Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA Igandeko besta nagusiarekin bukatuko da Mintzalasai, Marion aintziran b Lan munduan euskarak duen lekuaz gogoetatu zuten asteartean; bihar, euskal kantagintzaz b 4-5 Murgildu ura badeno Antzerkia Manu Berkek idatzi ‘Gora! Un selfie au milieu des Sioux’ emanen dute gaur, Bardozen 3 Hezkuntza Bigarren ikasturtea abiatu du Hendaiako Erlaitza euskarazko eskola alternatiboak 2 Ostirala 2019ko irailaren 27a X. urtea 414. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected] FOTOLIA

Transcript of Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop...

Page 1: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

Igandeko besta nagusiarekin bukatuko da Mintzalasai,Marion aintziran bLan munduan euskarak duen lekuazgogoetatu zuten asteartean; bihar, euskal kantagintzaz b 4-5

Murgildu ura badeno

Antzerkia Manu Berkek idatzi‘Gora! Un selfie au milieu des

Sioux’ emanen dute gaur, Bardozen

3Hezkuntza Bigarren ikasturteaabiatu du Hendaiako Erlaitza

euskarazko eskola alternatiboak

2Ostirala

2019ko irailaren 27aX. urtea414. zenbakia

[email protected]

FOTOLIA

Page 2: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

tzen ditu «emozionalki hunkitugaituen zerbait, ikusteko gure be-harrak non ez diren aseak izan».Dioenez, lanketa horri esker, hau-rrekin egoera jakin batzuen aitzi-nean «erreaktibo ez izaten» la-guntzen du. «Aldatzen du nola-koa zaren haurrekin eta nolakoharrera egiten diezun haien emo-zioei; lanketa biziki sakona da, etaniretzat ezinbestekoa».

Planeta berean

Kanpoko presioaren presentziaere aipagai du Maitexa Aintzik:«Ez gara beste planeta bateanbizi. Gurasoek beldurrak adieraz-ten ahal dituzte, eta, noski, badu-gu presio hori. Badakigu gurehaurrak konparatuak izanen di-rela, momentu batean sistematradizional batzuk sartuko dire-la». Horrela, beste eskoletakohaurrek bezala, Erlaitzako 7 urte-ko haurrek ere irakurketa lantzendute. Diferentzia batekin:«Haientzat ez da astuna irakur-keta lantzea. Badakite zer zentzuduen irakurtzeak: handitzea, bes-teekin komunikatzea, plazer har-tzea. Plazer hori anitz zaintzendugu». Eskola ondotik haur ba-tzuek ohiko kolegioan segitukodutenez, aldiz, ezin oraino erran.Hezkuntza Nazionalarekin

kontraturik ez du Erlaitzak, eta,ondorioz, estatuaren laguntzarikezin dute ukan; bai, aldiz, eskolahoriek laguntzen dituen fundaziobatena. Ez aski, haatik, langileensoldata duina ziurtatzeko. «Bainagure helburua ez zen proiektu eli-tista bat sortzea; nahi genuen go-goa zutenek gutaz hurbiltzea»,eta, Aintzik gehitzen duenez,«gurasoek 200 euro pagatzendute hilean; Montessori eskoletan400 eta 500 euro artean pagatzendute gurasoek, eta itunpean direneskoletan haur bakoitzeko 700euroko kostua bada, denen lega-rrekin pagatua», zehazten du.Hogei haur ukanez gero, aldiz,Erlaitzako langileek soldata duinalukete, haren erranetan.Dirua ez da, beraz, motibazioa,

dudarik baldin bazen. Haurrensormenari, aldiz, bereziki atxi-kiak dira: adibidez, fotokopiariksekula ez dute egiten haurrek ko-loreztatzeko, «haurraren baitatikheldu den marrazkia oso garran-tzitsua» baitzaie. Naturak ere le-ku handia du, astean gutxienezegun oso bat pasatzen baituteoihanean edo itsasbazterrekoarroketan. Jokoan, lehiarik ez. «Harrema-

na oinarrizkoa delako», joko ko-operatiboak lehenetsiak dira,ikertua izan delako «burmuine-an bestearekiko komunikazioalantzeko» balio dutela.

Joanes Etxebarria Maule

Urtarrilean sortu zenErlaitza eskola,Hendaian. Sartzehonetan hamarhaur ditu, eta beste

baten mentura heldu den urtarri-leko. Montessori material peda-gogikoa erabiliz, «eskola aktibo»

horretan «pedagogiaren erdigu-nean haurra» ezartzen dela dioeskolaren webguneko aurkezpe-nak. Maitexa Aintzi xedearen era-maile, guraso eta Erlaitzako ira-kasleak laburbiltzen du: «Gure urtanta ekarri nahi dugu. Bakoitzakbere arloan ardura hartzen duenbezala, heziketa mailan gure eral-daketa nahi dugu eraman».

Bi saiakera eginak zituen aitzi-netik, bat Etxalarren (Nafarroa)eta bestea Saran. Baina «proiek-tuak ez ziren aski ongi finkatuak;ez genuen lauki hori sortua edoarautua, nora nahi genuen joanedo nola funtzionatu», dio Ain-tzik. Elkarte esperientziatik «le-gezko modura» jauzi egin zutenHendaiako Erlaitza eskolarekin.

Koadro pedagogikoa beste es-perientzietan ez bezala finkatuadute Erlaitzan: irakaslearen eskuda, agerian gelditu baitzen bestesaiakeretan partaideak oro ez zi-rela hein berean hezkuntzaz era-man gogoetan. «Baina gurasoekbadute beren askatasuna etahaien tokia proiektu honetan»,azpimarratzen du Aintzik: bi ira-kasleak bezala, adibidez, komu-nikazio ez bortitzean formatzeraengaiatuak dira gurasoak ere, es-kolan eta etxean ez dadin girodesberdina izan.

Eskola aktiboa

Erreferentzia edo inspirazio itu-rriak aipatzean, bi nabarmentzenditu Aintzik: batetik, RebeccaWild, pedagogo alemana, 70ekohamarkadan Ekuadorren eskolaaktiboa sortu zuena Montessorieta Freinet metodoen arteko na-hasketa batean. Bestetik, BernardCollot frantsesa, Hirugarren mo-

tako eskola liburuaren idazlea(frantsesez L’école du 3ème type),azken hori Freinet metodoanzentratuagoa.Irakasle baino, «bidelagun»

gisa deskribatzen du MaitexaAintzik bere lankidea: «Gu jar-tzen gara eta behaketa prozesubatean gaude askotan. Horrelabadakigu haur bat zertan den etagutxi gorabehera zeren beharraduen». Ikasgairik ez diete inposa-tzen, baizik eta proposatu egitendituzte momentuaren arabera:«Konkretuki, egunean zeharhaurrarengana hurbilduko garaeta, ikusten dugunean prest dela,erranen diogu: ‘Badut tailer hori,edo joko hori, zer diozu?’». Montessori materiala erabiliz,

motrizitate garaiari inportantziaberezia ematen diote, eta «zen-tratua» denean ikasgai akademi-ko batean sartzeko parada propo-satzen diote. Erlaitzak hartzen di-tuen adineko haurrekin (3 eta 11urte artean) egin ikerketa desber-dinak kontuan hartzen dituzte;gorputzarekin jokatzean ikasizerakutsia hobeki barneratua delabaitiote: «Ikertua izan da ume batmugitzen baldin bada, mugimen-du hori eta gero hobekiago sartu-ko dela ikasgaietan». Lanketa emozionala pedagogia

horren beste alderdi inportanteada. Eskola eredu tradizionalare-kin konparazioak galdeturik,hautatu bidearen azalpenetanbarnatzen da bidelaguna: «Nire-tzat lanketa emozionala ezinbes-tekoa da, harremana gure lanarenerdigunean delako. Hori besteereduan ahantzia izan da». Ain-tzik aste oroz egiten duen dei bataipatzen du: eredu klasikoan denbeste irakasle batekin parteka-

Urtarrilean sortu zen Erlaitza eskola, Hendaian. Montessorimaterial pedagogikoa erabiltzen duen euskarazko eskolaaktiboa da: ikasgaiak inposatu gabe, motrizitatea landuz etahaurra «bere osotasunean» hartuz, emozioak baztertu gabe.

Haurra erdiguneanezartzen duen eskola

Erlaitza eskola sortu berriko haurrek astean gutxienez egun oso bat naturan pasatzen dute. HITZA

2IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko irailaren 27aGaiak

Page 3: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

Iñaki Etxeleku Baiona

Manu Berk da Gora! Un selfie aumilieu des Sioux (Gora! Selfie batSiuxen artean) ikuskizuneko tes-tuaren idazlea; irudian, haur den-boran inguruan zituen lagun eus-kaldunen izenak lotu dizkio siuxherriko sei zalduneko multzoari.Haur eta gazte denborako oroi-tzapen, bizipen eta irudimenakdeitu ditu antzerkia, musika, arteplastikoak, espazioa, soinua, hi-tza nahasten dituen sorkuntzara.Baionan sortu zen Manu Berk,

1984an. Liburu bilakatu den ikus-kizunerako idazlanean, arrebaketa lehengusua eskertu ditu,1990ko hamarkadan Baiona Tti-piko giro euskaldun eta abertzale-an murgilarazirik. Artista «za-partatze danbakoek eta gazteriamilitante bizi batek markaturik»egon da. Arte plastikoez gain, po-esia eta antzerki testuak lantzenditu egun, hala nola Okzitania To-losako Balle Perdue taldearekin.

Gerora ikuskizunari bideaeman ziona, hasieran, Pariskoidazketa proiektu baten deialdiaizan zen. Gaia: Hizkuntzak etairaultzak. Gora! zuzendu duenMarlene Llop lagun zuzendariakerran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen Euskal Herria aipatzen,gure aitatxi-amatxiek mintzo zu-ten eta nik galdu nuen hizkuntzahorren aipatzen» aitortu du Ber-kek. Testua idatzi zuen, beraz, etaLlopek nahi izan du taularatu.Bestelakotu da, haatik: «Halakoautofikzio bat bezalakoa bilakatuda. Lurralde berezi batean handi-tu den nerabe bat da mintzo, lu-rraldea izendatu gabe. Ez dugusekula erraten non iragaten den,baina euskarazko hitzak badira.Mulhousen [Alsazia] eman dugu-larik, adibidez, jendea ari zen:‘Baina zer da hizkuntza hori?’». Nerabe horrek indiarrak ikus-

ten ditu denetan; borroka etaerresistentzia lurralde bat. «Eus-

kal aldarrikapenek liluraturikibiltzen da». Idazleak dio surfa-ren eta manifestaldien arteanhanditu dela, artearen eta mili-

tantziaren artean. Gogoan iltza-turik dauzka oraino kontzertue-tan erre banderak eta pinturaespraien usaina. «1990ekohamarkada oraindik aski rock

and roll zen. Kaiet, Aita Seme,Alboka [garaiko ostatuak], Patxaplaza ilun-iluna... 12 urte nituenorduan; skatearekin nintzen, etaarreba nagusiek eramaten nin-duten mundu horretara; gero,sekula utzi ez dudan mundua». Gazte hark mila galdera zituen

buruan, ikusten zituen tindake-tei, aldarrikapenei eta guti baizikulertzen ez zuen hizkuntzari so.«Bikaina zitzaidan dena. Cara-vaggioren margolan bat bezala».Irudimen horri lotu dio lehen ina-rrosaldia eman zion filma: Dan-ces with Wolves (Kevin Costner,1990). «Zinemako lehen txokepolitikoa izan zen niretzat. Yankiustel horiek ikusten nituen indiarguzien garbitzen! Negarrez ateranintzen gelatik, eta amari errannion: ‘Baina gure etxe azpian ger-tatzen ari da hau. Yankiek garbi-tzen dizkigute gure arreba-lehen-gusuen lagunak. Zaldiak behar li-tuzkete beren manifetarako!».Haur baten amets gisa agertzen

da hori dena antzezlanean: «Ban-dalo zaldun batzuekin, dena keeta kaputxa». Ez dute Euskal He-rrian kokatu istorioa, nonahi ger-ta daitekeelako. «Arte bide batzuk hartu badi-

tut nire bizian, edo olerkari bila-katzea hautatu badut, menturazmundu horretan handitu naize-lako izan da» jarraitu du.«Ez idurian, haserre bat errotudit barnean. Alabaina, ez baitabakarrik lilura estetiko bat duda-na; mundu horretan ginen, fami-lia doi bat abertzalea baikenuen.Ez dut militantzia politikoarenildoa hartu, artearena baizik,baina bada momentu bat nonjuntatzen diren, kate berekobegien gisan».

Hitza bere gordineanArte mota ezberdinak nahastendituenez, ikuskizunak ez dumuga markaturik. Antzerki, kon-tzertu, errezital eta irudi erakus-keta gisa ikus daiteke. Edo denanahas. Biluztasuna maite du BallePerdue antzerki taldeak. Hitzaketa irudiak beren soiltasuneanagertzea. «Naturaltasuna dugugustuko. Ez da jantzi berezirik, ilefaltsurik. Marlene, jokalariakhautatzerakoan, direnetik abia-tzen da; duten sentiberatasunetikekar dezaketenari so egiten dio».Taula gainean, gauzak soil etagordin nahi izan ditu. Testua erra-na da den bezala, fantasiarikgabe. «Espazio batean ele horrenekartzera gatoz, musika zuzene-an jotzen dugu. Kasik slam edospoken word iduri du, karikaturaegiten banu». Bi musikari dituztetaula gainean, testuaren erraileaeta argi teknikaria ere joko ere-muan da. «Gustuko dugu tekni-ka ere agerian ematea. Gordin. Ezdugu ikusgarritasuna bilatzen.Haatik, ematen den lekuaren

arabera ikusgarritasuna har de-zake. Chalon dans la rue, karrikaantzerki jaialdi famatuan emanberri dute, In programazio ofizia-lean. Burdinbide baten ondoaniragan da, eta guziz indar bereziaeman diola dio Berkek. Bardozen,aparkaleku batean izanen da.«Gauaz, argi jokoarekin emandiezaioke giro bat. Batzuek errandigute post-rock aire bat bazue-la». Irudi proiekzioak ere erabil-tzen dituzte erdian finkatu ban-dera oihal handi batean. Ematen duen leku bakoitzean,

Balle Perdue taldeak lan bat dara-ma tokiko nerabeekin, ondotikantzerkian figurante bezala arikodirenekin. Bardozen ere hala iza-nen da gaur. Ikus-entzuleei herri-ko etxe aitzinean emana zaie hi-tzordua, 21:00etan. Emanaldiaurririk izanen da.

Nerabe bat indianoen erdian

‘Gora! Un selfie au milieu des Sioux’ ikuskizuna emanen du gaur Balle Perdue taldeak,Bardozen, Elkargoak antolatu Abian jaialdian b Manu Berk artista baionarrak idatzi du lana

Manu Berkek sortu irudia, lagunen izenekin eta ‘A, ez, ttikiegia nintzen’ dion esaldiarekin. MANU BERK

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 27a Gaiak

1990eko hamarkadaoraindik aski rock and roll zen. Kaiet, Aita Seme, Alboka, Patxa plaza ilun-iluna...»

«Arte bide batzuk hartu baditut nire bizian,menturaz munduhorretan handitunaizelako izan da»Manu BerkSortzailea

‘‘

Page 4: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 27aAstekoa

Iñaki Etxeleku Baiona

Mintzalasaik,E k i t e g i aBaionakoeuskaraz-ko lantokipar teka-

tuak elkarrekin antolatua zutenediretea, Merkataritza eta Indus-tria Ganberak aterpeturik. Hur-bildu ziren egiturak edo berenkontu direnak hauek ziren: AEK,Atabal, Euskal Moneta, Bai Eus-karari, Hemen elkartea, EEP, De-partamenduko hizkuntza politi-karako teknikaria, Sokoa lante-gia, Pascal txokolategia, Casenavetxokolategia, Ekaitz Bergaretxeofizioko itzultzailea, Taldea ga-rraio enpresa, If margolari etagrafista independentea.Taldekako ariketen medioz, ba-

tzuek eta besteek enpresetan eus-kara zer egoeratan ikusten zutenadierazi behar zuten lehenik. On-dotik, errazki adosten ahal direnarloak eta erabilerako lehentasu-nak partekatu. Diagnostikoarenegiteko momentuan, nahas-ma-has, halakoak atera ziren solaseta-rik. «Kanpotik ikusten duguna daeuskara guti badela enpresetan.Enpresa handi batzuk ikusten di-ra lan bat egiten dutenak, bainaaskotan EEPri esker da». Hizkuntzaren ikusgarritasuna-

ren inportantzia azpimarratu zen.Euskal Monetako ordezkariek be-rek aitortu zuten euskararen pre-sentzia «biziki zaila» zela, nahizeuskoaren erabiltzeko baldintze-

tan den. 120 afixaketa gauzarazidituzte orain arte, baina laurehunegitekoak dituzte oraino. «Zinezzaila da, ez baita legerik. Behar ge-nukeena da presio soziala, eta be-harbada antolatzen ahal da».Beste batek: «Arazoa da lantegiekgehienetan ez dutela euskararenbaliatzeko beharrik ikusten. Iza-tekotan, gizarte mugimenduareneta erakundeen akuiluek sor die-zaieke beharra». Ñabardura ekarri zion horri

Casenave txokolategiko buruak:

«Halere, zenbait sailetan bada in-teres ekonomiko bat: saltegietan.Hego Euskal Herriko erosle ba-tzuek prezatzen baitute euskarazerrezibituak izatea». EEPko ordezkariak esplikatu

zuen zerbitzu enpresa handi ba-tzuetan haiek bultzatu euskara-ren agerpen esperientzietan en-tzun dutena: «Enpresaburu ba-tzuek erraten digute: ‘Presioaematea zuen lana da!’. Behatoki-tik errezibitzen dituzte gutunak,baina ez diete ihardukitzen. Al-diz, hala diote: ‘Bihar baldin badi-tut hogei bezero erraten didate-nak nahi dutela harrera euskaraz,gogoetatuko dut formakuntzaplantan eman behar dudan’. Horidugu eskas: norbanakoen jarreraproaktiboa zerbitzua euskarazukaiteko». Beste talde batek akuilu lanare-

na zehaztu zuen: «Erabaki es-trukturalen beharra aipatu dugulehentasunetan. Baldintzak sortubehar baldin badira euskaragehiago erabiltzeko, gainetik har-tutako erabaki bat izan behar du,edo kolektiboki erabakia; bainaerabakia behar da».

Enpresan euskararen baliatze-ko aukerak agertzen dira noizten-ka, euskaldunak bai baitira langi-leen artean. Bizkitartean, argazkizehatz baten premia ikusi dutebatzuek: «Ezagutu behar da egi-turaren errealitate linguistikoa.Gehienetan nahasten ditugu bikontzeptu: hiztun profila eta hiz-tunaren motibazioa. Euskaldun

bat izan daiteke ez-motibatuaeuskara erabiltzeko lan mun-duan; alderantziz, erdaldun batekizan dezake sekulako nahikaria.Bereizkuntzak hautsi behar geni-tuzke, inertzietatik atera».

Nondik lotOinarrizko euskarazko hitz batedo besteren baliatzea abiapuntugisa zekusaten batzuek. «Adibi-dez ‘egun on’ erratea jada aitzina-mendua izan daiteke; sinbolikoa,baina halere jarrera bat erakustendu».

Enpresaburu euskaltzaleak jo-muga izan daitezkeela zerraionaitzinekoari beste talde batek.«Oro har nahikari eskasa bada.Enpresek borondatea balute, bu-ruzagitza euskaltzaleek erakus-ten ahal lukete bidea. Adibidez,egiazki eskainiz langileei euska-raren ikasteko aukera, beren or-dutegian sarturik, eta bururaino

joanez, gero euskara ba-lia dezaten lanean». Arte horretan, enpre-

setan diren euskaldunekeuskara erabiltzea erraz-teko tresna zenbait aipa-

tu zituen Eneko Gorri euskarateknikariak. «Ahozkoan badirateknikak atera gaitzaketenakdena beltz / dena xuridikotomia-tik. Gehienetan, talde mistoetangarelarik, ez bagara gai euskarahutsean egiteko, lerratzen garafrantsesera. Alta, bien artean ba-daude zonalde gris asko, tekni-kak: Ulerrizketa, Euslemetodo-logiak, ariguneak, Hego EuskalHerrian, Katalunian, Galizian,Eskozian, Quebecen esperimen-tatzen dituztenak eta ezagutzenez ditugunak».

Igandean bururatuko da Mintzalasai, Baiona-Angelu-Biarritz eremuan euskara sustatzeko astea.Hainbat animazio, topaketa eta tailerren artean, asteartean ‘Euskara lan munduan’ gaiazgogoetatzeko gomita luzatu zitzaien Ipar Euskal Herriko lantegiei, Ekitegia langunearen eskutik.

Lan munduaren erronka

Euskara lan munduan topaketetako parte hartzaileak lanean. GUILLAUME FAUVEAU

Gizarte mugimendutikakuilatze lanaren beharraazpimarratu da enpresekeuskara erabil dezaten

Page 5: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 27a Astekoa

IDEKIAKEAT

GUNAUXJONC /5 1AARRIKKOTRIAKINDUS

ezio txikiaPrALMES

NURAL

AIAHEND0074 6 –NEA oa2019

abazten.o bat irSaiatu sari ugarietakAZKETOZ

!k egun handi batentzatTUAKA PRIBANT

eserlekuetano a bulegokliderr

o antziakrF

30 :17>:301428 |09| 2019ATAB

AKALIOB &ANBIDEAKL!AABRIK FAO SOKTUABISIT

- in

fo@

ize

eco

m.c

om

- ©

Ph

oto

s:

SO

KO

A

#jpoSok

I. E. Baiona

Duela sei urte hasi ziren tailerra

ematen ikastetxeetan, Idazleen

Elkartearekin, eta bazela parada

ohartu ziren garatu eta iraupen

luzeagoko saioen eskaintzeko.

Orain formula orotarik dute, ha-

mabi oreneko ikastarotik lau ore-

nekora. Bihar, bi oreneko saio bat

izanen da Hitzen ahairea. Zeri

kantatzen diogu euskaldunok?

Idatzi duzun liburuaren abiapun-

tua idazle eta kantugileen arte-

ko harremanetik sortu kantuak

dira. Tailerrean ere bai?

XIX. mendearen amaieratik gaur

egunera arte zeri kantatu diogun

gogoetatuko dugu. Nik azalpenak

emango ditut, eta Rafa Ruedak

kantu horiek bertsio akustikoan

kantatuko ditu, gitarrarekin. Iriz-

pide nagusia da idazle eta musi-

kariek elkarrekintzatik sortutako

kantagintza. Kantu guztiak guk

idazletzat dugun autoreren bate-

nak dira. Jakina, gure kantagintza

askozaz ere zabalagoa bada.

Tailer parte-hartzailea da. Jen-

deak bere irudimeneko kanta-

gintza ekar dezake?

Bai, noski. Kantatzen badugu

Errobiren Nora goaz, bertan

egongo direnak baino entzule edo

iritzi emaile hoberik ez da. Hor,

besteak beste, Lapurdi eta kostal-

dea turismoaren bitartez nola ko-

lonizatzen den salatzen zuen

Errobik, Daniel Landartek idatzi-

tako testuan. Ziur lapurtarrek

izango dituztela zeresanak, eta

hor sortuko da solasaldia. Kanta-

tuko ditugun gehienak ezagunak

dira: Manex Pagolaren kantak

Peio ta Pantxoaren ahotsean eza-

gun egin ziren Kantazak euskal-

dunabezalakoak edo Azken dan-

tza hau. Kanta bat bakoitzak bizi

du bere erara. Kolektiboki ere bizi

ditugu, baina norberarentzat ere

badu lotura afektiboa. Nahi due-

nak aukera dauka iritzia emateko.

Bazenuen jakintza baten trans-

mititzeko beharra, galtzeko

arrisku bat ikustearekin batera?

Dudarik gabe. Argi eta garbi. Gure

lehen kezka, lehen akuilua, izan

zen konturatzea gaur egungo be-

launaldiek ez dutela irakurtzen;

irakurtzen dutenek ez dutela eus-

karaz irakurtzen; euskaraz egiten

den musikak gero eta babes gu-

txiago daukala; euskaldunen ar-

tean gero eta lagun gutxiago bil-

tzen dela ohiko kantaldietara; dis-

koen salmenta asko jaitsi dela.

Arrazoien artean argi ikusten ge-

nuen transmisioan eten handia

egon dela, eta, transmisioa ber-

matzen ez bada, oso zaila dela

kezka, jakin-mina, gosea izatea

kantuarekiko eta norbere kultu-

rarekiko, literaturarekiko. Hori

ikasi egiten da, kulturalki kon-

partitzen dugu. Gerora ohartu gi-

nen saio hauen bitartez

Euskal Herriaren historia

garaikidea ulertzeko ga-

ko asko ematen direla

gure kantagintza hau az-

tertuta.

Gaur egun mantentzen ote da

harreman hori?

Bai, bai, mantentzen da oraindik

ere. Jotzen eta kantatzen ditugu,

adibidez, 2018ko, 2019ko idazle

eta musikarien arteko kantak.

Agian sasoi batean helburu ko-

lektibo bat konpartitu zuten be-

zala —esan dezagun 1950eko ha-

markadatik 1980ko hamarkada

arte—; gaur egun helburu konpar-

titurik ez daukagu. Ez bada kanta

on bat egitea eta letra ona. Baina,

halere, jarraitzen dugu idazleok

musikariekin biltzen; musikariek

jarraitzen dute guri musikak bi-

dali eta testuak eskatzen.

Gu-aren ordez ni-ak leku gehia-

go lukeen gizarte batean, ez ote

dute kantagileek gehiago beren

lumatik idatzi nahi?

Gerta liteke hori, baina badaiteke

idazleen artean ere gaiak kolekti-

botik norbanakora etorri direla.

Gero, aztertzeko da gatazka poli-

tiko eta armatuaren ajearekin ere

bizi garela oraindik. Iruditzen zait

badela, askorentzat, bizi izan du-

gun garai hiperpolitizatu batetik

ihes egiteko gogoa. Eta gakoetako

bat izan daiteke ez dugula helbu-

ru kolektibo konpartiturik. Ho-

rrek ere eragozten du ikusmira

zabaltzea. Nitasunetik bai, baina

kolektibora begira kantatzea.

Aldatzen hasia bada ere, ema-

kumeek idatzi testuen eskasia

azpimarratu duzu liburuan.

Aldatzen ari da, baina oraindik

asko falta da. Euskal sortzaileen

katalogoan egin genuen zenba-

keta bat, eta oholtzara igotzen di-

ren emakumeen eta gizonen arte-

ko desoreka oraindik izugarria

da. Emakume gehiagoren testuak

kantatzen ditugu, baina oraindik

aldea izugarria da.

Kantagintzaren aldatzeko bidea

marka lezake?

Uste dut batez ere mugimendu

feminista eragiten ari den eralda-

keta etorriko dela. Horrek eduki-

ko du bere isla sorkuntzan ere.

Iraultza etorriko da sorkuntzara

ere feminismotik. Etorkizunean

emakume kantariak izango dira

gizonezkoak beste, eta ekarriko

duten ikuspuntu aldaketa izango

da iraultzailea.

Musikari euskaldunen artean

zabaldu da ingelesez edo gazte-

leraz kantatzea. Arrisku bat ekar

dezake euskararentzat?

Arriskua nabarmena da. Kanta-

tzea euskaraz, espainolez, fran-

tsesez edo ingelesez laurak egoera

berberean balira bezala, esan

nahi du ez daukazula gure hiz-

kuntzaren eta kulturaren egoera

errealaren berri. Inkestek eta da-

tuek argi eta garbi esaten dutena

da euskalduna bizi dela bere kul-

turari bizkarra emanda. Berdin-

tzen badituzu espainola, frantse-

sa, ingelesa eta euskara, horrek

kalte izugarria egiten dio gure

hizkuntzari. Hori normaltzat be-

zala zabaltzen baduzu, zure zale,

irakurle, hartzaileen artean, beti

izango da zapalduta dagoen hiz-

kuntzaren kontra. Horrela desa-

gertzen dira hizkuntzak.

«Eten handia egonda transmisioan»Gotzon Barandiaran b Idazlea

‘Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?’ tailerra emanen dutebihar goizean, Biarritzeko mediatekan, Gotzon Barandiaranek eta RafaRuedak, Mintzalasai kari. Azalpenekin eta kantatuz eraman tailerra da.

MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Inkestek eta datuek argi eta garbi esaten duteeuskalduna bizi dela berekulturari bizkarra emanda»

Page 6: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

1,6MILIOITAN, ESKUALDEAK SEASKARI GEHITU LAGUNTZA

Bihar estreinatuko duten Etxepare lizeoko eraikin berriarentzat, 1,6 milioi

euroko laguntza publikoa eman dio Seaskari Akitania-Berriak. 2017an

ateak ireki zituen ikastetxearen egiteko, jada, 7,2 milioi euro eman ziz-

kion. 50 urteen bazkaria eginen du, halaber, Seaskak, gune berean.

«Ondoko hilabeteetan gai politikoa badugu:gobernantzia. Ondokokargualdirako behar dituguarauak finkatu»

Alain IriartEuskal Elkargoko lehendakariordea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

800 bat lagun ibili ziren Baionan erretretasistemaren erreforma xedea salatzeko

BAIONA bCGT sindikatuak deiturik —Sud, FSU, Lutte Ouvriere eta

PCFek ere bat egin zuten—, 800 bat manifestari izan ziren astearte goi-

zean Baionako karriketan, Frantziako Gobernuak egingo duen erre-

treta sistemaren aldaketa deitoratzeko. Elkartasunezko erretreta erre-

gimen bat aldarrikatu zuten. Jaka Hori batzuek ere parte hartu zuten

mobilizazioan.

Irudia b Bidarrai

Aurkezle nagusi bat bilatzeko castingaKanaldude euskarazko talk showereduko magazin bat garatzen ari da. Emankizuna aste guziz grabatua litzate-

ke, plato moduan, leku finko batean, ordu bat inguruko iraupenarekin. Ipar Euskal Herrian eta alor guzietan di-

ren gertakariak aipatu eta erakutsi nahi dira, edo lekukotasunezko bizi esperientzien inguruan aritu, adituen ar-

teko eztabaidak sortuz, talde dinamikak eta sorkuntza argitan emanez. Horretarako aurkezle nagusia eta hiru

kronikari berri aurkitzeko castinga antolatu du, urriaren 14tik 18ra ([email protected]). KANALDUDE

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 27aIritzia

MARRAZKIRITZIA Galtzagorri

Page 7: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

MINTZALASAI

BAIONA-ANGELU-BIARRITZ

Gaur

Euskara Ipar Euskal Herrian

mahai-ingurua, Jean-Claude Iriart,

Marie-Andree Ouret eta Eneko

Bidegainekin.

b19:00etan, Baionako Euskal

museoan.

Aske ikuskizuna.

b19:30ean, Baionako antzokian.

Bihar

Hitzen ahairea, euskal kantugin-

tzari buruzko tailerra.

b10:00etan, Biarritzeko

mediatekan.

Hiriko muralei buruzko bisita.

b10:00etan, Space Junk gunean.

Irakurketa tailerra.

b10:00etan, Libreplumen.

Altxorraren bila.

b10:00etan, Angeluko liburutegian.

Euskal gastronomiaren historia,

Josema Azpeitiak.

b15:45ean, Biarritzeko Irati

erakustazokan.

Zirkua familian.

b16:00etan, Oreka zirku eskolan.

Muntaketa. Euskara klase

handian.

Kontzertuak: Unama eta Montauk.

b16:00etarik goiti, Biarritzeko

Marion aintziran.

Etzi

Irakurketa musikala, ibilaldi

botanikoa, mutxikoak, BAB

Kantuz, zikiro jatea, zirku eta

antzerki tailerrak, Pontx pailazoa,

eskalada, Eusklabo alaiak, Biarritz

Dance School, Tutti Magia, So.Ka,

fitness...

b08:00etarik goiti, Biarritzeko

Marion aintziran.

MUSIKA

BAIONABooze Brothers

eta Sheep’n’Beer.

bGaur, 20:30ean, Magneto

casematean.

BIARRITZRap gaualdia:

Chilla, Mak Jak eta Og.

bGaur, 20:30ean, Atabal aretoan.

BERTSOAK

BAIGORRITaldekako Xilaba:

bertso bazkaria, Barça eta

Urruñago taldeen artean.

bBihar, 12:30ean, Izpegiko

Irigoienea bentan.

SARATaldekako Xilaba:

bertso afaria, 4koPlasara eta

Eskorbrutak taldeen artean.

bBihar, 19:00etan, trinketean.

Zurriolako butaka.Donostiako

Zinemalditik, Kanaldude, Hamaika

telebista, Berria, Hirutxulo, Gazte-

zulo euskal komunikabideek el-

karlanean egin saioa arratsero

ikusgai da, 8 orenetan, bihar arte.

Aste osoko emanaldiak ere berriz

ikus daitezke.

Gaur

17:45. Kulturalea: Donostiako Zi-

nemalditik.

Bihar

11:00. Ondaiziela.

Etzi

15:00.Errugbia zuzenean: Maule-

Ortese.

HENDAIALeihoak beste mundu

posible batera, Agurtzane Andue-

zaren margo erakusketa.

bAzaroa arte, Sare & The ostatuan.

IRISARRISorginkeria, Jukutriak

eta Dantzak, Claude Labatek eta

Marko marrazkilariak muntatu

erakusketa.

bEgunero, abenduaren 20ra arte,

Ospitalea Heziketa Zentroan.

SARAErlauntza abesbatza.

bUrriaren 3an, 21:00etan, elizan.

SENPEREHatsa elkartearen

olerki tailerra, Itxaro Bordarekin.

bBihar, 15:00etan, Larraldean.

ABIAN JAIALDIA

BARDOZEChao antzerkia, Enva

zirkua, Gora! antzezlana, Grande

tablee cucines sukaldaritza-era-

kusketa.

bGaur, 18:00etarik goiti, herriko

hainbat gunetan.

BARDOZEChao, Le cimetiere

itinerant de canapes, Cuisine moi

une histoire, Gess, Miniature, Con-

versation avec un arbre, Prome-

nons-nous dans les boites, Con-

tes charnegous, Batman contre

Robespierre, Vendredi, Bureau

des exils, Bal chaloupe.

bBihar, 14:00etarik goiti, herrian.

BESTELAKOAK

AIHERRAHerritarrek muntatu

Kabalkadaren bigarren emanaldia.

b Igandean, 16:00etan, pilota

plazan.

BAIGORRI Integrazio Batzordea-

ren aldeko Brik a Brak.

bBihar, 09:00etarik 18:00etara,

Plaza Xokon.

BAIONADantza Hirian jaialdia:

Marrazki taillerra; Ziomara Horma-

etxeren Ahotsak (estreinaldia);

Amaiur Luluagaren J-AhO! (estrei-

naldia); Noderen Tria.

bBihar, 16:30etik goiti, Polo-Beyris

auzoko MVCn.

BAIONABekoz beko: Ipar Ameri-

kako mendebaldeko euskaldunen

portretak, Zoe Bray margolariaren

erakusketaren estreinaldia.

bUrriaren lehenean, asteartez,

18:00etan, Euskal Museoko

Xoko gelan.

HAZPARNETelmo Esnalen

Dantza filma.

bUrriaren 3an, ostegunez,

20:30ean, Haritz Barne gelan.

Irudiab Donapaleu

Hinki-Hankako poemak irakurriko dituzte biharZabalik elkarteak antolaturik, Manex Erdozaintzi-Etxart idazle zenaren Hinki-Hanka bildumako poemen irakurketa eginen dute, bihar, 09:00etarik

12:00etara, Donapaleuko mediatekan. Duela urte bat eta erdi Manex liburutegia mediatekatik kendu bazuten, larrazken honetan berriz itzuliko da

aterpe berera, eta, horren ospatzeko, 80 lagun aldizkatuko dira olerkien irakurtzeko. Erdozaintzi-Etxarten poemekin musikatu zenbait kantu emanen

dituzte, bestalde. Irakurraldia bururatuko da denei eskaini aperitifarekin. BERRIA

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 27a Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko irailaren 27a ‘Gora! Un selfie au milieu ... · Gora!zuzendu duen Marlene Llop lagun zuzendariak erran zion parte hartu behar zue-la. «Hainbestetan entzuna nin-duen

Joanes Etxebarria Maule

Cade, ingurumena-ren zaintzarako el-karteen kolekti-boa, berriki ohartuda Linky kontagai-

lu elektrikoa ez denean arauakerrespetatuz instalatua auzape-zen ardura dela dekretu jakin baterrespetaraztea. Eskualdeko Osa-sun Agentziaren (ARS, frantse-sezko sigletan) departamendukoordezkariekin egin bilkura bate-an ukan zuten horren berri. Orain arte, kontagailuarekin bi

maneraz jokatu dute auzapezek,mugitu direnen artean:Linkyrenkontrako kontseiluen deliberoakauzitegira eraman ziren, eta,Baionakoak bezala, Enedis en-presarekin negoziatu dute auza-pez batzuek herritarrek uko egi-tearen eskubidea. Baina ardura-rena elementu berria da.Linky instalatzen duten enpre-

sentzat Enedisek egin bi tutorialedo bideoetan, ohartu dira bi ele-mentu arauen kontrakoak direla.Batetik, bideoetan kontagailuazurezko egitura batean instala-tzen dutela, hori arauen kontra-koa izanik. Araua ezinago argiada Frantzian: suak ezin hartuzkomaterial espezifiko batean soilikinstalatu daiteke kontagailu berribat. «Baditugu argazki anitz era-kusten dutenak usu Linky zurez-ko paretetan instalatua izandela», zehazten du Cadeko kideJose Lavictoirek.

Osasun agentziatik herriraEskualdeko Osasun Agentziarendepartamenduko ordezkariekinbildu zen Cade elkartea duelazenbait hilabete arau urratzehorren berri emateko eta neu-rriak har ditzan eskatuz, arazoakonpontzeko. Azpimarratzekoada oihartzuna ukan dutela suhartu duten Linky kontagailuenkasu desberdinek eta, beraz, ego-erak osasun arriskua eragin deza-keela. Bilkura horretan jakin zuten

departamenduan dekretu zehatzbat betearaztea ez dela agentziahorren esku, Lavictoirek dionaz:«Onartu dute arau haustea zela,baina erranez ezin zutela deusegin, Osasun ministerioarenmenpe direlako eta arau horrenerrespetaraztea Barne ministe-rioaren eta auzapezen ardura de-lako». Geroztik prefetarekin hi-tzordua galdetua dute, baina ezinkausitu oraingoz. Euskal Elkargoko presidenteari

ere gutuna igorri dio elkarteak,galdetuz auzapez guztiei jakina-

raztea ardura hori badutela.Linky arauen arabera instalatzeaberen esku den bezala azpimarra-tzen du Lavictoirek «zerbait ger-tatzen bada auzapezen arduraizanen» dela.

Linkyren disjuntoreaKontagailu berriarekin betetzenez den beste arau bat betearazteaere auzapezen esku da, elkartekokidearen arabera. Lehenago aipa-tu tutorial bideoetan ikusten daetxe bateko disjuntore diferen-tziala (argindarra jauzaraztenduena kontsumo elektrikoa ten-tsio goregian denean) bere kapa-zitate gorenera eraman behar du-tela kontagailu berria instalatzenduten enpresek; hortik aitzinadisjuntoreak ez du, beraz, berefuntzioa behar bezala betetzen.

Moldaketa horren ondorioz,tentsio elektrikoa goregia dene-an, Linkyk argindarra mozten du;berriz aktibatzeko, Enedis deitubehar da ezinbestean eta enpre-

sak distantziatik aktibatu lezake.Jakina den bezala, argindarramoztearen arrazoietarik bat ins-talazio elektrikoa segurtasunarauen araberakoa ez izatea izanliteke, baina hori Enedisek dis-

tantziatik ezin du kontrolatu.«Zer egiten dute?», galdetzen duCadekoak: «Kasu konkretu anitzizan dira Ipar Euskal Herrian? Be-zeroari erraten diote bere kontra-

tua ez dela bere kontsu-moari egokitua eta kon-tratu handiago bat hartubehar duela», karioagoahots. «Jakin behar da dis-

juntore hori, alta, ezindutela aldatu ez baitaeremu publikokoa, pri-batukoa baizik», tren-katzen du Lavictoirek,

gehituz arau urratze horri aurreegitea ere auzapezen esku dela.Aipatu elementu horiek be-

rriak dira, eta elkarteak laster ko-munikatzeko xedea du, auzape-zak oro jakinean ezartzeko. Baina

uda honetan Caden webguneanargitaratu artikulu batean, gaine-ra, Linkyk eragiten duen eremuelektromagnetikoen neurketazaipamen zehatzak egin ditu JoseLavictoirek berak: «Neurketaelektromagnetikoak egin ditugueskatu diguten jende batzuenetxeetan. Arrunt anormalak zi-ren», laburbiltzen du.

CPL teknologiaUlertu behar da Linky instalatze-arekin batean CPL teknologiaplantan ezartzen dela: teknologiahorren bidez datu elektronikoakgarraiatzen ahal dira hari elektri-koetatik. Enedisek egiten duenCPL sistemaren erabilpenarekinarazoa da, Cadeko kideak dionaz,«ez dela frekuentzien iturri bakarbat (kontagailua bera); etxe bate-ko sare elektrikoaren zentimetrobakoitza frekuentzia iturri da». Linkyren kontrako kolektibo

desberdinen ekintzen ondoriozFrantziako Frekuentzien Agen-tzia Nazionalak webgune bat ire-ki zuen nahi duen herritar orokbere etxean neurketak eginaraz-tea ahalbidetuz. Neurketa horiekegiteko badira protokolo argiak:Cade elkarteari neurketak eskatuzizkioten 34 pertsonek eskatu di-tuzte beste neurketa horiek ere.Emaitzak, aldiz, ez dira batereberdinak bi kasuetan.Jose Lavictoire: «Bidarten egin

genuen neurketa bat, emazte ba-tek galdeturik, harritua zelako:beti bere gelan lo egiten zuen txa-kur batek ez zuen gehiago gelanlo egin nahi bere eraikinean Linkykontagailuak instalatuak izan on-dotik. Bere logelako pareta batenkanpoko aldean baziren bedera-tzi kontagailu. Bere ohe ondoanbazen lanpa elektriko baten ha-ria, eta neurgailua hortik hurbil-tzean eremu elektromagnetikoaohiz kanpokoa zen. Arauak urra-tzen zituen. Frantziako Frekuen-tzien Agentziak neurketak egitendituenean, aldiz, ez da hein ho-rretara hurbiltzen». Cadekoaren ustez, eremu elek-

tromagnetikoari minbera direlazientifikoki frogatu lezaketenekbadute ate bat irekia: Tolosako(Okzitania) epaitegiak Enedis en-presa behartu du, medikuntzaarrazoiengatik, pertsona batzuenetxean Linky ez instalatzera etasare elektriko «garbia» berrizezartzera, CPLrik gabekoa. On-dorioz, eraikin berean diren Link-yak ere kendu behar lituzke en-presak, bestela ez baita sare «gar-bi» hori bermatzen. Enedisekerabaki horri dei egin liezaioke,oraino.

Cadek jakin du Linky kontagailua ez delarik behar bezalainstalatua auzapezek dutela arauak errespetarazteko ardura;orain auzapezei hori jakinarazi nahi die ingurumen elkarteak.

«Zerbait gertatzen bada, auzapezenardura izanen da»

OLIVIER ULRICH

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko irailaren 27a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]

Elkargoko presidenteari eregutuna igorri dio elkarteak,galdetuz jakinaraztea auzapezguztiei ardura hori dutela

Tolosako epaitegiak Enedisbehartu du etxe batzuetanLinky ez instalatzera eta sareelektriko «garbia» ezartzera