Negu Leuna

download Negu Leuna

of 20

  • date post

    24-Oct-2014
  • Category

    Documents

  • view

    53
  • download

    7

Embed Size (px)

Transcript of Negu Leuna

NEGU LEUNEKO KLIMA MEDITERRANEOA

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Ane Otamendi Ainhoa Marzol

AurkibideaSarrera ..3 Edukiak .4 -Klimaren ezaugarri orokorrak..4 -Faktore geografikoak4 -Faktore termodinamikoak4 -Klimaren osagaiak.6 -Klimaren subklima motak.8 -Subklimen taula..9 -Subklimen mapa eta iruzkina..10 -Klimogramak eta iruzkina.11 Ondorioak.1 8 Bibliografia18

2

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

SarreraKlima mediterraneoari buruz ari garenean, kontuan hartu behar dugu klima mota hau ez dela Mediterraneo itsasoa inguratzen duten lurretan aurkitzen. Izan ere, klima kontinenteen mendebaldeko kostetan ematen da, bai hego eta bai ipar hemisferioetako herrialdeetan: Hegoafrika, Txile, Kalifornia edo Australia. Hala ere, Espainia, Grezia, Turkia, Maroko, Algeria edo Italia dira klimaren adibide ezagunenak, bere tenperatura epelengatik turistei oso erakargarri egiten zaiena. Gure lanean, klima honen subklima bat ikusiko dugu, eta bere barnean dauden hainbat barianteak, Penintsulan zentratuta. Negu leuneko klima mediterraneoaz ari gara. Penintsulako mediterraneo kosta osoan aurki dezakegu (Murtzia, Almeria eta Alacanteko zati bat kenduta), eta baita Gibraltarreko itsasartetik harago Atlantiko itsasoari begira dauden hainbat probintzietan ere. Ceuta eta Melillan ere klima hau ematen da. Bere izenak dioen bezala negu leunengatik nabarmentzen da, eta uda oso beroengatik, bataz beste 13,5Cko bitarte termiko batekin. Prezipitazioei dagokienez, txikiak dira normalean, gehiengoak udaberrian eta udazkenean izanaz, Mendebaldeko haizeak nabarmentzen diren urtaroak. Uda, Azoreetako antizikloiak markatua egoten da.

3

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Kppenen klasifikazio klimatikoan Csa motako klima bezala kokatua dago klima mediterraneoa.

EdukiakKlimaren ezaugarri orokorrakFAKTORE GEOGRAFIKOAK Latitudea: Negu leuneko klima mediterraneoan latitudeak eragin erabakigarria du, izan ere klima subtropikal bat bezala kontsideratzen da, hau da, tropikoen azpietako bat. Klima hau erdi latitudeetan soilik ematen da. Kokapena: Kokapen nagusia mediterraneo ingurua da, munduko beste lekuetan negu leuneko klima mediterraneoaren ordez mediterraneo lehorra aurkitzen baita. Beraz, ezinbestekoa da Mediterraneoaren ertzean kokatua egotea, honen epeltasuna jasotzeko. Horregatik, Europan soilik ematen da subklima hau. Itsasoaren eragina: Hau da negu leuneko klima mediterraneoan eragin nagusia duen faktore geografikoa. Izan ere, Itsaso Mediterraneoa beharrezkoa da klima hau sortzeko. Honek bere negu epelak baldintzatzen ditu, eta tenperaturak leuntzeaz gain, prezipitazioak baldintzatzen ditu. Erliebea: Erliebean beharrezkoa dena klima hau gauzatzeko, itsasoaren mailatik ez oso urrun egotea da, eta itsasotik kokalekura mendi handirik ez egotea, bere eragina zuzenean sartzeko. Altitude4

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

baxu honek, tenperaturak bero mantentzea eragiten du, eta salbuespen batzuk kenduta, udako tenperaturak ez dira 23Ctik jaisten. Orientazioa: Klima gertatzen den zona guztiak erdi-mesetako mendiak dituzte atzean, beraz itsaso Atlantikoaren eragina oso txikia edo baliogabea da. FAKTORE TERMODINAMIKOAK ONDORENGO FAKTORE TERMODINAMIKOEK EZ DITUZTE NEGU LEUNEKO KLIMA MEDITERRANEOKO LEKUAK SOILIK ERAGITEN , ESPAINIA OSOKOAK BAIZIK , IZAN FAKTORE TERMODINAMIKOEK ERAGIN ZABALAGOA IZATEN DUTE .

ERE ,

Jet korronte edo jet stream izenekoa aire-korronte indartsua da, hodi formakoa, eta mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da, tropopausa polarraren eta tropikalaren artean dagoen latitudean. Jet horrek altueran dauden goi eta behe presioak bereizten ditu. Bera da lurrazaleko eguraldiaren erantzulea, bere abiadura eta desplazamenduen araberakoa baita. Korrontearen abiadura aldakorra da, azkar dijoanean zuzen joaten da, baina moteltzean ondulazioak egiten ditu, goi eta behe presioak eraginez. Ondulazioak jet nagusitik aska daitezke eta horrek inguru epeleko eguraldiari aldakortasun handia ematen dio. Jetaren latitudean urtaroko desplazamenduen ondorioz, Espainian neguan du eraginik handiena, hegoalderantz desplazatzen baita. Ekintza zentroak goi eta behe presioko guneak dira. Milibaretan neurtzen dira eta eguraldi mapetan isobaren bidez adierazten da. Presio arrunta 1013,5 mb-koa da. Antizikloia goi-presioen zona da (1016mb baino gehiago), eta bere inguruan haizea erlojuaren noranzkoan mugitzen da. Eguraldi egonkorra sortzen du. Borraska behe-presio ingurua da (1016mb baino gutxiago), eta bere inguruan haizea erlojuaren kontra mugitzen da. Eguraldi ezegonkorra sortzen du. Ekintza zentroen jatorria termikoa edo dinamikoa izan daiteke:

5

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

-Ekintza zentro termikoak airea hoztearen edo berotzearen eraginez sortzen dira. -Ekintza-zentro dinamikoak jet korrontearen gailurretatik eta asketatik sortzen dira. Iberiar penintsularen gainean zirkulazioa zuzentzen duten ekintza-zentro nagusiak hauek dira: -Antizikloibaten ekintza-zentroak: Azoreetako antizikloia, udan iparralderantz eta neguan hegoalderantz mugitzen dena; antizikloi polar atlantikoak; Eskandinaviako antizikloia -Depresio baten ekintza-zentroak: Islandiako depresioa; Genovako golkoko depresioa; Afrikako eta Iberiar penintsularen barrualdeko depresio termikoak a)Aire-masak tenperatura, hezetasun eta presio ezaugarri jakinak dituzten aire-atalak dira. Espainiara aire-masa artikoak (A), polarrak (P) edo tropikalak (T) iristen dira. Sortzen diren lekuaren arabera itsasoko hezeak (m) edo kontinental lehorrak (c) izan daitezke. b)Fronteak bi aire-masa bereizten dituzten azalerak dira. Fronte baten bi aldeetan airearen propietateen aldaketa bortitza gertatzen da. Espainian garrantzitsuena fronte polarra da.

KLIMAREN OSAGAIAK INTSOLAZIOAETA HODEIAK

Negu leuneko klima mediterraneoak hainbat zona edo eremu hartzen ditu Espainiaren barruan, eta horregatik, kontraste handiak daude zona batetik bestera, Kataluniatik Guadalquivirreko aranera adibidez. Katalunian eta Mediterraneo itsasoaren kostako iparraldean hodeiak ugariak dira, baina hegoaldean, eguzki-erradiazio orduak nabarmen handiagoak dira, Espainiako bataz bestekotik gora kokatuaz. AIREARENTENPERATURA

Airearen tenperatura nahiko leuna da, beroa Espainiako beste tokiekin konparatuaz gero. Hau urteko bataz bestekoetan ikus daiteke, beroa eta oso beroa artean kokatzen dena. Berotasun hau eragiten duten faktore nagusiak bere altuera gutxia dira, honek ezbaitio gradu bakar bat ere kentzen. Beste arrazoietako bat itsasoaganako hurbiltasuna da, baina batez ere Itsaso hau Mediterraneoa izatea,6

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

beste itsasoekin oso kontaktu txikia duenez temperatura altuan egoten den itsasoa. Horretaz aparte aipatua behar dago izozteak oso urriak direla, ez urteko bataz besteko temperatura beroengatik, baizik eta neguko epelengatik, klima karakterizatzen dutenak. Neguko tenperaturak gutxitan jeisten dira 10Ctik, eta honek izozteak ezinezko egitenditu. Izozte gutxi hauek, gainera irradiaziokoak izango lirateke. HEZETASUNA ,LAINOA ETA GANDUA

Airearen hezetasuna nabarmena da negu leuneko klima mediterraneoa dagoen zonaldeetan, izan ere mediterraneoak lurruntze maila handia du, beregana etortzen diren ibaiek ematen dioten isuria baino handiagoa (horregatik dago beti korrontea barrurantz Gibraltarreko itsasartean). Hala ere, lainoen presentzia urria da, urteko aldi jakin batzuetan izan ezik. PRESIOAETA

HAIZEA

Presioak Espainiako beste hainbat lekutan bezalakoak dira, udan eta neguan nahiko altuak gehienetan, eta udaberrian eta udazkenean baxu xamarrak. Haizeei dagokienez ohikoenak dira Levanteko Haizea (Ekialdetik datorrena), Tramontanako Haizea (Iparraldetik datorrena,gehienbat Balear Uharteetan eta Katalunian), Gregaleko Haizea (Ipar-Ekialdekoa, Balear Uharteetan eragin handia duena), Marina(Sirokoaren aldaera bat, lebetxe bezala ezagutua Katalunia inguruan) PREZIPITAZIOAK Prezipitazio gutxiko zonaldea da kosta mediterraneoa, zonalde gehienetan 300 eta 600mm besterik ez ditu egiten urtean. Hemen aipatu beharra dagoena da, prezipitazioak ez direla beste leku askotan bezala kokatzen, izan ere, negu epeleko klima mediterraneoan neguak lehorrak dira (ez udak bezain beste), eta prezipitazio ugariko urtaroak udaberria eta udazkena dira, gehienbat azken hau. LURRUNKETA ,EBAPOTRANSPIRAZIOA ETA IDORTASUNA

Lurrunketa oso handia da Mediterraneoaren kostalde guztian, hezetasun maila oso handietara helduaz, eta honek udako beroa jasanezina egiten du, eta neguan, tenperaturak epelak diren arren, hotz sentiarazten ditu.

7

Negu Leuneko Klima Mediterraneoa

2011

Prezipitazio gutxien ondorio, idortasun maila handia dago klima honen zonaldeetan, eta gainera, tenperatura altuek aurrez aipatu dugun lurrunketa errazten dute, lurzoruan ur gutxi utziaz. Urtean, bataz beste, bi edo hiru hilabete idor izaten ditu, normalean uda aldera, tenperaturak asko handitzen baitira eta prezipitazioak asko jaitsi (Gaussen indizea kontuan hartuz gero). De Martonne indizearekin kalkula dezakegu negu leuneko klima mediterraneoa duen zonaldearen zati handiena inguru erdi-lehor kontsideratuko zela. EGURALDI MOTAK Ipar Ekialdeko eguraldia: eguraldi mota hau gertatzen denean, neguan, Balearretan eta Mediterraneo inguruan elurteak gerta daitezke, jet korronteak erdialdeko Europako antizikloi termikoa Iberiar penintsulara bultzatzen baitu. Ekialdeko eguraldia: Udazkenean gertatzen den eguraldia da, eta ekialdeko aire mediterraneoa Iberiar Penintsularen gainera kanalizatzean gertatzen da, Levanteko kostaldean prezipitazio ugari eraginez. Uholdeak ere gerta daitezke.

Tanta hotza Mediterraneoan

Tanta hotza: Udazkenean gertatzen da, uda ostean itsasoaren tenperatura altuagoa dagoelako, eta negu leuneko klima mediterraneoaren barruan h