Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon...

26
26 Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan erantzuna apala izaten den arren, prozesu osoan zehar animatu eta kontuan hartuko ditugu: bideratzaile izan daitezke, beren seme-alabek hezkuntza prozesuan jasotzen dutena nola hartzen duten esan daiteke... Une berezietan parte hartzea: ibilbidean zehar, une esanguratsuak daude (ospakizunak liturgi aldietan, ebaluaketa, jaiak, urtebetetzeak...). Gurasoekin batera bizitzeko uneak dira, egiten diharduten ibilbidea beraiekin konpartitzeko. Gurasoekiko lan honek, gainera, kasu batzuetan eta baldintza egokietan, ebanjelizatzearen jasotzaileak beraiek izatea ekar dezake. Azkenik, gurasoekiko lan honek aukera asko ematen duela esan, baliabideak erabili behar direla horretan, beraiekiko lana gidatzeko eta zehazteko helburu batzuk, espazioak eta aldiak, e.a. ezarriz.

Transcript of Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon...

Page 1: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

26

• Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan erantzuna apala izaten den arren, prozesu osoan zehar animatu eta kontuan hartuko ditugu: bideratzaile izan daitezke, beren seme-alabek hezkuntza prozesuan jasotzen dutena nola hartzen duten esan daiteke...

• Une berezietan parte hartzea: ibilbidean zehar, une esanguratsuak

daude (ospakizunak liturgi aldietan, ebaluaketa, jaiak, urtebetetzeak...). Gurasoekin batera bizitzeko uneak dira, egiten diharduten ibilbidea beraiekin konpartitzeko.

Gurasoekiko lan honek, gainera, kasu batzuetan eta baldintza egokietan,

ebanjelizatzearen jasotzaileak beraiek izatea ekar dezake. Azkenik, gurasoekiko lan honek aukera asko ematen duela esan, baliabideak

erabili behar direla horretan, beraiekiko lana gidatzeko eta zehazteko helburu batzuk, espazioak eta aldiak, e.a. ezarriz.

Page 2: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

25

izatasuna eta lana zehaztea, baina argi dago zeintzuk diren beren hezkuntza egitekoaren jasotzaileak.

Giza eta heziketa perfila bidaltzaileek ezarriko dutenez, egiteko hau hobeto

egiteko beharrezkoak diren alderdi batzuk nabarmenduko ditugu.

- Koordinazioa: Pentsatzekoa da, arrazoizkoa dela gaztetxoekin jarduten duten eta, nola edo hala, neskato-mutikoaren fede esperientzia heldua azken helburutzat duten eragile desberdinen arteko lankidetza. Koordinazio hau ohikoa eta estua izango da denek jarduten duten lurraldean (parrokiak, ikastetxeak, hezkuntza esparruak...). Gure ustez, pastoral Eskualdeak biltzen ditu ondoen errealitate hauek eta bertan burutuko dute elkarlana ekintza unitate bakoitzeko arduradunek.

- Helburuak: Unitate bakoitzak bereak izan arren, helburu bateratu batzuk jartzea beharrezkoa izan daiteke, egitasmoak uztartzeko eta emaitza hobeak izateko. Zalantzarik gabe, ekintza bateratu eta koordinatuaren eraginez, lorpen hobeak izan ditzakegu, batez ere ekintza hori denok bultzatzen badugu.

- Bideak: Helburu bakoitzak ibilbide bat izango du, baina beharbada denen eskura ez dauden bideak eskatuko ditu. Eskuzabaltasunez jokatu eta guztiontzako espazioak eskaintzea lagungarri izan dakiguke, guztion errealitatea hobeto ezagutzeko eta lankidetza ezinbestekoa duen harremana normalizatzeko.

- Erantzukizuna: Beharbada zaila izango da erantzukizun nagusia izango duenaren irudia zehaztea. Helburu eta egitasmoen arabera, egitekoa sustatu eta guztion lana bultzatuko duen koordinatzaile arduraduna izendatzea izango da onena.

Amak/aitak

Amak eta aitak dira beren seme-alaben osoko hezkuntzaren arduradun nagusiak. Gainera, psikologia erlijiosoko profesional gehienek familiak seme-alaben erlijiozkotasunaren norabidean eragina duela onartzen dute.

Tradizionalki, eta kasu batzuetan gaur ere, familian jaso izan da fedearen

hazia. Gaur, ostera, neskato-mutikoak ez dira sozializatuak erlijio giroan beren etxeetan.

Errealitate honen aurrean, eta seme-alaben fedearen bidean duen

garrantziagatik, ezinbestekoa da familia aintzat hartzea preadoleszentzian fede hezkuntzarako prozesua burutzeko. Presentziak eta laguntzak era askotara gauza daitezke:

• Prozesuaren hasieran: Lehen aldiko deialdian (10-12 urte), garrantzitsua da gurasoak egotea: beren seme-alabekin burutuko den prozesua zertan datzan jakinarazteko, bide honetan duten protagonismoa eta garrantzia nabarmentzeko, baten bati lankidetza estuagoa eskatzeko...

Page 3: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

24

eragingo du beren heldutasun prozesuan eta beste hau ere ikustarazten die: beraiek direla beren hazkunde pertsonaleko protagonista.

• Heziketa arloa: badaki gaitasun intelektuala ezinbestekoa duena neskato-mutikoen beharrei hobeto erantzuteko eta, horregatik, bidezko prestaketa jadesten du PPE taldeak bidalita, eta kristau elkartearen aldeko zerbitzu bezala. Heziketaren oinarriak hauek izango dira: errealitatean haragitutako teologia eta neskato-mutikoen garapen pertsonala eragingo duen pedagogia.

PPEaren laguntzailea

PPEak, beren katekumenotza prozesua bukatu duten, eta beren kristau aukeratik, urte batzuetan konpromisoa eliz zerbitzura bideratzen duten gazteak dira.

Gazte hauek, Kristoren jarraipenean lehenengo hautaketa egin badute ere,

oraindik prozesuan daude (20 eta 25 urte bitartekoak dira). Beraiek ere laguntza pertsonala behar dute, beren aukerak umatzen joateko, beren bokazioa bereizteko eta konpromiso egonkorragoa bideratzeko.

Horretarako, ezinbestekoa da Laguntzailea. Honek, erreferentzia taldearen

(leku pribilegiatua gaztearen osoko heldutasunerako) egitekoa ordezkatu gabe, misioan bizi duen esperientzia sustatu eta kontrastatuko du eta bere konpromisoa aldarte ebanjelikoaz adoretuko du.

Laguntzaile hori PPE Ekipoak laguntzaile bezala onartu beharko du eta

elkarteak bidaliko du egiteko honetarako. Lotura estuan egongo da Kontsiliarioarekin edo Elkarteko arduradunarekin. Kontsiliarioa

Hauxe da Kontsiliarioaren berariazko egitekoa: pastoralaren sustapenaz arduratzen den eliz eragileari laguntza pertsonala eskaintzea, bere kristau esperientzia sustatuz, bere konpromiso pastoral edo sekularra eraginez eta, besteak beste, eliz elkartearekiko batasun bide izanez.

Kristau elkarteko buru den abadeak ez du PPE Ekipo bateko Kontsiliario izan

behar nahitaez, baina, eliz komunioaren bermatzaile eta pastoral erantzule denez, PPEen bizitza eta ekintzen arteko batasuna eragin behar du4. Beste hezkuntza eragile batzuk

Hezitzailea da (kalekoa, erlijioko irakasleak, Caritas,...) gaztetxoen mundu honetan jarduten duen beste pertsona bat. Zailagoa izan daiteke beren

4 Laguntzailearen eta kontsiliarioaren irudiaren arteko aldeak eta lotura hobeto bereizteko, eta elizbarruti mailako azken agirien barruan, Aisialdiko elizbarruti Mahaiaren agirira jo: EEB eta Parroki Aisialdiko taldeentzako laguntza, MDTL, Bilbao, 2003.

Page 4: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

23

Ø Ebanjelioko testuak erabili taldeko ospakizunetan eta otoitzaldietan.

Ø EPAITU aldia ondo landu balio ebanjelikoetatik, eta OSPATU aldia Hitzaren ospakizunen bidez, egindako lana, aurkikuntzak, konpromiso txikiak... aurkeztuz.

• Elkartean ospatzen dugu

Ø Beren mailako neskato-mutikoekiko eta nagusiagoekiko ospakizunak ahalbideratu (kurtso hasiera edo amaiera, Eguberriak, Aste Santua, Mendekoste...).

2.- Preadoleszentziako Pastoral Ekintzailea (PPE)

PPEa (monitorea edo katekista), Jesukristoren jarraitzailea da eta Elizaren zerbitzura dago. Gaztetxoen giza eta kristau hazkunderako prozesuan laguntzea da bere egitekoa. Egiteko hori burutzeko eliz elkarteak bidali du eta eliz elkartearekiko komunioan egiten du, Espirituaren eraginpean.

Nori buruz dihardugun hobeto ulertzeko, bere pertsonaren alderdietatik

identifikatzeko “ezaugarri” batzuk aurkezten ditugu:

• Giza alderdia: besteekin harremanean egoteko gauza dena, orekatua, koherentziaz bizi dena eta beste batzuentzako “erreferentzia” dela dakiena eta erantzukizun hori bere egiten duena. Bizi eta fede esperientzia bateratua du; arretaz jarraitzen du bere inguruko, auzoko, herriko... errealitatea, eta adin honetako neskato-mutikoek esperimentatzen duten garapen ebolutiboa ezagutzen du. Prestutasunez eta dinamismoz, bere egitekoak dakartzan erronkei erantzuteko.

• Espiritualtasuna: Jesusen jarraitzaile, bere kristau esperientzia beste batzuekin konpartituz, bere nortasun sinestedunaren batasuna dakarren erreferentzia talde edo elkarteren bateko kide izatetik. Talde honetan bere bizitza eta bokazioa aztertzen, kontrastatzen eta bereizten ditu ebanjelioaren argira. Bere fedea eta itxaropena janaritzen ditu bakarkako eta taldeko otoitzaz; sakramentu-bizitza bere eliz elkartean ospatuz eta konpartituz. Laguntza pertsonala bere giza eta kristau hazkunderako bide lez bizi du eta berak suspertzen dituenei eskaintzen die laguntza hori.

• Elizatasuna: garatzen duen lanera elkarteak bidaltzen duenez, lotura afektibo eta eraginkorrak izan behar ditu harekin, hau da, gogotsu eta ardurakidetasunez jardun behar du elkartean, osoko pastoraltza bere eginez. Lekuko Elizari era heldu eta militantean lotuta egongo da.

• Pastoral arloa: talde sena du eta horrela garatzen du bere misioa, beste ekintzaile batzuekin koordinatuz eta besteen lanarekiko ardurakidetasunez jokatuz. Gaztetxoak egin duen aurreko prozesua (haurtzaroa) ezagutzen du eta baita ostekoa ere (adoleszentzia-gaztaroa) eta honetan jarduten du. Neskato-mutikoen protagonismoa

Page 5: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

22

Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela.

Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen –ez edukiari dagokionez-

prestaketan parte hartzeko aukera izan dadila (bidaiak, garbitasuna...).

Ø Asteburu edo konbibentzia bakoitzak esperientzia interesgunea izan

dezala (izadia, adiskidetasuna taldean,...) eta Ebanjelioaren argira ospa dadila.

• Udako ekintza: kanpamentua

Uda eta bertan egin daitezkeen ekintzak aparteko abaguneak dira, lasaiagoak, eta bizikidetasuna, harremana, balioetan eta jarreretan heztea, doakotasuna... lantzen dira.

Udan ekintzak egitea zentzuzkoa da, kurtsorako jarritako helburuei

jarraipena emanez eta ezarritako programazioaren barruan garatzen badira. Ezin dira bat-batekoak izan; kurtso hasieratik programatu behar dira eta

garaiz prestatu. Kanpamentuak aparteko giroa sortzen du eta ekintza honek planteamendu

original eta desberdinak eskatzen ditu. Hauek dira kanpamenduaren ezaugarri batzuk:

Ø Ezohizko egoera da. Ø Familiatik urrun. Ø Inguru naturalean. Ø Talde bizitza nabarmentzen da. Ø Ezohizko ekintzak egiten dira: gau-ekitaldiak, gau-jolasak... Ø Fedea ospatzen da.

• Taldeko otoitzaldiak

Ø Izadiko gauzen –abereak, landareak, itsasoa, sua...- begiespenetik otoitz egiteko uneak ahalbideratu, batez ere konbibentzietan, irteeretan, udako ekintzan...

Ø Eskerrak emateko, barkamena eskatzeko, eskaerak egiteko... uneak

eskaini, talde bizitzako une garrantzitsuak (lan multzoren bat bukatzea...) aprobetxatuz.

Ø Abestiaren bidez otoitz egin (batzarrak hasterakoan, konbibentzietan,

topaketetan...).

Ø Bibliakoak ez diren testu iradokitzaileak eta oroitarazleak erabili, talde esperientziak, etxekoak, bizigirokoak... gogora ekartzeko eta gogoeta eragiteko.

Page 6: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

21

• Errealitatea ezagutzea

Irteerak. Inguruan agertzea:

Ø Auzora, hurbileko ingurura, bisitaldiak taldean lantzen dihardutenarekin zerikusia duten zentro-elkarte-lekuetara, hauek sakonago ezagutzeko eta gizarte arazo horietara afektiboki hurbiltzeko.

Ø Mendira, hondartzara, aisialdiaz gozatzeko lekuetara... talde

harremana, adiskidetasuna, alderdi jostagarria, doakotasuna... sendotzeko.

• Kanpaina Zer da kanpaina?

Ekintza-gogoeta-ospakizuna prozesu jarraikorra eta kolektiboa da eta arazo edo egoeraren bat lantzeko egiten da, gure inguruko neskato-mutikoak sentsibiliza daitezen eta kontzientzia gehiago izan dezaten horren aurrean. Gainera beste hau ere bilatzen da: neskato-mutiko horietako batzuk gizatasunik gabeko egoera horiei aurre egiteko eta erantzuteko konprometitzea. Kanpainaren urratsak edo aldiak - Sentsibilizazioa: kanpaina taldean bertan eta taldetik kanpo aurkeztea, aukeratutako abiapuntuaren interesaren aurrean sentsibilizatzea. - Azterketa (IKUSI): Aukeratutako arazoa aztertu, neskato-mutikoak nola bizi diren ikusi, erakundeek eta gizarte eragileek duten jarrera ikusi, antzemandakoaren arrazoiak eta ondorioak aurkeztu, eta azterketa prozesu honetan beste batzuk konprometitu. - Kontzientzia hartzea (EPAITU): aztertutako errealitatea ikuskera sinestedunetik irakurri, Ebanjelioaren eta Jainkoaren Erreinuaren balioen argira epaitu, eta neskato-mutikoei dei egin bizi dutena balora dezaten eta gizatasunik gabeko guztia kritika dezaten. - Gizarte errealitatean esku hartu (EKIN): ekintza honetan ekintzak bultzatu nahi dira neskato-mutikoen artean, eta errebindikazioak erakundeetara bidali. • Konbibentziak

Egunekoak, asteburukoak, 2-4 egunekoak oporretan. Konbibentzietan aintzat hartu beharko genituzke alderdi batzuk:

Ø Elkarrekin egoteko, taldea sendotzeko, elkar hobeto ezagutzeko, ondo pasatzeko lekua izan dadila.

Ø Alderdi jostagarria, sortzailea... bultzatu, jarrerak eta balioak

garatzeko bide bezala.

Page 7: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

20

b) JOLASA

Jolasa garrantzitsua da gaztetxoen hezkuntza prozesuan, besteak beste, honengatik:

Ø Neskato-mutikoek beste arau batzuk (esate baterako etxekoak edo familiakoak) baino zorroztasun handiagoz errespetatzen dituzte joko-arauak. Jolasean araua hausten duenak ez du lagunengandik klasean gogait eragiten duenean aurkitzen duen ulermenik aurkituko.

Ø Neskato-mutikoak energia fisiko eta intelektualak erabiltzen ditu

jolasean. Hezitzailearen egitekoa da, jolasean askatutako energia aprobetxatzea, balioetan eta bizi egitasmoetan heztea eraginez. Neskato-mutikoak berezkoak dituen hitz egiteko eta mugitzeko gogoak aukera ona dira neskato-mutikoen egoeraren berri izateko.

Ø Jolasean neskato-mutikoa lasai dago, askatasunez mugitzen da eta

ez du oztoporik komunikatzeko. Jolasak beste edozein tresna pedagogikok baino kontu handiagoa eskaintzen die neskato-mutikoaren emoziozko beharrei.

Ø Jolasa, gainera, eragile eraginkorra da sozializaziorako eta nortasuna

garatzeko, ezaguerak, gaitasunak eta trebetasunak uztartzen dituelako.

c) BESTE BALIABIDE ZEHATZAGO BATZUK

• Ikus-entzunezkoak, eta gaur egun hitz horrek eskaintzen dituen aukera guztiak maiz erabili behar ditugu: diapositibak, bideoak, musikak, komikiak, kartel komentatuak, e.a... Neskato-mutikoek esku hartzen dutenean, esku hartzen dutenek eta talde ikusleak ebaluatuko dituzte jarrerak, jokaerak, kalitate teknikoa...

• Kontakizunak erakargarritasun handia du oraindik adin hauetako

neskato-mutikoentzat. Istorioak, ondo kontatutako ipuinak eta “giroa sortuz”... mezuak, ondorioak transmititzeko bide dira. Azken batean, monitoreak, edo neskato-mutikoek beraiek kontatutako kontakizuna gero taldean komentatu behar da.

• Ospakizuna ezinbestekoa da, erlijio mailan nahiz maila “zibilean”.

Urtebetetzeak taldearekin ospatu egin behar ditugu, baina antolatuta, saio guztiak har ez ditzaten; ospatzekoak dira, baita ere, kurtso bukaerak edo opor aurreko aldiak. Gauza bera gertatzen da erlijio eta liturgi ospakizunekin. Batzutan taldean egiteko aukera izango dugu, baina beste batzuetan taldea parroki elkarte zabalagoan ezagutzera emango da.

Page 8: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

19

orokorra...), monitore bezala geure burua ezagutu teknika horren erabileran,...

Ø Garrantzitsuena ez da teknika asko ezagutzea, teknikak erabiltzen

eta taldearen egoera eta ezaugarriei moldatzen jakitea baizik. Ohikoa da teknikak bata bestearen gainean egitea eta inolako irizpiderik gabe erabiltzea; ondorioz, baliabide honek ahalbideratzen digun benetako hezkuntza lana egiteko aukerak galtzen ditugu.

§ TEKNIKA MOTA BATZUK:

ü Aurkezpena egiteko: Teknika hauen bidez, partehartzaileek elkar ezagutzen dute saio batean. Aurkezpenean beste maila bat jadetsi nahi da, apurka-apurka ezaguera sakonago eta hurbilagora helduz. Teknika martxan jarri aurretik, abiapuntuko aginduak ondo ulertu behar dira. Teknika hauen bidez giro ona sor daiteke taldean, bereziki partehartzaileek elkar ezagutzen ez dutenean.

ü Konfiantza eragiteko: Taldean konfiantza sortzea ezinbestekoa da, elkartasunezko jarrerak eta talde izatea bera sustatzeko nahiz lan bateraturako prestatzeko, esate baterako, arriskuak ekar ditzakeen ekintzarako edo sormena eskatzen duen lanerako prestatzeko. Honako teknikak erabili aurretik, taldekideek elkar ezagutuko dute. Gero eta konfiantza gehiago eskatzen duten ekintzak sar ditzakegu, beti ere, taldea zein egoeratan dagoen kontuan hartuta.

ü Lankidetzarako: Teknika hauetan, partehartzaileen lankidetza funtsezkoa da. Beste urrats bat da, lehiakortasuna gainditzeko. Taldeak batera egindako lanaren alde onak eta aukerak ikus ditzake eta, gainera, bizi esperientzia ona dela sentituko du eta erdibanatzeko gaitasuna garatu egiten dela.

ü Komunikaziorako: Partehartzaileen arteko komunikazioa eragin nahi duten teknikak dira eta taldean izaten den komunikazioaren norabide bakarra hausten saiatzen dira, taldean, sarritan, finkatuegi egoten dira-ta bakoitzaren paperak.

Teknika hauek entzute aktiboa eragin nahi dute ahozko komunikazioan eta, beste alde batetik, komunikazio ez ahozkoa sustatu (zeinuen bidezko adierazpena, harreman fisikoa, begirada,...), komunikazio aukera berriak sustatuz. Teknikak, horretarako, espazio berria eskainiko du besteei sentimenduak adierazteko eta talde harremanak suspertzeko bide berriekin. Gainera, komunikaziorako estereotipoak hausten dituzte, harreman hurbilagoak eta zabalagoak eraginez.

ü Ebaluaketa: taldearen egoera eta egiten diharduen ibilbidea zein

puntutan dagoen ikusteko aukera egokiak dira ebaluaketa teknikak. Ebaluaketa, hainbat arlo eta alderdiri buruz egin daiteke: ezarritako harremanak, taldekide bakoitzaren egoera taldean, jarraitutako prozesua, helburuak, partehartzeko bideak, taldeko giroa.

Page 9: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

18

IV. ERANSKINAK

1. Baliabide Metodologikoak

Gaztetxoek ezaugarri jakin batzuk badituzte, bidezkoa dirudi beraiekin jarduteko metodologia adin horretara moldatua egoteak.

• Hasteko, eta lehen aipatu dugunez, gaztetxoa haurtzaroaren eta adoleszentziaren artean dagoela ikusi behar dugu; horrek zera esan nahi du: bere askatasuna mugatua dela eta aitek eta amek arreta eta interes biziz jarraitzen dituztela beren ekintzak. Beraz, familiekiko batzarrak egingo dira kurtsoan zehar, bai hasieran eta bai aparteko ekintzen aurrean, batez ere, ohiko lokaletatik irtetea edo lekualdatzea denean. Gurasoei unean uneko informazioa eman ezkero, neska-mutikoek ekintzak babestuko dituzte eta hobeto ezagutuko dituzte.

• Gaztetxoekin jarduteko, taldeetan laguntzaile lana burutuko duten

monitoreei heziketa egokia eskaini beharko zaie. Gainera, ezinbestekoa da esperientzia gehiago duten beste monitore batzuen laguntza eta burutuko duten ekintzarako lagungarri egokiak eta berariazkoak izatea.

• Mugikortasuna da adin hauetako neskato-mutikoen beste ezaugarrietako

bat. Urduriak dira, eta mugimendua eskatzen duten ekintza jostagarri eta dinamikoak eskaini behar zaizkie; ekintzak egiterakoan, lekuz aldatzea komeni da. Pista-jokoak, hiria hainbat arrazoirengatik bisitatzea –lekuak ikusi, erakusketak, zinea taldean, e.a.-, konbibentziak, kanpamentuak udan eta neguan..., berez, heziketarako tresnak izango dira –edo izan beharko lukete.

Ondoren, giza hazkundearen eta fede heldutasunaren garapenean

funtsezkoak diren baliabide metodologiko batzuk proposatuko ditugu. Ibilbidean zehar tartekatzea komeni da: ⇒ TEKNIKAK ETA JOLASA: a) TALDE TEKNIKAK Gure hezkuntza egitekoa ondo burutzen lagunduko digun tresnatzat ulertuta.

Ø Teknikek helburu argia dute, zerbait lotzeko bideak dira. Teknika bat aurkezten denean kontuan izan behar dugun lehenengoa helburuak dira. Zer lortu nahi dugu?; helburuok ez ditugu begi bistatik kenduko.

Ø Teknika bat gauzatzerakoan, nahitaezkoa da irizpide batzuk kontuan

hartzea, zuzen gauza ditzagun eta jadetsi nahi dugun helburua ondo ezagut dezagun: teknika ondo ezagutu, prozesu osoaren berri izan hasieratik bukaerara, oinarri teorikoak, egitura, dinamika, teknikaren aukera eta arriskuak, taldearen baldintzak (taldekideen kopurua, neskato-mutikoen adina, giroa, taldearen bilakaera unea, espazioa, harremanen sarea, monitoreekiko harremana, lan metodo

Page 10: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

17

Hauxe da gure egitekoa: bideak eskaini, neskato-mutikoaren erlijiozkotasuna sendotu eta adierazi dadin. Ezinbestekoa da bere sormena bultzatzea eta garatzea, ospakizun “heldurik” ez egiteko.

Ospatzea ez da ibilbidearen bukaera, horrela iruditu arren; ez da horretara

murriztu behar, eta ibilbideko beste une batzuetan ere egin daiteke. Azken batean, ibilbide osoan Jainkoaren presentziaz, bere urratsez, bere

aztarnez... jabetzea da ospatzea; Jainkoa gizakiengan, ekintzan eta jarreretan ikustea. Goratzea ere bada, Jainkoari eskerrak ematea bere babesagatik eta Beragan konfiantza jartzea.

Page 11: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

16

B) EPAITU EDO HAUSNARTU

Hausnarketa aurkikuntzari estu lotuta dago. Gutariko bakoitzarengan eta besteengan eragiten dituen sentimenduak ikusten geratzea da hausnartzea. Ikusten dugunaren aurrean jarrera hartzea da, bakarka eta taldean, baina iritzien truketik sortutako jarrera izango da, balio ebanjelikoak erreferentziatzat hartuta.

Jesusekin bat egitea da; horrela ekintzak kristau eta ebanjelizatze eduki eta

zentzua izango du gero. Gure egonezina azaleratzeko lagungarri izango da. Neskato eta mutikoek, batzutan, apaltasunez eta bakuntasunez

hausnartzen dute; hausnarketa egitea da garrantzitsua, baina beren adinari moldatutako bideak eta teknikak erabiliz. Dena dela, gaztetxoengan eragina duten arazo edo egoerak ezagutzeaz gain, guzti horretaz jabetu behar dugu.

Kontuan izan behar dugu beste hau ere: neskato eta mutikoek arin “ematen

dituztela irizpideak” eta gehienetan inguruko balioen eraginpean. Baina neskato-mutikoa “sentibera” da balio “hobe eta gizatiarragoen” aurrean... Hemen lagundu behar diegu Jesusen balioez jabetzen, hauxe da Ebanjelioan erreferentzia batzuk aurkitzeko unea. C) EKIN EDO ERALDATU

Antzemandakotik eta Ebanjelioaren argira, errealitatea eraldatzeko zer egin dezaketen ikusteko gauza dira gaztetxoak. Ekintza eraldatzailea honetara zuzenduko da:

§ Taldekideen aldaketa pertsonalera. § Beste neskato-mutiko batzuen aldaketa pertsonalera. § Gizartearen egiturazko aldaketara.

Beraz, neskato eta mutikoen ekipoak, bere bizigiroa aldatzeari begira,

egiten eta bizitzen duen guztia izango da ekintza eraldatzailea. Ekintza guztiak, hezitzaileak izan daitezen, aztertu egin behar dira, egin

ondoren edo egiten den bitartean. D) OSPATU

Ebanjelizatzea prozesu osoaren, gure egiteko guztiaren azpian dagoelako; ikusi alditik ospakizunera arte egon behar du Jesusek gurekin.

Neskato-mutikoaren sinestedun esperientziak hazi eta zehaztu egin behar

du, honek aukera pertsonal zehatzak hartzean, Jainkoarekiko komunikazio eta ospakizun esperientziak edukitzean.

Page 12: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

15

Ekintzak, ekintza izango bada, errealitatea aldatu behar du; horrela ez bada, jarduera hutsa da. Eta Jainkoaren Egitasmoaren zehazpen xumeak izan nahi duten jomuga zehatzetan aldatuz.

Ebanjelizatzailea den ekintza, Erreinuaren balioak transmititzen dituelako

eta elkartasun, zerbitzu, fede eta itxaropenezko jarrerak sortzen dituelako egilearengan.

Hona hemen ekintzaren ezaugarriak:

§ Egiten dutenen neurrikoa, beren kontzientzia eta konpromiso mailaren

araberakoa. § Hezitzailea eta askatzailea, eragiten duen aldaketak tartean dauden

pertsonen gizatasuna eta hazkundea ekarri behar duelako. § Partehartzailea, eragile eta protagonista diren neskato eta mutiko

guztientzat. § Jarraikorra, mailakakoa, neskato-mutiko eta talde bakoitzaren

prozesuan kokatua. Ez da ekintza isolatua izango, neskato, mutiko edo talde bakoitzaren historiatik abiatuz, beste egoera batzuetara zabalik egongo da.

§ Planifikatua eta aztertua, parte hartzen dutenen aldetik. § Erakargarria: bere interes-guneen bitartez, loteslea dena eta fede

hezkuntza kulturaztatzen duena. § Elkartean ospatua. § Osokoa, gizakiaren alderdi guztiak hartzen dituena.

Bizitzaren eta Ekintzaren pedagogia honen garapenetik eratortzen da aldi

honetarako aukeratu dugun metodologia/metodoa. Oraintxe zehaztuko dugu. 2.- Bizitza Azterketaren Metodologia

Azterketaren metodologiak argitu behar ditu ekintza guztiak; hauek ekintzatik gogoetara eta gogoetatik ekintzara mugitzen dira etengabe. Ekintza burutu ondoren, hau ebaluatu eta ospatu egiten da. Beraz, bizitza azterketan ekintza, gogoeta, ebaluaketa eta ospakizunaren arteko zirkulartasuna dago. A) IKUSI EDO AURKITU

Beren interesetatik, bizi duten errealitatetik, beraiengan eragina duenetik, jolasen bidez adierazten dutenetik abiatuz, ekintza edo jokaera bereziekin. Gure inguruan zer gertatzen den ikusiko dugu, zer dagoen gauza bakoitzaren, gertakizun bakoitzaren azpian, zerk eragiten duen gizakien bizitzan.

Lehenengo urratsa izango da, neskato eta mutikoak kritikoki koka daitezen

inguruko errealitatearen aurrean. Ikusi aldi hau antzematen dugun gertakizun edo egoeraren bat izan

daiteke, edo beren ardurak, kezkak,... azaltzea. Une hau dinamikoa, aktiboa izango da, denek parte hartuko dute.

Page 13: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

14

III. METODOLOGIA

1.- Atarikoak

Aldi honetarako metodologia egokia zein den komentatu aurretik, garrantzitsua dirudi gaztetxoaren errealitaterako pedagogia egokia zein den azaltzea eta erabakitzea, honek zeharkatuko duelako neskato-mutiko hauekin burutuko dugun hezkuntza prozesu osoa.

Horregatik, gaztetxoekiko egitasmo honetan, BIZITZAREN ETA

EKINTZAREN PEDAGOGIAREN alde egin behar dugu.

BIZITZAREN ETA EKINTZAREN PEDAGOGIA

Bizitzaren eta ekintzaren pedagogiaz dihardugunean, zer esan nahi dugu eta zergatik?

Pedagogiak zera eskatzen du: heztea, zuzentzea, aurkitzen eta erabakitzen

laguntzea, irizpideak eratzea, independienteago izatea, gauzak zergatik egiten ditugun ala zergatik uzten ditugun egin gabe arrazoitzea... gauza batzuetan edo besteetan hezten dugu, gauzak nabarmentzen ditugu, balio batzuen garrantzia azpimarratzen dugu...

Garrantzitsua da, beraz, pedagogia mota, gure prozesuetarako aukeratzen

dugun metodoa, horren arabera moldeatuko ditugulako bizitzan haragitutako fedea duten, Jesusen jarraitzaileak diren, ematen dituzten urratsak Haren urratsekin kontrastatzen dituzten pertsonak.

Guzti horregatik, Jesusen jarraitzaile izan nahi dugulako, Bere antzera

jokatu nahi dugu, Jainkoaren egitasmoari lagunduz dagozkigun baldintzetan; geure bizitzatik abiatu eta bertara bueltatu eta eraldatu egin behar dugula uste dugu, Jainkoaren gustuko eginez, ekinez, baina ez besterik gabe bururatzen zaigun erara, Jesusen antzera baizik: bizitza hori, errealitate hori arretaz biziz, aztertuz (IKUSI), Jainkoaren Egitasmoarekin bat datorrena eta ez datorrena (auzoan, ikasketetan, laguntaldean, familian,...) bereiztuz (taldean) (EPAITU), zer alda dezakegun eta nola egingo dugun pentsatuz eta, aurrera egin aurretik, noiz ebaluatuko dugun ikusiz (EKIN), ematen ditugun urrats txikiak ospatuz... (OSPATU). Mundua ezin dugula aldatu jakinda, baina utopiara zertxobait hurbilduz, geure indarren arabera...

Horrela, bizitzaren eta ekintzaren pedagogiaren jatorria ikusi ondoren,

zertan datzan zehazten ahaleginduko gara: “Bizitzatik abiatu, eraldatuz, bizitzara bueltatzeko”. Bakoitzaren bizitza zehatza izango da beti gure ekintzaren abiapuntua:

bizitza horren aurrean geldituko gara, sakontasunez aztertzeko eta epaitzeko, gero bizitza horretara bueltatu eta eraldatzeko.

Page 14: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

13

3 VVAA, El caso JC. Un acercamiento original a la figura de Jesús. CCS Arg. Madril 1999. Jesusen irudiaren aurkezpena, ikerketa kasu baten bidez; jolas proposamena: Jesusen garaiari, inguruari, pertsonari, bere heriotzaren gorabeherei... buruzko alderdiak lantzeko.

2. ALDIKO HELBURU NAGUSIAK (10-12 URTE)

1. Bere nortasuna finkatu gertatzen ari zaizkion aldaketetatik (fisikoak, emozionalak,...).

2. Bere pertsona eta gizarte izatea besteekiko eta inguruarekiko harremanean eratu. 3. Haurtzaroko eskemak gainditu eta Jainkoaren irudia berregin.

EKINTZAK

ARLO PERTSONALA ETA HARREMANAK

- Adiskidetasunaren balio eta zentzuaz jabetu. - Iritzia emateko gauza izan. - Direna eta daukatena konpartitu. - Hartutako konpromisoaren balio eta zentzuaz

jabetu. - Zentzu kritikoan sakondu.. - Entzutearen, errespetuaren, elkarrizketaren eta

zintzotasunaren bidez, taldean jasotzen dena baloratu.

- Talde bezala konpromisoa bizi. - Arauak eta erantzukizunak ezarri eta errespetatu

taldean. - Gaztetxoen beste errealitate batzuk ezagutu.

Gaztetxoen beste errealitate batzuekin harremanean jarri. Talde konpromisoak proposatu. Role-playing gai interesgarriei buruz. Irteerak, topaketak eta ekintza bateratuak gaztetxoen beste talde batzuekin. Azterketak.

BIZIPENA

- Jesus, adiskide-erreferentzia hurbil, zintzo bezala eta Jainkoarekiko eta besteekiko harreman eredu bezala esperimentatu.

- Kristau talde bezala sentitu taldea. - Balioen eta jarreren proposamen (aukera) berriak

ikusi Jesusengan, bereziki barkamenari, elkartasunari, konfiantzari eta egiari dagokienez.

Errealitatearen Irakurketa Sinesteduna. Bizitza Azterketa (adiskidetasuna, ikasketak, aisialdia, familia,...)

GIZARTE ARLOA

- Inguruko arazo, behar eta desberdintasun sozioekonomikoak ezagutu.

- Erantzukizun pertsonalak hartu bere inguruan. - Herri/auzoan sustraituta sentitu.

Ingurua ezagutu, argazki-rallyak, erakusketa eta eztabaida. Auzo/herriko jaietan parte hartu.

OTOITZA-OSPAKIZUNA

- Norbere, inguruko eta talde gertakizunetatik bakarkako otoitza egiten hasi.

- Elkartearen ospakizuna besteekin bat egiteko eta norbere partehartzea areagotzeko lekua dela ikusi.

- Otoitza Aitarekiko elkarrizketa bezala egin, talde esperientzietatik abiatuz..

Otoitza ohiko bihurtu taldean. Taldeko eta mailako ospakizunak. Elkartearen ospakizuneko zatiak prestatu.

HELB

UR

U B

ER

EZ

IAK

(2

. A

LD

IA 1

2-1

4 u

rte)

HEZIKETA-KATEKESIA

- Jesus ezagutu, Aitarekin izan zuen harremanaren esperientziatik.

“El caso JC”3 lagungarriak erabili. Zine-foruma.

Page 15: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

12

1. ALDIKO HELBURU NAGUSIAK (10-12 URTE)

1. Berarengan gertatzen ari diren aldaketetan (fisikoak, emozionalak,...) ezagutzen eta onartzen ikasi.

2. Gainerako pertsonekiko eta inguruarekiko harremanaren garrantziaz jabetu taldean. 3. Jesus, adiskide pertsonal bezala eta taldearen adiskide bezala esperimentatu.

EKINTZAK

ARLO PERTSONALA ETA HARREMANAK

- Sumatzen diren aldaketa fisikoak eta bere egoera pertsonala onartu.

- Balio ebanjelikoetatik kritiko izaten ikasi. - Espiritu partehartzailea eta alaia garatu.. - Daukaguna erdibanatu. - Besteak desberdintasunetik onartu. - Taldekide sena garatu. - Taldean ezarritako bizikidetza arauak onartu. - Konpromiso txikiak hartu talde bizitzan.

Taldearen gorabeheretarako karguak, erantzukizunak... ezarri Urtebetetzeak ospatu. Lankidetzarako dinamikak.

BIZIPENA

- Jesus guztion laguna dela ikusi. - Konfiantza, errespetua eta lankidetza bezalako balioak

bizi taldean. - Tolerantzia eta zuzentasuna bezalako balio ebanjelikoak

sendotu.

Lankidetzarako dinamikak.

GIZARTE ARLOA

- Jolasaren bidez, ingurua ezagutu ( auzoa/herria). - Konpromiso pertsonal txikiak hartu bere inguruan.

Hiri-jokoa.

OTOITZA-OSPAKIZUNA

- Gogotsu parte hartu elkarteko haur ospakizunetan. - Otoitzean eta ospakizunean lehenengo urratsak eman

Jesusen antzera, talde esperientzietatik abiatuz.

Gutuna Jesusi. Ospakizunaren zatiak aurre-tik prestatu.

HELB

UR

U B

ER

EZ

IAK

(1

. A

LD

IA 1

0-1

2 u

rte)

HEZIKETA-KATEKESIA

- Jesusen ezaugarriak ezagutu, bere jarraitzaileen esperientzia aintzat hartuta.

Lagungarrien erabilera: . Vivir los hechos de los apóstoles hoy (Albert Hari - Charles Singer) Verbo Divino Arg. . La Hª de la Biblia -El libro más maravilloso del mundo- San Pablo Arg. (6 liburu mehe, TBO erara) . Eta Cortésen liburuak I.B.ari buruz.

Page 16: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

11

II. PREADOLESZENTZIA ALDIRAKO HELBURUAK

EGITASMOAREN HELBURUA Bere errealitateari irekita (interesatuta, kritikoa, aktiboa...) dagoen pertsona lortu, bertan, elkarte jakin batetik, berdinen taldearen bidez, Jesukristo erreferentziatzat hartuta haz dadin.

1. A

LD

IA (

10

-12

urt

e)

HE

LB

UR

U N

AG

US

IAK

1. Berarengan sortzen ari diren aldaketetan (fisikoak, emozionalak,...) ezagutzen eta onartzen ikasi..

2. Gainerako pertsonekiko eta inguruarekiko harremanaren garrantziaz jabetu taldean.

3. Jesus, adiskide pertsonal eta taldearen adiskide bezala esperimentatu.

2. A

LD

IA (

12

-14

UR

TE)

HE

LB

UR

U N

AG

US

IAK

1. Bere nortasuna finkatu, gertatzen ari zaizkion aldaketatik (fisikoak, emozionalak,...)

2. Bere pertsona eta gizarte izatea besteekiko eta inguruarekiko harremanean eratu.

3. Bere bizi hazkundearen araberako Jainkoaren irudi berria eratu.

Page 17: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

10

Jesus Jainkoaren eta gizakiaren benetako aurpegia erakusten digun sinestedun eredu bezala aitortu eta onartu.

Aurrekoaz gain, ondorengo alderdiak ere kontuan hartzea komeni da: Sakramentu biren arteko (eukaristia eta sendotza) igarotze aldia izatean,

eta sakramentua hartzeak eragiten duen presiorik gabe egotean, neskato eta mutikoak askatasun handiagoz etorriko dira, Lehenengo Jaunartzearen inguruko gizarte edo familia presiorik gabe. Gatazkarik ez egotean, prozesuko beste une batzuetan ez bezala, seriotasunez heldu ahal izango diogu berez gatazkatsua den gaztetxoaren laguntzari.

Taldekideen arteko konfiantzaz jantzitako talde zabala eratzea,

konbibentzia eta kanpamentua bezalako ekintza berriak, baita jolasaren bidez balioak transmititzea ere –gela betean egindako ohiko saioetan-, lehenago ala beranduago burutu behar dugun bidea da, gero Jesusen eta bere Mezuaren ezagutza sakontasunez aurkezteko. Preadoleszentzia aro hau une egokia da lortzeko eta, bide batez, Deialdiaren eta Kristau Sarbidearen bidea lautzen dugu.

Beste alde batetik, neskato-mutikoak aldaketa, eta hoberako aldaketa, bizi

duela sentitu behar du. Beharbada, “igarotze” ospakizun batekin erakuts daiteke hori, katekesia bukatzen duenean, eta beste ospakizun bat egin daiteke Deialdira igarotzerakoan. Adin honetan sentikorrak dira beren burua “nagusi” eta “garrantzitsutzat” ikustarazten dioten zeinuen aurrean.

Page 18: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

9

5.- Gaztetxoaren Karakterizazio Psikoerlijiosoa Ondoren, eta luzatzeko asmorik gabe, gaztetxoen karakterizazio psikoerlijiosoa egingo dugu, beraiekiko pastoral ekintzaren jardunbidea jarriz letra esanez.

Gaztetxoek besteengana zabaldu behar dute, taldea sortuz eta beren galderak, kezkak eta sentimenduak ahalbideratuz.

Jesus Jainkoarekiko eta besteekiko harremanetarako eredutzat eta lagunurkotzat hartu, aldatzeko gogoak bideratzeko.

Taldea, baliagarri dute askatasunez jarduteko, atentzioa emateko

(eztabaidak, txisteak, lekuz kanpoko komentarioak), beren gaitasunak ezagutzera emateko eta gaitasun horiek onartuak izan daitezen...

Kontzientzia kritikoa esnatu bere inguruaren aurrean, Jesusen eredutik.

Haztea aldatzea da, baina hori ez da uko egitea, aberastea baizik.

Besteak, familia, Jesus, bidelaguntzat hartzea funtsezkoa da beren hazkundearen protagonista sentitzeko.

Lagunak izatea ezinbestekoa da bakarrik ez sentitzeko. Adiskidetasuna

erantzukizuna eta arriskua da, baina adiskidetasunari eustea aberasteko eta heltzeko bidea da.

Esperientzia positiboa egin bizitzan eta taldean Jesusen egitasmotik.

Haur menpekotasuna haustean, bere erlijiozkotasuna aldaketa bizi duen giroaren menpe dago, jakiteko, galdetzeko, ezagutzeko duen interesaren menpe: interesik eza, onarpen pasiboa, edo esperientzia pertsonala.

Adiskidetzearen eta Eukaristiaren sakramentuetan sarbide berriari ekin.

Jesus bere baloreengatik, bere ereduagatik onartua da, baina ez da balio horiek norbere bizitzara eraman beharrik ikusten. Besteei asko eskatzen zaie, ez hainbeste norbere buruari.

Norbere bizitza iraganeko eta gaurko hainbeste sinestedunengan dauden Jesusen balioetatik aztertu.

Liturgian eta otoitzetan jardutea eta protagonista izatea gustatzen zaie,

baina haurtzaroko ohiturari jarraituz eta eszenatokiaren erakargarritasunagatik, ez konpromisoagatik. Baina, apurka-apurka, jarduera hau alde batera uzten dute, ez barneratzeagatik eta eguneroko bizitzatik banatuta dagoelako. Ez da uko egitea, interes falta baizik. Ospakizuna inposatua bada, ukapena nabarmena da.

Errito eta zeinuen bidez, norbere sentipenak eta bizipenak adierazten ikasi.

Kanpaina eta zeinu txikietan laguntzea eta jardutea gustatzen zaie, baina, beti ere, konpromiso puntualak direnean, eta protagonista sentitzeko eta atentzioa emateko balio ezkero. Batzutan motibazio txikiren bat behar dute.

Page 19: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

8

fisiko, psikologiko eta afektiboek segurtasunik eza dakarkiote eta, ondorioz, azalpenak bilatzen ditu, egoera kontrolpean duela sentitzeko.

Formulaziorako gaitasun mugatua oztopoa izango da galderak, zalantzak,

esperientziak eta sentipenak adierazteko. Besteen aurrean komunikatzeko zailtasun honen eraginez, bere baitan ixten da, edo gehienez, “lagun minarengana” irekitzen da. Taldea oraindik eratu gabe dago, eta bertako kide izatea laguntza behar duen “jaiotza berria” izango da.

Neskato edo mutiko gaztetxoaren inguruak hazteko aukera aberasgarri

guztiak eskaintzen dizkio, baina beretzat, onartzen edo errespetatzen ez duten mundu arrotzak dira: helduen mundua, ikasketen diziplina, anai-arreba nagusiak –eduki ezkero-, Aisialdiko monitoreak, irakasleak... Aipatu dugunez, erraza da informaziora iristea eta informazio ugari dago haurrentzat, gazteentzat edo helduentzat, baina “pre” mundu hori ahaztu egiten dela dirudi. Besteengandik bereizteko ukitu berezia eman eta “helduei” kopiatzeak dirudi konponbidea.

Kritika gaitasuna autonomo sortzen da, “ba nire aitak hau dio...”

“gehigarririk” gabe, horregatik, bideratu eta hezi egin behar dugu, entzutea, elkarrenganako errespetua, zintzotasuna, talde lana... landuz. “Nire iritzia besteenaren ondoan jartzen dut hobeto eraikitzeko”.

Beren buruaz arduratu eta arazoak konpontzerik ez izatean, are eta gehiago

ixten dira eta ez da erreza beraiekin harremana izatea. Neskengan, agerikoagoa da tristura. Horregatik begikotasunez hartu behar dugu: ulerkorrak izan behar dugu. • Hezitzailearen eta gaztetxoen areko harremana

Ezaugarri hauek ikusita, hezitzaileak gaztetxoekin izan behar duen jokaeraren inguruko datu batzuk eman ditzakegu:

ü Gutxi eskatu, baina exigitu; kontuz ibili behar dugu beraiekin, baina sendotasunez.

ü Ez dugu ironiaz jokatu behar beraiekin, itxi egingo dira-ta: itxaroten jakin behar dugu. Adin eskergabea da: disgustura dago, zoritxarreko sentitzen da, ez dutela ulertzen pentsatzen du. Dena eta guztiak gorrotatzen ditu. Ezegonkorra da, suminkorra. Horregatik, lagundu egin behar zaio, ez zamaz bete; ulertu egin behar dugu, ez kondenatu.

ü Konfiantzazko giroa sortu behar dugu, bestela ezingo dugu ezer finkorik eraiki. Beste hau ere ikustarazi behar diogu: balio moralak ez daudela hedatzaileen menpe, kontzientziak eragindako ikuspuntu pertsonalaren menpe baizik.

Page 20: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

7

dela uste dugu eta, gaurko egoeran, ez dugu beharrezkotzat jotzen beste ekimen antolaturik martxan jartzea.

• Esperientzia “libreen” mailakako artikulazioa: azkenik, urteotako

esperientziaren eta beste esparru batzuetako elizbarruti aukeren arabera, aparteko ahalegina egin behar dugu lekuan lekuko ekimenak, ekimen partikularrak, plataforma egonkorren baten sar daitezen, eskubide osoko zentro bezala edo ekimen elkartu bezala.

4.- Gaztetxoaren Ezaugarri Psikologikoak

‘Preadolescente’ hitzaren ‘pre’ horrek dena dio. Bidean daude, baina urte batzuk emango dituzte heldu arte. Haurren lasaitasuna desagertu egiten da; umea ez dela konturatzen da, baina gaztea ere ez da (neskak zertxobait aurreratuko dira prozesu honetan).

Jakinmin intelektualak agertzen dira: arrazoitu, eztabaidatu, kritikatu egiten

du. Biziki pozten da egia jadestean. Haurtzaroari dagozkion lasaitasuna eta oreka desagertu egiten dira.

Balorazio sena zorroztu egiten da. Gurasoak ere gogor kritikatzen ditu: ez

du ulertzen gauza batzuk zergatik ezin diren esan. Jadetsitako baloreak kolokan daude, eta sen kritikoa areagotu egiten da.

Berak antzematen duena da benetakoa; berak ulertu arte, ez dago

konforme helduek esaten dutenarekin. Segurtasuna behar du: eztabaidan aritzen da, ez egia bilatzeagatik, helduaren segurtasuna eta gaitasuna probatzeko baizik. Arrazoiak, irizpideak bilatzen ditu.

Gaztetxoak, neskato nahiz mutiko, era guztietako abenturak eta ekintzak

imajinatzen ditu, eta intimitatean eusten die fantasia horiei, barnerakoia da-ta. Nortasun krisi gogorrari aurre egin behar dio, eta bere nortasuna jadesteko ezintasun horrek segurtasunik eza eta larritasuna eragiten dizkio.

Bakartzat du bere burua; gertatzen zaiona guztiz berria dela eta ez duela

beste inork esperimentatu pentsatzen du. Trantsizio adina da, iraganarekiko apurketa dakar eta tentsioa geroari begira: orainari baino gehiago begiratzen dio geroari.

Psikologia Ebolutiboaren joera berrien arabera, adin hau (12-14 urte) inoiz

baino hurbilago dago adoleszentziatik. Psikologo askoren arabera, haurtzaro heldua 9-10 urterekin bukatzen da, preadoleszentziari bide emanez. Komunikabide berriek (telebista batez ere, baina baita ordenagailua ere, telefono mugikorra ahaztu gabe), nolabaiteko autonomia gaitasuna duen gaztetxoa eragiten dute; gaztetxo horrek kontrolik gabeko larregizko informazioa du, erosteko ahalmen nabarmena, eta kasu askotan gustuetan, janzkeran eta familian duen lekuan ezartzen den berariazko estiloa.

Dena dela, itxuraz, erabakiak hartzeko beste garai batzuetan baino aukera

gehiago duen gaztetxo honek bere espazioa eta segurtasuna bilatzen lagunduko dioten erreferentziak behar ditu orain ere. Etengabeko aldaketa

Page 21: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

6

hauekin jarduten dute, fede aukera zehatzarekin, nahiz eta Bizkaiko eskaut mugimenduaren antolaketa sendotasunik ez izan. Batzuek nahiz besteek beren misiolari izaera markatua dute alde eta, aldi berean, muga: beraien eskaintza, kasu askotan beste eliz erreferentziarik ez dutenengana heltzen da, baina horrek, era berean, fedearen zehazpen sakonagoa galarazten du.

• Junior: Ekintza Katolikoko haurren Mugimendu orokorra da, tinkoa baina

agerpen eskasa du Gaztetxoen mailan jarduten duen elizbarruti sarean (zentro bakarra). Bere egitasmoa erreferentzia gero eta esanguratsuagoa da elizbarrutiko parrokia batzuetan, baina bere antolaketa (elizbarrutiz gaindikoa) eta EKa izatea oztopo dira bertan sartzeko.

Ekimen eta plataforma egonkor hauekin batera, parrokietako eta lekuan

lekuko hainbat egitasmo dago, gehienak behin-behinekoak, eta kasu askotan, aurkeztutako plataformen alderdirik positiboenak hartuz erantzun nahi diote Gaztetxoen munduari. 3.- Aurretiko Aukera Batzuk

Agiri honen aurkezpenaz hasten den lana ondo zehaztea komeni den aurretiko sen eta aukera batzuetatik abiatzen da:

• Arduradunen identifikazioa: Gaztetxoen pastoraltzaz arduratuko den eta uneotan adin hauekin (Katekesia, Hezkuntza, EEB, Junior...) lan egiten dihardutenak bilduko dituen esparru zehatza sortu behar da, elizbarruti mailan.

• Elizbarrutiko Biderapenak egitea: lehen aurkeztu dugun gabezietako bat

konpontzeko, ezinbestekoa da Gaztetxoen Pastoraltzako elizbarruti mailako jarraibide orokor batzuk egitea. Nahiko orokorrak izan beharko dute, gaur egun aldi horretan jarduten dutenek onar ditzaten, baina baita nahiko zehatz eta argiak ere, edozein jokaera egokitzat ez hartzeko.

• Artikulazio handiagoa: Indarrean dagoen Gaztetxoen Pastoraltzak “zubi”

lana egiten du, pastoral ekintza guztietan beharrezkoa den asmoa bereziki nabarmenduz: aurreko prozesuei (kasu honetan haurtzaroa) eta ondorengoei (gazteria) jarraipena eman; zehazki, aparteko ahalegina egin behar dugu aldez aurretik hasitako Kristau Sarbidea egoki eta zuzen osatzeko.

• Dauden egiturak sendotzea eta hobetzea: Gure ustez, aipatu berri

ditugun plataformak beharrezkoak dira Gaztetxoen pastoraltza egokirako Elizbarrutian eta, horregatik, horien hobetze eta moldatze prozesu mailakako eta iraunkorraren aldekoak gara, eta ez genituzke kenduko edo beste batzuek aldatuko.

• Eskaintza nahiko: aurreko puntuan esandakoaren arabera, gure

Elizbarrutian Gaztetxoen pastoraltzarako plataformen eskaintza nahikoa

Page 22: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

5

Hauek dira pastoral mailan Gaztetxoekin jarduten duten era bateko eta besteko eliz plataformak:

• Katekesia: Indarrean dagoen elizbarrutiarteko prozesuak, aurrekoak bezala, haurren 6 eta 12 urte bitarteko aldia (1.tik, 6.era) hartzen du. Elizbarrutiko parrokia gehienetan dagoela esan dezakegu1. Lehenengo hiruzpalau urteetan (aldeak daude leku batetik bestera: Eukaristiaren ospakizuna 3. edo 4. mailan), ugaria da haurren partehartzea katekesian. Familien interesaz gain, nabarmena da gure herrietan dagoen gizarte presioa Penitentzia eta Eukaristia ospatu arte, ondorengo beherapena ikusgarria da-ta. Horrela, 10-12 urte bitartean (Lehen Hezkuntzako 5.-6.), motibaziorik eza nabarmena da familia askotan, dagoeneko ez dutelako antzematen inolako gizarte presiorik, eta, ondorioz, erlijio sentsibilitate handiagoa duten eta eliz partehartze eta konpromisoa duten familietako haurrak joaten dira katekesira2. Haur Katekesiko ibilbide honen ostean, ez dago gure elizbarrutian 12 eta 15 urte bitarteko neskato-mutikoei zuzendutako berariazko Katekesi proposamenik. Hutsune esanguratsua da, nahiz eta parrokia batzuetan adin hauetako neskato-mutikoen katekesia beraien edo beste elizbarrutien lagungarriekin landu.

• Hezkuntza: jakina, Eskolako Erlijio Irakaskuntzak nahiz Bizkaian ezarpen

eta garrantzi zabaleko diren Ikastetxe Erlijiosoen (Elizbarrutiarenak ala ez) hezkuntza eskaintzak berariazko jarduna dute Gaztetxoekin. Eskolako Erlijio Irakaskuntzaren bidez, erlijio jazoerarekiko beste loturarik (parrokia, familia hezkuntza,...) ez duen gaztetxo askorengana iristen da, baina molde akademikoak pastoral muga nabarmenak ditu, beste erakunde horiek osatzen ez badute. Ikastetxe Erlijiosoen eskaintza aldakorra da, kasu batzuetan pastoral ekintza lehentasunezko eta egituratutako eskaintza delako eta beste batzuetan era orokor eta lausotuagoan kokatzen delako ikastetxearen ebanjelizatze izaeraren barnean. Eskaintza hau guztiz baldintzatuta dago: alde batetik, eskakizun akademikoak eta beste premia batzuk daude eta, bestetik, merkatu lehiakorrak ezartzen dituen mugak, merkatu horretan berariazko pastoral ekintza ez delako behar beste nabarmentzen edo ez duelako beharrezko lurralde loturarik.

• EEB eta Parrokiako Aisialdia: Elizbarrutian presentzia esanguratsua duen

plataforma da EEB (hogeita hamar taldetik gora, bi mila neska-mutilekin), eta hezkuntza ibilbide jarraikorraren bidez, Gaztetxoen aldia jasotzen du. Hauekin batera, Parrokiako Aisialdiko talde ugari dago: adin

1 Hauxe da prozesua: 1. Erlijio esnatzea (“Esnatu”). 2. Jesukristoren ageriko iragarpena (“Etorri eta ikusi”). 3. Elizaren eta Penitentziaren eta Eukaristiaren sakramentuen aurkezpena (“Jarraitu nirekin”). Bataioaren Sakramentua da 2. urtearen burutzea, Jesukristorekiko atxikimenduarekin. 4. Jesusen jarraitzaile bezala dugun kristau bizitza pozez bizitzeko eta ospatzeko proposamena (“Zatozte ospatzera”). 5. Jesusi jarraitzea. Kristauaren bizitza morala. 6. Hauxe da gure fedea. Fede sintesia 12 urteko neskato-mutikoarentzat. 2 Zehazki, 2001.eko maiatzean egindako inkestaren arabera, parrokietatik jasotako 223 erantzunen artean, 120tan dute parroki katekesia, 1. Jaunartzea ospatu zuten haurren %28a joaten delarik. Beste alde batetik, jaunartze osteko katekesi hau atseginagoa da katekistentzat, erlijioaren aurrean sentsibilitate gehiago duten eta sakramentuaren ospakizuna “helburutzat” edukitzearen baldintzapean ez dauden haurrek parte hartzen dutelako.

Page 23: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

4

I. SARRERA

1.- Gaztetxoen Pastoraltzaren Definizioa

Honela aurkez genezake Gaztetxoen Pastoraltza: gaztetxoak (hamar eta hamalau urte bitartekoak) jasotzailetzat dituen ebanjelizatze prozesua bere alderdi guztietan garatzeari begira eratzen diren eliz ekimen guztiak.

Gaztetxoen Pastoraltzak, ezinbestez, berariazko ezaugarriak konpartitzen

ditu jasotzailearekin, zehaztugabetasunaren zeinuaz defini daitezkeen ezaugarriak hain zuzen ere. Dagoeneko ez da haur pastoraltza baina ezta adoleszenteen eta gazteen pastoraltza ere. Ez dator bat biotako batekin ere, baina bion ezaugarriak ditu.

Haur pastoraltza Penitentzia eta Eukaristiaren sakramentuetarako sarbideak

eta adoleszentzia-gazteria pastotaltza Sendotzarako sarbideak markatzen dituzten bitartean, gaztetxoen pastoraltzak ez du berariazko sakramentu-loturarik, honek dakartzan abantaila eta arazoekin, aukera eta mugekin.

Gaztetxoen Pastoraltza ez da hutsetik hasten eta ez da bere baitan

bukatzen. Federako hurbilketa egina dago, neurri handi batean, haur pastoraltzan eta hala ere bide luzea dago oraindik egiteko eta aprobetxatzeko baldintza hobeetan has daitekeen gazteen Kristau Sarbiderako bidea prestatzeko.

Guzti horregatik hain zuzen ere, Gaztetxoen Pastoraltzak berariazko

trinkotasuna duten beste bi aldien (haurtzaroa eta adoleszentzia) arteko jarraikortasuna bermatu nahi duen iragankortasun edo “zubi” izaera nabarmena du. Dagokigun aldi honetan denak balio duela dirudi, baldin eta helburu zail eta asmo gutxiko bat lortzen badugu: neskato-mutikoek prozesuan jarrai dezatela atzean gelditu gabe.

Azkenik, berariazko nortasunik ez hau azpimarratuz, Gaztetxoen

Pastoraltzak esparru asko eta era askotako ekintzaileak (familiak, ikastetxeak, kristau elkarteak, neskato-mutikoen talde naturala, e.a.) ukitzen ditu, baina era lausotuan, protagonismo nagusirik gabe, denek eragiten dutelako adin hain eraginbera honetan.

2.- Plataformen Deskribapena

Bilboko Elizbarrutian Gaztetxoekin garatzen den pastoral ekintzak, hainbat erakunde eta ekimen dago horretarako, baina ez dago horren arduraduntzat identifikatutako eta onartutako eragile bakarrik eta, aldi berean, ez dago, oraingoz, adin hauetarako Elizbarrutiko Biderapenik. Bi hutsune hauek gabezia esanguratsua dakarte, eta agiri honen lan dinamikak ahalik eta arinen konpondu nahi du hori.

Page 24: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

3

AURKEZPENA

Eskuetan dituzu “Gaztetxoen Pastoraltzarako Elizbarrutiko Biderapenak”. Gotzainak eta bere Gotzain Kontseiluak guztion artean lantzeko tresna lez onartu zituen uda aurretik. Horrez ganera, gaztetxoen pastoraltza Elizbarrutiko Gazteria Idazkaritzaren ardurapean jartzea erabagi zan. Aspaldiko urteotan, ahalegin handiak egin dira elizbarrutian, ume, gazte zein helduen fede heziketarako hainbat argibide eta proiektu eskeiniz. Pastoral barruti, eskualde, parrokia, alkarte eta mugimenduentzat erreferentzia lez argitaratu dira, askatasunez eta era askotara, sasoi bakoitzeko fede heziketa bultzatzeko. Ekimen honen bidez lortu nahi dana ez da txantxetakoa: prozesuak eratu eta bateratu, bizitzako edozein momentutan sinismena erein eta landu ahal izateko. Horrek koherentzia eta koordinazioa eskatzen dau, sasoi batetik bestera saltoka ez ibilteko. Huts bi bete nahi dira dokumentu honen bidez: bata, gaztetxoen pastoraltzarako elizbarrutian proiektu edo argibiderik ez izatea; bestea, horren arduradun zehatzik ez egotea. Izan ere, hainbat ahalegin, ikuspuntu eta eskeintza ezagutzen da, baina erreferentzia orokorraren falta nabaritzen da. Era askotara eta hainbat bidetatik ikusten izan da argibideon beharrizana. Hona hemen dokumentu honen egituraketa: aurkezpen laburra, sarrera orokorra, helburu nagusi eta berezien zehazketa, proposamen metodologikoa, lana bideratzeko plataformen aitamena eta azkenik, eranskin batzuk, hezitzaile edo laguntzaileei buruz, gurasoekin izan daitekezan harremanei buruz etab. Dokumentu honetan planteatzen diran helburuak lortzeko, ezinbestekoa da ekimen zehatzak antolatzea han-hor-hemen, elizbarrutiko lurralde eta plataforma ebanjelizatzaileetan, bakoitzak bere berezitasunak dituala. Ondorengo urteetan, fedearen bizipena eta zabalkundea indartu nahi dira elizbarrutian. Horixe da ardura nagusia. Orain argitaratzen diran biderapenok laguntza bat eskeini gura dabe gaztetxoen pastoraltzarako, apala, baina baliagarria, Jaunaren Espiritua gure ahalegin eta zereginen ondotik dabilanaren ustetan.

Gaztetxoen Pastoraltzarako Mahaia Elizbarrutiko Gazteria Idazkaritza

Page 25: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

2

AURKIBIDEA

AURKEZPENA................................................................................. 3. orr

I. SARRERA.................................................................................... 4. orr

1.- GAZTETXOEN PASTORALTZAREN DEFINIZIOA ............. 4. orr

2.- PLATAFORMEN DESKRIBAPENA..................................... 4. orr

3.- AURRETIKO AUKERA BATZUK ........................................ 6. orr

4.- GAZTETXOAREN EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK............ 7. orr

5.- GAZTETXOAREN KARAKTERIZAZIO

PSIKOERLIJIOSOA.......................................................... 9. orr

II. PREADOLESZENTZIA ALDIRAKO HELBURUAK ..................... 11 . orr

III. METODOLOGIA ..................................................................... 14. orr

1.- ATARIKOAK .................................................................. 14. orr

2.- BIZITZA AZTERKETAREN METODOLOGIA.................... 15. orr

IV. ERANSKINAK......................................................................... 18. orr

1.- BALIABIDE METODOLOGIKOAK................................... 18. orr

2.- PREADOLESZENTZIAKO PASTORAL EKINTZAILEA...... 23. orr

Page 26: Prozesu osoan zehar: Gurasoei egindako deialdietan ......Ø Erlijio adierazpenerako une egokiak egon daitezela. Ø Neskato-mutikoek ekintza desberdinen–ez edukiari dagokionez- prestaketan

Bilbao, 2004ko iraila