Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA J.E. Ipar Euskal Herrian hedatzen ari da 60ko hamarkadan agertu zen diziplina b Arazo edo patologia desberdinen ondorioz gorputzak jasaten dituen aldaketak onartzea eta gainditzea da helburua b 4-5 Sozial-estetika, ispiluari berriz aurre egiteko Euskara Hizkuntza gutituen aldeko erakundeek mobilizaziora deitu dute azaroaren 30erako, Parisen 3 Zientzia Baionako Iker zentroak hogei urte bete ditu aurten, eta, karia horretara, hitzaldiak antolatu ditu 2 Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola...

Page 1: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

J.E.

Ipar Euskal Herrian hedatzen ari da 60ko hamarkadan agertu zen diziplina bArazo edo patologiadesberdinen ondorioz gorputzak jasaten dituen aldaketak onartzea eta gainditzea da helburua b 4-5

Sozial-estetika,ispiluari berrizaurre egiteko

Euskara Hizkuntza gutituenaldeko erakundeek mobilizaziora

deitu dute azaroaren 30erako, Parisen

3Zientzia Baionako Iker zentroakhogei urte bete ditu aurten, eta,

karia horretara, hitzaldiak antolatu ditu

2Ostirala

2019ko azaroaren 1aX. urtea419. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

Iñaki Etxeleku Baiona

Bigarren Mundu Gerlaren ondo-tik Bordeleko Unibertsitateansortu zen euskal ikasketen depar-tamentuaren segida gisa aurkez-tu du Iker zentroa gaurko zuzen-dariak, Urtzi Etxeberriak. Urtee-kin, ikerketa unitate bat ere sortuzen. Duela hogei urte Iker deitukozuten ikerketa unitate mistoa sor-tuko zutelarik CNRS (IkerketaZientifikoaren Nazio Zentroa),Paue eta Aturri eskualdeko etaBordeleko Montaigne unibertsi-tateek, partaidetzan.Ikerreko jarduneko zuzenda-

riak esplikatu du nola eta zergatikabiatu zen zentroa: «CNRSkBeñat Oihartzabali eskaera eginzion, batetik, CNRSri zientziaorokorra interesatzen zitzaiola-ko, eta, bestetik, euskarari etaEuskal Ikasketei bultzada batemateko hemen». Euskara iker-gaitzat duten ikerlarien bilguneabilakatu da zentroa, ondorioz.«Gaur egun, hau da euskarareninguruan, Frantzian, CNRSrenbarnean ikerketa horri dedika-tzen den erakunde bakarra». CNRSrekiko lotura horretan,

beste hizkuntzen inguruko iker-ketekin loturen egiteko euskarabide bat da, gainera. «Egia da eus-kara dela zentroaren oinarri. Adi-bidez, ni hizkuntzalaria naiz, eus-kararen gainean egiten dut lan,baina ikuspuntu tipologiko bate-tik: beste hizkuntzekin konpara-zioan, beste hizkuntzek dituztenberezitasunekin aldaeran etakonparazioan sartuz». Aspaldianikergai jarraitua da euskara hiz-kuntzalarien munduan, eta na-zioartetik ikerlari franko hurbil-tzen zaizkio Ikerri. «Adibidez,badugu Quebeceko doktoregaibat garai hauetan; gero, urteanzehar izan ditugu bisitariak Bar-tzelonatik, Madrildik, Alemania-tik, Herbehereetatik... beraiekegiten ari diren ikerketa zehatzbaten inguruan ikusteko euskaranola sartu daitekeen hor». Sozio-linguistikan dabilen jendea ereinteresatzen zaio maiz. «Adibi-dez, badugu bat Marokotik dato-rrena, amazig hizkuntza ikertzenduena. Kasu honetan, soziolin-guistikan da, ikusteko euskaranola lantzen den eskoletan, nolaegiten den erabilia izan dadin...holako galderekin».

Iker zentroak muntatu ikerketaproiektuetan, toki desberdinetakoikertzaileekin egiten dira laguntzaeskaerak: AEBak, Kanada, Austra-lia edo beste. Euskal Ikasketei lo-tua da Iker, eta Etxeberriak dioikasketa horiek ere jendea erakar-tzen dutela. «Master batzuk badi-tugu, ko-diploma ekartzen dute-nak EHUrekin; beste bat Alema-niako Konstantzako Unibertsita-tearekin elkarlanean sortua, hiz-kuntz aniztasunaren inguruan». Eta ikergai nagusia euskara iza-

nik, lotura hertsiagoa du HegoEuskal Herriko ikerguneekin.«Harreman zuzen-zuzenak ditu-gu Gasteizko Letren Fakultatekohizkuntzalaritza masterrarekin,euskal filologiako lizentziarekin.Ez bakarrik formakuntza mailan,baita zenbait laborategirekin ere.Are gehiago orain, Hirigune El-kargoarekin; euskara indar har-tzen ari den neurrian, mugaz bi al-deetako kontu hori olatuaren gai-nean doan zerbait da».

Zortzi ikerlarirainoNolaz ez, bilakaera bat ezagutu duIkerrek bi hamarkadaz, eta han-ditu da azkarki. «Sortu zenean,CNRSko ikerlari bakarra zegoen;gaur egun, zortzi gara. Hogei ur-

tean zortzi ikerlarira iristea badazerbait. Ikerlari berrien sarreraknahi eta nahi ez ekartzen dizugaien zabaltzea, naturalki». Az-kenik sartu dena 2019koa da, etazabaltze horren azken erakusleada: «Fonologia historikoa egitendu. Gai hori ez genuen lehenago.Ikerlari berri horiek ekartzen di-

tuzten kontaktuek ere zabaltzeraeramaten zaituzte».Anitz gai lantzen badituzte ere,

garai hauetan ardatz bat baduzentroak: hizkuntza aniztasuna.«Alor guztietan, ez bakarrik iker-ketaren aldetik, zeren eta Ikerrenegoera Iparraldean pixka bat be-rezia da. Badu ekarpen sozial ba-ten egiteko nahia eta beharra.

Euskal Kultur Erakundetik edoEuskararen Erakunde Publikotikbaditugu eskaerak bai formakun-tza aldetik, bai hori nola aplikatu-ko den hezkuntzan. Hizkuntzadesberdinak eskolan sartzeak zerkalte eta zer abantaila duen... —dudarik gabe, badu interesa—.Galdera horiek hor daude gizarte-an, eta gu saiatzen gara, nolabait,erantzun zientifiko bat ematen». Etorkizun ederra ikusten dio

zuzendariak Baionako euskalikerketa zentroari, iduritzen bai-tzaio erreferentzialtasunaren al-detik indartu dela. «Azken urtee-tan are erreferenteago bihurtzenari da Iker. Ez bakarrik euskaradelako, baizik eta egiten den iker-keta puntakoa delako. Badituguikerketa bideak irekiak orokorre-an interesa dutenak. Osasun al-detik ongi gaudela esango nuke».

Laborategi esperimentalaIker zentrokoek nahiko zuten ho-geigarren urtemugari lotu xede-tan duten laborategi esperimen-talaren sortzea. Administrazio bi-deek ez dute ahalbidetu, etadenbora gehixeago beharko du.«Izar asko elkartu behar dira horigerta dadin. Bagoaz, baina ez damomentuan oraino gauzatu».

Halere, bide horretan geroan ga-ratu nahi lituzketen ikerketagaiak jorratu nahi izan dituzte ur-temugaren markatzeko hitzal-diekin. «Asmoa izan da ez hain-beste guk egiten dugun ikerketa,baizik eta gure inguruan egitendena publiko zabalari eskaintzea.Jendeak ikus dezan zer egiten du-gun, baita zer ekarpen egin die-zaiokeen gizarteari ere».Horregatik, hizkuntza anizta-

suna, eta hizkuntza bat bainogehiagoren jabe izateak sortzendituen harat-honatak izanen dirabi hitzaldiren aipagaiak. «Etorki-zunerako interesatzen zaizkigunikerketei lotzen zaizkielako zuze-nean. Euskara nondik datorren,horrek ere badu interesa, bainahitzaldi hauen interesa haratagodoa. Euskarak badu interesa, bai-na euskara munduan kokatzenda, eta honek ekartzen du bestehizkuntza batzuekin zer harre-man duen. Horrek zer eraginduen [hizkuntzen] jabekuntzan,hizkuntza arazoak dituzten per-tsonengan». Hitzaldi batek ni-nien hizkuntza garapena aztertu-ko du, eta bigarrenak, hizkuntzanahasmenduen identifikazioarenauzia sakonduko du. Beste mota batekoa izanen da

Diego Garatek emanen duen Gurelehen artistak: Euskal Herriko

kobazulo apainduakhitzaldia.«Ikerlari batzuek badute interesahemengo harpeetan dauden eskuformen ikerketa keinu hizkuntzeilotzeko asmoarekin. Garate adi-tua da mundu mailan lehenengoeuskal artean». Iker zentroaren hogeigarren

urtemuga CNRS erakundearenlaurogeigarrenarekin batera ger-tatzen da.

Iker zentroak 20 urte ditu

Duela hogei urte sortu zen Iker, euskararen eta euskal testuen ikerketa zentroa, Baionan,CNRSri atxikirik b Bere ikerketa ardatz berriei lotu hitzaldiekin markatuko du urtemuga

Baiona Ttipiko gaztelu berrian egoitza estreinatu zuelarik Ikerrek, 2011n. GAIZKA IROZ

HITZALDIAK

20. urtemuga kari, hiru hizlari go-

mitatu ditu Iker zentroak azaro

eta abenduan, Euskal Museora,

18:00etan.

Azaroaren 14an

Philippe Prevost. (Tourseko

Uniberstitatea). Nola identifika

hizkuntzaren nahasmenduak

haur elebidunengan?.

Azaroaren 21ean

Diego Garate. (Kantabriako Uni-

bertsitatea). Gure lehen artistak:

Euskal Herriko kobazulo apain-

duak.

Abenduaren 3an

Judit Gervain. (CNRS, Paris

Descartes Unibertsitatea). Nola

hasten dira niniak beren lehen

hizkuntz(ar)en ikasten?.

«Are erreferenteagobihurtzen ari da Iker. Ez euskara delakobakarrik, egin ikerketapuntakoa delako baizik»Urtzi EtxeberriaIker zentroko zuzendaria

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 1aGaiak

Page 3: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

Iñaki Etxeleku Baiona

Gure hizkuntzak bizi daitezen,

mobilizazio orokorra izenburua-

rekin, sinadura bilketa abiatua du

39 erakunde biltzen dituen izen

bereko plataformak, change.org

Interneteko atarian. Aste hone-

tan, 5.000 sinadura ingurutan

zen. Okzitania, Bretainia, Ipar

Euskal Herria, Ipar Katalunia,

Korsika, Mendebaldeko Flandria,

Alsazia, Moselle, Savoia, Oil hiz-

kuntzen eremuak eta kreoleren

herrialdeetako hizkuntza eta ira-

kaskuntza sail ezberdinetako era-

kundeak biltzen ditu plataforma

horrek. Azaroaren 30eko mobili-

zazio handia prestatzen ari dute

Parisen, Hezkuntza Ministerioa-

ren aitzinean elkarretaratzeko.

François Alfonsi Korsikako eu-

rodiputatuak bildu zituen irakas-

kuntza elebiduneko eta murgiltze

ereduko ordezkariak, Parisen,

duela bost hilabete, gobernuak

zuen jarrerari erantzun bat ema-

teko asmoz. Ekimena eskertu on-

doan, hizkuntza ezberdinetako

egitura ordezkariek beste bide bat

ireki zuten laster, Euskal Konfe-

derazioa eta Seaska ordezkatzen

dituen Hur Gorostiagak esplikatu

duenaz: «Geroztik taldea zabaldu

da, eta hastapenetik erran ge-

nuen ez zela pertsonalitate politi-

koen afera, baizik eta denen arte-

an plataforma bat osatzearena.

Irailaren 12an osatu zen platafor-

ma askotariko hau».

Gaurko Frantziako Hezkuntza

ministroari zuzendua zaion izen-

petze bilketarako testuak testuin-

guru orokorra kokatzen du, lehe-

nik: «Mundu mailan, natura bio-

aniztasuna eta kultur bioanizta-

suna ezagutuak eta begiratuak

izan daitezen olde bat izanik ere,

giza eskubideak eta herrien esku-

bideak bermatzen dituzten nazio-

arteko testuak izanik ere, Fran-

tziako Estatuak —NBEk behin bai-

no gehiagotan salatu duelarik,

alta—, gure hizkuntza eta kultu-

ren suntsiketa lana jarraitzen du,

milaka urtetako ondare immate-

rialak izanagatik». Frantzian le-

rrokatu diren gobernu ezberdi-

nek egiazko hizkuntza politika

batzuen plantan emateko boron-

date eskasa deitoratzen du tes-

tuak, eta bereziki azpimarratzen

du gaur egungo Hezkuntza mi-

nistroak duen kontrako jarrera,

nahiz eta legeak «eskualde hiz-

kuntzen» aldeko irakaskuntza

nolabait aitortzen duen. «Alde

batetik ikusten dugu legea bera

eta Frantziako Estatuak izenpetu

itunak ez direla errespetatzen, eta

bestalde, Jean-Michel Blanquer

jarduneko Hezkuntza ministroak

daraman politikak irakaskuntza

sail ezberdinak kaltetzen dituela.

Haren politikak gure hizkuntzen

gainbehera zalutzen du».

Blanquerren azken erreforma

dute begitan partikularki, hala

nola lizeoetakoa eta baxoarena,

sartzetik begi bistakoa baita nola

hizkuntza gutituak erdiz erdi jo-

tzen dituen. Okzitanian bereziki,

baina Ipar Euskal Herrian ere, ok-

zitaniera edo euskara hautuzko

hizkuntza bezala hartzeko para-

da bazter utzi dute ikasle anitzek,

baxoan ez baitu gehiago kasik ba-

tere ezagupenik ukanen puntue-

tan. «Ikasle kopuruen erortzea

%70erainokoa da zenbait lizeo-

tan», dio testu berak. Gorostia-

gak ohar hau gehitu du: «Konpa-

razione, latinak puntu gehiago

ematen ditu euskarak baino, gaur

egun».

Murgiltze eredua hertsatuaAsalduraren beste abiapuntu na-

gusia joan den maiatzaren 21ean,

Blanquerrek Senatuan murgiltze

ereduari buruz izan zituen kon-

trako eleak dira. Gorostiagak, mi-

nistroak geroztik hartu dituen

erabakiak oroitarazi ditu. «Bada

ere uda honetan gertatu zena. Bai

Korsikan, bai Ipar Euskal He-

rrian, Blanquerrek ukatu zituen

publikoan esperimentazio be-

rriak irekitzea. Azkenean, Eliseo-

ak baimendu ditu esperimentazio

horiek. Argi eta garbi, Blanque-

rrek du gure hizkuntzen kontra-

ko politika martxan ematen,

nahiz eta gero erraten duen ez

dela hori bere xedea».

Beste trabarik ere zehaztu du

Seaskako zuzendariak. «Gure

kasuan, beste elementu bat gehi-

tzen dugu: brebetarena. Blanquer

hor denetik, brebeta euskaraz

egitea debekatzen digute, eta ba-

xoaren erreforman, momentuz,

ez da batere argi zer asmo duen

Blanquerrek. 2021eko ekainean

izanen da lehen baxoa azken

erreformarekin, eta ordura arte

ez dugu jakinen zehazki zer auke-

ra izanen duten gure ikasleek az-

terketak euskaraz egiteko. Guk

eskatzen duguna da hobetze bat

izan dadin, baina ez da argi nola

eginen dituzten gauzak, nola an-

tolatuko dituzten zuzenketak.

Eta, Blanquer ezagutzen hasiak

baikara, iduritzen zaigu hasten

ahal garela kezkatzen». Hizkun-

tza gutituen kontrako jarrera bat

duen gobernua dela ikusten dute

Seaskatik ere. «Errealitatean hori

ikusten baitugu. Gure hitzarme-

na izenpetzea biziki zaila izan zen;

azkenean desblokeatu zen, G7 bat

baikenuen hor, eta Macron jin

baitzen egoera horren desblokea-

tzera. Blanquerrek berak inpor-

tantzia gehiago ematen die gre-

ziera edo latinari».

Ministerioaren leiho peraHainbeste hertsatzeren aitzinean

erabaki da mobilizazio eginahala

azkar baten muntatzea. Ez

2012an egin zen bezala, herrialde

bakoitzeko hiri nagusietan hiz-

kuntzen aldeko elkarretaratzeak

antolatuz. Gorostiaga: «Aldi ho-

netan helburua da Parisera joa-

tea, pentsatuz hedabideetan ere

oihartzun handiagoa izanen due-

la. Tristea da erratea, baina Pari-

sen hirurehun pertsonak oihar-

tzun handiagoa dute hedabidee-

tan, Baionan bost edo sei mila

jende mugitzeak baino. Helburua

da Blanquerren leiho perat joatea

hizkuntzen etsaia dela adierazte-

ko iritzi publikoaren aurrean».

Izenpetze bilketako testuak

hala dio: «Bildu gara, Europako

Parlamentuan, Frantziako Lege-

biltzarrean, Senatuan, Lurralde

erakundeetan, hiri eta herrietan

salaketa mugimendu sumindu

eta borrokalari zabala zuti dadin,

linguizidio politika horien geldia-

razteko, eta arren, gerorako itxa-

ropen iturri izanen diren hizkun-

tza politikak erabaki daitezen».

Errealitateak, hizkuntzarekiko

defentsa moldeak, orotarikoak

eta maila ezberdinetakoak dira

herrialde batetik bestera. Goros-

tiagak dio oinarri batzuk adostu

dituztela denek bide beretik egi-

teko. «Biziki zaila da gauzak ai-

tzinera eramatea. Guk ofizialta-

suna galdegiten dugu, beste ba-

tzuk ez dira oraino ausartzen,

beraz egiten ditugun urratsak

egiten ditugu oinarri amanko-

mun batzuk finkatuz. Errespeta-

tu behar dira erritmo ezberdinak

eta entseatu behar gara ahal be-

zainbat batzen, elkarrekin aitzi-

natzeko».

Azaroaren 30eko manifestaldi-

rako xehetasunen emateko pren-

tsaurrekoa egitekoa dute antola-

tzaileek azaroaren 9an. Ipar Eus-

kal Herritik joateko autobusen

antolatzea aipu dute. Gogoko lu-

kete, bestalde, tokiko hautetsiek

mobilizazio deialdia eta salaketa

testua izenpe dezaten.

Blanquerrekbereak entzun ditzanAzaraoren 30ean, mobilizazioa deitu dutehizkuntza gutituen aldeko erakundeek,Parisko Hezkuntza Ministerio aitzineanb Izenpetze bilketa hasi dute ere, Interneten

Ofizialtasunaren alde 2012an egin zen azken Deiadarra, Baionan. NICOLAS MOLLO

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 1a Gaiak

«Helburua daBlanquerren leiho peratjoatea hizkuntzen etsaiadela adierazteko iritzipublikoaren aurrean»Hur GorostiagaSeaskako zuzendaria

Page 4: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

Joanes Etxebarria Maule

Estetikalarien ofi-zioa aipatu eta be-rehala topikoakazaleratzen dira:depilazioa, maki-llajea... Estetika

psikosozialarekin berriz, arazoedo patologia desberdinen sos-tengu artak dira proposatuak, to-pikoetatik urrun. 1960ko hamar-kadan Amerikako Estatu Batue-tako ospitale psikologikoetanabiaturik, gaur egun Olue edoBaionako ospitaleetara hedatuada praktika, baita barnealdekoetxez etxeko zerbitzuetara ere. Ofizioaren izendapenak hitz

bat galdu du bidean , beren buruaestetikalari sozial gisa izendatzenbaitute, adibidez, Maylis Erreza-rretek Atharratzen eta LaurenceMarlinek Baionan. BernadetteOrhategarai arnegitarrarentzatberriz, barnealdean ofizio horre-tan hasi zen lehenetarikoaren-tzat, «psiko» hitzak ere bazuenbere zentzua: «Jendeak barnetikzaurituak direlarik, abian zarabarnago xerka. Ez duzu arta bategiten egiteagatik; xerkatzenduzu zer behar duen, zer biziukan duen. Ez gara psikologoakbaina pixka bat xerkatzen dugugero ikusteko zer plantan eman».Hala egiten dute eritasun batenondorioz aldaketa morfologikoakjasan dituztenekin, obesitate ara-zoak dituztenekin edo adinekopertsonekin, besteak beste. Orhategarai 12 urtez estetikala-

ria izan zen Donibane Garazinlana utzi behar izan zuen arte.«Zerbait falta nuen, uste dut itzu-lia egina nuela», dio, esplikatze-ko 2010ean estetikalari sozial iza-teko formakuntza egin zuela:«Nahi nuen barnago ari izan jen-deekin. Maite dut bizia, maite di-tut jendeak». Ofizioa «bihotzbihotzetik» maite izanagatik,ezin du gehiago praktikatu azkenbi urteetan arazo fisikoengatik. Bestelako ibilbidea da Maylis

Errezarret formakuntza bera egi-tera eraman zuena: pertsona el-barriekin hezitzaile berezituaizan nahi zuen, baina ez zituen

lehiaketak gainditu. «Gogoetanhasi nintzen beste zer egin neza-keen beren egunerokoan lagun-tzeko. Ohartu nintzen gorputz hi-gienean eta gizarteari transmiti-tzen dieten irudiaren arazoakbazirela». Horretan ari da orain,besteak beste, norberaren itxura-ren pertzepzioa hobetzeko lane-tan edo norberaren konfiantzaindartzeko ahaleginean.«Pixka bat kasualitatez» hasi

zen Laurence Marlin duela zortziurte, oihalgintzako ekoizpen ar-duradun izateaz aserik «huma-notik hurbildu beharrak» ofiziozaldatzera bultzatu zuelarik. «Es-tetika soziala aipatzean, malurus-ki, estetika da gehien entzutenden hitza. Alta ez zait sekula era-kargarri izan estetika estetikaga-tik. Estetika sozialean, aldiz, este-tika soilik lan tresna bat da, etagehitu behar zaio ongi izatea».

Estetikaren mamia

Atharratzen Oroer estetika kabi-netea sortu zuen Errezarretekbiak eginez, estetika arrunta etaestetika soziala: «Ofizio desber-dinak dira», haren ustez. Bateanbezeroak dituela dio, bestean pa-zienteak. «Estetika sozailean arinaizelarik, estetika estakuru gisabaliatzen dut arazoak dituen per-tsona bati ihesaldi bat eskaintze-ko. Zerbait sakonagoa da, pertso-naren intimitatea landu dezake-gu hunkituz, masajeekin, besteakbeste. Gizarteari ematen diogunirudia hobetzeko ahalak ematenahal ditugu oinarrizko estetikateknika batzuen bidez (makillajekurtsoak adibidez), betiere natu-ral izanez, estetikaren klixeakmuturrera eraman gabe».Frantziako osasun ministerio-

ak onartzen du estetika soziala,onkologian bereziki, sostengu ar-ten parte dela. Ez da, hargatik, os-pitaleetan lanposturik sortzen;beren kontu instalatuak dira, etaospitaleetan egiten duten lanaMinbiziaren Kontrako Ligak fi-nantzatzen du. Frantzia mailako2003ko minbiziaren planarekinezagunago egin zen ofizioa, sos-tengu artak anitz aipatu zirelakokimioterapiak gorputzarentzat

Zuberoan, Donibane Garazi inguruan eta Baionan ari diren estetikalari sozialek beren lekukotasunaeman dute oraino ezezaguna den ofizioaz. Gorputzak jasaten dituen aldaketak onartu eta gainditzekoahaleginetan ari dira estetika tresna gisa harturik, izan etxez etxe, ospitaleetan edo zahar etxeetan.

Arta sakonak, estetikarekin

Tratamenduen eraginei aurre egiteko kosmetika ere baliatzen da: azazkaletako berniza, azazkal hauskorrentzat. J.E.

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko azaroaren 1aAstekoa

Page 5: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

AN

Irati-ko erakustazoka

MIARRITZE

dituen ondorio kaltegarrietan in-

teresa ezarririk. Laurence Marlin:

«Onkologian bereziki irudia lan-

duko dugu: ileak galtzea, titi ba-

ten ablazioa, larruaren idortzea,

azazkal hauskorrak, bekainak

galtzea... Horrek guztiak eragi-

nen du. Hor zinez estetika nozio-

ak landuko ditugu, erakutsiz ba-

direla aterabideak, teknikak nor-

bera izaten segitzeko, besteekiko

aurkezteko».

Oro har, gorputza zaintzeko ar-

tak lantzen dituzte. Edozein pato-

logia edo arazok eragin ditzakeen

aldaketa fisikoek, Bernadette Or-

hategarairen ustez, «denentzat

inportantzia badute; ikusten dute

familiaren begirada, triste direla

eta sufritzen dutela. Hori zaila da

denentzat». Hiru langileek bat

egiten dute: lehenik, pazientea-

ren konfiantza irabazi behar dute,

intimitatean sartzen diren urrats

gehiago egin aitzin, masajeekin

bezala. Maylis Errezarret: «Hun-

kitzea ene lan tresna inportantea

da, ongi izatearen masajeekin be-

reziki. Uste dut tresna ona dela

emozio batzuk askatzeko. Baina

lehen kontaktua usu azalekoa da

pazienteak onar dezan hunkitua

izatea. Berantago heldu dira oine-

tako edo bizkarreko masajeak».

Gizonak eta laborariakPazientea gizon edo emaztea iza-

teak ez du eragin handirik Erreze-

rratentzat, praktikan kopuru ber-

dintsuak baititu bietan. Marlinek,

aldiz, gizonekin zailtasun gehiga-

rriak baditu: «Estetikalari soziala

naizela erratean normalki ezez-

koa entzuten dut. Gero mintzatu,

elkar ezagutu eta ohartzen dira ez

dela estetika hutsa izanen. Eskuen

masaje batekin lehen harreman

bat landu, eta gizonentzat, usu,

parada da mintzatzeko; Emazteek

bezala sufritzen dute, baina ba-

tzuetan gizonentzat zailago da

gauza batzuk adieraztea». Baio-

nako ospitalean, gizon batzuek bi

edo hiru aldiz uko egin ondotik az-

kenean bere zerbitzuak onartzen

dizkiotela gehitu du.

Barnealdeko pazienteekin ere,

bereziki laborantza mundukoe-

kin, gorputzarekiko harremana

desberdina da Marlinen ustez:

«Pixka bat urrunagotik abiatzen

gara. Diferentzia bat bada, bai.

Etxalde batetik heldu diren

emazteak ez dira usu, adibidez,

Baionako jendeak bezainbat este-

tikaz arranguratu». Horiekin

«emeki-emeki» aritzen dela

ziurtatzen du, usaiak kolpetik al-

datzera pusatu gabe. «Norbaitek

ez badu bere bizian sekula azaz-

kaletako bernizik baliatu ez dut

nik ezartzeaz konbentzituko

nahiz badakidan kimioterapiare-

kin azazkalak indartzeko balio lu-

keela».

Olueko ospitalean aritzeaz

gain, Maylis Errezarret etxez etxe

ere ibiltzen da, eta onartzen du la-

borantza munduan doi bat zaila-

go dela: «Utzi behar dira gerta-

tzen zaiena onartzen, utzi behar

dira ere ikusten tratamenduen

ondorioak nolakoak diren ohar

daitezen ontsa izan daitekeela

sostengu artak ukaitea». Ahoz

aho ezagutua izatea da, haren ka-

suan, Zuberoan pazienteak bere

gana erakartzeko tresna hobere-

na. Azken bi urteetan, etxean ar-

tatu zuen lehen pazientearen se-

gidan, geroz eta jende gehiagok

nahi izan dituzte haren zerbi-

tzuak.

Diagnostikoarekin bat egiten

du Orhategaraik; baina bere ka-

suan, lan tresna bat zen hizkuntza

ere: «Badira frenoak, bai, baina

konfiantzan ezartzen badira... nik

adinekoekin jadanik konfiantza

lortzen nuen bakarrik euskarari

esker. Ez da ahantzi behar, hori

abantaila alimalea da jendeekin

harremanetan sartzeko. Ez da

aski euskaldun, maluruski».

Ezagupena bai, dirurik ezOrhategarai baikorra da ofizioa-

ren aitzinatzeak ikustean, hala

nola lantaldean aritzearen bilaka-

erarekin. Haatik, dolu du estetika

sozialean «maluruski ez dela di-

rurik ezartzen». Ezagupenik eza

agerikoa da hiru lekukotasunen

estatusarekin: beren kontu ari

dira beren kabineteetan eta etxez

etxe, eta ospitaleetan egiten du-

ten lana kanpoko erakundeek di-

tuzte diruztatzen.

Nahiz eta Zuberoan beste este-

tikalari sozial bat izan behar litza-

tekeen heldu den urte hastapene-

an, Maylis Errezarretek argi du

zerendako ez diren gehiago

oraindik; abiatu zelarik, ezinbes-

tekoa zen gastu sobera ez ukaitea

«haurrak ukanez, adibidez».

Hitzarmen desberdinak baditu,

baina ez arras finkoak: Olueko

ospitalearekin hitzarmen muga-

gabe bat badu, urte oroz berritua

dena. Departamenduko Minbi-

ziaren Kontrako Ligarekin eta

etxeko ospitaleratze zerbitzuekin

ere hitzarmenak ditu, urte oroz

berritzea espero duena. Alta,

beren artekin laguntza handia

ekartzen dute, Marlinen errane-

tan: «Tratamenduak hobeki bizi-

tzeko, eta ahal bezain erosoen

joateko tratamenduaren buru-

raino».

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 1a Astekoa

Estetikalari sozialek hunkimenari garrantzia handia ematen diote. J.E.

Sozio-estetikan estetikaestakuru gisa baliatzendut arazoak dituenpertsona bati ihesaldibat eskaintzeko»Maylis ErrezarretEstetikalari soziala

‘‘Onkologian zinezestetika nozioaklanduko dituguerakutsiz badirelaaterabideak»Laurence MarlinEstetikalari soziala

‘‘Adinekoekin konfiantzalortzen nuen bakarrikeuskarari esker. Ez daahantzi behar, horiabantaila alimalea da»Bernadette OrhategaraiEstetikalari soziala

‘‘

Page 6: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

1.000.000ERRIGORAK SEI URTEZ EUSKARAREN ALDE BIDERATU DIRUA

Nafarroa hegoaldeko hazkurriz osatu saskien kanpaina berria abiatua

du Errigorak. «2013. urtean egin genuen lehenengoz kanpaina hau, eta

dagoeneko ia milioi bat euro bideratu dugu Nafarroa hegoaldean eta

erdialdean euskarari hauspoa ematen ari diren proiektuetara», jakinara-

zi du.

«Politikari eta kazetari batzuekdute arazoa sortzen; etengabemintzo dira islamaz. Aseak garaislamofobia horrekin»

Abdellatif BoutatyLapurdi itsasaldeko musulmanen elkarte burua

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

‘Hiltzen saiatzeagatik’ ikertuko duteatentatu islamofoboaren egilea

BAIONA bBaionako prokuradoreak jakinarazi zuen Claude Sinkek,

Baionako meskitaren kontrako atentatu islamofoboaren egileak, ai-

tortu zuela bera zela egilea. Bi pertsona balaz zauritu zituen, bata bere

autoan zegoela autoari su emanik ondotik. Parisko auzitegi antiterro-

ristak ez du nahi ukan afera bere gain hartu, haatik. Prokuradoreak,

bestalde, ikerketa zer oinarritan eginen zen aitortu zuen: «Akusatuari

egindako galdeketek zalantzak eragin dituzte haren buru osasunari

buruz». Alta, Frente Nazionaleko bozetako hautagai ohia ele arrazista

eta islamofoboengatik ezaguna da. Armak atzeman dizkiote etxean.

MARRAZKIRITZIA Fototxotx

Feminizidioensalatzeko afixakjarri dituzte gauaz

BAIONA b«Matxismoak hiltzen

du», «Emazte bat sekula ez da

jasaten dituen bortizkerien ho-

bendun, sekula», «Ez da inoiz

maitasunez hiltzen» eta gisako

esaldiak itsatsi zituzten astelehen

gauan Baionako pareta eta seina-

le batzuen gainean, noutoutes

Frantziako mugimenduaren ize-

nean egin paper lotkor batzuez

gain. Besteak beste, feminizidio

eta bortxaketa kopuruak zabaldu

zituzten, baita legeak zigortu era-

soen zerrendak.

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 1aIritzia

Page 7: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

MUSIKA

AIZIRITZE-GAMUE-ZOHAZTI

Su Ta Gar, Doctor Mephisto eta

Herritmo.

bBihar arratsean, herriko gelan.

ANGELUArctic Lake.

bAzaroaren 7an, ostegunean,

20:30ean, Barojako zalditegietan.

BAIONAMetaL’O’Ween Party:

Titan, Voltaje Cadaver eta Missile.

bGaur, 21:00etan, Magneton.

BAIONAOldseed & Carolyn Mark.

Lehenago, aperitifa eta pintxoak.

bBihar, 11:00etarik goiti, Epaiskan.

BAIONATxokolatearen bestaren

karietara, kontzertua: Piazzolaren

Lau urtaroakemanen dituzte

Quitterie Larre, Rachel Seyrac eta

Jean-Michel Denisek.

b Igandean, 15:30ean, herriko

etxeko saloi handian.

BAIONATxokolatearen bestaren

karietara, txokolate dastaketa

animatua eta musika Jon Itzaina,

Pauline Junquet eta Mathieu Bor-

denave musikari eta kantariekin.

b Igandean, 17:00etarik goiti,

Les Augustins gelan.

SENPEREKalakan taldea

eta Ttitto Agerreren zizelketak.

bBihar, 20:30ean, Larreko kultur

gunean.

UZTARITZELegal Team-en

aldeko sustengu gaua: ZaKill,

Ezin Eta, Tiocfaidh’Ar’La , Wardog

eta Young Kids.

bBihar, 21:00etan, gaztetxean.

ERAKUSKETAK

ANGELUBen, Robert Combas,

Jean-Luc Parant artisten Terrains

de ‘Je’ erakusketa.

bLarunbat arte, 10:00ak-12:00ak;

14:00ak-18:00ak, Betarix Enean.

ANGELUOkzitaniako musikaz

Jean-Charles Coudercek egin

marrazkien Dançar sens memòria

erakusketa.

bAbenduaren 7ra arte,

larunbatetan, Tivoli kultur etxean.

BAIONABekoz Beko, Ipar Amerika

mendebaldeko euskaldunen por-

tretak, Zoe Brayren erakusketa.

bAzaroaren 17ra arte, egunero,

euskal museoan.

BAIONAHatza elkarteko zazpi

argazkilarien Hatzakerakusketa.

Izerditan Mikel Astarlozarekin.

Igande honetan, erreportaje berri

bat izanen da Izerditankirol eman-

kizunean, 14:30ean. Txominek bi-

zikletan duen posizioa berrikusi

du Mikel Astarloza txirrindulari

ezagunaren Txirindor biomekani-

ka zentroan.

Ostiralean

17:00.Tafallako kaltetuen susten-

guz Baigorrin egin kantaldia.

Larunbatean

11:00.Mahats biltzeaz zuzenean.

Igandean

15:00.Errugbia:

Donibane Lohizune-Bergerac.

BESTELAKOAK

BAIONA Jon Baguesek, Eresbil

zentroko zuzendari eta etnomusi-

kologoak, erakunde horren egin-

beharrak eta helburuak azalduko

ditu.

bBihar, 16:00etan, Elkarteen

etxean.

BAIONAHatzak erakusketaren

karietara, arte topaketa: Chris

Martineau biolin jotzailearen,

Lufti Jakfar irakurlearen eta argaz-

kilarien artean.

bAzaroaren 7an, ostegunean,

19:30ean, Montaut plazako

erakusketa gelan.

bAzaroaren 16 arte, asteazkenetik

ostiralera, 15:30etik 19:00etara, eta

larunbatetan 10:30etik 19:00etara,

Montaut plazako erakusketa gelan.

DONIBANE GARAZIGaztEkaitza

erakusketa, Beatrice Elso (Itsasu),

Muriel Platero (Baiona) , IF (Uztari-

tze) eta Viviane Michel (Milafran-

ga) artisten margoekin.

bLarunbat arte, 11:00etatik 12:30era

eta 14:30etik 18:30era, Apezpikuen

presondegian.

DONIBANE LOHIZUNEMichel

Hacalaren margo eta zizelketa

erakusketa.

bAzaroaren 26ra arte, asteazkenetik

igandera, 11:00etatik 13:00etara eta

15:00etatik 19:00etara, Ilargi Urdina

galerian, Thiers etorbideko 28.

zenbakian.

HENDAIAMarie-Claude Egimen-

diaren Euskal ipuin eta legenden

irudimeneanerakusketa.

bAzaroaren 13 arte, egunero,

Mendi Zolan gelan.

IRISARRISorginkeria, Jukutriak

eta Dantzak, Marc Armspach

Markomarrazkilariaren eta

Claude Labat ikerlariaren erakus-

keta.

bAbenduaren 20ra arte,

astelehenetik larunbatera,

10:00etatik 12:30era eta 13:30etik

17:30era, Ospitalea Heziketa

Zentroan.

SARALeihoak beste mundu posi-

ble batera, Agurtzane Anduetza-

ren erakusketa.

b Igande arte, Sare & The ostatuan.

SENPERETtitto Agerreren zizelke-

ten erakusketa.

bOstiralean, 10:00-12:00 eta

15:00-18:30; larunbatean,

10:00-12:00 eta 15:00-19:00,

Larreko kultur gunean.

Irudiab Baiona

Xilabako finalerdiak abiatuko dira, Zizpa gaztetxeanTaldekako Xilabako lehen finalerdia ostiral arrats honetan iraganen da, 19:00etan, Baionako Zizpa gaztetxean, Hasta La 2toria (Lur Renteria, Maddi

Sarasua, Elixabet Etxandi, Hodei Renteria, Leire Laskarai) eta 4KoplaSara (Amets Arzallus, Laida Etxeberri, Ellande Alfaro, Julene Etxeberri) taldeen

artean. Taloak izanen dira. Bigarrena, biharamunean, Muskildi Posonpesenean, 19:00etan, Ez Otoi Pentsa (Miren Artetxe, Josu Txoperena, Gorka Ar-

tetxe, Maddi Ane Txoperena) eta UrruñaGO (Kerman Diaz, Odei Barroso, Iker Altuna, Ortzi Idoate) taldeen artean, bertso afari gisa. BERTSULARIEN LAGUNAK

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 1a Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko azaroaren 1a X. urtea 419. zenbakia www ... · izan dadin, baina ez da argi nola eginen dituzten gauzak, nola an-tolatuko dituzten zuzenketak. Eta, Blanquer ezagutzen

Iñaki Etxeleku Baiona

Bi aldiz errepikatu du MichelSuhubiette argazkilariak (Baiona,1937) bera ez dela taldeko ordez-karietarik bat baizik; erakusketaketa taldearen lanak dutela garran-tzia. Hatza elkartea zazpi argazki-lariko kolektiboa baita. Umiltasu-nak umiltasun, bere zaletasuna-ren ibilbidean 10.000 argazkizgoiti baduela eginik aitortu du.Sandrine Agosti Navarri, Jean-Claude Broca, Bernard Jourdain,Eric Poulin, Marc Van Loey, Da-niel Velez eta Suhubiettek berakosatzen dute Hatza elkartea. Era-kusketaz gain, topaketa bat anto-latu dute azaroaren 7rako,19:30ean, eta musika, argazkia etahitzak elkartuko dituzte.Noiztik zara argazkilari gisa?

Lehenik, ni amateurra naiz, eta ezprofesionala. Amateur, lehenerranahian, beraz: maite duena.Aurkezpenean idatzi dugu «ar-gazkilari-autore»; erran nahi duargazkiak egiten ditugula etaizenpetzen.Nola hasi zinen argazki atera-

tzen?

Lehenik, komunioa egin nuenean[irriak], eskaini zidaten Kodakkutxatxo bat non egokitzeko biaukera ziren: itzala eta eguzkia.Gure familian argazkia gauza in-portantea zen, erakusketarenizenburuak dioen bezala «ha-tzak» uzteko. Gero, armadan,erraztasunak bagenituen argazkitresnen lortzeko, eta hor hasi nin-tzen argazki egiten. Ondotik, fa-miliarentzat anitz diapositiba egi-ten nituen, eta albumak. Beranta-go, ezagutu dut argazki analogikozuri-beltzeko teknika. Beraz, na-gusiki argazki zuri-beltzak eginditut, nihaurk garatzen eta argita-ratzen nituenak. Baina ez dut se-kula bilatu erakusketetan ager-tzea. Interesatzen nauena da irudibat harrapatzea pentsamenduedo emozio batetik abiatuz. Ar-giarekin, emozio horren idaztekomodu bat da argazkia. Jendea sakelakoarekin etenga-

be argazki hartzen ari den gizarte

batean bizi gara. Nola ikusten du-

zu zeure burua mundu horretan?

Jada ez dut smartphone-rik. Be-raz ez dut halakorik argazki bathartu eta berehala bidaltzekonorbaiti. Ez dut deus kontra, hau-tu bat da; teknika modernoare-kin, smart-phone-etan badiraharrigarrizko argazki kalitateakgaur egun, pagatzeko ahalak di-tuenarentzat. Egunero, eginak di-ren miliarka argazkietan, gehie-nak disko gogor batera doaz, ba-tzuetan Facebooken gisako plata-

formetan ezarriak dira parteka-tuak izateko, baina anitz galdukodira. Ez ditut besteak jujatuko, ge-ro. Batek hala zioen: «Gaur egun,ez dugu gehiago Eiffel dorrea ar-gazkietan ateratzen, nork bereburua du argazkietan hartzen Eif-fel dorrearen aitzinean». Zertan ezberdintzen duzu zure

argazkilaritza?

Maite dut begirada baten izateaene inguruari buruz. Biziarenikuskizuna zoragarria iduritzenzait. Izan Baionako karriketan,izan nonahi. Jendea gurutzatzendugu, elkarri so egoten gara edoez, ikusgarria da: silueta eder bat,gizon konkortu bat makilarekin,amatxi bat... Argazki humanistada. Gogo batek, emozio batek bul-tzaturik. Ene baitan sentimendubat eragiten didaten leku, objektu

eta jendeek naute argazki hartze-ra ekartzen. Hau edo hura harra-patu nahi dut, baina ez bortxazbesteei erakusteko. Jean Claude Brocarekin berpiz-

tu zenuten Hatza elkartea, 2009.

urtean.

Bai. 1995ean sortu zuen Jean-Claude Brocak, euskal kulturareninguruan. Lo egon zen, eta berriz

abiarazi genuen duela hamar ur-te. Argazkilaritza sustatu nahi ge-nuen Baionako hirigunean etaIpar Euskal Herri barnealdean.Urtero, Baionan eta Donapaleunhiruzpalau argazkilari ezaguta-

razten ditugu. Ez baitezpada guretaldekoak. Beren lana erakustekogunerik aurkitu ez dutenak izandaitezke. Zazpi gaude elkartean,eta elkartearen hamargarren ur-tebetetzearentzat nahi genuenerakusketa berezia egin zazpienartean. Gai bera hautatzea adostugenuen, bakoitzak bere begiz lan-du zezan. Elkarteak Hatza izena

duenez, hatzei buruz egiteapentsatu genuen. Ikuspegi ezberdinak dire-

la ageri da erakusketan.

Sandrinek [Agosti Navarri]maite du gauzen biltzea na-

turan ibiltzen delarik, bizi here-xak: marmutxa hil bat, hezur bat,luma bat eta abar. Argazkietanhartu ditu gizon baten gorputzazalaren gainean pausaturik. Osolan garaikidea da.

Eric Poulin historia-geografiairakaslea da, eta oso argazki ede-rrak egiten ditu. Goiz argitan goizplantatuko da leku batean, bez-peran ikusia baitzuen argi bereziazela tenore horretan. Testu bizikiederrak ere baditu. Paisaiak har-tzen ditu, baina jendeak ere bai. Marc Van Loeyk, erakusketa

honetarako argazkientzat, kaibiltegi batean itsasontzi kroskoenberriz tindatzen ari ziren arran-tzale batzuk ezagutu zituen. Denahatz ziren kroskoak ziren: ma-rrak, maskorrak itsasirik, bela-rrak loturik. Ematen du margola-nak direla. Bernard Jourdainenak zinez

argazki humanista deitzen denohidurakoak dira. Bizi uneak ha-rrapatzen ditu, baina beti koadrolandu batean. Jean-Claude Brocak hautatu du

hatzik eza. Argazkietan atera dituinguru hauetako hondartzak,baina jenderik batere gabe, basa-mortuak bezala. Argazki bera udabetean harturik, jendez ihaurri li-tzateke. Turisten hatzik ez delaageri da. Daniel Velezek argazki anitzen

arteko muntaketak egin ditu. [Al-darrikapen afixak eta murrueta-ko idazkiak ageri dira bata bestea-ren ondoan jarririk, erran nahiberezia hartuz]. Eta zureak.

Geure buruari galdegiten badioguzer oroitzapen ditugun ezaba ezi-nak zaizkigunak, garena egin du-telako —eragina izan duten per-tsonak, bizitzako zoritxar bat, ofi-zio bat, objektu bat, zernahi...—,zer agertuko da? Lagun batzueigaldegin diet: «Erraten ahal otedizkidazu hamar hatz zure baitanazkarki errotuak dauzkazunak,markatu baitzaituzte?», eta ar-gazkietan atera ditut. Argazkietanhartzerakoan, banekien halakopinpirin batzuk ezarriko nituelainguruan. [Delako pertsona ager-tzen da kolorezko argazkian po-tret moduan, eta inguruan zuri-beltzezko argazki lauki ttipi-tti-piak itsatsi ditu Suhubiettek, per-tsonak aipatu hatzen irudikatze-ko]. Bigarren ideia hau zen: ametse-

tan, zuri-beltzez ala koloretanamets egiten dugu? Komikietanaskotan badituzu bunbuiloak,airean doan pentsamendu batirudikatzeko, eta egin nuen zuri-beltzean jar zitezkeela koloreare-kin kontrastea egiteko, eta, bide-nabar, gogoeta bat itxuratzeko.Argazki bakoitz lupa bat zintzili-katu dut ondoan, jendeak hurbi-lagotik ikusi nahi baditu ereargazkitxoak.

«Argiarekinemozioaren idaztekomodua da argazkia»

Michel Suhubiette b Argazkilaria

Batzuk ofizioz, besteak zaletasun soilez ari diren argazkilari talde bat daHatza elkartea. Hamargarren urtemuga kari, denak elkartu dira ‘Hatzak’erakusketa sortzeko. Hilaren 16 arte ikusgai da Montaut gelan, Baionan.

I.E.

«Maite dut begirada batenizatea ene inguruari buruz.Biziaren ikuskizuna zoragarria iduritzen zait»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko azaroaren 1a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]