ortadar - Diario de Noticias de...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2017ko irailaren 9a. 511. zenbakia noticiasdenavarra.com JOXEMARI CARRERE Mende laurden kontu kontari igaro ostean, ikuskizun bihurtu du bere kontalari ibilbidea -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias de...

Page 1: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2017ko irailaren 9a. 511. zenbakia noticiasdenavarra.com

JOXEMARI

CARRERE

Mende laurden kontu kontari igaro ostean, ikuskizun bihurtu du

bere kontalari ibilbidea

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Handia Film

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Barne lurren esploratzaileHamabost urteko isiltasunaren ostean kaleratu du Labritek ‘Zortzi’ izeneko lana, elektronika eta introspekzioa uztartuz. Urrian zuzenean konpartituko ditu bere ‘hausnarketa musikatuak’, Tabakaleran eskainiko duen kontzertuan

OLATZ PRAT

LLABRIT Zabala (Usurbil, 1978) ez da publikoan asko ager-tzen den kantari horietakoa, baina euskal musikan izena

eta izana daukan musikaria da. Bide Ertzeaneko lehen bi lanetan entzun zitekeen ahots ezti hark sorgindu zituen entzuleak, eta bakarlari gisa urte batzuez jardun ostean, bere bakarkako lehen bi lanak plazaratu zituen, Paradisua (Oihuka, 2000) eta Nori egin So! (Oihuka, 2001). Harrezkero, musikarekiko harrema-na inoiz eten ez badu ere, oholtzeta-tik eta arlo publikotik at ibili da 15

urtez, harik eta, iazko abenduan, Zortzi (Baga-Biga) kaleratu zuen arte. Tartean bi seme-alaben amatasunaz eta bizitzaren gora-beheretatik ikas-teaz arduratu da usurbildarra. Konposatzeari ez dio ordea inoiz utzi. “Nere pasioa konposatzeko momen-tua da, niretzat medizina bat da, eli-kagai bat. Konposatzerakoan haus-narketak egiten baititut eta erantzu-nak jaso”. Barrenean bere hausnar-keta musikatu horiek konpartitu beharra sentitu zuen iaz eta aste ba-tzuez haurrik gabe egongo zela apro-

betxatuz, etxean sartu zen eta hila-bete bakarrean sortu zituen, beste askoren artean, Zortzi-n datozen abestiak. Bereak dira diskoko ahotsak, gitarrak eta pianoak, eta bai-ta sintetizadoreak ere, elektronika-ren xomorroak kosk egina baitzion azken boladan. “Disko hau aurrekoe-tatik oso desberdina da, nire bizitza-ko momentu bat islatzen du non behar nuen halako katarsi bat eduki. Momentuak eskatzen zidan zerbait oso dinamikoa egitea, egunean egu-nekoa, presente eta geure izatearen onena emanez bizi behar dugula

adieraziko zuen zerbait, eta hori elektronikak eman dit”. Kantu gehienak, berez, berriak iza-nik ere, urteetako esplorazioaren emaitza dira. Disko honetan nabar-mena da esplorazioaren alderdi musikala, elektronikarekin eginda-ko lana, alegia: “Mugak non ditugun eta non ez ezagutu behar dugu, eta musikalki ez diot mugarik ikusten neure buruari, gauzak probatzea asko gustatzen zait eta ez dut nahi Labriten musika gauza zehatz bat izatea”. Gauza berriak deskubritzen

ari dela dio usurbildarrak: “Lehen dena egiten zidaten, gitarra eta pia-noarekin jotzen nituen kantuak eta gero beste batzuek osatzen zuten abestia. Orain, aldiz, neuk egin dut guztia eta programazioen jolas hori asko gustatzen zait”, kontatu du. Baina arlo musikalaz gain, letretan nabari da sortzaileak arlo emoziona-lean azken urteotan egindako lanke-ta ere. Ametsez, egiaren bilaketaz, maitasunaz, bizitzaren handitasu-naz eta gauza txikien magiaz dihar-du hitzetan, bizitza bizitzeaz, orain eta hemen: “Bizipen guztien atzean dago irakaspen bat. Momentu ez hain onak pasako ditugu, triste ere egongo gara, baina horri ere etekina ateratzen ikasi behar dugu. Kanpo-ra begira bizi gara, baina zein ederra eta gogorra den barrura begiratzea”. DISKORAKO BIRMOLDATUAK Zaz-pi kantu berriekin batera, bada en-tzuleari ezagun egingo zaion abesti bat, Paradisuan diskoan argia ikusi zuen Maitasunaren paradisuan murgilduta kantua hain zuzen, haren bertsio elektronikoa egin bai-tu Labritek lan honetarako. Diskoa ixteko, berriz, lo-kanta bat, Amaren musua izenekoa, seme-alabei ida-tzitakoa. Hala azaltzen du nondik sortu zen kantua eta bere esanahia: “Guraso garenok beti dauzkagu zalantzak, eta askotan galdetzen dio-gu geure buruari ondo ari ote garen. Alde batetik, haurtxo baten ardura-dun gara eta erakutsi egin behar dio-gu, pixkanaka, oinez ibiltzen. Baina, mugak ere badaude; noraino dauka-gu inposatzea gure ohiturak edo pentsamenduak? Eta bestetik, bada-kigu bizitza biziko dugula, baina ez dakigu noiz arte. Eta lo ikusten dituzunean, hain eder, zalantza horiek denak azaleratzen zaizkizu batzuetan. Horregatik, seme-alabei txikitatik kantatzen diet abesti hori, jakin dezaten, nahiz eta egun txa-rrak pasa, edo nahiz eta ni ez egon, beti maiteko ditudala”.

Zuzeneko bakarra, urrian

Labrit ez dela oholtzetan sarri agertzen den

horietakoa, horren erakusle da ‘Zortzi’ diskoa

atera zuenetik bi kontzertu baino ez dituela eman.

“Kontzertuak oso gauza berezi bezala hartzen

ditut. Nire momentu magikoa konposatzea izan-

da, gainontzeko denbora bestelako lehentasunei

ematen diet: haurrak, osasuna eta lana”. Berak

dioenez, diskoak ez ditu ateratzen gero kontzer-

tu piloa emateko, eta eskaintza askori ezetz esan

izan badie ere, eskertu ere egiten du, “gauzak zer-

baitengatik gertatzen dira gertatzen diren moduan,

eta nahiago dut kontzertuak zerbait oso bereziak

eta disfrutatzekoak izatea”.

Labrit zuzenean ikusi nahi duenak laster izango

du horretarako aukera, momentuz bakarra izan-

go dena. Urriaren 19an, Tabakaleran (Donostia)

ariko da, 20:00etatik aurrera, Kutxa Kultur Plazan.

Bakarrik arituko dela aurreratu du, gitarra, pianoa

eta, noski, ahotsa lagun. Diskografiari errepasotxo

bat eginda, azken diskoko kantuak izango dira

batez ere entzungai.

Bederatzi kantuz osatua, Labriten hirugarren diskoa da ‘Zortzi’ izeneko bilduma. IVAN PEREZ

USURBIL

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

Ortzadar // 03Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

A

IRITZIA

Hibridazioaren aurkaIBAN ZALDUA

Azken urte hauetan behin eta berriro aldarrikatu izan da hibridazioa, hots, generoen arteko nahaske-

ta, literaturaren garapenerako bideetako bat bezala. Ziurrenik nik neuk ere hala defendatu dut inoiz, gure garaiko postmodernitate atze-raezinari zegokion moduan. Baina adinak maiz dakarren javier-mariasizazio prozesuaren era-ginpean, beldur naiz iritziz alda-tzen ari ez ote naizen. Azken aldian irakurritako bi liburuk eraman naute hibridazioaren arriskuez hausnartzera. Bata Kirmen Uriberen azkeneko nobela izan da, Elkarrekin esna-tzeko ordua (Susa, 2016). Onartu behar da, eta txalotu, egileak egin-dako izugarrizko ahalegina argu-mentuaren erdigunean kokatzen den Letamendi-Urresti familiaren historia berreraikitzeko ikerketan, mota guztietako iturriak –artxibis-tikoak, bibliografikoak, ahozkoak…– erabiliz. “Ez-fikziozko nobela” bat eraiki nahi izan du horrela, bola-dan omen dagoen genero hibridoa, gertakari errealetara oso pegatuta, eta fikzioaren esku hartze oso mugatuekin. Eta hor ikusi dut nik

liburuaren ahuleziarik handiena: egileak bere buruari ezartzen dion autodiziplina horren ondorioz, “nerbio nobeleskoa” falta zaio nabarmen, nire ustez, nobelari. Aitor dut izan daitekeela nire ira-kasle izaeraren tara bat, baina, horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin eta errefe-rentzia bibliografikoekin. Hori guz-tia, alde batera utzita liburuan nagusitzen den euskal historia garaikidearen interpretazio jeltza-lefiloaren kutsua. Baina hori beste gai bat izango litzateke, noski. Beste bat Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia (Pamiela, 2016) izan da, Hondarribiko alardearen auzia-ri buruzko saiakera-kronika, gogo-tsu hartu nuena, Bidasoaldeko jaien inguruan emakumeen kontra gau-zatutakoa gure historia sozial hur-bilaren mugarri lotsagarrienetako bat den neurrian. Kontua da libu-ruaren saiakera izaera osatzeko eta egilearengandik harago lihoazkeen ikuspegiak sartzeko –Ni-ak, litera-tura garaikideenaren joerei jarrai-ki, pisu handia du liburuan–, egi-leak gaiaren inguruko fikzio labu-rrak tartekatzen dituela. Eta hori

arazo bihurtu zait batzuetan, ez baitago argi ze puntutaraino dau-den “benetako gertakarietan oina-rrituta”, ala fikzioaren aldera lerratzen diren gehiago. Eta arazo bat dela diot, liburuaren testuin-guru hibridoagatik: Urretabizkaiak Alardearen inguruko ipuin liburu bat idatzi izan balu ez legoke ara-zorik, jolasa zein den badakigula-ko denok, baina saiakera-kronika gisa aurkeztu den neurrian, inpor-tantea izan daiteke istorioen egia maila neurtzeko modua izatea; ez dezagun ahaztu, ikuspegi praktiko batetik besterik ez bada, kontuak daukan karga polemikoa, oraindik ere. Ipuinok, gainera, ez zaizkit bereziki biribilak iruditu, konta-kizun gisa. Bestalde, deigarria egin zait, libu-ruan, gaiaren inguruan idatzi den piloari egiten zaion erreferentzien urritasuna, niretzat generoaren ikurretako bat dena gutxienez Montaigneren garaietatik. Baina hori ere beste gai bat izango litza-teke, zer esanik ez. Ez dakit: beharbada iritsi da hibri-dazio literarioaren aurka hitz egi-ten hasteko ordua. Pixkatxo bat, bederen.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

2. Elkarrekin esnatzeko... Kirmen Uribe. Susa.

3. Bi aldiz erditu zinen... Alaine Agirre (J. Jaka Beka). Elkar.

4. Amamaren grafitiak Toti Martinez de Lezea. Erein.

5. Ospa Juan Luis Zabala. Susa

6. Gelditu zaitezte... Ana Malagon. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

2. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

3. Euskal Herria itsasta-rra San Juan baleontzi... Albaola Itsas Kultur Faktoria. Elkar.

4. Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinaga. Salberri.

5. Askatasuna, etengabeko borroka bat Angela Davis. Katakrak.

Azken aldian iraku-rritako bi liburuk

eraman naute hibri-dazioaren arriskuez hausnartzera (...) Ez dakit: agian iritsi da hibridazio literarioa-ren aurka hitz egi-ten hasteko ordua

HAUR LITERATURA

‘Julene bakarrik dago ikasgelan’

Nathalie Dargent; itz: Miren Agur Meabe. Ttarttalo. 6 urtetik aurrera. 4o orr. 6,95 euro.

Banaezinen abenturak Ttarttaloren Banazeinak sailak hiru ale

berri plazaratu ditu: ‘Julene bakarrik dago

ikasgelan’, Peruk ogia erosi du inork lagun-

du gabe’ eta ‘Animatak sosak nahi ditu’.

Jon, Julene, Lukas, Lea, Peru eta Aminatak

osatzen duten taldeak egunero abentura

desberdin bat biziko du horietako bakoi-

tzean. Bildumako lehen alean Julene izango

dugu protagonista. Ikasgelan bere lagunik

gabe, bakar-bakarrik jarri dute aurten.

Berak bere lagunen artean primeran

pasatzeko asmoa zeukan, eta ez zuen

inondik espero bakarrik egotea. Lortuko al

du bizirautea Banaezinetatik aparte?

ENTZIKLOPEDIA

‘Sumendiak’

Pascale Hedelin; itz.: Aztiri. Ttarttalo, Wakou, naturari buruzko bilduma. 4 urtetik aurrera. 64 orr. 13,35 euro.

Sumendien sekretuak Sumendiak gure planetako txoko askotan

aurkitu ditzakegu: Hego poloan, Kanarie-

tan... eta baita itsasoan ere. Kapela txina-

tarraren, ezkutuaren edo mahaiaren for-

ma izan dezake sumendi batek, baina,

kasu guztietan, erupzioak ikusgarriak eta

arriskutsuak izaten dira. Aberastasun asko

eskaintzen dizkigute sumendiek: berotasu-

na, harribitxiak, lur emankorra eta baita

ikuskizun paregabea ere. Wakou izeneko

naturari buruzko entziklopedia txikien libu-

ru berri honi esker, bulkanologo izan

ahalko duzu. Sumendien sekretu guztiak

ulertuko dituzu!

Page 4: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Larunbata, 2017ko irailaren 9a

JOXEMARI CARREREIPUIN KONTALARIA

“Kontalaritza gehiegi infantilizatzen ari da”Mende laurdeneko ibilbidea ikuskizun bihurtu du kontalari gipuzkoarrak ‘The best of Joxemari Carrere’ ikuskizunean. Lanbideaz hausnartu eta garai bateko eta gaur egungo ipuinak bildu ditu bertan

KATTALIN BARBER

Kontalari jarduna antzerkigintza eta kazetaritzarekin uztartu du Carrerek bere ibilbidean. IKER AZURMENDI

MMENDE laurdeneko ibilbidean ika-sitakoaz eta aldatutakoaz mintzo da Joxemari Carrere (Pasai Doni-bane, 1963) bere azken ikuskizu-

nean. Hasierako kontaketa saioetatik gaur arte 25 urte pasa dira, eta urte hauetan guztietan osatutako ipuin ikuskarietatik ipuin seinala-tuenak eta bere kontagintzan esanguratsue-nak izan direnak bildu ditu. Zer aurkituko du ikusleak ‘The best of Joxema-

ri Carrere’ ikuskizunean? Hain justu, azken 25 urteetan egindakoaren ibilbidea da. Garai bateko ipuinak, oraingoak... Egindakoaren bilakaera bat da. Esan daiteke atzera begirakoa egin dudala, non nagoen ikusteko. Agian, ikusleentzat baino, niretzat da ikuskizuna. Beharra sentitu zenuen horrelako ikuskizun bat

egiteko? Kasualitatez izan zen. Logroñoko taberna batean kontaketa egitarau bat antolatzen dute orain dela 25 urtetik. Nik uste dut espainiar estatuan dagoen programazio zaharreneta-koa izango dela. Joateko eta zerbait konta-tzeko eskaini zidaten. Behin baino gehiago-

Page 5: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

Ortzadar // 05Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

PASAIA

tan egon naiz han, baina ez nekien zer konta-tu. Orduan burura etorri zitzaidan nik ere 25 urte daramazkidala kontatzen, eta hor jaio zen ikuskizuna. Han eskaini nuen lehen aldiz, neguan, eta ondoren, hobe prestatu eta Erren-teriako Niessen antzokian eskaini dut uda honetan. 25 urte ez dira gutxi. Nola iritsi da Joxemari

Carrere honaino? Konturatu gabe, egia esan. Izan ere, denbora ez baduzu kontatzen ez da existitzen. Beste batzuek 25 urte bete dituzte irakasle edo fabri-ka batean lanean. Nik neurea egiten eta aurre-ra eginez, ez dago besterik. Txikitatik izan zenuen ipuinekiko interesa? Ez. Antzerkian hasi nintzen 16 urterekin. Hor-taz, ezagutzen nuen eszenatokien mundu hori. Ipuinekin kuriositatez hasi nintzen. Koldo Amestoy ezagutu nuen, berak ipuinak konta-tzen zituen aspalditik. Hazparnen jaialdi bat antolatzen zuen Amestoyk eta hara joaten nin-tzen. Antzerkia egiten baduzu horrelako gau-zak ere erakargarriak dira oso, baina ezer han-dirik planifikatu gabe sortu zen dena. Garai horretan, gainera, ez zeuden kontaketa asko ikusteko. Kuriositatea izan zen guztia; mun-dua mugitzen duen makina da kuriositatea. Antzerki mundutik kontalaritzara pasa zinen.

Hain desberdinak dira bi munduak? Lengoaia desberdinak dira, baina oinarri bera dago sormenean. Zerbait sortu eta kontatu beharra da gakoa. Gero formatu desberdine-tan aurkezten da: margoa, musika, dantza, kontalaritza, antzerkia... Kontalaritzan esze-natokia ez da zertan antzokia izan behar. Taberna bat edo liburutegia izan daiteke. Oso eklektikoa da zentzu horretan. Baina arte esze-niko bat da eta jendaurrean aritzen zara. Zein irizpiderekin hautatzen dituzu ipuinak? Segun. Batzuetan badut ideia bat edo interes bat buruan, eta ipuinen bitartez mamitzen dut. Adibidez, emakumeen biolentziari buruzko ideiak nola islatu ipuinetan? Beste batzuetan, enkarguak izaten dira. Adibidez, Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka enkar-gu bat izan zen. Inspirazio iturriak alde asko-tatik agertzen dira. Baina oinarria beti berdi-na da: zertaz hitz egin nahi dudan. Hortik kon-taketa formatura eramaten duzu. Argi zenuen azken ikuskizun honetan zein ipuin

sartu eta zeintzuk ez? Ez. Asko kanpoan gelditu dira, ezinezkoa zela-ko guztiak sartzea. Argi nuen zer kontatu nahi nuen, nola kontatu eta nolako bilakaera izan behar zuen. Ipuin asko nire ibilbidean oso adierazgarriak izan dira. Hasieratik gainean eraman ditudanak edota oraindik kontatzen ditudanak, eta hortik atera dut lagina. Nire-tzat behintzat oso baliagarria izan da norbe-raren ibilbidearen gogoeta egiteko: zertan eman dut denbora, zergatik egin dudan gau-za bat eta ez bestea... Hori da publikoari eskai-niko diodana. Nire lana, baina baita euskal kontalaritzaren inguruko hausnarketa ere. Non geunden lehen eta non gauden gaur egun. Nola ikusten duzu zure burua eta euskal konta-

laritza 25 urte geroago? Orain kontzienteagoa naiz. Hasieran, intuizioz egiten nituen gauza asko, baina orain askoz gehiago dakit eta beste ikuspegi batzuk ditut, bidean ikasi ditudanak eta nire gogoetak, esa-

ko kontatu, norentzat, zer bilatzen den... Oso desberdina da, adibidez, ipuin bat kontatzea momentu batean edo ordubete irauten duen ikuskari bat egitea. Kontaketan kontalaria da funtsezkoa, hitza jarriko dio ipuinari bere ikus-pegitik eta bere hitzetan. Buruan duzu gogoangarria edo adierazgarria den

ipuinen bat? Asko ditut. Penintsula osoan oso zabalduta dagoen ipuin bat gustatzen zait. Haurrei kon-tatzen zitzaien, eta, egia esan, nahiko krude-la da. Jose Miguel Barandiaranek Errenteria-ko bertsio bat jaso zuen, baina Oñatin eta Nafa-rroan ere badaude beste bertsio batzuk. Beñar-do deitzen da ipuina eta bertan kontatzen da nola ama batek bere seme-alabak kozinatzen dituen eta gero aitak jaten dituen. Politikoki ez da oso zuzena haurrei kontatzeko, baina niri asko gustatzen zait, eta haurrei ere bai. Valentzian, Extremaduran eta Portugalen ere antzeko bertsioak daude. Krudela da, baina

Haurren aisialdian jartzen da beti arreta eta ez kontalaritzak bere horretan duen garrantzian”“

Carrere, bere hasierako garaietan eskainitako emanaldi batean. NOTICIAS TALDEA

sinbologia handia du. Zergatik kontatzen zen ipuin hau? Zer kontatu nahi zen? Horiek dira galderak. Baina ipuin dibertigarriak eta poli-tak ere badira. Denetarik dago. Euskal Herriko ipuinez gain munduko ipuinak

ere asko landu dituzu. Bai, ipuinak bilatzerakoan mundu osoko ipui-nak bilatzen ditut. Orduan konturatzen zara munduko txoko guztietan, bai hemen, bai Islandian eta bai Mazedonian, gogoetak ber-dintsuak direla. Nortzuk gara, nondik gatoz, zer egiten dugu munduan, zer da bizitza... Mundu osoko ipuinetan agertzen dira haus-narketa hauek, modu batean edo bestean. Eta askotan antza dute ipuinek ere. Bitxia da; ora-in dela gutxi Islandiako ipuin batzuekin nen-bilen, eta XII. mendeko pertsonaia bati buruzko ipuin bat aurkitu nuen. Apaiza eta idazlea zen, eta orduan konturatu nintzen gure Axularren istorio bera zela. Gauza askok kointziditzen zuten. Bitxia da nola bidaiatu dezakeen ipuin batek leku batetik bestera. Nola izan daiteke hori? Hori da galdera. Islandia eta Euskal Herria-ren arteko harremanak itsasokoak ziren, eta transmisioa hortik eman zitekeen. Bide hori da logikoena. Beste ipuin bat dago San Loren-zo Estuariokoa. Naskapi indioen ipuina da, eta bertan kontatzen da bazela arrantzale euskal-dun bat bere alaba indigenen buruarekin ezkondu nahi zuena. Alabak, ordea, ingeles batekin ihes egin zuen. Gero esaten dute San Lorenzoko badian printzesa euskaldunaren irudi bat agertzen dela. Bitxia da nola nahas-ten diren kulturak. Ez da gauza berria, beti-danik gertatu da. Horrek asko erakarri nau betidanik. Azken finean, zer da euskal ipuin tradizionala bat? Hemen kontatutako istorio bat da, baina beste leku batzuetan antzeko bertsioa kontatzen dute. Kultura bakoitzak berera eraman du, eta bere egin du. Garran-tzitsua da ohartzea gure kulturan kontakizu-nak izan duen garrantziaz. Kultur transmisioa mendeetan zehar ahoz aho eman izan da gurean, eta hor ipuinek garrantzi handia dute. Zaindu dezagun hori.

Mendeetan zehar kultur transmisioa ahoz aho eman izan da eta hor ipuinek garrantzia handia izan dute”“

Mende laurden kontu kontari

Oiartzungo Intxixu taldearekin antzerki

munduan egin zituen lehen urratsak

Joxemari Carrerek, hamasei urte zituelarik.

Gerora etorri ziren Maskarada, Sebastopo-

leko Titiriteroak, Topo eta Glu Glu taldeekin

egindako lanak. Antzerkitik kontalaritzara iga-

ro eta 25 urte bete ditu horretan. ‘Behin Mun-

duan...’ (1993) izan zuen lehen ikuskizuna,

segidan etorri ziren, besteak beste, ‘Igurtzi

nazazu, laztana’ (1995), ‘Kondoi bakoitzak

bere istorioa dauka’ (1998), ‘Izena duen guz-

tia da’ (2002) eta ‘Ipuinen Bidaiaria’ (2009).

Ikuskari batzuetan musikariak lagun izan ditu,

esaterako aipatutako lehen ikuskizunean

Mikel Markez eta Alaitz Telletxea izan zituen

ondoan. ‘Igurtzi nazazu berriro, laztana’

ikuskaria, berriz, Mikel Markez eta Asier

Serrano olerkariarekin egindako elkarlana

izan zen, kantua, olerkia eta ipuinekin sexua-

ren gaineko saioa osatuz.

terako. Hasieran nahiko esperimentala zen dena. Adibidez, ipuin tradizionalak gaurko-tzeko beharra oso garrantzitsua izan da nire ibilbidean. Ipuin tradizionalak ezagutzea, zabaltzea eta gaur egunera nola ekarri dai-tezkeen ikustea. Hori izan da nire gogoeta nagusiena, nire ustez. Bestalde, euskal kontalaritzari buruz, esan dezaket gaur egun inoiz baino jende gehiago dagoela. Halere, susmoa dut atzera egin dugu-la. Kontalaritza gehiegi infantilizatzen ari da, edo dagoeneko infantilizatu da. Badirudi hau-rren mundura begira dagoen gauza bat dela. Gainera, haurren munduan ere zerbitzu gisa ikusten da eta ez gauza serio gisa. Baina kon-talaritza sormen eta kultur jarduna da. Hori sendotzea falta zaigu eta bide horretan lan egi-tea. Izan ere, haurren munduan gelditzen dira kontaketa saio gehienak eta helduentzat saio gutxiago antolatzen dira. Liburutegietatik irte-tea beharrezkoa da. Ez hori gaizki dagoelako, baizik eta gehiago zabaldu behar dugulako. Sormen bidea den heinean, proposamen des-berdinak egon behar dira, beste edozein arte-tan bezala. Horretan aritu behar dugu, eta ez bakarrik kontalariok, kultur eragile guztiek baizik. Gutxietsita dago kontalaritza? Zerbaitetarako balio duen tresna modura ikus-ten da. Haurren aisialdian jartzen da arreta eta ez bere horretan duen garrantzian. Gogoe-tarako bidea edo sormenerako bidea bat da. Noski balio dezakeela gauza askotarako, zine-mak edo antzerkiak bezala, baina bere horre-tan du berezko garrantzia. Hori da lortu behar duguna. Ipuin guztiek balio dute kontaketarako? Guztiek balio dute, kontua da nola kontatzen duzun. Nik bereiziko nituzke ipuina bera eta kontaketa bera. Kontaketaren barruan ipui-nak daude baina kontaketa ez dira bakarrik ipuinak, zabalagoa da: aurkezpena, trantsizioa, isiluneak... Ipuina kontaketa horren barruan kokatzen da. Hortaz, ipuin bat kontatzerakoan kontalariak egin behar ditu galderak: zertara-

Page 6: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

06 // Ortzadar Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Bidaia-koadernoa

Viena, Ahmeden hiriaDuela urtebete baino gutxiagotik bizi da Austriako hiriburuan, baina Ahmed bertakoa da jada. Gaur entsegua zeukan, baina erabaki du ez dela joango, ‘bere hiria’ erakutsi nahi digulako

TTRANBIATIK metrora egin dugu jauzi, gero metrotik autobusera, eta pauso bizian ibili gara etorbidee-

tatik, kale estuetatik eta plazetatik, Vienako bazterrik esanguratsuenak bisitatuz. Katedraleko katakonba kristauen gainetik joan gara paseoan, baina ez gara dorrera igo, zeren gaur, eskaileretan gora arna-sestuka joatearren, sarrera ordain-du behar baitzen. Turista-oldea saihestu dugu, japoniarrak eta ita-liarrak driblatu ditugu, Danubio ibaia usaindu dugu, eta, gero, esprin-ta jo dugu Zaha Hadiden eraikin baten alboan. Izozki-denda ospetsu baten paretik igaro gara, inguru judutarra bisita-tu dugu, Gutenbergen estatua bat agurtu, eta interes handirik gabe zeharkatu dugu Hitlerrek diskurtsoak botatzen zituen tokia. Pixka bat harago, emakume ijito batek lore bat eman digu Maria Teresa plazan, eta, azkenik, Ahme-dek azaldu digun moduan, “erregea-ren etxea” ikusi dugu: Hofburg jau-regi inperial izugarria. Bai, hementxe egiten zuen lo Sissi enpe-ratrizak, eta hantxe txukuntzen zuen bibotea Frantzisko Josef kaiserrak. Baina, tour turistiko honetan, beste zerbaitetan eman dugu denbora gehiena: hiriko antzoki, opera eta arte-galeria guztietara sartu gara. Ahmedek den-denak ditu kontrol-pean. Bainugela musikalizatu bitxi bat ere bisitatu dugu, Vienako opera handiko metro-geltokian ezkutatu-ta dagoena. Radetzky martxaren edo-ta Danubio Urdineko balsaren doi-nupean egin daiteke txiza, euro-zen-timo batzuen truke. Hori da Ahme-di gehien gustatzen zaion Viena. Izan ere, Ahmedek goitik behera aldatu zituen planak, hiri hau eta bertako kale eta antzokiak lehen aldiz ikusi zituenean. Eta erabaki zuen hemen geratuko zela bizitzen.

mehatxupean, beste gauza itsusi askoren artean. INDARKERIATIK IHESI Bizimodu baketsua ez da bideragarria Iraken. Ahmedek anaia galdu zuen bonba baten ondorioz. Ama, berriz, Ahme-den arreba gaztearekin bizi da Falu-ya hirian, eta aita militarra da, gober-nuarentzat egiten du lan. Ahmedek, indarkeriarekin kokoteraino, handik ihes egitea erabaki zuen: aurreztuta zeukan dirua mafien esku jarri, eta Mediterraneoa zeharkatu zuen on-tzi puzgarri horietako batean, bizia arriskuan jarrita. 2015ean Mediterra-neoan desagertu ziren 3.700 pertso-netako bat izan zitekeen bera, edo, itsaso hori zeharkatu eta Europara iritsi nahian, 2016an itota hil ziren 5.000tik gora pertsonetako bat. Orain, Ahmed Vienan bizi da. Era-baki zuen hemen geratuko zela bizi-tzen, hirian hainbeste antzoki, arte-adierazpen eta ikuskizun zeudela konturatzean. “Aktorea naizen alde-tik, hau luxua da. Toki zoragarria”, diosku, pozarren. Ahmedek 40 euro jasotzen ditu hilean, laguntza gisa. Horrekin, jakina, ezinezkoa da hiri honetan modu duinean bizitzea. Errefuxiatutzat onar dezaten edo paperak eman diezazkioten itxaro-ten duen bitartean, pisua konparti-tzen du beste irakiar gazte batzuekin eta ihes egindako musikari irandar batekin. Mutil gaztea da, musika arloko prestakuntza jasotakoa; bai-na ihesean doa, bere jarduera artis-tikoaren zati handi bat ere jazarria delako. Batzuetan ahaztu egiten zai-gu Europako ateetan uzten ditugun gazteetako asko, erbestearen bila dabiltzanak, beharbada, euren sor-terrietako Pablo Picasso, Garcia Lor-ca, Pablo Neruda, Freddie Mercury, Albert Einstein edo Vladimir Nabo-kov izan daitezkeela. Aipatutako horiek ere, ihes egindako eta erbes-teratutako jende paregabea, mun-dua ikusteko dugun modua aldara-zi zuten. Bitartean, Ahmedek antzezlanetan eta performanceetan kolaboratzen du, lan komunitarioak egiten ditu, harrera egin dion gizartean baliaga-rria izaten saiatzen da. Alemana ikasten du eta eszenografia-eskolan eman du izena, unibertsitateko ikas-le gisa. Dagoeneko zenbait obra an-tzeztu ditu Vienan, gazte gay baten eta musulman baten rolean, esate baterako.

DANIEL BURGUI

Irak eta bertako indarkeria atzean utzi zituenetik Vienan bizi da Ahmed Hassim aktore gaztea. DANIEL BURGUI

Birritan pentsatu gabe. Ahmeden asmoa Suedian bizitzea zen. Edo hori esan zigun elkar ezagutu genue-nean. 2015eko irailean izan zen hori, Idomeni eta Gevgelija arteko tren-estazioko geraleku zaharrean, Greziaren eta garai batean Jugosla-viako errepublika izandako Maze-doniaren artean. Toki hura jendez gainezka zegoen: ehunka pertsona, muga-igarobide hartako alanbre arantzaduna noiz irekiko ote zen zain. Hantxe zeuden Ahmed eta bere lagun Mohanad.

Ahmed Hassim 23 urteko aktore gaztea da, mutil alaia, Bagdadekoa. Bere laguna, Mohanad, zine-zuzen-daria da. Biek amaitu zituzten ikaske-tak Bagdadeko Arteen Akademian, eta Irakeko indarkeriatik alde egitea erabaki zuten, bidaia klandestinoan, beste lekuren batean aterpea aurki-tu nahian. Hilabete batzuk lehena-go, poliziak jipoi ederra eman zion Ahmedi, kale-antzerkia eta herrita-rren beste askatasun batzuk eska-tzen zituen manifestazio batean. Bere telefono mugikorra hartuta,

fitxa polizialeko argazkiak erakutsi zizkigun: hanka bat igeltsuarekin, eta ubeldura-bilduma galanta. Bagda-deko inauterietako eskumuturrekoa ere erakutsi zigun. Aste batzuk lehe-nago izan ziren inauteriak, eta jaial-diaren lemak hauxe zioen, ironiko-ki: Baghdad, city of Peace (“Bagdad, bakearen hiria”). Paradoxa hutsa; izan ere, herrialde horrek urteak daramatza gerra fratrizida betean, alde guztiak astintzen dituen indar-keriarekin, atentatuak jasanez egu-nero, eta Estatu Islamikoaren

Page 7: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

Ortzadar // 07Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·komikia

Trintxeratik binetaraEuskal komikigintzak 1975etik gaur arte izandako bilakaera ikus daiteke Bizkaiko Foru Liburutegiko ‘Euskal komikia 1975-2017’ erakusketan

IIRUDIGINTZA eta literatura ondoen uztartzen dituen for-matua da, beharbada, komikia. Ume, gazte nahiz heldu, publi-

ko zabala erakarri du aspalditik eta belaunaldi askoren bidelagun izan dira bineta bidezko istorioak. Bes-te herrialde batzuetan komikigin-tza errotuago dagoen arren, Euskal Herrian ere autore eta aldizkari esanguratsuak daudela agerian uzten du urriaren 28ra arte Bilbo Foru Liburutegiko 2. solairuan dagoen erakusketak. Francoren diktaduraren ondorengo loralditik hasi eta gaur egun arte, genero horrek gurean izan duen historia-ren errepasoa da Euskal komikia 1975-2017. Zaleek informazio xehea jasoko dute erakusketako 35 panelen bidez: Euskal komikigintzaren gorabeherak, sektoreari hauspoa eman dioten aldizkariak, autore nabarmenak eta abar. Argitalpen originalak ere badaude, horietako asko Foru Liburutegiaren funtseta-tik hartuak. Pertsonaia ezagunen eskala handiko erreprodukzioak eta photocall-a ez dira falta. Kike Infa-me eta Mikel Begoña dira komisa-rioak, komikigintzan ibilbide luzea egindakoak biak. “Ezin da esan komikiaren industria indartsurik

dagoenik hemen, baina etengabeko interesa egon da”, uste du Infamek. “Trintxeratik idatzitako historia” dela dio komisarioak, baliabide bai-no gogo gehiagorekin. “Fanzineak eta edizio independenteak behin eta berriro agertu dira, zentsurarik gabe, bizkor eta merke komunika-tzeko modua izan dira”, gehitu du. Hamarkadaz hamarkadako errepa-so horretan, ezin ahaztu Franco hil ondorengo aitzindariak. Antton Olariaga, Juan Carlos Eguillor, Gentz del Valle, Jon Zaba-leta... “garai har-tan hedabide berriak sortu ziren, Gara eta Egin kasu, eta a i t z i n d a r i haien irudiez hornitu zituz-ten beren orriak”, dio Infa-mek. Une gozoan zen euskal komikigin-tza eta horrek bidea zabal-du zien 1980ko proiektu eta autore berriei. Argitalpenen artean, TMEO aipagarria da, 30 urte geroago sasoi betean segitzen baitu. Gainera, Habeko Mik eta Ipurbeltz ere funtsezkoak izan ziren.

1990eko hamarkadak beheraldia ekarri zuen nazioarteko komiki-gintzara eta horrek eragina izan zuen hemen ere, Comictiva eta gisa-ko beste proiektu batzuek arnasari eusten lagundu arren. Autore askok beste sektore batzuetara jauzia egin zuten, komikigintzaren egoera ahu-laz atsekabetuta. Nolanahi ere, hamarkada hartan jarri zen edito-rial independenteen lehenengo harria, hurrengo urteetan sektorea-

ren oinarri izango zena.

Azken mende laurde-nean, euskal auto-

re askok atze-rrian arrakasta izan dute, hala nola, Angel Unzuetak eta Juan Luis Lan-dak. Gaur

egun, hiru zuta-be nagusi ditu

euskal komikigin-tzak, Infameren

ustez: Xabiroi euska-razko aldizkaria, Astiberri

argitaletxea eta lehen aipatutako TMEO. Euskal komikia “une gozoan” dagoela uste dute komisa-rioek. Horren erakusgarri, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eta Getxo-ko Komiki Azoka aipatu ditu.

ONDARE ABERATSA “Komikia gure historiaren isla da, gorabehera guz-tiekin”, dio Kike Infamek. Euskarak lurralde berriak bereganatzeko egin duen ahaleginaren lekuko ere izan da sektorea. Diktaduraren amaie-ratik bertatik, etengabe agertu dira euskarazko autoreei aterpea eskaintzeko proiektuak, esaterako, Ipurbeltz garai batean eta Xabiroi gaur egun. Erakusketaren helburu nagusietako bat euskarazko komi-kigintzaren ibilbidea eta bere onda-re aberatsa ezagutaraztea da. Maiz mundu maskulinotzat jotzen bada ere, emakumeek zeresana dute gure komikigintzan, erakuske-tan agerian geratzen denez. “Komi-kiaren historian eten gabeko pre-sentzia izan dute emakumeek”, azpimarratu du Infamek. Gentz del

Valle diktaduraren ondorengo ai-tzindarietako bat da eta, harrezke-ro, askok segitu dute haren bidea: “Raquel Alzatek eta Mai Egurzak lekua egin dute Frantziako merka-tu zorrotzean”, azaldu du komisa-rioak, “gainera, komikian zein ilus-trazioan ari diren zenbait egile ditu-gu, adibidez, Eider Eibar, Ainara Azpiazu Axpi, Amaia Ballesteros eta Maite Gurrutxaga”, gaineratu du Infamek. Autore eta argitalpenei esker, euskal komikigintzaren katea ez da eten. Infamek etorkizun oparoa aurrikusi du: “Atzerrian arrakasta lortzen duten egileak ikusten dituzu, Jaurlaritzak atera dituen laguntzak... ilusioa eragiten du horrek, baikorra naiz. Amets egi-teko une egokia da hau”.

DABI PIEDRA

“Ezin

da esan

komikiaren

industria indartsurik

dagoenik hemen, baina

etengabeko interesa

egon da”, uste du

Kike Infamek

Erakusketa iragartzen duen kartelaren irudia. RAQUEL ALZATE

BILBO

Page 8: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/...horretarako, agian nahiago nukeen historia liburu konbentzional(ago) bat, bere oin oharrekin

08 // Ortzadar Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.naroafernandez.com

Naroa Fernandez Getxo, 1983

Datorren astean...

Joseba Arginzoniz