OSASUNAREN ZERGATIAK

15

Click here to load reader

Transcript of OSASUNAREN ZERGATIAK

Page 1: OSASUNAREN ZERGATIAK

OSASUNAREN OSASUNAREN OSASUNAREN OSASUNAREN ZERGATIAKZERGATIAKZERGATIAKZERGATIAK

Page 2: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 1 1 1 1 ----

Aurkibidea: • Zergatik izaten dugu sukarra?..........................................2. or. • Zergatik saltatzen dugu susto bat hartzerakoan?.......2. or. • Zergatik erretzen du hotzak?...........................................3. or. • Zergatik egiten dugu doministiku?...................................3. or. • Zergatik eragiten dira eguzki erredurak?......................4. or. • Zergatik sortzen dira tipulak?..........................................4. or. • Zergatik estaltzen dira belarriak?...................................5. or. • Zergatik izaten dugu bertigoa?.........................................5. or. • Zergatik ematen dute azkura eltxoen ziztadek?..........6. or. • Zer da mikrobio bat?...........................................................6. or. • Zergatik agertzen dira zimurrak zahartzerakoan?......7. or. • Zergatik dugu zotina?..........................................................7. or. • Zergatik ateratzen zaigu odola sudurretik?..................8. or. • Zergatik erretzen du ahoa piperminak?..........................8. or. • Zergatik zorabiatzen gara kotxean?................................9. or. • Zergatik ditugu axubetak?.................................................9. or. • Zergatik dugu haize-mina?................................................10. or. • Zelan elkartzen dira berriro hezurrak?........................10. or. • Zergatik sortzen dira txantxarrak?...............................11. or. • Zergatik sortzen da koskorra kolpea ematerakoan?..11. or. • Zergatik egiten da zurrunga?..........................................12. or. • Zergatik ateratzen zaizkigu mukiak?.............................12. or. • Zergatik dira hain desatseginak kirrinkadak?.............13. or. • Zergatik sortzen dira ubeldurak?...................................13. or. • Zergatik izaten da apendizitisa?.....................................14. or. • Zelan egiten du lan txertoak?..........................................14. or.

Bibliografia: Informazioa:

•••• Los porqués de la salud.

Argazkiak: •••• Googlen Irudi Bilaketa.

Page 3: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 2 2 2 2 ----

ZERGATIK IZATEN DUGU SUKARRA? Mikrobioek gripea bezalako gaixotasun asko sortzen dituzte. Mikrobio hauek, gorputza aldarazten dute eta substantziak bidaltzen dituzte odolera. Substantzia hauek, odolaren eta gorputz osoaren tenperatura berotzen dute. Sukarra dagoela, 38ºC baino gehiago daudenean esaten da. Sukarra erabilgarria da bi arrazoiengatik. Alde batetik, alarma moduan erabili daiteke, honek adierazten duelako pertsona bat gaixorik dagoela, baina gorputza asko nekatzen du. Orduan, medikuak sukarra jaisteko eta duen gaixotasuna zaintzeko osagaia eman behar dizkio.

ZERGATIK SALTATZEN DUGU SUSTO BAT HARTZERAKOAN? Norbaitek sorbalda ukitzen digunean edo kolpetxo bat ematen digunean guk espero gabe, izutu egiten gara. Zineman edo telebistan munstro edo antzeko gauza bat agertzen denean ere izutu gaitezke. Begiak eta eskuak zabaltzen dira eta tente jartzen gara. Susto bat hartzen dugun bakoitzean, burmuinak gorputzari mezu bat bidaltzen dio, arriskua egonez gero, adi egoteko. Segundo bat baino lehenago, muskuluak tentetuta ipintzen dira eta nahi gabe tentetu egiten gara. Izutu egiten gara, nahiz eta gehienetan arriskurik ez egon.

Page 4: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 3 3 3 3 ----

ZERGATIK ERRETZEN DU HOTZAK? Azalak objektu hotz edo bero bat ukitzen duenean mezu bat bidaltzen dio burmuinari. Mezu hau, zuntzetatik pasatzen da, azala burmuinarekin lotzen dute, kable telefonikoak izango balira bezala. Hotzaren sentsazioa hainbat zuntzetatik pasatzen da eta beroaren sentsazioa beste zuntz desberdin batzuetatik. Azalak oso bero dagoen zerbait ukitzen duenean, burmuinak alarma berezi bat botatzen du. Orduan, erredura bat nabaritu, eta atzamarra kentzen dugu. Objektu hotz bat ukitzen badugu, hotzaren sentsazioa hain hotza da, berorako gordeta dauden zuntz beroetatik pasatzen dela. Hemen ere, objektu bero baten moduan erreakzionatzen du, eta alarmak hartzen du parte: erretzen ari garen sentsazioa ematen digu.

ZERGATIK EGITEN DUGU DOMINISTIKU?

Zerbaitek molestatzen digula nabaritzen dugu, hautsa edo polena, sudurrean sartzen denean. Gorputza, hori kanporatzen saiatzen da, eta horregatik egin ohi da doministiku. Hoztuta bagaude, sudurra narriatuta dagoelako egiten dugu doministiku. Doministiku egiterakoan,

lehenengo arnasa hartzen da. Gero, airera botatzen da oso arin sudurretik eta ahotik. Airea, 150 kilometro orduko baino arinago ateratzen da. Normalean, honekin ateratzen da traba egiten zuen guztia. Momentu berean, listu pixka bat botatzen da… eta mikrobioak, hoztuta bazaude.

Page 5: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 4 4 4 4 ----

ZERGATIK ERAGITEN DIRA EGUZKI ERREDURAK? Norbait denbora askoz geratzen bada eguzki aurrean, azala gorritu egiten da eta min egiten du. Eguzki erredura bat eragiten da. Izpi ultramoreetatik sortzen dira eguzki erredurak. Izpi hauek ikusezinak baina arriskutsuak dira: aski da eguzkiaren aurrean kremarik gabe minutu batzuk ipintzea azala

erretzeko. Eguzkiaren aurrean gero eta denbora gehiago egonez gero, larriagoa izan daiteke erredura. Ez da denbora larregi eguzkiaren aurrean egon behar eta eguzki krema erabili behar

da azala babesteko.

ZERGATIK SORTZEN DIRA TIPULAK? Azala kapa batzuetaz osatuta dago. Azkenengo kapa mehea epidermisa da, eta honen azpian, kapa lodiago bat dago, dermisa. Normalean, bi kapa hauek itsatsita egoten dira. Tipula bat, azalak denbora luzez zerbaiten kontra igurtzi egiten badu gertatzen da. Bi azal kapak banatzen dira. Horregatik likidoz betetako poltsa txiki bat sortzen da. Poltsa honek epidermisa babesten du. Tipulak saihesteko, neurri egokiko zapatak eraman behar dira, batez ere, txikiak izan ez daitezela, eta tirita batekin babestu behar da igurtzita egon daiteken edozein leku.

Page 6: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 5 5 5 5 ----

ZERGATIK ESTALTZEN DIRA BELARRIAK? Belarrian soinuak transmititzeko dardara egiten duen mintz bat dago: tinpanoa. Atzean, tinpanoa presionatzen duen aire poltsa bat dago. Baina kanpoko aireak ere, indar berberarekin presionatzen duenez, tinpanoa bere tokian geratzen da. Altitudea handitzean, aire gutxiago dago: barrukoak baino indar gutxiagorekin bultzatzen du. Eztarria belarriarekin lotzen dituen hodi batek poltsa betetik aire pixka bat hartzen du oreka eusteko. Bat-batean igotzen bagara, hodiak ez du momentuan erantzuten. Tinpanoa tenkatu eta deformatu egiten da, eta ez dira soinuak transmititzen. Berriro zabaltzeko, listua irentsi edo aharrausi egin behar da.

ZERGATIK IZATEN DUGU BERTIGOA? Batzuetan bertigoa izaten da altuera jakin batean gaudenean. Momentu horietan, guztia biraka dabilela eta oreka galduko dugula sentitzen dugu. Normalean, lurra oinen azpian ikusten dugu. Gorputzak ez du arazorik oreka eusteko eta ziurtaturik sentitzen gara. Altuera batean gaudenean, lurra ez dago oinen azpian. Hutsunea besterik ez dugu ikusten. Gorputzak ez du oreka eusten eta sentsazio horrek sortzen du bertigoa.

Page 7: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 6 6 6 6 ----

ZERGATIK EMATEN DUTE AZKURA ELTXOEN ZIZTADEK? Eltxo batek ziztatzen dizunean, bere tronpa azalean sartzen du eta odol pixka bat xurgatzen du. Ziztada hain txikia da ez dela nabaritzen. Odola xurgatu baino lehenago, eltxoak produktu bat bidaltzen dio azalari odola likidoagoa izateko: horrela errazago xurgatzen da. Eltxoa joaten denean, produktua azal azpian geratzen da. Narriatzen duen konkor bat sortzen da. Ez du min handirik egiten, traba besterik ez du egiten. Ordu gutxitan, gorputzak produktua desagerrarazten du eta azkura kentzen du.

Zer da mikrobio bat? Mikrobioak izaki bizidun txiki-txikiak dira. Mikroskopioekin besterik ezin dira ikusi. Bakteriak eta birusak mikrobioak dira. Mikrobio batzuk arriskutsuak dira, gorputzetan sartzen direnean, gaixotasunak sortu ditzaketelako.

Adibidez, gripea, hotzeria eta elgorria mikrobioek sortzen dute. Baina ez dira mingarriak mikrobio guztiak. Mikrobiorik gabe, ezin izango genuke esnea jogurta bihurtu edota jaten duguna digeritu.

Page 8: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 7 7 7 7 ----

ZERGATIK AGERTZEN DIRA ZIMURRAK ZAHARTZERAKOAN? Azalean zuntz elastikoak daude. Horiei esker, barreak eta keinuak egin ditzakegu azala apurtu gabe. Gazteetan zuntz hauek oso tenkatuta daude, horregatik dute azal leuna. Zaharkitzean, zuntz elastiko horiek gastatu egiten dira: elastikotasun gutxiago dute. Goma elastiko erabili bat ikusten baduzu tolesdurak dituela ikus dezakezu. Azalarekin antzeko zerbait gertatzen da: tolesdura hauek zimurrak dira.

ZERGATIK DUGU ZOTINA? Zotina arnasketa arazo bat da. Oso arin jatean, zerbait oso beroa edo hotza hartzean, edari gaseoso bat hartzean edota arrazoirik gabe agertzen da. Birikien azpian diafragma dago, bonba baten moduan dabilen muskulu bat. Arnasa hartzerakoan, normalean, uzkurtu eta askatu egiten da erregularki, birikiak airez betetzeko edo husteko. Zotina dugunean, diafragma kontrola galduta mugitzen da. Oso gogor bultzatzen ditu birikiak eta haiek duten airea arinegi botatzen du. Aire hori eztarrira igotzen da, eta ahots kordak dardarazten ditu, horregatik egiten du “hip” soinua. Zotina gelditzeko arnasketa lasaitu behar da koilara bat duen ur baso bat edanez edota arnasari segundo batzuetan eutsiz.

Page 9: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 8 8 8 8 ----

ZERGATIK ATERATZEN ZAIGU ODOLA SUDURRETIK?

Sudurraren barnean odol hodi txiki-txikiak daude, oso meheak. Odol beroa odol-hodi hauetatik ibiltzen da eta arnasten den airea berotzen du. Batzuetan, hodi hauetarikoren bat apurtzen da hotz edo bero gehiegi egiten duenean, kolpe bat ematen dugunean edo atzamarra sudurrean sartzen dugunean. Orduan,

odol asko ateratzen da. Ez da batere larria, baina inpresionatu egiten du. Odol gehiagorik ez ateratzeko, nahikoa da kotoi zati bat sudurrean sartu eta minutu batzuetan presionatzea. Baina batez ere, ez da burua atzerantz bota behar, bestela, odola eztarrirantz joango litzateke.

ZERGATIK ERRETZEN DU AHOA PIPERMINAK Oso bero dagoen zerbait ukitzen dugunean, goiko aldean dauden zelulak kitzikatzen dira. Zelula hauek beroaren detektagailuak dira. Burmuinari mezu bat bidaltzen diote eta erredura bat sentitzen da. Ahoan, zelulak oso sentikorrak dira. Piperminak piperina du. Substantzia honek zelulak ukitzen dituenean, hauek beroa izango balitz hartzen dute eta horregatik dago erreduraren sentsazioa.

Page 10: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 9 9 9 9 ----

Esneak, erredura lasaitzen laguntzen du piperina erreztasunez eramaten duelako. Substantzia hauekin gauza asko hartzen badira, zelula hauek ohitu egiten dira eta erredurak gutxiago molestatzen du.

ZERGATIK ZORABIATZEN GARA KOTXEAN? Pertsona bat ibiltzen denean, burmuinak informazio asko hartzen du: gorputzaren posizioa, muskuluen mugimendua, begien aurretik igarotzen den paisaia… Burmuinak, informazio guzti hau oreka eusteko erabiltzen du. Kotxe batean goazenean, informazio guzti hau ez doa batera. Begiek paisaia mugitzen ikusten dute leihatilatik, korrika egiten ez dagoen arren, bidaiaria goitik behera mugitzen da, airea ez mugitu arren... Burmuinak ez du ulertzen zer gertatzen ari den. Horregatik zorabiatzen dira pertsona batzuk. Hau ez gertatzeko, aurreko paisaia ikusi behar da, hor, kotxea astiroago mugitzen dela ematen duelako. Leihatila bat ere zabaldu daiteke. Gainera, noizbehinka pixka bat ibiltzeko gelditu behar da, eta hobe da ez irakurtzea.

ZERGATIK DITUGU AXUBETAK? Axubetak muskuluetan agertzen diren minak dira, askotan lan egiten ez dutenean, eta bat-batean, esfortzu izugarri bat egiten denean. Muskuluak normalean baino lan gehiago egiten duenean, produktu toxiko gutxi batzuk egiten ditu: toxinak. Toxina hauek muskuluan egun batzuk geratzen dira. Ez dira arriskutsuak, baina mina eragin dezakete.

Page 11: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 10 10 10 10 ----

Axubetak eragozteko, erregulartasunez entrenatu behar da. Agertzen direnean, esfortzu handirik egin gabe ariketak egin daitezke, masaje bat eman edo bainu bero bat hartu. Axubetak bakarrik desagertzen dira hiru edo zazpi egunen buruan.

ZERGATIK DUGU HAIZE-MINA? Haize-mina bi organok eragiten dute: gibelak eta bareak. Organo hauetariko bakoitza kapsula batekin inguratuta dago. Odola pasatzen den hodi asko dituzte. Korrika egiterakoan, odola arinago heltzen da organo hauetara. Kongestionatu egiten dira eta inguruko kapsuletan kokatzen dira. Kapsulak gehiegi deformatzen ez direnez, horrek mina eragiten du: haize-mina. Korrika egiteari uzten diogunean, odola astiroago joaten da, gibelari eta bareari kongestioa arintzen zaie eta mina joaten da. Haize mina eragozteko, astiroago hasi behar da korrika egiten gibela eta barea ez kongestionatzeko.

ZELAN ELKARTZEN DIRA BERRIRO HEZURRAK?

Hezurrak kaltzio asko duten materia batez osatuta daude. Kaltzioak gogor egiten gaitu, kanpoko aldean ipiniz. Hezur bat apurtzen denean, materia biguna berriro hazten da zati bakoitzaren puntetan. Fakturazko maskurra deitzen zaio honi.

Ondoren, kanpoaldean, maskurra gogortzen joaten da astiro-

Page 12: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 11 11 11 11 ----

astiro, kaltzioari esker. Bi edo hiru hilabete eta gero, hezurra lotuta geratzen da. Hezur bat ondo zaintzeko, hezur-zatiak beren lekuetan mantendu behar dira. Horregatik igeltsua, iltzeak edo plakak ipintzen dira.

ZERGATIK SORTZEN DIRA TXANTXARRAK? Janari guztien ondoren, janariaren hondarrak hortzetan geratzen dira. Hortzak txarto garbitzen badira, hondarrak bata bestearen gainean pilatzen dira. Ahoan, hondar horiez elikatzen diren mikrobioak daude. Hondarrek duten azukrea azido bihurtzen dute, hortzak mintzen dituen produktu kimiko bat da. Azidoak zulo bat egiten du hortzetan eta mikrobioak bertan sartzen dira: txantxarrak dira. Zuloa sakonagoa bada, txantxarra ere mingarriagoa izan ohi da. Txantxarrak ez agertzeko, janarien hondarrak hortzak garbituz kendu behar dira.

ZERGATIK SORTZEN DA KOSKORRA KOLPEA EMATERAKOAN? Azalak milaka zain txiki ditu, hauek odola garraiatzen dute. Buruan kolpe bat ematerakoan, zain hauetariko batzuk apurtu egiten dira. Orduan, odol pixka bat ateratzen da, eta poltsatxo bat ateratzen da burezurraren gainetik. Honek, azala puzten du, koskor bat sortuz. Gorputzaren beste tokietan, zainak ere apurtzen dira kolpe bat ematerakoan,

Page 13: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 12 12 12 12 ----

baina ez da koskor bat sortzen, atzean hezurrik ez dagoelako. Ubeldura bat agertzen da.

ZERGATIK EGITEN DA ZURRUNGA? Lo egiten dugunean, muskuluak erlaxatu egiten dira. Ahoz gora lo egiterakoan, mihia eta ahosabaiaren beloa, eztarriaren sarreran daudela, atzerantz joaten dira. Arnasten den aireak, igarotzeko toki txikiagoa du. Batzuetan, aireak hain zati txikia du igarotzeko, oso bortxatuta pasatzen dela, eta ahosabaiaren beloak bibrarazi egiten ditu. Bibrazio honek zarata erregularra sortzen du: zurrunga. Zurrungak zarata handiagoa egiten du hoztuta edo nekatuta gaudenean. Zurrunga saihesteko, hobe da gorantz lo ez egitea.

ZEGATIK ATERATZEN ZAIZKIGU MUKIAK?

Kapa mehe eta heze batek birikien eta sudurraren barneko aldea estaltzen dute. Sudurretik sartzen den airea hezetu egiten dute, eta ondo arnasteko balio dute. Sudurrean, sudurreko mukosak gelditu gabe sudurra hezetasunarekin mantentzeko glandula batzuk dituzte. Batzuetan, mukosa narriatuta egoten da, hotzeriagatik,

edota hautsa kea edo keagatik. Horrelakoetan, likido gehiago egiten du. Soberan dagoen likidoa sudurretik ateratzen da eta sudurra mintzen duten hautsa eta mikrobioak herrestan eramaten ditu.

Page 14: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 13 13 13 13 ----

ZERGATIK DIRA HAIN DESATSEGINAK KIRRINKADAK? Kirrinkada guztiak ez dira desatseginak: ez ditugu belarriak estaltzen parketak karrankatu egiten duenean. Desatsegina da zorrotzak direnean. Baina soinu zorrotz bat ez da hain desatsegina: biolinek, soinu harmoniko oso zorrotzak sortzen dituzte. Beraz, soinua desatsegina izateko bi gauza behar dira: soinu zorrotza eta irregularra.

ZERGATIK SORTZEN DIRA UBELDURAK? Azal azpian, odola zain txiki eta mehe batzuetatik pasatzen da, kapilarrak. Odol hau, gorri ilun kolorekoa da. Kolpe bat ematerakoan, kolpeak, kapilar batzuk apurtzen ditu. Odola azal azpian zabaltzen da. Laster, kapilarrak ixten dira, eta ez da odol gehiagorik ateratzen. Atera den odolak azal azpian jarraitzen du eta irudi gorri ilun edo more bat sortzen du: ubeldura. Erreakzio kimiko batzuek ubeldura transformatzen dute eta kolorez aldatzen da. Berdea eta horia bihurtzen da. Egun batzuk geroago guztia desagertzen da.

Page 15: OSASUNAREN ZERGATIAK

---- 14 14 14 14 ----

ZERGATIK IZATEN DA APENDIZITISA?

Digeritzean, janaria urdailera joaten da, eta gero heste lodira. Heste lodiaren zati batean poltsatxo bat dago, atzamar baten antzekoa, apendizea deitzen da. Batzuetan,

mikrobioek eraso egiten dute. Horrek, mina, botaka edo sukarra sor dezakete. Apendizitisa sendatzeko, operatu beharra dago. Zirujauak apendizea kentzen du. Honek ez du minik eragiten, apendizerik gabe bizi daitekelako.

ZELAN EGITEN DU LAN TXERTOAK? Bakunak mikrobio batek sortutako gaixotasun baten kontra borroka dezake. Bakuna batean mikrobio ahuldu bat, mikrobio zati bat edo mikrobio baten kopia bat dago. Medikuak injekzio batekin txertatzen du. Gorputzak injektatutako produktuaren kontra erreakzionatzen du, eta honen kontra borrokatzeko armak egiten ditu: antigorputzak. Mikrobioek benetan gorputzaren kontra egiten badute, antigorputzak prest daude. Honela, gaixotasunak ez du minik egiten.