Paleolitoa faissal,araitz ,olaia,irati

8
PALEOLITO A

Transcript of Paleolitoa faissal,araitz ,olaia,irati

PALEOLITOA

HASI ETA AMAITUPaleolitoa, duela 1.000.000 urte hasi zen eta duela 7.000 urte amaitu zen.

BIZITZAGizon-emakume horiek aire zabalean,

haitzuloetan eta adarrez eta animalien larruzeraikitako etxola soiletan bizi ziren.Leku batetik bestera ibiltzen ziren,horregatik diogu nomadak zirela.

Tributan banatzen ziren. Hainbat familiaosatutako talde txikiak ziren.

EHIZA, ARRANTZA ETA FRUITU BILKETA

Naturan aurkitzen zutenaz elikatzen ziren fruituak eta sustraiak biltzen zituzten, arrainak eta moluskoak arrantzatzen eta elur oreinak bisonteak sugandilak eta abar ehizatzen zituzten. Animalietatik larruak lortzen zituzten hotzetik babesteko.

LANABESAKPaleolitoko gizon emakumeek harriz etahezurrez egindako lanabesak erabiltzen zituzten:lantzak eta tranpak, ehizarako;arpoiak,arrantzarako;orratzak,larruak josteko;labanak eta bifazak,ebakitzeko…Gezien puntak,labanak eta bifazak egiteko,harri batez jotzen zuten bestea,kontu handiz,nahi zuten forma eman arte.Bifazak alde biko aizkorakmodukoak ziren.Arpoiak eta orratzak egiteko,animalien hezurrak eta adarrak erabiltzenzituzten.

MARGOLANAKGarai horretan agertu ziren lehenbiziko artistak; gizaki horiek animaliak margotzen zituzten, haitzuloetako horma eta sabaietan. Horretarako,eskuak eta animalien lumak nahiz ileak erabiltzen zituzten pintzel moduan.Koloretako pinturak mineraletatik lortzen zituzten .Mineralak zanpatueta animalien gantzarekin nahasten zituzten.Aurreko gizakiek emakumeen harrizko eskultura txiki batzuk eragiten zituzten.Irudi hoiei venus esaten zaie.

PALEOLITOKO AZTARNAK EUSKAL HERRIANZenbait lekutan, animalien hezur, ehizarako armaeta lanabes ugari aurkitu dira; izan ere, lehen giza

talde horiek ehizatik eta bilketatik bizi ziren . Material erabilienak harria eta silexa ziren.

Aztarnategi garrantzitsuenetako bat Izturitzen dago, Nafarroa Beheran. Gai honetan egindako

pinturak eta grabatu batzuk ere aurkitu dira Euskal lurraldean . Horien artean garrantzitsuenak

Santimamiñeko kobazuloetan eta Gipuzkoako Ekainen daude

EGILEAK

FAISSAL OLAIA

ARAITZ IRATI

5. MAILA B