News 10 eus

7
ALE HONETAN: 1 Berriak 2 Prestakuntza 3 Eskolako Agenda 21 4 Tokiko Agenda 21 5 IRAES 21 6 Baliabideak 7 IHITZA aldizkaria 1. BERRIAK Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXI. Topaketak Bilbon, 2012ko apirilaren 26an -Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Profesional Mailako Musika Kontserbatorioa Gaia: HEZKUNTZA GELDIA PROGRAMA: 09:00 Erregistroa eta dokumentazio banaketa 09:15 Topaketaren aurzkezpena: Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendariak, Cándido Hernández 09:45 Hitzaldia: Joan Domenech “Elogio de la lentitud en educación” 11:00 Atsedena 11:45 Ikastetxeetako 3 jarduera egokien aurkezpena eta eztabaida EZTABAIDARAKO GALDEREN PROPOSAMENA: 1-. Zer lotura posible uste duzu egon daitekeenik esperientzien eta ikasleen ongizate pertsonal, afektibo, sozial eta kognitiboaren artean? 2.- zer lotura dago esperientzien eta tokiko edo osoko jasangarritasunaren artean? 3.- nola lotu garatutako gizarteak jarraitzen duten informazioen abiadura, teknologia berriak, plurilinguismo, azelerazioa, berehalakotasuna, emaitzengatiko obsesioa eta biosferako eta baliabide naturaletako mugatutasunarekin? Edo hezkuntza geldiarekin? Edo gogoetazko prozesu parte-hartzaileekin, inklusibitatea rekin edo aniztasunaren arretarekin? 13:15 Topaketen itxiera: Germán Alonso, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaria IZEN EMATEA: Jardunaldira etorri nahi izanez gero, izena eman ezazu gure web- gunean edo [email protected] NAN IZEN-ABIZENAK IKASTETXEA EDO LANTOKIA E-MAIL Vitoria-Gasteizek hartuko du NBEk Rio de Janeiron egingo duen biltzarraren aurreko nazioarteko bilera (Río+20) Euskadik, Jasangarritasunaren aldeko Estatu eta Eskualdeetako aliantzaren Europako presidentzia partekatua duenak, eko-berrikuntzaren eta energia-estrategien inguruko bere azken aurrerapenak ere aurkeztuko ditu Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak eta The Climate Group-ek mintegi bat antolatu dute Vitoria-Gasteizen, elkartearen zuzendaritza taldearen bileraren harira. Bertan ingurumen eta energia-industria arloko adituek -munduko toki ezberdinetatik etorriko dira (Hegoaldeko Australia, Quebec, Bretainia, Iparraldeko Renania edo KwaZulu Nataletik)- teknologia berrien eta ingurumenarekin lotutako jardunbide egokien epizentro bihurtuko dute Euskadiko hiriburua maiatzaren 15ean eta 16an. Gehiago 2012. apirila 10. alea

description

Ingurugelaren albisteen buletina

Transcript of News 10 eus

Page 1: News 10 eus

ALE HONETAN:

1 Berriak

2 Prestakuntza

3 Eskolako Agenda 21

4 Tokiko Agenda 21

5 IRAES 21

6 Baliabideak

7 IHITZA aldizkaria

1. BERRIAK

Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXI. Topaketak Bilbon, 2012ko apirilaren 26an

-Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Profesional Mailako Musika Kontserbatorioa

Gaia: HEZKUNTZA GELDIA

PROGRAMA: 09:00 Erregistroa eta dokumentazio banaketa 09:15 Topaketaren aurzkezpena: Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendariak, Cándido Hernández 09:45 Hitzaldia: Joan Domenech “Elogio de la lentitud en educación” 11:00 Atsedena 11:45 Ikastetxeetako 3 jarduera egokien aurkezpena eta eztabaida EZTABAIDARAKO GALDEREN PROPOSAMENA: 1-. Zer lotura posible uste duzu egon daitekeenik esperientzien eta ikasleen ongizate pertsonal, afektibo, sozial eta kognitiboaren artean? 2.- zer lotura dago esperientzien eta tokiko edo osoko jasangarritasunaren artean? 3.- nola lotu garatutako gizarteak jarraitzen duten informazioen abiadura, teknologia berriak, plurilinguismo, azelerazioa, berehalakotasuna, emaitzengatiko obsesioa eta biosferako eta baliabide naturaletako mugatutasunarekin? Edo hezkuntza geldiarekin? Edo gogoetazko prozesu parte-hartzaileekin, inklusibitatea rekin edo aniztasunaren arretarekin? 13:15 Topaketen itxiera: Germán Alonso, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaria IZEN EMATEA: Jardunaldira etorri nahi izanez gero, izena eman ezazu gure web-gunean edo [email protected]

NAN IZEN-ABIZENAK IKASTETXEA EDO LANTOKIA E-MAIL

Vitoria-Gasteizek hartuko du NBEk Rio de Janeiron egingo duen biltzarraren aurreko nazioarteko bilera (Río+20) Euskadik, Jasangarritasunaren aldeko Estatu eta Eskualdeetako aliantzaren Europako presidentzia partekatua duenak, eko-berrikuntzaren eta energia-estrategien inguruko bere azken aurrerapenak ere aurkeztuko ditu Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak eta The Climate Group-ek mintegi bat antolatu dute Vitoria-Gasteizen, elkartearen zuzendaritza taldearen bileraren harira. Bertan ingurumen eta energia-industria arloko adituek -munduko toki ezberdinetatik etorriko dira (Hegoaldeko Australia, Quebec, Bretainia, Iparraldeko Renania edo KwaZulu Nataletik)- teknologia berrien eta ingurumenarekin lotutako jardunbide egokien epizentro bihurtuko dute Euskadiko hiriburua maiatzaren 15ean eta 16an. Gehiago

2012. apirila 10. alea

Page 2: News 10 eus

22

Miru gorriaren Milvus milvu herri-errolda Untzagan (Araba) Arabako Untzagan (Urkabuztaiz) dagoen Erkidego Autonomoko miru gorriaren logunerik handienean, 50 ume eta gazte baino gehiago urtero egiten den espezie honen neguko errolda egiteko saio batean bildu ziren. Miradas Cantábricas

Urdaibai Bird Center-ek ateak zabaldu dizkio jendeari Pasa den martxoaren 15ean, Gautegiz-Arteagan dagoen ekipamendu honek ateak zabaldu zituen jendearentzat eta horrelako zentro baten dinamika eta lan egiteko era ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Hainbat agintari izan dira lehenengo bisita egunean eta Arteagako ikasle talde bat eta Gernikako nagusi talde bat ere joan ziren. Zirkuitu ornitologikoa antolatu da bi behatokirekin, eta leku horietatik Urdaibaiko paduretako hegaztien erakusgai guztiz interesgarria ikusi daiteke. Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Aranzadi Zientzia Elkartea batzen dituen hitzarmenaren emaitza da proiektua. Bird Center Gehiago Deia Deia Aranzadi

“Emakumeak Jasangarritasunaren alde” idazlan lehiaketaren sarien banaketa Pasa den martxoaren 28an Eusko Jaurlaritzaren LAKUA II-ko areto nagusian “Jasangarritasuneko aldeko emakumeak” lehiaketaren azken jardunaldia egin zen. Lehiaketa nazioarteko Emakume zientifikoen urtean egin da eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik egon da. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailek eta Emakundek bultzaturik izan da ekimena. Lehiaketaren bidez planetaren jasangarritasunaren aldeko hainbat emakume -zientzialariak, ingurumeneko adituak, soziologoak edo pedagogoak- egin duten lana azpimarratu nahi izan da. 95 idazlan aurkeztu ziren eta horietatik 16 izan dira sarituak. Saritutako lanen artean emakume hauen biografiak agertzen dira, Simone de Beauvoir, Vandana Shiva, Wangari Mathai, Gladys del Estal, Alexandriako Hipatia, Julia Hill, Marie Curie, Petra Kelly, Rachel Carson eta Rosalind Franklinena bestak beste. Maria Antonia Ozcarizek, Hezkuntzako Sailburuordea, Arantza Leturiondok Ingurumeneko Sailburuordea eta Emakunde-ko zuzendaria, María Silvestrek ekintzan parte hartuko zuten. Bideoa

2. PRESTAKUNTZA

Carbonoren aztarnaren inguruan, formakuntza saioa Bilbon Bilboko Eskolako Agenda 21eko 50 ikastetxeko irakasleek parte hartuko dute Klima Aldaketaren Kontrako bulegoko (BIO) María Chaudarcasekin emango duen ”carbonoren aztarna”ren hitzaldian. Ikasleak bitartean, Bilboko aztarna ekologikoa zelan murriztu eztabaidatzen egongo dira egun eta leku berean, gero Udalari proposamenak igorri ahal izateko -Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Profesional Mailako Musika Kontserbatorioan apirilaren 19an.

Page 3: News 10 eus

33

3. ESKOLAKO AGENDA 21 Bilboko eskolen arteko foroa

Apirilaren 19an Bilboko ikastetxeko 100 ikasle eta 50 irakasle inguru bilduko dira -Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Profesional Mailako Musika Kontserbatorioan, Eskolako Agenda 21 programaren barruan eta aztarna ekologikoa gaia aztertuz, ikastetxe ezberdinetatik egindako auzo diagnostiko ezbedinen emaitzak batu ahal izateko. Zaramariko Gorka Rodríguezek hasiera emango dio saioari eta ondoren ikasleak lan-taldeetan banatuko dira. Jardunaldia goizeko 9:15etatik eguerdiko 12:30etara izango da, apirilaren 19an, aztarna ekologikoa zelan murriztu izanik jardunaldiaren ildo nagusia. Gehiago

Mugikortasunaren Hamostaldia Oñatiko Zuazola Larraña BHIn Oñatiko Zuazola-Larraña BHI-k martxoaren 5etik 16ra MUGIKORTASUNAREN HAMABOSTALDIA antolatu du; gaiaren inguruan kontzientzia eta sentsibilizazioa lortzeko asmoz. Hamabost egun horietan ekintza desberdinak burutu dira, bai eskolan eta bai herrian . Gainera, ekintza hauetako batzuk modu koordinatuan izan dira Lehen hezkuntzako Errekalde ikastetxeaz. Hauek izan dira egindako ekintza batzuk: tren ibiltaria –Errekalden-, Bizikleta martxa- elkarrekin Errekalde eta Zuazo Larraña-, zarata neurketak, ikastetxeko leihoetan gaia aldarrikatzeko mezuak jarri,….

Bizikleten bilketa benin-era bidaltzeko ELKAR HEZIK, Oñatiko LH eta BH ikastetxeak, urtero antolatzen duen Azoka solidarioaren barruan, aurten ere EA21eko gaia txertatu du. Ikasturte honetako gaia mugikortasun jasangarria denez, aprobetxatu dute bizikleten bilketa bat egiteko. Bizikleta hauek Afrikako Benin Errepublikara bidali dira.

Page 4: News 10 eus

44

Erandioko ikastetxeak Eskolako Agenda 21en aurrera doaz Jardunaldi Tekniko bat eginez Pasa den martxoaren 1ean, Erandioko Josu Murueta kultura-etxean, Jardunaldi Teknikoa egin zen. Jardunaldi honetan Eskolako Agenda 21 programa lantzen duten udalerriko ikastetxeek parte hartu zuten. Jardunaldi honek, bi zati ezberdin izan zituen; lehenengoan, Ainhoa Salterainek, Udal ordezkaria, udal diagnostikoa egiterakoan sortu ziren zalantzak, argitu zizkien ikasleei. Zalantzak, hondakin, ura eta bestelako gaiei buruz izan ziren. Bigarren zatian, Sagarrak, Ekologista Taldeko Lino Astorekak, Aztarna Ekologikoari buruzko hitzaldia eman zuen. Aurtengo ikasturtean ikastetxeak, Eskolako Agenda 21 programaren barruan, gai hau lantzen ari baitira. Nahiz eta oraindik diagnostikoarekin lotuta dagoen ekintzaren bat egiten ari diren, jardunaldi honek diagnostikoaren fasea amaitutzat ematen du. Hemendik aurrera, Ekintza Planak egiten eta proposamenak pentsatzen hasiko dira. Proposamenak, hurrengo maiatzaren 25ean egongo den Udal Foroan aurkeztuko dira. Eskolako Agenda 21en lan egiten duten Txorierriko ikastetxeen arteko topaketa Itsasmendikoi nekazal eskolan Eskolako Agenda 21en diharduten Txorierriko ikastetxeko ikasleak elkar ezagutu daitezen, eta programan egiten dituzten esperientziak konpartitzeko aukera izan dezaten, jardunaldi tekniko bat egin da Itsasmendikoi Nekazal Eskolan pasa den martxoaren 14an. Guztira, zortzi ikastetxe bildu ziren Eskolako aretoan: Derioko bi ikastetxe, Loiuko lau, eta Zamudio eta Sondikako bana. Ikastetxeetako ordezkariak izan ziren protagonista, eurek izan baiziren arduradunak egiten dituzten ekintzak kontatzen: ikastetxeko argi eta hondakinen auditoriak, hamaiketako osasuntsuak, eskolako baratzak... Ondoren, ikasleek Nekazal eskolako lorategiak bisitatzeko aukera izan zuten. Txorierri Mankomunitateko teknikari den Esther Martínek eta Derioko Udaleko teknikariak, Jose Luis Ruiz de Eginok, adi entzun zituzten eskoletan egindako ekintza guztiak, eta gure ingurunea hobetzeko egiten duten lan gogorra eskertu zieten.

4. TOKIKO AGENDA 21 Udalsarea 21en Batzorde Teknikoaren bilera Lan talde hau, Jasangarritasuneko Udalerrien sareko kide diren teknikoak osatzen dutena, aldiro biltzen da udalerri ezberdin baten egiten delarik bilera. Batzorde honen azken bilera Elorrion egin zen pasa den otsailaren 28an. Besteak beste ondorengo gaiak sakonki eztabaidatu ziren: Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen estrategia tokiko administrazioan, “Herritarren ardura klima-aldaketaren aurka” Auzolan 21eko proiektuaren emaitzak, Eskualdeko entitateen ekarpena Ekoeraginkortasun Programan, etab. Arratsaldean eta hautazko ekintza bezala, parte hartzaileak Elorrioko Institutora abiatu ziren. Zentro honek “Eskola Jasangarria” ziurtagiria lortu du eta bertan Eskolako Agenda 21 proiektuak institutoan sortu dituen dinamikei buruzko informazioa jaso zuten ikasleen eskutik.

Page 5: News 10 eus

55

Zuhaitz eguna Elgoibarren Martxoaren 21a Basoen Eguna da eta egun hau ospatu nahirik, martxoak 23an, zuhaitzek eta basoek duten garrantziaz jabetzeko, urtero bezala, Elgoibarko Udalak eta Debegesak elkarlanean, Zuhaitz Eguna antolatu zuten. Elgoibar ikastolako eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 100 ikasle inguru bildu ziren Albitxuriko poligonoaren igoeran, eta 20 urki eta 20 gereziondo landatu zituzten. Aurreko urteetan haritza eta lizarra landatu izan ziren. Helburua baso mistoa eratzea litzateke; halako basoak nagusi baitziren gure lurraldeetan antzina. Gehiago

Bilera teknikoak Debabarreneko udaletxeetan Debabarreneko lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako Ingurumen batzordeko ikasleak biltzen ari dira bakoitzari dagokion udaletxean ordena publikoko arduradunekin eta mugikortasun teknikoekin, eskualdeko ete herriko mugikortasun planak ezagutzeko eta udaltzaingoaren funtzioak zeintzuk diren jakiteko. Gehiago

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea

"IRAES 21eko ikastetxeentzako ESKOLAKO CONFINT garatzeko garaia heldu da!!!

Proposamena, tresnak, aukerak, ideiak... etab: EUSKAL CONFINT-ERANTZ GIDA: PAUSUZ PAUSU delako dokumentuan dauzkazue blogean.

III Euskal Confint maiatzaren 31an izango da, hadi egon!!!

Jada ikastetxe batzuk animatu dira eta egiten ari direnari buruzko informazioa jasotzen ari gara blogean. Animu guztiak bidaltzen dizkizuegu: AURRERA!"

6. BALIABIDEAK

La calidad en los centros de educación ambiental: un análisis desde la práctica. Mª Luz Díaz Guerrero CENEAM-ek argitaratzen duen karpeta informatiboaren martxoko alean agertzen den oso artikulu interesgarria. Bertan, Huerto Alegre (Granada) Hezkunta Berrikuntzarako Zentroaren zuzendaria den egileak ingurumen-hezkuntzako ekipamenduen kalitate-kriterioei buruz eta zentro hauetan nola aplikatu gaiari buruz hausnartzen du. Texto completo

Page 6: News 10 eus

66

BLOG berria: Naturayala

Aiarako kultur eta natura ondareari buruzko blog berria. Naturayala Elkarrizketa URDAIBAI, Ibilbide-gida. Bidaia bat Biosfera Erreserbaren naturan eta kulturan zehar Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak liburu hau argitaratu berri du. Testuen egileak Ingurugela kideak izan diren Jon Benito, José Marañón eta Ricardo Hernández eta Urdaibai Bird Center-eko teknikaria den Xarles Cepeda dira eta argazkienak haiek berberak eta Jon Maguregi. Biosfera Erreserbako ibilbide ekologikorik interesgarrienak biltzea da liburuaren helburua. Barnealdeko haranetatik hasi eta itsasbazterreraino, hainbat paisaia eta elementu interesgarri deskribatzen dira. Horrela babestutako eremu eder honetako bazterrak sakonki ezagutzeko aukera izango dugu, eta toki hau EAEko lehen babesgune bihurtzearen arrazoiak ulertuko ditugu. Liburuaren hasieran Urdaibaiko deskribapen fisiko eta kultural orokorra aurkitzen dugu eta ibilbideak jarraitzeko hainbat erizpide. Jarraian, Biosfera Erreserbatik gomendatzen diren 25 ibilbide jorratzen dira.

Flora aloktono inbaditzailea Bizkaian Inbasio biologikoen kopurua izugarri larriagotu da azken urteotan landare-espezieak gero eta sarriago garraiatzen direlako eskualde batetik bestera. Nazioarteko erakunde batzuek, hala nola, UICN (International Union for Conservation of Nature), biodibertsitatearen aurkako meatxu larrienetakotzat jotzen dituzte landare exotiko inbaditzaileak, habitaten suntsipenaren ondotik, eta zientzialariek ere horixe berretsi dute. Aurrekoa dela eta, agerikoa da egundoko premia daukagula espezie inbaditzaileak zein diren eta inbaditutako ekosistemetan zer-nolako kalteak eragiten dituzten jakiteko. Argitalpen honek dakarren eduki baliagarria ez dauka parerik Bizkaian. Zalantzarik gabe, hemendik aurrera behar-beharrezko tresna bilakatuko da landare inbaditzaileek sorrarazitako ondorioak kudeatu eta landare inbaditzaileok saihestu, kontrolatu eta erauzteko neurriei buruzko erabakiak hartzerakoan.

Page 7: News 10 eus

77

Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasunean oinarritutako Hezkuntzarako Ekintza Egitasmoa Liburu honetan aukezten den Agiri Estrategikoa Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako barruko hausnarketaren emaitza da, eta foru-erakundeak garapen jasangarriaren alde hartutako konpromisoari erantzuten dio. Konpromiso hori, gainera, Bizkaia 21 Egitasmoan (B21En) zehaztu da, Bizkaiko gizartearen jasangarritasunerako informazioa, sentsibilizazioa eta hezkuntza bere eskumenen eremutik bertatik zuzendu, garatu eta sustatu ahal izateko. Hala ere, ez da agiri itxia izango, Foru Aldundiak berak zehaztutakoaren arabera aldatu eta eguneratu egingo delako, etengabeko hausnarketa egin ostean eta ekintza-egitasmoko bertako ebaluazio-sistema ezarri ostean

7. IHITZA ALDIZKARIA

Ihitza 37 Ibaiak, naturaren ondare eta aktibo ekosoziala. Victor Peñas Ibaiak naturaren ondarea dira. Beren eginkizun naturalak bete eta guri ura emateaz gain, interes komuneko ondasun eta aktibo sozialak dira. Ibaiak lurraldeen arimaren berezko osagaiak eta gizakion oroimen sentimentalaren erreferentziaguneak dira. Hasierako kultura eta giza-ezarkuntzetatik, ibaia gizarteen ardatz ekonomikoa izan da: ura eta elikagaia ematen du eta pertsona eta merkantziak bere ibilbidetik garraiatzea ahalbidetzen du ere. Nekazaritzaren sorrerak eta ondorengo industrializazioaren agerkuntzak, ingurune hidrikoaren ingurumen kalitatearen narriadura eragin du, eta horrekin batera gizakiak ibaiarekin betidanik izan dituen loturak apurtzen dira. Artikulu osoa

INGURUGELA

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz 945 17 90 30 [email protected]

Ondarroa, 2 48004 Bilbao 944 11 49 99 [email protected]

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastián 943 32 18 59 [email protected]

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi 943 73 16 97 [email protected]