NAMIBIA. Kolore festa Sossusvlei basamortuan

64
REUNION Era guztietako paisaia uharte txiki batean • HELSINKI Baltikoko paradisua • TEKILAREN IBILBIDEA Mexikoko kultura bizi-bizi Namibia KOLORE FESTA SOSSUSVLEI BASAMORTUAN BIDAIA ALDIZKARIA

description

63. zenbakia 2013 urria SOSSUSVLEI BASAMORTUA. Irudi aldakorrez osatutako mundu bat HELSINKI. Baltikoko paradisua REUNION UHARTEA. Banilla usaindun ohian eta sumendiak. SINTRA. Paisaia onirikoa Lisboatik gertu. TEKILAREN IBILBIDEA. Mexikoko kultura bizi-bizi.

Transcript of NAMIBIA. Kolore festa Sossusvlei basamortuan

REUNION Era guztietako paisaia uharte txiki batean • HELSINKI Baltikoko paradisua • TEKILAREN IBILBIDEA Mexikoko kultura bizi-bizi

NamibiaKOLORE FESTA SOSSUSVLEI BASAMORTUAN

BIDAIA ALDIZKARIA

Argitaratzailea:Astero. Herritar Berri SLU .

Editorea: Mariasun Monzon

Diseinua: Eneko Napal

Argazkigintza:Argazki Press

Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A

e-posta: [email protected]

tfnoa: 946 61 20 55www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008

INPRIMATZEN DU:

Printek Inprimategia. Zamudio

Azaleko argazkia: Getty Images

BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian

Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO)datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko,zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.

Nahiago izanez gero, mezuelektroniko bat bidal deza-kezu zazpihaizetara@as-

tero.net helbidera, kupoianazaltzen diren datuekin

edo web orrian (www.zaz-pihaizetara.com) sar zai-

tezke eta harpidetzeko for-mularioa bete dezakezu.

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 €

IzenaHelbideaPosta kodea HerriaHerrialdea TelefonoaNAN E-postaBankua Txartelaren jabea

Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara:Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH)

Orain harpidetuz gero«Guía de la Costa Vasca»

liburua jasoko duzu

3

04 MUNDUARI BEGIRADA Kenyako Amboseli Parke Nazionala

ErreportaJEak6 NAMIBIA

Edertasunak eta dramatismoakbat egiten dute Sesriem eta Sossusvlei banatzen dituen lureremuan

16 HELSINKIBizi-kalitate handiena dutenmunduko hirien artean badagoere, hiri misteriotsu eta ezeza-guna izaten jarraitzen du

26 REUNION UHARTEAAfrika, Asia eta Europaren elkar-gunea den uhartean era guztie-tako paisaiek egiten dute bat

36 SINTRAArkitektura eta paisaia aldetik ezinaberatsagoa da Lisboatik gertu da-goen hiri erromantiko hau

42 TEKILAREN IBILBIDEAPenjamo eta Tequila lotzen dituerakargarri gastronomiko eta kultural ugari biltzen dituen ibilbideak

Bidelaguna52 Proposamen tematikoa

Munduko ur-jauzi ikusgarrienak

56 Horizontetik haratagoHeinrich Harrer

57 Munduko sutegiakMaltako sukaldaritza

60 gogoan hartuPalais de TokyoNa Pali labarrak

aurkibidea

6

26

42 16

36

4

KENYA

Begiak itxi eta Afrikako paisaiairudikatu nahian jarriko bagina,

Amboseli Parke Nazionaleko iru-diak etorriko litzaizkiguke gogora,ziurrenik. Parkea ezagutzen ez due-nak ere, kontinente afrikarraz pen-tsatzean, Kilimanjaro mendia in-guratzen duen paisaia imajinatukodu, sabanan zehar patxadatsu ibil-tzen diren elefanteak tartean direla.Hori guztia eta gehiago da Ambo-seli, 1991z geroztik Biosferaren Erre-serba deklaraturiko parkea. Ken-yako Rift haranean dagoen eremuhonek 400 kilometro karratukoazalera du, eta 8.000 kilometro ka-rratuko ekosistemaren erdian dago,Kenyaren eta Tanzaniaren artekomugatik gertu. Bertako biztanleakmasaiak diren arren, jatorri desber-dineko jende ugari bizi da bertan,inguruak turismoaren aldetik duenarrakastak erakarrita. Egun, 50ugaztun-espezie baino gehiago bizidira parkean: elefanteak, hipopota-moak, gazelak, jirafak, hienak, in-palak, zebrak, katu basatiak, txaka-lak, etab. Hain justu, Kenyako etaTanzaniako gobernuek aire bidezkokontaketa hasi dute oraintsu, eko-sistema horretan zenbat ugaztunhandi dauden zehazteko.

Argazkia: Afp Photo/Tony Karumba

Amboseli Parke Nazionala

Munduari begirada

SossusvleiTestua eta Argazkiak: Xabier Bañuelos

BIZITZA, EDERTASUNA ETA HERIOTZA ESKUTIK NAMIBIAN

SOSSUSVLEI

Norbaitek basamortu batek ederra izaterik ez duela pentsatzen baldinbadu, Sesriem eta Sossusvlei banatzen dituen lur eremua zeharkatu ezduelako da. Behin Sossusvleira helduta, Nambi-Naukluft ParkeNazionalaren bihotzean izango da, Namib basamortu gorriaren funtsaezin hobeto biltzen duen gune ikusgarrian. Edertasunak etadramatismoak bat egiten dute parkean, bertoko erg ikusgarrienondulazio iradokitzaileak eguzkiak kiskalitako zuhaitzekin egitenbaitu topo, ustez hildako naturgune bateko eskeletoak bailiranaltxatzen diren zuhaitzez osatutako paisaia mingarriak sortuz.

Hamabosgarren mendearen amaiera aldera,Diogo Cão eta bere gizonek hegoalderantz bi-deratu zituzten beren ontziak, gutxika-gu-txika Afrika ertzetik inguratu asmoz. Behin

Kunene ibaiaren bokalea gaindituta, hondartza amai-gabe batekin egin zuten topo, kosta lerroa zehaztasunia kirurgikoz marrazten zuena ehunka miliatan zeharCape Cross lurmuturrera heldu arte. Hain zuzen ere,jakina denez behintzat, itsasgizon portugaldarrak berebidaian izan zuen azken helmuga izan zen lurmuturra.Bertan padrão edo gurutze batekin errematatutako ha-rrizko monolito bat ere utzi zuen aurkitu berri zituenlurren gaineko portugaldar subiranotasuna aldarrika-tzeko. Bere espedizioko azken padrão-a izan zen, his-toriagileek kontatzen dutenez, Diogo Cão ez baitzen bi-daia hartatiksekula ez baitzen bidaia hartatik itzuli.Urtebete geroago, 1487an, Bartolomé Díaz bere herri-kideak puntu hori gainditu eta egungo Namibiako itsa-

sertza jarraituz ia 2.000 kilometroko bidaia egin zuenOrange ibairaino heltzeko.Zaila egiten zait oso nabigatzaile horien azalean jar-

tzea. Baina, hala eta guztiz ere, ziur naiz lurraldeotaraheltzean aurrez aurre aurkitu zituzten itsaslabar zora-biagarriekin txundituta geratuko zirela eta Namib ba-samortuko handitasuna eta edertasun ezohikoa mires-teko gai izan zirela. Eta hori bertara iristerako eraguztietako paisaia ezezagun eta harrigarriak ikusikozituztela, bertara Saharako basamortuko eta Sahel le-horreko kostaldea zeharkatu ostean, Kongo ibaiarenertz oparoetan barneratu ostean, euren ontziak itsaskorronte hotzek kolpatu ostean heldu baitziren. Kon-tuak kontu, helburu politiko eta ekonomiko hutsak zi-tuzten lurraldeotara heldutako nabigatzaile portugal-darrek, eta, aurrez aurre aurkitu zuten hareazko gunebabesgabe hura hondartza hutsa ez, tamaina izuga-rrizko basamortu bihozgabea zela berehala ohartu zi-

9

Basamortua irudialdakorrez,moldekagarriz, siluetadesleialez osatutakomundu bat da, beraz,ezin dugu inoiz esanegun batetik besterahorizonte beraikusten dugunik.

10

SOSSUSVLEI

ren, As areias do inforno edo “Infernuaren hareak” be-zala bataiatu baitzuten. Lurraldeotan antzinatik biziizan diren san herriko kideek ere, Jainkoak inguru hausortu zuenean haserre zegoela esan ohi dute.

Silueta eta ekiloreakNamibiako zerrenda atlantiko osoa hartzen du Namibbasamortuak, hau da, herrialdeko kostalde guzti-guz-tia. Eremu zabal horretan, babestutako bi gune daude:iparraldeko Eskeletoen Kostaldeko Parke Nazionala etahegoaldeko Namib-Naukluft Parke Nazionala. Hego-alderago, Lüderitz herritik Hegoafrikako mugara bi-tartean, Sperrgebiet izeneko hirugarren parke bat ereegon badago, baina, egiazki, erabat itxitako diamante-lurrak dira “parke nazional” izendapenaren atzean ez-kutatzen direnak. Gure helmuga Windhoek herrial-deko hiriburuaren hegoaldean dago, Kuiseb ibaiarenhegoaldean eta Namib-Naukluft Parke Nazionalarenbihotzean bertan. Remhoogte igarobidea atzean utzi eta ezerezaren er-

dian kokatutako Solitaire gasolindegi eta motelean gel-dialdia egin ondoren, Sesriem kokalekura heldu gara.Bertatik aurrera, basamortuak erabat irentsi gaitu Aubeta Tsauchab ibaiek eratutako bailara harritsuen ar-tean; ibilgu ihar-iharrek bat egiten dute aurrez aurredugun lautadarekin. Lautada hori, baina, banaka-banaka ikusten diren

muino ilunek eta dunek sortutako eremu uhinduekapurtzen dute; dunen kolore okreak era guztietako ña-bardurak hartzen ditu, ziurtasunaren zentzua bera ere

galtzera iristen garelarik. Otzandu gabeko naturak uz-ten dizkigun erliebe aldakor, bihurgunetsu eta feme-ninoek, bere bolumen iradokitzaile eta sentsualekin,larruazal leunen gozotasunera eramaten gaituzte, bri-sarekin zirpiltzen diren tul opakoen artera, inguruo-tako geografia poesia bihurtzen den artean elemen-tuen agindupean dantzan aritzen direnak. Heldu garajada Sossusvleira.

Paisaia aldakorraInguruotan paisaia narrasean ibiltzen da, aldatu egitenda, eta, beraz, ezin dugu inoiz esan egun batetik besterahorizonte bera ikusten dugunik, begi kolpe batean haladela hautemateko gai izango ez garen arren. Basamor-tua irudi aldakorrez, moldekagarriz, silueta desleialezosatutako mundu bat da. Laburbilduz, honakoa esangenezake: kostaldean dunak itsasoarekiko paraleloakdiren bitartean, barnealdean izar itxura dute. Bainasinpleegia litzateke hori bakarrik esatea. Izan ere, eraguztietako formak aurki ditzakegu inguruotan; globoaerostatiko edo hegazkin batetik begiratuta, izuga-rrizko espektakulua da Niemeyer edo Gehry berarenirudimenetik sortutako abangoardiako arkitektura la-nak diruditen eskultura mugikorrok behatzea. Gandorluzeko zeharkako dunak daude, baita ripple asimetri-koak bailiran airearen norabidea jarraitzen duten lu-zetarako dunak ere; barjan edo ilargierdi formako du-nak edo “U” letra irudikatzen duten duna parabolikoakere ez dira falta. Guztiak elkarrekin behatzean, hareahaizeak markatutako bals dotore baina lotsagabe batenkonpasean norabide guztietan dantzan aritu dela iru-dituko zaigu. Sossusvleiko dunak inguruotako kondairen ezinbes-

teko protagonista dira beren forma, tamaina eta kolo-reak direla-eta. Dunen morfologiari dagokionean, dutenbalio estetikoa goraipatu behar da sailkapen zientifi-koetatik harago, izan ere, txundigarriak dira inguruo-tako dunek hartzen dituzten gorabeherak, norabideak,bihurguneak, sigi-sagak. Orientazio sena galtzea iasaihestezina da inguruotako mehargune labirintokoe-tan. Dunen tamaina bera ere ezin aipatu gabe utzi. Zaz-pigarren dunak, adibidez, 380 metro ditu, eta, BigDaddy izenekoak, 325 metro; bi horiek dira guztietanhandienak, baina, hori bai, bata bestearen atzetik ikusditzakegun dunek osatutako ozeanoko bi ale besterikez dira. Dunon presentziak ez gaitu axolagabe utziko:gure harrotasuna kolpatuta geratuko da txikiagotzengaituen ingurune baten indarraren aurrean, eta, gure,umiltasuna, berriz, areagotu egingo da behin naturarennagusitasuna onartzen dugunean. Ezin aipatu gabe utzi inguruotako kolore festa ere.

Kalahari basamortuaren eta Orange ibaiaren arteko gu-nea hartzen du hareak, eta, bertatik, iparralderantz ja-rraitzen du kostaldeko haizea lagun. Horrenbestez, bur-dinaren gorria da nagusi, eguzkia zeruertzetik gero etagertuago izan saturazio gradu altuagoa lortzen duen

Benetan txundigarriak dira inguruotako dunek hartzen dituzten gorabeherak,norabideak, bihurguneak, sigi-sagak. Orientazio sena galtzea ia saihestezina dainguruotako mehargune labirintokoetan, eskuinekoan kasu. Lerroon gainean,

musker bat desertuan.

SOSSUSVLEI

Lerroon gainean, akaziazahar baten enbor beltzatua.

Eskuinean, inguruotakokolore festaren adibide

aparta: eguzkia zeruertzetikgero eta gertuago izan,

saturazio gradu altuagoalortzen du okre koloreak.

13

okrea. Baina, beste behin ere, sinplifikatzen ari gara,gure kolore espektroa askoz ere zabalagoa baita. Ba-tzuetan zaila ere bada kolore horiek bereiztea, bizirau-tea lortu duen landarediaren berde motelak edota bel-durtzen gaituzten numenekin nahastuko ditugun egurzati bizigabeen grisak ozta-ozta ikusiko baititugu. Edotazeruaren urdin etengabea atze-oihal hutsa iruditukobaitzaigu. Kolore festa, baina, hor dago, eguzkiak beremaila gorena lortzen duenean inoiz baino dirdiratsua-goa irudituko zaigun kolore festa ikusgarria.Eta hainbeste eta hainbeste dunen artean, egunsen-

tirako bat eta ilunabarrerako beste bat aukeratu ditugu.Eguneko lehen orduetan, 45. dunak bereganatzen duprotagonismoa; hala, goizean goiz jaikitzea gustukoduenak, bere 150 metroak igo eta erg handia baina ha-ratagotik eguzkia nola irteten den ikusi ahal izango du.Duna igotzen dugun bitartean, berriz, brisak gure oi-natzak nola estaltzen dituen ikusi ahalko dugu. Behingailurrera heldutakoan, aldiz, ikuspegi paregabea aur-kituko dugu. Arratserako, Elim duna aukeratu dugu. Ezda bestea bezain ezaguna eta gainontzekoetatik ezber-dina ere bada; izan ere, lurraldeotako duna gehienetanlandaredi aztarnak aurkitzea ezinezkoa bada ere, Elim

dunako 100 metroetan leku egitea lortu du bizitzak,paisaia zertxobait ohikoagoarekin, ez hain basatiarekin,egingo dugularik topo.

«Aintzira hila» eta ezkutuko bizitzaBailararen azken zatian, ezinezkoa egingo zaigu aurreraegitea duna itsaso bete-betean sartu gabe. Ezerezarenerdian, mehatxari baina aldi berean liluragarri altxa-tzen den harea besterik ez dugu ikusiko. Gure irudime-narekin jolasean ezkutuko arriskuekin mehatxatzengaituzten bihurguneen artean egin dugu hegoalderantzDeavlei edo “Aintzira hila” izeneko lakura heldu arte;bertan, itzalak etengabe ari dira biraka eguzki-erlojubat bailiran, betiereko loa iradokiz. Azal orbangabean,hil-oihal bat bezain zuria irudituko zaiguna, akazia za-harren enbor beltzatuak ikusiko ditugu, lebitazioan.Ingurunearen muturreko idortasunak bere horretanmantendu ditu bederatzi mendeetan zehar, usteldugabe; mugiezin ikusiko ditugu, alderrai utzitako mo-miak bailiran.Egun sakongune hutsa besterik ez bada ere, garai ba-

tean bizi iturri oparo izandako lakua da Deadvlei. Ho-rrela frogatzen dute eguzkiak pitzatutako buztin zurian

15

SOSSUSVLEI

iltzatutako eskeleto espektralek. Ikuspegi zirraragarribezain beldurgarria da, baina ez inguruotako bakarra.Oso eremu txikian, antzeko beste hiru adibide ere aur-kituko ditugu. Hiddenvlei erdi ezkutatuan dago, eta,agian horregatik, gutxien bisitatzen dena da. HirukoaNaravlei eta Sossusvlei berak osatzen dute. Azken horilandarediak partzialki estalitako gatz-lautada antzekobat da, eta, noiz edo noiz, Tsauchab ibaitik heldutakourak ohiko idortasunarekin hausten duenean, mirariagertatu eta benetako laku bihurtzen da inguruneamodu iragankorrean berdatuz.Deadvleiko ikuspegiak guregan larritasuna sor de-

zakeen arren, basamortua bera ere biziari leku egitendion ekosistema bat da egiatan; animalien odolareneta landareen izerdiaren lekuko da basamortua, bizi-hats txikienari, lurraren eta hodeien negar-malko txi-kienari gogor heltzen dion odol eta izerdi hauskaitza.Namib basamortuko klima berezia dela-eta, egunsen-tian laino mehe batek hartzen ditu inguruok; biziarenlanbroa da, hain ingurune gogorrean aurre egitea lortuduten espezie ugarik ezin hobeto baliatzen dutena.Inguruotan bizia egon badagoela hasieratik bertatikjakin dugu guk ere, harearekin bat lurzorura atxikitzen

den landaredi urria izan baitugu bidaide basamortukogure ibilaldian. Gune batzuetan zuhaixkak ere ikusdaitezke, eta tarteka zuhaitz txikiren bat edo beste erehauteman dugu. Ingurunea arretaz aztertuta, gainera,lanbroa euren oskoletan kondentsatu eta ur tanta ñi-miñook ahoratzeko gai diren kakalardoak ikusi ditugu.Zorteko izanik, narrastiak, dunetako hegatxabala etaostruka bezalako hegaztiak edota orixak, hienak etalehoinabarrak bezalako ugaztunak ere ikus daitezkeinguruotan. Sossusvlein idortasunak haizearekin bat egiten du

aurrera gutxika-gutxika egiten duten hareazko forma-zio alderrai ahaltsuak sortzeko; bizitza eta heriotza kon-traesanik gabe bizi dira elkarrekin itxaropen laburrezbetetako mundu batean, hezetasuna ekarriko duenegunsenti berri bat ikusteko biziraupenari eta setarigogor heltzen dioten itxaropenak. Eta borroka horretan,edertasuna ia irrealak diruditen sentsazioetan gorpuz-ten da, gure irudimena ametsen hegalekin aireratuz.

Egun sakongune hutsa besterik ez bada ere, garai batean bizi iturri oparo izandakolakua da ezkerreko irudiko Deadvlei. Horrela frogatzen dute eguzkiak pitzatutakobuztin zurian iltzatutako eskeleto espektralek. Gune batzuetan zuhaixkak ikusdaitezke, eta, tarteka, baita lerroon gainekoen gisako zuhaitz txikiren bat edo beste ere.

HelsinkiTestua: Maribel HerruzoArgazkiak: Oscar Elias Auad

BALTIKOKO PARADISUA

Hotza, sekulako hotza, eta espioien filmetan be-zalako misterio-aura. Herritarrak, berriz, azeri-larruz egindako txanoak jantzita, vodka eda-ten eta saunetan izerdia botatzen. Horrela

imajinatu izan ditugu Helsinki eta helsinkitarrak, duelagutxi arte hiria zeharo ezezaguna baitzen Europako in-guru honetan. Akis Kaurismäki zuzendariaren film goi-bel eta atsekabegarrikoek, pertsonaia bakarti eta ia mu-tuez jositakoek, Helsinki lurralde arraroa eta ulergaitzazela pentsarazi ziguten; hoztasunez, alkoholismoz etabakardadez josiak. Baina irudi horrek ia ez du zerikusi-rik gaur egungo hiriarekin, denbora luzez Suediareneta Errusiaren arteko trukerako txanpon hutsa besterikizan ez zen harekin. Ekialde eta mendebaldearen artekoorekari-mugimenduak eginez, Finlandiari kosta eginzitzaion bere lekua, eta identitate nazionala ere, aurki-tzea. Baina Sobietar Batasunaren suntsiketak eragin-dako beheraldia gainditu ostean, ekonomia larri kaltetuzuena –Kaurismäkik bere filmografian islatzen dituen90eko hamarkadako urte gogorrak–, herrialdea, hiri-burua aurrean kokatuta, esnatu eta ekonomiaren etagizarte-ongizatearen lehenengo postu inbidiatuetanezarri zen, nahiz eta alkoholismo eta suizidio tasa al-tuen arazoak zapatatik behingoz ateratzen ez den harrigogaikarria izaten jarraitzen duen.

Bi munduren artean Mende luzez, Helsinkik ez ezik, Finlandia osoak hartuzuen parte mugako bizilagunek eragindako gorabehe-ran. Suediarrak izan ziren, 1155ean, lurralde finlandiarralehendabiziko aldiz beretu zutenak. Aurrerago, 1550ean,Gustavo I.aren erregealdian, Helsinki sortu zuten, garaihorretan Reval izenaz ezagutzen zen Tallinn hirikoportu hanseatikoari aurre egiteko. Denbora askoan, he-rri txiki bat izan zen Helsinki, goseak, gaixotasunek etahotzak mendean hartutakoa, aurrera egiten ez zuena,eta hiriburu-estatusik ere ez zuena, hura Turku-n bai-tzegoen. 1714 eta 1721 urteen artean, Petri I.a Handiarenarmada tsaristak indarrez sartu ziren Finlandiara. Han-dik aurrera, Suediaren eta Errusiaren arteko partidamodukoa hasi zen, Finlandiak alde batetik bestera saltoegiten zuen pilota zirudiela. 1917ra arte, ez zuen inde-pendentzia lortu herrialdeak, eta, hala ere, bi gerra han-dien gorabeherak eta ekialdearen eta mendebaldearenarteko kokapena zirela-eta, ekialdeko bizilagunarenmende egon zen ekonomikoki Finlandia, neurri handibatean. Kulturaren esparruan, aztarna handiena sue-diarrek utzi zuten, eta, hain zuzen, finlandieraz gain,suediera ere hizkuntza ofiziala da. Beharbada kokapengeografiko horri esker, Helsinki, paradoxikoki, puntuberoa izan zen Gerra Hotzean, espioiak gurutzatu, in-formazioak trukatu eta agente sekretuak eta konspira-zio ezberdinak zituzten filmak –”Gorky Park”, “Eguzki-dun gauak” (White Nights), “Kremlineko gutuna” eta“Gorriak”, besteak beste– filmatzen ziren lekua, Moskuizango balitz bezala, hiriko zenbait kale San Petersbur-

HELSINKI

Bizi-kalitate handiena duten hirienzerrendan dago, baina ez da beti

horrelakoa izan. Bertako ekonomia,hezkuntza-maila eta ekintzailetza direla-eta, egoera pribilegiatuan dago gaur egun

Helsinki, baina hiri dual eta apur batmisteriotsua izaten jarraitzen du.

18

Helsinkiko eguneroko bizimodua erakusten duten zenbait irudi dituzue orrialdehauetan. Lerroon gainean, tren-geltokiaren sarrera. Azpian, sauna baten irudia.Ezkerrean, jatetxe bateko terrazan, atsedena hartzen. Azkenik, ezkerreko orrialdean,hiriko etorbide moderno bateko giroa.

20

HELSINKI

gokoen tankerakoak ziren eta. Hiri hartan bertan, bimunduen arteko urtzearen lehenengo zantzuak gau-zatu ziren, 1975ean sinatutako Helsinkiko Hitzarmenenbidez. Akordiook egun Europako Segurtasun eta Lan-kidetzako Antolakundea dena sorrarazi zuten. Helsinki eta San Petersburgoren arteko antzekotasu-

nari dagokionez, Alexandro I.ak, Finlandiako Duke Han-diak, hiriburua Turkutik Helsinkira eraman zuenean,Carl Ludvig Engel Alemaniako arkitektoa –hiri errusia-rrean bizi eta lan egindakoa zena– arduratu zen orduraarte diseinu erakargarririk ez zuen hiriko erdiguneariforma neoklasikoak emateaz. Tsar ikasi horrek, era be-rean, autonomia handia eman zion herrialdeari, etaondoren Finlandiako Estatua izango zena sortu zuen.Hala, eragin eskandinaviar eta eslaviarraren artean, fin-landiarrak –gainerako herri nordikoak ez bezala, finou-griar jatorrikoak direnak, eta ez germaniarrekoak– be-ren identitatea baztertuz joan ziren, XIX. mendea iritsizen arte. Orduan, Kalevala epitetoaren pean, Elias Lönn-rot ahozko folklorea eta mitologia biltzen hasi zen, or-dura arte logaletuta zegoen nazionalismoa eratzen has-teko. Errusiako agintariek babestu egin zutenberpizkunde kultural hura, eta suediarren eragin han-diari kontra egiten saiatu ziren era horretan. Bitxiabada ere, eta errusiarren okupazioaren azken urteekoroitzapen txarrak utzi zituzten arren, Errusiar Inpe-rioarekin lotutako izenak dituzten kale ugari daudegaur egun Helsinkin, bai eta Alexandro I.aren estatuabat ere katedralaren parean. Kultura, politika eta ekonomiari dagokienez, artean

bi munduren artean murgilduta bazegoen ere, GerraHotzaren urteetan, Helsinkik –eta hedaduraz, Finlan-

diak– neutraltasun-politika gauzatu zuen. Horri esker,nahiz eta garaiko Sobietar Batasunarekin merkatari-tza-harreman saihestezina izan, merkatu askearen sis-teman sartzea lortu zuen, bai eta Ongizatearen Estatuadeitutako eredua zabaldu ere, herritarren artean eraginkomunista beheratuz. Nolanahi ere, Sobietar Batasuna90eko hamarkadaren hasieran suntsitzearekin batera,herrialdearen BPG gainbehera erori zen. Huraxe daKaurismäkik haren obretan hain ondo islatzen duengaraia: orainaldirik eta etorkizunik gabeko gizon-ema-kumeena. Finlandiako herritarren zorionerako, krisiakez zuen asko iraun. 1993an, Finlandia Europar Batasu-nean sartu zen, eta horrek bertako ekonomian egitu-razko doikuntza handiak egitera behartu zuen. Urtegutxi batzuk geroago, herrialdeak erdietsitako mirariekonomikoak harrituta utzi zuen mundua. Orain,hango ekonomiaren zatirik handiena zerbitzuen sek-torean eta goi-teknologiako industrian oinarritzen da.Izendatu beharrik ez dagoen telefonia mugikorrekomarka ezagun bat da mirari ekonomiko horren para-digma, goitik behera aldatu baitu Finlandiak estatuenitunean duen eginkizuna. Gainera, Helsinkiko metro-poli-guneak produktu nazional gordinaren herena in-guru sortzen duela adierazi beharra dago.

Bizitzeko leku batArestian aipatutako arrazoietako askorengatik, duelazenbait urtetik hona, lehen postuetan ageri da Helsinki,bizi-kalitate handiena duten hiriez hitz egitean. Has-teko, gune berdeek, parke publikoek eta basoek hiriarenheren bat hartzen dute. Biztanleriak nekez gainditzendu milioi erdia, eta eraikin handi gehienak ez dira 30

Suomelinna uharte-gotorlekuaFinlandiako

hiriburuko guneturistikoenetako batda eta Unescoren

GizadiarenOndarearen

zerrendan sartutadago (lerroon

azpian).Gotorlekuakikuspegi paregabeak

eskaintzen dituFinlandiakogolkoaren eta

bertako uharteengainera, eta piknikegiteko leku ezin

hobea da. Ezkerrean,portuaren irudia.

HELSINKI

23

Lerron gainean, Jean Sibelius konpositorefinlandiarraren omenezko plaza etamonumentua. Ezkerrean, IsiltasunarenKapera, Narinkkatori plazan.

metrotik gorakoak, neguan eguzkia kaleetaraino iritsidadin. Hala, probintzia-hiri baten kutsua dario Helsin-kiri, baina bizi-bizia da bizitza kultural kosmopolitarenaldetik; gero eta nazioarteko ekitaldi gehiago antolatzenari dela ikustearekin, erraz igartzen da hori. Helsinkiko bizimodu-maila altua dela ikusteko,

inongo azterlan ekonomikorik irakurri beharrik ezdago; nahikoa da terraza batean eseri eta kafe bat es-katzea, taxi bat hartzea edota afaltzera joatea. Finlan-diako hiriburua munduko seguruenetako bat dela kon-turatzeko ere ez dugu txostenetara jo beharrik: ia ezda polizia-autorik ikusten ez entzuten, eta unibertsi-tateko ikasleek sarreran zintzilikatuta uzten dituzteeuren gauzak, inork eramateko beldurrik gabe. Zeriku-sirik izango al du horrek finlandiarren izaera luteranonabariarekin edo azken urteotan jaso duten hezkuntzaeredugarriarekin? Hezkuntzari dagokionez, hamaikaliburu idatz genitzake Finlandiak eman dituen aurre-rapauso guztien gainean. 2000n PISA txostena egitenhasi zirenetik lortu dituen emaitza bikainak hainbatfaktoreren ondorio dira: Gobernuak garrantzi handiaematen dio herritarren eskubide horri, eta Estatuarenaurrekontuen %11 eta %12 artean bideratzen du hez-kuntzara; familia-egitura bateragarria da ikastetxe etabaliabide soziokulturalekin; oinordetza kultural lute-ranoa daukate, ahalegina sustatzen eta saritzen duena;irakurzaletasuna txikitatik pizten dute; telebista-kate-etan azpitituluekin ematen dituzte programak; eta, ba-tez ere, arreta handia ematen diote Lehen Hezkuntzakoirakasleen prestakuntzari, euren zeregina estimatue-netako bat baita biztanleen artean. Laburbilduz, hain-bat elementuri esker, eskola uzten dutenen tasa %0,2

besterik ez da. Euskal Herrian, eskola uzten dutenak%12,6 dira, eta gure tasa Europar Batasuneko batez bes-tekotik behera dago. Hala eta guztiz ere, badira walkiria ilehorien bizileku

den Helsinki hotzera bizitzera ez joateko zenbait arra-zoi. Eta ez nolanahikoak. Hasteko eta behin, neguko hi-labeteetan, etengabeak dira iluntasuna eta elurra, nahizeta uztailean eta abuztuan egunean ia 20 orduz izatenden argitasuna, eta erraz iristen den 27 gradutara. Ba-tzuen ustez, hain zuzen ere horregatik lantzen dituztehorrenbeste sormena, ikerketa, asmamena eta Inter-neteko konexioak; izan ere, beste zer egin liteke hotzaeta iluntasuna jaun eta jabe diren hilotan? Beharbada,dendaz josita dauden lurrazpiko tuneletan barna pa-seatu, Helsinki gruyèremodukoa baita. Hona Helsinki bisitatzeko beste arrazoi bat, baina ez

bertan bizitzeko: bertako hizkuntza ofizialetako bat,finlandiera, zaila baino zailagoa da ikasten, eta hitz ki-lometrikoak ahoskatzen jakitea ezinbestekoa da edo-zein lanpostu lortzeko. Bitxia den arren, ikerketa ba-tzuek diotenez –nahiz eta egiaztatu gabe dauden, etaeztabaidagarriak diren–, enbor indoeuroparretik ez da-tozen hizkuntzak nolabait ahaidetuta daude; euskara,finlandiera eta hungariera, esaterako.

Osterantzean, eta bertako zuzendari entzutetsuakbesterik dioen arren, bizitzeko hiri ezin hobea dirudiHelsinkik; finlandiarren izaerarekin moldatzen ikasibesterik ez da egin behar, guk uste baino lotsatiagoak,iheskorragoak eta hobeto hezitakoak baitira.

Hiri lerdenaHori guztia esanda, merezi du Helsinkira joan-etorribat edo batzuk egitea. Oso handia ez den arren –JokoOlinpikoak hartu dituen hiririk txikiena da–, aukeraugari eskaintzen ditu; batez ere, arkitektura eta disei-nua gogoko dituenarentzat. Arkitekturari dagokionez,hiru estilo konbinatzen ditu hiriak, eta horietako ba-koitza denbora-tarte bati dagokio: Errusiako tsarrekinposatutako estilo klasizista, hiriguneko Senatintoriplaza jendetsuan beha dezakeguna, besteak beste; es-tilo nazionalista edo karilianista, aurrekoari kontraegiteko sortutakoa eta Museo Nazionalean, Kallio eli-zan zein tren-geltoki nagusi ikaragarrian beha deza-keguna; eta arkitektura modernoa, Alvar Aalto arki-tekto finlandiar ospetsuenaren eraikinak buru dituena.Azken estilo horren adibideen artean, Finlandia Halleraikina, Kiasma museoa, parlamentu berria eta Ruo-holahti auzo teknologikoko eraikinak ditugu. Auzo ho-

25

HELSINKI

rretan, besteak beste, Nokia Research Center zentroaeta garai batean kable-fabrika izandako Kaapelitehdaskultura-etxea daude. Helsinkin barna ibilbide klasiko bat egin nahi izanez

gero, Senatuaren plazatik abiatu beharko genuke, ho-rixe baita hiriko “zero kilometroa”. Tuomiokirkko ka-tedral luterano zuri itzela dago bertan, muino batengainean; eserleku ere badiren eskailerak igo behar dirahara iristeko. Plazaren alboetan, unibertsitatea eta Se-natua daude. Hegoalderantz joz gero, Södra Esplanadenparkera iritsiko gara. Oso toki animatua izaten da udan;jendez gainezka egoten da, terrazen eta emanaldieneraginez. Inguru horretako kafetegien artean, aipatze-koa da Kappeli izenekoa, ia 150 urte baititu; behinola,hantxe elkartzen zen herrialdeko elite kulturala. Par-kearen mendebaldeko muturretik, Mannerheimintiehiribide luze interesgarria abiatzen da; bertan topatukoditugu tren-geltoki nagusia, Galeria Nazionala, Kiasmaedo Arte Garaikidearen Museoa, Opera Nazionala, Par-lamentua, Museo Nazionala eta Alvar Aaltoren Finlan-dia Hall eraikina. Zelaigunearen Parkea inguratzen du-ten kaleek (Erottajankatu, Uudenmaankatu, IsoRoobertinkatu...) Diseinuaren Barrutia deitutakoa osa-tzen dute, eta denetarik aurki daiteke bertan: dendak,antzinako gauzak, museoak, galeriak, jatetxeak, show-room eta agentziak… Paregabea da Finlandiako diseinuaezagutzeko. Zirkulua itxiz, Kauppatori azoka-plazanamaituko genuke ibilbidea. Portuaren alboan dago, ka-leko postuz beteta. Dena den, adierazitako hori nahitaezegin beharreko bidea baino ez da. Denborarik izanezgero, zeharkatu Katajanokka penintsulara daraman zu-bia, eta bisitatu Uspenski katedral ortodoxo gorrixka,zeinaren estetikak eragin errusiarraren urteak ekartzendituen gogora. Eraikin bizantziar-eslaviar hori Mende-baldeko katedral ortodoxorik handiena da. Eremua artnoveau bitxiz gainezka dago, eta bizitegi entzutetsue-netako bat da gaur egun: idazleak, ospetsuak eta presi-dente ohiren bat bizi dira bertan. Senatuaren plazaren iparraldera, Kallio auzoa dago,

Helsinkiko gazte eta bohemioena. Langile-klasearenbizitokia zen antzina, baina gaztez josita dago gauregun, eta lokal, kafetegi eta jatetxez beteta. Auzoarenizaera askea Hakaniemi azokan edo bere gaueko giroalaian antzeman dezakegu. Piknik egiteko beste lekuinteresgarri bat Suomelinna uharte-gotorlekua da –ferryak azoka-plazatik irteten dira–. Bertan, suediarrekbase militar bat eraiki zuten XVIII. mendean, eta Fin-landiako hiriburuko gune turistikoenetako bat da.Unescoren Gizadiaren Ondarearen zerrendan sartutadago. Gotorleku horrek ikuspegi paregabeak eskaintzenditu Finlandiako golkoaren eta bertako uharteen gai-nera. Ezin dira ikusi gabe utzi, bestalde, Temppeliaukioeliza –arroka batean induskatua, eta zeinaren akustikabereziak kontzertuak antolatzeko aukera ematen duen–eta Sibelius musikagilearen omenezko monumentua,izen bereko parkean. Biak Töölö barrutian daude.

Alderdi gastronomikoari dagokionez, guztiz gomen-dagarria da Kafe Moskova, Kaurismäki anaien esku da-goena. Brézhnev garaiaren oda moduko bat da tabernahori, sobietar estilokoa eta giro aszetiko abegikorrekoa.Kamppi auzoan dago. Hantxe dago, halaber, isiltasu-nari, bakeari eta deskonexioari eskainitako kapera bitxieta erlaxagarria ere. Otorduetarako, nabarmentzekoakdira Spis jatetxeko bitxikeria nordikoak edota Sea Horseezaguneko plater tradizionalak. Azken horrek, besteakbeste, Pablo Neruda eta Dizzy Gillespie izan ditu ma-haikide, eta jatetxearen jabeek oraindik ere isilean gor-detzen dute paretetan olatuen artean dabiltzan itsaszaldi famatuak nork marraztu zituen. Finlandian ezinbestekoa den beste alderdi bitxi bat

geratzen zaigu oraindik gomendatzeko: sauna. Kallioauzoan, antzinako Arla sauna publikoa dago, oraindikere zura erabiltzen duena; logikoa, 1929an inauguratuzutela kontuan hartuz gero. Ah! Sorpresa: tango finlan-diarra, Olavi Virta duena ordezkari nagusi. Haren aho-tsaren tonua entzunda, letrak ezin tristeagoak behardira izan. Helsinkiko udararekin zerikusirik ez.

Lerroon gainean ageri denaren antzeko bagoibereziak aurki daitezke hiriguneko geltokian.Ezkerrean, Töölö auzoko kafetegi berezi bat.

Reunion uharteaTestua Enrique Sancho

Argazkiak: Carmen Cespedosa eta Enrique Sancho BANILLA USAINDUN OHIAN ETA SUMENDIAK

Reunionek topiko guztiak onartzen ditu, lekuexotikoak deskribatzeko maizegi erabiltzendiren definizio guzti-guztiak barne: kulturenarragoa, kontrasteen abanikoa, harea fin eta

ur gardendun hondartzak… Guztiak dira baliagarriakReunionen kasuan ere, baina, aldi berean, oso motzgeratzen dira. Topiko horiez guztiez gain, askozgehiago aurkituko dugu Reunionera bidaiatuz gero.Horregatik, Frantziak Indiako Ozeano bete-beteanduen itsasoz haraindiko departamendura, begiak za-bal-zabalik eta burua argi bidaiatu behar da. Harri-tzeko prest.Uhartearen izenak, kontrakoa pentsa badaiteke ere,

ez du poetikotik ezer. Uharteak izen ugari izan dituhistorian zehar: Al Maghribain, Theemai Theevu, DinaMorgabin, Santa Apolônia, Île Bourbon, Bonaparte,eta, azkenik, egungo Reunion. Ikus daitekeen bezala,hortaz, metropoliaren gorabeherek zein uhartean biziizan diren herriek isla izan dute Reunionek historianzehar hartutako izenetan. Egungo izenak, berriz, Mar-seillako iraultzaileen eta Parisko Guardia Nazionala-ren arteko batasuna oroitzen du, Mediterraneo itsa-soaren ertzean kokatutako hiritik gerora Frantziakoereserki bihurtuko zen “Marseillesa” ospetsua abestenirten ziren gudariak gogoan. Beraz, poetikotik eta erro-mantikotik gutxi du izenak, eta asko iradokitzaile etazuzenetik.Izenekin lotutako nahas-mahasak bere horretan ja-

rraitzen du Sain-Denis hiriburuko Roland Garros ai-reportura iristean; gaur egun Parisko tenis txapelketa

Reunion uhartearen izenakera guztietako lelo errazaksortzeko aukera ematen du,uhartea Afrika, Asia etaEuroparen elkargune gisadefini baitaiteke, bertan eraguztietako paisaiek egitenbaitute topo −sumendi idoreta aktiboetatik ur-jauziuherrek moztutako ohianzeharkaezinetara−,inguruotan azukre-kanaberaplantazio izugarriekbanillaren edo orkideenhazkuntza delikatuarekinegiten baitute bat…

REUNION UHARTEA

28

Bidaiariak ez dira Reunion uhartera hondartza-goseak bultzatuta joaten, baina zinez ederrakdiren txokoak ditu kostaldeak. Labarrak nagusidiren arren, arrezifez babesturiko zenbaithondartza ere badaude; lerro hauen goian etabehean ageri direnak, kasu. Ezkerrean, goian,Saint Leu hirian parapente-jauzia egiten.Aldamenean, uhartearen barnealdeko paisaiaharritsu eta bolkanikoa.

30

REUNION UHARTEA

ospetsuarekin lotzen badugu ere guztiok izen hori,lurraldeotan du jatorria. Hain zuzen ere, Saint-Denisbertan jaio eta Lehen Mundu Gerran hil zen hegazkinpilotu entzutetsu bat izan zen Roland Garros, tenisaoso gustuko zuena. Frantziako Gobernuak gerora izu-garri ospetsu bihurtutako txapelketari bere izena ema-nez omendu nahi izan zuen abiazioaren aitzindarihau. Garros monsieur adoretsuari baimena eskatuz,oso denbora gutxi emango dugu pilotu ausarta jaio-tzen ikusi zuen hirian. Ia batere ez. Izan ere, ikustekoezer gutxi du hiriak, bugainbilea eta palmondoz apain-dutako Barachois itsas pasealekua, Victoria kalekohainbat eraikin −Prefektura eta Indietako Konpainia-ren egoitza zaharra tartean− eta Paris kaleko etxe kreolkoloretsuak besterik ez.

Kontinente bat uharte txiki batean Seguruenik, hirian geratuz gero leku xarmangarrigehiago ere aurkituko lituzke bidaiariak, baina uharteoso-osoa zain izanik, bidean jarri beharra dago, askobaitu eskaintzeko Reunionek. Nondik hasi erabakitzeaez da batere erraza. Izan ere, uhartearen aniztasun na-turala kontinente batek duenarekin pareka daitekegehiago urez inguratutako lur zati txiki batenarekinbaino. Itsasoaren gainean pausatutako uharte men-ditsu honetan, baso tropikal eta alpinoek desertu ido-rrekin egiten dute bat. Mendigune bolkanikoak, la-bazko ibaiak eta haitzarteak ur-jauzi ikusgarriekin,

harea beltzezko hondartzekin eta tamarindo basoekinuztartzen dira. Eta Indiatik heldutako mangoak, Txi-nako litxiak (Litchi chinensis), Erdialdeko Amerikakobanillak eta Hegoaldeko Afrikako geranioek bailaraeta plantazioetan egiten dute leku, Reunion lorategibotaniko ikusgarri bihurtuz. Uhartea esperimentu botaniko legez jaio zela kon-

tatzen da, ontzietako kapitainek apaindu zutela mun-duko bazter guztietatik ekarritako fruituekin. EtaEkialdeko Indietako Konpainia itsasoen jaun eta jabezen garaitik jada lau mende igaro badira ere, esen-tzien mestizajeak bizirik dirau lurraldeotan, zer au-keratu erabakitzea izugarri zail bihurtuz. Sintesi gisa,baina, uharteak hiru aurpegi dituela esango dugu:baso oparoak, zirkuak eta lainoekin bat egiten dutensumendiak uztartzen dituen barnealde mardula; noizedo noiz arrezife hesiek babestutako hondartza leu-nak eskaini arren itsaslabarrak nagusi dituen kostal-dea; eta Hegoalde Basatia, non itsaso zakarrak olatuakharkaitzen aurka botatzen dituen sortutako aparralaba ibaiek urarekin bat egitean sortutako fumarole-kin nahastuz. Reunionera hondartza bila heldu ez arren, ezinezkoa

da bertako hondartzen erakargarritasun indarrarenaurrean amore ez ematea. Hondartzarik onenak, St-Gilles-les-Bains eta Boucan-Canot, Ekialdeko kostal-dean daude, Saint-Paul hegoaldean; bai bata bai besteatiburoiak urrun mantentzen dituzten koralezko hesiz

Reunion uhartearen aniztasun naturala kontinente batek duenarekin pareka daiteke, urezinguratutako lurzati txiki batenarekin baino gehiago. Itsasoaren gainean pausatutako uharte menditsuhonetan, baso tropikal eta alpinoak zein desertu idorra topa genitzake. Orriotako bi irudiek argi uztendute paisaiaren aberastasuna: lerron gainean, basamortua; eskuinean, haitzarteko ur-jauzi ikusgarria.

GALTZERIK EZ DITUGUN HAMAR GAUZA

• Saint Leu gainetik tandem-parapentez jauzi egin etakanabera plantazioek, errekatxo etengabeek etakoralezko urmaelak eskainitako paisaia ikusgarriezgozatzea.

• Cari plater kreol tipikoa dastatzea; curcuma landaretropikalarekin eginda dago, askok azafraiarekinnahasten badute ere −jengibrearen familiako errizomabat da berez curcuma−. Berakatza, kipula, piper zehatuaeta beste hainbat osagarri ere baditu cari-ak.

• Saint-Andren kokatutako Banillaren Etxea bisitatzea;bertako museoan landarearen polinizazio prozesuaezagutuko dugu, baita banillak iraganean uharteariekarritako aberastasuna ere.

• Reunioneko erdialdetik helikopteroz ibilaldia egitea,basamortu bolkanikoak eta ohian trinkoak uztartzendituen uharte paregabe honen edertasuna osokipreziatzeko modurik onena baita.

• Lehen Frantziarren Haitzuloa bisitatzea uhartekozaharrena den Saint-Paul hiritik gertu. Iraganean piratengordeleku izan zen, eta, alboan dagoen hilerrian, XVIII.mendeko hilobi ugari aurkituko ditugu.

• Espezien Lorategia bisitatzea, uhartean aurkidaitezkeen lorategi botaniko ugarietatik handienetakoazuhaitz eta landarez betetako bere lau hektareei esker.Reunion iraganean espezien probaleku izana dela ondobaino hobeto egiaztatuko dugu bertan.

• Saint-Paul hiriko Forain merkatua asteburu bateanbisitatzea tokikoekin tratuan aritzeko. Itsasoarenertzean bertan kokatutako salmenta postuetan frutak,barazkiak, perfumeak, artisau lanak, bordatuak,espeziak… aurkituko ditugu.

• Salazie zirkua bisitatzea begetazioaren arteanetengabe agertu eta desagertzen diren ur-jauziekingozatzeko. Gainaldean kokatutako Hell-Bourg bisitatzeaere ezinbestekoa da, “Frantziako herri ederrenen klub”esklusiboko kide baita.

• L'Entre-Deux herria bisitatu eta bertako perfumepertsonalizatuak nola egiten dituzten ikustea.

• Uharteko bi musika mota nagusien erritmopeandantzatzea: esklaboen maloya frenetikoa eta musikakreola eta europarra uztartzen dituen segaerrepikakorra.

33

Hegoaldeko paisaian, itsasoko olatu bortitzekhaitzen kontra talka egiten dute, eta bertansortzen den bitsa laba-erreketako fumarolekinnahasten da, irudi eta kolore ederrak osatuz.

REUNION UHARTEA

babestuta daude. Hain zuzen ere, tiburoiak dira ingu-ruotan aurkituko ditugun beldurtzeko moduko ani-malia bakarrak, euli gogaikarriak salbu betiere. Une-oro bizi-bizi izaten den Saint-Pierre eta HegoaldeBasatiko hasieran kokatutako Grande Anse hondar-tzak ere ezin ditugu aipatu gabe utzi.

Barnealde oparo zein idorraItsasoari agur esatea kostako zaigun arren, barneal-dera bidean jarri beharra dago. Autoz egin daiteke,baina aukerarik onena mendi ibilaldien alde egitea,bizikleta hartzea edota zaldiz ibiltzea da. Izan ere, ho-rretarako aproposak diren mila kilometro pista bainogehiago aurkituko ditugu Reunionen, izugarrizko me-ritua duena 70 kilometro luze eta 40 zabal besterik ezden uharte txiki batean. Mafateko zirkua uhartearenerdialdean ezinbestean bisitatu beharreko txokoetakobat da. Oinez edo helikopteroz bakarrik hel daitekeeta mendi ibilaldiak egitea gustuko dutenen gune ku-tuna da bertako zintzur sakonak eta begetazio zehar-kaezina direla-eta. Mafateko zirkuak, hori bai, lehiakide zuzen bat ere

badu: bere tunelekin, arnasa kentzen duten paisaiekineta lurpeko iturburuetatik sortzen den ur bero etaapartsuarekin zur eta lur utziko gaituen Cilaosko zir-kua. Gainera, bertatik bertara Pitos des Nieges 3.000metrotik gorako sumendi txundigarria ere izangodugu, 2.000 milioi urte baino gehiago dituena. Bainaaskoz altxor gehiago ere badira uhartearen barneal-dean. Salazie, adibidez, urik gehien jasotzen duen zir-kua da eta bertako ur-jauzi amaigabeen bistak gain-diezinak dira. Salazie zirkuaren gainaldean Hell-Bourgaurkituko dugu, “Frantziako herririk ederrenen klub”esklusiboko kide gisa aukeratutako udalerria; hori bai,bertako etxe kreolek eta herritar mestizoek ez duzuez asko ikustekorik Frantzia kontinentalarekin.Uharteko beste gailurretako bat, Piton de la Four-

naise sumendia, noiz edo noiz haserretzen da oraindikere; bertako fumarola etengabeek itsasorantz jaistendiren laba iturri eta ibaien ikuskizun paregabea es-kainiko digute. Gertu, Plaine des Sables ikusgarriamunduko basamortu lehorrena irudituko zaigu. Kilometro gutxira, aldiz, Reunion uharteko kontraste

etengabeen erakusle, tokiko lorategi botaniko handie-netakoa aurkituko dugu: Petite-Île eta Saint-Philippeherrien artean kokatutako Espezien Lorategia. Zuhai-tzez jositako lau hektareatan barna, ehunka urtekoaleak ere aurkituko ditugu, Reunion historian zeharmundu guztiko espezien probaleku izana dela gogora-tuko digutenak: India eta Sri Lankako kardamomoa,Moluketako iltze eta intxaur moskatua, Malasiako jen-gibrea, Indiako Ozeano guztitik ekarritako piperbeltzzuri, beltz edo gorria… Zerrenda amaigabea da, baina,landare bat nabarmentzekotan, banilla aipatu beharradago ezinbestean, munduko banilla ekoizle handienaizatera ere iritsi baitzen garai batean Reunion.

Beltzen artean zuriaLeka beltzen artean, Edmon esklabo beltzaren historiaezagutuko dugu, bera izan baitzen gaur egun oraindikere banilla polinizatzeko erabiltzen den eskuzko pro-zedura asmatu zuena. 1848an esklabotza bertan be-hera geratu zenean, Edmond gazteari “Albius” patro-nimikoa eman zioten, banilla lorearen kolore zuriarierreferentzia eginez. Egun, uhartean geratzen direnbanilla plantazioak Ekialdeko kostaldeko basoen ar-tean sakabanatuta daude, eta, iraganean bezala, poli-nizazioa eskuz egiten jarraitzen dute egunsentiko le-hen argi izpiekin batera. Istorio bitxi gehiago ere ezagutuko ditugu inguruo-

tan. Edonon entzungo dugu, adibidez, La Buse pirata-ren berri; uhartearen kostaldearen parean bere itsa-sontzia errenditu aurretik, bertan gordetako altxorizugarria uharteko barnealdean lurperatzea erabakiomen zuen inork aurkitu ez zezan. Oraindik ere badaaltxorraren bila dabilenik. Sitarane bidelapurraren be-rri ere izango dugu, eta, hala, Saint-Pierre bertako hi-lerrian dagoen bere hilobian gauez ezkutuko kultuakegiten dituztela jakingo dugu.Egiazko zein fikziozko pirata, bidelapur, esklaboen…

istorioak bidelagun izango ditugu, horrenbestez, Reu-nionen zehar egingo dugun ibilaldian. Arraza, tradizio,musika, janari eta erlijio nahasketa askotarikoa ereizango dugu bidaide. Elizak ere nonahi aurkituko di-tugu, uharteko hegoaldeko Piton Sainte-Rose herrikokatolikoa kasu, labaz inguraturik izanik Piton de laFournaise sumendiaren azken erupziotik nola salbatuzen gogoratzen duena zinopari eta lore eskaintzen bi-dez. Sainte-Anne herrixkako eliza barrokoa bera erekatolikoa da eta harrotasunez gogoratzen du bere his-toriako pasarte bitxi bat: François Truffaut zinemazuzendari handiak “La sirene du Mississippi” filmekoCatherine Deneuve eta Jean-Paul Belmondoren artekoezkontza filmatzeko aukeratu zuen. Hiriburutik aregertuago, Saint-Andreko tenplu tamil koloretsuakedota Beaufonds edo Saint-Denisko hinduak aurki-tuko ditugu; horietan, Shiva, Parasurama edo Parvatijainkoek aire kreolagoa hartu eta Pandiale, Maryamenedo Karli bilakatu dira. Eta erlijio nahasketa horretan, hildakoei egiten zaien

kultu autoktonoagoa ere aurkituko dugu; ilargi betekogauetan malgaxeek burutzen dutena oilo edo idiaksakrifikatuz, betiere begirada aldameneko Madagaskaruhartean jarrita dutelarik, banillaz lagundutako ronezbetetako edalontziak eskuan eta batzuetan trantzeansartzea ere ahalbidetzen dien maloya musikarenerritmo frenetikoaren pean. Guztia erabat irreala,txundigarria, ia magikoa irudikatuko zaigu. Izan ere,azken finean, horrelakoa da Reunion.

DATU PRAKTIKOAK

Nola joanReunion uhartea eta Estatu

espainiarra lotzen dituenhegaldi zuzenik ez dago.

Parisetik egunero-eguneroeskaintzen ditu hegaldiak Air

France konpainiak(www.airfrance.es).

Informazio gehiago: www.franceguide.com

www.reunion.fr/www.saintpaul-lareunion.com

34

Lerroon gainean, uharteko landaredianagertzen eta desagertzen den ur-jauzietakobat, Salazien. Behean, inguruotako neskatilabat, eta, alboan, barrualdeko paisaiahostotsu baten irudia. Ezkerrean, goian,dortoka bat inguruotako ur garden etalasaietan.

SintraTestua : Iokin AranbiletArgazkiak: Getty Images

1838an, Tena jaureginazionala

zaharberritzearekinbatera, jauregiaren

inguruakbirmoldatu

zituzten, eta parkehandi bat sortu

zuten, eraikina berabezain berezia.

PAISAIA ONIRIKOA

SINTRA

Sintra, Lisboatik 30 kilometrora, inongo lekurik erromantikoenetako bat dela esatendute. Hango muino, haran, mendilerro eta gorabehera geografiko guztiek aho zabalikuzten dute gizakia. Eta Sintra 1995ean Gizadiaren Ondarearen zerrendara gehituzutenean, kategoria berri bat sortu behar izan zuten: paisaia kulturalarena. Izan ere,Sintra ezin aberatsagoa da arkitekturaren eta paisaiaren aldetik.

Zenbat adjektibo erabil daitezke leku bat des-kribatzeko? Literaturako tradizio batzuen ara-bera, behar-beharrezkoak direnak soilik; ezgehiago. Baina lekua guztiz berezia denean,

eta hura deskribatzeko substantibo soilak aski ez di-renean, zaila da “beharrezko adjektiboak” zenbat di-ren zehaztea; hamaika epiteto erabili behar ditugu,nahitaez. Magikoa, irreala, bitxia, arraroa, sofistikatua, erro-

mantikoa, originala, misteriotsua, ezohikoa, exotikoa,batzuentzat “horteroa” ere bai… Edergarriak bata bes-tearen atzetik erortzen dira, letania azkengabe batekoarrosario amaiezin bateko aleen gisan. Ezin izangodiogu loreak botatzeko tentaldiari eutsi, Sintra des-kribatzen saiatzea ariketa modernista bat baita, bertsoalexandrinotan eta zesurekin idatzia, 98ko Belaunal-dikoak asaldatuko lituzkeena –beharbada, ez hain-beste–, baina ezinbestekoa, edozein kasutan ere. Hurabegiratzen dugunean, irudi eta izpiritu parnasianozein sinbolistek hartzen gaituzte, baina baita surrea-lismo naifak eta sentimentaltasun transzendente mo-duko batek ere; hori kontraesankorra izango litzatekebeste leku batean, baina ez hemen, Sintran denakbaitu kabida. ”Lonely Planet” gidak hauxe dio hiriariburuz: «Loti Ederrak Eraztunen Jauna topatuko lukeenlekua da; Sekula Betiko Lurralde menditsua». Harri-garria badirudi ere, Alizia Lurralde Miresgarrian aipa-tzea ahaztu egin zaiela dirudi, baina ez: bi orrialde au-rrerago aipatzen dute. Sintran, paisaia arkitektura da. Denak ustekabekoa

ematen duen arren, ezer ez da ausazkoa. Muinoak, ha-ranak, mendilerroa eta gorabehera geografiko guztiakharrigarriak dira; gizakiak ordena estetikoa aldatzekosortu dituela ematen du, ilusioak izango balira bezala;ia birtuala dirudi errealitateak. Natura imitatzea edoidealizatzea nahikoa iruditzen ez zaionez; fantasiaren,alegoriaren, metaforaren zerbitzuan integratzen du.Paisaia arte bihurtzen da; arkitektura, berriz, paisaia.Eta artea distira onirikoz beteriko itxiturekin biltzenda. Koktel zoro bat da Sintra: “Gaueko serenata txikia”obraren gozotasuna du, “Walkirien kabalkada”-ren in-darra, eta “Gau itxuraldatua”-ren lirismo dodekafo-niko eta atonala.Komedia horretako aktorerik onena Palácio Nacio-

nal da Pena jauregia da, ezbairik gabe. Mendi batekoharkaitzen gainean, haranak eta gailurrak zaintzenditu, errege bihurtutako arlekinaren lotsagabekeriaz,

39

Mendian,harkaitzengainean, haranaketa gailurrakzaintzen ditu Penajaureginazionalak,kanpoaldekodorre eta kupulaikusgarriekin.Barrualdea, berriz,maitagarri xelebrebaten etxea izanzitekeen.

edo arlekin mozorrotutako erregearen isekaz. Ikus-garriak ditu dorreak eta kupulak, koloreak eta alme-nak, aurrealdeak, zubiak, uhandreak, logiak eta leiha-teak; barrualdea, berriz, maitagarri xelebre batenetxea izan zitekeen. Apaingarriei dagokienez, nahas-pila handia dago, estilo guztietako elementuak bai-titu: moriskoak, errenazentistak, gotikoak, nordikoak,bai eta egiptoarrak ere. Jauregiaren formen anizta-suna (zirkularrak, oktogonalak, zilindrikoak, laukizu-zenak, konikoak…) Exin Castillos jostailuen zale erobatek eratu duela dirudi.Portugaleko Errege batek eraikiarazi zuen jauregia:

Fernando II.ak. Vienan jaiotako monarka horrek osomaite zuen artea, eta izugarri atsegin zuen leku bateanobra paregabe bat uztea erabaki zuen. Horretarako,1755eko lurrikarak suntsituta utzi zuen Mosteiro deNossa Senhora da Pena monasterioko lursailak erosizituen, eta Wilhelm Ludwig von Eschwege adituareneskuetan utzi zuen proiektua. Hala, eraikinak disei-

natzen eskarmentua zeukan geologo alemanak aska-tasun osoz jokatu zuen 1838an, eta manueldar eta Ba-variako estiloak Erdi Aroko epikaren ukituekin na-hastu zituen. Jauregiarekin batera, inguruak ereberritu zituen, eta parke handi bat sortu zuen, eraikinabezain berezia; lorategian, askotariko landareak daude,hala espezie autoktonoak nola exotikoak.Era horretan, jeronimotarren komentu baten hon-

dakinetatik erregearen egoitza sortu zen, eta gortea-rekin bat egin nahi zuen nobleziaren jauretxe batzukere bai. Horren bidez, eklektizismo nabarmeneko in-gurune estetikoa sortu zen, mugak apurtu zituena etaXIX. mendeko Europako paisaia-pinturan eragin han-dia izango zuena.Sekretuz gainezka dagoen beste leku adierazgarri

bat Quinta da Regaleira da. Korapilo ezkutuz betetadagoen leku sorgindua da; ilusioarekin, fantasiarekin,intrigarekin eta antzinako sinbolo mitikoekin jolastendena. Bertan barneratzea Indiana Jonesekin batera gal-

SINTRA

dutako kutxak eta kalizak bilatzeari ekitea da, SherlockHolmesekin batera enigmak argitzen saiatzea, edotaJames Bonden ondoan planeta suntsitu nahi dutenmaltzurren balak saihestea. Carvalho Monteiro ames-lari eta primitibista brasildarrak eginarazi zuen erai-kina, eta Luigi Manini arkitekto eta opera-eszenografoitaliarrari eman zion hura diseinatzeko mandatua. In-guruaren antzerki-kutsua agerikoa da: leizeak, pasa-dizoak, estatuak, begiratokiak eta eskailera-buruak ze-hatz-mehatz landutako jolas labirintikoan nahastendira. Bukaeran, Sarbide Putzua delakoa dago, eraginframazonak eta arrosa-gurutzekoak dituen arkuteriaerromanikoz osatutako espiral-formako eskaileran,lurraren barnealdetik dimentsio berri baten argirantzigotzen dena.Baina Sintra askoz gehiago da. Historian zehar, ibe-

riarra, erromatarra, arabiarra eta Erdi Aroko hiribildukristaua izan da. Tximinia koniko bereziak dituen ara-biar jatorriko Jauregi Nazionalean ikusten dugu hori,

XIII. eta XV. mendeetan Dionisio I.ak eta Joanes I.akzabaldu zutena; Castelo dos Mouros gaztelu paregabeeta maitagarrian, zeinaren harresiak arroken arteanbihurka ibiltzen baitira; Queluz, Seteais eta Monse-rrate jauregietan, lorategi botaniko eta guzti; Arte Mo-dernoko Museoan, Warhol, Lichtenstein, Pollock edoKlein-en obrak dituenean; edo basoan gordeta dagoenDos Capuchos komentuan, zeinaren gelaxkak artelaz-kiz forratuta dauden... Hainbeste ikusgarritasunekin liluratu ondoren atse-

den pixka bat hartzeko, mendebalderantz 14 kilometrojoatea da onena, Cabo da Roca lurmuturreko itsasar-giaren ondoan eserita ilunabarra behatzeko.

Quinta da Regaleira,ezkerrean, korapiloezkutuz beteta dagoeneta fantasiarekin etaantzinako sinbolomitikoekin jolasten duenleku sorgindua da.Erdian, herriarenpanoramika, eskuineanjauregi nazionala dela.Eskuinean, herriko kalekoloretsuetako bat.

Tekilaren IbilbideaTestua eta Argazkiak: Lucas Vallecillos MEXIKOKO KULTURA BIZI-BIZI

Tekilaren Ibilbideak ez du bide jakinik, asko ibil-bidea zehatz-mehatz zedarritzen ahaleginduarren. Bakoitzak nahi bezala egin dezake ibil-bidea. Izan ere, kontuan hartu beharreko

gauza bakarra dago: Tequila jatorri deitura erabil de-zaketen Mexikoko estatuak zeintzuk diren. Jalisco es-tatuko Tequila herriaren izenetik hartzen du izena ja-torri deiturak, baita, noski, Mexikoko edari ezagunakberak ere. Hain zuzen ere, orain dela bi mende jaiozen Mexikotik mundu osora hedatutako edaria. Tequila jatorri deiturak Jalisco, Guanajuato, Nayarit,

Michoacan eta Tamaulipas estatuak hartzen ditu berebaitan, guztiak ere agabe urdinaren ekoizpenerakoezin hobeak diren baldintza klimatikoak dituztenak.Jatorri deituraren barne ez dauden eskualdetan ekoi-tzitako tekilak ez du izen horren pean merkaturatze-rik; normalean, mezkal izen generikoaren pean hel-duko da saltokietara, ondoan zer herritan ekoitzi denargi adierazita. Gure ibilbidea herrialdeko tekila fa-brika onenetako batzuk hartzen dituen Penjamo uda-lerrian hasten da, Guanajuato estatuan. Ostean, his-toriaz betetako Guanajuato edo Guadalajara bezalakohirietatik pasako gara. Eta, azkenik, Tequila ibarreanamaituko dugu bidaia, Unesco berak gizateriaren on-dare izendatutako gunean.

Penjamo, ezinbesteko geldiuneaIbilbidea agabez jositako Penjamo udalerriko paisaiaklagun ditugula hasiko dugu, tekilaren mundura hur-biltzeko ezinbesteko geldiunea baita. Udalerriak bereurrezko aroa bizi du tekilari esker, herrialdeko upategionenetako batzuk bertan baitaude. Horrez gain, agabeurdin plantazio izugarriak ere aurkituko ditugu; pen-tsa, hain dira handiak begi kolpe huts batekin ez garelanon amaitzen diren esateko gai izango. Turistei gauzakerrazteko, Tekilaren Zirkuitua prestatu dute Penjamon,

TEKILAREN IBILBIDEA

Penjamo eta Tequila lotzen dituerakargarri gastronomiko etakultural ugari biltzen dituenTekilaren Ibilbideak. Izenak berakargi uzten duen bezala, tekilaMexikoko edari nazionalarenekoizpenarekin zuzen-zuzeneanlotuta dago Tekilaren Ibilbidea.Bidean, hori bai, Mexikokohistoriako pasarte garrantzitsuakbizi izan dituzten guneak ereezagutuko ditugu.

45

Guanajuato hiria kolorezko etxez marraztutako kale estuz betetako labirintoada. Lerroon azpian, hiriaren panoramika, Pipilako behatokitik begiratuta.

46

TEKILAREN IBILBIDEA bidaiariek edari ezagunaren elaborazio prozesuagertu-gertutik ezagut dezaten, agabe urdinaren bilke-tatik botilaratzera bertara arte. Udalerrian egin daitekeen bisitaldi interesgarriene-

tako bat Corralejo tekila ekoizle historikoaren egoitzaezagutzeko aukera ematen duena da; bertan, anil ko-lorez zipriztindutako soto ezin ederragoa aurkitukodugu. Hain zuzen ere, sotoaren bao txikiak estaltzekojarritako kristal urdinek ematen diote kolore berezihori guneari. Penjamon egin beharreko ezinbestekobeste bisita bat Tequila Real fabrika ezagutzeko aukeraematen duena da. Beste ezeren gainetik kalitateariematen diote garrantzia familia negozio horretan, eta,bisitaldian, ezin hobeto erakutsiko digute nola hartubehar den tekila bat. Zorteko izan eta Arroyo jaunaizaten baduzu gidari, inoiz ahaztuko ez duzun espe-rientzia biziko duzu. Zalantzarik gabe. Gure ibilbidean hurrengo geldialdia Guanajuato hi-

rian egingo dugu. Izen bereko estatuaren hiriburuabenetan ederra da, Unescok gizateriaren ondare izen-datu izanak ondo baino hobeto frogatzen duen bezala.Historia biziko hiria da Guanajuato, bai bere sorreranbai bere bilakaeran meatzaritzari oso lotua. Oraindikere, garai batean munduko zilar meategi handieneta-koa izandako La Valenciana ustiatzen jarraitzen dutebertan. Hiria kolorezko etxez marraztutako kale estuzbetetako labirintoa da, eta, urtero-urtero, udazkenean,Cervantino Nazioarteko Jaialdia hartzen du. Artejaialdi hori, Latinoamerikako garrantzitsuenetakoabihurtu da bere ibilbide oparoari esker. Guanajuatoko monumentu enblematikoenetako bat

Granaditas alondegia da. Egun, eraikin neoklasiko ho-rrek Insurgentziaren Museoa hartzen du bere baitan;iraganean, berriz, Mexikoko prozesu independentis-tako gertaera garrantzitsuenetako baten lekuko izanzen. Unibertsitatea, Juarez antzokia edota kupula gorribatekin koroatutako basilika horia dira derrigorreanbisitatu beharreko beste maisulanetako batzuk. “Mo-mien Museoa” bera ere interesgarria da, egiazki des-hidratatutako gorpuak besterik aurkituko ez badituguere bertan. Azkenik, Pipila behatokira ere igo beharradago hiria utzi aurretik, Guanajuatoko bistarik onenakbertatik ikusiko baititugu.Bidaian aurrera jarraitu eta Dolores Hidalgo herri-

raino heldu gara. Ibilbideko sorpresa interesgarriene-takoa bertan aurkitu dugu: Jose Alfredo JimenezenEtxea. Jose Azanza Jimenez abeslari ezagunaren ilobada osaba jaio eta bizi izan zen etxea mimoz kudeatueta zuzentzearen arduraduna. Etxe tradizional bateanbilduta, abeslariaren jantziak, diskoak eta askotarikooroigarriak aurkituko ditugu, tartean baita OctavioOcampo margolari entzutetsuak teknika metamorfikoaerabiliz egindako Jose Alfredo Jimenez beraren aurpe-giaren koadro handia ere. Mexikarren ustez inoiz izan-dako rantxera konpositore eta abeslari onena izanda-koak, 300 abesti baino gehiago utzi zizkien ondare gisa

DATU PRAKTIKOAK

Non lo egin

•House TripHotelak alboratzeko aukerarik onena da,apartamentuak oso prezio interesgarrietanalokatzeko aukera eskaintzen baitu. Esperientziaahaztezina da Tekilaren Ibilbidea etxean izangobazina bezala ezagutu ahal izatea. Etxeak oso ondohornituta daude eta eskaintza oso zabala da.Horrenbestez, bikote, familia edo taldeenbeharretara egokitutako eskaintzak aurki daitezkearazorik gabe. Erreserbak erraz-erraz egin daitezkehonako webgune honetan: www.housetrip.com.

•Hotel Villa María CristinaPaseo de la Presa de la Olla 76, Guanajuato.Webgunea: www.villamariacristina.net.Hiriko gunerik lasaienetako batean kokatuta dago,jauregi paregabe batean. Hotelak hamahiru gelabesterik ez ditu..

Non jan

• Casa ValdezJardín Unión 3, Guanajuato.www.casavaldez.Guanajuatoko jatetxerik ezagunetakoa da 1952.urtetik Juarez antzokiaren parean zabalik den honakohau. Jatetxe klasiko hau tokiko gastronomiatradizionalaz gozatzeko aukera aparta da, betieremodernotasunari uko egin gabe. Haragi errea bikainada, eta, takoak, ezin gozoagoak.

• Restaurante Santo CoyoteLerdo de Tejada 2379, Guadalajara.www.santocoyote.com.mx.Esperientzia bakarra da jatetxe harrigarri honetanjatea. Fisikoaren eta metafisikoaren arteko orekazehatza eskaintzen du, betiere siux eta navajotradizioak oinarri. Jatetxeak betiko sukaldaritzariegiten dio ohore, zapore eta produkturikautoktonoenak erabilita horretarako.

Informazio gehiagowww.crt.org.mx. Tekilaren Kontseilu Arautzailea.

Guadalajara hiriko Gobernazioaren Jauregian dagoen Orozcoren murala, lerroon gainean.Ondoan, San Miguel Arcangel parrokia. Lerroon azpian, Guadalajarako charreada bat.Ondoan, San Miguel Allende hiriko Atotonilco santutegia; Unescok gizateriaren ondareizendatuko santutegiko mural ikusgarriek txundituta utziko gaituzte.

mundu guztian zehar dituen jarraitzaile ugariei. Kilo-metro gutxira, San Miguel Allende hiri kolonial ikus-garria aurkituko dugu. Bertako ingurumarietan Atoto-nilco santutegi bikaina dago, Unescok gizateriarenondare izendatua eta mural ikusgarriak dituena.Jaliscoko estatura ongietorria Lagos de Moreno he-

rriak emango digu. Denbora aspaldian gelditu zela etabeste erritmo batera dabilela dirudien hiri horietakobat da. Plaza nagusian, La Asunción parrokia dago, berebi kanpandorre ikusgarriak albo banatan. Balio han-diko bi gune monumental ere aurkituko ditugu hirian.Rinconada de Capuchinos bezala ezagututako guneakomentu bikain batek osatzen du. Rinconada de la Mer-ced gunean, berriz, hainbat etxe historiko bisitatu ahalizango ditugu, tartean XVIII. mendeko ostatu zaharbat; hiriko teilatuen bista onenak eskaintzen dituenCalvario eliza ere bertan dago.

Tequila ibarraTequila ibarraren atea Guadalajara hiria da. Mexikokomuralismoaren lezio aparta jasoko dugu bertan, JoséClemente Orozco maisu bikainak bertan landu bai-tzuen bere sormen oparoa. Gobernazioaren Jauregianmural handi bat aurkituko dugu, eta, Cabañas babes-etxean, berriz, zeharo harrituta geratuko gara maisuakbertan margotutako mural kopuru handia eta eurenedertasuna ikusita.

Lerroon gainean Guajanato hiriko plaza koloretsua ikusdaiteke. Behean, Penjamoko Tequila Real fabrikakotekila dastatzea. Eskuinean, langile bat tekila plantaziobatean lanean.

TEKILAREN IBILBIDEA

49

TEKILAREN IBILBIDEA

Mariatxi banda baten doinuak lagun bazkaldu edoibilaldi lasai bat emateko, Tlaquepaque auzo pintores-koa da aukerarik onena, kantina tradizional eta oinez-koentzako kale ugari aurkituko baititugu bertan. Gua-dalajaran gaudela baliatuta, ezinbestekoa da erecharreada batean parte hartzea. Zalantzarik gabe, Me-xikoko kirol nazionala dira charreada arrakastatsuaketa behizainek etxaldeetan zaldi eta behiekin egitenzuten lanean dute jatorria. Herrialde osoan zehar egitendira charreada-k, baina, zalantzarik gabe, Guadalajaraninon baino tradizio handiagoa dute. Horrenbestez,Liezo Charro Zermeno entzutetsura hurbilduz gero,Mexikoko errorik sakonenetan murgilduko gara, he-rrialdeko idiosinkrasia ezagutzeko aukera paregabeaizango dugularik. Escaramuzabezala ezagututako ema-kumeek ere parte hartzen dute ikuskizunean, taldeanzaldizko koreografia apartak eskainiz.Guadalajara hiritik 65 kilometro eskasera, Tequila

ibarra dago; bertan, Tequila sumendiaren zaintzapeanhasitako agabe urdin itsasoak gure harridura eragingodu ezinbestean. Zalantzarik gabe, Mexikoko tekilarikonenak lurraldeotatik irteten dira, jatorri bolkanikokolurzoruetan landutako agabeek edariaren goreneko ka-litatea bermatzen baitute. Tequila sumendiaren eta RioGrande ibaiaren arroilaren arteko konoan, 2006tikUnescok gizateriaren ondare izendatutako 34.658 hek-

tarea lur daude. Bertako paisaia ikusgarria, agabeek etatekila ekoizteko instalazio industrial zaharrek osatzendute. Tekila bat hartzeko leku aproposik baldin badago,Tequila herriko kantina eta upategiak dira. Ez da ez ha-rritzekoa, herriak berak ematen baitio izena Tequila ja-torrizko deiturari ere. Antzina, Tequillan edo Tecuilaizena zuen herriak eta ezagututako bertako popula-tzaile zaharrenak Chichimeca indigenak dira. Mexikokotekila upategi zaharrena den Jose Cuervo fabrika miti-koa ere herrian dago. Amaitzeko, ahalik eta gehien gozatzeko tekila bat

nola hartu behar den azalduko dizuegu. Lehenik etabehin, argi izan behar da tekila patxadaz gozatu behardela. Inoiz ez da kolpe batean edan behar. Hasteko, te-kilaren aroma guztiak hautematen saiatuko gara, eta,horretarako, kopa sudurrera urreratuko dugu. Jarrian,edaria dastatzean, tragoxka txiki-txikiak hartu beharditugu, eta, irentsi baino lehen, tekila aho guztian barnaibili, dastamen-papila guztiek zaporea har dezaten.Behin edaria erantsita, ahotik hartu behar dugu arnasatekilaren zapore eta aroma guztiak zehatz-mehatz hau-temateko. Eta gogoratu, Penjamoko Tequila Real fabri-kako jabe Arroyo jaunak aholkatu bezala, «tekila hutsikhartzen da, baina ez bakarrik».

Penjamon egindaitekeen bisita

interesgarrienetakobat Corralejo tekila

ekoizlehistorikoaren

egoitza ezagutzekoaukera ematen

duena da. Bertan,anil kolorez

zipriztindutako sotoezin ederragoak

daude.

proposamen tematikoa: Munduko ur-jauzi ikusgarrienak

horizontetik haratago Heinrich Harrer munduko sutegiakMaltako sukaldaritza gogoan hartu Palais de Tokyo, arte garaikidearen

gotorlekua Parisen; Na Pali labarrak, Hawaiiko Kauai uhartean

hitzorduak, liburuak, laburrak

63

bidelaguna

proposamen tematikoa

Havasu kanoia • Arizona (AEB) (1)Havasu kanoiko ur-jauzien bereizgarritasun nagusia ez da haientamaina edo daramaten ur kopurua, ur-jauziak inguratzen ditueningurunea bera baizik. Desertu-itxurako paisaia aurkituko duguhan, lur gorrixka eta ur berde zein urdinak, imajinatzen zaila denkontraste idilikoan. Emari handieneko ur-jauziak Havasu, Mooneyeta Navajo dira. Supai herritik gertu daude hirurak, ArroilaHandiaren erdian, Ameriketako Estatu Batuetako mutur batekogune bakartu batean, indigenen sustraiak gordetzen. Inguruotanerrepiderik zein autorik ez dagoenez, ur-jauzietarainoko bideaoinez edo zaldi gainean egin beharra dago.

Huanglong-eko terrazak • Songpan (Txina) (2)Txinako Songpan konderrian dago Huanglong, Sichuan ipar-ekialdean. Turkiako Pamukkale ur-jauzi zurian bezalaxe, mendi etamazelaz osaturiko ingurune eder honetan, Huanglongeko kaltzita-jalkinen terrazek ingurune interesgarria osatzen dute. GizateriarenOndare izendatutako ur-jauzi leun eta baketsu hauetan, urmaelbatetik bestera igarotzen da ura.

Milford Sound • Zeelanda Berria (3)Fiordoz osaturiko munduko eskualde euritsuenetako bat da honakohau. Itsasora ematen duten ur-jauziek paisaia harrigarria eratzendute. Zinez ametsetakoa dirudien ingurua aurkituko dugu MilfordSounden, Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartean. Ur-jauzi bakar batez; ehunka dira bertan. Paisaia aldapatsu horretako leize altuenek1.200 metroko altuera dutenez, uraren emaria ugaria etaetengabekoa izan ohi da. Itsasora erortzen diren ur-jauziekikuskizun paregabea eskaintzen dute, baina baita zirrara eragitenduen zarata ere.

Dettifoss • Islandia (4)“Izotzezko lurralde” modura ezagutzen den arren, “ur-jauzienlurralde” izena ere ez letorkioke gaizki Islandiari. Tenperaturakigotzen hasten direnean, hango errekek aise gainditzen dituztepaisaiaren berezko oztopoak. Horrela, neguan pilaturiko elurra etaglaziarrak urtzen hasten direnean, ur-emari handiak sortzen dira,eta sekulako jauziak eratzen dituzte gune batzuetan. Horrenadibide da Dettifoss, Europa osoko ur-jauzirik indartsuena. Denaden, ez da hura inguruotako ur-jauzi bakarra, guztira 25 baitaude:Selfoss, Hafragilsfoss, Gooafoss eta Faxi, besteak beste.

Semuc Champey • Guatemala (5)Alta Verapaz eskualdeko Lanquin herrian dago Semuc Champey,Guatemalako hiriburutik 200 kilometro eskasera. Mailakatutakoigerileku ederrak daude bertan, paisaia ezin ederragoaren erdian.Berez, Semuc Champey uraren gainetik igarotzen den 500 metrokoharrizko zubi natural bat da. Formazioaren gainean, iturburuekhornitzen dituzten igerilekuak daude, elkarren gainean jarritako biibai bailiran. Igerilekuek hiru metrorainoko sakonera izan dezakete,eta, batzuetan, zorua ikusteko moduko gardentasuna izaten dute.

Kaieteur • Guyana (Hego Amerika) (6)Kaieteur ur-jauziak Guyanako izen bereko parke nazionaleandaude, eta nahiko ezezagunak dira munduan. Urak 226 metrokobidea egiten du erortzen hasten denetik aurreneko harriak ukitzendituen arte. Baina ez da hor amaitzen kontua, urak bere bideaegiten jarraitzen baitu, bestelako gune malkartsuetan zehar, guztira256 metroko jauzia egiteraino. Kaieteur ur-jauziak Niagarakoakbaino bost aldiz garaiagoak dira, eta Victoriakoak halako bi, baina ezda horiek bezain ezaguna.

Plitvice lakuak • Kroazia (7)Plitvice lakuak uraren paradisua direla esan daiteke; izan ere,hamasei laku txiki, ur-jauzi eta arroila ezin ederragoak daudebertan. 1949an, Jugoslaviako agintariek parke natural izendatuzuten Plitvice , eta, 1979az geroztik, Unescoren erreserba naturalizendapenaren jabe ere bada. Laku horietako urek kolore ugarihartzen dituzte: grisetik abiatu, eta karibetar hondartzetakoturkesara bitartekoak; izan ere, denboraren eta ur-ertzaren arabera,etengabe aldatzen joaten da uraren kolorea. Arrazoi askok azaltzendute fenomeno hori: sakontasunean aurki daitezkeen mineralugariek, euri kopuruak eta argiaren angeluak, besteak beste.

Chapada Diamantina • Brasil (8)Chapada Diamantina 38.000 kilometro karratu dituen eskualdeada; mendiz inguratuta dago, Bahia estatuan. Bertan jaiotzen diraParaguaçu sakonuneko erreka gehienak; tartean, Jacuipe etaContas ibaiak. Ur-korronte horiek ur-jauzi bihurtzen dira, etaigerileku garden naturalak eratzen dituzte. Nahiz eta Chapada osoaden ikusgarria, ur-jauziek xarma berezia dute. EzagunenaCachoeira da Fumaça izenekoa da; bertan, urak ez duenez 380metroko jauzia estaltzeko bolumen nahikorik, haizeak ura lurrunbihurtzen laguntzen du, eta ikuskizun aparta eskaintzen. Brasilgour-jauzi ederrenetakoak dira Cachoeira do Sossego eta Cachoeirado Buracão.

MUNDUKO UR-JAUZI IKUSGARRIENAKUr-jauzi klasiko asko bidaia tematiko honetatik kanpo geratu dira; tartean, Iguazu (Argentina eta Brasil),

Victoria (Zambia eta Zimbabwe) eta Angel (Venezuela). Ez haiek ikustea merezi ez duelako, aski ezagunak

direlako baizik. Munduko ur-jauzi ikusgarrienetara gerturatzeko ahalegin honetan, ez gara ezagunenak

direnetan geratuko, baina bai ederrenetan: lur gorrixkaz inguratzen diren turkesa koloreko ur-jauziak, terraza

zurietan eratzen direnak, zuzenean itsasora erortzen direnak, oihanaren erdian daudenak...

02

06

08

07

01

04

03

HITZORDUAK

NORVEGIAMunch Urtea • Abenduaren 31ra arte“Garrasia” margolan ezaguna egin zuen EdvardMunch jaio zela 150 urte bete dira aurten, eta, ur-teurren hori ospatzeko, ekimen ugari antolatu di-tuzte Norvegian. Ospakizun horretako ekimennagusia “Munch 150” izeneko atzera-begirakoa izanda, zeinak ateak itxi dituen dagoeneko. Hala ere,oraindik bada zer ospatu. Esaterako, Ekeberg par-kean barna ibilaldia egin daiteke. Esaten dutenez,

parke horretan inspiratu zen Munch, bere lan eza-gunena marrazteko. Parkean zehar ibilaldia egitekoaukera eskaintzen zaio bisitariari, nazioartean eza-gunak diren hainbat arkitektoren eskulturen artean.Obretarako inspirazio-iturri izan zituen Norvegiakohainbat txoko ere bisita daitezke aurten. Gainera,antzezlanak, musika-emanaldiak, pelikulak, hitzal-diak eta bestelako ekimenak ere izango dira, guz-tiak artearekin lotuta, eta, bereziki, Munchekinberarekin. http://www.munch150.no/en

BELGIKAEuropalia2014ko urtarrilaren 26ra arteBi urtetik behin Bruselan ospatzen den Europa-lia kultura-jaialdiaren XXIV. edizioa abian da da-goeneko. Indiar arteari eskainitako erakusketaantolatu dute abiapuntu moduan, eta herrialdehorri Europan inoiz eskaini zaion handienaizango da. Erakusketetan lehena “The Body inIndian Art” izenekoa da. Dena den, erakusketezgain, bestelako ekimen kultural andana izangoda Belgika osoan zehar datozen lau hilabetee-tan: kontzertuak, antzezlanak, zine zikloak,mahai-inguruak, etab. http://www.europalia.be/

Antzerkiz beteriko udazkena Londresen

LYON (ESTATU FRANTSESA)Arte Garaikidearen Biurtekoa2014ko urtarrilaren 5era arte1991z geroztik, urte bakoiti guztietan, arte ga-raikidea Lyon hiriko bazter guztietara zabaltzenda. Datozen hilabeteetan, mundu osotik etorri-tako hainbat artista bilduko dira hirian, lemabaten inguruan hausnartzeko: narratiba artisti-koa. Jaialdiaren komisarioa den Gunnar B. Kvaran-ek aurkezpenean azaldu zuenez, aurtengoedizioaren helburuetako bat «artista gazteek na-rratiba artistikoa nola zalantzan jartzen dutenikustea izango da, artista beteranoagoekin alde-ratuz». Nazioarteko Erakusketan parte hartukoduten artista beteranoen artean, Erró, Jeff Koonseta Yoko Ono dira nabarmentzekoak. Erakusketanagusiaz gain, bestelako bi programa paralelo ereizango ditu jaialdiak: alde batetik, “Veduta”, ar-tista ez-profesionalei zuzenduta, eta bestetik,“Résonance”, non Lyongo hainbat galeria, institu-zio eta artistak parte hartuko duten. http://www.biennaledelyon.com/

William Shakespeare ezinbesteko erreferentzia da antzerki britainiarrean,eta udazken honetan ere haren hainbat antzezlan eskainiko dituzteLondresen. Aipagarrienetako bat “Much Ado About Nothing” da, James Earl

Jones eta Vanessa Redgrave ospetsuak dituena protagonista nagusi. Kevin Spaceyaktore ezaguna zuzendari artistiko duen Old Vic aretoan izango da ikusgaiantzezlana, azaroaren 16ra bitartean. Epe berdinera arte eskainiko duten beste obrabat “A Midsummer Night’s Dream” antzezlana da, Noël Coward antzokian. Estreinaldi azpimarragarrienetako bat “The Light Princess” da, Tori Amos abeslari

estatubatuarrak zuzendu duen lehen musikala. Antzezlan hori Londresko AntzokiNazionalean ikusi ahal izango da, 2014ko urtarrilaren 9ra arte. Denboraldi berriakdakarren beste musikal aipagarri bat “Charlie and the Chocolate Factory” obra da. Tamesis ibaiaren ertzeko Antzoki Nazionalean ikusgai izango den beste antzezlan

bat “The Drowned Man” da. Punchdrunk antzerki-konpainiaren eskutik datorrenobra hori denboraldiko proposamen polemiko eta zirraragarrienetako bat da, nonprotagonistak istorioan bertan barneratzen diren ikusleak diren. Oinetako erosoakeramatea eta kuriositatea izatea gomendatzen zaie antzezlana ikustera doazenei,hiru ordu inguru irauten baitu Georg Büchner-en “Woyzeck” lana oinarritzat duenobrak, Hollywoodeko ametsaren alde ilunetan sakontzen duenak. Familia-giroan gozatzeko antzezlanei dagokienez, Erich Kästner idazle

alemaniarraren eleberri ezagun batean giroturiko “Emil and the Detectives” obraestreinatuko dute azaroan Antzoki Nazionalean. Antzezlan horrek 1920kohamarkadan Berlinen barrena abentura zirraragarri batean barneratzen den umebaten istorioa kontatzen du. http://www.londontheatre.co.uk/

erakusketak

55

Bere burua “egunerokotasunarenargazkilari” gisa definitzen duenChris Killip artistak (Man uhartea,

1946) erakusketa bat inauguratu duMadrilgo Reina Sofia Museoan. Bertan,1968 eta 2004 urte bitarteko Ingalaterrakolangile-klasea klandestinitatetik ateranahi izan du artista britainiarrak. Zuri-beltzeko 107 argazki eta hainbatdokumental biltzen ditu erakusketak, etairaganeko hainbat pasarte ikus daitezke

haietan; besteak beste, ikatza lantzen zuten langileen manifestazio etalanuzteak, hogei meategi itxi ondoren 20.000 langile baino gehiago kalegorrian geratu zirenekoak. Killipek bere ibilbide artistikoan gehien erabili duenbaliabidea erretratua da, eta erakusketa honetan ere erabatekoa da baliabidehorren nagusitasuna. Haurrei, helduei zein langileei egindako erretratuetan,egileak argi uzten du haiekiko sentitzen duen gertutasuna. Erakusketa 2014kootsailaren 24ra arte bisitatu ahal izango da. www.museoreinasofia.es/�

Pintura, eskultura,argazkilaritza eta bideo-

sorkuntza uztartzen dituen“Masculin / Masculin” erakusketadago ikusgai Parisko OrsayMuseoan. Bilduma horretandiziplina anitzeko lanak bildudiren arren, lan guztiek gai berajorratzen dute: gizonezkoarengorputz biluzia. Euskarridesberdinetan aurkeztu diren 180obrak osatzen dute erakusketa,non 1800. urtetik gaur eguneraarte gizonezkoaren gorputzbiluziak izan duen garapenairudikatzen den. Lanak 11 espaziotematikotan sailkatu dira:biluziaren ideal klasikoa, heroienbiluziak, gorputza naturantxertatuko elementu gisa,minaren eta gorputz biluziarenarteko harremana, eta abar. 2014kootsailera arte izango da ikusgai.http://www.musee-orsay.fr

GIZONEZKOEN GORPUTZBILUZIAK, PARISEN

Vincent van Goghen sekretuezkutuenak ikusgai daude

Amsterdamen, artistaren izen beradaraman museoak zabaldu berri duenerakusketan. Hain justu, Van Gogh jaiozela 160 urte betetzen dira aurten, etaurteurren hori ospatzeko antolatu duerakusketa. Kontuan izan behar da,gainera, museoa oraintsu berrirekidutela, hilabete batzuetan itxita egonbaita, eraberritze-lanengatik. “VanGogh bere tailerrean” izenekoerakusketak artista ezagunak lanerakoerabiltzen zuen espazioa erakustea duxede, bai eta artistak ofizioa nola ikasizuen, eta kolore, teknika eta materialdesberdinak nola uztartzen zituen.Nazioarteko beste museo batzuetatikekarritako haren zenbait lan ere bildudira; tartean, “Ekiloreak” ezaguna,Londresko National Gallery museotikekarria. Erakusketa 2014ko urtarrilaren12ra arte izango da ikusgai.http://www.vangoghmuseum.nl

VAN GOGHEN SEKRETUAK,AMSTERDAMEN

REIMS (ESTATU FRANTSESA)Reims Scènes d'EuropeAzaroaren 28tik abenduaren 14raAntzerkiak, dantzak, arte garaikideak, musikaketa bestelako diziplina anitzek bat egingo dute,aurki, eszena europarrari eskainitako Reims Scè-nes d'Europe jaialdian. 2009an sortu zen jaialdia,Ludovic Lagarde eszena-zuzendariaren eskutik,eta, geroztik, erreferente garrantzitsua da Euro-pan. Aurtengo gai nagusia ekologia izango da,eta ohorezko gonbidatua, berriz, Bruno Latour,planetaren aldeko defentsan eginiko lanagatikezaguna dena. http://www.scenesdeurope.eu/

ESKOZIAGlasgayAzaroaren 9ra arteEskozian ospatzen den gay jaialdi nagusia iza-teaz gain, Britainia Handiko gisa horretako eki-taldi garrantzitsuenetako bat ere bada aurtenbere 20. urteurrena ospatzen duen Glasgay jaial-dia. Orain dela hogei urte sortu zen ekimenaGlasgow hirian, homosexualitatearen aldarrika-pen oro debekatuta zegoen garaian. Alderdi Kon-tserbadoreak familiaren balio tradizionalakbabesteko zituen bitarteko guztiak erabili ohi zi-tuen orduan. Denborak aurrera egin ahala, alda-rrikapenerako eguna izaten jarraitzen duEskozian, baina, orain, gustu eta adin guztietakopublikoa erakartzen du. Era guztietako ekimenakizaten dira: antzezlanak, zinea, dokumentalak,erakusketak, monologoak, mahai-inguruak, etab.Horrez gain, gau-parterako eskaintza zabala iza-ten da; Glasgowko Merchant City auzoan, bere-ziki. Bertan daude, hain justu, homosexualeizuzenduriko taberna eta pub gehienak, hirikogainontzeko antzoki, kontzertu areto eta aisialdi-rako hainbat txokorekin harmonian. http://glasgay.co.uk/

INGALATERRAKO LANGILERIAREN ERRETRATUAK

Heinrich Harrer (1912-2006)austriar mendizale, idazle etaetnografoak mundu guztian

ezagun izatea lortu zuen bere bizitzakomomentu batean, baina ostrazismoandesagertu zen handik hilabete gutxira.Jean Jacques Annaud frantsesakzuzendutako “Zazpi urte Tibeten” filmakmundu guztiaren ahotan ipini zuenHarreren izena. Hilabete batzuk geroago,Alemaniako “Stern” astekariak hainbatdokumentu argitaratu zituen nonfrogatzen baitzen Heinrich Harrer SAerakundeko kide izan zela lehenik etaSSetakoa gero, nazien erregimenarenzerbitzuan egon zen deuseztatze-indarmakur haietakoa, alegia.

Eiger mendiaHarrer Austrian jaio zen, Karintiako Alpeetankokatutako herri txiki batean. Harengaztetako lehen lanbideek mendiarekinzuten zerikusia: eskiko entrenatzaile etaalpinisten gidari izan zen. Berlingo 1936koolinpiar jokoetan, Austriako taldearenbandera-eramaile izan zen. Handik laster,Eiger mendiaren (Suitza) gailurrera igotzealortu zuen, iparraldeko hormatik, lehen aldiz.Kirol-balentria hura zela eta, Adolf Hitlerrekberak egin zion harrera espedizioari. 1939an,Nanga Parbat mendiaren tontorrera heltzenahalegindu zen alemaniar espedizioko kidezen Harrer. Himalaiako gailur hura (8.125 m)erregimen naziaren propaganda-obsesioetako bat zen. Harrerren taldea harentontorra zapaltzen saiatu aurretik –ez zuenlortu–, Alemaniako hamaika eskalatzailekgaldu zuten bizia saiakera hartan. 1939arenazkenetan Bigarren Mundu Gerra lehertuzenean, britainiar agintariek atxilotu etakartzelan sartu zituzten alemaniarmendizaleak. Harrerrek 27 urte zituen. Lauurte baino gehiagoz preso egon ondoren,ihes egitea lortu zuen Peter Aufschnaiterespedizio-kidearekin batera. Ia bi urtez, iparalderantz joan ziren ihesi, Tibet aldera.Harrer hizkuntzalari porrokatua zen: hindiaikasi zuen espetxean zegoen bitartean eta,ihesi zihoan denbora horretan, tibeterazpoliki mintzatzen ikasi zuen. Denboraren

HEINRICH HARRER TIBET, BIGARREN ABERRI GISA

parte handi bat urruneko herrixketanezkutatuta eman zuten, gero eta urriagoziren britainiar patruilei iskin eginez.Britainiarrei ez zitzaien buruan sartzeniheslariek, neguaren bihotzean, Himalaiaaldera ihes egin zezaketenik. Harrerrek etaAufschnaiterrek, oinez, ekipamendutxarrarekin, Himalaiari eta Tibeteko goi-ordokiei ustez dagokien klima gaiztoagorabehera, 2.500 kilometro inguru osatuzituzten, Lhasara, Tibeteko hiriburura, helduaurretik. Erdi Aroko erresuma teokratikohartan, Harrerri Dalai Lama aurkeztu zioten,hamaika urteko irudimen handiko gaztetxobakarti bat. Austriarraren bizi-esperientziakharrera ona izan zuen lider espiritualgaztearen aldetik eta, berehalaxe, DalaiLamaren tutore eta irakasle partikularbihurtu zen. Harrerrek hirigintza-azterlanakegin zituen Tibeteko hiribururako, ingelesaeta matematika irakatsi zizkion Dalai Lamari,erresumako zinema-proiektagailu bakarrakonpondu zuen eta BBCren informatiboakitzuli zituen Tibeteko gobernuarentzat.

Azken urteak1950eko hamarraldian itzuli zen Europaraeta “Zazpi urte Tibeten” (1953) liburua idatzizuen. Budismoa lagun izan zuen bere bizitzaosoan eta hainbat espediziotan parte hartuzuen. Amazonasen, Groenlandian, Alaskan,Kongon eta Ginean ibili zen. Rwenzoriesploratu zuen, eta Guyana Frantsesean etaBorneon barneratu zen. Hunter mendiaeskalatu zuen Alaskan, eta Carstenszpiramidea mendebaldeko Ginea Berrian,Ozeaniako tontorrik garaiena, alegia. Hogeiliburu baino gehiagotan islatu zituen berebidaiak eta ikerlanak. Azken urteak oso mingotsak izan zituen.

Nazismo salaketak zirela eta, berehurbilekoen artean babestu zen. “TheGuardian” egunkarian argitaratutako harenheriotza-oharrean esaten zen Harrerri ezziotela inoiz gerra-krimenik egotzi eta nazienkolaboratzaile izatea leporatzen zioteninformazioak Txinako zerbitzu sekretuekiragazi zituztela, Tibeten independentziarenaldezle nagusietako baten izen onazikintzearren.

Horizontetik haratago

Heinrich Harrer austriarmendizaleak Eiger mendiaren

gailurrera igotzea lortu zuen 1938.urtean (beheko argazkian).

Juanma Costoya

57

Sizilia eta Tunisia artean dagoen Malta uhartean biltzen diraMediterraneoaren ertzetan loratu diren kultur joeretakohainbat. 316 kilometro karratutan banatutako

biztanleriarekin (ez dira milioi erdira iristen) bidegurutze batdela esan daiteke Malta; hainbat mendez, itsasertz kristaua etamusulmana bereizteko balio izan duen muga naturala. Hemengokulturak, sukaldaritza barne dela, itsasoaren bi ertzetatik(hurbilekoak bezain aurkakoak) uharteko portuetara iristen zirenjoera guztietatik edan du. Eklektizismo horren adibide onenahemengo hizkuntza da, maltera. Ardatz nagusia arabieratikdatorkion arren, hainbat hizkuntzatatik hartu ditu maileguak:grekotik, italieratik, Siziliako hizkeratik, gaztelaniatik,katalanetik, ingelesetik… Maltako sukaldaritzak hizkuntzarenbide bertsua egin du eta ez dago ahalegin handirik egin beharrikhemengo mahaietan arabiarren, turkiarren, espainiarren,italiarren eta, bereziki, siziliarren eraginak aurkitzeko.

SiziliaSiziliar jatorrikoak dira Maltako sukaldaritzan aurkitzen ditugun eraguztietako pastak eta risottoak. Oso ezagunak dira itsaski-risottoa,spaghettiak olagarroarekin eta olibekin, itsaskiz betetako ravioliak,makarroiak untxiarekin, eta abar. Untxia da hemengo jakiohikoenetako bat. Stuffat tal-fenek deitua daukate platernazionaltzat; ardoz eta baratxuriz prestatutako untxi gisatua da.Maltan nonahi aurkituko duzun beste plater bat bragiolia da: txahal-haragizko xerra oso finak, arrautza gogor txikitu, ogi birrindu etaperrexil nahasketa batekin prestatuta.Arabiarren eragina argia da gose-pizgarrien kasuan. Bigilla, oso

ezaguna, hummusaren Maltako bertsioa da. Djerbako babarrunakdeitzen dieten babarrun more handi batzuekin egindako pate bat da,baratxuria, gatza, perrexila, piperminak eta oliba-olioa lagun dituela.Urte guztian kontsumitzen dira arraina eta itsaskiak. Estimazio

handia diote urraburuari (hemen lampiki esaten diote). Aljota,berriz, arrain-zopa bat da, neguko plater bat, eta minestroneabarazki-zopa bat. Uhartean izaten diren barazkiekin kapunataizeneko pisto moduko bat egiten dute.

PastizziJatetxeetan otordua egin nahi ez izatera, pastizziak dauzkazu,dezentez merkeagoak baina kalitate onekoak. Pastizzeriakokindegiaren eta gozotegiaren arteko zerbait dira eta hostorezkoenpanada beteak saltzen dituzte. Betegarria ez da beti berdina izaten,baina ricotta gazta nekez falta izaten du. Beste espezialitatebatzuetan, gaztaren ordez, ilarrez, hegalaburrez edo urdaiazpikozegindako pate bat erabiltzen da. Bada barazkiz betetzen denik ere:Qassatatak, kasu horretan. Oso arruntak dira hobz biz-zejt deituakere. Maltako postreetan arabiarren, turkiarren eta siziliarrengozogintza tradizio aberatsa biltzen da. Lehengaiak datilak, eztia,almendrak eta pistatxoak dira. Osagai horiekin egiten dira cannoliaketa imqaret deituak, datilez betetako pasteltxo batzuk.

Munduko sutegiak

MALTA IPARRORRATZ BAT MAHAIAN

Malta uhartean biltzen dira Mediterraneoarenertzetan loratu diren kultur joeretako hainbat.

Bigilla deituriko gose-pizgarria (behekoargazkian) arabiarren eragina argia da.

Argazkiak: Gettyimages

Juanma Costoya

Felix Ugarte Espeleologia Elkarteak lurpeko munduan direnleku ederrenak erakutsi ditu liburu honen bidez. Urteaskotako ikerketa-lanaren ondorioz, ingurune anitzetan

aurkitutako forma eta bolumen desberdinetako materialakilunpetik atera eta ezagutarazi egin nahi izan dituzte elkartekokideek. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa izan da Laburu etaStuder argazkilarien ekarpena. Hain zuzen ere, beren bi pasioakuztartzeko aukera izan dute: espeleologia eta argazkilaritza.Kontuan hartu behar da lurpeko argazkilaritzak sekulakozailtasunak dituela, aurkikuntza handienak irisgarritasun txikikoleku ezkutuetan baitaude; horregatik, proiektuan lanean aritudiren hainbat espeleologo boluntarioren laguntza jaso duteargazkilariek. Denetariko irudiak aurki daitezke liburuan: paisaiakarstikoak, kolore askotako formazioak, haitzulo ikusgarriak,leku ezkutuenetan bizi diren animalia bereziak, etab. Orotara 160argazki ditu, eta horietako bakoitza euskaraz, gaztelaniaz etaingelesez idatzitako azalpenekin lagunduta dator.

LURPEKO MUNDUAREN SEKRETUAKIlunpetik

Giorgio Studer, Sergio Laburu Felix Ugarte Elkartea, 2013

166 orrialde. 33,25 euro

liburuen TXokoA

59

India erdialdeko Patangarhizeneko gond tribukokidea da Bhajju Shyamartista (1971). Londreskoindiar jatetxe batekohormak apaintzekoeskaintza jaso ostean,jaioterria atzean utzi, etaguztiz arrotza zitzaioningurune batean barneratuzen Shyam: Londresko oihanurbanoan, hain zuzen.Bertan bi urte eman ostean,odisea hartan bizitakoentestigantza grafikoa osatudu lan honetan. Ingeleseztutik ulertzen ez zuenez,Shyamek eskura zuenbaliabide bakarra erabilizuen komunikatzeko; hots,artea. Haren begiradafantastikoaren bidez,munduko hiriezagunenetako baten erabatbestelako pertzepzioaeskaintzen du liburuhonetan.

LONDRESKO OIHANEANBARNERATUZ

El libro de la selva de Londres Bhajju ShyamSexto Piso, 201356 orrialde. 16 euro

Liburu honek ia munduosoaren historia izan

nahi du. Horregatik, iraganaeta oraina, biak daudebaturik kontakizunhonetan. Galeanoren languztietan bezala, botereakbaztertutako gertakizun,ikuspuntu edoprotagonistengan dagojarrita begirada,uruguaitarrak ohikoa duenikusmolde kritiko, tonuumoretsu eta zehaztasunzientifikoarekin. Orriotan,munduak bere baitandituen mundu ugariakagertzen dizkigu:pentsalariak, sentilariak,jakinguratsuak,menderakaitzak, galtzaileaketa ero ederrak, lurrarengatza eta piperra izanzirenak eta direnak.

MUNDUAREN BAITAKOMUNDU UGARIAK

IspiluakEduardo GaleanoTxalaparta, 2013438 orrialde. 21 euro

Johannesburgeko familiabaten eguneroko bizitza

kontatzen du eleberrihonek, 1990ekohamarkadatik 2009rabitartekoa. Apartheidabukatu bada ere, munduhobe baten alde zituztenesperantzak ez direlabetetzen ikusiko dutehiritarrek: demokraziak etasegregazioaren abolizioakez du gizakiaren onenaateratzeko balio izan;alderantziz, ustelkeria etadesberdintasun sozialakareagotu egin dira. Denaden, testuinguru latzhorretan esperantzariheltzea eta mundu berri batsortzea posible dela helarazinahi du egileak lan honekin.Nadine Gordimerrek(Springs, Hegoafrika, 1923)Literaturako Nobel sariaeskuratu zuen 1991n.

ESPERANTZARA KONDENATUAK

Mejor hoy que mañanaNadine Gordimer Acantilado, 2013448 orrialde. 29 euro

Javier Reverte kazetari etaidazleak 30 urte bainogehiago daramatzamunduan barrenabidaiatzen. Esperientziahorietan bizi izandakoenbilduma osatu du idazlemadrildarrak lan honetan:gaztetan Londres etaParisen munduari lehenbegirada zuzendu ziongaraietatik abiatu, eta2000ko hamarkadanAmazonian, Mississippiinguruan, Etiopian edoDamaskon bizi izandakoabenturetaraino. Tartean,ezin ahaztu gabe utzi Estatuespainoleko txokodesberdinetan giroturikozazpi kontakizunak,zeinetan egileak bisitatzendituen lekuetan agerikoakez diren xehetasunak etadatu interesgarri ugarieskaintzen dituen.

BIDAIARI NEKAEZIN BATEN KRONIKAK

Paisajes del mundoJavier ReverteLa Linea del Horizonte, 2013288 orrialde. 19,50 euro

60

Gogoan hartu

ibaiaren gaineko Quai de Tokyon kokatzen zelako. Espazioa2002an inauguratu zuten berriro. Sorkuntza-laborategia izateko eta esperimentazio

artistikorako bokazioz sortu zen instituzio honek diziplinaanitzeko alorrak lantzeko espazioa eskaintzen du, museoarruntetan ez bezala. Bertan, ikus-entzunezkoek, modak,diseinuak, musikak, arkitekturak eta bestelako alorrek espazioapartekatzen dute, eskultura eta pintura tradizionalak izan ezik.Ordutegi malguak, bertako jatetxeko eskaintza ugariak etadenda modernoek are erakargarriago bihurtzen dute espazioa;Parisko gazteentzat, bereziki. Azken eraberritze-lanen ostean, 22.000 metro karratuko

azalera izatera igaro da Palais de Tokyo, eta Europa osoko artegaraikideko zentro handiena bilakatu da. Eskarmentu handikoartistez gain, artista hasiberriek ere beren ikuspuntu eta iritziakpartekatzen dituzte eraikinaren lau solairuetan. Maisukiargiztaturiko goiko solairutik hasi eta beheko solairuan dagoengaleria intimoenera, bakoitzak gustukoen duen espazioa baliadezake hemen. Mugimendu handia izaten duen tokia da Palais de Tokyo,

jende asko gerturatzen baita Tokyo Eat jatetxeko gutiziakprobatzera edo kanpoaldean eraiki berri duten terrazan koktelbat hartzera. Horrez gain, ikuskizun eta hitzaldiak entzun,liburutegi espezializatua bisitatu, edo arte eta diseinukoerosketak egin daitezke Black Block dendan. Eiffel dorretikgertu, Sena ibaiaren ondoan eta Quai Branly Museoarenbestaldean dago Palais de Tokyo, President Wilson kaleko 13.zenbakian.

http://www.palaisdetokyo.com/

PALAIS DE TOKYOARTE GARAIKIDEAREN GOTORLEKUA PARISEN

Parisen bihotzean, arte modernoak etaarkitekturak bat egiten duten espazioa daPalais de Tokyo. Arte garaikideari eskainitakoinstituzio internazionala bada ere, ez dahorren entzutetsua frantziar Estatutik kanpo;Parisen nagusi den klasikotasuna dela-eta,beharbada. Apirilean, ateak ireki zituenberriro ere, hamar hilabete iraun duteneraberritze-lanen ostean. Palais de Tokyo 1937ko Nazioarteko

Erakusketarako eraiki zuten, iraganean ArteModernoaren Museoa izan zen etxe berean.Hasieran aurrekontu murritza zuenez, soilikbeharrezkoa zena eraberritzea erabaki zutenarduradunek, eta aurrez bertan zeudenespazioa eta materialak ahalik eta gehienkontserbatzea. Poliki-poliki, Palais de Tokyoizena bereganatzen hasi zen; hain justu, Sena

Hawaiiko artxipelagoan, bada guztien artean nabarmentzenden irla bat, ametsetakoa dirudiena: Kauai uhartea. Jatorrizsumendia den irla hori lurreko gune hezeenetako bat da. Bertanizaten diren eurite ugariek eta higadurak paisaia ikusgarriaksortu dituzte urteen poderioz; inguruotan nonahi diren ur-jauzi ikusgarriak, kasu. Uharte horretan daude Na Pali labarrak,ipar-ekialdean 27 kilometro baino gehiagoz luzatzen direnak,Ozeano Baretik 1.200 metroko altuerara. Erlaxatzeko lekuparegabea da honako hau, topiko bilakatu den Hawaiikohondartza-giroarekin zerikusi txikia duena. Mundu osoko kostaldean aurki daitekeen txoko

berezienetako bat da Na Pali. Bertan, harrizko harresi erraldoiekematen diete amaiera itsasertzeraino iristen diren haran sakoneta estuei. Irisgarritasun urriko leku horretan, hainbat amildegi,itsas haitzulo eta hondartza ere badira. Ezaugarri horiek direla-eta, pelikula asko filmatu dituzte inguruotan; “Jurassic Park”, “Alsur del Pacífico” eta “King Kong”, besteak beste. Artxipelagoa eratzen duten uharte guztien artean zaharrena

eta laugarren handiena da Kauai. Bertako euri-prezipitazioaltuek eta errekek milaka urtez higatu dituzte inguruotakokostaldeak, itsasertzean amildegi zorrotzak eta barnealdeanharan estuak eratuz. Dena den, iritzi kontrajarriak daudefenomeno horren inguruan. Geologo batzuen iritziz, itsasertzberezia lur-erauntsien ondorio da, hala frogatzen duten zenbaitaztarna aurkitu baitzituzten ipar-ekialdeko kostaldean. Besteaskoren iritziz, esan bezala, Ozeano Bareko olatuen talka etaeuri ugariak dira labarra horren berezia izatearen arrazoinagusiak. Kauai uhartean hainbat lorategi botaniko bisita daitezke:

Allerton Garden, Mc Bryde Garden, Limahuli Garden andPersevere, Moir Garden edota Na Aina Kai, beste askoren artean.Beste leku berezi bat Waimea arroila da, 1.000 metrokosakonera, 16 kilometroko luzera eta 3 kilometroko zabaleradituena. Bertako Waimea kraterra munduko lekurik hezeena da,eta bertan dira Kauaiko ur-jauzi ezagunak.

http://www.kalalautrail.com/

NA PALI LABARRAK (KAUAI UHARTEA, HAWAII)

Argazkia: Getty Images

LABURRaK

Haurren prostituzioarenaurkako aktibistek jakinarazi

dutenez, turismo sexualarengune bihur daiteke aurki OzeanoBareko lurraldea, ingurukoherrialdeetako agintariekneurriak hartzen ez badituzte.Asian haurren prostituzioarenaurka lan egiten duen ZeelandaBerriko ECPAT filialak abisuaeman du dagoeneko: OzeanoBarean ematen ari denturismoaren gorakadak turismosexuala areagotu dezake. AlanBell-ek, Zeelanda Berriko EPCATerakundeko zuzendariak, ABCaustraliar kateari eskainitakoelkarrizketa batean adieraziduenez, «askoz hobea litzatekearazo hauek aurreikustea,ondorioak pairatzea baino». Eraberean, turismo sexualageldiarazteko legeak indartzeaproposatu du Bellek. Turismoa da,hain justu, inguru horretakoherrialdeen ekonomiaren motornagusia. Cook Uharteen kasuan,esaterako, bertako barne-produktu gordinaren %50suposatzen du turismoak, OzeanoBareko Turismo Erakundearendatuen arabera.

OZEANO BAREKO HERRIALDEAK, TURISMOSEXUALAREN GUNE BILA-KATZEKO ARRISKUAN

Boloniatik. Beste hegaldi zuzengehiago ere jarriko dira martxanurriaren amaieran: LoiutikAlacantera, Coruñara etaMallorcara joango direnak, hainzuzen. Gainera, aireportukoarduradunek jakinarazi duteLoiu eta Madril arteko hegaldiakeskaintzen dituzten bikonpainiek (Iberia eta AirEuropa) iaz baino 40.000 eta50.000 eserleku gehiagoeskainiko dituztela aurtengoudazkenean eta neguan.

Loiuko aireportuak hegaldizuzen gehiago eskainiko ditu

aurki. Urriaren 28tik aurrera,Bilbo eta Bolonia lotuko dituenhegaldia izango da, egunero.Hegazkina 21:35ean irtengo daBilbotik, eta 19:00etan

HEGALDI ZUZENAK LOIUTIK

Ba al zenekien BartzelonatikPariserako hegaldiak 14

euroren truke daudela, minutubatean Londresko 1.000 hotelenartean bat aukera daitekeela,edota Santu Guztien ZubirakoErroman logelak 18 euroren trukeeskaintzen dituztela?www.jetcost.es helbideanaurkituko dituzunak ez dira ziriasartzeko xedea duten eskaintzak,bene-benetako azken ordukoaukerak baizik. 2007az geroztikonline funtzionatzen duenbilatzailea egun Interneten aurkidaitekeen aurreratuenetako batda. Bilaketak hegaldi motaren,prezioaren, ordutegien, aire-konpainiaren edobidaia-agentziaren araberaegiten ditu, eta emaitzak Rumbo,Edreams edo viaja.com bezalakobilatzaileekin konparatzen ditu.Erabiltzen erraza da, eta ez dagoerregistratua egon beharrikerabili ahal izateko. www.jetcost.es

PARISERA HEGALDIAK, 14 EUROREN TRUKE

Christie’s enkante-etxeak etaAbercrombie&Kent bidaia-

agentziak indarrak batu dituzte,elkarrekin bidaiak eskaintzeko.Munduko bidaia-agentziaesklusiboenetako bat etaenkante-etxeprestigiotsuenetako batbateratzean, guztiz zerbitzuesklusiboa emango duennegozioa eratu dute. Apustuhorren lehen eskaintza munduanzehar eskainiko dituzten bostplan dira, non enkante-etxekoprofesionalak izango diren gida-lanak egingo dituztenak. Haieneskutik, bidaiariak arte-galeriak,publikoari itxita daudenmuseoak, artisten etxeak,bildumagileen azokak etabestelakoak ezagutu ahal izangoditu. Bidaiaz, hotelaz, jatetxeazeta bestelako kontuezAbercrombie&Kent agentziaarduratuko da. Lehen bidaia NewYorkera izango da, azaroaren17tik 21era. Gainontzeko laubidaiak 2014an egingo dira;haietako lehena, Indiara,urtarrilaren 29tik otsailaren 11ra.5.850 euro ordaindu behar dapertsonako, hegaldiak aparte.www.christiestravel.com

BIDAIA KULTURAL ESKLUSIBOENAK

Thailandiako Wat Aruneraikin entzutetsuak hiru

urtez itxi egingo ditu ateak,bitarte horretan eraberritze-lanak egin ditzaten. Zutabeetanpilatutako hezetasun-arrastoakdirela-eta, hainbat guneberdetzen hasiak ziren iaz 10milioi bisita jaso zituentenpluaren paretetan. Eraikinaitxita egongo den epean izangodiren galera ekonomikoei aurre

egiteko, tenpluko abadeekestatua nagusiaren erreplika bategitea eskatu diete Thailandiakoturismo-agintariei. Estatuanagusia 81,85 metro luze da, etalau metroko beste bat egiteaeskatu dute, bisitariakerakartzeko. Wat Arun tenpluaBangkokeko erakargarritasunnagusietako bat da, eta 10 bat-eko txanponetan ageri da harenirudia.

BANGKOKEKO WATARUN TENPLUA, HIRUURTERAKO ITXITA

63

Talde kuttunaren partidakpalkotik ikustea; kontzertu baten

ostean, gustukoen dugunmusikariarekin hitz egitea; VienakoUrte Berriko kontzerturako sarrerakeskuratzea; maiordomo eta guzti,luxuzko ontzi batean itsasoanbarrena nabigatzea. Hori dena etaaskoz gehiago lortzeko aukeraeskaintzen du 360Experienceplataformak. Printzipioz, jendearruntak eskuratu ezingo lituzkeenesperientziak aurki genitzake bertan.Esklusibotasuna eta luxua gustukodituenari eta maila ekonomiko altuaduen jendeari zuzendurikoplataforma da, noski. Webgunean ezda preziorik zehazten, eta zailaegiten da kopuru bat finkatzea. Denaden, kapritxo baten bila dabilenakhortxe du aukera.http://360experience.com/

PREMIUM ESPERIENTZIEN GILTZA

Europa erdialdeko eta ekialdekohegazkin-bidaia merkeenetakoak

eskaintzen dituen Wizz Air aire-konpainiak erronka interesgarriaproposatu die turismoari buruz idatzinahi duten blogariei. Gastronomiaz,bizitza-estiloaz, modaz, teknologiaz,arteaz, diseinuaz eta bestelako kontuezidaztea atsegin duten blogari sortzaileeta berritzaileei 72 orduz Europanbarna bidaiatzeko aukera emango die,Wizz Challenge ekimenaren barnean;hain zuzen ere, Europan bidaiatzeamerkea izan daitekeela erakustekohelburuarekin. Wizz Challengeerronkan garaile ateratzen direnekjoan-etorriko bidaia-txartela etabidaiak iraungo duen 72 orduetangastatzeko 300 euro jasoko dituzte.Lehiakideen artean aukeraketa egiteko,parte-hartzaileen blogen sormena etabertan ageri diren testu eta argazkieksarean duten oihartzuna hartukodituzte kontuan.http://on.fb.me/WIZZChallengewebgunean eman daiteke izena.

WIZZ AIR, BLOGOSFERAN SARTUTA

Mexikoko hiriburuaren bihotzean denTepito auzoa arteari lotu zaio, bere aldeezezagunena azaleratzeko eta bertakogazteak droga-trafikotik, pirateriatik,kaleko salmentatik eta kontrabandotikaldentzeko. Tepito auzoa “bravo” izenazere ezagutzen da; hain zuzen, bertakoplaka batean honakoa irakur daitekeelako:«Gure geroaren alde borrokan jarraitubehar dugu». Esaldi hori Cuauhtémoc-ekbota zuen, Hernán Cortések atxilo hartuaurretik. Gauzak horrela, José Martínez Velasco

Galerian, gazteei zuzenduriko tailerrakeskaintzen dituzte, bideo, arte plastiko etabestelako alorretan gazteek sormena landezaten. Galeriako zuzendariarenesanetan, «gazteei espazioa eskaintzekomodu desberdinak daude. Hala, bi edohiru hilean behin, artistaren bat fatxadaaldatzeaz arduratzen da, eta bestelakolanak ere egiten dituzte». Haren esanetan,arazo nagusia haur eta gaztetxoek ekintzakulturalekiko duten interes falta da:«Salerosle izatea, dirua irabaztea etaikuskizunetara joatea da haien helburua»,jakinarazi du. Hori horrela, bikote gazteeitailer eta ikastaroak ematen ere hasi dira,haien seme-alabak horrelako ekintzetanmurgiltzearen garrantziaz ohar daitezen.

Salvador Gallardo 1959an iritsi zenTepitora, auzoak eskaintzen zituen aukeraugariek erakarrita: «Morelos koloniaktxunditu egin ninduen, bertako jendeakorotariko lanbideak zituelako: zapatariak,urreginak, zurginak, bernizatzaileak,artisauak… Denetarik zegoen bertan.Kolonia hori langileen auzoa izan dabetidanik, baina, orain, ogibide asko legezkanpo geratu dira». Gallardo, 68 urterekin,erabiltzen ez diren piezak artelanbilakatzen aritzen da. Arte erabilgarriarensustatzailea da, eta bazterturiko objektuakArte Ederren Institutu Nazionalean,metro-geltokietan nahiz inguruetakogalerietan erakusten ditu. Felipe Hernándezen ibilbideak ere lotura

estua du Tepito auzoarekin eta bertakokulturarekin: «Ni hemen hasi nintzenean,arteari loturiko guztia oso elitista eta itxiazen, baina, gaur egun, denetariko ekimenkulturalak aurki daitezke auzoan».Emakumeei kartoneria eta serigrafiairakasten dizkien Hernándezen esanetan,arazo larrienak langabezia eta hezkuntza-sistema dira: «Tamalez, gure seme-alabekmexikar kulturak duen problematikan bizibeharra daukate, orain bertan oso zailabaita Tepiton errealitate horretatikaldentzea».

TEPITO AUZO MEXIKARRA, ARTEARI LOTUTA