lore artean dantzan - Berria › pdf_artxiboa › 2020 › 2020-05...Aritz nire etxerat etorri zen...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA GAZTETXOEN ASTEKARIA 891. ZENBAKIA ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A Beren etxe goxora hurbildu nintzen, eta xixti-xaxta hartu ninduten. Zer den nork daki? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Erleak. Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso. AXPI Erleak lore artean dantzan berria

Transcript of lore artean dantzan - Berria › pdf_artxiboa › 2020 › 2020-05...Aritz nire etxerat etorri zen...

  • ASTEKO ASMAKIZUNA

    GAZTETXOEN ASTEKARIA 891. ZENBAKIA ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A

    Beren etxe goxora hurbildu nintzen,eta xixti-xaxta hartu ninduten.

    Zer den nork daki?

    m a n t a n g o r r iErantzuna: Erleak.

    Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso.

    AXPI

    Erleaklore artean

    dantzan

    berria

  • m a n t a n g o r r i2 ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A berria

    ZU ERE ARTiSTA

    Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

    Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo

    Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

    Kaixo, lagunok! gu Donostiako Lur eta Haizea gara.Gustatzen al zaizkizue gure marrazkiak? Zaindu!

    Kaixo,MANTANGORRIkolagunok!Nola ari zarete pasatzen

    itxialdia? Zer moduz

    zabiltzate etxeko lanak

    egiteko? Horrez gain, zer

    egiten duzue etxean?

    Liburuak irakurri, kirola

    egin, mozorrotu,

    kozinatu? Bidali zuen

    argazkiak

    MANTANGORRIn

    argitaratzeko!

    Kaixo! Eider Bedialauneta naiz, Ondarroakoa, eta marrazkihau egin dut MANTANGORRIn argitaratzeko. Ea gustatzen zaizuen!

    Aupa denei! Etxe

    barnean aunitz

    egun egon gara. Ez

    ditugu etxekoak

    ikusi, eta lagunak

    ezta ere, baina

    ailegatu da eguna!

    Aritz nire etxerat

    etorri zen eta moto

    berria estreinatu

    genuen. Oihannaiz, Elizondokoa.

    Besarkada bat.

    Kaixo, MANTANGORRI! Ni Mikel Orellana naiz,elizondoarra. Etxean nago, aspalditik ikastolara joan

    gabe, baina andereñoarekin maiz solastatzen naiz

    eta lanak etxean egiten ditut. Orain ikastolan

    egindako sumendiarekin esperimentua egin dut.

    Andereñoak nola egin azaldu zigun, eta amatxoren

    laguntzarekin ederki atera da laba. Ikusi zeinen ongi,

    gorri-gorri! Ongi segi eta zaindu. Esker mila, amatxo.

  • MUNDUARI ADI! ERLEAK

    m a n t a n g o r r i 3berria ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A

    Erleak,udaberrikolangileak

    1. ERLEAK,ZER DIRA?Udaberria piztearekin batera in-tsektu asko azaldu dira kalean,etxean eta mendian. Egun hauetaninor beldurtu al da erle bat azaldudelako? Lasai, lanean arituko bai-tziren, ziurrenik, polen bila. Izanere, landare loredunetatik hartzendituzte erleek bizirik irauteko be-har dituzten elikagaiak: polena etanektarra; eta, beharrezkoak dituz-ten elikagaiak jasotzeaz gain, iaoharkabean, loreen ugalketari bideematen diote. Lore batetik beste-ra hegan ari direlarik, erleen gor-putz iletsuan itsasten da polena,eta, horrela, polena lorez lore bate-tik bestera iristen da. Inurrien eran,liztorretatik eratorritakointsektu hegalariak dira er-leak; lau hegal eta sei hanka dituz-te, gorputza iletsua, eta arre edomarroi kolorekoa eta emeek ezte-na dute abdomenean.

    (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

    MIK

    E NE

    LSON

    / EF

    E

    ADI DATUARI!Munduan 20.000 erleespezie inguru daude.Polena duten loreakhazten diren edozein

    eremutan aurkitudaitezke. Tamalez, askogaltzeko zorian daude.

  • m a n t a n g o r r i4 ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A berria

    MUNDUARI ADI! ERLEAK

    (Aurreko orrialdetik dator)

    2. POLINIZAZIOAPolinizazioa da lore baten estaminetan —loreen atal arrean— sor-tzen den polena lore bereko edo beste bateko pistiloraino —lore-en atal emeraino— garraiatzea, eta prozesu hori hiru modutangerta daiteke: uraren bidez, airez edo intsektuen bidez. Intsek-tuen bidezko polinizazioa oso garrantzitsua da, eta, prozesuhorri esker, landare eta zuhaitzen loreak ernaldu egi-ten dira, fruitu eta haziak hazteko modua eginez.Liztorrak, euliak, kakalardoak, tximeletak... polini-zatzaile trebeak dira, baina trebeen artean tre-beena erlea da. Gizakia elikatzen duten lau lan-daretatik hiru polinizatzen dituzte, eta mun-duko landare loredun guztien % 90. Egin direnkalkuluen arabera, uste da erlerik gabe 3.000landare espezie galduko liratekeela.

    ADI BITXIKERIARI!

    Ba al dakizu erleek hizkuntza propioadutela? Dantzaren bidez mintzo dira.Elikagai iturriren bat aurkitu dutelairagartzeko egiten dute dantzan;

    mugimendu batzuk zirkularrak diraeta beste batzuek zortzi zenbakia

    irudikatzen dute. Dantza horiekin etagorputz enborra dardararaziz,

    elikagaia aurkitu dutela eta zeindistantziatara dagoen adierazten

    dute.

    3. NOL

    DIRA E

    AXPI

  • m a n t a n g o r r i 5berria ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A

    6. «Erleek polinizatuko ez balute, lauzpabost urteannatura bukatu egingo litzateke»

    Julian UrkiolaErlezaina

    Julian Urkiolak aita-rengandik ikasi zuenofizioa, eta apurka

    adiskidetuz joan zen er-leekin. Dagoeneko, 30 urte-

    tik gora daramatza erlezain lane-tan, eta, egun, lau erlategi ditu Gipuzkoako hiruherritan: Usurbilen, Hernanin eta Añorgan. Bereegiteko nagusia erleak hazi eta zaintzea da, er-leen beharren arabera bere egitekoa moldatuz.«Erlezainok egiten duguna da erleak zaindu,etxeak jarri, eta beraiek trukean ematen dizki-gute eztia, propolia, polena eta baita ziztadamordoxka bat ere». Erle beltza da Euskal Herri-ko erlezainek hazten duten espeziea: «EuskalHerrian, eta batez ere kostaldean, eguraldiaoso aldakorra da, eta hori ez da ona erleen-tzat; horregatik, hemengo erleek ez dute ezti

    asko ekoizten». Urtaroaren arabera, aste-an behin edo astean bizpahiru aldiz joa-ten da Urkiola erlategietara; udaberriansarriago, eta neguan, aldiz, gutxiagotan.Erlauntzetatik erleek «sobran» duten

    eztia, propolia eta polena jasotzenditu Urkiolak. Erleak eztiaren ekoizpena-

    rekin lotzen dira sarri, baina Urkiolak oso argi dupolinizazioa dela erleen egitekorik garrantzi-tsuena: «Eleek polinizatuko ez balute, lauzpa-bost urtean natura bukatu egingo litzateke».Urkiola saiatzen da erlauntze-tan gertatzen diren proze-su guztiak jaso eta in-tsektu txikien iraupe-na bermatzen.

    Erle mota guztiak ez dira berdin antolatzen, etaespezie asko nahiko bakartiak dira. Beste es-

    pezie batzuk, aldiz, intsektu sozialak diraeta erlauntza izeneko etxeetan bizi dira.Gutxi gorabehera, 80.000 erle bizi diraerlauntza bakoitzean, eta hiru multzo-tan banatzen dira: erle erregina, erla-mandoak eta erle langileak. Erle erreginada erlauntzako eme ugalkor bakarra, eta

    50.000 arrautz erruten ditu urtean. Erlelangileak dira gainerako emeak, baina hauekantzuak dira; hau da, ezin dute arrautzarikerrun. Taldearen iraupena bermatzeko jardue-

    4. ZER EGITEN

    DUTE ERLEEK?

    Ezaguna da erleek eztia sortzen dute-la, baina beste gauza asko ere egitekogai dira. Argizaria, propolia eta polena ereekoizten dituzte erleek. Polena batez erelarbak – erle kumeak- elikatzeko erabil-tzen dute eta gizakientzat ere nutriziobalio oso altuko elikagaia da. Bitaminaugari ditu polenak, eta haurren hazkuntza-rako onuragarria da, besteak beste. Propo-lia da erleek sortzen duten beste substan-tzietako bat. Intesktuek erlauntzak eraiki-tzeko baliatzen dute, eta gizakiek, aldiz,

    hotzeria arintzeko botika gisa har-tzen dute. Argizaria ere sortzen duteerleek, eta abaraska izeneko gelaxkamultzoa egiteko erabili. Gelaxkek he-xagono itxura izaten dute, eta elika-gaien gordailua izateaz gain larben

    egonlekua erebadira. Argizariakandelak egiteko,kosmetikoenosagai gisa edoaltzariak garbi-tzeko erabiltzendute gizakiek.

    rak egiten dituzte: loreen nektarra, ura eta lore hau-tsa bildu, jaioberriak elikatu eta argizarizko gelaxkaksortu. Erle langileek bakarrik ziztatu dezakete. Azke-nik, erlamandoak daude. Horiek arrak dira, udabe-rrian jaio, eta hiru hilabeteko bizi itxaropena dute.Beraien zeregin bakarra erregina ernaltzea da.

    EUSKAL HERRIKO ERLE BELTZA

    Euskal Herriko berezko erle mota daerle beltza. Espeziea oso ondo egokituda Euskal Herriko klima baldintza alda-korretara, eta, gaur-gaurkoz, espeziehorretakoak dira Euskal Herriko zelaie-tan aurkitu daitezkeen erle gehienak.

    AIKUR ERLE MUSEOA

    LA ANTOLATZEN

    ERLEAK?

    Erle beltza‘Apis mellifera iberiensis’

    Erle Italiarra‘Apis mellifera ligustica’

    Erleek oztopo ugari dituzte bizi-rik irauteko, baita beste intsektubatzuek ere: adibidez, Asiako liztorrak.Erleak ditu elikagai nagusi, eta espezie inbaditzaileada. Euskal Herrian egonkortua dago; oraingoz, ezdago hari aurre egiteko neurririk. Erleek ez dute aur-kitu liztorraren erasoei aurre egiteko modurik, etaerlezainek jarritako tranpak ez dira aski izaten ari.

    5. ASIAKO

    LIZTORRAREN

    BORROKA

  • m a n t a n g o r r i6 ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A berria

    DENBORA-PASAK

    1. Kopiatu laukiz lauki. Kopiatu ezazu erlehonen irudia, laukiz lauki, eta, ondoren, margotu.Ea berdintsua egiten duzun!

    A

    C

    E

    F

    Itzalak. Koldok erleakikusi ditu etxe inguruan.Itzal hauetatik,

    zein dagokio erlehorietako bakoitzari?

    2

    D

    B

  • m a n t a n g o r r i 7berria ASTEZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A

    Erantzunak: 2.-F. 3.- A-3, B-1, C-2 eta D-4.

    A

    B

    D

    C

    1

    2

    4

    3

    3. Lotu bikoteak. Erleak ezti potehauetara doaz zuzenean. Potebakoitzean dagoen ariketaeginez gero, esango zenukezein diren baliokideak?

    13+12

    5+8+11

    44:2

    26-5+3

    7x3+1 8-4-2

    8-2x3 10:2x5

    Amets SantxezITZULTZAILEA

    «Gure elikagaiasko hein bateanerleen lanari zor diogu»

    Liburuaren izenburuak galderabat darama berarekin. Zererantzungo zenioke horri?Zergatik behar ditu munduakerleak?Ingurumen aniztasunari eta eko-sistemen orekari eusteko, eta bai-ta animalia eta landare espezie as-kok bizirik iraun ahal izateko ere;izan ere, erlerik gabe, landare as-koren polinizazioa bertan beherageldituko litzateke, eta horrek be-rekin ekarriko luke elikadura kateasko etetea eta animalia asko ja-naririk gabe geratzea. Horrekin ba-tera, baita animalien habitatak etaekosistemak zeharo aldatzea ere.Uste duzu gizarteak badakielaerleek zer funtzio betetzen du-ten naturan?Tamalez, ez. Uste dut ez garela ja-betzen, hain txikiak izanagatik ere,zer-nolako eginkizun garrantzitsuaduten gure ekosistemetan.Zer esango zenieke erleen bel-dur diren haurrei?Gu haiek baino askoz handiagoakgarela, eta bakean utziz gero ezdutela ziztarik egiten.Garrantzitsua iruditzen zaizuhaurrei erakustea erleek zerfuntzio betetzen duten natu-ran?Bai, oso garrantzitsua dela ustedut. Hartara, zer lan eskerga egi-ten duten jabetuko dira, eta ohar-tuko dira gure inguruko paisaianzer-nolako eginkizun garrantzitsuaduten. Horrez gain, jakingo dutegure elikagaietako asko erleen la-nari zor diogula hein handi batean.Horretaz guztiaz jabetzen direne-

    an, konturatuko dira erleei lagun-tzea premiazkoa dela, eta behar-beharrezkoa dela kutsadura mu-rriztea eta erleei bizitzeko tokiakematea.Liburu honetan erleen beharraazpimarratzen da, baina sailoso baten barruan dago. Bes-teak beste, euriaren jatorria,haurrak nondik datozen, etaanimalien komunikazioari bu-ruzko liburuak argitaratu ditu-zue. Nola egin duzu lan itzulpenhorietan?Nire itzulpen enpresak eman zidanlan hori egiteko enkargua. Jato-rrizkoa ingelesez dago, eta ingele-sez termino askoren izen arruntakdituzte. Euskaraz, aldiz, maiz ter-mino zientifikoak baino ez ditugu,eta haurrentzako liburuetan bitxieta arrotz gera daitezke. Esatera-ko, jatorrizkoan blue orchard beederitzon erle bat aipatzen da. Erlehorren izen zientifikoa Osmia lig-naria da. Izen zientifiko hori erabilibeharrean, arboladietako erle ur-dina jartzea erabaki nuen, testuanolabait irakurleengana hurbildunahian egin nuen halako hautake-ta.

    AZOKALIBURUAd Izenburua: ‘Zergatik behar

    ditugu erleak?’.

    d Testua: Katie Daynes.

    d Marrazkiak: Pym Christine.

    d Itzultzailea: Amets Santxez.

    d Orrialde kopurua: 12 orrialde,

    koloretan.

    d Prezioa: 13 euro.

    d Adina: 5-9 urte artean.

    d Argitaratzailea: Ttarttalo.

  • Gorputza irudikatu

    Etxean denbora igarotzeatokatu zaigu azken egunhauetan, eta oraindik erehala jarraitzen dugu. Baina

    gauza asko egin daitezke etxean, etaziur zuek ere egin dituzuela, irudi-men handia duzue eta! Gaur, Txatxilipurdik Irria aldizkarira-

    ko eginiko eskulan bat dakarkizuegu;etxeko materialak erabiliz egin ahalizateko proposamen bat: materialdesberdinekin gorputz bat osatzea,alegia.Sortzera, jolastera eta elkarrekin

    gozatzera gonbidatu nahi zaituzteguproposamen honekin. Ondo pasa!!

    ERABILITAKO MATERIALA

    Etxean topatzen duzuen edozer material erabili ahal izan-go duzue eskulan honetan. Adibidez: barazkiak (patatak,azenarioak…), jateko tresnak (koilarak, sardexkak…). Hots,bururatzen zaizuen edozer!

    NOLA EGIN DUGU?

    Gorputz bat marraztu dugupaper handi batean.

    Gorputz forma hori moztudugu.

    m a n t a n g o r r iberria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA ASTEAZKENA, 2020KO MAIATZAREN 27A

    ARGAZKIETAN: MALI, XUNE ETA HAITZ JUARISTI.

    1

    Etxean bildutako materiala-rekin bete dugu gorputza.

    Guk gorputzeko atalak idatzi,eta gorputzean kokatu ditugu.

    Eskulana: Txatxilipurdi.

    3 4

    2