Oinarrizko otoitzak.pps

13
Eliza Katolikoaren oinarrizko otoitzak

description

Power point honek kristau fedearen oinarrizko otoitzak erakusten dizkigu

Transcript of Oinarrizko otoitzak.pps

Page 1: Oinarrizko otoitzak.pps

ElizaKatolikoarenoinarrizkootoitzak

Page 2: Oinarrizko otoitzak.pps

Gurutze Santuaren seinaleagatik gure etsaiengandik libra gaitzazu, gure Jaun

eta Jainkoa.Aitaren eta

Semearen eta Espiritu Santuaren

izenean. Amen..

GURUTZEAREN SEINALEA

Page 3: Oinarrizko otoitzak.pps

Gure Aita

Gure Aita, zeruetan zarena,santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan

bezala lurrean ere, emaiguzu gaur egunhonetako ogia,

barkatu gure zorrak guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik.

Amen

Page 4: Oinarrizko otoitzak.pps

Aintza

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran izan bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Page 5: Oinarrizko otoitzak.pps

AGUR MARIA

Agur Maria graziaz betea,Jauna da zurekin, bedeinkatua zera zu andre guztien arteaneta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus. Santa Maria Jaungoikoaren Amaerregutu ezazu gu pekatarion alde orain eta gure heriotzeko orduan. Amen.

Page 6: Oinarrizko otoitzak.pps

EGUNA ESKAINTZEKO

Jesu Kristo nire Jauna, Mariaren bihotz garbiaren

bitartez zure Bihotzari ematen natzaio eta Zurekin

eskaintzen naiz Aitari aldareko sakrifizio santuan,gaurko nire otoitzekin eta lanekin, sufrimenduarekin

eta pozekin, mundua salbatzeko eta zure erreinua

gugana etor dadin.

Page 7: Oinarrizko otoitzak.pps

ANGELUSA-Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.-Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen. Agur Maria…

-Hona hemen Jaunaren mirabea.-Gerta bekit zuk diozun bezala. Agur Maria…

-Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen.-Eta gure artean bizi izan zen. Agur Maria…

-Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek.-Jesu Kristoren aginduak irabaz ditzagun.

Egin dezagun otoitz: Ixuri Jauna gure bihotzetan zure grazia, aingeruak esanik Jesu Kristo zure Semea gizon egin dela jakin dugunoi,Haren nekaldi eta gurutzearen bidez piztuerakoaintzara iritsi gaitezen.Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.Amen.

Aintza Aitari…

Page 8: Oinarrizko otoitzak.pps

MAHAIA BEDEINKATZEKO

Bedeinka gaitzazu Jauna eta bedeinka itzazu zure ontasunetik hartu ditugun dohai hauek, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Page 9: Oinarrizko otoitzak.pps

KredoaSinisten dut Jaungoiko Aita Ahalguztidun, Zeru Lurren egilea.Sinisten dut Haren seme bakar Jesukristo gure Jauna.Espiritu Santuaren egitez sortu eta Andra Maria birjinagandik jaio zena.Pontzio Pilatoren menpean nekaldua, Kurutzean josia,hila eta hobiratua izan zena.Infernuetara jaitsi eta Hirugarren egunean hilen artetik biztu zena.Zeruetara igo eta Jaungoiko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena.Handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.Sinisten dut Espiritu Santua,Eliza santu Katolikoa,Santuen Alkartasuna,Bekatuen barkamena,Haragiaren biztuera eta Betiko Bizitza.Amen.

La fe es un regalo que recibimos gratuitamente en la Iglesia como auténtico don de Dios. Como la llama, si no se propaga se extingue.

Page 10: Oinarrizko otoitzak.pps

DAMU OTOITZA

Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen.

Page 11: Oinarrizko otoitzak.pps

SALBEA

Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen, agur.Zuri deiez gaude, Ebaren ume zuri aiezka, antsiz eta negarrez, negar herri honetan, erbesteratuok, ea bada, itzul itzazu gugana zure begi errukitsu horiek eta erbeste honen ondoren erakus ezaiguzu Jesus zure sabelekofruitu bedeinkatua. O bihotz bera, o errukior, o Maria Birjina gozoa! Otoitz egizu gure alde, Jainkoaren ama done horrek zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun. Amen.

Page 12: Oinarrizko otoitzak.pps

Eskerrak emateko eguna bukatzerakoan

Gaur, egun osoan,

eman didazu zure laguntza

eta maitasuna;

eman didazu biziaren poza ere.

Orain, lokartu aurretik,

hauxe esaten dizut:

Eskerrik asko, Aita!

Page 13: Oinarrizko otoitzak.pps

Zeru-lurren egile zeran Espíritu Santua

zatoz eta bete gure bihotzak,

piztu gugan maite sua.

ESPIRITU SANTUARI ETA

AINGERU ZAINDARIARI

Aingeru zaindari, lagun on hori

gau eta egun lagun niri.

Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi.

Nik zerurako nahi dut bizi.