PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE,...

8
2018ko urriaren 26a, Ostirala Zenbakia: 494 PUSE, matematikak ikasteko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala garatzeko helburua duen egitasmo euro- parrean parte hartzen ari da. 3. ORRIA NAFARROA OINEZ Igandean Altsasun omenduak izan ziren ikastolako langileen ordezkariak. DN BETIKO LANGILEEI ESKERTZA Ekitaldi hunkigarria Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak, bere ibilbidean aurrera egiten lagundu duten langile guztiak omendu zituzten igandean. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA EDUARDO ARROYO, XX. MENDEKO MARGOLARIA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA ORBAIBARREKO ONDAREAREN ABERASTASUNA 6. ORRIA

Transcript of PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE,...

Page 1: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

2018ko urriaren 26a, OstiralaZenbakia: 494

PUSE, matematikak ikastekoNafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala garatzeko helburua duen egitasmo euro-parrean parte hartzen ari da. 3. ORRIA

NAFARROA OINEZ

Igandean Altsasun omenduak izan ziren ikastolako langileen ordezkariak. DN

BETIKO LANGILEEI

ESKERTZAEkitaldi hunkigarria Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak, bere ibilbidean aurrera egiten lagundu duten langile guztiak omendu zituzten igandean. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

EDUARDO ARROYO, XX. MENDEKO MARGOLARIA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

ORBAIBARREKO ONDAREAREN ABERASTASUNA

6. ORRIA

Page 2: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

22018ko urriaren 26a, Ostirala

AISIA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

HEDABIDEAK

Euskal Herria eta Kubaren

arteko harremanak aztertuko

ditu aldizkari berri batek ‘Kokuioak’ ikerketa aldizkaria jarri du abian Habanako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak. Bertan euskara eta euskal kultura irakurle den Joseba Sarrionandia idazleak koordinatutako argitalpen honek euskal-dunen eta kubatarren arteko harremanak azter-tzea du helburu. Aldizkariaren lehen zenbakia paperean argitaratu du Pamiela argitaletxeak eta dagoeneko liburu dendetan aurki daiteke. Kuban ere banatuko da dira hainbat ale. Gainerako zen-bakiak, ordea, bertsio elektronikoa izango dute bakarrik.

HISTORIA

Iruritako Dorrearen

zaharberritze lanak 2019an

bukatuko dira

Nafarroako Gobernua eta Baztango Udala lanki-detzan arituko dira Iruritako Dorrearen etorkizu-neko irekitze publikorako. 2016an hasi ziren dorrea zaharberritzen, eta 2019an amaituko dituzte lanak. Dorrea Erdi Arokoa da, Foru Erkidegoaren onda-re arkitektonikoaren parte handi bat bezala, eta, ziurrenik, Baztango dorre-etxerik zaharrena da.

Dorrearen historia baztandarren leinuari zuze-nean lotuta dago. Baztango haranaren jauntasu-na XI. mendean dokumentatuta dago. Hurrengo mendeetan, baztandarrak Nafarroako Erresuma-

ri oso lotuta egon ziren. Gerra zibiletan (XV. men-dea), Jaureguizarreko jaunak agaramontarren alde jarri ziren, eta, adibidez, 1496az geroztik Mar-tín de Jaureguizar, Albreteko Juan eta Catalina de Foix errege-erreginaren idazkari izateko deitua izan zen. Errege-erreginek “orubearen eta jaure-giaren antzinatasuna eta haren jabeen eta oinor-dekoen noblezia egiaztatu zuten. Erresuma hone-tako hamabi etxe zaharretako bat da, eta ohorezko eta Armagintzako Kaboen Jauregia”.

Nafarroako beste gotorleku batzuek bezala, erai-kinak Gaztelako errepresalien ondorioak jasan zituen Nafarroako konkistan zehar. Iruritako jau-nak eta haren semeek defendatutako Amaiurko Gaztelua 1522an errenditu zen, eta erregeordeak agindu zuen Albreten aldekoak ziren dorre baz-tandarrak botatzeko.

BERTSOIKASGELA.EUS, IKASTURTEKO OPARIABaliabide berria Bertsozale Elkarteak, bai ikasle bai irakasleentzat baliagarria suertatuko den baliabide berria jarri du sarean

Webgune berrian bertsolaritza ikasteko hainbat baliabide aurkitu ahal izango dute ikasle, zein irakasleek. DNN

Diario de Noticias

Ikastetxetako bertsolaritza eskoleta-rako baliabideak eskura jartzen ditu webguneak: bertsoaldiak, jolasak

eta ariketak biltzen ditu, besteak bes-te.

Lagunekin berriro elkartuta izaten diren solasaldiek, liburu berrien usai-nak edota birziklatutako zaharren zirriborroek ematen duten entreteni-menduak asko arintzen dute irailean ikastetxerako itzulera. Aurten gaine-ra, ikasturte hasiera horren gogorra izan ez dadin, tresna baliotsu bezain jolastia aurkeztu du Bertsozale Elkar-teak: bertsoikasgela.eus ataria.

Bertsozale Elkarteak martxan duen hezkuntza proiektuarekin bat egiten duten ikastetxeek, ikasleek zein bertsolaritza irakasleek baliatzeko

tresna da. Bertsolaritza eskoletan era-biltzeaz gainera, ikasleek gelan lan-dutakoa berreskuratzeko aukera izan-go dute eskola orduetatik at. Bat-batekoen eta bertso jarrien sorta ede-rrak, jolasek eta ariketek osatzen dute

eskaintza. Irakasleentzat ere abantai-la ugari eskaintzen ditu webguneak, gela bakoitzean gaia utzitako lekuan berrartzeko modua izango dute auto-matikoki edota proposamenak jaso-tzekoa.

25.000 ikasletik gora, bertsolaritza lantzen Aurten ere asko izango dira Bertso-laritza ikastetxean proiektua bere egingo duten eskolak. 500 bat ikas-tetxek egiten dute bat egitasmoarekin,

XEHETASUNAK

3 Bertsolaritza ikastetxean:

Bertsozale Elkarteak ikasgelan

bertsolaritza lantzeko aukera

ematen die Euskal Herri osoko

ikastetxeei.

3 Bertsoikasgela.eus: Webgune

berria lankidetzan ari diren

ikastetxeei zuzenduta dago.

Bertsolaritza klaseak emateko

ehunka baliabide eskaintzen

ditu: sekuentzia didaktikoak,

ikus-entzunezkoak, jolasak,

doinutegia... Gelako tutoreek

eta Bertsozale Elkarteko ira-

kasleek dute bertarako sarbi-

dea.

3 Azken ikasturtea: 2017-2018

ikasturtean 507 ikastetxetan

eskaini zen bertsolaritza, eta

26.300 ikaslek landu zuten

Bertsozale Elkarteko 50 irakas-

leren eskutik.

eta hala 25.000 ikaslek baino gehia-gok jasoko dituzte bertsolaritza esko-lak. Horretarako, Bertsozale Elkar-teko 50 irakasle ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira herrialde osoan barre-na.

Bertsotarako abilezia gehiago lan-du edota bestelako zeregin batean bertsolaritzara murgildu nahi due-nak bertso-eskolan izena emateko aukera du. Horretarako jarri harre-manetan zure lurraldeko bertsozale elkartearekin eta galdetu ea zein den zuregandik hurbilen geratzen den eskola.

Bertsozale Elkartearen oinarri nagusietako bat den proiektua da. Ekimena 1985ean abiatu zen Nafa-rroan, eta egun euskararen lurralde osoan LHko ikastetxe gehienek har-tzen dute parte.

Page 3: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

2018ko urriaren 26a, Ostirala 3

HEZKUNTZA Proiektu berritzaileak

‘PUSE’ NAZIOARTEKO TOPAKETA, NAFARROANIkusmenezko matematika Matematikak ikasteko modu berritzaile bat garatzea helburu duen proiektua artista hungariar batek asmatutako joko bat du oinarri nagusitzat

Irene Lopez-Goñi (NIE), Jarvier Armentia (Iruñeko Planetarioa) eta Josu Reparaz (NIE), proiektuaren aurkezpenean.

Diario de Noticias

Aste honetan zehar, PUSE pro-gramaren nazioarteko topake-ta ospatu da Iruñean. Nafa-

rroako Ikastolen Elkarteak zuzenki parte hartzen duen Europa maila-ko proiektua da PUSE, eta bere hel-buru nagusia ikusmenezko mate-matika lantzeko materiala berri bat garatzea da: Poly-Universe in School Education.

Proiektua Poly-Universe jokoan oinarritzen da, János Szász SAXON artista hungariarrak sortutako tre-betasun geometrikoaren jokoa, ale-gia. Poly-Universeren balio berri-tzailea bere forma geometrikoen eta

XEHETASUNAK

3 Zer da? Ikusmenezko matemati-

ka lantzeko materiala garatzea

helburu duen europar hezkuntza

proiektua.

3 Parte-hartzaileak: Poly-Universe

(Hungary), GamefulLiving

Research Center (Hungary) eta

Fazekas Iskola (Hungary) ikas-

tetxeak, Zakladna skola (Slova-

kia) ikasetetxea, University of

Jyväskylä (Finland) unibertsitatea

eta Nafarroako Ikastolen Elkar-

teak aplikatuko duelarik bi ikasto-

letan: Arangoiti Ikastola (Irunberri)

eta Zangozako Ikastola.

kolorearen konbinazio-sistemaren proportzioetan datza, eta horrek unibertsalki erabil daiteke, hau da, edozein testuinguru kulturaletan aplikagarria da. Geometrian eta konbinatoriako hezkuntzan eragin berezia du.

Soiltasunetik sortzen den jokoa baina konplexutasunera eramaten ahal gaituena, joko bat baino gehia-go, artetik haratago, matematika kontuan hartzen duena. Elementu horiek konbinatzen dira, gaur egun, STEAM sistema deritzon sisteman sartzen den sinergia sortuz, non konbinatu daitezkeen zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika.

Poly-Universe-k trebetasunen gara-pen tresna edo joko estetikoa ez ezik, jarduera filosofiko, matematiko eta konbinatoriala ere bada. PUSE proiektuan, irakasleekin eta Euro-pako bazkide diren eskolekin bate-ra, matematika aplikazio berria garatu da, sinergiaren metodologiaz.

Aplikazio honen emaitzak NIEren web-orrialdetik zintzilikatuko dira Erasmus+ proiektua 2019ko ekai-nean amaitu ostean eta Europako ikastetxe guztientzat eskuragarri egongo da.

János Szász SAXON Europako Madí mugimenduaren ordezkari inportanteenetarikoa da, eta Iruñe-ra etorriko da gaur Pariseko galeria

batean erakusketa bat egin ondoren. Osotara hezkuntzarekin lotutako

7 erakundek (ikastetxeak eta uni-bertsitateak), Nafarroako Ikastolen Elkarteaz gain, 2019ko ekaina bitar-tean garatuko den proiektu honetan parte hartuko dute.

Zehazki, liderrak Poly-Universe (Hungary), GamefulLiving Research Center (Hungary) eta Fazekas Isko-la (Hungary) ikastetxeak, Zakladna skola (Slovakia) ikasetetxea, Univer-sity of Jyväskylä (Finland) unibertsi-tatea eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak aplikatuko duelarik bi ikastoletan: Arangoiti Ikastola (Irun-berri) eta Zangozako Ikastola (Zan-goza). ■

Page 4: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

42018ko urriaren 26a, Ostirala

GAUR EGUN Nafarroa Oinez 2018

IKASTOLAKO LANGILEAK

OMENDU ZITUZTEN ALTSASUNOinez Ikastolak 40 urte bete berri dituela, bidelagun izandako langileei bere esker ona erakutsi nahi izan zion. Halaber, Nafarroako Ikastolen Elkarteak Pamiela argitaletxea omendu zuen.

Ikastolako langileria ordezkatu zuen taldea, igandean, omenaldian.

Miren Mindegia

Besta antolatzen duen ikastola-ren zein Nafarroako Ikastolen Elkartearen aldetik Nafarroa

Oinezeko egunean ospatzen den omenaldia une hunkigarria izan ohi da urtero, eta hala suertatu zen igan-dean ere. Iñigo Aritza Ikastolakoek, bere ibilbide luzean ikastolak aurre-ra jarraitzea ahalbidetu duten lan-gileei eskeini nahi izan zien bere esker ona. NIEk, aldiz, euskarazko literaturaren eta, orokorrean, euskal

kulturaren alde urte luzez jardun duen Pamiela argitaletxe nafarra gogoan izan zuen.

Iñigo Aritza Ikastolak 40 urteko ibilbidea osatu berri duenean, anto-latzaileek aditzera eman zutenez, funtsezkoak izan dira hiru zutabe: gurasoak, ikasleak eta langileak. Azken hauei omenaldi berezia egi-teko baliatu nahi izan zuen ikasto-lak igandeko eguna, “40 urte haue-tan euskararen aldeko urrats ausar-ta egiteagatik, eta urte guzti hauetan arlo batean zein bestean egin duten

lana eskertzeko, batik bat”. “Langile guztiei esker, ikastetxe

irekia, anitza eta euskalduna da Iñi-go Aritza, eta elkarlana eta konpro-misoa bezalako baliotan dago oina-rritua. Ikastola familia handi baten modukoa da urteotan bertatik pasa diren irakasle, garbitzaile, zuzenda-ri, orientatzaile, idazkari eta autobu-seko zaintzaile guztiei esker”, adie-razi zuten Nafarroa Oinezeko anto-lakuntza-kideek.

Langile eta langile ohi guztien ize-nean Sonia Lizarragak hartu zuen hi-

tza Altsasuko Iortia Kultur Etxean ospatutako ekitaldian: “Gogoz eta ilu-sioz egindako ahalegina izan da beti gurea eta orain ere gogotsu eta ilusioz ari gara esparru desberdinetan Iñigo Aritzak aurrera egin dezan, ikastolen proiektuarekin eta egitasmoarekin bat egiten dugulako. Ikastolak aukeratu nahi izan ditugu gure lanerako eta ahalik eta hobekien egiten saiatu gara, gustura eta harro gaude Iñigo Aritza-ko kide izan eta garelako”. Esker ona adierazteko, Iñigo Aritza ikastolak lan-gile eta langile ohi guztiei Miren Uzta-

rroz artista uhartearrak egindako oroigarria eman zien.

Pamiela

Aldi berean, NIE Nafarroako Ikasto-len Elkarteak Pamiela argitaletxea omendu zuen euskara zein euskal kulturaren alde apustu sendoa egi-ten duen argitaletxeetako bat izatea-gatik. “Euskaraz nahiz gazteleraz milaka liburu plazaratu ditu argita-letxe nafarrak 1983az geroztik, eta betidanik izan du ikurtzat euskara”, gogoratu zuten omenaldian. “Esate-

Page 5: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

2018ko urriaren 26a, Ostirala5

“Argitaletxea, dagokion

arloan, zerbitzu

borondatearekin sortu

zen, ikastolak bezala”

PEIO ELZABURU

Pamielako editorea

“Gogoz eta ilusioz

egindako ahalegina izan

da gurea, eta orain ere

hala jarraitzen dugu”

“Ikastola hautatu

genuen lanerako eta

ahalik eta hobekien

egiten saiatu gara”

SONIA LIZARRAGA

Ikastolak omendutako langilea

“Hizkuntza, ideia eta

lurraldearen arteko

zubilana da Pamielaren

jardunbidea”

rako, 2006an mikroipuin lehiaketa sortu zuen Euskara Kultur Elkargoa-rekin batera, ikasleen artean gure hizkuntzan irakurtzeko eta idazteko zaletasuna pizteko, eta euskal kul-tura eta pentsamendua ere bultza-tu ditu”. “Nafarroako Ikastolen bide oparoa, euskarazko hezkuntza eta kulturaren alde, ez zen posible izan-go herri laguntzarik gabe. Horretan gu bidaide sentitzen gara”, azpima-rratu zuen Pello Elzaburu editoreak argitaletxearen izenean, beraientzat halako omenaldi bat jasotzea “bizi-ki pozgarria” zela aipatu ondoren. “Pamiela ere, bere neurrian eta dagokion arloan, zerbitzu boronda-tearekin sortu zen, liburugintza herrigintzan txertatu nahian”.

Hizkuntza gutxien handitasuna eta elkarren arteko zubiak eraikitzeko helburuarekin sortu zen Txikiak Handi, eta hala jarraitzen du ora-indik ere. Hala, Txikiak Handi manifestuaren sinadura Guaixe Fundazioak eman zuen igandean Iortia Kutlur Etxean ospatutako ekitaldian. “Sinadura honen bitar-tez”, argitu zuen Unai Arellano egi-tasmoaren antolatzaileak, “Guaixe Fundazioak bere astekariaren eta Beleixe Irratiaren bitartez Sakanan euskararen normalizazioaren alde egiten duen lan paregabea” gorai-patu nahi izan zen. Alfredo Alvaro

Guaixe Fundazioak Txikiak Handi manifestuarekin bat egin zuenIgoak, Guaixe Fundazioaren ordezkari bezala, Sakanako herri-tar eta udalen aldetik, hala nola Nafarroako Gobernuaren aldetik jasotzen duten babesa eskertu zuen, bere aldetik: “Jarraitu deza-gun komunitatea egiten, euskara-tik eta euskaraz”.

Nafarroa Oinezen azken edizioa-ren baitan, bat soilik ez, eta hain-bat “zubi” eraiki ditu urte osoan zehar. Arellanok azaldu bezala, bi izan dira garatu diren proiektuak: alde batetik, ikastaroan zehar gara-tu den unitate didaktikoa, soziolin-guistika oinarritzat hartuz Alta-

suko Iñigo Aritza Ikastolako eta Valentziako Escola Gavina ikas-tetxearen artean garatu dena; eta, beste aldetik, larunbatean Altsa-suko Iortia Kultur Etxean ospatu zen munduko hizkuntza gutxituen hedabideen jardunaldia.

“Aukera paregabea izan zen”, azpimarratu zuen igandean Are-llanok munduko hainbat hedabi-detako ordezkariak bildu zituen jar-dunaldiaren harira, “gure herrian eta munduan barna hedabideak hizkuntza gutxituen normaliza-zioaren alde egiten ari diren lana ezagutzeko, hedabide horiek dituz-

ten erronken inguruan gogoeta egi-teko eta guztion arteko sinergiak bilatzeko”.

“Euskaldunoi dagokigunez, ez dezagun ahaztu gure hizkuntzaren erabilera maila igotzeko ahalegi-netan gabiltzan honetan, ezin dugula ardura hori hezkuntzaren eskuetan bakarrik utzi”. Hedabi-deek hizkuntzaren erabileran eta normalizazioan duten eragina “ukaezina” dela adierazi zuen egi-tasmoaren arduradunak. “Beraz indartu ditzagun, babestu ditzagun, hauspotu ditzagun euskal hedabi-deak, ezinbestekoak direlako”.

Guaixe Fundazioko Alfredo Alvaro Igoa, manifestua sinatu aurretik.

OINEZ, BERRIRO TUTERARADatorren edizioa, Argia Ikastolaren eskutik Lekukoa eskutan, Argia Ikasto-lak bere laugarren Nafarroa Oinez ospatuko du datorren urtean

Argia Ikastolako arduradunak,

Nafarroa Oinezeko lekukoarekin.

Miren Mindegia

Iñigo Aritza Ikastolakoei Nafarroa Oinezaren lekukoa eskualdatzeko txanda iritsi zitzaion atzokoan,

Tuterako Argia ikastolaren eskue-tara igarotzeko. Fontellasen koka-tzen den ikastolako zuzendari Argi-ñe Korta eta lehendakari Maru Eri-

zek ardura “urduritasun pixka batekin baina gogotsu” hartzen dutela azpimarratu zuten, “lanera-ko prest”. Halaber, Nafarroako Ikas-tolen Elkarteak eurengan jarritako konfiantza eskertu zuten.

Aurtengo Nafarroa Oinezeko antolakuntza taldeari euren zorio-nak eskaini zieten Argia Ikastola-

ko ordezkariek, lekukoa eskutan: “Ziur guretzako eredu izango zare-tela”. Laugarren aldia izango du Argia Ikastolak Nafarroako ikasto-len besta handiaren antolatzaile gisa, izan ere, 1995ean, 2002an eta 2013an bertan ospatu zen ikasto-len besta.

Taupadaz bat egin lemapean

ospatu zen azken edizio horretan, Euskararen Legearen arabera Zonalde Ez Euskaldun bezala izen-datua dagoen eremuan kokatzen den ikastolaren helburua, inguruan euskara eta euskal kultura susta-tzea eta ikastolaren egoera ekono-miko larriari aurre egitea izan zuten helburu. Orduko ikastolako arduradunek adierazi zutenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako zikloa ireki ahal izateko kirol-degi bat eraiki behar izan zuten eta horrek egoera estuan jarri zien.

Tuteran ospatutako azken Nafa-rroa Oinez hura arrakastatsua izan bazen ere, egoera ekonomikoari aurre egiteko ez zela nahikoa bildu argitu zuten orduko antolatzaileek.

Page 6: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

62018ko urriaren 26a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Orbaibar

Orisoainen San Martin eliza dago, eta nabarmentzeko modukoa da aldarearen azpian dagoen kripta erromanikoa. Oso hurbil, Iratxe-ta herriaren erdi-erdian, ederki iritsi zaigun garai erromanikoa dago, silarriz egindakoa. Harrizko eskailera du barnera igotzeko. Eraikuntza zibil ederrak ere badaude Barasoainen, Oloritzen eta Puiun.

Orbaibarko errepide estuak oso egokiak dira autoz ibilbide atse-ginak egiteko, herri guztiak lotuak baitaude eta tarteka bideetako

Garai erromanikoa bizi-bizirik dagoen ibarragurutzeak ikusiko dituzu: Ori-soaingoa, Santsomaingoa edo Benegorrikoa. Gerinda mendiko parke eolikora igotzen bazara -Leozko udal barrutian kokatua-, behatoki ikusgarria da Erdialde-rantz eta Nafarroako Erribera-rantz.

Azken teknologiako 199 aeroge-neradoreren ondoan, irina eho-tzeko haize-errota berezia dago, errota zaharraren harrien gai-nean goitik behera berreraikia. Diametroan sei metro pasa da eta ederki funtzionatzen du.

Abenduan, urtero, Nafarroako

Boilurraren Feria egiten da. Espai-nia osoko sukaldariek eta gastro-nomia adituek parte hartzen dute.

Leozko udal barrutian, Orbai-barko Ehiza Barrutia dago, hots, 6.500 hektarea dira eta azalera erdian ehiza baimendua dago. Erreserba natural handiak ditu eta Espainia osoko barrutirik han-diena da ehiza kontrolatuan.

Orbaibartik abiatuta, minutu gutxitan Iruñerrian egonen zara, N-121 errepidearen bidez, A-15 autopistaren ondotik doana. Hegoalderantz oso hurbil ere badaude Erriberri eta Uxue beza-lako herriak.

PAISAIA, HISTORIA ETA GASTRONOMIAEzagutu beharreko ibarra

Orbaibar Nafarroako ere-mu ezezagunetako bat dugu eta, aldi berean, baliabide aberatsak eskaintzen dizkigun iba-rretako bat da.

Iraxetako orreoa, eraikin deigarria. D.N.

Diario de Noticias

Orbaibar Nafarroako erdialdean dago, Iruñetik oso hurbil. Ibar lasaia da, harribitxi erromani-

koz zipriztindua, esaterako, Ori-soaingo kripta, San Pedro ad Vincu-la eta Katalaingo Kristoren baseli-zak edo Iratxetako garaia.

Orbaibarren Europako hegazti harrapari dentsitaterik handiena aurkituko duzu eta, gainera, basur-deak, ibilbide mikologikoak eta aho-sabairako mokadu goxoak, boilurra bezala. Ikuspegi ederrak gustuko badituzu, igo Gerinda mendiko par-ke eolikoraino eta bisitatu berrerai-ki duten haize-errota berezia, eta han ere badaude laurogeita hama-rreko hamarkadaren bukaeran erai-kitako errota handi-handiak. Hauxe da Europako parke eolikorik handie-na.

Orbaibar hogei bat herrixkaz eta etxaldez osaturik dago, betiere Bara-soain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Ori-

soain, Puiu eta Untzueko udal der-mioetan banatuak.

Trantsizioko mikroklimak eta parajeak dira Pirinioaurreko Nafa-rroaren eta Erdialdeko bazter leho-rragoen artean. Hori dela eta, oso ibar interesgarria da paisaiaren alde-tik. Izan ere, badira artadiak, hariz-tiak, pagoak, basa loreak, zizak, labo-re soroak eta, oroz gain, lasaitasuna da nagusi, eta isiltasuna ere bai. Giro horrek zure gogoa eramanen du lan-da-mundua gure bizitzetako ardat-za zen garaietara. Kalandriak eta saiak ikusiko dituzu; beharbada, basurdeak, azeriak edo azkonarrak eta harrapariak, esaterako, arrano beltza, miruak eta mirotz urdina.

Historiak ere bere aztarna utzi du Orbaibarren: Erdi Aroko ordenek eta ibiltariek Santiagorantz joateko ibil-bide nagusiaren bide bat egin zuten. Orbaibarren dago Katalaingo Kris-toren baseliza, XII. mendearen erdian eraikia. Ederra da zinez bere ataria.

Ermita erromanikoaren ataria. F.E.

Abenduan, Boilurraren Feria ospatzen da Orbaibarren. I. PORTO

Page 7: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

2018ko urriaren 26a, Ostirala 7

KLASK!

OMENALDIA CARMEN BAROJA Y NESSIRI, IRUÑEKO FRANTZISKO DEUNAN. Iruñeko Frantzisko Deuna ikas-

tetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 6. maila-

ko ikasleek, Carmen Baroja y Nessi idazleari

eskainitako omenaldian parte hartu zuten.

Izan ere, egilea gaur egun ikastetxearen erai-

kinetako bat den etxean sortu zen. Ekitaldian,

ikasleez gain, Iruñeko alkate Joseba Asiro-

nek, udaletxeko beste ordezkari batzuk eta

Emakumeak Izendatu mugimenduko kideeta-

ko batzuk ere parte hartu zuten. Izan ere,

azken hauek izan dira omenaldia sustatu

dutenak. Ikasleetako batzuk, gainera, egilea-

ren memoriaren testuetako batzuk irakurri

zituzten, gazteleraz eta euskeraz. O. MONTERO

‘ATERPEAK’ PROIEKTUA. Monjardin Lizeoko DBHko 1. mailako

ikasleak Aterpeak-Refugios proiektuan parte hartzen ari dira, txorientzako 10

kabi-kutxa eraikitzen. Iruñeko Udalak eta Ilundain Fundazioak elkarlanean

abiarazi duten proiektua da Aterpeak, eta helburua hirian dauden hegaztien

biziraupena bermatzea da. UTZITAKOA

INGLESA IKASTEN MURIETAKO ESKOLAN. 2014ean itxitako Murietako eskolari bizi berri bat ema-

teko helburuarekin, aisialdia eta jolasa uztartzen dituen

Happy School ekimena martxan jarri da. Ekimenean

parte hartzen duten ikasleak agertzen zaizkigu

argazkian, irakaslearekin batera. Eraikineko ikasgelak

egoera onean daudenez, yoga klaseak eskaintzeko

edo ludoteka bezala erabiltzen dira gaur egun. Adin

guztietako herritarrek erabili ahal izateko erabiltzen da

espazioa, izan ere. M. GONZÁLEZ

Page 8: PUSE, maemaikak ikaseko · 2018-10-26 · Zenbakia: 494 2018ko rriaren 26a, Ostirala PUSE, maemaikak ikaseko Nafarroako Ikastolen Elkartea, matematikak modu ludikoan ikasteko materiala

82018ko urriaren 26a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Eduardo Arroyo

XX MENDEKO

MARGOLARIAArtista Berriki zendutako Eduardo Arroyo margolari madrildarra bere garaiko artista abangoardista izan zen, pop-artearen erreferente izateraino.

Eduardo Arroyo margolaria eta idazlea. EFE

Diario de Noticias

Eduardo Arroyo (Madril, Espai-nia, 1937ko otsailaren 26a - ibi-dem, 2018ko urriaren 14a) mar-

golaria berriki zendu zen bere Madrileko etxean, 81 urte zituela. Arte Plastikoen Sari Nazionala izan-dakoa, margolaritzaren erakusle garaikide handienetako bat izan zen. Margolari gisara, figurazio kri-tikoaren eta pop-aren ordezkari nagusietakoa izan zen. Nabarmena du bere obran ezkertiar ikuspegi politiko-soziala (Espainiako Alder-di Komunistako kide izan zen urte askoan).

1963an Parisen egin zuen era-kusketak Espainiako Gobernuaren protesta diplomatikoa eragin zuen, Arroyok eginiko Franco, Mussolini, Hitlerren eta abarren erretratuak zirela eta. “Miró berregina” (1967) eta “25 bake urte” (1965) dira sasoi hartako bere beste obra ezagun ba-tzuk.

Frantziako 68ko maiatzean buru-belarri ibili zen, eta hurrengo urtee-tan Italian jardun zuen, Klaus Gru-berekin hainbat eszenografia egi-nez. 1976an berreskuratu zuen pasa-porte espainiarra, eta orduan hasi zen bere sorterrian erakusketak egi-ten. Kultura ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zio-ten 1982an, eta Frantziako Gober-nuak Arte eta Letren Zaldun izen-datu zuen 1983an. Parisko Pompi-dou Zentroan eta New Yorkeko Guggenheim Museoan atzera begi-rako erakusketak egin dizkiote. Eskulturan ere jardun du azken urteotan.

Idazle gisara, boxeoari buruz ida-tzi du (Panamá Al Brown), antzerki obrak (Bantam) eta kontakizunak:

GEHIAGO JAKITEKO

3 Boxeoaren zale sutsua: Arroyo-

ren margoetako asko Madrileko

Kirolen Goi Kontseiluko (CDS)

egoitzan ikusi daiteke, izan ere,

boxeoa ispirazio iturri izan zuen

margolariak, bere gai nagusieta-

ko bat izanik. ‘Forza del destino’

1972ko obra kirol honi lotutako

lan ezagunenetako bat da.

CSDren egoitzan, hala ere, bere

obra osatzen duten ia 500 lan

ikusi daitezke.

3 Otros deportes: Pop Artea

mugimendu artistiko bat da,

1950eko hamarkadaren erdial-

dean sortu zena aldi berean Erre-

suma Batuan eta Estatu Batue-

tan, gero 1960ko hamarkadan

indar handia hartu zuelarik. Kultu-

ra urbanoa, marka komertzialak

eta kontsumo-produktuak izan

dira Pop Artearen gai nagusiak.

Sardinas en aceite (1990, “Sardinak oliotan”). 1998an Orgullo y pasión (”Harrotasuna eta grina”) argitara-tu zuen, autobiografia modukoa.

Pop artearen erakusle Arroyo, Pop Artearen erakusle nabarmenetako bat izan zen Espai-nian. Por Arteak espresionismo abs-traktuaren arauak hautsi nahi zituen, inspirazio-iturri gisa publizi-tata, komikiak, hedabideetan zabal-dutako irudiak... Modu batez, errea-litatea irudikatzeko kode berri bat azaldu nahi zuten. Esperimentazio teknikoak garrantzi handia zuen mugimendu honetan. ■

Pop Artearen iraultza Gerraosteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artis-

ta masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herria-

rentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu

artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-

produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak “gai nagusie-

tatik” gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen

Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-

en Campbell Zopa Lata famatua. Espainian estilo berria frankismoaren tes-

tuinguruari aurre egin behar izan zion. Modu batez arte neofiguratiboarekin

lotzen da. Eduardo Arroyo, Alfredo Alcaín, Equipo Crónica egileak joera

horretan kokatu daitezke. Pedro Almodóvar zinegilea, bestetik, aurrekon-

tu gutxiko super-8ko Art Popeko filmak egin zituen era bai; haren esane-

tan, berarengan eragin handia izan zuen Funny Face (1950) filma.