ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... ·...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a. 531. zenbakia noticiasdealava.com BERTSO EGUNA Donostiako ohiko egoitza utzi eta Mungiak hartuko du gaur bertsolaritzaren festa handia -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... ·...

Page 1: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a. 531. zenbakia noticiasdealava.com

BERTSO

EGUNA

Donostiako ohiko egoitza utzi eta Mungiak hartuko du gaur bertsolaritzaren

festa handia

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Gorka Estrada Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Unai Unda ‘Xatiro’ rap abeslariak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du: ‘Xatirokeriak’. Barne gatazkak kanporatzeko proposamen ausarta egin du bertan, erritmo anitzak, euskara eta pop kulturaren erreferentziak uztartuz

Barne gatazkak azaleratuz, rap erritmoan

MARTA MORALES

EERRIMATUZ bizi du Unai Unda Xatirok musikarekin duen harreman estua. Doi-nu ezberdinekin istorioak

sortzea du gustuko Bilboko rap abes-lariak. Izan ere, barnekoa adieraz-teko eta sendatzeko tresnatzat du musika mota hori, “betiere, kontro-latzen baduzu”, dio. Eta Undak kon-trolatzen du. 2004. urtean rapeatzen hasi zenetik, gutxienez bakarkako lan bat kaleratzeko asmoa izan du beti buruan, eta, azkenean, amets hori egia bihurtu du. Xatirokeriak diskoaren tituluak berak transmititzen du lan honen helburuetariko bat: barnekoak askatzea. “Burua ez leherrarazteko/ metodo hutsezina, xatirokeria / kolo-reko gama guztia ikusteko,/ ez soi-lik beltza eta zuria,/ adieraz zaitez, izan irekia / atera buruan duzun guz-tia”, dio abeslari bilbotarrak Xatiro-keriak abestian. Eta horrelaxe egi-ten du berak disko osoan zehar. “Abesti hori da disko osoa laburtzen duen abestia. Horregatik jarri diot diskoari titulu bera”. Izan ere, diskoa-ren mezu orokor bat aipatzekotan, horixe azpimarratuko luke Undak. “Rapak barneko gatazkak bidera-tzeko ematen dizun aukera izango litzateke lan honen mezua, hau da, barne gatazkak identifikatu, bota eta ahal bada, gainditzea”. POP KULTURA Mezu zehatzei buruz hitz egitea baino, “entzuleari kolo-rezko irudiak eskaintzea” nahiago du Undak. “Irudiak botatzen dizkiot entzuleari, ez mezu zehatzak. Ba-tzuetan tonu jostagarriz eta, bestee-tan, aldiz, serioago. Gora Punisher abestian, adibidez, mezu borrokala-riaz aparte, izen bera daraman

komikiari omenaldi bat egiten diot”, nabarmendu du. Kantuetan etenga-beak dira zinemari, telebistari, komi-kiei eta literaturari egindako errefe-rentziak: James Joyce, Noam Chomsky, Michael Haneke, The Punisher super heroia, David Cro-nenbergen Crash filma... Arte Ede-rrak ikasi zituen Xatirok eta egun ikus-entzunezkoen arloan egiten du lan. Gainera, pop kultura oso gogo-ko du: “Etxea komikiz, liburuz eta filmez josita dago, asko gustatzen zait pop kulturako izenak aipatzea”. EUSKARAZ Nagusiki euskaraz kale-ratu du bere ibilbideko bakarkako lehen diskoa Xatirok. Guztira, hamai-ka pista ditu Xatirokeriak diskoak, hitzaurrea eta epilogoa kontatu barik, bederatzi abesti guztira. Horie-tatik sei dira euskaraz, eta besteak erdaraz. Izan ere, Undak betidanik izan du gogoa euskaraz gehiago abesteko. “Fenomenos de la Natura-leza taldean nengoenean, oso zaila zen euskarazko abestiak elkarrekin sortzea”, oroitu du. Horretaz gain, euskararekiko jarreraz ere kezkatu-ta agertu da. “Tamalez, euskaldunon

artean euskara gutxi hitz egiten dugu. Euskalfobia ere nabari-

tzen dut bazterretan. Euska-ra ez dago normalizatuta, beti fatxadan geratzen da. Azke-nean, txakurrari deitzeko, pankartak egiteko edo umeekin aritzeko bakarrik erabiltzen dugu”.

Euskaraz aritzean, euskal rapean igartzen zuen hutsune bat

ere bete nahi izan du. “Oso jende gutxi aritzen da rapean euskaraz, barne gatazkei buruz edo sentimen-duez. Ez dut hori askorik entzuten”.

Bere ustez, Euskal Rock Erradikala-ren eragina ikus daiteke hor. “Badi-rudi hemengoa bazara, eta euskal rock edo rapa egiten baduzu, gai borrokalariak jorratu behar dituzu-la derrigorrez, eta horrek ez du euskara hazten eta hedatzen uzten, oztopatu baizik”, ohartarazi du. DOINU ANITZAK Xatirokeriak diskoan musika estilo ezberdinak topa daitezke. Batzuk abesti lasaiak dira, beste batzuk azkarragoak, eta, bada baten bat a capella eginda diru-diena ere. “Kanta bakoitzari bere nor-tasuna eman nahi nion, musika eta erritmo ezberdinak erabiliz”. Horrez gain, diskoan agertzen diren erritmo ezberdinak abeslaria nerabezaroan inspiratu zuten taldeei egindako omenaldia dira, besteak beste, Def Con Dos, Negu Gorriak, Siniestro Total edo Oskorri. Ekoizpen lana behin amaituta, “generorik gabeko diskoa” zela konturatu zen Unda, “hainbat ertz eta eragin” barnebiltzen dituelako lan honek. Kolaborazioak ere hainbat izan dira diskoan. Hala, La Basu, Shintoma eta Selektah Kolektiboko Manugaitz euskal rap abeslariek ere parte hartu dute, kola-borazio bana eginez. “Lehenengo biak lagunak dira eta askotan topo egin dugu. Selektah Kolektiboa, berriz, eredu bat izan da niretzat”, kontatu du Undak. Diskoko musika oinarriak benetako instrumentuekin grabatuz sortu zituenUndak, baina zuzeneko ema-naldietan DJ batekin eta gitarra-jole batekin aritzen da Xatiro. Gaur ber-tan Sopelako Plaza Beltzan eskaini-ko du kontzertua, eta otsailaren 16an, berriz, Bilboko Kremlin are-toan izango da.Unai Unda ‘Xatiro’ rap musikari bilbotarra. OSKAR MARTINEZ

BILBO

Ediciones Izoria S.L. Zuzendaria: Miren Ibáñez Azala: Gorka Estrada Koordinazioa: Julene Larrañaga Maketazioa: Janire Neches Diseinua: Jesús Santamaría Lege Gordailua: BI 1720-06

Page 3: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

B

KRITIKA

Objektu, subjektu galduak

IBON EGAÑA

BIGARREN Mundu Gerra-ren urteak Cynthia Ozick-entzat inoizko zoriontsue-nak izan omen ziren. Euro-

pan kontzentrazio-esparruak eta txi-miniak martxan ziren garaian Anna Frank-en adintsukoa zen Ozick, New Yorkeko Bronxeko biztanlea, eta lite-ratura unibertsaleko klasikoko obra handietarako sarbidea izateak ate ugari ireki zizkion jatorri juduta-rreko idazlegaiari. Sasoi hartan Europan egon balitz bere patua zein izango zen galderak inarrosi zuen geroztik, eta orobat astindu zuen liburu batean irakurritako pasarte batek. Kontzentrazio-esparru batean elektrifikatutako hesi baten aurka jaurtitako haurraren irudia iltzatu-ta geratu zitzaion, eta hari jarraika idatzi zuen Xala ipuin laburra, 1980an plazaratua. 1989an ipuin hura eta Rosa nouvellea elkarrekin argitaratu zituen, halako diptiko moduko bat osatuz Xala izenburu-pean, eta hala plazaratu ditu Pasa-zaitek orain euskaraz testu biak, Koro Navarroren itzulpenean. Holokaustoaren izugarrikeria eta esanezina maiz irudikatu da ama-alaben arteko bortxazko banaketan

TITULUA: ‘XALA’ EGILEA: CYNTHIA OZICK ARGITALETXEA: ELKAR

arreta jarrita, binkulu primario horren apurketak jendetasunaren mugetara, horrorearen esparrura eramaten baikaitu. Kontzentrazio-esparru batean kokatu zituen Xala ipuinean Ozick-ek Rosa, haren ilo-ba Stella nerabea, eta Magda, xal batean bilduta ezkutuan daraman 18 hilabeteko alaba. Ama-alaben eta ilobaren arteko harremana gidari dela, bost orrialde aski ditu estatu-batuarrak pertsonaia sendoak erai-kitzeko eta izugarrikeria zehatz deskribatzeko: hotza, gosea, nekea, eta kode moral oro kolokan uzten duten leku-denborak. Lausotu egiten dira testuinguru horretan gizakiaren eta gizaki ez denaren arteko mugak, jende eta animalien artekoak, pertsona eta objektuen artekoak, eta modu lilu-ragarrian eramaten du lausotze hori paperera, hizkuntzara Ozick-ek: “ziriak” dira hankak, “pinpilipauxak” haurrak distantzian. Alderantziz ere, objektuak ez dira objektu soil: Mag-da biltzen duen xalak izaera magi-ko, sinbolikoa hartzen du ipuin labu-rrean, gizakiaren ordezkoa hala-beharrez, eta baita Rosa kontakizun luzean ere.

Hainbat urte beranduago, kontzen-trazio-esparrutik bizirik atera eta AEBetan, Floridan bizi den 59 urteko Rosa du protagonista biga-rren narrazioak. Bestelako giro eta paisaia bat birsortzen du Ozick-ek nouvelle honetan: protagonistak une batean “zoologiko” deitzen duen giza-galeria bat, erretiratuta-ko erbesteratu juduek populatuta-ko opor-leku bat, izugarrikeriaren oroimena, sublimea eta esperpen-tikoa batera bizi diren espazio bat, komikotasunerako eta ironiarako tartea zabaltzen duena. Subjektu erabat hautsi baten psikologia zorrotz eta maisuki eraikitzen du paisaia horretan idazleak, bi objektu sinbolikorekin lehian dabilen ema-kume batena: xalak alabaren gomu-ta dakarkio, galdu dituen kuleroek sentsualtasunaren oihartzunak. Zuhurtasun eta zoramenaren arteko muga ere lausoa da Rosaren-gan, eta eremu ñabar horretan berriro ere, irudikatzen du ondoen Ozick-ek pertsonaiaren izaera, balizko zoramen hori baita, izan ere, akaso zuhurtzia posible baka-rra. “Desesperazioaren eromenean datza esperantzaren zuhurtzia” esan zuen idazleak inoiz.

Ama-alaben eta ilobaren arteko

harremana gidari dela, bost orrialde aski ditu estatuba-tuarrak pertsonaia

sendoak eraiki-tzeko eta izugarri-keria deskribatzeko

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SAIAKERA

‘Txoriak dira bederatzi’

Tere Irastortza. Pamiela. 192 orr. 17 euro.

Gogoeta laburrak Saiakeratik gertu dagoen bere azken

lanean era askotako materialak jaso ditu

Tere Irastortzak (Zaldibia, 1961): aforismo

tankerakoak, hausnarketa etimologikoak,

beste idazle batzuen esanak... Gainera, Iras-

tortzaren beraren hausnarketa etimologi-

koak ere aurkituko ditugu. Sei urteren

buruan onduriko lana da honakoa, 2010-

2016 epean sorturiko materialak jaso baititu

egileak. Hainbat marrazkiz osatutako libu-

rua da, eta alderdi grafikoaz Iñaki Bastarri-

ka arduratu da. Izenburuari dagokionez,

Mikel Azurmendiren ‘Euskal nortasunaren

animaliak’ liburuan ikusitako enumerazio

batean oinarritu da Irastortza.

SAIAKERA

‘Herejeen alaba’

Ander Berrojalbiz, Joseba Sarrionandia. Pamiela. 64 orr. 8,50 euro.

Herejiez

Joseba Sarrionandiaren ‘Kristalezko bihotza’

liburua da Ander Berrojalbizen saiakerearen

abiapuntua. Fraile bat Orreagatik Duran-

gora abiatzen da eta bertara heltzean,

hamabi hereje erreko dituela jakingo du,

beraien artean ume bat, herejeen alaba.

Sarriren testuarekin batera, egileak beste

zati bitan banatu du liburua: batetik egi-

leak berak gai hauei buruz egin duen iker-

keta eta bestetik, hiru eranskinez osatutako

atala, Durangon XV. eta XIX. mendeen

artean izandako herejia guztien laburpena.

Berrojalbizek gai honen inguruan lantzen

duen bigarren lana da hau, iazko ‘Los here-

jes de Amboto’ lanaren ondotik.

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

2. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Elurra ikusi dut Xabier Lete. Elkar.

5. Arrutiren banda Jon Arretxe. Erein.

6. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Ekialde Hurbila. Muinak eta ertzak Hainbat egile. Elkar-Berria-Jakin.

2. Luhuso, ETAren... Enekoitz Esnaola. Elkar.

3. Ongi etorri euskal mitologiaren mundu... Hainbat egile. Mitologik Basoa.

4. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

5. Gerrak ez du emaku... Svetlana Aleksievtx. Elkar.

Ama alaben eta

Page 4: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bertsolaritza

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a

ko”. Azpiegitura eta koordinazio lanetan lagundu dio Taketek Bertsozale Elkarteari: Udalarekin harremana bideratzen, saioak har-tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana” egitea egokitu zaie, azken batean. Gaur ere, behar den leku guztietan egongo dira Mungiako bertsolari eta zaleak, laguntzen. HIRU BAZKARI Izan ere, egi-tarau oparoa antolatu dute, egun osokoa. Hor ere badira aldaketak, batez ere ekitaldien tamainari dagokionez. “Donostia-ko formatuak bazituen ezaugarri jakin batzuk, jende asko biltzen zen”, dio Agirresarobek, “Kur-saalaren pareko agertoki handi batek asko markatzen du, gauza onak zein gainditu beharrekoak ditu horrek”. Horrega-tik, bertsolaritzaren neurrira ekarri nahi izan dute, “espektatiba horiek jaitsi nahi genituen eta zerbait gure neurrikoagoa egin, esperimen-tatzeko bide errazagoa emango duen zerbait”. Donostian egin diren ekitaldietan ehunka en-tzule batzen zituen saio handiaren ordez, hiru txikiago antolatu dituzte, Mungiako sozieta-te banatan, aldi berean. Agirresaroberen ustez,

DDUELA mende erdi hasi zenetik, bertsozaleentzat urteroko hitzor-dua izan da Bertso Eguna, garai bakoitzeko bertsolaritzaren ispilu.

Baina irauteko ezinbestekoa da egokitzen jaki-tea, eta jaialdiak gaur egungo beharrei eran-tzuten ote zien jakiteko, Bertsozale Elkarteak gogoeta prozesua abian jarri zuen. Hala, 2017an ez zuten Bertso Egunik antolatu. Badi-rudi hausnarketak fruitua eman duela, aur-ten azala eta mamia aldatuta baitatoz. Goize-tik gauerako egitaraua prestatu dute Mungian gaur, bertako Taket bertso eskolarekin elkar-lanean. Donostiak bertsolaritzan duen leku zentrala atzean utzi eta bazterretaraino heltzea da asmoa. Horregatik, aurtengo edizioan hasita, Bertso Eguna ibiltaria izango da: Gaur Mun-gian, datorren urtean, seguruenez, beste leku batean. Bertsozale Elkartearen gainerako alo-rretan dagoeneko egiten dena, Euskal Herri guztira zabaltzeko ahalegina alegia, Bertso Egunean ere egitea zentzuzkoa dela uste du Jon Agirresarobe antolatzaileak: “Erreferen-te berrien bila goaz Euskal Herrian barna”. Mungian gogotsu daude Bertso Egunari harre-ra egiteko, Taket bertso eskolako Jone Larri-nagaren esanetan. “Pozik hartu dugu, baina baita beldur apur batekin ere, Bertso Eguna Donostiatik irteten den lehenengo aldia dela-

tik, San Antontxu bertso-paperen lehiaketa entzutetsuko sariak joan den astean banatu zituzten eta, bestetik, abestien hitzak sortzen aritzen diren artista asko ditu Mungiak. Gai-nera, Larrinagak gogoratu duenez, Bertso guz-tien habia izeneko diskoa plazaratu zuten ora-in dela urtebete, herriko bertsolariek eta musi-kariek elkarlanean. “Bertsozale Elkarteak pro-posatutako gaien artean hau aukeratu genuen, hemen lantzeko interesgarria da”. Oro har, bertsolari asko aritzen dira abestie-tarako hitzak idazten, eta hori “azalera eka-rri” nahi izan dutela dio Jon Agirresarobek.

Alboan, 2012ko Bertso Eguneko irudi bat; behean, ezkerretik eskubira hurrenez hurren, 2007, 2010, 2013 eta 2015eko une bana.

Bertsolaritzaren neurriko egunaUrte bateko etenaren ondoren, eraldatuta dator 2018ko Bertso Eguna. Donostiako ohiko egoitza utzi eta Mungian estreinatuko du izaera ibiltaria

DABI PIEDRA

bertsolariak erosoago arituko dira 80-100 lagu-nen aurrean kantatzen, 700en aurrean baino. Zaleek, beraz, aukeratu egin beharko dute zei-netara joan. “Hiru saio aldi berean egitea bada arraroa, bai, eta sortu digu kezkarik”, onartu du Bertso Eguneko koordinatzaileak, “baina

bertsoaz gozatzeko baldintza hobeak izango dira”.

Hona hiru aukera horiek:

Ehiza eta Arrantza Elkar-teko bazkarian, Julio Soto eta Onintza Enbeita ari-ko dira kantuan; Anaita-suna Elkartean, Sustrai Colina eta Miren Amuri-za; azkenik, Guri Zer

Elkartean egongo dira Igor Elortza eta Jone Uria.

Iluntzeko 19:00etan Olalde aretoan egingo den ekitaldi

nagusian berriro elkartuko dira zale guztiak, eta horko zerrenda ere

ez da makala: Amets Arzallus, Manex Agi-rre, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga, Alaitz Rekondo gai-jartzaile dela. BERTSO IDATZIAK Beste ekitaldi batzuk ere egongo dira gaur, aurtengo Bertso Eguneko gai nagusiaren inguruan antolatuak. Bertso idatzien eta bertso musikatuen gaia aukeratu dute, Mungiarekin lotura estua duelako. Bate-

“Donostiak

bertsolaritzan duen

leku zentrala atzean

utzi eta erreferente

berrien bila goaz”, dio

Jon Agirresarobe

antolatzaileak

Argazkia: GORKA ESTRADAArgazkia: KARLOS CORBELLA

Argazkia: GORKA ESTRADA

Page 5: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bertsolaritza

MUNGIA

Bertso jarri edo idatzien ezaugarri bereziak aldarrikatzea ere beharrezkotzat du: “Bat-batean kantatu edo bertsoak eta kantak ida-tzi, ematen du antzeko lanak direla, baina dife-renteak dira”. Musikaren eta bertsoen arteko lotura jorratzeko, Rafa Rueda eta Maria Rive-ro musikariek eta Jon Maia bertsolariak mahai-ingurua egingo dute eguerdian Torre-billelan, Alaia Martin gidari dela. Ondorengo poteoan bertso jarriak abestuko dituzte. ZALEAK, GOGOZ Larrinagaren ustez, Bertso Egunak Mungiako bertsozaletasunari mese-de egingo dio: “Bertsoa herrira bertara etorri

dela ikusteak lagundu egingo digu, gazteak bertso eskolara animatuko dituela uste dut”. Dagoeneko, gazte ba-tzuek hasiberrientzako talde berri-rik sortuko ote duten galdetu dietela dio Take-teko kideak, aukera izanez gero animatuko liratekeela eta. Bertso idatzietan tradizio sako-neko herria da Mungia, ez horrenbeste bat-batekoan, Larrinagaren esanetan. Gaur egun, baina, harrobia “osasuntsu” ikusten du: “Gaz-tetxo asko ditugu, gehienak neskak, hasibe-rrien eta helduen taldeak ere badauzkagu”, kontatu du.

Honenbestez, urtebeteko etena atzean utzita, dena

dago prest Bertso Egunaren aro berriari ekiteko. Jendea

gogoz sumatzen du Agirresarobek, batez ere betiko zaleen artean. Gainera,

bertsolaritzak ikusmina eragin du azkenal-dian Txapelketa Nagusiko final arrakastatsua-ri esker, Maialen Lujanbiok Anoetako futbol-partidan botatako bertsoa ahaztu gabe. “Ola-tu hori aprobetxatzen saiatuko gara”. Ikusteko dago zaleek nola hartzen duten Bertso Egunaren formatu berria, goitik behera eral-

datuta baitator. Urtarrilaren amaiera aldeko datari eutsi diote eta, hortik aparte, ia dena da nobedadea. “Ibilbide eta historia luzeko egitas-moa da Bertso Eguna, baina antolatzaileon beharrei erantzun ziezaiela nahi genuen, eta Donostian bakarrik ez, Euskal Herri guztian eragitea”, azaldu du Agirresarobek. Bertso Eguna bertsolari, bertsozale eta anto-latzaileen neurrira ekartzea helburu, eginda-ko gogoetarekin, behintzat, pozik dira Elkar-tean: “Gauza gehiago edo gutxiago aldatu, gogoeta guztiek ematen dute emaitza, eta gureak eman du”.

Mende erdiko bidea

Berezia izango da 2018ko edizioa, baina ez

soilik formatu berritua duelako, baita Bertso

Egunak 50 urte bete dituelako ere. 1968ko urta-

rrilean antolatu zuten lehenengoz, San Sebas-

tian jaien egitarauaren barruan eta Bertsolari Egu-

na izenarekin. Manuel Olaizola Uztapide, garai

hartako bertsolaririk handienetako bat, omen-

tzea zen asmoa. Ideiak arrakasta izan zuen, non-

bait, eta urteroko hitzordu bilakatzea erabaki

zuten.

Donostiako KTE erakundeak antolatzen zuen

Bertso Eguna, 1987an Bertsozale Elkartea sor-

tu eta ardura hori hartu zuen arte. Dena dela,

Mungiara aldatu arte, Bertso Egunaren lagun-

tzaile izan dira KTE eta Donostiako Udala.

1995era arte, urtero bertsolari bati gorazarre

egiten zitzaion. Hala, Uztapideren ondoren, Xal-

bador, Basarri, Balendin Enbeita, Lazkao Txiki

eta abar omendu zituzten, baita bertsolaritza

bultzatzen aritu ziren bestelako eragile batzuk

ere, hala nola ikerlariak, gerra osteko gai-jartzai-

leak eta txapelketen antolatzaileak.

1995etik aurrera omenaldiak alboratu zituzten,

Bertso Egun tematikoei lekua egiteko; hau da, urte

bakoitzean gai bat lantzen dute sakonean; adibi-

dez, aurten bertso jarriak eta abestietako hitzak.

2016ko ediziora arte, Donostian egin da Bertso

Eguna urtez urte, ia hutsik egin gabe. 2017a

gogoetarako gorde eta gero, 2018koa izango da

Gipuzkoako hiriburutik kanpoko aurrenekoa,

Mungian hain zuzen. Hurrengo urteetan ibiltaria

izango da, bertsolaritza Euskal Herriko txoko guz-

tietara eramateko asmoz.

“Bertsoa

herrira etortzeak

lagunduko du

gazteak bertso

eskolara erakartzen”,

uste du Bego

Larrinaga Taket-

eko kideak

Argazkia: IKER AZURMENDIArgazkia: IKER AZURMENDI

Page 6: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia-koadernoa

JATETXE txinatarretara goazen bakoitzean, oso ohi-koa da postrearen ostean zortedun gaileta bat jaso-

tzea. Azukredun gozoki kurruska-riek ezusteko bat ezkutatzen dute barruan, hau da, aforismo edo pro-fezia bat. Milioika daude munduan zehar banatuta: “Atea ixten denean leihoa irekitzen da”, “aintzat hartu bizitzako une guztiak”, “bilatzen ari zaren zortea beste gaileta batean aurkitu duzu” edota “pertsona batek gogoko zaitu, ez utzi ihes egi-ten” dira gailetetan aurki dai-tezkeen esaldietako batzuk. Inor gutxik jakingo du, halere, tra-dizio hau ez zela Txinan asmatu. Batzuek diote Californian bizi zen Japoniako diasporari loturiko gozo-kia dela, bada, tearekin gaileta beretsuak jaten omen zituzten japo-niarrek. Historialari gehienek, ordea, San Frantziskon kokatzen dute tradizio honen sorrera. Are gehiago, Txinatik etorritako migra-tzaileen asmakizuna dela diote. Bada, txinatarrak mendebaldeko trenbide sistema eraikitzera joan ziren Amerikako Estatu Batuetara. Urrearen sukarraren urteak ziren eta migratzaile txinatar askori helmuga bikaina iruditu zitzaien San Frant-zisko. Nolanahi ere, hiriko Chi-natown auzoa zeharo suntsi-tu zen 1906ko l u r r i k a r a n , eta 1960era arte ez zen guztiz berre-raiki. “XX. mendeko azken hamarkadetan, Hong Kong eremutik iritsi-tako enpresari txinatarrak lanean hasi ziren kontsumismo amerika-rrari probetxua nola atera asma-tzeko. Hala, gaileten produkzioa eraberritu zuten, haien jatetxeeta-ra jendea erakartzeko asmoz. Orduan jaio ziren zorte oneko gai-letak”, azaldu du Sam Chang ize-neko gazteak. Chang gida turistiko espontaneoa da San Frantziskoko Chinatown auzoan. “Asiatik kanpoko komuni-tate txinatarrik handiena bizi da hemen”, erantsi digu. Gazteak ez

Zorte oneko gailetakSan Frantziskoko Chinatown auzoan, Amerikako Estatu Batuetako komunitate txinatarrik handiena bizi da. Bertan asmatu ziren zorte oneko gaileta ospetsuakJ

du agentzia turistikorik. Goizero, udako oporraldian, mahaitxo bat jartzen du Golden Gate atearen aurrean: “Tour txikiak eskaintzen ditut. Begiak itxita ere gai izango nintzateke Chinatownetik barrena mugitzeko. Kale honetan jaio nin-tzen eta ondo baino hobeto ezagu-tzen ditut txoko guztiak”. Mutil gaz-tea informatika ikasketak egiten ari da unibertsitatean, baina uda den-boraldian diru mordoska irabaz-ten du atzerritarrekin. Changek irizten dio bere bisita ez dela besteena bezain “turistikoa”, eta 20 dolar eskatzen ditu harekin Chinatown ezagutzearen truke. San Frantziskoko Chinatownek ez du ondoko Little Italy auzoaren gentrifikazioa pairatu. Jendez bete-riko kaleetan merkatu tipikoak daude. Plazetan gazteek tai chi egi-ten dute eta agureek mahjong fitxa jokoaren tradizioari eusten diote. USAINAK ERAKARRITA Changen teoria baieztatzeko helburuz, For-tune Cooky Factory delakora era-man gaitu, alegia, munduko zorte-dun gaileta fabrikarik zaharrenera.

“Itxi begiak eta usaindu. Suma-tzen duzu gozokien aro-

ma? Ederra da fabri-katik ateratzen den

lurrina”, esan digu Changek. Hala da. Gaileten usaina urrun-dik nabari dai-teke. Fortune Cooky Factory

lokal txikia da, eta kale estu eta

e z e z a g u n e a n kokaturik dago. Ber-

tako usain ederrak biziki erakartzen ditu bizi-

lagunak. Hango gozogileek betiko osagaiekin egiten dituzte gailetak: irina, azukrea, banilla eta sesamo olioa. Barruan bost bat pertsona daude lanean eta zehaztasun handiarekin burutzen dute haien lana. Batek orea egiten du, besteak makina batean egosi eta hirugarrenak esal-dia sartzen du barruan. Beste bik apaletan uzten dituzte gailetak. Hozten direnean kurruskari bihurtzen dira. “Kate lana bezala-koa da, txinatarrek ez dute lanean denborarik galtzen”, azaldu du Changek barre artean. Halere, fabrika benetan famatua egin da eta talde turistiko handien bisitak jasotzen ditu egunero. Horregatik, agian, barruan argazkiak egin nahi dituen orok dolar erdi ordaindu behar du argazki bakoitzeko. “Urtero 3 bilioi zortedun gaileta inguru produzi-tzen dira munduan. Fabrika hau adibide txiki bat besterik ez da”, erantsi du Changek. Baina hemen hasi zen guztia.

ANE IRAZABAL

“San Frantziskoko

Chinatownek ez du ondoko Little

Italy auzoaren gentri-fikazioa pairatu”, dio Sam Chang bertako

gida turistikoak

San Frantziskoko Chinatown auzoan dago Fortune Cooky Factory lokal txikia. Bertako gozogileek

mimo eta dedikazio handiarekin egiten dituzte zorte oneko gaileta ezagunak. ANE IRAZABAL

Page 7: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Bi urte dira Nerea Arrien idazleak ‘Pentsatzeko txokoa’ bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Ordutik hona lekeitiarrak ez du denbora alferrik galdu; oraintsu kaleratu dituen ‘Hirutter’ helduentzako eleberria eta umeentzako ‘Atrapa Eguna’ lanak horren adierazle dira

Intimitateetan arakatzen

IIAZKO maiatzean aurkeztu zuen Pentsatzeko txokoa bere lehen gaztetxoentzako liburua Nerea Arrienek (Lekeitio,

1976). Urte eta erdiren ostean, bi lan berri dakartza esku artean: Hiru-tter helduentzako eleberria eta Atrapa Eguna, gaztetxoei zuzendu-ta. XXXIV. Lizardi saria irabazteaz gain, Pentsatzeko Txokoa liburuak “idazten jarraitzeko konfiantza nahikoa” eman zion Arrieni, eta horren fruitu dira orain Erein argi-taletxearekin kaleratutako bi lanak, egileak aipatu duenez. Hirutter eleberriarekin helduen literaturara egin du jauzia Arrie-nek. Liburu berritzailea da egitura aldetik; izan ere, irakurlea sare sozialen munduan kokatzen du. Hain zuzen, pertsonen arteko harremanak, sare sozialak eta haien atzean ezkutatzen direnak hartu ditu hizpide egileak helduen-tzako bere lehen eleberrian. Atal laburrez osatzen da eleberria, “twi-tterreko hari bat izango balitz beza-la”, eta horrek “dinamikotasuna eta bizkortasuna” ematen dizkiola uste du Arrienek. ERPIN UGARI Ines, Gari eta Martin dira nobelako protagonistak. Euren arteko harreman gorabeheratsuak kudeatzeko moduaz mintzo da liburua eta baita euren intimitateaz ere. “Liburuaren ardatza sarean partekatzen den bideo bat da. Sareak zentzu bikoitza izango du, pertsonaiak aramu birtualaren zain, bertan eroriko direlako”. Horrela, hasiera batean hiruki for-ma zuen sareak laukiaren forma hartuko du denborarekin, laukia pentagonoa bihurtuko da gero… “Azkenerako, kontatu ezin diren erpinez betetako poligono bat osa-tu arte”, eman du jakitera egileak. Albiste batek bultzatu zuen Arrien Hirutter idaztera. Italiako neska batek bere buruaz beste egin zuen oraintsu, sarean partekatutako sexuzko bideo batean bera ager-tzen zelako. Hortik abiatuta, “bizi-lagunaren inkisidore bilakatu den garai batez” idatzi nahi izan du egi-leak. “Ondokoaren bizitzaz elika-tzen den indibiduoaz; gero, sare

sozialetan salaketa jartzen duenaz. Sorginak bideoetan erretzen dituz-te orain eta inkisidoreak mugiko-rraren atzean ezkutatzen dira. Pos-poloak botoiak dira eta identitatea kolektiboa. Hortxe dago adorea eta koldarkeria. Nork nor den ez dakien interfazean”, azaldu du idazleak. Atrapa Eguna liburuan berriz, gaur egungo gaztetxoen mundura egi-ten du jauzi Arrienek, eta Manex aukeratu du horretarako. Tableta-

AINHOA LORES

Proiektu berriak buruan

Biokimika eta piano ikasketak egin

zituen Nerea Arrienek eta gaur

egun irakaslea da. Eszedentzia

sasoian ondu ditu liburuak: “Bat utzi,

bestea hartu…”, horrela moldatu da lan

biak idazterako orduan, hori baita bera-

ri gustatzen zaiona. “Aldartearen ara-

berakoa izaten da; normalean, buruan

idazten dut lehenengo: kalean, super-

merkatuan… edonon izan daiteke.

Egoten da momentu bat istorioa zaine-

tatik sartzen zaizula eta horrekin bizi

zara uneoro, despiste luze-luze

batean”, kontatu du lekeitiarrak.

Literaturari lotuta, hainbat aldizkari-

tan kolaborazio ugari egin ditu Arrie-

nek. Ipuin sariketa pare bat ere iraba-

zi ditu. ‘Pentsatzeko txokoa’ narrazioa-

rekin, adibidez, XXXIV. Lizardi saria ira-

bazi zuen iaz. ‘Hirutter’ eta ‘Atrapa egu-

na’ lan berriak kalean, ez du geratzeko

asmorik, eta buruan darabilzki gaz-

tetxoentzako beste liburu bat eta nobe-

la grafiko baterako ideiak. “Ea polito-

polito aurrera eramaten ditugun”.

Bisualki mundua harra-patu nahi dugu, baina ez da gauza bera mun-dua harrapatzea edo berak harrapa gaitzan”

NEREA ARRIEN Idazlea

“ri begira pasatzen ditu orduak pro-tagonistak, tresna hori apurtzen den arte. Une horretan, bere aito-nak eguna atrapatzea lortzen due-nean, tablet berria erosiko diola agintzen dio, baina Manexek nekez asmatuko du zer egin behar duen helburu hori lortzeko. ISTORIO NOSTALGIKOA “Nostalgia puntu bat” du istorio honek Arrie-nentzat, izan ere, “aitonak eta haren lagunek buzo urdina kendu gabe eta txikitoa eskuan, atrapa eguna! oihukatzen ziguten kai gaineko tabernatik”, kontatu du lekeitiarrak. “Guk esaldi horrek zer esan nahi zuen asmatu ezinik egiten genuen eskolarako bidea. Batek erlojuak gel-dituz atrapatzen zuen, besteak eguzkia salabardoarekin harrapa-tzen zuen… Berandu asmatu dugu Carpe Diem gisako esamolde horren esanahia”, aitortu du idazleak. “Neskatila hura neure seme-alaben-gan ikusten dut orain”, dio Arrie-nek. “Tabletarekin bizitzak barra-barra harrapatzera ohitutako belaunaldia da gaur egungo umee-

na. Zer suposatzen du ume hauen-tzat denborak? Nola azaldu hauei bizitza bakarra dela? Zentzu horre-tan, Atrapa eguna vintage istorio bat da, esaldi zahar bat, belaunaldi berri baten baitan”. Arrienen ustez, “teknologiaren garaiak kultura bisuala inposatu digu. Argazkiak egin, selfieak han eta hemen partekatu... Bisualki mundua harrapatu nahi dugu, bai-na ez da gauza bera mundua harra-patzea edo munduak harrapa gai-tzan”, zehaztu du. Bizitzak jendea kolonizatzeko daukan ahalmenaz hitz egin nahi izan du bi liburuetan. Bestalde, sare sozialen “despertso-nalizazioari” buelta bat ematen ere saiatu da. “Sareetan bideratzen diren interakzio poligonal infini-tuak minimora murriztu ditut Hirutterren. Hirukiarekin geratu naiz eta hirukiaren kontaktua azter-tu dut, sakondu, pertsonaia bakoi-tza biluztu arte. Ñabardurez jabe-tu, sotiltasuna bilatu eta sareetako kontaktu laburra infinituraino luza-tu dut pertsonaien alde intimoene-ra heldu arte”.

LEKEITIO

Nerea Arrien, bere liburu berrienak eskutan dituela. PAULA ARBIDE

Page 8: ortadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/01/... · tuko dituzten sozietateei proiektua aurkezten eta abar. “Zubi-lana egitea egokitu

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko urtarrilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.500px.com/unaiarmen | www.distiraargazkielkartea.com

Unai Armendia Aizarnazabal, 1973

Datorren astean...

Santi Elias