ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2019ko martxoaren 23a. 587. zenbakia noticiasdenavarra.com ‘ELKANO: LEHEN MUNDU BIRA’ Elkanoren itsas bidaia kontatzen duen animazio filma gaur estreinatuko da Malagako Zine Jaialdian -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan...

Page 1: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2019ko martxoaren 23a. 587. zenbakia noticiasdenavarra.com

‘ELKANO: LEHEN

MUNDU BIRA’

Elkanoren itsas bidaia kontatzen duen animazio filma gaur estreinatuko da Malagako Zine Jaialdian

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Dibulitoon Studio

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

KARLOS OSINAGAMUSIKARIA ETA ABESLARIA

“Zaila da sormenetik aldentzea”Zazpi urteko etenaren ostean, eszenatokietara bueltatu da berriro ere Lisabö taldea. ‘Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen’ diskoarekin zuzenekoak hasi dituzte dagoeneko

IIAZKO abenduan, inork ere espero ez zuela, Eta edertasu-naren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts) lanarekin

bueltatu zen Lisabö taldea. Zazpi urte eszenatokietatik aldenduta egon ostean, “sormenetik ezin urrunduta”, abesti batzuk graba-tzeko asmoarekin hasi ziren elkar-tzen berriz ere irundarrak, eta zaz-pi kantaz osatutako lana argitaratu dute. Martxoan hasi dira zuzeneko emanaldiekin, eta jada zehaztuta dituzten hitzorduetan entzun ahalko dira taldearen kontraste han-diko post hardcore doinuak. Taldekide batzuk 2016an hasi zine-

ten elkartzen entseatzeko. Ze asmo-

rekin? Aspaldiko kontu bat zen hori, Iva-nek (Zabalegi) banda utzi zuen garaian, 2013an, bagenuen disko berri bat grabatzeko asmoa. Beti buruan izan dugu asmo hori. Hiru urteko etenaren ostean, Jabi Man-terola (gitarra eta ahotsa), Xabi Zabala (baxua), Eneko Aranzasti (bateria) eta ni elkartzen hasi ginen, ezer zehatzik gabe, baina zeozer grabatzeko edo kantu batzuk egi-teko asmoarekin. Lehenengo entse-guak nahiko emankorrak izan ziren eta hori moralki pozgarria izan zen. Egindako zirriborroekin eta lana-

rekin disko bat egiten saiatzea era-baki genuen.

Hasieratik argi zenuten diskoa gra-

batu nahi zenutela? Pentsatzen genuen, beharbada, ezin izango genuela zuzenekorik jo. Hori horrela izanda, erabaki genuen hobe zela gutxienez zerbait graba-tzea, agian ez disko bat, agian gure-tzat zerbait bakarrik, baina hori egi-tea, behintzat, bizirik zauden sentsazio hori izateko. Azkenean, gauza batek bestea ekarri zuen eta diskoa grabatzeko aukera suertatu zitzaigun. Elkartzeko eta sortzeko beharra

zenuten, orduan? Hori beti dago. Egia da, utzi eta hasieran faltan botatzen duzu, gero pasatzen dira hilabeteak eta urteak eta ohitzen zara. Baina beti dago sentsazio hori, nik uste dut sorme-narekin harremana duten diziplina guztiek beti dutela hori atzetik, ezin zarela asko urrundu. Zaila da baz-tertzea eta esatea ez duzula gehia-gorik egingo. Hainbat kide-aldaketa izan ditu

Lisabök ibilbidean zehar, diskotik

diskora. Oraingoan ere bai. Zelan

egokitu zarete? Beti bezala. Esango nuke ez dugu-

sentsazio fisiko bezala. Konposa-tzerakoan, lokalean, zeozer aurre-ra eramateko zerbait ia fisikoa sen-titu behar dugu eta horrela uler-tzen dugu bide horretatik joan gai-tezkeela. Aurreko lanarekin alderatuz, hone-

tan kontraste handiagoak sartu

dituzue, pasarte geldoagoak. Aurreko diskoa, Animalia lotsatuen putzua, bortitzagoa zen bide bate-ra bideratu genuen, ia atsedenik gabe, nahi genuen intentsitatea mantentzea. Agian aurrekoak, Eza-rian edo Ezlekuak, adibidez, kon-traste gehiagoko diskoak ziren. Aurrekoan, ez zegoen txelorik, musika tresna hori sartu ez dugun disko bakarra da, nahita. Kasu honetan Maiteren (Arroitajauregi) ekarpena berreskuratu nahi genuen eta pasarte horiekin ere kontatu. Ez genekien nola egin, baina bage-nekien tarte batzuk lasaiagoak izan-go zirela. Aldez aurretik, lokalean kantu horiek egiterakoan horri buruzko zerbait komentatu genuen, baina grabaketan aurkitu ditugu momentu horiek, hor hartzen bai-tugu sormenerako tartea, diskoa ia bukatu arte. Nahiz eta testura horiek nahi izan, ez ditugu aurrez asko pentsatzen, bidean aurkitzen dira asko. Sinbolikoki ere gustatzen

zaigu ez markatzea, baizik eta ger-tatzea. Martxel Mariskalek jarri dizkie hi-

tzak zuen musikari. Sormen proze-

suan musika eta hitzak batera sor-

tzen dituzue? Martxelekin lan egiten dugunean, ideia batzuk prestatzen ditugu, bera-rekin elkarbanatu eta berak jada bere ideiekin zirriborroak egiten ditu. Gero, edukiari musika bilatzen diogu, buelta batzuk eman… Martxe-lek duen gaixotasuna dela-eta, bere egunerokotasuna minarekin dago lotuta eta horrek hitzetan ere badu isla. Berak lehenengo hitza aurkez-ten duenean, berehala hartzen du zentzua kantuak. Hasieran zalantzak zenituzten, ea

zuzenekoak egiteko aukera izango

zenuten ala ez. Lortu duzue eta jada

hasi duzue kontzertu bira. Zelakoa

izan da hainbat urteren ostean

oholtzara berriro ere Lisabö gisa igo-

tzea? Martxoaren 2an Donostian jo genuen lehen kontzertua. Azken momentuko kontuekin, beti bezala, baina oso sentsazio onarekin gera-tu ginen denok, baita gu entzutera etorri zen jendea ere. Lehenengo kontzertua beti izaten da oso sinbo-likoa, eta halakoa izan zen.

JONEBATI ZABALA Zuzenekoetan seikote gisa azalduko da Lisabö. GALDER IZAGIRRE

LISABÖ

ZUZENEAN

Apirilak 13 Iruñea

Indara Club

Apirilak 14 Bilbo

Kafe Antzokia

Maiatzak 25 Sara

USOPop Festibala

Maiatzak 31 Bartzelona

Primavera Sound

Ekainak 7 Porto

NOS Primavera Sound

la errepikatu formazio berdina bi diskotan. Kasu honetan, baterian Aidaren (Torres) parte hartzea funtsezkoa izan da, aspaldiko kide bat berriz ere edukitzea oso pozga-rria eta sinbolikoa izan da. Moral-ki oso polita izan zen, falta zen indar puntua eman zigun. Orain, zuzenekoetarako ditugun kodeak beste pertsona batzuekin konpar-titu behar ditugu, talde bezala eza-gutu behar dugu elkar. Beti kosta-tzen da, baina era berean beste erronka bat da. “Zentzumenei eragiten dien musi-

ka” egiten duzuela diozue. Guk ulertzen dugu musika ia-ia

IRUN

Page 3: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

Ortzadar // 03Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

S

IRITZIA

Sexu-arazoakPAKO ARISTI

SARRITAN argitaratzen dira artikuluak, erreportajeak edo saiakera liburuak idazleen eta, oro har, sor-

tzaileen bizitza sexualari buruz; edo zehatzago izanda, bizitzea egokitu zitzaien garaiko arauetatik kanpo zeuzkaten joera sexualei buruz, zei-nak, gehienetan, modu patologikoan agertzen dizkiguten, eta gehienetan sortzaileok beren obretan agertu zituzten balore moral eta gizakoiei kontrajarriak. Edozeinen bizitza sexualak interesik duen edo ez kues-tionatu liteke, baina ikerketak eten-gabeak dira. Etengabe eman zaizkigu jakitera musikari, idazle, margolari, eskulto-re eta abarren bizitza sexualaren zertzeladak: maitaleak direla, eskan-daluzko homosexualitate ageriko edota ezkutatuak, mirespena balia-tuz eromeneraino eramandako ikas-le gazteen tragediak, maitale suizi-datuak, psikiatrikoetan giltzapetuta-ko emazte laidotuak, promiskuitate asezinak… Garaiko biografietan jaso-ta ageri dira hauetako asko, baina aldika ikerketa bat aurkezten zaigu, halako irakaslek Oxfordeko artxiba-tegian, adibidez, aurkitu dituen gutun batzuen azalpena, non ageri den idazle batek hogei urtez izan zuen maitale sekretu baten berri, edo

emazteari eman zizkion disgustuen zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan sartu nahi izan zuelako, an-tza, maitale gazte batekin libroki gozatzeko. Edo izan liteke Thomas-Mann-en homosexualitate errepri-mitua, Egon Schiele margolariaren desbideratze perbertsoak, James Joy-cek emazteari idatzitako gutun likitsak, edozer. Zalantzan jarri behar dira “ikerketa” etiketarekin aurkez-ten zaizkigun egia horiek, edonor ohartu bailiteke zein zaila den gutun batzuetako lerroen bitartez erreali-tatearen sakontasuna ulertzea, konplexutasuna arakatzea, zein zai-la literatura eginez gaurko betau-rrekoekin argi egitea historiari. Bestetik, niri oso sinplea egiten zait sexu-arazo horiek ulertzea, nik ara-zo gisan definituko ez nituzkeenak, arazoa gehiago baita garai bakoi-tzeko moralarentzat zer den eredu-garri, eta zer ez, alegia: zer errepri-mitu beharrekoa, eta zer aske bizi-tzekoa. Arazo zirenak ohitura bila-katu daitezke hamarkada gutxitan. Oro har, gizartean bi pertsona mota egon ohi dira: tradizioa mantentzen

dutenak, batetik, aurrekoek utzita-koa errepikatzera mugatzen dire-nak, eta hori gainditu nahi dutenak, bestetik, zerbait berria ekarriz euren mundualdiari. Eta berritzai-le hauen artean sortzaile artistikoak dira muturrekoenak. Ohitura, moral eta bizitzeko kode ezarriak estuegi zaizkie, haien senak orain-dik inork irudikatu ez duen zerbai-ten bila daramatza, eta bidaia horre-tan ez dute, noski, beste bizi-alorre-tan ere ezarria dagoena errepika-tzera mugatu nahi. Errepikapen hori tristea zaie, mugak esploratzea dute moral nagusia, hesiak zabaldu, giro pozoitsuak egu-rastu, ez dira kabitzen kortse sozia-letan… eta ez dira kabitzen sexu kon-bentzionalean. Hau, noski, ez da sortzaileen jabetza soila, jakin-mina duen edonorena, baizik, baina sor-tzaileek duten bizi-filosofian ezin hobeto txertatzen da arauetatik haratago joateko pultsioa. Hori gau-zatzen asmatu zuten edo ez, beste kontu bat da. Haren oinarrian zegoen energia ulertzen dut, indar horren emaitzak epaitzen hasi gabe. Izan ere, askok dauzkate arazoak sexuarekin, egiten dutenek, eta egi-ten ez dutenek, sexua arazo gisan etiketatu zuten unetik.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Katakrak.

1. Sofia Petrovna Lidia Txukovskaia. Katakrak.

2. Hadji-murat Lev Tolstoi. Meettok.

3. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

4. Disoluzio agiriak Jose Luis Otamendi. Susa.

5. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

6. 1362 km euri G. Goia, G. Landabaso. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Mundua berriz liluratuz Silvia Federici. Katakrak.

2. Feminismoa denon kontua da Bell Hooks. Katakrak.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. Berdea da more berria Onintza Irureta. Argia.

5. Idazleen gorputzak Eider Rodriguez. Susa.

Sarritan argita- ratzen dira arti-kuluak, errepor-tajeak edo saia-

kera liburuak idazleen eta,

oro har, sortzaileen bizitza sexualari

buruz

SAIAKERA

‘Idazleen gorputzak’

Eider Rodriguez. Susa. Lisipe bilduma. 112 orr. 11,40 euro.

Emakumeak literaturaren joko zelaian

Eider Rodriguez idazleak, literaturaren

inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik,

emakumeek literaturan duten tokiaren

inguruko datuak eta emakume idazleen

ahotsak dakartza ‘Idazleen gorputzak.

Egiletasuna ezbaian literaturaren joko

zelaian’ saiakeran. Susaren Lisipe bildumako

6. alea da argitalpena eta hiru atal ditu:

hausnarketa filosofikoak, idazleekin elka-

rrizketak (Arantxa Urretabizkaia Bejarano,

Laura Mintegi Lakarra, Miren Agur Meabe

Plaza, Karmele Jaio Eiguren eta Uxue

Alberdi Estibaritz) eta ondorioak.

oko

POESIA

‘Disoluzio agiriak’

Jose Luis Otamendi. Susa. 128 orr. 14,25 euro.

Poesia molde berri bat

Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako

galderak plazaratu ditu Jose Luis Otamen-

dik bere liburu berrian, eta galdera horiek

egiteko, poesia molde berri bat bilatu du,

betiko Otamendi izateari utzi gabe.

Zahartzen ari den gorputz baten kezkak,

minak eta grinak ageri zaizkigu poemotan,

giro politiko eta sozialari erreparatzen dion

gorputz bat. Aurreko liburutik bost urte

igaro diren honetan, idazlearen hasierako

poemetako samurtasuna eta surrealismoa

aurkituko ditu irakurleak liburuan, urteek

eman dioten aberastasun teknikoarekin.

Page 4: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

Bost mende bete dira aurten Juan Sebastian Elkano getariarrak munduari bira eman zionetik. Mendeurrena aprobetxatuta, ‘Elkano, Lehen Mundu Bira’ animaziozko pelikula osatu du Angel Alonso zuzendari pasaitarrak. Gaur estreinatuko dute Malagako Zine Jaialdian eta uztailean iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara

Elkanoren mundu bira, pantaila handian

ETXAHUN GONZALEZ

EELKANO, Lehen Mundu Bira anima-ziozko filmak 1519an Sevillan hasi eta hiru urte beranduago toki ber-dinean amaitu zen itsas bidaia

zirkularra du ardatz. Askorentzat, bidaia horrek mundua borobila zela frogatu zuen historian lehenengo aldiz. Ez zen abentura makala izan: 240 gizon irten ziren Sevilla-tik, bost itsasontzitan, eta soilik batek lortu zuen bueltatzea, hilzorian zeuden 18 gizo-nekin. Gaztelako erreinuak finantziatutako espedizio hartatik bi gizon nabarmendu ditu historiak: Fernando de Magallanes portugal-darra eta Juan Sebastian Elkano euskaldu-na. Misioa amaitzea lortu zuen itsasgizon bakarra, ordea, Getariako marinela izan zen, Concepción ontziko maisu bezala. Bada, ezagunak diren gertakari historiko eta pertsonaietatik abiatuz, fikziozko animazio pelikula sortu du Angel Alonso zuzendariak, Dibulitoon ekoizpen etxearen eskutik, euska-raz, eta bereziki ikusle gazteentzako pentsa-tua. “Euskal Herrian aski ezaguna dugu Elka-no, munduari bira eman zion lehen pertso-na. Gure mugetatik kanpo, ordea, jende gutxik daki nor den eta zer egin zuen. Bidaia horren 500. urteurrena aprobetxatuta, proiektuari ekin eta Elkano mundu osoan ezagutarazteko momentu aproposa dela pentsatu dugu. 2016an hasi ginen filma egi-ten eta hiru urte pasa ditugu lanean, mun-du birak iraun zuen denbora bera”, azaldu du Alonsok. FIKZIOZKO ISTORIOA Oinarrian benetako gertakari historikoa eduki arren, fikziozko istorioa sortu dutela argitu nahi izan du zuzendariak: “Ikusleak argi izan behar du filma ez dela Elkanoren biografiaren erre-pasoa, ez eta Magallanesena ere. Berezko istorioa kontatzen saiatu gara, noski, baina pelikulan zehar bilakaera erakargarria duten pertsonaiak sortu ditugu”. Protagonista zertxobait gaztetuta ageri da filmean. “Elka-nok 40 urte inguru izango zituen bidaiari ekin zionean; gure istorioan, ordea, zertxo-bait gazteagoa izango da, eta gaztetasun horrek asko aberastu du gidoia. Marinel ona zela ikusteaz gain, bidaia luzeak pertsona bezala nola aberastu zuen ikusiko du ikus-

leak”, azaldu du Alonsok. Magallanes bera ere “berrasmatu” egin dute pelikulan: “Elka-noren aita bezala planteatu dugu, gertuko pertsona, maitagarria… Badaki getariarra marinel ona dela baina ez da berataz fida-tuko bidaia egin ahal izateko”, eman du jaki-tera zuzendariak. Gosea, hotza, ekaitzak, gaixotasunak, traizioak… Abenturazko klasiko baten osa-garri guztiak bildu dituzte filmak irauten dituen 90 minutuetan. “Erronkarik handie-na, agian, zenbait gertaera historiko errea-litatean gertatu ziren bezala azaltzea izan da, eta aldi berean, hauek gure istorioaren erritmoetara egokitzea, funtzionatzen duen argumentuari eutsiz”, uste du Alonsok. Bes-teak beste, Magallanes itsasartea edota Espe-rantza Oneko lurmuturra nola igaro zituz-ten azaldu dute pelikulan, bai eta Moluka irletara iritsi ziren unea ere. Bestalde, doku-mentazio historikoak utzitako hutsuneak betetzen erronka handia izan dutela azaldu du: “Elkanoren kasuan, Antonio Pigafettak

idatzi zuen bidaia liburua erabili dugu doku-mentazio iturri nagusi bezala, baina egia esan, ez da dokumentazio gehiegi istorioa egituratzeko. Egoera horren aurrean, zer nolako Elkano sortu nahi genuen pentsa-tzen hasi ginen. Gaztea izan behar zuela era-baki genuen, espedizioaren hasieran bizi zuen mundu zorotik heldutasunerantz eta erantzukizunerantz igarotzeko prozesua azaltzeko aukera izateko. Adiskidetasuna eta maitasuna ere jorratu ditugu, eta apurka-apurka, fikziozko kontaketa egituratu dugu gertaera historikoen barruan”, dio Alonsok. Jose Antonio Vitoria etaGarbiñe Losada gidoilarien laguntza izan du Alonsok isto-rioa idazteko. ERRONKA TEKNIKOA Erronkarik handiena, baina, itsasoa sortu eta honi bizia ematea izan dela uste du zuzendariak: “Orain arte egin ditugun animaziozko produkzioetan beti saihestu dugu itsasoa erabiltzea, hura ondo egitea izugarrizko lana delako. Peliku-la honetan, baina, itsasontzian egindako mundu birari buruz ari gara, eta hortaz, halabeharrez egin behar izan diogu aurre. Itsasoak duen indarra pantailan islatzen saiatu gara eta ura istorioaren pertsonaia garrantzitsua bihurtu dugu”. Ura ez ezik, munduko toki asko eraiki behar izan dituzte. Hala, munduan barrena bidaia-tuko dugu Elkanorekin: Sevilla, Brasil, Pata-gonia, Moluka irlak… “Ahalegin handia jarri dugu toki bakoitzeko kultura eta bizilagu-nen izaera ahal denik eta ondoen adieraz-teko”, kontatu du Alonsok. Geografiaren berezitasunak errespetatzeak exijentzia mai-la handia suposatu du lantaldearentzat, bere esanetan: “Lurralde izoztuak daude, Patago-nia kasu, eta Amazonaseko paisaia eraiki-tzea ere ez da erronka makala izan”, azaldu du zuzendariak. Asmatutako pertsonaiak ere ez dira gutxi izan: 150 pertsonaia baino gehiago sortu dituzte pelikularako. SOINU BANDA ORIGINALA Joseba Beristain azkoitiarrak konposatu du filmaren soinu banda eta Euskal Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak jarri diote musika eta ahotsa. “Oso ezberdinak diren musikak lan-

Filmaren azaleko irudia. DIBULITOON STUDIO

Geografia anitzak eta 150 pertsonaia baino geh

Page 5: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

Ortzadar // 05Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

du ahal izan ditut pelikulan. Abentura bat den heinean, une arriskutsuetarako musika sinfonikoa sortu dut, bai eta bidaiak zeharkatzen duen toki geografiko bakoitza girotzeko musika ere: musika brasildarra, Filipinetakoa, Moluketakoa… Sortze proze-su aberatsa izan da oso eta asko ikasi eta gozatu dut”, dio Beristainek. “Ez dugu zehazki ezagutzen nolakoa zen toki hauetako musika duela 500 urte, baina konposatutako musika-ren bidez ikuslea toki horiek identifikatzeko gai izango da”, uste du musikariak. Halaber, mundu biraren bidaia liburua idatzi zuen Pigafettaren narrazioak girotzeko musika errenazen-tistak eta barrokoak txertatu ditu Beristainek. Portugaldarren mehatxuak eta erasoak girotzeko, ordea, sonoritate portugaldarra duten an-tzinako gitarrak erabili ditu. Donostian gra-batu dute musika, Euskal Orkestra Sinfoni-koaren eskutik eta Fernando Velazquez getxoztarraren zuzendaritzapean. Orkestra-rekin batera, Donostiako Orfeoiaren ahotsak ere grabatu dituzte. La Oreja de Van Gogh taldeak ere bere aletxoa jarri nahi izan du Elkano, Lehen

Mundu Bira pelikulan eta Haizeaz fidatu kantua sortu du filmerako: “Taldearen sorre-ratik nahi izan dugu pelikula batentzako musika egin, eta hainbat proposamen jaso ditugun arren, orain arte ez gara ausartu. Zergatik orain? Ba Getariako marinel baten istorioa delako, euskal ekoizpena delako eta abentura zirraragarria iruditzen zaigulako.

Ohorea da guretzat halako mendeu-rren baten ospakizunean parte

hartzea”, adierazi dute talde donostiarreko kideek.

ESTREINALDIA, MALAGAN Malagako 22. Zine Jaialdian proiektatuko da lehenengo aldiz Elkano, Lehen Mundu

Bira animazio filma, gazte-leraz bikoiztutako bertsioan,

gaur bertan. Estreinaldi komertziala, berriz, uztailaren

12an izango da espainiar estatu osoko zinema aretoetan. Ingelesez bikoiztutako bertsioa ere –Elcano & Magellan, The First Voyage Around the World–, Filmax Interna-tionalen eskutik proiektatuko da Spanish Screenings deritzon MAFIZ (Malaga Festi-val Industry Zone) merkatuan. Estatuko zinemaren promozio eta salmentarako nazioarteko plataforma da MAFIZ,eta mun-du osoko erosle eta festibaletako programa-tzaileak batzen dira bertan.

Ekoiztetxe propioa, istorio propioak sortzeko

Angel Alonso (Pasaia,1967) animazio zineman eta efektu berezietan berezitutako zuzendaria

da. Zientzia-fikziozko zinemaren maitale amorratu gisa, 1991n Dibulitoon Studio sortu zuen

Irunen, Ricardo Ramon ekoizlearekin batera bere istorio propioak ekoiztu eta zuzentzeko. Bere

ibilbide profesionalean zehar beste bi pelikula zuzendu ditu: ‘Ametseko Lapurra’, 2000. urtean Ani-

mazio Film Onenaren Goya sarietarako izendatua izan zena eta bere osotasunean 3Dn eginda-

ko espainiar estatuko lehen animazio filmetako bat; eta ‘Mystikal’, 2011.urtean, benetako akto-

reekin %100ean kroman filmatutako estatuko lehenengo pelikula. ‘Teresa eta Galtzagorri’ (2017),

‘Dixie eta matxinada zonbia’ (2014), ‘Haritzaren bihotza’ (2012), ‘Aita, zonbie bat naiz’ (2003), ‘Cris-

tobal Molón’ (2007), ‘SuperTramps’ (2005) eta ‘Glup’ (2004) dira zuzendari tekniko bezala Dibuli-

toon Studio ekoiztetxearekin sinatu dituen beste lanetako batzuk.

Angel Alonso pelikularen zuzendaria. DIBULITOON STUDIO

hiago sortu dituzte pelikularako. DIBULITOON STUDIO

Page 6: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

06 // Ortzadar Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideo-jokoak

BBIDEO-jokoen 8. belaunaldia 2012ko azaroan abiatu zen, duela ia zazpi urte. Belaunaldi hau inoiz baino hobeto dagoela esan daiteke, seku-

lako maila duten bideo-joko pila ditugu aukeratzeko eta entretenimendua ez zaigu falta. Baina 7 urte denbora asko da, jendeak kontsola potenteagoak nahi ditu, eta badi-rudi kontsola-fabrikatzaileak hurrengo belaunaldiari hasiera emateko prest daude-la epe motzean. Zurrumurru batzuen arabera, aurten Sony eta Microsoftek kontsola berriren bat aur-keztuko dute. Zurrumurru optimista gutxi batzuen arabera, aurten jarriko lirateke sal-gai; gehiengoen apustua, baina, 2020a da. Are gehiago, baliteke beste konpainia gehia-gok belaunaldi berria aprobetxatzea kontso-len merkatuan sartzeko.

Google eta Amazon aspaldi izan dira kontso-lak merkaturatzeko asmotan, baina ezer gutxi dakigu beraien asmoez. Jakina da hain-bat garatzailerekin hitz egiten egon direla, eta hauen sostengua nolabait izango dutela. Zurrumurru batzuen arabera, bi kontsolek streaming bidez jolasteko aukera emango lukete, hau da, Internet bidez jolastea: jokoa zerbitzari urrun batean exekutatu eta gure etxeko telebistatik jolastu ahal izango genuke. Teknologia hau dagoeneko eskuragarri dago, baina oso mugatua da. Sonyk, adibidez, Playstation Now zerbitzua eskaintzen du hainbat jokotan Internet bidez jolasteko, hilero 20 euro ordaintzearen truke. Eta Japo-nian posible da Nintendo Switchen Resident Evil 7 eta Assassin’s Creed Odyssey-ra jolas-tea. Tamalez, oso konexio azkarrak behar

ANDER INTXAURRONDO

Kontsola-belaunaldiaren amaiera ote?Bideo-jokoen 8. belaunaldia hasi zenetik zazpi urte igaro direnean, geroz eta gehiago nabaritzen da kontsola berrien beharra

ekainean aurkeztuko dute kontsola berria, E3 azokan, baina ez da datorren urtera arte salgai jarriko. Sonyri buruz, berriz, ezer gutxi dakigu, bai-na dagoeneko nabari da beraien kontsola berria ere bidean dagoela. Aurtengo E3 azo-kan inongo aurkezpenik ez egitea erabaki du konpainia japoniarrak, eta horrek zer sus-matu eman du. Baliteke garapenean dituz-ten joko asko, oraindik publiko egin ez dire-nak, kontsola berrirako prestatzen egotea, eta dagoeneko publiko daudenak bakarrik uztea urte honetarako. SWITCH BERRIA Nintendoren kasuan berriz, badirudi ez duela inongo presarik belaunaldi berrira jauzi egiteko. Switch kontsolak bi urte ditu soilik, eta arrakasta handia izaten ari da. Ziur egon enpresak arrakasta hori ahalik eta gehien baliatu nahiko duela. Baina Ninten-do ere ez da zurrumurruez libratzen. Espe-ro da aurten Switch modelo berri bat aurkez-tea, eta nolanahiko iritziak ditugu hemen. Batzuen arabera, kontsola potenteago bat izango da, PS4aren potentziatik oso gertu egongo litzatekeena, Switch Pro bat, hain zuzen. Beste batzuen arabera, betiko Switch kontsola litzateke, baina eramangarria iza-teko bakarrik prestatuta, Switch Mini edo horrelako zerbait, txikiagoa eta merkeagoa. 3DS kontsolaren ondorengoa ote? Aldaketarako presarik ez duzuenok lasai egon zaitezkete, aurten oraindik ez dirudi belaunaldi berria hasiko denik, baina ziur egon uste baino gertuago dagoela erreleboa. Presa duzuenok berriz, hartu lasai eta apro-betxatu oraindik jokatu ez dituzuen jokoez gozatzeko, ziur hainbat dituzuela zain.

Nobedadeak:

‘The Division 2’

(gamerauntsia.eus)

Zazpi hilabete igaro dira birus hil-garri batek mundua astindu zue-netik. Protagonistaren azalean, Washingtonera itzuli beharko zara. Hiria guztiz suntsituta dago eta hori berre-raikitzeko sekulako lana eta arazo piloa izango dituzu aurretik. (PC,PS4, Xbox One).

‘Unravel 2’

EA-ren indie joko famatuaren biga-rren zatia Switch kontsolarako ate-rako da aurki. Plataforma joko entretenigarria izango dugu eskuragarri kontsola hibridoan. Artilez egindako izaki txikia modu kooperatiboan edo bakarka kontrola-tu beharko ditugu. (Switch).

‘Yoshis’s Crafted World’

Plataforma joko honetan 3 dimentsioko pertsonaiak 2 dimentsioko plano batean mugituko dira. Paper eta kar-toizko mundu batean Yoshik abentura berri bat biziko du. Eskulanen zalea baldin bazara, primeran pasatuko duzu joko entretenigarri honekin. (Switch).

‘Devil May Cry 5’

Hack eta slash generoetako jokoa, Capcom enpresak gara-tua. Aspaldiko partez, Dante eta Nero deabru-ehiz-tariak itzuliko dira, eta beste bi lagunekin deabruen inbasio bati egin beharko diete aurre. Kritika onak jaso ditu jokoak, momentuz. (PC,PS4, Xbox One).

ditugu etxean, eta abiadura hauek ezin ditu edonork ordaindu oraindik. JOKO DIGITALAK Bere aldetik, Google-ek kontsola berri bat aurkeztuko du hilabete bukaeran, orduan jakingo dugu nolakoa izango den. Zurrumurru batzuen arabera, espero da kontsola tradizionalago bat aur-keztea. Xbox One X baino askoz potentea-goa litzateke, eta ez luke CD irakurgailurik edukiko, joko guztiak digitalki eskuratuko genituzke. Microsoft-ek antzeko joera bat jarraitzeko asmoa duela dirudi. Beraien hurrengo kontsolak Anaconda ezizena dauka, eta bi eredu desberdin jarriko lituzke salgai: lehe-nengoa, kontsola guztiz tradizionala, CD ira-kurgailuekin; eta, bestea, guztiz digitala. Zurrumurru batzuen arabera, aurtengo

Gaur egungo kontsola ezagunei erreleboa

hartuko dieten gailuak bidean dira.

Page 7: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

Ortzadar // 07Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Goizalde Landabaso eta Garazi Goiaren ‘1.362km euri’ liburuan oinarritutako performance literarioa taularatuko dute hilaren 31n, Bilboko Itsasadarra itsas museoan, Loraldia jaialdiaren barruan

Historiak ezabatutako emakumeen ahotsa

AINHOA LORES

HHITZAK eta musika nahastu egingo dira, elkar gurutzatuko dira martxoaren 31n Bilboko

Itsasadarra itsas museoko oholtzan. Goizalde Landabasok (Bilbo, 1970) eta Garazi Goiak (1978, Segura) elka-rrekin idatzi duten 1.362km euri (Elkar) liburuan oinarritutako per-formancea taularatuko da bertan. Liburuaren izen bera eramango duen ikuskizuna izango da. Galder Perez antzerkigilea eta kazetaria ari da guzti horri forma ematen, bera baita zuzendari artistikoa. Sormen literario honen oinarria eskutitzak dira. Garazi Goia eta Goi-zalde Landabaso idazleen artean 1.362 km daude. Bata Bilbon eta bes-tea Londresen bizi da. Liburua bera Landabasok eta Goiak elkarri bida-litako gutunen bilduma da. Azaldu dutenez, oso modu naturalean eman zen eskutitz horiei liburu formatua ematea. “Elkarrekin zerbait idatzi nahi genuen baina ez genekien zer”, kontatu du Landabasok. Argi zute-na zen emakumeekin lotutako zer-bait egin nahi zutela eta gutunaren ideia otu zitzaien. “Gutunek tartea eskatzen dute batak bestea entzu-teko, besteari idazteko”, uste du Lan-dabasok, eta horixe zen, hain zuzen ere, bilatzen zutena: “bizi garen abia-da biziko garai honetan beste patxa-da bat bilatu idazteko, bata bestea-

rekin egoteko, nahiz eta gure artean 1.362 km-tako distantzia egon”. Era horretan, Landabasoren iritziz, “une batez, gutunek irauten zuten denbo-ra horretan gure munduak gelditu egin ditugu”. Horrez gain, liburuak biltzen dituen gutunak postal bihur-tu dituzte egileek. ITZALPEKO EMAKUMEAK Bizitzaz, eguraldiaz, egunerokoaz, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez mintzo diren testuak irakurriko dituzte emanaldian. Bi lagunen artean gutun bidez sortzen diren gaiez haratago, emakume ahaztuak izan direnak, erreferen-tziazkoak izan beharko luketenak dira eskutitz hauen protagonista: “Historian zehar lan handia eta bene-tan ekarpen asko egin zituzten ema-kume asko itzalean gelditu dira. Itza-lean, haien ondoan gizonezko batek hartu zuelako protagonismoa edo emakume izate hutsak desabantaila asko zituelako. Emakume horietako batzuk aldarrikatu nahi izan ditu-gu gure gutunetan”, azaldu du Goiak. “Guk ez dugu emakumezko erreferentziarik izan eta ezinbes-tekoa da jakitea badirela emaku-me miresgarriak, boteretsuak, ado-retsuak, gauza asko egin zutenak”, gehitu du Landabasok. Horretarako dokumentazio lan han-dia egin behar izan dute, “haiei

buruzko informazio gutxi egon dela-ko, eta askotan bilaketa lana handia izan da”, jakinarazi du Landabasok. “Oso zaila da emakume zenbaiten lorratza jarraitzea”, erantsi du. Infor-mazio nahikorik topatu ez dutelako, hain zuzen, emakumeetako batzuk baztertu behar izan dituzte egileek. Idazle bakoitzak bere gutun horieta-ko protagonistak aukeratu ditu; Lan-

dabasok, esaterako, argi zeukan lehe-nengoa Eulalia Abaitua argazkilaria izango zela. “Bere erakusketa bat iku-si nuenetik liluratu izan nau”. Gaine-rakoak bilaketak berak ekarri ditu. Galder Perez antzerkigilea eta kaze-taria ari da Goia eta Landabasoren gutun trukaketa literario horri per-formance itxura ematen, zuzendari

artistiko lanetan. Babeserako kopia ikuskizuna ere Galder Perez eta Ane Zabalarekin egin zuen Landabasok. “Pentsatu genuen nolabaiteko jarrai-pena eman geniezaiokeela liburuari eta performance-arena otu zitzaigun. Hortik aurrera, dena apurka joan da. Liburua kaleratu ostean postalak bihurtzen hasi ginen eta hezurdura denon artean egiten joan gara”, azal-du du kazetari bilbotarrak. Perez eta Landabaso aspaldiko lagunak dira. Irratian batera lan egin izan dute, baina sekula ez dute kazetaritza arloan elkarrekin lan egin. “Lagunak gara eta badugu gure sormen lanak partekatzeko ohitura. Kultura asko konpartitzen dugu”, dio Perezek. MUSIKA LAGUN Literaturak ez ezik, musikak ere izango du presentzia emanaldian. Nerea Alberdi biolin-jotzailea emakumezkoek idatzitako musika piezak bilatzen ibili da, eta liburuaren bi egileekin batera parte hartuko du agertokian. “Giro berezi bat sortzea nahiko genuke. Gutun trukaketa batek sortzen duen intimi-tatea eta eskuzabaltasuna, aterki batek lortzen duen babesa eta jola-sa”, azaldu du Perezek. Bere esane-tan, “oso ikuskizun xumea” da pres-tatzen ari direna. “Garazik eta Goi-zaldek idatzi dutena transmititu nahiko genuke. Hau da, gutunetan jaso duten emakumeen izaera, bizi-tza eta arima taula gainean jartzea”.

Goizalde Landabaso eta Garazi Goia, eskuz esku ondu duten liburuaren aurkezpenean. ELKAR

BILBO

Page 8: ortadar...zerrenda amaigabea. Gehienak gizo-nezkoei buruzko kondairak dira. Literatur genero honetan izan dugun azken berriak Charles Dickens zuen protagonista, bere emaztea psikia-trikoan

08 // Ortzadar Larunbata, 2019ko martxoaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

06010. mapa: ‘zorro / ‘renard’

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Latinez vulpes deitzen da animalia hau, baina ondoko

hizkuntza erromanikoetan erabiltzen diren hitzak ez

dira vulpes hitzetik eratorriak.

Frantsesez, adibidez, vulpiculus-etik datorren goupil for-

ma gutxi baizik ez da erabiltzen eta renard nagusitu

da (alemanezko reginhard-etik, edo JP. Dalbérak aipa-

tzen duen regina-tik). Gazteleraz rabosa / raposa eta

zorro nagusitu dira; azken honek portugesez konnota-

zio gutxiesgarria zuelarik. Katalanez guineu eta okzita-

nieraz mandre ezagunak dira, segur aski emetasuna-

rekin loturik.

Euskarak, aldiz, latinetik hartu du ugaztun honen izena.

Hain zuzen ere, latinezko asinarius hitzetik datoz mapan

agertzen diren asagari (Zeberio inguruan), aseri, axeri,

azeri, azari, axiri, axerü, haxeri. Denetan bi bokalen arteko

–n- kontsonantea erori da, non ez den –g- bilakatu

Bizkaiko parte batean. Asinarius hitzak astozain esan

nahi du. Agian tabu bat izan da izendapen horren zer-

gatia. Hitz beretik dator ere Nafarroan erromantzez

guztiz ezaguna den Aznar izena.

Bizkaian, baina ez bizkaiera osoan, beste izen bat dauka:

luki. Iturria latinez dauka, Lucius jende izenean.