oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune...

16
Arbizu 2010 Oihan Ederra

Transcript of oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune...

Page 1: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

Arbizu 2010

Oihan Ederra

Page 2: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

Iraganari oraina eman.geroan ere bizi dadin,Ez bedi eten katea!Izan zirenak gogoan lan egin,heldu direnengan pentsatuz.

Iraganari begira gaude, eznostalgiaz, etorkizuna eraiki-tzeko oinarria delako baizik,iraganik gabe ez gara ezer, bai-na iragana ere ez da ezer gaureta hemen, azalduz eta ulertuz,geroa egiteko erabiltzen ez ba-dugu. Modu asko daude ideiahori gauzatzeko: hizkuntza, as-paldidanik erabili diren hitzaketa esaerak zaharrengandik ja-so eta hurrengo belaunaldieierakustea; gure etxeetan ohitu-ra bihurtu diren zereginak

transmititzea, adibidez txisto-rrak eta tripotak egiteko mo-dua azaldu, mantentzeko;ahazturik edo estalirik zegoenadenen bistan jarri eta bizi be-rria ematea.

Azken hori dugu, gehien bat,aldizkari honetan hizpide.Teileria izandako eraikinaagerian geratu izana aukeragisa ikusi beharko genuke, ha-rri pila bat izatetik beste garaibateko arbizuarrez hitz eginendigun oroigarria izatera pasa-tzen bada. Olatzeako inguruguztiaren aldaketarako aukeraekar dezake, herriko gune ga-rrantzitsu hori berreskuratueta hobetu dezakeena, dauka-gunaz gehiago eta hobeto goza-tzeko bide eman dezakeena.

Izarren hautsa egun bateanbilakatu zen bizigai,hauts hartatikan uste gabeannoizpait ginaden gu ernai.Eta horrela bizitzen gerasortuz ta sortuz gure aukeraatsedenik hartu gabe:lana eginaz goaz aurrerakate horretan denok bateragogorki loturik gaude.

Xabier Lete

2

Testu eta argazkien egileak: Xabi, Enara, Juan Carlos, Patxi, Aintzane, Monika, Angel.Maketazioa: Guaixe Komunikazioa

Page 3: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

9an indusmakina batekin eraiki-naren inguruko lurra erretiratzenhasi zen. Kasu honetan, sua egi-ten zen galeria hauen ahoak utziziren agerian. Larunbat horretanbertan, irailak 11, auzolana zelaeta, zenbait lan egin ziren. Bidebatez, teileriako hormak garbitueta galeria bat erabat hustu zen.Bertan agertutako lohi arteanegurra, ikatza, galtzina, garaibateko emakume zapata zaharbat eta zata zahar bat ere agertuziren.

2010eko ekainaren hasieran, Aka-rrauntzako urbanizazio lanak zire-la eta, berebiziko aurkikuntzaegin zen Martiñeneko soroan.Tellerieta izenaz ezaguna zen ere-mu honetan (Pastagillearena eredeitua izan da), gaineko lurrakmakinak ikutzen hasi zireneanlur gorriak, teilak, adreilu zatiaketa zenbait harri agertu ziren.Ahozko tradizioz gordetakoinformazioaren arabera, bertanteileria bat egon zen. Zizkertekultur taldeak, Udala jakinarengainean jarri eta pala-induskailubat ekarri zen ekainaren 7anagerturiko aztarnak azalerazitzan. Azaleratze lan hauetan biesparru ezberdinetan ikusi zirenhorma arrastoak, baina hauetakobatek piztu zuen gure interesa.Bertan horma jo ostean, 4 metrozabal eta beste 4 metro luzekokarratu edo kuboa azaldu zen,teila hautsi, obra-hondakin etagarai bateko zaborrez betea(hezurrak, kristalak,…). Gureharridurarako, zulo batzuk ager-tu ziren zoruan, eta urez betetakokamara handi bat azaldu zenazpian. Hura ikusirik, zanga bategin zen sarrera bilatzeko. Eraiki-naren fatxadako harrizko arkubat agerian utzi zen, bertatikgaleria luze bat ikusten zen egitu-ra guztiaren azpitik.

San Juanak pasa ziren eta berehorretan geratu ziren teileriarenaztarnak. Barrualdean bi arkugaleria antzeman ziren, hauekarku bikoitzeko ilaraz osatuak etaharlanduz eraikiak. Hauek hobe-ki ikusteko, berriro ere irailaren

3Oihan Ederra 2010

Tellerietako teileria

Arbizuko teileria: iraganari etorkizuna eman

Nahiko garbi ikusten zen orain-goan eraikina. Tufan (tuparria)(bertako harkaitz bigun eta grise-an) induskatutako soto antzekobat ikusten zen. Soto horren hor-mei eusteko, harrizko paretakeraiki ziren 4x4 neurriko gelahandi bat sortuz. Gela handihonek alde bat zabalik zuen Lezi-za aldera. Alde hori, harlanduzeginiko metro beteko zabalerakohorma lodi batek ixten zuen.Fatxada osatzen zuen pareta lodihonek bi galerien ateak zituenbehe aldean, bi kontrahorma sen-doren aztarnekin batera.

Fatxadak itxitako soto horretan,harlanduzko arku bikoitzeko ila-rak tartekatzen dira, 20 zentime-trotako tarteek bereizita. Galeriahauetan sua egiten zen (otea era-biltzen zen su gar handiak sortze-ko). 20 zentimetroko tarteetatik,goi aldera berotasuna eta sua igo-tzen ziren, eta goiko pisu horretanegosten ziren teilak. Berotasunakbeirazko kapa fin batez estalikoditu harbera edo hareharrizkoarkuak (prozesu hau hondarraedo area berotuz beirazko botilaksortzearen berdina da).

Page 4: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

4 Tellerietako teileria

Page 5: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

5

Egosteko ganbara horretan tei-lak zutik kokatzen ziren sei ilarakoaltueran gutxi gorabehera. Goikopartean zeudenak ez ziren beharbezala erretzen, eta berriro erehurrengo errealdian behera pasa-tzen ziren. Adreilua ere antzeraegiten zen. Egosteko ganbaraadreiluzko hormek estaltzenzuten, izan ere berotasuna hobekiaguantatzen baitzuten adreiluekharriak baino. Teileriak teilatuaizaten zuen, egoste ganbaratikaltuera dezentera, honek su har ezzezan, pilare luze batzuen bidezlabetik aldendua. Labea sei orduinguruz elikatzen zen otez eta egu-rrez, aurreikusitako tenperaturarairistean, galerien ateak buztinezitxi eta 30 ordu inguru egoten zenlabea hozten. Gero teila edo adrei-luak bertatik ateratzen zireneskuzko eskailera baten bidez.

Bertan lan egiten zutenak udanaritzen omen ziren. Herriz herriibiltzen ziren, eskariaren arabera.Honela, San Juanetatik San Mige-letara aritzen ziren lanean. Garaibatean gaizki ikusitako lanbideazen teilaginarena, etxerik gabekolangileak baitziren, erdi nomadak.Teileriako labearen inguruanlarrain handi bat zuten. Bertanbehorrak edo idiak erabiliz buztinahauts bihurtzen zen. Hauts horiurez betetako aska batzuetan sar-tzen zen. Han erabat finduko zenbuztina, honela pasta bat egin etaburdinezko marko bat erabiliz buz-tinezko laukizuzen bat sortzen zen.Laukizuzen hau zertxobait lehor-tzean, forma kurboa zuen egurrez-ko molde bat erabiliz, teila kurboakegiten ziren. Hauek eguzkitanlehortzen ziren eta behin gogortutalabean sartu. Egositakoak, biltegibatean gordetzen ziren. Teilak,galdor teilak (teilatuaren galdo-rrerako zabalagoak) eta adreiluakegiten zituzten (azken hauekogia egiteko labeak egiteko edotaleihoak egiteko erabiliak batez ere).

Page 6: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

6

Gipuzkoan nola Nafarroan, izan ere 1833-1839 bitarteko I. Gerrate Kar-listan izandako suntsiketa ugariek eta garai horretan gertatzen den popu-lazioaren gorakadak (XIX. mendean eztanda demografikoa gertatu zenEuropa osoan) etxe berrien eta beraz teilatu berrien nahiz konponketaugarien beharra dakarte. Udalak, horretaz oharturik, bere kontuak hobe-tzeko aukera ikusiko du negozio honetan.

Hurrengo urteetan zehar teileriak funtzionamenduan jarraitzen du.1850erako, eraiki eta hamar urtera, lehenengo konponketak beharrez-koak izan ziren. 1853an apezari berrehun teila saldu zitzaizkion. 1867anMartin Irurtzun lakuntzarrari zor zitzaion diru kopuru bat teila etaadreilu bidez ordaindu zitzaion. Dominica Lopez de Goikoetxea lakun-tzarrari ere zor zitzaiona ordaintzeko teila erabili zen 1871an (badugubidalitako ordain agiria bera ere).

Hurrengo urtean, 1872an, II. Gerrate Karlista hasiko da EuskalHerrian. 1876ra arte iraungo du. Sortutako kalteek teileriaren negozioahondoratu zutela ematen du. Gerra ostean, industrializazio bizkorrakteileria tradizionalei lekua kenduko die eta udalak ez du gehiago bidehau erabiliko bere diru sarrerak hobetzeko. Gainera, herriko diru sarre-ra gehienak basoko egur eta ikatzetik etorriko dira garai hauetan. Txon-dorrak basoan izugarri ugarituko dira. Teileriaren azkena izango da.

Arbizuko udal agiritegian bila-keta lanak egin dira teileriarenberri izateko. Bertan aurkitu dendokumentazioaren arabera, ustebaino berriagoa da egitura:

Teileriaren berri 1840ko maia-tzaren 12an dugu lehen aldiz.Urte horretan, udalak AntonioGartziandia harginari eman zionudal teileria bat eraikitzekoenkargua. Beharrezko zirenmaterialak erosi (hauen arteanArbizuko arotza zen Alejo Goñikegindako iltze, bisagra eta sarrai-lak) eta uda osoa behar izanzuten hau amaitzeko. Handikaurrera, Ubeldekoa (1826) dei-tzen zen karrika Tejería (1870)izenaz ezagutuko da paper ofi-zialetan.

Garai hartan, udaletxeak berezorrak ordaintzeko teila eta adrei-luak erabili zituen. Erosleak Arbi-zun, Uharte-Arakilen, Arruazun,Lakuntzan, Unanun eta Dorraonzeuden. Saldutako teila eta adrei-lu kopurua 1846an oso argi ikusdezakegu gorde den urte osokoordain-agiri luze batean. 1847an,sarrera nahiko ditu udalak teile-riako produktuekin. Garai hone-tan teileria asko eraiki ziren bai

OLATZEAKO ZUBIATeileriaren inguruko informazioa

begiratzen genuen bitartean besteinformazio interesgarri ugari agertuzen. Hauen artean, Olatzeako zubiariburuzkoa. Garai honetan berreraiki zenzubi hau. Gaur egun ikusten denharrizko zubia 1860an egin zuenMiguel Maria Gartziandiak (teileriaegin zuen harginaren semeak). Lanakegiteko Martin Insaustiren peoi koadri-lak parte hartu zuen. Erabilitako enten-gak (burnizko iltze handiak) Jose Ven-tura Reparaz arotzak egin zituen. Garai

eta egile berekoada baita ere plaza-ko iturria (1862,Miguel MariaGartziandia).

Azaldutako aztarnak kontserbatzeko asmoz, udaletxeak interbentziobatzuk egingo ditu inguruan. Leziza ibaiaren altzoan doan pasealekua etaerrotaren inguruko lanekin batera, gure ondarea agerian utzi eta inguruaedertuko duten zenbait lan egingo dira. Besteak beste, teilerian kontserba-tutako aztarnak kontsolidatu eta Olatzeako zubiko harriak agerian uztekoasmoa dago.

Dokumentazio historikoa:

Page 7: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

Txerrikumeak udaberri aldera,beheko basora eta Aralarrera era-maten ziren, hango belar, ezkur etafagatxiekin gizentzeko. Hiltzekoziren ordotsak lehenengo hilabetee-tan osatzen ziren. Gazteak baldinbaziren, pentsuarekin lagundubehar izaten zen, eta haiengana aste-an bi aldiz joan, kasu egitera, etazaharrengana, berriz, behin joandanahikoa zen. Baten bat ernari baze-goen, umetzeko garaian etxera ekar-tzen zen, ezkurra txarra omen bai-tzen, eta txerrikumerik ez galtzeko.

Basoan babesteko, ZOTOLA egi-ten zen, txerrientzako txabola bere-zia. Zorua berdindu ondoren, zuloaeginda zeukan arbola batean heldutaestaka luze bat jartzen zen, soliboabalitz bezala, eta aurrealdean bestebat, eusteko. Gero, egurrak den-denean, buelta osoan, eta gaineanzohiak (lurra eta belarrarekin), tapa-tzeko, barrenera urik sar ez zedin.Zeharrekaldean, sasi batzuk ere jar-tzen ziren, zotola disimulatzeko etatxerriak muxurkan ez botatzeko. Eta barnean, orbela edo iraztorra. Lehenbiziko aldian eramatean, bertara sartutxerria eta sasi batzuk jartzen ziren pokalean , eta itxi. Hurren egunean joan eta zabaldu egiten zen. Batzuetan biegunez egiten zen hori. Ezkurrean gizendu egiten ziren txerriak. Eta gero, hotza eta elurra hastean, etxera ekarrieta ezkaratzean edo estarbean edukitzen ziren, hortik aurrera ederki gizentzeko, patata egosiak, arbia, aza, artoaeta arto irina ere emanez.

Zotolak basoan gelditzen ziren edo, batzuetan, estaka handi hori etxera ekartzen zen, inork ez hartzeko. Ezzen jabetza eskubiderik zotolaren gainean, eta beraz hurren urtean, txerria basora lehena nork eman hark har-tuko zuen zotola beretako.

I. Txerria gizentzenZOTOLA

Aurten bigarrengoz ospatu dugu txistorraren eguna. Jendearen parte-hartzea eta alderdi kultu-ralagoak landu nahi izan ditugu, festari beste ukitu bat emateko. Txerriak gure herriko bizimo-duan eta ekonomian izan duen toki nabarmena erakusteko, ziklo baten moduan antolatu ditu-

gu ikuskizunak: txerria hazi, zotolaren bitartez; txerria hil, tresnak, erretzea, puskatzea erakutsiz; etatxerria jan, txistorrak eta tripotak eginez jendaurrean.

Aldizkari honetan ziklo horren azalpenak jaso ditugu, Arbizun erabiltzen diren hitz bereziei errepa-ratuta. Amaitu gabeko lana dela badakigunez, zuen laguntza eskertuko dugu, gogoan dituzuen hitz etaxehetasunen berri ematen badiguzue.

Txistor Eguna 2010

7

Page 8: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

8 Oihan Ederra 2010

II. - Txerria hiltzenGarai batean, gehienean bi txerri hiltzen ziren etxeetan: lehendabizikoa b e r r itarako , txi-

kixeagoa, azaroan, San Martin egunarekin, hasten baitzen txerria hiltzeko garaia, gutxizgorabehera. Bigarrena, berriz, urtarrilean, otsailean beranduena. 140 bat kilokoak zirenaskotan.

Herrian izaten ziren gizon bat edo bi txerria hiltzera dedikatzen zirenak. Egun batean hileta hurren egunean atzera joaten ziren puskatzera. Festa handia zen txerria hiltzea, gazteen-dako ere, gero puska partitzen ibiltzen zirelako: tripotak, gibel puska bat... sare batean bildu-ta ematen ziren, txerriaren hesteak biltzen dituen basarea lehortu eta zatitu egiten baitzen,gero horietako zati bakoitzean puska biltzeko eta eramateko parientiei, etxe bakoitzak hartu-rik zeuzkatenei.

Letxonari gizon batzuen artean heldu, eta batekgantxoarekin dominatzen du, mahaian etzindajarri arte. Orduan, labanarekin ebakia egiten zaiolepoan, bihotzeraino (bihotza ikutu gabe, listoegiez hiltzeko), odolustutzeko, txerria hiltzeko sanga-atu behar baita. Odol hori isuri ahala bildu beharda lurrezko barreñoan, eta odol horri etengabeeragin hoztu arte, ez loditzeko. Gero, garai bateane s ekiyekin edo ir izto r rar ekin , gaur egun buta-noarekin, erre egiten da azala. Azal errea eta kan-poko zikinkeria guztia poleki garbitu behar da, urberoa botaz eta kazu le n tapekin igurtziz, zuri-zuria uzteraino. Orduan, garbia dagoela,labanarekin zabaldu egiten da txerria, goitik behera, tripak eta barrunbeak (bihotza, pulmo-nak (birikak), gibela...) ateratzeko. Hesteak b eyien biltzen dira, oihal baten gainean. Behinkanpotik eta barrendik garbia dagoela, tente jartzen da zintzilikatzeko hagan, pareta kon-tran, besoak eta hankak zabalik. Txerria hozten utzi behar da, eta hurren egunean aizkora-rekin puskatu, zati guztiak ongi bereizirik: kostillak, pernilak, solomoa, zinta, besoak, han-kak, belarriak... mihi punta, masaileko zati bat eta biriken ehuneko puskak hartu eta albaita-riari eraman behar zaizkio, trikinaren proba egin dezan. Maskuria ere aprobetxatzen da:puztu eta haurrei ematen zaie, jolasteko.

Horraino txerria hiltzeko lanak. Hortik aurrerakoak jateko “lanak“ dira.

Page 9: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

9

III. - Txerria jatenHil eta puskatzeko lanak gizakien eginbeharrak izan dira. Beste gaineko guztiak,

berriz, andreenak, lehenbiziko momentutik hasita, hau da, odola bildu eta prestatzea tripo-tak egiteko. Momentuan jateko frijitzen dira gibela eta le paraia, tipularekin zartagian, kix-kur-kixkurrak. Txerriaren hesteek ere lan handia ematen dute, behin eta berriz garbitu beharbaitira ur eta gatz askorekin lehenbizian, ozpinarekin gero.

Kostillak eta solomoa kazula batean ajoliyuan sartu (ura, baratxuria eta gatza), eta bertanedukitzen da gau batez. Gero garbitu eta zintzilikatu egiten dira, sikatzen uzteko, tela bateanbilduta, euliak gainera ez joateko. Urdaia, zinta, pernilak, besoak (txistorretarako erabiltzenez badira), hankak eta belarriak gatzetan jartzen dira, ganbela edo kajoi batean, estarbeanedo etxeko txoxan. Pernilak dira denbora luzeena edu-ki behar direnak, astero buelta emanda eta gatza gehi-tuta, alde guztietatik behar bezala ontzeko.

Txistorraren masa egiteko, beso eta bizkarreko hara-gi xehatua erabiltzen da, baita pernilari forma emate-ko kentzen zaizkion puskak ere, giharra etab. Horripiper gorria, baratxuria, gatza eta ura bota, eta handikordu batzuetara buelta eman behar zaio. Atseden har-tzen utzi eta hurren egunean goizean masari bestebuelta bat eman eta txistorrak egiten dira. Horretara-ko, makina erabiltzen da, bertara masa sartu eta tutua-ren muturrean txerriaren heste mehea jarri ondoren, manibelari eragiten zaio betetzen joate-ko. Tarteka orratzarekin ziztatu behar dira ateratzen diren txistorrak, barnean airerik ez gel-ditzeko. Zintzilik jartzen dira, sikatzeko, edo, garai batean, mantekan sartzen ziren, tinajetan.

Tripota egiteko, berriz, odolari gehitzen zaizkio porrua, tipula, manteka, arroza eta espe-zieak (kanela, origanoa, intxaur moskatua, anis bolak...) etxe bakoitzeko ohituraren arabera.Heste lodia betetzen joaten da masa horrekin, ttutten laguntzaz, eta sokarekin lotzen. Tripo-tak ere zulatu behar dira, barnean airea geldituz gero lehertu egiten direlako egosterakoan.Lodiena, lo p e toa, etxean jaten da. Puska partitu ondoren bakarren bat gelditzen bada sika-tzen uzten da, baina zintzilikatu gabe, eta lehenbailehen jaten da.

Birikak ere egiten dira etxe batzuetan, azalekin, birika edo pulmonekin, barrunbeekin etapiperrarekin, eta txistorra baino lodiagoak dira.

Page 10: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

10

Aspaldiko gaia da Arbizun izan ziren herridesagertuena. Erdi Aroan zehar desager-tutako herrixken berri izan dugu txikita-

tik. Ahozko tradizioz guregana heldu diren berriugari gai honekin lotuta daude (nola borrokatzenziren txar rantxakin Ondatz eta Mundiñuko jen-deak). Bestalde, egin izan dira herri hauen inguru-ko publikazio ugari: artikuluak (Principe de Vianaaldizkarian adibidez), liburuak (Barranca-Burun-da, Rafael Carasatorrerena) eta Oihan Ederraaldizkarian agertzen joan diren zenbait informazio.Baina gai hau berriz ere itzultzen da gure egunero-kotasunera. Abuztu bukaeran egindako batzarreraekarri zen gaia. Herriaren ondare arkeologiko haubabestu edo errekonozitzeko posibilitateen berrieman zen bertan. Gaur egun dauden egoeratik ate-ra eta beren garrantzia edota kokaleku zehatza adie-razi ahal izateko.

Guztiontzat ezagunak dira Maiza, Lazkoz, Mun-diñano edo Araña bezalako abizenak. Gure arteaniraun dute Erdi Aroaz geroztik belaunaldiz belau-naldi iraganez, aitetatik semeetara. Lakuntza, Arbi-zu edo Lizarraga abizenak ezagutzen ditugunmodu berean, garai bateko herri izenak dira aurre-rago aipatutakoak. Izan ere garai bateko abizenak,Araban oraindik mantentzen diren moduan (Diazde Albeniz, Ochoa de Erize, Lopez de Zubiria...)konposatuak ziren. Lehenengo hitzak aitaren izenazein zen adierazten zuen (Diaz, Diegoren semea;Ochoa, Ochoaren semea; Lopez, Loperen semea).Bigarren hitzak berriz jaiotetxea edo jaioterria adie-razten zuen (Albeniz, Erize, Zubiria). Gure arteanditugun despopulatuekin erlazionaturiko abizenekjatorri hau zuten, izan ere, abizen hauek adieraztendigute gure artean direla herrixka haietako biztan-leen ondorengoak.

Arbizun badira despopulatu ezagunak diren der-mio batzuk. Hauen artean Maiza, Araña (garaibatean Arañoz) eta Arrospide ditugu. Azken biakbasoan ezkutuan gordetako herrixkak ziren, abel-tzaintza eta basogintzarekin oso lotuta. Maizaberriz Sakanaren erdian agertzen da, soroz ingura-tua. Azken hau izan zen herri hauetan garrantzi-tsuena. Bertako biztanleek utzitako etxeen paretak

XVI. mendera arte iraun zutela badakigu. Bestalde,baditugu beste despopulatu batzuen aztarnak gurelurretan. Bidaulgo dermioan eta San Juango baseli-zaren inguruan. Bi toki hauetan azaldu izan diragarai bateko hilobietako hezurrak eta aztarnak.Beren izenari dagokionez zalantza gehiago ditugu.San Juango baselizari San Juan de Berenarrenedo Berenat deitu izan zaio garai batean. Bidaulenberriz, R. Carasatorreren ustetan Bitoria izenekoherrixka kokatzen zen. Inguruan baditugu besteherrixka ugari gure mugetatik kanpo: Mundiñano(Unanu), Ondatz (Unanu), Ilarraza (Lakun-tzan)...

Herrixka hauek X-XI. mende inguruan sortuakizan arren, lehenengo aipamenak XIII. mendekoakdira. Garai hartan dokumentuak asko ugaritu ziren,idazkera administrazioan orokortzearen ondorioz.Herrixka hauek nekazari edo abeltzain komunitatetxikiek espontaneoki sortu zituzten Iruñeko erresu-maren barruan. Komunitate hauek askotan inguru-ko familia nobleen esku erortzen ziren, goseak edobabes beharrak bultzatuta. Gure kasuan, ingurukonoble familia garrantzitsuena Arbizuko dorretxekojaunarena zen. XIII. mendetik behintzat ingurukoburuzagi gisa jardun zuen dorreko jaunak. Histo-riak, ordea, aldaketa handiak ekarri zizkien Aranaz-ko lurretako herrixka hauei. 1200. urtean, Gaztela-rekiko muga gaur egungo Gipuzkoa eta Arabako

Oihan Ederra 2010

Arbizuko despopulatutakoherriak

Page 11: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

11

mugara pasa zen. Herrixkek gaztelarren, arabarreneta gipuzkoarren erasoak jasan zituzten. Egoeragogor horren adierazle zen gure bailarari emanzitzaion izena: “la Frontera de los Malhecho-res”. Babesa beharrezkoa zen. Ondorioz, erregeak1312an Etxarri-Aranatz sortu zuen, harresiz ingu-ratutako hiribildua. Ondoren, Lakuntza eta UharteArakilgo hiribilduak ere sortu zituen, baina Etxa-rrikoak ekarri zituen ondorio latzenak gure ingu-ruan. Arbizuko jauna Etxarriko hiribilduko zainda-ri bihurtu zen, eta bertara bildu ziren inguruko biz-tanleak. Herrixka bakoitzak bere kalea zuen bertaninstalatzeko: Maiza, Lazkoz, Mundiñano...Indarra ere erabili zen biztanleak beren herriakuztera behartzeko. Herrixka hauetako asko garaihartan galdu ziren. Hala ere, Etxarrin, Arbizun edoLakuntzan bizi ziren herrixketako biztanleak sarri-tan itzultzen ziren beren jaioterriko hilerriak eta eli-za zaintzera. Urtean behin egiten zuten hau, etahorrela sortu ziren erromeriak baselizetan: SanJuan (Arbizun), Mundiñun eta Ondatzen galduta-ko Dolorosa eta San Buenaventurako baselizak(Unanun), Kontzezio eta San Adrian (Etxa-rrin), San Saastin (Lakuntzan)...

Gaur egun, goldeak mendeetan landutako lurhorietan ikus ditzakegun aztarnak oso eskasak dira.Ar m o k ilo ak deitzen ditugun harri pila handiaketa hilobi bakan batzuk baino ez dira gelditzen.Baseliza galduen pareta arrastoak edo garai batekogizonek erabilitako zeramikazko ontzien puskak.Hori ikusirik, esan genezake oso zaila dela horrela-ko egoeran aurkitzen den aztarnategi bat agerianuztea. Beste toki batzuetan (Zalduendo-Araba),indusketa arkeologikoak egin izan dira. Baina lor-tutako emaitzak ez dira oso onak izaten. Hilobiaketa poste zuloak agertzen dira gehienetan (izan ereErdi Aroko herrixkak egurrezko etxeek osatzenzituzten). Datazio zehatzagoak egin, datu estatisti-koak publikatu edota ikerkuntza espezializatuak(garai hartako zeramikaren inguruan, edo anima-

lien inguruan...) egiten dira, baina ez dute eskain-tzen bertan mantendu eta ikusi ahal izateko aztarnasendorik. Indusketak beste garai batzuetan egindaitezkeela pentsatuz, gaur egun herrixka hauenkokalekua eta memoria indartzea baino ez zaigugeratzen.

Honela, udal batzarrean proposaturiko estrate-gietako batek izan zuen onespen zabalena. Aurre-rago egin izan dira era honetako proposamenak:Maizako gurutzea eta monolitoa, Arrospide-ko oroitarria edo Arañan zegoen gurutzea(gaur egun basea baino ez da geratzen). Proposa-menaren arabera, herrixketako eremuakzuhaitzen bidez markatu eta zehaztuko dira.Honela, ingurukoetatik desberdinduko direnzuhaitzek esango digute non aurkitzen den, lurazpian, garai bateko herrixkaren kokalekua. Hauegitea proposatu zen Maizan, Arrospiden etaArañan. Modu honetan, indusketak egiteko pre-sarik gabe, gure herriaren historiaren parte garran-tzitsua diren despopulatuak errekonozitzen etaagerian utziko ditugu herritar eta bisitarientzat.

Page 12: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

12 Oihan Ederra 2010

Agur, 2010!Ohi bezala, Olentzerori omen eginez despeditugenuen urtea, eta arbizuar ausart batzuei esker,berriz, kantari hasi urte berria, goizaldekohotzari aurpegi eginez...

IhoteakMajo ibili ginen elurra bazterretan karrikan goi-tik behera, herria egun batez zeharo itxuralda-tuta...

APIRILEAN lore eta landareekiko zaletasu-naren haritik tira, lehen landare azoka egingenuen, probatako. Eguraldia lagun, nork eutsioparotasun hartatik pixka bat hartzeko tenta-zioari?

Ekaina Sanjuanena ez eze, lehiaketen garaia erebihurtu zaigu hilabete hau. Festetako kartellehiaketa Helena Lizarragak irabazi zuen.Balkoi politenen sariak, berriz, hauendakoizan ziren: Motzantxa, Olga, Ixelanea, eta Nati.

Udan gustura ibili dira aurten ere herriko hau-rrak: uztail osoan zehar, egunero 70 bat umeelkartzen ziren ludotekaren jarduerez gozatze-ko.

ABUZTUAN, Sandindeiko erromeria,azken asteburuan. Giro bikaina, bai horixe,buelta gehitxo luzatzen bada ere :-)

URRIAN txistorraren eguna. Iaz bezala,euria izan genuen, baina jendeketa ibili zenherrian, kanpotarrak nahiz bertakoak.

Eta Santa Ageda, aateak, duatloia, gazteeguna, kontzertuak, auzolanak...

2011n ere kaleanikusiko gara, arbizuarrok

Page 13: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

13

Page 14: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

14 Oihan Ederra 2010

arbizuarrak sarean

Arbizuko hegaztiak aztertzeko blog-a

Hauetako blog bat Birding Arbizu (http://birdingar-bizu.blogspot.es) da. 2010eko ekainean martxan jarri zenArbizuko hegaztiak aztertzeko asmoz. Bird ing hitzahegaztien behaketarako afizioari deritzo gaur egun.Herriaren inguruan ikus ditzakegun txorien berri dugubertan. Hilero ikusi diren espezieen zerrenda eta hauenargazki eta informazioa biltzen da bertan. Gaur egungogizartean pixkanaka zabaltzen doa afizio hau, eta berezikibehatoki ona dugu gurea (batez ere pasako denboran). Adi-bidez, Italia edo Ingalaterratik bisitatu izan dute blog hauinformazio bila. Gurean ditugun espezieak ezagutu,ikertu eta baloratzeko sortu zen Birding Arbizu. Orainberriz, herritarren laguntza beharrezkoa du, batez ere ber-tako txorien izenak ezagutzera emateko. Hegazti bakoitza-ren fitxan sartzean, komentario bidez, honen Arbizuko ize-na zein den jar dezakegu. Laguntza hori eskatzen da orainherritarrei, gure Birding blogean ahalik eta informaziogehien bil dadin.

regulus regulus

parus_caeruleus

Page 15: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

15

Arbizuko loreak bildu eta aztertzeko blog-a

Arbizuko flora (http://arbizuflora.blogspot.com/) dabeste blog-a, gure herriko loreak bildu eta ezagutzera ematekoasmoarekin egina. Interesgarria da ohartzeko ze aberastasuneta aniztasuna dugun gure inguruan, ikaragarria! Eta ez daudedenak... Orain, txoriekin bezala, laguntza behar dugu Arbizukoizenak ezagutzeko, geroz, bakarren bat baldin badakizue, idatzikomentario bat edo zuzenean jakinarazi.

linum bienne

Hepatica nobilis / Gibel-belarra

Dianthus hyssopifolius / Krabelina

verbena officinalis

Origanum vulgare / OreganoaPrimula vulgaris / San Jose lorea

Page 16: oihan ederra 2010:Maquetación 1 - Arbizu Udalaren webgune ...arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/Oihan-Ederra-2010..pdf · bat agerian utzi zen, bertatik galeria luze bat ikusten

Oihan Ederra

Arbizu 2010