bati lotutadagoela jakinaraztea, bai eta, kasuankasuan, mugaz haraindiko kontsulten13

inguruan aurreikusitakoa aplikatudaitekeela.

• Honakoak identifikatzea:

- Prozeduraren inguruko ebazpenaemango duen organo eskuduna.

- Informazio egokia eman dezaketenorganoak.

- Oharrak, alegazioak eta kontsultakjaso ditzaketen organoak, bai etahoriek guztiak aurkezteko epea.

2113

Proiektuak beste Estatu bateko ingurumenean efektu esanguratsuak izan ditzakeela ustedenean.

22 23

Organo substantiboak ez baduingurumen-eraginari buruzko azterlanainformazio publikoko tramitepeanjartzen ingurumen-organoak finkatutakoepean, espedientea artxibatu egingo da;kasu horretan, nahitaez egin beharko daberriro, hasiera-hasieratik, ingurumen-eraginar i buruzko ebaluaz ioa.

• Erabakien izaera eta, hala badagokio,hartuko diren erabakien ingurukozirriborro edota proiektuena.

• Ingurumen-e rag ina r i bu ruzkoazterlanean jasotako informazioarenerabilgarritasunari buruzko adierazpena,bai eta informazio hori herritarreneskura jarriko den data eta lekuariburuzkoa ere.

• P a r t e - h a r t z e k o m o d a l i t a t e e nidentifikazioa.

Pertsona interesdunen aurreko betebeharrak

Interesa duen orori informazioa ematea,dagokion prozeduran parte-hartzekoeskubideari dagokionez eta eskubide horiegikaritu dezaketen uneari dagokionez. Parte-hartze horri dagozkion ohar eta alegazioakzein agintari eskuduni igorri behar zaizkionadieraziko du jakinarazpenak, bai etahorretarako dagoen epea ere (30 egunetikgorakoa, betiere).

Interesdunen esku jartzea:

• Ingurumen-e rag ina r i bu ruzkoazterlanean jasotako informazio guztia.

• Informazio publikoko tramitea bainolehen organo substantiboak jasotakodokumentazio garrantzitsu guztia.

• Behin informazio publikoko tramiteabukatuta soilik eskura daitekeenbestelako informazio oro, baldin etaproiektua exekutatzeko orduangarrantzizkoa bada.

Proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeko prozeduretan parte hartzea Proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeko prozeduretan parte hartzea

4

Ingurumen-baimen integratuetakoprozeduretan parte hartzea

( Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuariburuz legerian araututako baimenak )

24

AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORGANO ESKUDUNAREN BETEBEHARRAK, INGURUMEN-BAIMENINTEGRATUA EMATEARI DAGOKIONEZ

Admin is t raz io Pub l ikoek per tsonainteresdunen parte hartze erreal eta eraginkorrasustatuko dute , honako kasuetan:

• Instalazio berriei ingurumen-baimenIntegrala ematen zaienean.

• Instalazioetan aldaketa esanguratsurenbat egiten denean.

• Instalazioren batean Ingurumen-baimenIntegratua berriztatu edo aldatzendenean.

Parte hartze hori prozedura bakoitzarenhasierako faseetatik gauzatzen dela bermatubeharko dute.

Betebehar orokorrak

Herritarrei informazioa nola eman etainteresdunei kontsulta egiteko modalitateazehaztea.

Fase desberdinetarako arrazoizko epeakjartzea, herritarrei informazioa ematekodenbora nahikoa eskainiz, eta interesdunekerabakiak hartzeko prozesuan modueraginkorrean parte hartzeko aukera izandezaten.

Eskaerari erantzuna emateko orduan,egindako kontsulten emaitzak kontuanhartzea.

Herritarren aurreko betebeharrak

Prozeduraren hasierako faseetan herritarreiinformazioa ematea; informazio hori,erabakiak hartu aurretik eskaini beharkoda edota, beranduen jota, posible etaarrazoizko izan bezain laster, honakogertaerei buruzko informazioa eman:

• Ingurumen-baimen Integratuareneskaera (edota horren berriztatze nahizaldaketa).

25

26 27

Ingurumen-baimen integratuetako prozeduretan parte hartzea

• Kasuan-kasuan, eskaerari dagokionebazpena ingurumen eraginari buruzkoebaluaketa bati (estatukoa nahiz horrenmugaz gaindikoa), edota EuroparBatasuneko estatu kideen artekokontsultei lotuta dagoela jakinarazteaz.

• Honakoak identifikatzea:

_ Prozeduraren inguruko ebazpenaemango duen organo eskuduna.

_ Informazio egokia eman dezaketenorganoak.

_ Oharrak, alegazioak eta kontsultakjaso ditzaketen organoak, bai etahoriek guztiak aurkezteko epea.

• Eg indako eskaera r i dagok ionebazpenaren izaera juridikoa edota, halabadagokio, ebazpen-proposamenarenizaera juridikoa.

• Ingurumen-baimen Integratua berriztatuedo aldatzeari buruzko xehetasunak,hala badagokio.

• Informazio egokia eskuratzeko dataedota tokia, bai eta horretarako bideakere.

• Herritarrei informazioa eman etakontsulta egiteko modalitateak.

Ingurumen-baimen integratuak emanedota aldatzeko administrazioak emandakoebazpenak publiko egitea eta herritarrenesku honako informazioa jartzea:

• Erabakiaren edukia, Ingurumen-baimenIntegratuaren eta horren baldintza nahizondorengo eguneratzeen kopiak barne.

• Administrazioaren ebazpenak oinarrimoduan hartu dituen arrazoi eta oharnagusiak jasotzen dituen memoria bat,herritarren parte-hartze prozesuariburuzko informazioa barne.

Pertsona interesdunen aurreko betebeharrak

Interesa dutenen eskura jartzea, dagokionepean, honako datuak:

• Interesdunei informazioa eman beharzaien unean dagokion agintarieskudunari igorritako txosten eta irizpennagusiak.

• Interesdunentzat informazio-epeabukatuta eskura daitekeen bestelakoinformazio oro, baldin eta eskaeraebazteko orduan garrantzizkoa bada.

Interesdunek, organo eskudunari nahi besteohar eta iritzi jakinarazteko eskubidea izangodute, eskera ebatzi aurretik, betiere.

Ingurumen-baimen integratuetako prozeduretan parte hartzea

5

Informazio publikoa bestelakoingurumen-baimenetan

28

G E N E T I K O K I E R A L D A T U T A K OORGANISMOAK (GEO) BORONDATEZASKATZEKO BAIMENA

9/2003 Legeak14 informazio publikoko tramiteaezartzen du GEO borondatez askatzekobaimen-erregimenari dagokionez (12.2 art.)eta konfidentzialtasuna eta herritarrei emanbeharreko informazioa (20. art.) ere bai.

JARDUERA SAILKATUENTZAKO UDAL-LIZENTZIA

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko LegeOrokorrak15, jarduera jakin bat ezartzekoeskaerari buruzko espedientea 15 egunezjendaurreko informaziopean jartzekobetebeharra ezartzen die Alkateei, eraginajasan lezaketen pertsonek alegazioakaurkezteko aukera izan dezaten. DagokionLurralde Historikoko Aldizkari Ofizialeanegingo da jakinarazpena; ondoren, pertsonalkiemango zaie horren berri jarduera kokatukoden lekutik gertu bizi diren herritarrei.

EMAKIDA ETA BAIMENEN INGURUKOPROZEDURAK, UREN ARLOARI DAGOKIONEZ

Uren emakida orokorra, jabari publikohidraulikoaren ustiapen orori zuzendutakoa

J a b a r i P u b l i k o H i d r a u l i k o a r e nErregelamenduak16 , jendaurreko informaziotramitea ezartzen die emakida-eskaerei nahizproiektatutako obrei (109. art.); horretarako,ohar-iragarkia argitaratu beharko da dagokionprobintziako Aldizkari Ofizialean. Horrez gain,obrak burutzen diren edota urak erabiltzendiren Udalerrietan jarri beharko dira ikusgai.

Arroko Erakundeak argitalpen horren eremuazabaldu ahalko du, egoki ikusiz gero;horretarako, bestelako komunikabide batzuenbidez (egunkariak, etab.) hedatuko du ohar-iragarkia.

Ohar-iragarkiak, emakida eskatu duenarenizen-abizenak, emaria eta eraginpekoudalerriez gain, bestelako ezaugarri nahizinguruabarrak adieraziko ditu eta azaldukodu, ea erabilera-publikoko aitorpena eskatuden, nahitaezko desjabetze eta zortasunaezartzeari dagokionez.

29

14Apirilaren 25eko 9/2003 Legea, genetikoki eraldatutako organismoak modu mugatuanerabili, borondatez askatu eta merkaturatzeari buruzkoa (2001/18/CE Zuzentarauaegokitzen duena). BOE 03.04.26

15 EHAO, 98.03.27 16

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua. BOE 86.04.30

31

Informazio publikoa bestelako ingurumen-baimenetan

Jendaurreko informazio tramitea hogei egunnaturalekoa izan beharko da gutxienez,probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzendenetik zenbatzen hasita. Epe horren barruan,eragina jasaten dutenek espedientea etadokumentu teknikoak aztertu ahalko dituztearroko Erakundean; bertara igorri beharkodituzte, idatziz, epe horretan egin beharrekoalegazio guztiak.

Ohar-iragarkia jendaurrean erakusteko aginduajaso duten Udaletako Alkateek, tramite horibete izana adierazten duen egiaztagiri batbidali beharko dute arroko Erakundera;horrekin batera, jasotako alegazioak biltzendituen txosten bat ere bidaliko dute.

HONDAKINAK EKOIZTU ETA KUDEATZEKOBAIMENA

Hondakinei buruzko oinarrizko legeriak ez dugai honen inguruan inolako administrazio-prozedurarik arautzen jendaurreko informaziotramiteari edota interesdunei entzunaldiaeskaintzeari dagokionez. Hala ere, hondakinakekoiztu eta kudeatzea dela-eta ingurumeneaneragina izan dezaketen jarduera guztiekjarduera sailkatuen udal-lizentzia edotaingurumen-baimen integratua behar dute;horrez gain, ingurumen-eraginaren ebaluazio-tramitea egin behar izaten dute kasu askotan.Aipatu azken prozedura horietan badira parte-hartze publikoari buruzko betebehar arautuak.

17 Abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretua, itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpekoaldean erabilpenetarako eta lehorretik itsasorako isurketak egiteko baimenak ematekojardunbidea ezartzeari buruzkoa. EHAO 97.09.23

Jabari publiko hidraulikoan isurketak egitekobaimena

J a b a r i P u b l i k o H i d r a u l i k o a r e nErregelamenduak 30 eguneko jendaurrekoinformazio tramitea exijitzen du, 247.artikuluan, probintziako Aldizkari Ofizialarenbidez gauzatu beharko dena.

Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoababesteko zorgunea erabiltzeko eta lehorretikitsasora isurketak egiteko baimenak ematea.

196/1997 Dekretuak 17 20 eguneko jendaurrekoinformazio tramitea ezartzen du (16. art.);horretarako, iragarki bat jarri beharko da EuskalHerriko Aldizkari Ofizialean, edozein pertsonafisiko nahiz juridikok espedientea aztertu etadagozkion alegazioak egiteko aukera izandezan.

30

Informazio publikoa bestelako ingurumen-baimenetan