ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513...

8
Aieri ko lur-eremuan etxebizitzak zertarako? Aieriko lurretan etxebizitzak eraikitzearen proiektua, biziki eztabaidatua izaten ari da Ondarroako herrian. Ondarroako udalean garai batean zinegotzi izan zirenek eta egun zinegotzi diren ezker abertzaleko kideek, beraien testigantza eman nahi dute dokumentu honen bidez. Horrela, historiari momentu batean erreparatuz, hobeto ulertuko dugu lur-eremu honen inguruan egin diren gestioak eta hauek burutzeko arrazoiak.

Transcript of ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513...

Page 1: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

A i e r i k o l u r-e remuanetxeb iz i t zakz e r t a r a k o ?

Aieriko lurretan etxebizitzak eraikitzearen proiektua, biziki eztabaidatua izaten ari da

Ondarroako herrian. Ondarroako udalean garai batean zinegotzi izan zirenek eta egun

zinegotzi diren ezker abertzaleko kideek, beraien testigantza eman nahi dute dokumentu

honen bidez. Horrela, historiari momentu batean erreparatuz, hobeto ulertuko dugu

lur-eremu honen inguruan egin diren gestioak eta hauek burutzeko arrazoiak.

Page 2: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

Lur-eremu horiek betidanik Berriatuko udalerriarenak izandira, frankismoaren garaian izan ezik, 1969. urtean, On-darroako Udalak Berriatuko Udala lotsagabeki irentsi ziz-kion arte.

1979ko Udal hauteskundeen ondoren, Ondarroako Uda-la PNV, HB, eta LKI alderdi politikoen hautetsiekin osa-tu zen. 10 zinegotzi PNVkoak, bost HBkoak, bi LKIkoak.Legealdi hartan, Ondarroako Udalak esku artean izan zi-tuen arazoen artean, Berriaturi bere herri nortasuna itzul-tzea izan zen gairik garrantzitsuena. Momentu hartan,PNV berak, bere hamar zinegotzien artean lau berrituarzituen, Berriaturen desanexioa lortzeko gestioak bul-tzatzeko, hain zuzen ere.

Izan ere, Ondarroako Udala osatzen zuten alderdi poli-tiko guztiak ados zeuden frankismo garaian eginiko in-justizia berehala bideratu behar zela, Berriatuko herria-ri udalerri izaera itzuliz, bere lur eremu eta guzti.

Berriatua eta Ondarroa arteko mugak erabakitzeko orduan,lehengo mugak onartzea zen biderik zuzenena eta errazena.Baina Berriatuko Herri Batzordea (“Consejo Rector de Be-rritua” delakoa) bera ere ohartu zen hau ezinezkoa zela. Izanere, Zubi Barriaren bestaldera, Berriatuko Madalena auzoan,hain zuzen, zenbait etxebizitza jada eraikita zeuden, gauregungo, Ondarroako Madalena eta San Juan Txurru ka-

leetako etxebizitzak, alegia. Berriatuko udalerriaren lur-ere-muetan eraikita egon arren, etxebizitza hauek Ondarroazerabat lotuta zeuden: ur eta beste zerbitzu batzuk Onda-rroako udalak ematen zizkieten, umeak ere Ondarroako es-koletara bidaltzen zituzten etab. Azken batean Madalenaneraikitako auzo berri hura, Ondarroaren jarraipen bat bes-terik ez zen, eraikuntzaz zein bizimoduaz.

Egoera anormal hura bideratzeko asmoz, berriatuarrek eu-rek Madalenako lurrak eta bertako etxebizitzak Ondarroakoudalerriaren mugetan gelditzea proposatu zuten.

Muga historikoak aldatzeko berriatuarrek agertu zuten ja-rrera eta eginiko eskariak, Ondarroaren etorkizuna az-tertzera eraman gintuen herritar asko. Izan ere, inola ereez genuen nahi, urte batzuk geroago, berriz ere bestetoki baten gertatzea Madalena auzoan gertatua.

Beraz, Aieriko lur-eremuei begira jarri ginen. Alde batetik,gaur egun ditugun aurrerapen teknikorik ez zegoen orduan.Ondorioz, lurzoru lauak behar ziran etxebizitzak eraikitzeko.Bestetik, Anbulategira eta Zubi Zahar ikastolara iristen zenkale berria ere Artibai ibaiaren beste alderaino luzatzea ereaurrikusten zen zubi barri baten bidez.

Aieriko lur-eremuak, Ondarroako udalerriari uztea luzaroeztabaidatu zen Ondarroako Udal bileretan. Azkenean, ga-

rai hartan Ondarroako Udala osa-tzen zuten PNV, HB eta LKI alderdiakados jarri ziren Aieriko lur-eremuak On-darroa udalerriarentzat uzteko desa-nexioa egiteko orduan. Baina betiere, etxebizitza gehiago erai-kitzeko beharra balego, etaAieriko padura gordez eta zain-duz.

Proposamen hau, garai hartan be-rriatuarrek antolatuta zeukaten Herri Ba-tzordeari ere jakinarazi zitzaion, herribien arteko adostasunaz aurrera era-matea nahi zen eta. Egia esan, onda-rrutarren proposamena ez zen ondoikusia izan berrituarren artean, hasie-ra baten behintzat. Batzuen eta bes-teen artean harremanak luze joan zi-ren. Giroa ere zaildu egin zen une ba-tzuetan.

Batzar berezi bat deitu zen Berria-tuako udaletxean gai honi buruz ez-tabaidatzeko. Uste dugu 1982koabuztuaren 19an izan zela. Berria-tuako udaletxean bildu behar ginenBerrituako Herri Batzordeko kideak

2

Udaletxearen eta frontoiaren argazkia, pelota partidu bat jokatzenzela.

● AIERIKO LUR-EREMUAK ONDARROAKO HIRIBILDUARENLURRALDEARI GEHITZEA LORTZEKO GESTIOAK (1979-1984)

Page 3: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

eta Ondarroako zinegotzi ondarrutarrak. Han ginen, HBkoeta LKIko zenbait zinegotzi. PNV-k ere bidali zuen Ma-ria Luz Burgoa zinegotzia, baina Felix Aranbarri alkateaez zen agertu ere egin.

Batzar hartan denetik entzun behar izan genuen Be-rriatuko Herri Batzordeko kide batzuen ahotik. Hainbestehitz gogor eta irainen artean “ondarrutarrok Francobera baino diktadore handiagoak ginela” ere aurpegirajaurti ziguten. Honelako astakeriak entzun behar izan ge-nituen han ginen ondarrutar zinegotziok. Batzuok 1936kogerra garaian Francoren errepresioa (Ondasun inkautazioeta erbesteratzeak) sufritu behar izan genuenak ginen,beste batzuek Frankismoaren urterik beltzenetan tortu-ra eta espetxea bizi izan zuten.

Hala eta guztiz ere ondarrutar zinegotziok denboralea-ri brankaz eutsi genion, eta ondarrutarren eskabidea etahonen zergatia behin eta berriz azaldu genien Berriatu-ko ordezkariei.

Azkenean, Ondarroaren eskabideari ateak irekitzea lor-tu genuen. 1982-11-23n idatzi bat sinatu zuten Onda-rroako udala osatzen zuten PNV, HB eta LKIko hiru or-dezkarik eta Berriatuko Herri Batzordeari igorri zitzaion.

Handik egun gutxira, berriatuarrek Herri Batzar irekian bil-du eta Ondarroako Udalak igorritako idatzia aztertu on-doren, berriatuarren gehiengo handi batek onartu zuenondarrutarron eskaria. Hona hemen papeleta bidez egi-niko botazio haren emaitzak: 198 boto OndarroakoUdalaren eskaria onartzearen alde, 21 boto kontra eta lauabstentzio.

Herri Batzarraren erabaki hau kontuan hartuz, Berriatu-ko Herri Batzordeak 1982-12-03an egin zuen bilera be-rezian aho batez onartu zen Ondarroako Udalaren eskariaeta horrela Ondarroak Aieriko lurrak eskuratu zituen.

Hauxe da Aieriko lur-eremua Ondarroa udalerriari ane-xionatuta geratu zenaren historia, laburki esanda.

Honen guztionen lekuko gara, garai hartan Ondarroa-ko zinegotzi izan ginen eta hemen behean sinatzen du-gunok.

Josu Arrizabalaga BadiolaJose Luis Bedialauneta Gallardo.

Txomin Letamendi UrrestiImanol Oruemazaga Baseta.

3

Padura bere osotasunean, Ibaiondoko etxeak eta ikastola egin aurretik

Page 4: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

Aieriko lur-eremuak Ondarroa udalerriari anexionatzekoeta kalifikatzeko gestioetan parte hartze zuzena izan ge-nuenez, une historiko honetan gure iritzia ematera be-hartuta sentitzen gera.

Bada herritarrik esaten ari denik Aieriko lur-eremuaetxebizitzak eraikitzeko anexionatu zela Ondarroakoudalerriari. Are gehiago, Herri Batasuna bera ere urte haie-tan Aieriko lur-eremuan etxebizitzak eraikitzearen aldeagertu zela.

Honetaz, xehetasun hauek eskaini nahi dizkizuegu on-darrutar guztioi 1984. urtean Aieriko lur-eremua Onda-rroa hiribilduaren lurraldeari gehitu zitzaionetik.

Ondarroako HERRI BATASUNA etaLKI alderdi politikoen jarrera eta lanak Ondarroako Udalean Aierikolur-eremuari buruz

Egia da 1979-1983 eta hurrengo udal agintaldietan, On-darroako Herri Batasunak -batez ere Herri Batasunak On-darroako alkatetza izan zuen urteetan- buru-belarri jar-dun zuela Aieriko lur-eremuan etxebizitzak eraikitzeko be-harrezko ziren baldintza legalak betetzen.

Ondarroan beti izan dugu etxebizitzak egiteko lurraldearazoa; alde batetik mendiari lekua kendu beharra dau-kagu eta bestetik ura (ibaia eta itsasoa) errespetatzea.Beraz leku gutxi geratzen da jokatzeko!

Aieriko lurrak, aukera ona ziren epe luzera Ondarroakoherriaren hazkunde demografikoari aurre egiteko, batezere etxebizitza sozialak eginez.

Bide horretan, Udalak ahalegin berezia egin zuen Aieriinguruko baserritar eta lurjabeei hitzarmen bat proposatuz.Hitzarmen hau adosteko Udalak bi bilera egin behar izanzituen bertoko lurjabeekin. Akordio honek, ondorengobi ildo nagusi zituen:- Udalaren konpromisoa: ondoren prestatu behar ziren

arau subsidiariotan, Aieri lur-urbano bezala izenda-tzeko ekimen berezia egitea.

- Lur-jabeen konpromisoa: izendatzea gauzatu ondorenlurjabeek Udalari, lurren %30eko zesioa egitea (go-goratu behar da, orduko garaian, promotoreek eta etxe-gileek, Udalari lurraren %15eko zesioa egin beharraizaten zutela).

Eta akordioa lortzeko ia prest zegoen unean, promoto-re pribatuen interesek bultzatutako azpijokoak, hitzar-menaren bidea, pikutara eraman zuen.

Ondorengo egin beharra, Arau subsidiarioetan , Aierikolurra kalifikatzea izan zen… lan galanta!

Lan honek nagusiki arazo hauek izan zituen: - Izendatzearen azken onarpena emateko ardura no-

rena zen zehaztea: Foru Aldundia edo Gasteizeko Go-bernua. Honek asko atzeratu zuen lana. Bien artekozubi lanetan hainbat bilera egin genituen eta bitartehorretan Madrilgo “Costas”ekin ere. Azkenean, ForuAldundia berretsi zen Arau subsidiarioak aztertu etaerabakitzeko eskuduntzaduna.

- Lurrak kalifikatzeko unean erabili beharreko irizpide-ak finkatzea (herriari zer komeni zitzaion aztertu etahau gauzatzea posible izango ote zen erabakitzea).“Urbano” izendatzea komeni zitzaigun, era honetara“Costas” izeneko legearen aplikazioa murritzagoa izan-go zen eta eraikitzeko aukera handiago izango litza-teke.

Azkenean, hainbat eta hainbat kudeatze lan egin ondo-ren, Aieriko lurrak urbano bezala kalifikatuak izan ziren.

4

Ondarroako portuan txalopak,80.hamarkadan1984 argazkia

● AIERIKO LUR-EREMUAN ETXEBIZITZA SOZIALAKERAIKITZEKO PROIEKTUAREN GORA-BEHERAK (1984-19....)

Page 5: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

Garai hartako Ondarroko demografiaren eta ekonomiarenezaugarriak

- Kontutan izan behar dugu, garai haietan etxebizitza be-rrien behar larria zegoela Ondarroan. Herriko biztanlekopurua gorantz zihoan urtez urte. Horrela adie-razten digu Ondarroako udal patroitik jasotako datuekinosotu dugun hurrengo laukiak:

Ondarroako biztanleria

URTEA BIZTANLEAK1955 6.7921956 7.0511964 8.1031969 9.2171973 10.452*1985 11.743**

* Ondarroak Berriatua anexionatu zuen aurreko urtea** Berriatua Ondarroatik desanexionatu eta hurrengo urtea

- Arrantzaren urte oparoak ziren urte haiek. Hurrengo bilaukietan, -ikus 2. eta 3. laukiak-, bildu ditugun Ondarroakotxalupetan lanean ari ziren arrantzale kopuru, Ondarro-ako portuan deskargatu zuten arrain kopurua eta sal-mentaren etekina:

Ondarroako arrantza ontziak eta marinel kopu-ruak urteka

URTEAARRANTZA ONTZIAK MARINELAK

BAXURAKOAK ALTURAKOAK1939 71 1 1.1491949 84 54 2.0311959 77 85 2.5121969 76 91 2.6301981 115 78 2.407

Arrain salmentak kiloka eta pezetaka

URTEA KILOAK PEZETAK1943 4.392.305 11.331.7651949 3.061.072 12.720.9241959 17.329.348 154.389.5871969 16.331.942 339.876.1201979 24.748.900 1.520.500.000

- Bestetik, etxebizitzak eraikitzeko gaur egunean eza-gutzen dugun tresneriarik ez zegoen garai hartan. Be-raz, lurzoru lauak behar ziren etxebizitzakeraikitzeko. Horregatik, Aieriko lur-eremuari begira ja-rri ginen ondarrutar denok. Baita Herri Batasuna bera ere.Hori bai, beti Aieriko padura zainduz.

Handik urte batzuetara eraikuntza arloan ere au-rrerakuntza nabarmenak iritsi ziren Ondarro-ara ere. Gogoan izango duzue nola ondarrutarrok, ahozabalik begira egoten ginen Antsozolo eta Txorierreka bi-tartean dagoen mendiari. Orduan ikusi genuen onda-rrutarrok lehen aldiz mendi baten desmontea goitik be-hera egiten.

Herri Batasuna ez zen itsutu Aieriko lur-eremuan etxe-bizitzak eraikitzeko proiektuarekin. Ez ohiko desmonte-ak egiteko zegoen aukera berriekin jabetuz, Iñaki Deu-na kalean baztertuta zegoen mendiari begira jarri zen.Toki horretan desmontea eginaz, aukera bi esku-eskuanizango zituen Ondarroak: batetik, irtenbide egoki batemango zitzaion Kamiñalde kaleko zirkulazioari, bide za-bal eta berri bat eginez. Bestetik, bide berri honen etaIñaki Deuna kalearen bitartean etxebizitzak eraikitzekolurzoru eder bat geldituko zen.

1999/2003 agintealdian, Ondarroako Batasunak alkate-tza lortu zuenean, Kamiñalde kalearen irteera berriareneta Iñaki Deuna kaleko etxebizitza berrien -hauen arte-an etxebizitza sozialak ere- proiektua aurkeztu eta indarguztiekin bultzatu zuen.

Gaur egun hor daude Iñaki Deuna kalean 72 etxebizitzaberriak.

5

1984, txalopa baten inguruan bilduriko jendetza

Page 6: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

Azken aldian Ondarroak jasan dituen al-daketa nabarmenak

Ondarroako herriaren biztanleriaren beherakadak gel-diezina dela dirudi:

Biztanleriaren bilakaera

URTEA BIZTANLEAK1985 11.7431990 10.9831995 10.5172000 9.9302005 9.4552009 8.974

- Biztanlegoaren beherakada honek bere eragina izanzuen Ondarroako Udal Agintariengan ere. Ordura arte,hainbat urtetan, alkatea eta 16 zinegotzi izan zuzen On-darroako Udalak. 2003. urteaz geroztik, aldiz, alkatea eta12 zinegotzi izan ditugu.

- Nabarmena dugu Ondarroako ogibide nagusia izan den-ia bakarra ez esatearren- arrantzaren beherakada,segidan eskaintzen ditugun 5. eta 6. taulek adieraztendigutenez.

Arrantza ontzien eta marinelen kopuruaren bi-lakaera

URTEAARRANTZA ONTZIAK MARINELAK

BAXURAKOAK ALTURAKOAK1989 22 86 1.5862006 9 43 6092008 8 - 732009 - 34 4402010 8 34 513

Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroanarrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren laburpena: a) 52 arrantza-ontzi eta 864 lan postu galdu dira altura-ko arrantzan.b) Beste 14 arrantza-ontzi eta 209 lan postu baxurakoarrantzan.

Arrain salmentak kilotan eta pezetetan

URTEA KILOAK PEZETAK1979 24.748.900 1.520.500.0001984 13.132.511 2.517.084.0001989 14.589.070 3.242.713.0001994 17.740.860 4.001.659.0001998 16.341.677 2.637.036.000

6

Zaldunbide etaAntzosoloko desmonteak

Page 7: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

7

● AIERI: BILAKAERA GAUR EGUNGO EGOERARTE

- Zer esan azken urte hauetan Ondarroan egin diren des-monteetaz eta hauen bidez etxebizitzak eraikitzeko lor-tu diren lurzoruetaz? Saihesbidean, Zubi Barriaren on-doan.... etxebizitzak iragartzen zaizkigu. Beste hainbatetxebizitza Antsosolon. Antzosoloko desmonteaz, hain zu-zen, zenbat urte daramatza desmonte horrek etxebizi-tzarik eraiki gabe?

- Are gehiago, zer adierazten digute Ondarroako hain-bat etxebizitzetako leiho eta balkoietan ikusten diren SAL-GAI karteltxoek? Banaka-banaka ez ditugu zenbatuOndarroan hutsik dauden etxebizitzak... Baina, zer usteduzu? Ondarroan gaur egun 500 etxebizitza hutsikdaudela esan eta esan ari diren herritarren kalkuluak gaz-te zoro batzuen asmakizunak besterik ez direla?

- Azkenik, badago beste puntu bat nahitaez azaldu nahiduguna. Nolabaiteko autokritika ere eginaz. Halaber, go-rago, argi eta garbi azaldu dugu hasiera-hasieratikgure konpromezua izan dela Aieriko padura zaintzea.Gaur egun ere konpromezu berari irmo eusten diogu.

Baina, egia esateko, “Aieriko padura zaintzea”k ez zeu-kan esangura eta betebehar berdinak gugan duela 30urte eta gaur egun. Ekologista mugimenduari esker oro-

korki, eta Eguzki Taldeak Ondarroan egin duen lan es-kergari esker, ohartzen gera gaur egun Aieriko padurazaintzeko bide bakarra egun daukagun padura berehorretan zaintzea dela. Eta honela eskatzen dugugarai bateko Herri Batasuna eta LKIko kide izan gineneta gaur egun Ezker Abertzaleko kide garen eta hemenbehean sinatzen dugunok.

EZ DEZAGUN HONDATU ETA UTZ DIEZAIEGUN ERRE-SERBAN GEROKO ONDARRUTARREI AIERIKO LUR-EREMUA, ONDARROAK DAUKAN ONDARE PREZIATUABAITA!

Ondarroan, 2010eko urrian.

Loren Arkotxa Meabebasterretxea.Fernando Agirre Aramaio.

Josu Arrizabalaga Badiola.Jose Luis Bedialauneta Gallardo.

Txomin Letamendi Urresti.Imanol Oruemazaga Baseta.

Plana berezia egiten dituen ezauga-rriak edo Berezitasunak dituen Plana

Ondarroako herriaren lurzoruaren baitan, etxebizitzen erai-kuntzara bideraturiko eremu guztien artean, Aierikoa dugueremurik garrantzitsuena eta bereziena ezbairik gabe,bai hedaduraz handiena delako eta baita ingurumen ba-lio handiko baldintzak dituelako. Horregatik, egungo ga-rapen ereduaren baitan talka handiena duten bi fakto-re nagusiak aurkitzen dira aurrez-aurre bertan: hirigin-tza eta ingurumena eremu berberaren baitan. Bata edobestea, zein lehenetsi da, beraz, eztabaida. Horretara-ko derrigorrezkoa da ikuspegi bakoitzak aurkezten di-tuen beharren azterketa zehatz, sakon eta garden bategitea, edozein erabaki zentzu batean edo bestean har-tu aurretik, eta ez momentuan momentuko “koiuntura” edointeresen arabera jokatzea.

Bai EAEko Hezeguneen Arlokako Planak eta baita Eu-ropako Natura 2000 Sareak ere, balio handiko hezegu-ne aitortu dute Aieri. Euskal Herriko itsasertzean heze-guneak gutxi dira eta gainera oso murriztuak daude XX.mendeko giza-presio “urbanistikoa”-ren eraginez. Eko-sistema mota hau, desagertzeko arriskuan dauden

hainbat espezieren bizileku dugu eta horien arteanezagunena bisoia europarra dugu.

Hezegunearen funtzio ekologikoa ez da bizitoki izateramugatzen, baizik eta hiri garapenerako arriskutsuak di-ren uholde arriskuen aurrean, ur emari erregulatzaile fun-tzio garrantzitsua ere betetzen du.

Aieriko gunea 1993ko Arau Subsidiarioetan hiri lurzoruizendatu zenetik (nahiz eta 1997 urterarte ez zen izanbehin betikoz onartua), Ondarroako herri barruan 300 batetxebizitza berri eraiki edo bideratu dira horretarako egin-dako hainbat Arau aldaketen bidez. Ezker abertzaleakbultzatutakoa dugu 164 etxebizitzetatik erdiak babese-koak diren Kamiñalde-Iturribarriko proiektua, PNVk behineta berriz azaldutako kontrako iritziaren gainetik. Hain zu-zen ere, etxebizitza babestu eta tasatu hauek dira On-darroan azken 15 urteotan garatutako bakarrak.

Egun 500 inguru etxebizitza huts dauzkagu herrian ber-tan, horietatik 40 Udalaren esku daudelarik Kaminalde-Iturribarrin, eta ehundik gora eraikitzeke Antzosolo,Zaldunbide edo eta Kamiñazpin, adibide batzuk aipa-tzearren.

Page 8: ondarru, page 6 @ Preflight1989 22 86 1.586 2006 9 43 609 2008 8 - 73 2009 - 34 440 2010 8 34 513 Hona hemen azken 20 urteetan Ondarroan arrantzak jasan duen beherakada kezkaga-rriaren

8

Ezin da albo batera utzi, Ondarroako jarduera nagusiaden arrantzaren gainbeheraren eraginez, azken bi ha-markadetan herriko erroldan izan dugun %20ko behe-rakada, ia 11.000 biztanle izatetik 9.000 baino gutxiagoizatera pasa gara.

Hau guztia kontutan izanda, ezin da inola ere justifika-tu, eta are gutxiago ulertu, zergatik diharduten hain te-mati PNVko udal ordezkari eta Gestorakoek Ondarroangeratzen den azken hezegune eremua eta landa lur laubakarra hiritartzeko asmoz.

Gauzak horrela, 2007ko apirilean udal hauteskunde ata-ritan, PNVk Aitor Maruri alkate zuela, Aierirako Plan Be-reziaren Aurrerapena onartu zuen, ez informazio ez etaeztabaidarako aukera izpirik eman gabe, propaganda hu-tsera mugatuz. Ezker abertzaleak ondarrutarren arteanAierin etxebizitzak eraikitzearen aukeraren inguruko he-rri inkestaren emaitzetan zera jaso zuen: eremua, etxe-bizitza sozialen lur erreserba izaerari eutsiz, eraiki gabeustea eta soilik beharrezko izatekotan garatzea. Hauxeda herri programan jarri zutena.

Apartheid politikoaren ondoriozko bigarren udal hau-teskunde ez-demokratikoen ondoren, Ondarroako he-rriak emandako hitza eta erabakiaren kontra, PNVkegungo udal Gestora osatu zuen, eta hauek Aieriko 500etxebizitza gauzatzea ikur beraien ikur nagusi izendatuzuten.

Bitartean, Plan Bereziaren Aurrerapenari hainbat talde eko-logistek ezarritako alegazio eta salaketei inongo jaramoniketa erantzunik eman gabe, aurrera jarraitu zuen Gesto-rak Plana gauzatzeko asmoekin. Eta horrela egin zuten2009ko apirilean herritik kanpo egindako plenoan: PlanBereziari hasierako onarpena eman ondoren jendaurre-an jarri zuten, herritarrentzako parte hartzeko aukera ba-kar bezala alegazioak jartzeko aukera soila utziz; bainaalegazio hauek alferrikakoak izan ziren, Gestorakoek “zaz-pi bakarrik” tartekatu zirela arbuiatuz, mespretxuz eta han-dikeriaz baztertu zituzten. Gogoratu dezagun, ordurakoAlde Zaharreko Plan Bereziaren aurkako 2.600 alegazioere jasoak zituztela.

Aurtengo apirilean plana behin betikoz onartu ostean, bes-telako aukerarik gabe, epaitegietara jotzera behartuak izandira herriko talde eta eragileak beraien salaketa eta es-kaerak entzunarazteko. Eta bai entzun ere, epaitegian ale-gazio eta salaketetan behin eta berriz adierazitakoei ja-ramon eginez, Plan Berezia badaezpadako ete-naldian ezartzea erabaki baita azken epaiaeman bitartean.

Epaiak argi utzi du alde batetik, PNV-k bai alkatetzan ze-goenean eta baita orain ere Gestoraren bitartez, Aierikoeremuan ikaragarrizko espekulazio eta eraikuntza garapenaukera galtzen usteko ez daudela prest inondik inora ere.PNV-koek bazekiten Ondarroako Arau Subsidiarioak, Aie-riko padura eta bere inguruak babesten dituen EAEko Ar-lokako Planera egokitzeko 3 urteko epea 2007an buka-tzen zela. Zentzu horretan inolako pausorik eman ez iza-nak, eta gainera arauak berak automatikoki berrikuste-ko 8 urteko epea jada 2005ean beteta, Gestorakoek har-tutako erabakien larritasuna eta arduragabekeria naba-ri uzten dute.

Bestalde, argi geratu da, Ondarroan jasangaitza dela PNV-ren eredu “desarrollista”, espekulatzailea eta herriari biz-karra emanez egindakoa. Beraien eskutik herrian egin-dako etxebizitza proiektu guztietan 0 etxebizitza babestuedo sozial bultzatu dituzte, are larriago, ezker abertza-lea bultzatzen saiatu edo gauzatu dituen proiektu guz-tien kontra azaldu da beti, Kamiñalde-Iturribarriko etxe-bizitzen kasuan bezala.

Horregatik, ez da sinesgarria PNVk bat-batean Aierin etxe-bizitza garapen ikaragarri honen bultzada herriaren be-harrei erantzuteko eman denik. Eraikuntzaren inguruansortutako krisi ekonomikoaren “kaltetuak” izan direneraikitzaile enpresa handien interesei erantzun beharreanaurkitzen dela da, benetan aitortu ezinezko arrazoia. Arenabariago, Aieriko Plan Bereziak aurreikusten dituen85.000.000€tako kostua, diru iturri publikoen bidez gau-zatzeko asmoa dagoela kontutan izaten badugu.

ESPEKULAZIORIK EZ!!! AIERIKO PADURA ZAINDU DE-ZAGUN!!!