Ostegun honetan, lanuztea Michelinen · 2019. 1. 29. · utzi gintuzten arte. Gerora, foruak izan...

20
ASTEKARIA - 2007ko azaroaren 23an - XII. urtea - Usurbil, 301. zenbakia M ingain ur ingain ur dinar dinar en en gaitzar gaitzar i aurr i aurr e egiten e egiten www.noaua.com Ostegun honetan, lanuztea Michelinen

Transcript of Ostegun honetan, lanuztea Michelinen · 2019. 1. 29. · utzi gintuzten arte. Gerora, foruak izan...

  • ASTEKARIA - 2007ko azaroaren 23an - XII. urtea - Usurbil, 301. zenbakia

    MMingain uringain urdinardinaren en gaitzargaitzari aurri aurre egitene egiten

    ww

    w.n

    oaua

    .com

    Ostegun honetan,

    lanuztea Michelinen

  • 3Noaua! - 2007ko azaroaren 23anATA R I KO H A I Z E A

    6. Or.

    Aurkibidea

    15. Or.HIRU ESKUBALOI PARTIDA ASTEBURUAN

    KRONISTAK KALEJIRAN

    5. Or.

    IGANDEAN, ANTZERKIA SUTEGIN

    8. Or.MINGAIN URDINAREN AUZIA

    11. Or.

    LABEKO ORDEZKARIEKIN SOLASEAN 12. Or.

    LARUNBATEAN, MANIFESTAZIOA

    14. Or.ZUBELDIA TALDEAREN BAZKARIA

    NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

    Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

    Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

    Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

    Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

    Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

    Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti,Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.

    Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

    Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

    Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

    Tirada: 2.600 ale

    Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

    Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

    IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAKGEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BIIKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETELEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

    NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

    Euskal Herrira!

    Euskal presoak

    Albistea iruditan

    Buruntzaldeko udalek bultza-tuta, fruta eta barazki denda-tan salerosketak euskalduntze-ko kanpaina aurkeztu da. Kartel etabestelako txartelen bidez, bultzatzaile-ek deitu bezala, denda hauetako paisaialinguistikoa euskalduntzea da helbu-rua. Eta horretarako bitartekoak jarrinahi dituzte. Herritarrei begira, lehia-keta bat antolatu da. Aliprox, Dia,Imanol Txapartegi edo Lurdes Frutakdendatara hurbilduta, erosketen trukebezeroek txartel batzuk jasoko dituzue.Bertako letra zopa osatu eta abendua-ren 17a baino lehen fruta dendetakobatean uzten duenak, hilaren 18anegingo den zozketan parte har dezake.Saria? Denda bakoitzeko bi bezeroren-tzat bertan gastatzeko 50na euro.

    Fruta eta barazkien salerosketak euskaraz

    Asteartean egin zen kanpainaren aurkezpena.

  • 4 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anHE R O R R E K E S A NIDOIA TORREGARAI

    Nafarroako ardotegi batean egun pasa ederraren ondoren,Bilbotik Donostira doan trena hartzeko zain nengoen gel-tokian. Nire pentsamendu etilikoetan murgilduta nenbilela agure-txo bat hurbildu zitzaidan ea Donostira zihoan trena orain etorribehar zuen galdetuz. Nire gogoeta sakonetik kostata atera etabaietz, oraintxe helduko zela esan nion.

    Berak orduan orfeoiaren kontzertutik zetorrela eta primeranpasa zuela esan zidan, eta horrela, inolako abixurik eta anestesiarikgabe, Verdiren ez-dakit-zein opera hasten zait kantatzen hantxe,andenaren erdian! Joeeee, noizbait bat ligatuko eta gerra zibilekokintoa izan behar! Hau komeriya!

    Eskerrak orduntxe trena iritsi zela, bestela espektakulu guztiatragatu behar izango nukeen. Dagoeneko egoera hauek ekiditzekoneskok izaten dugun radarra defkondos mailan neukan, etahurrengo helburua agurea eta ni bagoi desberdinetan egotea zen.Hori lortzeko bagoira bera baino beranduago sartzeko estrategiaerabili nuen, horrela bera eseritzen zen lekutik urrun jartzeko (haudena, trena frenatzen ari zela planeatzen).

    Trena gelditu eta jendea jeisten hasi zen. Ni agurearen atzean. Berabagoira sartu orduko korrika bestera joango nintzen. Jende guztiaatera eta oraindik ez zela sartzen, mekasuen! Ihes egingo dit! Gerrijoko ikaragarriya eginez atzeko bagoira korrika batean joan nintzenbidaian egingo nuen lokuluxkaz gozatzen. Ja, ja, nirea da garaipena!

    Baina, zer??? Aguretxoa atzetik korrika batean neukan, dopatutakoBen Johnson bat baino krono hobearekin! Joderrrr!

    Bere arnasestua atzean entzuten nuelarik (oraindik bihotzekoakemango dio, no te fa!) bagoiaren aurrealderaino joan nintzen (ezzegoen beste inor!!!), banakako eserlekuan eseritzera (zakur aurpe-giarekin, noski). Berak indirekta harrapatuko zuenaren esperantza(miraria?) ez zen oso handia, baina azkenean ni baino hiru eserle-ku atzerago eseri zen.

    Dagoeneko okerrena pasa zela sinistuta, musika entzuten jarrinintzen. Baina, bai zera! Ia bihotzekoak eman zidan berriro nirealdemenean ikusi nuenean, ea Eibarrera iristeko zenbat geltokizeuden galdetzera etorri zenean. Eta denok dakigu jubilatuek zer-bait kontrolatzen badute hori garraio publikoaren ordutegiak etabonoak direla. “Animo Idoia, 20 minutu eta jeitsi egingo da.Eutsi!”.

    Beste galderarik egiteko aukerarik egin gabe musika belarrietanjarri eta lo itxurak egin nituen. A zer nolako arrazoia zuenEinsteinek! Dena erlatiboa dela? Bai horixe! Izan ere, 20 minutuhoriek inoizko luzeenak egin zitzaizkidan. Azkenean, villa armera-ra iritsi zen trena. Izugarrizko agurrak eta loreak bota ondoren itxizen atea.

    Gloria Geynor-en I will survive kanta bilatu nuen MP3an begiakitxi aurretik.

    A i t o r L a n d a l u z e - L u i s A r a n a l d e - A r i t z G o r r i t i - I m a n o l U b e d a - N e r e a Z i n k u n e g i - I d o i a To r r e g a r a i - J o x e P i ñ a s - U n a i A g i r r e

    Hau komerik!

    Ika-mika

    Aldarria

    1512ko espainiar inbasioaren 500 urteu-rrenerako 5 urte falta direnean, euskal-dunok baditugu inoiz baino arrazoi gehiagoIndependentziaren aldeko apustua egiteko.Zerbait frogatzen badu gure ibilbide histori-koak, hauxe da: menpekotasuna erabat kalte-garria dela, eta soilik gure buruaren jabe bila-katurik lortuko dugula herri gisa dagokigungarapen askea.

    Espainiar eta frantziar estatuek ez gaituzteerrespetatzen, ez digute gure nortasunari atxi-kitzeko aukerarik ematen, eta Nazio gisadesegin nahi gaituzte, erabakiak libreki har-tzeko bidea itxiz. Ez digute bizitzeko betarikematen, guk Euskal Nazio izateari uztea baitabere eskaintza bakarra.

    Independenteak izan ginen Nafarroarenizenpean, indarrez Estaturik gabe eta zatiturikutzi gintuzten arte. Gerora, foruak izan zirengure Askatasunaren hondarrak, baina horiekere gehiegizkoak iruditzen zitzaizkien.Frantziar eta espainiar nazioetan murgiltzeada nahi zuten eta duten bakarra, eta soilikdeszentralizazioan oinarritutako formulakonartzen dituzte. Erregionalismoan jarri dutemuga, eta beste guztia gaitzesten dute.

    Erabakitzeko ahalmena bermatzen duenautonomiari ere ezezkoa eman diote, nabar-menki, aspaldiko auzi honi konponbide poli-tikoa emateko oportunitate historikoa zapuz-tuz.

    Ez digute beste biderik uzten: ez digute ezerere eskaintzen. Guk hartu behar dugu gureetorkizunaren giltza, inori baimenik eskatugabe, gurea delako, inork ez duelako EuskalHerriari libre erabakitzeko ahalmena ukatze-ko eskubiderik.

    Aspaldiko euskaldunek jakin zuten kanpo-koen menpekotasunean ez erortzeko formulabakarra Estatu baten osaketan zegoela, etamende luzeetan eutsi ziotenIndependentziari. XXIgarren mendeko eus-kaldunok ataka berdinean gaude. Iraganekoikasgaiaren berri badugu, eta geroari so egitendiogunez baiezko ozena ematen dioguIndependentziari.

    Euskaldunok gure Estatua osatu behardugu, eta horretarako urrats zehatzak emanbehar ditugu. Independentzia euskal jendar-tearen potentziala garatzeko biderik onenadelako, gure hizkuntza, kultura eta nortasunababesteko modurik onena delako, gure eredu

    propioa ezkerretik eraiki nahi dugulako,Independentzia etorkizuna delako,Askatasuna ekarriko duelako.

    Independentziak, finean, menpekotasunune latzak atzean uzteko parada emangodigu, beste herriekin harreman justu eta leia-lak eraikitzeko bidea, alegia. Independentziariesker aurkituko dugu gure lekua munduan,guk nahi duguna, ez besteei komeni zaiena.

    Horregatik Independentziaren aldeko hau-tua egiten dugu, Euskal Estatuaren osaketa-ren aldekoa. Eta aldarrikatu nahi dugu ez delazilegi Independentzia grina aukera politikorikgabe uztea. Oso inportantea da hurrengohauteskundeetan eta orohar, euskal agertokipolitikoan, Independentziaren aldekoekeskubide guztiak izatea. EAE-ANV ilegaliza-tzea edo hauteskundeetan parte hartzekoaukerarik gabe uztea independentziazaleeneskubideak urratzea litzateke, eta honengatik,Independentziaren aldeko apustua egitendugunok bat egin behar dugu elkarrekin jar-duteko.

    Urrats berriak emateko unea iritsi zaigu etabagoaz.

    Usurbilgo EAE-ANV

  • 5Noaua! - 2007ko azaroaren 23anPI L-P I L E A N

    Ika-mika

    Makrokartzelari Stop!

    Besarkada bero bat lehenik egun espe-txean aurkitzen diren gizon – ema-kume guztiei. Mendekuan oinarriturikdagoen espetxe politikaren presoei.Mendekua diogu, bergizarteratzean oina-rritua dagoen politika beharrean zigorrarensisteman oinarritua dagoelako.“Gaizkilea = kartzela edo gaizkilea = gizar-tetik baztertu” . Honela bada, drogarenondorioz arazoak izan dituen pertsonaarriskutsua da, etorkinak ere zenbaitekarriskutsutzat ditu, herriaren antolakun-tzan lanean ari diren hainbat ere arrisku-tsuak dira, eta abar. Eta horrela zerrendaamaigabea egin genezake. Zergatik dugugure artean beldurra hain hedatua?Zergatik telekomunikabideen imperioek ezdute beste lanik? Erantzun errazeko galderada berau. Beldurra hedatua dagoen gizarte-an “ Segurtasuna” saltzea delako helburua.Horretarako justifikatuz kartzela politika

    zorrotzak, makrokartzelak…Gizarteak eta presoek ez dute makroen

    beharrik, aldiz, bai gizartearen laguntza etaalternatiba edo bergizarteratze proiektuegokiak. Gipuzkoan ere ez litzateke behar-ko 500 zelda funtzionaleko espetxerik,alternatiba egoki baten hautua egingo balu-te agintariek, nahikoa litzateke 150 pertso-nentzako zentru txiki bat. Baina noski,honetarako borondatea eta gauzak zuzenegitearen gogoa daude ezbaian. Espetxepolitika egokiaren zati lirateke ama presoenzentru berezia, drogomenpekotasun arazo-ak dituztenena, arazo psikikoak dituztene-na, eta abar…

    Zer ondorioztatzen digu honek?Makrokartzelaren aurkako taldetik argidugu, espetxeetako egoeraren arazoa, zalan-tzarik gabe, gizartearen beste arazo sakonbat dela. Beraz egungo egoera gizarteratze-aren beharra sumatu dugu. Honetarako

    herritar guztioi zabaltzen dizuegu gonbida-pena, datorren asteazkena azaroaren 28anarratsaldeko 19:30ean Sutegin burutukoden “Zubietako Makrokartzela”ri buruzkohitzaldira. Bertan, Salhaketako CesarManzanos eta presoekin lanean diharduenMikel Goenaga apaiza izango dira, egungoespetxeen egoera sakon azaltzeko.

    Esan, “makrokartzelaren aurkako talde-an” hainbat talde ari garela lanean: Arrats,Zubietako Herri Batzarra, Salhaketa,Donostiako Baga-Boga, Loyola-etxea etazenbait alderdi politiko.

    Bide luze honetan bidelagun izatekoprest bazaude jarri Zubietako HerriBatzarrarekin harremanetan.

    Gizarteari dagokigulako espetxean dago-en norbanako ororen eskubide urratuaksalatzea.

    Makrokartzelari Stop! taldea

    Larunbat honetan manifestazioa,

    “Guk, Euskal Nazioa, independentzia” lemapean

    Urriaren 12an Iruñean iraga-rri zuen bezala, EAE-ANVkmartxoan egingo direnEspainiako Gorteetarako hauteskun-deetan parte hartuko du.“Independentziaren aldeko mezuaEspainiara eramateko konpromisoahartu dugu, Euskal Herria nazioa delaadierazi eta Euskal Estatua sortzekobidean bat egiten dugun guztion aho-tsa entzunarazteko”. Honen harira,larunbat honetarako manifestazioaantolatu dute Usurbilen. Arratsaldeko19:00etan abiatuko da, “Guk, EuskalNazioa, independentzia” lemapean.

    EAE-ANVk argitara eman duenmanifestua (ikus “Ika-mika” 4. orrian),“Euskal Herriaren eskubideen alde arloezberdinetan lanean ari diren guztienedota independentziaren alde gaudenguztion topaleku izatea nahi dugu”,

    adierazi du Usurbilgo EAE-ANVkprentsa ohar bidez. Are gehiago, “horre-tan gabiltza orain, independentziarenaldarria Euskal Herriko lantegi, ikaste-txe, erakunde, kultur, kirol eta motaguztietako elkarteetara eramanez”.

    Hala, larunbat honetan arratsaldeko19:00etan, “Guk, Euskal Nazioa, inde-pendentzia” goiburu duen manifesta-zioan parte hartzera gonbitea luzatudute, “independentziaren bidean inda-rrak metatzeko”.

    Datorren astean, herri batzarraUsurbilgo EAE-ANV taldeak jendau-

    rrean aurkeztu nahi du 2008ko udalaurrekontu proposamena. Horretarako,herri batzarra antolatu dute: azaroaren29an Sutegin. EAE-ANVren esanetan,“herri batzar horretan herriko kultur,kirol... elkarteek ere parte-hartzea gus-tatuko litzaiguke. Izan ere, zuek zarete

    neurri handi batean herriko bizitzarenmotore eta suspertzaile, eta zuen iritziaeta ekarpena ere jasotzea gustatukolitzaiguke, eta ahal den neurrian, gureproiektuan txertatu”.

    Horregatik, herriko talde eta eragile-ak euren ekarpena egitera gonbidatudituzte. Herri batzarra azaroaren 29anizango da, arratsaldeko 19:00etan,Sutegiko auditorioan.

    EAE-ANVk deitu duen manifestazioa

    arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

  • 6 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anKA L E J I R A N

    Oro dator hedamenik merezi ez dutenditxosozko egunkari atzerritar horie-tatik:

    Hasteko euskal hizkuntzak ez dakit zenbatsinonimo dituela gauza bat izendatzeko(hortaz, aberatsa oso), baina, aldiz, beste

    zenbait hitz atzerriko hizkuntzetatik bereganatu dituela.Uste dut, euskara hizkuntza internet, demokrazia, telefo-

    no eta beste zenbait kontzeptu baino zaharragoa dela, etaberaz, euskal izenik ez badute euskara sortu zen egunean,existitzen ez zirelako dela. Baina irudiko gertatuko zenbeste hizkuntzekin ere. Baina lehenago aipatu hitzak gazte-laniak bereak bailituen egin dute gogoeta zenbaitzuek.Huts egite latza, beraz.

    Inposatzaileen ospearekin zamatu nahi gaituzte, gainera,lan batetan hasi aurretik azterketa egiten delako euskaramenderatzen dugun ala ez jakitearren (sartu gabe eztabai-dan azterketa horretan nolako maila eskatu beharko litza-tekeen). Gaztelan ez da halakorik egiten, baina gaztelaniaezean ingelera eta alemaniera jakitearekin soilik ez duteonartuko jendaurrean lan egin beharreko postu batetarako.

    Pertsona horri gaztelania hitz egitea eskatuko zaio, eta zilegida; bada euskararekin gauza bera gertatzen da. Hala ere,inposaketa omen. Euskal hizkuntza zegoen herrialde hone-tan behinola lehenbizi latina eta ondoren gaztelania indarke-riaz ezarri aurretik. “Omen” gabe, inposaketa garbi-garbia.

    Bestalde, euskara baserritarren hizkuntza besterik ez delaeta esparru horretatik kanpo ezin duela gizartearen egune-roko erabileran erantzunik eman berresten da, berriz ere,manera okerrean. Izan ere, ama hizkuntza euskara dugu-nok ez dut uste arazorik dugunik gure ideiak, sentimen-duak eta abar euskaraz pentsatzeko eta adierazteko. Ez dutuste euskarak oztoporik ezartzen digunik gure ideiak bete-betean aditzera emateko. Eta inork hitzen edo egiturarenbaten gabezia somatzen badu, ez da euskara hizkuntzarenerrua, baizik eta norbanakoarena.

    Euskarak balio digu jolasteko, maitatzeko, ikasteko... etazernahitarako; eguneroko eta eguneroko ez diren egoera-tan ere bai!

    Baina nik, hizkuntza larrekoa, / nahi haunat ere nora-nahikoa: / jakite hegoak igoa, / soina zahar, berri gogoa, /azal horizta, muin betirakoa. (Lizardi)

    Larreko hizkuntzaKALEBERR I ENEKO HARREGUY

    Oraindik negua iristeko hilabete bainogehiago falta den honetan, iritsi dira izo-tzak zuritzen dituen goiz horiek. Beste konturikez da inguruetan: hotz handia egiten duela, elu-rra egin behar duela,… Aurten nonbait, ezdugu San Martin inguruan izaten diren hegohaizeez gozatzeko aukerarik izango.

    Denbora pixkabat pasa da puntuen karneta jarri zigutene-tik. Astebururo entzuten dugu berrietan hainbat istripu izandirela, hainbat hildako/zauritu,... Neurriak hartzen ari omendira honetan, kontrol gehiago, isun gehiago,... Abiaduramurrizteko ere egiten dira kanpainak. Baina kotxea hartzendugunean ahaztu egiten zaizkigu kontu guzti hauek.

    Tartetxo hau aprobetxatu nahi nuke gogoeta bat egiteko.Gure auzoko bidea autopista ez dela garbi daukagu denok.Ermitara iristen den bidean bi kotxe kabitzen dira baina base-rrietara edo Txokoaldera joateko bide zati batzuk oso estuakdira. Beti dago presaka ibiltzen den norbait eta hau dela etasusto bat baina gehiago hartu dut nik neuk. Horregatik esannahi nieke honela ibiltzen diren gidariei presak etxean utzitaateratzeko. Presaka ibiltzeak ez digu ia denborarik aurrezteneta hartzen diren sustoekin ez du penik merezi!

    Lasai hartu!URDA IAGA ALAZNE BEGIRISTAIN

    Auzoan ensaiatzen duten musika talde-ak zoriondu nahi ditut urte honetanatera duten “KalexaRekos” izeneko diskoa-ren erantzun onagatik, izan ere herrikotabernetan salgai jarri ostean nahiko salmen-ta onak lortu baitituzte. Disko horretan uda-lak Kalezarren utzitako lokalean ensaiatzen duten zortzi tal-deek hartu dute parte: Epok, Mendeku Itxua, Despervicio,D3, Insitu, Susmo, Hitzi-p eta Parafliping.

    Bestalde, ensaiatzeko udalak utzi dizkieten lokalei dago-kienez, taldeen artean nahiko ondo moldatzen omen dira,lau gela dituzte eta gela bakoitzean bi taldek ensaiatzendute. Ensaiatzeko ordutegi bat ere errespetatu behar izatendute, arratsaldeko 5:30etatik gaueko 9:30etara.

    Lokalak ez daude oso ondo prestatuta erabilera horreta-rako. Arazo handiena udan izaten dute, izan ere sekulakoberoa egiten omen du bertan eta noski leihoak ireki beharizaten dituzte eta sekulako soinua sumatzen da. Lokalenkokalekua ere ez da oso aproposa, eraikin berdineanEguneko Zentroa eta Haur Estola baitaude. Udala arazoa-ri konponbidea ematekotan omen dabil eta ea lehenbaile-hen zerbait lortzea egiten duten, guztion onerako.

    KalexaRekos

    KALEZAR ALOÑA PULIDO

    Aurrerantzean, Kalejiran ataleko 8 kronikak txandaka argitaratuko ditugu. Txokoalde eta Urdaiagako kronikak hurrengo batean bilduko ditugu.

  • 7Noaua! - 2007ko azaroaren 23anKA L E J I R A NAuzoaren oroitzapenakATXEGALDE JONE EIZMENDI

    Laster urtebete izango da zinema zaha-rra berritu zela, bertan aktibitate etaekitaldi asko antolatu dira, haien arteanlarunbatero goizeko 10:00etatik eguerdiko13:30ak arte irekita egoten den ludoteka.

    Negurako toki aproposa denez, arratsal-dero ireki nahi da. Horretarako Antxomolantxa Elkarteakbilera antolatu du hurrengo asteazkenean, azaroak 28,arratsaldeko 19:00etan ludotekan. Bertan, ludotekarenantolamenduaz hitz egin nahi da ( ordutegiak, ekin-tzak...).

    Jakin ere badakigu 1992. urtetik hona jaiotako 58 haureta gazte daudela Aginagan (0 tik 15 urte arte dituztenak

    hain zuzen ere), etabatik bat haueizuzendua egongodira ludoteka eta ber-tako ekintzak.

    Hurrengo asteazke-neko bilerara herritarguztiak gonbidatuakzaudete. Animatu etaparte hartu.

    Ludoteka arratsaldetan irekita

    AGINAGA AITOR HELETA

    Igandean mendira joan ginen goiz parte-an, Zubieta Lantzen taldekoek antolatu-tako ibilaldian. Zubietamendik dituen txoko-ak eta parajeak ezagutaraztea zuten helburu.Han ibili ginen hogei bat lagun gora eta behe-ra bazterrik bazter: Berridi, Letabidea,Biribilondo, Arkaitz erreka... Hor duzue Lasarte, hanAndoain... Beste aldean Usurbil.

    Prostuetxeko Jose Luis gidari genuen eta honek ederki eza-gutzen ditu bazterrak. Leku batzuk garbi zeuden, ibiltzekomoduan, baina beste asko sasiak janda. Eta ibilian ezagutugenituen Zubietaren mugak: Andoain, Zizurkil... Horrekinbatera Zubietara ekarri nahi dituzten eraikinak: hor izangoduzue kartzela, han kuartela... Beste aldean erraustegia. Ezdira kontu gozoak!

    Horrela poliki-poliki, kalekume koadrila honek antenarai-no igo eta buelta hartu zuen Letabide eta Arkaitz errekatik.

    Aldapan behera gentozela Jose Luis, oilagorrak inondikazaltzen ez zirela ikusita, saiatu zen gure kaskezurrotan hain-bat zuhaitz eta landare sartzen. Ez dakit lortu ote zuen. Nibehintzat ez nintzen hain gaizki gelditu. Gurbitza ezagutzenote nuen galdetu zidan. Eta erdi madrileñoa naizen aldetikezagutzen nuen zuhaixka hori. Badakizue Madrileko arma-rrian zer agertzen den: el oso y el madroño.

    Zubietamendia ezagutzenZUB IETA PELLO ARANBURU

    Auzo honetara iritsi ginenetik aldake-ta ugari izan ditugu. Garai hartanauzo berri bat zen, txoko ugari gogoratzenditugu oraindik. Esaterako, MarkelekKarobi taberna ireki zuenekoa; Truke arro-pa denda; Divinak egunero ekartzen zuen

    arrain freskoa; MªPazen denda, eguneroko ogiaz gainhainbat produktu eros zitezkeena; Alkorta Harategia,okel goxo ugari dastatzeko; Mari Loli kinkildegi eta dro-geria, haurrentzat jostailu eta guzti; ileapaindegi batauzotarrak apaintzeko; altzari denda bat ere bazenAristitxo kalean…

    Baina urteak pasa ahala batzuk itxi egin dira, jubilatuedo eskualdatu egin direlako; edo gure auzoa nahikourruti gelditu delako agian. Momentuan, Aldatz Kiroldenda, Marixabelen arropa denda, Karobi taberna,Alkorta harategi-autozerbitzua eta Anparoren depilazioeta solarium zentruarekin gelditzen gara.

    Beste aipamen bat egin nahi nuke Ucineko kutsaduradela eta Eusko Jaurlaritzak jarrita daukan furgonetariburuz. Beheko kalean jarri zuten epe baterako, espaloian

    gainera, baina hilabete ugari daramatza neurgailu horreketa geroztik ez dugu informazio gehiagorik jaso.

    Azkenik esan, honez gero aspertuak egongo zaretelabeti aurpegi berdinak ikusten, baa… urte berriak jendeberria ekarriko du! Tarte honetatik nire agurrik beroenaluzatu nahi dizuet eta zoriontsuak izan!

  • 8 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anER R E P O R TA J E A

    Azken egunetan ez dabilbeste konturik. Mingainurdina gora eta beheragabiltza. Giza kontsumorako inolakoarazorik ez dagoela argi utzi arren,kaltea handia jasan dute beste behin,eguberriei eta garai honetan haingarrantzitsuak diren azokei begiraziren ganaduzaleek.

    Belarjaleen ahoa erasotzen duenbirusa da mingain urdina.Kolorearena, denborarekin mingainakhartzen duen tonu morexkagatik da.Ardiak dira bereziki egoera hori paira-tzen dutenak, baina trantze bereanaurki daitezke baita behiak edotaahuntzak ere. Hala dio ApolinarInsausti Unain Albaiteroak SLko lan-gileak. “Oso erraz zabaltzen da”, adie-razi du. Eltxoei esker.

    Baina albaiteroarentzat ez da kontuberria. Duela zazpi urte Balearretan(Espainia) agertu omen zen. Ordutikagertu eta desagertu, modu horretanibili da birusa. 2004an Andaluzianberragertu zenetik Ipar Afrikan eresumatu omen zuten. Iaz, Europaerdialdean zehar barreiatu zen.Bertakoa zortzi zenbakidun serotipoazen. Toulouseraino (Frantzia) jaitsiomen zen. “Kezkatuta ginen datorrenurtean ez ote zen hona iritsiko”, adie-razi du Insaustik.

    Baina denen sorpresarako zortzi ez,bat zenbakidun serotipoa izan daazken egunetan denen ahotan dabilenmingain urdina. “Andaluzian udazken

    honetan agertu da”, argitu du albaite-roak. Honenbestez, 2004az geroztikAndaluzian zegoen lau zenbakidunserotipoari aurre egiteko jarritakotxertoek ez dute balio izan, oraingoasaihesteko.

    Hala ere, baikorra da Insausti.Duela hilabete batzuk gertatu bazen,askoz okerragoa izango zela dio.“Zortea dugu eguraldiarekin.Hotzarekin eltxoak ez du hainbestekolanik egin. Udan gertatu balitz, ikara-garria izango zen”, adierazi du.

    Txerto “hila” eta “bizia”Pasa den astean, Gipuzkoan zehar

    han eta hemen txertoak jartzen hasiziren albaiteroak. Hain zuzen, azkenegunetan zalantza asko eragin dituanimaliei jartzekoak ziren txertoak.Are gehiago, ardiek ume egitekogaraia gainean dutenean. Bigarrenmailako eragin kaltegarriak, abortuakesaterako, jasan zitzaketela aipatuizan da. Orain arte izan duten espe-rientziaren arabera, jarriko dituzten

    txertoek horrelako ondoriorik izangodutenik ukatu du Insaustik. “Txertohila erabiliko dugu guk. Dosi batorain jarriko dugu. Bigarrena, hilabe-te barru”, argitu du. Animalienganeragiteko denbora beharko duteberaz.

    Bada ordea beste txerto mota bat;txerto bizia delakoa. Dosi bakarreanjarritako txerto horrek arazoak eraginizan ditu albaiteroen esanetan; abor-tuak adibidez. “Efektu askoz indar-tsuagoa du, baina gaixotasuna mozte-ko onena da”, dio Insaustik. Bainaesan bezala, txerto hau ez, bestelakoabaliatuko dute albaiteroek datozenegunetan.

    Haien lana, ordea, ez dute txertoajartzera mugatu nahi. “Zepoak jarridira eltxoak harrapatzeko”, adierazidu Insaustik. Horrekin haien bizitzaezagutu eta birusari aurre egin nahiliokete.

    Mingain urdineko kasuak, gorriak ganaduzaleentzat

    ARITZ GORRITI ________________________

    Bakunazio kanpaina hilabetez luzatuko da. Lehen dosia orain

    jartzen ari dira. Bigarrena, aste batzuk barru jarriko dute.

    “Hotzarekin eltxoak ez duhainbesteko lanik egin.

    Udan gertatu balitz, ikaragarria izango zen”

    APOLINAR INSAUSTI ALBAITEROA

  • 9Noaua! - 2007ko azaroaren 23anER R E P O R TA J E ASantos Jauregi, Igartzazabal baserria

    “Lasai jan daiteke, guk geuk jaten dugu eta”

    Kezkatuta daude azken aste-etan mingain urdinareninguruan esaten ari direnakentzun, eta batez ere, horren ondo-rioak pairatzen ari diren ganaduzale-ak. Horien artean diraIgartzazabalekoak.

    NOAUA! Albaiteroak zueneanegon berri dira, ezta?

    Santos Jauregi. Ardiak bakunatzeraetorri ziren. Hilabete barru kontraba-kuna jarriko diote. Hemen daudenekdenek jaso dute. Baina horrek guztiaktratu txarra ematen die animaliei;bakunazioak, belarrietan txapa jartze-ak... Gainera, oso urduri jartzen diraarrotzen bat ikusten dutenean.Gauzak ondo egin badira, gaixotasu-nik ez du egon behar. Denborak era-kutsiko du bakunak onak ote diren.

    N. Zuek baduzue mingain urdinkasurik?

    S. J. Guk ez dugu izan. Gure ardie-tako batek ere ez du sintomarik eduki.Hemen ez dago ezer. Aurrerantzean ez

    dakit zer gertatuko den, beldurraematen du. Baina momentuz, gureakgarbi daude, gurean ez dago ezer.

    N. Ezer izan gabe ere, ondorioakbeti kaltegarriak zuentzat, hegaztiengripearekin edo behi eroekin gertatubezala?

    S. J. Kalte handia. Batetik, ganaduaezin baita mugitu. Jendeak segituangaltzen du konfiantza. Niretzat ez daalarma pizteko modukoa. Gainera,orain ez da dioten eltxo hori ibiltzekogaraia.

    N. Garai txarrean dator albistea.Azokak, eguberriak eta ardiak umeegiteko unean.

    S. J. Ardi produkzioko garai garran-tzitsuena orain da. Ez dakit zergatiksortu den momentu honetan albistehori. Ganaduarentzat oso gogorra da.

    N. Eta guztia, diotenez, kontsumo-rako inolako arazorik ez dagoelaesanda?

    S. J. Lasai jan daiteke, guk geuk

    jaten dugu eta. Gaitzak kutsatuadagoen animalia ere jan badaiteke, nikuste ondo dagoena ere jan daitekeela.Gu lasai gaude. Zerbait sumatukobagenu, gu izango ginateke lehenakhorren berri jakinarazteko.

    “Zerbait sumatuko bagenu,

    gu izango ginateke lehenak

    horren berri jakinarazteko”.

    Aitor Usandizaga EHNEko kidearen aholkua

    “Ganadua etxetik ahalik eta gutxien mugitu”

    Tentsio handiko eta argibidegutxiko egunak dira hauekEHNEko kide Aitor Usandiza-garentzat. Kezka ez da gutxirako etajaso dituzten ganaduzaleen dei ugarihorren guztiaren adibide dira.Airean kontu asko daudela dio etadatozen egunak giltzarriak izan dai-tezke. “Ganaduaren mugimenduariburuzko Europako araudia onartudaiteke”, gogoratu du. Horri egunhauetan hastekoak ziren txerto jartzesaioak gehitu behar.

    Kaltetuak betikoak, ganaduzaleak.Bi zentzutan gainera; “ekonomikokieta baita maneju aldetik ere”, dioEHNEko kideak. Honek guztiakekarriko dituen ondorioak neurtzeaoraindik ezinezkoa izan arren,EHNEtik duten kezka urrunagodoa.

    Lasaitasunerako deia“Zer eragin izan dezakeen datozen

    urteetan”, argitu du. Baina lasaita-sunerako deia luzatu nahi zaie

    EHNE-tik. Pazientziaz hartzeazgain, baita gomendioa luzatu ereabeltzainei. “Ganadua etxetik ahaliketa gutxien mugitzea”, adierazi duUsandizagak.

    Egun batetik bestera agertu dengaixotasuna dela iruditu arren, horegon den eritasuna dela gogorarazidu. Horren aurrean landu beharre-koa prebentzioa dela aipatu du. “Etaaurrerantzean horrekin elkar bizibeharko dugu”, adierazi duEHNEko kideak.

  • 10 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anHE R R I KO TA L D E A KJean Louis Laka kantaria

    Sutegin arituko da larunbat arratsaldean

    “Diskoan bildu ditudan kantu batzuk galtzeko zorian zeuden”

    Nafartarrak elkarteak anto-latu duen kantaldia arra-tsaldeko 19:00etan hasikoda. Bertsolari bezala ibilbide luzea duJean Louis Laka Baigorriko kantariak.Iaz, ordea, lehen diskoa plazaratuzuen. Lan hori aurkeztera hurbildukoda larunbat arratsaldean.

    Jean Louis Hariñordoki Laka kanta-riak “Elizatik plazara... Baigorriarrengisara” diskoa kaleratu zuen iaz.Diskoaren aurkezpenean esan zuenbezala, “galtzera zihoazen kantubatzuk nonbait gelditzeko helburuare-kin” osatu zuen. Bertsolari bezala eza-guna da Laka, baina kantua betidanikmaitatu du, eta praktikatu, elizan,ostatuetan, baita plazan ere. Usurbilenaurkeztuko duen diskoa, bere ibilbide-an plazaratu duen lehena da.

    “Elizatik plazara... Baigorriarrengisara” diskoa 20 kantuz osatzen da.Kantu batzuk bakarka abestu ditu,beste batzuk bi bozetan, “a capella”, eta

    badira musikarien laguntzaz grabatu-tako kantuak ere. Magali Zubillaga,Mikel Erramuzpe, Eñaut Etxamendieta bere alabaren ahotsak entzun dai-tezke diskoan. Baita Erramun

    Martikorenaren boza ere. Gehienakherri kantuak dira, baina EñautEtxamendi, Xalbador, Attuli etaManex Pagolaren hitzetan oinarrituta-ko kantuak ere badira.

    NOAUA! "Elizatik plazara...Baigorriarren gisara" diskoa plazaratuzenuen iaz. Lan horretan oinarrituko daUsurbilen eskainiko duzun saioa, ezta?

    Jean Louis Laka. Duela 10 hilabeteplazaratu nuen diskoan badira 20 kantu:4 eliza-kantu (hauetatik 2 kantu egube-rriz edo gabonetan abesten direnak), etabeste 16 kantu plazakoak. Baigorrikherri kantariaren fama du. Denek dakitediskoan agertzen den ErramunMartikorena ere hangoa dela. Ohituraizana da elizkizunetan kantuz hasi etaostatuan jarraitzea. Baina denborarekineta ohitura aldaketekin, kantu batzukgaltzeko zorian ikusten nituen. Kantuhoriekin dut diskoa osatu. Baina disko-an ez diren beste hainbat kantu ereabestuko ditugu.

    N. Bakarrik etorriko zara ala musika-rien laguntza izango al duzu?

    J. L. L. Diskoan agertzen diren musi-kariak eta kantari batzuk ez dira etorriko.Baina ez naiz bakarrik joanen Usurbilera.Han ukanen ditut nere bi abeslari gazte,batak zein bertzeak ahots zoragarriakdituztenak: Magali Zubillaga aldudarraeta Maitena Monaco baigorriarra nibezala. Iparraldeko moldean, abestigehienak bi bozetan kantatuko ditugu,bakoitzak bat edo bertze bakarka ere bai.

    N. Nafartarrak kultur elkarteak anto-latu du zure kantaldia. Usurbilgo elkar-te honek ere, Sohütako ikastolaren alde-ko kanpaina jarri du abian. Baigorritik,nola ikusten da ikastolen eta euskararenetorkizuna Iparraldean?

    J. L. L. Gure etxeko hiru alabak ikasto-latik iraganak dira. Garai hartan, diruasko behar genuen eman ikastolako gelaberriak egiteko eta haurrak egunero ere-mateko, autobusa hartzeko baimenik ezbaitzuten. Geroztik, udaletxe gehienen-gatik bederen ezagutza bat lortu duteikastolek. Euskaltzaleek badakigu hau-rrak ikastolan ezarriz baizik ez dugulalortuko euskara ikas dezaten. Hizkuntzajakitea garrantzizkoa da baina ez da aski.Euskara erabili behar da; hots euskarazbizi. Bertzeak bertze, konbentzituriknago euskal kantuak buruz ikasteaklaguntzen duela hizkuntza ongi menpe-ratzen eta euskaraz pentsatzen, bertsolari-tzarekin nolaz ez. Atseginaren bidetikeuskaldunak laguntza handia ekar dakioeuskarari. Nik hautu hori egin dut.

    Larunbateko saioan Magali Zubillaga, Eñaut Etxamendi eta MaitenaMonakorekin batera arituko da Laka abeslaria. Sarrera, 5 euro.

  • Noaua! - 2007ko azaroaren 23an

    PI L-P I L E A N 11Igande honetan Sutegin,

    “Zai, beti zai” klown ikuskizuna

    Pupila eta Puxika dira “Zai,beti zai” antzezlanaren pro-tagonistak. Ametsetakogizonaren zain, Pupila eta Puxikarengogoeten lekuko bihurtuko diraikusleak. Klown itxurako komediahonetan, umorea da nagusi.Usurbilgo udal gizarte zerbitzuekantolatu duten antzezlan hau arra-tsaldeko 19:30ean hasiko da.

    Antzezlanaren sinopsiak hau dio:“sentimenduzko heziketari buruzkoklown parodia. Pupila eta Puxika pai-lazoak zain daude.... Ametsetako gizo-naren zain... Nolabait esateko, beregizon idealaren zain daude. BainaPrintze Urdinaren etorrera luzatzenden bitartean, denbora dute ikuslegoalagun min modura hartuta, euren fan-tasiak eta ametsak elkarri kontatzen,beraien nahien adierazpena zorakeria-ra eramanez. Era honetan, ikuskizu-nean ikasitako mitoei buruz ironiaz

    mintzatuko dira: Zein da liluratzeko,seduzitzeko modurik egokiena? Norkhartu beharko luke aurre? Maitasunakala desirak? Erromantizismoari,muxuei eta leialtasunari buruz ere hitzegingo digute. Asmo didaktiko argiaduen ikuskizun honek, dibertimen-durako eta gogoetarako aukerakzabaldu nahi ditu”.

    “Zai, beti zai”Azaroaren 25ean igandeaNon: Sutegiko auditorioanEgile eta zuzendaria: VirginiaImaz.Klownak: Maider Galarza etaAnduriña Zurutuza.Argiztapen-diseinua: InmaIrazustabarrena.Argiztapen-teknikaria: Joanes Iza.Eszenografiaren teknikaria:Kukuma.Musika: Txefo Rodriguez.Jantziak: Maritxu Sarasua.

    Maider Galarza etaAnduriña Zurutuza diraantzezlaneko aktoreak.

  • 12 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anEL K A R R I Z K E TAJosu Portu eta Jon Martin, LABeko ordezkariak Michelinen

    “Proiektu sendo bat ziurtatzea eskatu diogu Michelineko zuzendaritzari”

    Gure solaskideak Michelinekozuzendaritzarekin negozia-tzen aritu dira azken asteo-tan. Hainbat inbertsio egingo direlaadierazi zaie baina LAB, ELA eta ESKsindikatuetako ordezkariak ez daudelasai. Etorkizuna bermatu nahian,proiektu sendo bat eskatzen diote enpre-saren zuzendaritzari. Langileen lekual-datzeak behartuak ez izatea ere eskatudute. Horiek dira ostegun honetan egin-go den lanuztearen argudio nagusiak.

    NOAUA! Ostegun honetarako orduerdiko lanuztea deitu duzue. Zeintzukdira mobilizazioaren helburuak?

    Jon Martin. Aurreko ostiralean batzarorokor bat egin genuen langileekin.Enpresa komitean gauden sindikatueibatasun minimo bat eskatu ziguten,bereziki bi helburu konkretu haueninguruan: etorkizunerako industriaproiektu sendoa ziurtatzea eta lanpos-tuen lekualdatzeak behartuak ez izatea.

    N. Eta Michelineko zuzendaritzak zerdio?

    J. M. Enpresa komitean, aho batezonartu genuen bi eskaera horiekMichelineko zuzendaritzari bideratzea,baina zuzendaritzak ez ditu aintzakotzathartu. Guk hori aurreikusita genuen etaLABetik mobilizazio egutegi bat aurkez-tu genien gainontzeko taldeei.Ordubeteko lanuzteak egitea proposa-tzen genuen. Gainontzeko sindikatuekdenbora behar zutela esan ziguten. Bainadenbora agortuta zegoen. Azken orduan,

    ELAk egindako proposamenarekin bategitea erabaki dugu. Lehentasuna enpre-sa komitearen izenean mobilizatzea zeneta horregatik bat egin dugu ELAk pro-posatutakoarekin. Era honetan, LABek,ELAk eta ESKk deituta, ordu erdikolanuztea egingo dugu ostegun honetan;datorren astean (hilak 29) ordubetekoaizango da lanuztea.

    N. Zuzendaritzak, dena den, itxitzateman ditu lantegiaren moldaketa plana-ren gaineko negoziazioak.

    J. M. Aurreko ostiraleko bileran,honaino iritsi gara esan zigun zuzendari-tzak. Negoziaketak bukatutzat emanditu eta enpresa komiteko kideoi pro-nuntziamendu bat eskatu digu. Bainagure erantzuna da negoziazio prozesua ez

    dugula bukatutzat ematen. Mobilizazioeiekingo diegu eta horretan gaude.

    Asuntoa ez dago erraza. Zaila dago.Baina gauza bat argi dago: mahai gaine-an mobilizazio egutegi bat jarri dugu, ezgaudelako hau onartzeko prest. Gukpentsatzen dugu zuzendaritza oraindiknegoziatzeko prest egon daitekeela etabien bitartean mobilizazioekin jarraitu-ko dugu.

    Josu Portu. Industria proiektu sendobat ziurtatzea eskatu diegu. Baina ezdigute zehaztapenik ematen.Zuzendaritzak dio 51 milioiko inbertsioaegingo duela, baina ez dakigu zertan gas-tatuko duen diru hori. Gure beldurra daez ote duen diru horren zati handienamakinarian baino obra zibilean inberti-tuko (pabilioiak egokitzen).

    Josu Portu eta Jon Martin, LAB sindikatuko ordezkariak.

  • Noaua! - 2007ko azaroaren 23an

    EL K A R R I Z K E TA 13“Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak

    esan digute ez dutela lurren errekalifikazioa onartuko”J. M. Fisikoki enpresa murriztu egin-

    go dute. Motorraren tailerreko maki-nak turismoko eremura eraman nahidituzte eta motorrari eskainitako eremuhori suntsitu.

    Ez dugu ulertzen zergatik Michelinekez duen erabili gabe geratuko den lureremu hori erreserbatzen; etorkizunerabegira handitzeko premia badu, lur zatihori eskura izan dezan. Biltegi moduanere erabili dezake.

    Turismoko ekoizpen lerro guztiak ezeramatea ere eskatu zaio zuzendaritzari.Baina Michelinek proposamen hauei ezdie erantzun positiborik eman.Traumatikoena, dena den, langileenlekualdatzea izango da. Enpresa batetikbesterako leku aldaketarik eman beharbada, hori boluntarioa izatea eskatudugu.

    N. Hemengo lantegia da kaltetuenaala Michelineko gainontzeko lantegie-tan ere birmoldaketarik emango al da?

    J. M. Guri turismoko ekoizpenakendu digute baina Frantzian lantokioso bat itxiko dute. Beste enpresetanere izango dira mugimenduak bainaokerrena Frantziako enpresa horrek etaguk eraman dugu. Gasteizen, adibidez,dirutza erori zaie inbertsioetan eta 400-500 bat lagun kontratatu beharko

    dituzte datozen lau urteotan. Gu kon-trako egoeran gaude, egoera latzeneangaude gu.

    N. Hutsik geratuko diren lurreninguruan zurrumurru asko dago. Zeinda zuek duzuen informazioa?

    J. M. Lasarte-Oria eta Usurbilgoudaletxeetan hainbat mozio sartu ditu-gu, lurren inguruan errekalifikaziorikez baimentzeko. Kristoren terrenopuska da Michelinek hustu nahi duena.Eta toki erakargarrian dago. Lasarte-Oriako udalean sumatu dugu indus-triarako eremu bat eskuratzeko desea-tzen daudela. Lasarte-Oriako taldepolitiko gehienak, ordea, esan digute ezdutela hori errekalifikatzeko inongoasmorik. Diputazioan eta EuskoJaurlaritzan ere, esan ziguten ez zutela

    lurraren errekalifikazioa onartuko. Ezdugu operazio espekulatibo baten arris-kurik ikusten, baina bai ikaragarrizkointeresak daudela.

    datozen asteetan mobilizazioetanizango dira langileak.

    Sindikatuen artean adostasunik ez

    Esan bezala, LAB, ELA eta ESKsindikatuek mobilizazioak area-gotuko dituzte. Ordu erdiko lanuzteradeitu dute ostegun honetarako. Azkenasteotan prentsan iragarri den bezala,573 lanpostu kentzeko asmoari eustendio Michelineko zuzendaritzak.

    Aurrez erretiratu nahi ditu 267 lan-gile, lana uzteko sariak eman nahi diz-kie 50 bati, eta Gasteizen daukan lan-tegira eraman 165 –50 bat aldi batera-ko, eta gainontzekoak behin betiko–.Plan hori gogor salatu dute sindikatuguztiek. Ugazabei aurre egiteko bidee-tan ez datoz bat, ordea. UGTk etaCCOOk oraingoz nahiago izan dutemobilizaziora ez deitu. ELAk, LABek

    eta ESKk, aldiz, “ezinbestekoa” iritzidiote borroka areagotzeari.

    Lau urterako lan hitzarmenaProtestez haratago, lau urterako lan

    hitzarmena sinatu berri dute sindikatuguztiek –langileen gehiengoak halaeskatuta–. KPI gehi %0,2koa izangoda soldata igoera aurten eta 2008an,eta KPI gehi %0,3koa 2009an eta2010ean. Lanaldia jaitsi egingo datxanda batzuetan, eta igo besteetan.Eta Euskara Batzordea egon arren, ezda euskararen erabilera pizteko planikegongo. LABek bereziki gogor salatudu zuzendaritzaren azken erabakihori.

    “Hutsik geratuko den lureremuan, ez dugu operazio

    espekulatibo baten arriskurik ikusten”

    JON MARTIN

    IMANOL UBEDA ________________________

  • 14 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anI Z E R D I PAT S E TA NZubeldia Taldearen bazkaria

    Bazkarirako txartela erosteko epea ostiral honetan amaituko da

    Zubeldia taldeko kideaklarunbat honetan bildukodira. Iaz bezala, Aginagasagardotegian elkartuko dira PeñaZubeldiakoak. Bazkarirako txarte-lak Txiribogan aurkituko dituzue,28 eurotan salgai.

    Bazkaria larunbat honetan izangoda. Txartela eskuratzeko epea, denaden, ostiral honetan amaituko da.Esan dugun moduan, bazkarirakotiketak Txiribogan jarri dituzte sal-gai. Azken urteotan, Zubeldia txi-rrindulari anaien senideak eta lagu-nak bildu izan dira.

    Iaz, Euskaltel Euskadiko beste txirrindulari batzuk ere

    izan ziren Peña Zubeldiak antolatutako bazkarian.

    Astelehenean amaituko da Andatza Mendi Elkarteak

    antolatu duen argazki eta bideo lehiaketa

    Andatza Mendi Elkarteak eki-men berri bat jarri du martxan:argazki eta bideo lehiaketa. Hauexekdira lehiaketan parte hartzeko oina-rriak.

    1.- Lana diapositibetan edo modudigitalean aurkeztu beharko da (argaz-kiak edo bideoa). Azken bost urte haue-tan gauzatu den bidaia edo mendi irtee-ra baten ingurukoa izan beharko du.Lanaren kopia bat bidali beharko da,originala jabearen esku geratuko da.

    2.- Iraupena: gehienez 30 minutu.3.- Lana aurkezteko azken eguna

    eta lekua: azaroaren 26a astelehena,arratsaldeko 19:30ean Usurbilgo udalliburutegian (Sutegi eraikina. Irazukalea, 14. 20170 Usurbil).

    4.- Hiru sari izango dira: 300, 200eta 100 euroko balioa duten hirubono kirol materiala erosteko,Andatzak zehaztutako kirol dendan.

    5.- Epaimahaia: Andatza MendiElkartea.

    Lanak epaitzerakoan, ezaugarrihauek hartuko dira kontuan: esperien-tzia eta kontakizunaren originaltasu-na, hizkuntzaren egokitasuna eta abe-rastasuna, material grafikoaren kalita-

    tea eta mapa eta bestelako osagarrienekarpena.

    Aurkeztutako lanakMendi Astean erakutsiko diraAurkeztutako lanak, Andatza Mendi

    Elkarteak abenduan antolatuko duenMendi Astean erakutsiko dira jendau-rrean. Aurkeztutako lan kopuruarenarabera erabakiko da jendaurrean era-kutsiko direnen zenbatekoa.

    Informazio gehiago jasotzeko, honahemen Andatza Mendi Elkartearenkontaktua: [email protected]

    TEL. 36 61 97

    MASAJE LEKUA

    Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA

    Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

  • 15Noaua! - 2007ko azaroaren 23an I Z E R D I PAT S E TA N

    Sailkapeneko goiko postuetanmantentzeko gogor ari dira lane-an Usurbil Kirol Elkarteko esku-baloi taldeak. Oraingoz lehenengo pos-tuetan kokatuta daude eta hasieran jarri-tako helburuak lortu ahal izateko bideandira. Asteburu honetan hiru taldek joka-tuko dute Oiardo kiroldegian. 2.Territorial, jubenil mailako nesken etakadete mailako mutilen neurketak ikus-teko aukera izango dute zaletuek.

    2. Territorial mailako taldeak GrosekoCocinas Gros taldearen aurka jokatukodu Oiardo kiroldegian. Etxean lehengaraipena lortzeko aukera izango duberriz ere Antonio Castrok zuzendutakotaldeak. Izan ere, pasa den igandeanjokatu zuten Oiardon beraien bigarrenneurketa eta lehenengoan bezala galduegin zuten, oraingoan Irungo Gaztiakliderraren aurka. Hala ere, etxetik kanpojokatutako bi norgehiagokak irabazi ditusenior mailako bigarren taldeak eta aste-buru honetan Oiardon lehen bi puntuakeskuratzeko aukera izango dute, eurenpuntu kopuru bera duen taldea izangobaitute aurrez aurre.

    Jubenil mailako nesken taldea, berriz,oso maila ona ematen ari da. Partida baka-rra galdu dute, Aiala Zarautz A taldearenaurka eta pasa den asteburuan garaipengarrantzitsua lortu zuten Andoainen 2.postua sendo mantenduaz. Leizaranenaurka 18-20 irabazi ostean atzetik dituz-ten taldeekiko aldea 4 puntura areagotudute eta orain arte ikusitakoaren araberaez lukete lehen bi postuetan gelditzekoarazorik izan behar. Asteburu honetan,Bera Bera taldearen aurka jokatuko duteOiardo kiroldegian.

    Bide berean da kadete mailako mutilentaldea ere. Orain arte jokatu dituzten 6partidak irabazita sailkapenaren buruanda Jon Gallegok zuzendutako taldeaLegazpiko Katilu taldearekin berdinduta.Larunbatean eurekin berdinduta zegoenIrurena OET taldea gainditu zutenOrdizian eta asteburu honetan ZarautzkoEuskalduna Taberna taldearen aurkaneurtuko dituzte indarrak. Sailkapenaribegiratuaz gero ez lukete garaipena lortze-ko arazorik izan behar.

    1. Territorial mailako taldeak, berriz,Zumaian jokatuko du Pulporen aurka.Pasa den larunbatean partida garrantzitsua

    galdu zuten Oiardon Eibarko Haritza tal-dearen aurka eta berriz ere garaipenarenbidean jarri beharko dute Manzano etabere mutilek lehenengo postuetan man-tendu ahal izateko. Izan ere, parekotasunada nagusi maila honetan. 5 talde daude 4puntuko tartean eta usurbildarrak 4. pos-tuan dira liderrarengandik 2 puntura.

    Jubenil mailako mutilen taldeari dago-kionez, zalantzez betetako liga hasieraizan ostean lehen postuetara gerturatzenari da. Azken jardunaldian garaipena lortuzuen Oiardon Pako Agudok zuzendutakotaldeak eta 4. postuan dira momentuhonetan 7 partida jokatu ostean. Asteburuhonetan beste 2 puntu lortzeko aukeraparegabea izango dute, punturik lortu ezduen BKL-Haritza belar dendaren aurkajokatuko baitute Beasainen.

    Kadete mailako nesken taldea, berriz,Bergaran izango da asteburu honetanbertako taldearen aurka jokatu asmoz.Martin Larrañaga eta Jon Begiristainekzuzendutako taldea ere 2. postuan koka-tuta dago igandean Oiardon ConsultingSocial Alaves taldea 32-20 gainditu oste-an eta Bergaran garaipena lortzea ezin-bestekoa dute lehen postu horietan man-tentzeko.

    Mariskadaren zozketaBestalde, Usurbil Kirol Elkartearen pasa

    den asteburuko mariskadaren zozketan0579 izan zen zenbaki saritua. UsurbilKEk eskerrak eman nahi dizkio A. Bruñoe Hijos SLri.

    Lehen territorial mailako taldeak Zumaian jokatuko du,

    Pulporen aurka.

    JOSU ARANBERRI ________________________

    Asteburu honetan, hiru eskubaloi partida

    Herriko judokak

    Euskadiko txapelketan

    Igande honetan senior mailakoEuskadiko Judo Txapelketan izan-go dira Usurbil Judo Taldeko kideak.Oreretan ospatuko da txapelketa haueta Gipuzkoakoan 12 urrezko dominalortu ostean herriko judoka ugarikparte hartuko dute bertan. Azken urte-etan domina ugari eskuratu dituztetxapelketa honetan. Iaz, adibidez,urrezko 6 dominekin eta zilarrezko 5dominekin itzuli ziren etxera. Ea baaurten ere emaitza hori berdindu edohobetzen duten.

    Kadete mailako taldea

    Haranen igandean

    Usurbil Futbol Taldeko 1.Kadete mailako taldeak igan-dean arratsaldeko 15.30ean jokatukodu Harane futbol zelaian. SantoTomas Lizeoa taldea izango du aurrezaurre Agustin Dominguezek zuzen-dutako taldeak. Bestalde, emakumez-koen taldeak ere Haranen jokatukodu larunbatean arratsaldeko 15.30eanKopako lehen neurketa izango dute.Erregional mailako bi taldeek etxetikkanpo jokatuko dute DonostiakoMunibe eta Zizurkilgo Danenarenaurka.

  • 16 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anINGO AL DEU?Azaroak 22, ostegunaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

    Azaroak 23, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

    Azaroak 24, larunbataUrbistondo, San frantzisko 1, LasarteOa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil

    Azaroak 25, igandeaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

    Azaroak 26, astelehenaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

    Azaroak 27, astearteaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

    Azaroak 28, asteazkenaGil, Nagusia 24 Lasarte

    Azaroak 29, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

    Azaroak 30, ostiralaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

    Abenduak 1, larunbataOrue, Jaizkibel 2 LasarteIturralde, Bordaberri 1 Usurbil

    Abenduak 2, igandeaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

    GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZJ. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani 943 55 20 87 (gaueko guardia 22:00etatik 09:00ak arte)

    2007ko egutegia noaua.com webgunean

    ASTEGUNETANZubieta-Donostia

    7:55*/ 9:30(T) / 13:15(T)14:35*(T) / 19:15(T)

    Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

    7:15* /9:00 / 12:45(T) 13:45* /18:45

    LARUNBATETANZubieta-Donostia

    8:15(T) / 12:45 15:15(T) / 21:35(T)

    Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

    12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

    JAI EGUNETANZubieta-Donostia

    11:25(T) / 13:30(T) 15:30(T) / 21:35 (T)

    Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)11:00(T) / 13:00(T) 15:00(T) / 21:00 (T)

    Zubieta-Donostia TST autobusak

    T: Autobus aldaketa beharrezkoa da*: Eskola egunetan / Tf. 943 36 17 40

    Eguneko goardiako farmaziak

  • 17Noaua! - 2007ko azaroaren 23anINGO AL DEU?

    Azaroak 22 osteguna- “Jubilazioari adarretatik helduz”.18:30ean Sutegin. Hizlaria: IzarArregi psikologoa. Sarrera doan.

    Azaroak 24 larunbata- Eguerdian, Zubeldia Taldearen baz-karia Aginaga sagardotegian.- 19:00etan, Jean Louis Lakaren kan-taldia. Sutegin, 19:00etan.- 19:00etan, EAE-ANVk deitutakomanifestazioa. Frontoi atzetik abiatuta.

    Azaroak 25 igandea- “Robin eta Hood”. 17:30ean Sutegin.Sarrerak, aldez aurretik, 2 euro kirolde-gian. Sutegin, egun berean 3 euro. - “Zai, beti zai”, klown ikuskizunaSutegin, arratsaldeko 19:30ean.

    Agenda

    Sabel dantza ikasteko

    aukera berri bat abenduan

    Guraso Eskolak antolatu duensabel dantza ikastaroakharrera bikaina izan du. Horregatik,abendutik aurrera beste ikastaro batmartxan jartzea erabaki dute.

    Ikastaroa Bake Epaitegi atzekoaretoan eskainiko da, astelehenetanarratsaldeko 18:00etatik 19:30akarte. Beraz, lehenengo txandan kan-poan geratu zirenak edo animatzendirenak, abendua baino lehenagoizena eman beharko dute ondoren-go telefono zenbakian: 615006535(Ana).

    0-3 urteko haurren

    gurasoentzat hitzaldia

    Oinarriak Eraikiz HaurEskolako guraso elkarte-ak beste bi hitzaldi antolatuditu.

    Jon Perez de Arriluzea psiko-motrizitatean aditua da etaHaur Eskolara hurbilduko daazaroaren 22an eta 29an.

    0-3 urte bitartean, haurrekigarotzen dituzten fase desberdi-nei buruz mintzatuko da.Arratsaldeko 18:00etan hasikodira bi hitzaldiak. Informaziogehiago: 943 374 061.

    INTERNET IKASTAROAAbenduak 10 - abenduak 21.

    (Ikastaro berezia, Auzo-laneko lore-zaintza taldekoei eskainia). Aste-lehenetik ostiralera: 9:00-11:00.

    LORTU ZURE IT TXARTELAAbenduak 5 asteazkena.9:00etatik 11:00etara.

    MINTEGIAKJustizia ezagutu (euskaraz)Abenduak 3, 11:00-12:00.

    KzGuneko ikastaroak

    Ohikoa den bezala, abendua-ren 8an Usurbilgo OdolEmaileen Elkartekoek urte bukaera-ko bazkaria egingo dute.Zendutako odol emaileak gogoraekarriko dituzte lehenbizi eta geroAtxega jauregian bilduko dira.Bertaratu nahi duenak, elkartekoordezkariekin jar dadila harremane-tan:

    Patxi 615 760 458Agustina 943 363 102Kattalin 943 362 139Maite 943 366 040 Txartelak 30 euro balio du.

    Bertaratu nahi duenak, azaroarenbukaerarako dei dezala izena ema-teko.

    Abenduaren 8an,

    odol-emaileen bazkaria

    Astelehenean, ipuin kontaketa

    Etumeta euskaltegian

    Astelehenean, hilak26, helduentzatipuin kontaketa arra-tsaldeko 19:00etatikaurrera. Etumeta eus-kaltegian, Ixabel Agirresarobereneskutik.

    “Robin eta Hood” antzezlana

    igande arratsaldean Sutegin

    Gorakada konpainiak “Robineta Hood” antzezlana eskaini-ko du igande arratsaldean. 5 eta 10urte bitarteko haurrei zuzendutakolan honetan, panpinak eta antzezleakbat egiten dute.

    Ikuskizuna prestatzeko garaian,Robin Hood agertzen den bibliografiaoparoan murgildu ziren Gorakada tal-dekoak, “garaian garaiko baloreen ara-berako hainbat Robin Hood aurkituditugu, zenbaitetan, heroi erromanti-koa, beste batzuetan ordea, mozkortieta liskarzalea”.

    Jokin Oregik idatzi du obra etaprentsari egindako adierazpenetanzera zioen: “Robin Hooden istorioak

    irakurketa askotarako eman dezake,baina guk oinarrizko ezaugarriei erre-paratu diegu”.

    “Robin eta Hood” ikuskizuna arra-tsaldeko 17:30ean hasiko da. Sarrera 3euro (aldez aurretik erosita, 2 euro,baina soilik Oiardo kiroldegian).

    arratsaldeko 17:30ean hasiko

    da antzezlana.

    Abenduan, KzGunea: 9.00-13.00 (astelehenetik ostiralera) / Tel: 943 36 14 12

  • 18 Noaua! - 2007ko azaroaren 23anGAZI, GOZO, GEZA

    Zorionak Elur!Azaroaren 22an hiruurte betetzen dituzu.Bizkotxoa prestatupoxpolin. Hemendikilargiraino maite zai-

    tugun etxekoen partez!

    Zorionak Saioa! Azaroaren 18an biurte bete zenituen.Oso ondo pasagenuen. Muxupotolo bat etxekodenen partez!

    Zorionak bioi!Azaroaren 11nzortzi urte betezituen Alaznek.Nikolasek, aldiz,85 urte betekoditu azaroaren23an. Zorionak eta muxu potolo bana!

    Zorionak Nahia! Gureetxeko txikienak 2 urteborobil bete ditu. Muxupotolo bat etxeko guztienpartetik. Batez ere, JonMikel eta Malenen partez.

    Oharra: Jaiotzak, UsurbilgoBake Epaitegitik jasotakodatuak. Merkatu Txikirakomezuak, zorion agurrak, hil-dakoen edota jaioberrien aipa-menak orri honetan ikusi nahibadituzu, honako telefonozenbakira deitu bulego ordue-tan: 943 360 321. [email protected]

    HERIOTZAKMarcelino BalseraGarciaAzaroaren 13an hilzen 82 urterekin, Santuenean.

    ETXEBIZITZA

    - Pisu bat salgai. Santuenea auzoan, 16 zenba-kia 4 pisua, 33. milioitan (negoziagarria).Interesatuak: 667802888.

    - Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai.666 539284.

    - Pisu bat edo etxe bat alokatu nahiko nuke.650082049.

    - Hiru logeletako etxe bat salgai, kaxkoan.Igogailua, ganbara eta balkoiduna. 655 7206 66.

    - Pisua alokatuko nuke Usurbilen. Telefonozenbakia: 943 36 02 45 / 661 702 708.

    - Salgai. Kaxkoan, 3 logelako etxea trasteroa-rekin. Garajea aukeran. 685731792

    - Bi gela edo gela bateko apartamentu batenbila nabil Usurbilen. 687 650 066 (Maria).

    SALEROSKETAK / GARAJEAK

    - Garaje itxia salgai Etxe Zurin. 14 metrokarratukoa, entreplantarekin. Prezioa:15.000 euro. 646 717 676.

    - Citroen Picasso Diesel salgai. 4 urte. 617 24 26 60 (Nere).

    - Aprilia RS 50, 12 CV, 2006ko motoa salgai.Urtebeteko garantia, 10.000 kilometro egi-nak. Prezioa: 1800 euro. 943 370063.

    - Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49cm3. 649 302 733 (David). Ondo zaindua,“extra” asko.

    - Estrenatu gabeko Aprilia Scoter SR 50 motoasaltzen dut. 649 356 081.

    - Garaje itxi bat alokatzen dut Artzabalen. 647120 253.

    LANPOSTUAKLan-eskaintzak- LH edota DBHko ikasleei klase partikula-

    rrak emateko prest egongo al zinateke?Udarregi ikastolan, lan hori beteko luketenpertsonekin zerrenda bat osatzen ari gara.Interesatuak pasa Ikastolako zuzendaritza-tik.

    - Ingelera emango duen irakasle bat behar daZubietan, astean behin edo bitan klaseakemateko. 943 36 07 59 (Pello).

    - Astean bi egunetan etxeko lanak egin etatarteka umea zaintzeko pertsona baten bilanabil. Irailetik aurrera hasteko.627278907.

    - Urte osoz, astebukaeratan lan egiteko zer-bitzari baten bila gabiltza. 943366710.

    Lan-eskaerak- Etxeko lanak egiteko edo umeak zaintzeko

    emakume bat eskaintzen da. 636934237.- Etxeko lanak egiteko emakumea eskain-

    tzen da. Goizez edo arratsaldez lan egitekoprest. Deitu: 679 79 61 01.

    - Emakume euskaldun bat eskaintzen da,egunero lauzpabost ordu lan egiteko. Egunosoko disponibilitatea. 687348223.

    - Pertsona helduak zein haurrak zaintzekoedo etxeko lanak egiteko neska bat eskain-tzen da. 677343326

    - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanakegiteko, pertsona helduak zein haurrakzaintzeko. 630274906

    - Emakume bat eskaintzen da umeak edopertsona helduak zaintzeko. Telefono zen-bakia: 676221378.

    - Neska bat eskaintzen da umeak zaintzekozein etxekolanak egiteko. Egun osoko dis-ponibilitatea. 679742413.

    - Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelako lane-tan. 690 784 113.

    - Oporrak, ospakizunak, edozein motatakobideoak montatzen dituen profesionalaeskaintzen da. 943555835/ 617 242 660.

    - Etxeko lanak egin, pertsona helduak zain-du edo jatetxe batean lan egiteko prestnago. 610 669 335.

    - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egite-ko eta umeak zein pertsona helduak zain-tzeko. 618434990.

    - Etxeko lanak egiteko edo pertsona helduakzein haurrak zaintzeko emakume bateskaintzen da. 620 646 769.

    BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

    - Zilar edo urre zuriko lepoko bat topatugenuen uda partean eta udaltzaingoan utzidugu. Galdu duenak han galde.

    - Kotxeko aulkitxoa salgai. Maxi Cosi PrioriXP. 110 euro, erdi prezioan. 652 764 620.

    - Egurrezko aulkiak salgai. Aritz egurrez egi-nikoak. 943 36 20 49.

    - Lur zatitxo bat hartuko nuke, baratz txikibat osatzeko. 615744076.

    - Bigarren eskuko trikitixa bat erosiko nuke.656 76 52 13.

    - Benelli repetidora salgai 600 euro. 645 735750.

    - Mercedes Vito Mixta 112 CDI bat saltzendut. Aire egokitua, kristal tintatuak, biga-rren bateria, berogailu autonomoa... Denahornitua, 610 431 999.

    - 5 urte dituen Renault Megane Coupe batdaukat salgai. 637 760 852.

    - Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai.Tf: 679 185 102.

    - Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzendira. Baita bideoak editatu ere. 617 242660/ [email protected]