167_zer nola 1. proba.ppt

15
Kaixo guk Bihotz Gaztea ikastolako DBH 2. A mailako ikasleak gara eta zuek botatako proposamena mozketa batekin lortu dugu, horra

Transcript of 167_zer nola 1. proba.ppt

Page 1: 167_zer nola 1. proba.ppt

Kaixo guk Bihotz Gaztea ikastolako DBH 2. A mailako

ikasleak gara eta zuek botatako proposamena

mozketa batekin lortu dugu, horra doa:

Page 2: 167_zer nola 1. proba.ppt

Materialak Lehenego behar duguna honelako lauki

bat da:

Page 3: 167_zer nola 1. proba.ppt

Materialak Bigarrenez eta azkenez behar duguna

artazi bat da:

Page 4: 167_zer nola 1. proba.ppt

1. Pausua Lehenengo laukia triangelu isoszeletan

tolesten da argazkian ikusten den bezala:

Page 5: 167_zer nola 1. proba.ppt

2. Pausua Triangeluaren erpina hartu eta trapezio

baten forma ematen diogu oinarriraino toleztuz:

Page 6: 167_zer nola 1. proba.ppt

3. Pausua Orain trapezioa txikiago egiten dugu goiko

ertzetik tolestuz:

Page 7: 167_zer nola 1. proba.ppt

4. Pausua Hemen trapezio txikia bitan doblatzen

dugu trapezoidea bihurtuz, honela geratzen da:

Page 8: 167_zer nola 1. proba.ppt

5. Pausua Lortutako trapezoidea erditik tolesten dugu

laukizuzuen baten forma hartuz:

Page 9: 167_zer nola 1. proba.ppt

6. Pausua Laukizuzena erditik tolesten dugu, lauki

bat sortuz erdi beltza eta erdi zuria:

Page 10: 167_zer nola 1. proba.ppt

7. Pausua Azkenik diagonalean mozten dugu bi koloreak zatitzeko, bi triangeluen erditik:

Page 11: 167_zer nola 1. proba.ppt

8. Pausua Hemen behean, moztu ondoren nola

geratu den argazkia dago:

Page 12: 167_zer nola 1. proba.ppt

Egun batean ume bat eta bere aitona etxean zeudela, umeak galdetu zion aitonari ea Alhambrako informazioa zeukan. Aitonak baieztatu zion eta hasi zen kontatzen berak zekien Alhambrako historia:

- 711. urtean Granadako hiria arabiarrek inbaditu zuten eta IX. mendean Mohamed Ben Al Ahmar hasi zen Alhambraren planoak egiten. Baina urte batzuk geroago hil zen eta bere semea Mohamed II-k segitu zuen bere aitak ez zuen bukatutako lanarekin. Hasi ziren eraikitzen baina arazo batekin topatu ziren- azaldu zion aitonak.

Ezin zituzten hormak, animalia edo gizakien irudiekin apaindu- jarraitu zuen-. Egun batean Mohamed II-k bere arkitektu hoberenak deitu eta arazoari konponbidea bilatzeko esan zien: “ni herriko kaleetara aterako naiz, merkatura joango naiz ea zerbait bururatzen zaidan” esan zuen. Baina leku guztietatik jendea eta animaliak zeuden. Ez zitzaion ezer bururatu, ez zuen bestelako irudiak ikusten.

Page 13: 167_zer nola 1. proba.ppt

Egunak pasatu ziren eta Mohamed-ri ez zitzaion ezer bururatzen.

Bat-batean leihotik begiratzen zegoela kristalezko hexagono bat ikusi zuen,orduan korrika bizian bere gelara abiatu, idazteko luma bat hartu, paper zati bat eta margotzen hasi zen. Hexagonoak marrazten zituen, denak elkarrekin baina kolore desberdinekin. Horretan zegoela, ideia bat eduki zuen; hexagonoak translazioan edo errotazioan mugitzean eredu geometriko berriak, desberdinak eta oso interesgarriak agertu ziren. Teknika horri kristalografia deitu zion. Azkar-azkar bere arkitektoei planoak eman zizkien eta langileei marrazki horiek egiteko beharrezko materialak eman zizkien.

Mende batzuen buruan konkretuki, XIII.mendean bukatu zuten.

Page 14: 167_zer nola 1. proba.ppt

Alhambra hiri bat bihurtu zuten, harresiz inguraturik, bere barrualdean: mezkitak, etxeak, dendak, jauregia eta hainbat gauza zeudelako herritarrentzat. Urte batzuk geroago, zehatz mehatz 1212.urtean, hiri-jauregi nazaria deitu zen, Tolosako Navas gerraren ondorioz, eta Bel Alhamarrek 1238. urtean hiri berri honen kontrola hartu zuen.

Bere kokalekua eta adaptazioa paisaia berri bat sortzea lortu zuen.

-Aitona, eta Mohamed I, beti izan zen Alhambrako agintaria?

-Ez, ez, ez, 1492.urtean errege katolikoek konkistatu zuten. Eta egun horretan, hiria jauregi erreala izatera pasatu zen- erantzun zidan-. Tendillako kondea, Mendoza familiakoa, Alhambrako lehenengo alkaide kristaua izan zen. Baina arazoak,ez ziren han bukatu- gehitu zuen. 1812.urtean gerra bat egon zen, ejerzitu frantzesak amore eman zuenez, harresiak apurtzen hasi ziren.

-Eta guztiz apurtu zen, aitona?

-Ez, espainiar soldadu batek bere destrukzioa ekiditu zuen.

Page 15: 167_zer nola 1. proba.ppt

-Aitona! Eta nondik dator Alhambra izena?

-Bada, uste dut lehen azaldu dizudala, baina badirudi ez duzula ulertu. Beno, izena Mohamed I-ren bizar gorriagatik dela pentsatzen dute batzuek, gainera alhambra musulmanez gorria esan nahi du. Beste batzuek uste zuten, Alhambra zuria zela, eta gauez eraikitzen zenez, antortzen kolore gorria hartzen zuen.

-Ala, ze polita, baina.... nire liburuan humanitateko patrimonio kulturala dela esaten du. Hori egia al da, aitona?

-Bai, hori guztia 1984.urteko azaroaren 2an gertatu zen. Baita munduko zazpi monumentuen artean egongo zen, baina azkenean ez zuen lortu. Uste dut informazio guzti honekin nahikoa izango duzula. Lo egiteko ordua da, hortzak garbitu eta ohera, bihar egun oso gogorra izango da, kontrol asko dituzu eta.

-Ongi da aitona, eman muxu bat!

-Tori, nire biloba.