OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA - ivac-eei.eus • Animalien hazkuntza. • Animalien...

download OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA - ivac-eei.eus • Animalien hazkuntza. • Animalien elikadura. •

of 57

  • date post

    22-May-2020
  • Category

    Documents

  • view

    2
  • download

    1

Embed Size (px)

Transcript of OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA - ivac-eei.eus • Animalien hazkuntza. • Animalien...

  • OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA

    ABERE-HAZKUNTZAKO TEKNIKARIA

  • 2

    Aurkibidea 1. Tituluaren identifikazioa. .............................................................................................. 4 1.1. Izena. .......................................................................................................................... 4 1.2. Maila. .......................................................................................................................... 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. ...................................................................................... 4 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ....................................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. ...................................................................................................... 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .................................................................................. 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ................................................................... 5 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. ............................................................ 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ................................................................................ 7 3. Irakaskuntzak. ............................................................................................................... 8 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ...................................................................... 8 3.2. Lanbide-moduluak. .................................................................................................... 9 1 lanbide moduloa. Nekazaritzako familia ustiapenen antolamendua eta Kudeaketa ........................................................................................................... 9 2 lanbide moduloa. Nekazaritzako instalazioak ............................................... 13 3 lanbide moduloa. Nekazaritzako mekanizazioa ............................................ 17 4 lanbide moduloa. Abere-hazkuntzaren produkzio trinkoa ............................. 22 5 lanbide moduloa. Abere-hazkuntza arrazionala ............................................ 26 6 lanbide moduloa. Experimentazio-animalien eta beste zenbait animalia txikiaren zaintza .............................................................................................. 29 7 lanbide moduloa. Konpainiako animalien zainaza ....................................... 35 8 lanbide moduloa. Zaldien eta beste zenbait animaliaren oinarrizko zainaza, Heziketa eta trebakuntza ................................................................................... 38 9 lanbide moduloa. Agroteknologia ................................................................. 41 10 lanbide moduloa. Lan prestakuntza eta orientabidea ................................... 45 11 lanbide moduloa. Kalitatea eta etengabeko hobekuntza .............................. 49 12 lanbide moduloa. Lantokiko prestakuntza ................................................... 50 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .......................................... 54 3.3.1. Iraupenak. ............................................................................................... 54 3.3.2. Sekuentziazioa. ....................................................................................... 55 4. Irakasleak. ................................................................................................................... 55 4.1. “Abere-hazkuntza” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten

    irakasleen espezialitateak. ...................................................................................... 55 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ............................................. 56 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. .......................................................... 56 5.1. Espazioak. ................................................................................................................ 56 6. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ...................................................................... 57

  • 3

    6.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak. ........... 57 6.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. ................. 57

  • 4

    1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: "Abere-hazkuntza". 1.2. Maila: Erdi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 2.000 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra Teknikari honi ondoko baldintza orokorrak eskatzen zaizkio produkzio-sistemako lanbide- kualifikazioari dagokionez. • Abere-produktuak lortzeko erabiltzen diren animaliekin edo konpainiako eta

    esperimentazioko animaliekin elikadura-, hazkuntza-, higiene- eta osasun-lanak egitea, merkatuan eskatzen den kalitatea lortuz, segurtasun- eta higiene-baldintza egokiak betez eta ingurune produktiboa zainduz. Beharrezkoak diren instalazioak, makinak, lanabesak eta ekipoak erabili eta mantentzea. Abere-hazkuntzako ustiategi bat antolatu eta kudeatzea.

    2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Bere ardurapean dauden instalazio eta ekipoak kontrolatu eta produkzio-prozesuetako eragiketen berezko

    hizkuntza eta informazioa behar bezala interpretatzea. • Produkzio-fase desberdinetan, abere-espezie desberdinen hazkuntza indibiduala eta kolektiboa eta adierazten

    zaizkion praktika klinikoak behar bezala burutzea. • Konpainiako, laborategiko eta esperimentazioko animaliak hazteko eta zaintzeko lanak behar bezala

    burutzea. • Produkziorako diren animalia-espezieetan izan daitezkeen anomaliak azkar antzeman eta jakinaraztea eta

    dagozkion zuzenketa-neurriak hartzea eta adierazten zaizkionak exekutatzea. • Instalazioetako makineria eta ekipoak erabiltzea, behar bezala prestatuz eta ondo funtzionaraziz, eta

    erabiltzeko baldintza egokietan mantentzea, ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak aplikatuz. • Aurkako egoeretan lanarekin jarraitu ahal izatea eragingo duten behin-behineko egokitzapen teknologiko

    txikiak egitea. • Instalazioetan eta ekipoetan agertutako matxura baten aurrean edo ingurumenari eta eguraldiari dagozkien

    baldintza txarren aurrean, hartu behar diren neurriak azkar erabakitzea, dagozkion aldaketak eginez. • Abere-hazkuntzaren produkzio trinkoko eragiketen ikuspegi orokor eta integratua izatea eta espezie

    desberdinen produkzio-prozesuko fase desberdinak erlazionatzea, produkzioaren helburuak kontuan hartuz. • Bere lanbidearekin erlazionatutako tekniketan gertatutako aldaketen ondoriozko sortutako lan-egoera

    berrietara moldatzea. • Abere-hazkuntzako ustiategi bat bere egiturak hobetuz kudeatu eta administratzea eta, indarrean dagoen

    araudia ezagutuz eta betez, produktuak merkaturatzea. • Bere lana garatzean komunikazio eraginkorrak mantentzea, bereziki horietaz arduratzen den lan-taldeko

    kideen artean koordinazio-maila handia eskatzen duten lanetan, lanean arazoak sortzen direnean aginduak eta informazioa interpretatuz, jarraibide argiak azkar sortuz eta lan-taldeko kideei laguntza eskatuz.

    • Bere talde funtzionaleko kideekin etengabeko harremanak izatea. Horretarako, taldeari esleitu zaizkion helburuak lortzen lagunduko du eta gainontzekoen lana errespetatuko du, zeregin kolektiboen antolamenduan eta garapenean aktiboki parte hartuko du eta azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lankidetzan jardungo du, betiere kualifikazio-maila bera edo baxuagoa duten taldekideen ideiekiko jarrera tolerantea azalduz.

    • Problemak ebaztea eta erabaki indibidualak hartzea, ezarritako arauak bere eskumenaren barruan betez. Erabaki horien ondorio ekonomikoek edo segurtasunari dagozkionak garrantzitsuak direnean, kontsultatu egingo dituzte.

    • Bere lanbidearen berezko tekniken esparruan eduki politeknikoko edota polifuntzionaleko ekintza-multzo bat autonomoki burutzea, horretarako ezarritako metodoak erabiliz.

  • 5

    2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Izaera mugatua duten instalazioak eta, orokorrean, famili ustiategi batean bideragarriak diren guztiak kudeatu

    eta administratzea. • Instalazioak eta ekipoak prestatu, erabili, garbitu, egokitu eta erabiltzeko mantentzea. • Ugaltzaileak prestatzea, zaintzea eta estaltzearen txostenak egitea, araldiak antzematea, errendimenduak

    kontrolatzeko datuak eta laginak hartzea, erditze normalak zaintzea eta hauei dagozkien txostenak egitea. • Pentsuak, bazkak eta abereak elikatzeko azpiproduktuak zehaztapenen arabera lantzea, biltegiratzea,

    kontserbatzea eta hornitzea. • Ustiategiko produktuak sustatu eta merkaturatzea. • Desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko lanak egitea. Neurri profilaktikoak aplikatzea eta

    produktu terapeutikoak ematea. Identifikazio-xakiak ezartzea. • Zaldiak ferratu eta hezteko lanak egitea. • Animaliak trebatzeko lanak egitea. 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Nekazaritzako famili ustiapen bat antolatu eta kudeatzea • Ustiapen bat bere produkzio-jardueraren eta -helburuen arabera ezartzeko edo sartzeko aukera baloratzea. • Ustiapenaren jarduera-plan orokorra antolatzea, helbu