Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 806. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A Punta lodia edo punta fina, paper gainean idazteko makina. Zer da? m a n t a n g o r r i Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). ZINEUSKADI Pantailako abenturak, euskaraz Erantzuna: bolaluma.

Transcript of Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun...

Page 1: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 806. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A

Punta lodia edo punta fina,paper gainean

idazteko makina. Zer da?

m a n t a n g o r r i

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

ZINEUSKADI

Pantailakoabenturak,euskaraz

Erantzuna: bolaluma.

Page 2: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A berria

ZORiON AGURRAK

Abenduak badauzka

berriro hamaika,

eta Ekhi Atutxagura nuke aipa

pozez zoratzen daude

ama eta aita...

zorionak bihotzez

zeuretzako ti-ta!!

zure irribarrea

ederrena baita!!

Zorionak, Maddi! Zu zara gure loteria saripotoloena. Ondo-ondo pasa, eta hamar muxu

txokolatezko familia osoaren partetik!!

Aupa denei!! Berriz ere Katu Gelakoak gara! AlizePetrikorenak urteak egin zituen abenduaren 8an.

Familiarekin egun horretan ospatu zituen, eta gurekin ikastolan eta

elkartean ospatuko ditu: ortziralean elkartean, eta aitzineko

ortziralean ikastolan. Aunitz urtez, Alize!! Marrazkiak gustatu

zaizkizu? Ederki pasatuko dugu, ziur gaude!!

ZOZKETAJolasez gainezka dator

MANTANGORRIko zozketa!

Pirritx, Porrotx etaMarimototsen‘Familien karta-jokoa’ eta Argitxoren hirumahai jolas ditugu:

‘Argitxorenalfabetoa’,‘Argitxodinosauroenmunduan’ eta‘Argitxo hitzakirakurtzen’. Eskuratunahi duzu bat? Oso erraza da:

egin marrazki bat, eta bidali

[email protected]

helbidera urtarrilaren 16a

baino lehen. Parte hartzaile

guztien artean zozketa

egingo dugu, eta

urtarrilaren 19ko

MANTANGORRIn emango dugu

sarituen izen-abizenen berri.

Denok marraztera!

Iepe, lagunok!

NahiaBenitez naiz, eta

12 urte ditut.

Urnietako Egape

Ikastolako

marrazketa

tailerrean ibiltzen

naiz, eta han

egindako lan bat

bidaltzen dizuet.

Ondo pasatu

oporretan!

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte arratsaldea bainolehen jaso behar ditugula.Asteartetik aurrerajasotzen diren mezuguztiak hurrengo astekozenbakian argitaratukoditugu.

Page 3: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

ZU ERE ARTiSTA

Orioko ZaraguetaHerri EskolakoHH5 eta

LH 1eko geletan hortzeriarako

ohitura osasuntsuak landu

genituen joan den asteartean.

Horretarako, Donostiako EASO

Politeknikoko aho eta hortz

ikasketetako goi mailako bost

ikasle etorri ziren: Ane Campos,

Yasmine Intxausti, Izaro Lestayo,

Maddi Loidi eta Marta Telletxea.

Kuku, MANTANGORRI! ItzeaGoenaga Errazkinda nire izena. 5 urte ditut,

eta Tolosan bizi naiz.

Orriak, guraizeak eta

margoak astindu ditut

oraingoan. Ea gustuko

duzuen nire artelana!

Kaixo! Eneko Irasuegi naiz, Errenteriakoa. Asko gustatzen zait marrazkiak egitea

eta haiekin jolastea. Hemen dituzue horietako batzuk. Probatu zuek ere!

Lagunok! Intza eta IzadiUrretabizkaia

Urtasun gara,

Errenteriakoak. 10 eta 5 urte

ditugu, hurrenez hurren. Kolore

eta forma askoko marrazki

bana egin dugu, eta zuenak

ikusteko amorratzen gaude.

Page 4: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A berria

ERREPORTAJEA Zinegabonak programa

Abenturak bizitzekogarai ederra diraoporrak, baita Ga-bonetakoak ere;horregatik, filmezeta tailerrez osatu-

tako Zinegabonak programa pres-tatu du Zineuskadik, EITB eta EZA-Erekin batera. Hamahiru film ikusiahalko dira gaurtik aurrera Bara-kaldon, Zornotzan (Bizkaia), Bilbon,Errenterian (Gipuzkoa), Donostian,Iruñean eta Urruñan (Lapurdi).Stop motion tailerra egiteko auke-ra ere izango da. Euro bakarra ba-

Zinema, ikust

AXEL HEROI TXIKIA

Axel Baraboo hiriko gaztezalapartaria da. Egun ba-tean, Bontas basoak hiriasalbatuko duela amestu-ko du, eta hara bidaiatzeaerabakiko du, Jono lagunlotsatiarekin batera. Bi-daian arrisku handiekinegingo dute topo, bainalagunak ere egingo dituz-te, Pootron ostruka erral-doia, esaterako.

Noiz: abenduaren

30ean, igandea.

Non: Zornotzako zineman

(Zornotza, Bizkaia).

ALBERT

Albert mutiko bihurria da,eta herri osoa beldurtuadu. Herriko monumentuezagunena lurrera botakodu nahi gabe: Leopoldu-sen estatua, globo hegal-dietako kapitainarena.Hanka sartzea konpontze-ko modu bakarra dago:mundua zeharkatu, etaglobo hegaldietako kapi-tain gisa itzultzea herrira.

Noiz: abenduaren 29an,

larunbata.

Non: Zornotzako zineman

(Zornotza, Bizkaia).

BATMAN LEGO

Aldaketa handiak jasatenari da azkenaldian Got-ham hiria. Joker zitalarenkonkistatik eta asmo txa-rretatik salbatu nahi duBatmanek Gotham. Hel-buruak betetzeko, ordea,bakarrik ibiltzeari eta jo-katzeari utzi beharko dioBatmanek, eta taldeaneta elkarlanean aritu be-harko du.

Noiz: bihar eta urtarrila-

ren 4an, ostirala.

Non: Gabonetako Parke-

an (Barakaldo, Bizkaia).

HARPETARRA

Dug harpetarra eta Urdebasurdea dira protago-nistak. Bi zibilizazio, HarriArokoa eta Brontze Aro-koa, joko sakratuan lehia-tzen ari dira historian to-kitxo bat lortzeko. Joko-an ez dago kopa bat soilik,Dugen tribuak bizirik ja-rraitzea baizik. Euren ba-soa arriskuan ikusiko du-te, Brontze Aroko JaunNooth gizon maltzurrarenerruz.

Noiz: abenduaren 29an,

larunbata.

Non: Niessen (Errenteria,

Gipuzkoa).

IGELEN ERRESUMA

Igelen Erregeak Igelolin-piar Jokoetako garaileabere alabarekin ezkondu-ko dela iragarri ostean,printzesak ihes egingo du.Ihesaldian Mecha saltzai-lea ezagutuko du; harenlaguntzaz Olinpiar Jokoakprestatzen hasiko da,haiek irabazi eta aitarenplana zapuzteko. Bitarte-an, suge gaiztoak jokoakbertan behera uzteko etaerresuma bereganatzekoplana abian jarriko du. Me-cha eta Printzesa erresu-ma babesten ahalegindu-ko dira.

Noiz: abenduaren 30ean,

igandea.

Non: Principe

(Donostia).

LEO DA VINCI: MONA LISA MISIOA

Leo Da Vinci margolari etaasmatzaile gaztea MonaLisarekin maitemindu da.Lisak etxea galduko dusute batean, eta Leok,hari lagundu nahian,abentura zoro bati ekingodio. Hala, aspaldi Monte-cristo uhartetik hurbilhondoraturiko itsasontzipirata baten bila abiatu,eta altxorra aurkitzensaiatuko da.

Noiz: abenduaren 30ean,

igandea.

Non: Niessen (Errenteria,

Gipuzkoa).

FILMAK

IPARRALDEKO NORMAN

Norman Artikoan bizi denhartz zuri bat da. Lasaibizi da, baina turistak Ar-tikora joatean amaitukoda haren lasaitasuna. En-presa eraikitzaile batekluxuzko etxeak eraikinahi ditu, eta Normanhura geratzen saiatukoda. Horretarako, New Yor-kera joango da, beste hirulagunekin.

Noiz: abenduaren 30ean,

igandea.

Non:Golem Baiona

(Iruñea).

Haurrentzako euskarazko hamahiru filmemango ditu Zineuskadik datozen egunetan,zazpi aretotan. ‘Stop motion’ tailerra egitekoaukera ere izango dute gaztetxoek.

Page 5: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A

lio du emanaldietako eta tailerre-tako sarrerak.«Gabonetako oporraldian, haur

eta familiek euskarazko filmez go-zatzea nahi dugu», azaldu du JaraAyucar Zineuskadiko komunikazioarduradunak. Aretoak betetzeaere badu helburuprogramak; eta,Ayucarrek nabar-mendu duenez, seiurteko ibilbideakeman ditu fruituak:

«Programak gero eta oihartzunhandiagoa du, eta gero eta jendegehiago joaten da aretoetara». Pu-blikoak ez ezik, parte hartzen du-ten aretoen kopuruak ere goraegin duela azaldu du. Aurten, lehenengoz, Barakaldo-

ko BECeko Umeen Gabo-netako Parkean izangoda Zinegabonak. Zikoinaketa Batman Lego filmakemango dituzte, gaur ha-sita; 18:00etan izangodira BECeko emanal-diak, eta parkeko sa-

rrerarekin doan joan ahalko daemanaldietara. Barakaldokoezgain, beste bost herritan ere izan-go da Zinegabonak, abenduaren26tik 30era; 11 film emango dituhaietan, animaziozkoak, bi salbu.Haien artean, Euskal Herrian egin-dako Olentzero eta Amilaren se-kretua izango da Urruñan, aben-duaren 30ean. Emanaldi guztiak11:30ean izango dira.Filmak ikusteaz gain, haien

ekoizpena ezagutzeko parada ereizango dutehaurrek;

hain zuzen, Stop motion tailerraegingo dute lau herritan: abendua-ren 26an Bilbon eta Zornotzan,abenduaren 27an Errenterian etaabenduaren 28an Donostian. Taile-rrak ere 11:30ean izango dira; 3 ur-tetik gorako umeek parte hartuahalko dute, eta 7 urte artekoekheldu batekin joan beharko dute.Mugimenduaren ilusioa nola sor-tzen den ikasiko dute haurrek:«Umeei erakutsiko zaie zein den zi-nemaren funtsa, nola 24 fotogra-marekin segundo bat osatzenden».

teko eta ikasteko

MAYA ERLEA:

EZTI JOKOAK

Maya erleak Ezti-jokoetanlehiatu nahi du, baina,Buzztropolisko enperatri-zak ez dio horretarakobaimenik emango. Horiikusita, Buzztropoliserajoango da Maya, intsektuerrebeldeen talde bate-kin Ezti-jokoetan lehia-tzera eta beren erreginaeta erlauntzeko kideaksalbatzera. Hango talde-ak, Violeten gidaritzape-an, ez dizkio gauzak errazjarriko.

Noiz: abenduaren 29an,

larunbata.

Non: Principe

(Donostia).

OLENTZERO ETA

AMILAREN

SEKRETUA

Amila 9 urteko neskatobat da. Osasun arazoakditu, eta ospitaleratuegin dute. Han ditu berelagunik onenak: Fede, Maieta Tximas. Bitartean,mundu mitologikoan go-rabeherak egongo dira,eta Tasuri gaiztoa Amilabahitzera joango da. Be-rak ez dakien arren, Amilada mitologiako azken la-mia, eta haren urrezkoorraziak boterea emangolioke Tasuriri. Baina, na-hastu eta Mai eramangodu. Olentzero, Amila, Fedeeta Tximas mundu mito-logikoan barneratuko diraMairen bila, baita urrezkoorraziaren bila ere.

Noiz: abenduaren 30ean,

igandea.

Non: Itsas Mendi (Urruña,

Lapurdi).

RICHARD

ZIKOINA

Zikoinek hezitako txola-rre umezurtza da Ri-chard, bere burua zikoi-natzat duena. Negua iris-tean, lurraldeepelagoetara joateko ga-raian, zikoina familiaktxolarre bat dela kontatu,eta basoan geratu beharduela esango dio, ez baituizango bidaian bizirik irau-teko aukerarik. Richardez dago konforme, etabenetako zikoina delaerakutsi nahiko die, bi-daia bere kabuz eginez.

Noiz: abenduaren 29an,

larunbata.

Non:Golem Baiona

(Iruñea).

ZIKOINAK

Zikoinek haurrak erama-ten dituzte, edo eramanohi zituzten lehen, bede-ren. Egun, Internetekomundu mailako konpainiabaten paketeak garraia-tzen ibiltzen dira. Juniorzikoina da konpainiakobanatzailerik hoberena.Postuz igotzekotan dela,umeak egiteko makinamartxan jarri, eta bai-mendu gabeko ume zora-garri bat egingo du.

Noiz: gaur eta urtarrilaren

3an, osteguna.

Non: Gabonetako Parkean

(Barakaldo, Bizkaia).

PADDINGTON 2

Londresen guztiz integra-tuta dago Paddingtonhartza, Brown familiarenetxean bizi da. Lucy ize-bak 100 urte beteko ditu,eta liburu eder bat oparinahi dio Paddingtonek;baina, ustekabeko aben-tura batean murgildukoda, lapurreta bat tarteko.

Noiz: abenduaren 27an,

osteguna.

Non: Eitb Multibox aretoa

(Bilbo).

SAGU ETA PAGU

Baso eta landa ederretanbizi diren izakiak zorion-tsuak dira; baina, lehor-tea helduko da ustekabe-an. Egarriz eta gosez hil-tzen ari dira, eta konpon-bideren bat aurkitzeaerabakiko dute: dortokabatek gidatuta, altxorra-ren bila abiatuko dira. Bi-daiaren etapa bakoitzaabentura bat izango daanimalia taldearentzat.

Noiz: abenduaren 29an,

larunbata.

Non: Itsas Mendi (Urruña,

Lapurdi).

Page 6: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

DENBORA-PASAK

1. Apaindumarrazkia.Iraitz suhiltzailea da, etabere ogibidea azaltzerajoan da herriko eskolara.Koloretako irudia eredu gisa hartuta, margotu zuri-beltzeko irudia.

2.Zer dago sobran?Nora iturgina da, eta lantokikomateriala probatzen ari da.Badago egon beharez lukeen zerbait.Zer?

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A berria

Page 7: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A

‘Kandido eta besteak’ Kandido da liburuko protagonista. Pertso-na xelebrea da Kandido; hala sentitzen da,eta ingurukoek ere ala ikusten dute; edoberak hori uste du, behintzat. Txiki-txikiasentitzen da batzuetan; beste zenbaite-tan, berriz, lekuz kanpo dagoela uste du. Ezdu ikusezina izan nahi, ordea: inguratzenduen munduaren aurrean den bezalakoaazaltzeko premia du, onartua izateko pre-mia. Baina ez al dira guztiak Kandido bezalasentitzen?

Fran Pintadera eta Christian InarajaArgitaletxea: Pamiela

‘Lotara!’ Lo egiteko ordua iritsi da, baina Xuba-nek ez dauka lo egiteko inolako asmorik,gauza asko baitaude egiteko oraindiketxean. Aitak, amak eta amonak era guz-tietako teknikak erabiliko dituzte Xubanlokartzeko: ipuinak irakurriko dizkiote,ahapeka hitz egin diote, logura erakar-tzeko teknika erakutsiko diote... Baina

lortuko al dute azkenean mutikoak begiak ixtea?

Astrid Desbordes eta Pauline MartinArgitaletxea: Ttarttalo

AZOKA

BAI BITXIA!Giza estatua erraldoiaPertsona itxura duten milaka estatuadaude munduan, esanahi, material etatamaina askotarikokoak. Baina zein dahaien artean handiena? Indiako Gujaratestatua. 182 metro garai da. Batasunaren

Estatua deitzen da, eta Sardar Patel izeneko poli-tikari indiarraren itxura du. Duela hilabete pasatxo inauguratuzuten, bost urte hura eraikitzen aritu era gero. Hormigoi armatuzegina dago estatua; berez den baino garaiagoa dirudi, 50 metrotikgorako altuera duen oinarri baten gainean baitago. Bigarren pos-tuan dagoen giza estaturik handiena ere Asian dago, Txinako Henanprobintzian; buda baten itxura du hark, eta 128 metro luze da.

11 aldiz 3 aldiz

MARTIN

4 aldiz 6 aldiz

9 aldiz 4 aldiz

5 aldiz 10 aldiz

PELLO

3. Buruari eragin. Martinek eta Pellokapustua egin dute herriko plazan: pisu gehienjasotzen duena izango da garailea. Norkirabaziko du apustua?

Erantzunak:2.- Kuxina.

3.- 3.425 kilo jaso ditu Martinek, eta 4.000 Pellok.

Gutxigatik, baina Martinek irabazi du, beraz.

Page 8: Pantailako abenturak, euskaraz · 2018. 12. 22. · SEKRETUA Amila 9 urteko neskato bat da. Osasun arazoak ditu, eta ospitaleratu egin dute. Han ditu bere lagunik onenak: Fede, Mai

1Haur guztiak biribilean ja-rriko dira elkarri eskutik

helduta, eta, abestiaren leloaabesten duten bitartean, buelta-ka hasiko dira.

2Leloa abestu ondoren,abestiaren hitzek adieraz-

ten dutena egin beharko dute,baina elkarri eskuak askatu gabeeta bueltak ematen jarraituz:

Kokorika kokorika oilarra beza-la: kokorika edo kukubilka jarri.

Saltoka saltoka igela mo-duan: saltoak eman.Txingoka txingoka flamenkoabezala: hanka baten gaineanibili.Atzeraka atzeraka karrama-rro moduan: atzeraka ibili.

3Bukatu ondoren, abes-tiaren leloa gero eta azka-

rrago errepikatuko da, jolaskide-ak nekatu arte.Jolaskideak biribilean jarri or-

dez, ilaran ere jar daitezke. Ho-rretarako, elkarri sorbaldatik hel-

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO ABENDUAREN 22A

JOLASA

Korrokadantzaka

ABESTIA

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Kokorika kokorika

oilarra bezala.

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Korroka dantzaka

dantzaka korroka

karriketan korrika.

Saltoka saltoka

igela moduan.

Kokorika kokorika

oilarra bezala.

DATUAK

Partaide kopurua: Gutxienez, bi.Baliabideak: Audioawww.urtxintxa.eus-eneskuragarri, Jolasgunea ataleanEspazioa:

Edozein.

duko diote, eta abestia abestenhasiko dira. Urratsak abestiarenerritmoan egin beharko dituzte,hankak eskuin eta ezkerrera mu-gituz. Abestiaren beste aginduakbete beharko dira.