Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

17

description

Odieta. Nuestros pueblos, nuestra historia Esku artean duzun egitasmo hau, Odietako udalaren eta Anotzibarren bizi den Iñigo Ibarra betsolariaren elkarlanetik sortutakoa da. Iñigok, gure herrietako historiaren eta ohituren bertsozko ibilaldia proposatu zion udaletxeari, eta honek begi onez eta ilusio haundiz hartu zuen eskaintza.

Transcript of Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

Page 1: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan
Page 2: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

© Iñigo Ibarra, Odietako Udala / Ayto de Odieta

Argazkiak / Fotografías: Iñaki VergaraBertsoak: Iñigo Ibarra

Diseinua eta maketazioa / Maquetación y diseño:Kooperatiba.com - Mikel Santakiteria

Testuak / textos:Iñigo Ibarra, Alberto Urdaniz,Julio Soto Ezkurdia, Arantxa Izurdiaga

Mapak, mapas: Eneko Del Castillo / Maria Larrañeta

Edición: Cénlit ediciones - denonartean

Colaboración fotográfica / Argazki laguntza:- Ruben Beunza: págs 8, 44, 64, 74, 81- Ruben Fernandez Ocaña: pág 28 - Pulunpe aldizkaria: págs 75, 106

ISBN: 978-84-96634-81-7Depósito legal: NA-110-2012

Imprimategia / Imprenta:Gráficas LizarraCtra. Tafalla, km 1 – Estella-Lizarra(Navarra / Nafarroa)

Page 3: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

Odietako udalaren agurra /Saludo del Ayuntamiento de OdietaAlberto Urdaniz ..........................04

Hitzaurrea / PrólogoBidaiari: Julio Soto Ezkurdia ......06

Hitzaurrea / PrólogoZergatik Odieta?: Iñigo Ibarra....08

Mapak / MapasE. del Castillo / Maria Larrañeta 10

Bertsoak / bertsos: lehenengo garaia / tiempo 1 ......12

Bertsoak / bertsos:bigarren garaia / tiempo 2 ..........33

Bertsoak / bertsos: iruragarren garaia / tiempo 3 ....47

Bertsoak / bertsos: laugarren garaia / tiempo 4 ......61

Introduccion a los textoshistóricos ....................................87

Sancho de Elso ............................88

Proceso brujas de Anozibar ......94

San Urbano ..............................106

Esker onak / Agradecimientos ..110

AURKIBIDEA / ÍNDICE

Page 4: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

sku artean duzun egitasmo hau, Odietakoudalaren eta Anotzibarren bizi den IñigoIbarra betsolariaren elkarlanetik sortutakoa

da. Iñigok, gure herrietako historiaren eta ohiturenbertsozko ibilaldia proposatu zion udaletxeari, etahonek begi onez eta ilusio haundiz hartu zueneskaintza.

Udaletxetik jakitun gara gure hizkuntzak, linguanavarrorunek edo euskarak pasaden XX.en mendeanpairatutako atzerakadaz. Eta berarekin batera,ahozko jarduna den bertsolaritzak. Horrexegatik gixahonetako lanek berebiziko garrantzia hartzen dute,gero eta globalizatuagoa den mundu honetan gurekultura indartzeko eta zaintzeko.

Bertsoek, Iñaki Vergarak ateratako argazkiakdituzte lagun, gure herrietako horren ohikoa ez

den begirada batekin. Ibilbidea osatzeko bi textuhistoriko txertatu ditugu, gure bailaran emandakogertaera garrantzitsuenen berri ematen dutenak.Gertakizun hauek, tamaina haundiko ondoriohistorikoak izan dituzten arren, ez dira bizilagunonartean zehaztasun osoz ezagunak. Horregatik lanxume honekin, emandako ahanztura konpondu nahigenuke eta gure herrietako jendeen historia, gurebailarako bazter guztietara ekarri nahi izan dugu.

Udalaren hasera / Saludo del Ayuntamiento

4

EAlberto Urdaniz Elizondo

Page 5: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

ste proyecto surge de una iniciativa com-partida entre el Ayuntamiento del Valle deOdieta e Iñigo Ibarra, vecino de Anotzibar y

bertsolari. Iñigo propuso al Ayuntamiento realizar unrecorrido por la historia y costumbres de nuestrospueblos a través de los bertsos, idea que fue acogidacon gran ilusión.

Desde el Ayuntamiento somos conscientes delretroceso que tuvo nuestra lengua, la lingua nava-rrorun o euskera, durante el pasado siglo XX y con ellael arte de expresión oral que es el bertso. Por estemotivo, proyectos como el presente cobran especialimportancia para salvaguardar y potenciar nuestracultura en una sociedad cada vez más globalizada

Los bertsos se acompañan de fotografías captadaspor Iñaki Vergara, quien nos ofrece una imagen notan habitual de los pueblos y rincones de nuestroValle. Para completar el recorrido por nuestrospueblos, hemos incluido dos textos que reproducenacontecimientos históricos importantes de nuestroValle de Odieta. Episodios que, a pesar de tener una

gran trascendencia histórica, no son conocidos enprofundidad por las vecinas y vecinos de Odieta. Através de este humilde trabajo pretendemos reparareste olvido y acercar la historia de nuestros pueblosy nuestras gentes a todos los rincones del Valle.

En Odieta, Noviembre de 2011

5

E

Page 6: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

idaiari. Bidaiari bat izangozara, espazioan, etadenboran. Ez duzu inora

mugitu beharrik izango, etaetengabe mugituko zara. Ibilikozara Odietan, urritz makil bateskutan. Herriz herri, mendizmendi. Sagarrondoz behor-soro,intxaurrondoz orkatz-baso.

Nafarroako konkistan ikusikoduzu zure burua, ezpata eskutan.Eta ikusiko duzu nola geratuzineten erreinurik gabe. Bihur-

tuko zara sorgin, eta eramango zaituzte Logroñora.Urkatuko zaituzte, edo hankak olio berotan busti,edo erre. Baina ez dute erratzik aurkituko. EtaOdietatik zoazela, azalduko zaizu Miel Otxin.

Lapurtuko dizkizu sagarrak eta intxaurrak. Eta hauere sutara.

Eguzkia irtetear dago, eta zu goldearekin. Edolaiarekin. Izango zara errotaria, eta zainduko duzuuzta. Biziko zara baserrian, eta izango zara nagusia.Edo maizter etxean, morroi. Iritsiko da gaua, etailunak bihurtuko zaitu kontrabandista.

Bidaiari

6

Julio Soto

B

Page 7: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

Iritsiko dira falangistak zure etxera. Kendukodizkizute aziendak, eta uzta. Aita eta izeba. Izangozara alaba, eta ezagutuko duzu apaiza, gertutik,gertuegitik. Izango zara euskaldun, baina hitzegingo duzu erdaraz.

Jarriko dituzu joareak errege gauean. Hartukoduzu saskia urte berri egunean. Eta ibiliko zaraeskean, etxez etxe. Hartuko duzu bermuta herrikoostatuan, eta afalduko duzu elkartean. Egingo duzulo isilpean, eta barre lagunartean. Ez duzu izangoezer, eta izango duzu dena.

Bidaiari. Bidaiari bat izango zara Odietan.Espazioan eta denboran. Magia da, bertsoaren magia.

7

Page 8: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

skori arraroa eginen zaiobertakoa izan gabe etainguruarekin inolako loturarik

eta sustrairik izan gabe nolatanbururatu ote zaidan Odietari buruzkobertso sorta bat idaztea. Ez daharritzekoa gixa hortara pentsatzea, nikere hala eginen nukeelako seguroasko. Nire izanera zurrunbilotsutiketorriko da gogo hori agian, inguratzennauten xokoen jakin minak jota akasoedo erokeri muin sentiberatsuenekodesiotik hatzaparka hasteko ardurabestela, auskalo!

Kontua da Iruñear izateari utzi gabe, nireixkutuko baserritar sena uztartzeko modua aurkitududala Anotzibarren. Izan ere horixe naiz ni, Iruñean

Zergatik Odieta?

8

AIñigo Ibarra

Page 9: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

sortu, hazi eta bizitutako kalekumea, baina LeitzakoGorriztaran auzoko Gorritzun baserrian asteburuaskotan eginiko mutila, hango euskaratik elika-tutakoa eta gaur egun patuak hala nahi zuelako,Odietako Anotzibarren bizi dena.

Hantxe nago eta pozik demonio. Batzuetansukaldeko leihotik so egitean, Agilagako gaineangaltzen zait begirada, Itsatsiko basotik datorrenpatxada ixilarekin gozatuz, edo etxaurreko Mastal-berriko ardiak zertan diren erreparatu nahianematen ditut tarteak. Gainera etxetik ateratzehutsarekin Elurtxendiko gainaren magalean daudenArbilaga eta Araneako belatsoetako behorrakikusten ditut, beren lepoko zintzarrien erretolika etapausaje dotorearekin.

Eta nola ez natzaio kantari hasiko horren ederraden inguruari? bertsotan egitea desiragarri zaidaneaneta hizkuntzarekin jostatzea gustatzen zaidanean?Eta horixe da egin dudana, bururatutako huraxepaperera moldatu, neurrian sartu, errimatu etabertso bihurtu.

Bazter asko harrotu ditut lan honetarako, etainformazio ugari bildu dut, Euskaltzaindiaren Azkueliburutegitik, Odietako udalako webgunetik, labritmultimediak burututako hogeita sei orduko elkarriz-ketetatik, zenbait herritarrekin egotetik… orduaskotako aurre lana dago honen atzean. Eta gaineraazal begiratu batean antzemanen diozue zenbaitkontu potoloak direla axalkeria nabarretan uzteko.

Horrexegatik, ongi jantzitako argibideren baterantsi diot lanari, eta hortaz gainera ArantxaIzurdiagak datu zehatz eta garbi askoz sinesga-rritasunez jantzi ditu bertsook, guztion jakin minakasetzeko moduko azalpenekin, garai ilun haietakoargi mutur gixara. Eta lana dotore borobiltzeraaldera, Iñaki Vergarak, argazki ikusgarriz mamitueta edertu du liburua, sari moduko eguzki izpidirdiratsuenen pareko ahalegin hau osatu arte.

Zure gozagarri izan dadila!

9

Page 10: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

Mapak / mapas

10

Mapa del año1690.Ostiz no perteneció a Odietahasta el año 1927, por lo que elaumento a lupa, se correspondecon la situación actual.

Eneko Del Castillo

Page 11: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

Mar

ia L

arra

ñeta

Page 12: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan
Page 13: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

Ocho pueblos, ocho lugares 13

San Urbanoko baselizpean

Gaskuek hartzen du arnasa,

orga bideak elkartzen ditu

Gelbentzu eta Latasa.

Udaletxea berriz Erripan

Gendulainek txiki traza

Ultzama ibai ertzean Ziaurritz

etxe dotoreen plaza.

Sorgindutako Anotzibartik

mendiz Ostitzera pasa.

Horra Odieta, zortzi herriko

argazkiaren konpasa.

Page 14: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan
Page 15: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

15

Ocho pueblos, ocho lugares

Page 16: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan
Page 17: Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan

Juanda Itsatsi, Aldaun, Txutxurro

eta Ozinen artean

kategorizko belatso aunitz

behei eta behor betean.

Sagarrondoak, intxaurrondoak

basoarekin katean

non basurdeak eta orkatzak

ibiltzen diren trotean.

Aingiru iturri errekatxoan

amurraiak putzupean.

Hemen denbora ia dirudi

eten dela bat batean.

Hermosos parajes 17